Benetan hobetzen al du azpidazketa (itzulpen) automatikoak itzulpenen kalitatea?

Josu Barambonesย Zubiria

Presaren kulturan bizi gara. Egungo gizartean dena da frenetikoa eta berehalakoa. Azkar bizi gara, azkarregi aukeran. Eta horrekin lotua beste sukar moduko bat ere bizi dugu: edukiak nahi beste hizkuntzatara automatikoki itzultzeko beharra, di-da batean eta merke bada, hobe.

Dena azkar eta automatikoa nahi dugu. Eta azkartasun eta automatikotasun hori ikus-entzunezko itzulpengintzara ere iritsi da, bai bikoizketara eta bai azpidazketara ere. Oraingoan horri buruz hausnartu nahi nuke blog honetan, eta nire kezka eta zalantzak zuekin partekatu.

Duela gutxi Elhuyarrek eskura jarri du bideoen transkripzioak eta azpitituluak automatikoki eta minutu gutxian egiteko software propio bat: Elhuyarren hizketa-ezagutzailea. Probatzeko tentazioan jausi naiz eta bi bideoklipekin egindako proben emaitzen berri emango dizuet. Biak ala biak gaztelaniaz daude (nahiz eta sorburu-hizkuntza ingelesa izan). Fitxategiak deskargatu eta makinari euskarazko azpitituluak sortu eta euskarara itzultzeko eskatu diot.

Lehen bideoklipa Bridget Jonesen egunerokoaren lehen bi minutuak dira. Hona azpidatzien euskarazko transkripzio osoa (sic):

Todo enpresoi dรญa de aรฑo nuebo dmitrij รญsimo segundo aรฑo de soltera. Une bermaz estaba sola egiten iec existi hidalgo urtean o aldekoa boal kurri de mi madre. Ez mesedez tratatzen pare jarduneko nago muermo de median eta Concarera. Espezia-ingetemeak. Ez da inon nos erionez dut zion extraรฑos erdibidez egon daitekeenik. Islako medela sofistikazioan. Ez Jenny Andeba, ez ona, ez Realidades. 1000, ez haiek Insisten. Gero, Jameti omen Transverso. Balbulei meatze la pregunta que tenemos todos los halterak.

Bigarrena, Napoleonen gaztelaniazko trailer ofiziala, bi minutukoa hau ere (sic):

Jeneralak. No se han descubierto. Bien da. Ez ba. Jon, oso konplexutasun berez. Ez, jauna, zurea da. Edeski ospitaleko pertsonalaren komun burutu oraindik. Nori un alto. Kargo zurea da hitza. Brasil ez da zuri. Alejandro Romak. Cesar hitza. Beste BEZ. Beraz, bezeroa xede. Zergaldi ertza. Noscere segundo. Almandino janaria. Baserri zerbitzuez. Estatistika duela. Jendetza haien ekonomi. Francia por los suelos. Ia Orreagako lokatza. Mesedez. Mesedez. Zuz. Kirol portu saldu. Txikituz. Gurekin ez. Estibariz 1.000 ez.

Transkripzioaren kalitatea ez ezik deigarria ere da kasu bietan hizketa-ezagutzaileak ez duela den-dena transkribatu, erdia baino gehiago azpidatzi gabe utzi duelako. Ez dut dudarik egiten sistemak hobeto funtzionatzea lortuko dutela, baina absurdoa iruditzen zait inoiz baino teknologia gehiago erabiltzea hain emaitza kaskarrak lortzeko (oraingoz).

Horiek horrela, gerta daiteke, gertatzen denez, enpresa batek horrelako azpidatziak (itzulpenak) bidaltzea itzultzaile (posteditore?) bati zuzen ditzan ahalik eta azkarren (gaur, denak presa bide du). Bezeroek edo bitartekariek itzulpen amaitu baten berrikusketa gisa ulertzen dute postedizioa, eta horrela gutxiago ordaintzeko aitzakia gisa erabiltzen dute. Gaur egun eta teknologiari esker, itzultzaileen lansariak gero eta kaskarragoak dira (demagun minutuko bost euro ordaintzen dizutela azpidazteagatik; posteditatzeagatik zenbat?, bi euro?). Finean, irabazian irteten diren bakarrak enpresa teknologikoak eta bitartekariak dira.

Baina arazo honek badauzka beste adar batzuk. ATRAEk (Espainiako Ikus-entzunezko Itzultzaile eta Egokitzaileen elkartea) komunikatu batean esaten zuen legez, makina batek egindako prozesua posteditatzeak edo zuzentzeak โ€œitzultzaileari berezkoa zaion sorkuntza-ahalmena mugatzen du eta erabat artistikoa den lanbide bat deshumanizatzen duโ€. Horrela sortutako itzulpenak lauak dira, erdipurdikoak eta arimarik eta รฑabardurarik gabeak. Testu bat hutsetik itzuli behar duzunean, zure burua โ€œitzulzaile moduanโ€ jartzen duzu; testu bat posteditatu behar duzunean, zure buruak dio: โ€œTestu hau berrikusi behar dutโ€. Itzulpenaren osagai kreatiboa, emozioak… dena desagertzen da. Zortzi ordu pasatzen baduzu makina batek egin duena konpontzen, zure sorkuntza-gaitasuna atrofiatu eta zure talentua maxkaldu baino ez duzu egiten, ahalmen sortzailea ez duzulako garatzen.

Hartara, makina itzulpen prozesuaren erdian jarri dugu eta itzultzailea mutur batean. Egoera berri honek berekin dakar paradigma-aldaketa funtsezko eta sakon bat. Itzultzailea morroi-lana egitera darama eta nolabait ere makinak umiliatu egiten du berak gaizki egin duena zuzendu behar duelako.

Eta itzultzailea ez ezik Itzulpengintzako irakaslea ere naizen aldetik, kezkatuta nago itzulpen automatikoak eta adimen artifizialak hartu duten abiadurarekin (euskaraz gaztelaniaz bezain azkar ez badoa ere), absurdoa iruditzen zaidalako Itzulpengintza eta Interpretazioko gradu bat lau urtez egiten pasatzea azkenean makina batek egiten dituen akatsak zuzentzeko. Ikus-entzunezko itzulpengintzaren kasuan, eta kontu etikoak alde batera utzita (zer gertatzen da film baten egile eskubideekin?), film bat egiteko talde oso batek gorputz eta arima eman badu lan artistiko bat sortzearren, gero guk makina batetik pasatuko dugu minutu gutxian film horren hala-holako itzulpen, bikoizketa edota azpidazketa-lan batekin konformatzeko? Badirudi bide horretatik goazela.

Itzulminak

Amaia Astobiza Uriarte

Joe Sacco-ren Palestina (Astiberri, 2023) komikiaren euskarazko argitalpenaren harira, Julen Gabiria itzultzaileak adierazi zuen hasieran zaila begitandu zitzaiola testuaren tonuari eustea, bere ustez autorearen jarrera ez zetorrelako bat kontakizunean gertatzen ari zenarekin. Esan zuenez, bere ideologiak edo enpatiak talka egiten zuen egilearenarekin, eta horrek zaildu egiten zuen itzulpen-lana; nolabait ere, arantza batekin jardun behar izan zuen hasieran, bai-baina-ez sentipenarekin. Edozelan ere, liburuan aurrera egin ahala, eta autoreak Palestinaren historia eta uneko errealitatea hobeto ezagutzeaz bat, haren jarrera ere aldatuz doa apurka. Azkenerako, Gabiria Saccorekin adiskidetu zen, eta orain gogotsu dabil liburua aurkezten, baita, bide batez, Israel palestinarrekin egiten ari den genozidioa irmoki salatzen ere. Jakina, ez zuen orain izango Palestinaren berri, eta komikia itzuli izan ez balu ere jardungo zukeen zeregin horretan espazio pribatuagoetan; baina Palestina itzuli izanak โ€”herritarren kontakizun eta aldarrikapenak euskaratzeak, dokumentazio-lana egiteakโ€” ikuspegi jantziagoa emango zion arean ere, eta liburua han-hemen aurkezten aritzeak jende gehiagorengana heltzeko aukera ematen dio, eta jende horrekin bere ernegua eta ezintasuna partekatzekoa.

Izan ere, itzultzaileok testuan gure arrastoa uzten dugun ber gisan, testuek ere arrastoa uzten dute itzultzaileongan. Adibidez, Gabiriak aipatutako deserosotasun hori eragin diezagukete gureaz bestelako iritzia adierazten badute. Eta ez guztiekin, noski, baina batzuekin gertatzen zaigu itzulpena toki batean hasi eta beste batean amaitzen dugula. Eraldatu egiten gaituztela esan behar nuen, baina ez dut uste hori denik; tokialdatu-edo egiten gaituzte, maketa erraldoi bateko pertsonaiak bagina legez; esku batek burutik oratzen digu, eta beste leku batean jartzen, eta esaten digu: ยซHau duzu kokapen egokia, hemendik begiratu behar diozu inguruariยป. Saiakera itzultzen dugunean askotan gertatzen zaigu hori, baina beste literatura-genero batzuetako testuek ere eragin dezakete halako lekualdatze bat. Agian Gabiriari ere gertatuko zitzaion Palestinarekin hein batean, nahiz eta ez dudan uste asko-askorik ere mugituko zenik bere hasierako posiziotik. Hori bai: begirada zorroztu eta kopeta are gehiago ilunduko zitzaion, eta mina, minik barrukoena, puska bat gehiago sugartu.

Nik ere badut Gabiriak duen samin hori, min gordin eta puntazorrotz hori, eta pentsatzen dut berba hauek irakurtzen ari zaretenok ere izango duzuela, gutxi-asko. Min gorria, Israelgo Armada egunero-egunero eta jada 101 egunez jarraian palestinarrei eragiten ari den sufrimendu ia izendaezina, adjektiborik garratz eta latzenak ere eskas geratzen baitira han egiten ari direna azaltzeko. Eta ezin diot utzi mina sentitzeari, ezin diodalako utzi hango irudiei begiratzeari. Nola ez ditut ba haurtxo hilberrien emakume tirokatuen gazte mutilatuen irudiak ikusiko, hori behintzat egin beharko dugu haiengatik, horretarako ari dira-eta beren seme-alaben garun lehertuak beren gorputz-atal erauziak beren dolu-aienerik intimoenak grabatzen eta mundura zabaltzen, hori dutelako bide bakarra jasaten ari diren ankerkeriak salatzeko eta nazioarteari laguntza eskatzeko. Palestinan ere behin eta berriro ageri da eskakizun hori: ยซIdatziko duzu zerbait gutaz? Erakutsi dizut, ikusi duzu! Hitz egin gutaz, bai?ยป. Inork ez du reality-show bihurtu nahi bere herriaren eta haurrideen suntsiketa, eta, halere, besterik ezean, iruditzen zaie horixe dela egin beharrekoa beren lurretatik kanporako jendearengana iristeko eta haiek โ€”guโ€” zerbait โ€”ยซGera ezazue sarraski hau!ยปโ€” egitera bultzatzeko.

Baina begietan gainezka egiten dizuten malkoek ez dute fosforo zuriaren surik itzaltzen ez zerrendako odolik garbitzen, eta zer edo zer, zer edo zer egin behar duzu zuri ere barrua lehertuko ez bazaizu.

Halako batean, proposamen bat iritsi zaizu postara: itzuliko dituzu nirekin batera Perry Anderson historialari eta analista politikoak Palestinari buruz idatzitako bi artikulu luze? Hara, neurri-neurriko egitekoa, aldi berean min-aringarria ere izan daitekeena. Baietz esan, eta gogoz ekin diozu lanari; azkenean, baduzu palestinarrei elkartasuna adierazteko modu eraginkorrago bat, ez haien sufrikarioa zure eginda โ€”munduak ez du malko gehiagoren beharrikโ€”, baizik eta sormenaren bidez, zerbait eraikiz. Eta aldez badirudi horretan ari zaren bitartean jada Israelek ez dituela horrenbeste bonba jaurtitzen Gazako bizilagunen artera eta ez direla horrenbeste hilotz pilatzen bide-bazterretako hobi inprobisatuetan. Berbak ingelesetik euskarara ekarri bitartean, xix. mendearen amaieratik datorren gatazka honen korapiloak askatzen saiatzen zara; zure burua bi zeregin horietara jarrita dago erabat, eta blokeatu egiten ditu erraiek garunera bidaltzen dituzten min-seinaleak. Bukatutakoan ere bake pixka bat sentitu duzu barrenean; iruditzen zaizu egindako lana Palestinaren eta Euskal Herriaren arteko zubi bat gehiago izango dela; ez beharbada oso ibilia, baina tira, zubiz zubi, iritsiko ote zaie gure epeltasuna, eta, batez ere, animatuko al dira agintariak gaitzespen instituzional irmoak egin eta dagokienei erantzukizunak eskatzera.

Fini da, baina. Bidali duzu lana, entregatu duzu minaren kontrako ezkutua. Tankeak itzuli dira Gazako hiribideetara, eta soldadu israeldarrek palestinarren auzo zartaraziak opaltzen dizkiete beren ezkonlagunei. Begiak anpuluz bete zaizkizu berriro, eta oraingoan uriola dakar.

Halako batean, (beste) proposamen bat iritsi zaizu postaraโ€ฆ

Ezagutzak terminologia behar du

Maite Imaz Leunda

Joan den azaroaren 3an Espainiako Terminologia Elkartearen (AETER) jardunaldia izan zen Euskaltzaindiak Donostian duen egoitzan. AETER hainbat pertsonak eta erakundek sortutako erakundea da, 1997an, Madrilen. Terminologiari eta espezialitate-hizkuntzei buruz ikertzeko eta espainierazko eta Espainiako gainerako hizkuntzetako terminologia-baliabideak prestatzeko eta kontsultatzeko interesa zuten erakunde horiek guztiek. UZEI terminologia eta lexikografia zentroa izan zen jardunaldiaren antolatzailea, AETER-eko kidea baita.

Entzun genituen hitzaldien artean interesgarria izan zen terminologia eleaniztunek etorkizunean izango duten garrantziaz jabetzeko erakutsi ziguten TERESIA metabilatzailea; espainieraz eta estatuko gainerako hizkuntza ofizialetan dauden terminologien topagune eta adimen artifizialerako teknologien ataria izateko asmoarekin eratutakoa, besteak beste, espainieraz eta estatuko bere testuinguruan erakusteko, baliozkotzeko eta hainbat ingurunetan eskuragarri jartzeko aukera emango du.

Katalanek aurkeztutako proiektu bat ere aipatu nahi nuke, euskararekin terminologian jardun izan dugunok Katalunian zer egiten duten oso kontuan izaten dugu eta. Prospektiba terminologikoa eta ezarpena: maileguak hedatzen aurrera egiteko estrategia izenarekin aurkeztu zuten Institut dโ€™Estudis Catalans eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Iulaterm ikerketa-taldeak sustatutako proiektua.

Proiektuaren helburua oraindik katalanez erabiltzen ez ziren ingelesezko termino berrien hustuketa egitea zen, horretarako eremu anitzetako eta garai ezberdinetako erreferentziazko testuak erabilita; gero, baliokide egokiak bilatu behar zituzten katalanez, horrela, ingeleseko maileguen zabalkundeari aurrea hartzeko.

Lehenengo fasean (2018-2021) ingelesezko erreferentziazko eskuliburuak erabili zituzten: orain dela urte batzuetako eskuliburuak eta horien bertsio eguneratuak. Ondoren, bertsio zaharretako eta berrietako testu-corpusetatik abiatuta hustuketak egin zituzten, terminoen zerrendak lortu eta zerrenda horiek alderatu. Bigarren fasean (2022-2023) ingelesez dauden gai hauei buruzko aldizkari zientifikoetako artikulu osoen hustuketak egin zituzten: biokimika, mikrobiologia, ekonomia eta komunikazioa. Zerrenda guztiak alderatu ondoren neologia izateko hautagaiak eskuratu zituzten eta horiek bakoitzari zegokion gaiko adituekin egiaztatu eta berrikusi ondoren, katalanezko ordainak proposatu zituzten.

Metodologia egokia iruditu zaie terminologia neologikoa detektatzeko, datu-base terminologikoak elikatzeko (Cercaterm) eta ordainak garaiz proposatzeko, jakintza zabaltzen hasi berria denean, horrekin espero baitute katalanezko ordainak ezartzeko aukera gehiago izango dutela. Cercaterm kontsulta terminologiko eleaniztunak linean egiteko Termcatek eskaintzen duen tresna da; Termcateko Kontseilu Begiraleak normalizatutako terminoak kontsultatzeko aukera ematen du. Termcat, katalan hizkuntzako terminologia zentroa, 1985ean sortu zen Kataluniako Gobernuaren eta Institut dโ€™Estudis Catalansen eskutik. Euskara ez da ageri Cercatermen baina, hala ere, euskal terminologoek asko jotzen dute bertara, kontzeptuen definizio eta informazio osagarri bila.

Terminorik gabe ez dago ezagutzarik.

Errespetua da hitza

Juan Garzia Garmendia

Maiatzaren 14an, Pasai San Pedroko Udal Aretoko antzoki koxkorrean nintzen, Godoten esperoanen euskarazko estreinaldian. Alegia, Becketten frantsesezko (eta ingelesezko) obra gailen hori (hogeigarren mendeko maisulan seinalagarrienetariko bat) neuk (Bidasoaldeko antzerki-talde batentzat) aspalditxo euskaratu (ez zen antzeztu), handik pixka batera liburu gisa argitaratu (2001), eta orain (2023) Zurriola Antzerki Eskolak bere gertaleku eta gozatoki naturalera itzulia.

Halaxe gabiltza, hain zuzen, itzulika zoro nahiz zuhurxeagoan, gure zirkuitu sorginduan euskal literatura-hamsterrok. Aritua nintzen ni askoz lehenago ere antzezlan batzuk euskaratzen, kasu horretan taularatu bai baina paperean argitaratu ez zirenak. Orainago, beste esperientzia bat ere egokitu zitzaidan, aski adierazgarria hura ere gure burubide bidegaldu samarrez. DSS2016 ekitaldi potolo(tu)en barnean, enkargua eman zidaten Shakespeareren komedia ospetsu bat itzul nezan, eta hala onlineratu zen (ezen ez papereratu) Uda-gau bateko ametsa. Aldi berean (!), egitasmo be(ra)ren inguruan (!!)ย eta izenburu โ€”marratxoa gorabeheraโ€” berarekin (!!!), liburu berri gisa plazaratu zen, eskuizkribu-gordailu zahar batetik, Uda gau bateko ametsa. Ez, ez da txantxa; eta ez da broma, gero.

Hori nahikoa ez, eta berriak iristen hasi zitzaizkidan bazela asmoa bestelako Uda-gau bateko ametsa arrandioski antzezteko DSS2016 egitasmoaren gailur-gailurreko erakusgarri modura. Kasu honetan, gehiegikeria latza litzateke itzulpen deitzea ekitaldi basa-dotore horri, gastronomiak ere rol nabarmena zuelarik, nola ez, gure turismo-kulturak eskatzen duen moduan. Zori onez edo txarrez, sarrera erosia edukirik ere, ez nintzen egon azkenean ekitaldi hartan (beste itzulpen zahar hura plazaratu izana zor zaionari pasatu nion, hara, txartela, hutsegite-komedia batean bageunde bezala). Nik neuk, aski nuen handik eta hemendik iristen zitzaidan informazioarekin: antzezburu bipilek ez zuten ezer jakin nahi obra euskaratuarekin, edo itzultzaileokin, edo testuarekin berarekin, edo jatorrizko pertsonaiekin, edo, beldur naiz, antzerki isabeldarrekin eta Willekin berarekin ere: berek zekiten hobeto, antza, zer komeni zen.

Tira: airean desegina geratu da guztia, Ametseko kontuak bezala, baina Hamleten Danimarkakoaren antzeko usain bat hor geratu zen Cristina Eneako lorategi-bazkaleku hartan, gaurdaino ere, hau idaztean berritu eta oraindik hor datorkidana sudur-muinetara.

Errespetua da hitza. Zaharkitua oso, terminoa, eta labaina, baina mamitsua kontzeptuz. Errespetua autorearenganako; errespetua ofizioen kontuan; errespetua aurretiko eta albotiko lanekiko; errespetua publikoari benetako kultura helarazteko eta ez jendea edozein entretenigarriz engainatzekoโ€ฆ Errespetua da, bai, hitza.

Eta โ€”gatozen itzuliaren itzulian hasierako hizpide baikorreraโ€”, errespetu bikaina ez ezik, bikaintasun gailena erakutsi ziguten Pasaian zurriolatar antzez-jendeok beren xumetasun itxuratik. Aitor dezadan beldur kizi batekin hurbildu nintzela emanaldira; batez ere, ez nekielako nola funtzionatuko zuen nire itzulpenak bere benetako saltsan, hots, ondo transmitituko ote zen hura antzezleetatik aditzaileetara.

Laster ahaztu nintzen kezka horretaz eta gainerakoez. Testuaz beraz, esan beza bestek zer deritzon, baina ni ezin pozagorik geratu nintzen โ€”eta berdin gustura sumatu inguruko guztiakโ€” han entzunik hura halako indar eta distira bizi jatorraz hats-haragitua. Batek gero guztiz egoki aipatu zuenez, defenditu beharra izaten du taula gainean dena delako testua, eta hara antzezle literalki amateur haiek, harrigarrizko trebetasun landuz defenditu ez ezik, baita ederki eraso ere Becketten nireari, behar zirenak oro gorderik dramaturgia bikainaz hobeturik den-dena.

Bikaina izan zen saioa: obra hura, dramatizazio, dinamika, espiritu, letra eta zaporea, Samuel Becketten jatorrizko hura zen, gurera ekarria mundu zabal guztira bezala. Errespetua, hara, eta hortik emaitza. Horretarako, aski agertokian zuhaitz bat, argi batzuk, atrezzo minimo bat, eta antzezlanarekin hezurretaraino inplikaturiko jende-talde jator bat.

Halakoek ematen edo berritzen diote bati gogoa bere itzultze-lan bakarti, isil, beti amateur tematian jarraitzeko ekin etsian[1]. Egunotan izan da hurrengo antzezaldia, Donostian, areto zabalago batean. Zirkuitu normal samar batean, miseriazko urritzat jotzekoa litzateke halako bakantasuna, uda osoa tartean: quosque tandem. Etsigarria, baiki, itxaronaldia.


[1] Ez zen aldi bakarra noski gurean baino kanpoan harrera hobea egin zaiena euskal itzulpenei.

Zarata handiegia, mami mehatzegia

Asier Larrinaga Larrazabal

Euskara orain deritzon liburutxo mediatikoak “eraginkortasuna helburu” goiburua du azpititulutzat. Nik komunikazioaren eraginkortasunaren kezka partekatzen dut egileekin, baina askoz gehiago ez. Erabiltzen dituzten argudioak, behintzat, ez. Labur-labur azalduta, Jesรบs Rubiok euskararen SOV ordena dauka arazo guztien sorburutzat: ยซEstruktura burulehena ez da soilik efizienteagoa ze bere kide buruazkena, baizik ere, eta are inportanteagoa dena, efektiboagoaยป (58. or.). Mendizabalek, Lamarcak eta Amurizak gogoeta lauso asko egiten dituzte, baina nik ez dut aurkitu mamizko argudiorik. Orobat, hiruron ataletan ez dut aurkitu euskararen eraginkortasun komunikatiboa emendatzeko proposamen esplizitu askorik. Bakan batzuk badira, inoperatibo samarrak ia denak. Beharbada, Amurizak lexikoaz dioena aipatuko nuke, nahiz ezin esan Amerika deskubritu duenik: ยซGure inguruko hizkuntza nagusien ondare kultural komuna asko gehiago (baina asko gehiago!) baliatu beharko litzatekeยป (129. or.). Rubiok, bere aldetik, euskara iruntzitara jartzea proposatzen du, alegia, SVO hizkuntza bihurtzea: ยซGarabidean, lehen pausua litzatekรฉ normaltasunez ahalbidetzea aukerako SVO ordenaยป (88. or.). Perpaus-osagaien ordena iraultzea aldeztearekin batera, Rubiok euskara preposizioz hornitzeko bide bat jorratzen du.

Halako abentura linguistiko batez ez dago ezer esan beharrik, begi bistakoa baita erabateko haustura lekarkeela euskara biziarekin. Merezi du, baina, iruzkin batzuk egitea liburutxoan jasotzen diren beste zenbait ideiaz, eraginkortasunari buruzko balizko debate batek oinarri hobeak izan litzan.

โ€ขย ยซEuskararen arazo nagusietako bat aditza da. Garbi esanda, galga nagusietako bat. […] Gure aditza sinplifikatu ezik, euskarak etorkizun zaila daukaยป. (127. or.) Amurizak ez dio zelan sinplifikatu. Datiboko komunztadura kenduz? Pluraleko komunztadura ere bai? Laguntzaileak eurak? Mendizabalek ahalera osoa ezabatuko luke. Blog honetan bertan, zalantza egin da zatzaizkit adizkiaz. Nik, ikuspegien erlatibotasuna ilustratzeko, “Goenkale”ko esaldi batzuk aldatuko ditut hona, hizkera naturalaren eredutzat eduki izan baita: ยซHi, aizan, nik nahi dudana eginzezakeanat. Ni adinez heldua naunยป. ยซNik ez zaituztet zuek utzi, Alazne. Ez zintuzketet sekula abandonatuko, hori ezinezkoa daยป. ยซBarkamena eskatzen ari gatzaizkik. Pertsonak barkatzen jakin behar dikยป.

โ€ขย ยซAskotan ofizialki zuzenak ez diren formak errazenak edo praktikoenak izan ohi diraยป (17. or.) ยซZergatik ez ditu barneratzen euskara normatiboak […] gazteen euskara-aldaera berriak, sinpleagoak eta ez oso “zuzenak” badira ere?ยป (137. or.) Ez dut ulertzen zein adieratan erabiltzen duen Lamarcak ‘zuzen’ adjektiboa. Zuzentasuna gramatika-arauak betetzea da, baina esango nuke beste zerbaitetaz ari dela, ez baitut uste honelakoak barneratzeaz ari denik: ยซNi ez daukat inprimagailuaยป. ยซBaina eske da guztia oso teorikoaยป. ยซJoaten naiz, andereรฑo?ยป. ยซZertarako kontatu, si ez da inoiz agertzenยป. ยซKontuz, min egingo zarela!ยป. [Esaldiok Orreaga Ibarraren Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa (2011) liburutik atera ditut.] Halakoei igaro-baimena emateaz ez, baina Lamarca egokitasunaz, euskararen errepertorioa aberasteaz eta, zehazkiago, euskara kolokiala sustatzeaz ari bada, eskertzekoa litzateke ildo horretan zer landu den ezagutuko balu.

โ€ขย ยซH. Bichakjianen arabera, hizkuntzek eboluzionatzeko joera naturala dute, berez lortzen dute apurka-apurka hitz orden eraginkorrago bat, morfologia xinpleago bat edota lehenesten dituzte aiseago ahoskatzen diren fonemakยป (14. or). Mendizabalen eta Rubioren atalak Bichkjianen ideiez blaituta daude. Berari irakurri diote hizkuntzen bilakabide naturalean SOV primitiboagoa dela, eta SVO, eraginkorragoa, eboluzionatuagoa. Nik ez dakit eboluzioa noranzko horretan doan, baina garbi daukadana da sinpleagorako joerarena ez dela egia. Hizkuntzek ezaugarri batzuetan sinpleagora jotzen dute, eta beste batzuetan, konplexuagora.

โ€ขย ยซSintaxi buruazkenetan gure entendimenduak (gure prozesatzaile linguistikoak) itxaron beharko du artio ezagutu (azken) buru sintaktiko relevanteak arrรฉn ongi uztรกrtu sintaktikoki buru horien aurreko elementu dependenteakยป (59. or.). Ideia honek โ€“berau ere Bichkjiani ikasiaโ€“ hizkuntza prozesatzea broxeta bat jatea bezala irudikatzen du. Mokadu bakoitzean, zapore berri bat ahoan. Euskaran eta hizkuntza buruazkenetan, baina, badirudi zati zaporetsu bakoitzaren aurretik patata asko aurkitzen dugula, eta hainbat haginkada behar ditugula dastamen-papilak alaitzeko. Errealitatea da, ordea, burmuinak ez duela halako modu linealean prozesatzen hizkuntza. Mintza-katea, bai, linealki sartzen zaigu belarritik, baina orduan burmuinak hainbat prozesu paralelo aktibatzen ditu, batzuk kate (perpaus) osoa urkuldu arte irauten dutenak. Hizkuntza-tipologia edozein dela ere, burumuinak ez dio hartzen zentzu osoa esaldiari amaiera arte. Egia da badirela estrategiak burmuinaren lana arin dezaketenak, eta, horretan, euskara ez da atzean geratu. SOV hizkuntza izateari utzi beharrik gabe, perpaus hasierako menderagailuak ez dira gutxi, esate baterako.

โ€ขย ยซEgitura sintaktikoki koherentea geldituko dรก sistematikoki irekia ki jarraitu zehazten gure osagarriak aiseki, sortuz egitura bat funtzionalki rekursiboa, erraztuz espresio aberatsa eta matizatua, eta, finean, zabalduz ateak i fluitate eroso, potente eta efektiboaยป (61. or.) Ideia horren “alderdi mekanikoa” egia da, hizkuntza burulehenetan infinituraino katea baitaitezke perpausak, baina โ€“testu administratiboen itzultzaileek esperientziaz dakiten bezalaโ€“ ez da egia emaitza beti denik espresio eroso, potente eta efektiboa, eta bai, sarri, mordoilo korapilatsu, trakets eta antikomunikatiboa.

Azken batean, testuen eraginkortasuna ez datza hizkuntzaren ezaugarrietan, baizik hiztunaren dohainetan. Hiztun batzuk trebeago dira testu komunikatiboagoak (prozesatzen errazagoak) ekoizten, eta beste batzuk baldarragoak. Baldarrago garenok asko eskertzen ditugu eraginkortasun komunikatiboari buruz egiten diren ikerketak eta, batez ere, lantzen diren jarraibideak eta gidak. Mundu anglosaxoian urrats handiak egin dira plain English deritzon ereduan. Berari jarraituta, EITBk hizkera laua erabiltzeko gida bat dauka aspalditik.

Nere sentimentua nai det deklaratu

Alfontso Mujika

Aurtengo udaberrian Baltikoko errepubliketara joateko parada izan nuen, eta hiru herrialde txiki horietan ibili ginen hara-hona hango garraio publikoa baliatuz ekaineko egun luze ere luzeetan. Hiru errepublika berri, txikiak eta lasaiak. Ez dira jendetsuak; banaka hartuta, Euskal Herria baino txikiagoak dira hirurak, ez hedaduraz, baina bai biztanlez. Bakoitzak bere hizkuntza du. Estonierak finlandieraren antza du, familia bereko hizkuntzak dira. Letoniera eta lituaniera, berriz, hizkuntza baltikoen familiakoak dira (kasu-markak dituzte, guk bezala); hitz komun asko dituzte eta badute elkarren antza, baina ezin diote elkarri ulertu.

Pozgarria da ikustea hain herritar gutxi izan arren (Lituaniak 2.860.000 biztanle, Letoniak 1.883.000 eta Estoniak 1.365.000) beren hizkuntzan bizi direla (alde batera utzita errusieradunekin dagoen arazoa), eta administrazioak, hezkuntzak, hedabideekโ€ฆ arazorik gabe funtzionatzen dutela hiru hizkuntza horietan, beren literatura dutela, zinema, ikuskizunak, hizkuntza-paisaiaโ€ฆ

Bukatu zen oporraldia. Itzulerako hegazkina hartuta iritsi ginen Loiuko aireportura. Buruan nerabilen orduan zer tankera hartuko zion estoniar, letoniar edo lituaniar batek gure hizkuntzari, gure egoerari, aireportuko seinaleak ikusita, seinale horiek baitira atzerritar batek gurera iritsita gure hizkuntzaz jasotzen duen lehen zantzua. Hizkuntzaโ€‘paisaia hirueleduna da Loiuko aireportuan: euskara, ingelesa eta gaztelania.

Iritsi ginen hatuak jasotzen diren gunera, eta, handik, irteerara. Han, guardia zibilen ondotik  igaro aurretik, kartel ikusgarri batek nabarmen-nabarmen ohartarazten dio bidaiariari nondik joan behar duen dakarrenaren arabera, gorrira edo berdera:

Orduan ohartu da gure estoniar/letoniar/lituaniar begizoliak ze hizkuntza aberatsa den euskara. Ingelesak eta gaztelaniak aditz bera erabiltzen dute (to declare eta declarar). Euskaraz, berriz, aitortu baiezkoan eta azaldu ezezkoan.

Gogoeta eragin dit: azaldu ote zioten testu horien euskal itzultzaileari zein zen testuingurua? Eman ote zizkioten esaldiak elkarren ondoan edo alfabetoaren hurrenkeran jarritako esaldi sorta bat emango zioten, gaztelaniaz, N letran nada que declarar eta O letran objetos a declarar zioena, tartean beste esaldi batzuk zeudela? Gainbegiratu eta zuzendu ote zituen inork itzultzailearen itzulpenak? Itzulpen-enpresa taxuzko bati eskatuko zioten itzulpena edo โ€œnik badaukat lehengusu bat euskaraz ondo dakiena eta galdetuko diotโ€ kasu horietako bat (gehiago) izango zen?

Eta, jarraian, barruan daramadan zuzentzaileak kartela nola zuzenduko nukeen galdetu dit. Hor hasi zaizkit zalantzak: urtero, ogasunean, errenta-aitorpena egiten dugu, esango nuke aski estandarizatua dagoela errenta-aitorpen terminoa, baina ez dakit, egia esan, errenta aitortzen dugun. Nolanahi ere, hor nonbait dabil esanahia. Euskaltzaindiaren Hiztegian aitortu sarrera arakatuta, ez dut aurkitu adiera gogobetegarririk:

aitortu, aitor/aitortu, aitortzen
1 du ad. Huts bat edo gorde nahi den zerbait adierazi. Errua aitortu. Egia esan, dena aitortu behar bada, urdaila asaldatzen hasia nuen ordurako. Epailearen aurrean aitortu.
2 da ad. Bekatuak aitortzan adierazi. Aitortzera joan. Aitortu gabe hil. Hilero aitortzen da.
3 du ad. Bekatuak aitortzan entzun. Erretoreak emakumea aitortu du.
4 du ad. Zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu. Azkenean aitortu zidan arrazoia nuela. Semetzat aitortu du. Bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaio. Barojaren euskalduntasuna aitortu berria da, edo salatu berria, gutxien uste genuen aldetik.
5 du ad. Norbaitenganako edo zerbaitekiko fedearen aitormena egin.

Eta, jarraian, azaldu sarrera ere arakatu dut, badaezpada:

azaldu, azal/azaldu, azaltzen
1 du ad. Zerbaiti buruz hitz egin, hura ulertarazteko edo ezagutarazteko. Hauxe azaldu nahi nuke txosten honetan. Gauza beharra da hemen erakusten zaiguna behin eta berriz azaltzea. Soldadu zaharra zuen aita, berak ederki azaltzen duen bezala. Nola egin zuen ihes azaldu zigun. Entzunda nago, zuk amets bat entzun orduko azaltzen duzula. Orain arte ez da dinosauroak nola desagertu ziren azaltzen duen teoria egokirik sortu.
2 du ad. Agertu, adierazi. Ez zuen gurekin etortzeko asmorik azaldu. Hor, dirudienez, delako morrontza ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. Euskal esaldiari buruz aspaldi azaldu zituen iritzietan. Sartu zaizkigun kezkak eta katramilak artean azaldu gabe zeuden.

Are nabarmenago ikusi dut azaldu aditz hori orokorregia dela guardia zibilarekikoak adierazteko. Azkenik, deklaratu aditzera jo dut:

deklaratu, deklara, deklaratzen
1 du ad. Zuz. Epailearen aurrean adierazi. Epaiketan deklaratu behar izan zuen.
2 du ad. Adierazi; aitortu. Ik. agertu; azaldu; gerra deklaratu.

Gaztelaniaren akademiaren hiztegian ere (DRAE) ez dut aurkitu berariazko adiera erabat esplizitaturik, baina garbi dago 3. adieran dagoela:

declarar 1. tr. Manifestar, hacer pรบblico. 2. tr. Dicho de quien tiene autoridad para ello: Manifestar una decisiรณn sobre el estado o la condiciรณn de alguien o algo. El Gobierno declara el estado de excepciรณn. El juez lo declarรณ culpable. 3. tr. Hacer conocer a la Administraciรณn pรบblica la naturaleza y circunstancias del hecho imponible. 4. intr. Manifestar ante el รณrgano competente hechos con relevancia jurรญdica. El testigo declarรณ ante el juez.

Frantsesez, berriz, bai, TLF hiztegian zein Akademiaren hiztegian:

dรฉclarer 3. Affirmer oralement ou par รฉcrit un รฉtat de fait. Dรฉclarer des marchandises, ses revenus : ย 3. โˆ’ Vous n’avez rien ร  dรฉclarer ? โˆ’ Vous savez bien, dis-je au prรฉposรฉ des douanes, vous savez bien que l’on a toujours quelque chose ร  dรฉclarer quand on revient de ces pays d’outre-mer… Cendrars, Bourlinguer, 1948, p. 49.
dรฉclarer 2. Faire connaรฎtre, proclamer par acte public ou judiciaire. Dรฉclarer la partie en danger. Spรฉcialt. Dรฉclarer la guerre, annoncer officiellement qu’on va engager les hostilitรฉs avec un ร‰tat souverain. Fig. Dรฉclarer la guerre aux prรฉjugรฉs, aux abus. DROIT ADMINISTRATIF. Faire une dรฉclaration auprรจs d’une administration. Dรฉclarer un dรฉcรจs. Dรฉclarer ร  la mairie la naissance d’un enfant ou, par mรฉton., le dรฉclarer. Dรฉclarer un vol au commissariat de police. Le douanier demanda aux voyageurs s’ils n’avaient rien ร  dรฉclarer.

Beste hainbeste ingelesez (Merriam-Webster):

declare
5. to make a full statement of (one’s taxable or dutiable property)
Large purchases must be declared at customs.

Euskaltermen argitu dit bidea (aditza ez da ageri, Euskaltermen terminoak baitaude, baina bai izenarekin).

aduanako deklarazio (4) Eu
es declaraciรณn de aduana
fr dรฉclaration de douane / dรฉclaration en douane
en custom entry / customs declaration

Eta Lexikoaren Behatokiak 10 emaitza itzuli dizkit aduana eta deklarazio lemak elkarrekin eskatuta.

Kaxkazuri oiartzuar bertsolariaren anaiak duela ehun bat urte bezala, nik ere nere sentimentua nai det deklaratu gaur: urteak joan eta urteak etorri, oraindik ez dugu iritsi estandarizazioa esamolderik oinarrizkoenetako batzuetan.

Ni gune berdetik irten nintzen aduana-kontroletik, inori ezer azaldu gabe, eta zinez aitortzen dizuet ez nuela ezer aduanan deklaratzeko.

Supraitzulpenak direla eta

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

Elizabete Manterola Agirrezabalagak โ€œAutoitzultzeaz gogoetanโ€ izeneko artikulu interesgarri bat argitaratu zuen plaza honetan urriaren hasmentan. Autoitzulpenari buruzko kongresu batean entzundakoak hartu zituen hizpide, eta ikertzaileetako batek autoitzulpenaz eta dibertsitateaz esandakoak nabarmendu: โ€œAutoitzulpenak sustatu dezake dibertsitatea, xede hizkuntzetan argitaratzen diren liburuen artean hizkuntza gutxituetan sortutako lanei lekua egiten baitzaie. Kontrara, autoitzulpenak indarra ken diezaioke dibertsitateari, suprautoitzulpenak (gehien sortzen den autoitzulpen mota) jatorrizko hizkuntzak baztertzen baititu, hein batean behintzat.โ€ Bada, Manterolak bere testuaren bukaeran zioen bezala, โ€œBadu, bai, mamirik gaiakโ€ eta, horregatik, supraautoitzulpenen โ€“eta supraitzulpenenโ€“ mami horren ertz bati heldu nahi diot oraingoan, azken urteotan nire inguruan sumatzen ari naizen joera batez mintzatze aldera.

Orain urte gutxi Kirmen Uriberen Lo que mueve el mundo oparitu zidan Madrilen bizi den lagun erdaldun batek. Iruรฑeko liburu-denda batean erosi zidan. Saltzaileari esan zion euskal egile baten liburu bat oparitu nahi ziola lagun euskaldun bati, aholkatu ziezaiola baten bat. Saltzaileak liburu hori saldu zion eta, gero, liburua oparitarako paper pollit batean biltzen ari zelarik, galdetu zion: โ€œยฟQuรฉ te pongo? ยฟFelicidades o Zorionak?โ€.

Orain dela bi urte gure inguruko bi gazte euskaldunek Ibrahima Balderen eta Amets Arzallus Antiaren Hermanito irakurri zuten. Haietako batek liburua bukatutakoan jakin zuen itzulpena zela. Besteak bazekien liburua euskaraz ere eskura zezakeela, baina D eredu batean ikasitako euskara poliki-poliki ahazten ari den saldo handi horretako kidea da bera, eta nahiago izan zuen gaztelaniaz irakurri. Adiskide euskaldun batek Uxue Alberdiren Reverso aholkatu zidan iaz, eta beste batek, Katixa Agirreren Las madres no.

Segur aski ez da fenomeno berri-berria ere, baina garai batean arrazoia argia zela uste izan genuen: oso handia zela euskaraz alfabetatu gabeko euskaldunen kopurua. Segur aski ez da fenomeno berri-berria ere, baina ez dakit ez ote den gero eta ohikoago bihurtzen ari. Lankide bati azaldu diot nire arrangura, eta galdera hau jaurti du airera: Iruรฑerriko fenomenoa ote? Ezetz uste dudala erantzun diot. Izan ere, iruditzen zait Koldo Bigurik Manterolaren artikuluaren harira blogean idatzi zuen iruzkinean datzala koska, hots, itzulpen horiek ez direla itzulpentzat saltzen eta, hortaz, euskarazko literaturaren inbisibilizazioa eragiten duela horrek, besteak beste. Gainera, uste dut inbisibilizazio horrek areagotu egiten duela euskarazko kulturak duen ikusezintasun orokorra, eta, horren eraginez, euskaraz inoiz baino eskualdekoagoak sentitzen garela orain, eta espainieraz, aldiz, inoiz baino mundukoagoak.

Iรฑaki Iurrebaso Biterik idatzitako โ€œEuskara nagusi izango duten hiztunen bilaโ€ artikulua igorri didate WhatsAppez, eta euskaraz baizik ez dauden โ€“edo behinik behin gaztelaniaz eta frantsesez ez daudenโ€“ irakurgaiak eta edukiak behar ditugula bururatu zait.

Badu, bai, mamirik gaiak.