Artikulutxo hau, sori bazait, 31 eskutikeko arduradunak zorionduz hasi nahi nuke, bai eta eskertuz ere, bloga berpiztegatik eta berton aritzeko gonbita egiteagatik. Bejondeizuela, bada; eta zorionekoak gu!
Maiz gauzak zoriz gertatzen direla dirudien arren, azpian lana eta ahalegina ohi dautza. Ez zen jode-txori-batki agertu Irulegiko Eskua, ezta azken hamarkadetako beste zenbait aurkikuntza filologiko ere[1]. Halaber, halabeharra baino gehiago behar da testu bat interpretatzeko[2]; hasteko, aldez aurreko ezagutza nahikoa. Alabaina, hizkuntza bera ere (aski) ez dazagunean, ezer gutxi dagikegu. Rosetta harri bat eskas dugularik, dakiguntxoak eman diezazkiguke interpretazio txoro batzuk baztertzeko argudioak, eta are hipotesi xumeren bat egitekoak; baina, konparagai egokirik ezean, jai dugu.
Adibidez, 1596an argitaratu Refranes y Sentenciasbildumako 91. errefrauak honela dio: Neurez ez dot; balinde, banikezu. Esaldi labur hori ulertuko bada, euskal aditzaren historiaren gaineko ezagutza pittin bat behar, gutxienez: dela -i(n)- errodun aditz trinkoaren existentzia bera (โemanโ adierakoa), dela -de bukaerak ilundu duen morfema-segidarena (*-da-e); eta, hala, โemango balidate, emango nizukeโ eguneratu dezakegu. Alabaina, itzulpen bat beti da lagungarri (batzuetan rosettaharri), eta aipagai dudan testuak berak bazekarren berea: De mรญo no tengo; si me diesen, daros eya[3].
Izan ere, testuak itzultzea alderatzea da, dagokien testuinguruan egoki alderatzea. Eta horixe falta du Irulegiko Eskuak: testuinguru linguistiko eta filologiko zabalagoa, ortzian bat-batean agerturiko hegazti bakarti baten modura, bitxi, itxuraz noraezean.
Zer koloretakoa da euskarazko literatur testuetan jasotzen dugun mundua? Koloreak izendatzeko zer termino erabili dira euskaraz azken hogei urteotan argitaratu diren nobela, ipuin-liburu eta saiakeretan? Kolore berdinez jantzita iristen ote zaigu mundua euskaraz idatzitako liburuetan eta beste hizkuntza batetik euskarara ekarritakoetan?
Nire doktoretza-tesian euskaraz idatzitako literatur testuen hizkera eta euskarara itzulitakoena konparatzen ari naiz, 1.149 literatur lanek osatutako corpus batean. Eta lexiko-aberastasuna neurtu nahian, besteak beste, koloreen eremu semantikoa aztertzen jardun dut: koloreak izendatzeko zenbat termino erabiltzen diren testu itzulietan eta ez itzulietan, zein diren termino horiek, zenbat aldiz erabiltzen diren testu mota batean eta besteanโฆ
Blog honen aurreko aroan jada mintzatu nintzen zertxobait honetaz, tesia oraindik asmo bat baino ez zela lehen probaldiak egiten hasi nintzen garaian. Oraingo honetan, koloreak izendatzeko modu zehatz batez arituko naiz. Izan ere, koloreak adierazteko hiztegietan jasota dauden terminoez gain, hizkuntzek badute baliabide sinple bezain ahaltsu bat edozein kolore-รฑabardura izendatzeko balio diena: gauza baten izena erabiltzea gauza horren kolorea adierazteko. Etiketa horietako batzuk errotu eta hiztegietara pasatzen dira (laranja, turkesa, malba, fuksiaโฆ). Hiztegietarainoko bidea oraindik egin ez dutenen artean, batzuk aski hedatuta daude eta aise topatzen edo erabiltzen ditugu gure eguneroko hizketaldietan (izokin, haragi, krema, ardo, kaobaโฆ), eta beste batzuk, aldiz, erabilera apetatsuagoen ondorio dira, ezohikoagoak, testuinguruak edo asmo estilistiko zehatz batek hartaratuta sortuak.
Bada, zein, zenbat eta nolakoak dira euskarazko literatur testuetan ageri zaizkigun mota horretako kolore-izendapenak? Eta batez ere, alde nabarmenik al dago euskal idazleen liburuetan eta erdaretatik euskarara itzuli diren literatur lanetan ageri diren izendapenen artean? Testu ez itzulietan testu itzulietan baino gehiago erabiltzen dira halakoak beharbada, edo alderantziz? Edo erabiltzen direnak ezberdinak dira agian? Beharbada euskaraz sortutako testuetan ageri diren izendapenak errotuagoak eta ohikoagoak dira, eta euskarara itzulitakoetan ageri direnak ezohikoagoak, edo alderantziz?
Gorago esan dudan bezala, tesian 1.149 literatur lanek osatutako corpus batekin ari naiz lanean. Funtsean, Egungo Testuen Corpuseko Literatura atala da, aldaketa txikiren bat eginda. Hau da, 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako 698 jatorrizko lan (idazleek euskaraz zuzenean sortutakoak) eta 451 itzulpen (beste hizkuntzaren batetik euskarara itzulitakoak).
Baina, nola mugatu corpus horretan bilatu nahi ditudan terminoak? Nola osatuko dut corpusean bilatu beharreko kolore-izenen zerrenda? Zer idatziko dut bilatzailearen gelaxkan? Aurretik, kolore-izendapen arrunten erabilerak konparatu nahi izan nituenean, hiztegietara eta koloreei buruzko beste lan akademiko batzuetara jo, eta batean eta bestean topatutakoak bilduz osatu nuen zerrenda: gorri, gorrixka, gorrikara, bermiloi… Eta horiexen agerraldi kopuruak neurtu nituen. Baina oraingo honetarako ez dago halako zerrendarik. Halako kolore-izendapenak infinituak dira, errealitateko edozein elementuren izena erabilita sortu daitezkeenez eta errealitatea infinitua denez. Nola jakingo dut horrelako zer termino erabili dituzten euskal idazleek eta itzultzaileek beren lanetan? Galdera horri erantzun nahian, Egungo Testuen Corpusaren erraietan corpusaren erabiltzaile arruntok egin ezin dugun bilaketa bat egiteko eskatu nion corpusaren egileari, Josu Landari: [izen kategoria (hitz gisa) + kolore (lema gisa)] egiturarekin bat datozen hitz konbinazio guztiak erauzi eta zerrendatzeko eskatu nion. Hau da, edozein substantibo mugagabean eta ondotik kolore lema gisa biltzen dituzten konbinazio guztiak bilatzeko eskatu nion, halako moldez non gure corpusean erabili diren X kolore, Y koloreko, Z kolorez… guztiak aurkitu eta zerrendatu ahal izango genituen. Nik eskatu, eta hark eman (eskerrik asko, Josu!).
Zer topatu genuen? X kolore motako zenbat kolore-izendapen ezberdin aurkitu genituen? Kalkulua egin dezazun denbora pixka bat utziko dizut, irakurle. Bota zure hipotesia. Eta kalkulatzen duzun bitartean, kontatuko dizut lehen emaitza gordinak eskuz garbitu behar izan genituela. Izan ere, erauzketan lortu genituen X kolore konbinazioetako batzuk ez ziren guk bilatzen genituenen parekoak. [zizare (hitz gisa) + kolore (lema gisa)] konbinazioa ageri da erauzketan, adibidez, baina konbinazio horren testuingurua ยซZizare koloretsu lodi bat bezala irristatu zenยป esaldia da; edo [zigarreta (hitz gisa) + kolore (lema gisa)] konbinazioaren testuingurua, beste hau: ยซErrusiar zigarreta kolore-ilunen pakete bat mahaitik aterata, bere onizezko ahokoan sartu zuen batยป.
Egin al duzu zure kalkulua, irakurle? Hemen, ba, erantzuna: X kolore motako 184 konbinazio aurkitu genituen guztira. Horietatik 89 bi azpicorpusetan erabiltzen dira; hau da, bai jatorriz euskaraz sortutako testuetan, bai euskarara egindako itzulpenetan. Jatorriz euskaraz sortutako testuetan guztira 120 forma erabiltzen dira: bi azpicorpusetan erabiltzen diren 89ak gehi itzulpenetan behin ere ageri ez diren beste 31. Itzulpenetan guztira 153 forma ageri dira: bi azpicorpusetan erabiltzen diren 89ak gehi jatorrizkoetan behin ere ageri ez diren beste 64. Datu horietatik erraz ondoriozta daiteke halako kolore-izendapenen erabilerari dagokionez aniztasun handiagoa dagoela testu itzulietan euskaraz sortutako testuetan baino.
Baina imajinatzen dut, irakurle, 184 kolore-izendapen horiek zein diren jakin nahiko duzula. Kopuruetatik harago egin dezagun, beraz, eta jar diezaiegun aurpegia X kolore forma horiei. Lehenik eta behin ikus dezagun zein diren formarik errotuenak edo, bestela esanda, gure corpusean agerraldi gehien dituztenak. 184 forma horietatik 22, adibidez, 20 liburu baino gehiagotan erabiltzen dira. Honako hauek, hain zuzen:
Ezusteko handirik ez. Aipagarria da, dena den, horiek guztiak gehiagotan erabiltzen direla testu itzulietan ez itzulietan baino. Hau da, bi testu motetan nahikotxo erabiltzen badira ere, agerraldi dexente gehiago dituzte itzulpenetan jatorriz euskaraz idatzitako testuetan baino. Eta alde hori are nabarmenagoa da berun, boli, errauts, gerezi, perla eta su koloreen kasuan.
Jar diezaiegun arreta orain bi azpicorpusen artean alde nabarmenena ageri duten terminoei. Nolakoak dira azpicorpus batean eta bestean erabiltzen ez diren kolore-izenak? Hona hemen, lehenik, jatorrizko testuetan ez eta itzulpenetan bai erabiltzen diren 64 terminoak:
Jatorrizko testuetan inoiz erabiltzen ez diren terminoetako askok agerraldi bakarra dute testu itzulien azpicorpusean. Hau da, egile zehatz batek liburu zehatz baterako behin asmatutako kolore-izenak dira. Zerrendan jaso ditugun 64 formetatik 33, hain zuzen, liburu bakar batean baino ez dira ageri testu itzulien azpicorpusean. Kontuan izan behar dugu literatur lanek osatutako corpus bat aztertzen ari garela, eta beraz espero izatekoa da euskal eta erdal egileen erabilera idiosinkratikoak topatzea. Baina, gainontzeko 31 kolore-izenak liburu batean baino gehiagotan erabili dira, eta haietako batzuk nahikotxotan gainera: adreilu kolore, burdina kolore, ilar kolore, izpiliku kolore, kedar kolore, koral kolore, lima kolore, mertxika kolore, opalo kolore, platino kolore, sufre kolore eta zafiro kolore lau liburu ezberdinetan ageri dira gutxienez. Ohargarria da haietako askok naturan topa ditzakegun elementuak hartzen dituztela oinarri (elementu kimikoak eta mineralak, lore, landare eta fruituak, nagusiki) eta elementu aski ezagunak direla gehienak mundu osoan, baita euskaldunen artean ere. Horrekin zera esan nahi dugu: termino horiek itzulpenetan euskal idazleen testuetan baino presentzia handiagoa izatea ezin dela esplikatu esanez gure artean existitzen ez diren edo ezezagunak diren elementuak direla eta beraz logikoa dela euskal idazleek beren deskribapenetan ahotan ez hartzea. Exotismo handirik gabeko zerrenda bat da, bestela esanda.
Itzulpenetan ez eta jatorrizko testuetan bai erabiltzen diren [izena + kolore] egiturak, lehen aurreratu bezala, 31 dira:
Jatorrizko testuetan bakarrik erabiltzen diren terminoak itzulpenetan bakarrik erabiltzen direnak baino gutxiago izateaz gain (jatorrizkoetan bakarrik erabiltzen direnak 31 dira, eta itzulpenetan bakarrik erabiltzen direnak 64), 31 horietatik 20k agerraldi bakarra dute jatorrizko testuen azpicorpusean. Hau da, 11 dira jatorrizko testu batean baino gehiagotan erabiltzen direnak, eta horietatik kopuru esanguratsuetan erabiltzen direnak 5 baino ez dira: bainila/banilla kolore, egur kolore, harri kolore, musker kolore eta teila kolore. Oraingoan ere, elementu oso ezagunak dira bost kolore horiei izena eman dietenak, eta ez euskal kulturari edo lurraldeari esklusibotasunez lotutakoak.
Kasu zehatzei erreparatuta, erabilera bitxiak ikusten dira. Euskal idazleek alde nabarmenik gabe erabiltzen dituzte kafe eta kafesne koloreak (14 agerraldi kafe kolorearentzat eta 10 kafesne kolorearentzat); erdal idazleen testu itzulietan, ordea, askoz gutxiago dira kafesne kolorez deskribatutakoak (20 agerraldi kafe kolorearentzat eta 4 kafesne kolorearentzat).
Badira, bestalde, idazleen apetak ere, bi azpicorpusen arteko erlazioa desorekatzen dutenak. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobelan Teresa pertsonaiak olio koloreko begiak ditu, eta halaxe deskribatuta ageri da zazpi aldiz. Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean nobelan, aldiz, esanahi inportantea dute marihuana koloreko begiek, eta bederatzi aldiz aipatzen dira.
Laburbilduz, badirudi, beraz, [izena + kolore] egitura honen bitartez sortzen diren kolore-izenetan aberatsagoak direla testu itzuliak. Hala da, batetik, egile bakar bati une zehatz batean burura dakizkiokeen asmakizunei dagokienez (halako 33 aurkitu ditugu itzulpenetan, eta 20 jatorriz euskaraz idatzitakoetan). Itzulpenen bitartez koloreak izendatzeko modu ezohiko (edo berritzaile, edo irudimentsu, edo apetatsu… bakoitzak nahi bezala kalifika dezala) gehiago iristen dira euskal irakurleen begietara jatorriz euskaraz idatzitako testuen bidez baino. Baina, beste alde batetik, egile baten baino gehiagoren luman erabiltzen diren formak ere itzulpenetan jatorrizko testuetan baino ugariagoak izateak (31 dira itzulpenetan gailentzen direnak, eta 11 jatorrizko testuetan gailentzen direnak) pentsarazten digu badirela horrelako zenbait kolore-izendapen erdaretan nahiko hedatuak daudenak, eta kolore-izen horiek itzulpenen bitartez ari direla iristen euskarara.
Jakitun gara, noski, konparatzen ari garen bi azpicorpusak desorekatuak direla nolabait. Itzulpenen azpicorpusean biltzen diren 451 obrak munduko literatura guztietako eta historia osoko liburuen artean euskarara ekarriak izateko 2001-2019 bitartean aukeratu diren obrak dira; jatorriz euskaraz sortutako 698ak, aldiz, 19 urte horietan 700.000 hiztuneko komunitate batean sortu diren litratur lanak dira. Bistan da aztergai ditugun literatur testuen erreferentzialtasuna handiagoa edo txikiagoa izateak esplikatzen duela neurri handi batean lexiko aberastasuna handiagoa izatea euskarara itzulitako testuetan euskal idazleek idatzitakoetan baino. Nolanahi ere, arrazoiak direnak direla, guri interesatzen zaiguna da konprobatzea ea alderik baden irakurleei jatorrizko testuen bitartez eta itzulpenen bitartez iristen zaizkien euskaren artean, eta zertan dautzan alde horiek. Eta lexiko-aberastasunari dagokionez, badira zantzuak pentsarazten digutenak itzulpenetan hiztegi aberatsagoa eskaintzen zaiela irakurleei, zenbait eremutan behintzat.
Beste kontu bat da zer iristen den egiaz euskal irakurleen begietara; hau da, zer irakurtzen duten egiaz eta nolako harrera duten euskararako itzulpenek. Baina hori beste eztabaida bat da.
Erantzun laburrak baietz dio. Puntuazio markak itzuli behar dira (gaztelaniaz hasierako galdera ikurra gehitu, euskaraz kakotx sinpleak bikoitz bihurtu, edo guillemet, alemanezko aipu markak ere berdindu; azken hizkiaren eta puntuazio ikurraren artean frantsesez uzten den espazioa desagerrarazi edo gehitu, nondik nora ari zarenโฆ).
Erantzun ez hain laburra ere baiezkoarekin hasten da, baina berehala sortzen zaizkio bainak. Berez, helburu hizkuntzako puntuazio sistema aplikatzea da jarraitu beharreko iparra, baina zer egin sorburu hizkuntzako idazleak puntuazio sistema pertsonala garatu omen duenean? Ez naizenez plano teorikoan luze irauteko gauza, nire esperientziara joko dut erantzun posibleren baten bila.
Munduko Poesia Kaierak bildumarako itzuli nuen Emily Dickinsonen gidoi luze eta maiuskulak itzulpenean ere gordetzearen tradiziora lerratu nintzen (haien bitartez, aditu batzuen ustea egiazkoa izatera, poetak adierazi nahi izandako zerbait, oso sotila, galaraziko nuelakoan bestela). Ez nago beti ados orduan hartutako erabakiarekin. Kontrako bidea hartzearen aldeko argudio onak ere bazeuden aukeran. Alde batetik, berezkoa zuen, bai, Dickinsonek, puntuazio bitxi hura, baina ez gaurdanik ikusita uste dugun bezainbeste: garaiko tradizio bat hartu eta gainerabili zuen.
Beste bi itzulpen berriagoetan puntuazio markak itzuli ala ez (eta nola) buruan ibiltzeko aukera izan dut. Uxue Apaolazaren ipuinak euskaratu ondoren, zuzentzailearen ohar batek zer pentsa txikia eman dit: โEl traductor ha respetado la puntuaciรณn del texto original, y yo tambiรฉn la he mantenido, salvo en contadas ocasionesโ. Apaolazak ez ditu Dickinsonen gidoi luzeak eta maiuskulak erabiltzen, baina puntuazioari ematen dion arreta zorrotzak seguruenik eraman nau besteetan baino estuago lotzera haren puntuazio ikurrei (Anjel Lertxundik 2008ko Arnasa galtzen izeneko zutabean erreparatu zion Apaolazak puntu eta koma ikurra erabiltzeko joera ez ohikoari).
Zer pentsa handiagoa eman dit beste kasu batek. Leire Bilbaoren Etxeko urak Aguas madres bihurtzean, egilearen erabakimenean gelditu zen azkenean poemetako batzuek falta duten puntuazioarekin zer egin gaztelaniaz. Esan gabe doa, jatorrizkoan ez dauden puntuazio markak gehitzeak interpretazio bat hobesten duela, balizko anbiguetateak baztertzen dituela (baina zer da bestela itzultzea?). Poesiaren generoan errespetu zaleago jokatu ohi du itzultzaileak, azken buruan ahalik eta elementu gutxienekin saiatu da (onenean) poeta ahalik eta gehiena adierazten. Hitz (edo ikur) bakoitza gogoeta luzearen (edo sen inspiratuaren) emaitza den heinean horrelakoak bere horretan mantentzearen alde egin nuen. Gaztelaniazko editoreak puntuazio markak paratzeko sentitu zuen bulkada edizio irizpide hutsa ala itzulpen osagabearen irudipena ote zen galdetu nion neure buruari.
Euskarazko poesian bada puntuazio ikurrak ez erabiltzearen halako joera bat, ia tradizioa esanen nuke, bertsolari txapelketako bertsoak transkribatzeko moduari ikasia, akaso, eta abangoardiako poesiaren hausturek indartua. Poetek berek ez dute zertan jakin zer den hala idazteko arrazoia, baina itzultzaileak erabaki beharko du modu batera ala bestera eman (jatorrizkoaren irakurleak sentitzen ez duen edo apaldu zaion estrainamenduaz zamatu ala libratu itzulpenaren irakurlea), edo poetari galdetu, bizirik egotera.
Itzultzerakoan, sorburu-hizkuntzaren eta xede-hizkuntzaren tartean beste hirugarren (eta laugarren) bat sartzen denean, eskaileran behera estropezu egiteko aukerak biderkatu egiten dira. Halakoetan, tarteko hizkuntzen itzulpenak erkatuz zer edo zer bideratzen dira urratsak, eta ikusi ditugu gure artean emaitza txukun askoak; kontu ezaguna da hori.
Orain adieraziko dudan honetan, hala ere, ez ziren liburu-itzulpenak, baizik eta beste itzultzaile bat bitartekari. Esloveniara joateko zortea izan nuen, eskolaz eskola ibiltzera, eta niri laguntzen zebilen itzultzaileak, Barbara Pregelj andreak, Breda Smolnikar idazlea aurkeztu zidan, laurogeita urteko amona atsegina. Hau eta beste, lagun egin ginen, eta haren narrazio-lan nagusiaz mintzatu ginen: Han goian urkiak hostoberritzen direnean. Gaztelaniarako itzulpena egina zuen Barbarak, eta euskarara ekartzeko enbidoa bota zidan Barbarak, Bredaren aurrean. Halako amona maitagarriari nola esan ezetz. Gainera, istorioaren laburpena egin zidatenean, berehala harrapatu ninduen. Protagonista nagusia eta familia ezagutuak zituen Bredak, eta kontakizunean adierazi zituen sekretuek epaiketak eta guzti ekarri zizkioten. Urte luzeen ondoren, Bredari eman zioten arrazoi epaileek, eta nobelak bigarren bizialdi bat abiatu zuen.
Hogeigarren mendearen lehen erdian, emakume esloveniar bat Estatu Batuetara doa, eta han senar gaztearekin uxuala egiten hasten da, legez kanpo. Eta baita dirua egin ere. Ez dakit nola lortu zuten Capone eta enparauengandik aske jardutea hartan. Emakume hura oso artezki mugitzen, antza, ezkutuko salerosketan. Kontua da, alaba gaxtea izebekin utzirik, Esloveniara itzuli zirela senarraren amaren etxea jaraunstera. Eta Lehen Mundu Gerrak harrapatu hantxe, eta ezin itzuli. Orduan, emakumeak, salerosketan zeukan eskarmentua baliaturik, nekazaritzako produktuekin etekin handiko negozioak egin zituen; familia handitu, Bigarren Gerrak ere hantxe harrapatu, alemanengandik jendea salbatuโฆ zer ez. Kalkutako Teresaren eta miss Tatcher-en arteko nahasturatik irtendako uxual hordigarria dirudi protagonistak.
Gaztelaniako itzulpena, lapitza eskuan, irakurri nuenean, aukera izan nuen Barbarari galdera mordo bat egiteko; eta apunte horiek guztiak esku artean nituela ekin nion eskaileran behera. Koskaren bat topatzen nuenean, aukera nuen berriro emailez galderak egin eta pasarte jakinen argibideak lortzeko.
Hasiera batean, zorrotz eutsi nahi izan nion gure arteko elkarrizketetan handik eta hemendik aztertua genuen estiloari. Hasieratik amaieraraino, punturik gabe eta puntu eta koma gutxirekin antolatua zegoen testua, dena segidan. Amaitu nuenean, arnasa falta zitzaidan, eta arnasa falta zitzaion testuari. Eta buelta berriro, argibide eske. Bredak testua idatzi zuenean, modan-edo zeuden halako esperimentuak. Kontua da, epaiketak zirela-eta liburua azkoz geroago zabaldu zelarik, egileak nolabait bere esperimentua lekuz kanpo geratu balitzaio bezala sentitzen zuela.
Orduan, baimena eskatu nion testua zenbait bloketan antolatzeko, eta zenbait puntu eta puntu eta koma gehitzeko. Eta berak eman, eta gaztelaniazko itzulpenerako ere bai. Tartean, argitaletxeko editoreak ere zer ikusia izan zuen aldaketa horretan, esanez berari ere itogarria egin zitzaiola irakurle gisa. Istorioak eta kontakizunak berehala harrapatzen dute irakurlea, baina gertaerak nondik nora doazen pista galtzeko arriskua gertatzen da testu hau komen bidez soilik antolatuta, denboraren hurrenkera eta atzera-aurrerak despistagarriak gertatzen direlako, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, eta, esan zutenez, jatorrizkoan ere hor nonbait.
Ez nuen halako aldaketarik egingo egilearen baimenik gabe, baina Bredak baietz, lasai antolatzeko testua, eta Barbaren bidez erakutsi nion nola egin genuen.
Bedeinkazio guztiak izanda ere, zimiko ttiki bat geratu zait barruan: ez dakit halakorik egin beharko genukeen, nahiz eta egilearen baimena izan. Ezagunak dira Carverri, adibidez, editoreak egindako aldaketak. Egile askori egiten dizkiete halakoak argitalpenak bideratzerakoan. Eta klasikoen itzulpenetan ere denetik ikusten da. Baina itzulpen kanonikoek eta serioek jatorrizko testuari ahalik eta gertuen atxikitzen zaizkio, nahiz eta ahalik eta gehien urrundu jatorrizko hizkuntzatik, xede-hizkuntzan sortua izatearen irudipena sorrarazteko asmoz. Alabaina, estilo-ezaugarri batzuk eraldatzeak, irakurleak irabazteko asmoz, jatorrizko idazlea galtzera garamatza beharbada.
Ez daukat epai argirik. Zalantzan geratzen naiz, per saecula saeculorum edo, eskaileran behera, estropezuka.
Arraroak izan dira azken egun eta asteak gurean. Duela gutxi joan zitzaigun amama โAsturiasen jaio eta euskara inoiz ikasi ez zuen euskaldunaโ, eta utzi didan gogoeta bat partekatu nahi dut zuekin, blog honetan egingo dudan lehen ekarpenean. Ez zen hori asmoa, baina tira, batzuetan gauzak espero ez ditugunean eta espero ez ditugun bezala iristen dira. Har ditzagun, bada, datozen bezala.
Amamak 90 urte zituen, eta zazpi biloba eta bi birbiloba euskaldun utzi ditu munduan. Asturiasko herrixka batean jaioa, Euskal Herrira gaztetan iritsi zen, baina hori ez zen oztopo izan euskaldun senti zedin. Beti esaten zuen: โa mรญ, cuando me preguntan si soy vasca o asturiana, yo siempre les digo que vasca, porque aunque yo no hable euskera, esta es la tierra de mis hijos y de mis nietos, y todos mis nietos lo hablanโ. Harrotasunez, gainera.
Ziur nago zuetako askok ere jende edadetua daukazuela inguruan, eta nirekin identifikatuta sentituko zaretela esaten badizuet gutxienez hamar mila bider entzun niola hori esaten. Ohitu egin nintzen, eta batzuetan, irribarre egiten nion, ezer erantzun gabe. Egunero gauza bera entzuten duenaren etsipenarekin, beharbada. Egia esan, ez dakit inoiz inork galdetu ote zion asturiarra ala euskalduna zen, baina badakidana da berak oso presente izan zuela amaierara arte.
Gure gurasoak ez ditut aipatu, beste garai batean hazi eta hezi zituztelako. Frankismo-garaian eta ondoren borrokatutako euskaldunak dira guztiak, nahiz eta borroka hori batzuek euskaraz eta beste batzuek gaztelaniaz egin zuten. Edonola ere, beren kontzientzia soziolinguistikoa beti egon da islatuta guri eman diguten hezkuntzan eta hizkuntzan. Izan ere, ez al da benetan opari bat norberak hitz egiten ez duen hizkuntza bat ematea seme-alabei eta bilobei? Norberak ikasteko aukerarik izan gabe, aukera hori hurrengo belaunaldiari ematea?
Amama joan eta gero, pentsatzen aritu naiz, eta uste dut euskararekiko dugun zaletasuna, maitasuna eta atxikimendua ez direla ezerezetik sortu. Euskaraz ez zekien emakume horrek hileta elebiduna izan zuen, eta bilobak euskaraz zuzendu zitzaizkion azken agurrean, berari gustatzen zitzaion bezala. Izan ere, ez ulertzea ez zen inoiz izan gu euskaraz hitz egitera animatzeko oztopo. Eta ez bakarrik animatu, ez. Aktiboki parte hartu. Isilik, baina beti presente euskarazko ekitaldi, bertso-saio, jaialdi eta gainerako ekintza guztietan. Beti isilik, baina beti proaktibo.
Opari bat egin diguzu, amama. Zuk eta herri guztietan dauden beste ehunka eta milaka amamek. Emakumeak eta gizonak, zaharrak eta gazteak, lehengoak eta oraingoak, bertakoak eta kanpokoak. Zenbat jende euskara transmititzen, askotan norberak oso ondo hitz egin gabe ere. Edo hitz bakar bat ulertu gabe. Zenbat jende.
Guri, gazteoi, eginda eman diguzue lan hori. Badirudi euskara beti egon dela hor, berezkoa den eskubide bat dela. Eta askotan ez dugu tarte bat hartzen euskararen inguruan gogoeta egiteko. Guretzat arnastea bezain naturala den hori lortzeko, zenbat kolpe literal eta metaforiko jaso zituzten gure aurrekoek. Baina dena ez dago eginda, oraindik ere bide luzea daukagu urratzeke. Guk ere badugu zer esan eta zer egin gure hizkuntzaren bilakaeran.
Eman diezaiogun euskarari behar eta merezi duen tokia. Bestelako hizkuntzak mespretxatu gabe, ez dezagun ahaztu gurea zein den. Eta erabil dezagun, ahal bezain beste, ahal bezain ondo. Eta ondo ez bada ere, ondo egongo da. Ez dagoelako hizkuntza lotsagatik ez erabiltzea baino oker handiagorik.
Izan zirelako gara, eta garelako izango dira. Hori esaten dute behintzat. Baina ez da iraganeko edo etorkizuneko kontua. Ezta estatistika edo neurketa kontua ere. Orainean dago gakoa, orain hartzen ditugun erabakietan, egunerokoan. Etxean, kalean, eskolan, unibertsitatean, metroan eta supermerkatuan. Osasun-zentroan, abokatuaren bulegoan, tabernan eta autobusean. Amarekin, aitarekin, lagunekin, ezagunekin eta ezezagunekin. Hemengoekin eta beste toki batzuetan jaiotakoekin.
Jarrai dezagun euskaratik eta euskararentzat lanean, bakoitzak bere aletxoa jarrita. Har dezagun guri dagokigunaren gaineko ardura. Aurrekoak, apurka-apurka, atseden hartzera joaten ari dira. Baina lana utzi digute, eta guk gogotsu heldu behar diogu, egindako esfortzuak ez daitezen ahaztu. Gureak ez ditzagun ahaztu.
Zuretzat, amama, eta zuk bezala, euskaraz hitz egiten ez duten euskaldun guztientzat.
Edozein itzulpen-lan bukatzean oso komenigarria izaten da zuzentzaile bati pasatzea, lau begik bik baino gehiago ikusten dute beti eta. Administrazio-testuen zuzenketa-lanetan ibiltzen garenok komeriak izaten ditugu, askotan, zeri eman garrantzia eta zer zuzendu erabakitzerakoan. Zenbateraino zuzendu behar dugun erabakitzeko orduan testuaren garrantzia eta, batez ere, daukagun epea hartzen ditugu kontuan.
Lehenengo lana ortografia zuzentzailea eta lexiko- eta terminologia-egiaztatzailea pasatzea izaten da. Ondoren, goitik behera irakurtzeko denborarik ez badaukagu ere, testua osorik dagoela begiratu behar da, jatorrizko testua eta itzulitakoa elkarren ondoan jarrita, eta gauza nabarmenetan jarri arreta: zenbakiak, datakโฆ
Batzuetan testu lagin bat irakurtzea nahikoa izango da testua fidagarria eta dagoen dagoenean argitaratzeko modukoa dela ikusteko. Beste batzuetan irakurketa sakonagoa merezi duela konturatuko gara eta, gutxienez, euskaraz ondo dagoela egiaztatu beharko dugu: gramatikari dagokionez zuzen idatzita dagoela, idazketa-akatsik ez dagoela, erregistroa, estiloa eta terminologia egokiak direla, eta zerbitzuan ezarrita dauzkagun irizpideak betetzen dituela.
Estiloaren gaia kontu handiz ibiltzekoa da. Nire ustez zuzenketak egiterakoan aldatzen den guztiak justifikatuta egon behar du. Eta garbi izan behar da ezezagun egiten zaigun guztia edo guk erabiliko ez genukeena ez dela beti eta nahitaez zuzendu beharrekoa. Izan ere, nahiko denbora ez diogulako eman ikusi ez ditugun akatsak betirako argitaratuta ikustea baino hanka-sartze larriagoa da ausartegi jokatzeagatik zuzenketan laprast egin eta testua zuzendu beharrean okertzea.
Baina, jakina, ondo irakurtzen den testu ulergarria izateak, euskaraz zuzen, egoki eta txukun egoteak, ez digu ziurtatzen itzulpena bera ondo dagoela, jatorrizko testuak eta xede-testuek gauza berbera esaten dutela, xede-testuan jatorrizkoan dagoen guztia azaltzen dela eta xede-testuak ez dioela jatorrizkoak ez dioen ezer. Hori guztia ziurtatzeko jatorrizko testua eta itzulitakoa alderatu beste irtenbiderik ez dugu.
Administrazioko testuak ez dira beregainak izaten; beti izaten dira beste arau batzuei egindako aipamenak. Dekretu batean lege izenak azaltzen zaizkigu, ebazpen, akordio edo agindu batek dekretu edo lege bat izaten du oinarrian, eta ediktu nahiz iragarkietan ere aurretik itzulita dauden lege edo arauak aipatzen dira. Aipuak etengabeak izan daitezke eta neurri handiagoan edo txikiagoan ager daitezke dokumentu osoan zehar. Batzuetan oinarrian dauden arauen artikulu osoak dira hitzez hitz azaltzen direnak.
Nik asko erreparatzen diot administrazio-testuetan koherentziari; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzekoak diren testuetan bereziki. Dagoeneko itzulita dauden arauak aipatzen direnean ondo kopiatuta dauden ziurtatzeko, zein aldizkaritan argitaratu ziren topatu eta iturrira jo beste aukerarik ez dago. Eta aipamena iturrian argitaratu zen bezalaxe ez badago, zuzendu egin behar da, ez kopiatzeko arrazoi sendoren bat dagoenean izan ezik. Jatorrizko itzulpenean akatsen bat egotea edo itzulpena zaharkituta egotea izan daitezke aldatzeko edo zuzentzeko arrazoi sendoak, baina lehendik emanda dagoena ondo baldin badago dagoen bezala utzi behar da.
โcuando hay que citar un pasaje publicado en el Diario Oficial, la traducciรณn automรกtica tiene exactamente el mismo valor que la traducciรณn humana, a saber, ninguno. Todo traductor de esta casa sabe que, en un caso asรญ, su primer deber es NO traducir, sino ir a buscar el acto citado y copiarlo letra por letraโ
Lehendik itzulita dagoena berrerabili beharrean itzultzaile automatiko neuronalera jotzeak ekar dezakeen arriskuaz ohartuta, Europako Batzordearen webgunean argi eta garbi adierazten dute eTranslation ez dela erabili behar Europar Batasuneko legedia itzultzeko, horrelakoetan benetako bertsioetara jo behar dela eta benetako bertsioak eskuragarri daudela haien webgunean.
Egokitu izan zaizkit iruzkinez betetako itzulpenak, iturrietako loturak ipinita eta iturriak aldatu badira zergatik aldatu diren azalduta dituztenak. Eskertzekoa da zuzentzaileari lanak horrela erraztea. Aldiz, iruzkinik ez eta iturrian dagoen itzulpena ez dela kontuan hartu ikusten dudanetan, pentsatzen dut itzultzaileak besterik gabe onartu duela memoriak eman diona, iturrian benetan dagoena horixe ote den ziurtatu gabe. Baina memoriak emandakoa iturrian dagoena izanda ere gerta daiteke itzultzaileak aldatu izana. Nire ustez hori ez da egin behar, lehen esan bezala, aldatzeko arrazoi sendorik ez baldin badago behintzat. Ondo dagoena aldatzen ibiltzeak ez du itzulpena hobetzen, anabasa sortzen baizik.
Terminologia-lanetan ibili nintzen garaian Dudanet bidez jasotzen genituen kontsulta batzuen oinarrian koherentzia-faltak zeuden; Eusko Jaurlaritzako teknikariak izaten ziren, Eusko Jaurlaritzako itzulpenen datu-base elebidunera sartzeko aukera daukatenez, bertara jo terminoak eta hitzak kontsultatzera eta maizegi ikusten zutenak termino baterako ordain bat baino gehiago azaltzen zirela. Orduan Dudanetera jotzen zuten egokia zein zen edo guk zein erabiltzen genuen galdetzeko. Ez dakit gaur egun joera berberarekin jarraitzen duten ala Itzultzaile automatiko neuronalera jotzen duten zalantzak argitzeko.
Hona azken aldian sarri samar zuzentzen dudan dekretu baten aipamena:
DECRETO 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creaciรณn, supresiรณn y modificaciรณn de los Departamentos de la Administraciรณn de la Comunidad Autรณnoma del Paรญs Vasco y de determinaciรณn de funciones y รกreas de actuaciรณn de los mismos
18/2020 DEKRETUA, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
(EHAA: 2020-09-07)
Txikikeria izan daiteke, baina niri iturriak errespetatzea garrantzitsua iruditzen zaidanez, zuzendu egiten dut beti. Aurretik izan zen dekretuan, aurreko legegintzaldian, horien agertzen da:
DECRETO 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creaciรณn, supresiรณn y modificaciรณn de los Departamentos de la Administraciรณn de la Comunidad Autรณnoma del Paรญs Vasco y de determinaciรณn de funciones y รกreas de actuaciรณn de los mismos.
24/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
(EHAA: 2016-11-26)
Badirudi 2020ko dekretua argitaratu behar zutenean itzultzaileak egokiago iritzi ziola horien zegoen tokian sail bakoitzaren ipintzeari. Ez dakit, ordea, gure itzulpen-memorietan 2016ko ordaina bakarrik dagoen jasota eta, zenbakiak modu automatikoan aldatzen dituenez, horixe den proposatzen duten forma bakarra. Itzultzaile neuronalak ere dekretu zaharreneko forma proposatzen du dekretu baterako zein besterako.
24/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
18/2020 DEKRETUA, irailaren 6koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena
Gure niak baldintzatuta daude, eta, gainera, hil egiten dira.Egunero zertxobait aldatuta esnatzen gara, eta bezperan ginen pertsona hilda dago (โฆ). Are, gerta liteke atsegin ez izatea gure ni zaharrak, erabili eta botatzekoak diren gure arbaso horiek.
Self-consciousness, John Updike.
Kontzeptu berri bat ezagutu dut duela gutxi, eta jakin-mina piztu dit: dead name. Literalki, โizen hilaโ. Ingelesez, pertsona trans batek trantsizioa egin aurretik zuen izena adierazten du dead name terminoak.
Oxford hiztegiak jasotzen du Twitterren begiztatu zuela lehen aldiz, 2010ean. 2013an, aditz gisako erabilera atzeman zuen, deadnaming, edo to deadname. Alegia, pertsona trans bat izendatzea trantsizioa egin aurretik zuen izena erabiliz, dela oharkabean, dela asmo txarrez.
Kontuak berebiziko garrantzia du, eragin zuzena baitu pertsonaren ongizatean eta osasunean. Pertsona trans batzuek โez denekโ legez aldatzen dute izena trantsizioa egitean, baina hala ere oztopoak izan ohi dituzte, burokratikoak, administratiboak edo bestelakoak, izen berria normaltasunez erabili ahal izateko. Deadnaming egitea transfobiaren aurpegietako bat izan daiteke, indarkeria mota bat. Insultar por nombre muerto, irakurri dut artikulu batean.
Bilaketa egin dut datu-base terminologikoetan. Euskaltermen eta IATEn ez dut aurkitu, baina Termiumen bai, eta Termcaten.
Termiumen ikasi dut frantsesez morinom esaten dela dead name, eta ekintza, morinommer:
Dรฉsigner par son prรฉnom dโรฉtat-civil de naissance (morinom), une personne qui en a changรฉ depuis. S’utilise pour les personnes trans.
Quand quelquโun te mรฉgenre ou teย morinommeย cโest comme si toutes ces cicatrices รฉtaient vives. Je ferais la vaisselle tous les jours si รงa me protรฉgeait dโรชtre mรฉgenrรฉe.โย (Sophie Labelle,ย Assignรฉe garรงon, webcomic, page #132). Dictionnaire, Lalanguefranรงaise.com
Espainolerako, nombre impuesto proposatzen du Termiumek, eta utilizar el nombre impuesto.
โฆizen hila, izen esleitua, izen inposatua, izen hilaz iraindu, izen inposatuaz deitu, izen inposatua erabiliโฆ
Termcaten informazio gehiago dago:
โฆ jaiotizena, bataio-izena, ponte-izena, izen ohiaโฆ
Katalanez, beraz, hiru ordain proposatzen dituzte: exnom, nom mort, eta nom de naixement. Interesgarriak dira Termcatek eaten dituen definizioak eta oharrak:
Definition: Nom amb quรจ era anomenada una persona transgรจnere abans d’adoptar el seu nom sentit.
Note โข 1. La denominaciรณย nom mortย รฉs una forma connotada, que mostra la voluntat de separar-se de la identitat assignada a la persona en nรฉixer. Les formesย exnomย iย nom de naixement, en canvi, sรณn de registre mรฉs neutre. La formaย nom de naixementย (i igualment la forma paralยทlela en altres llengรผes) รฉs prรฒpia sobretot de contextos formals i pot utilitzar-se, mรฉs enllร de l’ร mbit de la transidentitat, per a designar, en general, el nom amb quรจ s’inscriu oficialment una persona en nรฉixer.
โข 2. Generalment, l’exnom no es correspon amb la identitat de gรจnere de la persona que decideix fer el canvi.
* Letra lodiak nik jarriak dira.
Nom mort forma konnotatutzat jotzen dute, beraz, eta exnom eta nom de naixement, neutroagotzat.
Are konnotatuagoak dira RAEk eta Fundรฉuk proposaturiko necrรณnimo, necronombre edo innombre ordainak. Hauxe dio Fundรฉuk erantzun batean:
El anglicismo deadname se usa para referirse al nombre de nacimiento de una persona trans que ya no utiliza. En espaรฑol se emplean alternativas como necrรณnimo, necronombre, innombre o, como indica la RAE en su cuenta de Twitter, nombre muerto y nombre de nacimiento/antiguo/anterior.
De estas opciones, necrรณnimo es la mayoritaria en el uso, y, como se seรฑala en esta misma cuenta acadรฉmica, aunque ya se utiliza para designar el nombre de alguien que pertenecรญa a una persona muerta, estรก bien formado y puede fรกcilmente ampliar su significado.
Hain zuzen ere konnotazio horiengatik, dead name kontzeptuak baditu aurkariak. Ohikoa den bezala, norberaren bizipenaren araberakoa da terminoari buruzko iritzia. Pertsona trans batzuek atzean utzi nahi dute aurreko identitatea, eta begi onez ikusten dute dead name kontzeptua. Beste batzuek, ordea, aurrekoaren gainean eraikitako identitate gisa ulertzen dute berria, eta ez dute aurreko hura ahazteko beharrik.
โA mรญ me cabrea eso de โnombre muertoโ. No nacemos de nuevo cuando hacemos la transiciรณn, simplemente evolucionamos. Preferirรญa algo como โnombre pasadoโโ. Mar Llop, El Paรญs (2023/03/26).
Bestalde, transitua egindako pertsonen senide edo lagunen bizipenak ere aintzat hartu beharrekoak dira, eta litekeena da dead name edo necrรณnimo bezain termino markatuak egokiak izatea haien esperientzia adierazteko, zenbait kasutan.
โฆ hil-izena, nekronimoa, izen abandonatua, izen atzean utzia, izen iragana, izen zaharkitua, izen gaitzetsia, izen arbuiatua โฆ
Termcateko definizioan ageri den nom sentit horretatik, batzuek nombre sentido hobesten dute, gรฉnero sentido ere esaten baita. Ingelesez ere, batzuek chosen name edo preferred name hobesten dituzte, baina esapide horiek aditzera ematen dute nolabait โhautazkoaโ dela izen bat edo bestea erabiltzea.
โฆ izen sentitua, izen hautatua, izen hobetsia, izen onetsiaโฆ
Estatuko trans lege berrian, otsailaren 28ko 4/2023 Legean, ez dut gisa horretako terminorik aurkitu. Ageri dira nombre registral, nuevo nombre propio, principio de libre elecciรณn del nombre propio eta abar, baina ez nombre muerto edo nombre sentido edo antzekorik.
โฆerregistroaren araberako izena, izen berezi berria, izen berezia askatasunez hautatu ahal izatearen printzipioaโฆ
Euskaraz ez dut ordainik aurkitu, eta kontsulta egin dut pertsona transen Euskal Herriko elkarte batzuetan. Jakin dut deadname erabiltzen dutela, euskaraz zein gaztelaniaz. Naizen adingabe transexualen familien elkartean erantzun hau eman didate:
Gazte transexual gehienekย dead nameย esaten dute euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten dutenean. Hala ere, batzuetanย izen zaharraย esaten dute, edo, kaleko hizkuntzan,ย lehengo izena.ย Azalpena emateko aukera dagoenean,ย jaiotzean jarritako izenaย esaten dugu.ย Nombre sentidoย niri ez zait gustatzen; izatekotanย nombreย izango litzateke, trantsitua egin ostean (izen aldaketa egon bada) bestea ez delako dagoeneko “existitzen”.
โฆ jaiotzean jarritako izena, lehengo izena, izen zaharra, izen berria hartu, izenberritu โฆ
Euskaraz ordainen bat proposatzera jarrita, interesgarria litzateke aukerak biltzea kontzeptu horiek adierazteko, modu neutroagoan edo konnotatuagoan, norberaren esperientziaren arabera. Arrazoibidean zehar proposatutakoak bilduz:
โฆ izen hila, izen esleitua, izen inposatua โฆ
โฆ jaiotizena, bataio-izena, ponte-izena, izen ohia โฆ
โฆ hil izena, nekronimoa, izen abandonatua, izen atzean utzia, izen iragana, izen zaharkitua, izen gaitzetsia, izen arbuiatuaโฆ
โฆ izen sentitua, izen hautatua, izen hobetsia, izen onetsiaโฆ
โฆ erregistroaren araberako izena, izen berezi berria, izen berezia askatasunez hautatu ahal izatearen printzipioaโฆ
โฆ jaiotzean jarritako izena, lehengo izena, izen zaharra โฆ
โฆ izen hilaz izendatu, izen hilaz iraindu, izen inposatuaz deitu, izen inposatua erabili, izen berria hartu, izenberritu โฆ
Erabilera neutro baterako, proposa liteke izen zaharrari izen ohia esatea, katalanen bidetik, eta izen berriari izen, besterik gabe, Naizen elkartean adierazitako iritzia aintzat hartuta.
Bestetik, arriskuak hartzea den arren, beste bide bat ere proposatu liteke, bi izenak kontrajartzea beharrezkoa litzatekeen testuinguru baterako: izen ezetsia eta izen onetsia.
Erabilerak aginduko du, beti bezala. Aukerak eskura jartzea izan da sarrera labur honen helburua.
Aldibereko interpretazio-saio bat dantza gisa irudikatu dezakegu. Dantzan hasi aurretik, dantzari guztiak prest daude. Hizlaria izango da mugitzen lehena. Haren mugimendua sentitu bezain laster, kabinan erne dagoen interpreteak dantzatzeari ekingo dio, eta hizlariaren koreografia erakutsiko dio interpretazioa erabiltzen ari den entzuleari; eta entzuleak, jaso eta gero, erantzuna edo erreakzioa bidaliko dio hizlariari. Hirurak elkarrekin konektatuta daude, eta hirurak elkarri ยซadiยป daude. Ahotsa da hiru pertsona horiek lotzen dituen haria; hala ere, ahotsa eta eremu horrek biltzen duen guztia ez da lantzen interpretazio-ikasketetan, salbuespen gutxi batzuetan izan ezik.
Juan Carlos Garaizabal adituak ahots kulturari buruzko blog honetan azaltzen du ahotsa psikearen, gorputz emozionalaren, gorputz fisikoaren eta entzumen-herentziaren zati entzungarria dela, eta ahotsa sortzean, besteak beste, tripak, bihotzak, burmuinak, norberaren historiak eta besteekin harremanetan jartzeko asmoak parte hartzen dutela.
Aldibereko interpretazio-saio batean, hizlaria hitz egiten hasi bezain laster, interpreteak ezagutuko ditu haren melodia, musikaltasuna eta nola mugitzen duen ahotsa, eta gehiago jakingo du beraren kultura mailari, nortasunari eta bizitasunari buruz. Diskurtsoarekin batera, hizlariak entzuleei esango die nola dagoen egun horretan, zein asmoz hitz egiten duen edo nondik hitz egiten duen.
Beste alderdi esanguratsu bat ahoskera da, hau da, hizlariak nola ahoskatzen dituen hitzak: kolpeak ematen ote dituen, hitzak argi ahoskatzen dituen ala ez, intentsitatea, estiloa eta nolako lotura sortu nahi duen entzuleekin, loturarik ezean ez baitago komunikaziorik.
Aldibereko interpreteak, beraz, aukera izango du diskurtsoari ez ezik, adierazpen-parametroei ere adi egoteko. Erritmoa, kadentzia, etenaldiak, melodia, abiadura eta intentsitatea kontuan hartuko ditu, eta, margoak izango balira bezala, hizlariaren emozioekin eta asmoekin koloreztatuko du diskurtsoa, anplifikaziorik gabe. Goza dezagun margolan horiek osatzen jakiteaz eta, behin osatuta, emateaz eta jasotzeaz.
Villasantek honela azaltzen du Krutwig nola ezagutu zuen (1997: 362):
ยซZerbait berri eta gure euskaltzaleen artean komunzki agertzen ez zena zekarren, ene ustez, Krutwig jaunak, hots, kultura-hitzenganako minberatasun apartekoa โnolabait esatekoโ. ยปEuskaltzaleen artean herriari jarraitu behar zitzaiolako dogma hori oso sartua zegoen orduan โgure artean behintzatโ. Baina nola ulertzen genuen โherriโ hitza? Gizarte behe-mailako jendea, kultura gutxikoa. Hori zen โherriaโ guretzat eta horri egin behar zitzaion kasu, hori eredutzat hartu eta horri jarraitu. ยปBeharbada, purismo amorratu baten kontrako erreakzioa ere bazen joera hori. Guk “herria” esaten genuenean, herriko behe mailako jendea izaten genuen batez ere gogoan, eta hura hartzen genuen eredutzat. ยปBegien bistan zegoen, ordea, Krutwig jaunarentzat beste zerbait zela “herria”ยป.
Villasantek berak gaineratzen duenez (1997: 36):
ยซKultura-hitzak erabiltzean, berriz, grekoaren eta latinaren ortografia gordeten zuen ipi-apa guztiekin. Hori da, noski, bai fransesak, bai alemanak eta bai inglesak ere segitzen duten bideaยป.
Miren Azkaratek ere alderdi hori aipatu zuen (1997: 98):
ยซBeraz, Krutwigen iritziz, euskaraz kultura hitzak beren jatorrizko forman idatzi beharko genituzke, nazioartekoena horixe izaten da etaยป.
Euskaltzainditik bertatik 1950. urtearen inguruan Krutwigek eragin zuen kultur astinduaren ondorioz, literatur eta hizkuntz ereduari buruzko eztabaida sortu zen (horretan, itzulpengintza ere sartu behar genuke, zertan esanik ez), eta harreraren edo irakurle motaren ingururaino ere heldu zen, Sudupek jaso legez (2011: 69):
ยซNorentzat idatzi behar zen? Laborari, arrantzale, ofiziale edo herri(xk)etako eskulangileentzat soilik? P. Lafitte, E. Salaberry eta horien iritzian eta soziologian, hortxe nonbait; baita A. Mokoroaren iritzian ere. Ala haientzat ez ezik Orixek aipatzen zituen ehun apaiz, berrehun fraide eta berrogeita hamar galtzadun ikasi samarrentzat?, edota F. Krutwigek, J. Mirandek eta A. Ibinagabeitiak zioten bezala, herri nahiz hirietako gizatalde ororentzat, kristau fededunak bezala panteistak, neopaganoak, ateistak, edo kristotar-teistak bai baina Vatikanozaleak ez zirenak, nonahiko intelligentsietan egon ohi ziren gizatalde guztientzat, ziren bezalakoak zirela eta pentsatzen edo sentitzen eta jokatzen zuten bezala jokatzen zutela ere?ยป.
Krutwigek erbestera jo behar izan zuenean, hark aldezturiko eredua ahuldu zitekeela eman bazezakeen ere, aldez edo moldez haren zenbait proposamenekin bat zetozenek eragina izan zuten euskara batuaren eredua sortzerakoan. Hala, 1953. urtean, Euskaltzaindiak zenbait hitzaldi antolatu zituen Bilbon, lehengo euskal idazleei buruzkoak, eta, Sudupek jasotzen duenez, lapurteraren aldeko kontraesanen bat edo beste geratu zen agerian (2011: 72):
ยซVillasante bera izan zen; Axular eta Joanes Etxeberri Sarakoari buruzko hitzaldiak egin zituen lapurtera klasikoz. K. Mitxelenak, berriz, A. Oihenarti buruz egin zuen hitzaldia baliatu zuen axulartarrei honako kritika hau egiteko: Axularri jarraitzekotan joskeran ere jarraitu behar zitzaiola; ez zuela zentzurik sintaxirako maisutzat S. Altube hartzeak. Kritika horrek asko eragin zion Villasanteri geroago aitortu zuenezยป.
Itzulpengintzari dagokionez, euskal ekoizpen itzulian ere horrelako kontrakarreko eredu eta joerak jalgitzen ziren garai hartan (teorian nahiz praxian).
Jean Haritschelhar euskaltzainburuak Krutwigi eginiko omenaldian honako hau adierazi zion Federicori berari (1997: 13), lokarri izatearen gainean:
ยซZu zara oraiko gazteen, ez hain gazteen eta lehenbiziko euskaltzainen arteko lokarria. (โฆ) Euskaltzaindiaren berriztatzaile lehen, euskaltzain belaunaldien arteko lokarri orai, goresmen zuri bihotz bihotzetik eta urte askotarakoยป.
J.M. Satrustegik ยซakuilariยป deritzo, zertasun hori nabarmenduta (1997: 337):
ยซEuskaltzaindiak gaur ohore handiko aitona duen F. Krutwig, heterodoxo antzeko akuilari gaztea izan zuen bere egunean. Hori da hain zuzen, bere merezimendu nagusiaยป.
Andres Urrutia, bestalde, jardungaia sakontzera dator (1997: 343):
ยซKRUTWIGek LEIรARRAGArengan jarriko ditu bere jakinโmina eta jomuga, bere horretan kausituko baititu goi mailako kulturaren osagarriak, greko eta latinetik ekarria eta euskaraz emana, jatortasun osozยป.
Dena dela, gaztetako eredua oso bestelakoa zuen, Muruari Federicok berak adierazi legez (1997: 72):
ยซNik hasieran bizkaiera sabindarrean idatzi nuen, Oleagak egiten zuen moduan, biok hizkuntza pixka bat puristan. Baina berehala ohartu nintzen oker ari nintzela, eta lapurterako tradizioa ikertzen hasi nintzen: Axularren maila herrikoiko hizkuntza batetik, eta Leizarragaren maila goragoko hizkuntza bestetikยป.
Azken buruan, jakintzaz euskaraz jardutea zuen helburutzat, Muruarekin izandako elkarrizketan ezin argiago azaldu zuenez (1997: 79):
ยซOrdurarte laborategiko hizkuntza izan zen euskara, ikerketen objektu baizik ez, baina guk gai zientifikoetarako lan hizkuntza bilakatu nahi genuen. Gure arteko eztabaidak ere euskaraz egitea deliberatu genuen. Horrela, gainera, purismoa erabilgarria ez dela frogatuko genuenยป.
Itzuli ez ezik, teorizatu ere egin zuen
Aipatua dugun legez, itzulpengintzaren alderdi pedagogikoa ere kezkabide izan zuen Federico Krutwigek. 1980. urtean, Udako Euskal Unibertsitatearen barruan, itzulpenaren inguruko programa bat antolatu zuten, Iruรฑean garatzekoa. Programan, Federico Krutwigen hitzaldi bat agertu zen iragarrita: Itzultzaileen prestakuntzarako eskola. Hala gaztigatu arren, erakunde horretako artxiboetan ez da ageri hitzaldia bera benetan gertatu izana edo Federico Krutwig bertaratu izana. Dena dela, itzulpenaren inguruko alderdi didaktikoaz zuen planteamenduaren atal bat, bederik, Computer Shock izeneko liburuan agertzen da, urte batzuk beranduago (1984: 194):
ยซHorrez gain, Bibliothรชkรช horrekin baterat eta Imprimetegi horrekin baterat (alegia, Bibliothรชkรชaren reproductione horrekin baterat), graikara classikotikan euskararako itzultzaileen skholรช bat antolatu behar izanen litzateke. Eta, era berean, honakoa antolatu behar izanen litzateke: graikarazko textuak bidertzekotz imprimetegi bat, bai textu horien euskarazko itzulpenetarakotz, eta bai textu parallรชloetarakotz. Horrela, graikar litteratura classikoaren euskarazko iruzkingileen corpus bat sortuko litzatekeยป.
Uste bera agertu zuen Laura Mintegik Argia aldizkarirako egin zion elkarrizketan (1994):
ยซGure artean influentziarik nabariena grekoarena da. Horregatik, hobe da greko literaturatik zuzenki hartzea, espainoletik bainoยป.
1980ko udazkenean Donostiako Itzultzaile Eskola abiarazi zuen Euskaltzaindiak, Martutenen. Euskal Itzultzaileen Oinarrizko Prestakuntzarako Eskola omen zen, eta, Krutwigen jomugan zituen goi mailako helburuetatik urrun samar omen zegoen arren, itzulpen klasikoen gaineko prestakuntza eta euskal literatura eskaintzen zituen.
Apollรดn gure culturaren symboloa lanean arestian aipatu gaia ere sakon aztertu zuen, besteak beste, euskal kulturan ikusten zituen zenbait ahuleziaz jardutean (1987: 35):
ยซZeren eta euskal casuan interessant dateke, ezen euskarak’ bere hizkuntzazko structurak direlata, bere adar culturala crea lezala. Hunen egiteko elikatura cultural basikoa onhartu eta assimilatu behar da, eta hauxe gure casuan graikarazko originalak diradรฉ, eta baldin nahi ba da, bigarren postu batetan latinaren bidez ethorritakoa ere, bainan gaur egunean’ batez ere Eurรดpรชko ethorkizunari begiraz euskal literaturak’ bere inspirationearen edaria’ Aganippรชko ithurrian edan behar luke, eta geroz’ hor ere’ beren elikatura hartu dutenekin, communicatu; hau da, alemano, anglo, italiano ta frantsesarekin. Soilik orduan euskal literaturgile baten lanak valioko den zerbait ekhoitz lezake. Huntara ez da aski inspiratione theiozkoa, hau beharrezkoa denagatik, aitzitik huntaz gainera nolabait akadรชmi on bat eduki behar dugu. Hau da artearen kanรดnen pratikรชa eta ezagutza dadukana, eta gure egokera aphala culturan delata aiphatu ditugu ithurrietan inspiratione hartzea ezinbertzea da. Ezinbertzeak dira ithurri classicoakยป.
Krutwigek Jaurlaritzaren beka bati esker idatzi eta ohiko bide formalen bidez argitaratu gabe dirauen Ba hal daduka Euskalherriak’ ethorkizunik Kybernรชtikรชaren garaian? (1987) lana ere prestatu zuen, eta oso gogoeta interesgarriak azaldu zituen hartan, bai zibernetikaz bai zenbait itzulpen arazoz.
Hastapenetan azaldu bezala, bere buruaren itzultzaile ere jardun zuen, eta Ekhaitza dugu horren adibiderik nabarmenena. Antรณn Ugarte Muรฑozek honako hau dio (2017: 264):
ยซEkhaitza. San Sebastiรกn: L. Haranburu, 1980. 244 p.; 21 cm. ISBN 84-7407-084-8. Nota: Auto-traducciรณn al euskera de la novela inรฉdita en espaรฑol La tempestad, independiente de la serie El jardรญn de los halconesยป.
Zertan esanik ez, El jardรญn de los halcones hori Belatzen baratza ezaguna da.
Euskara baturako Euskaltzaindiak aukeraturiko eredua gorabehera, bereari eutsi zion Federicok, eta horren adibide argia dira, itzulpenari dagokionez, besteak beste, Mao Zedong-en zenbait lanen itzulpenak edo aipatu Ekhaitza bera.
Josu Lavinek dioenez (2021):
ยซOndoren Krutwig dembora batez Algerian egon cen, ETAco dellegatione dyplomaticoarequin. Hor harreman osso onac eguin cituen Embaxada Tchinatarrarequin, horren puncturaino non Tchinaco Gobernuac ordainduta, Mao Tse Tungen cembait obraren itzulpenac euscararat eguin bait cituenยป.
Itzulpengintza hori bultzada politiko bati esker apailatu zuen arren, dena dela, zio politikoaz gain, besterik ere bazen tartean, Imanol Muruari adierazi zionez (1999: 94):
ยซNik ondo ezagutzen nituen txinatarrak eta orain ere sinpatia handia diet. Nehoiz ez dira egiazko marxistak izan. Haientzat ere marxismoa bidea gidatzeko metodo bat izan daยป.
Hala eta guztiz ere, Krutwig ez omen zen beste teorialari abertzale batzuk bezain Maozalea. Muruak gaiari buruz galdetuta, honela erantzun zion (1999: 95):
ยซ[Galdera, Murua] Mao ere izan zenuen erreferentzia. Haren itzulpenak ere egin zenituen. [Erantzuna, Federico] Mao ere bai gauza batzuetan, baina ez hainbeste. Maozale Etxebarrieta zen eta, batez ere, Julen Madariaga. Ni ez nintzen hain maozaleยป.
Eskura ditugun datuen arabera, ezin jakin daiteke zein hizkuntza hartu zuen abiaburu Krutwigek lan hori burutzeko (bat baino gehiago ere izan zitezkeen, jakina). Hiztegi eta grafia kontuak gorabehera, zein garaitakoa den ikusita, ez legoke oso urrun Krutwigen belaunaldiko batzuek eginiko itzulpenetatik, ez eta are alor bereko egungo zenbait itzulpenetatik (Krutwigek ituan irakurle edo hartzaile kultua bazuen ere).
Gaian sakontzearren, aipatu Ba hal dadukaโฆlan argitaragabean jaso zituen gogoeta batzuk erabiliko ditugu, itzulpen praktikarako gogoeta teoriko interesgarri-interesgarriak jaso baitzituen, bere itzulpen moldearen erakusgarri (1987: 107):
ยซBerhain lan bat bertze hizkuntza batetara itzultzen denean, bethi ere soilik contenutua itzul dezakegu, eta ez originalean dagozen grammatikรชzko particularitateak, zeren eta askotan hitzez hitz egin ba geneza, nola hizkuntzak’ differentak diren, bai eta heien literatur traditioneak ere diaphoroak bait dira, hitzez-hitz eginikako itzulpenak oso tzarrak izan litezken, eta huntara ere gehienetan gerthatzen da euskaraz non eta itzulpenak oso tzarrak ohi diren.
ยปGuttitan itzulpen bat originala baino hobea izaiten ohi da. Batzuetan gertha liteke (โฆ) ezen itzulpenak hoin onak direla edo behar bada hoin ongi bir-interpretaturik dagozen, non eta itzulpenak bere herrian originalak (โฆ) bezainbertze reprรฆsentatzen diren, eta persona guztiek egiazko creationeak itzulitako hizkuntzan direla pentsatzen duten.
ยปBeraz itzulpen batetan hobekienik itzuli egin behar dena: zer dena da (โฆ), eta soilik bigarren punctuan nola dena (โฆ)ยป.
Bestela esanda, mezua edo zentzua, aurrenik, eta, bigarrenik, forma bera, azala, nahiz eta, testu motaren arabera, horien artean bereiztea lan nekeza gerta daitekeen. Azken batean, itzulpen teorialari eta ikertzailerik ospetsuenek aldezten dutenetik hurbil-hurbil zebilen.
Amaitzeko, Apollรดn deritzon laneko esaldi batzuk aldatuko ditugu hona, amaiera ezinago egokia direlakoan (1987: 55):
ยซHemen, batez ere literaturan egiten dena, ez da espaรฑolkerien copia valoregabeko bat baizik, ezein ere intereserik ez duena, ez euskaldunentzat ez eta bertze herrientzat ere. Bainan nolabait euskal literatura bat’ ezinbertzea da basean, bertze cultur adarretan, valoreko gauzak euskaldun araura creatzekotz, Hizkuntzazko referentien systรชma bat cultur creatione guztien base sine qua non bat delakotz; hizkuntzaren bidez herri baten cultura finkatzen bait da. ยปIrakurleak pentsa liroke pessimista naizela. Ez dago halakorik, gauzak nola diren erran behar dela uste dutยป.
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak 1991., 1996. eta 2002. urteetan, ohorezko bazkide izendatu zituen zenbait itzultzaile. Horien artean, ez da agertzen Federico Krutwig Sagredo (Getxo, 1921โBilbo, 1998), nahiz eta, jardueraz, izendaturikoen artean egoteko behar adinako merezimenduen jabe bide zen. Horren ondorioz, elkarteak ohorezko bazkideen lanen laginak jasotzen dituzten hiru itzulpen antologietan (1996, 1998, 2002) ez da ageri Federicoren lanik. Ordea, elkartearen Nor da nor datu basean, Krutwigi buruzko fitxa bat agertzen da, eta hark itzulitako bi poemaren berri ematen du: Haltzen errege, Goethe, Johann Wolfgang von (1951) [de – eu], eta Zoriko Eresia, Hรถlderlin, Friedrich (1951) [de – eu]. Ez dira horiek itzultzaileak euskarara ekarritako lan bakarrak, jakina, baina bai datu base horretan jasoriko bakanak. Auรฑamendi eta Wikipedia entziklopedietan ere ez dute osorik aipatzen haren itzulpengintza.
2021. urtean, Krutwig Sagredoren jaiotzaren mendeurrena bete zen, baina ia bestela baitakoan eta oharkabean igaro zen mendeurrena, euskaltzaina (izendaturiko gazteena) eta eragile politiko nahiz intelektual nabarmena izan zen arren. Ez zen pertsona erosoa izan eta, beharbada, ETArekin bolada batean izan zuen harremanean etzan liteke ahanzturaren zioetako bat, bai eta iritziak plazaratzerakoan iragazki edo motelgailu handirik jabe jokatu izana. Salbuespen bakarra, ia, Krutwigen Lagunak deritzon talde batek UEUn, besteak beste, 2021ean apailaturiko jardunaldiak eta Nabarraldek 2022an jardunaldiotatik ekarrietako batzuk biltzeko plazaraturiko liburua: Krutwig bere mendeurrenean berrirakurtzen, bai eta lagun talde horren laguntzaz liburua hedatzeko prestaturiko hitzaldiak eta bideoa ere. Artikulu honetan ez gara luzatuko haren biografiaren gaineko zertzeladak ematen, aipatu liburuan erraz sakondu daitezke eta, besteak beste.
Adinez, beste itzultzaile horietako askoren belaunaldikoa zen Krutwig, eta haren ekoizpenari eta planteamendu teoriko nahiz linguistikoei erreparatuz gero, begi bistan dago merezimendurik aski bazuela aipaturikoen artean agertzeko, testu sakratu katolikoak itzultzeari dagokionez izan ezik, gauza jakina baita, besteak beste Espainiako eliza katolikoak zuen jarrera salatzeagatik erbesteratu behar izan zuela โbeste erlijio batzuez kezka handiagoa erakutsi zuen Federicok bizialdianโ, Sudupek idatzi bezala (2011: 61):
ยซZaitegik, Orixek eta Ibinagabeitiak-eta erbestetik bezala, aberri barnetik, Bilboko hiri erdaldundutik, euskara eta kultura lotzeko oihu ozena F. Krutwigek egin zuen. Azkue adinean aurreratuak hari gomendatu zion Euskaltzaindiaren geroa, eta hark bere talentu eta nortasun intelektual indartsua lagun โerregimenarentzat ez zen susmagarria, aita aleman faxista eta falangista izaki (Mintegi, 1984); semea, haatik, aitaren ifrentzua atera zen, eta 1952ko maiatzean, Villasanteren sarrera-hitzaldiari egindako harrera-hitzaldian, Eliza katolikoak euskararen aldera zerabilen jarrera zorrotz kritikatzeagatik erbesteratu zenโ oso urte gutxian โbizpahiruโ Euskaltzaindia eraberritu zuen euskaltzain kopuruz, eta euskara ereduz eta euskara politikaz ere hala egin nahi izan zuen โberak ezarri zuen estreinakoz euskara lan-hizkuntza erakundean, Julio Urkixo hil ondoanโยป.
Xabier Kintanaren arabera (1999: 717):
ยซErbestean hogeita sei urte eman behar izan zituen Federikok, harik eta 1978.ean, Franco hil ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli arteยป.
Itzulpengintzan izan zuen garrantzia
Itzulpengintzaren aldetik, aurrera aurretik, hiru alderdi aipatu behar ditugu Krutwigen inguruan, euskal itzulpengintzan merezi eta ondo irabazia duen baranoa zedarritzearren: a) hainbat hizkuntza ikasi eta erabili izana (eleaniztun aktiboa eta pasiboa), b) itzulpenak paratzea eta argitaratzea eta c) itzulpengintzaren gainean teorizatu izana. Beste merezimendu bat ere badu, teorizatzaile izatea areago zehazte aldera: zibernetikaz eta horrek kulturan eta hizkuntzan izango zuen eraginaz erakutsi zuen kezka handia (egungo euskal itzulpengintza nekez uler liteke ordenagailuak lagunduriko itzulpen lanik gabe, horretan ere, aitzindari gertatu zen). Bestalde, eta aurrerago ere kontu horri ostera ere eutsiko diogun arren, ezin atzenduta utzi egun hainbat ikerketaren helburu den alor bat: autoitzulpenarena, bere buruaren itzultzaile ere izan baitzen. Bestalde, ezaguna da Federicok euskararen batasunaren alorrean eginiko lan eskerga, beste euskal itzultzaile askoren antzera, orokorrean, batasungintza horretan izan duten esku hartze muntadun-muntaduna ere gertatu denez gero.
Abar horien ingurukoak ezin hobeto laburbiltzen ditu Jaurlaritzaren beka bati esker idatzitako Apollรดn gure culturaren symboloa lan argitaragabean (1987: 36), zeinean, besteak beste, euskaraz eta greko klasikoz dakiten euskaldunak aldarrikatu zituen:
ยซAlta, nahi ukhan ba dezagu, Euskalherria roboten morrointzaren manupean eror ez ledin, gure lemaz golphe bat eman behar deraukogu gure ibil-zentzuan 180ยบ/etan aldatzekotz, zeren Euskalherriak orain dano ez du ukhan ez zoriona ez eta zoritzar ere bere culturaren desarroilatzekotz epokhรช post-renaissancetiarrean, zeinaren bidez Euskalherria egokera faltsuan egon liteken cultur berriaren desarroilatzean, nola gerthatzen bait da espaรฑol culturaz. Gure egokera ikhertzeko beharkizuna dugu, eta geu ere’ graiko cultur-kykloaren parte bat garela onhartzea, eta hortakotz gure egokeran egin behar dugun lehen gauza, graikaraz asko eta asko baino gehiago ere studiatzea. Edozein euskaldunek euskararen eta graikararen bilingual bat behar luke izan, eta hau gertha ledintzat batez ere persona imaginationezkoetanยป.
ย Imanol Muruak egindako elkarrizketa batean, honela mintzo da Federico bere aurreneko itzulpenez (1997: 65):
ยซ[Imanol Murua] Euskeltzale Bazkunako liburuak euskara sabindarrean idatziak ziren, ezta? [F. Krutwig] Eta batzuetan halako hizkuntzaz egin nituen itzulpenak, baina berehala ikusi nuen hori amets bat besterik ez zela, eta hasi nintzen e[giazko bizkaieraz eta lapurteraz idaztenยป.
Eta aurreraxeago, hizketaldi berean, (1997: 66):
ยซGerra [Zibila] hasi baino lehen itzulpen batzuk egin nituen. Batez ere Alemaniako literaturako lan batzuk itzuli nituen: Goetheren gauza batzuk… Bizkaieraz idatzi nituen hasierako lan haiek. Orain galduta daude. Ez daude argitaratutaยป.
Kontuan izanda 1921ean jaio zela, hamabost bat urte zituela ekarri ei zituen euskarara. Itxuraz, familiari arazorik ez eragitearren, erbesteratzerakoan, itsasora bota zituen itzulpenok. Hona hemen Xabier Kintanak idatzirikoa (1999: 715):
ยซEuskaltzaindiarekin erabat loturik egon zen garai horretan artikulu, poema eta itzulpen ugari argitaratu zituen Gernika, Egan eta Euzko gogoa aldizkarietan. Horiez gainera, ehundaka poema aleman itzuli zituen Bizkaiko euskarara, atzerriratu behar izan zuenean, familiaren kalterako izango zirelakoan, itsasora jaurtiakยป.
Zer hizkuntz eredu?
Aurreneko itzulpen horietaz berba egiterakoan, Federico itzultzailearen hizkuntza eredua aipatzea noraezekoa dugu, arestian jaso dugunez, <<egiazko bizkaieraz eta lapurterazยป idazten hasi omen zelako. Imanol Muruarekin izandako elkarrizketan, areago sakondu zuen eredua (1999: 73):
ยซBatez ere Axularren Gero dut eredu. Eta lehenagokoa zelako, Leizarragaren Testamentu Berria. Hizkuntza guztietan kreatzen dira hizkuntz mailak. Bata da Bibliako maila, bestea eguneroko maila. Horrelako mailak beste dialektoetan ez daude, lapurtera klasikoan baino ez daude. Orain denok demokratak gara eta guztiok eredu berdinean mintzatu behar dugu elkarrekin. Hizkuntza kulto batean ez da hori gertatzen: honekin hitz hauek erabiltzen dituzu eta harekin beste hauek. Lapurtera klasikoak baditu hizkuntz mailak beste euskalkiek ez dituztenakยป.
Hizkuntz ereduaz ez ezik, zelan halan, estilistikaz ere dihardu horrelakoak aipatzean.
Halere, Apollรดn gure culturaren symboloa lanean oso iritzi gogorra (errealista?) plazaratu zuen eredutzat zituenez (1987: 41):
ยซConcretuago, poiรชsian ez dezakegu erran, ezen Euskalherriak, euskaldun izaikeran, goiera universaleko obrarik ekhoitzi duenik, nahiz eta Beraskoizko Leizarragak eta Axularrek hizkuntza bat expressione philosophikoarentzat eta literaturan ideak jakin araztekotz, aphailatu zutenagatik. Beren obrak, lehena Bibliaren itzultzaile izaiteaz eta bigarrena obra religios baten egilea izanaz ez dira bertze hizkuntzetarat itzultzeko digne dirateken obrakยป.
Lan berean, Leizarragaren itzulpengintzari beste tasun bat erantsi zion, itzulpenaz haraindi, filosofiaraino, kulturgintzaraino eta nazioa eraikitzeraino hedatu zuelarik (1987: 52):
ยซOrain arte euskaldunok’ egiazko natione bat izaitekotz gutti, oso gutti, egin dugu. Lizarragak hasi zen bere Bibliaren itzulpenaz beharrezkoa den lanhabesa creatzen, eta euskararen possibilitate philosophikoei bulkada handi bat eman zerauen. Bainan zoritzarrez Euskalherrian ez zen buruzagitu protestantismoa, zeinak bethi ere Eurรดpรชn graikararentzat maithasuna phizten bait zuen, nola eta Angloherrian eta Alemanian eta bertze lekhuetan gerthatu bait da. Soilik culturaren hegala desarroilaturik daduzkaten herriek’ egiazko belatzek bezala hegaz egiten dakiteยป.
Gai horri dagokionez, Andima Ibiรฑagabeitiak (euskal itzultzaile eta idazle askoren irakasle eta eredua izan zen) Krutwigek eta beste batzuek aldezten zuten hizkuntz ereduaren inguruan sorturiko eztabaidaz, ondokoa idatzi zuen artikulu batean (1956: 10):
ยซMokoroa aita oraindik urrunago doa bere โCartasemi-abierta al R.P. Villasanteโ eskutitz luzean. Eskolastika sendoenari loturik bere argumentu pisuak jalgitzen ditu eta honako hau dio: โEuskara zeharo hondatua ikusi nahi badugu, aski Krutwig eta Villasante’k asmatu bideak barna ibiltzeaโ (…) Ez da erraza Aita Villasante’k darabilen isuri eta trebetasunez hizkera hori erabiltzea. Gaurko gazteek bide horretatik nahiago balute, saia bitez, nik ez diet gebenduko: bortxa bitez eta egunen batean Euskadi guztia horretaratuko ahal dute. Ez nuke besterik nahi ere; euskararen osasuna, euskararen ondasuna. Horra euskotar orok ezer baino ere lehenago bilatu behar genukeenaยป.
Urtetxo batzuk igaro ziren Arantzazun euskara batuaren oinarriak finkatu arte.
Bestalde, Jon Sudupek ondokoa dio Krutwigek hizkuntz eredu bat finkatzeko eginiko saioaren arrakastaz: (2011: 62)
ยซEz zuen lortu gipuzkera osotua baztertu eta lapurtera klasikoa ezartzea literatur eredurako. Zergatik? Hona arrazoi batzuk (โฆ) F. Krutwigentzat, berriz, euzkogogoatarren joera besterik baino gehiago garbizalekeria zen; altxor greko-latindarra europar guztiona zen, eta oparo baliatu behar genuen testu pragmatikoetan; literaturarako irizpide รฑabartuagoa zuen.
ยปKrutwigen asmoek erreka jo zuten zenbait arrazoirengatik: 1. Hark proposatutako eredu kasik leizarragatarra jarraitzeko zaila zen; 2. Ez zuen obrarik argitaratua; eta erakusten zuen literatur ereduak ez zuen aski erakarmenik, eta 3. Ez zuen lortu kazetarik bere euskara eredua hedatzeko โsaiatu zen Gernikako euskarazko artikuluak โgidatzenโ, bere ereduaren arabera zuzentzen, baina huts egin zuen, eta gainera 1952an jada erbestera jo behar izan zuen, gorago agertu dugun arrazoiagatik, hots, Eliza katolikoaren euskararekiko zabarkeria eta aurkakotasuna zorrotz salatzeagatikโยป.
Testu bereko orripeko oharrean, zera gaineratzen du Sudupek:
ยซGernika aldizkariko zuzendari I. Fagoagak Orixeri egindako gutunean, Krutwigen jarrerari buruz:
โA tal punto llegรณ su despotismo que me conminรณ a enviarle el texto castellano del Editorial que anualmente consagro en euskera a la destrucciรณn de Gernika, para que รฉl lo vertiera al euskaraโ. Orixe gutunak (1917-1961), Utriusque Vasconiae, 2006, 475-76. or. ยป.
Muruarekin izandako elkarrizketan (1999: 72), arestiko lerroetan jasotakoaren inguruan, honako hau zioen Krutwigek:
ยซAzkuek ongi ezagutzen zuen lapurtera klasikoaren aldeko nire eta Urkijoren jarrera, eta behin baino gehiagotan animatu gintuen gurearekin segitzeko: โEa irabazten duzuenโ, erraten zidan. Beretzat garrantzitsuena euskara salbatzea zenยป.
Hona hemen Sudupek hizkuntz eta literatur ereduaz dioena, (2011: 66):
ยซLapurtera klasikoaren aldarrikatzailea F. Krutwig izan zen gorago adierazi bezala. Euskal idazle on batzuk literatur euskararako proposatu zuen ereduagatik konbentzitu zituen: L. Villasante, E. Erkiaga, L. Akesolo, J. Mirande, G. Aresti; eta, beste batzuengan, berriz, bere ikuspegi filosofikoengatik edota historiko-politikoengatik eragin zuen: Txillardegi, Mirande. Eragile gisa arrasto sakona utzi zuen eta gerraondoko lehen abiadan garrantzi handia izan zuenยป.
Zertan esanik ez, horietako batzuek itzultzaile ere jardun zutenez gero, Federicoren itzala zeharbidez itzulpengintzan ere barreiatu zen. Zeharrekoa ez ezik, zuzenekoa ere paratu zuen, Gernika aldizkarian bi poema itzuli argitaratu zituenez gero: Haltzen Errege [Goetheren Erlkรถnig baladaren itzulpena] (1951: 142) eta Zoriko Eresia [Hรถlderlinen Schicksalslied poemaren itzulpena] (1951: 11).
Hortaz, eskola edo, gutxienik, ildo bat ebaki zuen Krutwigek, bere gaztetasuna gorabehera. Pako Sudupek zera diosku alor horren inguruan (2011: 68):
ยซAita Villasantek bere egin izan ez balu lapurtera klasikoaren aldeko deia, segur aski Krutwigek ez zukeen lortuko izan zuen eragina. Batere dudarik gabe Krutwigen ideia eta arauei etekin praktikoa ateratzen onena Villasante izan zen; idazle ona zelakoยป.
Eta, zertan esanik ez, Mirande bera ere hautura ekarri beharra dago (2011: 68):
ยซJon Mirande ere Krutwigen hizkuntza-ideietara etorri zen, eta lapurtera klasikoz hasi zen idazten. Hark ere lapurtera klasikoa Krutwigek baino maisukiago zerabilen. Ideologia aldetik ere eragin zion Krutwigek Miranderi hura Bilbotik Parisera joan zenean erbesteraturikยป.
Hirugarrenik, eta last but not least, Txilardegirenganaino heldu bide ziren Federicoren eraginaren uhinak, Sudupek artikulu berean adierazten duenez (2011: 68):
ยซTxillardegirengan, halaber, eragin nabaria izan zuen. 1949an Bilbon ezagutu zuenean, greko klasikoa ikasteko aholkatu zion, eta halaber, De Brooglie eta Schrรถdinger zientzialariak irakurtzea, teoria kuantikoaren eta uhin-mekanikaren ikerketetan printzipio eta ekuazio garrantzizkoak ezarri zituztenak; eta eskola budista bateko txartela erakutsi zionยป.