Noiz esaten nizun?

Juan Luis Zabala

Sekulako zabalkundea hartzen ari den joera bat ekarri nahi dut txoko honetara, jakin nahian zer iruditzen zaizuen: “Oraintxe egon naiz Jonerekin, eta esaten zidan berari ez zaiola iruditzen gaizki hitz egiten dudanik”. Ez zaituzte urduri jartzen horrelakoak entzuteak? Edo zeuen buruak horrelakoak esaten harrapatzeak?