Iraqueerle eta deformazio profesionala

Eider Beobide Urkizar

Aipatu izan dut aurreko testuren batean, Donostiako Iraqueerle taldeko kide naiz. Hiriko eta inguruetako sexu-genero disidentziak elkartu eta hilabetero LGTBIQ+ komunitatearen inguruko liburu bat irakurri eta eztabaidatzen dugu. Oso parada garrantzitsua da ez soilik elkartzen garen taldeagatik, hain heterogeneoa eta hain irekia, baita komunitateko kideok elkartzeko, elkar ulertzeko eta saretzeko dugun beharragatik ere, bai xamurtasunaren alde bai faxismoaren kontra.

ยซIrakurle taldeak dira, hein batean, literaturaren gaur egungo transmisio bide bakarrak. Pentsamendua sozializatzeko, partekatzeko, bakarrik iritsiko ez ginatekeen toki horietara heltzeko txartelakยป. Hala deskribatu zituen, aurreko urtearen hasieran, Iรฑigo Satrustegik blog honetan bertan irakurle taldeak, eta erabat ados nago ni.

Ehgam Gipuzkoatik formakuntza eta sozializazio bide gisa sortu zen Iraqueerle, eta bertaratzen garen guztiok oso beharrezkotzat jotzen dugu hilabeteroko saio hori, gaur egun ere, laugarren urte honetan. Eztabaidak sortu, liburua barnetik txikitu eta modu mardulagoan aztertzeko, lehen irakurraldian harrapatu ez ditugun kontuak ulertzeko, ikuspegi eta ulerkera ezberdinak ere izan ditzakegula konturatzeko. Horrez gain, eta artikulu honi apur bat haria bilatuz, itzulpenak balioan jartzeko ere balio du; irakurtzen diren liburuen erdiak itzulpenak dira eta haiek erostera[1] (edo liburutegietan hartzera) eta atzerriko liburu bikainak euskaraz irakurtzearen gozamena izatera bultzatzen gaitu. Itzulpenak ere liburu ederrak izan daitezkeela ikustera, alegia.

Aurreko astean izan genuen urtarrileko saioa eta Rafia Zakariaren Feminismo zuriaren aurka (Amaia Apalauzaren itzulpena) irakurri eta komentatu genuen; benetan aberasgarria izan zen. Hurrengo egunean, Zakariak berak zera igo zuen Instagrameko istorio batera: ยซWow, Against White Feminism in Euskara!ยป, zioen harrituta. Guk geuk ere harrituta irakurri genituen haren lerroak, ikasteke asko dugu beti.

Asteartean izan zen hori, eta asteburuan, โ€•nahikoโ€• ohiko lez, asteburutxo kulturala izan nuen. San Telmo Museoko Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketaren bisita gidatura joan ginen larunbat goizean bikotekidea eta biok, eta hara sorpresa gidak biok bakarrik izena eman genuela esan zigunean. VIP bisita, beraz. Kuriositatez, gaztelaniazkoan zenbat zeuden galdetu nion eta bete-beteta zegoela aitortu zidan, 25 bat pertsona, ordutegi hobea zela eta espainolezkoetara kulturazale gehiago gerturatzen zela. Bertan lan egindako lagun batek ere komentatu izan zidan euskarazkoetan jende gutxiago gerturatzen zela, pena apur bat ere ematen zuela. Badago zer hausnartu euskaldunon aldetik, noski, baina programatzaileek euskara balioan jartzea ere ez legoke gaizki, ordutegiak txandakatuz edo aukera eskuragarriagoak eskainiz esaterako. Gu, halere, gustura aritu ginen gida entzuten eta ostean erakusketa berrikusten. Brasilen izan gara udan eta interes handia pizten digu Amazoniak, erakusketa gomendagarria den arren edonorentzat eta alde guztietatik, ongi kokatua eta puntu harrigarri askorekin. Tarterik baduzue, ez galdu. Egon zen, alabaina, amorru apur bat sortu zidanik ere. Hormetako testuak bikain zeuden euskaratuak eta nabari zen ahalegina eta profesionaltasuna, pozik nenbilen irakurtzen harik eta bideoekin topo egin nuen arte. Azpitituluetan akats larriak zituzten bideoak ziren, eta ez naiz punttalakurlo jartzen ari, haien arazoa ez baitzen azpitituluei buruz finkatuta dauden arauei ez jarraitzea; haratago zihoazen. Apur bat zapuztu ninduen.

Igandean, aldiz, antzerki bat ikustera joan nintzen Hiriburura. Geuretik Sortuak bekaren karietara sortutako etxebizitzaren inguruko obra bat zen (Amahiru konpainiaren Etxea); lehen minututik barre eginarazi zidan. Gero, bueltaka izan nuen aktoreetako batek estreinaldi osteko luntxean botatakoa, Udalbiltzaren dirulaguntza hori oso duina zela, agerian utziz ez direla asko horrelakoak eta, oro har, ez dagoela asko ere. Gertutik dakit horrelako obrak sortzeak dakartzan buruhausteak, zentzuzko dirulaguntza kopurua jasoaz, asko jaisten direla. Euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako obra, liburu, erakusketa batek kalitatezkoa behar du izan kontsumitzeko interesgarria eta erakargarria izango bada. Eta kalitatezkoa izateko, bai, denbora eta dirua jarri behar dira mahai gainean.

Noizbait ohartuko gara (edo dira, kasu gehienetan) zeinen garrantzitsua den eduki ona euskaraz ondo egotea? Euskaraz atzerriko liburu interesgarriak irakurri nahi ditugu, bazterretakoak eta iraultzaileak, euskaraz erakusketa aberasgarriak ikusi nahi ditugu, euskaraz pelikula entretenigarriak entzun eta irakurri nahi dituguโ€ฆ Itzulpena behar dugu gure hizkuntzan edonolako edukia irakurri, ikusi eta entzun nahi badugu, eta itzulpen horrek kalitatezkoa eta eskuragarria behar du izan.


[1] Tristuraz irakurri berri dut Donostiako Hontza liburu dendak behin betiko itxiko dituela ateak lasterโ€ฆ Bertan erosi ohi ditugu kideok liburuak, eta Idoia Santamariak duela urtebete azaldu zuen kezka bera dut nik ere, Hontza bezalako liburu dendak ixtearen ondorioz kultura kontsumitzeko sortuko diren ohiturak zein izango ote diren. ยซJada ez dugu hainbeste hitz egiten liburuak irakurtzeaz, kultura kontsumitzeaz baizikยป zioen, eta izugarri kezkagarria deritzot.

Bertsiotik bertsiora

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Gogoan izango duzue jolasa. Lagun batek hitz bat edo esaldi labur bat xuxurlatzen dio belarrira beste bati, bigarren horrek hirugarren bati errepikatzen dio ulertu duena, hark laugarren bati eta abar… harik eta ilarako azkenak belarriz belarri desitxuratuta iritsi zaiona ahoz gora esaten duen arte. Eta orduan, horiek barreak eta horiek algarak! Bilakaera nola gertatu den ulertu nahia etorri ohi da jarraian: โ€œBaina, zuk zer esan didazu?โ€, โ€œA, nik hau ulertu dutโ€, โ€œEta beste hori nondik atera da, orduan?โ€… Eta berriro barreak eta berriro algarak. Guk gaztelaniaz izendatuta aipatzen genuen jolasa txikitan: telรฉfono escacharrado. Telefono hondatua, alegia.

Itzulpengintzan zubi-hizkuntzak eta zubi-testuak erabiltzen dira askotan, eta, telefono hondatuaren jolasean bezala, bilakaerak eta galerak gertatu ohi dira hala jardutean. Bilakaerak eta galerak, egia esan, beti gerta daitezke eta gertatzen dira, zubi-testuetatik itzultzean zein jatorrizkotik zuzenean aritzean. Itzultzearen jardunari berezkoa zaion zerbait dela esaten ausartuko naiz. Baina zuzenean jatorrizko testua ez baizik eta bitarteko itzulpen bat erabiltzen denean abiapuntu gisa, jatorrizkoaren egileak esan zuenetik azken itzulpenera arteko aldea handiagoa izatea espero ohi dugu denok; are gehiago literatura itzultzean, non kontatzen denaz gain nola kontatzen den ere asmoz eta esanahiz betea izaten den.

Demagun Jon Miranderen poema zati hau:

Aintziko urerat
ilargi laurden bat erori zen,
zuri, jori,
gauko zitu zori:
igelek jan dute, igeltto igeldariek.

Ez dakit Miranderen poema hau hizkuntzaren batera itzulita dagoen. NordaNor datu-basean jasotzen den Miranderen poesia itzulitik (gaztelaniarako hiru antologia edo liburutan eta alemanerako batean itzuli omen da Miranderen poemaren bat) Iรฑaki Aldekoak Visor argitaletxerako prestatutako edizioa baino ez dut esku artean, eta han ez da ageri. Nolanahi ere, erraz irudika ditzaket balizko itzultzailearen nekeak eta izerdiak taxuzko itzulpen bat ontzeko ahaleginean. Errepara diezaiogun alderdi fonetiko eta erritmikoari: aliterazio nabarmeneko zuri, jori, zitu, zori segida, adibidez, edo igeltto igeldari (igerilari) hitz-jokoa. Itzultzaileak hitzen esanahia (esanahi denotatiboa) baino ez transferitzea erabaki lezake, alderdi formala imitatzen ahalegindu gabe; edo xede-hizkuntzan antzeko aliterazio edo hitz-jokoren bat bilatzen saia liteke, bestela. Bigarren kasu horretan, formari dagokionez baliokidea izan litekeen zerbait proposatzea erabakiko balu, alegia, zail izango luke jatorrizkoaren esanahi bereko ordainak hautatuta efektu fonetikoari eustea โ€•kasualitate handia litzateke euskarazko hitz horientzako erdal ordain zuzenek aliterazio bat gordetzea beren arteanโ€•; hitzen bat aldatu beharko luke ziurrenik, eta formalki ondo datorkion baina esanahi aldetik jatorrizkotik urruntzen den hitzen bat edo beste txertatu. Bestela esanda, Miranderen hitzon esanahi semantikoa bere horretan eman nahiko balu, forma mailako edertasuna sakrifikatu beharko luke; eta artifizio formalari eusten saiatu nahiko balu, eduki mailan traizio txikiren bat egin beharrean egongo litzateke ziurrenik.

Imajinatu, orain, balizko itzultzaile horren itzulpena Miranderen poema hirugarren hizkuntza batera itzultzeko zubi-testu gisa erabiltzen dela, bai baitakigu, Eli Manterolak hemen adibidez ondo azaldu duen bezala, euskal literatura kanpora zabaltzeko bide ohiko samarra euskaratik zuzenean ez baizik eta gaztelaniara egindako itzulpenetatik abiatzea dela. Bada, hirugarren hizkuntza horretako itzultzaileak, tarteko itzulpena baino ezagutzen ez duelarik, zerbaiten faltan egingo du bere itzulpen-proposamena ezinbestean. Baldin eta esku artean darabilen zubi-testuan lehen itzultzaileak alderdi formalari ez erreparatzeko hautua egin badu, hirugarren hizkuntzan diharduen itzultzaile honek arrastorik ere ez du izango Miranderen jatorrizko poeman lerro horietan aliterazio nabarmen bat zegoela edo igel eta igeldari hitzen artean hitz-joko bat egiten zela, eta bere itzulpenean ez du halakorik jasoko. Eta, kontrara, lehen itzulpenaren egileak artifizio formalari eutsi nahi izan balio, litekeena denez forma imitatu nahiaren ondorioz edukian aldaketatxoak egin behar izana, hurrengo itzulpenaren egileak ez luke jasoko Mirandek jatorriz zerrendatutako kontzeptu sorta (zuri, gori, zitu, zori), ezpada tarteko itzulpenean nola edo hala aliterazio bat egitea ahalbidetu duen hitz segida bat, traizio semantiko eta guzti.

Pertsona batek zubi-testuen bitartez itzultzen duenean, aurreko itzultzaileak ahaztutakoak, ez ikusiak, oker interpretatutakoak, desbiderarazi edo urrunarazitakoak, apropos aldatutakoak… bere egiten ditu. Tarteko itzultzailearen mende dago erabat; hartaz (eta haren mugez eta bizioez) fidatu beste aukerarik ez du. Eta bai, noski, badago kontrasterako zubi-testu bat baino gehiago erabiltzea, nahiz eta horrek buru-hauste franko ekarri ohi duen (bertsioen arteko kontraesanak ebaztea ez baita erraza izaten) eta azken beltzean ezeren berme ziurrik ere ez den (Joannes Jauregik zubi-testuak erabiltzearen inguruko bere esperientzia kontatu zuen hemen).

Goiko adibidean euskarazko testu bat erdaratzeaz aritu naiz, baina kontrako norabidean ere, hots, erdara ezezagun samar batetik euskarara itzultzeari buruz hitz egitean, erreparotxoak eta beldurrak topatu izan ditut inguruan, batez ere poesia itzultzeari dagokionez. Merezi ote du poeta txinatar edo suediar baten obra euskaratzen saiatzea, adibidez, jakinik jatorrizkoaren erritmoa eta errima, musikaltasuna, esanahi gordeak, kultur erreferentzia ezkutuak, tradizio guretzat ezezagunen eraginak… izpiritua, azken finean, ez dugula guztiz antzemango?

Nik argi dut. Zabaldu dadila Miranderen obra eta euskal literatura guztia mundura, baita zubi-hizkuntzetatik (eta nagusiki gaztelaniaren eta frantsesaren iragazitik) pasatuta izan behar badu ere. Irits dadila erdizka, kamustuta, eraldatuta, bitartekarien ahuleziek herbalduta eta bizioek itsustuta; baina irits dadila. Eta ezagutu ditzagun munduko literaturak euskaraz. Ez ulertzen ditugun eta beraz zuzenean itzul ditzakegun hizkuntzetan idatzitakoak soilik, baizik eta denak. Irakur ditzagun munduko bazter guztietako idazleak euskaraz; gure inguruko hiru hizkuntza handiak (gaztelania, frantsesa, ingelesa) bitartekari direla, ados, baina euskaraz. Izan ere, zein da alternatiba, bestela? Munduko bazterretako autoreak ezagutu gabe geratzea? Euskarara zeharka egin den itzulpen bati muzin egiteagatik autore hori azkenerako gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez irakurtzea?

Eta bai, egia da: editore eta itzultzaile espainol, frantses eta ingelesen mendekotasun handia dugu. Haiek mundutik beren hiru hizkuntza handietara itzultzeko aukeratzen dutena da hein handi batean gero guk euskarara itzultzen duguna. Gure munduaren neurria beraiek ezartzen dute gutxi-asko. Hor badugu zer hausnartu, eta badugu ohiko informazio-iturrietatik aparteko bidezidorrak arakatu beharra.

Nolanahi ere dela, belarritik belarrira ilarako azkeneraino iristen den hori, itxuragabetuta eta esanahiberrituta bada ere, irits dadila euskaraz.

โ€œNoel bat Erregen egรผnekoโ€, frantsesetik euskaraturik


Gidor Bilbao Telletxea

Nire idatzi hau urtarrilaren 7an argitaratuko zela jakin nuenean, gaia berehala etorri zitzaidan burura. Lapurdiko edo Zuberoako kantika espiritualen eta noelen bildumetan, Erregenetan kantatzeko taxuturiko noel bat hautatuko nuen, eta horren jatorrizkoa frantsesezkoa dela erakutsi. Nire buruan ez dago, jakina, euskal kantika espiritual eta noel guztiak frantsesetik euskaratuak direnik, baina azken urteetan ikusi dut horietako askok egin dutela bide hori. Blog honetan bi aldiz jardun dut horren inguruan: 2023an lehenik, Bernart Gazteluzarrek euskaraturiko kantika bat dela eta, 2024an bigarrenik, โ€œMunduko gauzen ez-deustasunaโ€ kantika aztergai legez harturik.

Noela hautatzea zen hurrengo urratsa. XVIII. eta XIX. mendeetan argitaraturiko bildumak hartu eta Erregenetakoak bilatu nituenean, berehala hautatu nuen zubererazko hau:

Beste noel bat Erregen egรผneko

Zer astre da hain argirik
gai รผlhรผn handi huntan?
Ez izarrik hain ederrik, ederrik, ederrik
zelรผ orotan.

Haren argia hedatzen
lรผrraren bazter orotan,
Jinkuaren semia sorthรผ da, sorthรผ da, sorthรผ da
lรผr aphal huntan.

Belemeko ziotatia,
ala hik ditxa huna!
Hitan dik sorthรผ Mariak, Mariak, Mariak
Jesus maitia.

Amak Jesus beitadรผka
hertsi besuen artian,
bat bederak baledรผka, ailedรผka, ailedรผka
bihotz erdian.

Egรผn agertรผ dira huna,
argi hura ikhusirik,
Gazpar, Baltazar, Melkior, Melkior, Melkior,
errege hunik.

Izarrari jarraikirik
joan dira Belemera
eta presentzez betherik, betherik, betherik
adoratzera.

Gazparrek eman dรผ รผrhia,
erregeri zor dela;
Baltazarrek aldiz mirha, bai mirha, bai mirha,
mortal bezala.

Melkiorrek bere bรผria
eztadรผka aphalik,
ofrendatรผ dรผ intzentsia, intzentsia, intzentsia
Jinkuari emanik.

Gero dira repausatรผ
Jinkuareki alagerarik,
eta berak abertitรผ, abertitรผ, abertitรผ,
lo daudialarik:

Herodesen kargia[ri]
repostรผ eman gaberik,
joan ditean beste bidiaz, bidiaz, bidiaz,
hura รผtzirik.

Haur da doktrina saintia:
bide gaitzian daguena[k]
har beza beste bidia, bidia, bidia
Jinkuagana.

Egรผn agertรผ zi[r]ena,
a gure Jaun handia,
othoitzten zรผtรผgรผ: estrena, estrena, estrena
zure zelia!

Gaurko grafian editaturik eman dut hemen eta ez naiz luzatuko edizioari buruzko azalpenetan, baina esango dut noel hau hiru bildumatan aurkitu dudala. Aurkitu dudan zaharrena 1782koa bide da: Noelen lilia composaturic huscarez Jesusen incarnationiaren ouhouretan (10-11. or.). 1821ean โ€œBarneix Alรงabehetic arraimprimaeraciricโ€ berrargitaratu zen liburu hori, eta hor ere agertzen da guk hautatu dugun gabon-kanta (9-10. or.), aldaketa gutxirekin (errataren bat gehituta). Hirugarrenik, datarik gabeko berrargitalpen batean agertzen da, errataren bat zuzenduta eta beste errataren bat gehituta; inprimatzailearen aktibitate-datak kontuan izanik, 1844 ingurukoa bide da (9-10. or.). Lapurterazko bildumetan ez dut aurkitu, baina bada azken edizio bat ere aipatu beharrekoa: Emmanuel Intxauspek (Zunharreta, 1815 โ€“ Onizegaine, 1902) 1897an argitaraturiko Kantika saintiak Zuberoko euskaraz (233-236. or.) bilduman. Baina Intxauspek โ€œahalaz hobekienik aphaintรผ eta xuxentรผโ€ (ix. or.) ditu, Axularren Gerorekin jokatu zuen erara: erratak zuzendu ditu, baina maileguzko hitzak โ€œapaintzeaโ€ ere ezinbestekoa iruditu zaio (astre โ†’ izar; ziotatia โ†’ hiri txipia; presentzez โ†’ emaitzez…), besteak beste.

Zergatik hautatu nuen noel hau eta ez beste bat? Egitura metrikoa eta hirugarren bertso-lerroko errepikapena aski esanguratsuak iruditu zitzaizkidalako, jatorrizkoa bilatzeko. Ez lehenengo saioan, ez bigarrenean, ez nuen aurkitu jatorrizkoa, frantsesezko eta okzitanierazko kantika- eta noel-bilduma askotan bilatu arren. Baina azkenean agertu da.

Euskarazko noel horretako hamabi ahapaldietatik lehenengo laurak frantsesezko batetik euskaratuak eta egokituak dira, zalantzarik gabe:

Beste noel bat Erregen egรผneko

Zer astre da hain argirik
gai รผlhรผn handi huntan?
Ez izarrik hain ederrik, ederrik, ederrik
zelรผ orotan.

Haren argia hedatzen
lรผrraren baster orotan,
Jinkuaren semia sorthรผ da, sorthรผ da, sorthรผ da
lรผr aphal huntan.

Belemeko ziotatia,
ala hik ditxa huna!
Hitan dik sorthรผ Mariak, Mariak, Mariak
Jesus maitia.

Amak Jesus beitadรผka
hertsi besuen artian,
bat bederak baledรผka, ailedรผka, ailedรผka
bihotz erdian.

[…]
Cantique dโ€™amour vers Jesus dans la crรฉche.
Sur lโ€™air : Quel bel astre nous รฉclaire.

Quel bel astre nous รฉclaire,
du milieu de cette nuit?
Quelle est lโ€™aurore si claire, si claire, si claire
qui nous lโ€™a produit?

Jamais clartรฉ ne fut vue
comparable ร  celle-ci,
qui remplit dโ€™aise et la vue, et la vue, et la vue,
et le coeur aussi.

Cโ€™est lโ€™unique de Marie,
nรฉ dedans un pauvre lieu,
qui dans un suppรดt Marie, Marie, Marie,
lโ€™homme avec son Dieu.

[…]

La mรจre, dโ€™aise ravie,
va serrant entre ses bras
celui qui donne la vie, la vie, la vie
aux hommes ingrats.

[…]

Frantsesezko gabon-kanta hori 1723ko La belle Bible des cantiques de la naissance et des autres mystรจres de notre seigneur bilduman (49-52. or.) aurkitu dut lehenengoz (eta berriz 1727ko arrainprimaketan), eta gero 1882ko Noรซls anciens en l’honneur de N.-S. Jรฉsus-Christ et de la sainte Vierge, avec les airs notรฉs, par M. l’abbรฉ L. Janel bilduman baino ez (124-126 or.). Hiru edizioetan dago testu bertsua (esaldiren bat gorabehera), eta bistan da guk ezagutu dugun frantsesezko gabon-kanta ez dela Errege egunerako idatzia, eguberrietarako baizik. Izan ere, bosgarren ahapaldian euskarazkoan hiru erregeak agertzen direnetik, euskarazkoa eta frantsesezkoa zein bere bidetik doaz, frantsesezkoak beste hemezortzi ahapaldi baititu, baina ez baita ez Gaspar, ez Meltxor, ez Baltasar aipatzen, ez eta Herodes ere. Euskarazko noelaren letra-egilea, hortaz, itzultzaile-lanetan hasi da, baina, ekindakoaren melodia eta neurriarekin, sortzaile-lanetan jarraitu du… guk aurkitu ez dugun frantsesezko aldaeraren bat izan ez badu aurrean.

Ez dakigu euskarazkoak zenbateko arrakasta izan zuen eta Zuberoako herrietan kantatu zen ala ez, baina 1882ko frantsesezko bildumari esker ezagutzen dugu melodiaren partitura, eta bistan da euskarazko itzulpena hartara egokitua dela:

Itzulpena eta irabaziak

Iรฑigo Satrustegi Andrรฉs

Duela gutxi irakurri ahal izan genion Berrian Danele Sarriugarteri โ€œItzulpena eta galeraโ€ iritzi artikulua. Honela zioen amaierako parrafoan:

Itzultzailea naizela esaten dudanean maiz aipatzen didate galera. Zehazki, zera galdetzen didate: itzulpenetan โ€•itzulpenekinโ€• zer galtzen den. Niri, egia esan, irakur dezakedan hizkuntzaren batera itzulita ez daudelako sekula ezagutu ezingo ditudanak, horiexek iruditzen zaizkit gabezia nagusia.

Lerrook aski esanguratsuak dira, artikulu osoa bera bezain. Baina hain hitz gutxitan laburbiltzen du gure jardunaren egoera. Euskarara zer, zenbat eta zergatik ekartzen dugun pentsatzeko aski.

Zer esango dizuet zuei, itzultzaile lagunok, ongi jakinen baituzue gurean itzulpenak oraindik ere baduela halako mamu bat bere gainean. Zailak direla, ez direla fidelak, edo fidelegiak direla, ez dutela jatorrizkoek* duten zera horiโ€ฆ Eta, akaso, poesiarekin bezalaxe gertatzen da: jende batek esaten du ez zaiola gustatzen poesia ez duelako ulertzen. Bada, galdera horiei: egin al duzu benetako ahaleginik gustatzen zaizun eta ulertzen duzun poesia bilatzeko? Alda poesia itzulpena hitzarengatik: egin al duzu benetako ahaleginik gustatzen zaizun eta ulertzen duzun itzulpenik bilatzeko?

Aurrekoan, irakurle taldean, irakurketa proposamenik bazuten galdetu nien kideei, eta batek honela erantzun โ€•erantzun esan badakioke, izan, berez, beste galdera bat izan baitzenโ€•: Itzulpenak irakurriko ditugu beti? Bada, bai, momentuz, bederen, bai. Izan ere, Iruรฑean badira beste irakurle talde batzuk, eta gehien-gehienetan itzulpenak ere irakurtzen dituzten arren, hori dira beti: ere bat; kupo bat (eta ez gaizki hartu talde horietako kide eta gidariok!). Asmo jakin batzuekin sortu genuen taldetxoa: irakurketan zaletzea, elkarrekin irakurtzen ikastea eta kanpoko ideiak gurera ekartzea. Zeren euskarazko sorkuntza lanek (nobedadeek bereziki) badituzte oraindik ere plaza gutxi batzuk rodatzeko. Baina ez dakit ni neu ere inoiz iritsiko nintzatekeen beste garai bateko eta beste herrialde bateko idazleen lanak (euskaraz) irakurtzera, ez balitz talde honengatik. Beraz, horra irabazi txiki bat: ni bezalako beste irakurle batzuk ere, aurretik euskaraz irakurtzen zutenak, edo ez, kanpoko pentsamenduei lekutxo bat egiten beren agendetan.

Aurrekoan ere bai, gure itzultzaile batekin aritu nintzen orain arte lanean tokatu zaizkidan itzulpenez: lan gutxi eman didatela, eta zoragarri etorri direla. Bada, egin apustu itzulpen gehiago kaleratzeko!, erantzun zidan berak baikor. Baina hemen irabazietarako tarte gutxi. Ez naiz luzatuko eta ez dizuet jada badakizuen hori esplikatzen hasiko: zaila dela laguntza ekonomikorik gabe itzulpenak publikatzea, eta laguntzarekin denean ere, errentagarritasuna bera ez dagoela bermatuta. Kasurako: Durangon izan berri gara eta ikusi ditugu poltsak nobedadez gainezka, baina esanen nuke itzulpenik ez dela agertu inongo salduenen zerrendetan, eta, inpresio pertsonal bat, oihartzun gutxi izan dutela aurtengo itzulpenekโ€ฆ Bada sintoma, ezta?

Tira, hauek guztiak badakizkizue, eta, agian, ez dizuet ezer berririk ekarri gaurkoan.

Itzulpengintzan ere egoera irabazien eta galeren parametroetan irakurtzeko joera (eta beharra) dugu, baina bistan da itzulpenak irakurtzeko joeran dena dugula irabazteko: itzulgaiak, irakurleak, laguntzak eta salmentak.

Lehenik eta behin, argipen bat

Sarai Robles Vitas

Orain dela hilabete pasatxo, Euskal Kultur Erakundeak Baionako Arteen Hirian antolatutako โ€˜Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke?โ€™ jardunaldietara joateko aukera izan nuen. Euskararen eta kulturaren arteko harremana interesgarria bezain korapilatsua egiten zait, eta nahigabean โ€˜biziraupenโ€™ terminoaren orbitan gogoetatzen bukatzen dut gehienetan: euskarak, biziraunen badu, kultura behar du; eta kulturak, euskalduna izan nahi badu, euskaraz behar du izan. Horretan gehienok ados, ziurrenik. Baina nola egin? Nola, egungo ingurune globalizatuan?

Jon Sarasuak, euskara ez ezik, euskararen kosmobisioa landu eta transmititzearen beharra azpimarratu zuen. Ez naiz Sarasuaren ideien defendatzaile sutsuena (aitorpen ausartegia, agian, lehenengo kolaboraziorako?), baina euskararen kosmobisioaren bueltan hausnarrean aritu naiz bera entzun nuenetik. Izan ere, modu abstraktuan ulertu dezaket zer den hizkuntza baten kosmobisioa: hizkuntzak, bere barruan, errealitatearen irudi, harreman, ikuskeraโ€ฆ jakin batzuk gordetzen dituela, gainontzeko hizkuntzetan aurkitu ezin direnak. Baina, zehatzera jota, zer da euskararen kosmobisioaren parte, eta zer geratzen da kanpo? Zein irizpide erabili behar da? Hori definitzea ez da hain erreza, niretzat bederen (hizkuntzalariak, antropologoakโ€ฆ barka nazazue).

Azkenean, ondorio batera iritsi naiz: kosmobisioaren afera txisteak azaldu behar izatearen antzekoa da (benetan, barkatu). Argiago azaldu dezadan: kosmobisioa umorearekin alderatu genezake. Norberak bere umorea du, eta zenbait jenderekin klik egiten dugu, elkarren graziak segituan ulertzen eta miresten ditugu. Barruko txisteak izatera ere heldu gaitezke, lagun min, bikotekide zein lankideekin. Baina ondokoak ez baditu gure burutazioak ulertzen, ez baditu gure hitz jokoak harrapatzenโ€ฆ eta azaldu behar badizkiogu, orduan ulertuko ditu, bai, baina jada ez dute halako graziarik izanen.

Pentsa dezagun ondoan umore gabeko lagun horietako bat daukagula. Demagun, gainera, ez dela euskalduna. Demagun Fran izena duela; edo Espa, edo Inge. Demagun ez dela gure ondotik inoiz aldentzen. Zein egoera (edo txiste, hitz jokoโ€ฆ) ez luke ulertuko guk azaldu ezean?

Adibide bat jarriko dizuet, urrutira jo gabe. Hasieran aipatutako jardunaldietan, zuzenbidean doktoredun Eneritz Zabaletak honela hasi zuen bere hitzartzea: โ€œlehenik eta behin, argipen bat egin nahi nukeโ€. Eta, aurrez adostua balego bezala, itzalaldia jazo zen Baionako Arteen Hirian, Zabaletak hitzok esan eta bi segundo exkaxera. Deituidazue friki, baina irriรฑo batek ihes egin zidan, gure hizkuntzak eta munduak hain modu ordezkaezinean bat egin izanaren gozamenaz.

ร‰coute, Fran. Il a dit “tout d’abord, quelques prรฉcisions”. Mais, en basque, prรฉcision se dit comme illumination, et juste aprรจs il y a eu une panne de courant et la lumiรจre s’est รฉteinte. C’est pour รงa que c’รฉtait si drรดle.

Kosmobisioa ere bada liburu baten itzulpenean oin-oharrak jarri beharra, istorioa ongi ulertuko bada. Edo hasieran hiztegi labur bat osatu behar izatea, consonnik argitaratutako Miren Amurizaren Basa eleberrian bezala, Miren Agur Meaberen itzulpenarekin:

Errotabarri: molino nuevo. Se trata de una denominaciรณn usual para molinos histรณricos en Bizkaia.
Patxo: forma infantil onomatopรฉyica para decir beso.
Txapela: boina. Suele usarse como trofeo o galardรณn en diversos campeonatos.

Glosario horri esker irakurri ahalko du gure lagun Espak liburua; bestela, nekez ulertuko lituzke Sabinaren joan-etorriak.

Eta behin txapela aipatuta, bertsolaritzaz ere mintzatu gaitezen. Ez da soilik entzuleen eta bertsolarien arteko etengabeko negoziazioa, non adostu behar duten zein gai aipatu daitekeen, zerekin egin umorea, zer txalotuko den eta zer ez. Bertsoaren alderdi estetikoa, formari dagokiona ere ez luke ulertuko gure lagun Ingek. Gorka Pagonabarragak 2021ean Etxebarrian kantatutakoa gogoratu dezagun, adibidez:

โ€œHauxe delako mendebaldarrok daukagun errituala,
ezikusia egiten dugu masailak gorritu ahala (โ€ฆ)โ€

Ze ona! Oh, Iโ€™m sorry, Inge. He just said that the ritual we have here, in the Western world, is to look the other way while our cheeks turn red. But in the Basque language, โ€˜ritualโ€™ and โ€˜while turning redโ€™ are said in a very similar way. It was soooo cool.

Eta maite dugu gure lagun gatzgabea, noski; gauza on asko ematen dizkigu. Eta esan gabe doa, berak ere bere umore (kosmobisio) propioa duela, eta sarri bera izanen dela txisteak guri azaldu beharko dizkiguna.

Baina ezin ukatu aski nekagarria dela bera buruan izanik mintzatu behar izatea beti, dena azaldu behar izatea, edo haren araberako txisteak egiten ahalegintzea. Beste modu batera esanda: beste hizkuntza baten kosmobisioaz aritzea euskaraz. Agian hau da euskararen eta kulturaren bueltan gabiltzanon eginbeharra: gure umoreari eustea, gure erreferentziak baliatzea eta gure hizkuntzarekin jolastea, ondoko laguna ahaztuz tarte batez. Zeren, onartu dezagun: haren aldean gu zeinen graziosoak garen ikusteak harrotasun puntu bat ere sortzen digu, tarteka.

Gizonak, gizakiak, pertsonak

Beรฑat Sarasola Santamarรญa

Sarritan esaten da, zentzuz, itzultzea dela idazten ikasteko biderik taxuzkoenetako bat. Ez da hainbeste esaten baina editatzetik ere irakaspen ugari jaso ditzake idazle edo itzultzaile gaiak. Munduko Poesia Kaierak bildumako aleak editatzen jardun nuen denboran kontziente naizena baino gehiago ikasi nuen ziur aski, halako ikaste prozesuak isil-gordekoak izaten dira eta. Haatik, gogoan dut itzultzaileekin lanean sortutako zalantza bat baino gehiago, eta haietako bikain batekin gertatuaz idatzi nahiko nuke oraingoan.

Poeta baten kaiera ari ginen editatzen, bada, eta poema batean, zeina espetxeen kontrako eta giza duintasunaren aldeko aldarria baita, poetak erruz erabiltzen zuen, espainieraz, hombre hitza.

Las cรกrceles se arrastran por la humedad del mundo,
van por la tenebrosa vรญa de los juzgados:
buscan a un hombre, buscan a un pueblo, lo persiguen,
lo absorben, se lo tragan.

Horrela hasten da poema eta lerro indartsu bat baino gehiago du hombre-rekin bilbatua, adibidez: Ser libre es una cosa que sรณlo un hombre sabe. Espainieraz dakitenek badute hitzaren polisemiaren berri. DRAEren arabera, hona adierak:

1: Ser animado racional, varรณn o mujer. El hombre prehistรณrico.
2: Varรณn (โ€– persona del sexo masculino).
3: Varรณn que ha llegado a la edad adulta.
4: Varรณn que tiene las cualidades consideradas masculinas por excelencia. ยกEse sรญ que es un hombre!
5: Marido o pareja masculina habitual, con relaciรณn al otro miembro de la pareja.
6: Antiguo juego de naipes semejante al tresillo, de origen espaรฑol, que se extendiรณ por Europa en el siglo XVI.
7: En algunos juegos de naipes, persona que dice que entra y juega contra las demรกs.
8: U. para indicar sorpresa o asombro, o con un matiz conciliador. ยกHombre, no te enfades! Hombre, no hay que ponerse asรญ, Marรญa.

Adiera sorta osoak du, segurki, nondik aztertua, baina guri, kasu honetan, lehenengo biak interesatzen zaizkigu. Hombre genero maskulinoari erreferentzia egiteko erabiltzen da baina erabili izan da, hedaduraz (horratx genero nagusikeria), giza espezieko banakako guztiei erreferentzia egiteko. Pentsa, lehenengo adiera da oraindik ere!

Poema irakurrita bistakoa da poetak adiera horretan erabili zuela hitza, hots, gizakiari erreferentzia egiteko, izan gizonezko, emakumezko edo beste genero identitateko. Lehenengo ahapaldiari begiratuz gero argi agertzen da, pertsonifikazioa erabiliz, entitate orokorrez ari dela: gizakia, aberria. Ez, beraz, gizon bati edo gizonei buruz. Itzultzaileak, horregatik, โ€œpertsonaโ€ kontzeptua erabiltzea deliberatua zuen. Arestiko beste adibidea erabiltzearren: โ€œPertsonak soilik daki libre izatea zer denโ€.

Honaino zentzuzkoa dirudi denak, baina editatzen ari nintzela zerbaitek tarrat egin zidan belarrian. Izan ere, garbi dago poetak ser humano zuela buruan poema idaztean baina hitzera ekartzean hombre kontzeptuaren alde egin zuen, beste alternatiba batzuk eskura zituenean. Persona bera, urrutira joan gabe. Orduan, galdera da, autoreak ez bazuen persona erabili, egoki ari ote da itzultzailea termino hori baliatuta? Pertsona jarri nahi izan balu ez zukeen, bada, persona idatziko?

Hermeneutika klasikoan intentio auctoris (autorearen intentzioa) eta intentio operis (obraren intentzioa) bereizi izan da, eta argi dago literatur lanak aztertzerakoan kontuan izan beharrekoak direla. Gure kasuan, galdera honakoa litzateke: itzultzaileak zer itzuli behar du? Autorearen intentzioa? Obraren intentzioa? Biak (posible al da beti)? Hau da, ontzat ematen badugu poetak hombre hitzaren lehenengo adiera zuela buruan eta bere intentzioa gizaki guztiei erreferentzia egitea zela, logikoa dirudi โ€œpertsonaโ€ hitza erabiltzea. Alabaina, poetak buruan zuenaz harago, argudia liteke hombre erabiltzeak (eta beraz, ez beste bat, persona, adibidez) bestelako oihartzun batzuk (generozkoak, besteak beste) ere ekartzen dituela eta obrak hori ere esaten duela. Alegia, itzultzailearen egitekoa ere badela, ahal dela, oihartzun horiek jasotzea.

Beste kontu batekin ere erlazioa du auziak: itzultzaileak zer egin behar du, hizkuntza itzuli edo itzulpen kulturala ere egin behar du? Alderdi kulturala kasu guztietan itzuli behar da? Izan ere, kasu honetan beste kontu eratorri bat da zein tarte utzi behar zaion irakurleari interpretazio kulturala egin dezan, edo zein puntutaraino egin behar duen hori itzultzaileak, jatorrizkoa egungo testuinguru kultural-historikora ekarriz. Hau da, hombre hitzaren erabilera generikoa mantendu behar du itzultzaileak, bere genero karga guztiarekin, eta irakurlearen esku utzi ohartzea garai eta kultura jakin bateko testua dela eta horregatik agertzen dela termino hori horrela (nahiz eta egun, akaso, hozkia eragin)? Edo poetari lagundu behar dio itzultzaileak eta poeta horrek gaur egun hautatuko lukeen hitza imajinatu?

Oihartzunez hitz egin dugu eta ez dute soilik jatorrizko hitzek oihartzun egiten, itzulpenetakoek ere bai, jakina. Gizonkeria ekidin aldera โ€œpertsonaโ€ erabilita ere hitz horrek ere baditu beste konnotazio batzuk, genero kontuaz harago, jatorrizkoak ez dituenak. Filosofiaren esparruan, esaterako, ez dira baliokideak pertsona, gizakia, indibiduoaโ€ฆ Beraz, alde horretatik ere galera izango genuke. Jakina da, itzulpena ur jauzi bat kortxo batekin estaltzen saiatzea da; horregatik du halako meritua!

Itzultzaileari planteatu niona izan zen jatorrizko genero karga mantentzen saiatuko nintzatekeela ni eta irakurlearen esku uzten, nahi izanez gero, irakurketa kritikoa. Euskaraz, โ€œgizonโ€ litzateke, berez, ordain argiena. Ez hori bakarrik, Euskaltzaindiaren Hiztegiak bigarren adiera modura dakar terminoaren ulerkera generikoa. Hori bai, kurioski, Euskara Batuaren Eskuliburuak baztertu egiten du erabilera hori: โ€œGizon, berriz, gizaki arra da, ez generikoa; hitz markatua, beraz.โ€

Edozein kasutan, tradizioan terminoaren erabilera generikoaren kasu enblematikoa dugu, poesian gainera: Gabriel Aresti. Beti dabil gizona gora, gizona behera: โ€œEz ezazue tapa / gizonaren ahoaโ€. Eta abar luze bat. Eta itzulgai zen poeta (Miguel Hernandez, dagoeneko esan dezakegu) primeran kokatzen da Arestiren tradizioan, bion karga soziala aintzat hartuta besteak beste, eta hori ere kontuan hartzekoa iruditzen zitzaidan, poesia itzultzen ari garelarik. โ€œGizonโ€ hitza gogorregia iruditzera, โ€œgizakiโ€ ere hor zegoen, โ€œgiza-โ€œ horrek gordetzen duen jatorri etimologikoarekin: jakina denez, โ€œgizonโ€etik dator. Bistan da, ez da hain erraza gizonongandik libratzea.

Azkenean, nire gomendioak alferrikakoak izan ziren eta itzultzaile maiteak (Josu Landak, dagoeneko esan dezakegu) bereari eutsi zion. โ€œPertsonaโ€ erabili zuen eta, neurri batean, egungo irakurleari bidea erraztu eta, ziur aski, autoreari laguntzatxoa eman. Zer nahiago, orduan: gizonak, gizakiak, pertsonak? Esana dugu, itzultzea ur jauzi bat kortxo batekin estali nahi izatea daโ€ฆ

Termodinamika euskal kulturari aplikatua

Manu Lรณpez Gaseni

Jaume Subirana literatura katalaneko katedradunak oraindik orain plazaratutako liburuxka batek piztutako interesaren harira idatzi dut denboraldiko neure lehen ekarpena. Jatorrizko bertsioan, Literatura, llengua i lloc. Termodinร mica aplicada izenburuko liburua ekainaren 11n argitaratu zen, gaztelaniazko bertsioarekin batera, Anagrama argitaletxean.

Aletzen dituen kontuak ez dira berriak; bai, ordea, azterbidea; eta oso originala da termodinamikaren legeekin egiten duen jolas metaforikoa. Liburuaren eragingarria da zer gertatzen ote den literatura, hizkuntza eta tokia elkartzen diren espazio gaur egun eraldatuan. Eta, hasteko, termodinamikaren bigarren legetik abiatzen da. Enuntziazio honetatik, esate baterako: โ€œSistema isolatu baten entropiak handiagotzeko joera du beti, eta prozesu hori itzulezina daโ€. Tira, kontua hauxe omen da, nilako ezjakinok dakigunetik ez genekienera: sistema batean gorputz bero batek gorputz hotz bati beroa aldatzeko joera izaten du, orekaren bila, baina bide horretan energia galtzen da beti. Energia galtze horri entropia deritzo eta, hori dela eta, termodinamikaren arloan desordenaren sinonimoa da entropia. Oreka edo uniformetasun bila, itxuraldatu egiten da sistema. Fisikarien kontuekin aurrera eginez (barkatuko ahal naute), energia eraginkorragoa da kontzentratuta dagoenean sakabanatuta dagoenean=entropia handiagoa denean baino.

Subiranak katalan literaturari aplikatzen dio aurreko hori guztia, eta ni euskararen sistemari aplikatzen saiatu naiz, tamalez entropia handiegiz, nire ustean. Adibidez (uler bedi Subiranaren liburua parafraseatzen arituko naizela etengabe), euskal kulturaren eta ingurukoen artean (gaztelaniazkoa, frantsesezkoa eta nazioarteko ingelesezkoa) gertatzen diren berezko energia-trukeak norabide bakarrekoak dira batez ere, oreka=homogeneotasun bila. Oreka bai, baina gure sistema desitxuratuz doa truke bakoitzean.

Katalunia delako โ€œtokiโ€ko idazleen sailkapena egitean, iruditu zait gurean baino zorrotzagoak direla katalan-osoak-eta-erabatekoak ez direnak izendatzeko moduetan. Irudipena baitut gurean iraganeko kontua dela euskaldunberri deitura gaitzesgarria, nahiz eta oraindik ere tarteka agertzen diren berezko hizkera edo euskalkia dutenen eta estandar txepelean mintzo direnen arteko hika-mikak. Hizkuntzaren erabiltzaileen kasuistika gero eta konplexuagoa da, identitateak lurraldetasuna galdu du eta ezegonkorragoa da. Hor dago, adibidez, idazle elebidunen kasua, bi hizkuntzetan idazten dutenak, alegia. Edo bi baino gehiagotan, itzultzaileen kasuan bezala. Galtzen da halakoen kasuan sistemako energia? Handitzen, entropia? Adierazpen gogoangarri hau egiten du Subiranak: โ€œKatalunia ez da herrialde elebidun bat, askok uste duten bezala (elebakarrek, batez ere), baizik eta gaur egun 280 hizkuntza dituen tokia, eta non populazioaren % 10en ama-hizkuntza ez den ez katalana, ez gaztelania. Zein ote da, edo izango da, Kataluniako 800.000 herritar horien literatura edo literaturak?โ€. Gurearekiko paralelismo perifrastikora bueltatuz, agian kontua ez da euskal literatura birdefinitzea, gure jarrera aldatzea baizik (egiletzaz, kidetasunaz); izan ere, euskaraz aritzen ez diren idazleak agian ez dira euskal idazleak, baina euskal kulturaren parte dira, polisistemaren parte diren aldetik. Gurean ez dira gutxi (diot nik, oraingoan) munduan barrena euskal labela bizkarrean ibiltzen diren idazle, musikari, zinemagile eta artista plastiko erdaldunak. Baina (diogu Subiranak eta biok) edozein literatura definitzeko osagai zentrala hizkuntza da.

Eta hizkuntza-politiken bidez gauzatzen dira energia-truke asko: Europar Batasunean hizkuntza ofizialei buruz hartzen diren erabakiek eragina dute eremuko hizkuntza guztietan, ofizialak izan zein ez; gaztelaniazko literaturaren alde hartzen diren erabakiek eragina dute Espainiako beste literatura guztietan (baina ez alderantziz). Amazonen erabakiek eragina izango dute ohiko liburu-dendetan, eta ez dago atzera egiterik. Eta abar.

Inertzia da legea. Eta inertzia norabidez aldatzeko bide bakarra sistemari energia osagarriz hornitzea da. Bestela esanda, gurearen aldeko politikak=ekimenak bultzatzea. Ezegonkortasun- eta aldaketa-garai berri hauetan, entropia geldiarazi eta gure alde eragingo duten energia-iturriak bilatu behar ditugu. Eta, horretarako, bide-urratzaile izan diren ekimenei begiratzea komeni da, hala nola Durangoko Azoka (Sant Jordi antzeko bat), non batez beste baino prebalentzia handiagoa duten euskarak, euskal liburuek eta haien promozioak, salmentak eta irakurketak.

Amaitzeko, Subiranari itzuliko diot orain arte hainbestetan ebatsi diodan hitza, merezi du eta: โ€œUste askotan gure hizkuntza eta kultura hain jazarriak eta ahulak izan dira, ezen ziurtasun nuklear gutxi batzuei eutsi behar izan baitiegu, ustez funtsezkoak: tokia gutxi asko kontrolatua dugu (edo hala uste dugu behintzat), eta baita geure literatura, eta haren definizioak, beti hizkuntzari lotuak, baina oso gutxi dakigu mugako zenbait gune edo espaziori buruz, zeinetan literatura kultura bihurtzen den, identitatea identitate anitza edo aldaketa bihurtzen den, militantzia eragozpen bihurtzen den, merkatua egiazko jokaleku bihurtzen den (โ€ฆ). Arriskutik eta begiratzeko beste modu batetik soilik eutsi ahal izango diogu katalan literatura eta kultura deitzen diogunariโ€.

Interpretatzea irakurtzea ere bada

Claudia Torralba Rubinos

Aspaldi daukat buruan azken urteetan lehen baino gutxiago irakurtzen ari naizelako ideia. Baina ideia horri segika, azkar-azkar, beste bat etortzen zait: ez da egia. Zuk asko irakurtzen duzu. Kontua da ez duzula gaztetan bezainbeste irakurtzen irakurtzeko plazer hutsagatik.

Garai batean orduak eta orduak ematen nituen muturra liburu artean sartuta, hara eta hona, liburu potoloekin karga-karga eginda. Irakurzaletasuna ez dut galdu, baina aspaldi utzi nituen atzean garai horiek. Zergatik utzi nion โ€•hainbesteโ€• irakurtzeari? Ez nuke jakingo esaten. Boteprontoan, esango nuke denbora faltagatik dela. Baina aitzakia-kutsua ere badu horrek, ezta? Bada, horixe bera esaten dute irakurketa-ohiturei buruzko inkestan parte hartu dutenen %ย 46,8k. Denbora faltagatik ez bada, nekatuegi edo estresatuegi nagoelako dela esango nuke, beharbada.

Hala ere, ondo pentsatuta, iruditzen zait badagoela kontuan hartu beharreko beste arrazoi bat ere: interpretearen lanbideak berez eta bakarrik dakar irakurtzeko beharra. Eta, horregatik, literaturarekin zerikusi gutxi duen irakurketa asko egiten dugu, egunero. Eta hori ere bada irakurtzea.

Ideia hori blog honetara ekartzeko modu egokienaren bila nenbilela, interpreteen irakurketa-ohiturei buruzko oso artikulu interesgarri batekin egin nuen topo. Artikuluaren izenburua The reading habits of professional signed and spoken language interpreters da, eta egileak, Brenda Nicodemus, Minhua Liu eta Sandra McClure.

Artikuluan ahozko eta zeinu hizkuntzetako interpreteen irakurketa-ohiturak aztertu eta alderatzen dira. Oso interesgarria iruditzen zait ahozko eta zeinu-hizkuntzetako interpreteen arteko konparazioa egitea, baina gaurkoan datu bakarrarekin geratuko naiz: galdeketan parte hartu zuten ahozko eta zeinu-hizkuntzetako interpreteen % 99k eta % 90,93k, hurrenez hurren, enkarguak prestatzeko irakurketa espezifikoak egiten dituzte. Horraino, sorpresarik ez. Baina, horretaz gain, interpreteen % 98,5ek eta % 96,44k, hurrenez hurren, plazer hutsagatik ere irakurtzen dute. Horrek esan nahi du galdetegian parte hartu zuten interprete ia guztiek egiten dituztela mota bietako irakurketak; hau da, prestalanekoak eta plazerezkoak.

Artikuluan bertan aitortzen da parte-hartzaileei ez zitzaiela galdetu zer-nolako rola duen beren bizitzetan plazerezko irakurketak, baina, egileen hitzetan, emaitzek iradokitzen dute irakurketa funtsezkoa dela garapen profesionalerako, ezagutzak handitzeko, hiztegia aberasteko eta estresa murrizteko lagungarria delako, besteak beste. Ironikoki, gutxiago irakurtzeak eragin didan estresaren kontrako erremedioa ere bada irakurketa.

Gauzak horrela, zalantza gutxirako tartea dago, ezta? Interpretatzea irakurtzea ere bada.

Itzulpen baleakide, labiokide ala labelkideak

Angel Erro

Juan Garziaren Moby Dick irakurtzen hasi naiz, pozik hasi eta pozik irakurri ere. Balea Zuria argitaletxekoek Herman Melvilleren liburua euskaraz aterako zutela iragarri zutenean ez ninduen ezustean harrapatu, urte pare bat lehenago Moby Dick gaztelaniaz irakurtzeko deliberoa hartua nuelako, hain zuzen. Saia nadin aurreko esaldiaren desarrazoia argitzen. Moby Dick-en gaztelaniazko zer itzulpen erosi erabaki nahian Interneteko artikulu eta iruzkin-tokiak arakatzen ari nintzenean โ€•klasikoei ekitekotan oso begiratu eta are txepela naizโ€•, blog bat topatu nuen, eta bertan sarrera bat (โ€œMoby Dick: en busca de la traducciรณn perfectaโ€), non gaztelaniaz eskuragarri dauden bertsioetatik puska eder bat erkatzen baitzuen blogariak. Horretarako, pasarte gatazkatsu bat hautatua zuen, bertsio batetik bestera aski desberdin emana izan dena[1]. Blogeko sarrera bezain jakingarria gertatu zitzaizkidan irakurleen iruzkinak, ekarpen egokiak egiten zituztenak gehienetan. Haietako bat Juan Garziarena berarena zen, eta bertan aurreratzen zuen liburua euskarara ekartzen ari zela. Hori jakiteak egonarria eman zidan: euskaraz irakurtzeak itzulpenen artean hautatzen ibili behar etsigarriaz arinduko ninduen.

Estualdia kendu arren, erdarazko blog horrena euskaraz zer gutxitan egiten ahal den ere lastima da. Gauza jakina da, gure txikian, nekez aurkitzen ahal direla liburu beraren bi itzulpen. Hainbesteraino non traduction ratรฉe bat plazaratzen denean kaltea alimalekoa baita gurean, gutxienez hirurogei edo laurogei urtean ez duelako beste inork berriz itzuliko (eta, jakina, argitaratzeko modurik aurkituko), edozein konparazio diakronikoa izatera behartuta, ez lan garaikideena. Gurean, beraz, itzulpenak bikainak izateko premia askoz altuagoa bada ere, kritikak maiz txanda-pasa egiten dio haiek aztertzeari, eta egiten dutenean gutxitan dute hitzik โ€•eta gutxiagotan hitz txarrikโ€• esaten itzulpen lanaz.

Poesiaren itzulpenean, berriz, errazagoa da horrelako azterketa konparatiboak egiteko materiala aurkitzea. Oso gustura irakurri dut, berriki, Karmel aldizkariko 1990eko ale batean, ausaz aurkituta, โ€œJoan Gurutzekoaren Cรกntico Espiritual euskaraz: erkaketa eta kritikaโ€ izeneko artikulua[2] โ€•Orixek, Gazteluk, Onaindiak eta Akesolok poema horrena egin duten itzulpen bana alderatzen duenaโ€•, baina lan akademikoegia da, tarteka soilik deskriptiboa, eta eztabaidari iskin egiten dio, esaterako, Patxi Altunak adierazten duenean bezala ezen โ€œez [dela bera] orain hemen abiatuko laur itzulpenetarik hoberena zein den iuiatzen (Doktoreak ditu Eliz Ama santak), nahiz txapela nori eman erabaki behar [balu], [balekikeen] nori emanโ€. Hori bai, halako batean artikuluak labiokide bezalako hitztripu eder eta iradokitzailea eskaintzen digu.

Dena den, orain gutxi, Moby Dick-en gaztelaniazko itzulpenei buruzko blogeko sarrera hartakoa bezalako (edo, gutxienez, antzeko) erkatze lana egin eta hona ekarri ahalko nuela sinetsi nuen. Nafarroako Liburutegi Nagusiko nobedadeen apalean Sheridan Le Fanuren Carmilla euskaraz ikusi eta hartu nuen. Aurreko asteburuan Ibon Egaรฑak Noticias taldeko Ortzadar literatur gehigarrian euskarazko Carmilla-ri egindako kritika irakurria nuen. Hala ere, bi liburu ezberdinak ziren bata eta bestea. Liburutegitik nik hartutakoa Erroteta argitaletxeak 2024an plazaratutako Karmilla zen, Aitor Aranak itzulitakoa; Ortzadarren iruzkindutakoa, Carmilla, Literatura Unibertsala sailean aurten atera den 191. alea, Maialen Berasategik itzulia. Gerora, jakin dut Egaรฑak ez zuela bere kritikan Aitor Aranarena aipatu ez baitzuen haren berri (nik apalean ikusi arte ez nuen bezalaxe), eta baliteke Maialen Berasategik ere haren berri ez izatea, ez baitu bere itzulpenaren atariko sarreran aipatzen[3].

Lanari heltzekotan nengoela, nire ustekizunak erdi ustelkizun gertatu zitzaizkidan berehala, erreparatu nionean Erroteta argitaletxeko liburua, ez azalean ez inon ohartarazten ez duten arren, egokitzapen bat dela: jatorrizkoaren pasarte osoak desagertuta daude bertatik, esaldiak lausotuak, sinpletuak, jatorrizkoaren atalezko banaketatik testu jarraitura igarota.

Oraindik etsi nahi ez eta pentsatu nuen Le Fanuren lan horrek euskaraz duen beste egokitzapena, oraingoan aitortua, hartuz gero agian zerbait egin nezakeela, posibilismoak baino burugogorkeriak eta artikuluren bat entregatu beharrak bultzatuta. Sanduzelai auzoko liburutegiraino joan behar izan nuen DDB argitaletxeak 2016an Mikoleta bilduman argitaratutako Carmillaren bila, Ana Arakistain itzultzaile eta moldatzaile. Nire harridurarako, eta lehen begiratuan, egokitzapen horrek, berez euskaltegiko zazpigarren urratsetik gorakoentzat atonduak, gehiago zuen itzulpen zintzotik Aranaren beste hark baino.

Argi eta garbi, laster ohartu nintzen ez dagoela itzulpen osoak egokitzapenekin konparaketan hasterik, aitortuak izan ala ez. Halere, begietaratu dudanaren adibide soil modura bada ere, ekar ditzadan hona Berasategiren, Aranaren eta Arakistainen bertsioen lagin pare bat.

Carmilla (Igela, 2025)Karmilla (Erroteta, 2024)Carmilla (DDB, 2016)
Inondik ere handikiak ez izanagatik, Estirian gaztelu batean bizi gara gu, schloss batean. Errenta koxkor bati, munduko paraje honetan, probetxu ederra ateratzen zaio: urtean zortziehun-bederatziehun, eta atarramentu galanta. Jaioterrian, berriz, nekez izango ginen aberatsen artean. Ingelesa dut aita, eta ingelesa dut izena ere, baina Ingalaterra bera ez dut sekula ikusi. Hemen, paraje bakarti eta primitibo honetan, hain zoragarriro merke dago den-dena, ezen ez baitzait iruditzen diru gehixeagorekin ere bizimodu askoz erosoagoa izango genukeenik, edo are luxuzkoagoa.    Aita Austriako armadan ibili zen bere garaian, eta erretiratzean, pentsio bat gelditu zitzaionez eta bazituenez ondasun batzuk, egoitza feudal hauxe erosi zuen, lursail koxkorra barne: sekulako mauka. (21. or.)Estirian bizi ginen, gaztelu batean. Gure aberastasuna ez zen printzeena lakoa, baina munduko txoko hartan aski zen urteko errenta txiki bat, jaun handiena egin ahal izateko. Nire aita ingelesa da eta nik, jakina, deitura ingelesa daukat, baina ez dut inoiz Ingalaterra ikusi.    Aitak Austriako armadan zerbitzatzen zuen. Erretiroko adinera heltzean, bere ondare txikiarekin egoitza feudal xume hura eskuratu ahal izan zuen, inguruan hainbat lur hektarea zeuzkana. (5. or.)Styrian, nahiz eta sekula ez ginen aberats izan, gaztelu batean bizi izan ginen. Paraje hartan bizitzeko errenta txiki bat nahikoa zen. Zortzi ehun edo bederatzi ehunek urtean mirariak egiten ditu. Gure herrialdean ez ginen dirudunen mailara iritsiko.    Nire aita ingelesa da eta nik neuk ere izen ingelesa daukat, nahiz eta Ingalaterrara sekula joan ez. Baina, hemen, toki isolatu eta primitibo honetan, dena hain merke izanik, ez zait burutik pasa ere egiten diru kopuru handiagoak nola gehitu ahal zien zerbait gure ongizateari edo gure luxuei ere.    Nire aitak ejerzitorako lan egiten zuen Austrian eta pentsio batekin eta bere ondarearekin erretiratu zen. Gero honekin egoitza feudal hau eta honen inguruko lur eremuak erosi zituen huskeria baten truke. (5-6. or.)
Minutu bat-edo gogoetan eman ondoren, Madameri galdetu zion ea nire aitarekin hitz egin zezakeen.    Haren bila joan ziren, beraz, eta honela esan zuen aitak gelara sartu zenean, irribarrez:    โ€“Pentsatu nahi dut, mediku jauna, esango didazula agure txotxolo bat izan naizela zu hona etorrarazteagatik; hala espero dut behintzat.    Baina medikuak, oso serio, hurreratzeko keinua egin zion, eta aitari zeharo ilundu zitzaion irribarrea.    Hizketan aritu ziren biak tarte batez, serio eta sutsu, nik medikuari dena kontatu nion leiho-baoan bertan. Gela oso handia zen, eta Madame eta biok txokorik urrunenean geratu ginen, jakin-minez tripak jaten. Ez genuen, ordea, txintik ere aditzen, oso apal ari baitziren hizketan; gainera, leihoaren bao sakonak ia osorik ezkutatzen zigun medikua begi-bistatik, eta aita ere bai neurri handi batean, ez baikenizkion ikusten hanka, besoa eta sorbalda baizik. Segur aski, horma lodiak eta leihoak osatzen zuten armairu gisako hutsune hark are entzunezinago egiten zituen haien hitzak.    Handik tarte batera, aitak gelarantz begiratu zuen. Zurbil zegoen, pentsakor, eta, iruditu zitzaidanez, asaldatuta ere bai. (99-100. or.)Pixka batean pentsatu eta gero, nire aitari deitzeko agindu zuen. Aita irribarrez etorri zen, baina medikuaren kezka aurpegia ikustean, irribarrea kendu zitzaion. Berehala elkarrizketan hasi ziren ahopean, bazter batean geunden Perrodon andreak eta biok ziotena entzungo ote genuen beldurrez edo. Bat-batean, aitak niregana jiratu zituen begiak. Zurbil zegoen eta oso kezkatuta zirudien. (55. or.)Minutu batez hausnartu ondoren, madameri galdetu zion nire aita ikusi ahal zuen.    Zerbitzari bat bidali zuen bere bila eta berehala etorri zen. Gelara sartzean irribarrez esan zuen:    โ€“Badakit, doktore jauna, tonto zaharra naizela  esango didazula zure bila joateagatik eta hala izango ote da!    Baina, bere irribarrea itzali egin zen, medikuak oso serio hurbiltzeko keinuaak egin zizkionean. Denbora luzez egon ziren hizketan, ni medikuarekin elkarrizketatu nintzen leku berean. Elkarrizketa serio eta eztabaidatsua ematen zuen. Lekua oso zabala zen eta madame eta ni zutik geratu ginen, jakinminez beteta beste puntan. Ez genuen hitz bakar bat ere entzuterik izan, oso baxu hitz egiten zutelako eta leihoko txokan doktorea  erabat ezkutatuta geratzen zen, eta nire aitari eskuineko oina, besoa eta sorbalda ikusten genizkion. Ahotsak ia entzunezinak ziren leihoak eta hormak gelatxo antzekoa osatzen zutelako.    Gero nire aitak gelara begiratu zuen. Zurbil zegoen, pentsakor eta iruditu zitzaidanez asaldatuta. (88. or.)

Ez du komentario handirik behar. Arrazoia du Egaรฑak, konparazioneak konparazione, Maialen Berasategirenaz esaten duenean mirespenez eta gozamenez irakurtzeko itzulpena dela. Hemen Altunak errazagoa luke bustitzea eta jujatzea, nik uste. Ala gehiegi eskatzen ari naiz?


[1] Itzultzaileen arteko desadostasun nagusia da โ€œwe rolled over from each otherโ€ esamoldea nola eman, Queequeg eta Ismaelen arteko intimitate mailak, pasartearen queer irakurketa baterako bazkak, aski norainoko ezberdin erdiesten baitu ohean bi lagunek zer egiten duten nola ulertzen den. Garziak nola eman duen ikusi nahi duenak XII. atalaren azken esaldira jotzea besterik ez du.

[2] Julen Urkizak, Patxi Altunak eta Xabier Mendiguren Bereziartuk elkarrekin egindakoa. Bertan, lehenak Kantikoaren jatorria eta balio poetikoa aztertzen ditu, bigarrenak Kantikoaren lau euskal itzulpenen metrika eta, azkenik, Mendigurenek itzulpen horiek eta jatorrizko obra erkatu egiten ditu; cf. Karmel_3727.pdf

[3] Sarrera horretan, hau bezalako beste oin ohar pare batean, bai aipatzen du Le Fanuri euskaratu dioten beste lan bat (โ€œEreingo Bartleby antzinako sailean [โ€ฆ] argitaratu zuen Luigi Anselmik berak Le Fanuren beste kontakizun labur bat: Maizter misteriotsuaโ€), eta Carmillarenak urteetan egin dituztela ezin konta ahal bertsio, โ€œformatu askotarikoetan: antzezlanak, nobela grafikoak, haur eta gaztetxoentzako liburu egokituakโ€ฆโ€.

Portoko ardoaren eraginaz

Santi Leonรฉ

Joan den uda honetan, Suitzan ibili naiz. Hiru asteko bisita egiteko asmoz abiatu nintzen, baina, hondarrean, aise luzeago joan da kontua, denboraren nozioa galtzeraino ia-ia. Oroigarriak ere ekarri ditut bidaiatik: arruntean aienatzen ez den eztula eta lantokian eskola emateko erabiltzen dudan gelari, 34.a baita, begiratzeko manera berri bat โ€•lotsarik emanen ez balit, lankide baten begi kirgizek pizten dizkidaten ametsak ere kontatuko nizkizuekeโ€•.

Egia aitortzeko, familiak Suitzara ez bertze norabait eraman ninduen uztailean โ€•whiskia, lakuak eta munstroak biltzen dituen herrialdera, jakin-minik bazenute ereโ€•, baina Thomas Mannen Mendi magikoa irakurtzea Davoseko herrira bidaiatzearen pare izan zen.

Apala, beldurgarria, buruargia

Trenez egindako bidaia luze baten ondotik โ€•luzeegia, egin beharreko bisitaren iraupena kontuan hartzen baduguโ€•, Joachim Ziemแบžen lehengusua du esperoan herriko geltokian Hans Castorpek. Berghof sendategirainoko bidean eta, geroago ere, afaldu bitartean, honen eta haren berri emanen dio Joachimek ailegatu berriari: hartu behar duen gelan emazteki bat berriki hil dela, elurra maiz egiten duela, Behrens duela izena mediku nagusiak, eta, hartaz gainera, laguntzailea dagoela, Krokowski doktorea, โ€œein ganz gescheutes Etwasโ€.

Bidaiatzen dudan aldiro, estres handia sortzen dit ez ulertzearen edo beharbada gaizki ulertzen ari izatearen sentsazioak. Sentipen desatsegin horrek bulkaturik jo nuen, nobelaren hasmentan dagoen puntu horretara ailegatuta, Interneten eskuar dagoen gaztelaniazko itzulpenera. Itzulpen zaharra da, naski Mario Verdaguerrek 1925ean argitara eman zuen, Interneten dagoenak itzultzailearen izenik ez daraman arren. Verdaguerrena dela ala bertze edonorena dela, bertsio horretan, gizon apala da Krokowski: โ€œY tambiรฉn tenemos a Krokovski, el ayudante, un hombre muy modestoโ€. Alta bada, orain dendetan salgai dagoen bertsioaren itzultzailea, Isabel Garcรญa Adรกnez, ez dago ados: โ€œDespuรฉs tenemos a Krokovski, su ayudante, un espรฉcimen muy temidoโ€.

Tira, apala izatetik izua sortzera doan tartea ez da txikia. Ingelesezko itzultzaileak ere, Helen Tracy Lowe-Porterrek, badu zer errana: โ€œKrokowski is the assistant โ€• devilishly clever articleโ€. Polifonia honetan, Italiako bertsioa, Ervino Pocarrek egina, inteligentziaren aldera lerratzen da gehiago, izuaren aldera baino: โ€œCโ€™รจ poi Krokowski, lโ€™assistente: esemplare sveglio e accortoโ€. Nolanahi ere, bi izenondo erabili ditu edo erabili behar izan ditu itzultzaileak, jatorrizkoan bakarra zegoen tokian. Frantzian, berriz, beldurrera jo du Claire de Oliveirak: โ€œIl y aussi Krokovski, son assistant, qui est redoutable comme toutโ€.

Nolakoa zen Krokowski? Ez dakit nondik atera den Verdaguerrek egozten dion apaltasuna; beldurraren taldekoek scheuen aditza hartu dute oinarri naski, edo scheu izenondoa, baina azken hori gehiago da uzkurra, lotsatia, beldurgarria baino. Pons hiztegiak, nolanahi ere, evitado dakar, jendeak itzuri egiten ziola alegia, proposatzen du gescheut hitzaren ordain; buruargitasunaren ekipoak, berriz, gescheit-en forma zaharkitua ikusi dute seguruenik gescheut-en, eta hortik inteligentziaren ondorioa, gescheit horixe baita, bizkorra, inteligentea.

Bigarren taldekoekin noa ni ere, Krokowskik ez baitu beldur handirik sortzen, eta aski miretsia baita bere hamabortzeroko mintzaldiak direla eta โ€•bazterreko oharra: narratzaileak behin baino gehiagotan irri egiten dio, maitekiro betiere, aldi berean sandaliak eta galtzerdiak janzten dituelako; zer gertatu da harrezkeroztik Alemanian, zer joan da gaizki? Oharraren akaberaโ€•. Nolanahi den ere, uste izatekoa da proposaturiko itzulpen guzietarik โ€•apala, buruargia, beldurgarriaโ€•, elkarrengandik aski urrun egonda, bakarrak egiten duela bat, egitekotan, Thomas Mannek buruan zeukanarekin. Zenbateko itzala du xehetasun horrek? Zenbat denbora kendu behar lioke itzultzaile bati? Bistan dena, lehen orrialdeetan pertsonaia bati buruzko hiru hitzeko informazioak, okerra izanda ere, ez dio nobela zapuztuko irakurleari, baina hori nolanahi den ere, zein itzulpen irakurri, pertsonaia jakin horren gaineko informazio diferentea jasoko du irakurleak. Jatorrizkoan irakurri izanak, bertzalde, ez dit problema konpondu.

Alkoholaren abantailak jende ameslariarendako

Gaztetan anemiak joa izan zenez, Heidekind doktoreak egunero baso bat Porter edatea gomendatuko zion Hans Castorpi. Edariak izaera leundu zion, eta, Verdaguerren itzulpenak dioena sinestera, lagundu zion โ€œa superar su tendencia a โ€˜desvariarโ€™โ€; pasarte horretan, Garcรญa Adรกnezek bat egiten du garagardo horren abantailei dagokienez, hark ere uste baitu Porterrak lagundu ziola โ€œa superar su tendencia a โ€˜soรฑar despiertoโ€™โ€ โ€•bidenabarkoan erranda, azken honen soรฑar despierto-k hobeki ematen du jatorrizko dรถsen, bertze haren desvariar-ek bainoโ€•. Jatorrizkora joz gero, ordea, aurkituko dugu ezen Porterrak โ€œseiner Neigung, zu โ€˜dรถsenโ€™, […] wohltuend Vorschub leisteteโ€.

Vorschub leisten ez da zerbait gainditzen laguntzea, zerbaiti ekarpena egitea baizik, zerbait sostengatzea: Porterrak itzarririk amets egiten laguntzen zion Hans Castorpi, gaztelaniazko itzultzaileek kontrakoa proposatu badute ere โ€•ingelesezkoak eta italierazkoak, berriz, encourage eta favorire aditzak erabili dituzte, hurrenez hurrenโ€•.

Krokowskiren deskripzioak ez bezala, garagardoaren eraginak badu, ehem, eragina geroago istorioan, behin eta berriz errepikatzen den motiboa baita; edo, hobeki erranda, alkoholaren eraginak, zeren sendategian Kulmbacher garagardoak hartuko baitu Porterraren tokia, eta, seigarren atalean, elurretan galdua dabilelarik, Porto ardoaren trago bat hartu ondotik izanen baitu Hans Castorpek biziaren eta heriotzaren begitazio ezaguna. Nola uztartu, beraz, Verdaguerren eta Garcรญa Adรกnezen arabera Porterrak edo, oro har, alkoholak duen albo-ondorioa, nobelan irakurri ahala erakusten zaigunarekin? Zer ari da irakurtzen itzulpen horiek irakurtzen ari dena?

Konfiantza paktua

Miresten dudan idazle batek errana da behin, nora ezean eta halere hatza mapa gainean paratu gabe genbiltzalarik: โ€œProust frantsesez irakurri dut: auskalo zer ulertu dudan!โ€. Harrezkeroztik, esaldia bueltaka dabilkit buruan, eta horrek eraman nau, Suitzako bidaia imajinarioak baino gehiago segur aski, lerro hauek idaztera. Itzulpenak ez dira inoiz akasgabeak โ€•noizbait, justua izateko, nire itzulpenetan aurkitutako hanka-sartzeekin osatu beharko nuke blog honetako sarreraโ€•, baina jatorrizkora jotzeak ere ez du deus bermatzen.

Zer ari da irakurtzen itzulpen bat irakurtzen ari dena? Galdemoduari buelta ematen ahal zaio: zer ari da irakurtzen jatorrizko testua, testua idazleak idatzi zuen hizkuntzan irakurtzen ari dena? Zein litzateke hizkuntza batean erdietsi beharreko maila, irakurketa erdi zuzena ziurtatzeko?

Jatorrizko testua hartzen dugularik ere, itzulpen bat ari gara irakurtzen neurri handi batean. Itzultzaile baten lanean hark egindako hutsak izaten ahal ditugu oztopo; jatorrizko bertsioan, berriz, testuaren hizkuntzaren ezagutzak โ€•edo ezagutza faltakโ€• ezartzen dizkigun mugak. Bi egoerek sortzen didate ezinegona, halako sufrimendu bat, irakurketaren plazerari nahasten zaiona. Horrela, atzerriko literatura irakurtzea โ€•dela itzulpenean, dela jatorrizkoanโ€• plazera eta oinazea juntatzen dituen ariketa masokista bilakatzen zait. Konfiantza da โ€•kontatu didatenezโ€• gakoa harreman masokistetan; alde horretarik, kasu egin beharko genuke nori egiten diogun konfiantza itzulpen bat hartzen dugun aldiro. Itzultzailearen izena azalean agertzea ez da, hortaz, kortesia afera soilik. Edo, autoestimua indartuta, geure buruari konfiantza egin eta jatorrizkoa irakurtzera ausartu.

Ez dakit, bada. Horretaz guziaz gogoeta egin behar dut, Iruรฑean Porter edo Kulmbacher garagardoa saltzen duen ostatu bat harrapatu bezain fite. Edo, bertzenaz, liburu bat hartzen dudan aldiro hurrupa bat Porto hartu beharko dut eta, bide batez, bizkarra pareta baten kontra bermatu ea zer iduri zoragarri hedatzen zaizkidan begi aitzinean.