John Watsonen zakurra

Santi Leonรฉ Puncel

2027an, 140 urte izanen dira Sherlock Holmesen lehen istorioa argitaratu zela. John Watsonek paperera ekarri zuen lehen kontakizun hartan, Holmesek โ€œbizitzaren mataza marguleanโ€ katramilatu zen โ€œhilketaren hari eskarlataโ€[1] izan zuen aztergai, eta, hortik narrazioaren izenburua: Estudio eskarlata.

1887an eman zen argitara, beraz, Sherlock Holmesen lehen abentura, eta harrezkeroztik mundua arruntean aldatu dela iduri duen arren, berdin-berdin segitzen du zenbait kontutan. 2010ean, BBCk Sherlock telesaila egin zuelarik, pertsonaiak duela hamasei urteko mundura ekarrita ere, ez zen beharrezkoa izan John Watsonen hasmentako kontakizuna aunitz aldatzea: 19. mendean bezala, 21. mendean ere Afganistango gerrako beteranoa genuen Holmesen laguntzailea. Eta gaur ere gazte โ€•eta ez hain gazteโ€• frankoren buruhaustea den problema batek behartu zituen Holmes eta Watson Baker Streeteko 221. zenbakiko etxean elkarrekin bizitzera: etxe bat ordaindu ezinak.

Nolanahi ere, inorekin pisu bat konpartitzea erabaki baino lehen, komenigarria da haren maniak eta makurrak ezagutzea; horrela, Baker Streeten elkarrekin bizitzen jarri baino lehen, Holmesek eta Watsonek, zintzo-zintzo, elkarri eman diote beren alde ilunaren berri. Usain sarkorreko tabakoa erretzen du Holmesek; esperimentu kimikoak egiten ditu noizbehinka; depresioak jotzen duelarik, egunak ematen ahal ditu hitzik erran gabe. Kokainari erreferentziarik ez, lehen hitzordu hartan. Watsonek, bere aldetik, ez du zalapartarik gustuko, nerbio delikatuak dituelako; destenorean jaikitzeko ohitura du; eta arrunt alferra da. Holmesek, urduri, berehala galdegin dio biolinaren musika sartzen ote den ezin jasaneko zalapartaren kategorian. Jotzailearen arabera, erantzun du Watsonek: biolina ongi joz gero, jainkoen oparia izan daiteke haren musika; gaizki joz gero, ordeaโ€ฆ

Aipatu gabe utzi dugu John Watsonen makurren zerrendako lehen elementua: โ€œI keep a bull pupโ€. โ€œBulldogkume bat dutโ€, Xabier Olarrak eta Usoa Wyssenbachek euskarara ekarritako bertsioan. Eta hala dakar Jack Tracy-ren The Ultimate Sherlock Holmes Encyclopediak ere: โ€œBull pup, a young bull dogโ€.

Watsonek, beraz, zakurkume bat dauka. Arras ongi, zeren, artikulu honen egilea kenduta, nork ez ditu zakurrak maite? Problema bakarra da hori dela animaliaren aipu bakarra Sherlock Holmesen istorio kanoniko guzietan, erran nahi baita, Arthur Conan Doylek idatzitako lau nobeletan eta 56 ipuinetan. Estudio eskarlatan ere, elkarrizketa horren aitzinetik eta ondotik, ez dugu gizakiaren lagun onenaren arrastorik inon.

Nolanahi ere, izan bada zakur bat Estudio eskarlatan, eta berriz ez agertzeko motibo ezin argiagoa bazuen, eri izanik, Holmesek pozoi bat probatzeko erabili izanaren ondorioz hiltzen delako. Baina terrier bat da, ez bulldog-a, eta Hudson andrearena, ez Watsonena.

Nicholas Dailyk, Oxford Worldโ€™s Classics bilduman A Study in Scarlet-en edizioaz arduratu zen espezialistak, bertze espezialista baten eskutik proposatzen du bull pup hori pistola bat izan litekeela, British Bulldog deitzen baitzitzaion kalibre handiko errebolber bati, zeinak Webley RIC zuen izen ofiziala. I hear of Sherlock everywhere webgunean, berriz, gogoratzen digute bazela bull pup goitizenez ezaguna izan zen errebolber bat, baina goitizen hori ez zela hedatu 1930eko hamarkada artio. Bertzalde, gehitu dezagun, Sherlock Holmesen istorioetan pistolak behin baino gehiagotan agertzen badira ere, inoiz ez dugu Watson bere ustezko bull pupa eskuan ikusiko.

The Ultimate Sherlock Holmes Encyclopediara itzulita, lerro hau gaineratzen du Jack Tracyk, balizko zakurkumearen arrastorik ez dugula erran eta gero: โ€œTo keep a bull pup, in Anglo-Indian slang, means to have fits of bad temperโ€. Bull pup bat izatea, argot angloindiarrean, haserrealdiak izatea dela alegia.

Hori ederra da: bat egiten du John Watsonen iragan militarrarekin, eta zakurraren desagerpena azaltzeko balio du. Kontua da inork ez dakiela benetan argot angloindiarra ote den. Jack Tracyk ez du iturririk aipatzen, eta ni bederen ez naiz aurkitzeko gauza izan. Se non รจ vero, รจ ben trovato errateko tentazioa badugu, baina segur aski Conan Doyleren testua esku artean duen itzultzaileari vero ote den interesatzen zaio ororen gainetik.

Estudio eskarlatak ez zuen arrakasta handirik izan, baina 1891n Strand aldizkarian gure detektibearen ipuinak publikatzen hasi zirenetik, Sherlock Holmesek zale aunitz izan zituen. Arthur Conan Doyle ez zen zale horietarik. Harendako, dibertimendu literario hutsa ziren Holmes eta Watsonen abenturak, eta ez zituen ikaragarri baloratzen, uste baitzuen, gogoratzekotan, bere nobela historikoei esker gogoratuko zuela posteritateak. Horregatik, axola handirik ez zitzaiolako, detektibearen istorioetan badira inkoherentzia franko, eta ez litzateke harrigarria izanen Doylek John Watsoni zakur bat asmatu izana eta geroztik piztia atzendu izana.

John Watsonen bull pupa zauri ttiki bat da Estudio eskarlataren testuan, hari solte bat istorioaren mataza ez preseski koloregabean. Eta naski ez luke inportantzia handirik, baldin eta Doyleren kreaturak milaka jarraitzaile izanen ez balitu, eta haiek Sherlock Holmesen narrazioen bazter eta zoko guziak xehe-xehe miatu eta orotan zer komentatu eta zer eztabaidatu aurkitu izan ez balute.

Garrantzi handikoa ala garrantzirik gabea izan, egia da, nolanahi ere, bull pup hori edozein hizkuntzatara ekarri nahi izanez gero, aukeratu egin behar dela eta hala edo nola testuan dagoen ebaki ttiki hori hetsi egin behar dela. Bull pup bat izanik, Watsonek aldi berean zakurkume bat, errebolber bat eta jenio txarra izan ditzake. Bertze hizkuntza batera eramanda, hiruretarik bat izanen du nahitaez. Conan Doyleri utzikeria literarioa leporatuta, zakurkumearen alde eginen dugu, nahiz eta bulldogkume hori bertze inon ez agertu? Pistolaren alde, nahiz eta historikoki ezinezkoa den? Jenio txarraren alde, argota delakoan, nahiz eta inork ez eman argot horren iturririk?

Batek daki. Guk, nolanahi den ere, erranen dugu John Watsonen zakur-mamua itzulpengintzaren metafora dela. Jatorrizko testuak dituen aukera guzien artean etengabe hautatu behar baitu itzultzaileak, bertze testu bat sortzeko. Eta erabaki nola jokatu bat-batean arrastorik utzi gabe desagertu diren zakur horiekin.


[1] Xabier Olarra eta Usoa Wyssenbachen itzulpena da komatxoen artekoa.

Ahateari ez diogu zertan igerian irakatsi

Josu Barambones Zubiria

Itzultzea erretxin eta puntalakurlo bihurtzea da,
benetako bizitzan guztiz kontrakoa zaren arren.
Laura Wittner

Ez nuen inoiz pentsatuko nik, lehorrekoa izanik, baleei buruz idatziko nuenik. Baina Ikus-entzunezko itzulpen praktiketako eskolan erabiltzen dudan dokumental batean agertzen den termino baten egokitasunaz zalantza egiteak bultzatu nau artikulu hau idatzi eta nire duda-mudak zuekin partekatzera.

Itzultzaileok, badakizue, hitzak maite ditugu eta hitz egokiaren bila gure bizitzako ordu (egun) asko pasatzen ditugu. Eta hitz hori hitzik txikiena edota mikroskopikoena bada ere, hortxe egoten gara kieto ordenagailu edo kaier baten aurrean zorioneko hitz horri gure denbora eta arreta guztia eskaintzen munduak aurrera egiten jarraitzen duen bitartean.

Ikus-entzunezko itzulpengintzako eskolan dokumentalen itzulpen-egokitzapena lantzen dut. Eta hasierako eskoletan narrazioaz baliatzen den dokumental bat erabiltzen dut: Planeta urdina (BBCk 2001ean ekoitzitako dokumentala). Dokumentalak izaera dibulgatzailea du eta gure planetako itsasoen historia naturala kontatzen du era didaktiko batean. Lehen ataleko hasierako irudietan, plano pikatu batean, balea bat ageri da ozeano zabalaren handitasunean. Lehen irudiak pantailaratu eta segundo batzuk igaro ondoren, David Attenboroughen offeko ahotsa entzuten dugu:

Dwarfed by the vast expanse of the open ocean โ€“ the biggest animal that has ever lived on our planet. A blue whale, 30 metres long and weighing over 200 tones. Itโ€™s far bigger than even the biggest dinosaur.

Euskarazko bertsiora jo eta hau da entzuten duguna Jesus Eguzkitzaren ahots zoragarrian:

Itsaso zabal amaigabean, gure planetan inoiz bizi izan den animaliarik handiena txiki ageri zaigu. Zere urdina da, hogeita hamar metro luze eta berrehun tonatik gorako izakia. Dinosaurorik handiena baina askoz handiagoa.

Bai, ยซzere urdinaยป eta ez ยซbalea urdinaยป. Azken hamar urteotan klasean dokumentala ikusi duten guztiek (200 bat ikaslek) ยซbaleaยป entzutea espero zuten, baina ezagutzen duten hitz baten ordez, ordura arte inoiz entzun ez duten beste termino bat entzuten dute: ยซzereยป. Eta erabaki hori ez da erabaki merkea, izan ere ikusleak harrituta eta nahastuta geratzen dira, irudiek argi uzten badute ere zer den ยซzereยป, pantailan bakarrik balea bat eta bere kumea agertzen direlako. Nik ere aitortu behar dut ez nekiela zer zen ยซzereยป estreinako aldiz entzun nuenean, eta itzultzaile jakin-gose orok bezala, hiztegietara jo nuen hitz horren esanahiaren xerka. Eta esanahiak esanahi, funtsean jakin nahi nuen ea zer arrazoi egon zitekeen terminorik naturalena eta semantikoki zabalena ez hautatzeko, hau da, ยซbalea urdinaยป.

Hau ez da leku egokia nire bilaketa guztien berri emateko eta horregatik hiztegietan jasotakoa laburbilduko dizuet. Biologikoki, ยซzereยป Balaenoptera generoko zenbait balea izendatzeko erabiltzen da eta, taxonomikoki, ยซzere urdinaยป Balaenoptera musculus generokoa da, ยซbalea urdinaยป bezala, bakoitzaren erabilera eta erregistroa desberdinak badira ere. Eta hortxe dago gakoa, nik uste. Idatzizko tradizioari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu Orotarikoak adibide bakarra baino ez duela jasotzen; Egungo Testuen Corpusean ยซzere arruntยป izen sintagma 47 aldiz azaltzen da: gehienak Berria egunkarian eta Wikipedian; ยซbaleaยป, berriz, 8.929 aldiz.

Horiek horrela, tradizioari eta gaurko erabilerari kasu eginez, uste dut testuinguru horretan ยซbaleaยป erabiltzea egokiagoa izango zela, ยซzereยป nahiko artifiziala gertatzen baita dokumentalen izaera dibulgatzailea eta informatiboa aintzat hartuta. Egia esan, ikusleek irudietan balea bat ikusten dutenean ez dute espero ยซzereยป hitza entzutea, eta ikusten dutenaren eta entzuten dutenaren artean nahasketa halako bat sortzen da, hau da, entzutea espero duzunaren eta offeko ahotsak esaten duenaren arteko talka bat. ยซZereยป terminoak ere badu bere tokia, jakina, baina nik testuinguru espezializatuagoetan erabiliko nuke, hala nola Biologiako liburu batean edo balea-espezieen sailkapen batean.

Itzultzea hitzak hautatzea da, edo, zehatzago esanda, hitzak egoki hautatzen jakitea. Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak liburuan diosku itzultzailea hitzen eta adieren pisatzailea dela. Sarritan, halere, nago euskal itzultzaileok nolabaiteko didaktismo batean erortzeko joera gehiegizkoa dugula eta ez dugula pisuarekin asmatzen. Hain zuzen ere, batzuetan iduri du ahateari igerian irakatsi nahi diogula eta didaktismo faltsu batek eroaten gaituela erabaki okerrak edo gutxienez ez hain egokiak hartzera. Azken batean, ez du zentzu handirik jatorrizko testuan arrunta den termino baten ordez xede kulturan hain arrunta ez den beste termino bat erabiltzeak.

POSTDATA: Juan Garziaren Moby Dicken alimaleko itzulpena irakurtzen ari nintzela ikasi nuen Moby Dick ยซzeroi zuri izugarriaยป dela, eta liburuaren osagai nagusia ยซzeroi-ehizaยป dela. Baina Melvillerena beste historia bat da.

Zure oinetara

Iรฑigo Satrustegi Andrรฉs

Lehenengo atala: Irakurlea ohartu zenerako, han zeuden.

Izan zen garai bat ez nintzena oin-oharren sobera zale. Uste dut bat gatozela esaten badut ez dagoela oso argi noiz irakurri behar diren oharrok: agertu eta berehala, perpausaren elementuen artean; esaldia amaitutakoan, orriaren amaierara heltzeanโ€ฆ

Lehen molestatzen ninduten: irakurketaren erritmoa galarazten zidaten, eta, batzuetan, luzeekin bereziki, haria galtzera iritsi izan naiz inoiz. Nori ez zaio pasatu? Baina jolas baten moduko zerbait bihurtu dira orain: ea zer dieon honek honi buruz; ui, hau zergatik… Eta, bereziki, narratibako itzulpenetan (poesia itzulpen gutxi, eta saiakerak are gutxiago irakurtzen ditut beste hauen aldean).

Egile batek erabaki lezake idazten ari denaren gainean zerbait eranstea: estetikoki gustatzen zaiolako, azalpen pertinentea iruditzen zaiolako, edo dena delakoagatik. Testua berea du (Danele Sarriugarteren Erraiak-en amaierako oharrez betetako eranskina, edo Garazi Arrularen Dakigun hori liburuko esku-oharrak, adibidez). Editoreek ere jarri izan dituzte oharrak, ez hain sarri beharbada. Baina haiek ere badira testuaren jabe, nolabait, eta iruditu zaienean oharra jarri behar zela, hara, salto bat orriaren beheko marjinetara. Aipatu jolasa dator itzultzaileen oharrak agertzen direnean.

Itzultzaileek, borondate onenarekin, liburua eusten dutenei zuzentzen zaizkie irakurketaren gatazka txikien berri emateko: testuinguru sozial, politiko, historiko, kulturala dela; erreferentzia intertestualak direla; gorputzean ageri den aipu baten itzulpena delaโ€ฆ

Eten txiki bat bitxikeria modura. Gogoan dut, aurtengo udaberrian, aspaldi argitaratutako liburu baten berredizioa prestatzen ari ginela zalantza sortu zitzaigula zer egin oin-oharrekin. Japoniako eleberri bat zen (gazteleraz), eta ez ziren gutxi orriaren azpiko aldera egindako erreferentziak: ramen, shashimi, geishaโ€ฆ Gisa horretakoak ziren. Tira, gaur egun, globalizazioaren eraginez-edo, gehienak ezagun genituen. Baina, hala ere, hor uztea erabaki genuen.

Ea, jolasa aipatzen nuen gorago, iruditzen baitzait batzuetan irakurlearen jakin-nahiari gailentzen zaizkiola itzultzaileen apetak edo zenbait erabakiren inguruko justifikatu-nahi bat. Ez diot gaizki daudenik xede horiekin egindako oharrak. Besterik gabe, ez ote dugun behar baino gehiago pentsatzen irakurleengan, irakurleek guregan pentsatzen dutenaren aldean (gure komunitatetik kanpo ari naiz; irakurle arruntaz alegia).

Eta hain justu, horixe izango da nire aurtengo aletxoaren norabidea. Gaur gaia aurkeztu dizuet. Mamia abenduan helduko da. Asmoa da bospasei titulu aukeratzea, euskarara egindako itzulpenak denak ere, eta bertan agertzen diren oin-oharren inguruko azterketa tipologiko xume bat egitea, oharrok duten xedearen arabera sailkatuta. Hori guztia amaitzeko, martxoan emango ditugu ondorio batzuk. Ea zer ateratzen dugun hemendik.

Bitartean, oin-oharrengatik interesgarria izan daitekeen erreferentziarik okurrituz gero, pozik entzungo ditut ekarpenak[1].


[1] Zuek ere jausi zarete.

Koloreak eztanda egiten duenean

Itziar Otegi Aranburu

Udaberria lehertu da. Duela aste batzuetatik hona teknikolorrean dago dena. Atzean utzi ditugu negu luzearen kolore hitsak, eta orain dena da berde, urdin, nabar. Pantailak eta egunkariak itxiz gero, munduak ez dirudi hautsita.

Ikusten ditudan paisaiak deskribatzen hasten naizenean, berehala agortzen zaizkit baliabideak. Hiztegia falta zait kolore-paleta aberats hori izendatzeko. Baliabideen zakua apur bat hornitu nahian, han eta hemen bilatzen eta irakurtzen hasi naiz.

Oinarrizko laburpen batekin hasteko, EHULKUren aholkuen artean badira bi koloreei eskainiak. Lehenengotik, gutxi erabiltzen ditudan aukera batzuk aktibatu ditut: beilegi edo laru, horiarentzat, eskarlata edo karmin, gorriarentzat, edo pikart, โ€œkolore aniztunโ€, โ€œnabarโ€ adierazteko.

Kolore-joerak aipatzeko: horail, morantz, gorrasta, urdinkara, berdats… Interesgarriak iruditu zaizkit, orobat, beltzurdin, adibidez enarek pasaeran egiten duten distira metalikoarentzat, edo gorri-ubel, ardoaren jitearentzat.

Kolore baten bizitasun-maila zehazteko, distirant, min edo samin, edo, kontrako muturrean, hil, margul, beluri. Pentsa norbait deskribatzen duzula esanez ezpain gorri saminak dituela, eta begi urdin hilakโ€ฆ

Bigarrenean aski eredu ederrak aurkitu ditut, moldatu eta neureak sortzeko: urre zaharraren koloreko iragana, absentaren igel-berdea, errepideko putzu altzairu-urdina... Gainera, ikasi dut badela Markina-beltz bat, eta Bilbo-urdin bat, RGB kode eta guzti.

Bibliografian aipatzen dituzten liburuetara jo dut, batez ere Patziku Perurenaren Koloreak euskal usarioan eta Txema Preciadoren Euskarak irakatsi koloreak ikusten lanetara, eta harrapatuta geratu naiz berdearen eta urdinaren misterioetan. Jakingo duzue; gauza da euskal tradizioan ez dagoela hitzik, esate baterako, Arabako itsasoen kolorea deskribatzeko. Berde, ferde, perde maileguak dira, eta orlegi, berriz, neologismoa.

El nombre de verde es alienรญgena: ferde. No puede menos que ser vocablo muy moderno, tomado de algรบn idioma romรกnico. ยฟPor quรฉ se ha perdido en absoluto el vocablo indรญgena, siendo asรญ que lo retienen los otros colores principales y que en el actual paรญs basko es color dominante? (A. Campion).

Kontu horrek Jean Etxepare ere kezkatzen zuen:

Badira xuri, beltz, gorri, urdin, hori, nabar, ubela; bainan zoin hitzek erran dezaguke belharraren itxura? Eskualdun gehienek diote belharra pherde dela, edo ferde, ohartu gabetarik hitz hori frantsesari kendua diotela, hunek latinari beihala egin zion bezala. Zenbeiti aldiz adituko deiezu eskuarak ez daukala, ez duela egundaino ukan, hitz berezi belharraren itxurari doakonik. Gure iduriko (โ€ฆ) bada hortako hitz bat, asko lekutan oraino derabilatena: hura da ยซmuskerraยป. (โ€ฆ) ยซMuskerraยป eratxikitzen da beraz udare gordinak daukan itxurari. Belharrarena berdin izanez, zendako ez ginuke hitz beraz adiarazi behar?

Euskaltzaindiaren hiztegian egun ere ageri da musker adiera horretan, jasoa markarekin:

musker
1ย iz.ย Narrasti ezkataduna, hatz azazkaldunak dituzten lau hanka, betazal mugikorrak eta buztan luzea dituena, kolorez berde biziaย (Lacertidae fam.).ย Muskerra bezain berdea.
2ย adj.ย jas.ย Berdea.ย Belar muskerra.

Mailegu eta neologismoak bezala, ordea, azaleko eragiketa baten ondoriotzat jotzen dute aipatu egileek irtenbide hori. Ez dirudi fruitu umotu gabeez haratago iritsi denik gure muskerra.

Misterioari erantzuna eman beharrez, Perurenak eta Preciadok beste bi aukera aztertzen dituzte. Batean, heze/ihar aurkariak erabiliko lirateke โ€œberdetasunโ€-maila adierazteko:

La palabra eze, heze, designa hoy lo hรบmedo y acuoso; significa verde cuando se aplica a los รกrboles que aรบn conservan savia. Yo sospecho que eze fue el nombre de lo verde, por lo menos como color del reino vegetal (A. Campion).

Belar hezea, belar guria, belar gordina. Belar guri gizen berdea, zohitu aitzinean (J. Etxepare).

Bestetik, euskararen koloreen sailkapen zaharrean beltzak bereganatzen omen zuen berdearen geroko รฑabardura. Beltzak, eta urdinak. Izan ere, ez dirudi kolore horiek hain aparte daudenik gure xaharren begietara, ziurrenik gutako askok egiaztatu dugunez.

Ni ez naiz hemengoan, Joseba Sarrionandiak dio gipuzkeraz urdin erdaretako azul edo bleu hitzen itzulpena dela, baina bizkaieraz horri azula esaten zaiola. Urdina, euskal tradizioan, omen da โ€œzuri nahastu batโ€. Hortik ile urdindua, edo fruta urdindua (lizundua).

Lehen aipatu ditudan egileek beste esplikazio bat ere badarabilte euskararen kolore- urritasuna azaltzeko: hizkuntza eta kultura gehienetan oinarrizkoak diren zuri, beltz eta gorriz haraindi, kolorerik ez zela behar. Bestela deskribatzen zirela gauzak. Cira Crespok oso adibide esanguratsua darabil Alean idatzitako artikulu interesgarri batean:

Landa horretan koltza loretu da, mitxoletekin batera. Kardantxilo batzuk gelditu dira janarien bila. Telefono-kableetan erle-txoriak daude pausatuta.

Ez du kolorerik erabili eszena deskribatzeko. โ€œHitzak ezagutzen badituzueโ€, dio, โ€œtonu zehatzak ulertuko dituzue, eta jakingo duzue udaberri betea delaโ€. Deskribatzeko beste modu honekin kontrajartzen du aurrekoa:

Landa hura lore txiki horiz bete da. Lore gorri bizi hauskorrek tintatzen dituzte ertzak, tantaka. Iritsi dira txori txiki batzuk ere, txirula-soinua eginez. Maskara gorri bat daramate eta hegaletan beltza eta horia dituzte. Zer esan telefono-kableetan daudenez…multikolore harrigarriak dira!

โ€œHiztegia pobretu ahalaโ€, argudiatzen du Cira Crespok, โ€œgero eta kolore gehiago erabiltzen ditugu deskribapenak egiteko. Irakurtzen baduzue duela urte askoko literatura, ikusiko duzue koloreak ez zirela hainbeste erabiltzen, gauzak deskribatzeko izen zehatzak zeuzkatelako. (โ€ฆ). Abstrazkio hutsa eta konbentzioak baino ez zaizkigu geratzen ari, eta gure ingurua deskribatzeko ahalmena galtzen ari gara. Honekin batera, mundua ulertzeko gaitasunaโ€.

Aitortu behar dizuet: eztanda txiki bat eragin dit kontu honek guztiak. Bete nahi nuen zakuan eztanda egin didate koloreek, eta koloreak emateko moduek. Gero, ordea, etxean daukadan liburu batekin akordatu naiz. Liburu txiki bat da, zahar-ukitua duena. British Museum of Natural History museoaren zigilua dakar bigarren orrian. Euskaraz balego, honelako zerbait litzateke izenburua:

WERNER-EN KOLORE-NOMENKLATURA
arteetan eta zientzietan erabiltzeko egokitua;
batez ere,
zoologian, botanikan, kimikan, mineralogian eta anatomian

Izenburuan Werner aipatzen den arren, Patrick Syme da egilea. GG argitaletxeak atera du, 1825eko edizio bat berrargitaratuta. Jatorrizkoa hemen dago ikusgai.

Wernerrek mineralogia deskriptiborako eskuliburu bat idatzi zuen 1774an, gisa horretako lehena, alemanez, itzulpen merkean Fosilen kanpo-ezaugarriei buruz litzatekeena. 1810ean, berriz, koloreen nomenklatura bat eman zuen argitara, zientzian eta artean erabiltzeko โ€•diotenez, Darwinek gida moduan erabili zuen nomenklatura hori Beagle ontzian, bere espedizioetan aurkitutakoak hobeto deskribatzekoโ€•. Patrick Syme margolariak Wernerren nomenklatura aldatu eta zabaldu egin zuen, hasierako 77 koloreei beste 33 gehituta, bai eta bakoitzari animalia- eta landare-adibide bat ere.

Asko gustatzen zait liburu hori, koloreak eta natura lotzen dituelako, eta poetikoa delako zientifikoa bezainbeste. Urdina โ€•bereziki gustukoa dudan kolore batโ€•, 42. orrian ageri da. Euskarara ekartzen saiatu naiz han ageri diren hamaika urdinak, lehen hurbilpen modura:

24.- Eskoziar urdina
25.- Prusia urdina
26.- Indigo urdina
27.- Txina urdina
28.- Zeru-urdina
29.- Itsasoz haraindiko urdina
30.- Linazi-lorearen urdina
31.- Berlin urdina
32.- Eumyas thalassinus txoriaren urdina
33.- Urdin berdexka
34.- Urdin griskara

Eskoziar urdina, adibidez, Berlin urdina omen da, baina belus beltz nahikotxo, gris apur bat eta gorrimin ukitu bat gehituta. Animalien erreinuan, amilotx urdinak ageri omen du urdin hori, lepoaldean. Landareetan, anemona moreen lorezilek, eta, mineraletan, kobre urdinaren meak.

Lehen hurbilpen hori hobetu liteke, bai eta moldatu ere, koloreen izenak eta adibideak euskararen testuingurura egokituta, ahal den heinean. Lan polita litzateke, baina ez dakit mereziko lukeenโ€ฆ Egun pantone kodifikatuetan estandarizatzen dira koloreak, mundu osoan berdin.

Sarrera hau idazterakoan ikasi dudan beste gauza bat da Pantone Institutuak, urtero, kolore bat esleitzen diola urte berriari. Ezetz asmatu zein den 2026ko kolorea: bada, cloud dancer; hau da, zuri nahastu bat; hau da, urdina.

Etorkizuna

Jaime Altuna Ramรญrez

ยซPentsatuko dugun etorkizunak eleanitza izan behar duยป. Yรกsnaya Aguilar Gilek udazkenean Madrilen eman zuen hitzaldi batetik ateratako hitzak dira. Duela gutxi Reina Sofia Museoko irratian entzun dut solasaldia, baita Bartzelonako MACBA museoko irratian abenduan esan zituenak ere[1].

Yรกsnaya Aguilar Gil Mexiko hegoaldeko Mixe herriko idazle eta linguista da, eta Madrilgo hitzaldian hizkuntza gutxituen egoera azaltzeko arrazakeriaz, diskriminazioaz eta egiturazko presioaz hitz egin zuen; hizkuntza desberdinkeria ulertzeko hizkuntza eskubideak urratuak izan dituzten pertsonak daudela, zapalkuntza estrukturala pairatu duten pertsonak. Aguilar Gilen ustez hizkuntzak ez baitira espazio abstraktuan existitzen, gorputzetan existitzen dira. Horregatik honako hau dio: ยซez dago hizkuntzarik, hizkuntza garaยป.

Beti bezala, oso interesgarriak suertatzen zaizkit Aguilar Gilek planteatzen dituen hausnarketa guztiak, baina oraingoan hitz hauek geratu zaizkit pentsamenduan (eta gorputzean) bueltaka:

Denborari buruz hitz egiteko espazio-metaforak erabiltzen ditugu, eta hori unibertsala dela dirudi. Ez dut aurkitu hori egiten ez duen hizkuntzarik; asko harrituko nintzateke. Orduan, metaforak erabiltzen ditugu diskurtsoan. Eta gaztelanian eta hainbat hizkuntza indoeuroparretan denbora lerro bat bezala pentsatzen da. Denboraren lerroaz ari gara, non etorkizuna aurrean dagoen eta iragana atzean. Honelako esaldiak esaten ditugu: ยซEz kezkatu, etorkizun bat duzu aurretikยป edo ยซUtzi iragana atzeanยป. ยซAtzeraยป eta ยซaurreraยป espazio-terminoak dira. Aimara bezalako beste hizkuntza batzuetan, etorkizuna atzean pentsatzen da, ez duzulako ikusi; ezagutzen dugun eta esperimentatu dugun iragana aurrean dago.

Ez dakit euskarak denbora pentsatzeko beste erarik izan ote duen noizbait, baina argi dago egun euskaratik eta euskaraz inguruko hizkuntzen modukoa dela: lerro bat, iragana atzean, etorkizuna aurrean.

Ideia hori buruan, Eibarrera joan nintzen maiatzaren 12an. Urtero bezala, bertan egin zen โ€ฆeta kitto! elkarteak antolatutako euskararen sozializazio eta transmisioari buruzko mintegia. Eta, hara!, hortxe nuen hizkuntzaren geroari lotutako espazio-metafora bat lehen hitzaldiaren izenburuan: โ€œNorantz doa euskara?โ€. Siadeco Ikerketa Taldeko Juanjo Allurrek eta Unai Oiartzunek eta UEMAko Miren Segurolak 2025ean egin zuten โ€œNorantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036โ€ proiekzio demolinguistikoaren ondorio nagusienak azaldu zizkiguten. Nire apunte koadernoan datu eta gogoeta interesgarri askoren artean, hizlarien esaldi hau idatzi nuen:

Ikerketa hau ez da iragarpena. Proiekzio bat da. Erabilitako hipotesiak beteko balira, eta hizkuntza-egoeran eragin dezaketen gainerako faktoreak kontuan hartu gabe, 2036an izango genukeen egoera demolinguistikoa irudikatzeko ariketa bat.

Esaldia azpimarratu nuen, ikerketa horren emaitzak argitaratu direnetik deserosotasuna sortu didan joera bat nabaritu dudalako: proiekzio-ariketa horren emaitzak ezinbestean gertatuko diren egitatetzat hartzea. Hau da, euskararen biziberritzearekin kezka duten batzuk ez ote diren pasa ikerketan planteatzen den โ€œhau gerta daitekeโ€ esatetik โ€œhau gertatuko daโ€ ziurtatzera: haur eta gazteen artean euskararen ezagutza-maila apalagoa izango da, gero eta gehiago izango dira nagusiki erdaraz inguratuta bizi diren euskal hiztunak, arnasguneak desagertuko diraโ€ฆ

Iragarpen autobeteak bihur daitezkeen horien ordez, nahiago nuke etorkizun anitzak pentsatzea. Yรกsnaya Aguilar Gilek etorkizuna pentsatzera dei egiten digulako, edo, hobe esanda, etorkizun anitzak eta eleanitzak pentsatzera:

Gure etorkizuna planteatzen ari garen etorkizun anitzak dira, eta kolonizazio-prozesua zeharkatu ondoren โ€•oraindik zeharkatzen ari garenaโ€•, hain bortitza izan dena (Mixe herriko hamar pertsonatik bederatzi hil ziren), denek adierazten zuten ez ginela XXI. mendera iritsiko: epidemien, gerren, bortxazko lanen, kolonizazioak eragindako goseteen artean. Desagertzera kondenatuta geunden eta, hala ere, hemen gaude. Etorkizunen eraikuntzan nolabaiteko eskarmentua dugula uste dut. Nire ustez, pentsatzen dugun etorkizun horrek eleaniztuna izan behar du, hizkuntza asko dituen etorkizuna.

Arraunaren metafora paradoxa gisa erabili izan da maiz: aurrera egiteko, atzerantz begira arraun egin behar da. Aimara kulturari jarraituz gero, ordea, arraunean ikusten ez den etorkizunerantz goaz, ezagutzen dugun eta bizi izan dugun iragana begi bistan dugula. Olatuek, ur-lasterrek, haizeek eta eguraldiak zer joera izango duten ziur jakin gabe, baina argi izanda norabidean eta norantzan (espazio-metaforak berriro ere!) eragiteko ahalmena dugula. Etorkizun eleanitzak pentsatzeko gaitasuna dugula.

Etorkizunen eraikuntzan adituak garelako. Euskara ere desagertzera kondenatuta zegoelako eta, hala ere, hemen gaudelako. Hemen gaude euskaraz hitz egiten dugunak. Hemen gaude euskaraz hitz egingo dugunak.


[1] Euskal Herrian urtarrilean egon zen, eta Urtzi Urrutikoetxeak elkarrizketa egin zion Gaur8 astekarirako.

Kakazte digitala eta itzulpengintza

Iรฑaki Alegria Loinaz

Zerbitzu digitalen kakaztea kontzeptua oso berria da eta boladan dabil azken garaian. Wikipedian begiratuta[1], kakaztea (ingelesez: enshittification) lineako produktu eta zerbitzuen kalitatea murrizten duen patroi bat da. Hasiera batean, hornitzaileek kalitate handiko eskaintzak sortzen dituzte, erabiltzaileak erakartzeko; gero, eskaintza horiek degradatzen dituzte, negozioetako bezeroak hobeto zerbitzatzeko; eta, azkenik, beren zerbitzuak degradatzen dizkiete negozioetako erabiltzaile eta bezeroei, akziodunentzako irabaziak maximizatzeko. Horrez gain, bezeroen informazioaren jabe egiten dira eta horri etekina ateratzen diote. Zerbitzua ematen dutenak monopolio edo oligopolio izateak laguntzen die kakaztearen ondorioz bezeroak ez galtzen, zerbitzu horietako askok mendekotasuna sortzen baitute.

Sare sozialak, bilatzaileak, Interneteko dendak, telebista-plataformak eta antzeko zerbitzuen ohiko portaera bilakatzen ari da. Googlek lehen baino bilatzaile hobea dela edo Netflix plataforma hobetu dela pentsatzen duen inor topatzea zaila da. Adimen artifizial sortzaileen (AAS) eremuan ere aurreikusten da hori gertatuko dela, are gehiago, dagoeneko gertatzen ari dela esan daiteke. Kobratzeko fasean sartzen ari dira, eta publizitatea nola sartu ere ari dira probatzen. Bi bide erraz aipatzen dira:

  • Ohiko galdera batzuei erantzun alboratuak edo partzialak ematea eroslearen mesedean. Frogatuta ez badago ere, aipatu izan da[2] Israelek halako enkarguak egin dituela Gazako historiaren eta genozidioaren inguruan.
  • Galdera osagarri batzuk planteatzea bezeroen produktu/zerbitzuetara eramateko. Interneteko plataformetan egiten den moduan (hau ikusi duenak beste hau ere ikusi du), AASak ere modu horretako estrategiak probatzen hasi omen dira.

Eta zer ikusirik du horrek itzulpengintzarekin? Batetik, itzultzailea bazara eta halako tresnak erabiltzen badituzu lan profesionalerako, kontuan hartu behar duzu etorkizuna kakaztuagoa izango dela, doako zerbitzu kaxkarragoarekin edo zerbitzuen ordainketa ez-merkearekin. Gogoratu mendekotasunaz esandakoa. Bestalde, bezero batzuk galdu badituzu doako zerbitzu horiek erabiltzen dituztelako, ohartarazi ditzakezu datorren etorkizunaz.

Baina, horrez gain, badago Cory Doctorow gai honen dibulgatzaileak aipatzen duen[3] beste kontu bat itzulpenarekin eta itzultzaileen lanarekin zuzenean lotuta dagoena. Haren ustez, lanaren kalitatea baloratzen ez den lanetan eragingo dute gehien AASek. Eta alde analitiko eta sortzailerik ez badago, AASen esku jarriko da lan mota hori. Itzulpengintzaren ikuspuntutik, horrek esan nahi du inork baloratzen/irakurtzen ez dituen itzulpenak automatizatuko (edo desagertuko) direla, eta itzulpen interesgarriak eta itzulpen sortzaileak izango direla itzultzaile adituen esku geratuko direnak.

Aurrekoaren aurrean zenbait estrategia jarri beharko lirateke martxan nire ustez:

  • Itzultzailea itzultzeaz gain proiektu interesgarrien sustatzaile izan beharko da.
  • Salatu behar ditugu kalitate txarreko itzulpenak, baina batez ere interesgarri diren produktu eta zerbitzuetan. Esango nuke kalitatea literaturan nahiko ziurtatuta daukagula, baina ikus-entzunezko alorrean itzulpen kaxkar erdiautomatiko asko dago.
  • Teknologiak itzulpengintzan dakarren produktibitate handitzea ez litzateke erabili beharko dirua aurrezteko, baizik eta produktu erakargarri berriak itzultzeko. Momentua izango litzateke itzulitako bilduma berriak bultzatzeko literaturan eta ikus-entzunezkoetan.
  • Profesionalen trebakuntza aurrekoari begira orientatu beharko litzateke.

[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Kakazte_(Internet). Ikusgela bideo bat ere bertan.

[2] https://www.reddit.com/r/ArtificialInteligence/comments/1nzu4eq/report_israel_to_spend_over_half_a_billion/

[3] Mierdificaciรณn: Quรฉ hacer ante la apropiaciรณn de Internet por las grandes tecnolรณgicas (Capitรกn Swing). Laburpena: https://elpais.com/icon/2026-05-14/por-que-las-redes-sociales-son-cada-vez-peores-para-zuckerberg-y-musk-tus-amigos-son-un-lastre-quieren-que-veas-anuncios.html

Hizkuntza korrespondentziak

Beรฑat Sarasola Santamarรญa

Baudelaireren poesia lantzen hasiak ginen klasean eta Les Fleurs du Maleko โ€œCorrespondancesโ€ poema irakurtzea proposatu nien ikasleei. Espainierazko taldea izaki, Alain Verjat eta Luis Martรญnez de Merloren itzulpena jarri nien, Cรกtedra argitaletxeak argitaratua. Frantsesezko jatorrizkoa ere eskura paratu nielarik, lehen bertso-lerroarekin hasi ziren komeriak. Halaxe idatzi zuen Charles zaharrak: โ€œLa Nature est un temple oรน de vivants piliers / Laissent parfois sortir de confuses parolesโ€. Aipatu itzultzaileek, berriz, horrela ekarri zuten espainierara: โ€œLa Creaciรณn es un templo de pilares vivientes / que a veces salir dejan sus palabras confusasโ€. Lehen bertso-lerroarekin esan dut, baina lehen izenarekin hasi ziren komeriak: Nola arraio itzuli zuten โ€œCreaciรณnโ€ moduan frantsesez โ€œNatureโ€ zena? galdetu zidaten ikasle asaldatuek.

Eskolan halako auziak agertzen direnean itzultzailearen defentsa da boteprontoan ateratzen zaidan lehen keinua; hots, aukerak aukera, hitz eta erabaki bakoitzaren atzean jokabide motibatu bat egoten dela, ezer ez dela ausazkoa itzulpenaren kasuan. Ados egon zaitezke edo desados, itzulpena egokiagoa edo desegokiagoa izan daiteke, baina ez da komeni begiratu azkar batez itzultzailearen lana epaitzea. Ezagutzen ditudan itzultzaileengatik diot, jende-modu saiatu, diziplinatu eta burutsua izaten baita. Ez dute idazlearen askatasuna, onerako eta txarretako, eta horrek askoz ere zorrotzagoak izatera eramaten ditu, oro har eta salbuespenak salbuespen, noski (ez dakizkidan orain idazleak haserretu!). Hori esanda, auzia aztertzeari ekin genion.

Ez da erraza itzultzailearen larrutan jartzea, baina esango nuke itzultzaileak โ€œCreaciรณnโ€ aukeratu zuela poema osorik eta artez irakurriz gero argi dagoelako hitzaren zentzua hori dela. Hau da, DRAEren arabera โ€œNaturalezaโ€ren bigarren adiera dena: โ€œConjunto de todo lo que existe y que estรก determinado y armonizado en sus propias leyesโ€. Eta ez hirugarrena, egun burura lehena etortzen zaiguna (ziur aski): โ€œMedio fรญsico en el que coexisten los seres vivos y los inertes al margen de la vida urbanaโ€. Hau da, poema horretan (eta beste batzuetan, โ€œLa gรฉantโ€en, adibidez) Baudelaire ez da naturaz ari zentzu ekologikoan, zentzu metafisikoan baizik; hots, existentziaz ari da, ez arbola, txori, belaze eta ur gardeneko errekastoez. Izan ere, hurrengo lerroetan โ€œbatasun sakon eta ilunโ€ batez ariko zaigu, edota โ€œzera infinituen hedapenazโ€. Horregatik, itzultzaileak, seguru asko, nahasmendua ekiditeko erabili zuen โ€œCreaciรณnโ€ hitza, den guztiaz, unibertsoaz, ari delako poema. Erabakia indartzera dator gainera kontu klabe bat: naturak tradizio luze eta oso markatua du poesian, are gehiago erromantizismoan, eta Baudelaire hain justu erromantizismotik sinbolismorako jauzia egiten ari delarik, ondo egon daiteke zehaztea hor Baudelaireren natura ez dela erromantikoena (itzulpen horren kritiko asaldatu bati blog batean irakurri diodan kontrara, bide batez), are gutxiago poesia klasikoko natura locus amoenus zentzuan. Poesia pixka bat irakurri duen edonork poema batean natura irakurri eta automatikoki pentsatuko du adiera horietan, tradizio poetikoak duen pisuagatik. Aitzitik, hemen, esan bezala, Baudelaire beste bide batzuetatik doa. Imajinatzen dut hori guztia buruan zutelarik egin zutela itzultzaileek โ€œCreaciรณnโ€ hitzaren alde.

Alabaina, egia da, bestetik, aldaketa ez dela nolanahikoa, are gehiago frantsesaren eta espainieraren arteko gertutasuna aintzat harturik. Ez da frantses askorik jakin behar โ€œNatureโ€tik โ€œCreaciรณnโ€erako jauzian, lehen begiratuan behintzat, traizioa ikusteko eta ez tradukzioa, eta halaxe ikusi zuten nire ikasle asaldatu maiteek. Izan ere, โ€œNaturalezaโ€ hitzaren aldekoek argudio on bat dute, eta niretzat ere, dena esaten hasita, horixe dateke argudiorik indartsuena: frantsesezko irakurleak hitzaren anbiguetatearekin borrokatu behar du eta berdin-berdin egin adiera baten edo beste baten alde. Edo, beste modu batera esateko, eta hemen idatzi nuen lehenengo artikuluan aipatutako kontu bat berreskuratuz, Baudelairek frantsesez ere aukera izan zuen โ€œNatureโ€ren ordez โ€œCrรฉationโ€ erabiltzeko, eta lehenengoaren alde egin zuen. Orduan, egoki ote da, originalaren anbiguotasuna erauztearen izenean, espainierazko irakurleari lana โ€œerraztuโ€ eta hitzaren balizko zentzu zuzena ematea?

Aukera horrek ere baditu beste albo-kalte ez txikiak gainera. โ€œCreaciรณnโ€ek oihartzun erlijioso nabariak baititu, โ€œnaturalezaโ€k ez dituena, eta hori ere kontuan hartu beharko litzateke. Hau da, espainierazko bertsio horretan poemak kutsu erlijioso eta are kristaua har lezake, originalean ez dagoena eta, bide batez, Baudelaireren mundu poetikoan oso arazotsua izan daitekeena. Esan dezadan honek guztiak erakusten digula beste kontu garrantzitsu bat, batzuetan ahaztu egiten dena: itzulpen literarioan, jatorrizko hizkuntza eta helburu hizkuntzak dominatzea bezain garrantzitsua dela literatura (literaturaren historia, literaturaren teoriaโ€ฆ) dominatzea.

Ez alferrik, espainierazko bertsio gehienek (eta ez daude gutxi) โ€œnaturalezaโ€ren alde egiten dute. Kontsultatu ditudan ingelesezkoek ere โ€œNatureโ€ erabiltzen dute eta ez โ€œCreationโ€, eta euskaraz ere, Patxi Apalategi zenak โ€œNaturaโ€ hautatu zuen, eta berdin Xabier Bovedak. Kurioski, baina, espainieraz, ez dira Verjat eta Martรญnez de Merlo izan bakarrak โ€œCreaciรณnโ€ hautatzen. Zergatik?

1957an Josรฉ Marรญa Valverdek itzuli zuen poema eta โ€œCreaciรณnโ€ hitza hautatu. Nire hipotesia da oso posible dela geroko itzultzaile batzuek, Valverderen sona eta itzalak markaturik, aukera horren alde egin izana halaber. Sarritan, hizkuntza baterako lehenengo itzulpenak asko markatu baititzake geroko itzulpenak ere, batez ere itzulpen hori izen โ€œhandiโ€ batek egina bada. Argumentum ad verecundiam delakoa existitzen den bezala existitzen dela Translatium ad verecundiam, alegia.

Adimen artifizialari galdezka (eta II)

Xabier Olarra

Duela hilabete eta erdi blog honetantxe argitaratutako artikuluan AArekin (Chat GPTrekin zehazki) izandako esperientzia baten berri eman nuen, Marie Aude Murailleren Sauveur et fils liburuan ageri den esaldi bati buruz argibideak eskatuz egindako galdera bat zela eta.

AAren berri izan nuenean, esan zidaten AAko robotak โ€œikasiโ€ egiten duela, alegia, berarekin izandako elkarrizketatik ikasteko mekanismoak dituela. Beraz, duela hilabete eta erdi egin nizkion galdera berdinak egin dizkiot zenbat ikasi duen egiaztatzeko.

Orduan esan nuen nik egindako galderari buruz emandako erantzuna barregarria izan zela, eta erakutsi nuen Googleri ondo galdetzen jakinez gero, erantzun hobeak edo (niretzat behintzat) zentzuzkoagoak lor daitezkeela.

Horregatik, gaurkoan bi gauza erakutsi nahi ditut: lehenbizikoa (artikuluaren bukaeran agindu bezala) birgaldera โ€œlagungarriaโ€ egindakoan โ€•epaileen estiloraโ€• zer erantzun eman zuen. Eta bigarrena, duela hilabete eman zuen erantzun berdina den edo zerbait โ€œikasi duenโ€. Orduan galderak gaztelaniaz egin nizkion, eta gaur galdera berdinak euskaraz egin dizkiot eta hona emaitzak:

1.- Sauveur & fils liburuan, Marie-Aude Murail-ek pertsonaien izenak ez ditu kasualitatez aukeratzen. Eliane izenaren eta anorexiarako โ€œpredestinazioarenโ€ arteko lotura ez da azalpen biologiko edo literal bat, baizik eta esanahi sinboliko eta narratibo bat.

โ€œElianeโ€ izena โ€œร‰lieโ€ (Bibliako profeta) izenetik dator, eta askotan espiritualtasunarekin, perfekzioarekin edo goragoko idealekin lotzen da. Murailen istorioan, horrek iradokitzen du pertsonaiak perfekzioaren, kontrolaren edo โ€œgarbitasunarenโ€ bila dabilela. Anorexiarekin lotuta, ideia horiek sarri agertzen dira: gorputzaren kontrol zorrotza, perfekzio-nahia eta norberaren irudi idealizatu bat lortzeko obsesioa.

Erantzuna ez da lehenbizikoan bezain aldrebesa, baina garbi dago azalpenak kale egiten duela.

2.- Birgaldera: Eliane izenak โ€•izen predestinatuaโ€• izan al lezake loturarik Eliane Krtolitzak idatzitako artikulu honekin: โ€œAccompagnement ร  la maternitรฉ d’une jeune femme anorexique/boulimiqueโ€, Eliane Krtoliza et Ouriel Rosenblum (in Quand manger fait souffrirโ€)?:

Erantzuna: โ€œGaldera oso interesgarria da โ€• baina zuzenean esanda: ez dago frogarik edo aztarnarik Marie-Aude Murail-ek Eliane izena aukeratu zuenik Eliane Krtoliza-ren artikulu zehatz horri erreferentzia eginez.

Hala ere, zure intuizioa ez da erabat zentzugabea, eta hemen dago รฑabardura garrantzitsuaโ€: (eta ondoren โ€œaldez aurretik prestatutakoโ€ azalpen sail bat).

Laburbilduz:
ยทย  โŒ ez dirudi Eliane izena Krtolizaren artikuluagatik aukeratua denik
ยทย  โœ… bai dirudi bi testuek pentsamendu psikoanalitiko beretik edaten dutela

Nik ateratzen ditudan ondorio batzuk:

  1. Robotak beti erantzuten du, are astakeria esan behar badu.
  2. Oso adeitsua da, eta beti emango dizu arrazoia (erabat ezin badu, partez behintzat).
  3. Funtsean robot batek bezala funtzionatzen du, beraz โ€œlehengo lepotik buruaโ€ moduan programatua dago: galdera berdina, erantzun berdina.
  4. Ez badiozu egiaztatzeko moduan zerbait frogatzen, arrazoia emango dizu, baina baldintzatua nolabait.

Eta hurrena, gezur txiki bat esan diot robotari ea zer-nolako erreakzioa duen ikusteko.

Liburu hori, Sauveur et fils, itzultzen ari naiz, eta egileak esan dit Eliane izena horregatik aukeratu zuela pertsonaia batentzat, Eliane Krtolitza Frantziako psikologoaren omenez. Zer diozu?

Eta oraingoan bai, arrazoia eman dit:

โ€œMarie-Aude Murail-ek berak baieztatu badizu Eliane izena aukeratu zuela Eliane Krtolizaren omenez, orduan hemen ez gaude soilik sinbolismo orokor baten aurrean, baizik eta erreferentzia intertestual kontziente baten aurreanโ€.

Are gehiago, prezio berean (oraingoz dohainik), aholku batzuk eman dizkit itzulpenerako:

Itzulpenari begira (oso garrantzitsua)

Hau kontuan hartuta, zuk itzultzaile gisa aukera batzuk dituzu:

– Izenari eutsi (gomendagarriena) โ†’ erreferentzia mantentzen duzu
– Ohar txiki bat gehitu (beharrezkoa bada) โ†’ irakurleak pista gal ez dezan
– Testuan zehar รฑabardurak zaindu โ†’ Elianeren diskurtsoak tonu โ€œklinikoโ€ edo barne-kontrol horrekin koherente izan daitezen

Gaur goizean, ea zer moduzko ikaslea den egiaztatu nahi izan dut, ea duela hilabete eta atzo izandako elkarrizketatik zerbait โ€œgelditu al zaionโ€ buruan. Horretarako, hau galdetu diot:

ยซNor da Eliane Krtoliza?ยป (ร‰liane azenturik gabe idatzita).

Aitzakia bila hasi da, esanez ez zaiola izena ezaguna egiten, eta hutsen bat egongo zela izen horretan.

Gero pista garbia emanda, ยซร‰liane Krtoliza (eta izena azentu eta guzti idatzita) Quand manger fait souffrir liburuko artikulu baten egileaยป. Errua niri botaz erantzun du:

Bai โ€” hemen dago gakoa: izena apur bat gaizki zegoen ๐Ÿ™‚.

Eta handik pixka batera berriro galdetu diodanean nor den Eliane Krtoliza, oraingoan azenturik gabe nahita idatzi arren, zuzen erantzun du. Hori bai, gaztelania garbian nik euskaraz galdetu arren: (!)

Sรญ โ€” ahora ya se puede responder con bastante claridad ๐Ÿ™‚

๐Ÿ‘‰ ร‰liane Krtolitza es una psicรณloga clรญnica francesa especializada en perinatalidad (embarazo, nacimiento y primeros vรญnculos madre-bebรฉ).

Hemendik hilabetera galdetuko diot berriz, ea gogoan dituen emandako erantzunak edo nola dabilen โ€œmemoria hurbilโ€ez. Ea nik โ€œerakutsitakoaโ€ aintzat hartzen duen.

Emaitzak datorren urtean (bbg).

Intentzioarekin…

Aitor Ugarte Arruebarrena [1]

โ€œOlentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentzioarekin
ikatz egiteraโ€.

Haurtzarotik ezagun dugun gabon-kopla horrek, agian oharkabean, hausnarketarako ate bat zabaltzen digu. Niri, behintzat, beti iruditu izan zait horrela, txikitatikโ€ฆ Zer esan nahi du benetan โ€œintentzioarekinโ€ ikatz egitera joateak? Eta are gehiago: hitz hori darabilgunean, benetan kontziente gara esaten dugunaz?

Izan ere, ia inork zalantzan jarri ez duen kopla horrek badu, ordea, arrakala bat: zer egiten du โ€œintentzioarekinโ€ bezalako egitura batek hor? Benetan euskararen barrutik sortutako esamoldea al da hori, ala erdararen itzal luze baten adierazle?

Askoren ustez, euskarak ez du halako makulurik behar helburua adierazteko. โ€œIkatz egitera joan daโ€ esatea nahikoa eta zehatza da gure hizkuntzan, haien ustetan. Agian, โ€œikatz egiteko asmoarekinโ€ ere esan genezakeโ€ฆ Edo, asmatzen hasita, โ€œhelburua izanik ikatz egiteaโ€, nik aurrekoan proposatzen nuen bezala.

โ€œIntentzioarekinโ€ gehitzea, hortaz, ez da soilik soberakina; susmagarria ere bada. Gaztelaniazko โ€œcon la intenciรณn deโ€ฆโ€ egituraren kalko garbia dirudi, eta, hori horrela bada, zergatik errepikatzen dugu hain lasai, ia santututako kopla baten barruan?

Are gehiago: koplaren egilea ezezaguna dela esan ohi da, tradizioaren parte balitz bezala, euskaldun guztion ondare anonimoa. Baina, benetan, hala al da? Edo โ€œanonimotasunโ€ horrek ez al du estaltzen, nolabait, une jakin bateko eragin linguistiko eta kultural zehatz bat? Ez ote dugu, โ€œbetidanikakoaโ€ dela esanez, kritikarako aukera ere neutralizatzen?

Nire iritziz, hemen ez dago jokoan hitz bakar bat soilik. Kontua da zein erraz normalizatzen ditugun kanpotik datozkigun egiturak, batez ere tradizioaren etiketa daramatenean. Eta, orduan, ia ezinezkoa bihurtzen da galdera egitea bera ere: nork idatzi zuen kopla hori? Noiz? Zein hizkuntza-ingurunetan? Eta zergatik darabil halako egitura bat?

โ€œFolklore kontzeptuari leial, Olentzeroren koplek ez dute egile ezagunik. Eta, adituen aburuz, ez dira oso zaharrakโ€โ€ฆ Hori dio Mikel Aramburu Urtasunek hemen: Olentzero. Mikel Aramburu Urtasun โ€“ Olentzerozaleen Elkartea.

Beraz, uste baino modernoagoa izan liteke kopla hori, baina zein asmorekin edo intentziorekin idatzi zuen egile anonimo horrekโ€ฆ Intentzioarekin edo intentziorik gabe idatzi zuen?

Izan ere, Olentzeroren koplak ez du egile identifikagarririk. Ahozko tradizioko testua da, eta haren forma, gaur ezagutzen dugun moduan, XIX. eta XX. mendeen artean finkatu omen zen, herri-transmisioaren bidez. Horrek ondorio metodologiko argi bat dakar:

Egilearen intentzionaltasunari buruzko galdera ez da aplikagarria. Ez dago โ€œkalko kontzienteโ€ baten hipotesia babesteko testuinguru biografikorik, ezta testu-ekoizpenaren baldintzarik ere. Ahozko literaturan, โ€œasmoaโ€ ez da egilearena berarena, komunitatearena baizik, eta komunitateak ez du kalko ironikorik egiten: funtzionalki egokiena den forma erabiltzen du.

Ironiaz esanda: egilearen intentzioa bilatzea, egilerik ez dagoenean, Olentzeroren lanโ€‘kontratuaren baldintzak aztertzea bezain zientifikoa litzateke.

Paradoxa bitxi bat ageri da hemen. Intentzioaz ari gara, kontzientziaz, asmoaz… Baina, baliteke hitz hori bera erabiltzea horrelako kopla โ€œherrikoiโ€ batean ez izatea guztiz โ€œintentzionalaโ€, baizik eta automatismo baten ondorio. Gaur egungo gizartean, askotan gertatzen zaigun bezala, gauzak egiten ditugu, baina ez dugu beti pentsatzen zergatik.

โ€œIntentzioarekinโ€ esaten edo kantatzen dugu, baina agian inoiz baino gutxiago ari gara intentzioaz. Beste asko baino esaldi ez-intentzionalagoa da inondik ere. Ez baitago intentziorik, ez hizkuntza erabiltzean, ez pentsatzean. Esaldiak errepikatzen ditugu, egiturak barneratzen ditugu, baina gutxitan gelditzen gara pentsatzera eta galdetzera ea benetan haiek guztiak gureak diren. Eta ez bakarrik zer egiten dugun jakiteko, baizik eta nola eta zergatik egiten dugun jakiteko ere bai. Eta horrek hizkuntzan ere badu isla: hitzak hautatzea kontzienteki, gure pentsamenduaren parte baitira.

Horregatik, agian garaia da kopla sakratuak ere deseraikitzen eta desakralizatzen hasteko; ez tradizioa suntsitzeko, baizik eta hura ulertzeko. Bestela, arriskua da, folklorearen izenean, inertziari eustea, inertzia horren emaitza, askotan, ez baita hain โ€œgureaโ€.

Azken finean, Olentzeroren koplak iradokitzen diguna baino gehiago esaten digu. Beharbada ez dugu beti mendira joan beharko ikatz egitera, baina egunerokoan badugu aukera gauzak intentzioz egiteko. Eta agian hortik hasi behar dugu: hitzetatik bertatik.

Beraz, benetako galdera ez da Olentzero zertara joan zen mendira, baizik eta guk zergatik errepikatzen dugun mendira joan zela intentzioarekin (ikatz egitekoarekin?), ia pentsatu ere gabeโ€ฆ


[1] Artikulu hau, partez, AAren laguntzarekin egina da.

Itzulpena sustatzeko laguntzak aztergai

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Itzulpen politikei buruzko nazioarteko jardunaldi batean parte hartu berria naiz. Erakunde publikoek sustatutako itzulpenak izan ditugu aztergai, hain zuzen ere, munduko hainbat txokotako literatur itzulpenak argitaratzera bideratuak. Kanporako zabalkundea sustatzen duten itzulpen programak edo laguntzak izan ditugu batik bat jomugan. Diplomazia kulturalaren parte dira halako egitasmoak: norberaren kultura beste herrialde batzuetan ezagutarazteko bidea ematen dute eta, horretaz gain, norberaren kulturari balioa emateko ere balio izaten dute. Nazioa, kultura eta herrialdea eraikitzeko tresna gisa uler litezke, nazio-marka sustatzeko trepeta.

Herrialde, kultura eta hizkuntza ugari eta askotarikoetan eskaini ohi dira literatur lanak erdaratzeko laguntzak. Laguntza ematen duten erakundeak askotarikoak izan ohi dira, bai eta laguntza programa horietan parte hartzen duten agenteak ere. Horien nolakotasuna ezagutzeak lagunduko digu ikusten zer-nolako lana egiten duen bakoitzak, zer-nolako helburuak dituen eta zer-nolako emaitza lortzen ote duen. Itzulpenak egiteko laguntza programen azterketa xeheari esker, bai eta programen arteko alderaketaren bitartez, norberaren errealitatea gehixeago ezagutzeko parada sortzen da, norberaren herrialdeko sustapen bideak eta haien eraginkortasuna sakonago ulertzeko.

Azken urteetan ikaragarri hazi da erdaratzeko laguntzak ematen dituzten laguntza programen kopurua nazioartean. Literaturaren balio sinbolikoa handitzeko tresna eraginkorrak dira, eta literatur lanak munduan zehar zabaltzen laguntzen dute. Alabaina, zer pentsa ematen duten hainbat elementu ere kontuan izan behar dira.

Batetik, erakunde publikoek sustatutako laguntzak izanik, erakunde horiek barne biltzen dituen herrialdearen nazio-ikuspegia eta kultur identitatea bere egiten ditu normalean delako itzulpen programak. Hori hala izanik, laguntzen ote da ofizialak ez diren hizkuntzetako ekoizpena? Jasotzen al dute, esaterako, hizkuntza indigenetan idatzitako lanek beste hizkuntza batzuetara itzultzeko laguntzarik? Hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetako erakundeek itzulpenak sustatzeko baliabide mugatuagoak izaten dituzte hizkuntza handietako erakundeek baino. Hortaz, itzulpenak diruz laguntzeak ez ote ditu hizkuntzen arteko desorekak are handiago egiten? Horretaz gain, bazterrekoak diren diskurtsoek eta indarrean den ikuspegi politikoarentzat deserosoa izan litekeen literaturak lortzen al dute ikusgarritasunik laguntza publikoen bitartez? Merkatuan zabalduen dauden joerak indartzen ote dira laguntzen bitartez ala kanona berritzeko erabiltzen ote dira?

Tokian toki eta garaiz garai komeni da aztertzea itzulpen politiken beharra, eraginkortasuna eta erabilgarritasuna. Kulturen arteko harremanak indartzeko tresna diren heinean, besteenganako harremanean neurtu behar da itzulpen horien errealitatea. Nazio-marka sustatzeko tresna izan daitezkeenez, pentsatzekoa da herrialde batek berariaz diseinaturiko nazio-ikuspegi jakin bat indartzeko balioko dutela kanporako itzulpenek. Alabaina, itzulpenok argitaratuko dituen herrialdeak eta bertako argitaletxe zein irakurleek jatorrizko kulturaren iruditeria jakin bat izaten dute; konparazio batera, kultura bat izan liteke besteen begietara exotikoa, txikia, erreferentea, modernoa edo atzerakoia. Ezin pentsa liburuek iruditeria horri iskin egingo diotenik. Hala, itzulpenak sustatzeko jatorrizko herrialdeak eginiko lanketa, inbertsioa eta esfortzua ez dira nahikoak izango aurreikusitako eragina lortzeko.

Itzulpena sustatzeko laguntzen programek askotariko errealitateak biltzen dituzte eta bakoitza bere testuinguruan ulertu behar da. Dena den, elkarrekiko harremana ere ez da bazter utzi behar: programen artean edo herrialdeen asmoen artean tentsioak ere sor litezke, guztiak ari baitira norberaren literaturaren nazioarteko zabalkundea handitu nahian, asimetriak ezaugarrituriko mundu mailako literatur sisteman lekua bilatu nahian.