Politika transbertsala

Maite Imaz Leunda

Orain dela gutxi egin diguten kontsulta baterako proposatu dugun erantzuna da politika transbertsala.

Administrazio-unitate batek berari dagokion jarduera-eremu jakinetik haratago jardunez, beste hainbat eremurengan eragina duten politikak garatzerakoan esaten da politika transbertsala egiten ari dela. Ez da zeharkako (zuzena edo aurrez aurrekoa ez den norabidean, edo zeharbidez egiten den) politika, arloartekoa baizik, Xabier Aristegietak foro honetan bertan adierazi zuenez.

Generoaren gaia dela eta, transversalidad de genero edo transversalització de gènere, katalanez, Cercaterm Kataluniako banku terminologikoaren sarrera honetan ikus daitekeenez, erabiltzen dira ingelesaren gender mainstreaming terminoaren ordain gisa. Gizonen eta emakumeen berdintasuna arlo guztiei dagokien zerbait denez, berdintasunaren aldeko politika arlo guztietan aplikatu beharreko zerbait dela adierazten da transbertsalitatea erabitzen denean.

transversalitat

Hauteskunde-kanpainan zehar partidu batzuk transbertsalak direla edo politika transbertsalak defenditzen dituztela ere entzungo dugu, ezkerraren eta eskuinaren bereizketa tradizionala alde batera utzi, eta bateko zein besteko joerak biltzen dituztela adierazi nahian edo.

Cabe resaltar que la noción de transversal también se emplea en el ámbito de la política. El transversalismo constituye una corriente que propone trascender la división entre derecha e izquierda, apostando por una nueva ideología que busca no vincularse con las ideas políticas preconcebidas.

Un movimiento político transversal, por lo tanto, incorpora tendencias de derecha y de izquierda en su propia plataforma ya que dice defender aquello que es más beneficioso para la sociedad en su totalidad, sin importar el origen ideológico de las propuestas.

http://definicion.de/transversal/#ixzz4B4RLgY2z

Gure ustez alderdi politiko horiek ez dira zeharkakoak, ez arloartekoak ere, transbertsalak baizik.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ez du transbertsal jasotzen; Elhuyar hiztegiak bai, ekonomia-  eta politika-arloan, zeharkakoren sinonimo gisa, baina, zeharkako anbiguoa gertatzen da, polisemikoa da eta adiera posible bat baino dituenean, ulertzeko arazoak eragin ditzake. Zeharkako politika erabiltzen badugu, zer ari gara esaten?

zeharkako

2 Replies to “Politika transbertsala”

  1. Eta nola emango zenukete “gender mainstreaming” behingoagatik espainolari beha egon gabe?

    Atsegin dut

  2. Generoaren transbertsalitateari buruz kontuan izan behar da gaztelaniaz ere eztabaidagarria dela “transversal” erabiltzea “mainstreaming” itzultzeko. Alba Alonso eta Arantxa Elizondoren arabera (EHUko Berdintasun Masterra): “mainstream hitzak joera nagusi esan nahi du. Hortaz, mainstreaming kontzeptuak gaia politika publikoen erdigunean (eta ez bazterretan) kokatuz ziurtatu nahi du emakume eta gizonen berdintasunaren garrantzia. Transbertsalitatea itzulpen mugatua da: nahiz eta behar bezala islatu genero-ikuspegia erakundeen jardun orokorrean horizontalki txertatzearen adiera, ez du barne hartzen auzi hori korronte politiko nagusian txertatzeari buruzkoa”.

    Atsegin dut

Erantzunak itxita daude.