Otsailean irakurritako txio batean aurkitu nuen. Hari-zulo. Eta, harekin batera, esamoldea ere: Dena klase borrokaren hari-zulotik pasatzen deneanโฆ Galbahe estu batetik, ikuspegi murrizgarriarekin, alegia. Hari-zuloa, jostorratzaren zuloa. Jostorratz-zulo badator gure hiztegietan eta jostorratz-begi ere hainbat aldiz erabili izan da, gamelu eta aberatsei buruzko esaldi ospetsuan. Hari-zulo, aldiz, alferrik bilatu dut hiztegietan. Interneten, ordea, bai aurkitu dut, itzulpen-automatikoa erabiltzen duten torlojugintzari eta antzeko makinei buruzko orrietan, oker ez banago. Gauzak horrela, ez dakit hari-zulo terminoa norbaitek unean asmatutako neologismoa ote den edo hiztegietan jaso gabe hiztun apur batzuen txoko-mintzoan geratu den euskal hitz zaharra. Gure lexikografoek jaso gabeko zenbat eta zenbat euskal hitz geratu ote dira jaso gabe, betiko galdurik? Hitzak ere hiltzen baitira, hitz horiek behar zituen gizartea desagertzen denean. Asko, zortea izanez gero, arkaismo gisa gelditzen dira testu zaharretan eta hiztegi historikoetan luzaroko edo betiko loan.
Anegaka eta arroaka ditugu honelakoak euskal hiztegietan, inoren aho-lumetara aspaldi itzuli gabe, hiztun gehienentzat ezezagun, berbazurtz: anega, arroa, astalkatu, bormu, gerruntze, ibi, kabestru, lats, okuntza, tragatuโฆ
Banaka batzuk baino ez dira biziberritzen, adiera berrietarako berreskuraturik, berrezarpen lexikoa deritzaion prozesu batean. Eta, askotan, adiera berriak indar eta erabilera handiagoa hartzen du lehengo zaharrak baino: gaztelaniaz, vado hitza zirkulazio alorreko kontzepturako ia bakarrik erabiltzen da, ibaiei lotutako adierak apenas duelako loturarik batez besteko hiztunaren oraingo bizi-esperientziarekin. Euskaraz, antzekoa gertatzen da sagu hitzarekin: galbidean egon gabe, adiera berria eskuratu du informatikaren eskutik, ez dugu inolako lotsarik izaten halako kalko semantikoa erabiltzeko, eta gaur egungo euskaldun gehienok askoz gehiagotan izaten dugu ahotan zentzu berrian bestean baino; egunen batean, ordea, teknologiaren garapenagatik sagu informatikoa erabiltzeari uzten zaionean, bigarren adiera hori ere geratuko da hiztegietan, hitz zaharkituen artean, noski. Eta ez dugu lotsarik erabiltzeko sagu gaztelaniaz ratรณn eta frantsesez souris esaten delako, euskaraz ere gailuak baduelako sagu animalia gogoratzen duen itxura (nahiz gehienetan isatsa galdua duen dagoeneko); bi hizkuntza horietan mouse erabili izan balute, ez nago hain seguru euskaraz sagu onartuko ote genukeen. Italiarren antzera, beharbada, sorcio edo topolino erabiltzea bezain irrigarria irudituko zitzaigun, agian, eta mouse hitz โmodernoaโ erabiliko genuke guk ere.
Euskaraz ere zaharkitu eta galbidetik sartzeko zorian zeuden makina bat hitz biziberritu ditugu azkenaldi luze honetan, XX. mendean hasita. Duela lau hamarkada, euskalgintzaren munduan genbiltzan nire belaunaldiko askok desarroilatu erdarakada erabiltzen genuen lotsa handiegirik gabe, garatu hitz arraroa boladan jarri zen arte. Garatu, onenean ere, barazkien bizi-zikloari lotutako hitza zen (โAzak edo arbiak, garatzen direnean, ez dute jateko balioโ adibidea dakar Euskaltzaindiaren Hiztegiak), eta, beraz, baserri-munduko hitza zen, nahiz egia den Orixek behintzak baserriz kanpoko erabileretarako berreskuratu edo indarberritu zuela; desarroilatu, aldiz, modernitatearen hitza zen. Bada, lau hamarkada hauen ondoren, Egungo Testuen Corpusean, desarroilatuk 16 agerraldi ditu 2001etik hona; garatuk, berriz, 87 902.
Baserritik mundu ustez modernorako bidea egin du gurdi hitzak ere, ez ordea zalantza-malantzarik gabe oraindik. Euskaltzaindiaren Hiztegian (EH) sartuta dago gurditxo hitza, erosketarako saski gurpildunaren zentzuan, eta hainbat super eta hiperretan ere irakur daiteke idatzita, baina euskaldun askok oraindik karrotxo edo karrito nahiago izaten dituzte. Denborak ebatziko du. Orgatxo ere topa daiteke zentzu berean hainbat weborritan, baina oraindik ez dago jasota EHn.
Vado hitza aipatu dut gorago, ibia euskaraz. Euskarazkoa ezaguna da oraindik, noski, baina ezin da oso erabilia izan, euskaldunon bizimoduan ere โibai batean, uraren sakontasun txikiagatik, oinez igaro daitekeen tokiaโ ez delako oso sarri izaten dugun esperientzia; galbidean edo hiztegiko ahaztegian dagoela esan genezake, neurri handi batean. Alabaina, eduki zuen aukera biziberritua izateko, zirkulazioaren alorreko terminologiarako berrezarrita, โEspaloiaren ertz beheratua, ibilgailuak garajeetara edo aldameneko lursailetara sartu ahal izateko egokituaโ zentzuan. Egon ere jasota dago Zirkulazio Hiztegian, bai eta Elhuyar hiztegian ere, baina aspalditik dago baztertuta erabilera ofizialetik; hala ere, sagu informatikoaren itxurak sagu animalia gogoratzen zuen bezala (orain tresna informatiko gehienek โbuztana galduโ baitute), adiera berriak eta zaharrak badute antzekotasunik: bigarren adierak (espaloia zeharkatzeko pasabidea) lehenengoa (ibaia zeharkatzeko leku egokia) ekartzen digu gogora, zentzu figuratuan oinarritzen baita. Eta ibi hitzak euskaraz ere eduki zezakeen garapen autonomoa, zentzu figuratibo argia izateaz gain, erabilera ere izan zuelako garai batean (oraindik ikus daiteke, ordea, seinale zaharren batean). Baina Ibon Sarasolak euskararen ajeen artean sartu zuen 1997an (damuz orain?), delako ibi iraunkorra terminoa xelebrekeriatzat eta euskal itzultzaile โotzan eta esanekoekโ espainiar administrazio-mundutik hartutako kalko gaitzesgarritzat jota, eta espaloietako seinaleetatik ia erabat desagertu zen, pasabide hitzak ordezkaturik.Pasabide hitza, ordea, ez zait egokia iruditzen zirkulazio alorreko kontzeptua adierazteko, inork ez duelako, bere hartan behintzat, automatikoki adiera espezializatu horrekin lotzen: hiperonimo bat da, pasabide mota asko baitaude, eta zirkulazio-hiztegian jasotako hiponimoa mota horietako bat besterik ez baita. Gainera, pasabide hitza ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota zentzu espezializatu horrekin; Ereduzko Prosa Gaur-en edo Egungo Testuen Corpusean ez dut aurkitu erabilera hiperonimikoa baino. Ibi hitza otzan-otzan biziberritu nahi ez bada, araupeko pasabide edo horrelako zerbait erabili beharko litzateke adiera espezializaturako, hiztunak zalantzarik gabe sar dezan hitz hori zirkulazioko terminologiaren hari-zulotik, zehaztasunaren onerako.
Ofizio bakoitzak bere ajeak ditu, hori badakit. Eta ajeen zozketa horretan, ez dut uste aukerarik okerrena egokitu zaigunik. Beste batzuek gizartearen alderik zail eta mingarrienei aurre egiten dieten artean, guri erretxinak izatea egokitu zaigu, norbaitek zerbait oker esan edo idatzi duela ikusi eta isilik geratu behar izatea, mari-jakintsutzat har ez gaitzaten. Onar dezagun: hizkuntzaren langileok jasangaitzak izan gaitezke.
Nork eztabaidatzen du kafe baten bueltan hitz bat edo beste ote den egokiagoa? Nori okurritzen zaio marratxoaren bueltan ikastaro edo hitzaldiak antolatzea? Ze pertsona klase damutzen da bezperan entregatutako enkarguan koma ordez puntu koma jarri ez izanaz? Erantzun posible bakarra dago: itzultzaileok. Eta, ausartuko naiz esaten, bereziki, euskarazko itzultzaileok.
Betaurreko moreena bezalakoa da hau, baina betaurreko gramatikal eta ortotipografikoak dira gureak. Nik X-Men taldeko Zikloperen antzekoak irudikatzen ditut nireak; izan ere, espazio publikoan nagoenean batik bat, eta hizkuntza publikoa modu desegokian erabilita ikusten dudanean, zeharkatu egiten dut edozein iragarki-panel nire laser hilgarriarekin. Ezin dut ekidin, benetan saiatu arren: behar ez den tokian ikusten dudanean koma bat 2×3 metroko tamainako kartelean, Bap-en kantuaren letra errepikatzen diot nire buruari behin eta berriro, โEz dut ezer esan nahi / Ez dut nahi esan ezerโ, baina โezin isilik egon / isilik egon ezin / ezin!โ. Eta berehala hasten natzaio albokoari marmarka, edonor dela ere. Horrela ezin da bizi, lagunok, horrela ezin da.
Zaila da azaltzen zergatik den garrantzitsua (batez ere) espazio publikoan koma bakoitza bere lekuan egotea eta hitz bakoitza arretaz zaintzea. Zaila da gure grina eta haserre erretxina modu egokian azaleratzea. Ez da harrokeria: hizkuntzak pentsamendua egituratzen duen heinean, garrantzitsua da hizkuntza zaindu bat edukitzea espazio publikoan, zuhaitzak eta berdeguneak bezalaxe.
Arlo publikoko testuak itzultzerakoan, jatorrizko testu asko ere ez daude zainduta, ez daude ongi egituratuta: gramatikaz eta ortotipografiaz harago, ez daude egon litezkeen bezain ongi idatzita. Hizkera nahaspilatsua darabilte, esaldiek amaigabeak dirudite eta ez dute zentzu handirik. Ondorioz, sarritan sentitzen naiz hizkuntzaren zaindari, eta beste hainbestetan sentitzen dut lan hori ez dagokidala niri soilik.
Hizkuntza publiko duina merezi dugu, akats gramatikal eta ortotipografikorik gabea. Euskara duintasunez tratatzen duten publizitate-kanpainak merezi ditugu, euskaraz grazia daukaten esloganak, administrazio-testu egituratuak. Atzetik komarik ez duten subjektuak merezi ditugu, ergatibo zuzenak merezi ditugu, jatorrizko testu duinak merezi ditugu. Nik hizkuntza salbatzeari utzi nahi diot, Zikloperen betaurrekoak kendu eta hiritar soil izan nahi dut: koma guztiak bere lekuan daudela sentitu.
Blogaren etapa berri honetan, aurreikusitako artikuluren batek huts eginez gero, kolaboratzaile gonbidatuen ekarpenak argitaratuko dira tarteka. Hala izan da gaur, eta, horregatik, egungo kolaboratzaileetako bat ez naizen arren, aurreko batean lantokian komentatutako gai bat ekarri nahi dut plaza honetara.
Ekintza segidetan aditz laguntzaileen elipsia egiteko moduari buruz ari ginen hizketan, eta, halako batean, orain dela hilabete batzuk zuzentzaile batek egin zidan iradokizuna etorri zitzaidan gogora. Nik idatzitako testu batean, honela antolatu nuen zenbait ekintzako esaldi bat:
โBosgarren istorioan, gizon batek eskutitz bat jaso, eta, hura irakurritakoan, krisi larri bat sufritu eta hil egin da.โ
Zuzentzaileak gerora bidalitako zuzenketa eta iruzkinetan baina, esaldiaren antolaketa aldatzeko proposatu zidan, ohartxo honekin: โJuan Garziaren sistema, nire ustez ongi funtzionatzen duenaโ. Hona hemen zuzentzailearen proposamena:
โBosgarren istorioan, gizon bat, eskutitz bat jaso, eta, hura irakurritakoan, krisi larri bat sufritu, eta hil egin da.โ
Une horretan ez nion buelta askorik eman, baina, aurreko egunean, lantokiko eztabaidaren harira berriz ere testu hartara jo nuenean, zer pentsatua eman zidan. Bi esaldiak erakutsi nizkien lankideei, eta zuzentzat jo zituzten biak, noski, nahiz eta lehenbizikoa nahiago izan zuten. Niri bezala, buruan zerbait piztu zitzaien ikusi zutenean bigarrenean subjektuak ez zuela kasu-komunztadurarik egiten ondoko lehenbiziko aditzarekin, segidako laugarrenarekin baizik. Bestalde, zalantza izan genuen azken bi aditzen artean (โsufrituโ eta โhilโ) koma jarri behar ote zen ala ez; izan ere, bi aditzek subjektu bera dute, baina batak NORK kasuan eta besteak NOR kasuan.
Euskaraz, puntuazioaren alderdi asko zorrotz arautuak daude, baina iruditzen zait aditz laguntzaileen elipsia eta harekin lotutako komaren erabilera gai bihurria dela askorentzat. Euskaltzaindiaren Euskararen Gramatika berrira jo nezake gaia aztertzera, baina nekeza zait 2.412 orrialdeko ozeano horretan murgiltzea erantzunaren bila. Horregatik, irakurleok, iritzia eskatzen dizuet. Zein eredu hobetsiko zenukete? Zuen ustez, halako ekintza segidetan, zenbatgarren aditzarekin egin beharko litzateke subjektuarekiko komunztadura? Eta zer deritzozue azken bi aditzen arteko komaren kontuari?
Bueltan da 31 eskutik bloga! Mila-mila esker berpizteko ardura hartu duzuenoi eta, nola ez, eskerrik asko oraingoan ere ekarpenak egiteko aukera emateagatik. Askotariko gaiak jorratu genituen blogaren aurreko etapan. Zertaz idatzi oraingoan? Nire ekarpenen ildo nagusia gonbitea jasotzearekin batera etorri zitzaidan gogora. Talaia hau aprobetxatu nahi dut nire ingurune naturala denaz aritzeko, alegia, euskararen erregistro akademikoen garapenaz eta harmonizazioaz gogoeta egiteko. Eta lehen ekarpen hau testuingurua zirriborratzeko erabiltzea pentsatu dut.
1970eko hamarkadaren bukaera aldera hasi zen erabiltzen euskara unibertsitatean, eta egun denetariko gai espezializatuei buruzko eskolak eta hitzaldiak ematen dira euskaraz. Denetariko gaiei buruzko lan akademikoak ere idatzi eta ahoz defendatzen dira egunero unibertsitatean, bai irakasgaietako jardueretan eta bai ikasketa-maila bakoitzaren bukaeran ikerketa-gaitasuna egiaztatzeko ere: gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta doktoretza-tesiak. Espezializazio-maila desberdinetako artikuluak ere idazten dira espezialitate-alor askotako gaiei buruz, eta ikertzaile gazteei beren ikerlanak euskaraz aurkezteko Ikergazte kongresua bezalakoak ere egiten dira: bosgarren edizioa izango da maiatzean egingo dena. Iragandako urteak ez dira alferrik pasa, eta egun edozein gertaerari buruzko informazioa emateko orduan, ohikoa izaten da horrekin lotutako espezialitate-eremuko adituak entzutea euskaraz EITBn: mikrobiologoak, fisikariak, ingeniariak, psikologoak, medikuak, abokatuak…
Euskararen biziberritzerako gako izan den ezagutzaren igoera pentsaezina litzateke euskara hezkuntzan sartu izan ez balitz. Zalantza handirik ez dago horretaz, kontuan hartzen badugu igoera hori batez ere 16-24 adin-tartean gertatu dela eta, hiztun horien artean, % 67 inguruan hiztun berriak direla, alegia, euskara etxetik kanpo ikasi dutenak[1]. Ezin adierazgarriagoa da unibertsitatera sartzeko hautaprobak euskaraz egiten dutenen portzentajea, gora eta gora baitoa urtez urte, eta % 76,8koa izan baita 2022an. Datu horrek agerian uzten du beren bizitzarako guztiz erabakigarria den unean ikasle asko eta asko seguruago sentitzen direla euskaraz gaztelaniaz baino. Areago, unibertsitatea euskararako nolabaiteko arnasgunea dela ere esan daiteke. Izan ere, ikasleen ehuneko handiak dio euskara gehiago erabiltzen duela unibertsitatean lagunekin edo familiarekin baino eta, gainera, eremu soziolinguistiko desberdinetako hiztunen elkargunea da unibertsitatea, ikasleei askotariko hizkerekin harremana izateko aukera ematen diena.
Baina nola heldu gara puntu honetara? Askotan ahaztu egiten bazaigu ere, erronka ikaragarriari egin behar izan zioten aurre duela mende erdia euskararen erabilera unibertsitatean sustatzeko erabakia hartu zutenek. Izan ere, euskararako erabat berriak ziren eremuetan barrena sartzeko ausardia izan zuten horiek adierazpide akademikoak eta alorrez alorreko terminologia guztia sortu eta partekatu behar izan zuten, hastapenetan zegoen euskara batua ikasi eta inplementatzeaz gainera[2][3]. Egun ere ez da erronka makala aurrerapen zientifiko, teknologiko eta didaktikoei euskaraz erantzutea. Erregistro akademikoen garapena eta ezarpena bukatu gabeko prozesuak dira, eta mehatxu berriak dituzte une honetan, besteak beste, nazioartekotzearekin lotuta ingelesa hezkuntzan ere hartzen ari den gero eta pisu handiagoa.
Askorentzat ezezaguna bada ere, 1979. urtean Euskara Zientifikoaren Plana (EZP) jarri zen abian unibertsitate publikoan, UPV/EHU izendapen berria ezarri baino hilabete batzuk lehenago. EZPari esker, Euskara Zientifikoa I eta II (EZ) irakasgaiak hasi ziren eskaintzen zenbait fakultatetan (Leioako Zientzi Fakultatean, Donostiako Petrokimikan eta Filosofia Fakultatean). EZ irakasgaien eta horien irakasleen zeregina zen hastapenetan zegoen euskara batuaren ezarpenean eta erregistro akademiko berrien garapenean laguntzea, betiere alorrez alorreko irakasle eta ikasleekin eskutik lotuta. Izan ere, euskararen erabilera eremu berrietan normalizatzeko, denetariko profesional euskaldunak behar ziren orduan: administraziorako langileak, kazetariak eta, batez ere, irakasleak. Baina irakasle horiek prestatu behar zituztenek nahitaez aritu behar zuten lankidetzan erregistro espezializatuak garatzen ari ziren denetariko adituekin. EZPak ezarritako irakasgai horiek urte hauetan guztietan titulazio guztietara hedatu eta ikasketa-planen aldaketa guztietan egokitzen joan dira. Europako Goi Hezkuntzaren Eremuari begira diseinatu ziren ikasketa-planetan ere mantendu ziren gradu guztietan hautazko irakasgai modura. Gradu berri guztietan euskara akademiko eta profesionala lantzeko bi hautazko irakasgai sartzea UPV/EHU Euskararen Plan Gidaria (2007/08-2011/12) hizkuntza-plangintzan arautu zenez, EPGko irakasgai ere esaten diegu egun EZParen ondorengoak diren irakasgaioi. Azken ikasketa-planak diseinatu zirenetik hamar urte baino gehiago joan direnez, berriro ere ari gara irakasgaiok egokitzen hainbat gradutan[4]. EPGko irakasgaietan, ikasleek ahozko eta idatzizko hainbat testu-generotako testuak sortu, berrikusi eta aurkeztu behar dituzte, baina batez ere gogoeta eta azterketa kritikoa egin behar dute testu horietan erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideez. Hizkuntza-baliabide horietako asko haien ikasketetan jaso dituzte irakasleengandik, EPGko irakasgaiak hartzen dituzten ikasle gehienek ikasketa guztiak egin baitituzte euskaraz bi urte dituztenetik. Beste hizkuntza-elementu batzuk Interneten eskuragarri dauden kontsulta-baliabideek eta laguntza-tresnek eskaintzen dizkieten aukerak dira.
EPGko irakasgaien helburu garrantzitsuenetako bat da ikasleek kontzientzia har dezaten euskararen biziberritzean goi mailako gradudun euskaldun modura duten erantzukizunaz, eta alorrez alorreko aditu euskaldunek beren alorreko erregistroen garapenean duten erantzukizuna lotuta dago, hain zuzen ere, kontsultaguneek, hiztegiek, terminologia-datubaseek, ortografia-zuzentzaileek eta itzultzaile automatikoek ematen dituzten emaitzen azterketa kritikoarekin. Izan ere, erregistro akademikoen garapena (elaborazioa) euskara batuaren kodifikazioarekin gainezarri da, Haugen-en arabera[5] hizkuntzen normalizazio prozesuetan ohikoa den bezala. Euskara batu orokorraren kodifikazioak aldakortasun dialektalaren murrizketa edo berrantolaketa bilatzen zuen, eta elaborazioak, aldiz, aldakortasun funtzionala areagotzea eskatzen du. Aldakortasuna desberdin kudeatzea eskatzen duten bi prozesu horiek egokiro ez bereizteak zenbait tentsio sortzen ditu[6]. Izan ere, aldaera estandarrek egonkorrak eta malguak izan behar dute aldi berean[7] eta, Haugen-ek azaltzen duen bezala, egonkortasunaren eta malgutasunaren arteko oreka kodifikazioaren eta elaborazio funtzionalaren arteko tentsioan oinarritzen da, kodifikazioaren helburua egonkortasuna baita eta elaborazioak malgutasuna behar baitu. Horrelako tentsioa begi-bistakoa da Euskaltzaindiaren Hiztegian edo Euskaltermen gaineratzen diren edota urteetan aldatu gabe uzten diren zenbait sarreratan, zenbait azpisarreratan edota zenbait adibidetan. Izan ere, horietako batzuetan hainbat hamarkadatako erabilera akademikoari edota erabilera okerren bat zuzentzen joateko egindako ahalegin handiari ezikusia egiten zaie. Hartara, irakaskuntza-prozesuaren euskarri izan beharrean, oztopo gertatzen zaizkigu behin baino gehiagotan kontsulta-baliabide horiek.
Zenbaitetan badirudi euskararen normalizazioaren ardura nagusia duten erakundeek eta batzordeek ahaztu egin dutela hizkuntzen normalizazioan aldaera estandarraren kodifikazioa bezain garrantzitsua dela, garrantzitsuagoa ez bada, lantze funtzionala, alegia, erregistroen garapena. Izan ere, erabaki batzuek, batez ere hiztegi alorrekoek baina ez bakarrik hiztegi alorrekoek, erregistroen garapenari lagundu beharrean garapena oztopatu edota โdesgarapenaโ eragiten dutela esan liteke[8]. Zertaz ari naizen hobeto azaldu nahian, Euskaltzaindiaren kide edo batzorde bik hamar urteren tartearekin erakutsitako bi jarreraren arteko aldea agerian uzten saiatuko naiz. Lehendabiziko aipua Euskaltzaindiak 1986. urtean argitaratu zuen Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak liburuaren sarreratik aterata dago, eta honela dio:
ยซHitzen eskasia erremediatzeko, ordea, bide bat baino gehiago du euskarak, hots: 1) Hitzak kanpotik etxeratu (Mailegu bidea); 2) Elkarketaren, eta 3) Eratorketaren bidez hitz berriak sortu. Denak behar ditu, noski, baliatu euskarak; baina Euskaltzaindia oraingo Agiri honetan lehen bideari buruz bakarrik ari da. Nahi du, alegia, oinarrizko erizpideak finkatu eta arau gidari batzuk eskaini, hartzen diren hitzak zein itxura eta idazkeratan hartu behar diren adierazteko… [โฆ] Hitz mailegatuak euskaraz darabiltzagunean nola idatz: hori da lan honen helburu bakarra. Ez inola ere, ordea, esate baterako, hitz mailegatuetatik zeintzu diren jadanik euskal hitz bilakatu direnak esatea, are gutxiago aipatzen diren hitzak euskal hitzak direnik ez diogu, beraz. Ez ditugu horiek hobesten, alegia, inork horien ordez erabil ditzakeen euskal errotikakoak baino. Lan honetan ez gara, izan ere, lexiko lanetan ari. Lan honetan hauxe bakarrik irakatsi nahi da, berriro esan: inork euskara idaztean lan honetan exenplu gisa aipatzen diren hitzak edo horien antzeko maileguak erabili nahi baditu, horiek euskaraz nola idatz. Gaurdaino ez baita izan gure artean horrelakoetan batasunik eta nork bere gogara idazten baitzituen. Aniztasun hori moztu nahi dugu eta idazleei horrelako hitzak erabili nahi badituzte modu berean idazteko bidea eskaini.ยป
Euskararen garapen funtzionalerako hiztegi ugari behar zela aurreikusi, idazleei egokientzat hartzen zituzten hiztegi-elementuak hautatzeko askatasuna eman, eta maileguen ortografia estandarrerako oinarriak ezarri zituen Euskaltzaindiak liburu horretan. Alderatu dezagun orduko diskurtsoa hamar urte beranduago Hiztegi Batuko Batzordeak erakutsitako jarrerarekin. Hiztegi Batu Oinarridunaren portzentaje sarreran ondokoa irakur daiteke:
Zer pentsatu handia ematen du fitxa labur horrek. Izan ere, bi iritzi-emaile ageri dira bertan. Lehenengoak euskaldun guztion izenean hitz egiten du, eta aurreikusten du inork ez duela inoiz behar izango portzentaje mailegua, alegia, edozein komunikazio-egoeratarako ehuneko hitza nahikoa izango dugula denok. Hiztegi ortografikoa erabakitzen ari zen unean garrantzi handikoa zen bigarren iritzia, aldiz, ez zuen kontuan hartu Hiztegi Batuko Batzordeak, eta portzentaje idazkera utzi zuen Hiztegi Batuan, erabat deserosoa eta ahoskera zaindurako oztopo den idazkera hain zuen. Hogeita hiru urte beranduago ere edozein irizpide funtzionalen kontrakoa den forma horrek badirau Euskaltzaindiaren Hiztegian, agian ea nekearen nekeaz hiztunek erabiltzeari uzten dioten. Hala ere, hiztegien eta zuzentzaileen, baita ortografia-zuzentzaile automatikoaren, presio ikaragarria hor egonda ere, Garaterm corpus akademikoan, 1.053 (% 55,57) agerraldi ditu portzentaje aldakiak, eta 842 (% 44,43) portzentaia aldakiak. Ez al da heldu sarrera berrikusteko unea? Izan ere, ez da ahaztu behar normalizazio-arauak ez direla behin betikoak, eta normalizazio-plangintzaren bai eta terminologia-plangintzaren azken fasea dela ezarpenaren ebaluazioa eta arauen berrikuspena egitea.
Euskaltzaindiaren Hiztegian ikusi nuenean harritu ninduen beste erabaki bat izan zen mitokondria sarrerarena, Euskaltermen eta beste hiztegi espezializatu batzuetan berdin jasota dagoena. Izan ere, 1979-80 ikasturtean Biologia euskaraz ikasten hasi nintzenean jadanik mitokondrio erabiltzen genuen, eta ikasleei edota irakasleei besterik ikusiz gero, zuzendu egiten genien. Niretzat antzekoa zen bakterio / bakteria aldakien kasua. Bikote hori 1993. urtean zabalik utzi zuen Hiztegi Batuak (bakteria h. bakterio), baina 2020. urtean, Biologian betidanik erabili dugun bakterio formaren alde egin dute Euskaltzaindiaren Hiztegian. Mitokondrio aldakiaren arrastorik ez dut aurkitu, ordea, Hiztegi Batu Oinarridunean, 2001. urtean mitokondria aztertu zenean. Hona hemen bi sarrerei buruz ageri den informazioa:
Mitokondria sarreran ez dago informazio askorik. Bakteria / bakterio sarreran, aldiz, harritu egin naute erabilerari buruzko informazioak eta erabilitako baldintzazko adizkiek eta dirudienez modalizatzaileak: ยซZientzietako erabileremuan, bakterio darabilte, dirudienez; batzordeak -o amaieraduna hobetsiko luke, hori balitz erabilienaยป.
Egun Garaterm corpus akademikoak erabilerari buruzko datu zehatzagoak eskaintzen dizkigu: bakterio 2.925 (% 93,9), bakteria 190 (% 6,1); mitokondrio 382 (% 72,49), mitokondria 145 (% 27,51). Kontuan hartzekoa da, hala ere, erabilerari buruzko datu horiek datu baldintzatuak direla, hiztegien, zuzentzaileen eta, agian, itzultzaileen presiopean sortuak baitira. Nolanahi ere, gehien harritu nauena da hitzen etimologiari buruzko inolako informaziorik ez ikustea sarrerei buruzko fitxetan. Izan ere, goian aipatutako Euskaltzaindiaren Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak liburuan (1986) jadanik maileguak egokitzeko irizpide garbiak ematen ziren. Ingelesezko formek (bacterium sg. / bacteria pl. eta mitochondrion sg. / mitochondria pl.) salatzen duten bezala, bi hitz horiek grekeraz sortu eta, ondoren, latinizatu egin ziren. Gaztelaniaz erabiltzen diren bacteria eta mitocondria formak plurala femenino modura asimilatzearen ondorio dira:
Etimologia kontuan hartuta, nire iritziz, bakterio eta mitokondrio egitea da hitz horiek euskaraz egokitzeko modu zuzena, alegia, biologiako diskurtsoetan nagusi zirenak eta hainbat hamarkadatan gure klaseetan, mintegietan eta zuzenketetan lehenetsi ditugunak. Ez dakit Euskaltzaindiaren Hiztegian mitokondrio / mitokondria terminoari buruzko erabakirik hartu behar zen ere, baina uste dut erabaki horrek ez diola inolako ekarpenik egiten biozientzietako erregistroen garapenari.
Jadanik luzeegi geratzen ari zaidan artikulu honi bukaera emateko, mikrobiologia alorreko beste adibide bat ekarriko dut. Ez dakit zer dela eta Euskaltermen kontsultaren bat egin eta, halako batean, Petri-ren kaxa terminoarekin topo egin nuen: laborategian mikroorganismoen kultiboak egiteko erabiltzen den plater moduko beirazko ontzi txikia. Aurrekoan bezala, oso harrituta geratu nintzen sarrera honekin ere, zeren eta duela berrogei urte Biologia ikasten nuenean Petri kutxa erabiltzen baikenuen objektu hori izendatzeko. Berriro ere Garaterm corpus akademikora jo, eta egiaztatu ahal izan nuen Petri-ren kaxa terminoaren aldakiak zero agerraldi zituela, eta Euskaltermen jasota ez dauden hiru aldaki ageri zirela:
Petri-ren kaxa (0 agerraldi) Petri kutxaย (51 agerraldi; 10 egile) Petri kutxatila (9 agerraldi; 4 egile) Petri plaka (25 agerraldi; 15 egile)
Datuak oso interesgarriak dira, erabilera deskribatzeko maiztasuna ez ezik dispertsioa ere kontuan hartu behar baita. Maiztasuna kontuan hartzen badugu, Petri kutxa da erabiliena, baina aldakia erabili duten egileen kopurua (dispertsioa) kontuan hartzen badugu, Petri plaka da erabiliena. Harrituta geratu nintzen konturatu nintzenean Euskaltermen ageri den data 2002. urtekoa bada ere sarrera hori UZEIk 1980. urtean paperean argitaratu zuen Kimika Hiztegitik zuzenean hartutakoa zela, eta inoiz ez dela berrikusi. Zenbat sarrera ez ote dira egongo berrikusi gabe erregistro akademikoak garatzen hasi ziren garaietatik?
Azken adibide honekin agerian utzi nahi dudana da hiztegiaren normalizaziorako erreferentziatzat hartu behar diren Terminologia Banku Publikoan edota Euskaltzaindiaren Hiztegian diskurtso-komunitate espezializatuen erabilera edota erabilera horren atzean egon daitezkeen arrazoi funtzionalak kontuan ez hartzeak oztopatu egin lezakeela erregistro akademikoen garapena. Funtsezkoa da hiztegiaren kodifikazioa prozesu dinamiko eta bizia izatea. Nahitaezkoa da kodifikazioaren aurreko ikerketa sakona. Nahitaezkoa da baita hiztegi-elementuen eta aldakien ezarpenaren azterketa zehatza egitea eta, azterketa horietan oinarrituta, noizbehinka sarreren eta azpisarreren berrikuspena egitea ere.
[2] Txurruka, Jesus Mari. 2020. โNola sartu zen euskara Zientzi Fakultateanโ. In Jacinto Iturbe, Jesus Mari Txurruka eta Aitor Castaรฑeda (arg.). Amets bikoitza. Euskara zientiifkotzea eta zientzia euskaratzea, 57-190. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
[5] Haugen, Einar. 1983. โThe Implementation of Corpus Planning: Theory and Practiceโ. In Juan Cobarrubias & Joshua A. Fishman (ed.), Progress in Language Planning. International Perspectives, 269ห289. Berlin & New York & Amsterdam: Mouton Publishers.
[7] Garvin, Paul. 1973. โSome comments on language planningโ. In J. Rubin & R. Shuy (ed.) Language Planning: Current Issues and Research, 24ห73. Washington D. C.: Georgetown University Press.
[8] Zabala, Igone; San Martin, Itziar eta Lersundi, Mikel. 2014. โLinguistic and sociolinguistic factors that influence the detection, implantation and circulation of natural terminology in academic uses of Basqueโ. In Pascaline Dury, Jose Carlos de Hoyos, Julie Makri-Morel, Franรงois Maniez, Vincent Renner & Maria Belรฉn Villar Dรญaz (ed.), La nรฉologie en langue de spรฉcialitรฉ. Neology in specialized languages. La neologรญa en lengua de especialidad, 141ห164. Lyon: Publications du CRTT.
Euskara ikasten hasi nintzenean, inork ez zidan gai hori aipatu edo argitu. EGLU I argitaratu zenean, 1991n, ikusi nuen izenburuko hiru moldeak ontzat-edo ematen zirela:
EGLU I (1991)
4.2.1.4. Partizipioa eta adjetiboa
Ikusia, erabilia, entzuna eta horien tankerako formak (-a-dunak) ekialde eta mendebalean erabiltzen dira. Ikusita,eginda eta horrelakoen erabilera, berriz, mugatuagoa da euskalki batzuetara. Sintaxiaz ere, badirudi hiztunak bereizketa hauek egiten dituela:
1997an, EGLU II argitaratu zen; han adierazitakoak bat zetozen EGLU Iekin, eta xeheago landuta zegoen gaia:
EGLU II (1997)
15.10. PARTIZIPIOAREKIN OSATURIKO PERIFRASIAK
15.10.1. -a(k) + Izan/egon
15.10.2. -IK + izan/egon
(476. or.) Esan behar da, forma horiek denak direla erabiliak euskaraz, baina -ik + izan aukera, esate baterako, Zuberoan erabiltzen dela eta hori bakarra erabiltzen dela gainera. Beste aukera, -ik + egon alegia, nafar-lapurteraz eta mendebaleko euskara idatzi landuan maizago ageri da.
15.10.3. -TA + Izan/egon Mendebalean erabiltzen dira aukera hauek. Gainera, -ta + izan aukera oso gutxi erabilia da eta gipuzkeraz bakarrik.
15.10.4. -a(k) + ukan/eduki
15.10.5. -ik + ukan/eduki
15.10.6. -TA +ukan/eduki
Hemen ere bi perifrasi ditugu: eduki aditzarekin osaturiko perifrasia hegoaldekoa dugu, bai bizkaieraz bai gipuzkeraz erabiltzen dena; ez, ordea, ekialdean. ukan aditzarekin osaturikoa, berriz, batez ere gipuzkeraz erabiltzen da. Hona hemen adibide batzu:
a. jantziak dagoeneko zintzilika jarrita ditu b. semeak honezkero etxera etorrita dituzu c. San Bartolometako arbiak ereinda zituzten auzoan d. zuek etortzerako mahaia jarrita izango zuten, noski e. “Eta ni zoratuta eta gogait eginda naukate” (Emiliano, Euskal musikalari bikaiรฑak, Itxaropena, 1967, 159โ60. orr.) f. Unibertsitateko ikasketak bukatuta dauzkat g. Donostiako San Sebastian jaiak ikusita al zeneuzkan?
Urte hartan berean argitaratu zuen IVAPek Juan Garziaren Joskera lantegi estilo-liburua (euskal itzultzaileok, noizbait, โklasikoโ izendatu beharko dugun liburua). Han, maisu Juanen luma zorrotzak zehazki zedarritu zuen EGLUk hesirik gabe utzia zuen eremua. 572. eta 573. orrialdeetan heldu zion gaiari, eta, besteak beste, honela idatzi zuen:
Joskera lantegi (1997)
-IK atzizkidun partizipioa eta atzizki bera hartzen duten adjektibo/izenek ez dute onartzen (oraingo askoren ustearen kontra) izan/ukanik: Asperturik geunden, zeneuzkan [eta ez โginen, zenituenโ] Tristerik (prestik, pozik, zutik…) dago, daukagu [eta ez โda, duguโ]
Jakina, -IK batuago horren kide lokalista baina hain faboratuak ere (-TA) joko bera eskatzen du, eta asmakeria bitxiak baino ez dira honelako konbinaketak: Galduta zinen / Ikusita genuen / Zapalduta gaituzte…
Orduan hasi nintzen ni bereizketa horiek kontuan hartzen, jada aski urruti gelditu zaigun XX. mendearen hondarrean.
2011n, Eusko Jaurlaritzako Euskara Zerbitzuak Patxi Petrirenaren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak estilo-liburu txit erabilgarria argitaratu zuen. Joskeralantegikaurreratutako arrasto berean, honela dio:
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (2011)
9.3.7 Partizipioa predikatu-osagarrian
Lotura-aditza izan edo ukan denean, ezin da -ta/-rik aukera egin (okerrak dira 1.140b eta 1.141b); aukera horrek egon edo eduki aditza erabiltzea eskatzen du (1.140c, 1.141c).
(1.140) a. Nekatua naiz. b. *Nekaturik/nekatuta naiz. c. Nekatua/nekatuta/nekaturik nago. (1.141) a. Film hori ikusia dut. b. *Film hori ikusita dut. c. Film hori ikusia/ikusita/ikusirik daukat.
Laburbilduz: izan eta ukan aditzekin -a(k) bakarrik erabiltzen da, eta egon eta eduki aditzekin, berriz, -a(k) nahiz โ(r)ik/-ta.
Urte berean argitaratu zuen Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak EGLU VII liburua. Eta liburu horrek 20 urte lehenago EGLU Iek zabal-zabalik utzia zuen bidea ondo asko mehartu zuen, Joskera lantegi eta Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak obrekin bat eginik:
EGLU VII (2011)
5.1.2. -TUA(K) Hori horrela, argi samar ageri da ez dagoela urrun artikuluaren erabilera hori โTUTA/โTURIK atzizkien erabileratik. Jakina, atzizkiok ez dira bateragarri (oro har, zubereraz eta beste hizkera bakanen batean izan ezik) izan/ukan loturaโaditzekin: (90) *Ahantzirik/ahaztuta dira/ditugu. (91) Ahantzirik/ahaztuta daude/dauzkagu. (92) Ahantziak dira/ditugu.
Deigarria da izarรฑoa erabili izana (*), oso adierazpen biribila delako, adierazten baitu euskararen gramatikaren kontrakoa dela. Ez dugu ahaztu behar EGLU gramatika deskribatzailea dela, ez arauemailea. Alegia, ez da gauza bera estilo-liburu batean โhalakoa da, adibidez, Patxi Petrirenaren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburuaโ estilo-hobespen bat egitea eta, horren ondorioz, aukera bat okertzat jotzea, eta beste bat, oso desberdina, hizkuntza-akademiaren gramatika deskribatzaileak aukera hori gramatikaz kanpokotzat jotzea. EGLU VIIn bertan, honela adierazita dago izarรฑo horren esanahia:
* Zeinu hau daraman adibidea ez da gramatikala.
Eta ohargarria da, halaber, EGLUk bere burua zuzentzen duelako, txartzat jotzen baitu urte batzuk lehenago, EGLU I eta EGLU II lanetan, ontzat eman zuena.
Dena dela, EGLU VIIn berean ikus dezakegu EGLU VIIk berak agramatikaltzat jotzen duen erabilera hori (!!):
EGLU VII
(238. or.) Aipatu behar da, badirela โTUZ GERO erabiltzen denean debekaturik ditugun aspektu-balioak ere:
(206. or.) […]; alegia, โTUZ GERO duten baldintzazkoekin ekintza burutuaren irakurketa debekaturik dugu.
(271. or.) Bestetik, baditugu perpaus nagusian lokailu aurkaritzako bat txertatuta duten kasuak ere: hargatik, ordea, eta abar.
(304. or.) Alegia, burua altxatuta duena ez da perpaus nagusiko subjektua.
Azkenik, EGLU VIIk zabaldutako bide horri, izarรฑo eta guzti, eutsi dio Euskararen Gramatika obrak, Euskaltzaindiak 2021ean argitaratua (Aditza (ii): atribuzioa eta predikazioa kapituluko 24.3.3.1b atala, 954. or., eta Moduzko perpausak kapituluko 40.8 b atala, 1.826. or.):
(โฆ) Atributua partizipioz osatua bada, espero bezala, artikulua eramaten du beti: Liburu hori oso ondo idatzia da; Arau horiekondo pentsatuak dira; *Nekatuta/nekaturik naiz5.
5 Zubereraz azken adibide honen ereduko lekukotasunak badira, baina egungo hizkera estandarrean izan aditzarekin –tua motakoak erabiltzen dira. Berdin gertatzen da ukan aditzarekin ere: Liburu hori irakurria dut; *Liburu hori irakurrita dut. –tuta eta –turik daramatenak atributu gisa erabiltzeko egon eta eduki aditzetara jo behar da: Nekaturik nago; Liburu hori irakurritadaukat. Jakina, azken bi aditzok ere onartzen dituzte –tua motako atributuak: Nekatuanago; Liburu hori irakurria daukat.
–tuta eta –turik atzizkiak ez dira bateragarri (oro har, zubereraz eta beste hizkera bakanen batean izan ezik) izan/ukan lotura aditzekin: *ahantzirik/*ahaztuta dira/ditugu.
Baina, hara!, Euskararen Gramatikak gaitzetsitako egitura hori obra horretan bertan erabili da, eta ez behin edo bitan: atxikita duela (1.476. or.), atxikita duela (1.481. or.), erantsita duela (1.430. or.), isilduta dutenak (1.679. or.); debekaturik ditugun (1.550. or.), errepikaturik duten (307. or.), isildurik duela (629. or.), isildurik duten (1.295. or.), juntaturik dituzten (1.161. or.), kokaturik dugu (2.015. or.), modifikaturik duten (1.861. or.), pilaturik dituzten (1.329. or.).
Luze jo du, baina hor amaitzen da kontu horren historia. Eta beharrezkoa da historia hori begien bistan izatea gaur egungo errealitatearekin alderatu ahal izateko.
Orain hasten da interesgarriena: nola ezkontzen da Euskararen Gramatikaren arabera egitura horiek gramatikalak ez direlako baieztapena erabilera (zaindu) errealarekin?
Jo dezagun orain Euskaltzaindiaren Hiztegira:
Euskaltzaindiaren Hiztegia
-TA UKAN (29 agerraldi, adibideetan zein definizioetan) Forma hauek guztiak ageri dira[1]: urratuta zituen, belztuta zituen, esleituta duen, gordeta dugun, pilatuta zituen, gordeta zituen, gorrixkatuta dituzte, ezarrita dituen, irabazita zuen, estalita dituen, katigatuta zituztela, iragarrita du, irarrita duen, koskortuta dituzte, lokaztuta dituzte, estalita zituzten, minduta du, helduta duen, sartuta ditut, hautsita zuen; amaituta izatea, erreta izaten dutenean, ordainduta izango dituzue, koskatuta izaten du, giltzapetuta izan zuen, eginda izaten zituen, babestuta izateko, beteta izaten zituen, ahulduta izaten dituzte.
-(R)IK UKAN (55 agerraldi, adibideetan zein definizioetan) Forma hauek guztiak ageri dira[2]: banaturik dituen, sarturik duen, bat eginik dituena, bat eginik duena, mindurik dituen, tolesturik dituenean, egituraturik dituena, banaturik duena, erantsirik duena, nahasirik zituena, atrofiaturik dute, atzendurik zuen, bereizirik dituena (2 aldiz), pizturik duzu, bildurik duen, bizarturik ditu, bereizirik duena, josirik duten, estuturik zuen, beterik duzula, beterik zuen, giltzapeturik zutela, beterik zituen, estalirik dute, handiturik zituela, gorderik duten, hesiturik duten, ahuldurik duena, tartekaturik dituen, antolaturik dituena, ikazturik duen, erroturik ditugu, biltegiraturik duen, markaturik dituen, elkarturik dituena, egituraturik dituena, landaturik dituen, nahasirik dituena, estalirik zituen, loturik zituelako, marrazturik duen, jantzirik dituena, tenkaturik dituen, erroturik ditugunez, loturik duen, biltegiraturik duen, nahasirik duena, biribildurik dituena, txertaturik dituena, ezarririk dituen, jantzirik duena, irarririk duen, tenkaturik dituen; setiaturik izan zuten.
Bestalde, -TA IZAN eta -(R)IK IZAN moldeko 4 agerraldi behintzat badira[3]: eserita ziren, ukanik naiz; beteta izaten ziren, loturik izaten den.
Bizpahiru agerraldi izan balira, irristadatxo bat zela pentsa zitekeen, baina 88 agerraldi izanda eta jakinda zer erredaktore-talde prestu eta goi-mailakoa duen hiztegi horrek eta zenbat begik ikusten duten argitaratu aurretik, zer pentsatu behar dugu?
Benetan esan daiteke -(R)IK UKAN ez dela gramatikala?
Hor dut nik lehenengo zalantza. Nola ezkontzen da gramatika deskribatzaile batek esatea, batetik, โJakina, atzizkiok ez dira bateragarri (oro har, zubereraz eta beste hizkera bakanen batean izan ezik) izan/ukan loturaโaditzekinโ, eta, bestetik, โ*Ahantzirik dituguโ gramatikaltzat ez jotzea? Hizkera batzuetan behintzat, gramatikala da, zalantzarik gabe. Hortik aurrera, hizkera horietatik kanpo ez erabiltzeko gomendioa ematea uler daiteke, baina gramatikaltasuna ukatzea?
Azter dezagun Orotariko Euskal Hiztegia obran zenbateraino den erabilera hori โzubererarena eta beste hizkera bakanen batenaโ:
Orotariko Euskal Hiztegia (-[r]ik UKAN)
izan (Con part. + -(r)ik). Tr. Documentado principalmente en autores suletinos. Superior baten manuaren azpian humilki iarririk baizen. SP Imit I 9, 1. Jinkuaren argiaz argitรผrik direnek. Mst III 58, 6. Lรผrra estalirik da. Mercy 14. Berarentzat gizon gรผziak hilik ziradiala. Egiat 218. Renautek trunpeta eragin / jarririk delarik. “Renaud, assis, […]”. Xarlem 365. Gaxua jarririk niz ihun lurrik gabe. Etch 126. Han gorderik dira hontarzunak / eztakit zoin lekutan. Arch Fab 171. Ikharatรผrik girate. UskLiB 216. Sakramentรผ hartan gorderik denian. CatS 73. Bazka bustirik bada utzi behar da idor artio. Ip Dial 75 (Dv bustia balin bada; It y Ur busti(j)a badago). Zelia eta lรผrra betherik dira haren gloriaz. Ip Hil 232. Egรผberrien jitiaz / izan gitian boztรผrik. UNLilia 13. Ba bainan ihiztaria / gorderik da hurbil / urtsoa nahiz hil! Ox 102. Ekintza bati loturik gerala. Ldi IL 87. Illik da. Zait Sof 35. Gure aiten fedea beti pizturik da. Mde Pr 291.
ZUBERERA “Bizipidia segรผrtatรผrik dรผ(BN-arb, S)” Gte Erd 23; bestek manatรผrik dรผzรผ (S)” Gte Erd 223; Gezalez janik ditu hormak. Mde Pr 107; Hamaika urteak eginik zituen neskato batek inor ez zuela laguntzaile beharrik eskolatik etserako. Mde HaurB; Aipatu nizun ipuina bukatuxerik dut, garbitan ipintzen ari naiz orain. Mde Pr 192; Horiek herriak utzi zorian edo zeharo utzirik duen dantza piko bat salbatzea nahi dute. Mde Pr 43.; Errumako estadak 185 metra igaranttorik dรผ. Ip Apoc 14, 20n.; “Zuk bizkarra amiรฑi konkortรผrik dรผzรผ” Lacombe (ap. DRA).; Orai khentรผrik dรผkek ene ephantxรผgua. Etch 148; Gure armadaren erdia / dejaradanik galdรผrik dรผgรผ. Xarlem 645; Nik entzรผnik dรผdanaz. Etch 514; nik entzรผnik dรผdanaz da seme Tarbako. Etxahun; Jarririk dรผ etxen ogi jaten. Josef Egiategi, 225; zรผ jin bait, eginik dรผket, pour votre arrivรฉe, je l’aurai fait. Gรจze; Zure gloriatako entreprenitรผrik dรผtรผdan gaizetan. UskLiB 53.; Soizie zunbat adar / sorturik dudan burian. AstLas 20. (…)
ZUBERERA EZ DENA Leizarraga (asignaturik dugun; ixukaturik du; asignaturik dugun); Koldo Mitxelena(landaturik dituen; erroturik ditugunez; beterik zituen); Luis Villasante (esanik dudan); Elizen arteko Biblia (estalirik zituen); Juan Martin Elexpuru (loturik duelarik); Jose Juan Kortazar (Garbiturik zuen); Euzkel Egutegia. Tolosa (beterik dituela), Lizardi (deiturik ditugu); Jean Duvoisin (Ebatsirik du; hautsirik duena); Maurice Harriet (ikhasturik duen); Jean Hiriart-Urruti (sarturik duketen); Pablo Fermin Irigarai (entzunik ditudan); Alfonso Zabala (Saldurik ditugun); Gure Herria. Baiona (zimurkaturik zituen); Manex Etxamendi (eginik dut); Behe-nafarrera (Azkueren hiztegia) (iganik du); Jon Etxaide (menderaturik dute; egiรฑik zituzten; esiturik duten; ezaguturik dun); Jokin Zaitegi (lazturik ditut; ikusirik dut; urraturik dut;Eskutaturik dudan; exeririk duzu; beterik dukala; birloraturik zituztenean.
Garbi dago badela zubererarena; gainerako agerraldiak โbeste hizkera bakanen batโ diren edo zerbait gehiago diren… itโs a matter of opinion.
Eta OEHtik kanpo? Gaur egungo literaturan? Ereduzko Prosa corpusean begiratuta, datuak aski argiak dira: gaur egungo idazle eta itzultzaile askok erabili dute -[r]ik UKAN egitura. Zehazki, hauek guztiak (adibide zehatzak ez ditut hemen erantsi jada luze doan idazki hau ez luzeagotzearren):
Ereduzko Prosa corpusean -[r]ik UKAN egitura erabili duten idazleak:
Joseba Sarrionandia, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Joan Mari Irigoien, Josu Zabaleta, Pello Salaburu, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Jimenez, Iรฑigo Aranbarri, Joan Alonso, Oskar Arana, Monika Etxebarria, Xabier Montoia, Juan Kruz Igerabide, Gotzon Garate, Pello Zabala, Iรฑaki Heras, Lopez de Arana, Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Joxean Agirre, Agustin Otsoa, Mirentxu Larraรฑaga, Aritz Gorrotxategi, Ramuntxo Etxeberri, Felipe Juaristi, Juan Luis Zabala, Joxemari Iturralde, Unai Iturriaga, Migel Angel Mintegi, Patxi Zubizarreta, Michel Oronoz, Koldo Biguri, Joxan Elosegi, Markos Zapiain, Alberto Ladron Arana, Fernando Morillo, Karlos Zabala.
Zubereran bizirik egonik, Orotariko Euskal Hiztegia obran dituen agerraldiak kontuan izanik, Euskaltzaindiaren Hiztegia obran zenbat erabili den aintzakotzat harturik eta gaur egungo literaturan zenbat idazlek erabili/erabiltzen duten ikusirik, โ[r]ik UKAN egitura gramatikala ez dela esatea askotxo esatea iruditzen zait. Gramatikaltasuna zeren arabera epaitzen den aztertzen hasi behar genuke, noiz-non, baina hori beste gai bat da.
Nolanahi ere, estilo-erabaki gisa -[r]ik UKAN egitura ez erabiltzeko gomendioa ematearen aurka ez nago, eta haren sustatzailea ere izan ninteke; hala ere, norbaitek erabili nahi badu, aitortu behar dut ezen, datuak ikusita, arma ahulak ditudala kontra egiteko. Esan dezaket gure inguruan idatzirik du moldeak ez duela tradiziorik. Esan dezaket Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak esan duela egitura hori ez dela gramatikala eta erabilera errealari buruzko gainerako informazioa isildu… baina ez zait oso zintzoa iruditzen.
-TA UKAN/IZAN egituraren kasuan, berriz, uste dut gauzak argixeago daudela. Esan dezakegu egitura hori ez dagokiola inongo euskalkiri eta ez duela tradiziorik; eta Orotariko Euskal Hiztegia obraren datuek berresten dute baieztapen hori. Agerraldiak hutsaren hurrengo dira, denak XX. mendekoak dira eta ez dagozkie, gainera, lehen mailako idazle eredugarritzat har genitzakeenei:
Euskaltzaindiaren Hiztegia obran ere ageri dira horrelakoak (29 agerraldi; ikusi gorago) eta Euskararen Gramatika obran ere bai (4 agerraldi; ikusi gorago); hori kezkagarriagoa da, baina, nolanahi ere, โ[r]ik UKAN egiturakoak baino urriagoak dira.
Ereduzko Prosa corpusean ere badira agerraldiak, eta ez gutxi. Idazle hauen testuetan, adibidez, aurkitu ditut:
Ereduzko Prosa corpusean -TA UKAN/IZAN egitura erabili duten idazleak:
Agustin Otsoa, Alberto Barandiaran, Alberto Ladron Arana, Ana Urkiza, Anjel Lertxundi, Bego Montorio, Edorta Jimenez, Edurne Elizondo, Felipe Juaristi, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria, Ibon Uribarri, Iรฑaki Iรฑurrieta, Iรฑaki Mendiguren, Jon Maiatza, Jon Muรฑoz, Jose Antonio Mujika, Joseba Sarrionandia, Josu Zabaleta, Joxean Sagastizabal, Juan Martin Elexpuru, Julen Gabiria, Karlos Zabala, Koro Navarro, Lopez de Arana, Luis Elberdin, Martin Anso, Mirentxu Larraรฑaga, Pello Lizarralde, Ramon Saizarbitoria, Xabier Paya.
Aski zabalduta dago (gero eta zabalduago), eta garbi dago idazlerik eta euskalari onenetako batzuek erabiltzen dutela. Amore eman beharko genuke? Ezin dut frogatu, baina badut susmoa nondik etorria datekeen egitura horren hedatzea. Hegoaldean guztiz normalak dira โidatzita daukatโ gisakoak, hau da, โTA EDUKI egitura. Eta baliteke hor egotea jatorria: eduki aditza gehiegi erabiltzen dugula-eta estandarrerako ukan aditza erabiltzeko gomendioan. Gomendio hori ez da estilo liburuen kontu hutsa: begira zer ohar izan zuen Euskaltzaindiaren Hiztegia obrak eduki sarreraren amaieran 2012tik 2018ra bitartean (hiztegiaren 1. eta 2. edizioetan):
[Oharra: aitaren antza zuen, hogei urte zituen edo egun ederra izan dugu bezalakoen lekuan, Hegoaldean, batez ere gaur egun, eduki aditza erabiltzeko joera dago: aitaren antza zeukan, hogei urte zeuzkan edo egun ederra eduki dugu. Euskaltzaindiaren gomendioa da izan laguntzailearen alde egitea horrelakoetan].
3. edizioan (2019an), ohar horretako azken esaldia, gomendioa, desagertu egin zen, eta ez da berriro ageri harrezkero.
Litekeena da eduki aditzaren ordez ukan aditza automatikoki erabiltzera jotzean (inguruan zer dagoen edo zer egituraren parte den kontuan hartu gabe) gertatu izana tradiziorik gabeko egituraren loratzea: โTA EDUKIโ โTA UKAN.
Niri gogortxoa gertatzen zait idatzita du irakurri edo entzutea (ez ahal naiz bakarra izango!): berria, arrotza, inongoa ez den zerbait iruditzen zait, baina gero eta zabalduago dago. Erabil dezagun idatzia du (eta idatzita dauka), saia gintezke idatzirik du ez erabiltzen (zubereraz ari ez bagara, behintzat) baina ez diezaiogun gramatikaltasuna uka, eta, oraindik borrokatzeko tenorean gaudela erabakiz gero, borrokatu dezagun idatzita du eskas hori.
[1] Sarrera edo azpisarrera hauetan: ahots korda, atzamarkada, babesletza, disko gogor, gaika, galtzagorri, gorrixkatu, instantzia, irabazi, itsumandoka, katigatu, klima aldaketa, klixe, koskortu, lokaztu, lotailu, menisko, mutiltxo , serum, sudur hezur; eraikuntza, erre, estra, koskatu, munstro, ogi opil, ordenamendu juridiko, ospel, osteoporosi.
Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik ateratzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil-arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade- eta kakalardo-mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian-ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono-deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu-kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioika suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri-urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da, zeru urdina da gaur baina nolanahi ere gaizkia hortxe dago ezkutaturik, erdizka ageri da horko lainoen artean, begiratu hurreagotik, antzematen zaio, toki guztietan dago eta oroz gain haurren marrazkietan, oroz gain zure haur-buruan zeren hazten zarenean zu zeu ere suge izango zara, ez duzu suge-itxura izango baina suge izango zara, zeru urdinaren itxurapean irakin egingo duzu, baina hori ez da egia aita, ezin da egia izan, eta amets hartan ni triste nengoen zeren inork ezin zuen ezer egin, okerra egina zegoen, beharrezkoa zen, eta eskuan neuzkan gainerako marrazkiak erakutsi nahi izan nizkionean haietan maleziarik ez zela berari frogatzeko, suak hartuak zituela ohartu nintzen, zelaiak barku pirata bihurtuak ziren eta haien gainetan gizonak bata bestea akabatzen eta pasarelatik botatzen ari ziren, barkuek heriotzaren bandera jasoa zuten eta itsasoa gorria zen, hondoan jendearen orroak aditzen ziren, denak kondenaturik zeudela iragartzen zuten, amets tragikoa, horratik, psikoanalista jauna, hamar urte nituela gaiztotu nintzen ni, ezin beste ondoriorik atera, azkenaren hasiera izan zen, puteriora eraman ninduen endekatzearen hastapena, eta horixe esan, eta isildu egin nintzen, dena esanik zelako, ebidentziak ez dira esplikatzen, nagusitu egiten dira galdera gehiago jaso ez denean, beti esan ohi denez, eta berriz ere isiltasuna eta egin behar diren gauzen gaineko kezka, eta gehiago hitz egiteko gogorik ez baldin badut, ez baldin badut besterik jakin nahi, da nire ametsak guztiz argiak direlako, sufritu egiten dut nire koherentziagatik eta biziagatik, erantzun gehiegi ematen baitizkidate, eta gainera, nolanahi ere, zer dela-eta eduki beharko nuke psikoanalista baten premia nire hitzei pisu handiagoa emateko, gaurgero aditzen ez ditudan hitzez nardatzeko, zeren mila aldiz ere esanak ditut, ez dakit ezer, zeren nire gurasoek ezin dute bere partea egin, larrutik ordaindu behar dut eta baten batek eman beharko du nire kontrako lekukotza, zeren psikoanalistak horretarakoxe daude hor, barkatzeko eta barkamena eskatzeko, barkatu alaba, barkatu ama, baina nik ez dakit inor barkatzen, nik ez dakit hortzak estutzen baizik, zakilak ahora sartzen dizkidatelako behin eta berriz, aitaren zakila putekin tratuan dagoelako, ez puta bakar batekin, uste dut nik, zeren puta batek beste bat dakar automatikoki, eta honek ere beste bat ordezkatzen du bere gorputzaren naturaren bidez, eta halaxe libratzen dira bezeroen buztanetatik, nire aitaren buztanetik, edozein emakumerekin gogortzen baitzaio aitari zakila, bere emaztearekin izan ezik.
Plaza honetan ere behin baino gehiagotan aipatu izan da euskarak abantaila duela generoa markatu behar ez izatearekin. Markatu nahi baldin badu, horretarako aukera du, jakina. Nik, orain, literatur itzulpen batean berriki topatu dudan kasu horietako baten berri eman nahi nizueke.
Liburua alemanezko Die Wand eleberria da, Marlen Haushofer austriar egileak 1963an argitaratua. Egilearen lan nagusitzat hartzen da, baina ahanzturan-edo erori dela esan liteke. Itzulpenak izan ditu inguruko hizkuntzetan: 1985ean frantsesera itzuli zuten, 1990ean ingelesera eta 1994an Genoveva Dieterich itzultzaileak gaztelaniara itzuli zuen. Duela gutxi, gaztelaniazko bigarren itzulpen bat argitaratu dute, 2020an argitaratua Claudia Toda itzultzailearen eskutik.
Liburuan, berrogei urte inguruko emakume batek bere egunerokotasuna kontatzen digu xehe-xehe. Horma ikusezin batek inguratuta eta bakartuta geratu da Austriako mendialdeko ehiza etxe batean, eta bakardadeko egoera horretan bizirauten saiatzen da.
Mendian gora doan une batean, halaxe deskribatzen du ikusten duena. Nire itzulpena gehitu diot jatorrizkoari:
Der Aufstieg zur Alm, der Weg war nicht schwer zu finden, dauerte drei Stunden. Der Weg war gut erhalten und breit, weil er ja dem Viehauftrieb gedient hatte. Wรคre die Wand einige Tage spรคter entstanden, hรคtten sich dort oben eine kleine Rinderherde und eine Sennerin befunden [Erraz aurkitu nuen goiko larreetarako bidea, eta igoerak hiru ordu iraun zituen. Bidea goera onean zegoen, eta zabala zen, abereak goiko larreetara eramateko erabilia izan baitzen. Horma egun batzuk beranduago sortu izan balitz, abelgorri talde txiki bat legoke hantxe, eta emakume bat unai lanetan].
Jatorrizkoan Sennerin hitz erabiltzen du egileak, Hirt esateko austriar aldaera, eta beste hainbat lanbide edo jarduerekin gertatzen den moduan, maskulinoa edo femeninoa markatzen da alemanez. Niri neure atentzioa eman dit egileak femeninoa erabili izana, eta iruditzen zait egileak nahita egindako atximurra dela. Beharbada ez, eta nire pentsamendua ere aurreiritziek eta aldez aurretik markatutako genero banaketak baldintzatuta egongo da ziur aski, baina niri neuri unai lanetarako gizonezko bat datorkit burura. Kontuan hartzen badugu, gainera, liburuan zehar egileak askotan aipatzen dituela emakumezkoek izan ohi zituzten (edo dituzten) zamak, zereginak eta beste, uste dut nahita egindako keinua dela paragrafo horretan emakumezko unaia aipatzea. Hau da, egileak emakumezko bat ikusi nahi luke, eta euskaraz markatu behar da. Edo hala iruditzen zait niri.
Are gehiago jarraian idazten duen paragrafoa kontuan hartzen badugu:
Die Almhรผtte war in gutem Zustand, und es lieร sich zur Not einen Sommer darin leben. Ich fand ein Butterfaร, zwei alte Kalender und das Bild eines mir unbekannten Filmstars, mit Reiรnรคgeln an den Kasten geheftet. Die Sennerin war also ein Senn gewesen [Goiko etxola egoera onean zegoen, eta, behar izanez gero, udan bertan bizitzeko ere balio zuen. Gurinontzi bat aurkitu nuen, bi egutegi zahar eta ezezaguna zitzaidan zinema izar baten irudia armairuan txintxetaz finkatuta. Unaia, beraz, gizonezkoa izango zen].
Deskribapen horretan, egileak agerian uzten du garaiko pentsamoldea. Izan ere, armairuan zinema izar baten irudia edukitzeak ez bailuke nahitaez esan nahi unaia gizonezkoa denik, baina argi dago 60ko hamarkadako idazle austriarrarentzat erabakigarria dela, eta horrexek are gehiago funtsatzen dut unaia hasieran emakumezkoa dela eta, gero, azkenean, gizonezkoa izango zela zehaztu beharra.
Frantsesezko itzultzaileak bereizketa egiten du (vachรจre / vacher), baita ingelesezkoak ere (dairymaid / dairyman). Gaztelaniazko lehenbiziko itzultzaileak, berriz, lehenbiziko aipamenean pastora bat aipatzen du, baina, beharbada deskuidoan, beharbada nahita, bigarren aipamenean ez dator emakumezko unaia gizonezkoa izango zelako pentsamendua. Esaldi hori falta da. Gaztelaniazko itzulpen berrienak bereizketa mantentzen du (pastora / pastor), nahiz eta pastora dioen lekuan oin-ohar bat gehitzen duen, esateko Alemania hegoaldean, Austrian eta Suitzan erabiltzen den aldaera dela, femeninoan.
Bi pertsonaren arteko elkarrizketa, eleberri batean:
Peio: โNik ez jakixat, baina abixera honetan, euskeraz egitie soziedadien penalizatute egongo dokโฆ โPersona non grataโ izengo dok euskaldune.โ
Martin: โBai, bide hori jaruekโฆ Katalunian be hasi dituk sometan familixa barruko transmisinue huts egiten hasi dala, gaztiek gurago dauiela gaztelaniaz, baite familixa katalan berbetakuetan be. Dana dala, nik bajaukat teorixa bat. Egun baten, baten batek aurpegiratu juztan euskerie โsalbauโ guran nenbilala ni. Eta erantzun nutzan baietz, euskerie bakarrik ez, hartz zurixe be โsalbauโ gura naixoala. Bekainek goratute erantzun juztan, burutik egin ete jatan edoโฆ eta azaldu nutzan: hartz zurixe salbetan badogu, esan gureko dau klima krisixe gainditzeko bidien jarri garela, eta horrek esan gureko dau munduen eskualde guztietan sortu dogule bizi ahal izeteko moduko leku bat, eta migrazino behartuek gutxiago izango dituk, eta jendiek lekuen lekuko kulturie zaindu jokek, eta nazinoarteko beste hizkuntza bat edo bi be ikesi jitukekโฆ eta, horregatik, hartz zurixe bai, eta euskerie be baiโฆ hara nundik dan euskerie hartz zurixen iraupenaren adierazle bat.โ
Peio: โNeure begixekin ez joat sekule ikusiko, baine hartz zurixek be auki dagiela bere bizilekue. Eta gure hizkuntzie galdu biher bada, galdu daitela, baine ez gu beraz lotsaketan garelako. Tire, nahiko, gaurko sermoie.โ
Ohartuko zineten bi aditz forma ezohiko eta gaurko testuetan ikusten ez direnak erabili dituela idazleak elkarrizketa horretan: kulturie zaindu jokek eta ikesi jitukek. Pentsakor utzi nau, eta bitxia ere iruditu zait gaurko testu batean aurkitzea, joan den hiruzpalau hilabete honetan irakurtzen aritu bainaiz Duvoisinen Bible Saindua, autobusez hara eta hona ibili naizela, eta antzeko aditz moldeak aurkitu baititut. Badakit Zuberoa aldean erabiltzen dela oraindik geroaldiko molde hori, eta gainerako euskalkietan ere erabili izan dela antzina. Baina ez naiz oso ziur zer balio zuen zehazki antzinako erabileran, edo, zehatzago, galdetu diot neure buruari ea geroaldiko aspektu perfektua edo burutua adierazteko ere baliatzen ote zen. Badakit geroaldi ez-buruturako baliatzen zela, zalantza dut, ordea, aspektu burutua edo perfektua ere adieraz ote zezakeen/dezakeen, eta horrek bultzatu nau, beraz, ikerketa txiki bat egitera, oraintsu Euskaltzaindiak argitaratu duen Euskararen Gramatikan.
Lehenik, ordea, ariketa txiki bat egin dut: Duvoisinen Bible Sainduan bildu ditut era horretako aditz molde batzuk, eta alderatu ditut haien gaztelaniazko eta ingelesezko itzulpenekin (BibleGateway web ataria baliatu dut; ez dut egungo euskarazko itzulpena erabili, irakurtzen ari nintzen testua Duvoisinena zelako, eta haren itzulmoldeak eragina izan delako nire jakin-mina), ikusteko ea haietakoren batean geroaldi perfektua baliatu den:
1.- โIsraelgo erregeri gutunak ekharri ziozkan, hunelako hitzetakoak: Gutun hau eskura hartu dukezunean, jakinen duzu Naaman ene zerbitzaria bidali darotzudala bere legenetik senda dezazun.
La carta que le llevรณ al rey de Israel decรญa: ยซCuando te llegue esta carta, verรกs que el portador es Naamรกn, uno de mis oficiales. Te lo envรญo para que lo sanes de su lepraยป.
He brought the king of Israel the letter, which read: โWith this letter I am sending my servant Naaman to you, that you may cure him of his eprosy.โ
2.- Eta lur guziko Jainko Jaunaren arkha daramaten aphezek zangoak ezarri dituzketenean Jordaneko uretan, beherago diren urak aitzinat eginen dute eta agorra eginen dute: bainan gaineko aldetik heldu direnak, meta batean geldituko dira.
Tan pronto como los sacerdotes que llevan el arca del Seรฑor, Soberano de toda la tierra, pongan pie en el Jordรกn, las aguas dejarรกn de correr y se detendrรกn formando un muroยป.
And it will come about when the soles of the feet of the priests who carry the ark of the Lord, the Lord of all the earth, rest in the waters of the Jordan, the waters of the Jordan will be cut off, that is, the waters which are [a]flowing down from above; and they will stand in one heap.โ
3.- Zure Jainko Jaunakgozatzekoemateradihoakizunlurrerasarthukozarenean, etahartuzjabetuzaitekeenean, etahanegindukezuneanzureegoitza, hartuko dituzu zure fruitu guzietako pikainak, saski batean ezarriko dituzu, etagoanenzarezureJainkoJaunakhautatudukeenlekhura, haren izena han deithua izateko
Cuando hayas entrado en la tierra que el Seรฑor tu Dios te da como herencia, y tomes posesiรณn de ella y te establezcas allรญ, tomarรกs de las primicias de todo lo que produzca la tierra que el Seรฑor tu Dios te da, y las pondrรกs en una canasta. Luego irรกs al lugar donde el Seรฑor tu Dios haya decididohabitar, y le dirรกs al sacerdote que estรฉ oficiando:
Then it shall be, when you enter the land which the Lord your God is giving you as an inheritance, and you take possession of it and live in it,that you shall take some of the first of all the produce of the ground which you bring in from your land that the Lord your God gives you, and you shall put it in a basket and go to the place where the Lord your God chooses to establish His name
4.- Eta zure Jainko Jaunak zure arbaso Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez agindu dioeten lurrean sarrarazi zaitukeenean, eta eman darozkitzukeenean zuk egin gabeko hiri handi eta guziz onak, zuk egin gabeko etxe onthasun guziez betheak, zuk zilhatugabeko urtegiak, zuk landatugabeko mahasti eta olibadiak, eta jan dukezuenean, eta asea zaretekeenean, arduratsuki begira zaite ahanztetik Jauna, Egiptoko lurretik, gathibutasuneko lurretik ilkhi zaituena. Zure Jainko Jaunaren beldur izanen zare, hura bakharrik zerbitzatuko duzu, eta zin haren izenaz eginen duzu.
Elย Seรฑorย tu Dios te harรก entrar en la tierra que les jurรณ a tus antepasados Abraham, Isaac y Jacob. Es una tierra con ciudades grandes y prรณsperas que tรบ no edificaste,ย con casas llenas de toda clase de bienes que tรบ no acumulaste, con cisternas que no cavaste, y con viรฑas y olivares que no plantaste. Cuando comas de ellas y te sacies,ย cuรญdate de no olvidarte delย Seรฑor, que te sacรณ de Egipto, la tierra donde viviste en esclavitud.
And it shall be, when Jehovah thy God shall bring thee into the land which he sware unto thy fathers, to Abraham, to Isaac, and to Jacob, to give thee, great and goodly cities, which thou buildest not, and houses full of all good things, which thou filledst not, and cisterns hewn out, which thou hewedst not, vineyards and olive-trees, which thou plantedst not, and thou shalt eat and be full,then beware lest thou forget Jehovah, who brought thee forth out of the land of Egypt, out of the house of bondage. Thou shalt fear Jehovah thy God; and him shalt thou serve, and shalt swear by his name.
5.- Eta Balakek erran zioen: Zato, eta eramanen zaitut bertze lekhu batera, ikhusteko heian Jainkoak atsegin dukeen madarika detzatzun handik.
Balac le dijo a Balรกn:โPor favor, ven conmigo, que te llevarรฉ a otro lugar. Tal vez a Dios le parezca bien que los maldigas desde allรญ.
And Balak said unto Balaam, Come now, I will take thee unto another place; peradventure it will please God that thou mayest curse me them from thence.
6.- Ohe guziak zeinetan lo egin baituke eta jarri den tokia ere lohi izanen dira.
Serรก impura toda cama donde se acueste el afectado por el flujo, lo mismo que todo objeto sobre el que se siente.
Every bed whereon he that hath the issue lieth shall be unclean; and everything whereon he sitteth shall be unclean.
7.- Eta zuen gainera erakharriko dut ezpata ene batasunaren aspertzailea. Eta hirietara ihes egin dukezuenean, izurritea igorriko dut zuen erdira, eta zuen etsaien aztaparretara arthikiak izanen zarete.
Dejarรฉ caer sobre vosotros la espada de la venganza prescrita en el pacto. Cuando os retirรฉis a vuestras ciudades, os enviarรฉ una plaga, y caerรฉis en poder del enemigo.
And I will bring a sword upon you, that shall execute the vengeance of the covenant; and ye shall be gathered together within your cities: and I will send the pestilence among you; and ye shall be delivered into the hand of the enemy.
8.-Hartuko duenak bere arreba, bere aitarenganikakoa edo bere amarenganikakoa, eta ikhusi baituke haren ahalkea,eta arrebak begiratu baitioke anaiaren laidoari, biek gauza tzarra egin dute: beren herritarren aitzinean hilak izanen dira, zeren elkharri agertu diozkaten beren laidoak, eta beren tzarkeria jasanen dute.
Y cualquiera que tomare รก su hermana, hija de su padre รณ hija de su madre, y viere su desnudez,y ella viere la suya, cosa es execrable; por tanto serรกn muertos รก ojos de los hijos de su pueblo: descubriรณ la desnudez de su hermana; su pecado llevarรก
And if a man shall take his sister, his fatherโs daughter, or his motherโs daughter, and see her nakedness, and she see his nakedness; it is a shameful thing; and they shall be cut off in the sight of the children of their people: he hath uncovered his sisterโs nakedness; he shall bear his iniquity.
9.- Eskergabe zenbait bertze orduz ostatatu dituzke jatera edo edatera eman diokete, eta gero solas khiretsak adituko ditu.
He shall entertain and feed, and give drink to the unthankful, and moreover he shall hear bitter words.
Euskararen Gramatika oraintsu argitaratuan begiratuta, gure honi buruz, hauek bildu ditut:
26.1.5.3b (1.018. or.) โ(โฆ) Zehatzago, -ke atzizkia modalitate epistemikoaren mailakoa da; hizlariak kontatzen duenarekiko ziurtasunaz zer iritzi duen islatzen du. (โฆ) Euskara zaharrean, betekizun modal horiez gain denborazkoa ere bazuen -ke atzizkiak, geroaldiari erreferentzia egiteko erabiltzen baitzen. Hura bereturik oraineko adizkiek gertakaria geroaldian kokatzen zuten. (โฆ)โ.
26.3.2.3b (1.032. or.) โGeroaldia adierazteko modurik arruntena ยญยญโnahiz eta ez den bakarraโ partizipio prospektiboa oinarri duen adizki analitikoa erabiltzea da. Hemen, -ko eta -en atzizkiak dituzten partizipio prospektiboak identifikaturik, [-tuko] gisa aipatuko ditugu mota horretako partizipioakโ.
26.3.4b (1.034. or.) โ(โฆ) Aspektua eta laguntzailearen aldia gurutzaturik hauek dira denbora-aspektu sistemako adizki analitiko nagusiak: โฆ ikusten dutโฆ ikusten zuenโฆ ikusi duโฆ Atzo ikusi duโฆ Atzo ikusi zuenโฆ ikusiko duโฆ ikusiko zuenโ.
26.2.2b (1.027. or.) โAntzina euskalki guztiek orainaldiaren eta geroaldiaren arteko bereizketa morfologikoa zuten adizki sintetikoetan, biak aldi oraineko adizkiak izanagatik, geroaldikoak -te /-ke atzizkia beretzen zuelako: โBeste bategaz ezkondu arren, / uste badozu oba dala, / errazoaz desakezue:la bella mal maridadaโ (Lazarraga) esango dizute; (โฆ). Gaur egun zuberera da delako usadioa mantendu duen bakarra: alabaina, gorde dituen sintetikoak ere izugarri urriak izanik, izan eta edun aditzen geroaldiko sintetikoak baizik ez dira biltzen ahozko jardueran: etxen niz vs bihar mendian nizate (โฆ). Oposizio morfologiko hau galdurik, hizkera askok aldi oraineko adizkiak erabiltzen dituzte etorkizunari erreferentzia egiteko: Bihar etxera noa (โฆ)โ.
Bestalde, 26.6 Denbora, aspektua eta modua goiburua daraman atalean, nabarmentzekoa da nola, denboraetaaspektuaz ari dela, denbora guztietan bereizten den burutua eta burutugabea, geroaldian izan ezik.
Eta, ostera ere dio: โEuskara zaharrean euskalki guztiek aldi oraineko adizkiari -te /-ke atzizkia gehiturik osatzen zuten geroaldiko adizki sintetikoa. (โฆ) Gaur egun, zuberera da erabilera horren arrastoak dituen bakarra; alabaina, izan eta edun aditzei mugatua da: Han laster nizate, jauntsirik erregez, Lรผr hau dรผket pausagari, Asper egoxtiak, bestetan eginezโฆ(โฆ)โ.
Alabaina, atal horretatik at, bada aipamen bat geroaldi perfektuaz: 26.1.3b (1.011. or.):
3.- Zure Jainko Jaunakgozatzekoemateradihoakizunlurrerasarthukozarenean, etahartuzjabetuzaitekeenean, etahanegindukezuneanzureegoitza, hartuko dituzu zure fruitu guzietako pikainak, saski batean ezarriko dituzu, etagoanenzarezureJainkoJaunakhautatudukeenlekhura, haren izena han deithua izateko
Cuando hayas entrado en la tierra que el Seรฑor tu Dios te da como herencia, y tomes posesiรณn de ella y te establezcas allรญ, 2 tomarรกs de las primicias de todo lo que produzca la tierra que el Seรฑor tu Dios te da, y las pondrรกs en una canasta. Luego irรกs al lugar donde el Seรฑor tu Dios haya decididohabitar, y le dirรกs al sacerdote que estรฉ oficiando:
Gaztelaniaz aspektu burutuarekin eman du itzulpena, eta pentsa liteke Duvoisinek ere adiera horretan darabilela ยญ-ke morfemaz osatutako adizkia โJaunak hautatu dukeen lekhuraโ eman duenean.
Baina, itzulpenen alderatze horretan, kasu bakarra da, eta ez dirudi, beraz, kasu bakan horrek argudio aski sendoa.
Alta, ohartzekoa da nola konbinatzen dituen gure Itzultzaileen Printzeak etorkizuneko adizkiak (eta nik esango nuke haien artean bereizketa egin asmoz, esanahiaren aldetik ere), esaterako, 8. zenbakia daraman adibidean:
8.- Hartuko duenak bere arreba, bere aitarenganikakoa edo bere amarenganikakoa, eta ikhusi baituke haren ahalkea,eta arrebak begiratu baitioke anaiaren laidoari, biek gauza tzarra egin dute: beren herritarren aitzinean hilak izanen dira, zeren elkharri agertu diozkaten beren laidoak, eta beren tzarkeria jasanen dute.
Bada adizki analitiko ohikoa (hartuko duenak), eta -ke morfemaz osatua (ikhusi baituke) eta are pasiboko forma analitiko bat ere (beren herritarren aitzinean hilak izanen dira, eta, azkenik, tzarkeria jasanen dute).
Ez ote zuen baliatu nahi izan aspektu burutuaren marka gure itzultzaile handi hark (ikhusi baituke), hain zuzen, aspektu burutua aditzera emateko, beste geroaldiko forma guretzat gaur ohikoago horien aldean?
Ohartuko zineten hasierako elkarrizketa hori (inoiz amaituko ez duen eleberri batekoa, eta inoiz argitaratuko ez dena, salbu blog honetan) idatzi duen idazleak grina berezia duela funtzionaltasun berezirik ez dakarten forma eta baliabide agian zaharkituak berpiztera jartzeko, eta bere ezer galdu nahi ez horretan (ez euskara, ez hartz zuria) halako aldarrikapen zoro moduko bat egin duela mendebaldeko hizkerara ekarri nahirik dagoeneko Zuberoan baino gordetzen ez den Geroaldi perfektuko adizki horiek. Nostalgia kendu ezinik bizi baita gure idazletxo hori, are negu desagertuaren nostalgia ere.
1560ko Eguberri egunean Labrit edo Albreteko Ioanak kristautasun erreformatua onartu zuen publikoki Paueko San Martineko elizan. Erabaki pertsonala zen, noski, ziur asko sentimendu erlijioso sakon batek eraginda. Baina Ioana ez zen nornahi. Nafarroako erregina eta Biarnoko bizkondesa subiranoa zen โLeizarragaren hitzetan โBearnoko Andre gehienโโ eta garaiko ohituraren arabera subiranoak eta bere subiranotasunpean bizi zirenek erlijio bera izan behar zuten. Hori zen bidezkoa eta zuzena. Latinez cuius regio eius religio esaten zuten; hitzez hitz, โnoren erresuma, bere erlijioaโ edo โerresuma norena, erlijioa harenaโ. Beraz, Ioanak derrigorrezko zuen erlijio berria bere lurraldeetan zabaltzea. Zabalkunde edo indoktrinazio prozesu hori aurrera eramateko, oztopo handi bat zen kalbindarren testuak frantsesez zeudela. Eta Nafarroako eta Biarnoko jende xeheak ez zuen ulertzen hizkuntza hori. Liturgia hizkuntza ulergarri batean egin behar zen. Latinaren erabilera liturgikoa, neurri batean, arima kristauen etsaia zen, arima kristau guttik ulertzen baitzuen hizkuntza hori. Baina frantsesak ez zukeen kontu hori konponduko euskaldunen eta biarnesen herrietan. Testu sakratuak biarnesera eta euskarara itzuli behar ziren! Kalbinoren katixima eta beste testu laburrak berehala biarneseratu ziren eta 1563an agertu ziren inprimaturik lehen aldiz. Baina hori ez zen nahikoa. Joan Kalbinoren irakaspenen arabera, betiko salbazioa soilik Jainkoaren graziaz erdiesten zen (sola gratia) eta bakarrik fedearen bidez (sola fide). Eta bazen hirugarren โsolaโ bat; hots, egia osoa Biblian zegoela (sola scriptura). Zehazkiago, egia Kalbinok jatorrizko hizkuntzetatik egin zuen Bibliaren frantsesezko itzulpenean zegoen. Kristauek Jainkoaren hitza ondo ulertu eta ezagutu behar zuten.
Erreginak Ioanes Leizarragari eman zion enkargua Kalbinoren Testamentu Berria, Salmoak eta Katixima frantsesetik euskarara bihurtzeko. Dakigunez, 1571n argitaratu zen Testamentu Berria Arroxelan, horrela Leizarragaren izenarekin lotzen den euskal eredu klasiko bat orduan sortuz.
Ez dirudi Albreteko Ioanak Biblia biarnesez jartzeko agindurik eman zuenik. Ziur asko predikarientzat eraginkorragoa zen bat-bateko itzulpenak egitea. Biarnoko herri xeheak frantsesa ez bazekien ere, Biarnoko elizgizon kalbinistek oso ondo zekiten. Frantsesez idatzita zegoena biarnesez irakurtzea ez litzateke lan zaila bi hizkuntzak ondo zekizkitenentzat. Besterik zen gauza bera euskaraz egitea. Kasu honetan, badirudi bi hizkuntzen arteko aldeak azaltzen duela itzulpenaren edo itzulpen ezaren zergatia.
Horretaz gain, elizako kanta berriak ere beharrezkoak ziren, populuak ulertzen zuen hizkuntzan; bereziki Dabiden salmoak. Denek batera salmo horiek kantatuz, fededunak komunitate berriaren nortasunaz jabetzen ziren.
Erreginaren aginduaz, Arnaud de Salettek Los Psalmes de David metuts en rima bernesa liburua idatzi eta eman zuen argitara 1583an, erregina hil eta gero, bere seme Henrike Nafarroako erregea eta Biarnoko bizkondea zelarik. Liburu hau ere itzulpen lana da, eta frantsesezko honako beste lan hau iturburu du: Clรฉment Marot eta Thรฉodore de Bรจze-ren Les Pseaumes de David mis en rime franรงoise. Dena den, katixima eta antzeko testuak baino askoz konplikatugoa da itzulpen lan bezala, testua musikara egokitu behar baita, errimak ere kontuan hartuz.
Salettek frantsesezko salmoak ez ditu hitzez hitz itzultzen. Alderantziz, frantsesezko testuaren errima eta neurketa errespetatuz, Daviden salmoen esanahia bere erara adierazten du biarnesez. Gauza bat zen Scriptura-ren itzulpena, eta beste gauza bat, guztiz desberdina, salmoak glosatzen zituzten eliz kantak. Itzulpen artistikoaren eremuan sartzen da bigarren lan hau. Hain zuzen, Saletterena biarnesez idatzitako lehen literatur lantzat jo da.
Hona, adibide gisa, XIX. salmoaren (Coeli enarrant) bigarren eta hirugarren bertsoak, Marot eta Bรจzeren frantsesezko bertsioan, lehenik:
Eta hona Arnaud de Saletteren bertsio biarnesa:
Darrigrandek honela jartzen du bere edizioan ortografia okzitaniar modernoan. Alboan gutti gorabeherako euskal itzulpen bat ematen dut:
Frantsesezko eta biarnesezko testuak desberdinak dira. Mezuak berdintsuak dira, baina itzulpena ez da literala. Mantentzen dena egitura da: 6 silabako bertsoak dira funtsean (azentua azken silaban dagoenean) eta errimaren eskema ere berdina da bi bertsioetan:
Nik dakidanez, Leizarragak ez zuen horrelako lanik ondu. Bere itzulpen lan erraldoiarekin hizkuntza eredu bat utzi digu, baina egia da ez diogula poesia-lanik ezagutzen. Nola itzuliko zituzkeen salmoak? Hori da nire buruari egiten diodan galdera eta, zuri, irakurle eta itzultzaile trebeorri, proposatzen dizudan desafioa. Adibide bezala eman dudan salmoa nola itzuliko zenuke Leizarragaren euskarara, neurria eta errima errespetatuz?
Erreferentziak
Arcocha-Scarcia, Aurรฉlie & Lakarra, Joseba A. 2019. โAspectos de la gramatizaciรณn antigua de la lengua vasca: Humanismo, reformismo e imprenta (1545-1596)โ. Lengas, Revue de Sociolinguistique 86. https://doi.org/10.4000/lengas.4115
Darrigrand, Robert (arg.). 1983. Los Psalme de David metuts en rima Bernesa Per Arnaud de Salette 1583. Argitarapen berria, ortografia modernoan, sarrera batekin, frantsesko itzulpen eta oharrekin. Ortรจs: Per Noste.
Darrigrand, Robert. 2012. โLe psautier bรฉarnais dโArnaud de Salette (1583)โ. Bulletin de la Sociรฉtรฉ de l’Histoire du Protestantisme Franรงais 158: 303-321.
Aspaldiko itzulpen bat berreskuratu nahi genuke gaurkoan: Jose Maria Arguedas idazle perutarraren Pongoq mosqoynin edo Pongoren ametsa, 1991n Pamielak Jose Manuel Bujandaren itzulpenean argitaratua. Arguedasek hirurogeiko hamarkadan idatzitako zenbait testu biltzen dituen bilduma da, jatorrian gaztelaniaz zein kitxuaz idatzitako testuek osatua. Bertan aurkituko ditu irakurleak Tupac Amaru gure aita sortzaileari abesti-ereserkia; Guayasamin,Jet-i oda eta Doktore batzuri deia poemak; Pongoren ametsa ipuina eta Kubari poema. Testu gehienak lehenago ere han eta hemen โbatik bat aldizkarietanโ argitaratuak izan arrenยญยญยญยญยญยญยญยญยญ, euskaraz ezagutzen dugun bilduma 1976an atera omen zen Kuban, kitxuaz eta gaztelaniaz. Edizio huraxe izango zuen ziurrenik esku artean Jose Manuel Bujandak itzulpena egiteko, eta berezia izango zen lanaren emaitza: kitxuaz eta euskaraz ezker-eskuin ele bitan emandako liburu bat.
Jose Maria Arguedas (Andahuaylas, 1911- Lima, 1969), zuria izan arren, San Juan de Lucanako indioek hezi zuten eta, bederatzi urte egin zituen arte, kitxuaz baino ez zuen hitz egiten. Gaztelaniaz egin zituen ikasketak gero, eta Limako Unibertsitatean kitxua hizkuntza eta literaturako irakasle izan zen. Andeetako errealitatea islatu zuen bere literaturan, aparteko bi mundu: zuriena bata, indiarrena bestea. Gaztelaniaz zein kitxuaz idatzi zuen, baina batez ere gaztelaniaz eman zien ahotsa indioei bere literaturan. Salbuespentzat har daiteke aipagai dugun Pongoren ametsa. Haren obra nagusien artean dira, besteak beste, Yawar Fiesta (1940), Los rรญos profundos (1958), El sexto (1961) edo Todas las sangres (1964), baina Pongoren ametsa baino ez dugu irakurtzerik gaur gaurkoz euskaraz (Nahi duenak eskura ย du sarean, Armiarmaren โeuskarari ekarriakโ atalean).
Hauxe dio kritikariak liburuaz laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran: ยซPongoren Ametsa ez da liburu bateratu bat, ez duela nobela edo osotoro pentsatutako poema liburu baten orokortasuna gordetzen alegia, ez, poema, kantu eta ipuin batez osaturiko liburua da ordea, hala ere gaiak ematen dio liburuari osotasuna: ketxuar jendea eta beren suntsiduraren aurrean sortu jarrera. (โฆ) Borroka literatura edo lekukotasunarena. Ez da hau liburu handi bat, ez da obra borobil bat, poema xume, ereserki eta ipuin batez osatutako liburua da (โฆ)ยป. (Arguedasen ametskaiztoa, Juanjo Olasagarre / Argia, 1992-03-29)
Liburu horixe da kitxua literaturaren ordezkari bakarretako bat euskaraz; ez bakarra, ordea. Joseba Sarrionandiak euskarara ekarri dituen ahozko tradizioko poema anonimoen artean ere ba omen da kitxuatik datorrenik. Aiora Jakak (2012) Atahualparen heriotzaz aipatzen du horien artean, Hezurrezko xirulak (1991) liburuan argitaratua eta Jorge Zalamearen Poesia ignorada y olvidada (1965) antologia zubi-testu gisa hartuta egina. Eta, nork daki, izango da akaso besteren bat ere oharkabean gure artean.
Kitxuaz ere irakur daiteke jatorrian euskaraz sortutako literatur lan bat: 2013an argitaratu zen kitxuaz Linguae vasconum primitiae, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, obraren katalanerako, galegorako, errumanierarako eta txinerarako bertsioekin batera. Euskarazko lehen liburua kitxuaz irakur daitekeela esan dezakegu orain, baina itzulpen horren balioa ez da maila sinbolikotik askoz ere haragokoa. Maria Colera itzultzaileak aipamena egin zion itzulpen horri Elearazi blogean eman zuen elkarrizketan:
Azkenean, literatura elkarrizketarako bide bat da eta ez dakit zer elkarrizketa sor daitekeen kitxua-komunitatearen eta euskal komunitatearen artean LVPren bidez. Iruditzen zait baditugula beste testu askoz premiazkoagoak, beste hizkuntza batzuetan gure ikuskera zabaltzeko askoz pertinenteagoak direnak. LVPk bere garaiari erantzuten dio eta ez dut uste, gaur egun, beste kulturekiko zubiak eraikitzeko tresnarik egokiena denik. Ez ditut imajinatzen kitxua-hiztunak liburu horri buruz eztabaidatzen gaur egun, liburua eskuragarri izanda ere. Eta, azken finean, literatura bitarteko bat da galderak egiteko (Colera, 2014, Elearazi).
Euskararen eta kitxuaren arteko hartu-emanak agerian uzten du kanporako itzulpenak etxetik bertatik sustatzean bultzatu nahi dugun ereduaren auzia. Kasu egiteko gaia da, bai behintzat itzulpenak kulturen, jendeen eta hizkuntzen arteko elkarrizketa sortzea badu helburu eta sinbolismo hutsean erori nahi ez badugu. Hortxe, bada, irakurketarako eta hausnarketarako gonbita.
Arguedas, J.M. (1965) El sueรฑo del pongo, Ediciones Salqantay, Lima.
Arguedas, J.M. (1983) Pongoq mosqoynin (Qatqa runapa willakusqan). El sueรฑo del pongo (cuento quechua), Obras Completas I, Editorial Horizonte, Lima.
Jaka, A. (2012) Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan, Iker 28, EHU & Euskaltzaindia, Bilbao.