Zuzendu

Xabier Aristegieta Okiñena

Orain dela gutxi, honako esaldi honekin egin nuen topo:

  • Zuk ezin izan duzu zure lantaldea osatu; aurretik zegoena zuzendu behar izan duzu.

Lehenbiziko irakurraldian guztiz arrunt eta inozo itxurako suertatzen diren esaldi horietako bat da. Baina, halako batean, hasierakoaz bestelako ulerbide bat ere badaukala konturatzearen ezinegona ernatu zitzaidan: esaldi horretan zer esan nahi zuen zuzendu aditzak? “Lantaldearen zuzendari aritu”, hasieran ulertu nuen bezala? Ala “lantaldea zerotik hasita osatu beharrean, lantalde horren balizko okerrak zuzentzera mugatu”, edo horrelako zerbait?

Bestalde, aurrezki-kutxaren aspaldi samarreko jakinarazpen batean, telefono zenbaki zuzenaren berri ematen zidaten. Gaztelaniazko testuari esker ziurtatu ahal izan nuen número correcto esan nahi zuela, eta ez número directo.

Beraz, zerbait zeharkakoa denean ez ezik, zuzena denean ere sortzen zaizkigu, ba, ulermen-korapiloak1.

Izan ere, polisemiaren katramilak tarteko, erraz asko gerta daiteke testugileak asmotan zeukan esanahia bat ez etortzea testu-hartzaileari ulermenean irudikatzen zaionarekin. Eta X jaunak/andreak zuzendutako txostena nola ulertu ziur ez egotea. Edo, okerragoa: esanahi-bitasunaz (edo –askotarikotasunaz) konturatu ere ez egitea eta hasieratik ontzat ematea kasuko esanahiaz bestelako bat edo bestelakoa den hori.

Ohargarria da, baina, zuzendu aditzak bi esanahi nagusi baditu ere (hots, “zerbaiten zuzendaritza-lana egin” eta “konpondu”), gero esanahi bakoitzak bere bidea egiten duela substantiboa sortzean: zuzendari, batetik, eta zuzentzaile, bestetik2.

Gogoetarako mahaigaineratzen dudana da ea ez ote litzatekeen komeni, edo ez ote lukeen merezi, esanahi nagusi horietako bakoitzaren adierazpena aditz ezberdin bat erabiltzerantz bideratzea, noizbehinkako anbiguotasun-arriskua saihestearren. Adibidez, zuzendu “zuzendari aritu”rako uztea, eta “okerrak zuzendu”rako… okerzuzendu, zaharberrituren ereduari jarraituz?

____________________________

1 Ikus Zeharkako izenburupean joan den abenduan idatzi nuen artikulua.
2 Zuzentza ere existitzen da, noski, justizia esanahiarekin. Bitxikeria modura, Bilbo, Donostia eta Iruñeko auzitegi-egoitza nagusiek “Justizia Jauregia” idazkuna daukate; Gasteizekoak, ordea, “Zuzentza Jauregia”.

4 Replies to “Zuzendu”

  1. Hona zer esaten digun OEHk korrejitu hitzari buruz:

    Documentado en autores de todas las épocas y dialectos desde Dechepare; son muy escasos los ejs. del s. XX.

    Dirudienez, hitz batzuen kasuan errazago zaigu, pasa den mendeko inertziari jarraiki, asmatzen jarraitzea ezen ez betiko mailegu nazioartekoak erabiltzea.

    Atsegin dut

  2. Dirudienez problema sortzen da edo sortzen dira kin honelaco erdal textuac behar diran ipini euscaraz

    número correcto eta número directo

    zeren evidenequ dira differenteac conceptuac eta ere evidentequi ez dira behar nahasi. Eta nic diot neure cautan zer tcharric luque baldin erraiten baguenu euscara garbian, ezinago garbiagoan

    numero correctua eta numero directua?

    (Erabiliric plazer den orthographia an bi exemplu horiec)

    Zer dute atchaquiatzecoric? Gueuc dugu preso euscara eta euscaraz iracurri nahi duten eta luqueten euscaldunac. Gure cascarrac eta hobeto cascarreco ideiec dute hondatzen -neurri handi batean- euscara eta torpedeatzen gure confiantza sociologico eta individual durduzatua.

    Zer du baina, euscaraz, atchaquiatzecoric honec

    Contracoa pensatu daroanac ihardets beza eta explica bere contrapuntua amorez guizaleguea’ dezagun hola contrasta eta zorroztu gure aburuac, analysiac. Erranen nuque Xabier Aristegieta zu zarela nola beste asco horietaric bat. Ez al dira zuretzat euscara horiec zuretzat, zuentzat?

    Atsegin dut

  3. Gilentxo, ados gaude. “Korrejitu”ren aipamenik eza nire artikuluaren hutsune bat da, argi eta garbi.

    Erramun, hizkuntzari (edozeini) bere egitekoa egiten laguntzen dioten hitz guztien alde nago. “Zuzen”en kasuan laguntza hori beharrezkoa da nire ustez, “zuzen”ek bere eginkizuna (esanahi bat argiro komunikatzea) betetzen ez duenean. “Korrekto/u” eta “direkto/u”rik ez nieke nik behintzat eragozpenik jarriko.

    “Numero” ere jasota dago Orotarikoan; beraz, ezin zaio eragozpenik jarri. Dena den, gauza bat da eragozpenik ez jartzea, eta, oso bestelako bat, “zenbaki”ren ordez “numero” erabiltzeko kanpaina bat abiaraztea; izan ere, “zenbaki” hitzak ez du, nik dakidala, inolako ulermen-problemarik sortzen, eta, baiki, idatzizko komunikazioan nagusitasun osoa dauka “numero”ren aldean (eta ahozkoan ere bai, esango nuke nik).

    Atsegin dut

  4. Xabier (Aristegieta) esquerrac eman duzun arguitasunac gatic lehenbizi zeren hori zeina iduriz behar luque izan normal ez da ikusten bethi, ez usu. Esquerrac soil zatio ihardetsi. Declaratzen dut hmen sarreran ze erraiten duzun guziaz, quasic, nagoela conforme.

    Batetic eta principalqui ze diozula zuzenduc duela emaiten bidea confunsioneraco bait-da interpretatu ahal’ forma edo conceptu bat baino gheihagoren pean. Conforme. Baina nic nuen uste -beharbada trompaturic- ze planteatzen zenuen problemea zuc zala nola euscaratu bi exemplu horiec -numero directua, numero correctua- baina nola bait-dirudi dituzu ezarri horiec exempluac aguertzeco ambivalentzia e zuzendu hitza. Beraz,.tcharto nuen comprenitu, excusa nazazu (uste dut ez dudala erabili behar barkatu).

    Bai, orai ohartzen naiz hobequi so eguinic zure tituluari -Zuzendu- ari zara gain zuzendu hitza eta exempluac direla collateralac ulerarazteco hobequi zure expositionea. Vale, alderdi hortaric.

    Buruz directo, correcto eta numero euscal hitzac esan quasic paraphraseatuz zuc diozuna ezen bat dala onhartzea theoricoqui -ez naiz soil ari zure perceptione personalaz hemen baizic genelean artean dutenac egun izquiriatzen euscaraz)- ezen onhartzea thearian eta bestetic irbili ohi dan praxia, non nic ditut ikusten hiru hitz horiec (eta anhitz guehiago trumilca) persecutatuac eta proscriptuac facticoqui.

    Bestetic jaquiteco ea hitz bat dan euscarazcoa ez da joan behar baitezpada hori jaquiteco -derrigorrez, soil- ki Orotaricoa (Orotaricora) baizic jaquin behar da hitza dan ala ez euscarazcoa. Esateraco, nahiz-ta ez balekar Orotaricoac mendi hitza -direlaco descuidatu edo beste- horrec ez du importa. Beraz, numero da euscal hitz nolanahi.

    Delaco persecutione hori gatic -eta bestalde ere, promotione bortchatua- da maizago entzuten zenbaki hitza problemaric gabe ezi numero, an zona batzuc eta segmentu generational batzuc. Zeren numero -euscal- hitza da izan stigmatizatua eta da orai ere stigmatizatzen oraino. Non duzu casualqui -edo ere descuidoz- , Xabier, ikusi izquirioz publicoqui?

    Atsegin dut

Utzi iruzkina