Arrantzaleak

Estitxu Irisarri Egia

Berriz dakart unibertsitate garaian deskubritu nuen Asha Mahanek eta Mรณnica Gonzรกlezek argitaratutako Cuentos hindรบes kontakizun-liburuko pasarte bat. Bere garaian hainbat orriren goiko aldea doblatuta utzi nuen testu haiek noizbait berriz ere erabilgarri izan zekizkidalakoan edo. Liburuari hautsa kendu nionetik, hementxe nabil, gogoetarako aukera ederra direlakoan ikasleekin partekatzeko atontzen.

Zer dituzu nahiago: arrainak ala loreak? Zergatik? Orain, irakurri beheko testua eta aztertu ea zure erantzuna aldatuko zenukeen eta zergatik:

Egunero bezala, egunsentia iritsi baino lehen, India iparraldeko herrixka bateko emakume arrantzaleen talde batek txikotak askatzen zituen eguneroko lanari ekiteko. Ortzimugatik haragoko olatuak zeharkatuz, emakume taldea etengabe aritzen zen lanean piezarik onenak lortzeko. Eguzkia ezkutatu baino apur bat lehenago, arrantzaleek kostalderantz egin zuten berriro. Ilundu baino lehen ekaitz bortitz batek hautsi zuen ibilbide luze eta astun hura.

Hain zen bortitza euria, ezen emakumeak ezin ziren ontzigainean egon; beraz, ontziko sotoan babestu behar izan zuten. Haizetea gelditu zenean, itsasoak ohiko portutik urrun eraman zituela konturatu ziren, eta leku hartatik hurbilen zegoen tokian porturatzea erabaki zuten.

Urrunean etxe bat ikusi zuten eta lasterka joan ziren harantz. Euria ari zuen oraindik eta aterpea behar zuten. Atea jo zuten eta emakume abegikor batek ireki zien. Etxejabea zen, loreak hazten eta saltzen zituen. Emakumeak, arrantzaleak erabat bustirik ikustean, logela bat eskaini zien gaua han lasai pasatzeko. Lorezaintzako tresnak gordetzen zituen gela zabala zen; gainera, askotariko lore ederrez betetako saski ugari zeuden bertan. Hantxe zeuden, hurrengo goizeko merkatu ibiltarian salduak izateko zain.

Arrantzaleek anfitrioiaren keinua eskertu zuten, zeinak aterpea emateaz gain zopa bero-beroa eskaini zien. Afari xumearen ostean, emakumeak lotarako prestatu ziren. Leher eginda zeuden ezustez beteriko egun luzearen ondoren. Hala ere, haietako inork ere ez zuen lortzen loak hartzerik. Bata bestearen atzetik hasi ziren kexatzen loreek botatzen zuten usainaz:

โ€•A zer nolako kiratsa! โ€•zioen batek.

โ€•Ez dago usain hau jasango duenik! โ€•ziharduen purrustaka beste batek.

โ€•Horrela lo egingo duenik ez dago!

Orduan haietako batek kideei zera proposatu zien:

โ€•Lagunok, kirats hau jasango duenik ez dagoenez, arrain-saskiak hartu eta burko moduan erabiltzea proposatzen dizuet. Horrela lore-sunda desatsegin hau saihestea lortuko dugu!

โ€•Niri primeran iruditzen zait! Ea behingoz deskantsa dezakegun! โ€•egin zuen garrasi beste batek.

Ia pentsatu ere egin gabe, emakumeek lankideari kasu egin zioten eta ez zuten zalantzarik egin arrain-otarre kirastunak hartu eta buruaren azpian jartzeko.

Bost minutu ere ez ziren pasatu eta arrantzaleak lo-zorroan gelditu ziren.

Cuentos hindรบes, Asha Mahan eta Mรณnica Gonzรกlez, 172.-176. or.

Gogoetarako galderak:

Zer da ziurragoa eta erosoagoa zuretzat: errutina ala berritasuna? Garatzeko aukera emango lizukeen bide usaintsua aukeratuko zenuke ala seguru sentiarazten zaituen konfort egoera kirastunean jarraituko zenuke? Zergatik?

Pertsonaien artean, zure ustez, nork jokatzen du malguago? Nork du egoera berrira egokitzeko gaitasun handiagoa? Eta nork du maitatzeko (bihotzez ulertzeko) gaitasunik handiena? Arrazoitu zure erantzuna.

Irudiaren iturria: Pixabay

Deabruzko Testuak

Asier Larrinaga Larrazabal

Batzuetan, erdarazko testu zinez bihurriak egokitzen zaizkit begien aurrean, eta, joko modura, euskaraz ematen ahalegintzen naiz. Halako bat aurkitu nuen Sevillan, kofradia baten egoitzaren ateburuan, euren izenarekin: ยซPontificia, Real, Ilustre y Primitiva Archicofradรญa de Nazarenos del Santรญsimo Cristo de la Coronaciรณn de Espinas, Nuestro Padre Jesรบs con la Cruz al Hombro, Nuestra Seรฑora del Valle y Santa Mujer Verรณnicaยป.

Gonbidatuta zaudete jokoan parte hartzera. Azpian duzue nire itzulpena. Atseginez irakurriko nituzke zuen bertsioak.

Antzinako Nazareno Artxikofradia Pontifikal, Erreal eta Itzaltsua, Kristo txit Santu Arantzaz Koroatuaren, Gure Aita Jesus Lepoan Gurutzea Daramanaren, Gure Ama Ibarrekoaren eta Andre Dena Veronikaren adbokaziokoa

Nakbaren urteurrenean

Garazi Goldarazena Sanchez eta Leire Lakasta Mugeta

Aurtengo ikasturtean lehenbizikoz izan dugu euskararen erabilerari buruzko blog honetan aritzeko aukera, eta hau dugu gure azken artikulua. Horregatik, kontu bat argitu eta aitortu beharra dugu: hasiera batean, ikasturteko artikuluen plangintza egin genuenean, bestelako gai batzuei buruz idazteko asmoa genuen, baina argitalpen datak hurbildu ahala, gertu zeuden efemerideak pisua hartzen joan ziren gure egunerokoan, baita geure buruan ere. Ez dugu uste kasualitate kontua denik, urteurrenez josia baitago egutegia, horiei arreta jarriz gero, behintzat. Kontua da nolabaiteko ardura sentitu dugula egun horiek blog honetara ere ekartzeko, eta gure jardunarekin lotzeko.

Hala, gaurkoan, iragan ostiraleko efemeridea ekarri nahiko genuke gogora: 78 urte bete berri dira 1948ko maiatzaren 15ean ofizialki Israelgo Estatua indarrez sortu zutenetik. Palestinarrek Nakba deritzote horri, โ€œhondamendiaโ€ arabieraz. Izan ere, hilabete gutxian 500 herrixka inguru suntsitu zituzten kolonia israeldarrak eraikitzeko, milaka eta milaka palestinar haien bizilekuetatik kanporatu zituzten eta beste milaka erail zituzten. Aukera ona iruditu zaigu oraingoan ere aurretik adierazi izan dugun literaturaren โ€œtresnatasunaโ€ azpimarratzeko, poesia mailu izan daitekeela uste dugulako.

2025eko Senezerako hamalau itzultzaileren artean hamahiru poeta palestinarren poemak ekarri genituen euskarara[1], eta esangura eta indar handiko errezitaldia prestatu zuten gero itzultzaileetako batzuek[2]. Aukera polita iruditu zaigu, oraingoan ere, eta efemeridea probestuta, poesiaren bidez palestinar erresistentziaren ahotsa zenbait bertsotan ekartzeko.

Hori dela eta, Tawfiq Ziyad-en poema labur bat ekarri dugu euskarara. Tawfiq Ziyad (Nazaret, Palestina, 1922 – Jordan harana, Palestina, 1994) poeta eta politikari palestinarra izan zen. Erresistentziak toki garrantzitsua izan zuen haren poesian, eta poema bakarra dugu euskaraz, Joseba Sarrionandiak Hezurrezko xirulaken itzulia: โ€œHementxe geratuko garaโ€. Hona hemen โ€œุฃู†ุงุฏูŠูƒู…โ€ (โ€œDeitzen dizuetโ€ euskaraz):

Deitzen dizuet.
Eskutik heltzen dizuet estu.
Oinpean duzuen lurrari egiten diot muin,
eta diotsuet: bizia emanen nuke zuengatik.
Nire begien argia ematen dizuet
nire bihotzeko sua,
dudan mina zuen
zorigaitzaren zati bat baita.

Deitzen dizuet.
Eskutik heltzen dizuet estu.

Ez diot aberriari uko egin
ezta burua makurtu ere.
Zapaltzaileen aurrean paratu nintzen:
oinutsik, biluzik eta umezurtz
ahurrak odolez blai
banderak jaitsi gabe
eta arbasoen hilobietako belarra defendatu nuen.

Deitzen dizuet.
Eskutik heltzen dizuet estu.

[1] https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/senez-56-2025/hamahiru-poeta-palestinar-gailendu-dadila-hitza

[2] ยซAhotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentziaยป, Eider Beobide, Olatz Esteban, Oihane Gurrutxaga, Miren Irizar eta Ainhoa Salaberria.

Irrika

Estitxu Irisarri Egia

Indiako ezkutuko leku batean posizio sozial oneko baina bi urte lehenago alargundu zen aita familiako bat bizi zen. Emaztea hil zenetik, egunak hiru seme-alabak aurrera ateratzen pasatu zituen, eta haiek denborarekin aitarengandik jaso zuten arreta eta dedikazioa eskertu zuten.

Seme-alabak hazi eta nagusi egin zirenean, familiaren etxea utzi zuten bizitza berriari ekiteko. Orduan, etxeko bakardadean, une hartatik aurrera zer egin zezakeen galdetzen hasi zitzaion bere buruari. Bat-batean, konturatu zen beti izan zuela bilaketa espiritualari ekiteko desira zoragarria, Unibertsoaren Kontzientziarekin bat zela sentitzekoa.

Aitak jada ez zuenez familia betebeharrik eta ez zionez inori konturik eman behar, probintziako yogi famatu bat bisitatzeko bidaiari ekitea erabaki zuen. Hari azalduko zizkion benetako nahiak eta hari eskatuko zion aholku espirituala.

Bidea luzea izan zen, eta baita astuna ere, zegoen bailararen beste aldeko ibai batetik hurbil bizi baitzen yogia. Haraino iritsi zenean, arropa bakar gisa gerripekoa zuen gizon erdi biluzia aurkitu zuen. Jarraitzaileen limosnez elikatzen zen, eskaintzen ziotenaz, eta nahiz eta besteentzat nahikoa ez izan, zoriontsua zen, bere buruarekin eta besteekin bakean bizi zen eta.

Gizona yogiaren etxera hurbildu ahala, adeitasunez egiten zion irribarre.

โ€”Zertan lagun zaitzaket? โ€”galdetu zuen adeitsuki.

โ€”Yogi ohoragarria, aspalditik urduritzen nauen zerbait galdetzera nator.

โ€”Esadazu, lagun โ€”erantzun zuen maisuak jakin-minez.

โ€”Esan zeniezadake nola hauteman Unibertsoaren Adimena eta harekin nola bat egin?

โ€”Etorri nirekin โ€”agindu zion gizonari.

Inpazientzia handiz, aitak ibairaino jarraitu zion yogiari, eta hark hauxe esan zion:

โ€”Orain makur zaitez, lagun maitea.

 โ€”Hori bada zure nahiaโ€ฆ โ€”erantzun zuen gizonak.

Jarraitzailea astiro makurtu zen unean, yogiak burutik gogor heldu eta uretan murgildu zuen. Segundo batzuk pasa zituen horrela, gizona konortea eta kontzientzia galtzeko puntuan egon zen arte. Azkenean, yogiak borroka ugariren ostean gizonari arnasa hartzea baimendu zionean, galdetu zion:

โ€”Esadazu orain, lagun, zer sentitu duzu?

โ€”Aire premia eta irrika ezohikoa sentitu dut.

โ€”Bada, Unibertsoaren Adimenarekiko irrika bera duzunean ikasi ahal izango duzu hura hautematen eta harekin bat egiten.

*Cuentos hindรบes, Asha Mahan eta Mรณnica Gonzรกlez, 45.-48. or.

Julia gogoan

Juan Garzia Garmendia

Ez dun biderik atzera,
biziak bultza baitegin,
ulu luze baten gisa, atergabea.

Noizbait etsiak hau joko;
galdurik, bakarrik, noizbait
beharbada damutuko jaio izana.

Ez geratu inoiz bazter,
bide ondoan ez esan:
ยซEzin dut gehiago, kito, hementxe plantoยป.

Bizi eder bat daukan zain;
saminak samin, ez dun hik
lagunik faltako, maite, lagun maiterik.

Gizon bakar bat, emakume bat,
hola harturik, banaka,
hauts ditun besterik gabe, ez ditun ezer.

Oroit hadi, bada, beti,
hiretzat direla hitzok,
hi gogoan, hi gogoan bururatuak.

Palabras para Julia (Josรฉ Agustรญn Goytisolo)

Alimalekoak

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

Neurez aski baikorra naizen arren, itzultzaile naizen aldetik batzuetan tristurak jota ibiltzen naiz han eta hemen ikusitako itzulpen desegoki edo traketsak direla eta. Badakit ez naizela bakarra, lankideen artean sarritan hartzen baititugu hizpide halako itzulpen tristura-emangarriak. Itzultzaileoi saihetsezina zaigu trakeskeriez ohartzea eta haiez mintzatzea, eta egoki da, eta zuzen; baina, oraingoan, azken hilabeteotan han eta hemen ikusitako itzulpen eta itzulsorpen nire ustez egoki eta bikain batzuk azpimarratu nahi nituzke, eta haien egileak txalotu, bide batez.

Hasteko, bada, hona hemen Iruรฑeko karriketan โ€•ni haien xerka ibili gabeโ€• begietaratu zaizkidan zenbait adibide gogo-pizgarri, denak ere Iruรฑeko Udalaren kanpainetakoak:

Lehenbizikoa, Iruรฑeko Plaza On Boluntarioen Udal Sarearena da. Adibide horretan gaztelaniazko eslogana hitzez hitz itzuli beharrean, euskaraz beste bat itzulsortu zuten hiriko panel batzuetarako, eta leloak elkarren osagarri bihurtu. Honatx: ยฟTe sumas al auzolan? / Plazan elkartuko gara!

Bigarrenean antzera jokatu zuten itzulsortzaileek Iruรฑeari buruzko eslogan bat sortzean, lelo bikoitza eman baitzuten: Pamplona, de verdad / Iruรฑa, bagara. Hiri buruzagia zer-nolakoa den aditzera eman nahi duten mezu biek elkar osatzen dute, hiri buruzagiko bi hizkuntza nagusiek batak bestea osatzen duten gisan.

Hirugarren eta laugarrena Iruรฑeko Udalak sanferminetarako prestatu bi kanpainatakoak dira. Itzultzaileek fidelago jokatu zuten bietan, baina askatasunez, eta euskaratik. Niri txit aproposak iruditu zaizkit, ea zer iruditzen zuei:

Bosgarrena ez da Iruรฑeko Udalarena, gure hiriko alde zaharreko Damaxen ardandegiko erakusleihoan ikusitakoa baizik:  Acompaรฑamos momentos รบnicos / Une paregabeak osatuz. Berriz ere libre jokatu zuten euskaratzaileek aditza aukeratzean, behar bezain urrun, txukun.

Seigarrena,  beste garai bateko oroigarriak diruditen kaleko postontzi hori horietako batean ikusi dut. Aspaldikoa dela pentsatzen dut, eta postontzi guztietan ageriko dela, baina itzultzaile ausart baten adibide eredugarria dela uste dut, eta zerrenda honetan egotea merezi duela: Horario lรญmite de recogida / Azken bilketa.

Zazpigarrena, eta bildumatto honetako azkena, ez dut kalean ikusi, Interneten baizik. Nafarroako Gobernuak errepideetan animaliekin gertatzen diren ezbeharrez ohartarazteko kanpaina batekoa da:

X sare sozialeko erabiltzaile batek idatzi bezala, niri ere hau bururatu zitzaidan leloa ikustean: โ€œZe ona!โ€. Eta beste batek aipaturiko hau ere bai: โ€œEuskarazko leloa bikaina da, eta are, gaztelerazkoa baino hobea ere!โ€.

Itzulpen- eta sorkuntza-lan horietan guztietan bada gaztelaniaren morrontza erabatekotik askatzeko nahia, hizkuntza horretan asmaturiko mezu gutxi-asko egokien euskal kopia zozorik ez emateko gogoa, eta euskaldunoi zuzenean hitz egiteko asmoa. Eta, gainera, badute beste alde aski interesgarri bat: itzulgailu neuronalei ezin zaizkie halakoak bururatu. Oraingoz.

Poema argitaragabe bat, mesedez

Castillo Suarez

Tarteka poema argitaragabe bat eskatzen didate. Egun batetik bestera. Esate baterako, antologia baterako, aldizkari baterako, errezitaldi baterako, ekitaldi baterako, edo makurragoa dena, eskela baterako, orduan ezin baitut ezetzik esan eta, gainera, epe motza izaten dudalako egiteko eta ardura handia, batzuetan ez nuelako gertutik ezagutzen hildakoa. Alabaina, niri ez zaizkit poemak hain erraz ateratzen, ez dakit nik enkarguak egiten dituztenak jabetzen diren zer ari diren eskatzen, askotan, gainera, doan. Baina beti dago koska bat gehiago literaturaren unibertsoa deitzen dugun honetan. Nire azkeneko liburua gaztelaniaz argitaratuko da, esan dezagun, argitaletxe izendun batekin. Editoreak, baina, ez du euskarazko berbera argitaratzea nahi, ez du itzulpen hutsa argitaratu nahi. Poema ineditoak nahi ditu. 5 poema argitaragabe gutxienez. Eta jarri naiz poemak idazten, eta zalantza sortu zait zein hizkuntzatan idatzi, gaztelaniaz argitaratuko baitira. Orain arte ez dut inoiz gaztelaniaz idatzi. Eta itzuli ere, inoiz ez dut neure burua itzuli. Argitaratuko diren poemak, gainera, Angel Errok itzuli ditu. Eta hasi naiz poemak idazten, orain idazten ari naizen horren antzekoak. Eta bidali dizkiot Errori, eta berak itzuli. Baina ez naiz konforme geratu. Izan ere, Alaska liburua idatzi nuen duela urte batzuk, eta orain idazten ari naizena oso desberdina da, edo, behintzat, hori iruditzen zait niri. Erroren bertuteetako bat diskrezioa da. Ez du ezer esan, baina bigarren mezu batean beste poema batzuk bidali dizkiodanean egokiagoak direla esan dit, eta itzuli ditu beti bezain fin. Badu idazteak atabikotik zerbait, eta ezin nintzen bueltatu haurtzaroko Alaskara. Ez galdetu zergatik. Baina ariketa literario bat egin eta N1 zaharrean zeuden beste hotel batzuk ekarri ditut gogora eta bihotzera. Eta atera zaizkit 5 poema argitaragabeak. Hotel denak daude itxita. Zabalik geratzen den bakarra Alai da. Gaur bazkaldu dut bertan, pasako jendearen artean. Autobusetan heldu den jendeaz inguratuta, ez dakit nora doana. Eta hotel hipermoderno batetik hartutako boligrafoa hartu eta hitz batzuk apuntatu ditut kaier batean. Neskato beltzaran bat begira daukat.

ERREPIDE NAZIONALAREN IBILBIDE ZAHARRA

Leku Ona hotela
Erabiltzen ez den errepide batetik zoazela munduak errepide berritik aurreratzen zaituela sumatzen duzu. Une batez bide bazterrean geldituz gero esango dizut aspaldi esan nahi dizudana: hortxe dago muga, probintzien artekoa eta egun zoriontsuen eta zoriontsuagoak izanagatik guretako tristeagoak zirenen artekoa. Gera zaitez hor. Ez dakizu zer datorkizun, hurbiltzen ari den autoaren gidaria ezagutuko duzun ala ez. Beharbada poeta hura da. Errezitaldietan gazteena zena beti. Jaka islatzailea jantzita daramazu ikus zaitzan.

Aizkorri hotela
Igerilekurik gabeko hotel batean ezagutu zintudan. Gurasoak bizirik genituen artean. Elkarri zauriak ukitu genizkion eta zin egin, telebistako argia lekuko zela, gure bizitza perfektua izanen zela aurrerantzean. Izan ere, gerra batย  galdu egiten baitugu gogora ekartzen dugun bakoitzean. Eta ez dago leiho hautsi bat baino gauza tristeagorik. Hori eta Salgai afixa zartatu bat. Memoria abandonatutako hoteletan geratzen den altzari bat da, inork etxerako nahi ez duena. Txori bat sartu da behinolako jantokian eta ez daki nola atera bertatik.

Buenos Aires hotela
Mukerra naiz. Ohazal gainean loak hartu nau. Zu gabeko lehendabiziko uda da.ย  Orain badakit hizkuntza bera genuela, baina lengoaia desberdina. Zoriontsuak gineneko harremanak ere gaizki bukatzen direla ikasi dut urteekin: frutarbolen lerro zuzenen asperdura dugula maiteago oihanpeko desordena perfektua baino. Eta bizitza berdin izan daiteke daukazunarekin konformatzea edo zerbait hobea bilatzea. Edo biak aldi berean, zer esanik ez. Horregatik maite dut baikortasuna imitatzen dakien jendea. Maite dut pasoko hotelak bueltatuko ez naizela badakidalako. Joaten uzten duguna gara. Horregatik egoten gara larrialdietako irteerei begira.

Ulaiar hotela
Haizeak uhinak egiten zituen moztu gabeko belarrarekin. Txakurrek sumatu zuten euria heldu zela guk baino lehenago. Galdu genuena eta inoiz izanen ez genuena ezin bereiziz bizi ginen artean, eta abandonatutako askaltegian geratu ginen aterkirik ez bagenuen ere. Maite ditu euriak geldirik dauden gauzak. Zerbait esan nahi nizun. Aholku on bat eman kristalaren kontra erantsia gera ez zintezen desorientatutako txori bat nola. Ametsek ez gaituzte kolpatzen, ordea.ย  Gainera, amesteko esaten digutenak ez dira gurekin batera egoten gehienetan. Eta esnatu nintzen bat-batean, errepide bazterreko hotel batean gauaren erdian esnatzen den saltzailea bezala. Aukera izan banu, zu izanen nintzatekeen beti izanen duzulako norbait zure zain.

Ongi Etorri hotela
Galbiderantz zuzenean doanari ez zaio erakutsi behar drainatutako urtegi baten hondoan zer dagoen, ez duelako handik atera nahi izango. Baina alferrik da: beti betetzen dira gehien beldurtzen gaituzten mehatxuak, eta gure barrenak arrain inbaditzaileek zein lokatzak buxatuko dituzte. Bizitza da behinola erreka bat izan zen paraje bat, orain selfiak egiteko presagaina dena. Itxi zituzten hoteletako neoiakย  sumatzen dira gure begien hondoan. Gauak geratzeko nahikoa diren hitzak pilatzen zaizkigu eztarrian, urpeko landareriarekin katigatzen direnak. Madarikatuak gara: guretako asmatu zituzten kuretajeak.

ANTIGUA RUTA DE LA CARRETERA NACIONAL

Hotel Leku Ona
Cuando circulas por una carretera abandonada, sientes que el mundo te adelanta por la carretera nueva. Si nos detenemos un momento en el camino, te dirรฉ lo que trato de decirte hace tiempo: ahรญ estรก el lรญmite entre provincias, y tambiรฉn entre los dรญas felices y los que, a pesar de ser igualmente felices, para nosotras fueron mรกs tristes. Quรฉdate ahรญ. Ignoras tu futuro, si vas a conocer o no al conductor del coche que se aproxima. Tal vez sea aquella poeta. La que siempre era la mรกs joven en los recitales. Llevas el chaleco reflectante para que te vea.

Hotel Aizkorri
Te conocรญ en un hotel sin piscina. Nuestros padres todavรญa estaban vivos. Nos palpamos las heridas y juramos, con la luz de la televisiรณn como testigo, que a partir de ese momento nuestra vida serรญa perfecta. Y, efectivamente, perdemos una guerra cada vez que la recordamos. Y no hay nada mรกs triste que una ventana rota. Una ventana rota y un cartel ruinoso de Se vende. La memoria es un mueble en un hotel abandonado, que nadie quiere llevarse a casa. Un pรกjaro se ha colado en el antiguo comedor y no sabe cรณmo salir de allรญ.

Hotel Buenos Aires
Soy obstinada. Me he quedado dormida sobre la colcha. Es el primer verano sin ti.ย  Ahora sรฉ que hablรกbamos el mismo idioma, pero un lenguaje diferente. Con los aรฑos he aprendido que las relaciones en las que fuimos felices tambiรฉn terminan mal: que preferimos el aburrimiento de las lรญneas rectas de los frutales que el desorden perfecto del sotobosque. Y la vida puede consistir en conformarte con lo que tienes o en buscar algo mejor. O ambas cosas al mismo tiempo, faltarรญa mรกs. Por eso me agrada la gente que sabe imitar el optimismo. Me gustan porque sรฉ que no volverรฉ a hoteles de paso. Somos aquello que dejamos marchar. Por eso solemos mirar hacia las salidas de emergencia.

Hotel Ulaiar
El viento provocaba ondas en la hierba sin cortar. Los perros advirtieron que la lluvia habรญa llegado antes que nosotros. Todavรญa vivรญamos sin saber distinguir entre lo que perdimos y lo que nunca tendrรญamos, y nos quedamos en el merendero a pesar de que no tenรญamos paraguas. La lluvia ama las cosas inmรณviles. Querรญa decirte algo. Darte un buen consejo para que no te quedases pegada al cristal como un pรกjaro desorientado. Pero los sueรฑos no nos hieren.ย  Ademรกs, la mayorรญa de las veces no estรกn con nosotras los que nos dicen que soรฑemos. Y de pronto me despertรฉ, como un viajante que se despierta en medio de la noche en un hotel al borde de la carretera. Si hubiera tenido ocasiรณn, habrรญa sido tรบ porque siempre vas a tener alguien que te espere.

Hotel Ongi Etorri
A quien se dirige directamente hacia la perdiciรณn no hay que mostrarle lo que hay en el fondo de un embalse drenado, ya que no querrรก salir de allรญ. Pero es inรบtil: siempre se cumplen las amenazas que mรกs nos asustan, y nuestras entraรฑas serรกn obstruidas por peces invasores y por el barro. La vida es un paraje que en otro tiempo fue un rรญo y ahora es una represa donde hacerse selfis. En el fondo de nuestros ojos se aprecia el neรณn de los hoteles que se cerraron. Las palabras que bastan para detener las noches, las mismas que se encadenan con la vegetaciรณn subacuรกtica, nos golpean en la garganta. Estamos malditas: por nosotras se inventaron los legrados.

Itzulpena: Angel Erro

58 segundo

Eider Beobide Urkizar

Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrena da gaur. Behingoagatik egun batzuk lehenago hasi naiz artikulua idazten. Behingoagatik Italiari kontuak eskatu dizkiogu. Edo behintzat saiatu gara.

Egia esan, azken aldian ez dut ia idazten, mantso nabil itzulpenetan eta ez dut gogorik pozik nagoela antzezteko. Irakurtzen behintzat banabil, horrek salbatzen nau. Askotan ez dakit ยซzer moduzยป galderari ere nola erantzun eta korapilatu egiten zaizkit ondo ez nagoela ezkutatzeko aitzakiak.

Gaur ere, ez nuke jakingo zeri buruz idatzi ez balitz Poemas de y por Palestina fanzinea berrirakurri ez banu (esker mila Isabeli Senezerako artikulurako gonbita botatzeagatik). Besteak beste, nire nekea genozidioari ere baitagokio: inpotentziari, sumindurari, haserreari, lur jota dauden (literalki) haur, gaztetxo eta heldu palestinar guztieri.

Gaiaz irakurri eta hitz egin, manifestatu, berriak partekatu, Rifqaren emanaldiren bat egin, palestinarren mezua zabalduโ€ฆ ez zait aski iruditzen. Amaia Astobizak blog honetan bertan zioen ยซEta ezin diot utzi mina sentitzeari, [โ€ฆ] baina begietan gainezka egiten dizuten malkoek ez dute fosforo zuriaren surik itzaltzenยป. Horrenbestez, itzultzea denez nire lan eta pasioa, zer beste egin nezake nik ez bada palestinar poeta eta itzultzaile baten hitzak blog honetara ekarri? Beraz, hona hemen Lena Khalaf Tuffaha-ren poema bikain bat:

Iheserako aginduak

Orain deitu egiten digute,
bonbak bota baino lehen.
Telefonoak jo egin du
eta nire izena dakien norbaitek
deitu eta arabiera perfektuan dio
ยซDavid naizยป.
Eta oraindik buruan burrunbaka ditudan
eztanda sonikoen eta beira hautsien sinfonien nire harridurarekin
pentsatu dut, Ezagutzen al dut Davidik Gazan?
Orain deitu egiten digute esateko
Egin korri.
58 segundo dituzu mezu hau amaitzen denetik.
Hurrengoa zure etxea da.
Gerra-garaiko kortesia
moduko zerbait dela uste dute.
Ez du axola
ez egoteak nora korri egin.
Ez dio ardurarik mugak itxita egoteak
eta zure paperak ezdeusak izateak
eta soilik biziarteko kartzela-zigorrera kondenatzeak
itsasoaren alboko kartzela honetan
eta kalezuloak estuak dira
eta giza bizitza gehiago dago
bata bestearen gainean zanpatuta
munduko edonon baino
Soilik egin korri.
Ez gara zu hiltzen saiatzen ari.
Ez du axola
ezin diguzula deia itzuli esateko
bilatzen gabiltzala diogun jendea ez dagoela zure etxean
ez dagoela inor bertan
zu eta zure haurrak besterik ez
zeinak Argentina animatzen ari diren
aste honetako azken ogi-barra partekatzen
geratzen diren kandelak kontatzen argia joaten bada.
Ez du axola haurrak dituzun.
Leku okerrean bizi zara
eta orain zure txanda da korri egiteko
ezerezerantz.
Ez du axola
58 segundo ez izatea nahikoa denbora
zure ezkontza-albuma aurkitzeko
edo zure semearen manta gogokoena
edo zure alabaren unibertsitateko eskaera-orri ia amaitua
edo zure zapatak
edo denak elkartzeko etxean.
Ez du axola zer zenuen planifikatuta.
Ez du axola nor zaren.
Erakutsi gizakia zarela.
Erakutsi bi hankatan mantentzen zarela.
Egin korri.

Gizon zuzena

Estitxu Irisarri Egia

Urri bukaeran Asha Mahan eta Mรณnica Gonzรกlez Gonzรกlez egileen Cuentos hindรบes: desde el รndico a los Himalayas liburuko Ontzi arrakalatua kontakizunaren bertsio euskaratua proposatu nizuen. Gaurkoan beste bat dakart. Irakurri nuen lehenengo aldian gustatu egin zitzaidan. Gerora, konturatu naiz nire egoeraren, asalduraren edo drama-mailaren arabera jarrera bat edo beste hartzen dudala irakurtzen dudanean eta gauza bera gertatzen zait baita besteen esanekin ere. Bidetxoa dut egiteko kontakizuneko protagonistaren kontzientzia-mailara iristeko:

India barnealdeko herri batean oso ona eta herriko guztiek maite zuten gizon bat bizi zen. Zoritxarrez, emaztea hil zitzaion urte batzuk lehenago, eta zuten seme bakarra bere kargu geratu zen. Landa-lanetan aritzen zen, eta bere laguntzailerik kuttunena zaldi zuri dotore bat zen. Goiz batean, ohi bezala animaliari jaten ematera ukuilura joan zenean, ihes egin zuela konturatu zen. Berria berehala iritsi zen auzokoen belarrietara, eta etxera joan zitzaizkion zera esatera:

โ€”Baina zeinen zorte txarra izan duzun! Zenuen zaldi bakarrak ihes egin dizu.

โ€”Bai, egia da… Alde egin du โ€”erantzun zuen gizonak.

Gizonak bere nekazal lanen betiko errutinarekin jarraitu zuen. Hala ere, handik egun batzuetara etxetik irtetear zela, sarreran zain bere zaldia zegoela ohartu zen. Baina ez zegoen bakarrik, beste bat ekarri zuten berarekin. Berri onaren aurrean, auzokoak gizonarengana joan ziren, eta esan zioten:

โ€”A ze zortea izan duzun! Zaldia berreskuratu duzu, are gehiago, orain bi dituzu.

โ€”Bai, egia da… โ€”erantzun zuen gizonak.

Orain gizonak bi zaldi zituen, eta, horri esker, denbora gehiago zuen semearekin pasatzeko eta herrixka inguratzen zuten parajeetan zehar zaldian ibiltzeko. Baina, egun batean, semea zalditik erori eta hanka hautsi zuen. Orduan auzokoak gizona ikustera joan ziren, eta esan zioten:

โ€”Zeinen zorte txarra izan duzun! Bigarren zaldi hori etorri izan ez balitz, zure semea ondo zegokeen orain.

โ€”Bai, egia da โ€”erantzun zuen gizonak patxadaz.

Bi aste igaro ziren, gerra hasi zen eta herriko gazte guztiak deitu zituzten armadan sartzeko. Denak, denek maite duten gizonaren semea izan ezik, ohe batean baitzegoen etzanda, hanka bat euskarrian zuela. Oraingoan auzokoek berriro bisitatu zuten gizona eta hauxe esan zioten:

โ€”Bai zorte ona zurea! Zure semea gerratik libratu da.

โ€”Bai, egia da… โ€”erantzun zuen lasaitasunez gizon zuzenak.

Badakigu burua izan daitekeela gure lagunik onena edo etsairik zitalena, baina zeinen zaila den uneoro arretari, kontzientziari eta zuzentasunari eustea, zer esanik ez urteetan zehar bizirik irauteko tresna eta baliabide izan ditugun patroiak gure barren-barrenean iltzatuta ditugunean eta gure babesik handienak direnean!

Jakina da emozioak eta sentimenduak ez ditugula zentsuratu behar, bizi egin behar ditugula; halere, horietan aingura bota eta hortxe geratzea gure kalterako baino ez da. Esanak esan, bakoitzak bere estrategiak, denborak eta beharrak ditu, eta, batzuetan, inpartzialtasuna, justizia eta oreka alboraraztea eragiten digute barneko zurrunbiloek.

Ez aitarik, ez etxerik

Castillo Suarez

Ez dakit nola hasi nintzen poemak idazten, gurasoen etxean poema liburu bakarra zegoelako: Gabriel Arestiren Harri eta herri. Ez galdetu zergatik, baina Susak edizio berria plazaratu zuenean aitari oparitu nion nirea, eta han dago, ez dakit zehazki non, baina asmorik ere ez dut haren bila joateko bere tokia hura delako. Non hobeki, aitaren etxean baino.

Nire aitaren etxea

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

Gabriel Aresti
Harri eta herri (Susa, 2000)

Duela urte batzuk Itxaro Bordak bere poema liburu bat oparitu zidan: Zure hatzaren galtzeko. Bordak badu bertute bat, eta badaki bere liburuetatik zein gustatuko zaidan eta zein ez, eta berdin gisan oparitzen dizkit. Liburu hartatik poema bat kateatu zitzaidan buruan; hona:

Herria non grata III

Ez dakizu zergatik gutariko bakoitzak
Automutilatzea duen amets
Haragi puska odoltsua
Bihurtzeraino
Aitaren etxea zutik
……..Iraun dezan.
……..Harrizko herriko
Olerkari kuttunaren
Hitzak
Hautematean
Egoeraren ankerraz
Jabetzen zara.

Ez duzu etxerik
Nahi
Ez duzu aitarik
Nahi
Zer egin marrakatzen
Dizuten
……..Hilotz ibiltariez
Lepo zaude.

……..Euskalmeten agiria
Aski duzu
Goizeko seietan
Haizeak nondik
……..Nora
……..Ufatuko duen
……..Jakiteko.

Ez duzu etxerik
Nahi
Ez duzu aitarik
Nahiโ€ฆ

Itxaro Borda
Zure hartzaren galtzeko (Elkar, 2014)

Berriki Arestiren poemaren beste aldaera bat ezagutu dut, Yolanda Castaรฑo poeta galiziarrenarena. Krakovian geunden, poesia jaialdi batean, eta aretoan zegoen euskaldun bakarra nintzenez, oparitu egin zidan irakurketa.

Nire gurasoen etxea

Ez dut nire gurasoen etxea defendatuko.
Ez otsoen kontra, ez sikatearen kontra, ez lukurreriaren kontra.
Izan ere, errekaldeko hiri baten zabalgunean jaio nintzen,
gainera, ez zen haiena ere, eta saldu behar izan zuten.
Inoiz ez nuen aziendarik izan, ez sororik, ez pinudirik,
daukadan lur guztia plastikozko loreontzi batean daukat.
Errentak, maileguak eta kuotak ordaindu behar izanen ditut,
baina ez dut nire gurasoen etxea defendatuko.
Espekulatzaileen araberako balioa izanen du,
garai batean bost ginen tokian bederatzi ikasle egonen dira.
Klan bat izatearen ainguraz askatuko naiz,
odolaren loturaz eta jabetzaren botereaz
eta ez dut nire aitaren etxea defendatuko,
haien oinatzak entzunen ditut alokairuan egonen diren tokietan.
Umetokiaren eta familiaren artean loturarik balego,
porlanezko pareta horren kontra jaurti beharko litzateke.
Denda bat irekiko dute bestearen atzetik ni joanez geroztik,
mailegua kenduko digute, airetik kaleratuko gaituzte,
baina gure memoriak orrialde hauetan eginen du igeri.
Izan ginenetik asko ez da galduko
baina ez dut jaio gineneko etxea defendatuko,
egun bere zimenduak galduan saltzen dituena
orduko 1,65 euroko aparkaleku baten gisara.

Jatorrizkoa:
Yolanda Castaรฑo
โ€œA casa dos meus paisโ€
Materia (Visor, 2023)
Itzultzailea: Castillo Suรกrez