Portaera fisikoa egoera solidoan

Beรฑat Sarasola Santamarรญa

Filosofia Fakultateko Hemiziklora sartu naiz, irten nintzen azken alditik bi hamarkada igaro direla. Han zegoen orduan Fakultateko liburutegia eta hara joaten ginen ikastera. โ€œEserleku horretan jartzen nintzen niโ€, esan dit kideak, โ€œni hemen, eskuinaldeanโ€, seinalatu diot. Carlos Santamaria liburutegia eraiki zutenean, bertan zentralizatu zituzten fakultateetako liburutegi guztiak eta, ordutik, Hemizikloa soilik ekitaldi berezietarako irekitzen dute. Hogei urte, beraz, behialako garaien usaina duen aretora sartzen ez nintzela, eta oroipen proustiar moduko batek erasan nau kolpetik. Berdin-berdin dago, hain berdin ezen ez dugun gaur egun ezinbestekoak omen ditugun entxufeetako bakar bat ere aurkitzen. Apalategiak, ordea, ezberdin daude. Liburuak Santamariara eraman zituztenean, haien ordez Pentsamenduaren Klasikoak bildumako alez bete zuten apalategia. Antza, bere garaian liburuon erosketa zabal bat egin zuten (nork erosiko zituen liburu horiek, ez bazen Filosofia Fakultateak?), eta liburu bakoitzeko ale mordoa dago, inoiz agertzen ez den balizko irakurle koitadu baten esperoan.

1991n jarri zen martxan bilduma eta 2010ean argitaratu azkeneko alea, Jean Piaget eta Noam Chomskyren Hizkuntzaren irakaskuntza. Denera, 130 liburu. Errepaso azkar bat eginez, bildumatik irakurri genuen institutuan Platonen haitzuloaren mitoa, handik, jada karreran, Bertrand Russellen Filosofiaren arazoak, Descartesen Metodoari buruzko diskurtsoa eta Humeren Giza ezagutzari buruzko ikerketa. Gehiago ere egongo ziren, orain gogoan ez ditudanak.

Liburuak eskutan hartzen dituzunean, lehen begi kolpean da deigarria zeinen edizio zainduak egin zituzten; zentzu materialean ez ezik itzulpenari zegokionez ere. Berrikusle kualifikatu batek hartzen zuen parte ale bakoitzean, terminologia eta edukia zaintzeko, eta hitzaurregilea tentuz hautatzen zen. Garai bateko egiteko moduaren erakusle da nolabait, gauzak patxada handiagoaz egiten zirenekoa.

Garaiko ahalekin, hori bai. Izan ere, batez ere bildumako hastapeneko itzulpen ugari iraganak jota baitaude, eta zaila da irakurketari ondo eustea. Zorionez, asko garatu da euskal prosa azken hogeita hamar urtean eta bilduma hori da horren testigu pribilegiatu. Horratx euskal itzulpengintzaren eboluzioaren azterketa baterako ikergaia, 130 liburu horien garapenari erreparatzea. Zaila da zehazten euskal itzulpengintzak noiz eman zuen jauzi kualitatiboa eta atzean utzi aspaldiko mantra hori, hots, euskal itzulpenak ez zegoela ulertzerik (eta, beraz, erdarazko bertsioetara jotzen genuen). Baina 1990eko hamarkadaren erditik aurrera gertatu zela esango nuke.

Behin baino gehiagotan aipatu izan du Anjel Lertxundik 1991n Carla nobela argitaratu berritan Juan Garziak honakoa jaulki ziola: โ€œHas dado en la lรญnea de flotaciรณnโ€. Flotazio-marran eman zuela, alegia. Zergatik? Seber Altuberen dogma nagusia, galdegaia beti aditzaren ezkerretara joan behar omen delakoa, muturreraino eraman zuen Lertxundik liburu hartan eta, Garziaren arabera, ez zegoen idazkera hori ulertuko zuen Altuberen seme-alabarik. Esaldi luze eta korapilatsuetan, Altuberen lege gotorra izugarrizko oztopoa gertatzen zen, eta testugintza literariorako muga nabaria. Esango nuke 90eko hamarkadan zehar joan zela euskal sintaxia altubismotik pixkanaka libratzen eta geroz eta testu sintaktikoki malgu eta ulerkorragoak ontzen, konplexutasuna gorabehera. Lertxundiren beraren 1994ko Otto Pette da, zentzu horretan, mugarri bat.

Duela gutxi irakurri dut puntako euskal itzultzaile baten 1990. urteko itzulpen bat. Berehala sumatzen diozu testuari behar ez duen karga, hain justu arrazoi sintaktikoak medio. Itzultzaileari berari aipatu nionean, berehala esan zidan: zerotik itzuli beharko nuke berriro liburu hori. Testu baten auzi lexikoak eguneratzea ez da hain kontu arazotsua; aitzitik, auzi sintaktikoak eguneratzeko testua itzulikatu behar duzu maiz eta, horretarako, ia hobe zerotik hastea. Egin kontu Lertxundik Carla eta Otto Pette artean argitaratu zuela Kapitain frakasa eta 2021ean bertsio berridatzia argitaratu zuela, besteak beste auzi sintaktiko horiek konpondu nahian.

Horregatik, Pentsamenduaren Klasikoak bildumako liburu askok berridazketa baten premia dute, ez itzultzaileen gaitasun gabeziagatik, baizik eta egungo euskal prosa askoz ere gihartsuagoa delako 90eko hamarkadaren hasierakoa baino. Zer esanik ez mota horretako testuetarako, hots, ideia artikulatu eta argudiozkoetan; hil ala bizikoa baita hor sintaktikoki txukun itzultzea. Garaiak eman zezakeen onena eman zuen bildumak eta horregatik da ulergaitza zergatik amaitu zen proiektua. Zerrendari begiratzen diozu eta, noski, falta direnek ematen dizute arreta lehenik (esate batera, ia ez da emakumerik zerrendan), baina baita zerrendako zenbatek mereziko luketen itzulpen eguneratu bat. Garai batean argi genuen Michel Montaigne, Platon, Sigmund Freud, Madame Staรซl, Mary Wollstonecraft (azken bi horiek ez daude bilduman) euskaraz eduki arte ezingo genuela taxuzko hizkuntzarik eduki. Gaur egun, ez dakit; esango nuke lehentasun handiagoa ematen diogula sareko azken modako zeratxoak euskaraz egon daitezen. Eta, era berean, akaso ahaztu egin zitzaigun gehitzea autore horiek behin itzulita ez zela aski, behin eta berriro itzuli behar direla euskaraz irakurriko badira, taxuzko hizkuntza bat izango badugu.

Deigarria da proiektua finantziatu zutenen zerrenda: BBV Fundazioa, BBK, Kutxa, Vital Kutxa, EHU eta Deustuko Unibertsitatea. Topikoari jarraitzeko, AHTaren kilometro baten kostuarekin Pentsamenduaren Klasikoko zenbat ale argitaratu liratekeen kalkulatzera nindoala despistatu nau telebistako irudi batek: 1994an ingeniaritzako tesia euskaraz idatzi zuen (atzerakargak zamaturik suposatzen dut) gizon zuria ikusi dut Donald Trumpen graziei barrezka. Portaera fisikoa egoera solidoan, izan ere. Zuri kontuez ari garela, Pentsamenduaren Klasikoak bilduma berpiztea Repsolentzat zuribide aproposa izan zitekeela bururatu zait, 2025ean 1.899 milioi euroko irabaziak izan dituela argitaratu berri den honetan.

Itzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (II)

Lamia Filali-Mouncef Lazkano eta Patricia Jorge Kuartango

Aurreko blog-sarreran proposamena egin genuen euskararen normalizazioaren eta euskararako itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteon (IZIon) lanaren arteko intersekzioaz hausnartzeko, eta pentsatzeko ea zein izan beharko litzatekeen gure rola, paradigma hain azkar aldatzen ari zaigun honetan. Hausnarketa horretan murgilduz, gure gaurko proposamena euskararako IZIon lanaren egoerari buruz aritzea da, nola heldu garen honaino eta non gauden labur bat.

Hasteko, euskarara itzultzeko, zuzentzeko eta interpretatzeko lan ordaindu eta profesionala, euskara teknikari lana bezalaxe, 80ko hamarkadan jaio zela pentsa daiteke, normalizazioak bultzada bat hartu zuenean, eta hari esker garatu dira bi lan-motak azken 40 urteotan, zuzenean zein zeharka. Zentzu horretan, ezin da ulertu euskal IZIon lana euskararen normalizaziorik gabe. Herrigintzaren aldarrikapenen eraginez ehundu zen lanbide gisa, eta hari esker soilik mantendu ahalko da eraso erreakzionarioaren aurrean, gure ustez.

Era berean, alderantziz ere hausnarketa antzekoa dela pentsa genezake. Alegia, baieztatu daiteke ezagutzen dugun euskararen normalizazioa, hizkuntzaren biziraupena bermatu duena[1], itzulpengintzarik gabe nekez gertatuko zela[2] [3].

Guztion mingainetan dagoen euskara batua bera sortzeko, testu zaharretan oinarritu ziren, eta haietatik erdiak baino gehiago itzulpen aitortuak ziren [ibid., 109. or.]. Hiztun arruntari heltzen zaizkion lexikografia lan erabilienetakoek eta itzulgailu automatikoek itzulpenak izan dituzte abiapuntu. Belaunaldi oso batentzako jabekuntza-akuilu izan ziren marrazki bizidunak itzulpenak ziren. Agian aztertuena eta partekatuena literatur sistemari egindako ekarpena izan liteke, baina ez dugu uste arlo bakarra denik. Horrez gain, euskaraz dagoen testu-masa ez-informalaren ehuneko handi bat itzulpengintzak sostengatzen duela pentsa daiteke (hots, euskara planek), alde batera utzita gehienbat euskaraz funtzionatzen duten kulturaren, hedabideen eta hezkuntza munduaren eremuak. Izan ere, entitate elebidunetan, hizkuntza-norabidea, ia beti, gaztelaniaz/frantsesez sortzea eta euskaratzera bidaltzea izaten da.

Finean, gure ustez itzulpengintza eta horrekin loturiko lanbideak (IZIak) gako izan dira normalizazio deituriko aldaketa soziala martxan jartzeko, eta oraindik trakzio-indar nahikorik ez duen esparruetan hura sostengatzeko. Itzultzea bera erabilera berri horietara ohitzeko entrenamendua da.

Printzipioz, biziberritzea martxan delarik, espero izatekoa da hiztun komunitatearen itzulpengintzarekiko mendekotasuna pixkanaka murriztea, itzulpen-norabideak gehiago orekatzea, eta hiztunek eurek produzitzea behar dituzten materialak, horretarako erabilera-aukerak izanik. Irakaskuntzan hobekuntza ikus daiteke, euskararen normalizazioari dagokionez hizkuntzaren transmisioan jarri zirelako indarrak. Baina, gure ustez, gainerako erabilera-esparru gehienetan ez da hori gertatzen ari, eta, 40 urteren ondoren, makulu-egoera egonkortzen ari da. IZIak, euskara teknikariak eta euskara batzorde boluntarioak aritu dira esparru horietan biziberritzea sostengatzen, hein handi batean. Pentsa daiteke orain makinek sostengatzea aukera gisa ikusten ari dela jende asko, lanaren eta ekarpenaren ikusezintasuna dela bide, agian.

Horratx, gure ustez, nola heldu garen honaino.

Eta orain, berriz, geldotze-zantzuak daude, egunero bizi ditugu: normalizazioak, emakumeek bezalaxe, kristalezko sabaia du, egiturazko ezintasun eta asimetria bortitzak[4]. Garaiotako adibide pare bat baizik ez aipatzearren, eta administrazioetara mugatuta, nabarmentzekoak dira eskasagoak direla kontratatzen diren itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuen lan-baldintzak, itzulgailu automatikoa zabaldu zela itzulpen-politika integralik zein normalizazio-prozesuari nola eragingo zion aurreikusi gabe, etab.

Gure sektorean antzematen ditugun ezinak, hortaz, ez dira gertaera isolatuak: gure iritziz, euskararen normalizazioaren geldotze-fasearen zantzuak dira, eta ikuspegi zabalago batetik, eraso erreakzionario baten sintoma. Geldotze hori galera bihurtu ez dadin, lehen urratsa premiak izendatzea izan liteke, elkarren lana ezagutzea eta balioestea, eta elkarlanean aritzea. Hau da, subjektu pasibo izatetik subjektu aktiboago izatera igarotzea.

Azkenik, garrantzitsua iruditzen zaigu IZIok hizkuntza politika eta plangintzari dagozkion erabaki-esparruetan egotea, bai arlo publikoan zein pribatuan, baita militantzian ere: lan-ildoak finkatzerakoan gure aletxoa jartzeko; egoerei eta ekimenei aurrea hartzeko, gero anabasak konpontzen ibili ordez; gure lana ezagutzera emateko eta duen balioa aitor diezaioten…

1960ko hamarkadako pizkundeak ekarri gaitu hona โ€•mundu mailako 1968ko olatuak gurean hartu zuen txinpartak[5]โ€•, hori gabe euskara ez baitzen XXI. mendera iritsiko. Euskara kontrakulturarekin lotzen zen[6], etorkizunarekin. Orain geldotze-fasean gaude, eta bi aurrebaldintza behar ei dira horri buelta emateko[1]: egoeraz jabetzea, eta estrategia berriak marrazten hastea. Guk gaurkoan lehenengoari heldu nahi izan diogu, geuretik, eta azken blog-sarrerarako utziko dugu bigarrenari egindako ekarpen xumea.


[1] Goikoetxea, G., & Iurrebaso, I. (2025). Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan. Txalaparta.

[2] Belmar, G. (2017). The Role of Translation in the Revitalization Process of Minority Languages: The Case of Basque. Sustainable Multilingualism, 10 (1), 36โ€“54. https://doi.org/10.1515/sm-2017-0002

[3] Mendiguren Bereziartu, X. (1993). Incidencia de la traducciรณn en la normalizaciรณn lingรผรญstica del Euskara. Livius, 4, 107โ€“115.

[4] ยซ2021eko Inkesta Soziolinguistikoa oinarritzat hartuta, honakoak dira erabilera-aukerak:

  • Bost harremanetik lauk erdarazkoak izan behar dute, mintzakide batek behintzat ez dakielako euskaraz: erlazioen %ย 80.
  • Kontrakoa, harremana derrigor euskaraz izan beharreko ehunekoa ezdeusa da erabat: %ย 1.
  • Tartean, euskara eta erdara aukeran leudekeen egoerak, bostetik bat: %ย 19.

Horra, beraz, euskararen erabileraren bi mugak: gutxienez % 1, gehienez % 20. Goiko muga hori gainditzeko, bi baldintza hauetako bat beharko litzateke: erdaldunek euskara ikastea, edo euskaldunak elkarrengana gehiago biltzea, harreman-sareak linguistikoki trinkotzea. [โ€ฆ] Bi kopuru horien artean, hau da erabilera aitortuaren batez besteko datua, iturri berberaren arabera: % 17. Hots, erabilera askoz gertuago dago goiko muga posibletik, behekotik bainoยป (Iurrebaso & Goikoetxea, 2025: 84-85).

[5] Atutxa Ordeรฑana, I. (2022). Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista. Txalaparta.

[6] Beitia Zabala, I. (2025). Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa: Lautadako Kuadrillako kasua. EHU.

Adimen artifizialari galdezka

Xabier Olarra

Itzultzailearentzat baliabide ona izan daitekeelakoan, hasi naiz tresna ditxosozkoa eguneroko lanean erabiltzen, itsu-itsuan uko egin beharrean โ€•itzultzaileoi lana kenduko omen digulako, besteak besteโ€•, zertarako izan daitekeen erabilgarria ikasi nahian.

Gehiegi ez luzatzeko, esango dut Iruรฑeko Udalak eta EIZIEk egindako hitzarmenaren ondorioz Minaberri bekaren mentoretzan ari naizela, Leire Errandonea itzultzen ari den Sauveur et fils liburuaren gainbegirale gisa edo.

Eta hona hemen itzulpen horrek dituen hainbat kosketan itzultzaileari agertu zitzaion esaldi bat, eta ondorioz emandako hainbat jirabuelta.

Hauek dira jatorrizko testua eta itzultzaileak emandako ordaina:

Ce lundi matin, Sauveur reรงut une jeune femme anorexique. ร‰liane, au nom prรฉdestinรฉ, ne venait pas consulter pour ce problรจme alimentaire quโ€™elle paraissait ignorer.
Astelehen goiz hartan, Sauveurrek emakume gazte bat hartu zuen kontsultan, anorexikoa. ร‰liane zuen izena โ€•izen predestinatuaโ€•, eta ez zen elikadura-arazo horregatik joana kontsultara, itxuraz bederen ez baitzekien bazuenik ere.

Itzultzailea ez zen konformatu itzulpen soila ematearekin (erabat zuzena izanda ere), eta arrazoien bila hasi zen, azalpen garbirik gabeko tarteki hori zergatik ote zegoen hor argitu nahian Eliane izenetik abiatuta.

Wiktionaryk bi hauek eman zizkon ร‰lianeren etimologiatzat:

– Latinezko Aelianatik eratorria, Aelius (plebeia gens) izenaren eratorri femeninotik alegia
– Baliteke zerikusia izatea honako honekin: hebreerazko Eli’Anah (ืึถืœึดื™ืขึทื ึธื”)rekin, literalki, ene jainkoak erantzun dit.

Bazirudien etimologiak ez zuela ezer asko laguntzen. Predestinazioak badu zerikusia Jainkoarekin, batez ere kalbinistenarekin. Baina amatasunarekin, eta anorexiarekin?

Bide horrek ezer askorik laguntzen ez zuela-eta, goiko itzulgai hori emanda, galdera hau egin nion ChatGPTri gaztelaniaz:

ยฟPor quรฉ la autora hace alusiรณn a la โ€œpredestinaciรณn a la anorexiaโ€ basรกndose en el nombre de Eliane?

Eta orojakilearen erantzuna:

En el documento, la autora menciona que Eliane tiene un “nombre predestinado” en relaciรณn con su anorexia. Esto se debe a que el nombre “Eliane” contiene la palabra “liane”, que en francรฉs significa “liana”, una planta delgada y alargada. (ยก!!!) La autora utiliza esta asociaciรณn para hacer un juego de palabras que conecta el nombre de Eliane con su condiciรณn de delgadez extrema debido a la anorexia. Es una forma literaria de resaltar la relaciรณn entre el nombre y el estado fรญsico de la paciente.

Ama Maria santisima!!!!! Nork esan du AAk ez duela irudimenik eta sormenik? Sobran ere baduela dirudi.

Hortik ezer askorik ez zegoela ateratzerik etsita, bide zaharrera jo nuen, eta galdera egin nion Googleri: Eliane + anorexia + embarazo (ez dakit zehazki nola galdetu nion).

Eta hona aurkitu nuen azalpen-tankera zeukan erantzuna:

ร‰liane Krtolitza
Quand manger fait souffrir(2018) liburuko artikulu baten izenburuan hau agertzen da:Accompagnement ร  la maternitรฉ d’une jeune femme anorexique/boulimique, Eliane Krtoliza eta Ouriel Rosenblum.

ร‰liane Krtolitza Psikologo-eme klinikoa da, neonatologiako eta haurgintzako psikoterapeuta, Bourgogne-Franche-Comtรฉ Unibertsitatean doktoretza egina.

Iruditzen zait erantzun hori askoz hobea dela. Nire nabigazio ilustragarri honen berri eman nion itzultzaileari, baina aholku garbirik eman gabe โ€œpredestinatuaโ€ hitza agertu izanaren ondorioz egin zezakeenaz: oin-oharra jarri edo testuan disimuluan integratu. Edo emandako itzulpena halaxe utzi eta irakurlearen bizkarrera bota azalpenak bilatzearen zama.

Eta gaur goizean, ea gaztelaniaz duela hilabete pare bat egindako galderari Chat GPTk zer erantzun ematen zion ikusi nahian, hona zer erantzun didan aurrekoan egindako galdera hura bera euskaraz eginda:

Idazleak ez du literalki esan nahi ร‰liane โ€œanorexiarako jaioaโ€ dagoela. โ€œAu nom prรฉdestinรฉโ€ esamoldea ironikoa eta sinbolikoa da.
ร‰liane izenak hainbat konnotazio ditu frantsesez eta tradizio erlijiosoan:
– ร‰lie / Elias-etik dator, eta lotura du zeruarekin, espiritualtasunarekin, gorantz joatearekin.
– Sonoritatez arina eta โ€œaingeruzkoaโ€ da, ia gorputzetik askatua dirudien zerbait iradokitzen duena.
Anorexiak, maiz, gorputza ukatzea, arintasuna, desmaterializazioa eta perfekzio ideal bat bilatzea dakar. Horregatik, idazleak iradokitzen du izenak baduela nolabaiteko โ€œdestino sinbolikoโ€ bat: ร‰lianeren izenak iradokitzen duen espiritualtasun eta arintasun idealak bat egiten du anorexiaren logikarekin (gorputza ahalik eta gehien murriztea, โ€œarintzeaโ€).
Beraz:
– Ez da predestinazio teologikoa.
– Baizik eta ironia literarioa: izenak eta gaixotasunak duten esanahi sinbolikoaren arteko lotura azpimarratzea.

Chat GPTk lehengo lepotik burua: gure adiskide orojakilea Txorierrin barrena aingeruen, goiaingeruen eta abarren erreinura joan dela iruditzen zait.

Ondorioak:

1.- AAri ez zaio gustatzen tontotzat hartua izatea, eta amorrazioz bilatuko du erantzunen bat, zuzena, okerra edo erdipurdikoa.

2.- Erabilgarria izan liteke, oso, segun eta zertarako. Baina kontuz ibili beharra dago jasotzen diren erantzunekin.

3.- Esan didate AA galdetzailearekiko enpatiarako entrenatua dagoela, eta hark entzun nahi lukeenari traza hartuta ematen dituela erantzunak. (Ez dakit niri zer traza hartu didan. Seguru aski Arantzazuko mendi santuan denbora puska bat egina izatearena).

Eta gaurkoz hemen utziko dugu. Ez naiz hasiko pontifikatzen, hasiberriaren kategoriara ere iristen ez naizen erabiltzailea izanda.

P. D. Orain beste proba bat egingo dut, Espainiako epaileek galdeketetan erabiltzen duten estiloan: โ€œยฟY no es mรกs cierto queโ€ฆ? โ€œBaina ez al da zuzenagoa beste hau?โ€, Googlek emandako erantzuna ez ote den zuzenagoa galdetuz. Emaitzak hurrengoan.

Menos calienteโ€ฆ

Aitor Ugarte Arruebarrena

Dakizuenez, euskaraz ez daukagu gutxiagotasuneko konparazioak egiteko morfemarik, gaztelaniazko menos-en antzekorik, ez eta โ€˜menos + adjektiboโ€™ moduko egiturarik ereโ€ฆ Hori dela-eta, teorian, ezin dugu hitzez hitz itzuli honelako esaldi bat:

– Este clima es menos caliente que el nuestro (gutxiago beroa?).

Hala ere, bilatzen hasita, tradizioan aurkitu ditzakegu horrelakoak ematen saiatu diren zenbait idazlariren adibide batzuk; esaterako, hor daukagu Espiritua izanen duzu irekiago, gutxiago nahasia eta freskoago (Pouvreau), bai eta berriagoak ere: Ez da horregatik gutxiago bitxia, hala ere, lerro zuzena ia batere ez agertzea animalien arkitekturan eta izadiarenean oro har (Juan Garzia).

Gehienetan, dena dela, gutxiagotasun hori adierazteko berdintasuna ukatzera jotzen dugu, edo antonimoaren areagotasuna seinalatzen dugu beste batzuetan. Hala, etxe bat beste bat baino โ€˜gutxiago garestiaโ€™ dela adierazteko, etxe hau ez da bestea bezain garestia edo etxe hau bestea baino merkeagoa da esan daiteke. Bigarren aukera hori ez da, ordea, beti egokia: guztiz pobreak diren pertsona biri buruz ez du zentzurik bata โ€˜bestea baino aberatsagoaโ€™ dela esateak.

Beste irtenbide bat ondoriozko egituraren bat erabiltzea da, ezezkoa hain zuzen: ez hainโ€ฆ

– Klima hau ez da hain beroa, gurearen aldean.

Baina, horrek ere ez du beti arazoa konpontzen, eta, beraz, ez da irtenbide guztiz egokia kasu guztietan. Adibidez, zientzia-arloan, klimatologiari buruzko testu tekniko batean, segur aski un clima menos cรกlido ez da izango klima ez hain beroa edo ez hura bezain beroa.

Bestalde, itzulpena are gehiago zailtzen da tartean beste elementuren bat sartzen bada. Adibidez, nola itzuli honelako esaldi bat:

– Espaรฑa es un paรญs cada vez menos democrรกtico.

Ez nekien nondik heldu esaldi horri, eta, proba bat egite aldera, itzultzaile neuronalean sartzea bururatu zitzaidan, eta emaitza hau eman zidan:

– Espainia gero eta herrialde demokratikoagoa da.

Ez, ez da hori noski emaitza zuzenaโ€ฆ, guztiz kontrakoa baizik.

Irtenbide bat bilatzen hasita, eta buruari buelta batzuk eman ondoren, niri hau otu zitzaidan (agian aukera erradikalegia da; ez dakit, zuek esango duzueโ€ฆ):

– Espainia gero eta herrialde ez-demokratikoagoa da.

Asegarria? Ez dakit, zuek ikusiโ€ฆ

Probatzeko, berriro ere, neuronalean sartu nuen sasiitzulpen hori, eta emaitza hau eman zidan:

– Espaรฑa es un paรญs cada vez mรกs no democrรกtico.

Ez, ez da bete-betekoa, jakina. Ez du gainditu nik โ€˜urrezko probaโ€™ deitzen dudana; alegia, itzulpena kontrako norabidean sartu neuronalean (eu-es bada, es-eu) eta jatorrizkoa ematen badu, itzulpen hori balekoa da niretzat.

Arazoa aztertzen hasita, konturatu naiz ezezkotasun horretan dagoela koska; izan ere, ez– horrek beste zentzu bat ematen dio esaldiari, hau da, kontrako muturrerantz doan joera bat zabaltzen du eta gainera tonu gogorregia ematen dio esaldiari. Izan ere, kasu horretan, jatorrizkoaren esanahia ez da Espainia ez dela herrialde ez-demokratiko bat, baizik eta, nolabait demokratikoa izaten jarraitzen duen arren, ez dakit, โ€˜demokraziatasunโ€™-maila apalagoa duela orain. Beste hitz batzuetan, demokratikoa da oraindik herrialde hori, baina ez lehen bezain demokratikoa.

Balizko itzulpen hori salbatzekotan, hor ulertu beharko genuke zerbait abstraktuagoa dela โ€˜ez-demokratikoโ€™ hori, โ€˜desdemokratikoโ€™(?) edo esango bagenu bezala (herrialde desdemokratikoak edo indemokratikoak, horrelakorik balego; ez dut uste oraingoz dagoenik), baina ez dakit horretarako prest gauden. Izan ere, zenbat eta modu abstraktuagoan ulertu, orduan eta baliagarriagoa izango litzateke nire proposamen hori: โ€˜ebakuntza ez-urgenteakโ€™โ€ฆ Ebakuntza horiek ez-urgenteagoak dira, beste batzuen aldean.

Bukatzeko, beste proba bat egin dut neuronalean, esapide ihartu batekin (ezezagun hitzarekin hain zuzen ere):

Baina, marratxoa eransten badiogu (ez-ezagun), hau da emaitza:

Bingo! ร‰l (no ella) es menos conocido que yo.

Eta, azkenik, urrezko proba eginda, hau da lortu dudan emaitza:

Tira, probatzen jarraitu beharko duguโ€ฆ

Feminismoari loturiko kontzeptuen bila

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Pasa den astean Amaia Astorbizak blog honetan jakinarazi zigun moduan, Leiho Morea sortu berri du Elhuyarrek. Usurbilen egin zuten tresna berriaren aurkezpena, urtarrilean, eta ordutik aukera dugu erabiltzaileok hiztegi bilaketak egiteko edo testu-bilduma kontsultatzeko. Feminismoari buruzko testuak biltzen ditu corpusak, askotariko iturrietan argitaratuak eta molde ezberdinetakoak: konparazio batera, saiakerak, gidak, erakundeek argitaraturiko protokolo eta txostenak, egunkari eta aldizkarietan argitaraturiko edukiak, podcastak eta jardunaldietan sorturiko materiala.

Terminoen definizioak eta kontzeptuak argitzen lagunduko digu tresna berriak, bai eta erabilera-eremuari begiratzeko ere. Azken urteetan feminismoari buruzko edukia ugaritu zaigun honetan, zer formatan eta zein euskarritan, noren eskutik etorri zaigun begiratzeko ere balio du Leiho Moreak. Nik neronek kronologiari erreparatu nahi izan diot. Hitz jakin batzuen bila aritu naiz ikusteko zer-nolako garapena izan ote duten denboran zehar, erabilera kronologikoa bistaratzeko modua ematen baitu grafiko baten bitartez.

Bilatutako hitzen artean sarrien erabili dena feminista hitza da, 9534 aldiz: 1997tik aurrerako testuetan ageri da, eta 2016tik aurrera nabarmen egin du urteko agerpen kopuruak gora. Gauza bera gertatu da feminismo hitzarekin ere (3987).

Patriarkal hitza dator segidan, 1565 aldiz: 1993-2015 bitartean, gehienez ere 20 agerraldi ditu urteko, eta gorantz egin zuen ordutik aurrera: 2018an, esaterako, 400 agerpenetik gora izan zituen. Sexismo hitza ere sarritan erabili da (603): 1993tik aurrera etengabeko erabilera izan du.

Androzentrismo hitza 88 aldiz zenbatu dut: 1988tik 1996ra, 20 aldiz ageri da, eta 2014tik aurrera, berriz, nabarmen igo da agerpen kopurua.

Ahizpatasun hitzak 127 agerraldi izan ditu: lehenengoa 1999an izan bazuen ere, gainerako guztiak 2016tik aurrerakoak izan dira. Genero-arrakala kontzeptuak 145 agerpen izan ditu, guztiak ere 2009tik aurrerakoak.

Corpusak erakusten du nola 2015etik aurrerako testuetan nabarmen igo den hainbat terminoren presentzia, hala nola queer (269 agerpen), intersekzionalitate (229), feminizidio (29), heteroarau (135), heteronormatibo (42), heteropatriarkatu (50) eta zisgenero (20). Ahalduntzea eta genero bitartasuna kontzeptuak berriagoak ditugu, 2020tik aurrerako testuetan ageri dira eta.

Testu motaren araberako erabilera ere ikus liteke. Esaterako, kontziliazio hitza 189 aldiz ageri da corpusean, eta horietatik hiru laurden Emakundek argitaraturiko dokumentazioan ageri dira.

Sinonimoak bilatuta ere emaitza interesgarriak ikus litezke. Esaterako, lesbiana hitzak 760 agerpen izan ditu eta bollera/bollerok, aldiz, 415. 1998an ageri da lesbiana lehenengoz, eta erabilera jarrai samarra du 2000ko eta 2010eko hamarkadetan. 2016tik aurrera gorantz egin du nabarmen. Bolleraren kasuan, berriz, 2002koa da lehen agerpena, baina hurrengo agerpena 2016koa da, eta ordutik aurrera erabili da, 2021etik aurrera batez ere.

Amaitzeko, adierazgarria da ikustea lesbofobia (28) eta transfobia (63) hitzak baino askoz ere lehenagotik erabiltzen dela homofobia hitza (133): lehenengo biak 2017tik aurrera ageri dira corpusean, eta hirugarrena, berriz, 2002tik aurrera.

Lagin txiki bat besterik ez dut ekarri hona, baina nahikoa da ikusteko hitz edo kontzeptu konkretuok noiz jarri diren boladan, zenbateko iraupena izan duen haien erabilerak eta zenbateko presentzia duten hausnarketa feministaren eremuan. Hautatutako hitz solte horiei erreparatuta ikus liteke, halaber, feminismoari buruzko testuak batez ere 2016tik aurrera argitaratu direla euskaraz. Sarritan, gainera, itzulpenen bitartez txertatu edota hedatu dira horiek gurean. Itzulpenak hausnarketa feministari loturiko terminologia zabaltzen izan duen eragina aztertzea, baina, beste baterako helburua izango da.

Bezperako koplak sinesmenari

Amaia Astobiza Uriarte

Kandelario lario
hatxari ura dario
errotari uruna
hauxe da guk behar duguna

[Ahaztu barik: Leiho Morea ireki dugu Elhuyarren, eta hortxe gaude, zuen begira.]

Irudipena dut aspaldi ez dudala hona etxeko konturik ekarri, eta horrexekin hasiko ditut Santa Ageda bezperako nire koplak, zeren gabon-tximurrean (ikus OEH), urte berriaren egunerokoari indarrez ekiteko azken jatordutxoa jada eginak ginela, semeak Batxi1-eko Euskararako idatzitako testu bat egokitu zitzaidan parean. Ez nuen harekin aparteko ezer egin behar, nire telefonotik inprimagailura bidali eta ja, baina horretan igaro nituen segundo gutxietan itzulpen automatikoaren usaina hartu nien ia nahigabean begiztatu nituen bizpahiru lerroei. Itzulpenarena, edo are okerrago: AA-gailuren batek sortutako testuarena (eta ยซare okerragoยป diot ez itzulpen automatikoaren erabilera oro gaitzesten dudalako โ€•ez baitutโ€• edo AA-tresnen guztiz kontrakoa naizelako โ€•ez bainaizโ€•, baizik eta irakasleak โ€•diรฑot nikโ€• testua berak eta euskaraz sortzeko eskatu ziolako). Amatasunaz arduratzen den neurona saldoa atoan martxan jarri zen, eta guztiak bat etorri ziren: semeak oporrak jaten, lotan, marrazten eta gitarra jotzen igaro zituen, etxerako lanak guztiz alde batera utzita, eta orain, azken orduan, ezin denera iritsi. Beraz, horixe aipatu nion, konplizitatea erakutsi nahian edo, ยซZer, zezenak harrapatu zaitu, ezta?ยป.Esan banion, esan nion! Hitz bat edo beste Elhuyarren begiratu zuela (txalo-txalo) baina gainerakoan osorik berak sortutako testua zela eta beharbada nik uste dudana baino hobeto idazten duela eta zin dagizut zure bizitzagatik nik egin dudala!

[Ene badatxue. Semearen hormona gazteek talka egin dute zure hormona xahar apurrekin udagoieneko araldian basoan topeka dabilen orein adar zabal parearen antzera, ez soilik azpimarra gorriek itsututa, baizik eta baita zure bizitzak harentzat nerabezaro gorri honetan zer balio gutxi duen ohartuta.]

Enpin, oraindik ere jarraitzen duela zin egiten eta hori berak idatzi duela berresten. Eta hara, beharbada egia da eta ni naiz errealitatea ikusi nahi ez duena; alegia, agian nik uste baino maila handiagoan โ€•eta duda barik AHTaren erabateko ezarpena baino askoz lasterragoโ€• ari dira gure burmuinak AAren sorkuntza bitxietara egokitzen eta nominalizazio-segida amaigabe horiek berezkotasunez sortzeko eta irensteko gaitasuna garatzen (arazoa ez baita soilik lexikoaren galera), ez beharbada nirea lako garun zahartzen hasietan eta zaharxeagoetan, jada oliorik-eta birjinenak ere nekez leunduko dituenetan, baina bai, bistan-edo da, neska-mutil kintopekoen neurona-sare bizi-bizietan. Zeren ez, ez da semea halako idazkeraren aurrean muturra okertzen ez duen bakarra; batetik eta bestetik iristen zaizkigun albiste, komunikatu eta jakinarazpen kolore orotako eta askotarikoetan ere gero eta sarriago irakurtzen ditugu antzekoak, eta hemen โ€• ez du inork โ€• zirkinik egiten.

Eta azken horrek etxetik apur bat ateratzeko eta bigarren koplara jauzi egiteko bidea eman dit. Nire inguruko herri-mugimenduetan, oraintsu arte pertsona bat edo bi arduratzen ziren besteek idatzitako testuak txukuntzeaz edo denen artean mahai gainean jarritako ideiekin idatzi polit bat taxutzeaz. Oso denbora gutxian, baina, aurretik testugintzari jaramonik egin ez dion jendea ere idatziak sortzen-edo hasi da (honaino bikain), hau da, handik eta hemendik bildutako gaztelaniazko testu-zatiak elkarren ondoan jartzen eta gero botoi honi edo hari emanda automatikoki itzultzen eta azken emaitza hori taldera bidaltzen eta esaten ยซHau idatzi dut, begiratu nahi baduzu ereยป. Begiratu nahi baduzue ere. Begiratu. Nahi baduzue. E!

Hirugarren kopla, eta honekin despedidea. Sinesten hasita nago sinesmen-kontua dela. Alegia, sinetsi egin nahi dugula botoi dontsu horrek mirariak egingo dituela eta lehen arazotzat jotzen ez genituen kontuak ere berak konponduko dizkigula (eta ez da arraroa, hedabideak ere mezu hori zabaltzen ari baitira lau haizeetara, dela aurretik kontatutako izugarrikerien ondoren ikus-entzuleen arimak nolabait goxatzeko, dela sareetan beita-xerkan gabiltzan tripazorritsuon gosea asetzeko). Arestian ez zuen inork zalantzan jartzen testuak norbaitek txukundu behar zituela (ez begiratu, baizik eta zuzendu, orraztu, apaindu), eta zeregin hori ez zen arazo bat, ezpada โ€•beti arineketan eta azken orduanโ€• egin beharreko urrats bat. Orain, ordea, ba omen dugu lehen arazo ez zen zera hori konponduko digun botoitxo bat, eta, beraz, denok aitortzen diogu geure buruari itzulpenak egiteko gaitasun berezkoa. Etxean punta-puntako labe bat jartzeak automatikoki okin edo gozogile edo chef aparteko bihurtuko bagintu bezala. Eta bai, beharbada hasieran horixe pentsatuko dugu, ยซze ondo, aurrerantzean ogi egin berria gosalduko dut eta opil gluten bako samurrak prestatuko ditutยป, baina gero zer, zenbat irauten digu poz horrek, sinesmen horrek? Alabaina, kontua da jatekoa geuk ahoratzen dugula eta berehala ohartzen garela argazkiko opil bi dimentsiokoaren zaporea eta gure hirukoarena ez direla berdinak eta hobe dugula pizzak beharbada bai gerok egitea baina gozo-kontuak adituen esku uztea edo gutxienik ere haien babespean egitea, eta guk itzulitakoa, berriz, besteek sufritzen dutela, non eta ez dugun jendaurrean irakurri behar, eta ai-ai-ai, orduan komeriak zenbanahi.

[Maitemintzea bezala ere bada pixka bat, ezta? Maitemin ero hori, badakizue, hormona guztiak dantzan eta neurona bizkorrenak ere lotan jartzen dituena. Zu artean ere ondo bizi zinen, ez zeneukan inorekin maitemintzeko beharrik, baina hara, beste hori parean azaldu zaizu eta matx egin duzue eta orain ez duzu bera bako bizitzarik irudikatzen; are gehiago, nola bizi ote zinen zu lehen bera gabe, orain hain ezinbesteko eta hain zeurezko sentitzen duzun huraxe gabe? Dena du ona, guztiz da akatsik gabea. Eta bakarren batek aitzakiaren bat seinalatuta ere, horixe eta ez besterik da zure egia, zure sinestea; mauka ederra aurkitu duzula, alegia.]

Badator azken eupada, Santa Agedako kopla-kantuan ohikoa den legez. Lehengoan Kike Amonarrizek azaldu zigunez, Souleymane Bachir Diagne filosofo senegaldarrak dio ยซItzulpen-lana hizkuntza-menpekotasunaren ondorioei emandako erantzunetako batยป dela. Bada, automatizazio gaizki erabilia dela-eta ยซitzulpen-lana [emaitza] hizkuntza-menpekotasunaren ondorio DAยป esan behar genuke orain maiz, eta nahiz eta guk gure borroketan ยซelkarbizitzaren eta aniztasunaren alde eta supremazismoen aurkaยป erabili nahi dugun, susmoa dut ez ote dugun dena txarto ulertu โ€•edo esplikatuโ€• eta ez ote garen ari lehenaren aurka eta bigarrenaren alde erabiltzen.

Eup!

Argudioa eta isuria

Manu Lรณpez Gaseni

Zientzietako diziplinetan duela mende batzuk egin zen bezala, hizkuntzen inguruko ikerketa eta jardunetan ere aspaldi samarrekoa da metodologia zientifikoa-edo aplikatzeko erabakia, gertakari objektibagarri eta neurgarriak jaso eta handik deskribapenak, teoriak eta abar eraikitzeko.

Gurera etorriz, lexikografiaren alorrean, esaterako, Azkuek, bere hiztegia osatzeko, idatzizko 150 bat iturriz gainera, objektibagarriak eta neurgarriak ez ziren prozedura batzuk erabili zituen, hala nola hainbat hiztuni galdetu eta haiengandik ahozko lekukotasunak jasotzea. Azkuek berak kontatu zuen hiztegiaren atarikoan (frantsesez ere, irakurgai): โ€œpromovรญ [en Bilbao] reuniones dominicales de honrados artesanos, bizkainos y guipuzkoanos en su mayorรญa, con algรบn nabarro que otro (โ€ฆ) Mรกs tarde pasรฉ dos temporadas de verano en San Sebastiรกn (โ€ฆ) Pasรฉ luego corta temporada en Otsagabia (โ€ฆ) Promovรญ a continuaciรณn tres nuevas reuniones: una en Bilbao [un baztanรฉs, un markinรฉs, un mondragonรฉs]. La segunda la formรฉ en Ligi [dos hablantes de suletino, dos del labortano, uno del roncalรฉs, un salacenco]. La tercera y รบltima fue la constituida en Bilbao por cinco personas: una anciana guernikesa, una roncalesa, un guipuzkoano, un labortano y un octogenario del valle de Orozkoโ€. Gaur eguneko ikuspuntutik, Azkueren jardunbide eta borondate ona gorabehera, prozeduran berean zein hiztunen hautaketan nolabaiteko sesgo edo isuria egon zela esango genuke.

Orotariko Euskal Hiztegia, aldiz, idatzizko 300etik gora lekukotasun idatzitan oinarritzen da, hau da, goian aipatutako ezaugarriak dituzten iturrietan. Hitzaurrean esaten denez: โ€œEste Diccionario trata, asimismo, de recopilar todas las palabras que han sido utilizadas en la tradiciรณn escrita o recogidas por los lexicรณgrafosโ€. Beraz, autoritatearen irizpidea nagusitzen da. Eta, orotariko hiztegi hura oinarri hartuta, hiztegi arauemaileak osatu dira, hala nola Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Eta, hala ere, โ€œrecogidas por los lexicรณgrafosโ€ horren bidez, ez digu ihes egin behar Azkuek eta aurreko lexikografoek egindako sesgo/isuriak ere berritzen dituela).

Metodologia โ€œberriaโ€ gurean ere aski errotua dagoelakoan, harrigarria egiten zait oraindik ikustea nola, argudio sendoaren ondoan, isuri motaren bat erabiltzen den zenbait eztabaidatan. Haietako bat aipatuko dut euskal isuri oso zabaldu baten adibidetzat, oraindik orain blog honetan berean agertua, hain zuzen ere zur/egur banaketari buruzkoa. Sarreraren egilea uste osokoa izan eta argudiaketa ona egin arren, une jakin batean isurian erortzen da (ete berdin egiten du erantzunetako baten egileak ere). Laburbilduta eta orokortuta hauxe da isuria: โ€œNire herrian halako edo halako esan izan da betidanikโ€, argudiorik pisuzkoen, ia lege balitz bezala.

Niri behintzat gogaikarria egiten zait, lerratua izateaz gain, askotan entzun behar izan dudalako (bereziki, oso gogoan dut Euskal Herri mailako elkarte bateko kideen arteko bazkalondoetan sarritan entzun izana, askotan bezala elkartzen gintuen zeregin nagusia albo batera utzi eta hizkuntza kontuak hizpide hartzen hasten direnean). Halako baieztapenak autoritate- eta berrespen-isurien artean kokatzen dira, eta, gure artean duen ezaugarriei erreparatuta, behin-behinean, jatortasunaren isuri izendatuko dut.

Ni neu ere ez nago libre, eta gerta daiteke nire hau ere isuri bat izatea (eta bidenabar txistezaleren bati ateraldi errazerako bidea ematea). Beste gai askorekin gertatzen zaidan bezala, nire argudioak indar askoz handiagoa izango luke argudiaketaren parte interesatua ez banintz, edo beste parte interesatuko batek aldeztuko balu (zuzenbide-terminologian ez naiz oso iaioa, Andres). Izan ere, jaiotzetiko-euskalkirik-gabeko-euskaldun horietako bat naiz ni eta, horrenbestez, ezinezkoa litzaidake โ€œnire herrian betidanikโ€ฆโ€ esaka hastea.

Beharra, edo errealitatea bera, gidari erabiliz, ni nagoen egoera berean zenbat hiztun dauden bila hasi naiz, eta esaldi bitxi bat aurkitu dut: โ€œGaur egun, euskaldunen % 36,3 euskaldun berriak dira, eta horrek eragina du euskaraz egiteko erraztasuneanโ€. Eta galdera batzuk sortu zaizkit: Horietako bat naiz ni, orduan? Baiezkoan, euskaldun berria betiko da euskaldun berri? Ezezkoan, zenbat urte behar dira euskaldun berria euskaldun huts bilakatzeko? (Soziolinguistikan ere ez naiz oso iaioa, Iรฑaki).

Euskal familietako hibridazioa ez da kontu berria, baina gaur egun inoiz baino hizkuntza-hibridazioaren eredu gehiago ditugu. Hipotesi gisa, eta daturik gabe, esango nuke euskara ikasi (behar izan) dutenek kontzientzia metalinguistiko handiagoa dutela, oro har, euskaldun zahar, jator eta petoek baino (eta horren adibide asko emango nituzke, indukzioz betiere). Eta erakunde guztiak halakoz beteta daude: teknikariak, itzultzaile eta interpreteak, zientzialariak, idazleak, kazetariak, irakasleak, euskaltzainak, osasun arloko langileakโ€ฆ herririk gabe, haiek ere hizkuntza egiten.

Norentzat itzultzen dugu?

Angel Erro

Abenduko zubian Maspalomasera joan nintzen, neguko hotzetik ihesean, baina, batez ere, neure txikian, euskal zinema sustatzera[1]. Bertara iritsi eta berehala ohartu naiz ez dudala maletara sartu oporralditxorako gordea nuen liburua. Larritu naiz. Gehienetan libururen bat edo beste eramaten dut ondoan, baina hondartzan ezinbestekoa dut. Zaharra dut sakelakoa, gainera, eta ezin dut eskuan luze erabili bateriak egun osoan iraunen badit. Inguruan bilatu arren, ez dut liburu denda edo kioskorik gertu lokalizatu. Lehen egunean, beraz, moldatu behar izan naiz hondartzan dagoen ikustekoarekin.

Bigarren egunerako, nire lagunak apalategi bat aurkitu du hotelaren harrera lekuan erdi ezkutaturik, non pilatzen diren aurreko bezeroek utzitako liburuak. Gogoberoturik, hurbildu naiz zer aurkituko. Liburu gehien-gehienak hainbat hizkuntza germanikotan idatzita daude, harritu nau ingelesez liburu gehiago ez egoteak, frantsesez liburu pare bat dago, eta espainolez beste pare bat: Alejo Carpentierren El siglo de las luces eleberriaren ale merke eta zatar argitaratua eta, bestetik, โ€•begitartea argitu zaitโ€• Miren Amurizak 2019an plazaratutako Basa eleberriaren gaztelaniazko itzulpena, 2021ean Consonni argitaletxean agertutakoa, Miren Agur Meabek itzulita. Horixe hartu dut, jakina. โ€œEuskaldun batena izanen zenโ€, esan diot lagunari, hura eskuan agertu natzaionean. Haren erantzunak pentsakor utzi nau: โ€œHobe hala ez balitzโ€, edo โ€œEz dago zertanโ€. Ez ditut hitz zehatzak gogoan. Edonola, hortik 5 zenbakidun txiringitora โ€•lehengo zazpigarreneraโ€• bidean gaudela, horixe izan dut buruan bueltaka. Norentzat itzultzen dugu? Norentzat itzultzen dugu euskal itzultzaileok, batez ere euskaratik erdarara aritzen garenean?[2]

Nire buruari egindako galderari erantzun nahian laster etorri zaizkit liburu honetan topatutakoak โ€•edo liburu honetan topatutakoek pentsarazitakoakโ€• laguntzera.

Esanen nuke itzultzaile guztiok galdera hori inkontzientetik maila kontzientera igaro izan dugula inoiz, erabaki zehatz baten aurrean, irakurle inplizitua bata izan ala bestea, edo nongoa irudikatzen dugun, konponbidea ezberdina denean. Erdaratik euskararakoetan adostasun handiagoa egon daiteke beharbada (euskaldungo irakurzalea homogeneoagoa datekeen heinean)[3]. Beste norabidean galduago gaudelakoan nago.

Espektro zabaleko erantzuerak eman daitezke, naski. Dena delako erdarafonia osoarentzat lanean ari zarela irudika dezakezu (gaztelaniaren kasuan 500 milioitik gora hiztun, etorkizunekoak aintzat hartu gabe). Baina zentzuzkoa dirudi balizko hartzaileak murrizteak. Noraino? Hor dago gakoa. Argitaletxearen irismena irizpide har daiteke. Norberaren nora nahia ere ezin da gutxietsi: burua non kokatua duzun. Nik inoiz, itzuli beharreko egilea bizirik baldin badago eta elebiduna baldin bada bereziki, pentsatu izan dut berarentzat ari naizela itzultzen esklusiban, hark zer iritziko[4]. Guztiarekin ere, esanen nuke aukera sorta handia bi multzo nagusitan banatzen ahal direla: Euskal Herriko erdaldunentzat ari zaren ala atzerriko erdaldunentzat. Bateko ala besteko froga harria, niretzat, ama hitza nola ematen den: madre, mamรก, ama (amรก?)โ€ฆ Erabakia ez da neutroa, jatorrizkoan euskaraz aritzen den (edo guk euskaraz irakurtzen diogun) pertsonaia, bat-batean, gaztelaniaz diharduen (edo euskaraz jardutea erabaki duen) euskotar bihurtu dugu, berez euskalduna izan ala euskara dekoratiboa darabilen erdalduna.

Consonniko liburuak โ€•itzul gaitezen hondartzaraโ€• hausnar honetan harrapatu nau eta, behin irakurtzen hasita, egiaztatu dut ez dudala nire orain arteko eskemak erraz aplikatzerik. Bertan, esaterako, euskarazko ama ama da erdarazkoan, are osaba ere osaba (โ€œEscucha, amaโ€ฆ โ€•la abordaโ€•. Tenemos que hablar sobre osabaโ€, 65. or.). Baina ezin da berez esan Euskal Herritik kanpoko irakurleengan pentsatua ez dagoenik, alde batetik, edizioak glosario bat dakarrelako testuko euskarazko hitzen gaineko azalpena emanez (haien artean, ama eta osaba, jakina, baina baita txoko[5] ere), eta, bestetik, argitaletxea gure mugetatik kanpo erruz zabaltzen delako. Bakarrik ikustea dago, nik non topatu dudan alde batea utzita, liburu honek zenbat iruzkin lortu dituen Goodreads edo Babelio irakurleen plataformetan, besteak beste; gehienak erdaraz, zer esanik ez. Haietako batzuek itzulpenaren hizkuntza eta estiloa goraipatzen dute:

โ€œExcelente tambiรฉn la traducciรณn, que sin poder entender el texto original, usa un lenguaje riquรญsimo, sin caer nunca en lo pretencioso (โ€ฆ)โ€. Juanma Moriches.

โ€œLa traducciรณ molt bรฉ fetaโ€. Nรบria.

โ€œPrimero de todo: GRANDE LA TRADUCCIร“N. LA TRADUCTORA HA HECHO UN TRABAJO INCREIBLEโ€. Catastroleer.

Einaudi argitaletxean, Giulio Einaudi argitalariaren beraren ardurapean, Scrittori tradutti da scrittori (Idazleek itzulitako idazleak) izeneko bilduma elebiduna[6] sortu zen 1983an; izenak berak ongi adierazten du proiektua zertan zetzan. Miren Agur Meaberen itzulpen lan hau ezingo da bilduma horretan sartu, 2000an bertan behera utzi baitzuten. Baina, zalantzarik (eta lotsarik) gabe, idazle batek egindako itzulpena da. Meabek hizkuntzarekin duen trebetasuna maiz izan da goraipatua. Bereziki dut gogoan Hasier Etxeberria zenak, Kristalezko begia liburuaren harira, esandakoa: โ€œJoria da oso Meaberen prosa, hitz ezezagunez hornitua (garramu, karan, zarakar, ekortu, muker, tuntuxโ€ฆ) eta baita aspaldi entzun gabekoekin ere (parpail, lasta, saroiโ€ฆ). Damu naiz liburuaren hastapenetik den-denak ez apuntatu izana, denek ala denek baitakarte halako edertasun lexikal sinestezin bat: irakurketaren ulermenik ez dute eragozten, baina urre pinportaz betetzen dituzte orrialdeak. Iduri du Meabek erabiliko ez balitu, betirako galduta geratuko liratekeela hitz eder guztiok: ataza, zedendu, iruntzi, tril eginโ€ฆโ€. Berehala erreparatu diot erronka bera jarri diola bere buruari erdaraz ere, horrek atrebentziaren bat hartzera eraman badu ere. Adibide gutxi batzuk bildu ditut:

Basa (Consonni, 2021)Basa (Elkar, 2019)
Karmele friega mientras Sabina atiende al informativo con la gata gris en su regazo. ยกMisintxu! (โ€ฆ). Siempre se dirige por el mismo nombre a los michos de la casa. Por mucho que los nietos se empeรฑen en bautizarlos con apodos particulares, ella recurre a una nomenclatura genรฉrica para distinguir a los hijuelos (sic) de cada camada, salvo en el caso de los perros y de sus propios pequeรฑos: la especie en sรญ y su rasgo mรกs destacado. De ahรญ el burro bizco y gallo rubio, la oveja calva y la vaca pintaโ€ฆ (39. or.)Karmele harrikoa egiten eta Sabina, katu nabarra altzoan duela, albistegiari adi. Misiรฑo! (…). Halaxe zuzendu izan baitzaie etxeko katu denei; lantzean biloba bat deitura partikularrak ipintzearekin tematu arren, izendapen sistema generikoa erabili izan du beti jaiotza batetik gorako sabelaldietako kumeak bereizteko (txakurrak eta seme-alabak salbu): animaliaren deitura gehi ezaugarririk nabarmenena. Hortik katu nabarra eta oilo zuria, ardi herrena eta behi pinttanoa… (29. or.)  
Ya en el prado, se baja las bragas con premura y, al acuclillarse sobre el rocรญo, siente el cosquilleo de la hierba en la vulva, las salpicaduras en los tobillos, el efluvio de su orina en el aire. Un placer ancestral de animal libre, indรณmito, salvaje. Y estรก sacudiรฉndose las รบltimas gotas cuando ve al perro perseguir un corzo (48. or.)Kuleroa arrapataka jaitsi eta garotzan makurtu orduko igarri ditu aluan belar punten kilimak; zipriztinak orkatiletan, lurruna, hustasunaโ€ฆ Plazera. Eta azken tantatxoak astinduta zutuntzear dagoela, non begiztatu duen txakurra orkatz baten atzetik arin-arinka (38. or.)
Le limpia el bajo vientre, las ingles, la entrepierna (โ€ฆ). Le embute un calzoncillo (51. or.)Garbitu dio hankartea (โ€ฆ). Galtzontziloak jarri dizkio (41. or.)
Y se fue hasta la tejavana (56. or.)Eta etxolarantz abiatu zen (45. or.)
ยฟTonterรญas dices? โ€“le da un puรฑetazo a la mesaโ€“. Si pudieseis, me pondrรญais no un timbre, sino un cencerro para controlarme. Pero yo no soy una cabra aรฑosa, despistada en los riscos. Yo soy vuestra madre. ยฟMe oyes? (66. or.)Lelokeriak esan duzu? โ€“jo du ukabilarekin mahaianโ€“. Tinbrea ez eze, arrena ere ipiniko zenidakete zuek kontrolpean edukitzeko! Baina ni ez naiz sasiko ahuntz zaharra! Ni zuen ama naiz! Entzun duzu? (56. or.)

Norentzat itzultzen dugun galderari ematen ahal zaizkion erantzun posibleen artean ahaztu zait โ€œnorberarentzatโ€ proposatzea. Ausarkeria litzateke esatea idazle ez duen hizkuntzan Meabe izan litekeen idazlea ezagutu edo barrundatzeko irrikak gidatu duela itzulpena? Arrosa koloreko liburua etzaulkian utzi eta uretara abiatzen ari naizela, hori dut pentsuan, ez ote dudan nik ere, batez ere gaztelaniara itzuli ditudan poema liburuen bidez, gauza bera egin nahi izan. Eta ez dakit harrotzen nauen.

Hortik egun batzuetara, lagunak harrapatu nau Basa maletara sartzen. Kargu hartu dit hurrengo bezero behartsu batentzat ez uzteagatik apalean. โ€œApaltasuna erakutsi dit liburuak, eta gorde nahi dutโ€, esan behar nion, baina, horren ordez, โ€œartikulu baterako balia dezakedala uste dutโ€ bota diot. Etsi du, baita galtzontzillo zikinen artean El siglo de las luces ezkutatzen ikusi nauenean ere.


[1] Bigarren aukera Bizkaiko mojen komentu bat zen, Los domingos filmagatik, baina ez zegoen tokirik, hain indartsu jo du azken boladan sukar erlijiosoak.

[2] Nago blog honetan gehiago begiratzen diogula euskararen eta erdara baten arteko itzulpenen norabideetako bati. Besteak ere eskatzen du, agian beste izen bat beharko lukeen arren, euskal itzultzaile bat.

[3] Besterik ezean, amona inplizitura jo dezakegu beti; horrela deitzen diot nik maiz topatu dudan itzulpen aholku aski zabaldu bati. Lehenengoz adiskide bati aditu nion: Itzulpen enpresa batean tarte batez lan egin zuen, eta, zerbait euskaraz nola eman dudatan ibiliz gero, bertako arduradunak beti esaten omen zien โ€œpentsatu hau nola esango lukeen zure amonakโ€, itzulgaia denik eta teknikoena izanda ere eta, jakina, norberaren amonak euskaraz ote zekien galdetu gabe. Cf. https://www.berria.eus/iritzia/jira/amona-inplizitua_1017808_102.html

[4] Esperientziak erakutsi didanez, jarrera zentzuzkoena da, batez ere zuzenketa faserik tartean badago; bestela, berak atzera botako baitizkit โ€œbere erdaranโ€ ez dauden hitz, aditz, esamoldeak, nahiz eta nirean bai egon edo literatur erabilpen zabala eduki.

[5] Azken kasu hau bitxia da oso, gero ikusi ahal izan dudanez, Amurizak soziedade mailegua erabiltzen baitu jatorrizkoan (โ€œSoziedade batean harrapatzen nauzu, lankide baten urtebetetzeaโ€ฆโ€ (57. or.) : โ€œMe pilllas en el txoko. Es el cumpleaรฑos de un colegaโ€ฆโ€ (67. or.).

[6] Dena den, bildumak izan zituen 82 liburuetatik 12 hirueledunak izan ziren, itzultzaile-idazlea italieraduna ez zenean. Kasu, Paul Valรฉryk  egindako Virgilioren Bukoliken frantsezko bertsioari, jatorrizkoaz gain, italierazko itzulpena ere gehitzen zaio.

Juan Pedrorenak (II): eskaini

Fernando Rey Escalera

Blog honetan egin nuen azken artikuluari โ€œJuan Pedrorenakโ€ izenburuari jarri nion, Jon Etxegarai Agara gure lankide zenaren ohoretan, hark erakutsitakoetatik tiraka sailtxo bat egiteko asmotan.

Aurrekoan esan nuenez, Juan Pedrok gauza asko erakutsi zizkidan, eta oso gogoan ditut berak niri eta beste batzuei esandakoak. Azken bi hilabeteotan, gainera, buruan bueltaka dabilzkit kalko okerrak, horri buruzko ikastarotxo bat eskatu baitidate. Nahi gabe ere, oharkabean, kalko okerrei buruzko gogoeta etengabean ari naiz egun hauetan, adibide-ehizan, eta horrekin batera etorri zait blog honetarako enkargua.

Horregatik erabaki dut โ€œeskainiโ€ aditzaren kalko okerra hartzea hizpide.

Kalko oker horren kontrako borrokan, oroimenak huts egiten ez badit, Mikel Taberna lankidea ere aritzen zen. Uste dut Mikeli ere aditu niola noizbait ere horri buruzko zerbait.

Esaten zidan Jonek: Zergatik erraten ditek โ€œhitzaldi bat eskaini zuelaโ€? Galdetu zian hasieran hizlariak jendeak aditu nahi ote zuen? Ez. Ez zian deus eskaini. Eman egin zian hitzaldia.

Joan zen mendean Joni hori aditu nion arte behin ere erreparatu gabe nengoen. Baina arrazoi zuen, jakina. Eta begi-bistakoa da gaztelaniatik hartutako kalko okerra dela, gaztelania ustez dotorean aski normala baita esatea norbaitek โ€œofreciรณ una charlaโ€.

Kalkoak arrakasta izan du, eta berehalaxe aurkitu ditut halako adibideak:

Rich Bakerrek Master Industrialekolehen mailako ikasleentzat ponentzia bat eskaini zuen, โ€œMakinen Diseinu, Kalkulu eta Egiaztapenaโ€ enbor ikasgaiaren barne. (Mondragon Unibertsitatea)

Tumaker enpresak hitzaldi bat eskaini zien Industriako Fabrikazio Gehigarriko Masterreko ikasleei. (Mondragon Unibertsitatea)

Larrazabalgo hitzaldia, baita Larrazabalgo otordua izenez ere ezaguna, 1893ko ekainaren 3an Sabin Arana Goirik garai hartan Bilbotik hurbil zegoen Begoรฑako Larrazabal baserri-txakolindegian eskaini zuen hitzaldi bat izan zen. (Wikipedia)

Biziolak lehen aldiz hitzaldi bat eskaini zuen atzo Aiora Zabalaren โ€œNatura Gure Eskuโ€ liburuaren aurkezpenarekin. (Goierri irrati telebista)

Maiatzaren 10ean Silvia Federicik hitzaldi bat eskaini zuen museoan. (erran.eus)

Motorrak berotzen joateko, gaur goizean adineko pertsonei zuzenduriko hitzaldi bat eskaini dute osasun zentroko kideek zinean. (Alegiako Udala)

Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoak hitzaldi berri bat eskaini zuen aurreko ostegun arratsaldean. (Modraberri)

Irailaren 26an, Zumarragan, adinkeriari buruzko hitzaldi bat eskaini zen, Zumarragako Adineko Pertsonen Astearen egitarauaren barruan (irailaren 25etik urriaren 1era ospatuko da). (euskadi.eus)

James Randi magoak, eszeptizismoaren eta zabalkundearen arloko aditu ospetsuetako batek, Labpsico bisitatu eta hitzaldi bat eskaini du Deustun. (Deustuko Unibertsitatea)

Hernaniko alkateak Hernani Burujabe proiektuaren inguruko hitzaldi bat eskaini du EHUko udako ikastaroetan. (Hernaniko Udala)

Orkestrako zuzendari orokorra den Iรฑigo Alberdik hitzaldi bat eskaini du “Fรณrum Europa. Tribuna Euskadi”. (Euskadiko Orkestra. Basque National Orchestra)

Eskarne Lopetegi Zalakain filologoak INGURA euskara on line ikas-plataformari buruzko hitzaldi bat eskaini du euskara irakasteko 2025-2026 ikastaroaren irekieran. (Euskarabidea. Nafarroako Gobernua)

Patricia Viscarret mendizaleak hitzaldi bat eskaini du Karakorum mendiari buruz. (NUP)

โ€ฆCarmen Muรฑoz Regueras Ramon Bajo ikastetxe publikoko maistra, hitzaldi bat eskaini zuena. Parte hartu zuten ere Haizea Domingo Bilbao eta Rakel Gamito Gรณmez ikasleekโ€ฆ (Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria)

Itzultzaile neuronalak ere kalko oker hori zabaltzen laguntzen ari dira, Adimen Artifizialak dituen arriskuen erakusgarri. Begiratu besterik ez dago โ€œEl profesor universitario ofreciรณ una charla a 30 alumnos de ingenierรญaโ€ esaldia nola ematen duten.

Itzultzaile neuronala:
Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskaini zien ingeniaritzako 30 ikasleri

Elia:
Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskaini zien ingeniaritzako 30 ikasleri

Traslator (Google):
Unibertsitateko irakasleak 30 ingeniaritza ikasleri hitzaldia eman zien

Corpusetan begiratuz gero ere, asko dira halako adibideak. Txikikeria da, jakina, baina halako ale asko sartzen ari zaizkigu euskaran, eta, obsesiorik gabe ere, aurre egin beharko diegu. Ederki dakigu kalko batzuk egokiak direla eta tokia izanen dutela noizbait ere gure hizkuntzan. Beste batzuk, aldiz, ez dira ez egokiak ez beharrezkoak. Euskara kalko okerrez betetzen ari zaigu egoera diglosikoaren ondorioz. Oreka zailean egin beharko dugu aurrera: auzo-erdaren ekarpenak onartu eta integratu, baina haien mendeko bihurtu gabe.

EIMAren Kalko Okerrak liburuan ez dut aurkitu kalko honi buruzko aipamenik. Eta artikulu hau bukatzen ari nintzela, azken bilaketa egin, eta hara, ustekabea, EBEk bai, jaso du. Ez dakit noiz sartu zuten, baina honela dio Euskara Batuaren Eskuliburuak:

eskaini
Erdararen kalkoz โ€”es: ofrecer, fr: offrirโ€”, ez dagokion adiera ematen zaio batzuetan. Egoki da esateaย ardoa eskaini, bertso bat eskaini, laguntza eskaini…; baina prentsaurrekoa, hitzaldia, kontzertua eskaini eta gisakoak ez dira egokiak (> prentsaurrekoa, hitzaldia, kontzertua eman, egin, jo…).

Itzultzaile-interpreteak eta euskararen normalizazioa (I)

Lamia Filali-Mouncef Lazkano eta Patricia Jorge Kuartango

Euskararen normalizazioa gure gizarteko herritarrok bizitzako eremu orotan euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erosotasunez aritzera heltzeko gizarte-aldaketa gisa definitu daiteke, bigarren Euskaraldiak aldarrikatzen zuen bezala[1]. Hau irakurtzen gabiltzan guztiok ondotxo dakigu, ordea, etorkizun bizigarriago eta lasaiago hori eraikitzea zaila dela; kontraesanez, zalantzan jartzez eta oldarkeriaz betetako prozesua izan daitekeela.

Neurri batean, behintzat, gure hizkuntzari bizi berri bat emateko marko instituzional bat eskaintzen du egun indarrean dagoen Hizkuntza Politika eta Plangintzak (aurrerantzean, HPP), nahiz eta argi dagoen, batetik, alde izugarria dagoela marko instituzional batzuen eta besteen artean, lurraldea zein den, eta, bestetik, marko hori zein berau aurrera eramateko baliabideak labur geratzen direla.

Baina hizkuntza bat normalizatzea HPP instituzional bat izatea baino prozesu askoz zabalagoa eta konplexuagoa da, izatez, eta administrazio, teknikari eta aholkularitza bakan batzuen inplikazioa baino dezente gehiago eskatzen du, edozein aldaketa sozialek bezalaxe.

Prozesu hori modu planifikatuan egiteko martxan jarritako tresna inportante bat euskara-planak dira. Gizarte zabalarentzat ezezagunak diren arren, genero- edo ingurumen-planek bezainbesteko zeharkakotasuna dute edo izan beharko lukete, eta hizkuntz eskakizunetatik haratago doaz, herritar gehienak nagusiki horretan fijatzen badira ere.

Euskara-planen bueltan daude antolatuta, besteak beste, erakunde publikoetan zein enpresetan zehar barreiatutako euskara-zerbitzuak eta euskara-batzordeak, barne- zein kanpo-kontratazio formetan. Ezin dugu ahaztu plan horien anbizioa, finean, mikrotestuinguru jakin batean aldaketa bat burutzea dela: elkarte batean, enpresa batean, erakunde bateko sail bateanโ€ฆ Alegia: berrogei urte daramagu plangintzaldiro helburu txiki egingarri batzuk finkatzen eta helburu horien jarraipena egiten, aldaketa gradual batean murgilduta, EiTBn, Osakidetzan eta Administrazioetan, bai, baina baita Eroskin, Mutualian edota Ekonomisten Elkargoan ere.

Planei esker, komunitatearentzako arnasgune berriak urratzeko bide bilakatzen da eguneroko hainbat ekintza. Normalizazio-ekintza soil horiek egiten dituena teknikaria, itzultzaile-interpretea zein beste edozein langile izan, prozesu beraren parte dira: errotulu batzuk itzuli edo berrikusi; hizkuntza-irizpideak indarrean jarri; astean bazkalordu batean euskaraz arituko direla adostea langileek; hitzaldi baterako interpretearen presentzia negoziatu, hizlariak euskaraz egiteko aukera izan dezan; aplikazio bat ganoraz itzuli ahal izateko, testuinguruari buruzko azalpenak exijitu; euskara-klaseetara joan, euskara teknikoko tailerretara, mintza-praktikara, astean 3 orduz; Excel euskaraz erabiltzen ikasi…

Gezurra badirudi ere, ez diogu askotan erreparatzen jende askok egunero prozesu hori hezurmamitzeko egiten duen lanari, modu planifikatuan 40 urtez martxan daramana. Gaude euskalgintzako eragileok ere, neurri handi batean, ahaztu egin dugula zein herri-giharretatik gatozen, eta euskararen normalizazioa martxan den aldaketa sozial batekin lotu baino, gero eta gehiago erakundeen eta sektore profesional baten zeregin gisa identifikatzen dugula. Hots, garai batean herritar askok erakundeak eta enpresa handi, ertain zein establezimendu txikiak euskalduntzeko eragile gisa ikusten zuten euren burua. Hala izaten jarraitzen al du? Gutako zenbat bizkaitar joan da abenduaren 3an Bilbon deituriko manifestaziora? Zenbat joango gara abenduaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak deitutakora?

Gauzak horrela, zein da eta zein izan beharko litzateke itzultzaile-interpreteon rola ekosistema horretan? Zer leku du gure lanbideak HPPan? Eta normalizazioan, oro har? Guk kudeatzen ditugu gure lanbideari dagozkionak, ala kudeatu egiten dizkigute? Behar besteko presentzia daukagu erabaki-esparruetan? Inplikatu egiten gara, ala bertan-goxo gaude?

Gure ustez, horri guztiari buruzko gogoeta egitea mesedegarria litzateke; are gehiago, ikusita azken urteotan zelan eta zein azkar aldatzen ari den dena (sektorearen zaurgarritasuna, egoera soziolinguistikoa, adimen artifiziala, euskararen aurkako oldarraldi judiziala, hizkuntza-aniztasunaren galera…). Gauza asko hausnarrerako, eta leku gutxi, lerrootan.


[1] Dena dela, jakin badakigu tradizioz tradizio ezberdin kontzeptualizatu izan dela normalizazioa. Marko anglofonoan, adibidez, plangintza eta politika gero eta hurbilago daudela iritzita, Hizkuntza Politika eta Plangintzaz hitz egiten hasi ziren (Larrinaga, 2019: 38). Esaterako, Larrinagak bere tesian (2019) Thomas Ricentoren kontzeptualizazioak gure testuingurura egokitu zituela esan daiteke, eta euskararen behetik gorako politikaren garrantziaz aritu zela. Era berean, berriki Beitiak (2025) euskararen normalizazioa kontzeptualizatzeko egon diren modu ezberdinak (hizkuntza-kulturak) eta tentsioak oso era interesgarrian laburbildu ditu, bakoitzak zer emaitza ekarri duen azalduz.

Larrinaga, A. (2019). Euskal telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuinguruan [Euskal Herriko Unibertsitatea]. https://dialnet.unirioja.es/servlet/tesis?codigo=223629.

Beitia, I. (2025). Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa: Lautadako Kuadrillako Kasua [Euskal Herriko Unibertsitateko gordailuan].