Izan gaitezen “belarriprest”

Amaia Lasheras Perez

Atzo bildu genituen aurtengo Euskaraldirako txapak. Nik ahobiziarena hartu nuen; nirekin joan zen lagunak, berriz, belarriprestena. Txapak partitzen ari zen lagunak harrituta begiratu zion, eta โ€œzu, belarriprest?โ€ galdetu zion. Azalpena ezin politagoa iduritu zitzaidan.

Lagun hori euskaldun zaharra da, ikasketa guziak euskaraz egin ditu, eta, bizitzaren ehuneko handienean, euskaraz bizi da: familian, herrian, lagunartean, laneanโ€ฆ Berak dio euskaraz ongi-ongi moldatzen ez diren horientzat bideratu nahi duela bere belarriprestutasuna. Suposatzen da ezen Euskaraldian โ€œrolโ€ hori hartzen duena euskarazko solasaldiak ulertzeko gai dela, baina zailtasunak dituela ideiak adierazteko; hala, gonbidapena egiten digu berarekin euskaraz egiteko. Denok dakigu euskara menderatzen ez duten pertsonek (berdin dio deus ez jakiteak nahiz ulermen maila polita izateak) ez dutela inolako arazorik inguru euskaldunetan mugitzeko, gainerako guztiok gaztelaniaz edo frantsesez ere badakigulako. Beraz, ez dute inoiz beren burua egiatan bortxatua sumatzen ikasteko edo dakiten hori praktikatzeko. Eta, hortaz, beharbada, zaila dute belarriprestetik ahobizira salto ematea, gibelean arrazoi hagitz indartsuak ez badaude, behintzat: seme-alabak, lan-kontuak, euskararekiko konpromiso hagitz handiaโ€ฆ

Egoera hori iraultzen laguntzea da nire lagunaren asmoa; alegia, euskaraz egitera ausartzen ez diren lagun horiei erran nahi die bera han dagoela, prest, euskaraz erran nahi dutena entzuteko. Ez du axola zenbat denbora kostatzen zaien ideia bat adieraztea, akatsak egiten dituztenโ€ฆ Hantxe egon nahi du berak, pertsona horiek euskaraz lasaitasun osoz mintza daitezen.

Zer pentsatu handia eman zidan horrek. Egia erran, pazientzia ttikiko pertsona naiz ni, eta aitortu behar dut urduritzen naizela ondokoa euskaraz ezinean ari denean. Tentazioa izaten dut lagun horri esaldia neuk bukatzeko (gaztelaniaz ere gertatzen zait, ez uste). Horri nire deformazio profesionala gehitu behar diot. Zuzentzailea izanda, edozein pertsona hitz egiten ari dela, alarma bat pizten zait buruaren barruan akats bat harrapatzen dudan bakoitzean. Ezin dut saihestu. Tentsio batean bizi naiz beti, zuzentzaile sena ezin baitut โ€œitzaliโ€. Beraz, euskaraz ongi moldatzen ez den pertsona batekin ari naizenean, izerditan hasten naiz, bihotza bizkortu egiten zait, angustia-puntu bat ere sumatzen dutโ€ฆ Baina, ongi hezitako neska naizenez, itxurak egiten saiatzen naiz: irribarre egiten dut, buruarekin baiezko keinua egin, eta parean dudan pertsona hori euskaraz segitzera animatzen dut, jakina! Penak goikoan gordetzen ditut horrelakoetan.

Euskaraldiak egiten digun proposamena konponbide polita izan daiteke euskadunok behin eta berriz erdarara makur ez gaitezen, ezta? Zuk, erdaraz, bai, baina nik, euskaraz. Bide batez โ€œeuskarazko hartzaileaโ€ den pertsonak esposizio handiagoa izanen du eta, horrenbertzez, hobetzeko aukera, beharbada noizbait ahobizi izateraino. Hala ere, nik uste dut asmo on horrek porrot egiten duela, eta ni neu ere horren erruduna izaten naiz. Hizkuntzak komunikatzeko tresnak dira, hotz-hotzean hartuta behintzat. Ikerlari batzuek diote egunean 20.000 hitz inguru erabiltzen ditugula eta 30.000 jaso. Banaz bertze, erne pasatzen dugun egunaren zatiaren % 70 pasatzen omen dugu komunikatzen. Hala, argi dago gure eguneroko energiaren ehuneko handi samar bat horretara bideratu beharko dugula. Gizakiak garen heinean, eskuragarri dugun energia ahalik eta hobekien kudeatzen saiatzen gara, oharkabean bada ere. Horrek ondorio zuzena dakar: ekintza bakoitzean ahalik eta energia guttien gastatzea. Hala funtzionatzen omen dugu.

Horrek azalduko luke zergatik kostatzen zaion horrenbertze euskara ongi menderatzen ez duen hiztun bati euskaraz egitea (solasaldiak luze joz gero, behintzat) baldin eta badaki parean duenak berak ongi dakien hizkuntza batean ulertu behar diola. Biziraupen-ekonomia da, lagunok! Eta, gainera, bi noranzkoko bidea da hori. Izan ere, mezua jasotzen ari dena ere ahalegin bat egiten ari da mezu โ€œezperfektuโ€ hori hartzeko. Hala, bizpahiru minutu pasatu eta gero, burmuinak traizioa egiten dio eta erdaraz hasiko da, energia aurrezteko.

Dena den, dei bat egin nahi dizuet (nire buruari ere bai). Beste batean euskaraz ongi-ongi moldatzen ez den lagun batekin solasean aritzen garenean, har dezagun belarriprest izateko jarrera eskuzabal hori. Eskain ditzagun gure denbora eta gure pazientzia pertsona hori euskaraz mintza dadin, askatasunez, epaitua sentitu gabe. Jar dezagun arreta edukian, eta ahantz gaitezen formaz. Itzal dezagun barruan daramagun zuzentzailea. Parean dugun laguna ongietorria senti dadila euskararen unibertsoan, etxean balego bezala. Sentiaraz diezaiogun gai dela euskaraz komunikatzeko. Egin diezaiogun kontra energia aurrezteko barne-bulkadari. Eta, gero, zoriondu dezagun gure burua ere egindako ahaleginarengatik.

Iya guriak egin du: hitanoa arnasestuka

Xabier Olarra

Horixe da Badihardugu elkarteak egindako inkesta batetik atera duten ondorioa. 4.000 herritarrek baino gehiagok erantzun dute inkesta, eta inkestaren egileek diotenez, argazkia ez da ona:

โ€œGehienek nahiko egoera eskasean ikusten duteโ€. โ€œHerririk euskaldunenak ditu arnasgune, baina arnasestuka ari da Euskal Herriaren parterik handieneanโ€.

Transmisioari dagokionez, jasotako erantzunen arabera, ondorio hau atera dute: โ€œgehienek etxean, familian edo lagunartean ikasi dutela diote, eta gutxiengoa dira eskolan, euskaltegietan edo ikastaroetan ikasi dutenakโ€.

Demografia aurka dugu

Bada arnasgune deitzen ditugun herri txiki horietako bat, non baserri batean baziren 9 seme-alaba. Guztiek beren artean beti hika egiten zuten. Haien seme-alabak guztira 18 izan ziren. Baserri horretan maiorazko geldituak bi seme-alaba izan zituen. Baserrian gelditu zen semeak ez zuen umerik izan. Baserria hutsik dago. Hori guztia 1910 ingurutik 2010era gertatu da.

Gaur egun, Euskal Herriko familietan batez bestekoa bi ume (edo gutxiago) izatea baldin bada, ez da oso zorrotza izan behar ohartzeko transmisioa ez dagoela bermatua. Teorian bermatua litzateke neurri batean, baldin eta seme-alabek gurasoei hika entzungo baliete, baina hori anatema izan da XX. mendean.

Gainera, zerbaitegatik 9 horietatik batzuek ez zieten seme-alabei hika egiten. Haien familietan gaur egun hika baino gehiago entzuten da zuka.

Eskola eta telebista

Aipatutako hutsune hori betetzeko eskolak eta telebistak beharko lukete beren lekua. Baten batek esango dit nahiko lan dutela bestela ere irakasleek ume eta nerabeei euskaraz eginarazten, horrelako filigranatan hasteko. Eta egia da. Irakasleek badute bestela ere nahiko lan. Eta pozik egon beharko genuke gaur egungo ume eta nerabeak edozeri buruz lauzpabost esaldi segidan taxuz esan edo idazteko gauza direla aterako balira bigarren hezkuntzatik. Baina ez dakit hori ere ez ote den gehiegitxo eskatzea.

Telebistari dagokionez, gogoan dut ETBren hasierako marrazki bizidunetan hitanoak bazuela bere lekua. Ez dakit hala gertatzen den gaur egungoetan. Telebista gutxitxo ikusten dut, iritzi bat izateko. Baina horretaz arduratzen direnek kontuan izan beharko luketela iruditzen zait. Eta berdin telesailetan. Uste dut Goenkale eredugarria izan zela horretan.

Egokia iruditzen zait eztabaida-saioak, teleberriak eta oro har telebistako jarduna erregistro neutroan izatea, are pilota-partiden emanaldietako esatarien jarduna, jende guztiari zuzendua denean. Baina zergatik ez esatari biren arteko elkarrizketak hika? Uste dut horrela izaten zirela Euzkitzeren eta Tolosaren artekoak, eta ez dut uste inori belarrian minik ematen ziotenik, โ€œeongoatxikโ€ hura salbu. Baina, jakina, doktoreak ditu Eliza Ama Santak nik baino gehiago dakitenak.

Literaturaren salbabidea

Poztu egin naiz George Orwellen Lur jota Parisen eta Londresen, Igelaren (oraingoz) azkenekoan, itzultzaileak arrazoi literarioak kontuan izanik hitanoa erabiltzea erabaki duela jakitean. Hori ageri da Amaia Jimenez Larreak liburuaren aurkezpenari buruz egindako kronikan, hitanoa aniztasunerako atalean:

Askotariko ostatu, lan eta tokietan ibilitakoa izanik, jende askorekin topo egin zuen bizialdian Orwellek: asiarrekin, errusiarrekin, irlandarrekin… Eta pertsonaien arteko hizketaldiak kaleko hizkeran idatzi zituen egileak jatorrizko bertsioan. Baina, nola ekarri haiek euskarara? Hitanoa erabili du horretarako Santxitz-Muxikak. ยซSorterri bakoitzerako hitano mota bat erabili dut. Hibrido samar geratu daยป, garatu du azalpena. Adibidez, pertsona irlandar batek Debagoiena eskualdeko hitanoa erabiltzen du; frantses batek, berriz, lapurteraren antzekoa den beste bat. Kalean bizi den jendeak hika hitz egiten du; gainerakoek, ordea, zuka. Horrela, protagonisten arteko arrakala adierazi nahi izan du itzultzaileak.

Baina, bestalde, ez da batere pozgarria jakitea liburu hori Itxaropena Argitaldariak inprimatu duen azkena dela. Gandiagaren poema hura ekarri beharko gogora:

Esperantzari leiho bat
zabaldu omen diote
bizi ahal ote den
ikusteko ere.

Baina apenas
ikusi duten esperantzarik.
Desilusio usai bat
erten omen da leihotik.

Bai, iya guriak egin du. Baina iya besterik ez.

Euskara, galegoaren eta katalanaren ispiluan

Kike Amonarriz Gorria

Berriki, Galiziako eta Kataluniako hizkuntzen egoerari buruzko datu eguneratuak eskaini dizkiguten bi ikerketen berri izan dugu. Biek, kezka eta alarma sortu dute bertoko hizkuntzen alde ari diren erakundeen eta herritarren artean. Merezi du, beraz, datu horiek zer egoera marrazten duten eta euskararekiko zer nolako antzekotasunak edo desberdintasunak agertzen dituzten aztertzea. Artikulu honetan ez dugu gaia sakon jorratzeko aukerarik izango, baina, inpresio nagusi batzuk partekatuko ditugu.

Abiapuntuko desberdintasunak

Hasteko, hizkuntza hauek ondo hitz egiteko gai diren herritarren portzentajeak eta izan duten bilakaera konparatuko ditugu.

Kataluniako 15 urtetik gorako herritarren datuak bost urtez behin lantzen dituen Enquesta d’Usos Lingรผรญstics de la Poblaciรณ (EULP) inkestaren arabera, 2003an katalanez ondo hitz egiten zekitenak % 82 ziren, eta 2023an % 80 dira.

Galegoaren kasuan, bost urtez behin egiten da Enquisa estructural a fogares inkesta, eta 5 urtetik gorako herritarren datuak biltzen ditu. 2003an galegoz zekitenak % 81 ziren, eta 2023an % 65 dira.

Euskal Herriko euskararen ezagutza murritzagoa da, baina, beste bi nazioen aldean, datuek goranzko joera erakusten dute. 16 urtetik gorako biztanleen informazioa ematen duten Inkesta Soziolinguistikoen arabera, euskaldunak 2001ean % 25 ginen eta 2021ean % 30.

Erabilera behera Galizian eta Katalunian, impassean gurean

Galegoz hitz egiten dakitenen ehunekoak gutxitu egiten dira adinean behera egiten dugun neurrian. Ondo hitz egiten gehien dakitenak 65 urtetik gorakoak dira (% 51), eta gutxien dakitenak 5-14 urteko haurrak (% 27). Harrigarria da 15-29 urteko gazteen adin-taldearekin konparatuta (% 55) haurren artean nozitu den galera. Mende honetan zehar, gainera, ezagutza portzentajeak murrizten joan dira adin guztietan, neurketa guztietan gehien dakitenak adinekoenak izanik eta gutxien dakitenak haurrak eta gazteak.

Erabilerari dagokionez, galegoa da hiru hizkuntzen artean gehien erabiltzen dena. Bertoko agintariek maiz errepikatzen dute datu hau. Baina alarma guztiak piztu dituen datu bat jarri du agerian inkestak: Galiziaren historian lehen aldiz gutxiengoa dira beti galegoz edo galegoz gaztelaniaz baino gehiago egiten dutenak; % 46 (2013an % 51,5). Gaztelaniaz beti edo gehiago egiten dutenak, aldiz, % 54 dira.

Kataluniako datuak otsailean kaleratu berri dira eta denen artean lerroburu asko eragin dituen hau nabarmendu da: katalana ohiko hizkuntza dutenak ez dira herenera iristen (% 32,6). 2018an % 36 ziren, eta duela hogei urteko datuekin alderatuta hamalau puntu galdu dira. Datuak adinaren arabera irakurriz gero, bestalde, katalana ohiko hizkuntzatzat gehien dutenak 65 urtetik gorakoak dira (% 41). Ondoren datoz, 45-64 urte bitartekoak (% 34), eta gutxien darabiltenak 30-44 urte bitartekoak dira (% 26), 15-29 urte bitartekoetan ohiko hizkuntzatzat dutenen portzentajea hobetu egiten delarik: %29.

Galizian eta Katalunian behera doan eta gurean, oso mantso bada ere, goraka doan datu bat erabilera trinkoarena da, hau da, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen duten herritarrena, 1991n % 14 ziren eta 2021ean % 17,5.

Bestalde, Soziolinguistika Klusterrak bost urtez behin argitaratzen dituen Euskal Herriko kaleko erabileraren datu orokorrei erreparatzen badiegu, oso aldaketa gutxi izan dituen lerro ia zuzen batekin egingo dugu topo: 1989ko % 10,8tik abiatu, 2001ean goia jo % 13,3rekin, 2016an % 12,6ra jaitsi eta 2021ean % 12,6an mantendu. Igoera motel batetik, jaitsiera motel batera, azken neurketan ehunekoari eutsiz. Impasse moduko bat erakusten dute datuek. Galiziako eta Kataluniako daturik ez dugu, ez dutelako horrelako neurketarik egiten.

Haur eta gazteen bilakaera positiboagoa Euskal Herrian

Galiziarekiko eta Kataluniarekiko alderik handiena adin-taldekako bilakaerari dagokiona da.

Gurean, zenbat eta gazteago, orduan eta euskararen ezagutza handiagoa: 65 urtetik gorakoen artean euskaldunak % 20 diren bitartean, 16-24 urte bitarteko gazteen artean % 58 dira. 1991n, aldiz, euskaldunenak adinekoenak ziren (% 28,5) eta erdaldunenak 35-49 urtekoak. Orduan, baina, adinekoak alde batera utzita, beste adin-talde guztien artean oso alde txikia zegoen ezagutzari zegokionez: guztiak % 19-23 artean zebiltzan.

Erabilera trinkoari dagokionez ere, irabazirik nabarmenenak, Galizian eta Katalunian ez bezala, gazteenen artean gertatu dira. Inkesta Soziolinguistikoen arabera, 50etik gorakoen artean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen duten herritarren proportzioak gutxitu egin dira (adinekoen artean % 21, 1991n eta % 14, 2021ean), eta aldiz 16-24 urte bitartekoen artean bikoiztu baino gehiago: % 11, 1991n eta % 25, 2021ean.

Kaleko erabilerari dagokionez ere, datu orokorretan impasseaikusi badugu ere, adin-multzoei erreparatuz gero, ez Katalunian, eta are gutxiago Galizian, ikusten den bilakaera nabarmen eta positibo bat ikusiko dugu: 1989tik hona haurrak izan dira beti kalean euskara gehien erabili dutenak. 1989an bigarren multzorik euskaldunena adinekoena zen, eta erdaldunena gazteena. 2021ean, aldiz, bigarren euskaldunena gazteena zen, eta erdaldunena adinekoena.

Amaitzeko, datu deigarri bat: gazteen ohiko erabilera-hizkuntzari dagokionez, hiru hizkuntzen datuak parekatu egin dira. Galegoz beti edo gaztelaniaz baino gehiago egiten duten gazteak (15-29 urte) gaur egun % 28 dira. Katalana ohiko erabilera-hizkuntzatzat duten 18-25 urte bitarteko gazteak % 25. Eta inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskara gaztelania adina edo gehiago egiten duten 16-24 urteko gazteak % 25 dira Euskal Herrian (% 33,5 EAEn).

Euskal komunitatearen egiturazko egoera beste biena baino ahulagoa izan arren, ikusten ari garenez, azken urteotan bilakaera gurean positiboagoa izan da. Badirudi, beraz, beste biak gaztelaniatik gertuago dauden hizkuntza erromanikoak izatea ez dela faktore esanguratsu gertatu.

Faktore asko daude bilakaera desberdin hauen atzean. Abiapuntuak, gizarte-egoerak eta bilakaerak oso desberdinak izan dira. Horiek guztiak aintzat harturik ere, iruditzen zait, datu hauek euskal gizartearen lorpen ikaragarriak direla. Nahiz eta, beste bi komunitateetan gertatzen ari dena ikusita, egoeraren zaurgarritasuna ere agerikoa den.

Aurrera begira

Abiapuntu, egoera eta bilakaera soziolinguistikoak desberdinak izan arren, hiru hizkuntza-komunitateak bultzada sendo baten beharrean gaude, gure hizkuntzen etorkizun normalizatua bermatze aldera. Larrialdia, impassea, egoera dramatikoa, bidegurutzea… bezalako hitzak ari gara erabiltzen hiru komunitateotan gure egoerak deskribatzeko, eta jauzia, indarraldia, politika sendoak edo injekzioa bezalako kontzeptuak aurrera begiratzerakoan.

Etorkizunera begira erronka bertsuak ditugu gure hiru nazioetan: hizkuntza politikak indartzea, aktibazio eta atxikimendu soziala areagotzea, legezko babes eta eskumen sendoagoak eskuratzea, adimen artifiziala, ikus-entzunezkoak, mugimendu sozio-demografikoak eta jaiotze-tasak, diskurtso eta dinamika sozio-politiko homogeneizatzaileak…

Horiei erantzuteko hizkuntza politiketan jauzia eman eta indarraldi bati ekin beharra argi ikusten dugu guztiok. Eta, uste dut, bai erakundeetatik, nola mugimendu sozialetatik, estatu mailako eta nazioarteko estrategia koordinatuagoak bideratzea ere guztiz onuragarria izango zaigula.

Rapa, hitz esana, ahozkotasuna eta kaleko hizkera

Eider Beobide Urkizar

Ez dakit hark idazletzat duen bere burua, ziurrenik ez, baina nire ustez Odei Barroso raperoa da gaur egungo idazle finenetakoa. Haren zutabe[1] bikain batekin hasi nahiko nuke hausnarrean: โ€œHitz berriak behar ditu hiztegiak / mintza daitezela periferiakโ€.

Aurrekoan irratira bidean nindoan Gata Cattanaren poema bat errezitatzera Eider Adeletxekin (Mejillon Tigre kolektiboa) eta poema hura errepasatzen eta hari buruz hizketan ari ginen. Nire itzulpena zen eta Adeletxek moldatu egin zuen hitz esanean ongi funtziona zezan, ahozkotasunetik gertuago egon zedin. Hor hasi ginen euskararen ahozkotasunari eta kaleko hizkerari buruz mintzatzen eta, batzuetan, atsekabetzen nau konturatzeak puntu berean sentitzen ditudala beti inguruko poeta eta idazleak: nola eman euskaraz kaleko hizkera hori, nola lortu erdaretan duen zentzu osoa?

Euskarak badu noski tradizioa eta ahozkotasun handia; hala ere, itzultzaileok gara lehenak ohartzen kaleko edo lagunarteko hizkeran dauden kontuak gurera ekartzean zailtasunak ditugula oraindik. Eta ez naiz irainez eta argotez ari soilik.

Abestira itzuliz, Barroso periferiez ari denean Ipar Euskal Herriaz ari da kasu horretan, baina periferia orori ere zabal dakioke esaldiaren zentzua. Iruditzen zait askotan (eta oraindik!) isilpean daudela hainbat bazterretako kolektiboak eta, haien ahotsa pixkanaka altxatzen ari den arren, belarriak prest izan behar ditugula.

Donostiako Iraqueerle taldean aipatu izan dugu: guk geureak irakurtzea zoragarria da โ€•eta beharrezkoaโ€•, baina jende zisheterosexualak ere liburu horiek irakurtzeko prestutasuna izan beharko lukeela iruditzen zaigu. Hitz berriak sortzeari dagokionez eta gure irakurle taldeari lotuta, onartu beharra dago LGBT kolektiboan gure soziolektoa dugula, eta erraza dela ohartzen ingelesetik zenbat edaten duen. Ez naiz sartuko zergatietan edo โ€œhonakoa egin beharko litzatekeโ€-etan, baina, esan nahi ditugunak adierazteko hitz askoren beharra dagoela sentitzen dugu askotan, eta hor ibili ohi gara malabarak egiten eta hitz berriak itzultzen edo jada baditugun hitzei esanahi berriak ematen; hala nola zerbitzatu (to serve), esleitu (to slay), ama/amatxo izan (to mother), norbait irakurri edo irakurria izan (to read, to be read), tea isuri (to spill the tea) eta abar.

Denok dugu geure hizkera kaletarra, arautik urrunago dagoena eta lotsagabeagoa dena, batez ere klase zehatz batzuetan edota aipaturiko periferietan. Iruditzen zait kaleko hizkera hori, rapa, hitz esana eta ahozkotasuna lotzen dituen zerbait dela kultura, eta jada bagabiltzala sortzen; euskara zikintzen eta kaletar bihurtzen. Hala ere, oraindik badugu zer egina euskara Euskaltzaindiaren kutxatik atera eta erabileraren bide berriak bilatzeari dagokionez, gure kulturak ere behar baititu txoriburukeriak eta hizkera kaletarra. Molda dezagun gure hizkuntza behar beste kalean naturalki erabilia izan dadin.


[1] Ingelesezko bars rapean erabili ohi da kantu bateko hitzen zati bati erreferentzia egiteko, errimatua izaten da eta esanahi bikoitza edo gehiagokoa du askotan.

Irabaziak eta galerak

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Gurasoak erdaldunak ditut. Anaiak eta ni euskaldunak gara. Gaur egungo milaka euskal hiztun bezala, eskolan euskaldundu ginen hirurak. Gure kasuan, ez ikastola batean, euskalduntzeari dagokionez garai hartan ohikoa zen bezala, baizik eta ikastetxe erlijioso batean, Donostian, nire jaiolekuan. Nire hizkuntza-autobiografia mentalki errepasatu, eta konplexuen eta ahalduntzeen segida bat gailentzen da.

Lehen Hezkuntza (OHO-EGB) B ereduan egin nuen, erdaldunak nagusi ginen ikastalde batean. Kontuak gaizki ateratzen ez bazaizkit, 10-15 izango ziren etxetik euskara zekartenak 80 haur inguruk osatutako 1975eko kinta hartan. Esan beharrik ez dago euskara guretzat irakasleekin hitz egiteko tresna baino ez zela garai hartan, topiko guztiekin bat eginez, eta โ€œitxeginโ€ ere hala moduz hitz egiten genuela. Txepetxen motibazioa-erabilera-ezagutza hartatik, ezagutzak eman zion hasiera nire ibilbideari, nik hala ez eskatu ez erabaki gabe, eta motibazioa agertu zen handik gutxira, oso modu lausoan bada ere. Ez dut gogoan irakasleek euskara maita genezan sermoirik botatzen zigutenik, baina bai โ€œTxoria txoriโ€, โ€œBizkaia maiteโ€ edo โ€œEuskal Herrian euskarazโ€ jarri eta ikasarazten zigutela, eta guk, edo nik bai behintzat, halako emozio estetiko bat sentitzen nuela kanta haiek entzutean, sumarazten zidana bazela hor nonbait mundu oso bat, niretzat ezezaguna, erakargarria zitzaidana eta neure egin nahi nuena.

Lehen lilura hark bazuen lotsatik ere, noski. Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala liburuko pasarte batean bezalaxe, badut nik halako oroitzapen lauso bat, nola amak akuilatuta aitonarekin bizpahiru esaldi trukatu nituen inoiz euskaraz โ€•lau aiton-amonen artean euskaldun bakarraโ€•, eta zer frustragarriak gertatu zitzaizkidan inkomunikazio une haiek. Erraz irudika dezaket orain Mugiroko gizon gogor haren harridura deseroso baina aldi berean โ€•pentsatu nahi dutโ€• harrotasun puntu batez zipriztindua, biloba berarenetik hain urrun zegoen euskara trakets hartan lotsa-lotsa eginda mintzatzen entzutean.

BUPen nabarmen aldatzen zen gelako paisaia soziolinguistikoa gure ikastetxean. Ordura arte nagusiki Donostiako Loiola, Martutene eta Amara auzoetako haurrez betetako ikasgela haietara, ama hizkuntza euskara zuten gaztetxoak iritsi ohi ziren batxilergoa egitera, Astigarraga, Andoain, Oiartzun eta Hondarribitik, besteak beste. Gure ikaskide berriek โ€œona doโ€ eta โ€œbakizu ze?โ€ esaten zuten, eta euskaraz mintzo ziren euren artean, natural. Guretzat mundu berri bati begiak zabaltzea izan zen hura. Esan nahiko nuke Txepetxen triadako hirugarrena, erabilera, orduan iritsi zela nire bizitzara, baina gezurretan arituko nintzateke. Ez dut gogoan gu, erdaldunok, lagunartean euskaraz egiten hasi ginenik garai hartan. Bestela esanda, Andoaingo, Oiartzungo eta Hondarribiko gure lagun berri haiek erdarara pasatzen ziren gurekin hitz egiteko. Horratx ifrentzua.

Denbora luzez konplexuz beteta bizi izan nuen nire erdipurdikotasun linguistikoa, eta lotsatu egiten ninduen nire pedigri falta agerian geratzeak. Nire ikaskide euskaldunen mundu erreferentziala ezezaguna zitzaidan: nik ez nuen anaia zaharragoen zintetan Hertzainak entzuten, eta sekula joan gabea nintzen Kilometroak-era, are gutxiago Herri Urratsera edo Durangoko Azokara. Aurrerago, jada unibertsitatean, Euskal Filologiako nire ikaskideen arteko solasaldiren batean euskaldunok hain gustuko ditugun erakustaldi dialektal horietako bat sortzen zenean โ€•โ€œgure etxean di-da esaten daโ€, โ€œa, ba gurean ti-taโ€, โ€œgurean betidanik di-dauโ€…โ€• niri mahai azpian ezkutatzeko gogoa sartzen zitzaidan. Eta ondo grabatua dut oroimenean zeinen ezdeusa sentitu nintzen Ahozko Literatura ikasgaiko eskola batean, bertsolarien artean ahotsak zer funtzio jokatzen duen ilustratu nahian Joan Mari Lekuona โ€œEgaรฑak honelaโ€ eta โ€œLizasok honelaโ€ bata eta bestea imitatzen hasi zenean eta nire inguruan ikaskide guztiak dibertiturik buruarekin baiezkoa egiten sumatu nituenean; nik, noski, justu-justuan bainekien bertsolariak zirela, eta ez besterik.

Gaur egun euskaraz bizi naiz. Euskaldunberri/euskaldunzahar etiketak aspaldi samar ahaztu nituen, eta konplexu gutxi dut jada (horretan adinak ere lagunduko zuen ziurrenik). Euskal Filologia bukatuta, euskarari lotuak izan dira eduki ditudan ia lan guztiak, irakaskuntzan, itzulpengintzan zein liburugintzan. UEMAn dagoen udalerri batean bizi naiz, azken urte hauetan asko erdaldundu den arren Donostia nire jaioterria baino euskaldunagoa den herri batean. Bikotekide bizkaitarra dut, arnasgunetzat jotzen den herri batekoa, eta gure bi semeek, nik ez bezala, euskara eta euskal mundua jaso dute etxean zuzenean. Gure etxeko hizkuntza euskara da. Nola aldatu diren gauzak, kamarada.

Edo beharbada ez horrenbeste. Gure bi semeak erdarara pasatzen dira etxetik euskara ez dakarten beren lagunekin ari direnean, eta tarteka baita beraien artean ere. Horretaz idatzi nuen duela urtebete pasatxo, blog honetan bertan, nik espero baino erreakzio handiagoa sorrarazi zuen artikulu batean โ€•norberaren ahuleziak aitortzea bezalakorik ez dago arrakalarik gabeko bizitzak dituztenen aholkuen iman bihurtzekoโ€•. Batzuek hala ulertu ez bazuten ere, kezkatu eta amorratu egiten nauen kontua delako idatzi nuen testu hura, noski, inork ez baititu bere bizitzako ordutxo batzuk ematen munta gutxikoa iruditzen zaion gai bati buruzko ideiak buruan antolatzen eta paperean jartzen (ez naiz oraindik hedonismoari emanda bizi, baina alferreko masokismoa behintzat nahiko kontrolpean dut aspalditxotik).

Eta, hala ere, aitortu behar dut semeak noiz edo noiz gazteleraz mintzo direla-eta edo bizi naizen herria oso denbora gutxian nabarmen erdalduntzen ari dela-eta arranguratzen naizenean/garenean, deabrutxo baten ahotsa entzuten dudala ezinbestean, belarrira ezti xuxurlatzen didana: โ€œtira, erdaldunagoak zineten zu eta zure ingurua haien adineanโ€. Nire bizitzan dena izan baita irabaztea, euskarari dagokionez. Aho txikiarekin esaten dut esan berri dudana, ez baitut nahi inork ulertzea garrantzia kendu nahi diedala azken urte hauetako datuei. Baina ausartu nahi dut ikusarazten euskara ikasi dugunontzat ez dela erraza izaten batzuetan, edo niretzat behintzat ez dela erraza izaten, irabazi indibiduala eta galera kolektiboa bereiz mantentzea. Eta euskararen auzian kontzientziazioari eta aktibazioari dagokionez kontuan hartu beharreko faktore bat dela esango nuke. Euskara irabazi dugunok beharbada ez dugu berdin hautematen arriskua.

Eskoletako gurasoak eta itzultzaile neuronalak

Kike Amonarriz Gorria

Azken urte hauetan, gurasoei zuzenduriko hitzaldi asko ematea egokitu zait, hala euskaldunei, nola erdaldunei. Hauetako hainbat Haurren aurrean, helduak heldu egitasmoaren testuinguruan kokatu dira, beste batzuk, eskolan aurrera eramaten ari ziren euskararen inguruko lanketan, edo besterik gabe, gaia interesgarria iruditzen zitzaielako antolatu zituzten.

Euskaldunei zuzenduriko hitzaldietan erabili ohi dudan izenburu orokorra Guraso euskaldunak euskararen erabileraren oinarri eta motor izan da. Hitzaldi hauen helburu nagusia gurasoak ikastetxeen euskararen aldeko langintzan inplikatzea izaten da, eta zehazki, Gurasoen Euskara Batzordea edo, gutxienez, gaiaz arduratuko den talde bat antolatzea. Ukitzen diren gaien artean, euskararen egoera orokorra, hizkuntzaren inguruan hezkuntzan gaur egun ditugun erronkak, gurasoen egitekoa, eskolari eta hezkuntza-komunitate osoari begirako ildo nagusi batzuk eta proposamen zehatz posible batzuk.

Erdaldunei zuzenduriko hitzaldietan erabili ohi dudan goiburua, berriz, honako hau da: Mi hij@ estudia en euskera y yo no sรฉ. ยฟCรณmo le puedo ayudar?

Hitzaldiei ekin baino lehen post-it-ak banatzen ditut bertaratuen artean, eta eskatzen diet bertan idazteko gaiaren inguruan dituzten galderak, zalantzak, ilusioak, hausnarketak edo hitzaldian zehar jorratzea nahiko lituzketen gaiak. Bi dira guraso erdaldunei zuzenduriko hitzaldi guztietan azaltzen diren galderak: etxeko lanetan nola lagundu, eta ea ona den dakiten euskara apurra (eta โ€œtxarraโ€ eransten dute batzuek) seme-alabekin erabiltzea, haien kezka baita ea seme-alabek ez ote dituzten errepikatuko egiten dituzten akatsak.

Bi gaien inguruko azalpenak eta aholkuak ematerakoan itzulpenen gaiak garrantzi berezia hartzen du. Eta azken hiru urte hauetan berrogei eskola baino gehiagotatik pasa ondoren, ohartu naiz gaia ez dela lantzen gurasoekin. Ez da behar bezala komunikatzen eta guraso gehienek ez dute gaur egun dohainik erabil daitezkeen tresna eta gailuen berririk. Google-k eskaintzen dituen aukerak ezagutzen dituzte, baina hortik aurrerakoak guztiz ezezagunak zaizkie ia denei. Oso esanguratsua da itzultzaile neuronalen berri ematen dudanean gehienek erreferentziak apuntatu egiten dituztela edo diapoari argazkia ateratzen diotela. Ez dute informazio hori. Edo beste era batera esanda, ez zaie iristen eskoletako barne-komunikazio kanaletatik.

Hitzaldietan gurasoek itzulpenen edo baliabide teknikoen inguruan zer nolako galderak egiten dituzten ikusteko, hona jasotakoen lagin bat: 

  • ยฟEs fiable el traductor de Google (Lens) para ayudar a mis hijos? (Portugalete)
  • ยฟHay alguna app o plataforma para ayudar a los niรฑos a hacer los deberes? (Portugalete)
  • ยฟSon รบtiles los traductores digitales? (Portugalete)
  • ยฟCual puede ser uno de los mejores traductores instantรกneos de texto y sobre todo a travรฉs de foto? (Iruรฑea)
  • Cuando me dicen mis hijas quรฉ significa una cosa, ยฟes bueno utilizar el traductor del mรณvil? (Noain)
  • Herramientas no digitales de apoyo (Noain)
  • Traductores, internet… (Azkoien)
  • Algรบn traductor fiable para buscar (Donostia)
  • ยฟEs bueno que lo traduzcan antes, si no lo entienden bien? (Donostia)

Euskal Herriko lau kornerretan bildutako galdera hauek argi islatzen dute itzulpengintzarekiko eta euskaratik itzulpen egokiak eskuratzeko dauden aukeren inguruko guraso gehienen ezjakintasuna, ezinegona eta gaiarekiko segurtasun falta.

Eta uste dut, gurasoak lasaitzeko, haien seme-alabei laguntza egokiagoa eman diezaieten, eskoletako hezkuntza-dinamiketan eta bizitzan gehiago eta erosoago parte har dezaten, euskararen erabilera susta dadin eta euskarara gehiago hurbil daitezen, oso onuragarria litzatekeela zer tresna dituzten erabilgarri jakinaraztea, eta hizkuntzen erabilera eskola-komunitatearen barne-bizitzan nola kudeatuko den azaltzea.

Nire ustez, komenigarria litzateke gurasoekiko harrera-protokoloetan edo ikasturte hasieratan gurasoekin egiten diren bileretan itzulpenekin zerikusia duten aspektu hauen inguruko oinarrizko informazioa eskaintzea:

  • Euskaratik edo euskarara doan itzultzeko sarean eskuragarri dauden gailu, aplikazio eta baliabideen zerrenda ematea, berauek erabiltzeko oinarrizko irizpideekin.
  • Bileretan edo batzarretan, hizkuntzak nola erabiliko diren azaltzea, eta euskarazko parte-hartzeak ulertu ahal izateko izango dituzten aukerak zehaztea.
  • Seme-alaben ikasketak jarraitu ahal izateko, ikasi dutenaren edo etxeko lanen inguruko itzulpenen bat eskatzen zaienean (euskaratik etxeko hizkuntzara), gurasoek aintzat hartu behar dituzten oinarrizko aspektuak argitzea: itzultzea ez dela ariketa automatiko erraz bat, askotan haurrek ez dutela jakingo hitzaren ordaina zein den, etab.
  • Seme-alaben ikasketak jarraitzen dituzten bitartean, itzulpen-ariketa hauen bidez, beraien euskararen ezagutza hobetu eta zabaldu dezaketela, eta haien oinarrizko hiztegia ere osatzen joan daitezkeela ikusaraztea.
  • Argi adieraztea egoera hauetaz baliatu beharko luketela, euskararekiko haien interesa agertzeko eta baita familiako hizkuntza(k) lantzeko ere, batez ere, familiako hizkuntza gaztelania, frantsesa edo ingelesa ez den kasuetan.

Ohar hauek etxeko lanen inguruko azalpenen testuinguruan ematen dizkiet hitzaldietan. Etxeko lanena guraso askorentzat kezka iturri nabarmena da, eta beti saiatzen naiz zama handitzat hartzen duten gai honen pisua erlatibizatzen. Hitzaldia hasi orduko galdera hau egiten diet: โ€œZuei gurasoek asko lagundu zizueten etxeko lanekin?โ€. Ia denek ezetz erantzuten dute, eta orduan esaten diet: โ€œBada, pertsona normalak eta jatorrak dirudizue! Beraz, nahiz eta etxeko lanetan gurasoen laguntza ez jaso, pertsona normalak atera gaitezke!โ€. Eta, ondoren, bigarren galdera egiten diet: โ€Gai hau dela eta, guraso euskaldunekiko desabantaila handian zaudetela iruditzen zaizue?โ€. Hor, aldiz, gehienek baietz erantzuten dute. Eta orduan, etxeko lanen inguruan dauden jarrera desberdinak azaltzen ditut, zertarako diren, zer-nolako onurak eta zer-nolako desabantailak ikusten zaizkien, eta besteak beste, etxeko lanak ikasleek egin behar dituztela, zalantzak tutoreekin argitu behar dituztela, eta laguntzeko ditugun aukerak uste baino murritzagoak direla: gaiak ez ditugulako ezagutzen, ariketak egiteko moduak aldatu direlako, ez delako komeni laguntzea, etab.

Etxeko lanetan laguntzeko dituzten aukerak eta mugak zedarritu ondoren, guraso gehienek lasaitasun handia hartu ohi dute, eta guraso euskaldunekiko desabantailaren neurria ez dute horren handitzat jotzen. Euskaratik itzulpen egokiak modu erosoan jasotzeko aukeren berri izateak asko laguntzen du ikuspegi aldaketa honetan.

Guzti honegatik iruditzen zait horren garrantzitsua eskoletan gaia sistematikoki lantzea gurasoekin, eta bereziki, erdaldunekin.

Euskararen etorkizun-ikuspegia eta unibertsitatea

Igone Zabala Unzalu

Euskaltzaindiaren Jagon Sailaren barruan euskararen biziberritzeari buruz azterketa eta gogoeta sakona egiten ari den Euskararen Gogoetaguneak (EUSGUNE) lehen txostena argitaratu du aurten[1]. Txostenak bi atal biltzen ditu. Batetik, euskararen egoera soziolinguistikoaren ikuspegi orokorra laburbiltzen dute Olatz Altunak eta Jon Aizpuruak eta, bestetik, euskararen etorkizun-ikuspegiari buruzko gogoeta sakona egiten du Jon Sarasuak. Azken atal horren helburua ariketa sintetikoa egitea dela azpimarratzen du egileak, eta atzetik alorrez alorreko beste txosten batzuk etorriko direla. Nolanahi ere, argitaratutako bi txosten horiek inspirazio-iturri paregabea direla aitortu behar dut[2], eta ezin diot eutsi zenbait datu eta gogoeta unibertsitatearen egungo egoerarekin eta etorkizun-ikuspegiarekin lotzeko tentazioari.

Euskararen biziberritze-prozesuaren alderdi arrakastatsuenetako batetik hasita, euskararen ezagutzaren igoera nabarmenaren zatirik handiena gazteen taldean biltzen da, 25 urtetik beherako gazteen erdiak baitira euskaldunak Euskal Herri osoa kontuan hartuta, eta % 80tik gertu EAEn. Ezaguna den bezala, euskara etxetik kanpo ikasi duten euskaldunen kopuruak gora egin du nabariki azken hamarkadetan: 1991. urtean % 14 ziren eta orain, aldiz, % 36. EAEn, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 70ek ikasten dute D ereduan, eta Lanbide Heziketako ikasleen % 23k[3]. Nolanahi ere, badirudi horrek ez duela bermatzen hizkuntza-gaitasuna, D ereduan ikasi dutenen % 66k baino ez baitute gainditzen Europako Hizkuntzen Profilaren B2 maila[4].

Garbi dago hizkuntzen garapena ez dela bukatzen Bigarren Hezkuntzan: unibertsitatean du jarraipena, eta unibertsitateak zer pentsatua ematen diguten zenbait datu eskaintzen dizkigu. 2024an UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko probak (EBAU) 13.433 ikaslek egin dituzte, 12.073 batxilergotik pasatu ondoren eta 849 lanbide-heziketatik etorrita. Batxilergoaren bidetik heldutako ikasleen % 77,2 izan dira probak euskaraz egitea erabaki dutenak, eta lanbide-heziketatik pasatakoen % 55,48. Urtero harritzen naute horrelako datuek, beren bizitzarako erabakigarria izango den proba hori egiteko orduan euskaraz ziurrago sentitzen direnak adin-tarte horretako gazte euskaldun guztiak direla baitirudi, eta D ereduan ikasten dutenen ehunekoa ere gainditzen baitu kopuru horrek. EBAUa egin dutenen % 57,84 emakumeak izan dira, eta hori ere datu esangarria da, emakumeak gailentzen baitira euskararen osasuna neurtzeko parametro gehienetan, baina badira beste parametro batzuk nik dakidala behintzat neurtzen ez direnak. Adibidez, baliteke hizkuntza-gaitasun hobea duten ikasleak izatea hain zuzen unibertsitateraino heltzen direnak. Baliteke B eta A ereduetan ikasten duten ikasle askok, adibidez, kanpotik etorritako familietako askok, oztopo gehiago izatea goi mailako ikasketetara heltzeko, eta baliteke hizkuntza-gaitasuna izatea oztopo horietako bat. Parametro horiek guztiak monitorizatzea funtsezkoa da, unibertsitateak euskararen biziberritzean egiten duen edota egin behar duen ekarpena hobeto ulertzeko eta planifikatzeko. Edozein hizkuntzatan, erregistro formalak eta erregistro espezializatuak unibertsitatean garatzen dituzte ikasleek hizkuntza erabiltzea (ulermena eta ekoizpena) eskatzen duten askotariko atazen bitartez[5]. Inolako hizkuntzatan ez dago erregistro espezializatuetan natiboa den hiztunik. Hortaz, unibertsitatea nahitaezkoa da hiztun osoak sortzeko.

Sarasuak euskararen garabideen egitura azaltzeko erabiltzen duen zuhaitzaren metafora baliatuz, esan dezakegu 60-70eko hamarkadetan zientzialari talde bat gauza izan zela euskara zientziaz aritzeko baliagarria zela aldarrikatzen zuen kontakizuna gizartean zabaltzeko, eta unibertsitateko ikasle eta irakasle talde bat aktibatzeko, antolatzeko eta lanean jartzeko, ametsa errealitate bihurtu arte. Besteak beste, UEU baliatu zuten gai espezializatuetan ahoz trebatzeko eta idatzizko materialak sortzeko. Zuhaitzaren beste erroa, erakundeena, aktibatzeko ere energia handia eta askotariko estrategiak erabili behar izan zituzten orduko zientzialari gazte haiek: unibertsitate publikoan lizentziaturak euskaraz eskaintzen hasteko eta euskaraz matrikulatuko ziren ikasleak lortzeko lan egin zuten, baita tesinak eta doktoretza-tesiak euskaraz idazteko eta defendatzeko ere[6]. Unibertsitatea euskalduntzeko ahalegin horri bultzada handia eman zion, zalantzarik gabe, Euskara Normalizatzeko Legeak (1982), hezkuntza, administrazioa eta komunikabideak euskalduntzeko nahitaezkoak baitziren denetariko profesional euskaldunak, bereziki, maisu-maistrak eta irakasleak, eta unibertsitateak sortu behar baitzituen profesional horiek. Baina irakasle-ikasle euskaldunak lortzeko, eta gero eta irakasgai gehiago euskaraz eskaintzeko bulkada emateaz gain, euskarazko irakasgaien ardura izan duten irakasleek ekarpen erraldoia egin diote euskararen corpusari, denetariko gai espezializatuez aritzeko terminologia eta fraseologia garatzen, partekatzen eta egonkortzen joan baitira urte hauetan guztietan. Corpusa osatu eta egonkortzeko prozesu etengabea komunitateko zeregina da, eta erakunde mailako plangintza eta euskarriak behar ditu[7]. Ahalegin handia egin behar da oraindik terminologia-plangintzan, eta unibertsitateak zeregin saihestezinak ditu alor horretan[8].

Lau hamarkada baino gehiago iragan dira hastapen horietatik eta, UPV/EHUko agintariek komunikabideetan harro nabarmentzen dutenez, ยซEuskal unibertsitate publikoak arlo guztietako 130.000 profesional baino gehiago prestatu ditu euskaraz โ€”medikuak, erizainak, ingeniariak, irakasleak, kazetariak, artistak…โ€”, bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko eta gizartearen premiei erantzuteko gai diren pertsonakยป[9]. Hala ere, ez da egiten ahalegin nahikorik euskararen egoera sakonki aztertzeko, ez autokritika egin eta hutsuneak detektatzeko, ezta etorkizun-ikuspegi partekatua irudikatzeko ere. Erakundea eta haren zerbitzuak gero eta urrunago daude euskal irakasle eta ikasleen komunitatetik, eta komunitate-sentipena, etorkizun-ikuspegi partekatua eta lankidetza lurruntzen doaz apurka-apurka.

Ez diot bukaera eman nahi artikulu honi gogoetarako ildo batzuk zerrendatu gabe, laburregi geratzeko arriskua izanda ere.

  • Edozein gizartetan goi mailako tituludunengandik espero dena da hizkuntza(k) zuzen eta egokiro erabiltzeko gaitasuna edukitzea, eta haien hizkuntza-praktikak eredugarri izatea gizarte osoarentzat. Sarasuak datorren 20-30 urteko aroaren helburu modura irudikatzen duen ยซeuskal hiztun osoen nukleo sendoarenยป parte izan beharko lukete goi mailako tituludunek, eta unibertsitateak nukleo hori erreproduzitzen eta elikatzen lagunduko duten eragileen artean egon beharko luke. Unibertsitatetik ateratzen diren tituludun euskaldunek lortzen al dituzte hizkuntza-gaitasun gorenak euskaraz? Zer egin beharko litzateke hori bermatzeko?
  • Bizitza osoan D ereduan ikasi ondoren ikasleek euskaraz hizkuntza-gaitasun gorena ez lortzeak ez al du loturaren bat unibertsitatean prestatzen diren maisu-maistra eta denetariko irakasleen gaitasunekin? Profesional horiek lortzen al dituzte euskaldun osoak erreproduzitzen laguntzeko behar dituzten hizkuntza-gaitasunak, euskararen biziberritzean duten erantzukizunaren kontzientzia, eta baliabide eta estrategia metodologikoak? Galdera bera egin beharko litzateke profesional horien formazioan parte hartzen dugun unibertsitateko irakasleez.
  • Komunikazio espezializaturako baliabideak (testuak, terminologia, fraseologiaโ€ฆ) alorrez alorreko adituek sortu behar dituzte nahitaez, haiek baitira espezialitate-alorren gaineko kontrol kognitibo eta pragmatikoa dutenak. Erantzukizun horren kontzientzia al dute oraingo irakasle-ikertzaile euskaldunek? Hizkuntzaren normalizazioaren ardura duten erakundeek (unibertsitatekoek eta bestelakoek) aintzat hartzen dituzte adituek sortzen eta erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideak? Laguntzen al dute baliabide horiek deskribatzen, ikertzen, partekatzen eta finkatzen?
  • Nola berreskuratu behiala euskara unibertsitatean txertatzea eta zabaltzea lortu zuten hasierako irakasle-ikasle haien komunitate-sentipena, etorkizun-ikuspegia, motibazioa eta lankidetzarako prestutasuna?
  • Nola bermatu euskaraz ikasi nahi duten ikasleen hizkuntza-eskubideak? Nola bermatu euskal gizarteak euskaldunen hizkuntza-eskubideak errespetatzeko behar dituen profesional euskaldunak edukitzea, adibidez, osasun-alorrean?
  • Unibertsitateak euskararen biziberritzean egiten duen ekarpenari zer aukera eta zer arrisku dakarkio mugikortasunak, eleaniztasunak eta hizkuntza-teknologien nonahikotasunak? Zer estrategia garatu behar ditugu horien aukerak aprobetxatzeko eta arriskuak saihesteko?ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 

[1]Jon Sarasua (koordinatzailea). 2004. Euskararen Gogoetagunea I. Jagon Saila. Euskaltzaindia.

[2] Jon Sarasuaren hitzaldiaren bideoakere ikus daitezke Youtuben.

[3] Jakina, Nafarroan eta Iparraldean baxuagoak dira portzentajeak, hurrenez hurren, % 24 eta % 8 Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta % 7 Nafarroan, Lanbide Heziketan.

[4] B ereduan ikasten dutenen % 33k baino ez dute gainditzen B2 maila eta, A ereduan ikasten dutenen artean, bakar batek ere ez. Gainera, azpimarratzen dute Arrue Ikerketaren ondorioen arabera, hizkuntza-gaitasunetan euskarazkoek behera egin dutela eta gaztelaniazko eta ingelesezko gaitasunek, aldiz, ez dutela horrelako joerarik erakutsi.

[5] BIBER, Douglas (2006). University Language. A corpus-based study of spoken and written registers. Amsterdam: John Benjamins.

[6] Ikus ITURBE, Jacinto etaTXURRUKA, Jesus Mari (2020) Amets bikoitza. Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.

[7] CABRร‰, Maria Teresa (2003) Terminologรญa y normalizaciรณn lingรผรญstica. In Xabier Alberdi, Iรฑaki Ugarteburu eta Pello Salaburu (arg.), Espezialitate Hizkerak eta Terminologia Jardunaldiak , 11-25. Bibo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua

[8] ZABALA, Igone (2019) The Elaboration of Basque in Academic and Professional Domains. In Grenoble, Leonore, Lan, Pia & Unn Rรธyneland (arg.) & Ivan Igartua & Lourdes Oรฑederra (euskal arg.). Linguistic Minorities in Europe Online. De Gruyter Mouton.

[9] Azpimarratu ohi diren beste datu batzuk dira euskaraz eskaintzen diren ECTSak (% 95), graduan eta graduondokoetan euskaraz matrikulatzen diren ikasleak (hurrenez hurren % 54 eta % 23), irakasle-ikertzaile euskaldunak (% 66), teknikari eta administrazio-langile euskaldunak (% 42).

Euskaldun desjabetuen ahalduntzea

Igone Zabala Unzalu

Aspaldian gai posibleen kutxan gordeta nuen horietako bati hautsa kentzeko aukera paregabea eman dit apirilaren 20an Enkarterrietako euskalduntze prozesuaren eragileei egindako omenaldiak. Miresgarria da 60ko hamarkadatik hona eskualdea euskalduntzeko eragile horiek inbertitutako lana eta kemena. Nire ustez, Sodupen egin zen โ€œEnkarterri Harroโ€ ekitaldi horrek merezi zuen Berriaren irakurle guztien arreta, baina Bizkaiko hitza lurralde-atalean argitaratu zen Ia hutsetik euskaldundu dutenak erreportaje interesgarria. Erreportajearen abiapuntua dira Enkarterrietako euskaldunen portzentajeak: % 1,02 1981eko inkestaren arabera, eta % 31,58 Eustaten 2021eko estatistiken arabera. Eskualde euskaldunenekin alderatuta, kopuru txikia dela pentsa genezake, baina berrogei urtean 30 puntuko igoera lortu izana harro egoteko modukoa da, zalantzarik gabe. Berriako erreportajean ematen dituzten datuen arabera, Bizkaiko eskualde euskaldunena den Lea-Artibaik denbora-tarte berean puntu bat baino gehiago galdu du (% 81,88 > % 80,23). Atera kontuak! Enkarterrietako euskalduntze prozesu horren hasieran nik ere hartu nuen parte, lehenengoz, ikasle modura eta, ondoren, irakasle modura, eta garbi izan dut beti aldaketa bultzatu zuen indar garrantzitsuetako bat izan zela euskaraz ez jakiteak eragiten zigun min handia. Ideia bera irakurri nuen duela zenbait hilabete Berrian Nafarroako gazte bati egindako elkarrizketan, eta pentsatu nuen min horretan bat egiten dugula muturretako eskualdeetako euskaldunok.

Borroka eta ahalegin handia egin da berrogei urte hauetan, baina azpimarratu beharrekoa iruditzen zait 80ko hamarkadan eskola publikoetako gurasoek D eredua ezartzeko egin zuten borroka. Izan ere, eremu erdalduna zenez, Hezkuntza Sailak Enkarterrietako herrietako eskola publikoei ez zien onartu nahi D ereduko gelarik. Gurasoen borrokak bere fruitua eman zuen eta, horrezkero, ume asko eta asko euskaldundu dira eskola publikoetan, eta gau-eskoletan eta euskaltegietan euskara ikasi duten guraso askok eta askok etxeko lanak egiten lagundu ahal izan diete ume horiei. Areago, horietako askok euskara transmititu diete beren seme-alabei. Gau-eskola eta euskaltegietako lanak ere etenik gabe iraun du orain arte. Eta, horrela, iturri bateko eta besteko emariak batzen joan dira euskararen itsasoan. Hartara, Enkarterrietako edozein herritan albistegien arreta merezi duen zerbait gertatzen denean, hara doaz EiTBkoak, eta euskaraz elkarrizketatzeko norbait aurkitzen dute. Ez al da harro egoteko modukoa?

Ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakala ere aipatu zen omenaldian, nola ez? Baina hona ekartzea merezi du horren harira gazte batek aipatu zuen leloa: โ€œEz dago euskara txarrikโ€. Lelo hori etengabe errepikatzen omen zuen Lourdes Gaunak. Lourdesi, berrogei urte AEKn lanean aritu ondoren, erretiratzeko unea iritsi zaio, eta omenaldi berezia egin zioten ekitaldian. Lelo paregabea iruditzen zait Enkarterrietako, Meatzaldeko eta antzeko eskualdeetako euskaldunak ahalduntzeko, eta euskaldunen komunitatetik baztertuta ez sentitzeko. Izan ere, oso maiz euskaldun horiek egin duten ahalegina balioetsi beharrean, beren hizkuntza-gaitasuna mugatua dela iritzi, eta euskararen erabileraren gabezia eta hutsuneen erruduntzat ere hartzen dira. Nago euskararen biziberritzearen etsaietako bat dela euskaldunen artean klaseak eta kastak bereizteko joera nabarmena: ikastoletakoak vs eskola publikoetakoak, D eredukoak vs B eredukoak, etxean euskaldundutakoak vs eskolan euskaldundutakoak, herri euskaldunetakoak vs herri ez-euskaldunetakoak, euskaldun berriak vs euskaldun zaharrak, euskalkidunak vs euskalkirik gabeak, euskaldun ele-erasanak vs euskaldun peto-petoak eta abar eta abar. Bereizkeria horiek guztiak oso sustraituta daude umeen eta gazteen artean ere, eta oso arriskutsuak iruditzen zaizkit gauden puntura heltzeko egin behar izan den ahalegina ezagutu ez dutenen eskuetan, edo hobe esan, bihotz, garun, aho eta belarrietan.

Gizarte berdinzale eta justu baten ardatzetako bat izan nahiko lukeen euskararen aldeko hizkuntza-politikak bereziki zaindu beharko lituzke hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak euskaraz garatzeko oztopo eta zailtasun gehien dituzten hiztunak eta eskualdeak. Adibide bat emateagatik, eskola eta institutuetako ikasleei atzerriko hizkuntzen garapenean laguntzeko trukeak egiten dira beste herrialde batzuetako ikasleekin, baina, nik dakidala, ez da trukerik egiten, adibidez, Enkarterrietako edo Meatzaldeko eskoletako eta Lea-Artibaiko edo Goierriko eskoletako umeen artean, nahiz eta hezkuntza-sistema beraren barruko truke horiek askoz ere errazagoak liratekeen atzerriko herrialdeetakoak baino. Horrelako trukeak biziki aberasgarriak lirateke ume-nerabe guztientzat, beraiena ez bezalako eremu soziolinguistiko batean murgiltzeko aukera emango lieketelako, eta mota bateko eta besteko euskaldunen arteko sareak sortzen lagunduko luketelako. Zer esan etorkinei buruz, edo guraso euskaldunak ez dituzten bertako umeei buruz. Laguntza berezia eskaini beharko litzaieke eskoletan eta udaletan, etxeko lanak egiten laguntzeko eta, jakina, eskolatik kanpoko jardueren eskaintza oparoa euskaraz. Euskarak gure gizartean integratzeko tresna beharko luke, eta ez oztopo, betiere guzti-guztien hizkuntzak eta kulturak begirunez tratatzen direla bermatuta, jakina.

Nik neuk zorte handia izan nuen unibertsitatean hasi behar nintzenean (1979. urtean) lehen kurtsoa euskaraz ematea lortu zutelako orduko Zientzi Fakultateko zenbait irakaslek eta, nire euskara oso mugatua bazen ere, euskaraz matrikulatzeko konbentzitu nindutelako. Unibertsitateak aukera paregabea eman zidan herri eta eremu soziolinguistiko desberdinetako euskaldunekin ikasteko, hitz egiteko edota aisialdia partekatzeko. Gaur egun ere aukera hori eskaintzen die UPV/EHUk ikasleei, baina geletan eta korridoreetan ikusten dudana da jatorri bateko eta besteko hiztunak ez direla askorik nahasten, eta eremu batzuetako ikasleek, ikasketa guztiak euskaraz egin badituzte ere, oso autoestimu linguistiko baxua dutela. Inoiz gertatu zait klasean ahozko aurkezpena egin behar zuen ikasle batek barkamena eskatzea aurkezpena egiten hasi aurretik Gasteizkoa izanda ez zuelako behar bezain ondo egingo. Hartara, gure irakasgaien helburu garrantzitsuetako bat da ikasleek euskararen biziberritzearen historia apur bat ezagut dezaten, biziberritze horri egin dizkioten ekarpenen kontzientzia har dezaten, eta etorkizunean aditu euskaldun modura euskararen garapenean eta biziberritzean izango duten erantzukizunaz gogoeta egin dezaten.

Tolestu ditzagun liburuak!

Itziar Luri Ekiza

90eko hamarkadan Iruรฑeko institutu batean ikasten hasi eta ordura arte nire ametsik zoroenean ere tokirik ez zuen mundu berria ezagutu nuen. Ikastetxearen pasillo luzeetan ibiltzea oihana zeharkatzea bezalakoa zen, ordura arte ikastolan goxo-goxo egon ondoren bat-batean gu baino zaharragoak ziren gazte handi, arraro eta, batez ere, erdaldun kopuru ikaragarriaren artean ibiltzea muturreko esperientzia iruditzen zitzaigun. Edonola ere, behin ikasgelan sartuta oasi txiki batean sentitzen ginen, irakasleek goxoago hitz egiten ziguten, lagunen izenak ezagutzen genituenโ€ฆ etxean bezala geunden.

Lehen urte horretan natur zientzietako irakasle gazte bat etorri zen bere lehen klaseak gure institutuan ematera. Onartu beharra dut natur zientziak ez nituela sobera maite eta irakaslea hizketan hasten zenean nire pentsamenduak gai atseginagoetara hegan joaten zirela, maiz. Halako batean, irakasle hura plaken tektonikaren teoria azaltzen hasi zen, gelako bi liburu hartu eta eskuez bihurritu eta tolestu zituen liburu bakoitza plaka bat bailitzan. Irakaslea liburuak birrintzen ikustean harritu eta asaldatu egin ginen, eta ordutik, gure hamalau urtetako nerabekeriarekin, irakasle hori txiste eta antzeratzeen jomuga bilakatu zen. Barregarria iruditzen zitzaigun bi liburu erabilita honelako azalpen zientifikoak ematea.

Bada, 20 urte geroago gure semea ondoko auzoko institutuan ikasten hasi da eta gozagarria da bere begiez ikustea nola gauza batzuk ez diren batere aldatu. Formolean gordeak daude institutu garaiko lagunen arteko broma eta txisteak, irakasleei jarritako ezizenak, batzuk maitasunez eta beste batzuk nerabezaroko gaiztakeriaz, adin horretan edozein txikikeria handi egiteko joera…

Ta zer ez da berdin?, Hertzainak-ek galde egiten zuen moduanโ€ฆ Bada erabat desberdina den gauza bat. Gure semearen irakasleek ez dituzte jada liburuak tolesten; sarean topatutako material berri eta erakargarriak jartzen dizkiete historia, fisika edo teknologia bezalako ikasgaietan. YouTubeko bideo zein film horiek guztiak ikaragarriak dira, bai, soinu efektuak, emotikonoak, irudi ikusgarriakโ€ฆ eta, gainera, gaztelera jatorrean! Gure koadrilan oraindik gogoratzen dugu plaken tektonikaren azalpena, eta, noizean behin, afariren batean edo, bada txiste hori gogora ekartzen duen lagunen bat. Gure semeek, aldiz, longitud, volumen, mecanismos, visigodos eta imperio romanoa oroituko dituzte. Paula Kasares soziolinguistari entzun nion aurrekoan: โ€œZein inozoak izan ginen (aurreko belaunaldiez ari zen) pentsatuta eskolan euskaraz ikasita aski izanen zela hurrengo belaunaldiak euskalduntzekoโ€. Bai, inozoak izan ginen, baina ez gaitezen gaur egun ere inozoak izan pentsatuz D ereduko murgiltzea apetaren fruitua dela (hori ere aurrekoan entzun nuen, esalearen izena aipatu nahi ez badut ere). Ikasleek eskolan ematen duten denbora akaso ez da euskaldun hazteko nahikoa, baina, zalantzarik gabe, geroko hiztun horiek hizkuntzaren ezagutzan trebatzeko ezinbesteko tresna da. Nire kasuan behintzat hala izan zen. Murgiltzerik gabe, nola hezi ume euskaldunak? Bada, toles ditzagun liburuak, eta hiztunek eta liburuek eskertuko digute, bai, liburuek ere bai, norbaitek erabiltzen dituen seinale izanen baita.

Diglosiaren ajeak, lagunok!

Amaia Lasheras Perez

Irudika dezagun familia euskaldun bat, UEMAk arnasgunetzat hartzen duen herri horietako batean bizi dena. Familia horretan, neskato bat jaio zen mende hasieran. Ainara deituko diogu. Inguru euskaldunean hazi zen Ainara. D ereduko ikastetxe txiki batean ikasi zuen, eta, klasekide guziekin, euskaraz aritzen zen, ikasgelan nahiz kanpoan, beti. Haurtzaroko eta nerabezaroko lagun-taldea ikastetxe horretako gazteek osatu zuten; eta euskaraz aritzen ziren, beti. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoa herritik kanpo egin zuen, baina, han ere, euskaraz ikasi zuen, eta ikaskide haiekin ere euskaraz mintzatzen zen beti.

Noizbait asaldatuta etorri zen etxera, ikastetxe berriko lagun batzuek akats larriak egiten zituztelako euskaraz solastatzean.

 โ€“Ama, Obabako klasekide batzuek โ€œni egin dutโ€ eta โ€œnik joan naizโ€ esaten dute.

DBHko 1. ikasmailako irakasleak eskainitako liburuek Ainararen irakurzaletasuna piztu zuten. โ€œJaraโ€ irakurri eta gero, sail bereko gainerako liburuak eskatu zizkion amari. Gauza bera gertatu zen โ€œEskularru beltzakโ€ bukatu eta gero. Durangoko azokara joaten zen urtero, eta, urte batean, ilusio handiz erosi zuen โ€œEta ez zen alerik ere geldituโ€, baita gustura irakurri ere.

Batxilergoa ikasteko, hiri batera joan behar izan zuen. Han ere, jakina, D eredua aukeratu zuen, baina harrituta eta tristetuta itzultzen zen etxera, klasekide gehienak gaztelaniaz mintzatzen zirelako.

โ€“Ama, batzuek ez dakite euskaraz solas egiten ere!

Urte horietan, gero eta gehiago irakurtzen hasi zen, eta euskarazko literaturarekin segitu bazuen ere, gaztelaniazko eskaintza zabalarekin txundituta, gaztelaniaz ere ikaragarri gustura leitzen hasi zen.

Batxilergoko 1. ikasturtea bukatu eta gero, euskarazko C1 titulua lortu zuen, inolako arazorik gabe.

Euskal kulturan ere, interes handia zuen. Bertso-eskolan ibili zen txikitatik eta, adibidez, azken Bertsolari Txapelketa Nagusian, saio gehienetara joan zen.

Unibertsitatera joateko orduan ailegatu zenean erabaki zuen euskaraz ikasten jarraitu nahi zuela. Espainiako unibertsitate batzuetan eskainitako ikasketak oso interesgarriak iruditu zitzaizkion, eta, nota onak zituenez, aukera zuen horietan izena emateko, baina euskaraz ikastea lehenetsi zuen.

Han ere, etsitu samar hasi zen lagun euskaldunen bila.

โ€“Ama, gaur, ikasgelan, Lezoko mutil baten ondoan eseri naiz, eta hura bai, hura euskaraz aritzen da.

Edo

โ€“Bai, Hondarribiko neska oso jatorra da eta euskaraz solastatzen da.

Ainararen etxean, euskaraz mintzatzeaz gain, euskararekiko kezka transmititu nahi izan zioten gurasoek, eta euskal kultura oso presente egon zen han. Aita bertsolaria eta idazlea zen (afizioz), eta ama, hizkuntzalaria.

Gure protagonista adinez nagusia zenez, gidabaimena ateratzea erabaki zuen. Herriko autoeskolara hurbildu zen, eta, han, azterketa teorikoa prestatzeko materiala eman zioten. Lehenbiziko testak egin eta gero, honela esan zion amari:

โ€“Ama, ez dut ezer ulertzen. Zer โ€œkristoโ€ da errei bat? Igual, hobe nuke gidabaimena gaztelaniaz atera.

Egiazko istorio batean oinarrituta dago aurreko kontakizuna, eta, horretan pentsatzen dudanean, behin eta berriz galdetzen diot neure buruari: Non egin dugu huts? Pentsa genezake ikasketa guztiak euskaraz egitearekin nahikoa dela eremu formalean euskara lehenesteko. Denok izango ditugu burutan garai batean gaztelaniaz ikasi behar izan zuten lagun euskaldun-euskaldun horiek. Eta bai, kasu horietan, ulertzen dugu idatzizko hizkuntzara hurbiltzean, gaztelaniaren edo frantsesaren alde egitea. Baina bizitza guztian euskaraz bizi eta ikasi duen pertsona batek zergatik hautatuko du gaztelania arlo formalerako?

Errei, biribilgune, bide-marra, galtzada, zeharbide, bazterbide, sestra, erdibitzaile, segurtasun-uhal, galgaโ€ฆ Horrelako hitzekin topo egin zuen gure protagonistak autoeskolako liburua ireki zuenean.

Horietan pentsatuta, ohartu naiz termino horiek gaztelaniaz erabiltzen ditugula gehienok gure egunerokoan, pedante samarrak ez badugu izan nahi, behintzat. Autoan joaten naizenean, behin ere ez dut honelakorik esango: โ€œMikel, hartu ezkerreko erreia eta, hurrengo biribilgunean, joan ezkerretaraโ€, โ€œseme, lotu segurtasun-uhalaโ€ edo โ€œauto honetako galga gogor samarra daโ€. Horren ordez, nik eta nire ingurukoek (eta ez dakit zuek), ezkerreko karrila hartuko dugu, rotondan ezkerretara joango gara, zinturona (zinturoia) lotuko dugu eta frenoa zapalduko dugu.

Aitortuko dizuet ezen, Ainararen istorioa entzunda ere, euskara salbatzeko ez naizela bat-batean hitz horiek erabiltzen hasiko (lotsa emango lidake), itzulpen bat edo testu formal bat egiteko ez bada, behintzat. Beraz, beharbada, nire ardura ere bada Ainara bezalako neskato batek gidabaimena ateratzeko gaztelania aukeratzea.

Neurri handi batean, gure subkontzientean, oraindik ere uste dugu gauza serioak, teknikoak eta zientifikoak adierazteko erdararen beharra dugula (gaztelaniarena, nire kasuan). Euskara hankamotz gelditzen zaigu horrelakoetan eta artifizialtzat jotzen dugu eskaintzen zaiguna. Horrek, jakina, ekartzen du gure gazteek ere horiek arrotz sentitzea. Egia da ikasketa guziak euskaraz egin ahal izanda gure hizkuntzak eremu batzuk konkistatu dituela, baina, ikusten denez, oraindik badago zereginik. Diglosiaren ajeak, lagunok!