Anjel Lertxundi eta itzulpengintza

Idoia Santamarรญa Urkaregi

Aurtengo udan, ekainaren 29an eta 30ean, EHUk antolatutako โ€œAnjel Lertxundi: idazlea eta obraโ€ uda-ikastaroan hartu nuen parte, beste hizlari batzuekin batera. Lertxundik itzulpengintzaz, itzulpenez eta itzultzaileez esandakoak, idatzitakoak eta argitaratutakoak jaso nituen ordurako, eta han esandako batzuk laburbildu eta hona ekartzea pentsatu dut, itzultzaile guztiontzat jakingarri izan daitekeelakoan Lertxundiren eta itzulpengintzaren arteko lotura estua ezagutzea.

Hiru alorretan banatu nuen ikastarorako prestatutakoa:

  • Lertxundik itzulpengintzaz esan edo idatzi dituenak;
  • Lertxundik berak euskarara itzulitako lanak (argitaratuak eta argitaratu gabeak);
  • Lertxundik eman dituen arrazoiak bere liburuen gaztelaniazko itzultzaile ez izateko.

Hiru alor horiek berak aletuko ditut hemen ere, han baino laburrago, hori bai, ezinbestean.

Itzulpena zer den adierazteko, definizio egoki-egokia ematen du Berbelitz pertsonaiak Lertxundiren Itzuliz usu begiak saiakera ezagun gogoangarrian: hitzen โ€œadierak pisatzeaโ€. Eta hitzen adieraz ari garelarik, euskarazko itzuli aditzaren adierak jartzen ditu adibide Berbelitzek:[1]

Dirua itzultzeak gauza bakarra esan nahi du, stricto sensu behintzat, liburu bat itzultzeak gutxienez bi. Ez, itzuli guztiek ez dute adiera bera. Ezta traducir guztiek gaztelaniaz [โ€ฆ]. Agian harritu egingo zarete, baina itzuli hitzak hogeita hamar adieratik gora ditu euskaraz, ez da txantxa! Casanova ohetik ohera nola, adiera batetik bestera ibiltzen gara gu hiztegietan.

Literaturari erreparatzen badiogu, gainera, are korapilatsuagoa da kontua, literaturan ez baitira hitzak soilik itzuli behar; hitzekin batera, musika ere itzuli behar da, hots, edukiaz gainera, forma, forma hori delarik, askotan, edukia sortzen duena, guztiz banaezin bihurtuz biak.

Lertxundirengana itzuliz, inork pentsa dezake 2019n argitaratutako Itzuliz usu begiak saiakera dela Lertxundik itzulpengintzaz idatzitako aurreneko lana. Egia da hori dela gaiari oso-osorik, luze eta zabal, eskainitako liburua, baina askoz lehenagokoa da sorkuntzari eta itzulpengintzari buruzko Lertxundiren kezka eta hausnarketa. Esate baterako, Gogoa zubi izenburuko 1999ko saiakera laburrean ageri du jada itzulpenaren gaineko kezka, bai eta, administrazioak itzulpenaren inguruan duen estrategiari edo estrategia faltari buruzko hausnarketa zorrotza ere:[2]

Itzulpenak zabaltzen du kultura baten leihoa, itzulpenari esker egurasten ditu kultura horrek bere gelak eta ganbarak. Itzulpenen bidez heltzen da hizkuntza bat berez helduko ez litzatekeen eremuetara. [โ€ฆ] Administrazio osoa itzulpenen bidez euskaldundu izanaren onurez ari gara aspalditxo. Baina, aldi berean, uzkur begiratzen diogu itzulpen literarioari. Haatik, esan beharra dago kemena galtzeraino: ezin dugu euskaraz egindako itzulpen literarioa โ€”azken urteotan gertatu zaigun albiste txalogarrienaโ€” larderiaz begiratu eta gainerako alor guztiak [โ€ฆ] itzulpenez beteโ€ฆ

Handik gutxira, 2001ean, hari berari heldu, eta gehiago garatu zuen Lertxundik Mentura dugun artean saiakeran; jatorrizko lanen aldean itzulpena gutxiesteko dugun joerari heldu zion orduan:[3]

Gurean, egia da, itzulpenen gainean hotsa zabaldu da ez dutela jatorrizko obren berezko jariorik. Zer da, ordea, berezko jarioa? Askoz ere alde handiagoa dago Auspoako bildumako liburu gehienei darien berezko jarioaren eta Axularren edo Miranderen jarioaren artean, Literatura Unibertsaleko edozein itzulpeni darionetik Ramon Saizarbitoriaren edo Itxaro Bordaren eleberriei darienera baino.

Eztabaidaren ardatza [โ€ฆ] bere leku naturaletik aterata dago, eta irizpide pedagogiko edo didaktikoek [โ€ฆ] jardun literarioa baldintzatzen dute, literatura baztertu nahi izateraino bere-berea duen plazatik. Jokabide horrek, itzulpena umezurtz utzi eta gaitzesteaz gainera, jatorrizko lan batzuk bakarrik loriatzen ditu praktikan: hizkera erraz, mugatu eta laua eskaintzen dituzten jatorrizko lanak, hain zuzen. Jario bakar eta jakin bat, beti bera, dutenak.

Hortik tiraka, itzulpengintzari buruzko Lertxundiren tesi nagusiaren muinera helduko gara: hots, sorkuntza eta itzulpengintza, biak dira literatura, biek osatzen dute hizkuntza batean egiten den literatura, biek elikatu behar dute elkar; ez ditzagun tratatu itzulpenak maila apalagokoak balira bezala, eta hel diezaiogun behingoz gure benetako arazoari:[4]

Kontua da โ€”kontu tristeaโ€” gure belaunaldiak zein gure ondorengoek aiseago irakurtzen dugula gaztelaniazko itzulpen oro, obra horren beraren euskal bertsioa baino. Menperagaitza zaigun hizkuntza arrotz batean bezala irakurtzen dugu euskaraz, eta geure buruari iruzur egitea da Joyce edo Hamsun edo Cocteau zailak direla esanez bertan goxo egitea: euskaldun askok neke berdintsuak ditu Saizarbitoria zein Sagastizabal irakurtzeko. [โ€ฆ] Itzulpen versus jatorrizko lehia ez da, aldez edo moldez, benetako arazoaren estalgarri baino: irakurleok dugun ahuleziarena inguruko erdaren eraginez.

Ez da hor bukatzen auzia, ordea, itzulpenak menostean itzultzaileen sortzaile-lana ahazten baita. Lertxundiren hitzetan:[5]

Itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan. Ez euskarak ez hizkuntzarik ahaltsuenak ere ezin du, itzulpenen bidez baino, hainbat ahots, pentsamendu, giro eta kultur ikuspegi jaso. Munduak hots asko baditu, itzulpena da hots horiek nire hizkuntzan entzuteko modua. Euskarak oraindik izendatu ez dituen sentimendu, emozio, ikuskera, bihurgune eta bihozkada asko dago munduaren eta literaturaren bazterretan. Horregatik du berebiziko garrantzia hots oihartzuntsuenak โ€”oihartzun ozenenen oihartzun direnakโ€” euskaratzeak.

Hori dela eta, bada adibide bat itzulpenaren eta sormen-lanaren arteko lotura estua erakusten duena eta Lertxundik behin baino gehiagotan aipatu duena. 1970eko hamarkadaren hasieran gaude. Gero Goiko kale eleberria izango den testua lantzen ari da Lertxundi. Gaztelaniaz irakurritako Dublineses lana du buruan, Joycek Irlandako giro erlijiosoan kokaturik kontatzen duenaren antzeko zerbait kontatu nahi baitu Lertxundik Orioko bere haurtzaroa hizpide hartuta. Girotzeko aukeratu duen literatura-lana โ€”Dublinesesโ€” gaztelaniaz irakurri duenez, hortik euskararako bidaia egin behar du buruan, giro hori euskarara ekarri, gero, hortik abiaturik, euskaraz sortu nahi duen lana idazteko. Alabaina, Joyceren lan horren euskarazko itzulpena โ€”eta ez gaztelaniazkoaโ€” irakurtzeko aukera izan balu une hartan โ€”bide batez, geroago Irene Aldasorok bikain itzulia, eta 1999an argitaratuaโ€”, euskaraz izango zuen Lertxundik sormen-lanerako erreferentzia estilistiko guztia; beraz, euskaratik euskararako bidaia egingo zuen eleberria idaztean. Argiago azaltzen du berak Eskarmentuaren paperak saiakeran:[6]

Itzulpenik ez genuen garaian , beste hizkuntza batzuetakoak ziren nire erreferente estilistiko asko โ€”gehienakโ€”. Gaztelaniazkoak batez ere. Eta idazten ari nintzelarik, erdal erreferentzia horiek baliatzen eta egokitzen nituen. Beste hizkuntza batetik neurera txango etengabea egitea zen, neurri handi batean, idaztea. Orain, ordea, askoz sarriago egiten dut txango neure hizkuntzatik neure hizkuntzara, eta ez da soilik euskal idazleen โ€”eta obrenโ€” panoramika zabaldu delako. Bada beste hizkuntzetako idazle asko euskaradun egin dugulako ere.

Hel diezaiodan orain Anjel Lertxundiren itzultzaile-jardunari. Izan ere, behin baino gehiagotan esan eta idatzi du ezen idazle gazte batek aholkua eskatu eta galdetuko balio ea zer egin behar lukeen estiloa lantzeko, esango liokeela asko irakurtzeko eta literatura ona itzultzeko:[7]

โ€ฆesango nioke hartzeko itzultzeko praktika, itzulitako testuak tiradera batean gorde beharra ez dela inoiz denbora galdua; esango nioke itzultzea entrenamendu aparta dela estilo propioa trebatzeko, esango nioke ausartzeko testu sentsorialekin, ironikoekin, koloretsuekin; esango nioke idazle handi askok txandakatu dituela sorkuntza eta itzulpena.

Lertxundik itzulitako lanen artean, bi ditugu argitaratuak:

  • Luzio Apuleioren Urrezko astoa, Juan Kruz Igerabiderekin batera latinetik itzulia eta Ibaizabalek 1996an argitaratua, Literatura Unibertsaleko bilduman.
  • Eugenio Montaleren poemen antologia, Susaren โ€œMunduko Poesia kaierakโ€ bilduman 2015ean argitaratua.

Argitaratu ez baditu ere, itzulpen gehiago egina da, eta ez soilik euskarara, baita gaztelaniara ere; beraz, berak ere baliatu du idazle gazteei emandako aholkua, eta izenburu horrekin berarekin jasoa du esperientzia (โ€œAholkuaโ€)[8] Itzuliz usu begiak liburuan. Hor dio, esate baterako, Garcรญa Mรกrquezen La hojarasca itzultzen aritu zela behiala, bai eta Cesare Paveseren La bella estate ere, ยซbeti uda partean, ariketa gisa betiยป. Juan Beneten Herrumbrosas lanzas eta Thomas Bernharden Korrektur prosekin liluratuta, lanok gaztelaniatik itzultzen ere saiatu zen, baina ez zuen aurrera egin. Martin Ugalderen Las brujas de Sorjin euskaratu nahian ere ibili zen, ยซbaina laster etsi nuen (nola euskaratu izenburua?)ยป.

Horiek dira bere itzulpen-ariketei buruz han-hemen irakurri dizkiodanak, baina, Anjel ondo ezagutzen duen txoritxo batek esanda, badakit ez direla horiek saio bakarrak, eta, besteak beste, Cioran, Canetti, Heidegger eta Calvino itzultzeko saio mardul askoak ere egina dela.

Itzulpen-ariketa horien ondoren heldu ziren Lertxundiren aipatutako bi itzulpen argitaratuak, eta bertatik bertara ikusi zuen orduan zer dakarren itzulpen bat egiteko behar den denbora minutu, ordu, egun eta, are, urtetan zenbatzeak:[9]

[โ€ฆ] Handik urte askora etorri zen, nahiko berandu, liburu oso baten nire lehendabiziko literatura itzulpen argitaratua: Apuleioren Urrezko astoa izan zen, Juan Kruz Igerabiderekin batera itzulia latinetik. Esperientzia pizgarriaren ondotik ibili ginen esaten bi urtez behin klasiko bat itzuliko genuela latinetik, baina ametsek hegan egiten dute eta egunerokotasunak ibilera astuna du. Orain urte gutxi, Susakoek eskatu zidatenean nire gustuko poeta baten antologia itzulia Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratzeko, Montaleren proposamena egin nien. Hobeto uler dadin erakutsi nien ausardia: eman zidaten urtebeteko epea askitzat jo nuen nik. Laster konturatu nintzen epe guztiak direla labur horrelako lan bat burutzeko.

Alabaina, salbuespenen bat gorabehera (aurrerago aipatuko dut hori), Lertxundik ez du bere gain hartu nahi izan bere liburuak gaztelaniara itzultzeko lana, nahiz ondo baino hobeto menderatzen duen gaztelania. Hiru eragozpen nagusi ikusten dizkio horri:[10]

Lehendabizikoak aski du gogo falta hutsetik; nekearekin batera, asperdura eragiten dit hartan hasi beharko nukeela pentsatze hutsak. [โ€ฆ]

[Bigarren eragozpena]. Originalean egindako oker nabarmenak zuzenduko nituzke. Berrikuntzak egingo nizkioke testuari, agian erantsi ere egingo nuke zerbait baino gehiago originalari falta zaion guztia disimulatze edo konpontze aldera. [โ€ฆ]

Hirugarren eragozpenari ekiteko ez dut nire esperientzia kontatzea beste biderik. Berrogeita hamar urte daramatzat nire literatur estiloa lantzen. Hasi nintzenean, dezentez hobeto moldatzen nintzen gaztelaniaz euskaraz baino. Sufrikarioa zen euskarazko esaldi bakoitza, handia zen neukan menpekotasuna [โ€ฆ]. Berrogeita hamar urteren ostean, nire idazkuntza motz herrenagoa sentitzen dut gaztelaniaz euskaraz baino. Bizi profesional osoa eman dut euskara lantzen, ia obsesiboki. Konpetentzia kontua izango da. Sentipen horretan, agian, asko egongo da prebentzio psikologikotik, baina jatorri hizkuntzan konpetenteagoa izanda helburu hizkuntzan baino, aukeran nahiago ez.

Horra Anjelek aipatzen dituen eragozpenak. Hartutako erabakian izango du zerikusirik orobat Anjelen lanen gaztelaniazko itzultzaileen bikaintasunak: Jorge Gimรฉnezen eta Gerardo Markuletaren lanak bi profesional handiren marka eta zigilua du. Bi adibide baino ez aipatzearren, hartu Itzuliz usu begiak saiakeraren Gimรฉnezen gaztelaniazko itzulpena, Sombras en el espejo, edo hartu Tรบ, eta irakurri Markuletak ondutako Zuren itzulpena. Ez zarete damutuko.

Inork gehiago jakin nahi badu sortzaile baten eta haren itzultzailearen arteko harremanaz, bada harribitxi bat, Senez aldizkarian 1999an izenburu honekin argitaratua: โ€œAnjel Lertxundi eta Jorge Gimรฉnez Bech: idazlea eta bere itzultzaileaโ€; Gotzon Egiak gidatutako elkarrizketa zinez interesgarria da, kontu jakingarriz betea. Besteak, beste โ€”eta orain dator lehentxeago aipatu dudan salbuespenaโ€”, elkarrizketa horren hasieran, Lertxundik dio โ€œLur hotz hau ez da Santo Domingoโ€ ipuina berak itzuli zuela gaztelaniara. Dioenagatik, zapore gazi-gozoa utzi zion esperientzia hark, eta izan zuen eraginik gerora hartutako erabakian; alegia, ez zituela berak itzuliko gaztelaniara berak euskaraz idatzitakoak:[11]

Ipuin hori itzuli nuenean, hasieran ez nintzen konturatu, eta gero, prozesua bukatu ondoren, berriz, jabetu nintzen arazo izugarriaz, nik neuk testuarekin izan nuen arazo izugarriaz. Aitorpen bat egin beharra daukat: euskaraz argitaratua dagoen testua eta gaztelaniaz dagoena desberdinak dira. Gaztelaniazkoak, esango nuke plus bat duela. Nolabait, halako work in progress bat eginaz, halako tranpatxoak eginaz, testu originalean dauden ahuleziak saihestuz, beste modu batera bideratuz, eta abar, jatorrizko testua traizionatu egin nuen.

Zilegi nuen, neurea zen, eta sortzen ari nintzen berria ere neurea zen, baina, jakina, itzulpen gisa agertzen zen eta ez egokitzapen edo moldapen gisa. Alde horretatik, ipuin hura itzuli, gero argitaratu eta handik denbora puska batera kontrastatu nituenean bi testuak, halako erabaki bat hartu nuen: nik ezin nuela neure buruaren itzultzaile izan. Zilegitzat jotzen dut beren buruaren itzultzaileak direnen jokabidea, baina ni ezin nintzela izan, besteak beste hizkuntza horrekiko trebetasuna edo trebetasun falta alde batera utzita, nik ez nuela egin behar, nolabait neure burua ez traizionatzeko. Bi arrazoi nituen: bat apuntatu dut, jatorrizko testuarekiko leialtasuna gorde nahia, kanpora begira, nolabait pentsatzen nuelako abiapuntuzko testuak izan behar duela jatorrizkoak eta lehendabizikoak, euskarazkoak. [โ€ฆ]

Bigarren alderdi bat badago kontsiderazio hau egiterakoan, euskarari berari begira. [โ€ฆ) Nik jakinaren gainean lan egingo banu, egiten ari naizen testu hori gero tradizio handiagoa duen hizkuntza batera itzultzekoa dela jakinik alegia, orain hemen euskaraz ditudan zailtasunak saihestu, baztertu, albo batera utzi, eta gero espainolez halako testu finko bat egingo dudala jakinda, ez nintzateke hain zehatza izango. [โ€ฆ] Argi dut ez nukeela halako ahaleginik egingo zehatza izaten, konpondu behar ditudan arazo teknikoak, literarioak, linguistikoak, errazago saihestuko nituzkeela beti ere jakinaren gainean, egunen batean testu hori itzultzen baldin bada beste hizkuntza batera, nik hura kontrolatu ahal izango dudala eta berriro ere han egingo dudala nire bide literarioa bigarren hizkuntza horretan.

Horra, beraz, Anjelek emandako arrazoiak. Ez da, bistan da, funtsik gabeko erabakia, ondo pentsatutakoa baizik.

Honaino, gaurkoz, Anjel Lertxundi eta itzulpengintza lotzen dituen soka luze oparoaren muturtxo bat. Ez dakit konturatzen garen nolako pagotxa den gaurko itzultzaileontzat itzulpenari buruzko hain hausnarketa luze-sakona egin duen idazle baten garai berean bizitzea, besoz beso. Eta nolako fortuna den guretzat esku-eskura izatea berrogeita hamar urtez estiloa lantzen aritu den idazle baten begirada, ekarria eta hizkuntza. Labana suitzar baten aukerak eta malgutasuna eman dizkio hizkuntzari, hots, guk, itzultzaileok, beti zorrotz eta zoli behar dugun tresnari. Leundu, txartatu, kiribildu, ugaldu, zorroztu egin du Lertxundik tresna hori, baita zakartu ere, behar izan duenean.

Nik ez dut ยซetxetikยป atera nahi izaten labana hori patrikan eta eskuaz ondo helduta daukadala sumatu gabe, aurrez baitakit ezinbesteko laguntza izango dudala behar dudan guztietan eta espero ez dudan beste hainbestetan.


[1] Lertxundi, Anjel (2019). Itzuliz usu begiak, Alberdania, 17. or.

[2] Lertxundi, Anjel (1999). Gogoa zubi, Alberdania, 23. or.

[3] Lertxundi, Anjel (2001). Mentura dugun artean, Alberdania, 176-177. or.

[4] Ibidem, 186-187. or.

[5] Ibidem, 187. or.

[6] Lertxundi, Anjel (2009). Eskarmentuaren paperak, Alberdania, 58. or.

[7] Lertxundi, Anjel (2019). Itzuliz usu begiak, Alberdania, 20. or.

[8] Ibidem, 19. or.

[9] Ibidem, 19-20. or.

[10] Ibidem, 47-48. or.

[11] Senez 21 (1999), EIZIE.

Hainbeste ere igoal

Oskar Arana Ibabe

Esapideek edo erranairuek duten erakarmena zertan datzan jakiteko, RAEren definizio laburrera jo dut, eta zehatza ediren dut, zinez: “osatzen duten osagaietatik ondorioztatu ezin den esanahia duena” omen da esapidea. Eta baietz derizt, horrexek erakartzen nauela esapideetatik. Eta ohartu naiz (zarete) โ€”dagoenekoโ€” gustuko dudala hiztegietan jaso gabeak biltzen aritzea han eta hemen, nire inguruko euskaldunen sare geroz eta mehatzagoan. Hona ekarri dudan honen adibiderik ez dut topatu, ez Interneten, ez Orotarikoan. Baliteke ez ondo arakatu izana. Nolabait, 1 + 1 = 2 ez izate hori dut gustuko, erranairuetan.

Ekin diezaiogun bada izenburuko horri. Beharbada ez da erranairua, 1 + 1 = 2 dela ondoriozta baitaiteke, agian. Baina hiztegietan ez dut ikusi, eta, beraz, zirkulazioan jarri nahi baitut, “balioa emango” diot idatzian ez baina ahozkoan entzun ohi dudan esapide horri.

Bildu nueneko egoera ez da atsegina, ez da gozoa, munduan heriotza ematea eta indarkeria oso merke dabiltzan garaiotan bizia hain erraz oinkatzen baita. Ukrainako berrien inguruan sortu zen, etsipenez iragarpen makabro bat egin genuelarik asteon gertatu den zerbaiten iragarriz, ama eta bioren arteko solasean, telebistan berriak ikusten geundela. Prigozhin eta bere ostea Moskuren aurka bihurtu omen ziren lehenik, Kremlineko agintari nagusiarekin hautsi-mautsiren bat egin ondoren, bihurraldia bertan behera utzi eta Bielorrusian hartu egoitza gero; handik laster, ordea, berriemailearen arabera, haren berririk ez omen zen:

โ€”Honezkero garbitu dute! (nik)

โ€”Hainbeste be igoal! (amak)

Amak esandako horren gaztelaniazko ordain bat eman nahi nuke, baina ez zait egokirik bururatzen (ยกPues no dirรญa que no!, ยกPues no jurarรญa que no! edo gisakoren bat, izatekotan). Esapide horrekin esan nahi izaten da ez litzatekeela harritzekoa, gerta litekeenen artean dagoela; hainbeste be igoal! dioenak esan nahi du ez litzatekeela harrituko, ez duela erabat baztertzen hori gertatu izana. Jakina, beste esapide batzuen moduan, geroz eta gutxiago entzuten da belaunaldi batetik beherakoen artean. Gure eskualdean behintzat (egia esan, euskara bera ere geroz eta gutxiago entzuten da, eta esango du baten batek, zer garrantzi du esapide baten erabilera urritzen aritzeak, desagertzen aritzeak, euskara ere nekez entzuten denean. Ez da nire asmoa hemen doktore tesi bat egitea esapideen garrantziaren inguruan, ez baitut nahikoa irakurri horren gainean, eta kosta egingo bailitzaidake tesi bat agertzea. Baina, horixe da kontua: esapide hori oso gutxi entzuten da adin jakin batetik beherakoen artean, eta euskara bera ere bai).

Aieru bat egiten du esapide hori darabilenak. Hona beste egoera bat.

Iloba eta biok jolasean ibili gara, jolas berri batekin, bazkalaurretik (poz ikaragarria jostailuaren jarraibideak euskaraz ere edirenik, beste hizkuntza askoren artean! Azeri sendagilea edo, omen, euskaraz, jolasaren izena). Mahairako deia etorri da, โ€ฆ hots, mahaira! Bazkalostean, baten batek ohartarazi gaitu โ€”mahaikada bete bildu baikara ahaideakโ€” jolas guztia dagoela banatuta lurrean. Ilobak batzen laguntzeko eskatu dit. Batzen ari ginen bitartean, beste lehengusu txiki bihurri bat hurbildu zaigu, eta galdetu egin diogu: “Badakizu nork barreiatu duen jostailu hau lurrean?”. Ezer erantzun gabe alde egin du. Ikerlaritara jolastera jarri gara iloba eta biok: “Elur bera izan ote da?” (hitzik esan gabe ihes egin baitu Elurrek, ilobaren lehengusu txikiak). Amari aipatu diot gauean pasadizo irrigarria. “Hainbeste be igoal” esan du, Elur izan zatekeelako susmoa aipatu diodanean.

Esapidearen egiturari begiratuta, beharbada ez da betetzen RAEk ematen duen definizioa, zeren eta, hor, hainbeste izenordaina baita, kontatutako pasadizoa jasotzen duena, hori alegia, kontatutakoa, izenordainari dagokion moduan. Eta, igoal ere, aierua baita, ez da haren adiera bestelakotzen, agian esan nahi du, litekeena da; eta bataren eta bestearen baturak ere, alegia, hainbeste ere (hori) igoal (litekeena da), ez du ematen bestelakotzen duenik elementuen baturak arruntean behar lukeen emaitza. Alta, hainbeste da izenordaina, konparaziozkoa, eta ez, ordea, hori, erreferentzia hutsa. Eta, horrenbestez, esan dezakegu konparaziozko esanahia gehitzen diola deiktiko edo seinalatzezko hutsari (ยกincluso eso me creerรญa! edo parekoren bat beharko luke erdaraz, hitzez hitzezko baliokidetzara joz gero). Beraz, stricto sensu, ez da esapidea. Baina, agian, elementu bien konbinazio bakanagatik, ez usukoagatik, badagokio esapidearen lerruna. Ez dakit. Lexikologoren batek hiztegiren batera batzen badu, agian aitortuko dio lerrun hori. Nik salbatu beharrekoen artean jaso dut, gure eskualdean salbatu eta zirkulazioan berriro jarri beharrekoen artean โ€”Hartz zuria bezala. Hartz zuria ere salbatu egin behar baitugu.

Eta, hain bakan entzuten den horrekin batera, eta horren kideko, askoz ezagunagoa eta oraindik ere erabiltzen dena, izenordainaren bigarren eta hirugarren graduarekin erabili ohi baita: “hainbeste bazakiagu” edo “horrenbeste bazakiagu”. Konparaziozko izenordainaren erabilera zaporetsua derizt, eta izenburuan aipatu dudanaren parekoa.

Alegia, zaporea ematen dietela hiztegiari eta solasari erranairuek. Horregatik ditut gustuko.

Interpreteon iraultza

Maitane Uriarte Atxikallende

Ekainaren 29an honako izenburu hau zeraman albistea iritsi zitzaidan WhatsApp bidez: โ€œEl sorprendente motivo del parรณn de 20 minutos en el Pleno de las Juntas Generales de รlavaโ€. Jakin-minez, albistea irakurri nuen eta benetan diotsuet ez nuela amaiera batere espero: โ€œla persona encargada de la traducciรณn se ha negado a continuar traduciendo el discurso de Ramiro Gonzรกlez al no haber recibido de forma previa el texto que el candidato iba a leer desde el estradoโ€.

Hasieran, testua aldez aurretik jaso ez arren, ahal den moduan interpretatzen jarraitu beharra dagoela pentsatu nuen. Show must go on. Horixe sartu zidaten buruan bere garaian, bainaโ€ฆ non dago muga? Birritan pentsatu nuen eta nik neuk ere behin baino gehiagotan gauza bera egin beharko nukeela konturatu nintzen. Bai nik eta bai gainerako interpreteek. Badakit ahal dugun guztia egin behar dugula eta azkenean gure lana beti aurrera ateratzen dugula, oztopoak oztopo, baina nik behintzat ez dut gehiegizko estresaren edo buruko zirkuitulabur baten ondorioz kabinan ziplo hilda geratu nahi, eta beldur naiz bide horretatik ez goazen.

Batez ere pandemiaz geroztik, gero eta ohikoagoa da dena azken ordurako uztea eta interpretazio-enkarguetara aldez aurreko dokumentaziorik gabe joatea, eta horrek izugarri kezkatzen nau. Beti diot profesionalak garela eta dena aurrera ateratzeko gai garela, prestakuntzari zein esperientziari esker, baina ez gara David Copperfield. Hitzaldiak, aurkezpenak, txuletak eta abar aldez aurretik bidaltzeko eskatzen dugunean, zerbaitengatik da: gizakiak gara eta aldez aurreko dokumentazio-lana egin behar dugu ezinbestean, gure lana ondo egin ahal izateko. Gainera, enkargu horretan testuak ziztu bizian irakurriko badira, ezinbestekoa da interpreteok testu horiek aldez aurretik jaso eta lantzea, gure burmuinak ere mugak dituelako.

Giza eboluzioaren historian, ezerk ez du interpreteon garuna programatu horren zeregin berezi eta nekagarrirako. Gure burmuinak aldibereko interpretazioan zehar duen funtzionamendua ezin dute ordenagailu potenteenek ere simulatu (momentuz, behintzat). Neurozientzialariek urteak eta urteak daramatzate hizkuntza ikertzen, eta hiztun eleaniztunei buruzko ikerketa ugari egin dituzte; hala ere, aldibereko interpretazioaren prozesua ulertzea erronka zientifiko izugarria da. Hainbeste gauza gertatzen dira interprete baten burmuinean, zaila baita nondik hasi jakitea. Modu sinplean esanda: interpretearen burmuinak orkestra-zuzendari baten pare funtzionatzen du. Garuneko eskualde askoren jarduera koordinatu behar dugu, portaera harrigarri eta konplexuak sortzeko. Naturaz gaindikoa dirudi, ezta? Ba imajinatu horri ziztu bizian irakurritako testuen aldibereko interpretazioa itsu-itsuan egin behar izatea gehitzen badiogu.

Unibertsitateko ikaslea nintzenean, asko miresten dudan irakasle batek esan zidan nik neuk erabaki eta sortu behar nuela interprete gisa nahi dudan etorkizuna, eta ez dut esaldi hori sekula ahaztu. Dirudienez, ez naiz bakarra izan, Arabako Batzar Nagusietako interprete hark ere horren alde egin baitzuen egun hartan. Interpreteok sasi guztien gainetik dantzan egiten ikasi dugun arren, bazen gutako batek aski dela ozen esateko garaia. Iraultza izan zen interprete haren aukera bakarra, eta egoera aldatzen ez bada, besteona ere hori izan beharko da azkenean.

Martxan gara berriz!

Udako atsedenaren ondotik, astelehenean hasiko dugu blogaren denboraldi berria, zenbait esku berrirekin gainera: itzultzaileak, irakasleak, idazleak, kazetariakโ€ฆ Eduki interesgarriak ekarriko dizkigute, dudarik gabe!

Ikasturte honetan ere, astelehen, asteazken eta ostiraletan emango ditugu argitara gure kolaboratzaileen artikuluak, eta, oraingoan, WordPresseko harpidetza-sistema berriari esker, irakurleok aukera izango duzue argitalpenak eta iruzkinak posta elektroniko bidez jasotzeko. Hala, betiko moduan, parte hartzera animatzen zaituztegu, iruzkinak eginez eta edukiak partekatuz.

Segi bizkor eta astelehena arte!

Oporrak

Lau hilabete eta 61 artikuluren ondoren, eta sanferminak ate-joka ditugun honetan, iritsi zaigu atseden txiki bat hartzeko garaia. Irailean itzuliko gara, kolaboratzaile eta eduki berriekin eta parte-hartzaileen arteko hartu-emana erraztuko duen harpidetza-sistema batekin.

Eskerrik asko hilabete hauetan gurekin lankidetzan aritu zaretenoi eta, nola ez, blogeko sarrerak irakurtzeko tartetxoren bat hartu duzuen guztioi.

Uda ona pasa eta laster arte!

Frikiak

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Itzulpengintzako ikasleei lehenengoz eskola ematen diedanean esan ohi diet euskararen erabilerari dagokionez ezagutza handiena duen giza taldeetako baterako sarbidea egin berri dutela, eta konturatu orduko beren kuadrillako askojakin gogaikarriak bihurtuko direla, lagunei azalpenak, zuzenketak eta hobekizunak eskaintzeko beti pronto. Txantxetan esaten diet, noski, begi keinua egitearekin batera, eta ohartarazten diet berandu dela jadanik, atzera bueltarik gabea dela abiarazi duten bidea, eta erantzukizun osoa beraiena dela, bai baitzuten beste ikasketa batzuk aukeratzea โ€”Bioteknologia edo Ingeniaritza Elektrikoa, adibidezโ€”, eta ez Itzulpengintza eta Interpretazioa.

Umore tonua gorabehera, hasieratik helarazi nahi izaten diet ondo ezagutu beharko dituztela zuzentasunari lotutako arauak, eta ondo jakin beharko dutela zer non kontsultatu, zer ahotsi aitortu zenbateko autoritatea, zer iturritara jo arlo espezializatu bateko zalantzak argitzeko, eta abar. Eta ezagutza horrek guztiak emango diela gero ahalmena erabakitzeko noiz nahi duten edo uste duten egokia dela zuzentasun hori errespetatzea eta noiz ez, noiz komeni den teknizismo bat erabiltzea, edo noiz den zilegi ulermena erraztea parafrasi bat baliatuz. Laburbilduz, kontsultak egiten ohitu behar dutela burura datorkien lehen aukeran geratu gabe, horrenbesterainoko errespetua zor baitiogu hizkuntzari. Errazkeriak eta zabarkeriak, finean, ez dakarkiotela onik sendotze bidean eta prestigio beharrean den hizkuntzari.

Horren harira, oso esanguratsua iruditzen zaidan jokamolde bat hartu nahi dut ahotan gaurkoan. Hiru adibideren bitartez azalduko dut.

Lehenengoa duela urte batzuk Iruรฑean solasaldi batean konpainia onean erdipurdi azalduta bota nuen adibide bat da. Mahai-inguru hartan kontatu nuenez, Euskadi Irratian sukaldaritza ikasle bati egindako elkarrizketa bat entzun berri nuen. Oker ez banago ikasle hark ogitarteko lehiaketa bat irabazi zuen, eta irratiko elkarrizketan ogitartekoaren osagaiak zerrendatzen hasi zenean mostaza aipatu zuen. Esatariak (Manu Etxezortu, beharbada?) ziapea esanez lagundu nahi izan zuen, hegoaldean bakarrik erabiltzen den mostaza terminoarentzat osagarri. Elkarrizketatuak โ€”esan bezala, sukaldaritza ikasleaโ€”, ยซnola?ยป batez erantzun zion esatariaren hitz proposamenari, eta argi geratu zen ez zuela ziape hitza ezagutzen. Gogoan dut mahai-inguruaren ondoren garagardo eta, noski, ogitarteko baten bueltan, Itziar Diez de Ultzurrun 31eskutik-eko kideak adibidea ekarri zuela berriro hizpidera, ziape hitza ezagutzea asko eskatzea ote zen iradokitzeko. Urte batzuk badira elkarrizketa hura izan genuenetik, Itziar, eta zuk gogoan ere ez duzu izango ziurrenik. Baina niri gauzak behar bezain argi azaldu ez izanaren sentipena geratu zitzaidan, eta hemen nator, beraz, neure buruarekiko zorrak kitatzera. Adibide hartan ikusten nuena zen arlo zehatz batean aditua zen pertsona batek ez zituela arlo horretako euskarazko termino batzuk ezagutzen eta ondorioz gazteleraz izendatzen zituela kontzeptu horiek. Hau da, sukaldaritza ikasten ari zen gazte euskaldun batek ez zuen behin ere entzunda ziape hitza, nahiz eta sari bat ekarri zion ogitarteko bat egiteko baliatu zuen saltsa hura. Edo beharbada entzungo edo irakurriko zuen noizbait, baina ez zion arretarik jarri. Eta irratira euskarazko elkarrizketa bat egitera gonbidatu zutenean ez zitzaion bururatu beharbada esan beharrekoa euskaraz txukun esateko prestaketa eta kontsulta lana egin beharko zukeela aurrez. Ez zuen horren beharrik sentitu. Kontrara, irratiko esatariek eta gidoilariek ezagutzen zuten hitza, edo elkarrizketa prestatzeko aurrez eginiko dokumentazio-lanean bilatu eta ezagutu zuten behintzat.

Beste bi adibideak azken egunotan entzun ditut, artikulu honetarako gaia hau izan zitekeela pentsatzen hasi nintzenean, Euskadi Irratian berriro eta bilatzeko esfortzu handirik egin gabe. Batean, irakasle batek especialista de apoyo educativo gisa lanean ari zela esan zuen elkarrizketa batean. Eta desenkusatu ere egin zen euskaraz nola esaten den ez zekielako. Bestean, musika aditu batek jaialdi bateko cabeza de cartel nor zen azaldu zuen. ร‘abardura pare bat egin nahi ditut. Irakaslea Nafarroako eremu mistoko udalerri batekoa omen zen jatorriz, eta eremu ez euskalduneko eskola batean ari omen zen irakasle. Bere irakasle jardunean gazteleraz arituko dela ondoriozta dezakegu. Musika adituaren hitzak, zehazki, ยซcabeza de cartel esaten denaยป izan ziren. Beharbada bururatu bururatuko zitzaion kartelburu hitza, baina entzulearentzat zaila izango zelakoan erdal terminoa erabiltzea erabaki zuen.

Ez nuke nahi inork gaizki ulertzea eta pentsatzea hiru hiztun horien aurkako kritika bat dela hau. Esango nuke euskaldun gehienok jokatzen dugula horrela noiz edo noiz. Nik neuk bai behintzat, testuinguruaren arabera. Hainbat arrazoi bururatzen zaizkit gure jokamolde hori esplikatzeko. Adibidez, euskaldunok ez ditugula behar bezala ezagutzen gure hizkuntzaren baliabideak (ยซZiape esan behar da? Hara, existitzen zenik ere…ยป). Edo kontsulta egiteari ez diogula behar adinako garrantzirik ematen (ยซHiztegian begiratu? Zer ba? Ez al da mostaza esaten?ยป). Edo gure begirada oso laburra dela (ยซGurean beti esan izan da horrela. Euskaldun guztiek esaten dute horrelaยป). Edo kontsulta eginda ere edo norbaitek informazioa emanda ere, lotsatu egiten gaituela hizkuntzaren baliabideak zuzen eta egoki erabiltzeak, hizkuntzaren frikitzat joko gaituztelakoan (ยซHorrela esan behar dut benetan?ยป). Edo ingurukoen ulermena ziurtatu nahi dugula (ยซNola esango dut ba horrela? Inork ez du ulertukoยป). Eta ororen gainetik, erdarak blaitutako gizarte batean bizi garela, eta erabilera zuzenak eta egokiak entzuteko ditugun aukerak urriak direla gure egunerokoan.

Euskadi Irratiaren entzule zaretenok behin baino gehiagotan entzungo zenituzten horrelakoak, eta jabetuko zineten askotan irratiko esatariak izaten direla elkarrizketatuari euskal hitza eskura jartzen diotenak, baita elkarrizketatuaren (eta ez esatarien) ezagutza-arlo espezifikoko termino bat denean ere. Euskadi Irratiko esatariek hizketagaia terminologikoki prestatzeko lana hartzen dute, alegia. Zentzuzkoa da hizkuntza lan-tresna behinena duten profesionalek โ€”kazetariek, itzultzaileek, interpreteek, zuzentzaileek, editoreek…โ€” gizarteko beste kideek baino arreta handiagoa jartzea hizkuntza kontuei, baina batzuetan iruditzen zait alde hori are handiagoa dela euskaran inguruko erdaretan baino, eta euskal hiztun arruntaren eta hizkuntzaren profesionala den hiztunaren artean arrakala gero eta zabalagoa sortzen ari dela. Lanbidea euskaran oinarritzen dugun pertsonok hizkuntzaren frikiak bihurtu gara. Uste dut horixe dela, funtsean, lehen eskola egunetan arraro begiratzen didaten ikasleei ohartarazi nahi izaten diedana. Eta zalantzarik ez dut etorkizun hobea lukeela euskarak frikismo hori orokortuko balitz. Ezjakintasunak, utzikeriak, lotsak eta erreparoek mesede gutxi egiten diote euskarari.

Itzulpen-ariketak: errefrau bilduma zaharrak

Borja Ariztimuรฑo Lopez

Aurreko batean (esapide horrek iradokitzen duena baino aspaldiago, haiek garaiak!), euskarazko errefrau zaharrei buruzko sarrera bat idatzi nuen. Zehazki, bilduma zahar desberdinetan jasotako errefrau ber(din)en zerrendatxo bat osatu nuen, ikertzeko modukoa iruditu baitzitzaizkidan halako paraleloak. Gaurkoan, ordea, beste mota bateko paraleloak dakartzat: bildumotako batzuek dakartzaten itzulpenak.

Gai honek askotariko ertzak eta interesguneak ditu: formala (morfologia, lexikoa, sintaxia), semantikoa, filologikoa, antropologikoa… Esamoldeek ez ohi dute esanahi konposizionalik, eta itzulpenek, testu paralelo gisa, jatorrizkoa ulertzen lagun diezagukete. Bada, adibide gutxi batzuk eman besterik ez dut egingo hemen, irakurlearen interesaren pizgarri.

Alde batetik, 1596ko Refranes y Sentencias bilduman badira hainbat atsotitz ilun, egungo euskaratik nekez uler litezkeenak; halakoetan, itzulpenak filologoaren lana erraztu du.

(1)
.
Neurez ez dot, balinde baniqueรงu
De mio, no tengo, si me diessen, daros eya

Oihenarten ย 1657ko lan ezagunean, bestalde, itzulpen literal edo zehatzagoen artean, bada nire arreta bereziki erakarri izan duen bat, jatorrizkoa baino nabarmen luzeago eta โ€œosoagoaโ€ delako, esaera ulertzeko beharrezkoa ez bada ere.

(2)
.
.
Domingo, egik emazte, atzi lo, berak iratzar iro
Dominique, prends une femme, et aprรจs dors tant que tu voudras, car elle aura asssez de soin de tโ€™รฉveiller

Halaber, badira itzulpen bat baino gehiago duten atsotitzak ere, hainbat arrazoirengatik. Esaterako, aurretik aipaturiko bi bildumetan, zenbait antzeko errefrau (edo funtsean berberak) jaso ziren, zein bere itzulpenarekin:

(3)
.
Oshoa senar daguianac veti ojanera beguira
La que haze marido al lobo siempre mira al desierto (RS, 338)
(4)
.
.
Otsoa senar duenak, oihanera beha
Qui a le loup pour mari jette souvent la vue vers le bois (Oihenart, 386)

Aldiz, Garibaik berak bi bilduma utzi zizkigun, itzulpen-estrategia desberdinekikoak. Adibide interesgarrienetakoa diago adizki berezi eta (orain arte) misteriotsua dakarrena dateke: Atzean diagonak hutsean diago. Bi itzulpenei esker, esanahi literala eta รฑabardura zehatza iritsi zaizkigu, bakoitzak bere aldetik nekezago adieraz litzakeen moduan.

(5)
.
.
Por los que murmuran detras sin poder hazer daรฑo, dizen:
Aรงean diagonac, vsean diago
Los que hieren detras hieren en vazio. (Garibai, A20)
(6)
.
.
.
Por los que hablan mal de otros en ausencia, dizen:
Tras en dize el q vazio en dize
Ace an diagon ac, use an diago
Quiere dezir: El que dize detras, dize en vazio. (Garibai, B39)

Mereziko luke, bada, errefrauon azterketak berrikustea itzulpenetan arreta berezia jarriaz. Izan ere, esaerek gordetzen dituzten misterioak argitzeko modua ez ezik, itzulpenak berak ere aztergai ederra lirateke: zein motatakoak diren, zer helbururekin eginikoak, eta abar.

Ez da egiteko makala atsotitzak itzultzea!

Ez dakizun hizkuntza baten itzulpena epaitzeaz

Angel Erro

Ez dakizun hizkuntza baten itzulpena epaitu dezakezu? Berez, erantzun zuhurrak ezetz agintzen du. Baina susmatzekoa da etengabe ari garela ez dakizkigun hizkuntzen itzulpenak ebaluatzen. Gauzak muturrera eramanda, orain arte eman diren itzulpen sari guztiek egiaztatu beharko lukete, beren epaimahaikide guztiek, ez bakarrik irabazle izendatu duten lanenak, baizik eta hautagai posible guztien jatorrizkoak bere horretan atzemateko gaitasuna bazutela. Ez gara kontu eske hasiko. Nori, gainera? Jakintzat ematen da hala dela, eta kito.

         Nago lan itzuliei buruz egiten ditugun iruzkin gehienetan dena delako iturri hizkuntza dakizun ala ez gutxienekoa izaten dela. Hala ikusten dugu euskarazko kritiketan, non itzulpenari buruzko balorazioa bai egin ohi baita (kasik kritikariak, normalean azken paragrafoan, zuzenean horretara behartua balego bezala), baina jatorrizkoaren aipamen gutxi edo deus ez. Ez da literatur kritikaren auzia bakarrik. Gure egunerokoan ere gero eta maizago izaten ditugu begien aurrean itzulpenak (maiz modu automatikoan sortuak), zeinaren kalitatea edo fidagarritasuna baloratzera behartuta baikaude; hala egin izaten dugu, esaterako, Netflixekin-eta, non erraz detektatzen dugun dena delako film bateko elkarrizketak kili-kolo egoten diren.

         Edo Twitterrekin ere. Ni iritsi naiz, txio bat idatzi ondoren, euskaldunak ez diren nire jarraitzaileek, โ€œTraducir tweetโ€ sakatuz gero, adierazi nahi izan dudan horretatik zer jasoko duten egiaztatzera. Inoiz lehen txioa ezabatu eta berridaztera eraman nau, Googleren itzulpenak egin dituen gaizki-ulertuak/akatsak saiheste aldera. Ekintza soil (eta banitatezko) horretan, beharbada jende gehiagok ere eginen duena, ari nintzen itzulpen balorazio bat egiten, nahiz eta kasu horretan oraindik sorburu- eta xede-hizkuntzak jakiten nituen, baina gerta daiteke bigarrena baino ez jakitea (behar bezain ongi). Alegia, batzuetan ni naiz beste norbaiten txioak, ez dakizkidan hizkuntzaren batean idatzitakoak, itzultzeko aukera automatikoaz baliatzen naizena. Testuingururik gabe nagoela eta jatorrizkoa agian laburdurez eta espresio kolokial edo are agramatikalez josita egon daitekeela jakinda (euskarriak hala baimentzen duelako), errazagoa da jasoko dugun emaitzaz mesfidatzea. Baina emaitzak nolabaiteko zentzua edukita ere, berdin jokatuko dugu, ez dakigun hizkuntza baten itzulpena epaitzen arituko gara.

Zaharrak berri: euskararen erabilera Erizaintzako Graduko ikasleen praktikaldian

Claudia Torralba Rubinos

Aspaldi hasi ziren UPV/EHUko Erizaintzako Graduan Komunikazioa Euskaraz โ€“bere garaian Euskara Teknikoa IIโ€“ hautazko irakasgaiko ikasleak praktikak egiten dituzten osasun-zentroetako euskararen erabilera aztertzen.

[Komunikazioa Euskaraz UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean eskaintzen den hautazko irakasgaietako bat da, eta une honetan ni naiz irakasgai horretaz arduratzen dena Erizaintzako Graduan. Has gaitezen hortik.]

Berandu samar iritsi naiz ni eskola horiek ematera, baina eutsi egiten diot blog honetan parte hartzen duen Igone Zabala Unzalu irakasleak duela urte batzuk egindako proiektu-proposamenari.

[Eskerrik asko, Igone!]

Bada, praktikak egiten dituzten bitartean Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren zenbait atal irakurri eta lantzen dituzte, gero praktikak egiten ari diren osasun-zentroetako errealitatea barrutik aztertzeko.

[Askotan esaten da gauzak ulertzeko bizi egin behar direla. Eskarmentua ez dela besteengan hartzen. Gauza praktikoak gauza teorikoak baino hobeto ulertzen ditugula, bertatik bertara ikusten ditugulako.]

Igone Zabalaren Euskararen Erregistro Akademikoen garapenaz eta harmonizazioaz sarreran ondo azaltzen den bezala, gure irakasgaien helburu garrantzitsuenetako bat da ikasleek kontzientzia har dezaten euskararen biziberritzean goi mailako gradudun euskaldun modura duten erantzukizunaz.

[Kontua ez da bakarrik โ€œeuskaraโ€ irakasgaian idatzizkoak eta ahozkoak lantzea, askoz ere haratago doa, ikasleak normalean nahiko berandu konturatzen badira ere.]

Askok hitz egin dute hizkuntzak (eta euskarak) osasun-arretan hartzen duen garrantziaz, benetan pazientean zentratutako arreta holistikoa eman nahi bada. Aitor Montes medikuak, esaterako, bide luzea dauka egina, bai arlo akademikoan, bai komunikabideetan, eta aipamen berezia merezi du artikulu honetan, nire mezuei erantzun eta berak prestatutako materialak erabiltzeko baimena eman baitzidan Komunikazioa Euskaraz irakasgaia nire gain hartu nuenean.

[Eskerrik asko zuri ere, Aitor!]

Edonola ere, ez da kalean eta sarean bakarrik dabilen gaia. Prestakuntza espezializatua eskaintzen da unibertsitate-mailan gaur-gaurkoz: adibidez, gure irakasgaiez gain, Osasuna eta Hizkuntza VI: Hizkuntza beharrak arreta soziosanitarioan izeneko udako ikastaroa emango du laster UIKek, eta Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan izeneko graduondokoa ere egin daiteke UPV/EHUn. Ez da, beraz, munta txikiko kontua.

[Luzatzen ari naiz eta ez zen hori asmoa, banoa esan nahi nuenaren muinera.]

Batzuetan, irakasleok arrantzura larrera joaten garelako sentsazioa izaten dugu, ikasleak fisikoki ikasgelan baina mentalki beste nonbaiten daudelakoa. Eta Elixabete Perez Gazteluk Hiztegiek esaten eta iradokitzen dutenaz, edo zein zaila den hiztegi bat egitea sarreran ondo baino hobeto esan bezala, gauzak sakonki (eta askotan behin baino gehiagotan) azaldu arren, ez da irakaslea arras lasai geratzen, ez baitaki zer geratu den, azkenik, ikasle bakoitzarengan.

Labur esanda, kontua da Erizaintzako Graduko ikasleak pazienteei euskaraz egitearen garrantzia bertatik bertara ikustera eta sentitzera bidaltzen ditugula, eta sarrera hau aprobetxatu nahi dudala ikasleek aurten egin dituzten gogoeta batzuk partekatzeko, testigantza modura gera daitezen.

[Disclaimer: iritzi-artikulu bana idazteko eskatu nien, eta ikasle bakoitzak bere estilo propioa du, ikusiko duzuenez.]

  • Harrigarria da Osakidetzak osasun-arloan euskara presente egoteko inbertitzen duen diru kantitatearekin, gero osasun-profesionalek haien artean eta pazienteekin euskara hain gutxi erabiltzea.
  • Bukatzeko, euskararen erabileraren sustapena ekintza txikietatik hasten dela esan dezaket; adibidez, lehen agurra euskaraz ematen. Horrela, erabiltzaileari komunikazio hizkuntzaren aukeraketa ahalbidetzen diozu. Horrez gain, pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa Osakidetzan lan egiten duten denek ezagutu beharko luketen kontzeptu bat da, paziente edo erabiltzaile bakoitzaren hizkuntza askatasunak errespetatzeko.
  • Oskorriren abesti polit horrek esaten duen moduanโ€ฆ โ€œGu euskaldunak gara, Euskal Herrikoakโ€ฆโ€ ziur naiz zuetako askok ozen oihukatu duzuen esaldi bat dela, beraz, goazen gure artean, belaunaldi berriek, plan horrek aurrera egiteko behar duen bultzada ematera, izan ere, egoera bera bakarrik aldatzera itxaron behar badugu, jai daukagu!
  • Hori horrela, ondoriozta dezakegu euskarak hizkuntza gutxitua izaten jarraitzen duela, nahiz eta material ofizialak kontrakoa adierazi. Argi dago Osakidetzan, beste euskal erakunde publiko batzuetan bezala, hala nola UPV/EHUn, gaztelaniaren erabilera oso barneratuta dagoen dinamika dela. Hala ere, konponbideak bilatzea zaila izan daitekeen arren, euskaldunok gure hizkuntzaren alde borrokatu behar dugu eta ez ditugu diskriminazio horiek onartu behar. Horregatik hiztunok erantzukizun handia dugu; izan ere, guk euskara errespetatzen eta etengabe hitz egiten badugu, dinamika bihurtzea lortuko dugu.
  • Azken batean, Osakidetzan euskara erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arretaren alderdi garrantzitsu bat da, eta neurriak ezarri behar dira arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea bermatzeko. Horretarako, alderdi materialean hainbeste inbertitu beharrean, arreta jarri behar zaio pazientearen eta profesionalaren arteko osasun-harremanari, eta neurriak ezarri behar dira osasun-arloko profesionalen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko eta momentu guztietan komunikazio eraginkorra bermatzeko.
  • Guztiok dakigunez, zoritxarrez, gaur egun ez da behar adinako osasun laguntzarik eskaintzen gure hizkuntzan, eta horrek zalantzarik gabe eragiten dio zerbitzuaren kalitateari, bai eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei ere.
  • Jada 2023an gaude, EAEn zerbitzu publikoak euskaraz eskaintzeko ordua dela iruditzen zait. Ordua da osasun-zentro, ospitale, eta eguneko zentroetan arreta euskaraz bermatuta izateko, euskara ama-hizkuntza dugunok ere biztanleriaren parte gara, dirudienez batzuentzat existitzen ez garen arren. Guk ere eskubidea dugu gure arazoak, nahiak, kezkakโ€ฆ gure ama-hizkuntzan adierazteko, gure hizkuntzan artatuak izateko.
  • Praktiketan ibili naizenean erizain klinikoak lan bat egiteko proposatu zigun ikasleoi, amaierako nota igo ahal izateko. Zalantzak izan nituen lan hori egiterakoan, izan ere, erizain klinikoari euskaraz egingo nuela esatean haren erantzuna hau izan zen: โ€œVale como quieras, pero que sepas que hay enfermeras no te van ha entenderโ€. Une horretan lekuz kanpo egongo banintz bezala sentitu nintzen. Nork dauka arazoa, nik Euskal Herrian euskaraz hitz egin nahi dudalako ala haiek (gehiengoak) euskara ez dakitelako? Argi dagoena da gaur egungo biztanleriari ahaztu zaiola Euskal Herriko hizkuntza euskara dela.
  • Esanak esan, aipatutako guztia kontuan hartuta, argi eta garbi dago gazteleraren erabilera eremu askotan euskararena baino handiagoa dela. Nire aburuz hori onartezina da, pazienteek euskaraz artatuak izateko, inguruko informazioa (hormetako kartelak esaterako) euskaraz irakurtzeko eta beraien historia klinikoa euskaraz izateko eskubidea dutelako. Beraz, denok egin behar dugu zerbait euskararen alde gutxi batzuek den-dena egin ez dezaten.

Ikasle hauek guztiak erreferente bihurtu dira praktiketan egon diren zentroetan, eta bertatik bertara bizi izan dute zer-nolako lasaitasuna eta ongizatea sentitzen duten pazienteek beraiek hautatutako hizkuntzan artatzen dituztenean. Ez dakit hitz elkartuei eta izen sintagma konplexuei buruz asko ikasi duten, baina ziur nago denak bihurtu direla euskararen erabileraren aldeko eragile aktibo osasun-arloan. Hala bada, helburu garrantzitsu bat bete dugu, behintzat.

Hala ere (eta tamalez), zaharrak berri: ikasleen testigantzek erakusten dutenez, urrun gaude oraindik euskarazko arreta sanitarioa bermatuta izatetik, eta ezinbestekoa da kontzientziazio-lana egiten jarraitzea.

Garai bakoitzak bere arriskuak itzulpenetan akatsak egiteko

Maite Imaz Leunda

Administrazioan lanean hasi nintzenean bihurtu zen ordenagailua eguneroko lan-tresna niretzat, orain dela 31 urte, ordura arte izan nituen langaiak lapitza, borragoma, paperezko hiztegiak eta idazmakina izan baitziren. Orain esku artean daukadan ordenagailu eramangarriarena baino antza handiagoa zeukan orduko ordenagailuak etxean geneukan Olivetti zaharrarena, baina lana asko errazten zidan, euskaratutako testu guztiak txukun antolatuta jasotzeko aukera ematen baitzidan. Jatorrizko testu guztiak paperean eskuratzen genituenez, kontu handia jarri behar zen itzulgaiak zenbaki eta izen propioz beteta zeudenean. Kopiatzea itzultzea baino errazagoa zen orduan ere, baina dena tekleatuz egin behar zenez, arreta handia jarri behar zen akatsik ez egiteko. Taulak berregitea ere ez zen lan makala izaten.

Dagoeneko itzulita zegoen testu bati aldaketatxo batzuk egin omen zizkiotela eta berriro itzultzaileongana heltzen zenean, jatorrizko testuaren bertsio zaharra eta bertsio berria  bata bestearen ondoan jarri eta alderatzea beste aukerarik ez zegoen, zer aldatu zuten markatuta ez baldin bazegoen; eta markatuta zegoenean ere bai, badaezpada, markatu gabeko aldaketak egon zitezkeen eta. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira (EHAA) erreferentzia bila jotzeko, jakin beharra zegoen zein egunetan argitaratutako aldizkaria behar genuen, bestela alferrikakoa izango zen ezeren bila hastea eta.

Itzulpen guztiak hutsetik hasten ziren, bidaltzaileak erreferentzia gisa balio zezakeen antzeko testurik bidaltzen ez bazuen behintzat. Errepikatzen diren deialdi edo aginduren bat jaso eta neuk antzeko zerbait itzulia nuen susmoa nuenean, agian topatuko nuen ordenagailuan jasota neuzkan dokumentuen artean xede testua, kostata betiere, baina jatorrizko testurik ez. Eta beste itzultzaileren batek itzulitakoa izanez gero, ia ezinezkoa zen ezer topatzea. Eraginkorrena hutsetik hastea zen.

Laster etorri ziren testu zati luzeak erraz kopiatzeko aukera, gaizki kopiatutakoak ezabatzeko aukera eta nahi gabe ezabatutakoan atzera egiteko aukera. Posta elektronikoa ere iritsi zen eta horri esker hasi ginen, pixkanaka-pixkanaka gero eta gehiago, itzulgaiak formatu elektronikoan jasotzen. Jatorrizkoa formatu elektronikoan izatea aldaketa handia izan zen, itzuli beharreko dokumentuaren kopia bat egin, horren gainean itzuli, eta zenbakiak eta izen propioak tekleatu beharrik gabe itzulpena formatu berberean ematea ahalbidetzen zen eta.

Nire iritzian, aldaketarik garrantzitsuena 1996an iritsi zen, itzulpen-memoriak probatzen hasi ginenean; itzulpen-memoriekin bukatu ziren dagoeneko itzulitako testuen bertsio berriagoak aldaketatxo batzuekin iristen zirenean jatorrizko bi bertsioak kotejatzeak zekarren nekea. Itzulpen-memoriek berehala egiten zuten lan hori. Lehendik antzeko zerbait itzuli ote genuen susmoa benetakoa ote zen berehala egiaztatzen ziguten itzulpen-memoriek.

Ondoren, lanerako Internet erabiltzeko baimena iritsi zitzaigun, hasieran eragiten zituen susmoak gainditu ondoren, garai hartan lanerako lagungarri baino gehiago bestelako entretenimenduetan denbora galtzeko mehatxu gisa ikusten baitzuten askok. Bistakoa da informazioa eskuratzeko aukera biderkatu eta bizkortu egin zigula Internetek.

Orain oso gutxitan hasi behar izaten dugu hutsetik itzultzen. Itzulgai hutsa jasota ere, itzulpen-memoriek, datu-base dokumentalek edo Internetek zerbait ematen digu gehienetan. Baina orain itzultzeko lehen baino lan gutxiago iristen zaigu eta berrikusteko gehiago, eta berrikusi beharrekoa non eta nola itzuli ote den asmatzen izan ditugu lanak. Euskara ondo menderatzen duen norbaitek batek aurretik itzulitakoa aprobetxatu eta testu berria berak itzuli ote du? Itzultzaile automatiko neuronalak agian? Eta neuronala izan bada, posteditatu dute?

Orain itzultzaile automatiko neuronala bihurtu zaigu kezka iturri. Esango nuke arazo batzuk konpontzen dizkigula eta beste batzuk sortu.

Urtero egiten den deialdiren bat, lehenago urtea joan eta etorri osorik itzultzeko bidaltzen zigutena, orain itzulita berrikusteko bidaltzen badigute, gerta daiteke itzultzaile automatiko neuronalarekin egindako itzulpena izatea. Hori izango litzateke lehenengo okerra: itzultzaile automatiko neuronala erabili behar ez denean erabiltzea, lehendik giza itzultzaile batek itzulitakoa ez delako aintzat hartu eta itzultzaile automatiko neuronalarekin ordeztu delako.

Gerta daiteke, halaber, zuzenketarik edo postediziorik gabeko itzulpena izatea. Hori izango litzateke bigarren okerra. Itzultzaile neuronala erabiltzen bada, posteditatu egin behar da eta postedizioa itzultzaile automatiko neuronala erabili duenak egin behar du. Ez du balio postedizioa egiteko lana itzultzaile bati pasatzea. Horrek ez dio itzultzaileari lana aurreratzen, lanerako alferrikako trabak sortu baizik.

Itzultzaile automatiko neuronalaren akatsak oso erraz antzematen dira batzuetan; hanka sartzen duenean ez du disimulatzeko ahaleginik egiten.

Un documento preciso y exacto         Dokumentu zehatz eta zehatz bat

Eta gerta daiteke lehendik itzulita zegoena berreskuratzeko lana hartzea bezeroak, testu zati berriak itzultzeko bakarrik erabili izatea itzultzaile automatiko neuronala, eta batere postediziorik egin gabe testu osoa berrikusteko itzultzaileari bidaltzea. Horrelakoetan ez da lehenengo okerra gauzatzen, baina bai bigarren okerra eta areagotuta gainera. Ondo itzulitako testu luze batean neuronalak egindako tartekiak sartzen badira eta neuronalak akats nabarmenak egin baditu, itzultzaileari gehiago kostatuko zaio akats horiek topatzea. Zuzenketa sakona egiteko denborarik ez badu, akats horiek oharkabean joan daitezke. Bezeroari behin eta berriro esan behar zaio itzultzaile neuronal automatikoak itzulitakoa ezin zaiola itzultzaileari pasa posteditatzeko edo zuzentzeko, itzultzaileari lana gehitzen zaiolako horrela. Duela hiru hamarkada zenbakiak tekleatzen eta alderatzen pasatzen genuen denbora postedizioari eta zuzenketari eskaini beharko diogu orain.