Xabier Olarra
Duela hilabete batzuk blog honetarako idatzitako Hika nork bere buruari artikuluxkan esan nuen erabat txunditurik gelditu nintzela Irati Jimenezen Begiak zabalduko zaizkizue saiakeran hitanoari buruz esandakoekin. Eta beste hiru artikulu beharko nituela hango โargudioeiโ erantzuteko. Hemen doa lehenbizikoa.
Dudarik gabe, oso aholku onak ematen ditu idazkera ulerterraza lortzeko: hitz arruntenak aukeratu, elkarrizketak belarrirako idatzi (irakurketa ahalik eta gozoena izan dadin), eta abar luze bat. Baina hitanoak literaturan izan behar lukeen lekuari buruz esaten dituenekin ezin naiz ados egon, ez argudioetan, ez arrazoibideetan, ez ondorioetan.
Hiru artikuluxka horiek idatzi nituenean, ez nekien bazenik hitanoa erabiltzearen zilegitasuna โbatez ere literaturaren arloanโ zalantzan jartzen zuenik, nahiz eta entzuna nuen idazle ospetsuren batek esana zuela โHori, zertarako?โ edo holako zerbait. Hortaz, erabilera egoki baterako nolabaiteko jarraibide batzuk tonto-tonto ematea-edo zen nire asmoa, besterik gabe. Ez nekien, esate baterako, goian aipatu liburuan hitanoaren erabilera literarioari โosoko zuzenketaโ egiten zitzaiola.
Esate baterako, honela dio Kontuz hitanoarekin atal mamitsuan:
| โLiburu honek izan ditzakeen irakurleei galdetuko bagenie normalean hika hitz egiten duten, gehiengoak ezetz esango luke. Euskaldun gehienok โia guztiok ez esatearrenโ zuka hitz egiten dugulako. Logikoena zer litzateke, beraz? Ba, kontrakoa egiteko motibo justifikaturik eta sinesgarririk ezean, gure liburuetako pertsonaiek zuka hitz egitea, jendeak hitz egin duen moduan, alegia. Ez dago esan beharrik ere literaturan hitanoa erabil daitekeela โegin, norberak nahi duen guztia egin liteke, inoren baimenik beharrik gabeโ. Are gehiago, idazle askok erakutsi digute gai direla, pertsonaiaren adinak, generoak eta jatorriak posible egiten duenean, hitanoaren erabilera adierazkorra, plastikoa, interesgarria eta ederra egiteko. Nahita ere, nik neuk ezingo nukeela aitortu behar dizuet. Eta aitorpenak egiten hasita, ez dudala nahi ere esango dizuetโ. (Komatxoen arteko aipu guztietako beltxak, harridura edo galdera-markak nireak dira, artikulu guztian) |
Holako argudio soziolinguistiko ahula argudio gisa erabiltzea (non eta Iruรฑean!) harrigarri egiten zait. Esate baterako, honelako zerbait irakurriko bagenu euskararen erabilerari buruz, txatxukeria galanta irudituko litzaiguke:
| โCuidado con el euskera. Si preguntรกramos a los posibles lectores de este libro si normalmente hablan euskera, la mayorรญa responderรญa que no. Porque todos los navarros โpor no decir todosโ hablamos en castellano. Por lo tanto, ยฟquรฉ serรญa lo mรกs lรณgico? Pues, que no habiendo motivo justificado y verosรญmil, los personajes de nuestros libros hablaran en castellano, como lo hace la gente. Es evidente que en el terreno de la literatura se puede utilizar el euskera โpor hacer, se puede hacer cualquier cosa, sin permiso de nadieโ. Es mรกs, muchos escritores nos han demostrado que son capaces de hacer un uso del euskera expresivo, plรกstico, interesante y hermoso. Tengo que confesar que yo no serรญa capaz aunque me lo propusiera. Y, puestos a hacer confesiones, tambiรฉn os dire que no me da la ganaโ. |
Barkatu manipulazio merkea, baina hori izan zen paragrafo hori irakurri nuenean burura etorri zitzaidan lehenbiziko gauza.
Beste argudio soziolinguistiko bat ere erabiltzen du, garrantzi handikoa, dudarik gabe:
| โBestalde, ezin dut imajinatu euskaraz ikasten ari den jendeak honi buruz pentsatuko lukeena, eta aitaguretasunez (!?) jokatuko nuke inoren izenean hitz egingo banu, baina imajinatzen dut euskaraz irakurtzen ikasten urteak eman dituen edonorentzat frustrantea izan daitekeela ulermena oztopatzen duen zailtasun berri bat literaturan topatzea. Ahal dela, erraztasunak jartzea tokatzen zaigula uste dut, zor itzela dugulako euskaldun berrien nazio librearekinโ. (Ez dut inon aurkitu โaitaguretasunaโ, agian paternalismoa esan nahiko du) |
Argudio serioa dirudi. Beraz, gaur gehiegi ez luzatzearren, hurrengo baterako utziko ditut horri buruzko komentarioak. Gaurkoz aski dugu beste perla batzuekin:
| โ(…) niretzat hitanoa arrotzegia dela eta, zabar esanda, ez zaidala gustatzen. Mendebaldeko kostako euskalkietatik gatozen gehienontzat hitanoa gauza benetan martzianoa daโ. |
Aurrerago, beste hau dio:
| โBaina adibide anekdotiko hori kenduta, niri ez zait okurritzen hitanoa modu naturalean erabiltzeko aukera handirik (Susa argitaletxeko erredakzioan kokatutako nobela bat-edo aipatzen du). Ukatu ere ez dut ukatzen egon daitezkeenik (eskerrak!), nahiz eta niretzat, esan dizuedan moduan, apur bat amorragarria suertatzen den. Aresti parafraseatuz, โzer egingo diot, ene mania bat daโ. |
Gaztelaniazko esapide ospetsua itzuliz, honela laburbilduko genuke Jimenezen arlo honetako jarduna: Premia bertute bihurtu.
Niri, berriz, amorragarria egiten zaidana da (eta ez apur bat, baizik oso) norberaren maniak kategoria bihurtu eta besteoi paradisuaren ateak zabaltzen ari zaigula pentsatzen duenaren jarduna. Uste dut hori baino gehixeago behar dela erdi lokartuta egoteko adina dugunon begiak zabaltzeko.
Eta literaturaz ari bagara โeta fikzioaz berezikiโ ezin konta ahala nobelagai bururatzen zaizkit hitanoa modu naturalean erabiltzeko (hala ere, seguru aski Jimenezentzat eta niretzat โnaturalaโ ez da gauza bera). Atzo bertan topo egin nuen Donostian (Andu Lertxundiren Berbelitzen hiztegia liburuaren aurkezpenean) Jim Thompsonen 1280 arima, 1985. urte urrun hartan euskaratu nuena, natural-natural eta irribarre gaiztoa ezpainetan zuela irakurri zuen bat. Ez nuen ezertatik ezagutzen. Zarauztarra zen, eta, jakina, horiek salbuespen erabatekoa dira, antza. Horregatik pentsatu nuen nobela itzuli nuen garaian, besteak beste, nobela beltzaren arloan erabilgarria izan zitekeela hitanoa.
Baina literatura โjasoagoโtzat dauzkagun beste hainbat nobelatan ere erabili izan dut harrezkero. Esate baterako, naturala iruditu zitzaion Molly Bloomi bere buruari noka aritzea. Etengabe irudikatzen dut nire amona โadinez Mollyren kintakoaโ, lobulu frontaletan jasandako istripu baten ondorioz-edo, gordinkeria horiek errenkadan botatzen. Zer egingo diot, ba? โEne mania bat daโ.
Eta hemen utziko ditut gaurkoz nire burutazioak, hitanoklasten kontrako gurutzada honetan hitanoplasta bihur ez nadin. Badakit Jimenezi ez zaizkiola gustatzen honelako hitz-joko merkeak, baizik umore ingelesa, eskoziarra, irlandarra eta iparramerikarra, baina hori nire irispidetik kanpo dagoenez, gutxiagorekin konformatzen naiz. Zer egingo diot, ba? โEne mania bat daโ.

