Asier Larrinaga Larrazabal
Batzuetan, erdarazko testu zinez bihurriak egokitzen zaizkit begien aurrean, eta, joko modura, euskaraz ematen ahalegintzen naiz. Halako bat aurkitu nuen Sevillan, kofradia baten egoitzaren ateburuan, euren izenarekin: «Pontificia, Real, Ilustre y Primitiva Archicofradía de Nazarenos del Santísimo Cristo de la Coronación de Espinas, Nuestro Padre Jesús con la Cruz al Hombro, Nuestra Señora del Valle y Santa Mujer Verónica».
Gonbidatuta zaudete jokoan parte hartzera. Azpian duzue nire itzulpena. Atseginez irakurriko nituzke zuen bertsioak.
Antzinako Nazareno Artxikofradia Pontifikal, Erreal eta Itzaltsua, Kristo txit Santu Arantzaz Koroatuaren, Gure Aita Jesus Lepoan Gurutzea Daramanaren, Gure Ama Ibarrekoaren eta Andre Dena Veronikaren adbokaziokoa


Jolas polita barikurako, Asier.
Tira, horra nirea:
“Nazarenoen Artxikofradia Pontifikal, Erreal, Gailen eta Antzinakoa, Arantzazko Koroazioaren Kristo Txit Santuarena, Gurutzea Lepoan Daraman Gure Aita Jesusena, Haraneko Gure Andre Mariarena eta Veronika Emakume Santuarena”.
Atsegin dutAtsegin dut