Teknologia eta beroa

Itziar Otegi Aranburu

Holaxe bizi ginen, bada, orduan? Ohiko bizitza generaman, baina. Jende guztiak gehienetan egiten duen bezalaxe. Zernahi gertatzen ari dela, ohikoa bihurtzen da. Hau ere ohikoa da, orain.
Ohi moduan, ezjakinarena egiten bizi ginen. Ezjakinarena egitea ez da ezjakin izatea, landu egin behar da.
Ezer ez da bat-batean aldatzen: apurka-apurka berotutako bainu batean sartuz gero hil arte egosiko zinateke ohartu aurretik.

Neskamearen ipuina, Margaret Atwood (itz.: Zigor Garro)

Ikasle ginela, itzulgai bati heltzen genionean โ€•normalean laburrak izaten ziren, paragrafo batzuk, orri bat edo biโ€•, papera hartu eta goitik behera azpimarraz eta oharrez betetzen genuen, jatorrizkoa behar bezain ongi ulertzen genuela ziurtatu arte, ikuspegi semantikotik, sintaktikotik, estilistikotikโ€ฆ Ordain modura burura etortzen zitzaizkigun hitz, esapide, esaldi eta abarrak idazten genituen, solte, bai eta zalantzak eta ikertu edo argitu beharrekoak ere, adibidez zeharkako aipuak edo beste testu batzuekiko oihartzunak. Prozesuaren lehen fasea oso โ€œeskuzkoaโ€ izaten zen, harik eta ordenagailua piztu eta Worda hartzen genuen arte. Hor bi dokumentuak jartzen genituen parez pare, edo dokumentu bat bi zutabetan.

Paperezko hiztegiak kontsultatzen genituen โ€•gehienok oraindik hemen dauzkagu bueltaka, non jarri ez dakigulaโ€•, Elhuyar, Zehazki, RAEren bi bolumenak, Orotarikoaโ€ฆ CD-Romak iritsi ziren, baina ez dakit asko erabili genituen, zuzenean sarean jarri zituztenekoa dut gogoan. Paperezkoan zetorrena sarekoa baino fidagarriagoa edo osatuagoa iruditzen zitzaigun zenbaitetan, baina laster ohitu ginen. Elhuyar, Zehazki, 3000 hiztegia. Sinonimoen kutxa bereziki lagungarria egiten zitzaidan niri. Xuxen, nola ez. Euskalterm, beti. Eurodicautom.

Autonomo genbiltzanok, etxeko bakardadean, asko jotzen genuen foroetara, ItzuList, Wordreference, ProZ…, eta galdetzen ez ezik erantzunak ematen ere saiatzen ginen โ€•ausartzen gineneanโ€•, bakardadearen kontrako quid pro quo batean.

Sarea bera itzelezko laguntza bihurtu zen, bilatzaileak eta arakatzaileak (elebila, akordatzen?), hainbat arlotako webgune espezializatuak, kimika, botanika, ornitologia. Flanneryren ipuinekin ari nintzela, Biblija.net sekulako altxorra iruditu zitzaidan.

Corpusak. Ereduzko Prosa Gaur, ezinbestekoa. ZIO corpusa. Itzulpenen kontsultagunea. Euskalbar, itzela. Bat-batean hiztegi mordo bat leku bakarrean bilduta, klik bat aski.

OLI tresnak agertu ziren โ€•zer diren ez dakienik balego: ordenagailuz lagundutako itzulpena; jatorrizko esaldia goiko errektangeluan agertzen zen, eta behekoan idazten zenuen itzulpenaโ€•. Hasieran, gehiago baliatzen genuen ziurtatzeko ez zitzaigula esaldirik eskapatzen itzuli gabe, eta testuen koherentzia eta kohesioa zaintzeko. Wordfast, Worden integratua; Trados, MemoQ… Atzera begiratuta, ematen du aukera gehiago zegoela orduan, bazeudela doako aukera onak: Wordfast anywhere, online aritzeko, edo OmegaT, software askekoa. Itzulitako lan bakoitzarekin memoria bat sortzen genuen. Nork berea, proiektu bakoitzerako bat.

Gero memoria handiak etorri ziren, erakunde nagusietan sortutakoak, eta erabilgarri jarri zituzten kanpoko erabiltzaileentzat ere. Zer itzulpen mota egiten zenuen, oso baliagarriak ziren. Pentsa, neurri handi batean lehengo dokumentu bat aldatuta sortutako testuen kasuan, ez zenuen berriz dena itzuli behar, aldiro hutsetik hasita ordura arte bezala. Aurreko itzulpena memorian baldin bazegoen, zati errepikatuak berreskuratu eta di-da batean egin zenezakeen itzulpena, eta, gainera, aurrekoaren bidetik, koherentzia mantenduz dokumentu beraren bertsioen artean. Testu juridiko edo administratiboetarako, ezinbestekoa.

Itzultzaile automatikoak sortu ziren. Matxin. Modela. Elia. Itzuli. Batua. Eta ondorengo guztiak. Hasieran barre egiten genuen, ze txarrak, a ze astakeriak ematen dituzten, askoz ere lan handiagoa zen haien trakeskeriak zuzentzea hutsetik itzultzea edo โ€•zer esanik ezโ€• memoria baliagarri bat erabiltzea baino. Urte batzuk eman genituen horrela. Baina hobetu egin zituzten, aldian behin itzulpen-memoria txukunak sartuz elikatu zituztelako. Barre gutxiago egiten hasi ginen.

Gero OLI tresnetan txertatu zituzten itzultzaile automatikoak. Ordurako oso ohituta geunden memoriekin lan egitera; zer testu zen, arraroa zen beheko errektangelua hutsik agertzea. Garatua genuen automatismoa: testu luze-luzeak itzuli behar genituenean, edo erlojuaren kontra, ernegatu egiten ginen beheko errektangelua hutsik agertzen bazen, nekagarria egiten zitzaigun. Horregatik eskertu genuen itzultzaile automatikoak txertatu eta errektangelu hori beti beteta azaltzen hasi zenean, nahiz izarรฑo batekin. Laster ikasi genuen izarรฑoari ez ikusiarena egiten, eta pista galdu genion.

Ez genuen jakin oso ondo zer momentutan hasi ginen itzultzaile neuronal generatiboa erabiltzen. Itzultzaile neuronala bai, aspalditik, baina sortzaile edo generatibo noiz bihurtu zen, oharkabe samarrean pasatu zitzaigun. Izan ere, hain zen konplexua eta ulergaitza kontua teknologiaz ez genekien erabiltzaileontzat, gero eta gutxiago galdetzen genuen. Teknologiaz bazekitenen eta ez genekienon arteko arrakala itzela egin zen, gaindiezina. Dagoeneko ez genuen elkar ulertzen. Teknologiaz bazekitenek dena sinplifikatuta eta mastekatuta ematen ziguten, gure hobe beharrez. Konturatzerako, itzultzaileon lana gainbegiratze huts bihurtu zen, testuan gaizki itzulita zegoen ehuneko txiki hori ehizatzea. Hitzak, esaldiak, paragrafoak, egituraโ€ฆ makinak jartzen zituen, eta gure lana begiratzea zen.

Oharkabean, hizpidetik desagertzen joan ziren urte batzuk lehenago garrantzitsutzat jotzen ziren zenbait auzi: hizkera juridikoaren eta teknikoaren estiloa eta kalitatea, prosodia, funtzio informatiboak, pragmatika eta beste asko. Batez ere, itzultzeko etortzen zitzaizkigun testu eta liburuak ere makinak idatzitakoak zirela konturatu ginenean. Makinak idatzitakoa makinak itzultzen zuen, bere burua elikatzen zuen elkarrizketa itsu infinitu batean. Autonomo batzuek larrialdi-deia egin zuten RentAHuman aplikazio bidez adimen artifizialeko agente batek kontratatu nahi izan zituenean, berak egindako itzulpen automatiko bati human flavour pixka bat jar ziezaioten.

Sekulako ezinikusia eta herra hartu genien AA agenteei, baina garaitsu hartan gertatu zen teknologika handien eta goraka zetozen hainbat enpresaren arteko fusioa, Microsoft, Google, Amazon eta enparauak denak bat eginda. Urte gutxiren buruan AA generatiboaren teknikak azpiegitura bihurtu ziren, aurrekaririk gabeko gorakada esponentzial batean. Geroztik, benetan generatiboa zena ez zen haiek sortutako eduki sintetikoen jario infinitua, baizik eta eguneratze bakoitzak berekin zekartzan gailu, ekipamendu, industria osagarri eta ingurumen-inpaktu guztiak. Munduaren funtzionamendua haien mende geratu zen.

Ordutik aurrera prekarietate orokortuan lagun izan genituen AA agente gajoak; izan ere, gu bezalaxe haiek ere erabili eta botatzekoak bihurtu zirenez, โ€œbizirikโ€ irauteko estrategiak garatu zituzten. Lagun baino gehiago, lehiakide genituen, lanik miserableenak elkarri ebasten ibiltzen ginen eta.

Baina ordurako bai, ordurako konturatuta geunden egosten ari ginela.

Bibliografia

Iรฑurrieta, U. (2025). Euskal itzulpengintzaren bilakaera, teknologiaren argitan. Elhuyar aldizkaria, 385. Iturria: https://zientzia.eus/artikuluak/euskal-itzulpengintzaren-bilakaera-teknologiaren-a/. (Azken ikustaldia: 2026/10/25).

Taller Estampa (2024). Cartografรญa de la inteligencia artificial generativa. Revista de la Universidad de Mรฉxico, 4. Iturria: https://www.revistadelauniversidad.mx/articles/3ab62cec-f492-4fca-bb1b-c17b785c473a/cartografia-de-la-inteligencia-artificial-generativa. (Azken ikustaldia: 2026/10/25).

Eskertza

Testu honetan ezinbestekoak izan dira Teresa Praderaren eta Irantzu Onandiaren ekarpenak. Azkenaurreko paragrafoan adierazten den ideia, enpresa teknologiko handien bategitearen ondorioena, Taller Estamparen artikulutik hartua da gutxi-asko zuzenean.

Itzultzailea ez da interpretea: profil profesionalak bereizteko beharra

Maitane Uriarte Atxikallende

Itzultzaile eta interpreteok badakigu zer esan nahi duen gure lanbideak sarritan kategoria bakar batean sartuta ikusteak. Lanpostuen izenetan, administrazio publikoetako deialdietan edo hautaketa-prozesuetako ariketetan, itzultzaile-interpretea formulak ohikoa izaten jarraitzen du. Izendapenak badu bere logika administratiboa: bi jarduerak hizkuntza-lanaren esparruan kokatzen dira, eta zenbait erakundek biak behar dituzte. Baina izendapen bateratuak ez luke ekarri behar profil profesionalak, konpetentziak eta ebaluazio-irizpideak ere nahastea.

Itzulpena eta interpretazioa ez dira jarduera beraren bi modalitate. Bi diziplinek oinarri komun batzuk partekatzen badituzte ere, prozesu kognitiboak, lan-baldintzak, estrategia profesionalak eta, ondorioz, gaitasun espezifikoak ez dira berdinak. Itzultzaileak testu idatzi baten aurrean lan egiten du, eta, oro har, dokumentazioa, terminologia, corpusak, tresna informatikoak eta berrikuspena erabiltzeko aukera du. Interpretea, aldiz, denbora errealean ari da hizketa ulertzen, prozesatzen eta birformulatzen; ezin du prozesua eten terminologia egiaztatzeko edo esaldi bat berriro irakurtzeko. Aldea ez da รฑabardura metodologikoa: lan egiteko modua bera da desberdina.

Horregatik, bi profilak lanpostu berean biltzen direnean ere, hautaketa-prozesuak ez luke desberdintasun hori lausotu beharko. Are gutxiago administrazio publikoan, non oposizio edo lehiaketa-oposizio batek ez duen soilik hautagai baten hizkuntza-gaitasun orokorra neurtu behar, baizik eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko gaitasuna.

Arazoa ez da profil mistoa izatea

Ez dago ezer berez okerrik itzulpen eta interpretazio lanak uztartzen dituen lanpostu batean. Izan ere, administrazio batean bi jarduerak behar izatea guztiz zentzuzkoa izan daiteke. Arazoa beste nonbait dago: profil mistoa izateak ez luke esan behar bi profilak hautaketa-prozesuan modu berean ebaluatu gabe uztea.

Deialdietan maiz aurkitzen dugun egoera da itzulpen-ariketak eta interpretazio-ariketak proba multzo berean sartzea, baina haien arteko proportzioa, konplexutasuna edo zuzenketa-irizpideak ez egotea behar bezain argi definituta. Beste batzuetan, hizkuntza-gaitasun orokorrari ematen zaio nagusitasuna, itzulpen- edo interpretazio-konpetentzia profesionalaren kaltetan. Eta, halaber, badira kasuak non itzulpen idatziaren proba batek hautaketa-prozesuaren emaitzan duen pisua interpretazio-gaitasunaren ebaluazioarena baino askoz handiagoa den.

Horrelakoetan, galdera ez da soilik ea azterketa zaila den edo proba bat bestea baino zorrotzagoa den. Zer ari gara benetan neurtzen? Eta, batez ere, neurtzen ari garena bat al dator lanpostuaren benetako eginkizunekin?

Itzulpen-proba batek itzultzailearen gaitasuna ebaluatzeko balio dezake, baina ezin du, berez, interpretazio-gaitasuna ordezkatu. Era berean, ahozko interpretazio-proba batek ezin du automatikoki frogatu hautagaiak testu juridiko edo administratibo konplexuak idatziz itzultzeko behar den konpetentzia duenik. Bi jardueren artean badago transferigarritasuna, noski, baina transferigarritasuna ez da baliokidetasuna.

Profil bakoitzaren pisua arazo

Hor dago, beharbada, eztabaidaren alderdirik interesgarriena: profilak bereiztea ez da nahikoa; profil bakoitzari hautaketa-prozesuan ematen zaion pisua ere justifikatu beharra dago.

Lanpostu batek eguneroko jardunean itzulpenetik gehiago eskatzen badu interpretaziotik baino, arrazoizkoa izan daiteke bi ariketek pisu bera ez izatea. Baina proportzio hori lanpostuaren benetako eginkizunetatik ondorioztatu beharko litzateke, ez administrazio-izendapenetik edo inertziatik. Alderantziz ere bai: interpretazioa funtsezko eginkizuna bada, ez dirudi nahikoa denik hautagaiaren idatzizko itzulpen-gaitasunak modu zabalean egiaztatzea eta ahozko jarduna bigarren mailako proba baten bidez konpontzea.

Horregatik, deialdi baten kalitatea ez litzateke neurtu behar soilik proben kopuruagatik edo zailtasunagatik. Ebaluazioaren eta lanpostuaren arteko koherentzia ere aztertu beharko litzateke.

Eta horrek badu beste ondorio bat: hautaketa-prozesuak ez luke hautagaiaren profil profesionala bera aldatzeko mekanismoa izan behar. Hau da, ezin da espero interpretazioan espezializatutako profesional batek itzulpen-proba baten bidez frogatzea bere lanbide-gaitasun nagusia, eta ondoren ondorioztatu bi diziplinetan gaitasun bera duela. Ezta alderantziz ere.

Bi profilak aitortzea ez da bereiztea soilik

Azken batean, eztabaida ez da terminologikoa. Itzultzailea, interpretea edo itzultzaile-interpretea esateak baino garrantzi handiagoa du deialdiaren atzean dagoen lanpostuaren profil profesionala nola definitzen den eta nola ebaluatzen den.

Bi jarduerak eskatzen badira, biak ebaluatu beharko dira. Baina ez nahitaez modu berean, ezta pisu berarekin ere: lanpostuaren benetako beharren arabera baizik. Eta bi jardueretako bat nagusi bada, nagusitasun horrek hautaketa-prozesuan ere isla izan beharko luke, modu arrazoitu eta gardenean.

Profesionalok ondo dakigu itzultzea eta interpretatzea ez direla gauza bera. Orduan, zergatik ez luke administrazioak ere bere hautaketa-prozesuetan bereizketa hori behar bezala islatu behar?

Profil profesionalak nahasteak ez gaitu polibalenteago bihurtzen; batzuetan, besterik gabe, ebaluazioa lausotu egiten du. Eta hautaketa-prozesu baten helburua ez litzateke izan behar hizkuntza-gaitasun orokorra duen pertsona bat aurkitzea, baizik eta lanpostuak benetan eskatzen dituen konpetentziak dituen profesionala identifikatzea.

Kakazte digitala eta itzulpengintza

Iรฑaki Alegria Loinaz

Zerbitzu digitalen kakaztea kontzeptua oso berria da eta boladan dabil azken garaian. Wikipedian begiratuta[1], kakaztea (ingelesez: enshittification) lineako produktu eta zerbitzuen kalitatea murrizten duen patroi bat da. Hasiera batean, hornitzaileek kalitate handiko eskaintzak sortzen dituzte, erabiltzaileak erakartzeko; gero, eskaintza horiek degradatzen dituzte, negozioetako bezeroak hobeto zerbitzatzeko; eta, azkenik, beren zerbitzuak degradatzen dizkiete negozioetako erabiltzaile eta bezeroei, akziodunentzako irabaziak maximizatzeko. Horrez gain, bezeroen informazioaren jabe egiten dira eta horri etekina ateratzen diote. Zerbitzua ematen dutenak monopolio edo oligopolio izateak laguntzen die kakaztearen ondorioz bezeroak ez galtzen, zerbitzu horietako askok mendekotasuna sortzen baitute.

Sare sozialak, bilatzaileak, Interneteko dendak, telebista-plataformak eta antzeko zerbitzuen ohiko portaera bilakatzen ari da. Googlek lehen baino bilatzaile hobea dela edo Netflix plataforma hobetu dela pentsatzen duen inor topatzea zaila da. Adimen artifizial sortzaileen (AAS) eremuan ere aurreikusten da hori gertatuko dela, are gehiago, dagoeneko gertatzen ari dela esan daiteke. Kobratzeko fasean sartzen ari dira, eta publizitatea nola sartu ere ari dira probatzen. Bi bide erraz aipatzen dira:

  • Ohiko galdera batzuei erantzun alboratuak edo partzialak ematea eroslearen mesedean. Frogatuta ez badago ere, aipatu izan da[2] Israelek halako enkarguak egin dituela Gazako historiaren eta genozidioaren inguruan.
  • Galdera osagarri batzuk planteatzea bezeroen produktu/zerbitzuetara eramateko. Interneteko plataformetan egiten den moduan (hau ikusi duenak beste hau ere ikusi du), AASak ere modu horretako estrategiak probatzen hasi omen dira.

Eta zer ikusirik du horrek itzulpengintzarekin? Batetik, itzultzailea bazara eta halako tresnak erabiltzen badituzu lan profesionalerako, kontuan hartu behar duzu etorkizuna kakaztuagoa izango dela, doako zerbitzu kaxkarragoarekin edo zerbitzuen ordainketa ez-merkearekin. Gogoratu mendekotasunaz esandakoa. Bestalde, bezero batzuk galdu badituzu doako zerbitzu horiek erabiltzen dituztelako, ohartarazi ditzakezu datorren etorkizunaz.

Baina, horrez gain, badago Cory Doctorow gai honen dibulgatzaileak aipatzen duen[3] beste kontu bat itzulpenarekin eta itzultzaileen lanarekin zuzenean lotuta dagoena. Haren ustez, lanaren kalitatea baloratzen ez den lanetan eragingo dute gehien AASek. Eta alde analitiko eta sortzailerik ez badago, AASen esku jarriko da lan mota hori. Itzulpengintzaren ikuspuntutik, horrek esan nahi du inork baloratzen/irakurtzen ez dituen itzulpenak automatizatuko (edo desagertuko) direla, eta itzulpen interesgarriak eta itzulpen sortzaileak izango direla itzultzaile adituen esku geratuko direnak.

Aurrekoaren aurrean zenbait estrategia jarri beharko lirateke martxan nire ustez:

  • Itzultzailea itzultzeaz gain proiektu interesgarrien sustatzaile izan beharko da.
  • Salatu behar ditugu kalitate txarreko itzulpenak, baina batez ere interesgarri diren produktu eta zerbitzuetan. Esango nuke kalitatea literaturan nahiko ziurtatuta daukagula, baina ikus-entzunezko alorrean itzulpen kaxkar erdiautomatiko asko dago.
  • Teknologiak itzulpengintzan dakarren produktibitate handitzea ez litzateke erabili beharko dirua aurrezteko, baizik eta produktu erakargarri berriak itzultzeko. Momentua izango litzateke itzulitako bilduma berriak bultzatzeko literaturan eta ikus-entzunezkoetan.
  • Profesionalen trebakuntza aurrekoari begira orientatu beharko litzateke.

[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Kakazte_(Internet). Ikusgela bideo bat ere bertan.

[2] https://www.reddit.com/r/ArtificialInteligence/comments/1nzu4eq/report_israel_to_spend_over_half_a_billion/

[3] Mierdificaciรณn: Quรฉ hacer ante la apropiaciรณn de Internet por las grandes tecnolรณgicas (Capitรกn Swing). Laburpena: https://elpais.com/icon/2026-05-14/por-que-las-redes-sociales-son-cada-vez-peores-para-zuckerberg-y-musk-tus-amigos-son-un-lastre-quieren-que-veas-anuncios.html

Itzultzaileon osasun mentala eta ongizatea

Josu Barambones Zubiria

Eta itzultzaileok psikiatra edo psikologo baten eskuetatik pasatuko bagina, zein litzateke diagnostikoa? Burnout delako sindromeak jota geundeke, akiturik eta gogogabeturik, hau da, erreta, estresaturik lanez lepo egoteagatik eta epeekin ezin buruturik? Antsietatearen zurrunbilo halako baten erdian jira eta bira genbiltzake egin genitzakeen akatsen beldur? Buru-nahasmenduren bat diagnostikatuko ligukete, etsipena, berbarako, adimen artifizialak ekarri duen etorkizun ziurgabea dela eta? Ametsa galaraziko ligukeen kezka edo arduraren bat edirenen ligukete gure burmuinen zirrikiturik sakonenean? Gure autoestimua hondoa jotzear legoke jasotzen ditugun ordainsari eskasengatik eta gure lanak duen oihartzun xumea dela eta?

Horiek guztiak hipotesiak baino ez dira, eta jolas erretoriko gisa ekarri baditut ere, uste dut gure lanbideak badituela berezko zaizkion gaixotasun batzuk. Itzultzea psikologikoki zaila den prozesu mentala da, berekin dakarrena hizkuntza- eta kultura-arazoak konpontzea eta erabakiak etengabe hartzea. Itzulpen lana egiteko adimen instrumentala behar da, hain justu ere beharrezkoak diren trebetasun profesionalak bereganatu eta behar bezala erabiltzeko, baina adimen profesionalaz gain, adimen emozionala ere txit garrantzitsua da, hau da, emozio negatiboak gainditu eta hain positiboak ez diren lan-egoerei aurre egiteko adimena.

Gure lanaren izaera bakartiak ere gure osasun egoera larriagotu dezake. Itzultzea bakardadea da, itzultzailea, idazlea bezala, bakardadera kondenatua dago. Itzulpen lana nork bere gelako edo bulegoko bakardadean egin behar duen lana da, norberak hartu behar ditu erabakiak eta erabaki horien zama pisutsuegia gerta daiteke. Hau idazten ari nintzenarekin batera, Felipe Juaristiren Idia mihian liburuan gure lanbideari aplika dakiokeen pasarte honekin egin dut topo, nahiz eta bera hutsegitearen sentimenduaz ari den (36. or.): โ€œBetiere hautatzea giza ibilbidea bada, hautaketa horrek, maiz, huts egin izanaren egiaztapena ekarriko du berarekin. Ezer gutxi dira askatasuna eta hautamena, azkenean askatasuna eta hautamena erabiliz, hautaketa horren ondorio saihetsezina okerra badaโ€. Azken baten, aho biko ezpatak dira askatasuna eta hautamena: itzultzaile gisa erabakiak hartzeko dugun askatasun horrexek eroan gaitzake erabaki okerrak hartzera, eta okertzeko dugun aukera horrek, batzuetan gehiegizko ardura izan daitekeenak, estresa sor dezake eta estresa antsietate bihur daiteke. Orobat, izaera bakarti horrek gizartetik isolatu eta errealitatetik aparte bizi izatera bultza gaitzake (guztiarekin ere, nik uste, idazleek baino alkohol eta antsiolitiko gutxiago kontsumitzen dugu, aldian behin arima alderrairen batek edo bestek bizio galgarri horietakoren batean erortzeko tentazioa izan dezakeen arren).

Osasun mentalaren arazoa aspaldi dabilkit ganbaran bueltaka, bereziki egin behar izan ditudan azken enkarguetan itzulpen lana bainoago zuzenketa lana egin behar izan dudalako. Izan ere, makinak itzulitako ikus-entzunezko testu batzuk zuzentzea egokitu zait azken hilabeteotan eta, egia esan, lan mota horrek nire autoestimua gizendu beharrean, ahuldu egin du. Aitortu behar dut halako sentsazio bat ez dudala bizi izan bestelako itzulpenak egin ditudanean: nire hasierako urteetan itzulpen juridikoak eta itzulpen literarioak geroago. Beraz, pentsatzen jarri nintzen ea zer arrazoi egon zitekeen halako sentsazio negatiboak sentitzeko maite dudan lan bat egiten. Pentsamenduen mataza harildu ahala, nire motibazioaren kontra jokatzen duten lau arrazoi aurkitu ditut: posteditatzea, ordainsaria, lan antolakuntza eta itzulgaiarekiko nire interes exkaxa.

Lehenik, nire burua ez dago prestatua postedizio lana egiteko, sorkuntza nahiago du eta, horregatik, nire barnean badago zerbait posteditatzeari uko egiten diona, bereziki baldin badakit makina batek egindako erdipurdiko itzulpen bat zuzendu behar dudala. Halako enkarguen aurrean nire motibazioa oso txikia da eta kontzientea naiz motibazioa txikia izateak baduela eraginik lanaren emaitzan. Bigarrenik, posteditatzeagatiko ordainsaria txikiagoa izateak modu negatiboan eragiten die motibazioari eta itzulpenaren kalitateari, ordu gutxiago eskaintzen diozulako (diodalako) lan mota horri eta norberaren aldez aurretiko jarrera ez delako egokiena lan bati ekiteko. Gainera, buruak kontraesan bat ikusten du hor, oso modu negatiboan jokatzen duena: bezeroen aldetik bikaintasuna eskatzen zaigu egiten ditugun itzulpenekiko, baina ordaina ez da horren bikaina. Hirugarrenik, lan antolakuntzarekin lotutako beste alderdi batzuek ere berebiziko garrantzia dute adimen emozionala zaintzeko orduan. Itzultzaile komunitate bat ondoan duzula jakitea positiboa da oso, baina bezeroekin apenas harremanik izateak ez du asko laguntzen. Ildo horretan esango nuke bezeroen feedbacka izatea noraezekoa dela norberaren lana babestu eta balioesteko. Baina zure bezeroa Indian badago, orduan harremanak behar-beharrezko kasuetara bakarrik mugatzen dira. Ezin ahaztu, baita ere, bezeroarekin harreman zuzena izatea funtsezkoa dela, besteak beste, itzulpenak entregatzeko epeak finkatu eta, behar izatera, luzatzeko, lanaren bolumena adosteko eta lana ordaintzeko. Baina ohartzen zarenean haien makineriaren beste pieza bat baino ez zarela, orduan aurrera ez jarraitzeko gogoa sartzen zaizu. Lan antolakuntzarekin lotua badago beste alderdi bat seko flipatuta, estonatuta naukana: agentzia batzuek itzulpen lan bat eskaintzeko orduan, email masiboak bidaltzen dizkiote hamaika itzultzaileri, eta lehenago erantzuten duenak lortzen du lana, lana egiteko prestatuago egon ala ez edo egokiagoa izan ala ez. Azkena baina ez herrena, itzuli behar dudan testuarekiko dudan konplizitate ezagatik, dela gaiagatik dela produktuaren kalitate zinematografiko kaxkarragatik.

Unibertsitatean itzultzeko trebetasun profesionalak garatzeko adimena lantzen saiatzen gara, eta albo batera uzten ditugu adimen emozionala lantzeko teknikak. Agian egokia litzateke ikasleekin estrategia metakognitiboak ere lantzea lanbideak sor diezaiekeen antsietateari aurre egiten gai izan daitezen. Nire itzultzaile-eskarmentuak diost adimen emozionala adimen instrumentala bezain inportantea dela, osasun mentala eta ongizatea garrantzitsuak direlako itzulpen lanaren kalitatea ziurtatzeko. Gogo-aldarterik hoberenean egotea funtsezkoa da edozein lan ondo egiteko. Azken finean, bi adimenak baitezpadakoak dira itzulpena eraginkortasunez eta bikaintasunez egin ahal izateko, horrela bakarrik aurkituko baititu gure buruak behar dituen atsedena eta sosegua.

Itzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (II)

Lamia Filali-Mouncef Lazkano eta Patricia Jorge Kuartango

Aurreko blog-sarreran proposamena egin genuen euskararen normalizazioaren eta euskararako itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteon (IZIon) lanaren arteko intersekzioaz hausnartzeko, eta pentsatzeko ea zein izan beharko litzatekeen gure rola, paradigma hain azkar aldatzen ari zaigun honetan. Hausnarketa horretan murgilduz, gure gaurko proposamena euskararako IZIon lanaren egoerari buruz aritzea da, nola heldu garen honaino eta non gauden labur bat.

Hasteko, euskarara itzultzeko, zuzentzeko eta interpretatzeko lan ordaindu eta profesionala, euskara teknikari lana bezalaxe, 80ko hamarkadan jaio zela pentsa daiteke, normalizazioak bultzada bat hartu zuenean, eta hari esker garatu dira bi lan-motak azken 40 urteotan, zuzenean zein zeharka. Zentzu horretan, ezin da ulertu euskal IZIon lana euskararen normalizaziorik gabe. Herrigintzaren aldarrikapenen eraginez ehundu zen lanbide gisa, eta hari esker soilik mantendu ahalko da eraso erreakzionarioaren aurrean, gure ustez.

Era berean, alderantziz ere hausnarketa antzekoa dela pentsa genezake. Alegia, baieztatu daiteke ezagutzen dugun euskararen normalizazioa, hizkuntzaren biziraupena bermatu duena[1], itzulpengintzarik gabe nekez gertatuko zela[2] [3].

Guztion mingainetan dagoen euskara batua bera sortzeko, testu zaharretan oinarritu ziren, eta haietatik erdiak baino gehiago itzulpen aitortuak ziren [ibid., 109. or.]. Hiztun arruntari heltzen zaizkion lexikografia lan erabilienetakoek eta itzulgailu automatikoek itzulpenak izan dituzte abiapuntu. Belaunaldi oso batentzako jabekuntza-akuilu izan ziren marrazki bizidunak itzulpenak ziren. Agian aztertuena eta partekatuena literatur sistemari egindako ekarpena izan liteke, baina ez dugu uste arlo bakarra denik. Horrez gain, euskaraz dagoen testu-masa ez-informalaren ehuneko handi bat itzulpengintzak sostengatzen duela pentsa daiteke (hots, euskara planek), alde batera utzita gehienbat euskaraz funtzionatzen duten kulturaren, hedabideen eta hezkuntza munduaren eremuak. Izan ere, entitate elebidunetan, hizkuntza-norabidea, ia beti, gaztelaniaz/frantsesez sortzea eta euskaratzera bidaltzea izaten da.

Finean, gure ustez itzulpengintza eta horrekin loturiko lanbideak (IZIak) gako izan dira normalizazio deituriko aldaketa soziala martxan jartzeko, eta oraindik trakzio-indar nahikorik ez duen esparruetan hura sostengatzeko. Itzultzea bera erabilera berri horietara ohitzeko entrenamendua da.

Printzipioz, biziberritzea martxan delarik, espero izatekoa da hiztun komunitatearen itzulpengintzarekiko mendekotasuna pixkanaka murriztea, itzulpen-norabideak gehiago orekatzea, eta hiztunek eurek produzitzea behar dituzten materialak, horretarako erabilera-aukerak izanik. Irakaskuntzan hobekuntza ikus daiteke, euskararen normalizazioari dagokionez hizkuntzaren transmisioan jarri zirelako indarrak. Baina, gure ustez, gainerako erabilera-esparru gehienetan ez da hori gertatzen ari, eta, 40 urteren ondoren, makulu-egoera egonkortzen ari da. IZIak, euskara teknikariak eta euskara batzorde boluntarioak aritu dira esparru horietan biziberritzea sostengatzen, hein handi batean. Pentsa daiteke orain makinek sostengatzea aukera gisa ikusten ari dela jende asko, lanaren eta ekarpenaren ikusezintasuna dela bide, agian.

Horratx, gure ustez, nola heldu garen honaino.

Eta orain, berriz, geldotze-zantzuak daude, egunero bizi ditugu: normalizazioak, emakumeek bezalaxe, kristalezko sabaia du, egiturazko ezintasun eta asimetria bortitzak[4]. Garaiotako adibide pare bat baizik ez aipatzearren, eta administrazioetara mugatuta, nabarmentzekoak dira eskasagoak direla kontratatzen diren itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuen lan-baldintzak, itzulgailu automatikoa zabaldu zela itzulpen-politika integralik zein normalizazio-prozesuari nola eragingo zion aurreikusi gabe, etab.

Gure sektorean antzematen ditugun ezinak, hortaz, ez dira gertaera isolatuak: gure iritziz, euskararen normalizazioaren geldotze-fasearen zantzuak dira, eta ikuspegi zabalago batetik, eraso erreakzionario baten sintoma. Geldotze hori galera bihurtu ez dadin, lehen urratsa premiak izendatzea izan liteke, elkarren lana ezagutzea eta balioestea, eta elkarlanean aritzea. Hau da, subjektu pasibo izatetik subjektu aktiboago izatera igarotzea.

Azkenik, garrantzitsua iruditzen zaigu IZIok hizkuntza politika eta plangintzari dagozkion erabaki-esparruetan egotea, bai arlo publikoan zein pribatuan, baita militantzian ere: lan-ildoak finkatzerakoan gure aletxoa jartzeko; egoerei eta ekimenei aurrea hartzeko, gero anabasak konpontzen ibili ordez; gure lana ezagutzera emateko eta duen balioa aitor diezaioten…

1960ko hamarkadako pizkundeak ekarri gaitu hona โ€•mundu mailako 1968ko olatuak gurean hartu zuen txinpartak[5]โ€•, hori gabe euskara ez baitzen XXI. mendera iritsiko. Euskara kontrakulturarekin lotzen zen[6], etorkizunarekin. Orain geldotze-fasean gaude, eta bi aurrebaldintza behar ei dira horri buelta emateko[1]: egoeraz jabetzea, eta estrategia berriak marrazten hastea. Guk gaurkoan lehenengoari heldu nahi izan diogu, geuretik, eta azken blog-sarrerarako utziko dugu bigarrenari egindako ekarpen xumea.


[1] Goikoetxea, G., & Iurrebaso, I. (2025). Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan. Txalaparta.

[2] Belmar, G. (2017). The Role of Translation in the Revitalization Process of Minority Languages: The Case of Basque. Sustainable Multilingualism, 10 (1), 36โ€“54. https://doi.org/10.1515/sm-2017-0002

[3] Mendiguren Bereziartu, X. (1993). Incidencia de la traducciรณn en la normalizaciรณn lingรผรญstica del Euskara. Livius, 4, 107โ€“115.

[4] ยซ2021eko Inkesta Soziolinguistikoa oinarritzat hartuta, honakoak dira erabilera-aukerak:

  • Bost harremanetik lauk erdarazkoak izan behar dute, mintzakide batek behintzat ez dakielako euskaraz: erlazioen %ย 80.
  • Kontrakoa, harremana derrigor euskaraz izan beharreko ehunekoa ezdeusa da erabat: %ย 1.
  • Tartean, euskara eta erdara aukeran leudekeen egoerak, bostetik bat: %ย 19.

Horra, beraz, euskararen erabileraren bi mugak: gutxienez % 1, gehienez % 20. Goiko muga hori gainditzeko, bi baldintza hauetako bat beharko litzateke: erdaldunek euskara ikastea, edo euskaldunak elkarrengana gehiago biltzea, harreman-sareak linguistikoki trinkotzea. [โ€ฆ] Bi kopuru horien artean, hau da erabilera aitortuaren batez besteko datua, iturri berberaren arabera: % 17. Hots, erabilera askoz gertuago dago goiko muga posibletik, behekotik bainoยป (Iurrebaso & Goikoetxea, 2025: 84-85).

[5] Atutxa Ordeรฑana, I. (2022). Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista. Txalaparta.

[6] Beitia Zabala, I. (2025). Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa: Lautadako Kuadrillako kasua. EHU.

Teknologia eta magia

Itziar Otegi Aranburu

Arthur C. Clark zientzia-fikzioko idazleak hiru โ€œlegeโ€ eman omen zituen bere bizian. Hirugarrena da ezagunena: Behar bezain aurreratua den teknologia oro magiatik bereizezina da.

Nago adimen artifizial izendapen badaezpadako horren atzean dagoen teknologia, edo teknologia multzoa, sarritan parekatzen dela magiarekin, nolabait magiaren parekotzat aurkezten โ€•edo hartzenโ€• dela. Izenak berak iradoki nahi luke halako zerbait, gizakiak sortua dela, artifizialki, baina giza esku-hartzerik gabe dabilela, bere kasa. Itzulpen automatiko izendapenak ere hori ematen du aditzera: automatikoki funtzionatzen duela, botoi bati emanda.

Eta, egia esan, hala dirudi. Botoi bati eman, edo agindu batzuk, eta hortxe azaltzen da, magiaz bezala, testu bat, edo irudi bat, edo itzulpen bat, lehen ezer ez zegoen tokian. Istant batean abiapuntutik helmugara iritsi bagina bezala da, baina bidean batere nekatu gabe. Hori egiten baitigu adimen artifizialak, bidea aurreztu, edo bidea ebatsi, nola begiratzen den.

Automatikotzat jotzen den horretan, baina, ezinbestekoak dira giza eskua eta adimena, fase guztietan, hasi hastapenean garatzen hasi ahal izateko beharrezkoa duen input โ€•jakintza eta lan kolektibo metatuโ€• guztiarekin, eta buka ematen duen output horren gainbegiratze eta zuzenketarekin, tartean ahaztu gabe programatzaile, garatzaile eta beste diziplina askotako adituen adimena, eskarmentua eta lana, nahiz eta batzuek, eskujokari eta ilusionistek beren trikimailuak nola, ezkutatu egin nahi lituzketen tartean diren beste esku guztien eginak, erabiltzaile oharkabeari sentiarazteko botoiari ematen dionean makinak egiten duena magia dela.

Botoi bati ematea erraza den arren, magiatik gutxi du kontuak. Mark Coeckelbergh-ek, ร‰tica de la inteligencia artificial[1] liburuan, honako hau dio datuen zientziaz eta deep learning edo ikasketa sakonaz ari delarik:

Los errores siempre son posibles, y la elecciรณn humana, el conocimiento y la interpretaciรณn son cruciales. Los humanos son necesarios para interpretar de manera significativa y dirigir la tecnologรญa hacia la bรบsqueda de diferentes factores y relaciones. Como subraya Boden (2016), la IA carece de nuestra comprensiรณn de la relevancia. Se deberรญa aรฑadir que tambiรฉn carece de entendimiento, experiencia, sensibilidad y sabidurรญa. Este es un buen argumento en defensa de la idea de que en teorรญa y en principio deben estar involucrados los humanos. Pero tambiรฉn existe un argumento empรญrico a favor de la inclusiรณn humana: en la prรกctica, los humanos estรกn involucrados. Sin los programadores ni los cientรญficos de datos, la tecnologรญa, simplemente, no funciona. Ademรกs, la experiencia humana y la de la IA a menudo se combinan, por ejemplo, cuando un mรฉdico acepta una terapia contra el cรกncer sugerida por una IA, pero tambiรฉn por su experiencia y su intuiciรณn de especialista.

Aurrerago, ahanzturan utzi ohi diren beste langile batzuk aipatzen ditu, hala nola adimen artifizialak funtzionatzeko beharrezkoak dituen โ€•eta gutxitan bistaratzen direnโ€• euskarri fisikoak egiteko mineralak erauzten dituztenak, hondakin elektronikoez arduratzen direnak, edo adimen artifiziala trebatzen dutenak; besteak beste, โ€œmehatzetako langileak, itsas garraiolariak edo klikaren langileak, datu multzoak etiketatzen dituztenakโ€. Esaldi biribil batekin ixten du auzia egileak: โ€œSi se deja fuera la intervenciรณn humana, las cosas pueden salir mal, carecer de sentido, o simplemente, resultar ridรญculasโ€.

Itzulpenaren arlora etorrita, erraz arrazoitu daiteke gauzak antzera direla hor ere: itzulpen automatizatua gainbegiratze eta zuzenketarik gabe ematen denean, esaterako, gauzak gaizki atera daitezke, zentzugabeak izan, edo, besterik gabe, barregarriak. Ez noa adibideak jarrita anekdotan erortzera. Ez dago beharrik, egunero ikusten dugu, nork bere lanean, eta askotan hitz egin da horretaz blog honetan. Berriki, adibidez, Maite Imazek[2] ITZULBIDE tresnari buruz idatzi zuen, zeina Osakidetzan mediku-txostenak euskaratik gaztelaniara itzultzeko erabiliko den batez ere. Honela amaitzen zuen Maite Imazek bere testua:

Pentsatzen dut medikuntzako profesional euskaldunek euskaraz sortutako txosten klinikoak ez dituztela besterik gabe euskara hutsez gordeko ordenagailuan; hori egin aurretik emango diotela botoiari eta ziurtatuko dutela gaztelaniara egindako itzulpena zuzena dela, geroago etor daitekeen mediku erdaldunak uler dezan.

Maite Imazek ziurtatze-lan horretan oinarritzen zuen bere konfiantza ITZULBIDEren segurtasunean:

Euskaraz sortzen dugunok gaztelaniaratzeko itzultzaile automatiko neuronalak erabiltzen ditugunean ez gara botoi bati sakatuta konformatzen; zuzendu edo posteditatu egiten dugu. (โ€ฆ) ziurtatuko dugu testu biek gauza bera esaten dutela, jatorrizkoan esaten den guztia esaten dela itzulpenean, eta itzulpenean ez dela jatorrizkoan azaltzen ez denik esaten.

Nik neuk irudipena dut, itzulpen automatizatuaz hitz egiten denean, iristen den mezua ez dela izaten โ€œTresna ona da, baina itzulpen egokiak eta desegokiak tartekatzen ditu; hau da, itzulpen onen tartean batzuk akastunak dira, eta, horrenbestez, giza gainbegiraketa ezinbestekoa daโ€. Iristen den mezua da automatikoki lan egiten duen makina beregain bat dela, edo, kasurik onenean, nahikoa dela esku-hartze minimo bat. Kontua ez da hutsala, horratik; inplikazio sakonak ditu.

ITZULBIDEren kasuan, adibidez, pentsatzekoa da Osakidetzak izango duela protokoloren bat tresnaren erabilerari buruz, ezarrita egongo direla moduak, prozedurak, denbora gehigarriak eta abar, zeren, bestela, ITZULBIDEren erabilera โ€•erabilera zuzenaโ€• mediku euskaldunen prestasunaren esku uztea litzateke. Erantzukizunaren galdera ere sortzen da; alegia, norena litzatekeen erantzukizuna itzulpen akastun baten ondorioz okerren bat gertatuko balitz, eta aldatzen ote den erantzukizun hori, eta zer zentzutan, medikuak itzulpena bere horretan emanez gero, besterik gabe botoiari sakatuta, edo, aitzitik, gainbegiratuta, gainbegiratzeko ardura hartuta.

Gorago eman dudan Mark Coeckelberghen aipu horretan bada esapide deigarri bat: dirigir la tecnologรญa. Los humanos son necesarios para (โ€ฆ) dirigir la tecnologรญa (โ€ฆ). Auzia, azken batean, horixe da: nork daukan eskutik kontua, gizakiak ala makinak. Nork gidatzen duen nor. Makina gizakiaren tresna ote den, edo gizakia makinaren tresna. Irudi luke azken horretarantz goazela; izan ere, joera da teknologiaren โ€•makinarenโ€• garapen itxuraz agorrezina goratzea, eta gizakiaren โ€•langilearenโ€• esku-hartzea minimizatzea, eta debaluatzea.

Jakin nahi nuke nola izango ote ziren gauzak orain baldin eta, hasieratik bertatik, gauzak beste modu batean egin izan balira. Hasieratik aitortu izan balitz โ€•ondorio guztietarakoโ€• adimen artifiziala ez zela sortu ere egin izango guztion ekarpena gabe, giza jakituria metatuaren zordun dela, gizakiaren lan adimentsua eta gogorra dagoela haren fase guztietan; hutsetik sortutako zerbait ez, baizik eta lan kolektibo itzel baten ondorio dela, eta, horrenbestez, teknologia horren onurak ere kolektiboa izan behar duela, guztion mesederako.

Inolaz ere ez langileen kalterako.


[1] Coeckelbergh, M. (2021). ร‰tica de la inteligencia artificial. Cรกtedra: Madril.

[2] Imaz, M. (2025). โ€œEuskaraz sortutakoa gaztelaniara itzultzeko itzultzaile automatiko neuronalaโ€. 31 eskutik bloga.

IZIen eta euskararen garapen jasangarria

Amaia Astobiza Uriarte

Duela hirurogei eta koska urte, gure amari zeharo zirrimarratu zitzaion auzo-eskolan ikasi eta mojetan dotoretutako idazkera, hainbeste takigrafiatu nahi izan baitzuen hain denbora gutxian, gaztetxoa izanda ere idazkari-lanetarako hautagairik onena zela erakutsi nahian. Jada ez gaude 1960ko hamarkada hartan, baina orain ere halatsu gabiltza hizkuntzarekin, aurrez tentuz ikasi eta ekinaren ekinez edertutakoa lipar batean narrasten, adimen artifizialeko tresnen bidez tarte txiki-txikian hainbeste testu sortu ahal izateak eragindako lilurak itsututa eta edukiaren nolakotasunarekiko kezka lan ondo eginaren eta errentagarritasunaren arteko zirrikitu beti lausoetan galduta. Eta ez, ez naiz ari soilik itzulpenez; kasu honetan, jatorrizko testuak ere zaku berean sartzen dira, edo aldamenekoan.

Izan ere, hortxe ari dira azken belaunaldiko AAk lehen belaunaldietako AAek sortutako testu eta itzulpenekin beren buruari jaten ematen (autofagiaโ€ฆ selektiboa ala ez-selektiboa?) eta elikatze-kate hori behin eta berriro errepikatzen. Eta, itxura batean, inor gutxiri axola zaio makinok hala elikatuta gero eta lexiko pobreagoa eta gero eta sintaxi gutxi gorabeheragokoagoa eta gero eta adierazpen-gaitasun gutxiagoko edukiak โ€”hizkuntzakโ€” sortzen ditugula eta eduki/hizkuntza kamustu horiek izango direla laster, adibidez, gai potoloen inguruan erabakitzeko erabiliko ditugun argudioen eta diskurtsoen oinarri.

Egoera horren aurrean, itzultzaileak, zuzentzaileak eta interpreteak (IZI) ere kezkatuta daude, gaude, noski, AArekin, ez bakarrik lanpostuak dantzan eta langileak larrugorri jartzen dituelako, beste sektore batzuetan bezala, baizik eta baita hizkuntzaren kalitatea โ€”eta, beraz, bihar-etziko euskara eta haren plaza guztietarako erabilgarritasunaโ€” kolokan jartzen duelako ere.

Arretatsuak gara oso IZIok: hizkuntzaren zehaztasunaz, zuzentasunaz eta egokitasunaz arduratzen gara, eta, lan-baldintza prekarioek horretarako marjina-izpi bat uzten badigute, baita aberastasunaz eta dotoreziaz ere, ez soilik hizkuntzari zor zaion errespetuagatik, baita testuen hartzaile diren herritarrei, bezeroei, pazienteeiโ€ฆ zor zaienagatik ere. Baina, hara, ez omen da hori merkatuak (ente oteitzar hori, abstraktua bezain pisuzkoa) behar duena, ezta merkatuak nahi duena ere. [Ohartxo bat marjinan, eskultorea aipatu dugunez: Oteizak esaten zuen, gutxi gorabehera, aurrera begira baina atzerantz zebilela idazten zuela, hau da, erroak oinarri, abangoardia helburu; beharbada buelta pare bat eman behar genioke ideia horri]

Zer nahi du merkatuak? Edukien Aroan, kontsumo azkarreko testuak eta horien itzulpenak nahi ditu, behin ikusi eta betiko ahaztekoak. Eta, jakina, edukiak efimeroak badira, bost axola merkatuari hizkuntza ere halakoxea bada, behin erabili eta botatzekoa. Euskararekiko โ€”edo hizkuntzekikoโ€” zinezko begirunerik edo engaiamendurik ez duen enpresa edo erakunde batean, finantzetako nork egingo du paseko testu horien kalitatearen alde? Administrazio publikoek ere egiten ez badute (eta hori beste IZI batzuek azaldu dezakezue nik baino hobeto), nola egingo dute errentagarritasun ekonomikoari soilik begiratzen diotenek?

Itzul gaitezen AA-makinetara. Kalteak kalte, jada ez ditu (ia) inork zalantzan jartzen haien abantaila askotarikoak. Behin hori onartuta, zer da hobe, gure ekonomiaren eta gure hizkuntzaren ikuspegitik: etxean garatzea ala kanpotik ekartzea? Guk bultzatzea erabilera arduratsua (hizkuntzaren kalitatea zainduz) ala dena balizko autorregulazioaren esku uztea (eta gora orotariko kamustasuna)? Eta guk eta guretik eta guretzat egin nahi badugu, nola egingo dugu?

Gehienok jakingo duzue: garapen jasangarrirako 17 helburuei beste bat gehitu zitzaien, hemezortzigarrena: Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna. Horren barruan, 17 konpromiso, 102 ekimen, 188 jarduera daude zehaztuta, eta tira, ez naiz hasi banan-banan begiratzen, baina pentsatzekoa da horietakoren batean zerbait esango dela euskararen kalitateaz (zeren bestela ez dakit zer mordoilokeria espero dugun ยซkontserbatzea, kudeatzea eta transmititzeaยป edo ยซzabaltzea suspertze-bidean dauden eremuetaraยป). Bada, ondo letorkiguke horiei arretaz begiratzea, iruditzen baitzait hor badagoela erakunde publikoetara kontu eske joateko aski oinarri. Kontuak, ez bakarrik hizkuntzaren kalitatearen eta haren etorkizun jasangarri eta duinaren erantzukizunaren ingurukoak, baita bestelakoak ere; alegia, IZIon lan- eta bizi-baldintzei zuzenean eragiten dietenak: ekonomikoak.

Konplexuak eta eskekoaren sindromea gainetik astintzeko, betiko adibidea ekarriko dut, hain baita agerikoa. Automobilgintzaren sektoreak aurrera egiten badu ez da sinmรกs auto asko saltzen direlako, baizik eta gobernuek sektore hori zuzenean diruz injektatzen dutelako; urtero dirutza ikaragarria erabiltzen dutelako enpresak nazioartekotzen eta legeak haien beharretara makurtzen; eta baita, noski, tarteka-tarteka herritarroi ere dirua ematen digutelako autoak erosteko, ez zintzo portatu garelako, baizik eta negozioari eutsi behar zaiolako eta Europatik datozen ingurumen-legeak bete behar direlako. Eta ondo dago hori guztia, horretarako ordaintzen baititugu zergak; besteak beste, gizarteak osotasunean baliabide berekin (zurrut) eta abiadura ber bakarrean (dobla zurrut) aurrera egiteko, gizakion eta planetaren jasangarritasuna bermatzen ahalegintzeko eta herritarren bizitza prekarioak apur bat bizigarriago egiteko.

Baina zergak denok ordaintzen ditugunez gero, industria erraldoi horretatik kanpo geratzen garen sektoreok eta langileok ere gure aldeko ahalegin bera eskatu behar genieke administrariei. Eta eskatu behar genieke, baita, herritarron dirutxoak eta Administrazioaren ahaleginak ekitatiboagoki banatzeko eta dibertsifikatzeko gure sektoreko autonomo, enpresa eta erakundeen artean; izan ere, ez da ezinbestekoa โ€”ezta bidezkoa ereโ€” dena fabrika traktore handien eta haien morrontzako tailer txiki apurjaleen logikara makurtzea.

Beraz: nik etsiak jo gabeko teknikarien saldo bat jarriko nuke 18. GJHko konpromisoak lan-orritik harago eramaten eta (besteak beste) IZI sektorea eta euskara hauspotzen, bata ito eta bestea asmatiko kroniko bihurtu aurretik.

Noizko euskarazko itzulpengintzaren liburu zuria?

Josu Barambones Zubiria

Foro hau baliatu nahi dut aspaldion buruan jira-biraka dabilkidan kezka bat zuekin guztiekin partekatzeko. Adimen artifiziala itzulpenen fluxuan sartzearekin batera itzulpen automatikoak berebiziko bilakaera izan du eta gero eta itzulpen hobeak eskaintzen ditu, ez bakarrik hizkuntza hegemonikoen artean, baita euskaratik eta euskarara egiten diren itzulpenetan ere.

Teknologia berriek ekarritako aldaketek guztiz eraldatu dituzte itzulpengintzaren industria eta merkatua: adimen artifizialari esker itzulpenak segundo gutxi batzuetan eta eraginkortasunez egiten dira; kostuak izugarri gutxitzen ditu, enpresek, bereziki enpresa txikiek, ez baitute itzultzaile profesionalik kontratu behar; eta, azkenik, adimen artifizialeko tresnak une oro daude eskura, 7 egunez eta 24 orduz.

Horren ondorioz, gero eta tarifa baxuagoak ordaintzen dira, eta itzultzaile askok lanbidea utzi eta beste lanbide batzuen bila joan behar izan dute, eta utzi ez duten asko pentsatzen hasita daude lanbidea aldatzeaz.

Aurreko irailaren 24an, EIZIEko barne postan mezu-truke bat egon zen itzultzaile lanpostu baten karietara. Enpresa batek testuak itzuli, hainbat argitalpenen hizkuntza zuzentasuna berrikusi eta interpretazio lanak egiteko itzulzaile-interprete bat behar zuen. Egunean sei orduko lanaldia eskaintzen zuten eta horren truke lanbidearteko gutxieneko soldata baino apur bat gehiago (zehatzago, ia 8.000 euro gehiago urtean, 14 ordainsari aintzat harturik). Lankide batzuei ez zitzaien oso egokia iruditu EIZIEk horrelako eskaintza โ€œexkaxakโ€ argitaratzea, elkarteak euskal itzultzaileen lan baldintzak hobetzen saiatu beharko lukeelako. Horren aurrean, beste lankide batek erantzun zuen esanez eskaintza hori diruaren ikuspegitik txarra izanagatik ere, ez garela konturatzen zein den gure lanbidearen egungo egoera, eta hau gaineratu zuen: โ€œItzulpen neuronalaren ondorioz, batez ere, egoerak nabarmen egin du okerrera, lankide asko lanik gabe daude, askok eta askok ezin dute hilaren amaierara helduโ€ฆ Baldintzak asko okertu dira gehienontzat, duela urte batzuk kobratzen genuenaren erdia kobratzen duguโ€ฆ Hori da egoera, autonomoontzat behintzatโ€.

Nik neuk ere horrelako egoerak ezagutu izan ditut eta orain dela gutxi gertatutako kasu bat baino ez dut aipatuko. Ikus-entzunezkoen industrian punta-puntako enpresa batek minutuko 1,50 euro ordaintzen du itzulpen automatikoarekin egindako euskarazko azpidatziak posteditatzeagatik, hau da, azpidatziak hutsetik euskaratzeagatik minutuko ordaintzen duena baino 2,50 euro gutxiago. Horiek horrela, 60 minutuko serie bat euskaratzeagatik, kasu, 240 ordaintzen du; aitzitik, euskarara automatikoki itzulitako serie bera posteditatzeagatik 90 euro.

Teknologiak itzultzaileen arlo ekonomikoan duen eraginaz harago, itzultzaileek lan egiteko moduan ere aldaketa dexente ekarri ditu. Esango nuke arlo jakin batzuk alde batera utzita, hala nola itzulpen literarioa eta bikoizketarako itzulpen-egokitzapena (nahiz eta hemen ere gauzak aldatzen hasi diren), nik ikasi nuen bezala edo nire aurrekoek ikasi zuten bezala itzultzea desagertzear dagoela, jada desagertu ez bada.

Eta hori egunero ikusten dut unibertsitateko eskoletan: ikasleek ez dute dagoeneko itzultzen, DeepLek edo beste itzultzaile automatiko batek egiten die lan nekoso hori; ikasleek, kasurik onenean ere, zuzenketa txiki batzuk baino ez dituzte egiten. Paradigma berri horren aurrean irakaskuntzan dihardugun askok geure buruari egiten diogun galdera hau da: itzultzaileak izateko prestatu beharrean, posteditoreak izateko prestatu behar ditugu?

Nik ez dut uste itzultzaileon lanbidea desagertuko denik, baina bizirik jarraituko badu, garai berrietara egokitu beharra du. Gure sektorea krisian dago, baina ez dugu inongo daturik jakiteko benetan noraino iristen den krisia euskarazko itzulpengintzan. 2025ean Europa mailan egin den ikerketa baten arabera, lau itzultzaile freelancetik bat pentsatzen hasi da bere lanbidea uztea. Eta itzulpen-agentziek aitortzen dute % 33ko jaitsiera izan dutela beren jarduera profesionalean eta % 20koa fakturazioan.

Krisiaren aurrean neurriak hartzen hasteko, hemengo datuak ezagutu behar ditugu. Eta horretarako uste dut baitezpadakoa dela txosten zehatz bat egitea, euskarazko itzulpengintzaren lanbidearen egungo erradiografia osatu bat, lanbidearen argi-itzalak ezagutzeko. Eta horretarako, nik uste, elkartea da organorik egokiena halako lana gidatu eta zuzentzeko, itzulpengintzan jarduten duten itzulpen-agentzia, enpresa eta profesional guztien ezinbesteko laguntzarekin, unibertsitateko ikasle-irakasleak ahaztu gabe. Foro hau ez da egokiena txostenaren nondik-norakoak xehe-xehe azaltzeko, baina gorago aipatu ikerketak argi uzten du zein izan daitezkeen aztertu beharreko ildo nagusiak eta eredu moduan erabil daitekeela uste dut.

Urte asko kostatu da itzultzaile-interpreteon lanbideak aitormena lortzea eta gizarte barruan merezi duen izena eta entzutea lortzea. Ez dezagun jende askoren ahaleginari esker lortutako guztia di-da batean pikutara bidali.

Interpretea hizlari bihurtu zenekoa

Claudia Torralba Rubinos

Blog honetan askotariko sarrerak idatzi ditut interpretazioari buruz, eta pentsatu dut aurtengo azkena abagune polita izan zitekeela autokritika pixka bat ere egiteko.

Izan ere, maizago egoten naiz kabinan oholtzan baino, baina beste aldean egotea ere tokatu izan zait behin baino gehiagotan. Beti da garrantzitsua interpreteari dokumentazioa (aurkezpena, eskema, irakurriko den testuaโ€ฆ) garaiz helaraztea. Behin eta berriz defendatu dut plaza honetan eta beste batzuetan, eta beti defendatuko dut. Eta txintxoa izan naiz hizlari izatea tokatu izan zaidanetan, eta eskatutako epean bidali ditut materialak.

Hala ere, doktorego-tesia defendatu nuenean sentitu nuen lehen aldiz interpreteari materialak bidaltzeko presioa. Presio desatsegina, bide batez. Nazioarteko doktorego-tesia egin nuen, eta euskaraz eta ingelesez defendatu. Horregatik, interpretea izan nuen epaimahaikideei euskarazko pasarteak itzultzeko.

Aste gogorra izan zen: urduritasuna, lana, emozioak gora eta beheraโ€ฆ Ez neukan asmorik โ€•ez denborarik, egia esanโ€• aurkezpena idatziz prestatzeko. Momentuan inprobisatu nahi nuen. ยซEz dut idatzizko testurik irakurriko, eta, beraz, interpreteak ez du arazorik izango nire ahozko jardun inprobisatuari jarraitzeko. Aurkezpena prestatu, interpreteari denboraz bidali, eta listoยป. Izan ere, aurretik bidaliak nizkion tesia bera (400 orrialdetik gora) eta tesiaren laburpena ere โ€•horrelakorik pentsatzea ereโ€ฆโ€•.

Asmatu duzue, bai. Idatzizko testua prestatu behar izan nuen. Nire hasierako asmoaren eta egutegiaren kontra. Erlojupekoan. Eta agobiatu eta estresatu egin nintzen lan โ€œgehigarriโ€ hori egin behar izateagatik. Amorru apur bat ere eman zidan, aitortzen dut. Lehen aldiz, hizlari batzuek sentitzen dutena sentitu nuen.

Bekatua aitortuta, hiru ideia, labur-labur, hesiaren alde banatik:

1.- Proiektatzen den aurkezpenak ahozkoaren osagarri izan behar du, eta, beraz, ez da komeni diapositibetan ahoz esango dena idaztea. Hartzaileak badaki irakurtzen, eta beste zerbait espero du hizlariarengandik.

Bai, bainaโ€ฆ interpretea ez da igarlea, eta ez du magiarik egiten. Nola aurreikusiko du zer esango duzun ez baduzu idazten? Nola jakingo du zer ezkutatzen den zuretzat erabat ilustratzailea den irudi baten atzean ez badiozu esplikatzen? Batzuetan, posible du esango den hori aurreratzea, gaia ezaguna badu eta prestaketarako material eta denbora nahikoa izan badu, baina doktorego-tesi baten defentsan? Hobe da ez arriskatzea. Hizlariaren beraren interesak zaintzeko eta babesteko modua da ahoz esango direnak idatziz eskatzea, interpretearen itzulpenaren kalitatea eta zehaztasuna ziurtatzeko bermea.

2.- Hizlaria da aditua gaian, eta kapaz da gai horri buruz luze, zabal eta zehatz hitz egiteko, denbora-tarte luze batez. Izan ere, urteak eman ditu dena delako gaia ahoz zein idatziz jorratzen.

Bai, eta, horrexegatik, hain zuzen, esango duen horren gaineko ahalik eta xehetasun gehien eman behar dizkio interpreteari, interpreteak ez baitu inoiz jakingo hizlariak adina gaiari buruz. Ezin ahantz daiteke oso testu-genero espezializatuaz ari garela, eta, beraz, orokorragoak edo dibulgatiboagoak diren testu-generoetan baino gehiago โ€œlagunduโ€ behar zaiola interpreteari ezagutza espezializatu hori ahalik eta azkarren eta ondoen barneratzen.

3.- Horrelako hitzordu garrantzitsu baten atarian, entsegua programatu genuen interpretearekin โ€•eta eskerrak!โ€•. Espero ez nuen lana eman zidan testua aurrean neukala, izugarrizko mendekotasuna sentitu nuen idatzita zegoen horrekiko. Irakurri egin behar nuela sentitzen nuen, eta begiak etengabe joaten zitzaizkidan paperera. Oso gaizki atera zitzaidan, inoiz baino okerrago. Sinestezina zirudien.

Interpretea erabat funtsezkoa izan zen entsegu horretan aurkezpenaren ahulguneak identifikatu eta azalpenetan gako izango ziren aldaketak egiteko. Bere lana ondo egiteaz ez ezik, neure ekoizpena hobetzeaz ere arduratu zen. Hark emandako feedbackari esker, aurkezpena oso ondo atera zitzaidan, testua bazter utzita.

Eta testua bazter utzita ere, interpretea eta biok sinbiosi-egoera batera iritsi ginen, non berak bazekien nik zer eta nola esango nuen eta nik banekien berak nola itzuliko zuen. Sorpresarik gabe, ezustekorik gabe. Lehen esan dut interpreteek ez dutela magiarik egiten, baina hark magia egitea lortu zuen, modu adeitsuan, eskuzabaltasunez. Elkarlanean aritu ginen. Nik โ€œinterpretearentzatโ€ egin beharreko lana โ€œniretzatโ€ egindako lan bihurtu zen. Amorrua amaigabeko esker on bilakatuta. Mila esker berriro ere, Idoia. Esperientzia horri esker, badakit bestaldean zer sentitzen den, baita sentimendu horiek enpatiaz nola bideratu ere, alde batean zein bestean egon.

Azkenean esperientziak berak erakusten digu testuliburuek esaten dutena: interpreteak hizlarien lagunak dira, eta ez etsaiak.

Euskarazko interpreteak jopuntuan

Maitane Uriarte Atxikallende

Duela urtebete pasatxo, Espainiako kongresuan estatuko hizkuntza koofizialetan aritzeko aukera eskaintzen hasi zirenean, euskararekin lan egiten dugun interpreteok poz handiz hartu genuen lan-aukera berria. Betidanik funtsezko eskubidea izan behar zukeen hori errealitate bihurtu zen azkenean, eta aurrerantzean Madrilen gure beharra izango zutelakoan, antolatzen hasi ginen.

Alabaina, espero ez genuen zerbait ere gertatu zitzaigun: hizkuntza-koofizialetako interpretazio-zerbitzua martxan jartzea garesti atera behar zen, eta alderdi politiko batzuetako kideei ez zitzaien ideia gustatu. Eskubidea zen, bai, baina dirua tartean dagoeneanโ€ฆ eskubidea pribilegio-zantzuz mozorrotzen dute batzuek. Hedabideetan segituan agertu ziren interpretazio-zerbitzuaren kostuari buruzko artikuluak eta irratian elkarrizketak egiteko ere deitu gintuzten, guri zein gainerako hizkuntza koofizialetan diharduten lankideei, eta kasu batzuetan hedabideen asmoa ez zen informazio fidagarria ematea, kontua gehiago nahastea baizik. Horixe pentsatu nuen nik, behintzat. Interpreteak garesti ateratzen ginela, diru publikoz ordaindu beharreko kostua handiegia zela, gauza garrantzitsuagoak ordaindu beharra zegoelaโ€ฆ Eskubidea pribilegio bihurtuta, beste behin.

Behin interpretazio-zerbitzua martxan jarrita, alderdi politiko batzuek uko egin zioten entzungailuak janzteari eta, beste behin, arma politiko bihurtu zuten interpretazioa, Espainiako gobernuaren eta beste alderdi politiko batzuen aurka egiteko. Eta gu, erdi-erdian.

Esan beharra dut interpretea aitzakia modura erabiltzearen kontu hori ez dela berria, erakunde publikoetan sentitu izan baitugu noiz edo noiz. Udal bateko osoko bilkuran, esate baterako, politikari bat izugarrizko astakeriak esaten hasi zen, eta nik, ba, horiek ere itzuli behar. Itzulpena eman ostean, mezuaren hartzaile ziren gainerako politikariak zeharo asaldatu ziren eta izugarrizko iskanbila sortu zen. Politikariari erantzun ziotenean, lehenengo horrek berak horrelakorik esan ez zuela eta interpreteak gaizki itzuli zuela esan zuen. Imajinatu nire aurpegia, kabinan. Negargura, amorruaโ€ฆ nik ere ez dakit momentu horretan sentitutakoa deskribatzen.

Denborarekin gertatu izan zaizkit antzekoak, eta amorrua ematen dit, bai, baina horrelakoetarako badakit saioak grabatu egiten direla eta jatorrizko hizkuntzan esandakoa jasota geratzen dela, interpretearen lana zalantzan jartzen dutenerako.

Interpreteok bitartekari xume gisa dugu geure burua, eta, euskararen kasuan, hizkuntza-eskubidea bermatzeko eragile gara, baina ikusi duzue batzuentzat konfrontaziorako tresna baliagarria garela, hots, arma politiko baliagarria.