Udako atsedenaldia

Bukatu da 2025-2026 denboraldia, eta, 93 artikulu argitaratu ondoren, iritsi da blog honetan ere atsedenalditxo bat hartzeko garaia. Udazkenean itzuliko gara, jakina, indarberriturik eta kolaboratzaile eta eduki berriekin.

Eskerrik asko hilabete hauetan gurekin lankidetzan aritu zaretenoi eta, nola ez, blogeko sarrerak irakurtzeko tartetxoren bat hartu duzuen guztioi.

Bide batez, hemen behean duzue denboraldi honetako artikulu guztien aurkibidea, haiek patxadaz (berr)irakurtzeko eta nahi beste kontsulta egin ahal izateko.

Uda ona pasa eta laster arte!

2025/10/06Asier LarrinagaMerezi du partidatzar bat ikustea?
2025/10/08Josu BarambonesNoizko euskarazko itzulpengintzaren liburu zuria?
2025/10/10Gidor BilbaoWentworth Webster (1828-1907), aitzindaria euskarazko literatura ingelesera itzultzen
2025/10/13Santi LeonéPortoko ardoaren eraginaz
2025/10/15Isabel EtxeberriaGalletagileak, kondesak eta mari-lotsagabeak
2025/10/17Itziar Diez de UltzurrunAlimalekoak
2025/10/20Maitane UriarteBihotza betetzen duen zubi-lana
2025/10/22Maite ImazEuskaraz sortutakoa gaztelaniara itzultzeko itzultzaile automatiko neuronala
2025/10/24Fernando ReyJuan Pedrorenak: zeharkatu
2025/10/27Aitor UgarteHelburua izanik…
2025/10/29Angel ErroItzulpen baleakide, labiokide ala labelkideak
2025/10/31Alaitz ZabaletaGaubeltza eta euskararen arima
2025/11/03Claudia TorralbaInterpretatzea irakurtzea ere bada
2025/11/05Manu LĂłpez GaseniTermodinamika euskal kulturari aplikatua
2025/11/07Amaia AstobizaIZIen eta euskararen garapen jasangarria
2025/11/10Enrike Diez de UltzurrunAlimaleko txandrioa
2025/11/12Elizabete ManterolaMakinaren eta gizakiaren arteko elkarrekintza
2025/11/14Itziar OtegiTeknologia eta magia
2025/11/17Amaia LasherasIrakurriaz ezin gozatu? Dislexia eta bertzelako irakurketa-nahasmenduak
2025/11/19Estitxu IrisarriAbatarren plaza digitalaz
2025/11/21Leire AzkargortaEuskal interpretazioa akademian?
2025/11/24Xabier OlarraZurezko edo egurrezko
2025/11/26Eider BeobideZer egin historia aitonaren kutxan dagoenean
2025/11/29Beñat SarasolaGizonak, gizakiak, pertsonak
2025/12/0131 eskutik«Zuzenketa ikus-entzunezkoetan», elkarrizketa Ane Garmendiari
2025/12/03G. Goldarazena & L. LakastaHausnarketa bat Euskararen Egunaren harira
2025/12/05L. Filali-Mouncef & P. JorgeItzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (I)
2025/12/10Sarai RoblesLehenik eta behin, argipen bat
2025/12/12Jaime AltunaLore Jokoetatik Herri Olinpiadetara
2025/12/15Iker ZalduaEuskaltzaindia hizketan
2025/12/17Iñigo SatrustegiItzulpena eta irabaziak
2025/12/19Asier LarrinagaEuskara eremu digitalean
2025/12/22Josu BarambonesGasteizko errealitateak
2026/01/07Gidor Bilbao“Noel bat Erregen egüneko”, frantsesetik euskaraturik
2026/01/09Santi LeonéSS siglak nola deklinatu
2026/01/11Isabel EtxeberriaBertsiotik bertsiora
2026/01/14Fernando ReyJuan Pedrorenak (II): eskaini
2026/01/16Maitane UriarteInterpreteon anekdota-bilduma
2026/01/18Maite ImazEuskaraz ari garelakoan
2026/01/21Itziar Diez de UltzurrunIngelesa Haur Hezkuntzan? Aukeran, nahiago ez
2026/01/23Eider BeobideIraqueerle eta deformazio profesionala
2026/01/25Angel ErroNorentzat itzultzen dugu?
2026/01/28Alaitz ZabaletaEuskara gaztelaniaren neurrira mugarratua
2026/01/30Kike AmonarrizBabel: aniztasunaren ala elebakartasunaren aldeko mitoa?
2026/02/02Manu LĂłpez GaseniArgudioa eta isuria
2026/02/04Amaia AstobizaBezperako koplak sinesmenari
2026/02/06Maitane UriarteInterpreteon anekdota-bilduma II
2026/02/09Elizabete ManterolaFeminismoari loturiko kontzeptuen bila
2026/02/11Itziar Otegi“Mari bideetako”: beste adiera bat abiarazteko gonbita
2026/02/13Amaia LasherasIraganeko garai oro hobea omen zen
2026/02/16Estitxu IrisarriDena aldatzen da; esentzia, ez
2026/02/18Leire AzkargortaNor aritzen da euskarazko interpretazioan?
2026/02/20Aitor UgarteMenos caliente…
2026/02/23Xabier OlarraAdimen artifizialari galdezka
2026/02/25Enrike Diez de UltzurrunEuskal Herri mediterraneoa
2026/02/27L. Filali-Mouncef & P. JorgeItzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (II)
2026/03/02G. Goldarazena & L. LakastaMartxoak 3: mailuak eta heldulekuak
2026/03/04Beñat SarasolaPortaera fisikoa egoera solidoan
2026/03/06Sarai RoblesEz egote/izate
2026/03/09Jaime AltunaTeresa del Valleren lekukoa
2026/03/11Iñigo SatrustegiGazte guztiak berdin mintzo dira
2026/03/13Iñaki AlegriaNola iritsi gara hona? Itzulpengintza automatikotik adimen artifizialera
2026/03/16Asier LarrinagaEgieza
2026/03/18Josu BarambonesItzultzaileon osasun mentala eta ongizatea
2026/03/20Gidor Bilbao“Haurra bekiaten bota harriari!”
2026/03/23Santi LeonéHic (non) sunt dracones
2026/03/25Isabel EtxeberriaBerandu bada ere
2026/03/27Itziar Diez de UltzurrunAukerak (III)
2026/03/30Iker ZalduaEuskarari zer zor diot nik?
2026/04/01Maite ImazHiztegi terminologikoak eskuragarriago
2026/04/08L. Filali-Mouncef & P. JorgeItzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (III)
2026/04/10Eider Beobidezure lana adimen artifiziala elikatzeko denean
2026/04/13Angel ErroItzultzaileen bekatu nagusia
2026/04/15Alaitz ZabaletaGero bat gaurdanik
2026/04/17Kike AmonarrizHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala eta itzulpengintza
2026/04/20Manu LĂłpez GaseniAtzeko ateak
2026/04/22Fernando ReyOndorio, gihar-min eta kurbatura
2026/04/24Enrike Diez de UltzurrunAragoi ibaiaren lorratzean
2026/04/27Elizabete ManterolaItzulpena sustatzeko laguntzak aztergai
2026/04/29Juan GarziaJulia gogoan
2026/05/04Estitxu IrisarriIrrika
2026/05/06Leire AzkargortaKontzientzia linguistikoa unibertsitateko ikasgeletan
2026/05/08Aitor UgarteIntentzioarekin…
2026/05/11Xabier OlarraAdimen artifizialari galdezka (eta II)
2026/05/13Beñat SarasolaHizkuntza korrespondentziak
2026/05/15Amaia LasherasKorrika. Urrutiko intxaurrak
2026/05/18G. Goldarazena & L. LakastaNakbaren urteurrenean
2026/05/20Iñaki AlegriaKakazte digitala eta itzulpengintza
2026/05/22Sarai RoblesZubitik zubira
2026/05/25Jaime AltunaEtorkizuna
2026/05/27Iñigo SatrustegiAzken bat oporren aurretik
2026/05/29Iker ZalduaKontzientziaren krisia
2026/06/01Itziar OtegiKoloreak eztanda egiten duenean

Koloreak eztanda egiten duenean

Itziar Otegi Aranburu

Udaberria lehertu da. Duela aste batzuetatik hona teknikolorrean dago dena. Atzean utzi ditugu negu luzearen kolore hitsak, eta orain dena da berde, urdin, nabar. Pantailak eta egunkariak itxiz gero, munduak ez dirudi hautsita.

Ikusten ditudan paisaiak deskribatzen hasten naizenean, berehala agortzen zaizkit baliabideak. Hiztegia falta zait kolore-paleta aberats hori izendatzeko. Baliabideen zakua apur bat hornitu nahian, han eta hemen bilatzen eta irakurtzen hasi naiz.

Oinarrizko laburpen batekin hasteko, EHULKUren aholkuen artean badira bi koloreei eskainiak. Lehenengotik, gutxi erabiltzen ditudan aukera batzuk aktibatu ditut: beilegi edo laru, horiarentzat, eskarlata edo karmin, gorriarentzat, edo pikart, “kolore aniztun”, “nabar” adierazteko.

Kolore-joerak aipatzeko: horail, morantz, gorrasta, urdinkara, berdats… Interesgarriak iruditu zaizkit, orobat, beltzurdin, adibidez enarek pasaeran egiten duten distira metalikoarentzat, edo gorri-ubel, ardoaren jitearentzat.

Kolore baten bizitasun-maila zehazteko, distirant, min edo samin, edo, kontrako muturrean, hil, margul, beluri. Pentsa norbait deskribatzen duzula esanez ezpain gorri saminak dituela, eta begi urdin hilak…

Bigarrenean aski eredu ederrak aurkitu ditut, moldatu eta neureak sortzeko: urre zaharraren koloreko iragana, absentaren igel-berdea, errepideko putzu altzairu-urdina... Gainera, ikasi dut badela Markina-beltz bat, eta Bilbo-urdin bat, RGB kode eta guzti.

Bibliografian aipatzen dituzten liburuetara jo dut, batez ere Patziku Perurenaren Koloreak euskal usarioan eta Txema Preciadoren Euskarak irakatsi koloreak ikusten lanetara, eta harrapatuta geratu naiz berdearen eta urdinaren misterioetan. Jakingo duzue; gauza da euskal tradizioan ez dagoela hitzik, esate baterako, Arabako itsasoen kolorea deskribatzeko. Berde, ferde, perde maileguak dira, eta orlegi, berriz, neologismoa.

El nombre de verde es alienígena: ferde. No puede menos que ser vocablo muy moderno, tomado de algún idioma románico. ¿Por qué se ha perdido en absoluto el vocablo indígena, siendo así que lo retienen los otros colores principales y que en el actual país basko es color dominante? (A. Campion).

Kontu horrek Jean Etxepare ere kezkatzen zuen:

Badira xuri, beltz, gorri, urdin, hori, nabar, ubela; bainan zoin hitzek erran dezaguke belharraren itxura? Eskualdun gehienek diote belharra pherde dela, edo ferde, ohartu gabetarik hitz hori frantsesari kendua diotela, hunek latinari beihala egin zion bezala. Zenbeiti aldiz adituko deiezu eskuarak ez daukala, ez duela egundaino ukan, hitz berezi belharraren itxurari doakonik. Gure iduriko (…) bada hortako hitz bat, asko lekutan oraino derabilatena: hura da «muskerra». (…) «Muskerra» eratxikitzen da beraz udare gordinak daukan itxurari. Belharrarena berdin izanez, zendako ez ginuke hitz beraz adiarazi behar?

Euskaltzaindiaren hiztegian egun ere ageri da musker adiera horretan, jasoa markarekin:

musker
1 iz. Narrasti ezkataduna, hatz azazkaldunak dituzten lau hanka, betazal mugikorrak eta buztan luzea dituena, kolorez berde bizia (Lacertidae fam.). Muskerra bezain berdea.
2 adj. jas. Berdea. Belar muskerra.

Mailegu eta neologismoak bezala, ordea, azaleko eragiketa baten ondoriotzat jotzen dute aipatu egileek irtenbide hori. Ez dirudi fruitu umotu gabeez haratago iritsi denik gure muskerra.

Misterioari erantzuna eman beharrez, Perurenak eta Preciadok beste bi aukera aztertzen dituzte. Batean, heze/ihar aurkariak erabiliko lirateke “berdetasun”-maila adierazteko:

La palabra eze, heze, designa hoy lo húmedo y acuoso; significa verde cuando se aplica a los árboles que aún conservan savia. Yo sospecho que eze fue el nombre de lo verde, por lo menos como color del reino vegetal (A. Campion).

Belar hezea, belar guria, belar gordina. Belar guri gizen berdea, zohitu aitzinean (J. Etxepare).

Bestetik, euskararen koloreen sailkapen zaharrean beltzak bereganatzen omen zuen berdearen geroko ñabardura. Beltzak, eta urdinak. Izan ere, ez dirudi kolore horiek hain aparte daudenik gure xaharren begietara, ziurrenik gutako askok egiaztatu dugunez.

Ni ez naiz hemengoan, Joseba Sarrionandiak dio gipuzkeraz urdin erdaretako azul edo bleu hitzen itzulpena dela, baina bizkaieraz horri azula esaten zaiola. Urdina, euskal tradizioan, omen da “zuri nahastu bat”. Hortik ile urdindua, edo fruta urdindua (lizundua).

Lehen aipatu ditudan egileek beste esplikazio bat ere badarabilte euskararen kolore- urritasuna azaltzeko: hizkuntza eta kultura gehienetan oinarrizkoak diren zuri, beltz eta gorriz haraindi, kolorerik ez zela behar. Bestela deskribatzen zirela gauzak. Cira Crespok oso adibide esanguratsua darabil Alean idatzitako artikulu interesgarri batean:

Landa horretan koltza loretu da, mitxoletekin batera. Kardantxilo batzuk gelditu dira janarien bila. Telefono-kableetan erle-txoriak daude pausatuta.

Ez du kolorerik erabili eszena deskribatzeko. “Hitzak ezagutzen badituzue”, dio, “tonu zehatzak ulertuko dituzue, eta jakingo duzue udaberri betea dela”. Deskribatzeko beste modu honekin kontrajartzen du aurrekoa:

Landa hura lore txiki horiz bete da. Lore gorri bizi hauskorrek tintatzen dituzte ertzak, tantaka. Iritsi dira txori txiki batzuk ere, txirula-soinua eginez. Maskara gorri bat daramate eta hegaletan beltza eta horia dituzte. Zer esan telefono-kableetan daudenez…multikolore harrigarriak dira!

“Hiztegia pobretu ahala”, argudiatzen du Cira Crespok, “gero eta kolore gehiago erabiltzen ditugu deskribapenak egiteko. Irakurtzen baduzue duela urte askoko literatura, ikusiko duzue koloreak ez zirela hainbeste erabiltzen, gauzak deskribatzeko izen zehatzak zeuzkatelako. (…). Abstrazkio hutsa eta konbentzioak baino ez zaizkigu geratzen ari, eta gure ingurua deskribatzeko ahalmena galtzen ari gara. Honekin batera, mundua ulertzeko gaitasuna”.

Aitortu behar dizuet: eztanda txiki bat eragin dit kontu honek guztiak. Bete nahi nuen zakuan eztanda egin didate koloreek, eta koloreak emateko moduek. Gero, ordea, etxean daukadan liburu batekin akordatu naiz. Liburu txiki bat da, zahar-ukitua duena. British Museum of Natural History museoaren zigilua dakar bigarren orrian. Euskaraz balego, honelako zerbait litzateke izenburua:

WERNER-EN KOLORE-NOMENKLATURA
arteetan eta zientzietan erabiltzeko egokitua;
batez ere,
zoologian, botanikan, kimikan, mineralogian eta anatomian

Izenburuan Werner aipatzen den arren, Patrick Syme da egilea. GG argitaletxeak atera du, 1825eko edizio bat berrargitaratuta. Jatorrizkoa hemen dago ikusgai.

Wernerrek mineralogia deskriptiborako eskuliburu bat idatzi zuen 1774an, gisa horretako lehena, alemanez, itzulpen merkean Fosilen kanpo-ezaugarriei buruz litzatekeena. 1810ean, berriz, koloreen nomenklatura bat eman zuen argitara, zientzian eta artean erabiltzeko ―diotenez, Darwinek gida moduan erabili zuen nomenklatura hori Beagle ontzian, bere espedizioetan aurkitutakoak hobeto deskribatzeko―. Patrick Syme margolariak Wernerren nomenklatura aldatu eta zabaldu egin zuen, hasierako 77 koloreei beste 33 gehituta, bai eta bakoitzari animalia- eta landare-adibide bat ere.

Asko gustatzen zait liburu hori, koloreak eta natura lotzen dituelako, eta poetikoa delako zientifikoa bezainbeste. Urdina ―bereziki gustukoa dudan kolore bat―, 42. orrian ageri da. Euskarara ekartzen saiatu naiz han ageri diren hamaika urdinak, lehen hurbilpen modura:

24.- Eskoziar urdina
25.- Prusia urdina
26.- Indigo urdina
27.- Txina urdina
28.- Zeru-urdina
29.- Itsasoz haraindiko urdina
30.- Linazi-lorearen urdina
31.- Berlin urdina
32.- Eumyas thalassinus txoriaren urdina
33.- Urdin berdexka
34.- Urdin griskara

Eskoziar urdina, adibidez, Berlin urdina omen da, baina belus beltz nahikotxo, gris apur bat eta gorrimin ukitu bat gehituta. Animalien erreinuan, amilotx urdinak ageri omen du urdin hori, lepoaldean. Landareetan, anemona moreen lorezilek, eta, mineraletan, kobre urdinaren meak.

Lehen hurbilpen hori hobetu liteke, bai eta moldatu ere, koloreen izenak eta adibideak euskararen testuingurura egokituta, ahal den heinean. Lan polita litzateke, baina ez dakit mereziko lukeen… Egun pantone kodifikatuetan estandarizatzen dira koloreak, mundu osoan berdin.

Sarrera hau idazterakoan ikasi dudan beste gauza bat da Pantone Institutuak, urtero, kolore bat esleitzen diola urte berriari. Ezetz asmatu zein den 2026ko kolorea: bada, cloud dancer; hau da, zuri nahastu bat; hau da, urdina.