Tudelatik Zarautzera

Ane Eslava Serrano

Azken urteotan editore lanetan nabil. Gurean baditugu estilo-liburua eta hizkuntza-irizpideak, eta argitaratzen ditugun liburuetan horiek aplikatzen ditugu. Baina, arauak arau, ezin uka egunerokoan zalantzak eta buruhausteak sortzen zaizkigula. Ez dira gutxi irizpideei bueltak ematen, egileen proposamenak aztertzen eta erabakiak berriro mahai gainean jartzen ematen ditugun tarteak. Eta bada kontu bat, ongi zehaztuta eta finkatuta izan beharko genukeen arren, noizean behin dilema beraren aurrean jartzen gaituena: toponimia.

Gurean euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen ditugu liburuak, nazio ikuspegia duen proiektu euskaltzale baten barruan. (Erabaki horrek berak berekin dakartzan kontraesanak eta eztabaidak asko izan daitezke, baina beste baterako utziko ditugu, gaurkoan ez baitzaizkigu lerrootan kabitzen). Jardun horretan, guztiz irmoki definitzea lortzen ez dugun zerbait dago: erdarazko liburuetan Euskal Herriko leku-izenekin zer egin.

Gaztelaniaz argitaratzen ditugun liburuei dagokienez, zentzuzkoa izan liteke toponimo guztiak gaztelaniaz ematea, testua hizkuntza horretan idatzita dagoenez gero. Baina, gure proiektuaren izaera aintzat hartuta, deserosoa zaigu Euskal Herriko mapa erdal izenez betetzea. Hortaz, beste irizpide batzuk bilatzen ditugu, eta hor hasten dira buruhausteak.

Testu honen irakurleok ongi jakinen duzuen bezala, Euskaltzaindiak bere izendegietan euskal izen arautuak eta izen ofizialak bereizten ditu. Askotan horiek bat datoz, baina beste batzuetan ez, eta zenbait herrik izendapen ofizial bikoitza dute. Izenen ofizialtasuna, ordea, administrazioen eskumena da, lurralde bakoitzeko legediaren araberakoa. Nafarroan, gainera, Euskararen Foru Legeak ezarritako zonifikazioak ere badu eragina toponimoen araubidean. Horrela, esaterako, Faltzes eta Artaxoa euskal izen arautuak dira, baina Falces eta Artajona dituzte izen ofizialak. Zangoza, aldiz, Sangรผesa-rekin batera ageri da izendapen ofizialean, zehar-marraz banatuta, eta Lizarra, Estella-rekin, marratxoz lotuta. Eta abar.

Pluraltasun horrekin, ezinbestekoak zaizkigu irizpideak eta arauak, baita gure erreferentziazko hedabideen estilo-liburuak ere. Askotan jotzen dut nik ere Berria egunkariarenera. Horrek euskal izena, izen ofiziala eta erdal erak bereizten ditu, eta guztien artean zein hobesten duen zehazten du. Horraino, dena nahiko argi.

Baina itzul gaitezen gure buruhaustera. Demagun erdarazko testuetan izen ofizialak erabiltzea erabakitzen dugula, eta bi izendapen ofizial dauden kasuetan euskarazkoa lehenestea, esaterako. Ados, aurrera. Esan dugu eskura ditugula hainbat tresna, kasu bakoitzean zein erabili behar dugun egiaztatzeko. Zein da arazoa, orduan? Liburu bateko paragrafo edo esaldi berean nahasten ahal zaizkigula: Cambo-les-Bains, Mutriku eta Villafranca; Larrabetzu, Aussurucq eta Elciego; Bilbao, Donostia eta Maulรฉon-Licharre. Herrialde bereko herri eta hirien izenak, batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk frantsesez, bata bestearen ondoan. Edozein irakurlerentzat arraro samarra izan daiteke hori. (Eta ez ote den gure kalterako: ez al geundeke apurtu nahi ditugun muga zentzugabeak gu geu are gehiago seinalatzen? Ala horixe da egin behar duguna, hain zuzen ere?).

Halakoetan, egileren batek proposatu izan digu: โ€œEta denak euskaraz jartzen baditugu?โ€. Ados, denak euskaraz, beraz. Baina orduan ere sortzen dira errezeloak, eta batek baino gehiagok esan izan digu โ€œarraroโ€ egiten zaiola berak sinatutako gaztelania hutseko testuan Dulantzi, Ibiltzieta edo Donibane Lohizune irakurtzea. โ€œEz zaio irakurleari arrotz eginen? Ez du testuaren naturaltasuna hautsiko?โ€. โ€œTira, bada, testua gaztelaniaz denez, jar ditzagun den-denak gaztelaniazโ€, izaten da orduan proposamena. Baina hor azalduko zaizkigu Echarri-Aranaz, Yanci, Lequeitio, Oyarzun… Eta, horiek bai, horiek begietako mina eragiten digute. Horiek bai iruditzen zaizkigula โ€œantinaturalakโ€.

Jakina, toki-izen bakoitzak bere historia du, eta ez dira kasu guztiak parekagarriak. Arauetan eta izendegietan aurkitzen dugun aniztasuna ez da kapritxo hutsa. Eta gure herriak eta hizkuntzak bizi izan duten zapalkuntzaren, hizkuntza-politiken eta administrazio-zatiketaren arrastoak ere badira hor. Debekuek eta bazterketak eragina izan dute gure bazterrak izendatzeko moduetan. (Eta, hala ere, gogoan izan: toponimia aztertzen hasiko bagina, euskararen aztarnak askok uste dutena baino eremu dezentez zabalagoan aurkituko genituzke. Baina hori ere beste egun baterako kontua da).

Arauak behar ditugu, noski; izendegiak eta estilo-liburuak. Hizkuntza bizirik dago, toponimia ere bai, eta eskerrak irizpideak berrikusi eta egokitzeko aukera dugun. Ez dut horien beharra zalantzan jartzen, ezta argitalpen bakoitzak bere irizpideak finkatzeko duen eskubidea ere. Eta ez nuke esanen erdarazko toponimo bat erabiltzea kontzientzia nazional faltaren erakusgarri denik, bere horretan; ezta kontrakoa egitea ere.

Baina niri beste zerbaitek ematen dit hemen zer pentsatua. Arauak arau eta irizpideak irizpide, zer erraz esaten dugun Zarrakaztelu edo Galipentzu ez direla โ€œnaturalakโ€ irakurlearentzat, eta zer irmotasunez baztertzen ditugun, aldiz, Guetaria edo Guernica. Zer erraz markatzen ditugun mugak geure buruan, arauei begiratu beharrik gabe. Zer den naturala eta normala, eta zer ez.

Seguruenik, naturaltzat eta normaltzat jotzen dugun hori urteetan entzun, irakurri eta barneratu dugunaren emaitza da. Administrazioaren mugek eta hizkuntza-politikek ez dute mapetan eta karteldegietan soilik uzten arrastoa: pertzepzioetan eta intuizioetan ere errotzen dira. Eta, ohartu gabe, euskarari zilegitasun handiagoa aitortzen diogu lurralde batzuetan beste batzuetan baino.

Frantz Fanon[1] pentsalari martinikarrak ederki azaltzen zuen kolonizatzaileak ez duela soilik lurralde bat menderatzen: kolonizatuaren subjektibotasuna ere moldatzen du; hark bere burua eta mundua ulertzeko eta izendatzeko moduan eragiten du. Linda Tuhiwai Smith[2] ikertzaile maoriak, berriz, zuzenean lotzen du kolonizazioaren auzia toponimiarekin: lurrari izen berriak jartzea, ideologikoki, lurra bera eraldatzea bezain indartsua izan zitekeela idatzi zuen. Izan ere, belaunaldi berriei irakasten zitzaizkien izen berriak mapetan eta komunikazio ofizialetan agertzen ziren, eta lurralde horien eta herri indigenen memoria historikoaren arteko loturak ahultzen laguntzen zuten.

Horregatik, bai: irizpideak finkatzea eta horiek betetzea garrantzitsua da. Baina, horietatik harago, herri bat baldin bagara, geure barruan marraztutako mugak ere aztertu beharko ditugu. Gure iruditeria berrikusi, eta geure buruari galdetu zer (eta zergatik) dugun naturaltzat eta zer (eta zergatik) arroztzat, eta zenbateraino dagoen kolonizatua gure inkontzientea. Tudelatik Zarautzeraino.


[1] Fanon, Frantz (1961). Les damnรฉs de la terre. Paris: Franรงois Maspero. [Gaztelaniazko edizioa: Los condenados de la tierra. Tafalla: Txalaparta, 1999. Bego Montorioren itzulpena].

[2] Smith, Linda Tuhiwai (1999). Decolonizing Methodologies: Research and Indigenous Peoples. Londres: Zed Books. [Gaztelaniazko edizioa: A descolonizar las metodologรญas. Investigaciรณn y pueblos indรญgenas. Tafalla: Txalaparta, 2017. Kathryn Lehman-en itzulpena].

Juan Pedrorenak (III):ย elkar, elkarrekin, elkarrentzat

Fernando Rey Escalera

Lehengoan burura etorri zitzaidan berriz Juan Pedro Etxegarai lankide zenak behin erakutsitako eta idatzarazitako perla horietako bat. โ€œApunta ezak, Fernando, lehengoan Lesakan aditutakoa. Gelditu dadila nonbait idatziaโ€.

Orduko hartan โ€œelkarโ€ zen gaia, eta gaur egun neurri batean, gaztelaniaren aldean, harrigarri gertatzen diren รฑabardura batzuk.

El otro dรญa fuimos al monte un grupo de amigos, pero al final nos perdimos.
Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, baina azkenean galdu egin ginen.
Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, baina azkenean elkar galdu genuen.

Gaur egun, gutxik esanen genuke azkeneko esaldi hori, baina, Juan Pedrok esan zidanez, berarekin solasean ari zen xahar hark oso ongi bereizten omen zituen bi egoerak.

Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, nonbait okerreko bidea hartu, eta, azkenean, galdu egin ginen.
Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, solasean hasi, bi talde egin, bata bestearengatik urrundu, eta, azkenean, elkar galdu genuen.

Eta, horrekin loturik, beste esaldi bat ere esan zidan nire koadernotxoan apuntatu nezan.

Etxera ailegatu, eta berehala ohartu ginen haserre zeudela.
Etxera ailegatu, eta berehala ohartu ginen haserre zeudela elkarrekin.

Testuinguruak argi uzten du normalean, baina, Jon Etxegaraik nabarmentzen zuenez, euskarak baliabide bat du garbi uzteko haserre zeuden horiek bat bestearekin ote zeuden haserre, edo biak beste norbaitekin.

Esan dezadan, bidenabar, hauxe gehitu zidala Jonek:

โ€œBitxikeria da segur aski, baina nik bati baino gehiagori aditzen diot โ€œelkarrentzatโ€ erraten: Haserre daude elkarrentzatโ€.

Adimen artifizialari galdezka (eta II)

Xabier Olarra

Duela hilabete eta erdi blog honetantxe argitaratutako artikuluan AArekin (Chat GPTrekin zehazki) izandako esperientzia baten berri eman nuen, Marie Aude Murailleren Sauveur et fils liburuan ageri den esaldi bati buruz argibideak eskatuz egindako galdera bat zela eta.

AAren berri izan nuenean, esan zidaten AAko robotak โ€œikasiโ€ egiten duela, alegia, berarekin izandako elkarrizketatik ikasteko mekanismoak dituela. Beraz, duela hilabete eta erdi egin nizkion galdera berdinak egin dizkiot zenbat ikasi duen egiaztatzeko.

Orduan esan nuen nik egindako galderari buruz emandako erantzuna barregarria izan zela, eta erakutsi nuen Googleri ondo galdetzen jakinez gero, erantzun hobeak edo (niretzat behintzat) zentzuzkoagoak lor daitezkeela.

Horregatik, gaurkoan bi gauza erakutsi nahi ditut: lehenbizikoa (artikuluaren bukaeran agindu bezala) birgaldera โ€œlagungarriaโ€ egindakoan โ€•epaileen estiloraโ€• zer erantzun eman zuen. Eta bigarrena, duela hilabete eman zuen erantzun berdina den edo zerbait โ€œikasi duenโ€. Orduan galderak gaztelaniaz egin nizkion, eta gaur galdera berdinak euskaraz egin dizkiot eta hona emaitzak:

1.- Sauveur & fils liburuan, Marie-Aude Murail-ek pertsonaien izenak ez ditu kasualitatez aukeratzen. Eliane izenaren eta anorexiarako โ€œpredestinazioarenโ€ arteko lotura ez da azalpen biologiko edo literal bat, baizik eta esanahi sinboliko eta narratibo bat.

โ€œElianeโ€ izena โ€œร‰lieโ€ (Bibliako profeta) izenetik dator, eta askotan espiritualtasunarekin, perfekzioarekin edo goragoko idealekin lotzen da. Murailen istorioan, horrek iradokitzen du pertsonaiak perfekzioaren, kontrolaren edo โ€œgarbitasunarenโ€ bila dabilela. Anorexiarekin lotuta, ideia horiek sarri agertzen dira: gorputzaren kontrol zorrotza, perfekzio-nahia eta norberaren irudi idealizatu bat lortzeko obsesioa.

Erantzuna ez da lehenbizikoan bezain aldrebesa, baina garbi dago azalpenak kale egiten duela.

2.- Birgaldera: Eliane izenak โ€•izen predestinatuaโ€• izan al lezake loturarik Eliane Krtolitzak idatzitako artikulu honekin: โ€œAccompagnement ร  la maternitรฉ d’une jeune femme anorexique/boulimiqueโ€, Eliane Krtoliza et Ouriel Rosenblum (in Quand manger fait souffrirโ€)?:

Erantzuna: โ€œGaldera oso interesgarria da โ€• baina zuzenean esanda: ez dago frogarik edo aztarnarik Marie-Aude Murail-ek Eliane izena aukeratu zuenik Eliane Krtoliza-ren artikulu zehatz horri erreferentzia eginez.

Hala ere, zure intuizioa ez da erabat zentzugabea, eta hemen dago รฑabardura garrantzitsuaโ€: (eta ondoren โ€œaldez aurretik prestatutakoโ€ azalpen sail bat).

Laburbilduz:
ยทย  โŒ ez dirudi Eliane izena Krtolizaren artikuluagatik aukeratua denik
ยทย  โœ… bai dirudi bi testuek pentsamendu psikoanalitiko beretik edaten dutela

Nik ateratzen ditudan ondorio batzuk:

  1. Robotak beti erantzuten du, are astakeria esan behar badu.
  2. Oso adeitsua da, eta beti emango dizu arrazoia (erabat ezin badu, partez behintzat).
  3. Funtsean robot batek bezala funtzionatzen du, beraz โ€œlehengo lepotik buruaโ€ moduan programatua dago: galdera berdina, erantzun berdina.
  4. Ez badiozu egiaztatzeko moduan zerbait frogatzen, arrazoia emango dizu, baina baldintzatua nolabait.

Eta hurrena, gezur txiki bat esan diot robotari ea zer-nolako erreakzioa duen ikusteko.

Liburu hori, Sauveur et fils, itzultzen ari naiz, eta egileak esan dit Eliane izena horregatik aukeratu zuela pertsonaia batentzat, Eliane Krtolitza Frantziako psikologoaren omenez. Zer diozu?

Eta oraingoan bai, arrazoia eman dit:

โ€œMarie-Aude Murail-ek berak baieztatu badizu Eliane izena aukeratu zuela Eliane Krtolizaren omenez, orduan hemen ez gaude soilik sinbolismo orokor baten aurrean, baizik eta erreferentzia intertestual kontziente baten aurreanโ€.

Are gehiago, prezio berean (oraingoz dohainik), aholku batzuk eman dizkit itzulpenerako:

Itzulpenari begira (oso garrantzitsua)

Hau kontuan hartuta, zuk itzultzaile gisa aukera batzuk dituzu:

– Izenari eutsi (gomendagarriena) โ†’ erreferentzia mantentzen duzu
– Ohar txiki bat gehitu (beharrezkoa bada) โ†’ irakurleak pista gal ez dezan
– Testuan zehar รฑabardurak zaindu โ†’ Elianeren diskurtsoak tonu โ€œklinikoโ€ edo barne-kontrol horrekin koherente izan daitezen

Gaur goizean, ea zer moduzko ikaslea den egiaztatu nahi izan dut, ea duela hilabete eta atzo izandako elkarrizketatik zerbait โ€œgelditu al zaionโ€ buruan. Horretarako, hau galdetu diot:

ยซNor da Eliane Krtoliza?ยป (ร‰liane azenturik gabe idatzita).

Aitzakia bila hasi da, esanez ez zaiola izena ezaguna egiten, eta hutsen bat egongo zela izen horretan.

Gero pista garbia emanda, ยซร‰liane Krtoliza (eta izena azentu eta guzti idatzita) Quand manger fait souffrir liburuko artikulu baten egileaยป. Errua niri botaz erantzun du:

Bai โ€” hemen dago gakoa: izena apur bat gaizki zegoen ๐Ÿ™‚.

Eta handik pixka batera berriro galdetu diodanean nor den Eliane Krtoliza, oraingoan azenturik gabe nahita idatzi arren, zuzen erantzun du. Hori bai, gaztelania garbian nik euskaraz galdetu arren: (!)

Sรญ โ€” ahora ya se puede responder con bastante claridad ๐Ÿ™‚

๐Ÿ‘‰ ร‰liane Krtolitza es una psicรณloga clรญnica francesa especializada en perinatalidad (embarazo, nacimiento y primeros vรญnculos madre-bebรฉ).

Hemendik hilabetera galdetuko diot berriz, ea gogoan dituen emandako erantzunak edo nola dabilen โ€œmemoria hurbilโ€ez. Ea nik โ€œerakutsitakoaโ€ aintzat hartzen duen.

Emaitzak datorren urtean (bbg).

Itzultzaileen bekatu nagusia

Angel Erro

Itzultzaile lanean ibiltzen garen edo inoiz ibili garen hiru lagunek topo egin genuen nolabaiteko adiskideen bilera zabalago batean. Sexu kontuez mintzatzen hasteko atariko galdera molde hau atera zen noizbait: โ€œEta zein izanen litzateke, orduan, itzultzaileon bekatu kapital nagusia?โ€. Zazpiak atera genituen hizpide, izen-abizenak emanez kasu batzuetan, eta adibideren bat ere bai, taldeko besteak aspertu arte. Beranduago, etxerako bidean, eta agian hemengorako artikulu posible baten asmo lausoa buruan, hausnarrean hasi nintzen guztietan zein izan zitekeen gurean larriena: bekaizkeria, abarizia, hantustea, nagia, asekeriaโ€ฆ Ez dut gogoan ondorio argi batera iritsi izana.

Orain, denbora dezente igaro dela, eta entrega eguna gainean dudala, argixeago daukat zein joko nukeen nik itzultzaileen bekatu nagusitzat, ez hainbeste hari zer izen eman. Buruirizkeria? Alferkeria? Duela gutxi ikusi dut halako kasu bat. Argentinako egile batek idatzitako โ€œsalida de baรฑoโ€ hartu eta โ€œbainutik irteteaโ€ eman duenarena. Eta, horrek testuinguruan zentzu handirik ez zuen arren, hala utzi zuzentzaileak eta editoreak. Nik ez nuen inoiz espresioa entzunda, baina atzera-bilaketa bat eta Google Images aski izan ziren idazle argentinarrak euskaraz โ€œtxabusinaโ€ esan nahi zuela asmatzeko.

Natalia Ginzburgek bi tokitan kontatzen du โ€•poetak dioenez, muntako gauza batzuk bitan esan beharra dagoelakoโ€• aurrenekoz liburu bat itzultzen hasi zenean Leone senarrak emandako aholkua, nire iritziz inoiz itzultzaile bati eman zaion zorrotzena, ia sadikoa, baina emazteak hitzez hitz bete omen zuena: hitz guzti-guztiak bilatzeko hiztegian, are ezagunak zituenak ere, are etxe ere[1].

Hiztegi mendekotasun gehiegizkoa ere bekatu larria izan daiteke โ€•hortaz ez bide zion ohartarazi Leone Ginzburgek Nataliari, bere kasa ikasiko zuen berakโ€•, baina argi dago ezen hobekien dakizula uste duzun hizkuntzan ere ez dakizkizunen eremua potentzialki infinitua dela susmatzea bertute handia dela, hain zuzen, hiztegian bilatuta ere, izendatzen asmatzen ez dudan bekatu kapitalaren ifrentzuzkoa.


[1] โ€œLeone mi aveva detto che dovevo cercare tutte le parole nel vocabolario: anche quelle di cui sapevo il significato. Era sempre possibile trovare un termine piรน preciso e migliore. Questa frase la presi alla lettera e cercavo proprio ogni parola, anche maison. (Postfazione, in Marcel Proust, La strada di Swann, 560. or. (Einaudi, 1990). โ€œQuando ebbi finito di tradurre le prime quattro pagine, le diedi da vedere a mio marito, Leone Ginzburg, il quale mi disse che erano tradotte assai male. Allora, lentamente, ricominciai. Mio marito mโ€™aveva spiegato che dovevo cercare ogni parola nel vocabolario, ogni parola, anche quelle di cui sapevo benissimo il significato, perchรฉ poteva, il vocabolario, suggerire una parola piรน precisa e miglioreโ€. (Come ho tradotto Proust, in ยซLa Stampaยป, Torino, 1963ko abenduaren 11, 7. or.).

Ez egote/izate

Sarai Robles Vitas

Hasteko, โ€˜exโ€™ terminoa bera nabarmendu genezake: aurrizki batetik abiatuta substantibo bihurtzen dena, jadanik ez den baina noizbait izan zen zera hori (bikotekide ohi, maitale ohi, lagun ohiโ€ฆ ohi-ohi?) definitzen duena. Nabarmenki falta den zera hori. Nire ex-a zarela diodanean, ez nabil izan zinenari buruz; are, saihestu egiten dut hori. Baina adierazten dut nire afektuetan leku garrantzitsua izandako norbait zarela, lotura indartsu eta (neurri batean behintzat) aldebikoa. Elkarbanatutako harreman bat, bion artean eutsi genuena, eta gaur egunera arte eraldaketan jarraitzen duena.

Hitzok Valentina Berrek koordinatutako (h)amorยนยนex liburu kolektiboaren hitzaurretik atera eta (askatasun handiz) itzuli ditut. Liburuak hausnarketarako hamaika gai proposatzen baditu ere, irakurri bitartean bat gailendu zitzaidan beste denen artetik: nola izendatu harreman (edo hutsune) hori euskaraz?

Badaude moduak, noski. Baliteke nire kezka poetikoagoa izatea linguistikoa baino. Baina bi hitzek piztu zidaten azaltzera noan obsesio txikia: jada aipatutako ex eta gaztelerazko ausencia hitzek. Biak ala biak hasierako paragrafoaren jatorrizko bertsioan agertzen dira.  

Ex hitza euskaraz ere badarabilgu, kaleko hizkeran bederen, baina beti bakarrik (izan ohi zen hura zer zen esan gabe, alegia) eta gehienetan bikotekide ohi bati erreferentzia egiteko. Ez dugu esaten โ€œhori nire ex-laguna daโ€, arraroa litzatekeelako. Horren ordez, โ€œhori nire lagun ohia daโ€ diogu. Ohi hitza, ordea, ez dugu bere horretan erabiltzen; hots, ohi-k ez du egin partikula izatetik substantibo bihurtzerainoko bidea. Eta aitortuko dizuet pena iruditzen zaidala: โ€œhori nire ohia daโ€, โ€œai, begira, zure ohia datorโ€โ€ฆ nire iritziz oso balekoak lirateke. Ahots goran esanda, ohe eta lohi hitzekin nahasteko aukera ere apropos xamarra ez al da ba?

Ausencia hitzak bestelako buruhausteak sortu dizkit. Blog honetan askotan ikusi gisan, Itzultzaile neuronalari galdetu diot lehenbizi, berak nola euskaratuko lukeen jakin nahian. Ez egote/izate, kanpoan izate/egote, absentzia, urruntze, aldentze, urrunaldiโ€ฆ proposatu dizkit. Baita falta eta gabezia ere. Batek ere ez nau guztiz konbentzitu, itzulitako paragrafoan โ€œnabarmenki falta den zera horiโ€ jartzea erabaki dudan arren (jatorrizkoan: โ€œun aquello significativamente ausenteโ€). Iruditzen zait karga fisiko handia dutela denek, jada ondoan ez dagoen zerbaiti erreferentzia egiten diotela. Baina zer gertatzen da ez dagoen hori lotura bat denean? Eta oso presente dagoenean? Ustez falta den horri aurrez aurre begira ari bagara, zein hitz erabili behar genuke?

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox liburuaren sinopsian ausentzia hitza erabiltzen da: โ€œTxema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentziaโ€. Ausentzia. Hau zen ia. Hutsuneari forma eta egotea ematen dizkiola iruditzen zait. Baina hara nire harridura, Euskaltzaindiak ausentzia txartzat jo eta absentzia hobetsi duela jakitean. Ohitura kontua izanen da ziurrenik, baina absentzia-k gauza teknikoegietara eramaten nau: laneko absentismora, medikuaren kontsultaraโ€ฆ

Atzera Interneten sartu, eta Pablo Nerudaren poemen itzulpenera jo dut orduan. โ€œMe gusta cuando callas porque estรกs como ausenteโ€, zioen bere bertso famatuenetako batek. Olerkian aurrera jarraituz gero, โ€œme gusta cuando callas y estรกs como distanteโ€ irakurriko dugu. Topatu dudan lehenengo itzulpena Annie Etxeberrirena da, eta hala dio: โ€œixiltzen zirelarik maite zaitut, urrun bazine bezala zirelakotzโ€. Distante hitza ere berdintsu itzuli du: โ€œurrun bazine bezala ziraโ€. Itzulpen ederra da, inondik inora; baina ez dit lehengo zalantza argitu.

Aurreko kolaborazioan euskararen kosmobisioaz aritu nintzen. Zer dio gutaz ausentzia izendatzeko hitzik ez izateak?

Egia esan, ez dut uste hala denik. Euskaldunok nahiko nostalgikoak garela esanen nuke, eta nahi beste modu topatzen ditugu horri bide emateko. Azkenik, beraz, nostalgiaren Erreginarengana jo dut: Anarirengana. Autodefinitua kantaren lerro honetara, zehazki:

โ€œZenbat gauza kabitzen den zu bezalako hutsune bateanโ€ฆโ€

Eta hitzak ere bai, antza.

Adimen artifizialari galdezka

Xabier Olarra

Itzultzailearentzat baliabide ona izan daitekeelakoan, hasi naiz tresna ditxosozkoa eguneroko lanean erabiltzen, itsu-itsuan uko egin beharrean โ€•itzultzaileoi lana kenduko omen digulako, besteak besteโ€•, zertarako izan daitekeen erabilgarria ikasi nahian.

Gehiegi ez luzatzeko, esango dut Iruรฑeko Udalak eta EIZIEk egindako hitzarmenaren ondorioz Minaberri bekaren mentoretzan ari naizela, Leire Errandonea itzultzen ari den Sauveur et fils liburuaren gainbegirale gisa edo.

Eta hona hemen itzulpen horrek dituen hainbat kosketan itzultzaileari agertu zitzaion esaldi bat, eta ondorioz emandako hainbat jirabuelta.

Hauek dira jatorrizko testua eta itzultzaileak emandako ordaina:

Ce lundi matin, Sauveur reรงut une jeune femme anorexique. ร‰liane, au nom prรฉdestinรฉ, ne venait pas consulter pour ce problรจme alimentaire quโ€™elle paraissait ignorer.
Astelehen goiz hartan, Sauveurrek emakume gazte bat hartu zuen kontsultan, anorexikoa. ร‰liane zuen izena โ€•izen predestinatuaโ€•, eta ez zen elikadura-arazo horregatik joana kontsultara, itxuraz bederen ez baitzekien bazuenik ere.

Itzultzailea ez zen konformatu itzulpen soila ematearekin (erabat zuzena izanda ere), eta arrazoien bila hasi zen, azalpen garbirik gabeko tarteki hori zergatik ote zegoen hor argitu nahian Eliane izenetik abiatuta.

Wiktionaryk bi hauek eman zizkon ร‰lianeren etimologiatzat:

– Latinezko Aelianatik eratorria, Aelius (plebeia gens) izenaren eratorri femeninotik alegia
– Baliteke zerikusia izatea honako honekin: hebreerazko Eli’Anah (ืึถืœึดื™ืขึทื ึธื”)rekin, literalki, ene jainkoak erantzun dit.

Bazirudien etimologiak ez zuela ezer asko laguntzen. Predestinazioak badu zerikusia Jainkoarekin, batez ere kalbinistenarekin. Baina amatasunarekin, eta anorexiarekin?

Bide horrek ezer askorik laguntzen ez zuela-eta, goiko itzulgai hori emanda, galdera hau egin nion ChatGPTri gaztelaniaz:

ยฟPor quรฉ la autora hace alusiรณn a la โ€œpredestinaciรณn a la anorexiaโ€ basรกndose en el nombre de Eliane?

Eta orojakilearen erantzuna:

En el documento, la autora menciona que Eliane tiene un “nombre predestinado” en relaciรณn con su anorexia. Esto se debe a que el nombre “Eliane” contiene la palabra “liane”, que en francรฉs significa “liana”, una planta delgada y alargada. (ยก!!!) La autora utiliza esta asociaciรณn para hacer un juego de palabras que conecta el nombre de Eliane con su condiciรณn de delgadez extrema debido a la anorexia. Es una forma literaria de resaltar la relaciรณn entre el nombre y el estado fรญsico de la paciente.

Ama Maria santisima!!!!! Nork esan du AAk ez duela irudimenik eta sormenik? Sobran ere baduela dirudi.

Hortik ezer askorik ez zegoela ateratzerik etsita, bide zaharrera jo nuen, eta galdera egin nion Googleri: Eliane + anorexia + embarazo (ez dakit zehazki nola galdetu nion).

Eta hona aurkitu nuen azalpen-tankera zeukan erantzuna:

ร‰liane Krtolitza
Quand manger fait souffrir(2018) liburuko artikulu baten izenburuan hau agertzen da:Accompagnement ร  la maternitรฉ d’une jeune femme anorexique/boulimique, Eliane Krtoliza eta Ouriel Rosenblum.

ร‰liane Krtolitza Psikologo-eme klinikoa da, neonatologiako eta haurgintzako psikoterapeuta, Bourgogne-Franche-Comtรฉ Unibertsitatean doktoretza egina.

Iruditzen zait erantzun hori askoz hobea dela. Nire nabigazio ilustragarri honen berri eman nion itzultzaileari, baina aholku garbirik eman gabe โ€œpredestinatuaโ€ hitza agertu izanaren ondorioz egin zezakeenaz: oin-oharra jarri edo testuan disimuluan integratu. Edo emandako itzulpena halaxe utzi eta irakurlearen bizkarrera bota azalpenak bilatzearen zama.

Eta gaur goizean, ea gaztelaniaz duela hilabete pare bat egindako galderari Chat GPTk zer erantzun ematen zion ikusi nahian, hona zer erantzun didan aurrekoan egindako galdera hura bera euskaraz eginda:

Idazleak ez du literalki esan nahi ร‰liane โ€œanorexiarako jaioaโ€ dagoela. โ€œAu nom prรฉdestinรฉโ€ esamoldea ironikoa eta sinbolikoa da.
ร‰liane izenak hainbat konnotazio ditu frantsesez eta tradizio erlijiosoan:
– ร‰lie / Elias-etik dator, eta lotura du zeruarekin, espiritualtasunarekin, gorantz joatearekin.
– Sonoritatez arina eta โ€œaingeruzkoaโ€ da, ia gorputzetik askatua dirudien zerbait iradokitzen duena.
Anorexiak, maiz, gorputza ukatzea, arintasuna, desmaterializazioa eta perfekzio ideal bat bilatzea dakar. Horregatik, idazleak iradokitzen du izenak baduela nolabaiteko โ€œdestino sinbolikoโ€ bat: ร‰lianeren izenak iradokitzen duen espiritualtasun eta arintasun idealak bat egiten du anorexiaren logikarekin (gorputza ahalik eta gehien murriztea, โ€œarintzeaโ€).
Beraz:
– Ez da predestinazio teologikoa.
– Baizik eta ironia literarioa: izenak eta gaixotasunak duten esanahi sinbolikoaren arteko lotura azpimarratzea.

Chat GPTk lehengo lepotik burua: gure adiskide orojakilea Txorierrin barrena aingeruen, goiaingeruen eta abarren erreinura joan dela iruditzen zait.

Ondorioak:

1.- AAri ez zaio gustatzen tontotzat hartua izatea, eta amorrazioz bilatuko du erantzunen bat, zuzena, okerra edo erdipurdikoa.

2.- Erabilgarria izan liteke, oso, segun eta zertarako. Baina kontuz ibili beharra dago jasotzen diren erantzunekin.

3.- Esan didate AA galdetzailearekiko enpatiarako entrenatua dagoela, eta hark entzun nahi lukeenari traza hartuta ematen dituela erantzunak. (Ez dakit niri zer traza hartu didan. Seguru aski Arantzazuko mendi santuan denbora puska bat egina izatearena).

Eta gaurkoz hemen utziko dugu. Ez naiz hasiko pontifikatzen, hasiberriaren kategoriara ere iristen ez naizen erabiltzailea izanda.

P. D. Orain beste proba bat egingo dut, Espainiako epaileek galdeketetan erabiltzen duten estiloan: โ€œยฟY no es mรกs cierto queโ€ฆ? โ€œBaina ez al da zuzenagoa beste hau?โ€, Googlek emandako erantzuna ez ote den zuzenagoa galdetuz. Emaitzak hurrengoan.

Juan Pedrorenak (II): eskaini

Fernando Rey Escalera

Blog honetan egin nuen azken artikuluari โ€œJuan Pedrorenakโ€ izenburuari jarri nion, Jon Etxegarai Agara gure lankide zenaren ohoretan, hark erakutsitakoetatik tiraka sailtxo bat egiteko asmotan.

Aurrekoan esan nuenez, Juan Pedrok gauza asko erakutsi zizkidan, eta oso gogoan ditut berak niri eta beste batzuei esandakoak. Azken bi hilabeteotan, gainera, buruan bueltaka dabilzkit kalko okerrak, horri buruzko ikastarotxo bat eskatu baitidate. Nahi gabe ere, oharkabean, kalko okerrei buruzko gogoeta etengabean ari naiz egun hauetan, adibide-ehizan, eta horrekin batera etorri zait blog honetarako enkargua.

Horregatik erabaki dut โ€œeskainiโ€ aditzaren kalko okerra hartzea hizpide.

Kalko oker horren kontrako borrokan, oroimenak huts egiten ez badit, Mikel Taberna lankidea ere aritzen zen. Uste dut Mikeli ere aditu niola noizbait ere horri buruzko zerbait.

Esaten zidan Jonek: Zergatik erraten ditek โ€œhitzaldi bat eskaini zuelaโ€? Galdetu zian hasieran hizlariak jendeak aditu nahi ote zuen? Ez. Ez zian deus eskaini. Eman egin zian hitzaldia.

Joan zen mendean Joni hori aditu nion arte behin ere erreparatu gabe nengoen. Baina arrazoi zuen, jakina. Eta begi-bistakoa da gaztelaniatik hartutako kalko okerra dela, gaztelania ustez dotorean aski normala baita esatea norbaitek โ€œofreciรณ una charlaโ€.

Kalkoak arrakasta izan du, eta berehalaxe aurkitu ditut halako adibideak:

Rich Bakerrek Master Industrialekolehen mailako ikasleentzat ponentzia bat eskaini zuen, โ€œMakinen Diseinu, Kalkulu eta Egiaztapenaโ€ enbor ikasgaiaren barne. (Mondragon Unibertsitatea)

Tumaker enpresak hitzaldi bat eskaini zien Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei. (Mondragon Unibertsitatea)

Larrazabalgo hitzaldia, baita Larrazabalgo otordua izenez ere ezaguna, 1893ko ekainaren 3an Sabin Arana Goirik garai hartan Bilbotik hurbil zegoen Begoรฑako Larrazabal baserri-txakolindegian eskaini zuen hitzaldi bat izan zen. (Wikipedia)

Biziolak lehen aldiz hitzaldi bat eskaini zuen atzo Aiora Zabalaren โ€œNatura Gure Eskuโ€ liburuaren aurkezpenarekin. (Goierri irrati telebista)

Maiatzaren 10ean Silvia Federicik hitzaldi bat eskaini zuen museoan. (erran.eus)

Motorrak berotzen joateko, gaur goizean adineko pertsonei zuzenduriko hitzaldi bat eskaini dute osasun zentroko kideek zinean. (Alegiako Udala)

Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoak hitzaldi berri bat eskaini zuen aurreko ostegun arratsaldean. (Modraberri)

Irailaren 26an, Zumarragan, adinkeriari buruzko hitzaldi bat eskaini zen, Zumarragako Adineko Pertsonen Astearen egitarauaren barruan (irailaren 25etik urriaren 1era ospatuko da). (euskadi.eus)

James Randi magoak, eszeptizismoaren eta zabalkundearen arloko aditu ospetsuetako batek, Labpsico bisitatu eta hitzaldi bat eskaini du Deustun. (Deustuko Unibertsitatea)

Hernaniko alkateak Hernani Burujabe proiektuaren inguruko hitzaldi bat eskaini du EHUko udako ikastaroetan. (Hernaniko Udala)

Orkestrako zuzendari orokorra den Iรฑigo Alberdik hitzaldi bat eskaini du “Fรณrum Europa. Tribuna Euskadi”. (Euskadiko Orkestra. Basque National Orchestra)

Eskarne Lopetegi Zalakain filologoak INGURA euskara on line ikas-plataformari buruzko hitzaldi bat eskaini du euskara irakasteko 2025-2026 ikastaroaren irekieran. (Euskarabidea. Nafarroako Gobernua)

Patricia Viscarret mendizaleak hitzaldi bat eskaini du Karakorum mendiari buruz. (NUP)

โ€ฆCarmen Muรฑoz Regueras Ramon Bajo ikastetxe publikoko maistra, hitzaldi bat eskaini zuena. Parte hartu zuten ere Haizea Domingo Bilbao eta Rakel Gamito Gรณmez ikasleekโ€ฆ (Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria)

Itzultzaile neuronalak ere kalko oker hori zabaltzen laguntzen ari dira, Adimen Artifizialak dituen arriskuen erakusgarri. Begiratu besterik ez dago โ€œEl profesor universitario ofreciรณ una charla a 30 alumnos de ingenierรญaโ€ esaldia nola ematen duten.

Itzultzaile neuronala:
Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskaini zien ingeniaritzako 30 ikasleri

Elia:
Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskaini zien ingeniaritzako 30 ikasleri

Traslator (Google):
Unibertsitateko irakasleak 30 ingeniaritza ikasleri hitzaldia eman zien

Corpusetan begiratuz gero ere, asko dira halako adibideak. Txikikeria da, jakina, baina halako ale asko sartzen ari zaizkigu euskaran, eta, obsesiorik gabe ere, aurre egin beharko diegu. Ederki dakigu kalko batzuk egokiak direla eta tokia izanen dutela noizbait ere gure hizkuntzan. Beste batzuk, aldiz, ez dira ez egokiak ez beharrezkoak. Euskara kalko okerrez betetzen ari zaigu egoera diglosikoaren ondorioz. Oreka zailean egin beharko dugu aurrera: auzo-erdaren ekarpenak onartu eta integratu, baina haien mendeko bihurtu gabe.

EIMAren Kalko Okerrak liburuan ez dut aurkitu kalko honi buruzko aipamenik. Eta artikulu hau bukatzen ari nintzela, azken bilaketa egin, eta hara, ustekabea, EBEk bai, jaso du. Ez dakit noiz sartu zuten, baina honela dio Euskara Batuaren Eskuliburuak:

eskaini
Erdararen kalkoz โ€”es: ofrecer, fr: offrirโ€”, ez dagokion adiera ematen zaio batzuetan. Egoki da esateaย ardoa eskaini, bertso bat eskaini, laguntza eskaini…; baina prentsaurrekoa, hitzaldia, kontzertua eskaini eta gisakoak ez dira egokiak (> prentsaurrekoa, hitzaldia, kontzertua eman, egin, jo…).

SS siglak nola deklinatu

Santi Leonรฉ

Euskaltzaindiak siglak nola deklinatu arautu duen arren, badira oraindik zalantzak pizten dituztenak. Kanada eta Mexiko artean dagoen desgrazia unibertsal hori izendatzeko balio duten siglak, AEB alegia, singularrean deklinatu beharko lirateke Euskaltzaindiaren arabera, baina ez da falta horrekin teorian eta eguneroko praktikan ados ez dagoenik.

AEB formalki plurala da โ€•Amerikako Estatu Batuakโ€•, baina erreferentea singularra da: poblazio zibilaren gainean arma nuklearrak erabili dituen herrialde bakarra, hain zuzen ere. Horixe da Akademiak ematen duen arrazoia โ€•komentario politiko-ironikoa kenduta, nire ekarpentxoa izan baita horiโ€• siglak singularrean deklinatu behar direla adierazteko: AEBn, AEBk, AEBkoa, etab. Pluralean deklinatzearen aldekoek, berriz, argudiatzen dute solasean ari garelarik inork ez duela a-e-be erraten, Estatu Batuak baizik, eta, hortaz, siglak pluralean deklinatzea โ€•AEBetan, AEBek, AEBetakoa, etab.โ€• dela logikoena. Irene Arraratsek aski argi azaldu du kontua artikulu honetan, eta irizpide horren arabera jokatzen dute, adibidez Berria egunkarian.

Gaur, hori nolanahi den ere, ez gara AEBz โ€•bai, ni bat heldu naiz arauak dioenarekinโ€• mintzatzera etorri. Halere, ez gara gauza nazien eremutik mugituko: SS baitira zalantza pizten duten bertze sigla batzuk. Interneten bilaketa bizkorra eginez gero, ez da zaila sigla pluralean deklinatua harrapatzea: horrela erabili ditu, adibidez, Jon Arrizabalak Argian Otto Skorzenyri buruz publikaturiko artikuluan; horrela dago EITBren webgunean, nazi baten gaineko 2010eko albiste batean; Berrian, horrela erabili zituen Maite Asensiok 2008ko testu batean, eta, berrikiago, M.A. Elustondok, Jon Mirande mintzagai duelarik; gauza bera El Correon, Ander Retolazak sinaturiko artikulu batean, eta baita, Mirande berriz solasera ekarrita, Deabruaren Eskola webgunean ere. Itzultzaileen artean, ordea, iduri du kontrako joera nagusitu dela: SS singularrean deklinatu zuen Karlos Cidek Josef ล kvoreckรฝ-ren Mundu mingotsa liburuaren itzulpenean (โ€œSSkoak ere joaten ziren zinematograforaโ€); singularrean, halaber, Urtzi Urrutikoetxeak, Imre Kerteszen Zoririk ez liburuan (โ€œSSko medikuek hainbat esperimentu egin zituzten eurekinโ€); singularrean deklinaturik aurkitzen ditugu siglak Boris Pahorren Nekropolia nobelan, Santi Leonรฉk euskaratua โ€•nahiz eta mutil hori ez dugun arras iturri fidagarritzat jotzenโ€• (โ€œizan baitzitekeen SSkoek eraman zuten lehengusu baten buru soilduaโ€); eta singularrean ekarri ditu euskarara siglak Idoia Santamariak, Maja Haderlapen Ahanzturaren aingeruaren itzulpen ederrean (โ€œSSkoak desagertu ziren arteโ€). Itzultzaileen testuetan bakarrik ez, prentsan ere bada singularraren alde egin duenik, hala nola Floren Aoizek Naiz egunkarian eta Aitor Manterolak Berrian.

Alta bada, nazismoa kenduta, SSk ez dute AEBkin gauza handirik amankomunean, SS ez baita plurala. Edo, hobeki erranda, ez baita plurala jatorrizko bertsioan. Gaztelaniaz sistematikoki las SS erabiltzen den arren โ€•frantsesez, oker ez banabil, biak dira posibleโ€•, alemanez, Schutzstaffel erakundearen siglak dira eta, alde horregatik, objektu singularra izendatzen duen izen-elkarketa singularra den neurrian, singularrean erabiltzekoak. Beraz, AEB siglen kasuan zalantza edo eztabaida justifikatzen duenak ez du lekurik SS sigletan, baldin eta jatorrizkora jo eta gaztelania alde batera uzten badugu. Horregatik, esaldi honen bi aukeren artean โ€•AEBetako agintariek SSetako kideak iduri dute / AEBko agintariek SSko kideak iduri duteโ€•, bigarrenaren alde eginen nuke dudarik gabe, nahiz eta ulertuko nukeen AEB pluralean deklinatzea, betiere onartzen badugu mespretxu gordinena merezi duten SSko nazien antz izigarria dutela.

Juan Pedrorenak: zeharkatu

Fernando Rey Escalera

Azkenaldi honetan maiz oroitzen ari naiz Jon Etxegarai Agara gure lankide zenaz, afektuz oroitu ere, ezin ahantzizko arrastoa utzi baitzidan zenbait gauzatan. Juan Pedro, beste lankide batzuekin batera, sekulako eskola izan zen niretzat, behin eta berriz hurbiltzen baininduen euskara bizira, gaur egun arnasgune deitzen diren herrietako euskarara. Deus ere eta inor ere jainkotzeko tentaziotik urrun, iruditzen zait horrek baduela bere garrantzia, erdararen presentzia estugarriak gure euskara pobretzeko arriskua baitakarkigu askotan.

Tira, Juan Pedrok โ€•Jonekโ€• beste gauza batzuk ere eman zizkidan, baina horiek gure arteko historia pertsonalaren altxortxoan gordeko ditut. Juan Pedroren ekarpenei dagokienez, gure blog honek muin duen gaiari lotuko natzaio. Gauza (bitxi) asko ditut gordeak, idatziak โ€•han-hemenka aditutako gauzak apuntatu zalea izan naiz betiโ€•, eta hura, hori jakinda, dexentetan niregana hurbildu, eta esaten zidan: โ€œFernando, apuntazak, aittu zer aditu nion Lesakan lehengoan xahar batiโ€. Halaxe, ba, koaderno batean hark esandako gauza franko ditut bilduak: lexikoa, esamolde bat edo besteโ€ฆ Egunen batean, beharbada, haiek bildu, eta fundamentu pixka bat eginen dut bilduma gisara nonbait uzteko.

Haietako bati buruz hitz eginen dut gaur, eta, segur aski, halako beste batzuk argitaratuko ditut blog honetan pixkanaka.

Zeharkatu aditzaren erabilera da horietako bat. Ohartua zen Juan Pedro zein bitxia egiten zitzaien berari eta bere herriko zahar batzuei aditz horren erabilera.

โ€œErrepideak zeharkatu? Zergatik diote zeharkatu gurutzatu esan nahi badute?โ€ Gure lagunaren buruan zeharka joatea edo zeharkatzea ez zen inola ere zuzen joatea beste aldera pasatzeko. Zeharka definitzean, garbi uzten du hori Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere.

Ohartua zen, besterik gabe, automatismo bat zabaltzen ari zela, kalko moduko zerbait, gaztelaniaren eraginez. โ€œTienes que cruzar la carreteraโ€ esateko, โ€œErrepidea gurutzatu behar duzuโ€ da normalena, eta halaxe esaten du jende gehienak, baina aski da โ€œTienes que atravesar la carreteraโ€ esan edo itzuli beharra โ€œErrepideaย zeharkatu behar duzuโ€ aditzeko edo ikusteko, nahiz eta gauza bera esan nahi dugun.

Eta automatismoa zenbateraino dagoen sartua ikusteko, aski da Elhuyarren Elia itzultzaile automatikoan proba egitea, bereizketa hori egiten baitu.

Arrazoi pixka bat bazuen Juan Pedrok, noski. Egia da biak ala biak direla zilegi, nola ez, eta Euskaltzaindiaren Hiztegian zeharkatu aditzak badakarrela beste adiera hori ere, gurutzatu aditzarena, baina esanguratsua iruditzen zait ohartzeko zeinen erraz jotzen dugun gaztelaniak markatutako bidetik.

Zuzentzaile lanean ari naizenetan, behin baino gehiagotan erreparatu diot horri, baina ez naiz ausartzen hori zuzentzera, zorrozkeria izanen bailitzateke. Gehienez ere, batzuetan, konfiantza handia badut, gure lagunaren iritzia kontatzen diot testuaren egileari, iradokizun gisa.

Nik bai, aintzat hartzen dut gomendioa, haren ohorez edo, ongi jakinik ere ezin dela handik inongo araurik atera.

Egiteko nahia?

Fernando Rey Escalera

Aspaldi ohartu nintzen ikaragarri zabaltzen ari dela โ€œegiteko nahiaโ€ egitura, eta susmoa izan dut beti itzulpen akats bat dela funtsean, kalko oker bat, baina, egiari men, ez nengoen eta ez nago erabat ziur.

Lehengo egunean Berria egunkariaren bertsio digitalean โ€œMuinari heltzeko nahirik ezโ€ izenburuko artikulu eder bat irakurrita, duda beste behin piztu, eta kontua ikertzea bururatu zitzaidan.

Nik dakidala, โ€œnahi izanโ€ aditz modalak partizipioarekin eratzen ditu esaldiak.

Joan nahi dut, egin nahi nukeโ€ฆ

Eta aditz laguntzailerik gabeko esaldietan ere halaxe egiten dela ikusi dut beti, eta halaxe erabiltzen da nire inguru hurbilean.

Ulertzekoa da nork bere etxea eduki nahia.
Lehenbailehen bukatu nahi horrek hondatu zuen lana.
Zerbait aportatu nahian esan zuen esan zuena.
Xentimorik eman nahi eza da problemaren muina.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak aski garbi uzten du kontua, honelaxe baitio:

Nahi
2. iz.
(Partizipio burutuaren eskuinean).
Ik.ย bizinahi;ย esanahi;ย gaizkinahi…
Mundu hau utzi nahia sartu zitzaion buruan. / Gurasoei agertu zien neskatxa harekin ezkondu nahia. / Bake itxurak gorde nahia, bakerik ez zen lekuan.

Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, berretsi egin zait iritzia, adibide guztiak horrelakoak baitira.

Nahi
ย (Precedido de part.).ย v. EGIN-NAHI,ย bizinahi, gozanahi, ikasnahi, ikusnahi, hil-nahi,ย ITO-NAHI,ย jakin-nahi… Cf. las construcciones del tipoย -tu nahiaย ‘deseoso de (…)’:
Bekaturako bidea utzi nahiak. / Gurasoei agertu zien neskatxa harekin ezkondu nahia. / Mundu hau utzi nahia sartu zitzaion gogoan. / Bakarka hitz egin nahi agertu zion. / Baina nik ere zerbait egin nahia neukan.

Aspaldi honetan, ordea, gero eta gehiagotan ikusten dira bestelako adibideak. Sarean bilaketa eginda, mordoxka bat aurkitzen ahal dugu, baina irudipena dut itzulpenak direla gehienak, gure auzo-erdaretatik egindako itzulpenak izan edo buru-prozesuan behintzat erdaratik abiatutako egitura. Izan ere, uste dut โ€œel deseo deโ€ฆโ€, โ€œla voluntad deโ€ฆโ€ dagoela hor atzean.

Esan bezala, adibideak ez dira hain gutxi, baina denak berri-berriak, hau da, azkeneko bi hamarkadetakoak.

Hona hemen haietako batzuk:

Jakin aldizkaria
Toki egokia topatzeko nahia eta egunak emango duenaren urduritasuna gorpuztuta, inurrien joan eta etorriak azkartu dira.
Ederra da Nerea Ibarzabal eta Mariรฑe Arbeorekin batera osatzen duten sormen talde horren dinamismo eta ekiteko nahia.
Noticias de Gipuzkoa
Pasaian euskaraz bizitzeko nahia duen jendea edota euskaraz bizitzeko bide horretan ahalegina egiten ari den jendea biltzeko ekitaldia prestatu dute herriko hainbat eragilek datorren iganderako Donibanen.
Tolosaldeko Ataria
Atez atekoa kentzeko nahia berretsi du Itziar Jauregik.
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Partzelen konfigurazioa aldatzeko nahia dute.
Berria egunkaria
Gauza asko kontatzeko nahia dago, baina, azkenean, ez egoeretan ez pertsonaietan sakontzeko astirik hartu gabe.
NOAUA astekaria
Proiektuak formatu klasikoetatik urruntzeko nahia.
Gasteizko Udala
Funtsezkoa da gorputza eta mugak lantzea, baita maitasun-adierazpenak emateko eta jasotzeko nahia ere.
Naiz egunkari digitala
Ia daturik ez zeukan istorio bitxi hark piztu zuen gehiago ikertzeko nahia.
Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala
Nafarroan, toki-ogasunen erosotasuna eta zerga biltzea bermatzeko nahia dela-eta, justiziaren printzipio hura desagertu egiten da, eta erosleak ordaintzen du zerga.
Deia
Guraso askok herrian gelditzeko nahia adierazi ziguten eta horretarako eraikin berria beharrezkoa genuen.
Ereduzko Prosan eta Egungo Testuen Corpusean ere begiratu dut, eta โ€œpartizipioa + nahiaโ€ da egitura erabiliena, baina azken urteetan badira bestelako adibideak ere, gehienak Berriako artikuluak eta, lehenago esan bezala, azken bi hamarkadetakoak.
Literaturakoak oso gutxi dira: Felipe Juaristiren adibide pare bat (Airezko emakumeak). Adibide bana dute Josu Zabaletak (Irudia), Esteban Antxustegik (Herritarra) eta Julen Gabiriak (Peter Pan).

Agerikoa den bezala, mota guztietako argitalpenetan hedatzen ari da egitura ustez berri hori. Euskaraz ederki moldatzen diren eskuek idatziak dira testu horiek. Hizkuntzak aldatuz doaz, jakina. Ez naiz ni inor joera berriak kondenatzeko. Besterik gabe, errezeloa piztu zait horren atzean ez ote dagoen beharrezkoa ez den kalko bat.

Eskertuko nituzke iritziak, baita, jakina, nire ustea kolokan jartzen ahal dutenak ere.