EIZIErekin elkartasunez

Koldo Biguri Otxoa de Eribe

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendariak zehapen-espedientea ireki zuen EIZIEren aurka 2012ko urtarrilean, lehiaren defentsari buruzko legearen arau-hauste bat izan zela-eta, elkarteak itzulpen-tarifen taula bat argitaratzeagatik. 2014ko apirilaren 7an jakinarazi du Lehiaren Euskal Agintaritzak 01/2012 (EIZIE-Itzulpen tarifak) espedientearen Ebazpena, zeinaren bidez 8.000 euroko isuna ezarri dion EIZIEri.

Horren haritik, adierazi nahi diet zuzentzaile eta interpreteei ezen Eusko Jaurlaritzaren beste atal batek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen barruko Itzulpen Zerbitzu Ofizialak, jendaurrean jarriak dituela bere tarifak. Zerbitzu horren tarifak guztiz legezkoak dira, prezio publikoak izanik, eta delako Lehiaren Euskal Agintaritzak sekulan ez du ebatziko Eusko Jaurlaritzaren barruko zerbitzu batek lehia desleiala egiten dienik lan honetan diharduten profesional, enpresa edo agentziei, Administraziotik kanpoko bezeroei itzulpen, zuzenketa eta interpretazio lanak eskainiz (bakoitzak har dezala bere nekea erabiltzen dituen tarifekin konparatzeko).

Tarifak hemen topa daitezke:

http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/izo/eu_3814/zerizo_e.html#4

3.- Itzulpen-motak

 IZOkitzultzendituenakhonako hauek dira:

 a)Aginduzko itzulpenak: bere arauetan ezartzen zaizkionak, hau da, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidali beharreko lege-egitasmoak.

b) Oinarrizko itzulpenak, administrazio- eta lege-hizkera finkatzeko interesgarri direnak. Horrela sailkatuko dira:

• alorren bat arautzen duten arau-testu oinarrizko eta funtsezkoak.
• EAEko herritar guztiei zuzendutako zabalkunde orokorreko testu informatiboak.

c) Itzulpen arruntak, hau da edozein herri-administraziotako ohiko testuak.

d) Ohituzko itzulpenak, hau da edozein herri-administraziotako testu erraz, errepikakor edota estandarrak.

e) Herritarrentzako itzulpenak

f) Esloganakedota publizitate-mezuak.

4.- Prezioak

Indarrean dauden prezioak aplikatuko ditu IZOk (Ogasun eta Herri-Administrazioko sailburuaren 2007ko irailaren 5eko Agindua) Honako prezio hauek finkatzen dira (beti BEZ barne):

a) Itzultzea:

  • 3 d) eta e) ataletakoak euskaratzea:      0,0742 euro/hitzeko
  • 3 d) eta e) atalekoak gaztelaratzea:       0,0854 euro/hitzeko
  • 3 c) atalekoak euskaratzea:                  0,0475 euro/hitzeko
  • 3 c) atalekoak gazteleratzea:                0,0538 euro/hitzeko
  • 3 b) atalekoak euskaratzea:                 0,0327 euro/hitzeko
  • 3 b) atalekoak gaztelaratea:                 0,0458 euro/hitzeko
  • 3 f) atalekoek, 363 eurotako gehigarria izango dute.
  • 3 a) atalekoak dohainik izango dira.

b) Zuzentzea eta egiaztatzea:

  • 3 d) eta e) ataletakoak euskaratzea:       0,0493 euro/hitzeko
  • 3 d) eta e) atalekoak gaztelaratzea:        0,0564 euro/hitzeko
  • 3 c) atalekoak euskaratzea:                   0,0338 euro/hitzeko
  • 3 c) atalekoak gazteleratzea:                 0,0475 euro/hitzeko
  • 3 b) atalekoak euskaratzea:                  0,0196 euro/hitzeko
  • 3 b) atalekoak gaztelaratea:                  0,0327 euro/hitzeko

c) Ziurtatzea:

Itzulpenarenbaliokidetasunaziurtatzea: 0,0207 euro/hitzeko.Zuzendu behar izanez gero, zuzenketa-prezioa gehituko zaio.

d) Zailtasun berezia eta presa:

  • Zailtasunbereziagatik, prezioak %25 gehituko dira, sorkuntzazko testuak, ikerketazkoak ala zientzia edo teknika-alorreko testuak direnean, herri-administrazioaren zientziari ez badagozkio.
  • Presagatikprezioak%40 gehituko dira. Presazkotzat joko dira 24 orduan eginbeharrekoitzulpenguztiak eta eguneko 2.500 hitz baino gehiagokoak.

e) Itzulpenen gutxienezko prezioa 23 eurokoa izango da, BEZ barne.

f) Bezeroak eskatuta, IZOk, itzulpenaz gain, terminozerrendak (lexikoak eta tesauroak) edo glosarioak ere egin ahal izango ditu, definizioak, testuinguruak edo erreferentziak dituztela. Zerrendotako termino bakoitzaren prezioa 3,3572 eurokoa da hizkuntza bakoitzean; eta glosarioena 7,8375 eurokoa, terminoko eta hizkuntzako.

g) Euskara/gaztelaniazko interpretaziolanak:

Biltzar, jardunaldi, topaketa eta abar eleaniztunetan, programa barruan euskarazko parte-hartzeak dituztenetan:

  • egun osoa (7 ordu): 247 euro ,BEZ barne.
  • egun erdia (4 ordu): 140 euro, BEZ barne.
  • beste ordu bakoitzeko (edo zatiko): 57 euro, BEZ barne.

 Programa barruan euskarazko parte-hartzerik ez duten biltzarretan (hauek dira partikularrei emandako interpretazio-zerbitzuen prezioak):

  • egun osoa (7 ordu): 492 euro, BEZ barne.
  • egun erdia (4 ordu): 282 euro, BEZ barne.
  • besteordu bakoitzeko (edo zatiko): 112 euro, BEZ barne.

 Bilera, negoziazio-mahai eta abarretan:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan: 57 euro orduko, BEZ barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 112 euro orduko, BEZ barne.

h) Interpretazio-lanen gutxieneko prezioa:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan: 112 euro orduko, BEZ barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 224 euro orduko, BEZ barne.

Aplikatu beharreko tarifa, bai eta errekarguak ere, bezeroarekin hitzartuko dira eskari-orrian. Ondorengo edozein aldaketa idatziz jakinaraziko zaio bezeroari, eta horrekiko adostasuna eskatuko zaio.

4 Replies to “EIZIErekin elkartasunez”

  1. Beharbada, hainbeste zenbakiren artean, baten bati itzuriko zitzaion esloganak eta publizitateko mezuak itzultzeagatik gehiagarria 363 eurokoa dela. «Prezio horrekin, lan horietan, behintzat, IZOkoak ez dira gure lehiakide» pentsatuko du itzultzaile batek baino gehiagok.

    Kontrakoa diot. Zerbitzuaren izeneko “ofizial”-tasunak pisu handiegia du.

    Atsegin dut

  2. IZOn erabilitako prezio publikoen zerrenda izan du hizpide Koldok, eta horri buruz kontu batzuk argitu nahi nituzke. Duela bi urte, 2012ko maiatzean, birmoldaketa handia egin zen Eusko Jaurlaritzako itzulpen-arloan. Gobernu osoko itzultzaile guztiak bildu ziren IZOra, eta 20 lagun izatetik 45 izatera pasatu ginen. Horri lotuta, gure lan-esparrua ere egokitu egin zen, eta azken bi urteotan (eta horrela izango da aurrerantzean ere) Administrazioko testuak bakarrik itzultzen ditugu. Administraziotik kanpokoentzat egun zabalik dagoen atal bakarra interpreteena da, Koldok ondo dakienez. Amaitzeko, esan behar dut gure prezio publikoen azken agindua, indarrean dagoena, 2007koa dela, eta aurten argitaratuko dela berria, zenbait gauza egokituta. Labur-labur esanda: esloganen atal hori, esaterako, kendu egin da, egun ez duelako zentzurik; euskaratik gaztelaniara itzultzen diren testuak, berriz, lehen baino askoz merkeagoak izango dira, euskal produkzioa sustatzearren. Interpretazio-arloan, bi interprete eskatzen direnean, biak kobratuko dira, eta ez bat bakarra, lehen egiten zen moduan. Beraz, IZOren prezio publikoak argitaratu arren, espero dugu, benetan, IZOren jarduna ez izatea traba handia gainerako itzultzaileentzat.

    Atsegin dut

  3. Manuk dio: “…eta azken bi urteotan (eta horrela izango da aurrerantzean ere) Administrazioko testuak bakarrik itzultzen ditugu. Administraziotik kanpokoentzat egun zabalik dagoen atal bakarra interpreteena da, Koldok ondo dakienez. Amaitzeko, esan behar dut gure prezio publikoen azken agindua, indarrean dagoena, 2007koa dela, eta aurten argitaratuko dela berria, zenbait gauza egokituta.”
    Ez dut konprenitzen, kanporako lanik ez baduzue egiteko asmorik, zertarako argitaratuko duzuen prezioen agindurik.
    Dena den, zuek argitara badezakezue halakorik, eskatu behar dizuet prezio egokiak jar ditzazuen, itzultzaile autonomoen kaltetan gerta ez daitezen; EIZIEk igor litzake, halatan, tarifen bila datozenak, zuen tarifen ikustera.
    Bakartxo Arrizabalaga

    Atsegin dut

    1. Bakartxok dakarren zalantza logikoa da, ez baita erraz ulertzen zertarako behar diren prezio publikoak Administrazio barruko zeregin arruntetan eta eguneroko jardunean. Egia da diru hori, sail batetik bestera igarota, Administrazio barruan geratzen dela, eta Monopoly jokoaren itxura duela… Baina, prezio horien bidez, Administrazio barruko itzulpengintza-joerak modulatu eta aldarazi nahi dira, neurri batean behintzat. Batetik, sail bakoitzak baliabide mugatuak ditu, eta ikusi behar du (eta neurtu) zenbat gastatzen duen itzulpenetan; bestetik, sail bakoitzak kontrolatu behar du zer-nolako itzulpenak eskatzen dituen. Adibide konkretuak jartzearren:
      1.- Gutxieneko prezioa, 25 eurokoa da espedienteko, eta horrekin ari gara esaten hobe dela testu txikiak sailean bertan euskaratzea/erdaratzea.
      2.- Abiaburu-hizkuntza: gaztelaniaz dagoena euskaraz jartzea, alderantzizkoa baino garestiagoa da, euskal produkzioa sustatzeko. Edo, bestela esanda, gaztelaniaz jartzea… askoz ere merkeagoa da, euskaraz sortu delako jatorrizko testua.
      3.- Testu errazak zailak baino garestiagoak dira…. Edo, alderantziz esanda, testu zailak, teknikoak eta juridikoak…. testu errazak baino askoz merkeago dira, Administrazioko langile euskaldunak has daitezen pixkanaka lana euskaraz egiten.
      Neurri hauekin (bakarrik) lortuko da Administrazioko jarduna euskalduntzea? Argi dago ezetz! Baina, gutxienez, muga batzuk jarri nahi zaizkio Administrazio barruko eskaera-uholdeari, eta irizpide argi batzuk plazaratu nahi dira, hizkuntza-joerak eta -jardunak baloratzeko orduan, erabilgarri ditugun baliabideak zentzuz erabil daitezen. Oraindik asko dago egiteko arlo horretan, eta beste bide batzuk ere landu beharko dira, baina, ordainketa-ikuspegi hori ez balego, uste dut egoera okerragoa izango litzatekeela Administrazioaren itzulpengintza-arloan.
      Ikusiko zenuenez, Bakartxo, prezioak jartzeko irizpide hauek ez daukate zerikusi handirik merkatuan erabiltzen diren irizpideekin, eta, beraz, ezin dira kalerako erabili erreferentzia modura. Ez dakit zalantza argitu dudan… ala gehiago ilundu?!

      Atsegin dut

Utzi iruzkina