Juan Pedrorenak (III):ย elkar, elkarrekin, elkarrentzat

Fernando Rey Escalera

Lehengoan burura etorri zitzaidan berriz Juan Pedro Etxegarai lankide zenak behin erakutsitako eta idatzarazitako perla horietako bat. โ€œApunta ezak, Fernando, lehengoan Lesakan aditutakoa. Gelditu dadila nonbait idatziaโ€.

Orduko hartan โ€œelkarโ€ zen gaia, eta gaur egun neurri batean, gaztelaniaren aldean, harrigarri gertatzen diren รฑabardura batzuk.

El otro dรญa fuimos al monte un grupo de amigos, pero al final nos perdimos.
Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, baina azkenean galdu egin ginen.
Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, baina azkenean elkar galdu genuen.

Gaur egun, gutxik esanen genuke azkeneko esaldi hori, baina, Juan Pedrok esan zidanez, berarekin solasean ari zen xahar hark oso ongi bereizten omen zituen bi egoerak.

Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, nonbait okerreko bidea hartu, eta, azkenean, galdu egin ginen.
Lehengoan mendira joan ginen lagun batzuk, solasean hasi, bi talde egin, bata bestearengatik urrundu, eta, azkenean, elkar galdu genuen.

Eta, horrekin loturik, beste esaldi bat ere esan zidan nire koadernotxoan apuntatu nezan.

Etxera ailegatu, eta berehala ohartu ginen haserre zeudela.
Etxera ailegatu, eta berehala ohartu ginen haserre zeudela elkarrekin.

Testuinguruak argi uzten du normalean, baina, Jon Etxegaraik nabarmentzen zuenez, euskarak baliabide bat du garbi uzteko haserre zeuden horiek bat bestearekin ote zeuden haserre, edo biak beste norbaitekin.

Esan dezadan, bidenabar, hauxe gehitu zidala Jonek:

โ€œBitxikeria da segur aski, baina nik bati baino gehiagori aditzen diot โ€œelkarrentzatโ€ erraten: Haserre daude elkarrentzatโ€.

Hizkuntza korrespondentziak

Beรฑat Sarasola Santamarรญa

Baudelaireren poesia lantzen hasiak ginen klasean eta Les Fleurs du Maleko โ€œCorrespondancesโ€ poema irakurtzea proposatu nien ikasleei. Espainierazko taldea izaki, Alain Verjat eta Luis Martรญnez de Merloren itzulpena jarri nien, Cรกtedra argitaletxeak argitaratua. Frantsesezko jatorrizkoa ere eskura paratu nielarik, lehen bertso-lerroarekin hasi ziren komeriak. Halaxe idatzi zuen Charles zaharrak: โ€œLa Nature est un temple oรน de vivants piliers / Laissent parfois sortir de confuses parolesโ€. Aipatu itzultzaileek, berriz, horrela ekarri zuten espainierara: โ€œLa Creaciรณn es un templo de pilares vivientes / que a veces salir dejan sus palabras confusasโ€. Lehen bertso-lerroarekin esan dut, baina lehen izenarekin hasi ziren komeriak: Nola arraio itzuli zuten โ€œCreaciรณnโ€ moduan frantsesez โ€œNatureโ€ zena? galdetu zidaten ikasle asaldatuek.

Eskolan halako auziak agertzen direnean itzultzailearen defentsa da boteprontoan ateratzen zaidan lehen keinua; hots, aukerak aukera, hitz eta erabaki bakoitzaren atzean jokabide motibatu bat egoten dela, ezer ez dela ausazkoa itzulpenaren kasuan. Ados egon zaitezke edo desados, itzulpena egokiagoa edo desegokiagoa izan daiteke, baina ez da komeni begiratu azkar batez itzultzailearen lana epaitzea. Ezagutzen ditudan itzultzaileengatik diot, jende-modu saiatu, diziplinatu eta burutsua izaten baita. Ez dute idazlearen askatasuna, onerako eta txarretako, eta horrek askoz ere zorrotzagoak izatera eramaten ditu, oro har eta salbuespenak salbuespen, noski (ez dakizkidan orain idazleak haserretu!). Hori esanda, auzia aztertzeari ekin genion.

Ez da erraza itzultzailearen larrutan jartzea, baina esango nuke itzultzaileak โ€œCreaciรณnโ€ aukeratu zuela poema osorik eta artez irakurriz gero argi dagoelako hitzaren zentzua hori dela. Hau da, DRAEren arabera โ€œNaturalezaโ€ren bigarren adiera dena: โ€œConjunto de todo lo que existe y que estรก determinado y armonizado en sus propias leyesโ€. Eta ez hirugarrena, egun burura lehena etortzen zaiguna (ziur aski): โ€œMedio fรญsico en el que coexisten los seres vivos y los inertes al margen de la vida urbanaโ€. Hau da, poema horretan (eta beste batzuetan, โ€œLa gรฉantโ€en, adibidez) Baudelaire ez da naturaz ari zentzu ekologikoan, zentzu metafisikoan baizik; hots, existentziaz ari da, ez arbola, txori, belaze eta ur gardeneko errekastoez. Izan ere, hurrengo lerroetan โ€œbatasun sakon eta ilunโ€ batez ariko zaigu, edota โ€œzera infinituen hedapenazโ€. Horregatik, itzultzaileak, seguru asko, nahasmendua ekiditeko erabili zuen โ€œCreaciรณnโ€ hitza, den guztiaz, unibertsoaz, ari delako poema. Erabakia indartzera dator gainera kontu klabe bat: naturak tradizio luze eta oso markatua du poesian, are gehiago erromantizismoan, eta Baudelaire hain justu erromantizismotik sinbolismorako jauzia egiten ari delarik, ondo egon daiteke zehaztea hor Baudelaireren natura ez dela erromantikoena (itzulpen horren kritiko asaldatu bati blog batean irakurri diodan kontrara, bide batez), are gutxiago poesia klasikoko natura locus amoenus zentzuan. Poesia pixka bat irakurri duen edonork poema batean natura irakurri eta automatikoki pentsatuko du adiera horietan, tradizio poetikoak duen pisuagatik. Aitzitik, hemen, esan bezala, Baudelaire beste bide batzuetatik doa. Imajinatzen dut hori guztia buruan zutelarik egin zutela itzultzaileek โ€œCreaciรณnโ€ hitzaren alde.

Alabaina, egia da, bestetik, aldaketa ez dela nolanahikoa, are gehiago frantsesaren eta espainieraren arteko gertutasuna aintzat harturik. Ez da frantses askorik jakin behar โ€œNatureโ€tik โ€œCreaciรณnโ€erako jauzian, lehen begiratuan behintzat, traizioa ikusteko eta ez tradukzioa, eta halaxe ikusi zuten nire ikasle asaldatu maiteek. Izan ere, โ€œNaturalezaโ€ hitzaren aldekoek argudio on bat dute, eta niretzat ere, dena esaten hasita, horixe dateke argudiorik indartsuena: frantsesezko irakurleak hitzaren anbiguetatearekin borrokatu behar du eta berdin-berdin egin adiera baten edo beste baten alde. Edo, beste modu batera esateko, eta hemen idatzi nuen lehenengo artikuluan aipatutako kontu bat berreskuratuz, Baudelairek frantsesez ere aukera izan zuen โ€œNatureโ€ren ordez โ€œCrรฉationโ€ erabiltzeko, eta lehenengoaren alde egin zuen. Orduan, egoki ote da, originalaren anbiguotasuna erauztearen izenean, espainierazko irakurleari lana โ€œerraztuโ€ eta hitzaren balizko zentzu zuzena ematea?

Aukera horrek ere baditu beste albo-kalte ez txikiak gainera. โ€œCreaciรณnโ€ek oihartzun erlijioso nabariak baititu, โ€œnaturalezaโ€k ez dituena, eta hori ere kontuan hartu beharko litzateke. Hau da, espainierazko bertsio horretan poemak kutsu erlijioso eta are kristaua har lezake, originalean ez dagoena eta, bide batez, Baudelaireren mundu poetikoan oso arazotsua izan daitekeena. Esan dezadan honek guztiak erakusten digula beste kontu garrantzitsu bat, batzuetan ahaztu egiten dena: itzulpen literarioan, jatorrizko hizkuntza eta helburu hizkuntzak dominatzea bezain garrantzitsua dela literatura (literaturaren historia, literaturaren teoriaโ€ฆ) dominatzea.

Ez alferrik, espainierazko bertsio gehienek (eta ez daude gutxi) โ€œnaturalezaโ€ren alde egiten dute. Kontsultatu ditudan ingelesezkoek ere โ€œNatureโ€ erabiltzen dute eta ez โ€œCreationโ€, eta euskaraz ere, Patxi Apalategi zenak โ€œNaturaโ€ hautatu zuen, eta berdin Xabier Bovedak. Kurioski, baina, espainieraz, ez dira Verjat eta Martรญnez de Merlo izan bakarrak โ€œCreaciรณnโ€ hautatzen. Zergatik?

1957an Josรฉ Marรญa Valverdek itzuli zuen poema eta โ€œCreaciรณnโ€ hitza hautatu. Nire hipotesia da oso posible dela geroko itzultzaile batzuek, Valverderen sona eta itzalak markaturik, aukera horren alde egin izana halaber. Sarritan, hizkuntza baterako lehenengo itzulpenak asko markatu baititzake geroko itzulpenak ere, batez ere itzulpen hori izen โ€œhandiโ€ batek egina bada. Argumentum ad verecundiam delakoa existitzen den bezala existitzen dela Translatium ad verecundiam, alegia.

Adimen artifizialari galdezka (eta II)

Xabier Olarra

Duela hilabete eta erdi blog honetantxe argitaratutako artikuluan AArekin (Chat GPTrekin zehazki) izandako esperientzia baten berri eman nuen, Marie Aude Murailleren Sauveur et fils liburuan ageri den esaldi bati buruz argibideak eskatuz egindako galdera bat zela eta.

AAren berri izan nuenean, esan zidaten AAko robotak โ€œikasiโ€ egiten duela, alegia, berarekin izandako elkarrizketatik ikasteko mekanismoak dituela. Beraz, duela hilabete eta erdi egin nizkion galdera berdinak egin dizkiot zenbat ikasi duen egiaztatzeko.

Orduan esan nuen nik egindako galderari buruz emandako erantzuna barregarria izan zela, eta erakutsi nuen Googleri ondo galdetzen jakinez gero, erantzun hobeak edo (niretzat behintzat) zentzuzkoagoak lor daitezkeela.

Horregatik, gaurkoan bi gauza erakutsi nahi ditut: lehenbizikoa (artikuluaren bukaeran agindu bezala) birgaldera โ€œlagungarriaโ€ egindakoan โ€•epaileen estiloraโ€• zer erantzun eman zuen. Eta bigarrena, duela hilabete eman zuen erantzun berdina den edo zerbait โ€œikasi duenโ€. Orduan galderak gaztelaniaz egin nizkion, eta gaur galdera berdinak euskaraz egin dizkiot eta hona emaitzak:

1.- Sauveur & fils liburuan, Marie-Aude Murail-ek pertsonaien izenak ez ditu kasualitatez aukeratzen. Eliane izenaren eta anorexiarako โ€œpredestinazioarenโ€ arteko lotura ez da azalpen biologiko edo literal bat, baizik eta esanahi sinboliko eta narratibo bat.

โ€œElianeโ€ izena โ€œร‰lieโ€ (Bibliako profeta) izenetik dator, eta askotan espiritualtasunarekin, perfekzioarekin edo goragoko idealekin lotzen da. Murailen istorioan, horrek iradokitzen du pertsonaiak perfekzioaren, kontrolaren edo โ€œgarbitasunarenโ€ bila dabilela. Anorexiarekin lotuta, ideia horiek sarri agertzen dira: gorputzaren kontrol zorrotza, perfekzio-nahia eta norberaren irudi idealizatu bat lortzeko obsesioa.

Erantzuna ez da lehenbizikoan bezain aldrebesa, baina garbi dago azalpenak kale egiten duela.

2.- Birgaldera: Eliane izenak โ€•izen predestinatuaโ€• izan al lezake loturarik Eliane Krtolitzak idatzitako artikulu honekin: โ€œAccompagnement ร  la maternitรฉ d’une jeune femme anorexique/boulimiqueโ€, Eliane Krtoliza et Ouriel Rosenblum (in Quand manger fait souffrirโ€)?:

Erantzuna: โ€œGaldera oso interesgarria da โ€• baina zuzenean esanda: ez dago frogarik edo aztarnarik Marie-Aude Murail-ek Eliane izena aukeratu zuenik Eliane Krtoliza-ren artikulu zehatz horri erreferentzia eginez.

Hala ere, zure intuizioa ez da erabat zentzugabea, eta hemen dago รฑabardura garrantzitsuaโ€: (eta ondoren โ€œaldez aurretik prestatutakoโ€ azalpen sail bat).

Laburbilduz:
ยทย  โŒ ez dirudi Eliane izena Krtolizaren artikuluagatik aukeratua denik
ยทย  โœ… bai dirudi bi testuek pentsamendu psikoanalitiko beretik edaten dutela

Nik ateratzen ditudan ondorio batzuk:

  1. Robotak beti erantzuten du, are astakeria esan behar badu.
  2. Oso adeitsua da, eta beti emango dizu arrazoia (erabat ezin badu, partez behintzat).
  3. Funtsean robot batek bezala funtzionatzen du, beraz โ€œlehengo lepotik buruaโ€ moduan programatua dago: galdera berdina, erantzun berdina.
  4. Ez badiozu egiaztatzeko moduan zerbait frogatzen, arrazoia emango dizu, baina baldintzatua nolabait.

Eta hurrena, gezur txiki bat esan diot robotari ea zer-nolako erreakzioa duen ikusteko.

Liburu hori, Sauveur et fils, itzultzen ari naiz, eta egileak esan dit Eliane izena horregatik aukeratu zuela pertsonaia batentzat, Eliane Krtolitza Frantziako psikologoaren omenez. Zer diozu?

Eta oraingoan bai, arrazoia eman dit:

โ€œMarie-Aude Murail-ek berak baieztatu badizu Eliane izena aukeratu zuela Eliane Krtolizaren omenez, orduan hemen ez gaude soilik sinbolismo orokor baten aurrean, baizik eta erreferentzia intertestual kontziente baten aurreanโ€.

Are gehiago, prezio berean (oraingoz dohainik), aholku batzuk eman dizkit itzulpenerako:

Itzulpenari begira (oso garrantzitsua)

Hau kontuan hartuta, zuk itzultzaile gisa aukera batzuk dituzu:

– Izenari eutsi (gomendagarriena) โ†’ erreferentzia mantentzen duzu
– Ohar txiki bat gehitu (beharrezkoa bada) โ†’ irakurleak pista gal ez dezan
– Testuan zehar รฑabardurak zaindu โ†’ Elianeren diskurtsoak tonu โ€œklinikoโ€ edo barne-kontrol horrekin koherente izan daitezen

Gaur goizean, ea zer moduzko ikaslea den egiaztatu nahi izan dut, ea duela hilabete eta atzo izandako elkarrizketatik zerbait โ€œgelditu al zaionโ€ buruan. Horretarako, hau galdetu diot:

ยซNor da Eliane Krtoliza?ยป (ร‰liane azenturik gabe idatzita).

Aitzakia bila hasi da, esanez ez zaiola izena ezaguna egiten, eta hutsen bat egongo zela izen horretan.

Gero pista garbia emanda, ยซร‰liane Krtoliza (eta izena azentu eta guzti idatzita) Quand manger fait souffrir liburuko artikulu baten egileaยป. Errua niri botaz erantzun du:

Bai โ€” hemen dago gakoa: izena apur bat gaizki zegoen ๐Ÿ™‚.

Eta handik pixka batera berriro galdetu diodanean nor den Eliane Krtoliza, oraingoan azenturik gabe nahita idatzi arren, zuzen erantzun du. Hori bai, gaztelania garbian nik euskaraz galdetu arren: (!)

Sรญ โ€” ahora ya se puede responder con bastante claridad ๐Ÿ™‚

๐Ÿ‘‰ ร‰liane Krtolitza es una psicรณloga clรญnica francesa especializada en perinatalidad (embarazo, nacimiento y primeros vรญnculos madre-bebรฉ).

Hemendik hilabetera galdetuko diot berriz, ea gogoan dituen emandako erantzunak edo nola dabilen โ€œmemoria hurbilโ€ez. Ea nik โ€œerakutsitakoaโ€ aintzat hartzen duen.

Emaitzak datorren urtean (bbg).

Intentzioarekin…

Aitor Ugarte Arruebarrena [1]

โ€œOlentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentzioarekin
ikatz egiteraโ€.

Haurtzarotik ezagun dugun gabon-kopla horrek, agian oharkabean, hausnarketarako ate bat zabaltzen digu. Niri, behintzat, beti iruditu izan zait horrela, txikitatikโ€ฆ Zer esan nahi du benetan โ€œintentzioarekinโ€ ikatz egitera joateak? Eta are gehiago: hitz hori darabilgunean, benetan kontziente gara esaten dugunaz?

Izan ere, ia inork zalantzan jarri ez duen kopla horrek badu, ordea, arrakala bat: zer egiten du โ€œintentzioarekinโ€ bezalako egitura batek hor? Benetan euskararen barrutik sortutako esamoldea al da hori, ala erdararen itzal luze baten adierazle?

Askoren ustez, euskarak ez du halako makulurik behar helburua adierazteko. โ€œIkatz egitera joan daโ€ esatea nahikoa eta zehatza da gure hizkuntzan, haien ustetan. Agian, โ€œikatz egiteko asmoarekinโ€ ere esan genezakeโ€ฆ Edo, asmatzen hasita, โ€œhelburua izanik ikatz egiteaโ€, nik aurrekoan proposatzen nuen bezala.

โ€œIntentzioarekinโ€ gehitzea, hortaz, ez da soilik soberakina; susmagarria ere bada. Gaztelaniazko โ€œcon la intenciรณn deโ€ฆโ€ egituraren kalko garbia dirudi, eta, hori horrela bada, zergatik errepikatzen dugu hain lasai, ia santututako kopla baten barruan?

Are gehiago: koplaren egilea ezezaguna dela esan ohi da, tradizioaren parte balitz bezala, euskaldun guztion ondare anonimoa. Baina, benetan, hala al da? Edo โ€œanonimotasunโ€ horrek ez al du estaltzen, nolabait, une jakin bateko eragin linguistiko eta kultural zehatz bat? Ez ote dugu, โ€œbetidanikakoaโ€ dela esanez, kritikarako aukera ere neutralizatzen?

Nire iritziz, hemen ez dago jokoan hitz bakar bat soilik. Kontua da zein erraz normalizatzen ditugun kanpotik datozkigun egiturak, batez ere tradizioaren etiketa daramatenean. Eta, orduan, ia ezinezkoa bihurtzen da galdera egitea bera ere: nork idatzi zuen kopla hori? Noiz? Zein hizkuntza-ingurunetan? Eta zergatik darabil halako egitura bat?

โ€œFolklore kontzeptuari leial, Olentzeroren koplek ez dute egile ezagunik. Eta, adituen aburuz, ez dira oso zaharrakโ€โ€ฆ Hori dio Mikel Aramburu Urtasunek hemen: Olentzero. Mikel Aramburu Urtasun โ€“ Olentzerozaleen Elkartea.

Beraz, uste baino modernoagoa izan liteke kopla hori, baina zein asmorekin edo intentziorekin idatzi zuen egile anonimo horrekโ€ฆ Intentzioarekin edo intentziorik gabe idatzi zuen?

Izan ere, Olentzeroren koplak ez du egile identifikagarririk. Ahozko tradizioko testua da, eta haren forma, gaur ezagutzen dugun moduan, XIX. eta XX. mendeen artean finkatu omen zen, herri-transmisioaren bidez. Horrek ondorio metodologiko argi bat dakar:

Egilearen intentzionaltasunari buruzko galdera ez da aplikagarria. Ez dago โ€œkalko kontzienteโ€ baten hipotesia babesteko testuinguru biografikorik, ezta testu-ekoizpenaren baldintzarik ere. Ahozko literaturan, โ€œasmoaโ€ ez da egilearena berarena, komunitatearena baizik, eta komunitateak ez du kalko ironikorik egiten: funtzionalki egokiena den forma erabiltzen du.

Ironiaz esanda: egilearen intentzioa bilatzea, egilerik ez dagoenean, Olentzeroren lanโ€‘kontratuaren baldintzak aztertzea bezain zientifikoa litzateke.

Paradoxa bitxi bat ageri da hemen. Intentzioaz ari gara, kontzientziaz, asmoaz… Baina, baliteke hitz hori bera erabiltzea horrelako kopla โ€œherrikoiโ€ batean ez izatea guztiz โ€œintentzionalaโ€, baizik eta automatismo baten ondorio. Gaur egungo gizartean, askotan gertatzen zaigun bezala, gauzak egiten ditugu, baina ez dugu beti pentsatzen zergatik.

โ€œIntentzioarekinโ€ esaten edo kantatzen dugu, baina agian inoiz baino gutxiago ari gara intentzioaz. Beste asko baino esaldi ez-intentzionalagoa da inondik ere. Ez baitago intentziorik, ez hizkuntza erabiltzean, ez pentsatzean. Esaldiak errepikatzen ditugu, egiturak barneratzen ditugu, baina gutxitan gelditzen gara pentsatzera eta galdetzera ea benetan haiek guztiak gureak diren. Eta ez bakarrik zer egiten dugun jakiteko, baizik eta nola eta zergatik egiten dugun jakiteko ere bai. Eta horrek hizkuntzan ere badu isla: hitzak hautatzea kontzienteki, gure pentsamenduaren parte baitira.

Horregatik, agian garaia da kopla sakratuak ere deseraikitzen eta desakralizatzen hasteko; ez tradizioa suntsitzeko, baizik eta hura ulertzeko. Bestela, arriskua da, folklorearen izenean, inertziari eustea, inertzia horren emaitza, askotan, ez baita hain โ€œgureaโ€.

Azken finean, Olentzeroren koplak iradokitzen diguna baino gehiago esaten digu. Beharbada ez dugu beti mendira joan beharko ikatz egitera, baina egunerokoan badugu aukera gauzak intentzioz egiteko. Eta agian hortik hasi behar dugu: hitzetatik bertatik.

Beraz, benetako galdera ez da Olentzero zertara joan zen mendira, baizik eta guk zergatik errepikatzen dugun mendira joan zela intentzioarekin (ikatz egitekoarekin?), ia pentsatu ere gabeโ€ฆ


[1] Artikulu hau, partez, AAren laguntzarekin egina da.

Julia gogoan

Juan Garzia Garmendia

Ez dun biderik atzera,
biziak bultza baitegin,
ulu luze baten gisa, atergabea.

Noizbait etsiak hau joko;
galdurik, bakarrik, noizbait
beharbada damutuko jaio izana.

Ez geratu inoiz bazter,
bide ondoan ez esan:
ยซEzin dut gehiago, kito, hementxe plantoยป.

Bizi eder bat daukan zain;
saminak samin, ez dun hik
lagunik faltako, maite, lagun maiterik.

Gizon bakar bat, emakume bat,
hola harturik, banaka,
hauts ditun besterik gabe, ez ditun ezer.

Oroit hadi, bada, beti,
hiretzat direla hitzok,
hi gogoan, hi gogoan bururatuak.

Palabras para Julia (Josรฉ Agustรญn Goytisolo)

Itzulpena sustatzeko laguntzak aztergai

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Itzulpen politikei buruzko nazioarteko jardunaldi batean parte hartu berria naiz. Erakunde publikoek sustatutako itzulpenak izan ditugu aztergai, hain zuzen ere, munduko hainbat txokotako literatur itzulpenak argitaratzera bideratuak. Kanporako zabalkundea sustatzen duten itzulpen programak edo laguntzak izan ditugu batik bat jomugan. Diplomazia kulturalaren parte dira halako egitasmoak: norberaren kultura beste herrialde batzuetan ezagutarazteko bidea ematen dute eta, horretaz gain, norberaren kulturari balioa emateko ere balio izaten dute. Nazioa, kultura eta herrialdea eraikitzeko tresna gisa uler litezke, nazio-marka sustatzeko trepeta.

Herrialde, kultura eta hizkuntza ugari eta askotarikoetan eskaini ohi dira literatur lanak erdaratzeko laguntzak. Laguntza ematen duten erakundeak askotarikoak izan ohi dira, bai eta laguntza programa horietan parte hartzen duten agenteak ere. Horien nolakotasuna ezagutzeak lagunduko digu ikusten zer-nolako lana egiten duen bakoitzak, zer-nolako helburuak dituen eta zer-nolako emaitza lortzen ote duen. Itzulpenak egiteko laguntza programen azterketa xeheari esker, bai eta programen arteko alderaketaren bitartez, norberaren errealitatea gehixeago ezagutzeko parada sortzen da, norberaren herrialdeko sustapen bideak eta haien eraginkortasuna sakonago ulertzeko.

Azken urteetan ikaragarri hazi da erdaratzeko laguntzak ematen dituzten laguntza programen kopurua nazioartean. Literaturaren balio sinbolikoa handitzeko tresna eraginkorrak dira, eta literatur lanak munduan zehar zabaltzen laguntzen dute. Alabaina, zer pentsa ematen duten hainbat elementu ere kontuan izan behar dira.

Batetik, erakunde publikoek sustatutako laguntzak izanik, erakunde horiek barne biltzen dituen herrialdearen nazio-ikuspegia eta kultur identitatea bere egiten ditu normalean delako itzulpen programak. Hori hala izanik, laguntzen ote da ofizialak ez diren hizkuntzetako ekoizpena? Jasotzen al dute, esaterako, hizkuntza indigenetan idatzitako lanek beste hizkuntza batzuetara itzultzeko laguntzarik? Hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetako erakundeek itzulpenak sustatzeko baliabide mugatuagoak izaten dituzte hizkuntza handietako erakundeek baino. Hortaz, itzulpenak diruz laguntzeak ez ote ditu hizkuntzen arteko desorekak are handiago egiten? Horretaz gain, bazterrekoak diren diskurtsoek eta indarrean den ikuspegi politikoarentzat deserosoa izan litekeen literaturak lortzen al dute ikusgarritasunik laguntza publikoen bitartez? Merkatuan zabalduen dauden joerak indartzen ote dira laguntzen bitartez ala kanona berritzeko erabiltzen ote dira?

Tokian toki eta garaiz garai komeni da aztertzea itzulpen politiken beharra, eraginkortasuna eta erabilgarritasuna. Kulturen arteko harremanak indartzeko tresna diren heinean, besteenganako harremanean neurtu behar da itzulpen horien errealitatea. Nazio-marka sustatzeko tresna izan daitezkeenez, pentsatzekoa da herrialde batek berariaz diseinaturiko nazio-ikuspegi jakin bat indartzeko balioko dutela kanporako itzulpenek. Alabaina, itzulpenok argitaratuko dituen herrialdeak eta bertako argitaletxe zein irakurleek jatorrizko kulturaren iruditeria jakin bat izaten dute; konparazio batera, kultura bat izan liteke besteen begietara exotikoa, txikia, erreferentea, modernoa edo atzerakoia. Ezin pentsa liburuek iruditeria horri iskin egingo diotenik. Hala, itzulpenak sustatzeko jatorrizko herrialdeak eginiko lanketa, inbertsioa eta esfortzua ez dira nahikoak izango aurreikusitako eragina lortzeko.

Itzulpena sustatzeko laguntzen programek askotariko errealitateak biltzen dituzte eta bakoitza bere testuinguruan ulertu behar da. Dena den, elkarrekiko harremana ere ez da bazter utzi behar: programen artean edo herrialdeen asmoen artean tentsioak ere sor litezke, guztiak ari baitira norberaren literaturaren nazioarteko zabalkundea handitu nahian, asimetriak ezaugarrituriko mundu mailako literatur sisteman lekua bilatu nahian.

Ondorio, gihar-min eta kurbatura

Fernando Rey Escalera

Bada hitz bat euskaraz asko gustatzen zaidana nahiz eta ez dagoen inon jasoa (oraindik): ez Euskaltzaindiaren Hiztegian, ez Orotarikoan, ez inon (nik dakidala). Igantziko lagun bati aditu nion, eta, berehala, ttak, buruko disko gogorrean sartu nuen, aspaldi bainenbilen bila. Harrezkeroztik erabiltzen dut, lagun igantziar hori gogoan.

โ€œOndorioโ€ da, baina adiera espezifiko batean: gaztelaniazko agujeta edo frantsesezko courbature adierazteko.

Agujeta edo courbature giharretako min berezi bat da, ziztada modura sentitzen dena, teknikoki DOMS deitua (Delayed Onset Muscle Soroness), hots, โ€œberandu hasitako edo agertutako gihar-minaโ€. Ohi ez bezalako ariketa edo ohi baino gogorragoko ariketa egin eta handik 12-48 ordura agertzen da, muskulu-zuntzen mikrohausturek sortua. Hori da, behinik behin, gaur egungo teoria. Nik medikuntza ikasi nuen garaian, beste azalpen bat ematen zitzaion: azido laktikozko mikrokristalak sortzen omen ziren, orratz ttiki batzuk, eta horregatik sentitzen omen genituen ziztadak. Mikrolesio horiek egokitzapen prozesu natural baten ondorio dira. Arrazoia edozein dela ere, ederki dakigu ez dela batere larria: berez desagertzen dira 3-7 egunean. Azukre-urak ez ditu sendatzen. Hidratazioa eta atseden aktiboa dira sendabide hoberena.

Nire lagun igantziarraren etxean honela erabiltzen dute: โ€œAspaldiko partez atzo mendira joan nintzen, eta gaur ondorioa izterretanโ€. โ€œBaratzean makurtua denbora luzean ibili, eta gaur ondorioak gerrianโ€.

โ€œOndorioโ€ hitza, berez, inespezifiko samarra izaten ahal da, bai, baina ez dute modu inespezifikoan erabiltzen. Beste adiera bat da, berariaz horretarako erabilia. Horregatik iruditzen zait hiztegian agertzeko modukoa dela. Agertuko ahal da inoiz! Nolanahi ere, adiera horrekin ere, sekula aditu ez duenak ongi ulertuko du testuinguruak lagundurik.

Xabier Olarrak gogorarazi dit gure lankide Juan Pedro Etxegarai lesakarrak โ€œorratzakโ€ esaten zuela, baina, han eta hemen bilaketa eginik, ez dut inon halakorik aurkitu, eta, beraz, duda gelditzen zait jende gehiagok erabiltzen ote duen horrela edo berak egindako itzulpena zen.

Jakina, egin dut nire ikerketatxoa ere. Eta ikusi dut zer dioten gure hiztegiek. Hau da panorama:

Elhuyar
agujeta
2ย ย s.f.ย (pl.)ย (gihar-)min
anteayer anduve corriendo y todavรญa tengo agujetas: herenegun korrika egin nuen eta oraindik ere hanketan mina daukat
Zehazki
agujetasย fplย gogordura(k).
Labayru
agujeta
2 s.f.pl.ย Dolor muscular
giharretako min,ย giharra-/gihar-min.
Ayer hice demasiados ejercicios abdominales y hoy tengo agujetas por todo el cuerpo:ย Atzo ariketa abdominal lar egin nebazan eta gaur giharretako mina daukat gorputz osoan.ย (bizk)
Nola erran
courbature
nom fรฉminin
gogorduraย โ€“ย gogordรผraย (ZU)ย โ€“ย gihar min
plein de courbaturesย 
gogorduraz estaliaโ€“ย gogordรผraz beterik (ZU)ย 

Galdetu diot nire fisioterapeutari, Ihitz Iriart zuberotar iruรฑeartuari, on-ona eta arduratsua baita fisioterapian zein euskaran, eta garbi esan dit โ€œkurbaturakโ€ erabiltzen dutela bere etxean (eta Zuberoan), frantsesetik hartutako mailegua, alegia. Gogordรผra eta gihar-min ere hor daudela, baina berak, gaur egun, โ€œabusetakโ€ esaten duela.

Bergarako Udalak plazaratutako testu bat ere aurkitu dut, gaia aipatzen duena:

2005-2006 ikasturtia. 1. unidade didaktikuaren eranskin berezixa: heziketa fisikuaren eta kirolaren inguruko lexikua, esamoldiak, hiztegixak…

Giharmina/ gihar ziztadak: abuxetak, gogordurak.

Orotariko Euskal Hiztegian, โ€œondorioโ€ sarreran ez dago bildua adiera hori. โ€œGogorduraโ€ hitzean, berriz, hauxe dago:

gogordura (L,ย R-uzt;ย Urtย IV 476,ย Dv)ย Ref.:ย A;ย Lh.
Entumecimiento.ย “Endurecimiento, entorpecimiento de miembros”ย A.ย “Courbature”ย Lh.
Oi, harrigarrizko gogordura! Oi, sepharen gaixtoa!ย Dvย LEdย 232.ย Hunat misionest heldu denak ez du zeren zangoetan gogordurarik ukhan.ย Propย 1888, 142.ย Azken horiek beraz holaย [lurrean berean]ย moxten zuten ardia, ez baitzuten gerruntze gogordurez axolatzerik.ย Larreย Artzain Eย 58.

Hori da, bada, panorama.

Besterik gabe, burura etorri zait ongi dagoela mailegu horiek onartzea (ez daude jasota Euskaltzaindiaren Hiztegian), baina hori bezain garrantzitsua dela euskaldunen ahotan bizirik dauden beste adiera horiek ere jasotzea. Hiztunak, gero, hantxe izanen ditu aukera horiek guztiak, egokiena iruditzen zaiona erabiltzeko, testuingurua zein den.

Begi-bistakoa da, bestalde, aberastasun lexikal handia dagoela oraindik biltzeko. Nik nire koadernotxoarekin jarraitzen dut hitz-ehizan, eta, ahal dudan neurrian, konpartitzen saiatzen naiz. Hemen idatzirik gelditzeak atea irekitzen du, segur aski, halako hitzek noizbait ere hiztegietara egin dezaten salto.

Atzeko ateak

Manu Lรณpez Gaseni

Joan den hilean izandako enkontru batean, Leire Azkargorta EIZIEkideak blog honetan idatzitako sarrera bat aipatu zidan. Kolaborazio hura ez nuela gogoan esan nionean, pixka bat harritu zen, eta orain nik, atzerabegirako desenkusa moduan, alegatu behar dut ezen, nire urtebetetze egunean argitaratu zelarik, egun hartan ez nuela bloga zabaldu. Testu hartan kontatzen duenez, abian duen doktore-tesirako aurrekariak biltzen ari zela, ikusi zuen itzulpengintzari buruz euskaraz aurkeztutako lehen doktore-tesia 2000. urtekoa zela. Urte hartako urtarrilekoa, gaineratzen dut nik; Itzulpengintzako lizentziatura artean abiatzeko zegoela; eta Letren Fakultatetik kanpoko doktorego-programa alien baten emaitza izan zen.

Pasadizo horri gehitu behar zaio egun berean egin zidatela adinean aurrera joatearen poderioz soilik jasotzen diren aitortza horietako bat. Pozgarria, noski. Bainaโ€ฆ Handik astebetera, berriz, metroan sartu nintzela, gazte batek eserlekua eskaini zidan, nire bizitzan lehen aldiz. Adinarekin lotutako gauza gehiegi, halabeharrari egozteko. Eta horrek guztiak zer pentsa eman zidan, bistan denez.

Hasieran aipatutako egun hartara itzuliz, nire ohiko baldartasun soziala dela medio, gutxienez ordu erdi bat geroago erantzun nion Leireri. Haren gogorarazpenak gaia emana zidala blog honetan hitzartuta dudan azken testurako, denboraldikoa bederen, menturaz sekulakoa.

Berritasun-zale bat baino gehiago gaiarekin aspertuta badago ere, hamaikagarrenez aitortuko dut Itamar Even-Zohar ikertzaile palestinarraren teoriarik ezagunenak ibilbide akademiko osorako inspirazioa eman zidala. Eta geroko beste askori ere eman die, pozez ikusi dudanez, dagoeneko normalizatutako itzulpengintzaren ikerketa-eremuan.

Horren harira, beste toki askotan esandakoa errepikatuko dut hemen: gurearen antzeko sistema gazte edo/eta ahuletan, errepertorio eta genero periferikoek aukera gehiago dute, zenbaitetan, erdigunera hurbiltzeko eta are erdiguneko bihurtzeko ere.

Hala gertatu da, euskal literaturaren historian, itzulitako testu askorekin, eta hala gertatu zen, euskal eremu akademikoan, 2000. urteko tesi harekin ere. Kasu horretan, akademiarako sarrera eman zion atzeko atea nire bigarren arima izan zen: haur eta gazte literatura. Euskal mainstream literaturarik apenas zegoen garai batean, haur eta gazte literaturak bete zuen hutsune hura, itzulpenaren bidez batez ere. Eta genero periferikoek munta txikiko arreta jasotzen zuten garaian, periferiaren periferian dagoen genero baten azterketa sartu zen gibeleko atetik.

Gerora, Even-Zohar irakaslearen azterbidea aski emankorra izan da gure artean, itzulpengintzaren inguruko ikerketetan ez ezik, testu periferikoak zein kanonizatuak idatzi dituzten idazleen ibilbideen azterketetan ere. Hala, Xabier Etxanizek (2007, 2011) idazketa- eta itzulpen-tekniken laborategi bat ikusi zuen Bernardo Atxagaren haur eta gazteentzako obretan, gero lan kanonikoetan erabiltzeari begira. Ikertzaile berak, Karla Fernรกndez de Gamboarekin batera (2011), antzeko azterketa bat egin zuen Leire Bilbaoren obren gainean. Eta, azken adibide bat jartzearren, Aiora Sampedrok (2022) bere doktore-tesian Harkaitz Canoren literatura aztertu zuen polisistemen teoriaren ikuspuntutik (atzeko atea, Canoren kasuan, genero periferikoekiko hibridazioa da).

Tankera bateko haur eta gazte literatura, itzulpenarekin batera edo gabe, behin baino gehiagotan atzeko atetik sartu, eta literaturaren etxeko gela nagusietara iritsi da. Adibiderik hurbilena, beharbada, Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak (1991) liburuak, gurean harrera epela jaso eta gero, alemanez lortutako arrakastarena da, Ludger Meesen itzulpenaren bidez. Lehenago, alderantzizko bidetik, Die unendliche Geschichte (1979) Michael Enderen eleberriaren itzulpenek izugarrizko sona erdietsi zuten mundu osoan (gurean, Istorio amaigabea, Idoia Gillenearen itzulpenean). Eta Behi euskaldunaren ondoren ere, beste hainbeste gertatu zen, esaterako, โ€œHis Dark Materialsโ€ (P. Pullman, 1995-2000) eta โ€œHarry Potterโ€ (J.K. Rowling, 1997-2007; euskaraz, Iรฑaki Mendigurenek itzuliak) liburu-sailen itzulpenekin.

Literatura โ€œorokorreanโ€, berriz, itzulpenaren bidezko atzeko aterik ezagunena hainbestetan aipatutako frantsesezko Poe da: frantses literatura bere onenean ez zegoelarik, Baudelairek itzulitako Histoires extraordinaires (1856, 1857) ipuin bildumek frantses sinbolismoaren ikur bihurtu zuten E.A. Poe. Irakurleak ez aspertzeko, azken adibide bat: Cien aรฑos de soledad (1967) eleberriaren ingeleserako itzulpenak ere espero gabeko arrakasta eta milioikako salmentak izan zituen ingelesezko sistema bestela iragazgaitzean (AEBn, Erresuma Batuan eta haren koroari atxikitako herrialdeetan), G. Rabassaren itzulpena medio.

Atzeko ateak ez dira beti gutxiestekoak. Gogoan izan Aliziak โ€œEdan nazazuโ€ zioen botilatxotik edan behar izan zuela, neurriz txikiagotu, eta berrogei bat zentimetroko atexka batetik herrialde miresgarrira sartzeko. (Laster konturatu zen, haatik, mundu hartan ere denak erotuta zeudela).

Itzultzaileen bekatu nagusia

Angel Erro

Itzultzaile lanean ibiltzen garen edo inoiz ibili garen hiru lagunek topo egin genuen nolabaiteko adiskideen bilera zabalago batean. Sexu kontuez mintzatzen hasteko atariko galdera molde hau atera zen noizbait: โ€œEta zein izanen litzateke, orduan, itzultzaileon bekatu kapital nagusia?โ€. Zazpiak atera genituen hizpide, izen-abizenak emanez kasu batzuetan, eta adibideren bat ere bai, taldeko besteak aspertu arte. Beranduago, etxerako bidean, eta agian hemengorako artikulu posible baten asmo lausoa buruan, hausnarrean hasi nintzen guztietan zein izan zitekeen gurean larriena: bekaizkeria, abarizia, hantustea, nagia, asekeriaโ€ฆ Ez dut gogoan ondorio argi batera iritsi izana.

Orain, denbora dezente igaro dela, eta entrega eguna gainean dudala, argixeago daukat zein joko nukeen nik itzultzaileen bekatu nagusitzat, ez hainbeste hari zer izen eman. Buruirizkeria? Alferkeria? Duela gutxi ikusi dut halako kasu bat. Argentinako egile batek idatzitako โ€œsalida de baรฑoโ€ hartu eta โ€œbainutik irteteaโ€ eman duenarena. Eta, horrek testuinguruan zentzu handirik ez zuen arren, hala utzi zuzentzaileak eta editoreak. Nik ez nuen inoiz espresioa entzunda, baina atzera-bilaketa bat eta Google Images aski izan ziren idazle argentinarrak euskaraz โ€œtxabusinaโ€ esan nahi zuela asmatzeko.

Natalia Ginzburgek bi tokitan kontatzen du โ€•poetak dioenez, muntako gauza batzuk bitan esan beharra dagoelakoโ€• aurrenekoz liburu bat itzultzen hasi zenean Leone senarrak emandako aholkua, nire iritziz inoiz itzultzaile bati eman zaion zorrotzena, ia sadikoa, baina emazteak hitzez hitz bete omen zuena: hitz guzti-guztiak bilatzeko hiztegian, are ezagunak zituenak ere, are etxe ere[1].

Hiztegi mendekotasun gehiegizkoa ere bekatu larria izan daiteke โ€•hortaz ez bide zion ohartarazi Leone Ginzburgek Nataliari, bere kasa ikasiko zuen berakโ€•, baina argi dago ezen hobekien dakizula uste duzun hizkuntzan ere ez dakizkizunen eremua potentzialki infinitua dela susmatzea bertute handia dela, hain zuzen, hiztegian bilatuta ere, izendatzen asmatzen ez dudan bekatu kapitalaren ifrentzuzkoa.


[1] โ€œLeone mi aveva detto che dovevo cercare tutte le parole nel vocabolario: anche quelle di cui sapevo il significato. Era sempre possibile trovare un termine piรน preciso e migliore. Questa frase la presi alla lettera e cercavo proprio ogni parola, anche maison. (Postfazione, in Marcel Proust, La strada di Swann, 560. or. (Einaudi, 1990). โ€œQuando ebbi finito di tradurre le prime quattro pagine, le diedi da vedere a mio marito, Leone Ginzburg, il quale mi disse che erano tradotte assai male. Allora, lentamente, ricominciai. Mio marito mโ€™aveva spiegato che dovevo cercare ogni parola nel vocabolario, ogni parola, anche quelle di cui sapevo benissimo il significato, perchรฉ poteva, il vocabolario, suggerire una parola piรน precisa e miglioreโ€. (Come ho tradotto Proust, in ยซLa Stampaยป, Torino, 1963ko abenduaren 11, 7. or.).

Itzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (III)

Lamia Filali-Mouncef Lazkano eta Patricia Jorge Kuartango

Olatua altxatzeak bi baldintza behintzat behar ditu aurretik. Lehena, jabetzea nolakoa den premia: zerbait egin ezean zulora goazela. Bigarrena, marrazten hastea: olatu berrirako helburu, irizpide eta estrategia orokorrak definitzeari ekitea
(Iurrebaso & Goikoetxea, 2025: 250-251).

Aurreko alean, ibilbidetxoa egin genuen normalizazioaren azken hamarkadetako historian zehar; ikusi genuen herrigintzak akuilatuta heldu garela, neurri handi batean, gaur egungo hizkuntza politiketara, eta, era berean, hortik abiatuta garatu dela gure lanbidea. Bestalde, euskararen normalizazioak bizi duen geldotze-faseaz mintzatu ginen, eta esan genuen geldotze hori galera bihurtu ez dadin ezinbestekoa dela eragile guztiok elkarrekin jardutea. Estrategia berriak margotzen hasteko proposamen xumea dakargu gaurkoan.

Lehenik, gure ustez berariaz definitu behar dira itzulpen-politikak edozein entitateren egiturazko marko orokor batean, baita euskara planetan eta normalizazio plan estrategikoetan ere: besteak beste, nola gauzatuko diren itzulpenak, zer baldintza minimotan, zer leku duten hizkuntza teknologiek eta zein gizakiek, zer denbora erreal behar den zeregin bakoitzerako, zertarako balio duen zeregin bakoitzak, zertarako ez, eta zertarako baliatuko diren, batetik, euskara teknikarien ezagutzak eta trebeziak eta, bestetik, IZIenak, kalitatezko komunikazio eraginkorra eta, oro har, euskararen biziberritzea gauzatzeko. Administrazioek eredu izan beharko dute horretan.

Izan ere, berariaz definitu ezean, itzulpen-politika ez-definitu batek 40 urtetako inbertsio eta ahalegina eraitsi lezake, biziberritzearen aldaketa soziala oztopatu, eta hegemonia indartu, hizkuntza hegemonia barne.

Normalizazioa teknifikatu eta profesionalizatu egin dela esaten da, baina gure iritziz profesional horien eskarmentua balioan jarri behar da. Aldaketa ekosozialerako ingurumen teknikarien lana baliatu daitekeen bezala, edo berdintasun teknikariena genero arteko desparekotasunari aurre egiteko, komunikazioaren arloko profesionalek ere euren lekua dute gizartean eta gizarte-aldaketan. Jakina, ezertarako ez digute balio teknikariek komunitatearen aldarrikapenik gabe.

Bigarrenik, gure ustez ezinbestekoa da itzultzaile formakuntzan soziolinguistikako ezagutzak txertatzea, eta euskal filologiakoan itzulpen ikasketetakoak. Izan ere, maiz praktikan bi ikasketetako pertsonak ari dira bata edo bestea egiten.

Guk dakigula, EHUko itzulpengintzako graduan eta masterrean ez dago inon azalduta zer den euskara plan bat, euskara zerbitzu bat edo euskara batzorde bat, eta behintzat euskal minorra lortzeko funtsezkoa dela pentsatzen dugu. Soziolinguistika aplikatuaz haratago, uste dugu ezinbestekoa dela formakuntza eskaintzea fenomeno soziolinguistikoei eta gizarte-egituren eraikuntzan hizkuntzak duen rolari buruz.

Izan ere, hizkuntza gutxituetako IZIak eta hizkuntza hegemonikoetakoak ez dira berdinak. Euskararen eta bestelako hizkuntza gutxituen kasuan, IZIen zereginen artean daude terminologia finkatzen laguntzea, hizkuntza estandarrerako dimentsio estilistiko-linguistikoa eratzea, kultur ondarea berreskuratzea eta eguneratzea, interferentzia kasuak kudeatzea edota kultura gutxitura eredu estetiko edo kontzeptual berriak ekartzea[1]. Praktikan 40 urte daramate IZIek lan horiek egiten, arituaren arituaz, eta askotan irizpiderik gabe. Ez al da ordua hizkuntz kudeaketa bereizi hori formakuntza arautuan egon dadin, eta ikerketan oinarritutako irizpide sendoak izateko?

Era berean, guk dakigula, itzulpen ikasketetako hausnarketak ez zaizkie euskal filologiako ikasleei iristen, eta aurreko alean azaldu genuen legez, ezin da euskararen bilakaera ulertu itzulpengintzarik gabe.

Azkenik, hurrengo belaunaldietara itxaron gabe, agenteen arteko elkarlana eta kontzientzia ezinbestekoak dira. Dinamika berriak eta elkarlanerako espazioak bultzatuko baditugu, eta erabaki-esparruetan gure lekua lortuko badugu, IZIok ezinbestekoa dugu plangintzaren unibertsoa ezagutzea, hain burokratiko, arrotz edo urruneko egin ahal zaigun esparru horretara hurbiltzea: jakitea plangintza zer den, nola antolatzen den, zelan funtzionatzen duen, zein irisgarritasun duen edo izan dezakeen, zer-nola lagun dezakegun…

Lanbide bereizi bi dira teknikariena eta itzultzaile-interpreteona, ados; baina ulertezina da rolak eta zereginak bereizteko behar hori muturreraino eramatea eta horretan tematzea, ezkerreko eskuak eskuinekoa zertan ari den ez jakiteraino. Eta, sarri askotan, horixe da euskara-zerbitzuetan gertatzen dena.

IZIok zenbat aldiz pentsatu ote dugun noraezean gabiltzala, itzulpenak txurroen moduan ekoizten, benetan zer-nora-norentzat-zertarako ari garen jakin gabe, dinamika antzu batean murgilduta, iparra han urrunean dakusagula baina bidean sigi-saga galduta… eta teknikariak, berriz, erabat etsita, dena paper, dena plangintza, dena taulak eta adierazleak, dena etorkizuneko promesak, noraezean haiek ere… Hortik, beraz, elkarlanaren beharra.

Agente-sare zabal batean txertatuta gaude, telelanean dabilen autonomo horretatik hasi eta erakunde batean lanean dabilen funtzionario horretaraino. Guk proposatzen dugun bidea da jabetzea euskal IZIon jarduna, euskara teknikariena bezala, normalizaziotik jaiotzen dela, edo, beste modu batera esanda, gure zereginari zentzua ematen diona aldaketa sozial baten motore garela konturatzea izan daitekeela, eta ez soilik bitarteko, testu jakin bat itzuli edo zuzentzeaz edo interpretazio-saio bat egiteaz harago.

Euskal IZIok normalizazioaren sostengu eta babeslekuetako bat gara; izan ere, erabilera-esparru berrietarako bizi-aukerak sortzen ari gara, beharrezkoak diren baldintza materialak eskaintzen. Erabilera efektiboa sortzen ari gara, erreberberazioak. Hizkuntza hegemonikoetan itzultzeko arrazoia sorburu-hizkuntza ez ulertzea izaten da, baina hizkuntza gutxituetan ez da hori izaten lege. Hiztun moduan inportantea da, beraz, batetik, dauden testuak eta baliabideak ezagutzea eta erabiltzea, eta, bestetik, aldarrikatzen jarraitzea beste hizkuntza batean dagoenak balioko baligu hura hartuko genukeela, baina ez digula balio, eta ez dela hura ulertzen ez dugulako.


[1] Garrido Vilariรฑo, X. M. & Luna Alonso, A. (1997). El traductor: Un agente de normalizaciรณn lingรผรญstica en las lenguas minorizadas. La palabra vertida. Centro virtual Cervantes, 10.