Diversidad funcional

Maite Imaz Leunda

Hona zer dioen Wikipediak sarrera horri buruz:

Diversidad funcional es un término alternativo al de discapacidad que ha comenzado a utilizarse en España por iniciativa de los propios afectados. El término fue propuesto en el Foro de Vida Independiente, en enero de 2005, y pretende sustituir a otros cuya semántica puede considerarse peyorativa, tales como “discapacidad” o “minusvalía”. Se propone un cambio hacia una terminología no negativa, no rehabilitadora, sobre la diversidad funcional.

http://es.wikipedia.org/wiki/Diversidad_funcional

Alferrik aritu nintzen joan den martxoko ekarpenean desgaitasun, eta desgaitasuna duen pertsona edo desgaitasunen bat duen pertsona dela eta arrazoitzen, orain desgaitasuna baztertu beharrean baldin bagaude.

Eufemismo horri buruzko azterketa interesgarria egina dago Irakasleen Euskarazko Prestakuntza Zerbitzuaren (IRALE) kontsulta-zerbitzuan. Terminoaren jatorria Javier Romañach-ek eta Manuel Lobatok 2005ean egindako artikulu batean dago: “Diversidad Funcional, nuevo término para la lucha por la dignidad en la diversidad del ser humano”.

Euskarazko ordainei dagokienez, honako hauek aurkitu ditut, Interneten begira ibilita: aniztasun funtzional, bestelako gaitasun eta dibertsitate funtzional.

aniztasun funtzional

IRALEren azterlanean ondo jasotzen den bezala, gaztelaniaz bi adiera ditu diversidad hitzak:

diversidad

Kasu honetan lehenengo esanahia du; aniztasuna, ordea, bigarren adierari egokitzen zaio.

bestelako gaitasun

Hauxe da IRALEren azterlanean hobesten dena, ustez Espainian bakarrik erabiltzen delako termino berria, Interneten diversité fonctionnelle (fr) eta functional diversity (en) kontsultatuta ondorioztatzen denez, Horrenbestez, euskal ondareko ordain logikoa erabiltzea proposatzen dute.

Persona con diversidad funcional visual bestelako ikusmen-gaitasuna duen pertsona
Persona con diversidad funcional auditiva → bestelako entzumen-gaitasuna duen pertsona
Persona con diversidad funcional motora →bestelako mugimen-gaitasuna duen pertsona
Persona con diversidad funcional física →bestelako gaitasun fisikoa duen pertsona

Aukera hauek ere jasotzen dira IRALEren txostenean:

 

adimen-dibertsitate funtzionala duen pertsona
adimen-bestelakotasun funtzionala duen pertsona
adimen-desberdintasun funtzionala duen pertsona

ikusmen-dibertsitate funtzionala duen pertsona
ikusmen-bestelakotasun funtzionala duen pertsona
ikusmen-desberdintasun funtzionala duen pertsona

 

dibertsitate funtzional

Euskaltermen mailegua baino ez dago jasota, definizio eta guzti.

diversidad funcional

Sintagma luzeetan bestelako gaitasun ordainak ondo ematen duela iruditzen zait, azaltzen baita bestelakotasun hori zertan datzan, baina zenbat eta laburragoa izan sintagma, orduan eta handiagoa mailegua hartzeko izaten dudan tentazioa, iruditzen baitzait erreferenterik gabe lausoegia gelditzen dela.

  • adimen dibertsitate funtzionala duen pertsona//bestelako adimen-gaitasuna duen pertsona
  • dibertsitate funtzionala duen pertsona//bestelako adimen-gaitasuna
  • dibertsitate funtzionala//bestelako gaitasuna