Oilarrak kukurruku?

Iรฑigo Satrustegi Andrรฉs

Aitortu behar dut haurrentzako ipuinak itzultzen aritu izan naizenetan, generoak dituen zailtasunen artean, onomatopeiek buruhauste handiak sortu dizkidatela. Batzuk txiki-txikitatik ongi ikasiak ditugu, beste batzuk irakurri eta kontsultatu ahala barneratu. Baina, ai, batzuetanโ€ฆ Gehiegitan ikusi dut nire burua sekula lehenago pentsatuko ez nituzkeen soinuak euskaraz eman nahian.

Hala sortu da hain justu blogerako ideia zoro hau. Zer onomatopeia eta nola eman dituzte gure idazle eta itzultzaileek? Nola egiten du katuak gure haurrentzako albumetan, miau, mau ala marramau? Oiloek benetan esaten al digute kukurruku? Eta korrokadak nola adierazi?

Tira, ba horietako batzuk bildu ditut hurrengo tauletan. Arratsalde pasa izan naiz egun bat baino gehiagoan Txantreako Liburutegiko haurren txokoan. Han ibili naiz, irizpide eta zehaztasun zientifiko gehiegirik gabe, โ€œlehenengo irakurketakโ€ saileko zientoka albumak aztertzen. Batzuetan marrazki bidez, besteetan testuan bertan topatu ditut bilatzen nituen hots horien ordainak. Kolpeak, animaliak eta gizakion hotsak imitatzen dituztenak nagusiki. Beste batzuk, berriz, han edo hemen sartu ditut, irudimenaren mugek gure errealitateak gainditzen dituztelako. Bide batez, hau zortea gure umeena, istorio ederrak ditugu irakurgai, eta liburutegietan gainera, muxutruk.

Jarraian ikusiko dituzue topaturiko onomatopeiak sailkaturik. Testuingurua, onomatopeia bera, itzultzailea edo egilea, liburua eta argitaletxea jaso ditut.

1. oharra: Grisez adierazitakoak itzulpenak dira, eta zuriz ageri direnak, berriz, jatorriz euskaraz idatzitakoak.

2. oharra: Hartu bedi biltegia den horren moduan, zerrenda soil baten gisara alegia.

Kaierik ez duten bi ale

Fernando Rey Escalera

Estimatzekoa, eskertzekoa eta goraipatzekoa da Munduko Poesia Kaierak proiektua, eta, nola ez, haren bultzatzaileak.

Proiektuak, gutxienez, balio handiko bi osagai ditu: hari esker, batetik, munduko poeta handien obra irakurtzeko aukera ematen zaigu, pixkana-pixkana kanoneko poeta aunitzen poema sorta ederrak itzultzen ari baitira euskarara; bestetik, itzultzaile eskarmentudun zein hasiberri askori atea ireki zaie errekonozimendua duen idazle baten obra ekartzeko euskarara.

Niri ere egin zidaten eskaintza, eta, une hartan, baiezkoa esanik ere, itxoiteko esan nion Maialen Berasategiri, bestelako lanak bainituen esku artean, eta burua kezkaz aski betea.

Dena dela, Maialenek asmatu egin zuen eskaintza eginez, aspaldikoa baitut gustuko poemak euskarara ekartzeko zaletasuna.

Berriki, EIZIEk eskaini eta Maialenek berak martxoaren 12an gidatutako ikastaro batean, poemen itzulpen prozesuaz aritu ginen, gakoez, zailtasunez, erronkez. Eta gogoa piztu zitzaidan berriz. Ez diot heldu inongo lani, baina ohartua naiz aleka-aleka poema asko ditudala euskaratuak, noizbait neure barreneko zerbait ukitzen duten poemak itzultzeko bulkada sentitzen baitut tarteka.

Hemen dira haietako bi. Jatorrizkoa ere hemen da, inork konparaziorik (edo kritikarik edo hobetzeko proposamenik) egin nahi badu ere. Lehenbizikoa Bertalicia Peralta panamarrarena da, โ€œLa รบnica mujerโ€ izenekoa. Bigarrena, Eduardo Galeanorena da, eta โ€œNosotrosโ€ du izena.

LA รšNICA MUJER
Bertalicia Peralta
 
La รบnica mujer que puede ser
es la que sabe que el sol para su vida empieza ahora
la que no derrama lรกgrimas sino dardos para
sembrar la alambrada de su territorio
la que no comete ruegos
la que opina y levanta su cabeza y agita su cuerpo
y es tierna sin vergรผenza y dura sin odios
la que desaprende el alfabeto de la sumisiรณn
y camina erguida
la que no le teme a la soledad porque siempre ha estado sola
la que deja pasar los alaridos grotescos de la violencia
y la ejecuta con gracia
la que se libera en el amor pleno
la que ama
la รบnica mujer que puede ser la รบnica
es la que dolorida y limpia decide por sรญ misma
salir de su prehistoria.
 
 
EMAKUME GUZTIZKOA
 
Emakume honek baizik ez du iristen izana:
ongi dakiena orain ateratzen ari dela bere bizitzarako eguzkia;
malkorik isurtzen ez duena,
baizik eta bere lurraldearen hesia ereiteko azkonak;
erreguka ari ez dena;
bere iritzia esan eta, burua tentetuz eta bere gorputza inarrosiz,
lotsarik gabe goxoa dena eta, aldi berean, gogorra gorrotorik gabe;
mendekotasunaren alfabetoa desikasi
eta tente dabilena;
bakardadeari beldurrik ez diona beti egon delako bakarrik;
indarkeriaren uhuriei iskintxo egin
eta xarmaz bortizkeria suntsitzen duena;
maitasun bete-betekoan askatasuna erdiesten duena;
maite duena.
Emakume bat baizik ez daiteke izan emakume guztizkoa:
minberaturik ere, aratz, aske erabakitzen duena
bere historiaurretik ateratzea.

___

NOSOTROS
Eduardo Galeano
 
Nosotros
tenemos la alegrรญa de nuestras alegrรญas.
Y tambiรฉn tenemos
la alegrรญa de nuestros dolores.
Porque no nos interesa la vida indolora
que la civilizaciรณn del consumo
vende en los supermercados.
Y estamos orgullosos
del precio de tanto dolor
que por tanto amor pagamos.
Nosotros
tenemos la alegrรญa de nuestros errores,
tropezones que muestran la pasiรณn
de andar y el amor al camino,
tenemos la alegrรญa de nuestras derrotas.
Porque la lucha
por la justicia y la belleza
valen la pena tambiรฉn cuando se pierde.
Y sobre todo tenemos
la alegrรญa de nuestras esperanzas
en plena moda del desencanto,
cuando el desencanto se ha convertido
en artรญculo de consumo masivo y universal.
Nosotros
seguimos creyendo
en los asombrosos poderes
del abrazo humano.
 
 
GUK
 
Guk
geure pozen poza daukagu.
Bai eta gure minen poza ere.
Ez zaigulako interesatzen
kontsumoaren zibilizazioak
supermerkatuetan saltzen duen
bizitza oinazegabea.
Eta harro gaude
hainbesteko maitasunagatik
ordaintzen dugun
min handiaren prezioaz.
Guk
gure okerren poza dugu,
estropezu horiek
ibiltzeko grinaren eta
bideari diogun maitasunaren
adierazgarri direlako.
Gure porroten poza dugu,
justiziaren eta edertasunaren
aldeko borrokak
merezi duelako frakasatuta ere.
Eta, desilusioa puri-purian dagoen garaian,
desilusioa jende guztiaren
kontsumo-gai bihurtu den honetan,
gure esperantzen poza dugu batez ere.
Guk
gizon-emakumeen besarkadaren
ahalmen harrigarrietan
jarraitzen dugu sinesten.

“Maitearen erretratua egiteko” (Itzulpen desleial bat)

Itziar Otegi Aranburu

Ilobak eman zidan ideia. Edo, hobeto, haren euskara-irakasleak. Sukaldeko mahaian eserita aurkitu nuen behin iloba, etxeko lanak egiten. Poema ezagun bat hartu, eta, haren moldea baliatuz, beste bat sortu behar zuten. Oso interesgarria iruditu zitzaidan prozedura, hizkuntzarekin jolasteko bide emankorra, idazketa-lantegietan erabiltzeko aproposa.

Rodariren Fantasiaren gramatikan hizkuntzarekin jolasteko hainbat prozedura biltzen dira. Adibidez, alegiak kalkatzearena. Alegietatik urrun egon arren, Rodarik Joyceren Ulises jartzen du adibide, nola baliatzen duen Homeroren Odisea bere obra eraikitzeko koordinatu fantastikoen sistema konplexu gisa.

Laburragoan, egunotan irakurtzen ari naizen Gracias por la compaรฑรญa ipuin-bilduman Lorrie Moore estatubatuar idazleak ezusteko atsegina eman dit, erreferentziakotzat daukadan โ€“eta inoiz blog honetan aipatu izan dudanโ€“ Nabokov-en Signs and symbols ipuinarekin jolas egiten duen istorio batekin egin baitut topo ezustean: Referencial.

Beste adibide ezagun bat Joe Brainard-en I remember da, 1970ekoa. Molde horri jarraituz, Georges Pรฉrec-ek Je me souviens ondu zuen 1978an. Gurean, Joseba Sarrionandiak Akordatzen sortu zuen 2004an, bide beretik. 2013an, Elearazi blogean, Danele Sarriugartek Akordatzen naiz (I) eta Garazi Arrulak Akordatzen naiz (II) sarrerak idatzi zituzten. Eta duela gutxi, 2022an, Aritz Galarragak Gogoan dut argitaratu du.

Atzera etxeko sukaldearen eskalara itzulita, Jacques Prรฉvert-en poema bat hartu dut nik abiapuntu: โ€œPour faire le portrait dโ€™un oiseauโ€, Paroles liburukoa. Susaren webgunean badaude Prรฉverten zenbait poema, Mayak, Joseba Sarrionandiak, Julen Lekuonak edo Koldo Izagirrek euskaratuak, baina hura ez dut aurkitu, eta, behingoagatik, itzulpengintzan sakratua den jatorrizkoarekiko leialtasun-mandamentua bazter utzi eta aske aritzeko agindua eman diot neure buruari. Jolas honetan, jatorrizkoaren formari lotu natzaio, eta zenbait efektu gordetzen saiatu naiz, egokitzapena โ€“edo ordezkapenaโ€“ baliatuta; alegia, itzulpenetik guztiz urrundu gabe, nolabait.

Rodariren Gramatikan badago beste prozedura interesgarri bat: Zer gertatuko litzateke baldin etaโ€ฆ? Hortik ere joan liteke kontua. Izan ere, auskalo; Prรฉvertek Artze irakurri izan balu, edo Laboa entzun, edo Istanbuleko txori-gizonak ezagutu, agian holako zerbait idatzi izango zukeenโ€ฆ

Maitearen erretratua egiteko
margotu lehenik ohe bat
goiko izara alde batean tolestuta
gonbidapen isilean
margotu gero
zerbait polita
zerbait soila
zerbait ederra
zerbait erakargarria maitearentzat
jarri hurrena oihala leku egokian
taberna batean
bulego batean
edo zinemarako ilaran
ezkuta zaitez atzean isilik
ezer esan gabe
zirkinik egin gabe
batzuetan maitea azkar azaltzen da
baina litekeena da urteak igarotzea
azaltzera deliberatu aurretik
ez etsi
itxaron
itxaron, behar bada, urte luzez
maitea arin edo astiro iristeak
ez baitu loturarik
margoaren azken emaitzarekin
ย 
maitea azaltzen denean
azaltzen bada
gorde isiltasun erabatekoa
itxaron ohean sartu arte
eta barruan denean
margotu artez izterrak oheari lotzen dizkion kate bat
eta gero
ezabatu banan-banan katebegi guztiak
kontu eginez maitearen larruazala ez ukitzeaz
margotu ondoren dekoratua
burdina forjatuzko oheburu eta guzti
zure maitearentzat
margotu baita ere zetazko izara berrien usain aratza
larruazal estreinakoz laztanduaren ikara
errai asetuek botatzen duten hasperena
itxaron gero ea maiteak lo hartzen duen
maiteak ez badu lo lasai hartzen
seinale txarra da
margoa txarra den seinale
baina lo hartzen badu seinale ona da
sina dezakezun seinale
orduan, poliki, egiozu maiteari zauri on bat
eta haren odol gorriaz
idatz ezazu zure izena margoaren bazter batean.

Zeharkakoa

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Joannes Jauregik eta Santi Leonรฉk duela gutxi plaza honetan bertan idatziriko ekarpenak ditu abiapuntu gaurko honek. Zeharbidezko itzulpena izan zuten mintzagai bi-biek, abian duen liburu baten kasuan lehenak, eta amaitu berria duen lan baten kasuan bigarrenak. Itzulpen prozesuaren nondik norakoak deskribatu dizkigute biek ere, bai eta Amaia Apalauzak lehenengoari eginiko iruzkinean zein Karlos Zabalak eta Monika Etxebarriak Senez aldizkarian idatziriko artikuluetan ere. Hausnarketa aski interesgarriak topa litezke guztietan ere: jatorrizkoa baliatu ezean itzulpenerako zer zubi testu baliatu, zein ordenatan, zerekin edo norekin kontrastatu, eta abar. Planifikazio lan handia eskatzen du itzulpen molde honek, Joannesek bere ekarpenean aipatu moduan.

Itzultzaileok lehen eskuko esperientziari buruz mintzatu zaizkigu; nik, aldiz, zeharbidezko itzulpenari buruzko datu batzuk ekarri nahi izan ditut. 1980-2023 bitarteko itzulpenen azterketa egiten aritu naiz berriki, NorDaNor datu-basean bildutako informazioa oinarri hartuta, eta zeharbidezko itzulpenari dagozkionak aipatuko ditut jarraian. Euskaratutako literatur itzulpenetan, 7.011 itzulpenetatik 80tan besterik ez da zehazten zubi hizkuntza bat edo batzuk erabili izana, itzulpen guztien % 1,14tan alegia; aldiz, euskaratik erdaratutako literatur lanen artean, itzuli diren 1.545 liburuetatik 225 liburutan zehazten da zeharbidez itzuli izana, hau da, itzulpenen % 14,56tan. Datuotatik atera dezakegun ondorioa da aitortutako zeharkako itzulpenak nabarmen gehiago direla euskaratiko itzulpenetan, nahiz eta bi norabideetan datuak apalak izan. Baliatutako zubi hizkuntza kopurua, berriz, zabalagoa da euskararako norabidean: gaztelania 47 kasutan baliatu da eta ingelesa 19tan, frantsesa bitan, eta katalana eta errusiera behin. Horietaz gain, bi edo hiru zubi hizkuntza beste 10 kasutan baliatu dira. Erdaretarako norabidean, aldiz, gaztelania dugu zubi hizkuntza nagusi (216) eta bakanak dira ingelesetik (6) eta frantsesetik (1) eginiko itzulpenak. Horietaz gain, kasu bakarra topatu dugu hiru hizkuntza baliatu dituena (frantsesa, ingelesa eta gaztelania). Publiko motari erreparatuta ere alderik nabari daiteke: euskararako itzulpenetan proportzioan gehiago itzuli dira zeharbidez haur eta gazteentzako liburuak; kontrara, helduentzako liburu gehiago topa litezke euskaratik eginiko itzulpenetan. Azken datu hori ondo neurtzeko, baina, datu orokorrei begiratzea dagokigu. Izan ere, euskararako norabidean gehiago dira haur eta gazteei zuzenduriko liburuak oro har eta euskaratik erdaretarako itzulpenean, aldiz, helduei zuzenduriko liburuak.

Datuak datu, nabarmentzekoa da euskal literaturak erakusten duen irekitasuna zeharbidezko itzulpenak sortzeko. Joannesek zioen moduan, mesfidantzaz ikusten dira sarritan bigarren eskuko itzulpenak, saihestu beharreko jardunbidetzat jotzen da zeharbidezko itzulpena, betiere zuzenean itzultzeko aukerarik badago, hots, jatorrizko hizkuntzatik itzultzeko gai den itzultzaileren bat. Euskal literaturaren eremuan, dena den, badirudi, onargarritzat jotzen dela. Euskara xede duten itzulpenen kasuan, Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen-lehiaketako oinarriek esaten dute jatorrizkoa baliatzen ez bada bi zubi hizkuntza erabili beharko direla. Jokin Zaitegi lehiaketaren oinarrietan ere zehaztu izan da halako irizpiderik. Lehiaketek ez ezik, itzulpen sariek ere ez dute espresuki baztertzen zeharbidezko itzulpena. Zeharbidez itzuliriko libururik topa liteke, esaterako, Euskadi Literatur saria irabazi dutenen artean, gorago aipaturiko Karlos Zabala, konparazio batera, Zubi bat Drinaren gainean liburuagatik. Kontrako norabideari dagokionez, Etxepare Euskal Institutuak diruz laguntzen dituen itzulpenen artean badira euskaratik zuzenean itzuli ez diren liburu zenbait. Horietaz gain, Etxepare-Laboral Saria zeharbidez eginiko bi itzulpenek irabazi dute orain artean: Behi euskaldun baten memoriak liburuaren ukrainerarako itzulpenak, Yaroslav Gรบbarevek itzulia eta Anetta Antonenko argitaletxeak argitaratua, eta Amek ez dute eleberriaren nederlanderarako itzulpenak, Mariolein Sabartek itzulia eta Zirimiri Pressek argitaratua.

Gorago aipatu ditudan datuek, dena den, ez dute zeharbidezko jarduera bere osotasunean islatzen. Izan ere, sarritan ez da itzulpenerako erabili den testuaren berri ematen liburuetan. Hortaz, zail da neurtzen zeharbidezko itzulpenaren lekua itzulpen trukeetan. Ezin zehatz esan zenbateraino aitortzen den. Ikusgarritasun arazoak ditu, hortaz, zeharbidezko itzulpenak, eta, hain zuzen ere, saihesteko moduko jarduntzat dugun heinean, ezkutatzeko joera erakusten du horrek.

Auzi legalei ere erreparatu beharko litzaieke zeharbidezko itzulpenaz aritzean. Liburuen kredituetan liburu hori itzultzeko erosi diren eskubideak dituen bertsioak agertu beharko luke. Bat etortzen al dira, zeharbidezko itzulpenetan, itzultzaileak baliaturiko bertsioa eta eskubideena? Eta iturri bat baino gehiago erabiltzea aitor liteke eskubideak testu bakarrari badagozkio? Ardura legalei eta egiletza eskubideei dagokienez, ez da beti erraza izango testu bakoitzaren erabilera maila zehazki islatzea.

Itzultzaileen ahotsetik edo eskutik ezagutzen dugu sarritan zeharbidezko itzulpenaren berri; goian aipaturiko adibideak ditugu horren lekuko. Harribitxiak dira, itzultzaileen jardunbidearen nondik norakoak xeheki ezagutzeko eta zubi hizkuntzen erabilerari buruzko inplikazioei buruz hausnartzeko ez ezik, zeharbidezko itzulpenak euskal itzulpengintzaren eremuan duen lekua zenbatekoa den ezagutzeko ere.

Gauez euripean gidatzeaz (eta bi boutade txiki)

Santi Leonรฉ

Arrunt interesgarria iduritu zitzaidan Joannes Jauregik duela egun batzuk blog honetan idatzi zuen sarrera, eta eskertuko nukeen lehenago idatzi izan balu, zeren zubi hizkuntzen bidezko itzulpen baten hondarreko esaldia euskaratu eta hamar minutura edo irakurri bainuen. Testu bat itzultzea gidatzea bezala bada โ€“erran nahi baita, ezker-eskuin bidea zedarritzen duten marra jakin batzuk gainditu gabetanik zehatz eta doi egin beharreko ariketa batโ€“, iduritzen zait orduan gauez gidatzea bezala dela zubi-hizkuntzak erabiliz egiten den itzulpena: lurreko marrak ez dira kasik ageri, eta, maiz, ikusi baino gehiago, egiten dugu susmatu errepidea hor nonbait dagoela.

Ados nago Jauregiren lehen boutadearekin: zeharbidezko itzulpenak planifikazio handiagoa eskatzen du. Ados nago orain, alegia. Eta horregatik eskertuko nukeen artikulua lehenago irakurtzeko aukera izan banu. Ez dut planifikatzeko asti handirik izan, nolanahi ere, zeren, kontu batzuk tarteko, aski epe estua izan baitut itzulpena egiteko. Hasmentan espainolezko itzulpena hartuta, goizkara atera zitzaizkidan bidera lehendabiziko bandera gorriak, hala nola Manes โ€“hots, Manak, erromatarren hilen arimakโ€“ eta manos โ€“hots, eskuakโ€“ nahasi izana, eta, astiro-astiro, katalanezko itzulpenera lerratuz joan nintzen; aitzinera egin ahala, ordea, alemanezko itzulpenak hartu die gaina gainerakoei. Espainolezko itzulpena โ€“baita, zenbaitetan, katalanezkoa ereโ€“ bigarren planoa uztera bulkatu ninduten arrazoiek Jauregiren bigarren boutadera naramate: itzultzaileak fidatzeko jendea dira oro har.

Horrekin ere, lehendabizikoarekin bezala, ados nago, baina salbuespen bat gehituko nioke: itzultzaileak fidatzeko jendea dira, fidatzekoak ez direlarik izan ezik. Izan ere, Frantziako Vosge mendiei โ€“pluraleanโ€“ sistematikoki Vogers edo Vosgo mendia โ€“singularreanโ€“ deitzen dienak halako ezinegon puntu bat sortzen baitit. Gogora ekartzen dit Idoia Torregaraik Mikroipuinak liburuan bildu dituen txio horietarik bat: ni perfekizonista naiz. Xehetasunetan arretarik paratzen ez duenak neketan paratuko du lan orokorrean. Galdera da kontrakoa ere egia ote den.

Julen Gabiria izan dugu berriki Iruรฑeko Hizkuntza Eskolan Palestina komikiaren itzulpenaren kariaz. Berea egin ahala bertze itzulpen batzuetan harrapatu zuen hanka-sartzeren edo itsuskeriaren bat komentatu zigun, eta nabarmendu zigun zer-nolako poz maltzurra ematen duten horrelako aurkikuntzek. Nik ere horrelakoren bat harrapatu dut nire zeharbidezko itzulpena egin ahala, baina zalantza izan dut: Vosge mendiak โ€“ez Vogers, ez Vosgo mendiaโ€“ egoki itzultzeak bermatzen du itzulpen osoaren kalitatea? Edo poz maltzur horiek itzultzaileak bere buruari ematen dizkion goxokiak dira, ongi ari delako segurtasuna bilatu nahian?

Esku artean izan dudan liburua euskaratu bitartean, itzultzaile saritu batek euskarara ekarritako lan bat irakurri dut. Arrunt esperientzia gogorra izan da. Estilo gogorra, labirinto itxurako esaldi akaberarik gabeak โ€“galdu nintzen behin baino gehiagotan, aterabidea ezin kausituzโ€“, ulertzen ez nituen erlatibazioakโ€ฆ Liburua uztekotan egon nintzen; utziko nukeen, baldin eta ikasleekin komentatzeko hautatu izan ez banu โ€“bidezkoa izateko, aipatu behar dut liburuaz galdegin nien inguruko irakurle gehienek gustura irakurri zutela liburua, eta bat baizik ez zela nire iritzi berekoa; nirekin ados zegoen hori, dena den, itzultzaile profesionala zen, eta badakigu itzultzaileak fidatzekoak direlaโ€“. Nire kritika hipergogorra egin bidenabarkoan, ohartu nintzen naski itzultzaile โ€“nire ustezโ€“ trakets horrek pentsatuko zuela ongi egina zela bere itzulpena. Horrek, bistan dena, ikaragarri izutu ninduen, agian ni ere ikaragarri gaizki ari nintzen โ€“balizko irakurleak liburua uzteko gogoa sortzerainoโ€“ hainbatean ari nintzen uste banuen ereโ€ฆ

Itzulpenaren hondarreko fasean nintzela, itzultzaile batzuekin โ€“itzultzaile on batzuekin, erran nahi baitaโ€“ suertatu nintzen beka bat emateko epaimahai batean. Haien profesionaltasun eta zorroztasuna ikusita, inpostorearen sindromeak joa bueltatu nintzen etxera.

Izan dudan esperientzia aintzat hartuta, bi boutade txiki botako nituzke. Bat: itzuli bitartean, batez ere zubi hizkuntzen bidezko itzulpena bada eta zure segurtasun falta areagotu nahi ez baduzu, ez zaitez poztu bertze itzultzaileekin hanka sartze txikiekin โ€“zuk ere eginen dituzula pentsatuko baituzuโ€“, ez ezazu itzulpen txarrik irakurri โ€“zurea ere txarra dela pentsatuko baituzuโ€“, ez zaitez itzultzaile onekin elkartu โ€“zeure burua haien aldean paratuta, deprimituko baitzara. Bi: pentsatu egiten ari zaren itzulpen hori egitea gauez euripean parabris garbigailuak hautsiak dituzula gidatzea bezala, eta aunitzetan sena dela duzun ia tresna bakarra.

Abailaren kontra

Idoia Santamarรญa Urkaregi

Marta Rebรณn idazle eta itzultzailea, CTXT aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean (2018):

Kazetaria: Kiko Amatek dio Moby Dick luze eta aspergarria dela. Aspergarria iruditzen zaizu?

Marta Rebรณn: Ezin da horrela planteatu; alegia, ea klasiko bat aspergarria den ala ez. Askotan ez dugu irakurtzen ondo pasatzeko. Arrazoi askorengatik irakurtzen dugu, eta beharbada ondo pasatzea ez da beti arrazoi nagusia. Azken batean, irakurtzea eta itzultzea jarduera subertsiboak dira neurri batean, begirada erne eta zorrotza eskatzen baitute, eta hori ez da ohikoa gaur egun, guztiak azkar kontsumitzekoa izan behar duen garaiotan.

Carmen Garcรญa Gรณmez, W. G. Sebalden lan batzuen gaztelaniazko itzultzailea, Revista de Libros aldizkarian argitaratutako ยซTraducir a Sebald, una cuestiรณn de estiloยป artikuluan (2005):

Sebalden testuek irakurraldi asko eskatzen dituzte, behin eta berriz irakurtzea, baita ahots goraz irakurtzea ere, egiaztatzeko ezerk ez duela hausten prosak markatutako erritmoa, ezerk ez duela eteten esaldi luze bihurrien segida hipnotikoa, egokia dela abiadura, prosaren erritmo-aldaketak jasotzen dituela.

Denbora hartzea, poliki idaztea, moteltasuna metodo gisa, nola baliabide linguistikoei hala edukiari dagokienez, zibilizazio zoro baten aurkako protesta gisa apika.

W. G. Sebald, Die Ausgewanderten (Emigratuak) liburuaren irakurketa baten ondoko solasaldi batean[1] (East Angliako Unibertsitatea, 1999), Michael Hulse bere ingelesezko itzultzaileetako batekin zuen harremanaz:

Itzulpen-prozesuak pazientzia handia behar du; eta pixkanaka jabetu nintzen horretaz, hasieran uste bainuen ezen, behin itzultzaile bat aurkituz gero, dena batek espero bezala joango zela eta itzulpen behin betiko bat eskuratuko nuela. Baina konturatu nintzen ezetz, prozesu korapilatsu bat zegoela atzean: alegia, itzultzaileak itzulpenaren lehen zirriborro bat idazten du; nik, gero, zehatz-mehatz aztertzen dut hori eta Beryl Ranwellekin[2] batera errepasatzen dut, zeren ingelesezko belarri ona duen norbait behar baitut horretarako โ€”nik ez dut etaโ€”. Xehetasun txiki asko dira kontuan hartu beharrekoak, eta horiek guztiak batera dira maiz itzulpen on eta ez hain on baten arteko aldea egiten dutenak. Horren ondoren, editoreari bidaltzen diot, eta, hark orraztu ondoren, itzultzailearengana itzultzen[3] da berriz itzulpena. Hark zuzenketa guztiei erreparatu, eta, zerbaitekin ados ez badago edo bestelako iradokizunik egiten badu, horiek ebatzi, eta beste bizpahiru aldiz irakurtzen dut. Beraz, fase asko dira, eta denbora asko behar du prozesu horrek. Baina uste dut hortik ondorioztatu beharreko ikasbidea zera dela, ez dela hain garrantzitsua liburu bat argitaratu bezain laster itzultzea, gaur egun maiz gertatzen den modura, batik bat ingelesez argitaratzen den guztia ia batera Europako gainerako hizkuntzetara itzuli beharra. [โ€ฆ] Esate baterako, Die Ausgewanderten liburuaren frantsesezko itzulpena jatorrizkoa argitaratu eta zazpi bat urtera argitaratu zen, eta, pasatutako denbora gorabehera, harrera ona izan zuen liburuak. Beraz, ez dio axolarik zazpi edo hemezortzi urte behar diren horretarako. Hori baino garrantzitsuagoa da itzulpena ahal bezain ona izatea. Uste dut hori bera gertatzen dela beste alor askotan ere; gure bizitza abiadurak baldintzatzen du, abiadura gero eta azkarragoak, eta pazientzia kanpoan gelditu zaigu. Baina uste dut hobeto geundekeela zenbat eta pazientzia-dosi handiagoa erantsi bizitzan. Unibertsitatean ere gauza bera gertatzen zaigu, ezta?[4]

Azkenaldian, muturtuta nabil abailarekin, etekin azkar eta berehalakoekin. Teknologiaren eta ยซberrikuntzaยปren dohain ustez txit paregabeekin (oi, berrikuntza, gaitz guztietarako azken edabe magiko hori). Ez pentsa, ez naiz teknofobo setatsu bat. Ondo dakit zenbateraino zaigun lagungarri teknologia itzultzaileoi eguneroko jardunean, nola erraztu digun dokumentazio-lana Internetek, zenbateko zama kentzen diguten itzulpen pragmatikoetan itzulpen-memoriek, glosarioek, Xuxenek!, terminologia egiaztatzeko eta inkoherentziak saihesteko kalitate-kontroleko programa informatikoek.

Badakit hori, eta egunero baliatzen dut teknologia itzulpenetan. Baita itzulpen automatikoa ere, nahiz zalantza asko eta askotarikoak eragiten dizkidan, teknologia hori erabiltzen hasi aurretik egiten ez genituen akatsak egiten ditugulako orain eta itzulpenaren norabidea (gehiegi) markatzen digulako askotan, eta ยซpostedizioยป izeneko eufemismoa agertu zaigulako โ€”zer da hori benetan?; zer esan nahi du?; itzulpen narrasak are narrasago ordaintzea?; itzultzailearen profesionaltasunaren konfiantzan kalitate oneko itzulpen bat orain baino are eskasago ordaintzeko aitzakia izatea?โ€”, eta itsumandoka gabiltzalako denok ezin asmaturik nola erantzun ยซmerkatuยปak eskatzen (omen) duen ยซbeharยป horri.

Itzulpen pragmatikoak aipatu ditut, baina literatura-itzulpenetara ere iritsia da โ€”hala diote behintzatโ€” adimen artifiziala, hots, itzulpen automatikoa. Horretaz dihardu, esate baterako, Josรฉ Francisco Ruiz Casanova Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasleak iaz argitaratutako ยฟSueรฑan los traductores con ovejas elรฉctricas? La IA y la traducciรณn literaria[5] liburuak. Eta, teknologiaren abaila kontuan harturik, gai horri buruzko liburuak ia argitaratu bezain laster zahartzen dira, urtebetean hurrengo jauzi mortala egiten baitu teknologiak, eta hor gabiltza gu, galerna baten enbata batetik bestera, pentsatzeko tarte bat hartzeko beldurrez, ez baitago segundo bat galtzerik, merkatuak (oi, mamua berriz) ordaintzen digun huskeria (ere) galduko dugulako bestela.

Badira ahots eta luma optimistagoak ere. Nola esnatzen naizen, batzuek edo besteek diotena nahasten dut gosariko kafesnearekin. Gonzalo Tornรฉ idazle eta editorea, aurtengo martxoaren 1ean CTXT aldizkarian argitaratutako ยซLa inteligencia artificial: preparativos para la batallaยป artikuluan:

Prentsa kulturalak dioena irakurriz gero, badirudi hilabete gutxi batzuetako kontua baino ez dela: adimen artifiziala oldarka sartuko da etxe guztietan, eta haren ยซproduktuekยป idazle, marrazkilari, diseinatzaile eta itzultzaile guztiak ordeztuko dituzte. Paregabea da adimen artifizialaren sormena, programatzaileen kontrol eta aurreikuspenetik haragokoa. Ezin uka erakargarria dela narratiba hori, baina aurreko ยซordezkapen teknologiko berehalakoยปaren porrotaren ondoren, fartsa itxura hartzen du albiste-olatu horrek guztiak. Zenbat baliabide eta orrialde ez ote ziren baliatu gu guztiok konbentzitzeko liburu elektronikoak bide bazterrean utziko zituela papera, argitaletxeak, liburu-dendak eta orain ez dut ongi gogoratzen baina akaso baita agenteak ere. Izugarria izan zen. Baina hara zertan gelditu den liburu elektronikoa: negozioaren aktore bazterreko bat.

Ez naiz aztia; beraz, auskalo zer dagoen eguraldi-alarmak bezain usu eta fite zabaltzen diren joera benetako zein apokalipsi-mehatxuen atzean. Baina ukaezina da diruaren txin-txin hotsak erraz suntsitzen dituela ezin utzizkoak ziruditen printzipio, xede, misio eta gainerakoak. Ez dut nik joko barrikadetarako deia, baina, gutxienez, estetikaren gela abegitsuan egin nahi dut habia, eta, ahal dudan neurrian, testu bat ibaiaren alde batean hartu eta beste aldera eramaten jarraitu, bidaia hori baita itzulpena โ€”ez da nik asmatutako irudia; askok baliatu dute lehenagoโ€”, jakinik, Adam Zagajewskiren poema batek dioen moduan, nik ere, irakurle gisa, beste ahots batzuk entzun โ€”irakurriโ€” nahi ditudala, nirearekin nahastuta:

Ez ditut ezagutu
nire poetarik gogokoenak.
Beste herrialde batzuetan bizi dira,
beste garai batean[6].

Egungo ยซhotsa eta ardailaยปren artean, arretaz entzutea eskatzen du literatura-itzulpenak. Ez dakit baden hori baino ekintza iraultzaileagorik gaur egun. Hala adierazi zuen Marta Rebรณnek El Paรญs egunkarian argitaratutako ยซLa necesidad de traducir(nos)ยป artikuluan (2020):

Mundu gero eta adigabetuago batean, arretaz entzutea eskatzen du itzulpenak. Edo, gutxienez, horretan saiatzea. Gaur, hurkoaren iritzia klik bakar batekin isilaraztea ohiko bihurtu den honetan, beste batek dioenari leku egitea haize kontra joatea esan nahi du.

Eguneroko abaila gorrian, ahaztu egiten dugu materia hauskorra direla hitzak, kontuz, mimoz, tratatzekoak. Irudi ezin gardenago batekin adierazi zuen hori Anne Sextonek, ยซWordsยป (Hitzak) poeman:

Hitzak eta arrautzak kontu handiz tratatu behar dira.
Hautsiz gero,
ez dute konponbiderik.

[1] ยซLost in Translation? A conversation with Jon Cookยป in Cattling, J. and Hibbit, R. (eds.), Saturns Moons, W. G Sebald. A Handbook, 357-363 or.

[2] East Angliako Unibertsitateko Literatura Itzulpeneko Britainiar Zentroko (British Centre for Literary Translation) langilea eta W. G. Sebalden kolaboratzailea.

[3] Itzuli aditzaren polisemia ez da broma euskaraz… Horixe dio Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak liburuko โ€œAdieren pisatzaileaโ€ teselan: ยซItzuli hitzak hogeita hamar adieratik gora ditu euskaraz, ez da txantxa!ยป (17. or.).

[4] Sebaldek alemanez idatzi zituen bere fikzio-lan guztiak, baina Ingalaterran bizi izan zen bizitza ia osoan; beraz, ingelesa menderatzen zuen, eta gertu-gertutik jarraitu zien beti bere lanen ingelesezko itzulpenei.

[5] Cรกtedra, 2023.

[6] Marta Rebรณnek aipatua CTXT aldizkarian argitaratutako ยซVeinte apuntes de amor a la traducciรณn y una peticiรณn desesperadaยป (2020).

Zubi-hizkuntzak, trilogia bat eta bi โ€œboutadeโ€ ondorio gisa

Joannes Jauregi Benavides

Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia euskaratzeko lana (eta suertea) egokitu zaidan honetan, eta norvegieraz ez dakidanez gero, bat-batean eta ustekabez zubi-hizkuntzen gaiarekin egin dut tupust. Orain artean ez zidan aparteko interesik piztu, baina, beharrak hartaratuta han-hemenka bila hasirik, Senez aldizkariko bi artikulu lagungarri aurkitu ditut: Karlos Zabalarena bata, Ivo Andritxen ‘Zubi bat Drinaren gainean’ eta zeharbidezko itzulpena, eta Monika Etxebarriarena bestea, Itzulpen baten penak eta nekeak, Danilo Kisen Hildakoen entziklopedia-ren itzulpenaz. Bi itzultzaileak nekatu ziren Zabalak zeharbidezko itzulpen gisa bataiatu zuen horretan, eta neke haien biharamunetan idatzi zituzten artikuluak. Nago, eta zorionekoa ni, haien lan-osteko gogoetek nabarmen erraztu dutela nire itzulpen-lanaren hasiera.

Jatorrizko hizkuntza ez beste batzuetatik egindako itzulpenak ia berez sortzen duen mesfidantzaren kontra, Zabalak testuinguru zabal batean kokatzen du zeharbidezko itzulpena, esanez ezen โ€œhizkuntza guztietan eta garai guztietanโ€ egin dela: Mila gau eta bat gehiago klasikoa, adibidez, frantsesezko itzulpenaren bidez zabaldu zen Mendebaldean (XIX. mendeko nobelagile errusiarrak bezala, bidenabar esanda), eta, kontrako bidean, Mendebaldeko literatura ugari japonieraren zeharbidez iritsi bide da koreerara.

Hizkuntza txikiek, bestalde, sarritan ez dute itzultzaile nahikorik izaten zenbait hizkuntzatatik itzultzeko. Esango nuke kinka horretan suertatu garela Jon Fosseren Trilogia eta ni neu. Nik dakidala, Juan Mari Mendizabal dugu literatura hizkuntza nordikoetatik zuzenean euskaratu duen itzultzaile bakarra (Hamsun, Sjรณn eta Kierkegaard, besteak beste), eta, nahiz eta lan bikaina eta estimagarria egin inondik ere, ez dirudi bidezkoa denik itzultzaile bakar bati bizkarreratzea hizkuntza nordikoen zaku osoa.

Edozein kasutan, eta zeharbidezko itzulpena nonahikoa eta batzuetan ezin saihestuzkoa izanagatik ere, mesfidantza-urrin temoso batek segitzen dio noranahi; ez beharbada propio erdeinatzen edo gutxiesten direlako era horretako itzulpenak (nahiz eta akaso bai propio ekiditen), baizik eta, kontrara, neurrigabe samar prezatzen delako hizkuntza ezohiko edo urrun baten itzulpena โ€œzuzeneanโ€ egitea. Zeharbidezko itzulpenak ale bikain ugari eman ez balizkigu bezala, Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean bera adibide (Hildakoen entziklopedia, zoritxarrez, ez dut irakurria), edo Karel Capeken Arrabioen gerra, berriki argitaratua Koro Navarroren itzulpenean.

Egia da mesfidantza-punttu hori naturala dela, eta itzultzaileak ere sentitzen duela (nik neuk bai bederen). Itzulpen badaezpadako bat hartuta nekez eman ahalko da taxuzko lanik, eta, denik eta itzulpen bikainena izanda ere, jatorrizko itzultzaileak dagikeen giza akats mendreena ere ia saihetsezin suertatuko zaio bigarren eskuko itzultzaileari. Horregatik, konbentzio onartuxea da bi zubi-hizkuntza erabiltzea, eta hala eskatzen du EIZIEk ere bere Literatura Unibertsala bildumarako. Alabaina, eta hilabete eskas honetan Fosserekin lortu dudan esperientzia-apurra aintzat harturik, elkarteari proposatuko nioke Monika Etxebarriak bere artikuluan ematen duen gomendioa erants diezaiela lehiaketaren oinarriei. Izan ere, Etxebarriak dio bere ustez bi hizkuntzak ez liratekeela batera erabili behar; bataren gainean egin beharko litzatekeela lehen zirriborroa, eta berrikusketan erabili beharko litzatekeela bigarrena. Karlos Zabalak ere harekin bat egiten du, nahiz eta aitortu ez ziola aholkuari segitu: โ€œErotzekoa izan zen bertsio-saltsa horretan igeri egitea. Eta okerrena da, erotuz gero, benetan ez dakizula zein puntutaraino ari zaren asmatzen hartzen dituzun erabakietanโ€.

Halaxe hasi nintzen ni Fosserekin, aldi berean erabiliz eskura nituen bertsio guztiak (ingelesa eta gaztelania nagusiki, eta alemana puntualki, maila oso kaskarra dudanez gero). Konturatu naiz, baina, hainbeste jatorri-testu izateak ikaragarri trakesten duela itzulpen-jarduna. Fosseren idazkerak ere izango du zerikusirik horretan, gehienbat komaz banatutako paragrafo luzeak eta elkarrizketa bizi eta biluziak tartekatzen baititu narrazio osoan. Paragrafook itzultzean, bereziki, erritmoa hartu ezinda ibili naiz, bi bertsioen eta nire testuaren artean salto-etenka eta eten-saltoka; testua segmentatzea ere bururatu zitzaidan, baina, bataren zein bestearen puntuazioa beti bat ez zetozenez, aurreikusten nuen horrek kendu baino buruko min gehiago emango zizkidala.

Beste zailtasun bat: bi bertsio (edo gehiago) izanik, neurrigabe erreparatzen zaie bi testuen arteko alderik ezdeusenei ere, eta, aise obsesionatzeko joera duen itzultzaile erdi-neurotiko gisa, aldarteka bazirudien gehiago ari nintzela bi itzulpen konparatzen testu bat itzultzen baino. Egin kasu, beraz, Monika Etxebarriari, eta erabili hizkuntzak banaka.

Horiek horrela, zeharbidezko itzulpenari buruzko bi ondorio koskorrekin bukatuko dut ale hau, akaso boutade hutsak, nabarmenak eta alferrikakoak irudituko zaizkienak sarearen paraje hauek populatzen dituzten aditu eta arituen tamainakoei, baina niri neuri lagungarri izan zaizkidanak, buruhausteon ondotik, hemendik aurrerako lanari hobeto ekiteko.

Lehen boutadea: Zeharbidezko itzulpenak planifikazio handiagoa eskatzen du. Zubi-testuak tentuz aukeratu beharra dago, eta lan handiegirik egin baino lehen finkatu behar da modus operandi-a, ez arian-arian aldatu behar izateko. Hasieran, inertzia hutsez, ingelesezko bertsioa lehenetsi nuen, baina gerora konturatu naiz ezen May-Brit Akerholt itzultzaileak Fosseren tonua eta atmosfera harrapatze aldera egindako zenbait hautu estilistikok ilundu egiten zidatela testua, eta ez argitu. Kontrara, gaztelaniazko bertsioak, Cristina Gรณmez-Baggethun eta Kirsti Baggethun itzultzaileenak, testu lakarxeagoa dirudi lehen irakurraldian, baina itzultzeko orduan gardenagoa egin zait. (Esan beharrik ez dago inpresiook erabat subjektiboak direla, eta ez dudala itzulpen-kritikarik egiteko asmorik). Beraz, irakurketa hutserako akaso ingelesezkoa lehenetsiko nukeen arren, lehen itzulpen-zirriborrorako gaztelaniazkoa hartu dut, ingelesezkoa orrazketa-faserako gordeta.

Bigarren boutadea: Langai dugun zubi-testua itzultzaile baten eskuetatik pasatu da. Ez hori bakarrik: itzultzaile batek idatzia da. Eta horrek lasaitasun adina urduritasun ematen du: lasaitasuna, itzultzaileak fidatzeko jendea direlako oro har, lanean arretatsuak eta xehetasunetan puntalakurloak, nor bere erara; eta urduritasuna (ezen ez mesfidantza), berriz, itzultzaile batek dakielako ondoen zer-nolako erabakiak hartzen diren itzulpen batean, jatorrizkoaren eta itzulpenaren arteko tirabiran, eta zer-nolakoak geratzen (uzten) diren, bestela ezinda, itzulpenaren bide-bazterrean. Hori dena txit ondo dakienez gero, itzultzaileak berak irudika lezake ondoen pantailan duen bertsioa noraino izango den jatorrizkoaren berdina edo desberdina.

Finean, zubi-hizkuntzen auziak testuaren izaeraz, idazketaz eta itzulpen-lanaz ditugun iritzi-usteak islatzen ditu, baita kordokatzen ere, eta are gehiago bat ustekabean harrapatzen badu, Fossek ni bezala.

Gonbidapenari proposamen bat bueltan

Anjel Lertxundi

PROPOSAMENAZ. 31 eskutik isilik egon zen aldian, bloga falta nuen. Bidean da berriro, blogak ez du nire beharrik, baina nik bai berea. Mila esker bertako testuen irakurle naizen aldetik, mila esker bertan kolaboratzeko eman zaidan aukerarengatik ere. Saiatuko naiz, ezin dizuet besterik agindu.

Itzultzaileen lanarekiko nire jarraipena interesatua da: eskola ona da niretzat. Idazleon liburuek, desberdinak izan arren batetik bestera, beti dute, gutxi-asko, batasun estilistikoa, fabrikako marka gehienetan inkontzientea. Itzultzaileari, ordea, oso liburu desberdinak euskaratzea egokitzen zaio oro har: ugaria du esperientzia linguistikoa, askotariko estiloak bereganatu behar izaten ditu. Jatorrizko testuaren mende, zailagoa ematen du itzultzaileak marka pertsonal bati eusteak, baina, zorionez, ugaria da gurean euskaratzeko estiloen desberdintasuna. Literaturaz ari naiz, noski.

Nire idazkuntzaren mamia euskara da, baina gaztelaniaren presentziak ezinbestean eragiten dit eta asko jasotzen dut beste hizkuntza batzuetan egindako irakurketetatik: idazten ari naizelarik, bazterrezina zait beste hizkuntzen, beste hizkeren, beste irudi-munduen itzala.

Euskal idazle batek ez dauka itzultzaile izatea beste erremediorik. Ez naiz ezer berririk esaten ari: idazten ari naizelarik, beste hizkuntzetako hitzak, espresioak, formulak, esaldiak darabiltzat ia etenik gabe, buruan lehendabizi, zirriborroetan gero, ordenagailuan azkenik. Sortzailea omen naiz izatez, banaiz itzultzaile ere, idazten ari naizelarik aritzen bainaiz mentalki itzultzen ere nire buruan dabilen beste hizkuntzetako zurrunbiloa, eta beste hizkuntzetatik burura etorritako espresioak euskarazko hiztegietan begiratzen.

Galtzerdiari buelta eman eta gauza bera gertatzen zaio itzultzaileari ere, baina idazlearen ifrentzutik begiratuta: itzultzea du lanbide, baina baztertu ezina du sortu beharra, jatorrizko hizkuntzaren eta euskararen estatusen arteko decalageak hartara behartzen baitu. Batean esaten den guzti-guztia ez baitago fisikoki bestean, euskarak asko dauka deskubritzeko, eguneratzeko, sortzeko.

Itzultzaileon zein idazleon aroztegian erreminta asko dago euskara ez diren hizkuntzen baldetan ere. Itzultzailearen baldei dagokienez, beste hizkuntzetatik euskarara ekarritako obra literarioen esperientzia pilatzen ari da obra batetik bestera: itzultzaileak hartu behar izan dituen erabakiak, sintaktikoak bezala lexikoak, erritmoarekin zer ikusia dutenak, jatorrizko musikaltasuna euskaraz entzuteko estrategiak, genero-gorabeherak, fraseologia kontuakโ€ฆ Gai horiei buruzko testu, hausnarketa eta apunte asko dago barreiatuta han-hemen. Esperientzia ugari horien berri emango lukeen liburu bat ikusi nahi nuke, horra argitu zein den hasieran aipatu dudan proposamena.

LIBURU PRAKTIKO BATEN PESKIZAN. Euskarara ekarritako itzulpen berri bat eskuetan hartzen dudan aldiro, hitzaurrea dakarren begiratzen dut, eta, hala bada, ea itzultzaileak zerbait dioen itzulpenak eman dizkion buruhausteez. Literatura unibertsala saileko ia liburu guztiek daramate hitzaurrea, baina itzultzaileek sarriago hitz egiten dute euskarara ekarritako obraz eta haren autoreaz, eta ez hainbeste, tamala niretzat, itzulpenak eman dien lanaz, bidean izan dituzten oztopoez, bideratu dituzten soluzioez. Argitaletxeetako itzulpenenek apenas daramaten hitzaurrerik. 31 eskutik blogeko bi etapetan material dezente dago itzultzaileek hartutako erabakien inguruan. Eta, nola ez, Senez dago, badago zer irakurririk hainbat eta hainbat arazori buruz, gutxitan aipatzen diren auziez barne; adibidez, poesia itzultzeaz.

Itzultzaile asko mintzatu da, zuzen edo zeharka, izan dituen arazoez, hartu dituen erabakiez. Lekukotza horiek bildu, gaika sailkatu, koherentzia eman bilketari; arazo gramatikalak, estilistikoak, musikalak zehaztu. Itzultzaileak izandako zailtasunak, emandako soluzioak eta soluzioen zergatiak deskribatu eta kontrastatu.

Badira itzultzen hasi aurretik originalaren autoreari buruzko ahal den informazio guztia jasotzen saiatzen diren itzultzaileak, idazlea ezagutzeak originalaren testuingurua hobeto ulertzen laguntzen duelakoan; eta badira egilea eta testua nahastu nahi izaten ez dutenak, egilearen izaerak ez dezan obraren balioa kaltetu edo hauspotu. Kasu batean zein bestean, itzultzaileek halako autorearen halako obraren itzulpenarekin bizi izandako zirkunstantzia ez ohikoak biltzea litzateke liburuaren beste helburu bat. Gutxi-asko, ezagunak ditugu itzultzaile eskarmentatuen hausnarketak eta bideak. Liburuaren helburua litzateke abanikoa zabaltzea esperientzien polifoniari, eta baita planteatzen diren arazoen abanikoari ere, adibidez poesiaren, ipuinaren eta antzerkiaren itzulpengintzari ere tokia eginez.

HIRU GENERO, HIRU KEZKA. Tennesse Williams-en Desio izeneko tranbia, Xabier Payรก Ruizek euskaratua. Antzerki-lan bat, gutxi itzultzen den generoa. Payรกren kezketako bat: zer egin bertan kantatzen diren doinuekin, errimekin, erritmoekin, zer egin elementu paralinguistikoekin? Obra ingelesez dago, baina nola itzuli New Orleanseko herritar xumeek darabilten hizkera?

Matรญas Mรบgicak Franรงois Villonek XV. mendean idatzitako Grant Testament (Testamentua) poesia-liburua euskaratu zuen. Nola jokatu sei mende geroago? ยซGaur, dio Mรบgicak, Villon dezifratu egiten dugu, nekean eta herrestanยป eta frantses gehienek gaurko bertsioa irakurtzen dute. Ingelesen itzulpen-eredua hartzen du Mรบgicak: originalarekiko ahalik errespetu gehiena gorde eta, aldi berean, gaurko irakurlea aintzat hartu. Mรบgicak eransten du frantsesez dakien irakurle euskalduna izan zuela gogoan.

Bost ipuinez osatua dago Ingeborg Bachmann-en Aldibereko liburua, Idoia Santamariak itzulia. Komunikazio-ezintasuna da nagusi bost testuetan. Nola hitz egiten dugu geure buruarekin, nola emakume batek, nola lauzpabost hizkuntza langai dituen itzultzaile batek?

Arestian esan bezala, itzulpen-liburuetako hitzaurre gehienak jatorrizko obraren egileari eta liburuari buruzko testuak dira, ez itzultzaileak bidean izandako kezkez. Baina, nahiz ez hitzik esan horretaz, kontua da itzultzaileak askotan bere kezken arrastoak uzten dituela hitzaurrean, eta horietan jartzen bere arreta nagusia. Bertute txikiak liburuaren hitzaurrean Irene Hurtado de Saratxok dio Natalia Ginzburgek ahalegin guztiak egiten zituela ez erortzeko sentimentalkerietan, eta gauza bera egiten saiatu zela Irene ere.

Ez dakit argi utzi dudan proposamena โ€“badago liburua zerekin osaturik!โ€“, baina hemen egiten dut planto gaurkoagatik, 31 eskutik ni gonbidatu izanaz damutu baino lehen.

Dibisak, Patricia Highsmith eta hitz jokoak

Angel Erro

Dirua, monetak, salneurriak itzul daitezke? Irakurtzen ari zaren eleberri edo kontakizun batean zerbaiten prezioa agertzea markagailu ona da, idatzi zenetik (edo, ongi dokumentatuta egonez gero, kokatuta dagoen garaitik) hona pasatu den denborarena. Gehienetan, testuinguruak lagunduta, gutxi gorabeherako itxura hartzen ahal diogu dena delako kopurua diru gutxi ala diru asko den. Irakurtzen ari zaren horretan agertzen den moneta atzerrikoa bada, itzulpenezko testuetan errazago gertatu daitekeen moduan, kontua konplikatzen da, are itzultzaileak oin-ohar batean dena delako diru atzerritara gurera aldatzea erabaki badu ere.

Itzulpenaren beraren higaduraren irudia du orduan begien aurrean irakurleak. Egileak aipatutako zifrak bere garaian zuen baliotik itzulpena egin den garaira aldaketa nozitu du, baina baita itzulpena egin zen garaitik gu irakurtzen ari garen garaira ere. Itzulpena, beraz, denboran ainguratzen du โ€“denbora jakin baten emaitza dela ikusarazten duโ€“. Agian horregatik gehienetan ez da kopuruen translaziorik egiten, edizio bat zaharkitua gelditzeko prozesua biderkatzen duelako.

XXX

Orain gutxi irakurri dudan Patricia Highsmithen Ripleyren jokoa eleberrian, esaterako, ez dute egin. Maiz agertzen da diru kopuru bat, baina egileak berak ematen du zenbait dibisatan. Jonathan Trevanny izeneko gizon arruntari hilketa bat edo bi burutzeko proposamena luzatuko dio Reeves Minotek, bere herrikidearen arteztasuna auzitan jarri nahi duen Tom Ripleyren iradokizunez. Zenbat balio duen norbaiten etikak? Eleberrian prezioa markoetan, dolarretan zein liberetan adierazita agertuko da, nork esaten duen, edo noren buruan sartuta gauden. Trevanny amerikarra da sortzez, baina Frantzian bizi da, Ripley bezala, baina egin beharreko lana Alemanian da, eta ordaintzaileak ere alemaniarrak dira.

Nahasgarria gerta daiteke, jakina, baina nire ustez argi dago horrekin Highsmithek zer nahi duen. Ez da, nire ustez, kapritxo hutsa. Idazle texastarrak besteen psikean sartzeko eta sarrarazteko duen gaitasunaren adierazgarria da. Berak baliatzen du pertsonaien edo egoeren gaineko รฑabardurak gehitzeko. Kopurua dolarretan aipatzen denean, amerikar jatorriko protagonista bere buruarekin edo aberkide batekin ari delako seinalea dugu. Liberetan bada, emazte frantsesari diru purrustada nola azalduko dion duelako kezka. Markoetan, gaizkileekiko tratuan bada. Hor du Highsmithek zolitasun psikologiko handiko tresna.

XXX

Ez da hori Highsmithek pertsonaien barne egoera adierazteko erabiltzen duen baliabide bakarra. Nago hitz jokoak ere baliatzen dituela horretarako. Batzuetan hizkuntzen artekoak. Ripley trebea-n Tom protagonistak, Mongibellora iritsi berritan, Dickie Greenleaf-en galde egiten dionean bezala bertako etxekoandre italiar bati. Ripleyk ez daki (oraindik, liburuaren amaierarako ez bezala) italieraz zipitzik ere:

ย ย ย ย ย ย ย ย The woman gave him a long, smiling answer in Italian and pointed downward toward the sea.
ย ย ย ย ย ย ย ย ‘Jew,’ she seemed to keep saying. ‘Jew.’
ย ย ย ย ย ย ย ย Tom nodded.

Eskura izan ditudan euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan (hurrenez hurren, Asun Garikanok eta Jordi Beltranek egindakoetan) andrearen erantzuna bere horretan ematen da: โ€œJudu edo antzeko hitzen bat errepikatzen zuen etengabe. Juduโ€, eta โ€œJudรญo โ€“parecรญa decide incesantementeโ€“. Judรญoโ€. Batean zein bestean galdu egiten da egilearen hitz joko mintzairartekoa, italierazko giรน (behean) eta ingelesezko jew (judua) hitzen hoskidetasunean oinarritua, hemen Highsmithek pertsonaiaren ezjakintasun linguistikoa adierazteko darabilena.

Itzultzaile bietako batek ere ez du hartzen oin-oharraren irtenbidea, euskarazkoak agian judu horrek hitz-jokoa nolabait jasotzen duela iritzita. Baina benetako irtenbide txarra, oin-oharren beldurrez edo herraz maiz hartzen dena, da, EHUko Hizkuntzen arteko Corpusean kontsultatu berri dudanez, frantsesezko itzultzaileak egiten duena, italiar emakumearen erantzun guztia ezabatu baitu:

ย ย ย ย ย ย ย ย La femme lui fit une longue et souriante rรฉponse en italien et dรฉsigna la mer, en bas.
ย ย ย ย ย ย ย ย Tom acquiesรงa.

Euskaraz irakurgai dagoen Ripley sailaren beste liburuan ere, Ripleyren jokoa-n alegia, hizkuntzen arteko talkek eta hitz jokoek pertsonaiak ezaugarritzeko balio dute, edo are zerbait ezkutatzen dutela iradokitzeko ere. Esaterako, bere burua frantsestzat pasarazi nahi duen gangster amerikar batek โ€œje voudrais demander mon cheminโ€ galdetuz gero, ingelesaren kalkoa dena, erraz asmatuko dugu ez dela sinetsarazi nahi diguna.

Eleberri horretan bada eszena bat Highsmithek hitz jokoetan zuen interesa, interes esan dezagun amaiezina, erakusten diguna. Jonathan Trevannyk Georges seme txikiari zertan ari den galdetzen dio (ingelesez, frantses amadun semea elebiduna baita). Honek weeding erantzuten dio, โ€œjorranโ€ esan nahi duena, baina, berez, reading esan nahi du (โ€œirakurtzenโ€, alegia). Aitak ahoskera frantximanta zuzentzen dio eta biak nahastu egiten dira hitz joko edo gaizki-ulertuen segida umoretsu batean, aitak aurpegiratutako speech defect (mintzamen-akatsa) semeak peach defect (mertxikaren akatsa) ulertzen du eta, ondorioz, zizareez hitz egiteari lotzen zaio, ingelesez worms. Narratzaileak berak eteten du katea, esanez horrek Alemaniako Worms hirira eraman zezakeela, jokoak amairik ez duela iradokiz, edo agian hitzek Jonathan erruduna (Hamburgoraino hilketa bat egitera joandakoa) azkenean salatuko zutela.

Zoritxarrez, kasu honetan euskarazko itzultzaileak pasarte osoa kentzea erabaki du, agian oin-ohar batez baizik salbatuko ez litzatekeelako, eta jakin denok badakigu zer gutxi gustatzen zaizkien irakurleei (eta editoreei) oin-oharrak.

Irakurminak

Amaia Lasheras Perez

Blog honetan berriki argitaratutako Itzulminak artikulua ekarri nahi nuke hona gaurkoan. Han, Amaia Astobizak gogoeta egin zuen itzulpenek profesionalongan uzten duten arrastoaz eta lan batzuek gu transformatzeko izan dezaketen gaitasunaz. Eta horri bueltaka ibili naiz egun hauetan, Arantzazu Royok eta Xabier Olarrak itzulitako eleberri bat irakurtzen ari nintzela: Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani). Izan ere, hura irakurtzeak aztarna sakona utzi dit barrenetan.

Aitortu behar dut guraso naizenetik, oso sentikor bihurtu naizela zenbait afera direla eta. Batez ere, haurrekin lotutako gertaera latzak suertatzen zaizkit jasanezin, eta erraz hasten naiz negarrez film batean haur bati zorigaitz bat gertatzen bazaio. Umeek jasandako abusuen berri badut, burutik ezin kenduz ibiltzen naiz egun batzuez. Horrelako gaietan, eragin bertsua sortzen didate gertaera errealek nahiz fikziozkoek.

Bada, gustura murgiltzen ari nintzen 1980ko hamarkadako Kairoko giroan; istorio itxuraz xumeen bidez, orduko gizartearen erradiografiaz gozatzen. Harrituta gelditzen ari nintzen zenbait gauzarekin; ez nuen espero gehiengo musulmaneko herrialde batean sexu-kontuak hain agerikoak izatea (40 urte joan direnez, beharbada gauzak aldatuko ziren): amoranteak, lanari eusteko nolabait ere prostituitu beharra, harreman homosexualakโ€ฆ Eta ia oharkabean ailegatu zen haurraren kontrako erasoa. Ez nuen espero. Bortxaketaren irudia bereziki asaldagarri suertatu zitzaidan. Izan ere, kontatuta dagoen bezala, amodioz eta erotismo finez betetako eszena bat da; ia kitzikagarria. Nola liteke horrelako munstrokeria ederra suertatzea? Idazleak maisutasunez eta itzultzaileek bikaintasunez lortu dute maitasunez egindako bortxaketa-segida gisa islatzea.

Hamaika gauza etorri zitzaizkidan burura pasartea irakurritakoan. Nola izan zitezkeen hain axolagabeak haur horren gurasoak? Eta nire semeari ere horrelako zerbait gertatu bazaio eta ni ohartu ez? Nola kudeatuko ote zuen mutiko horrek urte luzeetako esperientzia hura? (Liburuak aurrerago erantzun zion nire azken galderari). Munduan zenbait umeri gertatuko zitzaion horrelako zerbait? Biktimek gertatutakoa isilpean gordetzen badute, milaka, milioika izan daitezke. Nola sentitu ziren Royo eta Olarra hain gertaera lazgarriak edertasunez jantzi behar izan zituztenean? Fisikoki ere eragiten zidan eszena horretan pentsatzeak: goragalea, nazka, higuina. Beharbada, bortxatzailea ez delako gaizkiletzat hartzen suertatzen zitzaidan hain jasangaitza.

Eleberria baztertu behar izan dut bolada batez. Irakurtzen segitzen saiatu nintzen, baina bortxaketa โ€œederโ€ hori eta geroko abusuak han barruan zeudela jakiteak ez zidan bakea ematen. Behatz artean sentitzen nuen bortizkeria hura liburua bera ukitzean, eta irudi horiek behin eta berriz etortzen zitzaizkidan burura. Ezin nuen jasan. Uste dut oraindik egun batzuk beharko ditudala barrenak lasaitu eta berriz liburuari ekiteko.

Zoritxarrez, gaurkotasun handiko gaia da haurren kontrako erasoena, โ€œEpsteinen uharteaโ€ren aferak berriki erakutsi digun bezala. Gizaki helduon doilorkeria erakusten digute berriz ere gertaera horiek. Eta, bai, lehengoan Care Santos idazlearen artikulu batean irakurri nuen bezala, liburuek jakin behar dugun guztia eskaintzen digute; gauza on eta txar guzien berri ematen digute. Horixe omen da literaturaren handitasuna. Baina, ikusten denez, ni une honetan ez nago edozein gauza jasateko prest. Amaia Astobizak aipatutakoaren ildo beretik, โ€œirakurminโ€ek ez didate uzten.