Belarri ala gingil?

Oskar Arana Ibabe

Orain dela gutxi adierazi zuen txit miresten dudan itzultzaile eta irakasle batek sarri gertatzen zaiola hitz bat asmatu duelako ustean gero nonbaiten aurkitzea, beste norbaitek dagoeneko asmatuta. Eta, gozakari edo pozgarri, egiaztatzea badabilela “hizkuntzaren algoritmoa”, berez ibili behar duen horrek.

Ez da hori, hain zuzen, niri gertatu zaidana: esan dezadan ondo destatu nuela, baina huts egin nuela tiroa.

Aspalditxo nenbilen ez ninduela erabat asetzen, oreja peatonal esateko (orejeta agertu izan zait testuetan), sarrien agertu izan zaidan ordain batek โ€”ez hiztegietan, baizik eta testuetan eta sareanโ€”: irtengune, hain zuzen. Batzuetan, genitibozko izen-lagun batekin zehaztu ohi da testuetan (espaloiaren irtengune), edo hitz elkartuarekin (espaloi-irtengune). Ilunegi zeriztan, edo lausoegi, ez behar bezain zehatza. Nolabait, neure burua aurkitu ohi nuen terminoa buruan irudi batekin osatu edo zehaztu beharrean, delako irtengune horren eitea zehaztuko banuen, eta, hartara, zehazki zeri zeritzon adituko banuen.

Oroitu naiz, horretan ari nintzela, Txomin Peillen idazle xiberotar oraintsu zendu eta maitearen lan batean[i] irakurri izana nola, munduko hizkuntzetan, maiz baliatu izan den gizakiaren gorputz atalen izenak hedatzea geografiako elementuetara, hala nola: “… buru (basaburu, izeiburu, mendiburu, pagaburu, urdaburu…), edo kasko, edo lepo (gehienbat Iparraldean, colย delakoaren itzulpena), ezen toponimia zaharrean ate baita: Belate (Nafarroan eta Gipuzkoan), Garate, Urdaite, adibidez Zuberoan. Bizkar, bixkar oso erabilia da cresta, cresterรญa adierazteko, eta Bizkai(a), herrialde baten izena bada, Iparraldeko jende askoren deitura ere bai. Belaun, beso, hitz arrunt bezala, mendi baten aldapan holako tontortxo bat agertzen denean esaten da, Tontor/tutur jendearen bizkar konkorretik letorke… ” (eta gehitu litezke zintzur, sabel eta beste zenbait ere, Txominen aipu labur horretan).

Urratsa laburra izan zen, nire burubide horretan, hirietako geografiako elementuetara ekartzeko mekanismo hori bera. Igarri dukezue, honezkero, orejeta peatonal delako horrentzat gingil proposatzea etorri zitzaidala burura. Izan ere:

Euskaltzaindiaren Hiztegian:

gingil

1 iz. Hainbat organoren luzakin haragitsua. Belarri gingila. Ahuntzaren gingilak.
2 iz. Hostoaren ertzeko irtengune biribildua.

– aho gingil, aho-gingil
– belarri gingil, belarri-gingil

Beharbada ez da oso baliagarria termino bat eratzeko orduan hitz baten etimologiara jotzea, baina, baliagarritasunak baino areago jakin-minak hartaratuta, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere ibili naiz azterka. Argudiaketaren lagungarri, hainbat azalpen aurkitu ditut, ordea:

1.- โ€œGure ustez, egokiagoa da ganga-ren eratorritzat jotzea, bigarren zatian *bil โ€˜biribilโ€™ duela. Horrela, โ€˜ahosabaiko zer biribilโ€™ genuke hitzaren esanahi etimologikoa; โ€˜aho-gingilโ€™ litzateke, beraz, lehen esanahia, eta itxuran oinarrituriko esanahiaren zabaltzez azal daitezke โ€˜belarri-gingilโ€™ zein โ€˜oilar-bizarโ€™. Orobat azaldu behar da โ€˜eskrofulaโ€™, hantura edo handitsu gisa ikusirik.โ€

2.- โ€œBestalde, aldaera adierazkorrak gorabehera (cf. dindil), aukera egon liteke hitz honen aldaeratzat hartzeko gingil eta girgil: hauek ere zintzilikako hainbat haragi zati adierazten dituzte, eta baita eskrofula gaitza ere. Formaren aldetik, -ai- > -i- diptongoaren bakuntzea eta bi silabetako bokalen asimilazioa proposatu behar dugu, gangail > *gangil (cf. gip. gaingil) > gingil; dardarkaridun forman elkartuetako -n- > -r- bilakaerarekin azal genitzake (ik. behean gargaila), baina ez da ahaztu behar urkarien arteko n-l > r-l disimilazioa ere gertatu ahal izan dela (FHV 338-339).โ€

Eta beste informazio historiko-etimologiko arras interesgarri batzuk ere kausituz laketzeaz gain, gure gai honi dagokionez, informazio horrek, ezer sendotzekotan nire hasierako intuizioen artean, hauxe izan da: nola eitearen analogiaren bidez gertatu izan diren hizkuntzaren historian hitzen jatorrizko adieretatik abiatuta beste esanahi batzuetarako hedapenak. Izan ere, luzakin edo hedakin izatea ez ezik, biribil izatea ere badu ezaugarri hirigintzako elementu horrek.

Horra zein analogiazko mekanismo baliatu nahi nuen nire proposamen terminologikoa egiteko (ondo ziurtatu ostean Euskaltermen ez zela deus proposatzen orejeta peatonal horrentzat). Nolabait, irtengune nire ustean soil eta lausoak ez bezala, eite baten ezaugarria edo zehaztapena eransten baitzion terminoari.

Begiratu nuen, gainera, ba ote zegoen bestelako terminorik gingil hitzarekin eratuta, gorputzeko atalez haragoko erabileretan, ea lehenago ere egina ote zen hitz horren hedapenik, eta bai, esate baterako, Orotariko Hiztegian bertan, adibideen artean, Palioak ertzak urre gingil eta txingolaz ingurutuak ditu(EEsย 1912, Euskal Esnalea aldizkarian); eta Euskaltermen bertan, Arkitektura, Eraikuntza eta Hirigintza erabileremuan, bi fitxa, gingil anitzeko arku (arco polilobulado esateko) eta gingil arku (arco lobulado esateko), hain zuzen eiteari jarraituz emandako izendapena, biei 4. haztapen-marka eman zaielarik. Horrek, nolabait, indartu egin zidan hedapena zilegi izan zitekeelako ustea

Jakitekoa da badela Ingenieros-civiles.es web-orrian, Espainiako Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoaren web orrian, Ingenierรญa Civil para Dummies atalean, artikulu bat โ€œLas Orejetas Peatonalesโ€ izenekoa, non azalpen zabal samarra ematen baita hirigintzako elementu hauei buruz. Hala, hirigintzako elementu hauek “โ€ฆibilgailuen zirkulazioaren arloan erabiltzaile zaurgarri deritzenen segurtasuna sustatzen dute. (…) Aukera ematen dute, bidegurutzeetan, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, azalera zabalago eta aurreratuen bidez, halako moldez non bide-ertzetako aparkalekuetarako zerrendek ez duten eraginik izaten oinezkoen ibilietan. Gainera, estuagotu egiten dituzte oinezkoen pasabideak, eta, hala, kalea zeharkatzeko arriskua gutxitzen. (…) Badituzte hainbat abantaila, hala nola aparkamendua antolatzea (hartara, oinezkoari segurtatzen zaio pasagunea libre geratzen dela), edota ibiltariak igaro behar duen galtzada- tartea laburtzea. (…) oinezkoak ikuspegi hobea izan dezan (…). Gomendatzen diren neurrien artean dira espaloi-gingilak (belarriak?), espaloiak zabalagotzeko tresna gisa. (…) Espaloiak zabalagotuz, beribilak leku urriagoa du, eta, beraz, gidariak abiadura txikiagoan joan behar izaten du.”

Nolabait, hirigintzako elementu hori bada espaloiaren luzakin bat, eta bada, halaber, espaloiaren irtengune biribildu bat, Hiztegi Batuan gingil sarreraren bi adieretan definizioetarako erabiltzen diren berbak erabiliz โ€”irtengune biribildu, deritzo, gainera, hosto gingilariโ€”, nik espaloiaren irtengune erabiltzen delarik ments edireten dudan izenondoa gehituz, eitearen aldetik zehaztatzen duena.

Hemen irudi bat, hitzezko azalpenen lagungarri:

Oinezkoen bidegurutze edo elkargune bat,ย “gingil” (edo “belarri”) erako luzapen batekin

Ingelesez, wikipediako artikuluan, curb extension da artikuluaren izenburuan ematen zaion izendapena (ez dut aurkitu IATEn), eta dio โ€œalso neckdown, kerb extension, bulb-out, bump-out, kerb build-out, elephant ear, curb bulge, burb bulb or blisterโ€ ere deitu ohi zaiola; beraz, nahi beste izendapen, eta irizpide oso askotarikoak erabiliz eratuak. Bulb eta elephant ear eta bulb-out izendapenak aukeren artean aurkitu izanak poz txiki bat eman dit, nire hautabidearen berme. Eta frantsesez, wikipedian, avancรฉe de trottoir da artikuluaren izenburuan darabilten izendapena, eta baliokidetzat ematen dituzte รฉlargissement de trottoirย edoย saillie de trottoirย .

Ene poza goritzen eta ikerketatxo xume bat opatzeko gogoa hazten ari, hara non, tiroa huts egin dudan, ongi destatu arren. Alta, pozgarria, beste alde batetik, ustekabean aurkitu izana badirela ikerketa xeheagoak eta zabalagoak. Hara non baden argitalpen bat, sarean denon eskura (eskertu beharreko gauza), EIMAren katalogoan, Hirietako bideak diseinatzeko gomendioak izenekoa, Harkaitz Diaz Letamendiarena (http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Hirietako_bideak_eraikitzeko_gomendioak.pdf). Zazpi bider aipatzen da belarri terminoa nik hemen darabildan adigai bera izendatzeko, gaia xeheki eta zabalki โ€”adigai hau eta bideak diseinatzean kontuan hartu beharreko beste hainbat eta hainbatโ€” jorratzen duena, eta definitu ere definitzen duena. Hara hemen aipamen bat: “Belarriak jartzea ere oso ohikoa da gure kaleetan. Neurri horrek oinezkoentzako guneak zabaldu egiten ditu, eta bertan autoak aparkatzea eragozten du. Gainera, belarriak daudenean zintarriaren erradioa txikiagoa izaten denez, autoek motelago biratu behar izaten dute. Honako irudi hauetan, autoen mugimenduak mugatzen dituzten aukerak azaltzen dira”.

Edota, argitalpen horretan bertan: “Bidegurutzeetako oztopoak: Ibilgailuen abiadura eta mugimenduak mugatzen dituzte. Hainbat esku-hartze egin daitezke: bidegurutze osoan, plataforma goragunea jarri, espaloiaren kota berean; belarriak eraiki; bestelako zoladura ezarri; biribilguneak egin; irlak edota erdibitzaileak ipini; etab. Irudian, goragunea agertzen da marraztua, eta seinaleztapen horizontalez adierazten dira bidegurutzearen irteera eta sarrerak. Horrelako esku-hartze urbanistikoetan, ohikoa izaten da bidegurutzeetan bestelako zoladura jartzea: hormigoi inprimatua, adibidez.”

Lan hori ikusita, eta nahiz eta ez dudan zeharo aztertu eta irakurri, aintzat hartzekoa derizt egin duten hautua. Beranduegi iritsi naiz, beharbada, gingil proposatzera (ez zen txarra, ingelesen bulb ikusita, eta gingila definitzeko Euskaltzaindiaren Hiztegiak irtengune biribildu eta luzakin hitzak darabiltzala jakinda). Ordea, argudio batzuk eta besteak garaturik, irtengune aukera, bere hutsean, ez zait aski.

Duda dut terminologiaren teorian era honetako ekarpentxoak non kokatzen ote diren.

Nire aldetik, bederen, gonbidapen bat besterik ez dateke, fitxa bat egin dakion โ€”edo gogoetatxo bat opa dakionโ€”, hiztegiren batean, edo Euskaltermen jaso eta itzultzaile eta idazlarion zalantzak urriagotzeko.


[i] PEILLEN, Txomin: Euskaldunen ingurugiroan (espazioa eta denbora), Zer dakit nik, 2001. Zarautz.

Zera ba

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Zera ba: Edward Lear-en limerickak irakurri, eta gustatu. Haren liburu entzutetsuena Non sense liburua izango da noski. Hogeita hamar bat urte edo badira hura imitatuz euskal limerickak asmatzen hasi nintzela. Eta gerora, dexente gerora, ohartu nintzen etxean amak esaten zigun jolas-pieza bat limericka zela. Eta are geroago ezagutu nituen beste aldaera batzuk Goierrin, batik bat Ataunen: โ€œBehin omen zen jaun zahar batโ€, hasten zen gure ama; โ€œBehin omen zen jaun Tortoโ€, entzun nion Ataungo irakasle bati.

Zera ba: belarrian geratu zitzaidala limerickaren erritmo jolastia. Duela urte batzuk berriro egin nion bixita Edward Lear jaunari, eta jatorrizko limerickak euskarara itzultzen hasi nintzen, pixkanaka, lasai-lasai, jolas moduan. Mariasun Landarekin komentatu, eta poza hartu zuen, eta baita gomendatu ere nonsenseko beste klasiko bat: Budin magikoa. Beste jolas bat aurrez aurre: oraingoan prosaz, eta Australiako ingelesean. Urtetan jardun naiz, tartetxoka, biekin. Eta amaitzen ari naizela esango nuke, zatiren bati heltzen diodan bakoitzean esaldiak marruskatzen eta eraberritzen jarduten naiz baina. Limerickekin, jatorrizko errima eta neurria bete nahi nituen, baina segituan konturatu nintzen ingelesez askoz gauza gehiago esan daitezkeela 8 silabatan, hizkuntza batere bortxatu gabe, euskaraz baino. Bi silaba gehiagorekin naturalago joka nezakeen, eta Lear-en 8/7 jokoa 10/8 bihurtu nuen, zortziko handian bezalatsu. Lizentzia hori hartuta, ustez testuak naturalago geratzen dira (esan dezadan: zaizkit, ni baino itzultzaile abilagoren batek agian erraz errendituko luke-eta auzia 8/7 neurrira). Errimari eutsi, edukia eman, formula gisako esaldiak, limericketan oso ohikoak, finkatu, lekuen izenekin egindako errimei irtenbidea eman. Jolas etengabea. Ederki pasatu nuen. Ederki pasatzen ari naiz.

Ba zera. Ideologia kontuak ere tartean agertzen direla. Batzuk hozkia emateko modukoak, gaur egungo testuinguruan behintzat. Atsoak tratatzeko modua, beltzak tratatzeko modua, ezintasun fisikoren bat dutenak tratatzeko modua. Halakoak. Ez naiz, ordea, jo eta kimatzearen aldeko; ez eta ezer gertatuko ez balitz bezala itzultzearen aldeko ere. Zer egingo, eta oin-oharrak ipintzen ari naiz ikuspegi humanotik oso txukunak iruditzen ez zaizkidan limerick-ei. Materiala helduentzat izango balitz, hasieran Learrek berak hala idatzi baitzituen, bere horretan utziko nuke. Helduak gara; bakoitzak badaki bere epaia ematen. Artea kimatzen hasiko bagina, artegintza klasikotik ezer gutxi geratuko litzaiguke. Baina, umeentzat denean, eta une honetan limerickak batik bat umeen alorrera etorri dira, ba bere horretan eman eta ohartxoak egitea agian jarrera pedagogista samarra da, baina besterik gabe zuzenean dauden eran haurrei emateak literatura-komisario politikoen aldetik kondena jasotzea ekarriko luke, eta leku askotarako sarbidea ixtea. Oin-oharretan jarri ohi dut zer garaitan idatzi zen dagokion pieza eta garai hartan hedaturik zegoen pentsamoldea, gaur egungo balioekin kontrajarria. Kontua ez da egilearen ideologia kondenatzea, baizik eta garai bateko ikusmoldeak eta gaurkoak kontrajartzea, haurren irakurketak bideratzen dituztenek eztabaida eta gogoeta pizteko aitzakia izan dezaten.

Zera ba. Kontu eztabaidagarriak direla hauek. Helduentzako literaturan, ez daukat zalantzarik: dagoen moduan itzuli. Haurrentzako, berriz, hobe beharrez hainbeste manipulazio egiten den alor horretan, nolabaiteko konponbide bat izan daiteke oin-oharrena, jatorrizko testuari errespetua gordez. Ez dakit. Zalantzan nago. Epelegia irudituko zaie komisarioei. Alferrikakoa itzultzaile petoei.

Une honetan, egile portugaldar baten gazte-poemekin ari naiz. Oso irudi politak asmatzen ditu, eta gazteen bizipen eta sentsibilitatera hurbiltzen saiatzen da. Arazoa poema pare batekin sortu zait. Genero-topikoz beterik daude. Egileari idatzi diot, konfiantza pixka bat badut-eta berarekin: genero-kritikariengandik egurra jasoko duk; heuk ikusi. Berak erabakiko du bi poema horiek mantendu ala ez.

Zer gauzak egin behar diren itzultzeaz aparte. Zer gauzak egitera behartzen dugun geure burua batzuok. Ez dago erraza neurriari eusten. Beharbada hotz eta motz jokatzea da itzultzaile petoaren eginbeharra; ez dira beraren ardura aipatu ditudan kontuak. Baina ni ez izan itzultzaile petoa; maisu eta irakasle eta halako okerkeriak irteten bidera. Itzultzea eta itzultzailearen zirkunstantziak: neutro nahi, baina ezin. Edo ez nahi.

Itzultzaile neurotikoak

Koldo Biguri Otxoa de Eribe

Boomer belaunaldiko euskal itzultzaileok duela 40 urte lanean hasi ginenetik hona, hiru gertakari iraultzaile gertatu dira langintza honetan: lanbidea unibertsitate-ikasketen mailara iritsi izana batetik, lanbidearen feminizazioa bestetik, eta, azken urteotatik aurrera, haren automatizazio gero eta handiagoa.

Itzulpen eta Interpretazio Lizentziatura euskaraz egin ahal izateko, ordea, XXI. mendera arte itxaron behar izan genuen, eta, ordura arteko 20 urteko epe horretan itzultzaile-lanbidea hartu zutenak onenean Euskal Filologia ikasitakoak izango ziren, eta bestelako ikasketak zeuzkatenak ere asko izango ziren eta itzultzaileak behar zituzten erakundeek ezin zuten unibertsitate-maila exijitu lanpostuak betetzeko; ondorioz, langileek zein maila eduki behar zuten ere ez zuten oso garbi, eta desberdintasun handiak egon ziren garai batean, langileen maila profesionalean, egin beharrekoetan (asko eta asko itzultzaile lanak eta euskara sustatzeko jarduerak egin behar izaten zituzten beren lanpostuetan, udal batzuetan behintzat) eta, jakina, baita soldatan ere. EIZIEri ere zor zaio, neurri batean, gerora etorri zen lanpostuen homogeneizazio profesionala; bai eta, jakina, azkenik EHUn itzulpengintza lizentziatura ematen hasi zen arte, hori ere EIZIEko hainbat kideren ahaleginari esker. Aldiz, langintza honetan XXI. mendean langintzan hasitako gehienak lizentziatura edo gradua ikasitakoak dira, eta unibertsitate-mailako prestakuntza edukita, espero izatekoa zen lanbideak prestigio soziala eta maila profesional handiagoa lortuko zituela, eta, nire ustez, neurri handi samarrean lortu ditu.

Itzulpengintzaren feminizazioari bigarren fenomeno deitu diot hasierako paragrafoan, baina aurrekoa baino lehenago hasi zen; ezingo nuke esan zehazki noiz, baina, adibidez, joan den mendeko 80ko hamarkadaren erdian Euskal Filologia ikasitako itzultzaileen lehen “belaunaldi” horretan โ€”eta are neurri handiagoan lehenago lanean hasitakoen arteanโ€”, gizonezkoak ziren nagusi, eta emakumezkoak % 25 ingururaino edo iritsiko ziren akaso. Aldiz, XXI. mendean igaro ditugun urteetan, Itzulpen eta Interpretazioko lizentziatura eta graduan izan ditudan ikasleetatik ozta-ozta % 5eraino iritsiko dira izan ditudan gizonezko ikasleak.

Itzulpengintzaren feminizazio prozesu hau oso orokorra da gure herritik kanpo ere, eta, gainera, urteak joan eta urteak etorri, gero eta indartsuagoa dirudi. Eskura dauden datu batzuk ematearren, duela 25 urte inguru, ACE traductores elkarteak 1997an bere inkestetan oinarrituta argitaratutako Libro Blanco de la traducciรณn en Espaรฑa azterlanaren arabera, gizonezko itzultzaileak % 58,5 ziren, eta emakumezkoak % 41,5. Aldiz, 2010ean, ACE elkarteak berak plazaratutako Libro Blanco de la traducciรณn editorial en Espaรฑa liburuan, gaina hartua zuten emakumeek % 54,1ekin, eta proportzioa are handiagoa zen belaunaldi gazteagoen kasuan.

Feminizazio prozesu hori, lehenago esan bezala, lehenago hasia zen Europako beste herrialde askotan, are indar handiagoz gainera, eta gaur egun emakumezkoen nagusitasuna ia erabatekoa da. Frantzian, adibidez, 2020an ATLF (Association Franรงaise des Traducteurs Littรฉraires de France) elkarteak plazaratutako La situation socio-รฉconomique des traducteurs littรฉraires delako lanaren arabera, gizonezko itzultzaileak (literatura alorrekoak soilik) % 20,95 dira eta adin nagusien artean daude gehienbat. Italiako datuak askoz muturrekoagoak dira: Associazione Italiana Traduttori e Interpreti elkarteak 2018an argitara emandako Indagine sul mercato dei Traduttori e degli Interpreti delako ikerketan, gizonezko itzultzaile-interpreteak % 14,05era baino ez dira iristen. Gure artera etorriz, euskarazko itzultzaileen lan-egoerari buruzko ikerketarik ez dugu, oker ez banago, baina, gutxienez, badakigu EIZIE elkartean ere emakumezkoak gehiago direla gizonezkoak baino: 204 eta 159, hurrenez hurren.

Beldur izatekoa da, itzultzaile lanbidean unibertsitate-ikasketak orokortu diren arren, haren feminizazioaz (ere) baliatu dela “merkatua” deitzen dugun hori lanbidearen baldintzak okertzeko eta haren prestigioa gutxitzeko. Itzulpena, eta oro har hizkuntzari edo hizkuntzei lotutako ikasketa, lanbide (irakasletza, adibidez) eta jarduerak (irakurketa eta literatura, eta, itxura denez, baita bertsolaritza ere) gero eta feminizatuagoak daude, ez ordea emakumeek parekidetasuna lortu dutelako, baizik eta gizonezkoek desertatu egin dutelako. Eta hori guztiz kezkagarria iruditzen zait. Eta are kezkagarriagoa iruditzen zait euskara bera ere gizonezkoen desertzioa jasaten ari dela iruditzen zaidalako, euskara ere feminizatzen ari dela, alegia: ez dakit zuei ere gertatzen zaizuen zuen inguruan, baina nik ezagutzen ditudan euskara-ikasle, mintzataldeetako kide eta euskal kulturarekiko interesa erakusten duten gehienak emakumezkoak dira.

Feminizazioak, dudarik gabe, onurarik ere ekarriko dio gure hizkuntzari, baina esango nuke euskararentzat ere ezinbestekoa dela gizonezkoen konpromisoa berreskuratzea, eta horrek esan nahi du parekidetasuna bilatzeko ahaleginak egin beharko ditugula, baina, kasu honetan, gizonezkoei begiratuz. Ez dakit nola, noski; baina, Unibertsitate-mundura itzuliz, neskak zientzietako ikasketak egitera animatzeko kanpainak egiten diren (eta egin behar diren) bezala, mutilak letretara itzultzeko kanpainak ere egin beharko dira, letretako ikasketak berriro prestigiatuz eta balioetsiz (eta, bide batez, euskara bera ere lan-iturri interesgarri bezala aurkeztuz).

Zeren eta orain arte esan dudana oso loturik baitago goian aipatu dudan hirugarren fenomenoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriekin. Alegia, itzulpen automatikoek, itzultzaile neuronalek eta adimen artifizialak erabat aldatuko dute orain itzulpengintzan hasitako lankideek datozen urteetan ezagutuko duten lanbidea. Gero eta gehiago, makinek egingo dituzte itzulpenak, produktibitateak egundoko jauzia emango du horrekin, eta haragizko itzultzaileek preedizio eta postedizio lanak egingo dituzte batez ere; garai batean esaten bazen itzultzaile batek batez beste 8 orri itzul zitzakeela egunean behar bezalako kalitatearekin, makinekin hainbat aldiz biderkatuko da hori. Eta lan-baldintzak txartuko dira, mekanizazioak beti merketu egiten duelako produktua; baina okerrena izango da automatizazioak are gehiago hondatuko duela lanbidearen prestigioa, eta, horrekin batera, itzulpen-ikasketa unibertsitarioak egiteko interesa ere kolokan jar daiteke (zertarako galdu bizitzako lau urte makina batek txukun-edo egin dezakeen zerbait egiten ikasteko?).

“Prestigioa hondatuko duela” esan dut lehenago, baina hori jada ari da gertatzen. Italiako itzultzaileen egoerari buruzko informazio bila “Situazione dei traduttori in Italia” gugleatu dudanean, honako esaldiak topatu ditut lehendabiziko emaitzen artean:

Soli, sfruttati e malpagati: i traduttori sono in via d’estinzione.

– Interpreti e traduttori: i nuovi “schiavi” della giustizia italiana.

Cercasi traduttori non qualificati. Se hai studiato, peggio per te.

Panorama hori aldatzea lortzen ez badugu, itzultzaile neuronalak eta, batez ere, itzultzaile neurotikoak edukiko ditugu. Onenean.

Hiztegiek esaten eta iradokitzen dutenaz, edo zein zaila den hiztegi bat egitea

Elixabete Perez Gaztelu

Ikasturtez ikasturte, kokatzearren, irakasleak jakin nahi izaten du batxilergotik unibertsitatera iritsi berri zaizkion ikasleek zein ohitura barneratuak dakartzaten lexikografia-gosea asetzeko. Eta, besteak beste, galdetzen die hiztegiak (horrela, zehaztasun-xehetasunik eman gabe) zertarako erabiltzen dituzten, zein hiztegi eta zertarako.

Hitz baten esanahia jakin nahi dutenean hizkuntza arteko hiztegi(eta)ra jotzen dutela erantzun diote ikasle gehienek; euskara-gaztelania (eta gaztelania-euskara) hiztegi(eta)ra. Ikasturtetik ikasturtera, ikasleen artean (bakarrik?) gero eta zabalduagoa bide dagoen Gooog… translatera jotzea hemen xuxurlatu besterik ez egiteko eskatu du irakasleak eta ozenago esateko ikasleei erantzuna gehixeago osatzeko berriz galdetzen dienean, Elhuyar eta Labayru (Bilbo inguruko ikasleek) aipatzen dituztela, beste batzuen artean. Sinonimoen hiztegiek ere izaten omen dute lekua erantzunetan, Adorez, Uzeiโ€ฆ Hiztegi entziklopedikoak ere, gutxixeago, ahotan hartzen omen dituzte. Hitza nola idatzi behar den jakiteko ere jotzen omen dute hiztegira, Euskaltzaindiaren hiztegira. Alegiaโ€ฆ hitzen esanahien berri jakiteko (erabilera arrunteko) hiztegi elebakarretara gutxitan jotzen omen dute ikasleek. Eta hortxe hasten daโ€ฆ

โ€ฆ irakaslea azaltzen hiztegi guztiak ez direla gisa berekoak. Eta gomendatzen die beste hamaika egoeratan bezala, pentsatu beharko luketela non bilatu informazioa, behar dutenaren arabera; gainera, galdera ongi bideratuz gero, hiztegi mota egokienean galdetuz gero, erantzun zuzenagoa, argiagoa, hornituagoa jasoko luketela.

Badirela ยซhizkuntza arteko hiztegiakยป, hitz batek beste hizkuntza batean d(it)uen ordezkoa(k) ematen d(it)u(z)tenak, baina konturatu behar dutela hitzaren esanahia argitzeko, bigarren hizkuntza horren ezaupidea behar dutela, eta, nolanahi dela ere, hiztegiok ez dutela azalpen-definiziorik berariaz ematen. Sinonimoen hiztegiak adi irakurri eta interpretatu behar direla ere esaten die, ez dela komeni sinonimo itxurako guztiak zeinahi testuingurutan erabiltzea. Ez dela komeni, adibidez, zeinahi komunikazio-egoeratan eta edonorekin kaixo, agur, epa, hepa, eup, aupa hi (azken hau guk etsipenez hemen sartua[1]) agur-hitzak erabiltzen hastea elkarrizketa bat, agurtzen ari den beste pertsona horrekin duen (edo ez duen) harreman mota batere kontuan izan gabe, hasiera horrek baldintzatzen baitu ondoren datorrena. Hitz guztien argibideak ezin dituztela hiztegi bakar eta berean topatu ere esaten die; nekez bila dezaketela Machu Picchu non dagoen, kontsultatzen ari diren hiztegiek informazio โ€œentziklopedikorikโ€ eskaintzen ez badute. Ezta โ€œarnas sindrome akutu larriaren koronabirus 2โ€ zer den ere, hiztegi terminologikoa ez badaโ€ฆ

Eta esaten die Euskaltzaindiaren hiztegia euskara estandar zaindu eta idatziaren hiztegi normatiboa dela, bai, baina hitzak nola idatzi behar diren ez ezik, zer esan nahi duten ere jasotzen duela. Ez diela hiztegi horrek Machu Picchu non dagoen argituko; bestelako informazioa ematen diela. Eta, gainera, zuzenean adieraziari eta zuzenean esan gabeari eta adibideei eta oharrei ere erreparatu behar dietela, hiztegi(et)an dagoen (eta ez dagoen) guztia iradokitzailea (arau-emailea?) baita. Ikusiko dutela, esate baterako, nagusi hiztegi-sarrerako adibideei ongi, xehe erreparatzen badiete, euskara batua oso garrantzitsua bada ere (Euskaltzaindiarentzat, pentsa!), letra xehez idatzi dutela euskaltzainek adibideetan, eta, hortaz, horrelaxe idatzi beharko luketela ikasleek ere beren lan akademikoetan, adibide honek garbi erakusten duen bezala: ยซEuskaltzaindiaren egiteko nagusia euskararen batasuna daยป. Oharrei begiratzea ere garrantzitsua dela esan die, euskara estandar idatzi zainduan zer ez den idatzi behar ere jakin behar dutela. Adibidez, biztanlego hitza ez dutela zertan erabili (ez dutela erabili behar?), Euskaltzaindiaren hiztegiak esanahirik alboratu ez eta ohar hau besterik ez baitio alboratu:

[Oharra: Euskaltzaindiak, biztanlego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biztanleria].

Hitz gutxitan esateko, hiztegigileek berariaz adierazten dutena, adierazten ez dutena, eta zeharka, lerro artean (Cassany, 2006) iradokia ulertzen ikasteko aholkatuko die irakasleak ikasleei.

Eta irakasleak azalduko die ikasleek aipatu ez duten, eta Googโ€ฆ-ek ere emango ez dien informazio beste era batekoa ere eskura dezaketela beste hiztegi batean, batxilergoan horren aditzea izan ez duten Orotariko Euskal Hiztegian. Topatuko dituztela gazteek ezagutzen ez dituzten hitzak (eta esamoldeak); entzun-irakurrita ulertu bai, baina erabiltzen ez dituztenak; beste hiztegi batzuetan topatzen ez dituztenak; eta baita ulertu eta erabiltzen duten makina bat ere, beti ere hiztegigileek hiztegia egiteko hautatuko iturrietan badago dena dela hitza. Gerta daitekeela, alegia, hitzen, esaeraren bat ahoz bakarrik erabilia izateagatik, inork idatzi ez duelako, edo idatzi bazuten ere, OEHren iturri izateko hautatu ez zutelako, hiztegi horretan jasoa ez egotea. Eta egoera aprobetxatzen du irakasleak bidenabar esateko hitzei izaera ez dietela argitaratutako โ€œhiztegiekโ€ bakarrik aitortzen. Eta, gaira itzulita, gainera, (arrunt pozik) esaten die OEH Interneten kontsultagai dagoenez geroztik, euskal hitzen erdal itzulpenak ez ezik, zeharka ere galde dakiokeela hiztegiari (โ€œdefinizioakโ€ delako zulotxoan klikatuta), eta erdal hitzen euskal itzulpenak ere bila ditzaketela. Konparazio baterako, euskal itzultzaileen Itzul posta zerrendan lehengo batean norbaitek euskaraz behar zuen โ€œde pasoโ€-ren itzulpena bila dezaketela eta, demagun, igaroan hautatu, komeni bazaie, itzulpenerako.

Eta irakasleak esan ere egingo die hiztegiak paperean eta/edo Interneten plazaratzen dituzten lexikografoek bezala, denok dugula geure burmuinean hiztegia, eta pertsona batzuek, hiztun komunitatean itzala duten adituek, antolatzen eta plazaratzen dituztela hiztegiak, horretarako, beste inoren testuak (ahozkoak eta batik bat idatziak) hustu eta lexikografiaren sistemaren araberako hiztegi itxura emanez edo, mukuru nahiz aldizka, arrazoi batengatik nahiz besterengatik, hiztegigileek hitzak asmatuz.

Eta esango die, adibide moduan, Orotariko Euskal Hiztegiak orgasmo hitzaren arrastorik ez duela, hiztegia egiteko erabilitako corpusean horren lekuko idatzirik izango ez zen eta. Eta beste euskal hiztegi bateko orgasmo hitzaren sarrerak (adibiderik gabe) honelako azalpena duela: ยซSexu-atseginaren bururatze unea, gizonagan hazi isurtzeaz bat gertatzen denaยป. Eta hor bukatzen dela hitzaren definizio-azalpena. Etaโ€ฆ Eta hori guztia (eta gehiago ere) adierazita ere, ez da irakaslea arras lasai geratu. Ez dauka batere garbi(!) hemendik aurrera ikasleek nora joko duten beren jakin-min lexikografikoak asetzera.


[1] Aukera badugu, hemengo beste sarreraren batean helduko diogu โ€œAupa, hiโ€ izeneko sindromeari.

Guk bezain gaizki itzultzen du

Gotzon Egia Goienetxea

(Hausnarketa puntu batzuk, adimen artifizialaren laguntzaz landutako itzulpenei buruz)

Makina bidezko itzulpenak

Gizakiok pentsatzeko erabiltzen dugun prozesamendu neuronala simulatzeko gaitasuna eduki arte, ordenagailuek oso itzulpen kaskarrak egiten zituzten. Orain, 2017az geroztik, ez daiteke halakorik esan: adimen artifizialean oinarritutako tresna neuronalek itzulpen egoki samarrak โ€”batzuetan, oso egokiak!โ€” sortzen dituzte, eta, okerrenean ere, kentzen diote itzultzaileari testu zati gehienak letraz letra idazteko lan gris eta astun hori.

Ausartuko naiz esatera: joan den mendearen azken hamarkadan, ordenagailuaz lan egiten ez zuen itzultzailea desagertzera kondenatuta zegoen bezala, XXI. mendean, tresna neuronal baten laguntzarik gabe nekez kudeatu eta bideratu daiteke itzulpengintza.

Itzultzailearen zeregina

Hori argi samar egon daitekeen arren, ez dut hain argi ikusten adimen artifizialak giza itzultzailea gero eta gehiago baztertu eta, finean, ordezteko kemena bereganatu dezakeenik. Itzultzailearen zeregina errotik aldatzen ari da โ€”berehala joango naiz gai horretaraโ€”, ez dago zalantzarik, baina ez zait iruditzen itzultzailearen funtzio aldaketak inor ezustean harrapatuko zuenik, azken 50 urtetan etengabeko bestelakotze batean murgilduta bizi baita itzultzailea, besteak beste โ€”eta batez ereโ€”, teknologia aurrerabidearen eraginez. Nola esan, lanbideen artean gutxi izango dira, itzultzailea bezala, belaunaldi bakar baten lan bizialdian eskuzko idazketa > idazmakina mekanikoa > idazmakina elektrikoa > idazmakina elektronikoa > ordenagailua > ordenagailuz lagundutako itzulpena > itzulpen neuronala ibilbidearen mugarri โ€”mugarri baino gehiago, arrakala!โ€” bakoitzak ezarritako aldakuntza sakonetara egokitu behar izan duena.

Erne begiztara!

Esan dut: giza pentsamenduaren aztarnari jarraitzeko gaitasuna irabazi dutenean soilik, ez lehenago, ahal izan dituzte makinek itzulpen aratz eta txukunak egin.

Gizakien funtzionamendu neuronala antzeratzeko gaitasun hutsak, baina, ez die itzultzen erakutsi makinei. Izan ere, gugan bezala, makinetan ere hizkuntzak jakitea baldintza da, baina ez da aski itzulpenak egin ahal izateko: testuetatik ikasten dute makinek, testu masa erraldoiak behar dituzte. Aurrez A>B hizkuntzen norabidean itzulitako testu multzo zenbat eta handiagoak eman makinari, orduan eta hobeki ikasiko du norabide horretan itzulpen egokiak egiten.

Itzulpengintza neuronalaren hastapenetan, giza itzultzaileok aurrez egindako itzulpenak โ€”ez bakarrik, baina batez ereโ€” erabili ziren makinak entrenatzeko: aldizkari ofizialak, ETB1en eta ETB2ren albistegi paraleloak, eskumen librean zeuden itzulpen memoriak eta gisakoak.

Itzultzaile neuronalak hedatzen eta erabiltzen hasi zirenetik, gutxi gorabehera 2017az geroztik, testu masa handiak, oso handiak, itzuli dira ES>EU norabidean. Honez gero, beraz, pentsatzeko da egun makina neuronalen entrenamendua hobetzeko erabiltzen ari diren testu asko, gehienak ez badira, makina neuronal batek egindako itzulpen batean oinarrituta sortu izan direla. Joera hori, gainera, hasi besterik ez da egin, eta hemendik aurrera areagotu besterik ez daiteke egin, probabilitatez, itzulpen gero eta gutxiago izango baitira giza itzultzaile batek hutsetik sortutako testu batean oinarri hartutakoak.

Begien bistako arrisku bat dugu, beraz, erne ez bagaude makinak etengabe erreproduzitzen dituen hutsegite edo akatsak zuzentzeko: edo giza itzultzaileak ixten die bidea, edo makinak betikotuko ditu. Pentsa, gaurdaino itzultzaileak hizkuntzaren gainean ukan duen erantzukizuna handia izan bada, hemendik aurrera zenbaterainokoa izan daitekeen beraren funtzio kualitatiboa.

Wikipediaren adibidea

Itzulpen neuronalak errotiko aldaketa eragin dio euskal Wikipediari: editore kopuru txiki batek askoz ere ekoizpen bizkorragoa egin dezake gaur egun, makina bidez egindako itzulpenetan oinarrituta. Wikimedia Foundationek eta Elhuyar Fundazioak 2021eko urte amaieran izenpetu zuten hitzarmenari esker, ELIA izeneko itzulpen tresna neuronala integratuta dago editoreen tresnatan. Hala, artikulu bat sortu edo hobetzeko lanak askoz ere aiseago egiten ahal dira, beste hizkuntzetako artikuluetatik testuak euskaratuta.

Erne egotera behartuta dago editorea, nire ustez, makina maiz tronpatzen baita. Berriro esango dut: aurrerapen ikaragarria da, puntu zehatz batuetan makinak beti ongi egiten baitu. Esate baterako, izen propioak, leku izenak, mendeak, urteak eta datak, kopuruak eta gisakoak beti ongi ematen dituenez, ez dago arriskurik lapsus calami โ€”edo, hobeki esanda, lapsus clavisโ€” bat gertatzeko; pentsa, zenbateko aurrerapausoa den hori, entziklopedia batean. Era berean, esaldi deklaratibo gehienak โ€”halakoak, pentsa daitekeen bezala, erruz dira testu entziklopedikoetanโ€” ongi ematen ditu makinak, oro har.

Alabaina, entziklopedia batek bere-berea duen definizioaren eremuan, itzultzaile neuronalak akats sistematiko batzuk egiten ditu. Hutsegite horietako hiru dira, nire ustez, gaitzenak:

Nahasterik egon ez dadin, azaltzen ditudan adibide guztiak ELIA itzultzaile neuronalaren bidez euskaratuak dira, berariaz artikulu hau idazteko, eta inolako edizio lanik egin gabe; horrek ez du esan nahi, noski, itzulpen horiek Wikipediako artikuluetan horrela argitaratuta daudenik.

Aditzaren atzerakarga

Bistan denez, Wikipediaren artikulu guztiak definizio batekin hasten dira. Halakoetan, azaldu nahi den izaki edo gauzaren ezaugarriak guztiz era sinple eta laburrean ematea zaila izaten denez askotan, definizioa pixka bat luzatu beste biderik ez dago. Gure inguruko erdarek erlatibozko menderakuntza erabiltzen duten bezala, euskaraz beste molde batzuetara jo behar da: banaturik eman daiteke deskribapena, funtsaren aditz nagusia (gehienetan, aurkezpenezko da/izan zen soila) ahal bezain laster ipinita, eta komunztadura hutsezkoak, berriz, -a gehituak adibidez, ยซAfrikako zuhaixka bat da, lore gorrikoa, bizkor-bizkor hazten denaยป edo ยซlapurtar idazle bat izan zen, bereziki antzerkia landu zuenaยป, posposiozko erlatibo mugatuaz.

ELIA itzultzaile neuronalak, oraingoz, ez daki hori egiten, baizik, ahal duen guztietan, aditza esaldiaren azken burura eramaten du. Adibide batzuk:

ES – Un destornillador (atornillador o desatornillador) es una herramienta que se utiliza para apretar y aflojar tornillos y otros elementos de mรกquinas que requieren poca fuerza de apriete y que generalmente son de diรกmetro pequeรฑo.EU – Bihurkina (bihurkina edo bihurkina) torlojuak eta estutze-indar gutxi behar duten eta, oro har, diametro txikikoak diren beste makinetako elementuak estutzeko eta askatzeko erabiltzen den tresna da.
EN – Drills are commonly used in woodworking, metalworking, construction, machine tool fabrication, construction and utility projectsEU – Zulagailuak, oro har, arotz-lanetan, metalurgian, eraikuntzan, makina-erreminten fabrikazioan, eraikuntzan eta proiektu erabilgarrietan erabiltzen dira.
EN – Fire making, fire lighting or fire craft is the process of artificially starting a fire.EU – Suteak, suteetako argiak edo su-nabea egitea sutea artifizialki hasteko prozesua da.
FR – Un cercle goudronnรฉ รฉtait un combustible composรฉ de vieilles mรจches ou de cordages usรฉs qui รฉtaient trempรฉs dans du goudron, puis pliรฉs avant d’รชtre enroulรฉs pour former un cercle.EU – Asfaltozko zirkulua metxa zaharrez edo erabilitako lokarriz osatutako erregaia zen, mundrunean murgiltzen ziren eta gero tolestu egiten ziren biribilkatu aurretik, zirkulu bat osatzeko.

Definizio konplexuetan, aditza esaldiaren amaierara eramateko ahalegina hainbesterako da, ezen adibide honetan galdu egiten baitzaio bidean:

CA – La Segona Repรบblica espanyola fou el rรจgim polรญtic democrร tic que va existir a Espanya entre el 14 d’abril de 1931 (data de la proclamaciรณ de la Repรบblica, en substituciรณ de la monarquia d’Alfons XIII i el sistema de la Restauraciรณ) i l’1 d’abril de 1939 (final de la Guerra Civil espanyola i que va donar pas a la dictadura colpista del general Franco).EU – Espainiako Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14tik (Alfontso XIII.aren monarkiaren eta Berrezarkuntzaren ordez Errepublika aldarrikatu zen eguna) 1939ko apirilaren 1era (Espainiako Gerra Zibilaren amaiera eta Franco jeneralaren golpa-diktadura) bitartean Espainian izan zen erregimen politiko demokratikoa.

Bat > -a

Juan Garziak aspaldi idatzi zuen ยซbat erabili baino nahiago dugu hilยป hura iltzaturik dauka ELIA itzultzaile neuronalak. Jakina, definizio gehienetan dago bat indeterminaziozkoa. ELIAk determinatuta ematen du ia beti:

CA – Un fogรณ portร til รฉs un fogรณ utilitzat per cuinar o escalfar aliments o lรญquids a l’aire lliure.EU – Sukalde eramangarria janaria edo likidoak aire zabalean prestatzeko edo berotzeko erabiltzen den sutegia da.
ES – Anna Bessonova (Kiev, Ucrania; 29 de julio de 1984) es una ex gimnasta rรญtmica ucraniana.EU – Anna Bessonova (Kiev, Ukraina; 1984ko uztailaren 29a) Ukrainako gimnasta erritmiko ohia da.
EN – New Orleans is a consolidated city-parish located along the Mississippi River in the southeastern region of the U.S. state of Louisiana.EU – New Orleans hiri-parrokia finkatua da, Mississippi ibaian zehar kokatua, Luisiana estatuaren hego-ekialdean.
FR – La pression est une grandeur physique qui traduit les รฉchanges de quantitรฉ de mouvement dans un systรจme thermodynamique, et notamment au sein d’un solide ou d’un fluide.EU – Presioa handitasun fisikoa da, eta higidura kantitatearen trukea sistema termodinamiko bihurtzen du, batez ere solido edo fluido batean.

Gainera, bat > -a mekanismoa, askotan, aditzaren atzerakargarekin batera konbinatzen da, emaitza ezin bihurriagoak sortzeko, aurreko ataleko adibide batzuetan ikusten den bezala. Berriro ere, esango nuke Wikipediaren definizioetarako, bat indeterminaziozkoa zedarri sendo bat dela: deskribapena banatzeko aurkezle izan daiteke, ezaugarri osagarriak erlatibozko -a gehituak bihurtuta, atzetik: ยซAfrikako zuhaixka bat da, lore gorrikoa, bizkor-bizkor hazten denaยป edo ยซlapurtar idazle bat izan zen, bereziki antzerkia landu zuenaยป.

Zenbait > hainbat

Hainbat ez dira batzuk, idatzi zuen Alfontso Mujikak foro honetan bertan, orain dela zortzi bat urte, zentzuz beteriko artikulu batean. ELIAk ez daki halakorik, modu sistematikoan bihurtzen baititu hainbat erdaretako zenbatzaile zehaztugabe gehienak:

FR – Certains d’entre eux ont ensuite รฉtรฉ absorbรฉs par l’Empire ottoman, tandis que d’autres bรฉnรฉficiรจrent de divers types d’autonomie au cours des siรจcles.EU – Horietako batzuk gero Otomandar Inperioak xurgatu zituen, eta beste batzuk, berriz, hainbat autonomia-motaz baliatu ziren mendeetan zehar.
EN – People trying to escape the big cities carried their antisemitic values with them, spread the ideas throughout Russia, and caused more pogroms in different regions of Russia.EU – Hiri handietatik ihes egiten saiatzen ziren pertsonek beren balio antisemituak eramaten zituzten, ideiak Errusia osora zabaltzen zituzten, eta pogromo gehiago sortzen zituzten Errusiako hainbat eskualdetan.
ES – Diferentes mรกquinas de construcciรณn: de izquierda a derecha: un buldรณcer, excavadoras, retroexcavadoras, cargadores frontales.EU – Hainbat eraikuntza makina: ezkerretik eskuinera: buldaltzer bat, hondeamakinak, atzerakako hondeamakinak, aurreko kargagailuak.
CA – Diferents elements, com les terres rares, han comenรงat a augmentar la seva demanda com a resultat de les noves tecnologies que sโ€™estan desenvolupant actualment.EU – Hainbat elementu, hala nola lur arraroak, eskaria handitzen hasi dira gaur egun garatzen ari diren teknologia berrien ondorioz.

Adibide honetan, itxura du ELIAk urrats bat egiten duela aurrera, interpretatuz asko direla, erdarako zenbatzaile zehaztugabeak aipatu nahi dituenak:

CA – Les pedreres entren dins d’un subtipus de mina a cel obert, obtenint principalment ร rids de diversos tipus.EU – Harrobiak aire zabaleko meatze-azpimota batean sartzen dira, eta mota askotako agregakinak lortzen dituzte, batez ere.

Itzultzailearen zeregin erabakigarria

Hiru kasu besterik ez dira, testuinguru mugatu batekoak, baina uste dut aski adierazgarriak direla, ongi ulertzeko zein erabakigarri izango den itzultzaile erneen funtzioa itzultzaile neuronalaren garaian; funtzio kapital bat, adimen artifizialaren bidez itzultzen duten makinek hobeki ikas dezaten etorkizunean.

Gehiegi zabal ez dadin

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

Etxean Euskadi irratia piztua dugula gosaltzen dugu maiz. Orain hilabete gutxi, greba euskara batuan huelga esan behar ote zen galdetu zidan alabak, esatariak huelga gora eta huelga behera ari baitziren etengabe lanuzte bat zela-eta. Ezetz esan nion, eta Irene Arraratsi aspaldian Twitterren irakurri nion esaldi batez gogoratu nintzen: ยซOrain erabaki beharko balitz, ‘huelga’ nagusituko litzateke, eta ez ‘greba’. Nekatu gara estandar nazionala egiteazยป.

Eskupekoen gaia bolo-bolo dabil hedabideetan, txartelaren bidezko ordainketak nagusitu ahala, behera egin baitute. Berrian artikulu hagitz interesgarri bat argitaratu dute gaiaz, gustura irakurri dut, baina harrigarria iruditu zait eskupeko hitza behin ere ez agertzea testuan. Eskupeko erabiltzea garbizalekeriatzat joko ote da?, pentsatu dut… Nork esan zuen harako hura, ยซez dakit gaztelania nahikorik zure euskara ulertzekoยป?

Beran, Lesakan eta Aranon uholdeak izan ziren maiatzaren hondarrean. Irratian bitan aditu genuen uholdeak gertatuak zirela Euskal Herriko ekialdean. Alaba barrez hasi zen: ยซAmaaaa!, berriz esan dute Bera eta Lesaka Euskal Herriko ekialdean daudela, kar-kar-kar!!!ยป. Badaezpada, sakelakoa hartu nuen โ€“badaezpada eta itxaropenez-, baina Zuberoan eta Erronkarin arazorik ez, eta gogora etorri zitzaidan aita zenak astakiloen moduan jolasten hasten ginenean maiz esaten zigula: ยซbarrez eta barrez, eta azkenean negarrezยป.

Ziburuko Euskal Disko eta Liburu Azoka izan da asteburuan. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kideak esan du azoka ‘zubi’ bat dela irudika daitekeela, Euskal Herria bitan banatzen duen Bidasoa ibaia gehiegi zabal ez dadin balio duena. Ez da erronka makala, pentsatu dut, zubi ideologiko, lexiko eta kultural aunitz behar baititugu ibai dagoeneko zabal hori gehiegi zabal ez dadin.

Basora polisemiatan eta ziza zaporeko berba-konbinaziotan

Oskar Arana Ibabe

Pandemia-garaian ikasirik hurbileko bide aspaldian ibili gabeak berribiltzen, basora abiatu gara hiru lagun. Giroa heze goizean, gaueko euriagatik, eta zerua artean estalita, alai goaz aldapan gora. Aise iritsi gara Murugainera[1], bidean hamaika hutsalkeria aipatuz, berriketa arin eta lokabean, eta, gero, Murugainetik beherantz jo dugu, ezkerreko hegaletik, Untzilla auzoraino, artadi batean zehar lehenik, pinudi batean zehar gero, harik eta, lehenengo baserria igaro, eta San Adrian zelairako basabidean barneratu garen arte. Bide horri ekin berritan, baserri baten atzeko aldetik igarotzean, Iรฑakik egur multzo bat seinalatu du, atzeko horma ondoan: “Egurra zatituta eta piloan, tolestu barik” esan du. “Tolestu barik?”, atera zait harrituta. “Tolestu” esan duk?โ€ Eta, bai, hala esan omen du. Berehala galdetu diot zer esan nahi izan duen, ez da-eta lehenengo aldia Iรฑakiri edo haren anaia Anjeli nik ezagutzen ez dudan adieraren bat edo berbaren bat aditzen diedana. Eta, bai, nik antzeman legez, esan du egur zatiak bata bestearen gainean antolatuta eta txukun jartzeaz ari dela. Berrogeita hamalau urte betetzear eta lehenengo aldia izan da, nik gogoan dudala, hitz hori adiera horrekin erabilia aditu dudana. Ez dago nik une horretara arte ezagutzen nion adieratik guztiz urrun, egia da, baina lehenengo aldia da horrela erabilita aditzen dudana โ€”basora zizatan egiteko asmorik gabe atera eta adiera polisemiko hori kausiturikโ€”. Gogoan hartu dut, etxera iritsitakoan amari galdetzeko, ea ezagutzen duen adiera hori, eta Euskaltzaindiaren Hiztegian ere begiratzeko, ea jasota dagoen. Eta, bai, amak ezagutzen du (baina gure etxean ez da erabili izan, ez nik gogoan dudala, eta beste hitzen bat erabiliko zen, hartara, horren ordez… ordenatu, gehienbat, eta txukundu, guk ikastolatik etxera ekarrita, geroago), eta ea zer adieratan galdetu diot, eta “mahai-tresnak tiraderan sartzeko orduan tolestuta sartzea”, aipatu du. Eta ni ezin harriduratik atera, burdinazko mahai-tresnak ere “tolestu” daitezkeelako, ordura arte oihalak eta jantziak bezala. Eta, Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratuta, hor ageri da, hirugarren adieran. Ondo datorke hona kopiatzea sarrera, eta, ikasi berri dudan horretaz gain, beste biak ere gogoratzea. Biziki gogoko dut hori, gure hitzen adiera guzti-guztiak baliatzea, zukutzea gure berbak, eta, nostalgiarako joera izanik ยญยญยญยญยญโ€”nahiz eta ez Proustek adina; gaur irakurri dut, Vilaweb egunkariko artikulu guztiz gozo batean: bizitzako atzenengo urteetan kafesnea eta madalenak eta croissantak besterik ez zuen jaten; morroi apetatsua, inondik ere: https://www.vilaweb.cat/noticies/a-la-recerca-dun-dinar-amb-marcel-proust-a-argentona/โ€”, ahanzturatik edo galtzetik salbatzea haiek, niretzat, eta nik bezala orain artean ezagutu ez eta bizialdi berri bat eman nahi lieketenentzat:

tolestu, toles/tolestu, tolesten

1 du ad. Gauzaki malgu baten zati bat beste zati baten gainean gertarazi, behin edo gehiagotan. Egunkaria tolestu. Izarak tolesten. Praka barrenak belaunetaraino tolesturik.

2 du ad. (Gorputz adarrez mintzatuz). Belaunak tolestuz, Mattinen bekokia muinkatzeko makurtu zen. || Hik deitu behar inori alferra, hik, egun guztian besoak tolestuta hagoen horrek!

3 du ad. Behar bezala antolaturik jarri. Geldiro eta arretaz tolesten ditu aitonak metatxoetan gari-eskutadak. Geletako hormak puskatuak zeuden, asabek tolestutako harri muturrak kare urratuaren tartetik erakutsiaz.

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Oinetarainoko kapa luze lodi tolestua sorbalda gainean jasoz. Zurdazko ehun tolestu batean bildua.

Hara hor, harri muturrak ere nola toles daitezkeen; eta berbak ere bai (Orotarikoan: Badakizu berbakaz zer egiten dogun? […] arduraz batu, alkartu, toloztu ta noizik noizera aizetara ta argitara atara. A Ezale 1897, 189a); eta haitzak (Orotarikoan: ta zelan iรฑok eztituan atxak alkarren gaรฑean tolostu, itxasoaren barezko egunetan […]. Ag Kr 139.) eta antxoak [Orotarikoan: Antxobak errezkada zuzenean otzaretan tolostu. Ib. 78. ); eta potinak (Orotarikoan: Ontzitegiak langille barik ikusten zirean; potiรฑak alkarren ondoan tolostuta. Ib. 206.)

Nik daukat hori dela basora atera eta polisemiazko gibelurdin bat topatzea lez. Poz berbera edo handiagoa hartu dut, adiera hori ikasirik aspaldiko berba ezagunari. Ez bide du emankortasun handirik, ez dirudi gauza konkretuak eta ukigarriak tolesteaz harago balia daitekeenik, ez du ematen ordenatu eta txukundu berbek adinako hedadura har dezakeenik, eta behar ere ez, agian. Baina, murritza izanik ere, hor dago, baliatuko dut, idazkiren batean, berriketaldiren batean. Paisaiak, esaterako, edo lurraldeak, tolestu ote daitezke?…ez du ematen. Edo ideiak, ba ote dago buruan ideiak ondo tolestea? Berbak tolestu daitezken moduan, tolestu ote daitezke ideiak? Ez dakit, ea zer dioten gure lexikologoek.

Eta aurrera jarraitu dugu, susperturik hirurok basoko aire garbiarekin. Ez naiz sarri ibilia Aramaio eta Leintz ibarrak bereizten dituen lepo horietatik, San Adrian zelaian gora. Bidean txabola bat baino gehiago igaro ditugu, eta hizpide izan ditugu haiek ere, zertarako erabiltzen ote ziren garai batean. Txabolen katalogo bat egitea aipatu diet, eta zer ideia ona izango litzatekeen guztiak berritzea eta birgaitzea (ez zaie garai bateko erabilerarik ematen haietako askori, gaurko egunean) eta ibiltarientzat gaua igarotzeko eta egonaldiak egiteko atontzea, ugazabekin hitzarmenak eginez, halako baso-turismo moduko bat sustatuz gure eskualdeetan, nola iruditzen baitzait inoiz entzun izana egiten dutela Norvegian edo Eskandinaviako herrialderen batean. Ameslarion burutazioak ere suspertzen ditu basoko aireak!

Aurreraxeago, ezkerrera hartu dugu, eta hegal malkarrean behera abiatu baino lehen, Iรฑakik ameztoi bat erakutsi dit, malda handian behera, nik ezagutzen ez nuena. Zeinen desberdinak ameztoien baso azpiak eta pinudien baso azpiak: lerdoien baso azpietan, dena naharra[2]; artadoietan, belar luzeak baina naharrik ez, eta ameztoietan, bestalde, liliak eta belarrak, naharrik ez; guztietan gorostiren bat edo beste, eta, artadoian, esango nuke ezpelaren antzeko zuhaixka batzuk ikusi ditudala. Eskualdean ameztoirik handiena omen, Markamintegi deritzon aurkintzan (toponimo hori ere ezezaguna zitzaidan), Tximitxerrekatik ez urrun (erreka eta arroaren izena ere ezezaguna). Eta hara ziza zaporeko toponimo berri bi saskira. Ez dakit ondo azaltzen zer plazer ematen didan gure inguruetako toponimo berriak ikasteak: orduetan eta egunetan izaten ditut gogoan, poz bikoitza dastatuz, leku berriarena eta izen berriarena.

Hiru-lau ordu izan dira basoan ibilian, eta denetariko gaiak jorratzeko aukera izan dugu (jorratzeko lartxo esatea litzateke, aipatzeko, izango litzateke zuzenagoa). Irati filma ere aipagai izan dugu. Ikusi berria nuen, adiskideek ez. Basoan aisago urruntzen da bat jendarteko ildo edo joera nagusitik, zuhaitzen belarri erneetarako bidea aurkitzen dute kalean egiten ez ditugun maiseoek, eta herabe naiz aipatzera, eta hobe agian basoan zuhaitzen ez beste inoren belarrietan geratu balira… ez ninduen erabat gogobete filmak. Azaldu diet zergatik, Iรฑakiri eta Anjeli. Filma egitekoa zirela irakurri nuen egunkariren batean, urte eta erdi inguru dela, eta ustea egin nuen historikoa-edo izango zela, gure Braveheart moduko bat. Filma ederki egina dago (nik bezalako ikusle arrunt zinemaz oso ezjakina den batek esan ahal duen neurrian), begientzat eta belarrientzat gozamena da, baina ez da gogokoen dudan generoa, fantasiazkoa. Ikaragarrizko artelana begitandu zait euskal mitologiako pertsonaiak ere horrela filmera ekartzea. Iรฑakik ez omen du ikusi, baina trailerrean, bere iritzirako, bazen zerbait desatsegina, giro basa bat…horreik ulu larrixok… esan du. Eta, ohituta nagoenez Anjel eta Iรฑaki baserriko semeekin nabilelarik belarria erne izaten, pentsatu dut oso berba konbinazio ederra dela ulu larriak. Bat etorri naiz berarekin, nire ustean ere โ€”badakit generoaren eskakizuna dela horiโ€”, giro basatia ageri da filmean, garai hartako euskaldunak beti borrokan eta espantuka… (ez beza inork hau zinema kritikatzat har; ikusle arrunt eta xume baten iritzi nolanahiko bat da, ez daukat- eta nahikoa jakintzarik horretarako, neure gustuaz beste). Konbinazio ederra iruditu zait. Beharbada esapide arrunta izan litekeela otuko zaizue, baina Ereduzko Prosa Dinamikoa corpusean ez da behin ere erabilia ageri bikote hori, eta Euskal Klasikoen Corpusean ere ez. Bai, ordea, oihu larri galdetuta, agerraldi bana bi liburutan (Bat, Joseba Lozanoren Larrutik ordaindua eleberrian; bestea, Irati Bereauren Ene gela txikia itzulpen lanean). Alta, ez dakit, hor ere, larrirenadiera ez ote den polisemikoa, eta ez ote dagoen lehia moduko bat adiera bi hauen artean:

Euskaltzaindiaren Hiztegian:

Larri

1 adj. Handia. Anton. xehe1. Bihi larriak. Gatz larria. Bahe larritik igaro. Abere larri eta xeheak. Hirietan eta herri larrietan. Bekatu larriak. Kalte larriak egiten dituena. Guztioi dagokigun auzi larri honetan. Bada beste arriskurik, are larriagorik. Ez da aditza euskalkien arteko bereizkuntzarik larriena. Arrazoi larririk gabe. Bera da errudun larriena. Zor larria diogu egileari. Kontu larriagoa da pasarte horiek itzultzea.

4 adj. Ondoeza edo kezka bizia sortzen duena, estua, hertsia. Heriotzaren itxura larria. Estutasun larrian. Premia larria. Kinka larrian. Dei larriak eginik. Gure hizkuntzaren egoera larria. Gerrateko urte larriak igaro zirenean. Heriotzako ordu larrian. Eritasun larria.

Iรฑaki adiskidearen kasuan, esango nuke lehen adieran erabili duela ulu larri, filmaren trailerrak ez baitzion emango biderik egoeraren estutasunaz edo hertsiaz jabetzeko, espantuak edo asaldurak ekarriko baitzion burura kalifikatzaile hori.

Joseba Lozanoren eleberrian eta Irati Bereauren itzulpenean, ordea, badirudi hersturak eragina dela larri kalifikatzailearen erabilera:

Larrutik ordaindua, Joseba Lozano (Alberdania, 2018):

โ€œGorputz osoa larrututa zeukan zartakoen ondorioz, eta oihu larri batzuk egiteko indarra baino ez zitzaion geratzen.โ€

Ene herri txikia, Gaรซl Faye / Irati Bereau (Igela, 2019):

โ€œNeure buruari adore emateko, siouxen moduko oihu larri bat bota nuen zaparradak ur jauzien gisara ateratzen zuen zalaparta hartan.โ€

Neuretzako atera dudan ondorioa, hortik, joera izaten dudala berba polisemikoetan adiera bakarrera lerratzeko, zeren eta horretxegatik hartu baitut gogoan adiskide Iรฑakiren esapidea, esturaz besteko adieran, handi adiera soilean, ez dudalako erabili ohi larri, berbetan nabilela, behintzat (idatziz bai, gehitxoago, hizkera juridiko eta administratiboan).

Beste zizatxo polisemiko bat, beraz, saskira: kalifikatzaileak ez ditu behar baino gehiago erabiltzen Iรฑakik, eta doi ezartzen ditu, bete-betean asmatu ohi du.

Iritziko diozue gibelurdin eta zizatxook ez direla horrenbesterako, euskara sendo eta osasuntsu daukazuen eskualdeetan. Nire inguruan, ez da erraza Anjelen eta Iรฑakiren moduko berriketa-lagunak aurkitzea. Lanbideagatik egunero gure hizkuntza lantzen, ikasten eta jorratzen jardunda ere, ez dut haien senik, โ€ฆnire ingurua erdaldundu egin da urte gutxian, euskalduna izan arren. Bada higatze bat hizkuntzaren erabileran, errazegi aldatzen da euskalduna erdarara, euskaldun artean berbetan egonda ere, eta, horrela, hitzak ahuldu, higatu, urmariatu, aienatu, eta atzenerako, desagertu egiten dira. Tolestu berbaren adiera horri gure etxean gertatu zaion bezala.

Egun hezeak izan dira basoan ibili ginenekoa eta ostekoak. Euria ez du ganoraz egin, langar moduko bat baino ez. Eta lainoak oso behean izan dira, ez behe-lainoa, prezeski, baizik eta, amak autoan goazela esan duen bezala, laino narrasa, lits batzuk lerdoietan, adaburuetan trabatuta bezala. Gogoko dut zehaztasun hori, zeina jauzika iristen baitzait belarrietara, txinpartak sutan bezala, Iรฑaki eta Anjel eta tarteka gure ama euskaraz dabiltzanean. Laino narrasa ere ez da ageri corpusetan. Zaretxoan gibelurdin bat eta hiru-lau ziza ez dira bazkari bat egiteko adina; afarian tortillaren zaporea hobetzeko lain, ozta-ozta, baso-kutsu hori eransteko.


[1] Harrigarria: Murugain mendiaren izena nola izkiriatu ziurtatzeko, jo dut EODAra, eta 15 sarrera eman dizkit. Denak horrela, bat eginik idaztekoak, Euskal Herriko hainbat lekutakoak. Bai toponimo hedatua! Aldiz, muru hitza galdu da hiztegitik. Ez dago, horrela idatzita, Euskaltzaindiaren Hiztegian. Bai, ostera, Orotarikoan, eta aski polisemiko ageri da bera ere. Lehen adiera dagokioke toponimoari, eta ederra deritzot definizioari:

muru.
Etim. Relacionado posiblemente con murru; v. FHV 331s.
Onom.: In locum nominatum Muru. (1036) Arzam 349. Semeno de Muru. (1350) Ib. 349. Aldea que llamauan Murua en Guipuzcoa. (1475) Ib. 349.
1. (Lar, Dv (V), H, A (que cita a Ur)), moru (H).
“Muru, […] cabezos de montaรฑas” Ech 25r. “Teso, collado” Lar. “Collado” A. Duvoisin toma de P.P. de Astarloa murueta (Apol 103), “jolli colline”, en realidad una conjetura etimolรณgica, a partir de un topรณnimo.
Ezkutetan da mendi, muru, atxarte eta oijanetan. Astar II VIII. Darabilez jarrai mendirik mendi, murutik muru. Ib. VI. Nire laztanaren boza, ara emen non saltuka datorren mendietati, muruak igaroz. Ur CantCS (V) 2, 8 (Ur (G), Ol muรฑo). Baratzak loratxo eder usaintsuz ta, / aran ta muruak pitxi politez. GMant Goi 41. Gozua da murubetako iรฑarra. “Hill”. Altuna 34.
v. tbn. AG in Onaind MEOE 623. Enb 36.
2. (Lar, H), moru (Lar, H).
“Tambiรฉn se tome esta palabra muru en mi lenguaje por colmo o colmar y lo mismo significa mukuru” Ech 25r ( A, que sin embargo copia murru). “Colmo” , “abastanza” Lar. “Comble, grande abondance” H.
“Gizon muruak, foule d’hommes” H.
3. (Izt 75r, A (que cita a Mg)), moro (V-arr ap. A ).
Muro; muralla. v. 1 murru.
Hautskitzu Japon eta Xina, / honda muruak urean. Gรง 195. Bijotz andikua danak beregan darabil orma edo muru sendo burdiniak igaroko ezin dabena. Mg PAb 206.
v. tbn. Mb IArg I 294. AB AmaE 371. Azurm HitzB 32.
4. (Adv.). “Abastadamente […] naroro, ugari, mukuru, muru” Lar.
5. “Moru (adj.), rebosante, derramรกndose” Ond Bac.

[2] Euskaltzaindiaren Hiztegian, nahar sarreran, hau dio: batez ere Zuberoan lahar. Leintz ibarrean eta Aramaio ibarrean ere bai. Baina, ahoskatzean, zahar berbarekin gertatzen den bezala, a bikoitza eta h-a galdurik: zar, nar,โ€ฆ beraz, dana narrak, esango genuke.

Hizkuntzaren irakaskuntzaren ardura partekatua

Amaia Lersundi Pรฉrez

Nire lehenengo sarreran aipatu nuen hizkuntza-mailak eragin nabarmena duela ikaste-prozesuaren kalitatean; hau da, hizkuntzaren erabilera egokia funtsezkoa dela ikasleen garapen akademikorako. Garrantzitsua da aitortzea hizkuntza ez dela soilik ikasgelako komunikazio-tresna bat, baizik eta ezagutzak eskuratzeko, esanahiak eraikitzeko eta ikasgelan aktiboki parte hartzeko bitarteko bat ere badela.

Gaur egungo eskoletan ohikoa da ikasleek kultura- eta hizkuntza-testuinguru desberdinak izatea, eta gela berean hizkuntza-maila eta hizkuntzekiko jarrera oso desberdinak dituzten ikasleak elkartzea. Errealitate horren aurrean, ikasleei hizkuntza garatzen laguntzeko, irakasleak ikasleek izan ditzaketen hizkuntza-oztopoez eta zailtasunez jabetu behar dira. Bestela esanda, irakasleak gai izan behar dira ikasleen behar eta gabezia linguistikoak identifikatzeko, eta estrategiak eskaini behar dituzte ikasleen beharretara egokitzeko eta jarreretan modu positiboan eragiteko.

Ikasleen lehen hizkuntzak ikasgelan sartzea estrategia baliotsua izan daiteke euskara ikasteko eta beste hizkuntzekiko jarrera positiboak sustatzeko. Hona hemen irakasleek erabil ditzaketen zenbait estrategia: ikasleen lehen hizkuntzak balioestea, itzulpen-ariketak proposatzea, baliabide elebidunak erabiltzea, ikasgelako hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen duten jarduerak integratzea… Ekintza horien helburua ikasgelan hizkuntza-aniztasuna errespetatu eta kontuan hartuko duen ingurune bat sortzea da. Ikasleen etxeko hizkuntzak gelan txertatzean, ikasleek beste hizkuntzekiko jarrera positiboa garatzen, kulturen arteko ulermena sustatzen eta hizkuntzak ikasteko esperientzia orokorra hobetzen lagundu dezakete.

Hala ere, estrategia horiek tresna baliagarriak izan daitezke hizkuntza ikasteko beste metodo batzuekin uztartzen badira; eta horretarako beharrezkoa da irakasleek estrategiak modu kontzientean erabiltzea. Irakasle guztiek, irakasten duten maila edo irakasgaia edozein delarik ere, kontziente izan behar dute, batetik, hizkuntzak jakintza-arloetan duen rolaz, eta bestetik, beren erantzukizuna ere badela ikasleek hizkuntza- eta komunikazio-gaitasuna garatzea. Kontzientzia izateak esan nahi du irakasleek hizkuntzaren funtzionamenduari buruzko ezagutza (ahalik eta sakonena) izatea, alderdi gramatikalak, semantikoak, pragmatikoak eta soziolinguistikoak barne, eta horiek modu esplizituan lantzea. Modu horretan, irakasleak ikasleei hizkuntza-trebetasunak garatzen eta hainbat testuingurutan hizkuntza modu eraginkorrean eta kontzientean erabiltzen irakatsiko die.

Ikasleen hizkuntza-maila edozein dela ere, garrantzitsua da irakasleek ikasleen parte-hartzea sustatzea gelan. Ikasle eta irakasleen arteko elkarrekintza beste gako nagusi bat da hizkuntzaren garapen-prozesuan. Elkarrekintzaren bidez, ideiak trukatzen dira, esanahia eraikitzen da eta, ondorioz, hizkuntza-trebetasunak garatzen dira. Ikasleak ez badira eroso eta motibatuta sentitzen, zaila egingo zaie hizkuntza-jardueretan aktiboki parte hartzea. Horregatik, irakasleek testuinguru atsegina eta erosoa sortzeko ardura dute, ikasleek hizkuntza erabil dezaten eta poliki-poliki gelako berbaldiaren protagonistak bihurtu daitezen. Dagoeneko iritsi gara ekainera, eta, udaberriaren amaierarekin batera, ikasturte amaiera ere gerturatzen ari da. Irailean ikasturte berria hasi arte, gazte askok ez dute euskara erabiliko. Hizkuntzak ikasi dituen edonork badaki zenbat kostatzen den hizkuntza bat ikastea, eta zeinen azkar ahazten den! Beraz, aprobetxatu dezagun udako oporraldia, gazteak epaitu gabe, haiekin hitz egiteko, komunikatzeko, galdetzeko, hausnartzeko eta motibatzeko!

Senar duenak jaun du

Itziar Otegi Aranburu

Jaun hitza bilatzen baduzue Euskaltzaindiaren hiztegian, honako hau agertuko zaizue bigarren adiera gisa:

2 iz. Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko eskua duen gizonezkoa. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delakoZure anaien jaun izan zaitezNire bihotzeko jauna. Esr. zah.: Senar duenak jaun du.

Esaera horrek eman dit atentzioa: Senar duenak jaun du. Hitzaren adieraren erakusgarri gisa dago jasota, modu neutroan. Ez dauka markarik, esaera zaharra izatearena besterik. Ez da hiztegi jakin baten kontua; Orotarikoan ere ageri da, bai eta Egungo Euskararen Hiztegian ere, antzeko formulazioan: Senarra duenak jaun izaten ohi du. Orotarikoan, sarrera berean, beste hau ere ageri da: Senarra bere jabe edo jaunzat artu ezkero. Ib. 374.

Euskaltzaindiarenean, senar hitzaren sarreran ere ageri da adibide hori. Eta nagusi hitzaren 2. adieran, beste hau: Gizona emaztearen jaun eta nagusi izateko. Ez dauka Esr. zah. markarik.

Emazte bilatuz gero ere badago antzeko adibideren bat:

emazte
1 iz. Norbaitentzat, berarekin ezkondua dagoen emakumea. Ik. senar-emazte. Bere emazte eta seme-alabakEmazteak senarrari zor dion onginahiaBesteren emaztearekinEmazte leialaHerodias emaztetzat hartu zuelakoAlaba emaztetzat ematen ez bazionBere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak ezkontza hausten du. || Esr. zah.: Hire etsaien emazte, eukek hik adiskideEmaztea hartzen duena handietarik, ez date etxean grina gabetarik.

Egungo Euskararen Hiztegian, adibideen artean entresaka eginda:

Emazte batek senarrari jarraitu beharko lioke. Oskar Arana, ยซBrooklyngo erokeriakยป – Paul Auster, 2006 – 297. orr.
Ahul eta bizitasunik gabe gelditzen da senarra, emazteak zoriontsu egiten ez badu. Elizen arteko biblia  
Jipoiaren ostean, emazteak barkamena eskatu zion senarrari eta senideak biziki poztu ziren albistearekin. Patxi Zubizarreta, ยซMila gau eta bat gehiagoยป – Anonimoa, 2002 – 24. orr.
Ez banu bortxatu, ez nuen Maddi emaztetzat hartzen ahalko. Itxaro Borda, ยซZeruetako erresumaยป, 2005 – 186. orr.
Emazte ona izateko hezten da Malin emakumea, senarraren itzal izateko. Berria – Gaiak, 2004-03-18
Emazte leiala izan nahi dut. Koro Navarro, ยซZortzi kontakizunยป – Isaac B. Singer, 2002 – 141. orr.
Nik uste emazte batentzat amets ederrena hori zen, noizbait haur baten ukaitea. Janbattitt Dirassar, ยซBihotzeko minaยป, 1997 – 66. orr.

Pentsatu dut beharbada senar eta emazte kontzeptuak berak direla arazo. Bikotekide begiratzera jo dut.

Euskaltzaindiaren hiztegian, aski neutroa da sarrera:

bikotekide
iz. Bikote bateko kidea bikoteko beste kidearentzat; bereziki, amodio harreman bat duten bikoteetan, kideetako bat bestearentzat. Ik. bikote lagun. Tolosako hotel batean nengoela, nire bikotekidea izango zena ezagutu nuen.

Egungo Euskararen Hiztegian begiratuta, ez dut aurkitu hizpide dugun adibidearen ildo berekorik, baina, ezustean, beste kontu batekin egin dut topo:

Emakume bat hil da Donostian bikotekidearen tratu txarrengatik. Berria – Euskal Herria  
Hiru gizon atxilotu zituzten herenegun, ustez bikotekideari erasotzeagatik. Berria – Euskal Herria  
Bikotekideak sarritan jotzen zuela aitortu zuen. Berria – Euskal Herria  
Salvador Floresek, 45 urteko dominikarrak, onartu egin du Dora Angulo bikotekidea hil egin zuela. Berria – Euskal Herria  
Bikotekide ohia jo duelakoan, gizon bat atxilotu dute Bilbon. Berria – Harian  
Bilbon 29 urteko gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua hausteagatik . Berria – Euskal Herria  

โ€œAmodio harreman bateko kideโ€ adieraren adibideetatik, gutxi gorabehera lautik bat indarkeria matxistarekin lotuta dago. Jakina, lautik hiru bestelakoak dira.

Zer pentsa ugari eman dit bilaketa xume honek. Nire asmoa ez da, inolaz ere, hiztegi bat edo beste seinalatzea, gogoeta egitea baizik. Gainera, badakit Euskaltzaindiarenean behintzat ari direla gogoetan, eta aldaketak egiten. Eta badakit, orobat, adibide horiek corpusetatik hartuak direla, liburuetatik, prentsatik, baina sortzen zaidan lehen galdera da zer irizpideren arabera hautatzen ote diren adierak edo erabilerak argitzeko adibide horiek, aplikatzen ote den genero-ikuspegirik hiztegigintzan. Begiratzen ote den, adibidez, simetria gordetzen den definizioak emateko moduan, jasotzen diren adibideetan, izen-abizenez aipatzen diren poeta, bertsolari, idazle, kantari eta abarren artean.

Eta, bigarren galdera, ona ote den adibide horiek horrela agertzea, ez hiztegi historiko edo etimologiko edo fraseologiko batean, baizik eta hiztegi orokorretan. Hain modu neutro edo aseptikoan. Modulatzaile edo egilearen intentzioaren argigarri litzatekeen testuingururik gabe. Hiztegiek, eta hizkuntza akademiek, hizkuntzaren notariotza lana egiten dute, badakit. Esapide horiek gure hizkuntzan eta kultur adierazpenetan daude, eta hiztegiek jaso egiten dituzte. Hain zuzen ere, hori da kontua: ez al dio neutraltasun horrek nolabaiteko naturaltasuna ematen, edo, ez dakit nola esan, onespena, esapideari berari? Ez al ditu jasotze horrek esamolde horiek โ€“mundu-ikuskera baten islaโ€“ iraunarazten? Senar duenak jaun du. Hain matter-of-factly dago esanaโ€ฆ

Argi dago garaiak aldatu egiten direla, eta mundu-ikuskerak eta haiei lotutako esamoldeak eta adierak ere bai. Hiztegiek, hizkuntzak eta kulturak bezala, badute tradizio bat, ibilbide bat. Garai batean normaltzat jotzen ziren hainbat esapide, egun, bortitz edo desegoki gertatzen dira. Hortik, hirugarren galdera: zer egin behar lukete hiztegiek halako adibideekin? Ezabatu? Desagerrarazi? Hiztegiak txukundu, adibide egokiak soilik utzita? Eta, erabilera adibide horiek hor egon arren, jaso ez? Itxura garbiketa bat eman euskarari? Pixka bat memoria historikoarekin gertatzen den bezala, kaleen izenak aldatu eta monumentuak eraitsi, iraganak orainaldiraino sendo iritsi diren sustrai luzeak izango ez balitu bezala? Ez al da zailagoa izango, hori eginez gero, sustrai horiei antzematea, iragan hori ageriko egiten duena eraisten eta desagerrarazten bada?

Beharbada ez da komeni adibide horiek hiztegietatik kentzea. Beharbada ez da txarra jaun edo senar edo nagusi hitzak bilatu eta senar duenak jaun du eta antzeko adibideak irakurtzea. Zeren, hartara, nahiz eta irakurtzen ditugun bakoitzean ezinegona eta amorru puntu bat sentituko dugun, lagundu egingo digu ulertzen non dituzten sustraiak jokamolde eta gertakari jakin batzuek. Lagungarri izan daitezke ulertzeko nondik gatozen, zergatik gauden oraindik gauden bezala, zergatik den hain zaila harreman berdinzaleak eraikitzea, mantentzea, edo, are, irudikatzea.

Halakoak hiztegietatik kentzea baino, nago askoz hobea dela hiztegiak, gainerako guztia bezala, betaurreko jakin batzuk jantzita irakurtzea. Betaurreko horiei zer izen jarri, norberak jakingo du: irakurketa kritikoaren betaurrekoak, feminismoarenak, berdintasunarenak, edo errespetuarenak.

Seguru dagoeneko halako asko dagoela gure literaturan, baina bururatzen zait hartu eta irauli ere egin ditzakegula esapide horiek, eta askoz naturalagoak diren beste batzuk sortu, eta idatzita utzi, hizkuntzaren notarioek hiztegietan jaso eta erabiltzaileen esku jar ditzaten. Senar duenak bidelagun du, adibidez; edo Gizona emaztearen euskarri eta babes izateko, edo Etxera iritsi zenean, egun osoa lanean igaro ostean akituta, bikotekideak ordurako prestatua zuen afariaren usain goxoa aditu zuen Izarok.

Hodor

Ane Garcia Lopez

[Game of Thrones ikusteko asmorik baduzu, oso berandu zabiltza, baina, tira, jakin ezazu spoilerrez beteta dagoela artikulu hau.]

Izenburua ikusi eta berehala zertaz hitz egingo dudan identifikatu ez duzuenontzat sarreratxoa: Game of Thrones telesail entzutetsuko pertsonaia bat da Hodor, Stark familiaren eta batez ere Bran elbarriaren laguntzaile fidela. Gizon handi eta maitagarria da, baina ez oso adimentsua. Telesailaren lehenengo 6 denboraldietan, pertsonaiak gauza bakarra esaten du besteekin komunikatzeko, eta hortik datorkio izena: โ€œHodorโ€. Seigarren denboraldira arte, ikus-entzule eta itzultzaile inuzenteok pentsatu genuen izen bat besterik ez zela hura. Orduan heldu zen, ordea, munduko ikus-entzunezko hainbat eta hainbat itzultzaile traumak jota utzi zituen kapitulu madarikatua.

Hainbat eta hainbat arrazoi tarteko, Bran salbatzeko ate bati eutsi behar dio Hodorrek. Branek gogamenarekin denboran atzera egiteko gaitasuna du, eta momentu horretan, Hodorrek ate horri eutsi behar dion unean, denboran atzera egin eta Hodor gaztearen baitan sartzen da (bai, oso konplikatua da dena) eta zera agintzen dio: โ€œhold the doorโ€. Iraganeko Hodor gazteak atake antzeko bat edukitzen du, esaldi hori etengabe errepikatzen duen artean (โ€œhold the door, hold the doorโ€ฆโ€), eta atakea lasaitu ahala, esaldi hori itxuraldatu egiten du โ€œhold door, hol door, hodorโ€ bihurtu arte.

Hori bai atakea, itzultzaileei eman ziena. Izan ere, itzultzaileek ezin zituzten aurreko 6 denboraldiak aldatu, beraz bi erronka zituzten: fonetikoki โ€œHodorโ€ izena emaitzatzat izan zezakeen esaldi bat aurkitzea + egoera horretan Hodorrek egin behar zuen hori, bere bizitzari esanahia eman zion egitekoa (ate horri eustea, hildakoek Bran akaba ez zezaten) adieraztea.

Hona hemen hainbat hizkuntzatan aurkitu zuten konponbidea (eskerrik asko, Internet). Bideoan ikus dezakezue hainbat hizkuntzatan: https://www.youtube.com/watch?v=bvs_-I8lrgU&t=145s

  • Frantsesez: โ€œQu’ils n’aillent pas au-dehors! Pas au-dehorsโ€ (Ez utzi kanpora joatenโ€ฆ Kanpora ez!)
  • Italieraz: โ€œBlocca la porta, trova un modoโ€ (Itxi atea, aurkitu ezazu modua)
  • Gaztelaniaz: โ€œaguanta el portรณnโ€ (eutsi ateari)
  • Portugesez: โ€œSegure a portaโ€ (eutsi ateari)
  • Errumanieraz: โ€œศ›ine uศ™a!โ€ (eutsi ateari)
  • Japonieraz: โ€œBoku daโ€ (Ateari eutsiko diot)
  • Alemanieraz: โ€œHalt das Tor!โ€ (eutsi ateari)
  • Nederlanderaz: โ€œHoud de deur!โ€ (eutsi ateari)
  • Danieraz: โ€œHold dรธren!โ€ (eutsi ateari)
  • Turkieraz: โ€œOrada dur!โ€ (gelditu hor)

Lehen begiratuan ikus daitekeenez, ingelesaren ahaide diren hizkuntzek (nederlandera, daniera, alemana) erraztasuna izan zuten bai fonetika eta bai esanahia gordetzeko. Beste hizkuntza-familia batzuetakoek, ordea, lanak izan zituzten katramila horretatik erdi-bizirik ateratzeko, eta ahal zutena egin zuten.

Bi joera bereiz ditzakegu: alde batetik, frantsesak eta italierak bakean utzi zuten atea, eta fonetikaren alde egin zuten. Tentsiozko testuinguru horretan esandako beste esaldi zatiei heldu zieten eta horiexek jarri zituzten Hodor gaixoaren ahotan, bere izena sortzeko. Bestalde, portugesa, gaztelania eta errumaniera atearekin tematu ziren eta fonetikoki askoz ere traketsagoak diren esaldi eta trantsizioak esanarazi zizkioten Hodorri. Aztertzeke daukat ea tradizio eta joera kultural konkretuen barruan gertatu ote ziren itzulpen horiek edo ez. Hodorren gaiak sona izan zuen kapitulu hori plazaratu zenean, eta hainbat memeren iturri ere izan ziren itzultzaileak horren harira. Nik pena itzela dut, euskara ez dagoelako Hodor nola edo hala itzuli behar izan zuten hizkuntzen zerrenda horretan, pantailak euskaraz edukitzea zailagoa delako, Hodor euskaratzea baino; izan ere, hamaika aukera ditugu gurean: โ€œheldu gogorโ€, โ€œgeldi horโ€, โ€œeutsi gogorโ€โ€ฆ