Interpretea hizlari bihurtu zenekoa

Claudia Torralba Rubinos

Blog honetan askotariko sarrerak idatzi ditut interpretazioari buruz, eta pentsatu dut aurtengo azkena abagune polita izan zitekeela autokritika pixka bat ere egiteko.

Izan ere, maizago egoten naiz kabinan oholtzan baino, baina beste aldean egotea ere tokatu izan zait behin baino gehiagotan. Beti da garrantzitsua interpreteari dokumentazioa (aurkezpena, eskema, irakurriko den testuaโ€ฆ) garaiz helaraztea. Behin eta berriz defendatu dut plaza honetan eta beste batzuetan, eta beti defendatuko dut. Eta txintxoa izan naiz hizlari izatea tokatu izan zaidanetan, eta eskatutako epean bidali ditut materialak.

Hala ere, doktorego-tesia defendatu nuenean sentitu nuen lehen aldiz interpreteari materialak bidaltzeko presioa. Presio desatsegina, bide batez. Nazioarteko doktorego-tesia egin nuen, eta euskaraz eta ingelesez defendatu. Horregatik, interpretea izan nuen epaimahaikideei euskarazko pasarteak itzultzeko.

Aste gogorra izan zen: urduritasuna, lana, emozioak gora eta beheraโ€ฆ Ez neukan asmorik โ€•ez denborarik, egia esanโ€• aurkezpena idatziz prestatzeko. Momentuan inprobisatu nahi nuen. ยซEz dut idatzizko testurik irakurriko, eta, beraz, interpreteak ez du arazorik izango nire ahozko jardun inprobisatuari jarraitzeko. Aurkezpena prestatu, interpreteari denboraz bidali, eta listoยป. Izan ere, aurretik bidaliak nizkion tesia bera (400 orrialdetik gora) eta tesiaren laburpena ere โ€•horrelakorik pentsatzea ereโ€ฆโ€•.

Asmatu duzue, bai. Idatzizko testua prestatu behar izan nuen. Nire hasierako asmoaren eta egutegiaren kontra. Erlojupekoan. Eta agobiatu eta estresatu egin nintzen lan โ€œgehigarriโ€ hori egin behar izateagatik. Amorru apur bat ere eman zidan, aitortzen dut. Lehen aldiz, hizlari batzuek sentitzen dutena sentitu nuen.

Bekatua aitortuta, hiru ideia, labur-labur, hesiaren alde banatik:

1.- Proiektatzen den aurkezpenak ahozkoaren osagarri izan behar du, eta, beraz, ez da komeni diapositibetan ahoz esango dena idaztea. Hartzaileak badaki irakurtzen, eta beste zerbait espero du hizlariarengandik.

Bai, bainaโ€ฆ interpretea ez da igarlea, eta ez du magiarik egiten. Nola aurreikusiko du zer esango duzun ez baduzu idazten? Nola jakingo du zer ezkutatzen den zuretzat erabat ilustratzailea den irudi baten atzean ez badiozu esplikatzen? Batzuetan, posible du esango den hori aurreratzea, gaia ezaguna badu eta prestaketarako material eta denbora nahikoa izan badu, baina doktorego-tesi baten defentsan? Hobe da ez arriskatzea. Hizlariaren beraren interesak zaintzeko eta babesteko modua da ahoz esango direnak idatziz eskatzea, interpretearen itzulpenaren kalitatea eta zehaztasuna ziurtatzeko bermea.

2.- Hizlaria da aditua gaian, eta kapaz da gai horri buruz luze, zabal eta zehatz hitz egiteko, denbora-tarte luze batez. Izan ere, urteak eman ditu dena delako gaia ahoz zein idatziz jorratzen.

Bai, eta, horrexegatik, hain zuzen, esango duen horren gaineko ahalik eta xehetasun gehien eman behar dizkio interpreteari, interpreteak ez baitu inoiz jakingo hizlariak adina gaiari buruz. Ezin ahantz daiteke oso testu-genero espezializatuaz ari garela, eta, beraz, orokorragoak edo dibulgatiboagoak diren testu-generoetan baino gehiago โ€œlagunduโ€ behar zaiola interpreteari ezagutza espezializatu hori ahalik eta azkarren eta ondoen barneratzen.

3.- Horrelako hitzordu garrantzitsu baten atarian, entsegua programatu genuen interpretearekin โ€•eta eskerrak!โ€•. Espero ez nuen lana eman zidan testua aurrean neukala, izugarrizko mendekotasuna sentitu nuen idatzita zegoen horrekiko. Irakurri egin behar nuela sentitzen nuen, eta begiak etengabe joaten zitzaizkidan paperera. Oso gaizki atera zitzaidan, inoiz baino okerrago. Sinestezina zirudien.

Interpretea erabat funtsezkoa izan zen entsegu horretan aurkezpenaren ahulguneak identifikatu eta azalpenetan gako izango ziren aldaketak egiteko. Bere lana ondo egiteaz ez ezik, neure ekoizpena hobetzeaz ere arduratu zen. Hark emandako feedbackari esker, aurkezpena oso ondo atera zitzaidan, testua bazter utzita.

Eta testua bazter utzita ere, interpretea eta biok sinbiosi-egoera batera iritsi ginen, non berak bazekien nik zer eta nola esango nuen eta nik banekien berak nola itzuliko zuen. Sorpresarik gabe, ezustekorik gabe. Lehen esan dut interpreteek ez dutela magiarik egiten, baina hark magia egitea lortu zuen, modu adeitsuan, eskuzabaltasunez. Elkarlanean aritu ginen. Nik โ€œinterpretearentzatโ€ egin beharreko lana โ€œniretzatโ€ egindako lan bihurtu zen. Amorrua amaigabeko esker on bilakatuta. Mila esker berriro ere, Idoia. Esperientzia horri esker, badakit bestaldean zer sentitzen den, baita sentimendu horiek enpatiaz nola bideratu ere, alde batean zein bestean egon.

Azkenean esperientziak berak erakusten digu testuliburuek esaten dutena: interpreteak hizlarien lagunak dira, eta ez etsaiak.

Euskarazko itzulpenak gomendatzen erdaldunei

Angel Erro

I

Katalan, galiziar eta euskal literaturetako ordezkari bana Madrilgo Hizkuntza Eskolan antolatutako mahainguru batean. Niri egokitu zait euskal literatura ordezkatzea-edo. Halakoetan nork bere izenean hitz egiteaz aparte, komunitate oso baten ahoz ere jarduteko ardurak hartu ohi du.

Azken galderan gutako bakoitzak gure literaturako liburu bat, azkenaldikoa, gomendatzeko eskatu digutenean, hor nabaritu dut gehien nire izenean esklusiboan edo euskaldun guztionean aritzearen arteko talka. Espero izateko galdera izan arren, ez nuen ezer prestatua. Zer erantzun? Egunotan eskuen artean dudan liburua ekarri? Benetan liluratu nauen azkena? Eta nobedadea izateari aspaldi utzi bazion? Azkenaldian irakurleek eta kritikak harrera ona egin dioten izen bat eman, nahiz eta nik leitu ez dudan, edo โ€•larriagoโ€• nahiz eta niri ez ur eta ez ardo iruditu? Hor bildutako gehienek euskal literaturaren ezagutza eskasa izanen dutela kontuan hartuta, hartan murgiltzen hasteko moduko liburu eskuratzen erraza eta erdarara itzuli berria aipatuko dut? Ala aretoan dagoen euskaldunek bakarrik ezagutu ahal izanen duten egile eta liburuaren alde eginen dut, jakinik ere, itzulita izan ez denez, beste guztiak geldituko direla euskal literaturak duen mailari tamaina ezin hartuta?

Azken uneko erabakian, ez bata eta ez bestea: euskarara itzulitako erdal liburu bat gomendatu nuen, oraintxe ez dut gogoratzen zein. Ez dakit horrekin lehenago azaldutako arazoetatik zenbat konpontzen nituen. Esango nuke bat ere ez. Are gehiago, euskal literaturaren ordezkari eskasa nintzela pentsatuko zuten askok.

Agian euskal literaturari gaur egungo itzulpengintzak egiten dion ekarpena goraipatu nahi nuen. Agian guztiok ezagutzeko moduko liburu bat, aldi berean aretoko euskaldunek leitzeko eta euskaraz disfrutatzeko modukoa, plazaratu nahi nuen. Edo agian, sinpleki, nahiago nire garaikidea den lumakiderik (jendaurrean eta onerako) ez aipatu, zeina gure literaturaren marka bihurtzeko puntuan baita.

II

Hizkuntza bakoitzak modu esklusiboan eskain dezakeen plazeraren eremua poesiarena omen da. Irakurleok ez gara hain kontziente jatorrizkoan ez leituta zer galtzen ari garen eleberri bati heltzen diogunean. Hala ere nik deskubritu uste dut beste modu bat ez dakidan hizkuntza batek sorrarazten duen plazer estetikoa atzemateko. Itzulpenek eman dezakete hori. Zehazki, zuk miresten dituzun atzerriko egileek egindako itzulpenek.

Normalean ez ohi dugu jakin bere erdarara zer itzuli duten gure idazle faboritoek; normalean ez dira haien lanen zerrendan aipatzen. Haiek egindako itzulpen horiek irakur genitzake, jakina, haien liburuak ere bere hizkuntzan irakurtzeko gauza garen neurrian. Baina zentzua izanen luke? Natalia Ginzburg italieraz irakurtzeko balentria egin nezake (ez zen italierazko nire lehen liburua izanen), baina berak itzulitako Marcel Prousten Du cรดtรฉ de chez Swann (La strada di Swann izenburuduna) irakurtzeko gai izanen nintzateke? Nekez, alde batetik, oraintsu arte ez dudalako jakin lan horretara emana egon zela bere bizitzako zortzi urtez, baina baita, neure burua gertaerei jarraitzeko gauza naizela pentsatu arren, ez dudalako uste itzulpenaren kalitatea epaitzeko (eta hartaz gozatzeko) aski italiera dakidanik; hots, italieradunentzako ortu zarratua delako hori.

Gauza bera esan nezake, Prousten lanetik atera gabe, portugesari buruz, Manuel Bandeiraren A Prisoneira edo Carlos Drummond de Andraderen O Tempo Redescoberto itzulpenen harira, edo alemanierari buruz, Walter Benjaminen Im Schatten der jungen Mรคdchenย (ร€ lโ€™ombre des jeunes filles en fleurs) dela eta[1].

Pello Lizarraldek, Fernando Reyk eta Irene Hurtado de Saratxok itzuli dute Natalia Ginzburg euskarara, Joseba Sarrionandiak eta Koldo Izagirrek Bandeira eta Drummond de Andrade, eta Walter Benjaminek euskaraz izan dituen itzultzaileen artean Garazi Arrula, Maialen Berasategi, Danele Sarriugarte edo Iรฑaki Segurola daude. Hala ere, ez Lizarraldek ez Reyk, ez Sarrionandiak ez Izagirrek, ez Sarriugartek ez Berasategik sekula ezin izanen dute Denbora galduaren bila-ko liburuki horiek italieratik, portugesetik edo alemanetik itzuli. Ezin itzulizko esperientzia eskaintzen baitute itzulpenek, hain zuzen.

Agian horregatik hasi beharko genuke euskal itzulpenak gomendatzen, euskarazko liburuen berri galdetzen digutenean.


[1]     Walter Benjaminek bai liburu hau, bai Recherche-aren hurrengoa, Guermantes, Franz Hessel lagunarekin batera itzuli zituen. Laugarren liburukia, Sodoma eta Gomorra, berriz, bakarka itzuli omen zuen; eskuizkribua galduta dago zoritxarrez.

Poema argitaragabe bat, mesedez

Castillo Suarez

Tarteka poema argitaragabe bat eskatzen didate. Egun batetik bestera. Esate baterako, antologia baterako, aldizkari baterako, errezitaldi baterako, ekitaldi baterako, edo makurragoa dena, eskela baterako, orduan ezin baitut ezetzik esan eta, gainera, epe motza izaten dudalako egiteko eta ardura handia, batzuetan ez nuelako gertutik ezagutzen hildakoa. Alabaina, niri ez zaizkit poemak hain erraz ateratzen, ez dakit nik enkarguak egiten dituztenak jabetzen diren zer ari diren eskatzen, askotan, gainera, doan. Baina beti dago koska bat gehiago literaturaren unibertsoa deitzen dugun honetan. Nire azkeneko liburua gaztelaniaz argitaratuko da, esan dezagun, argitaletxe izendun batekin. Editoreak, baina, ez du euskarazko berbera argitaratzea nahi, ez du itzulpen hutsa argitaratu nahi. Poema ineditoak nahi ditu. 5 poema argitaragabe gutxienez. Eta jarri naiz poemak idazten, eta zalantza sortu zait zein hizkuntzatan idatzi, gaztelaniaz argitaratuko baitira. Orain arte ez dut inoiz gaztelaniaz idatzi. Eta itzuli ere, inoiz ez dut neure burua itzuli. Argitaratuko diren poemak, gainera, Angel Errok itzuli ditu. Eta hasi naiz poemak idazten, orain idazten ari naizen horren antzekoak. Eta bidali dizkiot Errori, eta berak itzuli. Baina ez naiz konforme geratu. Izan ere, Alaska liburua idatzi nuen duela urte batzuk, eta orain idazten ari naizena oso desberdina da, edo, behintzat, hori iruditzen zait niri. Erroren bertuteetako bat diskrezioa da. Ez du ezer esan, baina bigarren mezu batean beste poema batzuk bidali dizkiodanean egokiagoak direla esan dit, eta itzuli ditu beti bezain fin. Badu idazteak atabikotik zerbait, eta ezin nintzen bueltatu haurtzaroko Alaskara. Ez galdetu zergatik. Baina ariketa literario bat egin eta N1 zaharrean zeuden beste hotel batzuk ekarri ditut gogora eta bihotzera. Eta atera zaizkit 5 poema argitaragabeak. Hotel denak daude itxita. Zabalik geratzen den bakarra Alai da. Gaur bazkaldu dut bertan, pasako jendearen artean. Autobusetan heldu den jendeaz inguratuta, ez dakit nora doana. Eta hotel hipermoderno batetik hartutako boligrafoa hartu eta hitz batzuk apuntatu ditut kaier batean. Neskato beltzaran bat begira daukat.

ERREPIDE NAZIONALAREN IBILBIDE ZAHARRA

Leku Ona hotela
Erabiltzen ez den errepide batetik zoazela munduak errepide berritik aurreratzen zaituela sumatzen duzu. Une batez bide bazterrean geldituz gero esango dizut aspaldi esan nahi dizudana: hortxe dago muga, probintzien artekoa eta egun zoriontsuen eta zoriontsuagoak izanagatik guretako tristeagoak zirenen artekoa. Gera zaitez hor. Ez dakizu zer datorkizun, hurbiltzen ari den autoaren gidaria ezagutuko duzun ala ez. Beharbada poeta hura da. Errezitaldietan gazteena zena beti. Jaka islatzailea jantzita daramazu ikus zaitzan.

Aizkorri hotela
Igerilekurik gabeko hotel batean ezagutu zintudan. Gurasoak bizirik genituen artean. Elkarri zauriak ukitu genizkion eta zin egin, telebistako argia lekuko zela, gure bizitza perfektua izanen zela aurrerantzean. Izan ere, gerra batย  galdu egiten baitugu gogora ekartzen dugun bakoitzean. Eta ez dago leiho hautsi bat baino gauza tristeagorik. Hori eta Salgai afixa zartatu bat. Memoria abandonatutako hoteletan geratzen den altzari bat da, inork etxerako nahi ez duena. Txori bat sartu da behinolako jantokian eta ez daki nola atera bertatik.

Buenos Aires hotela
Mukerra naiz. Ohazal gainean loak hartu nau. Zu gabeko lehendabiziko uda da.ย  Orain badakit hizkuntza bera genuela, baina lengoaia desberdina. Zoriontsuak gineneko harremanak ere gaizki bukatzen direla ikasi dut urteekin: frutarbolen lerro zuzenen asperdura dugula maiteago oihanpeko desordena perfektua baino. Eta bizitza berdin izan daiteke daukazunarekin konformatzea edo zerbait hobea bilatzea. Edo biak aldi berean, zer esanik ez. Horregatik maite dut baikortasuna imitatzen dakien jendea. Maite dut pasoko hotelak bueltatuko ez naizela badakidalako. Joaten uzten duguna gara. Horregatik egoten gara larrialdietako irteerei begira.

Ulaiar hotela
Haizeak uhinak egiten zituen moztu gabeko belarrarekin. Txakurrek sumatu zuten euria heldu zela guk baino lehenago. Galdu genuena eta inoiz izanen ez genuena ezin bereiziz bizi ginen artean, eta abandonatutako askaltegian geratu ginen aterkirik ez bagenuen ere. Maite ditu euriak geldirik dauden gauzak. Zerbait esan nahi nizun. Aholku on bat eman kristalaren kontra erantsia gera ez zintezen desorientatutako txori bat nola. Ametsek ez gaituzte kolpatzen, ordea.ย  Gainera, amesteko esaten digutenak ez dira gurekin batera egoten gehienetan. Eta esnatu nintzen bat-batean, errepide bazterreko hotel batean gauaren erdian esnatzen den saltzailea bezala. Aukera izan banu, zu izanen nintzatekeen beti izanen duzulako norbait zure zain.

Ongi Etorri hotela
Galbiderantz zuzenean doanari ez zaio erakutsi behar drainatutako urtegi baten hondoan zer dagoen, ez duelako handik atera nahi izango. Baina alferrik da: beti betetzen dira gehien beldurtzen gaituzten mehatxuak, eta gure barrenak arrain inbaditzaileek zein lokatzak buxatuko dituzte. Bizitza da behinola erreka bat izan zen paraje bat, orain selfiak egiteko presagaina dena. Itxi zituzten hoteletako neoiakย  sumatzen dira gure begien hondoan. Gauak geratzeko nahikoa diren hitzak pilatzen zaizkigu eztarrian, urpeko landareriarekin katigatzen direnak. Madarikatuak gara: guretako asmatu zituzten kuretajeak.

ANTIGUA RUTA DE LA CARRETERA NACIONAL

Hotel Leku Ona
Cuando circulas por una carretera abandonada, sientes que el mundo te adelanta por la carretera nueva. Si nos detenemos un momento en el camino, te dirรฉ lo que trato de decirte hace tiempo: ahรญ estรก el lรญmite entre provincias, y tambiรฉn entre los dรญas felices y los que, a pesar de ser igualmente felices, para nosotras fueron mรกs tristes. Quรฉdate ahรญ. Ignoras tu futuro, si vas a conocer o no al conductor del coche que se aproxima. Tal vez sea aquella poeta. La que siempre era la mรกs joven en los recitales. Llevas el chaleco reflectante para que te vea.

Hotel Aizkorri
Te conocรญ en un hotel sin piscina. Nuestros padres todavรญa estaban vivos. Nos palpamos las heridas y juramos, con la luz de la televisiรณn como testigo, que a partir de ese momento nuestra vida serรญa perfecta. Y, efectivamente, perdemos una guerra cada vez que la recordamos. Y no hay nada mรกs triste que una ventana rota. Una ventana rota y un cartel ruinoso de Se vende. La memoria es un mueble en un hotel abandonado, que nadie quiere llevarse a casa. Un pรกjaro se ha colado en el antiguo comedor y no sabe cรณmo salir de allรญ.

Hotel Buenos Aires
Soy obstinada. Me he quedado dormida sobre la colcha. Es el primer verano sin ti.ย  Ahora sรฉ que hablรกbamos el mismo idioma, pero un lenguaje diferente. Con los aรฑos he aprendido que las relaciones en las que fuimos felices tambiรฉn terminan mal: que preferimos el aburrimiento de las lรญneas rectas de los frutales que el desorden perfecto del sotobosque. Y la vida puede consistir en conformarte con lo que tienes o en buscar algo mejor. O ambas cosas al mismo tiempo, faltarรญa mรกs. Por eso me agrada la gente que sabe imitar el optimismo. Me gustan porque sรฉ que no volverรฉ a hoteles de paso. Somos aquello que dejamos marchar. Por eso solemos mirar hacia las salidas de emergencia.

Hotel Ulaiar
El viento provocaba ondas en la hierba sin cortar. Los perros advirtieron que la lluvia habรญa llegado antes que nosotros. Todavรญa vivรญamos sin saber distinguir entre lo que perdimos y lo que nunca tendrรญamos, y nos quedamos en el merendero a pesar de que no tenรญamos paraguas. La lluvia ama las cosas inmรณviles. Querรญa decirte algo. Darte un buen consejo para que no te quedases pegada al cristal como un pรกjaro desorientado. Pero los sueรฑos no nos hieren.ย  Ademรกs, la mayorรญa de las veces no estรกn con nosotras los que nos dicen que soรฑemos. Y de pronto me despertรฉ, como un viajante que se despierta en medio de la noche en un hotel al borde de la carretera. Si hubiera tenido ocasiรณn, habrรญa sido tรบ porque siempre vas a tener alguien que te espere.

Hotel Ongi Etorri
A quien se dirige directamente hacia la perdiciรณn no hay que mostrarle lo que hay en el fondo de un embalse drenado, ya que no querrรก salir de allรญ. Pero es inรบtil: siempre se cumplen las amenazas que mรกs nos asustan, y nuestras entraรฑas serรกn obstruidas por peces invasores y por el barro. La vida es un paraje que en otro tiempo fue un rรญo y ahora es una represa donde hacerse selfis. En el fondo de nuestros ojos se aprecia el neรณn de los hoteles que se cerraron. Las palabras que bastan para detener las noches, las mismas que se encadenan con la vegetaciรณn subacuรกtica, nos golpean en la garganta. Estamos malditas: por nosotras se inventaron los legrados.

Itzulpena: Angel Erro

Iya guriak egin du: hitanoa arnasestuka

Xabier Olarra

Horixe da Badihardugu elkarteak egindako inkesta batetik atera duten ondorioa. 4.000 herritarrek baino gehiagok erantzun dute inkesta, eta inkestaren egileek diotenez, argazkia ez da ona:

โ€œGehienek nahiko egoera eskasean ikusten duteโ€. โ€œHerririk euskaldunenak ditu arnasgune, baina arnasestuka ari da Euskal Herriaren parterik handieneanโ€.

Transmisioari dagokionez, jasotako erantzunen arabera, ondorio hau atera dute: โ€œgehienek etxean, familian edo lagunartean ikasi dutela diote, eta gutxiengoa dira eskolan, euskaltegietan edo ikastaroetan ikasi dutenakโ€.

Demografia aurka dugu

Bada arnasgune deitzen ditugun herri txiki horietako bat, non baserri batean baziren 9 seme-alaba. Guztiek beren artean beti hika egiten zuten. Haien seme-alabak guztira 18 izan ziren. Baserri horretan maiorazko geldituak bi seme-alaba izan zituen. Baserrian gelditu zen semeak ez zuen umerik izan. Baserria hutsik dago. Hori guztia 1910 ingurutik 2010era gertatu da.

Gaur egun, Euskal Herriko familietan batez bestekoa bi ume (edo gutxiago) izatea baldin bada, ez da oso zorrotza izan behar ohartzeko transmisioa ez dagoela bermatua. Teorian bermatua litzateke neurri batean, baldin eta seme-alabek gurasoei hika entzungo baliete, baina hori anatema izan da XX. mendean.

Gainera, zerbaitegatik 9 horietatik batzuek ez zieten seme-alabei hika egiten. Haien familietan gaur egun hika baino gehiago entzuten da zuka.

Eskola eta telebista

Aipatutako hutsune hori betetzeko eskolak eta telebistak beharko lukete beren lekua. Baten batek esango dit nahiko lan dutela bestela ere irakasleek ume eta nerabeei euskaraz eginarazten, horrelako filigranatan hasteko. Eta egia da. Irakasleek badute bestela ere nahiko lan. Eta pozik egon beharko genuke gaur egungo ume eta nerabeak edozeri buruz lauzpabost esaldi segidan taxuz esan edo idazteko gauza direla aterako balira bigarren hezkuntzatik. Baina ez dakit hori ere ez ote den gehiegitxo eskatzea.

Telebistari dagokionez, gogoan dut ETBren hasierako marrazki bizidunetan hitanoak bazuela bere lekua. Ez dakit hala gertatzen den gaur egungoetan. Telebista gutxitxo ikusten dut, iritzi bat izateko. Baina horretaz arduratzen direnek kontuan izan beharko luketela iruditzen zait. Eta berdin telesailetan. Uste dut Goenkale eredugarria izan zela horretan.

Egokia iruditzen zait eztabaida-saioak, teleberriak eta oro har telebistako jarduna erregistro neutroan izatea, are pilota-partiden emanaldietako esatarien jarduna, jende guztiari zuzendua denean. Baina zergatik ez esatari biren arteko elkarrizketak hika? Uste dut horrela izaten zirela Euzkitzeren eta Tolosaren artekoak, eta ez dut uste inori belarrian minik ematen ziotenik, โ€œeongoatxikโ€ hura salbu. Baina, jakina, doktoreak ditu Eliza Ama Santak nik baino gehiago dakitenak.

Literaturaren salbabidea

Poztu egin naiz George Orwellen Lur jota Parisen eta Londresen, Igelaren (oraingoz) azkenekoan, itzultzaileak arrazoi literarioak kontuan izanik hitanoa erabiltzea erabaki duela jakitean. Hori ageri da Amaia Jimenez Larreak liburuaren aurkezpenari buruz egindako kronikan, hitanoa aniztasunerako atalean:

Askotariko ostatu, lan eta tokietan ibilitakoa izanik, jende askorekin topo egin zuen bizialdian Orwellek: asiarrekin, errusiarrekin, irlandarrekin… Eta pertsonaien arteko hizketaldiak kaleko hizkeran idatzi zituen egileak jatorrizko bertsioan. Baina, nola ekarri haiek euskarara? Hitanoa erabili du horretarako Santxitz-Muxikak. ยซSorterri bakoitzerako hitano mota bat erabili dut. Hibrido samar geratu daยป, garatu du azalpena. Adibidez, pertsona irlandar batek Debagoiena eskualdeko hitanoa erabiltzen du; frantses batek, berriz, lapurteraren antzekoa den beste bat. Kalean bizi den jendeak hika hitz egiten du; gainerakoek, ordea, zuka. Horrela, protagonisten arteko arrakala adierazi nahi izan du itzultzaileak.

Baina, bestalde, ez da batere pozgarria jakitea liburu hori Itxaropena Argitaldariak inprimatu duen azkena dela. Gandiagaren poema hura ekarri beharko gogora:

Esperantzari leiho bat
zabaldu omen diote
bizi ahal ote den
ikusteko ere.

Baina apenas
ikusi duten esperantzarik.
Desilusio usai bat
erten omen da leihotik.

Bai, iya guriak egin du. Baina iya besterik ez.

“Areagotu” aditza

Igone Zabala Unzalu

Noizean behin ohartzen naiz nire eskuetara heltzen diren testuetan, hitzaldietan eta irratiko elkarrizketetan ugaldu egiten direla zalantzagarriak iruditzen zaizkidan hitz edo hitz-konbinazio batzuk. Ez dakit bolada kontua den, edo besterik gabe lehenago oharkabean pasatu zaizkidan esamoldeekin ohartzen naizen bat-batean. Gaur hona ekarriko dudana ez dut uste Itziar Diez de Ultzurrunek aurreko postetan hizpide izan dituenen moduko โ€œespezie inbaditzaileakโ€ direnik. Euskararen barruko prozesuen ondorio izan liteke agian.

Areagotu aditza ederra iruditzen zait, baina maiz izen desegokiekin konbinatuta ikusten edo entzuten dut. Zenbaitetan autoan noala irratian entzuten ditut atentzioa ematen didaten horrelako konbinazioak baina, ondoren, zail egiten zait adibide zehatza gogoratzea. Hortaz, hiztegi eta corpusez baliatuko naiz hemen hasierako analisia egiteko.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren definizioa nire kontzeptualizazioaren ildotik doala esango nuke, alegia, areagotu aditzak zerbaiten nolakotasunaren goranzko joera adierazten duela.

areagotu,ย areago/areagotu, areagotzen
da/duย ad.ย Gehitu, batez ere nolakotasunean.ย Zorigaitza areagotu zitzaionean.ย Horrek ondoeza areagotu zion.ย Ez zituen hortik zetozen gaitzak deuseztatu, areagotu baino.ย Ezin dugu esan auziak eta istiluak saihestu ditugunik: gehitu eta areagotu egin ditugu aitzitik.

Dabilena corpusera jo dut gailentzen diren konbinazioen bila eta, maiztasun handiko konbinazioen zerrenda oso luzea bada ere, izen hauek gailentzen direla ikus daiteke: erabilera (1182), presentzia (548), arrisku (471), ezagutza (260), tentsio (251), gaitasun (276), arazo (262), presio (233), kopuru (244), joera (212), kontrol (191)โ€ฆ

Hona hemen adibide batzuk:

Bagerak, euskararen erabilera areagotzen eta sendotzen jarraituko duela adierazi du.

Hedabideetan euskararen presentzia areagotzea eta euskarazko hedabideak bultzatzeaโ€ฆ

Errauskailuek minbiziaz hiltzeko arriskua areagotzen dutela dio zientzialari espainiarren ikerketa batek.

Ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea du helburu biltzar honek.

Palestinako bi alderdi nagusien arteko tentsioa areagotzea eragin du operazioak.
Bainuetxeetan airea beti hezea da eta horrek mikroorganismoen bizitzeko gaitasuna areagotzen du.

Mendearen bukaeratik aurrera elkarren arteko arazoak areagotu ziren.
Txinaren aurkako presioa areagotu egin dute AEBek.

Lan baldintzak okertu direlako gaixotasun eta istripu kopurua areagotu dela nabarmendu du LABek.

Iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu da.

Gasteizko Alde Zaharrean kontrol soziala areagotzen ari dela salatu dute.

Kasu gehienetan, egoki iruditzen zait areagotu aditza izen horiekin konbinatuta, handitu aditza ere egokia izan litekeela iruditzen bazait ere. Kopuru izenaren kasuan, aldiz, ez dut uste areagotu aditza egokia denik. Izan ere, kopuru izen arina zenbakarriak edo neurgarriak diren izenekin konbinatzen da gehienbat, eta lortzen den esanahia ez dagokio nolakotasunari zenbatekoari baizik. Hortaz, bi adibide hauetan, handitu edo gora egin moduko aditzak erabiltzea egokiagoa litzatekeela uste dut. Zenbait kasutan, kopurua handitu edo kopuruak gora egin konbinazioen ordez, ugaritu aditza erabiltzea ere egoki izan liteke.

Lan baldintzak okertu direlako gaixotasun eta istripu kopurua areagotu dela nabarmendu du LABek.

Donostiako Orfeoiak, abesbatzako ahotsen kopurua areagotzeko asmoz, bertako kide izateko deialdia egin du.

Arrisku eta arazo izenen jokaera desberdina da numeroaren arabera.ย Arrisku izena singularrean erabilita ageri da gehienbat eta, arazo izena, aldiz, pluralean ageri da adibide gehienetan. Izen horiek singularrean erabiltzen direnean, nolakotasunaren goranzko joera adierazten da beti eta, beraz, egokitzat har daiteke areagotu aditza.

Bilbon eta Donostian uholde arriskua areagotuko da.

Egia da urtetik urtera arazoa areagotzen ari dela, baina airearen kutsadura mundua bezain kontu zaharra da.

Izena plurala denean, aldiz, bi interpretazio egon daitezke. Bi adibide hauetan, aurretik mugatuta dauden arrisku edo arazoez ari garela ulertzen da eta, beraz, horien nolakotasunaren intentsitateaz ari garela onar daiteke.

Ebakuntza horren arriskuak areagotu edo arintzen dute hainbat faktorek: ardura espezialista on baten eskuetan uztea, toki egoki batean egitea, behar bezainbesteko denbora hartuta, presarik gabe, etc.

Mendearen bukaeratik aurrera elkarren arteko arazoak areagotu ziren.

Hurrengo adibideak aldiz, bi interpretazio izan ditzake. Adierazi nahi dena baldin bada aldez aurretik dauden jarreren, istripuen eta osasun-arazoen intentsitatea handitzen dela, areagotu aditza erabil daiteke baina, horiek guztiak kopuruz handitzen direla adierazi nahi badugu, ugaritu aditza erabiltzea askoz ere egokiagoa litzateke.

Sailburuaren arabera, alkoholaren ondorioz indarkeria jarrerak, trafiko istripuak eta osasun arazoak areagotu egiten dira.

Sailburuaren arabera, alkoholaren ondorioz indarkeria jarrerak, trafiko istripuak eta osasun arazoak ugaritu egiten dira.

Bukatzeko, kontuan hartu behar da izen batzuk komunikazio orokorrean zenbakaitzak eta neurgaitzak badira ere komunikazio espezializatuan hartzen duten esanahia neurgarria den magnitude batena dela. Hori gertatzen da, adibidez, presio eta tentsio izenen kasuan.

Ukrainaren eta Errusiaren arteko tentsioa areagotzen ari da joan den igandeko gertakarien ondoren.

Siria inbaditzeko presioa areagotu dute Turkiak eta Saudi Arabiak.

Garaterm corpus akademikoan areagotu aditzaren konbinazioen kontsulta eginda, ikus dezakegu ez dela ageri konbinatuta presio eta tentsio izenekin. Presio eta tentsio izenak magnitude izenak dira ia beti zientziazko testuetan, eta handitu eta igo aditzekin konbinatuta ageri dira horien balioaren goranzko joera adierazi nahi denean.

Azken ekuazio horren arabera, bolumen molarrak positiboak direnez, Gibbs-en energia molarra handitzen (โˆ†Gm > 0) da presioa handitzen denean (โˆ†p > 0).

Normalean, fusio-kurbak malda positiboa izaten du presioa igotzen dugunean.

Energia elektrikoaren sorgailuen irteeran tentsioa igo eta intentsitatea murrizten duten transformadoreak erabiltzen dira.

Transformadorearen sekundarioan edo primarioan zirkuitulaburra egingo da, eta 0 V-etik hasita, apurka-apurka, aplikatzen den tentsioa handituko da, transformadorearen hariletan zehar intentsitate izendatua igarotzea lortu arte.

Nolanahi ere, esan beharra dago presioa handitu kolokazioa gailentzen dela presioa igo kolokazioaren aldean. Tentsio izenaren kasuan, aldiz, tentsioa igo kolokazioa gailentzen da tentsioa handitu kolokazioaren aldean, maiztasunak antzekoak badira ere.

Egindako azaleko analisitik hiru ondorio atera daitezke:

  • Zalantzagarritzat har daitezkeen konbinazioak areagotu aditzaren semantikaren gutxi gorabeherako ezagutzaren edo erabileraren ondorio izan daitezke, besteak beste, kopurua areagotu konbinazioan.
  • Areagotu aditzaren semantikaren gaineko kontrol ona izateak aukera ematen digu zehatzagoak diren esaldiak osatzeko, adibidez, osasun-arazoak areagotu vs osasun-arazoak ugaritu bereizteko.
  • Zenbait izenek komunikazio espezializatuan aktibatzen dituzten esanahi espezializatuek eragina dute aditzekin osatzen dituzten kolokazioetan. Hori erakutsi dugu presio eta tentsio izenen kolokazioen kasuan.

Euskarak behar dituen elkarrizketak

Lamia Filali-Mouncef Lazkano

Inpresioa dut gero eta ohikoagoa dela baieztatzea euskararen eta, beraz, euskal hiztunon ยซgaraiko erronkaยป teknologia berrietan gure hizkuntzaren presentzia bermatzea dela. Hots, euskararen ยซetorkizunaยป eremu digitalaren zelaian jokatzen dela, eta, beraz, gure indarrak hara bideratu behar ditugula, euskararen heriotza ekidin nahi badugu. Horren ยซizar mediatikoaยป bihurtu da Adimen Artifiziala, eta, zehazki, hizkuntza teknologia adimendunak, Patricia Barroni hitzak lapurtuz[1].

Izan ere, zenbat elkarrizketa eskaini zaio euskaraz Adimen Artifizialari azken urteotan? Zenbat pentsamendu eskaini dizkiogu euskaldunok, zenbat klik egin dugu hura erabiltzeko, zenbat diru bideratzen ari da horretara? Zenbat jardunaldi, hitzaldi, mahai-inguru, albiste, formakuntza, hitzarmen, ikerketa, tabernako tertulia? Zer etorkizun hurbil ari gara irudikatzen โ€•eta eraikitzenโ€• elkarrizketa eta praktika horietako bakoitzarekin?

Hara nire iritzia: euskararen eta, beraz, euskal hiztunon etorkizunaren diagnostiko horri erpin asko eta inportanteak falta zaizkio, eta nago urgentzia horra bideratzeak interes jakin batzuei erantzun ahal diela. Gaur gaurkoz eremu digitalean euskararen presentzia bermatzea garrantzitsua da, nor bere burutik hasita[2]. Baina zer eremu digitali? Etorkizunaz eta begirada estrategikoaz ari bagara, AA lehentasuna izatea zalantzagarria iruditzen zait.

Hasteko, planetak muga biofisikoak dituelako. Jabetzen al gara Adimen Artifizialak behar duen ordenagailutzar batek zenbateko energia eta ur kontsumitzen duen Chatgptri galdera bat egin eta bere entrenamenduan gure aletxoa jartzen dugun bakoitzean? Badakigu energia eta ur horiek nondik ateratzen diren eta nola dauden erregai fosilen erreserbak eta urtegiak?

Petrolio eta gas naturalaren estrakzioa gero eta zailagoa da, geroz eta gutxiago dagoelako, dagoena gero eta kalitate txarragokoa delako, eta maiz estrakzio-kostuek etekinak gainditzen dituztelako, hortaz, ez dute lehen bezainbeste hornitzen; berriztagarriak, era berean, ez dira gai egungo energia-kontsumo maila sostengatzeko[3]. Eta inportanteena: planetaren bizigarritasuna bermatzen dituzten bederatzi muga fisikoak zeharkatzeko norabidean goaz, arazoa ez baita klima-aldaketara mugatzen, badira beste zortzi eremu kritiko ere[4]. Horrek esan nahi du mundu-mailako energiaren kontsumoa mugatu egin beharra dagoela planeta bizigarria izateko. Energia zertara bideratzea erabakiko dugu: adimen artifizialera guk egiten dakigun gauzetarako, ala soilik lehentasunezkoak diren erabileretarako, adibidez, helburu terapeutikoetarako[5]?

Galdera ez da ยซenergia-desazkundea bai ala ezยป, Ama Lurra oihuka ari zaigu ezin duela arpilatze maila hau sostengatu. Galdera da aldaketa hau nola egingo dugun ahalik eta justuena. Behar ez dugun energia-kontsumoari desazkundea aplikatuz, bai: gerrei, aberatsen gehiegikeriei, arropei, plastikoari, jaki prozesatuei, auto pribatuari, AAren erabilerei[6]โ€ฆ Eta behar ditugun alderdi horiei guztiei hazkundea aplikatuz: zaintzari, osasunari, kulturari, sormenari, erritmoa moteltzeari, garraio publikoari, bizikletari, sakon arnasteari, etab. Seguru blog hau irakurtzen duten askok bizitza erabat bizigarria ezagutu dutela azken urteotako energia-kontsumo basati hau gabe ere.

Horrez gain, ezaugarri problematiko asko ditu egungo AA ereduak. Dakigunez, sektore askori eragiten die, itzultzaileei, noski, baina baita artistei, bikoizleei, etab.[7]. Pentsatzen dut badirela euskarazko AA auzolanean eta kode-irekian eraikitzeko zenbait proposamen, baina, horietatik kanpo, gauzak oso bestelakoak dira[8]. Ez ditut hemen zerrendatuko aurreko blog-sarrera askotan eztabaidatu diren gainerako auziak, baina gaiak sortzen duen zalapartak erakusten du, nire ustez, kezkak handiak eta zilegiak direla.

Azkenik, nire iritziz euskarak hiztunak izango ditu adimen artifizialik gabe ere, bizitza publikoa non gertatzen den komunitateak erabakitzen duelako, bere praktiken bidez. Energia-kontsumoari muga jartzen badiogu, agian ez dugu pantailarik izango 24 orduetan begiratzeko, eta beste zerbaitetara bideratuko ditugu gure praktikak. Horietan euskaraz egitea da gakoa, hots, betikoa: erabilera. Erabilerak bermatzen du etorkizuna, nire iritziz ez dago beste formularik. Horri oraintxe bertan ekin ahal diogu. Etorkizunari begira bagaude, datorren astean hasiko den Euskaraldia serio hartzeak, nire ustez, zimendu askoz sendoagoak jartzen ditu ezein AAk baino. Uste dut ezin dugula ahaztu Adimen Artifiziala, fisikoki, elektrizitate-korrontetik desentxufatu orduko hondakin bilakatzen den ordenagailu multzoa baizik ez dela, eta entrenatzen dituen giza-daturik gabe adimengabea dela.

Euskarak behar du mingainetan eta gorputzetan egon, ospitale eta eskoletan, elkartasun ekintza orotan, bizia erdigunean jartzeko oinarrizkoak diren lanbide guztien artikulazioan. Zenbat eta lehenago hasi halako elkarrizketak biderkatzen, orduan eta hobeto erantzungo diogu komunitate gisa egoerari, eta orduan eta bermatuago izango dugu ยซeuskararen etorkizunaยป. Ez dakit euskara batua sortu zenean hil ala bizikoa zen kontua, baina orain nahiko argi dut baietz, hizkuntza-aniztasuna, bioaniztasuna bezalaxe, maldan behera doa-eta.

Euskarak behar du bere sostengu materiala bermatzeaz hitz egiten duen hiztun komunitate sendo bat. Prozesu hori egiteko zer aliantza eta zer adostasun bilatuko duen eztabaidatzen ari dena. Elikadura-burujabetza helburu duena eta agroekologian trebatzen dena, lur emankorrak dituena. Kontsumitzen duen energia nondik lortzen duen dakien hiztun komunitatea behar du. Zeren euskarak ez baitu hiztunik ez badute jatekorik edo beharrizanak betetzeko energiarik, eta hamaika modu dago gaurtik hasita bide hori euskaraz eraikitzeko.

Zergatik ari gara Adimen Artifizialaz hainbeste hitz egiten? Noren poltsikoak betetzeko? Noren pare egoteko? Zein da ยซgaraiko erronkaยป?


[1] Adimen Artifiziala eta euskara, Patricia Barron Berria egunkarian.

[2] https://www.lehenhitza.eus/

[3] Energiaren sektorea omen da egun mundu-mailan isuri gehien eragiten dituena. Antonio Turiel itzalaldia dela-eta elkarrizketatu dute azkenaldian, eta euskaratuta dugu haren Petrokalipsia liburua.

[4] https://eu.wikipedia.org/wiki/Muga_planetarioak

[5] Minbiziaren diagnostikoa errazteko, kasu.

[6] AAren erabilera askoren kostu ekologikoa erabat aurreztu liteke, eta algoritmoak entrenatzeaz aparte ez dago argi zein den haien funtzioa.

[7] https://ace-traductores.org/manifiesto-de-la-cultura-ante-la-ia/

[8] Kontrastatzea lortu ez dudan adibide bat ematearren, mihigaiztoek diote besteak beste Teslaren jabe ernegagarria aberasteko entrenatzen ibili garela AA urteetan, Googleko captcha delakoetan trafiko-seinaleak identifikatu ditugun bakoitzean.

Itzulpenaz eta (genero) disidentziaz III

Irati Bakaikoa Garcรญa

Aurreko artikuluan, aipatu nuen badirela lupaz begiratzea merezi duten adibideak, itzulpenaren eta transfeminismoaren arteko elkarreraginari erreparatzeko. Ikusi genuen nola Leslie Feinbergek emakumetasuna โ€•beste gauza askoren arteanโ€• zalantzan jarri zuen Mari-mutil handi baten bluesa eleberrian, eta zeinen ekarpen handia jaso genuen haren euskarazko itzulpenarekin. Gaurkoan, fokua pixka bat goratuta, itzulpen prozesu horren haritik tiraka jarraitu nahiko nuke.

1993an, Feinbergek zapalkuntza guztien aurka idatzi zuen jatorrizko Stone Butch Blues; hasiera-hasieratik, eleberriak izandako ibilbideak gorde izan ditu Feinbergen pentsamendu antikapitalista eta transfeminista. Argitalpenetik hogei urtera, Feinbergek, lagun talde baten laguntzaz, Stone Butch Bluesen azken edizioan (2014) aipatzeko moduko hainbat ohar utzi zizkigun, eleberriko kapituluez gain. Horiek, noski, itzulpenean gordetzeko beharra zegoen, oharrek osatutako aparatu horretan guztian badirelako itzultzaileak kontuan eduki beharrekoak:

Sailkapen bitar eta klasikoei aurre egiteko nahia esplizitua da, bai generoari dagozkion emakume/gizon kategoria bitar eta klasikokoen aldetik, baita eleberrien sailkapenaren aldetik ere; izan ere, bere buruari galdetzen dio Stone Butch Blues liburu-dendetako zein apaletan egongo ote den… eleberri historikoa, LGTBIQ+ feminista edo autobiografikoa? Azken horri dagokionez, bere ibilbidearekin antzekotasun asko eduki arren, hainbatetan aipatu zuen ez zela inolaz ere eleberri autobiografikoa.

Bizitzako azken urteetan, gaixoaldiak hizkuntzaren inguruko eztabaidetatik urrun utzi zuen arren, hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnartzeko tartea eduki zuen oharrotan. Batetik, โ€œtransexualโ€ hitzaren bilakaeraz mintzo da, eta aipatu, hegazkinek, trenek eta autoek egiten duten moduan, hormonak eta kirurgia diren ibilgailu teknologikoek hamaika lekutara eramaten dituztela pertsonak. Bestetik, izenordainen inguruan ere mintzatu zen, eta adierazi norberaren identitatearen alderdi oso garrantzitsua direla eta haien erabilera konplexua dela, hainbat zapalkuntza gainjarri daitezkeelako.

Hala, itzultzaileei baino ez zien baimenik eman eleberriaren bestelako edizioetan oharrak egiteko, eta ez zuen hitzaurrerik onartzen. Haren esanetan, historikoki, generoaz eta sexu-orientazioaz psikiatriaren eta psikologiaren arlotik idazten zen gehienbat, eta zapalduaren hitzak, ordea, adituen hitzekin bat etorri behar zuten gaixoaren hitzak baino ez zirela. Zentzu horretan, bere eleberriak ahots propioa du; horregatik, ez du irakurlearekin bitartekaritzarik nahi, eta hitzaurrerik ez egiteko eskatu zuen. Esan bezala, soilik itzultzaileei uzten zien prozesuan sortutako hizkuntzarekin lotutako zailtasunak azaltzeko tartea.

Are gehiago, itzulpenetarako hitzarmen bat utzi zuen idatzita, bost baldintza nagusirekin. Lehenik, itzulpenak baimentzen zituen soilik 2014ko edizio hura jatorrizkotzat hartuta. Bigarrenik, xede-argitaletxe orok argi eta garbi adierazi behar du itzulpena argitaratzen ari direla, eta Feinberg dela jatorrizkoaren autorea. Hirugarrenik, itzulpena irabazi asmorik gabe egin behar da ezinbestean, eta inprimatutako bertsioaren prezioa ekoizpen-gastuak estaltzeko ezarri behar da. Laugarrenik eta aipatu bezala, ezin da hitzaurrerik egin, itzultzaileek hizkuntzari dagokionez hartutako erabakiak baino ezin dira aipatu. Azkenik, itzulpena edo haren zati esanguratsu bat bere webgunean publikatzeko eskubidea gordetzen du, doako sarbidea bermatzeko.

Fermintxo Zabaltzak, euskal itzultzaileak, Feinbergek idatzitakoa ezagutu eta gero, denbora librean ekin zion Mari-mutil handi baten bluesa itzultzeari, euskal literatur sisteman eduki horien faltak bultzatuta, baita euskararen aldeko borrokak eta borroka transbollomarikak ere. Eta itzulpen horren ondorio da xede-hizkuntza, kultur sistema eta identitate disidenteen errealitateak aberastu izana.

Musika euskal-nafarra eta postedizioa

Fernando Rey Escalera

Otsailaren 9an, igandearekin, Iruรฑeko Gayarre antzokira joan nintzen La Pamplonesak eman behar zuen kontzertu batera.

Sarreran orri bana eman ziguten, kontzertuaren programa zehazten zuena beste zenbait daturekin batera. Orria elebidun, behar den bezala. Kasu honetan, alde batetik gaztelaniaz eta bestetik euskaraz: duin, letra tamaina berarekin, espazio berdina emanez bi hizkuntzei. Eta, nire ohiturari jarraikiz, euskarazkoa irakurri nuen lehenbizi, nahiz eta jakin nire deformazio profesionalak zuzentzaile-lana egitera naramala maiz.

Testua euskara on samarrean egonagatik, begi-kolpea sentitu nuen berehalaxe, lehenbiziko paragrafoan hauxe irakurri bainuen:

La Pamplonesaren helburuetako bat egungo musika hedatzea da. Bestalde, Musikagileak Konpositoreen Elkarteak musika euskal-nafarra sustatzen du.

Harri eta zur gelditu nintzen, ezin sinetsiz, eta, askotan bezala, pentsatu nuen berriz: โ€œbeharrik badakidan gaztelaniaz; bestelaโ€ฆโ€. Eta buelta eman nion orriari, nire susmoa betetzen ote zen jakin nahian.

Eta asmatu. Bai, โ€œmรบsica vasco-navarraโ€. Honela zioen testuak:

Entre los objetivos de La Pamplonesa estรก la divulgaciรณn de la mรบsica actual. Por su parte, la Asociaciรณn de Compositores Musikagileak promociona la mรบsica vasco-navarra.

Harrigarria. Ederki dakit โ€œvasco-navarroโ€ adjektibo konposatua egon badagoela eta zenbait elkartek halako izena eman diotela beren buruari. Oso ongi. Baina, halakoetan, errealitate kulturalari kasu eginez, eta irakurketa politiko oro bazter utzirik, โ€œEuskal Herrikoโ€ erabili izan da. Horren erakusgarri argia da COAVN: Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro / Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Iruditzen zait itzultzaileok hala jokatu izan dugula, โ€œvasco-navarroโ€ horren gaineko iritzia edozein delarik ere.

Euskal-nafarra hori munstro txiki bat iruditzen zait, ikuspuntu askotatik gaizki sortua.

Baina nolatan agertu zen ditxosozko adjektibo hori txukun antzean zegoen itzulpen horretan?

Etxera ailegatu, eta intuizioak itzultzaile automatikoetara eraman ninduen.

Honela egiten dute esaldia gaur egungo itzultzaile automatiko neuronal erabilienetako batzuek:

Itzuli itzultzaile neuronala:
La Pamplonesaren helburuen artean, gaur egungo musikaren dibulgazioa dago. Bestalde, Musikagileak Konpositoreen Elkarteak euskal-nafar musika sustatzen du.
Elia:
La Pamplonesaren helburuen artean dago gaur egungo musika zabaltzea. Bestalde, Musikagileak Musikagileen Elkarteak Euskal Herriko musika sustatzen du.
Googleren traslator:
La Pamplonesaren helburuen artean musika garaikidearen zabalkundea dago. Musikagileak Konpositoreen Elkarteak bere aldetik euskal-nafar musika sustatzen du.

Hiru horietatik bik โ€œeuskal-nafarraโ€. Adierazgarria.

Berretsi zen, bada, nire errezeloa. Itzultzaile automatiko batek egin zuen itzulpena, eta itzultzaileak edo testuaz arduratu zenak, segur aski, ez zion behar bezalako errepasoa egin itzulpenari, ez zuen behar bezain zorrotz zuzendu testua. Postedizio lana esaten diogu gaur egun, ezta?

Luze hitz egin genezake orain itzultzaile neuronalez, haien alde on eta txarrez. Nik orain, ur sakonetan sartu gabe, lau hitz esanen ditut: iruditzen zait zilegi dela erabiltzea, errazten ahal digutela lana, gero eta hobeki funtzionatzen dutela, eta ez dugula zertan lotsatu haietaz baliatzeagatik, baina, jakina, halakoren bat erabiliz gero, zorrotz, oso zorrotz, zuzendu behar dugu gero. Ez da aski axaleko zuzenketa bat, oso ongi zaindu behar dugu ez dadila egon kalko desegokiz tantotua. Haiek erabili ondoko presakako zuzenketa arrisku handikoa izan daiteke baldin eta euskarazko testu ona egitea baldin bada helburua. Euskarazko hitzez mozorrotutako erdal testu bat sortzen ahal dugu, euskarazko senik gabeko lexikoa, sintaxia edo bestelako alderdiak dituena.

Euskal kanonaz

Manu Lรณpez Gaseni

Hileta-elizkizun batean nengoen, halakoetan egin ohi dudan bezala, hildako laguna gogoan atxiki eta, bide batez, apaizaren sermoian berrikuntza erretorikoren bat agertuko, edo betiko topikoetan ainguratuta iraungo zuen entzun zain. Altxa, eseri, altxa, eseri gimnastikan deseroso ni, iritsi zen, noizbait, literaturaren tartea. โ€œJesukristo gure Jaunaren Ebanjelio Santua, san Joanen araberaโ€. Elizaren ekarpentxoa: ikuspuntu fokalizatua eta biografia-generoa. Eta hura entzun bitarteko pentsakizunak izan ziren idatzi honen ernamuina.

Entresaka handia egin behar izan zuen kristauen elizak Jesukristoren bizitza eta eginei buruz zebiltzan bertsio ugarien artean egokienak aukeratzeko. Eta, hain zuzen ere, iritsi zaizkigun lau bertsioak โ€•Mateo, Marko, Lukas eta Joanenak, benetako egileak haiek izan edo ezโ€• testu โ€œkanonikoakโ€ dira, hau da elizako agintariek ofizialtzat jotakoak. Baina kanonikotasunaren gaineko kontrol zorrotza ez zen testu-hautaketara mugatu, haien itzulpena(k) ere zorrotz begiratu baitzituzten. Ebanjelioak, itun zaharreko testuak ez bezala, grekera โ€œbatuazโ€ idatzi ziren eta, handik mende batzuetara, latinezko bertsioa agindu zioten Jeronimo gerora gure zaindariari (adi, genero-ikuspegia landu, eta itzultzaileen eguna ekainaren 18ra aldatu nahi izanez gero: Jeronimorekin batera, Paula ere itzultzaile ibili omen zen kontu hartan). Itzulpen hori gutxienez mila urtez izan zen baimendutako testu bakarra kristauen jainkoaren hitza eta haren semearen berri ona zabaltzeko, Erreforma deituak tokian tokiko hizkuntzetan hedatzeko atea ireki zuen arte. Beste guztiak, apostatek aldeztutako testu โ€œapokrifoakโ€.

Bestalde, testuak ez ezik, norbanakoak ere kanonizatu ohi ditu kristauen elizak. Eta, kanon horretan, hilda egotea da ezinbesteko baldintza. Hortik aurrera, mailak daude. Martiri izateko, frogatu egin behar da martiritza, soilik-edo. Dohatsu edo beato izateko, berriz, mirakulu bat egiaztatu behar da. Eta, maila gorenean, santu izatera iristeko, bi mirakulu bermatu behar dira. Marka da, gero!

Honainoko kontakizun aski ezaguna baliatu nahi izan dut literaturan onerako eta txarrerako hainbestetan erabiltzen ditugun โ€œkanonโ€, โ€œkanonikoโ€, โ€œkanonizatuโ€ eta โ€œkanonikotasunโ€ hitzen jatorria nabarmentzeko. Eta, jatorriarekin batera, prozesua ere partekatzen du literaturaren arloko termino homonimoak. Izan ere, literaturan Instituzio izenekoak erabakitzen du, garai eta eremu bakoitzean, zer-nolako autoreak eta testuak (baita arau eta ereduak ere) kanonizatzen diren, Even-Zohar ikertzailearen esanetan. Ez da, beraz, askok uste duten bezala, kalitatea testu literario jakin bat kanonizatuko duena, baizik eta aipatu Instituzioa osatzen duten botere-taldeen unean uneko interesak. Horregatik, elizan ez dakit, baina literaturan eztabaidagarriak dira sarritan kanonak. Gutariko bakoitzak hura kendu eta beste hau jarriko luke haren ordez. Hartarako botererik ez, ordea.

Hauek dira, besteak beste, Instituzioa osatzen duten taldeak eta haien kanonizazio-bideak: akademiak (literaturaren historietara zer egile-obrak pasatzen diren), hezkuntza-erakundeak (curriculumetan, berdin), kultura-erakunde publiko eta pribatuak (han-hemengo sari nazionalak, Nobel saria), kritika (zer obra goretsi, gaitzetsi edo isildu), idazle- eta oro har literatura-elkarteak (Goncourt saria), argitaletxeak (Planeta saria, Bibliothรจque de la Plรฉiade)โ€ฆ Kultura-boterea osatzen duten talde horien helburua da, kanonizatzeari dagokionez, haiek seinalatutako idazle-testu-arau-ereduak babestu eta oroimenean atxikitzea komunitatearen ondare historiko gisa.

Horren arabera, eta gure eremura etorrita, hasteko inguruko literaturetan baino askoz itzulpen gehiago ditugu kanonean, beharra gidari. Joanes Leizarragarenetik hasita, bi aldetatik kanonikoa, Kempis direlakoak sarritan agertzen dira gure literaturaren historietan, eta baita Bonaparteren enkarguz aritu ziren itzultzaileak ere, Duvoisin bereziki. Erlijioa alde batera, euskaratutako literatura didaktikoaren agerpena ere ez da txikia: alegien itzultzaileak (Bizenta eta Juan Antonio Mogel, Juan Mateo Zabala, Iturriaga, Arxu, Goietxe eta beste); berriro ere Agustin Paskual Iturriaga, oraingoan egile, Jolasak dialogo didaktiko partez intraitzuliarekin, hura ere Bonaparteren aginduz: Uriarte, Duvoisin, Intxauspe eta frantses bertsioa. Jada XX. mendean, Orixeren itzulpenen berri eman ohi da; โ€œKulixka sortaโ€ hartako itzulpenak ere baiโ€ฆ

EIZIEk sortutako โ€œLiteratura Unibertsalaโ€ bildumak paragrafo berezi bat merezi du, hura ere kanon bat delako, alde batzuetatik. Batetik, munduko literaturako egileen kanon bat (eta ez hainbeste obrena, egile haien obra ezezagunagoak edo laburragoak hobetsi zirelako, aroan aroan); bigarrenik, hizkuntza- eta literatura-ereduen kanon bat ere bada (alde horretatik, eredu narratiboen kanona da, beste generoetako obrarik apenas dagoelako); eta, hirugarrenik, eta aurrekoaren ondorioz, gaur eguneko euskal itzultzaileen kanon bat ere bai (kalitatez zein itzulpen kopuruz).

Gainerakoan, zentzu hertsiko euskal idazle garaikideei dagokienez, azken-aurreko eta azken literaturaz diharduten monografiko, artikulu eta doktorego-tesietan jasota daude idazle kanonikoen izenak. Kanonizazio literarioa gutxi ez, eta giro akademiko horretan โ€œsantu kulturalakโ€ labela sortu dute, Lauxeta, Aresti eta beste zenbait idazleren mirakuluak nabarmentzeko asmoz. Halarik ere, literaturaren eremuan โ€•zorionezโ€• ez dago hilik egon beharrik kanonean sartzeko, baina ez da ezohikoa gaur agertu eta bihar desagertzea handik, eta alderantziz โ€•halakoak baitira bizien eginakโ€•.

Mesfidantzaz begira dauzkadan irakurleen fabore, gaineratu behar dut badela literatura-kanona ukatzen duenik, gero eta gutxiago, nire ustez, eta bai, ordea, kanon anitz edo multizentrikoen alde dauden akademiko gehiago, historia-, gizarte-, etnia- eta genero-irizpideak oinarri hartuta, ikerketa edo estudio kulturalen arrastoan. Garai batean Harold Bloom zenak erremindutzat jo bazituen ere, haiek ere tokian tokiko Instituzioaren botereak dira eta, alde horretatik, beren kanon propioak ezartzeko moduan daude.

Kanoniko terminoaren sinonimo bat ereduzko denez gero, euskal itzultzaileriak badu zer-non aukeratu ugari, lanbidearen probetxurako. Nire aldetik, eta honenbestez, blog-sarrera honekin amaitzen da literatura-ereduez eta -interferentziaz aritzeko asmotutako hirukoa.

KonformismoAA

Ane Garmendia Alberdi

Azkenaldian, asko hitz egiten da adimen artifizialaz. Blog honetan ere zenbait bider jorratu den gaia da, hainbat ikuspegitatik. Nik aukera hau baliatu nahi nuke nire kezka nagusia azaltzeko. Egiari zor, adimen artifizialak berak baino gehiago kezkatzen nau gizakion ergelkeriak, axolagabekeriak eta denaz paso egiteko daukagun gaitasunak. Arriskutsua dena ez da adimen artifiziala, baizik eta gizakiak tresna hori erabiltzeko modua.

Duela urte asko, ikus-entzunezkoen munduan fansubs delakoak agertu ziren. Fansub hitza fan eta subtitled hitzen laburketa da, hau da, zaleek baimenik gabe eta irabazi asmorik gabe edo doan egindako azpidatziak dira. Hasieran, animea japonieratik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko erabili ziren Estatu Batuetan, baina laster hedatu ziren Europara eta Asiara, baita beste hizkuntza-konbinazio batzuetara ere. Doan zirelako eta eskuragarri zeudelako, jende asko hasi zen horrelako edukiak ikusten eta enpresa batzuk ere azpidazle afizionatuen lana erabiltzen hasi ziren itzultzaile profesionalen kostua eta epeak murrizteko. Ez dago misterio handirik. Azpidatzi batzuk ondo eginda egongo ziren, ziurrenik, baina asko akatsez beteta zeuden: akats linguistikoak eta azpidatzien ezaugarri teknikoei buruzkoak. Nik azpidatzi kaskar batzuk ikusi eta pentsatu nuen hura ezin zezakeela inork irentsi. Nork ikusiko zuen hain gaizki itzuli eta azpidatzitako telesail bat? Bada, lagun batzuekin gaiari buruz hizketan, konturatu nintzen beste batzuek ez zutela halako exijentzia maila eta bost axola zitzaiela azpidatzien kalitatea. โ€œEsaten dutena gutxi gorabehera ulertzen bada, ni konforme. Eta gainera doan daโ€. Benetan, flipatuta gelditu nintzen. Ezin nuen ulertu. Orain barre egiten diot garai hartako Aneri. Gaixoa.

Eta fansubek ibilitako antzeko bidetik doa adimen artifizial sortzailea ere ikus-entzunezkoen alorrean. Askori berdin zaio jasotzen ari dena txukuna den ala ez; akats ortografikoak dituen ala ez; azpidatziak karakterez beteta daudelako irakurtezinak diren ala ez. Jende asko doakotasunera eta berehalakotasunera harpidetuta dago. Dena den, badago argi izpirik iluntasunean. Duela urte batzuk polemika galanta sortu zen Squid Game (Txibiaren jokoa) telesail hegokorearraren azpidatzi automatikoak zirela-eta. Antza, Netflixek koreeratik ingelesera itzuli zuen automatikoki, eta jarraian ingelesetik beste hizkuntza batzuetara, hori ere automatikoki. Protesta ugari egon zen, zalaparta handia, eta uste dut azkenean Netflixek azpidatzi horiek kendu behar izan zituela. Gora protesta.

Zoritxarrez, esango nuke euskararentzat egoera are larriagoa eta kezkagarriagoa dela. Sarri sentitu dut euskarara egindako itzulpenak izapide hutsa izan direla. Hemengo enpresa askok jatorrizko testua gaztelaniaz sortu eta euskarara itzultzeko itzulpen automatikoa erabiltzeak, hautu zehatz horrek, argi erakusten du ia inposatutako tramite bat dela beraientzat eta bost axola zaiela itzulpenaren kalitatea.  Axola ez zaizun zerbaitetan sosak gastatzea zaila da, jakina. Eta orain adimen artifiziala harribitxi gisa ikusten dute askok. Izapidea arin eta doan egiten duena. Ikus-entzunezkoen alorra ez da salbuespena eta egin dira eta egingo dira saiakerak edukien itzulpena ahalik eta gehien automatizatzeko. Hortxe egon behar dugu guk, erne, emaitzak aztertzeko eta euskarazko edukien kalitatea eta kopurua aldarrikatzeko. Eta horregatik tematzen naiz ni protesta egitearen kontuarekin.  Batzuetan alferrik izango da. Euskarazko eduki baten kritikak ez du sortuko Squid Game telesailak eragindako eztabaida, baina ez gaitezen konformistak izan eta egin dezagun protesta gure hizkuntza-eskubideen alde.