KonformismoAA

Ane Garmendia Alberdi

Azkenaldian, asko hitz egiten da adimen artifizialaz. Blog honetan ere zenbait bider jorratu den gaia da, hainbat ikuspegitatik. Nik aukera hau baliatu nahi nuke nire kezka nagusia azaltzeko. Egiari zor, adimen artifizialak berak baino gehiago kezkatzen nau gizakion ergelkeriak, axolagabekeriak eta denaz paso egiteko daukagun gaitasunak. Arriskutsua dena ez da adimen artifiziala, baizik eta gizakiak tresna hori erabiltzeko modua.

Duela urte asko, ikus-entzunezkoen munduan fansubs delakoak agertu ziren. Fansub hitza fan eta subtitled hitzen laburketa da, hau da, zaleek baimenik gabe eta irabazi asmorik gabe edo doan egindako azpidatziak dira. Hasieran, animea japonieratik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko erabili ziren Estatu Batuetan, baina laster hedatu ziren Europara eta Asiara, baita beste hizkuntza-konbinazio batzuetara ere. Doan zirelako eta eskuragarri zeudelako, jende asko hasi zen horrelako edukiak ikusten eta enpresa batzuk ere azpidazle afizionatuen lana erabiltzen hasi ziren itzultzaile profesionalen kostua eta epeak murrizteko. Ez dago misterio handirik. Azpidatzi batzuk ondo eginda egongo ziren, ziurrenik, baina asko akatsez beteta zeuden: akats linguistikoak eta azpidatzien ezaugarri teknikoei buruzkoak. Nik azpidatzi kaskar batzuk ikusi eta pentsatu nuen hura ezin zezakeela inork irentsi. Nork ikusiko zuen hain gaizki itzuli eta azpidatzitako telesail bat? Bada, lagun batzuekin gaiari buruz hizketan, konturatu nintzen beste batzuek ez zutela halako exijentzia maila eta bost axola zitzaiela azpidatzien kalitatea. โ€œEsaten dutena gutxi gorabehera ulertzen bada, ni konforme. Eta gainera doan daโ€. Benetan, flipatuta gelditu nintzen. Ezin nuen ulertu. Orain barre egiten diot garai hartako Aneri. Gaixoa.

Eta fansubek ibilitako antzeko bidetik doa adimen artifizial sortzailea ere ikus-entzunezkoen alorrean. Askori berdin zaio jasotzen ari dena txukuna den ala ez; akats ortografikoak dituen ala ez; azpidatziak karakterez beteta daudelako irakurtezinak diren ala ez. Jende asko doakotasunera eta berehalakotasunera harpidetuta dago. Dena den, badago argi izpirik iluntasunean. Duela urte batzuk polemika galanta sortu zen Squid Game (Txibiaren jokoa) telesail hegokorearraren azpidatzi automatikoak zirela-eta. Antza, Netflixek koreeratik ingelesera itzuli zuen automatikoki, eta jarraian ingelesetik beste hizkuntza batzuetara, hori ere automatikoki. Protesta ugari egon zen, zalaparta handia, eta uste dut azkenean Netflixek azpidatzi horiek kendu behar izan zituela. Gora protesta.

Zoritxarrez, esango nuke euskararentzat egoera are larriagoa eta kezkagarriagoa dela. Sarri sentitu dut euskarara egindako itzulpenak izapide hutsa izan direla. Hemengo enpresa askok jatorrizko testua gaztelaniaz sortu eta euskarara itzultzeko itzulpen automatikoa erabiltzeak, hautu zehatz horrek, argi erakusten du ia inposatutako tramite bat dela beraientzat eta bost axola zaiela itzulpenaren kalitatea.  Axola ez zaizun zerbaitetan sosak gastatzea zaila da, jakina. Eta orain adimen artifiziala harribitxi gisa ikusten dute askok. Izapidea arin eta doan egiten duena. Ikus-entzunezkoen alorra ez da salbuespena eta egin dira eta egingo dira saiakerak edukien itzulpena ahalik eta gehien automatizatzeko. Hortxe egon behar dugu guk, erne, emaitzak aztertzeko eta euskarazko edukien kalitatea eta kopurua aldarrikatzeko. Eta horregatik tematzen naiz ni protesta egitearen kontuarekin.  Batzuetan alferrik izango da. Euskarazko eduki baten kritikak ez du sortuko Squid Game telesailak eragindako eztabaida, baina ez gaitezen konformistak izan eta egin dezagun protesta gure hizkuntza-eskubideen alde.

Maritxu nora zoaz adimen artifizial horrekin?

Santi Leonรฉ

Proba egin nuen, baina ez dut frogarik (bai, nahita hasi dut horrela artikulua, proba eta froga elkarrengandik hurbil paratzeko): ez naiz oroitzen noiz egin nuen, ezta zein itzultzaile automatikotan ere. Badakit aski famatu zela sortu zelarik, mundu guziak โ€•tira, mundu gehienakโ€• erraten baitzuen arras ongi funtzionatzen zuela, eta segur aski horregatik berretsi nahi izan nuen hala ote zen. Baina, berriz diot, ez dut nire probaren frogarik, eta, hortaz, zilegi da testu honen irakurleek pentsatzea anekdota asmatu dudala; zilegi bekit niri honelako arrapostua ematea balizko irakurle sinesgogor horri: se non รจ vero, รจ ben trovato.

Nolanahi den ere, kontua da itzultzaile famatu hartan ondoko hitz hauek sartu nituela (edo, nahiago baduzu, irakurle mesfidati hori, artikulu hau idazte aldera hitz hauek sartu nituela asmatzea erabaki dudala): โ€œMaritxu nora zoaz, eder galant hori?โ€, eta itzultzaile automatiko hark honela bihurtu zidala esaldia: โ€œยฟA dรณnde vas maricรณn, guapo, guapo?โ€.

Kontatutakoa geratu zela sinetsi ala ez, uste dut mezua aski argi dagoela: denok ditugu โ€•ditukegu idaztekotan egon naiz, baina ez nuke gure hizkuntza zaila are gehiago zaildu nahiโ€• horrelako anekdotak edo istorioak; memorian anitz bilatu gabe ere, aise ematen ahalko genuke itzultzaile automatikoek edo adimen artifizialak egindako akats edo itzulpen traketsen berri. Diseinatzaileek ere salatu dute adimen artifizialaren bidez sorturiko irudietan ohikoa dela โ€•edo ez dela arraroa bederenโ€• jendeak hiru beso edo neurriz kanpoko hortz kopurua izatea.

Akats horiek guziak salatzea ongi dago, bistan dena, baina, azken buruan, argudio teknikoak dira. Beraz, denborak aitzinera egin ahala, segur aski teknikak berak konponduko dituen kontuak, aintzat hartzen badugu, bertzalde, adimen artifiziala ikasteko eta hobetzeko gauza dela. Argudio teknikoek iraungitze data dute.

Itzulpengintzari eta bertzenazko giza jarduerei dagokionez, iruzur handi bat dago adimen artifizialaren abiapuntuan, nire ustez. Errana ziguten adimen artifizialak ez zuela lanposturik galtzea ekarriko, baina halaber errana ziguten โ€•koherentzia faltari inolako beldurrik izan gabeโ€• lanposturik galtzekotan, lan mekanikoetako postuak galduko liratekeela eta horri esker gizakiok astia izanen genukeela zeregin sortzaileago eta asegarriagoak egiteko. Alta bada, gaur egun diseinatzaileak eta itzultzaileak ikusten ditut kezkaturik adimen artifizialaren ondorioak direla-eta; alegia, bi langile multzo, zeinen lana ez baita preseski mekanikoa.

Beharbada apokaliptiko paratzen ari naiz, baina ez zait batere kostatzen irudikatzea mundu bat, zeinean adimen artifiziala arduratzen baita liburuak sortzeaz, liburuak itzultzeaz eta liburuen kritika egiteaz. Panorama horretara daraman bidea ongi hasia dago, nire ustez: problema ez baita noizbait adimen artifizialak itzultzaileak โ€•edo diseinatzaileak, edo idazleakโ€ฆโ€• ez-beharrezkotzat joko dituela, problema da dagoenako badela horrelako jendilajea erredundantetzat eta ez-desiragarritzat jotzen duenik.

Itzulpengintza giza jarduera gisa aldarrikatu beharko genuke, gizaki egiten gaituzten jardueretako bat gisa. Makina batek itzulpen perfektuen eta aitzakiarik gabeena eginda ere, akats larria litzateke itzulpengintza haren esku uztea. Azken batean, arrunt ikuspuntu murrizgarria da pentsatzea itzulpen baten maila teknikoa dela itzulpen batean jokoan dagoen gauza bakarra. Nire ustez, hizkuntzekin zerikusia dutena makinen esku uztea lehen pausoa bertzerik ez da giza sorkuntza eta hari loturiko kritika-gaitasuna gugandik ebasteko eta gu lan mekanikoetara kondenatzeko. Errana diguten horren kontrakoa egiteko, hain zuzen ere.

Zuzentzaileak, funtsezko kate-begia

Ane Garmendia Alberdi

Gaurkoan zuzentzaileei gorazarre egin nahi nieke. Zeharka bada ere, solasaldi eta elkarrizketetan beti aipatu izan dut zuzentzaileek gure lanbidearen katean daukaten garrantzia. Asko hitz egiten da itzultzaileon ikusezintasunaz, baina, egiari zor, badago lanbide bat are ikusezinagoa dena: zuzentzailearena. Ikusezina eta, zoritxarrez, plataforma eta telebista batzuetan desagertzen ari dena.

Bai bikoizketaren alorrean, bai azpidatzienean, funtsezko kate-begia da, literaturan, administrazioan eta bestelako alorretan bezalaxe. Hori ondo baino hobeto dakigu itzultzaileok. Guk egindako itzulpen-lana txukundu, orraztu eta egindako akatsak konpontzen ditu zuzentzaileak. Sarri, guk ikusten ez ditugun gauzak ikusten ditu, lau begik bik baino hobeto ikusten dutelako, argi dago, eta begirada fresko batekin aztertzen dutelako guk itzulitakoa.

Baina ikus-entzunezko itzulpenetan gero eta ohikoagoa den egoera bati ere aurre egin behar dio zuzentzaileak. Askotan, lan bera itzultzaile bat baino gehiagoren artean banatzen da. Oso ohikoa da atal ugari dituzten telesailetan, premia izaten baitute produktua merkatura ateratzeko, izan telebista linealera, izan online plataformetara. Telesail bat bi edo hiru itzultzaileren artean banatzen bada, pentsa zer-nolako lana egin behar duen zuzentzaileak behin betiko produktuak terminologia eta estilo aldetik, besteak beste, koherentzia izan dezan.

Bada, azkenaldian joera ikus-entzunezkoen kate horretatik zuzentzaileak kentzea da. Joera kezkagarria, benetan. Galera hau bereziki nabarmena da azpidatzien kasuan. Azpidatziak itzultzaileak bidali bezala iritsiko zaizkio ikus-entzuleari. Itzultzaileak akats bat egiten badu (eta egingo du, gizakia delako), zuzenean pantailan agertuko da. Bikoizketaren kasuan, zuzendaria eta aktoreak daude tartean, eta haiek zuzen lezakete akats bat edo beste, ohartzen badira, baina azpidatzietan ez dago hori zuzen lezakeen bitartekaririk.

Zuzentzailea kentzearen emaitza kalitate txarreko produktu bat da. Batzuetan, jendeak protestatu ondoren, edukia kendu eta zuzendu egiten dute. Baina, jakina, horretarako beharrezkoa da jendeak protesta egitea. Nik mundu guztiari esaten diot, mesedez, plataformaren batean akatsen bat ikusten badu, plataformak berak eskaintzen dituen bideetatik hari jakinarazteko. Oso erraza da, ez da asko kostatzen. Jakin behar dute ez gaudela prest horrelako akatsak onartzeko.ย Baina, tamalez, esango nuke ikus-entzuleak akats horietara, hau da, behar bezalako garrantzia eman ez zaien azpidatzi horietara, ohitzen ari direla, eta gero eta gutxiago direla protesta egiteko prest daudenak, alferkeriagatik, axolagabekeriagatik edo, besterik gabe, horrelako akatsak barneratu dituztelako eta garrantzirik ematen ez dietelako. Auskalo.

Nik, aurrerantzean ere, zuzentzailearen lanbidea aldarrikatzen jarraituko dut, temati, itzultzailearen lanari atxikita doan lanbide gisa, itzulpenaren katearen funtsezko kate-begi gisa.

Adimen artifiziala: interpreteen akabera ote?

Maitane Uriarte Atxikallende

Denok dakigu adimen artifizialaren eta oro har teknologiaren bilakaerarekin lanpostu batzuk desagertuko direla. Tira, beharbada desagertu-desagertu ez, baina funtzio horiek pertsonek bete ordez, makinek egingo dituzte, denborarekin. Terminator-en garaiak iritsi bitartean, askoren artean beldurra da nagusi, eta interpreteak ez gara salbuespena.

Interpreteok askotan galdetu izan diogu geure buruari adimen artifizialak lana kenduko ote digun eta apokalipsia noiz iritsiko zaigun. Beteranoek beraiek ikusiko ez dutela diote, baina gazteoi tokatuko zaigula. Bien bitartean, adimen artifizialarekin egindako saiakerei adi gabiltza, emaitzak nolakoak diren ikusten eta, batez ere, bezeroen gogobetetasunari erreparatzen. Izan ere, niretzat hortxe dago koska: bezeroak adimen artifizialak emandako itzulpenarekin konformatzen direnean eta patriketatik sos gutxiago kentzen dizkiela ikusten dutenean, orduan etorriko da hezur-haragizko interprete askoren akabera. Nik ez diot adimen artifizialak egindako itzulpenak txarrak direnik, ez horixe, baina ez du kasuen % 100ean funtzionatzen. Aldibereko interpretazioaren kasuan, adimen artifizialak itzulpenak egiten ditu baina ez du jatorrizko bertsioaren รฑabardura oro giza burmuinak bezala interpretatzen. Zer egingo du adimen artifizialak hizlariak esaldiak bukatu gabe uzten dituen guztietan, metaforak eta hitz-jokoak agertzen direnean, esaldiak luzeak direnean eta xede-hizkuntzan elementuak josteko aldez aurreko jakintza behar denean? Eta niretzat berebizikoa den zerbait: zer gertatuko da hizlariak emozioak transmititzen dituenean edo hartzaileekin konektatu nahi duenean? Pantaila batean agertuko da itzulpena, eta, kasurik onenean, ahots robotiko batek emango du itzulpena, Monegroseko basamortua baino lauagoa den ahots batek. Agur emozioak transmititzearen eta kultura zein errealitate desberdinetako jendea konektatzearen magiari. Hala ere, arestian esandakora bueltatuz, bezeroa horrekin konformatzen bada, batez ere merkeago ateratzen zaiolakoโ€ฆ bost axola aldibereko interpretazioaren magia.

Momentuz, gauza batekin kontsolatuko naiz. Aldibereko interpretazio-kasuetarako adimen artifiziala hizkuntza handiekin elikatzen ari dira gehienbat, eta euskararekin emaitza โ€œonargarriakโ€ ikusi arte denbora luzea igaroko dela esango nuke. Interpreteok saiakerei adi gabiltza, eta, behin, adimen artifizialarekin gaztelaniatik euskarara eskainitako interpretazio-zerbitzu baten argazkiak bidali zizkiguten. Gure iritzi zintzoa ezagutu nahi? โ€œTierra trรกgame, hau auzo-lotsaโ€. Edo tira, makina hark pantailan erakutsiko lukeen bezala, โ€œLurra irents nazazu, esto es vergรผenza de barrioโ€. Hortxe utziko dut. Eta ez diot nik bakarrik, areto hartan zeuden euskal hiztunak ere amorru bizian atera omen baitziren.

Itzuli beharreko testu idatzien eta interpretatu beharreko ahozko ekoizpenaren arteko aldea begien bistakoa den bezalaxe, adimen artifizialak baterako eta besterako suposa lezakeen arriskua ere halakoa da. Gehienetan, testu idatziak ondo idatzita egoten dira eta, beraz, errazagoa da horiek adimen artifizialarekin itzuli eta emaitza onargarria โ€“eta batzuetan, oso onaโ€“ ematea; ahozko ekoizpenaren kasuan, berriz, jatorrizkoa ez da perfektua izaten โ€“inork ez duelako idazten duen bezala hitz egitenโ€“ eta, gainera, interpreteok sarritan esan ohi dugu euskal hizlari askori erretorika-eskolak falta zaizkiola. Ahozko ekoizpenaren kasuan, adimen artifizialik onena ere zora daitekeela esango nuke, eta horri arestian adierazitako emozioen transmisioaren afera gehitu behar zaio.

Laburbilduz, momentuz interpretazioaren kasuan eta batez ere euskarazko interpretazioaren kasuan salbatzen garela esango nuke, baina denborak erakutsiko digu lurrak irentsiko gaituen ala ez.

Konferentzia-interpreteen Nazioarteko Eguna: ospatu bai, baina duintasuna aldarrikatu ere bai

Maitane Uriarte Atxikallende

Duela hirurogeita hamalau urte, azaroaren 20an, Nurenbergeko epaiketak hasi ziren. Haietan, lehen aldiz eman ziren ezagutzera Hirugarren Reichak egindako ankerkeriak, publikoki epaitu baitzituzten krimen-egile naziak. Bigarren Mundu Gerran egindako genozidio hura epaitegietara eraman zen lehen aldia izan zen berez, eta are gehiago esango dizuet: gizateriaren aurkako krimenak epaitegietan eztabaidatu ziren lehen aldia ere izan zen. Eta, horrekin bateraโ€ฆ konferentzia-interpretazioa jaio zen.

Aurretik ere egon ziren hitzaldiak aldi berean interpretatzeko saiakerak. Nazioarteko Lan Erakundeak, adibidez, 1920ko hamarkadan probatu zuen, eta III. Internazionalak ere probatu zuen Sobietar Batasunaren bilera batzuetan. Dena den, Nurenbergeko epaiketetan egin zen saiakerarik garrantzitsuena, mundu osoak orduantxe ikusi baitzuen aldibereko interpretazioaren baliagarritasuna. Lehen aldiz, hainbat eta hainbat interprete aritu ziren aldi berean lanean, denbora errealean, justizia egiteko. Orduz geroztik, konferentzia-interpretazioaren nazioarteko eguna ospatzen dugu azaroaren 20an, eta, bide batez, gure lanbideari ikusgaitasuna emateko aprobetxatzen dugu.

Aurtengo Konferentzia-interpreteen Nazioarteko Egunean, gure lanbidearen eguna ospatzeaz gain, interpreteok azken hilabeteotan jasandako mehatxuak gogora ekartzeko ere aprobetxatu nahi izan dugu. Espainiako Senatutik etorri zaigu azken albiste kezkagarria, hizkuntza koofizialetako interpretazio-zerbitzuaren esleipenaren harira. Senatuak soilik irizpide ekonomikoan oinarritutako lehiaketa jarri zuen abian zerbitzua esleitzeko, eta hartara bideratutako aurrekontua ere murriztu zuen. Berez, larriena ez dira tarifa irrigarriak izan, interpreteek ordubetera bitarteko lanak doan egitea proposatzea baizik. Tamalez, Senatukoa ez da kasu bakarra izan, gure inguruan ere salatu izan baititugu antzeko kasuak, baina hanka erakunde publiko garrantzitsu batek sartu duenean hasi gara sakonago hausnartzen.

Euskararekin lan egiten dugun interpreteon kasuan, gutxi izateak hainbat mehatxutatik salbatu gaituela esango nuke nik. Gure kasuan, errazagoa izan da indarrak batu eta eskaintza iraingarrien aurrean guztiok batera planto egitea, baita elkarri babesa ematea ere. Gutxi izatea arazo izaten da sarri, baina oraingo honetan horrek indartu gaitu kolektibo modura.

Mehatxuei aurre egiteko batu gara aurten, bai, baina bide batez euskararekin lan egiten dugun interpreteon profila eta lan-baldintzak hobeto ezagutzeko aprobetxatu dugu. Hala, inkesta bat prestatu eta zabaldu genuen, eta emaitzak aztertu ondoren, diagnostiko bat egin dugu, egungo euskal interpretazioaren isla izan daitekeelakoan. Urriaren 23an Claudia Torralba interpreteak euskal interpreteen diagnostikoan jasotako zenbait datu aurreratu zizkigun, eta berak iragarri bezala, gaur bertan argitaratu da txosten osoa. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, konferentzia-interpreteontzat hain garrantzitsua den egun honetan.

Ospakizuna alde batera utzi gabe, eman diezaiogun jarraitutasuna Nurenbergeko epaiketetan jaiotako lanbide zoragarri eta beharrezko honi, gure balioa aitortuz eta inoiz falta beharko ez litzatekeen duintasuna aldarrikatuz. Zorionak eta bejondaigula, lankideok!

Badator, badator euskal interpreteen diagnostikoa

Claudia Torralba Rubinos

Udagoienean sartuta gaude jada, eta egunak laburtzen eta freskatzen hasiak dira. Bagoaz, apurka-apurka, urtearen azken txanpari heltzen. Baina tira, ez noa orain nostalgiko jartzera, oraindik ere ikasturtea hasi baino ez baitugu egin. Ama irakaslea dugu, eta gure etxean urteak beti bizi izan ditugu ikasturtetik ikasturtera. Blog honetan ere irailetik ekainerako denboraldian aritzen gara hitz eta pitz. Baina orain, buruak โ€“eta hozkirriakโ€“ esaten dit urte naturalaren amaierara gerturatzen goazela eta zor batzuk kitatu behar ditugula.

Blog honetan bi sarrera idatzi ditut EIZIEren interpreteen diagnostikoaren inguruan. Lehenengoa, 2023ko abenduan, egitasmoa iragartzeko; eta, bigarrena, 2024ko maiatzean, aurrerapenen berri emateko. Ezetz asmatu zer kontatzera natorren gaur? Ba, udan lanean buru-belarri ibili eta gero, udagoienarekin eta jertseekin batera iritsiko zaizuela diagnostikoaren emaitza. Labean daukagu jada, ia prest. Azken ukituak baino ez zaizkio falta.

Dena den, plater nagusiaren esperoan, denoi gustatzen zaizkigu zizka-mizka batzuk, ezta? Batzuetan entretenimendu hutsa dira, eta beste batzuetan gehiegi asetzen gaituzte. Ea zuen interesa piztu eta oreka aurkitzea lortzen dudan. Gaurkoan, galdera zabal bezain zehatz baten inguruko lau zertzelada ematen saiatuko naiz, txosten osoa iritsi bitartean: nolakoak dira euskal interpreteak?

Hasteko, datu bat: galdetegiari 43 interpretek erantzun diote, eta erantzun horietan oinarrituta dago jarraian egingo dudan deskribapen laburra. 43 interprete horietatik 16k beren kontura egiten dute lan, eta 27k hirugarrenen kontura. Horrek ez du, bere horretan, โ€œeuskal interpreteenโ€ errealitate osoa islatzen, eta hori hasieratik onartu behar dugu.

Esango nuke, nagusiki, bi arrazoi daudela horren atzean. Batetik, galdetegiari erantzun ez dioten interprete asko daude, noski. Hori jakina da. Ez da ikerketa exhaustiboa izan. Hala ere, lortutako erantzunen kopurua ez da txikia. Are gehiago, lehen galdetegia izateko, esango nuke oso goian jarri dugula langa. Bestetik, Euskal Herri osoko interpreteen mosaikoa osatzeko saiakera egin dugun arren, tamalez, ez dugu lortu. Sarritan entzuten dugun EAEzentrismoaren gaitzak harrapatu du gure diagnostikoa ere. Izan ere, Iparraldeko interpreteen errealitatea hain da ezberdina, non egindako galderak ez baitiren hango interpreteentzako pertinenteak izan.

Hori esanda, goazen orain interpreteak nolakoak diren ikustera: gehienak (% 70 inguru) emakumeak dira โ€“sorpresarik ezโ€“, eta batez bestean 45 urte pasatxo dituzte. Galdetegiari erantzun dion interpreterik gazteenak 22 urte ditu, eta nagusienak, aldiz, 68. Edonola ere, interprete gehienak (% 70 inguru) 40-68 adin-tartean kokatzen dira.

Prestakuntzari erreparatuta, denak dira unibertsitatean ikasitakoak, baina erdiek egin dituzte, gutxi gorabehera, itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko ikasketak. Ez da harritzekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko lehen promozioa 2000. urtekoa baita. Adinaren eta prestakuntzaren datuak gurutzatuta, pentsatzekoa da interprete ugarik beste ikasketa batzuk egingo zituztela hasiera batean, nahiz eta askok prestakuntza espezifikoa jaso duten gerora โ€“graduondokoen inguruko zehaztasun gehiago aurkituko dituzue txosteneanโ€“.

Sarritan esaten da interpreteak exijenteak eta perfekzionistak garela. Ez dakit hori demostratzerik dagoen, baina, ingurura eta norberaren barren-barrenera begiratuta, iruditzen zait bi adjektibo horiek nahiko ondo deskribatzen gaituztela, oro har. Galdetegiak berak ere hori iradokitzen du; izan ere, interpreteen erdiek uste dute ez dutela prestakuntza arautu eta ez-arautu nahikoa jaso. Zergatik izango ote da?

Emaitza horrek bai, harritu egin nau pixka bat. Izan ere, galdera โ€œtranpaโ€ zen; hau da, โ€œprestakuntza arautuaโ€ eta โ€œez-arautuaโ€ kontzeptuak apropos sartu genituen galderaren formulazioan, inork ez zedin sentitu itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko ikasketa formalik ez izateagatik ez dagoenik behar beste prestatuta. Eta, hala eta guztiz ere, galdetegiari erantzun dioten interpreteen erdiek uste dute ez dutela prestakuntza nahikoa jaso. Pertzepzio kontua da, bai, baina oso aintzat hartzekoa, nire ustez.

Gehiago jakin nahi? Txosten osoa, laster.

Itzultzaile neuronalak

Asier Larrinaga Larrazabal

Azkenaldian, asko erabiltzen dut “itzultzaile neuronala”. Neuronei asko eragin behar izaten diet hor zehar aurkitzen ditudan euskarazko testuek azpian duten gaztelaniazko bertsiora heldu eta zentzua harrapatzeko. Orain dela ez asko, kartel beilegi batzuk agertu ziren hormetan, mezu honekin: ยซKontrolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzuยป. Eeeee???!!! Beherago zegoen esaldiak arrastoan jarri ninduen: ยซHori ere indarkeria matxista daยป. Argibide horrekin, nire itzultzaile neuronala mezu honetara heldu zen: ยซDices que no la controlas, pero espรญas su mรณvilยป.

Agerian dago kanpaina instituzional horren itzulpena lar makurtu zela formara. Beharbada, edukiari leialago izango zitzaion honelako zerbait: ยซEz omen zara kontrolatzailea, baina zure neskari mugikorra begiratzen diozuยป. Egongo da modua mezua hobeto emateko, eta merezi luke hain zabalkunde handiko testuetan neuronei apur bat gehiago eragingo bagenie.

Nik, esku artean izaten ditudan itzulpenetan / itzulpenen zuzenketetan, edukia lehenesten dut beti, baina forma eta beste alderdi batzuk deslaitu gabe. Ikus-entzunezko hedabideetan nabilelarik, kezka-iturri izaten zait hartzaileak zein oztopo aurki ditzakeen testua belarriz jasotzeko eta jaso ahala prozesatzeko. Lehengoan, irratirako iragarki hau heldu zitzaidan esku artera: ยซLoraldia Udako Ola gazte sormen egonaldiaren hirugarren edizioa martxanยป. Gaztelaniazko testuaren berri ez daukat, baina honelako zerbait izango zen: ยซYa estรก en marcha la tercera ediciรณn de Loraldia Udako Ola, estancias creativas juvenilesยป. Iragarkiaren euskarazko bertsio hark ulermen-traba asko sortzen dizkio hartzaileari โ€“ni naizen hartzaile honi, behintzat, baiโ€“, ez txikiena ยซLoraldia Udako Olaยป izenak eragiten duena. Aditza eliditzeak ere ez du asko laguntzen.

Nik honela esatea proposatu nuen: ยซHemen da Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa! Gazte sormen egonaldia, martxan!ยป. Kasu honetan ere, egongo da modu hobea mezua emateko. Nolanahi ere den, ziur naiz modu hobe hori hezur-haragizko itzultzaile batek aurkituko duela; nekez itzultzaile automatiko batek.

Horregatik, hain zuzen, esango nuke itzultzaile “neuro-automatiko”ek ez dutela kezka handirik eragiten profesionalen artean lanik gabe utziko ote dituzten. Zereginak arindu, zalantza barik, baina nekez kenduko diete lana. Hala eta ere, ohartzen naiz teknologia berriok lanbidea gutxiestea ekarri dutela gizarteko sektore askotan. Destaina horren ondorio zuzena da itzulpenen prezioak โ€“berdin dio zertarako eta norako direnโ€“ beherago eta beherago sakatzen direla. Ez dago aurreikusterik gauzak noraino helduko diren teknologiaren eskutik, baina iruditzen zait oso urrun dagoela makina batek itzultzaile neuronadun bat ordezkatuko duen eguna. Bien bitartean, gizarteari ikusarazi behar zaio zein den itzulpenen formari, edukiari eta beste alderdi batzuei bere talentua eransten dien profesionalaren balioa.

Aitortzen dena (eta isiltzen dena)

Elixabete Perez Gaztelu

Elearazi:ย Itzulpenak fama txarra du oraindik ere, nahiz eta oztopo eta aurreiritzi asko gainditu diren. Itzultzaileen ikusgarritasun eza ere nabaria da, Euskal Herriko argitaletxe batzuetan oraindik ere ez da haien izena azalean jartzen. Hala ere, literaturan daukate itzultzaileek sona gehien. Nola ikusten duzu egoera? (Elearazi, 2012.4.9)[1].

Adar askoko galdera hori ere egin zioten Elearazi blogean Elizabete Manterola itzultzaile doktore berriari[2]. Letrakera lodiz markatutako itzultzaileen eta itzulitakoaren ikusgarri-, ikusgai-, ikusezintasunaren auziaren gaineko soka mamitsua ere sortu zuen itaunak: handik eta hemendik heldu zioten gaiari Maialen Berasategi Catalรกn, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Bego Montorio eta Danele Sarriugarte itzultzaileek, elkarrizketaren ondoko iruzkin-erantzunetan.

Ez naiz itzulpengintzaren arlo zabal horretan murgilduko, ezta idatziak argitaratu bitarteko bidean lan egin duten esku guztien berri (idazlea, zuzentzailea, editoreaโ€ฆ) jaso beharrekoan ere. Egia esan, ez dut itsaso handi horretan igeri egiteko aski arnasa.

Itzultzaileek paratutako gaia, ordea, txoil baliagarria gertatu zait nere baitako aspaldiko gai bat kanporatzeko, blogeko itzultzaile erantzun-emaileek iradoki bezala, autorearen, ยซeskuenยป jendaurreko aitortza ez baitagokio bakarrik itzulpengintzari.

Garazi, zuk musikarekin gertatzen dena ere aipatu duzu. Sorkuntza mota guztietan, beti alde batzuk ageri-agerian gelditzen dira, baina beste batzuk erdi-ezkutuan. Musikari batek disko bat grabatzen duenean, adibidez, oro har ez zaio jaramon handirik egiten kantu guztiak banan-banan hartu eta nahastu eta polit-polit (edo itsusi-itsusi) jarri dituenari (nola eta ez den izen handiko norbait), nahiz eta haren esku dagoen disko txukun bat lortzea, musikariaren gaitasun eta ahalmen guztiak gorabehera. Ez dakit halako adibideek balio diguten guri, baina irudipena dut itzulpengintzatik harago doan kontu bat dela (Berasategi, Elearazi[3]).

Askoz harago doa kontua, bai, bihurgune asko ditu, labaina da, etengabe aldatzen doanaโ€ฆ Hori jakinik ere, gai horren pixar bat ekarri nahi dut, eske-kezka moduan bada ere.

ยซEskuenยป aitortza idatzi (ustez) iraunkorragoaren ondoan, bada beste aitortza mota bat, nire ustez, garrantzi eskasekoa ez dena: ยซeskuenยป jendaurreko ahozko aitortza. Zehatz esan, kontzertu, kantaldi, irratsaioโ€ฆ, aho-belarriak direla medio gauzatzen diren emanaldietan jendaurrean ahoz egiten diren aitortzak.

Noren ยซeskuakยป aipatzen dira eta norenak isildu, demagun, kantaldietako jendaurreko aurkezpenetan? Harrigarria egingo litzaiguke oholtza gainean, agertokian dauden musikarien, kantarien izenak ez entzutea. Ohitzen ari gara, ordea, โ€”ohituta gaude?โ€” kantu bihurtutako hitzen sortzaileen, poeten, idazleen izenik ez entzutera. Ez bide da, baldinbetan, gehiegi eskatzea hitzen egileen izenak ere jendaurrean aitortzea; jendaurreko egokiera horretaz baliatzea entzuleak poeten, idazleen izenen jakitun ere izan daitezen, izan gaitezen.

Kezka aspaldikoa dudan arren, seguru aski ez nituen hitz hauek kanporatuko ยซPoeta kaxkarraยปrekin hasi eta ยซLau haizetaraยปrekin amaitu zen Imanolen omenezko kontzertuan Mikel Arregiren izena ez zutela aipatu bizi izan ez banu. Ez Mikel Arregi, ez Xabier Lete, ez Xabier Amuriza, ez Alfonsina Storni, ez Jon Mirande, ez Joxerra Garzia, ez Lope de Vegaโ€ฆ Poeten izenik bat ere ez. Gainera, kantaldia grabatzen aritu ziren, telebistan eskaintzeko; alegia, bazegoen asmoa grabazioa dela bitarte saioari nolabaiteko iraunkortasuna emateko.

Hona aspaldiko huts berpiztuaren jendaurreko aitortza, 31 esku hauen beso luzeetan itxaropena duela.


[1] https://elearazi.eizie.eus/2012/04/09/itzultzaileak-mintzo-elizabete-manterola/

[2] Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa doktore-tesia aurkeztu zuen.

[3] https://elearazi.eizie.eus/2012/04/09/itzultzaileak-mintzo-elizabete-manterola/

Interpreteen lan-baldintzen diagnostikorako bidean aurrera

Claudia Torralba Rubinos

Joan den abenduaren 15ean idatzi nuen sarreran EIZIEko interpreteen lantaldeak 2024rako finkatutako asmoen berri eman nizuen: interpreteen esperientziak eta bizipenak biltzea, errealitatetik abiatutako galdetegi bat diseinatzeko. Helburua zen (eta oraindik ere bada) 2024an euskal interpreteen diagnostikoa egitea. Izan ere, ezer gutxi dakigu euskararekin lan egiten duten interpreteei buruz, eta informaziorik oinarrizko-oinarrizkoena ere falta dugu. Adibidez, ez dakigu euskararekin lan egiten duten zenbat interprete dauden. Hori ere ez dakizue? Agian batzuk harritu egingo zarete, baina ez, hori ere ez dakigu.

Askotan esaten da interpreteei buruz ezer ez esatea dela lana ondo egin duten seinale. Baina beti atzealdean (edo beste gela batean, edo txoritokian) egote horrek baditu beste albo-ondorio batzuk ere. Besteak beste, itzaletan eta ilunpean geratzea. Horregatik, uste dugu badela garaia euskal interpreteei eta lanbideari berari argitasun apur bat emateko.

Helburu horrekin egin dugu lan urte hasieratik, eta jadanik prest dago galdetegia. Saiatu gara euskararekin lan egiten duten interprete guztientzat egokia eta esanguratsua izango den galdetegi bat prestatzen, lanbidearen argazki ahalik eta osoena eskuratzeko.

Galdetegiak bi atal ditu. Lehenengoan, gaur egun aktibo dauden interpreteen profila eraikitzen lagunduko diguten galderak erantzun beharko dira (generoa, adina, ikasketak, esperientziaโ€ฆ). Atal hori interprete guztiek bete beharko dute, eta oso baliagarria izango da datu demografikoak bildu eta XXI. mendeko interpreteak nolakoak diren irudikatzeko.

[Emakumeak al dira interprete gehienak? Gehiago al dira oraindik ere itzulpengintza eta interpretazioko ikasketa espezifikorik ez dutenak? Belaunaldi-aldaketa gertatu da? Zein da aktibo dauden interpreteen batez besteko adina? Gazteak ere ibiltzen dira interpretazio-lanetan?].

Bigarren atalean, aldiz, bi azpiatal daude: bat autonomoentzat eta beste bat hirugarren konturako langileentzat. Galdera gehienak oso antzekoak dira, baina badira batzuentzako eta besteentzako galdera zehatz eta espezifikoak ere.

[Autonomoentzat, adibidez: esango zenuke tarifak arazo-iturri direla? Ezagutzen al dituzu lankideen tarifak? Eta hirugarrenen konturakoentzat, aldiz: zein erakundetan egiten duzu lan? Eta zehazki, zein lanpostu eta kategoriatan?]

Hala ere, interprete guztientzako garrantzitsuak diren gaiak ere jorratuko dira galdetegian, besteak beste, lan-baldintzak, azpiegitura, hizkuntza-norabidea eta dokumentazioa aurretiaz jasotzea. Horiek guztiek, azken finean, lanbidearen funtsarekin dute zerikusia, eta interprete guztien egunerokoan daude presente.

Ekainean zabalduko du galdetegia EIZIEk, eta helburua da, hain zuzen, ahalik eta gehien zabaltzea. Ez da beharrezkoa EIZIEko bazkide izatea galdetegia betetzeko, eta eskertuko dizuet zuen inguruan dituzuen interprete guztiei ematea galdetegiaren berri. Euskal interpreteen diagnostikoak gure lanbidearen errealitatea ezagutzen eta, hortik abiatuta, gure lan-baldintzak hobetzen eta aldarrikatzen lagunduko digu, baita hautematen diren balizko arazoei aurre egiten ere. Egin dezagun bidean aurrera elkarrekin.

(Baz)kidetzea, bakardadearen kontrako antidotoa

Claudia Torralba Rubinos

ยซGizakia animalia soziala da, eta pertenentziazko sentimendu bat izan beharra du. Askotan irudikatzen dugu gizartetik kanpo bizi ahal garela, baina ez da erreala. Gizarte batean ondo bizitzeko, talde baten parte garela sentitu behar duguยป. Halaxe jaso zituen Itsaso Jauregik Maider Query Avaristo antropologoaren hitzak, eta inoiz baino zentzu handiagoa hartzen ari natzaie azkenaldian. Izan ere, talde baten parte sentitzeak โ€“edo ez sentitzeakโ€“ pertsonalki eta profesionalki eragiten digu.

Euskara ardatz duen talde baten parte gara blog honen bueltan biltzen garen guztiok, eta pozik irakurtzen ditugu gure taldekideen hausnarketak, gogoetak eta ekarpenak. Batzuk gertuago sentitzen ditugu, beste batzuk urrunago, baina jakin badakigu denok partekatzen dugun errealitatearen aurpegi edo ertz ezberdinen islak direla blog honetara ekartzen ditugunak.

Profesionalki, itzulpengintzaren eta interpretazioaren sektorean aritzen naiz ni, eta ondo gogoratzen dut zein polita zen Gasteizen, Letren Fakultatean, lagunekin eskoletara eta eskola ondokoetara joatea. โ€œItzulpengintzakoakโ€ izatea. Baina denborak aurrera egiten du, eta bagenekien hori ere bukatuko zela. Ondo gogoratzen dut, halaber, garai hartako โ€œeta gero zer?โ€ galdera, buruan bueltaka. Gero, lanera. Bakoitzak bere bidea egitera.

Itzulpengintza lanbide bakartia dela esaten da askotan, eta hori arriskutsua izan daiteke. Izan ere, Josu Zabaletak ondo azaldu zuen bezala ยซ[โ€ฆ] behatza teklaren gainean jartzen denean, bakarrik aurkitzen da bat betiยป. Eta begirada pantailatik aldendu eta inguruan inor ez badago, are gehiago. Hori da, bada, norberaren kontura aritzen diren itzultzaile askoren eta askoren errealitatea: bakarrik egoten dira ordu luzez, fisikoki eta mentalki. Interpreteek ere maiz egin behar izaten dute lan bakarrik. Are gehiago, pandemiaz geroztik, gero eta ohikoagoak dira etxetik (edo lantokitik) mugitu gabe eta lankiderik gabe egiteko lanak.

Baina, hala ere, ezagutzen ditudan euskal itzultzaile eta interprete gehienak ez dira bakarrik sentitzen. Eta ez dira bakarrik sentitzen, hain zuzen, lanbide berean aritzen diren ezagun, kide eta lagunen sare bat daukatelako. Esango nuke, dena den, sare horrek laguntza eta babes profesionala ez ezik, laguntza eta babes emozionala ere ematen duela. Pozak, penak, beldurrak eta ziurgabetasunak partekatzeko aukera. Nire sare pertsonal/profesionalean โ€œitzulpengintzakoakโ€ taldeko batzuk daude, baina baita gerora ezagutu ditudan beste profesional eta lagun asko ere. Han eta hemen aurkitu ditut, bidean, egoera eta une ezberdinetan.

Sektore honetan sartu nahi dutenek edo hasiberriak direnek aholku bat onartzen badidate, โ€œeta gero zer?โ€ galderari eman dakiokeen erantzun errealistenetako bat da โ€œ(baz)kidetzeaโ€. Kideak behar ditugu lanbidearen itxurazko (eta ez hain itxurazko) bakardadeari aurre egiteko. Talde baten parte sentitzeko. โ€œItzulpengintzakoakโ€ izateari utzi eta โ€œitzultzaileakโ€ izateko. Edo โ€œinterpreteakโ€, edo โ€œzuzentzaileakโ€, edo โ€œikus-entzunezkoetako itzultzaileakโ€, edo โ€œkonferentzietako interpreteakโ€ edo โ€œliteratur zuzentzaileakโ€.

Elkarteek aukera ematen dute lanbide bereko kideekin lanak, kezkak eta buruhausteak partekatzeko. Elkarren berri izateko. Prestakuntza jasotzeko. Kontsultak egiteko. Lanbidearen kontrako erasoak daudenean, erantzunak modu bateratuan emateko. Laguntza jaso eta emateko. Besteen esperientzietatik ikasteko. Zalantzak argitzeko. Lan-eskaintzak aurkitzeko.

Ez da ezinbestekoa elkarte bateko kidea izatea lankideen sare bat osatzeko. Baina oso lagungarria da, eta ate asko irekitzen ditu. Hasieran, batez ere, zaila izan daiteke lehenengo enkarguak lortzea, tarifak ezagutzea, faktura-ereduak eskuratzea, fakturazio elektronikoa nola egin behar den ulertzea, eskarmentu handiagoko itzultzaile eta interpreteekin harremanetan jartzeaโ€ฆ Eta gero, lan-merkatuan egonkortzea, merkaturatzen diren tresnak ezagutzea, prestakuntza eta lana uztartzea, beste hizkuntza-konbinazio batzuetan aritzen diren lankideak ezagutzeaโ€ฆ

Horretan eta beste gauza askotan laguntzen dute elkarteek, baina, batez ere, esango nuke bakardadearen aurkako antidoto ere badirela.