Zeharkako

Xabier Aristegieta Okiñena

Iritsiko al gara inoiz euskaraz “indirecto” eta “transversal”en arteko bereizketa argi adieraztera?

Euskaraz gehienetan hitz bera erabiltzen baitugu, oraindik ere, aski ezberdinak diren bi kontzeptu horiek itzultzeko: “zeharkako”. Euskaltermen bilatu besterik ez dugu egin behar, horretaz konturatzeko.

Eta gero, komeriak, bi esanahi horiek a priori posible direnean. Adibidez:

  • Prostituzioa da programa horretan zeharkako moduan jorratzen den esparruetako bat.

Ez da argi gelditzen zer esan nahi ote zaigun: programa horretan prostituzioaren gaia ez dela zuzenean jorratzen, ala “transbertsalki” jorratzen dela, DRAEk transversal hitzari ematen dion bosgarren adierarekin; hots, honekin:

  • 5. adj. Que atañe a distintos ámbitos o disciplinas en lugar de a un problema concreto. Estudio transversal.

Elhuyar Hiztegiak “transbertsal”i ateak ireki dizkio, eta horrela, “akordio transbertsalak” jasotzen du adibide batean.

Zehazki Hiztegiak “trebeseko” ere aipatzen du, baina adibideetan jaso gabe.

Euskaraz aukera-mordo bat ikusten dut aipaturiko adibiderako, “zeharkako” hitza indirectorako gordeta transversal itzultzeko:

  1. “Zeharkako”rekin sortzen zaigun problema ez zaigu “zeharkatu” aditzarekin agertzen. Horrenbestez, “zeharkako moduan”en ordez, “modu zeharkatzailean” eman liteke. Ez larritu: aukera soil bati buruz ari naiz; ez naiz bete-betean proposatzen ari.
  2. “Trabeska/trebeska jorratu” (Hiztegi Batuan “trabeskatu” eta “trebeska” agertzen dira; ez, ordea, “trabeska” eta “trebeskatu”).
  3. “Modu gurutzatzailean” (ingelesezko cross-sectionalen bidetik).
  4. Euskarazko itxura jatorragoa duen beste modu bat, baina aldi berean DRAEko adiera horri bapo egokitzen zaiona: “lagunarteko” eta “nazioarteko” bezalakoen bidetik, “arlo” hitza (adibidez) aukeratuta, “arloarteko” erabili. Eta, horrela,
  • Prostituzioa da programa horretan arloartekotasunez jorratzen den esparruetako bat.

Zuzentzaile ortografikoak setati azpimarratzen dit gorriz hizñoa.

Halere, zer nolako plazerra, esanahi-lausotasunak uxatzea.

9 Replies to “Zeharkako”

  1. Dudaric ez dago gagozala sarturic (behintzat euscaldun batzuc ezen intelligentsia) an zurrumbillo total bat an euscara.

    Dut galdetzen (esperoan ere erantzunaren baldil nehorc pensa baleza contracoric) zergatic ez dira hartzen euscarazco hitzat indirecto eta trasversal (eta beste anhitz asco) noiz hitz horioc dute corritzen gainera fluitatez an gure conversationeac.

    Atsegin dut

  2. Frantsesez eta espainieraz “transversal” izanik, zergatik ez “transbertsal” eta kito? Gerrikagoitiarenaz gain, Amuriza eta Etxegoienen babesa izango duelakoan (besteak beste), ni horren alde.

    Atsegin dut

    1. Ba dirudi dudatan dagozen bi hitzac
      -indirecto (indrekto) eta trasversal-
      casu hontan direla dudatan ipintzen othe diren euscarazco berbac.

      Hasiric kin lehenengoa ezen
      -indirecto, (indirekto, indirektu) orthographiaz aparte-
      nic ez daquit nola egon ahal da ukatzen duenic dala euscarazco hit bat zeinetaric diren ethorquiz campocoac baina ongui sustraituac eta gainera aspalditic, eta hortaz euscarazcoa osoqui.

      Bigarrena da
      -transversal-
      izanic claroqui modernoagoa nola bere significatua ere den modernoa. Baina zergatic ez hartu euscarazcotzat’ erabilia den / dugun ber euscaldunac? Hala hobea date asmatzen ibili aurquitzeco equivalente on eta egoqui bat. Zeren arrazoi?

      Amaitzeco zuri, Juan Luis Zabala eta ere holatsu pensa lezaquetenei- esan ze ez al da economicoago -hitzaren zentzu zabalean- hartzea zuzenqui
      -transversal-
      hitza nola den bezala transversal ordez-eta transbertsal edo transbersal. Ez al da hori azquen auquera hori total berbaroa, aculturala eta demasa? Zertaraco hartu transbersal edo transbertsal noiz hor dugun escura transversal? Zer valio guehigarriric luque horrec, zer positivo eta azcurri bultzatzeco euscara sociologicoqui? Zein?

      Atsegin dut

      1. Gogora nahi dut ekarri esan zuena niri Xabier Amuritzac noiz publicatu nuen nire liburu titulatzen Euskarazko Arrotzhitzak non dauden 22. 000 hitz euscarazco baina direnac 22.000 euscal hitz horiec lexicalqui coincidente kin alemana, inglesa, frantzesa, espainola, portuguesa eta russoa.

        Esan zidan Xabierrec, baina Erramun, zertan habil haimbeste hizcuntza harturic? Nahicoa duc hitz international bat hartzeco euscarazcotzat egotea existitzea hitz hori gaztelaniaz, frantzesez eta inglesez eta horrrez gainera euscaraz erabiltea.

        Ez al da criterio hori ona eta egoquia?, eta asqui dana?

        Atsegin dut

  3. Ez dut batere argi ikusten kontua. Uste dut buelta pare bat behar duela. Izan ere, «zeharkako aipamena» eta «zeharkako ebakia» ez zaizkit nahasgarri egiten, eta ez dakit zer irabaziko genukeen «zeharkako aipamena» («aipamen indirektua» [?]) eta «ebaki transbertsala» bereizten hasita.

    DRAEk transversal adjektiboari ematen dion 5. adiera dela eta, esango nuke lehenik eta behin banaka aztertu beharko liratekeela kasuak. Nire iritziz, «zehar-gaia» eta «zehar-ikerketa» ezin egokiagoak dira: «Prostituzioa da programa horretako zehar-gaietako bat».

    Banaka-banaka aztertuta, agian, «zehar-gaia» eta «zehar-ikerketa» eredua ez genuke bi horiek baino askoz harago eraman behar. Izan ere, zer da acuerdo transversal? Oso adierazgarria da Googlek ematen dituen adibideak Txilekoak izatea. Lokalismotzat joko nuke. Eta tautologikotzat. Zer da, ba, akordio bat “transbertsala” ez dena? «Akordio multilaterala» esatea bezala da.

    Atsegin dut

  4. Gertatzen dena da zuk proposatzen dituzun “zehar-gai” eta “zehar-ikerketa”rekin batera “zehar-galdera” eta “zehar-estiloa” bezalakoak ere baditugula… eta ez esanahi berarekin.

    Zuk jarritako “zeharkako aipamena” eta “zeharkako ebakia” adibideetan, kasuko substantiboak argitzen digu esanahi posiblea; baina beste kasu askotan, bi esanahi horiek ametitzen ditu a priori, esan bezala.

    Uste dut ez dela gauza bera gai bat “zehar-gai” izatea edo gai bat “modu transbertsalean jorratzea”; esango nuke badela hor ikuspuntu soilaz haragoko zerbait.

    Hitz berak bi esanahi ezberdin izateak askotan ekartzen du halako egoera bat non itzultzaileak esanahietako batekin darabilen hitza, eta irakurleak bestearekin ulertzen duen. Uste dut horrelako adibide gehiegi ditugula euskaraz. Burura datorkidan bat: “Proiektua Xk zuzendu du”. “Dirigir” ala “corregir”? Substantiboak, ordea, bereizketa horren berri ematen digu: ez da gauza bera “zuzendaria” edo “zuzentzailea”.

    Beste adibide bat: “eragotzi”. “Obstaculizar, poner trabas” soilik, ala bete-betean “impedir”? “Zerbaitek eragotzi dit halako gauza egitea” diogunean, zer ari gara esaten? Zailtasunak zailtasun, egitea lortu dugula, ala ez dugula lortu? Bien arteko aldea ez baita makala.

    Hitzak zehaztasunez erabili edo, bestela, hitz zehatzagoak erabili. Nik ez dut beste aukerarik ikusten.

    Atsegin dut

    1. “Akordio transbertsal” eta “akordio multilateral” i buruz: niri ez zaizkit tautologikoak iruditzen. Esango nuke akordio bat transbertsala izan daitekeela sektoreartekoa izan daitekeen bezalaxe, edo sektore barnekoa. Eta multilaterala izan daiteke bilaterala izan daitekeen bezala. Nik behintzat hórrela ikusten dut.

      Atsegin dut

Utzi iruzkina