“Inguruan” erabiltzearen gainean

Fernando Rey Escalera

Aspaldi honetan zer pentsatua eman didan kontu bat aipatu nahi dut gure blog honetan: โ€œ-ren inguruanโ€ barra-barra aditzen eta irakurtzen dugu azken urteotan orain arte horretarako erabiltzen ziren beste egitura batzuen kaltetan:

โ€œKlima aldaketaren inguruan hitz egin genuenโ€
โ€œKlima aldaketaz hitz egin genuenโ€
โ€œKlima aldaketaren gainean hitz egin genuenโ€
โ€œKlima aldaketari buruz hitz egin genuenโ€

Duda piztu zait โ€œ-ren inguruanโ€ egokia ote den horretarako, kalko okerra edo egokia den, eta zenbateraino dagoen errotua. Begi-bistakoa iruditzen zait, nolanahi ere, fenomenoak gure arteko joera batzuk salatzen dituela. Noizean behin moda batzuk pizten dira euskararen erabileran โ€“hizkuntza guztietan, segur askiโ€“, eta, batzuetan, zaila izaten da erabakitzea hizkuntzaren bilakaera naturala den edo, besterik gabe, gure egoera diglosikoaren adierazgarria, zergatik jartzen diren modan egitura batzuk eta zergatik baztertzen diren orain arte oso erabiliak ziren beste batzuk, zer hartzen den egokitzat edo dotoretzatโ€ฆ Adibide asko eman genitzake zenbait moda nola zabaltzen ari diren ikusteko, baina nik, orain, bi aipatuko ditut: โ€œbalioan jarriโ€ eta โ€œ-tze alderaโ€. Bi horietako lehenbizikoari buruz Irantzu Epeldek 2012an idatzi zuen horri buruz gure blogean, eta Berrian berriki eman du horri buruzko gomendio bat. Bigarrenez, beharbada, noizbait idatziko dut blog honetan berean.

Baina natorren harira:โ€œHablar deโ€ฆ, hablar sobreโ€ฆ, hablar acerca deโ€ฆโ€ esateko (barkatu, baina ez dakit frantsesez), hiztegietan begiratuz gero, hiru dira baliabide nagusiak: a) -i buruz; b) -z; c) -ren gainean.

Elhuyar:
[acerca de] -z, -i buruz, -en gainean.
ยฟquรฉ piensas tรบ sobre ese asunto?: zer diozu zuk gai horri buruz?
no quiero discutir mรกs sobre eso: ez dut horretaz gehiago eztabaidatu nahi.

Labayru:
-(r)en ga(i)nean, -(e)z, -(r)i buruz.
No quiero oรญr hablar mรกs sobre polรญtica; Politikearen ganean ez dot berba erdirik bere entzun gura.
Estรกn hablando sobre mรญ; Nitaz ari dira zerbait esaten.

Adorez:
-z, -i buruz, -en gainean.
sobre eso ya hablaremos; hitz egingo dugu horretaz.
ยฟquรฉ dices sobre la economรญa?; zer diok ekonomiaz?
no sรฉ nada sobre tu quehacer; zure egitekoaren gainean ez dakit ezer.

Zehazki:
-i buruz, -z, -en gainean.
el primer capรญtulo trata sobre los derechos humanos, lehenengo kapitulua giza eskubideei buruz ari da; dos palabras sobre el jabalรญ, bi hitz basurdearen gainean.

Harrigarria da โ€œ-ren gaineanโ€ egitura nola ari den desagertzen euskararen erabilera jasoan, nahiz eta toki askotan zabalduena eta naturalena izan. Galdeka ibili naiz nire inguruko euskaldun batzuei, eta hori dute erabiliena. Dena dela, nekez irakurriko dugu inon eta gutxitan entzunen dugu telebistan. Arrazoia agerikoa da: jende askori kalko desegokia iruditzen zaio, erdarakada. Jatorria edozein dela ere โ€“batek daki noiz pasatzen den hitz edo esamolde bat kalko izatetik hizkuntzaren parte onartua izateraโ€“, oso errotua dago eta egon da gure hizkuntzan. Dena dela, badirudi gero eta zokoratuago dagoela, batez ere euskara jasoan, euskara ona izanagatik eta Euskaltzaindiak onartua egonagatik.

โ€œ-i buruzโ€ egiturak, berriz, sekulako arrakasta izan du, gaur egun euskaldun askoren ahoan modu bakarra izateraino. Egitura horren adiera nagusia beste bat izanik ere โ€“Orotariko Euskal Hiztegian esaten digunez, โ€œHacia, en direcciรณn a; mirando a, frente a, contraโ€ฆโ€โ€“, gutxitan erabiltzen da gaur egun horretarako.โ€œAcerca deโ€ฆ, sobreโ€ฆ, deโ€ฆโ€ adiera du orain erabilera zabalduena. Eta arrakasta izan badu, ederki, baliatu gaitezen horretaz, baina, ahal dela, Iparraldeko euskaretan erabilera nagusia zein izan den ahaztu gabe.

Kasu instrumentala ere hortxe dugu, eta, nire irudiko, oso bizirik dago, aski osasun onean.

Eta โ€œ-ren inguruanโ€? Ba al dugu horren lekukotasunik? Esan dudan bezala, hiztegietan ez da aipatu ere egiten. Berdin da โ€œsobreโ€, โ€œacercaโ€ bilatu edo beste modu batez bilatu. Aipatu ere ez. Horregatik, harriturik, Orotariko Euskal Hiztegian begiratu nuen, eta hor ere, aipatu ere ez.

Euskara Batuaren Eskuliburuan ere begiratu dut, gure oraingo biblia txikiak zerbait esanen duelakoan, baina ez du auzia aipatzen. Dena dela, gaiari heltzen ez badio ere, beste gai batzuez ari dela, adibideetan, egitura horretaz baliatu da. Nik lau adibide aurkitu ditut:

โ€œEuskaltzaindiak ez du araurik eman hitzarmen edo konbentzio honen inguruanโ€.
โ€œEgoki eta premiazko deritzogu, ordea, obra honetan auzi horren inguruan zerbait esateariโ€.
โ€œHorien inguruan Euskaltzaindiak ez du araurik eman euskara estandarrerakoโ€.
โ€œGai honen inguruan, oinarrizkoa da 38. araua ereโ€.

Egungo Euskararen Hiztegian eta Gaur Egungo Prosan ere egin dut bilaketa, eta ia-ia ez dago horren aipamenik.

Santiago Iruretagoienaren adibide pare bat ikusi dut, Oskar Aranaren esaldi bat edo Pello Zabalaren Euskal baserriaren inguruan liburuaren izenburua. Luis Elberdinen esaldi bat ere bada eta Berria egunkariaren esaldi bat edo beste. Eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren esaldi hau ere bai: โ€œHari luze horren matazak korapilatu egiten dira, behin eta berriro, XIX. eta XX. mendeetan, lekukotza nabarmenak baititugu aurretiaz esandako horien inguruanโ€.

EIMAren Kalko okerrak izeneko lanean ere begiratu dut. Ez da aipamenik egiten, baina, harrigarriro, azalpenak ematerakoan egitura horretaz baliatzen da liburua:

โ€œInterferentzien eta kalkoen inguruko sarrera teoriko labur baten ondoren,โ€ฆ / Azken ohartxo pare bat egin beharra dago baldintzazko adizkien inguruan / Hona hemen, hala ere, oinarri eta jarraibide batzuk kalko-arrisku zabal horren inguruan / Ez genuke hainbestetan kezkatu behar halako aditzen inguruko zalantzezโ€.

Laburbilduz: beste modu bat zabaldu da azken hamarkada hauetan. Kalkoa ematen du (โ€œhablar en torno aโ€), baina kalko egokitzat hartu behar dugu? Hasi beharko genuke sartzen hiztegietan-eta? Eskertuko nuke zuen iritzia.

Gure Moby Dickak eta zakilak

Iรฑigo Satrustegi Andrรฉs

Han nago ni, sofan botata, gauero moduan, edozein serie ikusten.  Begiak zabalik mantentzeko apenas  dut indarrik, baina, azkenerako Upright telesailaren bigarren denboraldia aukeratu dut gaurkoan. Filminen jarri dute. Eta spoiler gehiegirik egin gabe, lehenengo denboraldia luzaz hobea da. Baina behin ikusten hasitaโ€ฆ

Filminek, bere on eta txarrekin, orain gutxi arte katalanez eta espainolez baino ez zituen azpidatziak. Beraz, aukera bakarra izan dut bigarren horiek hautatzea zerbait harrapatu nahi badut (gogoratu: sofan, gauez, erdi loโ€ฆ).

Eta halako batean, ziup, esnatzeraino harritu nauen zerbait pasa da: bi pertsonaia nagusien elkarrizketak alarma guztiak piztu ditu. Tira, horrek eta ziztu bizian pasa den itzulpenak ere bai. “Ni izan ote naiz?”, pentsatu dut. Eta atzera egin dut agintearekin, rewind. Ez, ez nenbilen oker, itzulpenak bazuen bitxitik, eta ziur, buruhauste baten ondoriotik asko ere bai. Horrelaxe esan du aktoreetako batek Australiako ingelesean:

Yeah, you know, school is bullshit anyway, like โ€œMobydick is not just a whaleโ€. No fucking dick. No just a dick either.

Boom! Horratx hainbeste gustatzen zaizkigun hitz-jolas horietako bat. Melvillen eleberriak ez du, antza, protagonista sobera motibatzen. Are, eskola-porrota justifikatzeko ez ezik, sistema osoari rude-ki kritika egiteko ere baliatu du Meg-en roletik ari denak. Baina jolas horrek baino gehiago, harritu egin nauena, zera da, itzulpena/egokitzapena. Prest?

Sรญ. Pero igualmente, estudiar es una chorrada. Te sueltan โ€œLo del quijote no eran molinosโ€. No jodas. Ni tampoco una mancha.

Klasiko kontua, beraz. Ez nuke sartu nahiko itzultzailearen jarduna epaitzera. Egokiagoa edo okerragoa, esango nuke lan zaila izan zuela, eta proposatutakoa ez dela inondik inora disparate bat. Kontrara, ariketa bat proposatzera natorkizue. Nondik joko zenukete zuek? Nola uztartu kulturkeria bat hizkera kaletarrarekin?

Hainbat bide irekitzea okurritzen zait niri:

  • Jatorrizkoaren garaikide bat bilatzea: hots, XIX. mendera jo beharko genuke.
โ€œGernikako arbola ez da arbola bat bakarrikโ€. Ez putza. Ia arbolarik ere ez da.*

Gaixo dagoen kontu horrengatik diotโ€ฆ Baina azaldu behar badut, grazia gutxi.
  • Euskal literatura klasiko eta kanonikoaren artean bilatu, jokatzeko adina ematen duena topatu arte:
โ€œKresala ez da soilik eleberri batโ€. Ez putza. Ez da puzker bat ere.**

Haizeen kontu horrekin hasitaโ€ฆ ย Baina, hemen zalantza, zein literatur lanek izango luke Moby Dick eta On Kixoteren efektu bera? Etxepareren Linguae-k, Axularren Gero-k? Haur besoetakoa txertatzea politikoki ez litzateke zuzenegia, ezta?
  • Hoskidetasuna errespetatzea: literatur erreferentzia mantendu, eta errima soil bat egitea.
โ€œMoby Dick ez da balea bat bakarrikโ€. Ez putza. Ez balea, ezta potrorik (ere).***

Kasu honetan, berriz, elementu falikoa galtzen da.
  • Hitz jokoa errespetatzea: Bai horixe, badakizueโ€ฆ zakilak, buztanak, faloak, pitilinakโ€ฆ erabilita eta bestelako genitalak, jakina. Kasu, aluak izan baitezake kutsu negatiboa.
โ€œMakilakixki ez da soilik ipuin batโ€. Ez putza. Makila bat bakarrik ere ez.****

Eta interpretazio librera utziko genuke hemen makilaren adiera.

Tira. Unibertsitateko garaietako klaseak ekarri dizkit burura ariketak. Orduak eman genitzakeen gai bati bueltaka, eta erantzun bakar bat aurkitu beharrean, zalantzaz josirik itzultzen ginen etxera, edo, onenean, poteatzera.

Horixe, bada. Hortxe luzatzen dizuet proposamena. Zeintzuk dira gure Moby Dickak eta zakilak?

Nil igitur mors est (II)

Xabier Olarra

Jon Miranderen Nil igitur mors est poemaren gaztelaniazko itzulpena hizpide hartuta, hasi nintzen artikuluxka hau idazten. Baina honen aurreko artikuluaren dokumentazio lanean ari nintzela, erabat desbideratu nintzen, eta Lukrezioren jatorrizkoaren gaztelaniazko itzulpenetara lerratu nintzen (nire desbiderapen eta digresiorako joera ez oso ohikoak eramanda), eta bereziki Marchena Abatearenari eskaini nion komentario bat edo beste. Beraz, ziaboga eginda, banator hasierako puntura.

Gaurko ibilbidea, beraz, poesiaren itzulpenari buruzko oinarrizko betebehar batzuk aipatuz hasiko da, eta irakurleari utziko diot Miranderen poema horren gaztelaniazko itzulpenari buruz โ€“Felipe Juaristirena da itzulpenaโ€“ bere ondorioak atera ditzan.

Hasteko, egin diezaiodan leku pixka bat Adimen Artifizialari (hola, letra larri eta guzti), naturala flakotzen edo urritzen ari zaidan/gun garaian.

Honako galdera hau egin diot ChatGPTri, besteok ere โ€œalferraren txokoaโ€ erabiltzen noizbait hasi beharko dugula pentsatuta:

ยฟQuรฉ me dices, amigo, sobre la traducciรณn de la poesรญa?

 Txat bat denez, adiskide-jarreran mintzatu natzaio makinari. Eman dit bere erantzuna. Eta segidan honako mezu hau bidali diot:

La traducciรณn de la poesรญa.

Baina Adimen Artifizialak ez du erantzun bera ematen bietan, agian lehenbizikoan โ€œadiskideโ€ deitu diodalako. Edo agian robotari norbaitek โ€œmakinalegeโ€ pixka bat erakutsi diolako. Izan ere, orain dela egun batzuk eman zidan erantzuna ere ez zen berdina izan. Baina bai oso antzekoa, ez dakit makinak pixkanaka ikasi duen erantzun zehatzagoak edo sendoagoak ematen, ala berdintsu jarraitzen duen. Hura oso didaktikoa izan zen, eta sarrera orokor baten ondoren lau baldintza edo betebehar aipatzen zituen poesia itzultzeko:

โ€œPoesia itzultzea lan konplexua da, hizkuntza batetik bestera hitz eta egitura gramatikalen transposizioa egiteaz gain, jatorrizkoaren berariazko รฑabardura eta konnotazio poetikoak atzeman eta transmititzea ere eskatzen duena.

1.- Esanahia ulertzea
2.- Erritmoari eta metrikari eustea
3.- Kultura-baliokidetasunak bilatzea
4.- Poesia-hizkuntza erabiltzeaโ€.

Eta hau zioen, hurrena:

โ€œLaburbilduz, poesiaren itzulpena prozesu delikatua da, eta jatorrizko poesia idatzi zen hizkuntza, kultura eta testuinguru historikoa sakon ulertzea eskatzen du. Jarraibide orokor horiei jarraituz, jatorrizko poemaren esentzia eta edertasuna atzemango dituen itzulpen eraginkorra lor daiteke[1]โ€.

Azpimarra nirea da, eta salbuespenak salbuespen, esan nezake funtsean ados naizela. Noski, abiapuntutzat hartzen badugu โ€œpoesia, hain zuzen ere, itzulpenean galtzen denaโ€ dela, jai dugu. Oso definizio โ€œpoetikoaโ€, baina ez oso praktikoa. Betidanik itzuli da poesia, baina, geroxeago ikusiko dugunez, ez dago modu bakarra poesia itzultzeko.

Ondoriorik garrantzitsuena da itzulpenak โ€œhizkuntza poetikoaโ€ behar duela: hizkuntza artistiko eta sormenezkoa.

Hona zer dioen honi guztiari buruz Fernando Garcรญa de la Bandak โ€œTraducciรณn de poesรญa y traducciรณn poรฉticaโ€ artikuluan[2]:

Esan genezake itzulpen poetikoa dela poesia-itzulpen mota bat, xede hizkuntzaren sisteman nolabaiteko autonomiaz integratzeko modukoa izan nahi lukeena, eta, horrenbestez, sistema horren konbentzio formalekiko egokia dena erritmoari, neurriari eta, behar izanez gero, errimari dagozkion kontuetan, eta aldi berean ahalegintzen dena jatorrizko hizkuntzan sorkari poetiko gisa duen mailaren parekoa lortzen bai lexikoaren sotiltasunaren arloan bai adierazkortasunaren egokitasunean, hurbiltasunean, sormenean, iradokizun-ahalmenean, indarrean etab.

Itzulpen poetikoa, beraz, poesiaren itzulpen mota ugarietako moduetako bat  baizik ez da, baina ez bakarra (cfr. Holmes 1970) ez eta, purismoak alde batera utzita, poesia-itzultzaile guztiek eta testu poetiko guztietan erdietsi nahi beharko luketen ideal bat: gauza jakina da autore batzuk, autore batzuen poema batzuk eta poesiaren egitura batzuk โ€“errima eta neurria, adibidezโ€” gogorragoak direla itzulpen poetikorako, eta zilegi dela itzultzaileak arazo horiei neurria hartu ondoren itzulpen ez-poetiko bat egitea erabakitzea, dela literala, prosazkoa, etab. (azpimarrak nireak dira).

Txatetik etorri zaigun erantzunean ikasi dugu poesia itzultzea โ€œlan konplexuaโ€ dela, eta โ€œprozesu delikatuaโ€. Eta ikusi ditugu zein baldintza jartzen dituen prozesu delikatu hori ondo burutzeko: testua ulertzea, erritmoari eta metrikari eustea, kultur baliokidetasunak bilatzea eta poesia-hizkuntza erabiltzea. Bistan da AAk lan konplexua deitzen duen horren helburua โ€œitzulpen poetikoaโ€ lortzea dela. Eta hala ere, esango nuke baldintza funtsezko bat falta dela, begi-bistakoa bada ere gogoraraztea komeni dena: jatorrizko hizkuntzan poema batek dioena (adierazten duena, iradokitzen duena, gogora ekartzen duena, konnotatzen duena) xede-hizkuntzan ematea.

Orain ikus dezagun nola betetzen diren baldintza horiek Nil igitur mors est poemaren itzulpenean:

1.- Testua ulertzea. Berez nahiko kriptikoa den arren, Mirandek berak eman zuen poema ulertzeko โ€œgiltzaโ€[3]. Itzultzaileak funtsean ulertu duela esan daiteke, nahiz eta baden irristadaren bat, aski nabarmena.

2.- Erritmoari eta metrikari eustea. Kontu honetan, bistan da itzultzaileak paso egin duela. Jatorrizkoan 5+4 silabako lerroak dira. Ez dago errimarik, baina hiru lehen ahapaldiek โ€“tan hotsaz bukatzen dira. Eta Mirandek bere โ€œgiltzanโ€ dio poema โ€“la bukaera aho-zabalaz errematatu nahi izan duela poema. Horren trazarik ez dugu itzulpenean. Hori, Mirandek erritmoari ematen zion garrantzia kontuan izanda, aski larria iruditzen zait, besterik gabe paso egiteko. Alde batera utziko ditut jatorrizkoan ageri diren aliterazio nabarmenak, zeinen arrastorik itzulpenean aurkitzen ez den oso erraza.

3.- Kultur baliokidetasunak bilatzea. Kultur eremu orokor berdintsuan sortutako poesia denez, ez dut uste zailtasunik handienak hortik datozenik.

4.- Hizkuntza poetikoa erabiltzea. Bai, dudarik gabe Juaristiren itzulpenak betetzen du baldintza hori. Lortutako testua sar liteke gaztelaniaren hizkuntza poetikoaren sisteman.

5.- Baina itzulpenak ematen al du jatorrizkoak adierazten duena? Esango nuke gaztelaniazkoa askoz hizkera hanpatuagoa, hanpurutsuagoa eta โ€œedertuagoaโ€ dela, jatorrizkoa โ€œbere horretanโ€ itzuliz gero soilegi, trauskilegi edo sinpleegi iritzita edo.

Nik esango nuke itzultzaile-poetak bere sistema poetikoaren arabera berregin duela testua bere baitan, eta horren itzulpena eman duela. Eta hemen utziko dut kontua, azterketa sakonagoetan sartu gabe. Irakurleak bi testuak erantsita dituenez[4], erabaki beza nire inpresioa den ala berari ere hala iruditzen zaion.


[1] Orain artekoa ChatGPTk ingelesez edo gaztelaniaz eman didanaz elikatu dut elia, Elhuyarren itzulpen automatikoko tresna alegia, eta ohartu naiz makinek ederki ulertzen dutela elkar. Ukitu bat baizik ez diot egin behar izan eliak emandako itzulpenari. Hor goian dagoena eliaren itzulpena da, ez nirea.

[2] โ€œTraducciรณn de poesรญa y traducciรณn poรฉticaโ€, Fernando Garcรญa de la Banda, Universidad Complutense de Madrid.

https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5308826: 2023/05/09

[3] Ene jainko-eidol zaharra, Lur!, Jon Mirande, Donostia, Elkar, 141.-144. or.

[4] Ilhun-argiak โ€“ Claroscuros. Jon Mirande, EHU, 2008. 68.-71. or.

Benetan garestiegiak ote?

Maitane Uriarte Atxikallende

Interpretazio-zerbitzua garestiegia dela esan izan digute askotan eta gure aurrekontua ikusitakoan eskuak burura eraman omen ditu batek baino gehiagok. Bada, Netflixek interpretazio-lanari eta oro har gure akrobaziei buruzko dokumental bat atera bitartean, pedagogia-lana egitea eta yoga eskoletara joatea tokatuko zaigu, pazientzia ez galtzeko.

Oro har, egia da interpretazio-lana ondo ordainduta dagoela. Ondo ordainduta baino, behar bezala ordainduta dagoela esango nuke nik, enkargu bakoitza prestatzen igarotzen dugun denbora kontuan hartuta. Sorpresa! Enkarguak aldez aurretik prestatzen ditugu, bai, askok besterik gabe jatorrizko hitzaldia entzun bezain pronto magia egiteko gai garela uste duten arren. Nik ez diet pertsona horiei ilusioa kendu nahi, niri ere asko gustatuko litzaidakeelako David Copperfield izatea, baina zoritxarrez honek ere trukoa dauka: interpretazio-lan bakoitzaren aurretik, orduak eta orduak (egunak, baita) pasatzen ditugu ikasten. Pena da, baina ez gara gai guztietan adituak, eta, hitzaldiak ondo jarraitu ahal izateko, aldez aurreko prestaketa-lan handia egitea da bide bakarra.

Ez dizuet gezurrik esango: jada urte batzuk daramatzat interprete-lanetan, eta, gai askotan adituak ez bagara ere, gure jakin-minari esker eta enkargu bakoitzerako egin behar izandako prestaketa-lan horri esker, ia-ia entziklopedia ibiltariak bihurtu garela esango nuke. Tira, ez gara Wikipedia, kuadrillako lagunek hala uste badute ere, baina egia da interpretazio-lanari esker gairik imajinaezinenen inguruko gauzak ere dakizkigula. Adibidez, ba al zenekiten Amerikako Estatu Batuetako sezesio-gerran, tropak kuartelera bajarik gabe itzultzen zirenean, arbel handi batean โ€œ 0 killedโ€ idazten zutela (zero hildako) eta hortik datorrela gaur egun dena ondo dagoela esateko erabiltzen dugun โ€œOKโ€ esaera?

Aldez aurreko prestaketa-lanaz ari garen honetan, guztiz logikoa dirudien baina oraindik bezero batzuei asko kostatzen zaien zerbait aipatu beharra dut: enkargu bat aldez aurretik prestatu ahal izateko, enkargu horren inguruko informazioa eman behar zaigu lehenbizi. Hizlari batzuei ahaztu egiten zaie, beste batzuei azken orduko adrenalina gustatzen zaie eta bi minutu lehenago pasatzen digute, beste batzuk ezer pasatzeko beldur dira konfidentzialtasuna dela-eta (guk beti diogu jasotako informazio guztiaren konfidentzialtasuna bermatzen dugula eta diskrezioz dihardugula)… Beraz, esan bezala, Sherlock Holmes-en pare ibiltzea tokatzen zaigu sarritan, dokumentazio faltaren aurrean guk geuk ikertu behar izaten baitugu, gure kabuz.

Prestaketa-lanaren ostean, lan egin behar dugun tokiraino joatea tokatzen da. Askotan Willy Fog-ek baino kilometro gehiago egiten ditugu eta baliteke kanpoan lo egin behar izatea (gehienetan gasolina, bidesariak eta hotela interpretearen poltsikotik ordaintzen dira). Horra hor, ba, garestiak ez garela ikusarazteko beste arrazoi bat.

Laburbilduz, irakurle maiteok: ez gara garestiak, profesional sakrifikatuak gara, beste asko bezalaxe. Gure lana maite dugu eta behar den guztia egiten dugu gure hizlariek eta entzuleek elkar uler dezaten, horrek egun bakarreko enkargu baterako astebete ikastea eta ehun kilometro egitea eskatzen badu ere. Ni ez naiz matematiketan aditua, baina kalkulu bat edo beste eginez gero, horrelako enkarguetarako merke ateratzen garela esango nuke nik. Merke, batzuetan Cirque du Soleil-eko akrobaten pare dabiltzan artistak izateko.

Zer da hain mingarriki estutzen nauen zera hau?

Santi Leonรฉ

[OHARRA: Testu honek, autoironiaren mozorropean, txertatua du propaganda]

โ€œKatalanaren hamar solas itzulezinโ€ du izenburua VilaWeben Jordi Badiak argitaratu zuen artikuluak, edo โ€œDeu mots catalans intraduรฏblesโ€, jatorrizko bertsioan. Tituluak promes egiten duen bezala, Badiak gaztelaniaz โ€“eta agian, gehitzen dut nik, ezta bertze hizkuntza batzuetan ereโ€“ ordain doirik ez duten hamar solas โ€“hala nola caldre, feinada, pas edo plegar; zerrenda osoa ikusi nahi duenak irakur dezala artiluluaโ€“ komentatzen ditu. Komentarioaren gibelean, diglosiaren kezka dago: hitz bereziak dira, eta arriskuan paratzen ditu espainolean, auzo hizkuntza indartsuan alegia, ordain zehatzik ez izateak.

Arriskuan egon ala ez, hizkuntza guzietan aurkitzen ditugu horrelako solasak: arruntak eta hiztun natiboek arrunt erabiliak, baina bertze hizkuntza batera bihurtu nahi dituen itzultzaileari buruhauste ederrak sortzeko gauza direnak. Horrelako hitz bat parafraseatuz hasten da, adibidez, Gregor von Rezzoriren Memoiren eines Antisemiten (Antisemita baten memoriak). Skutschno du izena lehen kapituluak, eta honela diote lehen lerroek:

โ€œSkutschno alemanera itzultzen zaila den errusierazko hitza da. Gogaitze aspergarria baino gehiago da: huts existentzial bat, zeinaren zurrunbiloak sortzen baitu halako irrika zehaztugabe baina aldi berean biziki hertsagarri batโ€.

โ€œIrrikaโ€ idatzi dut, baina ez dakit asmatu dudan. Jatorrizkoan, eine unbestimmte aber heftig drรคngende Sehnsucht ikusten dugu, eta zalantza egiten dut โ€œirrikaโ€ hitzak Sehnsucht horren esanahaia ongi harrapatzen duen, Sehnsucht ere itzultzen zailak diren eleen klubekoa baita. Marlene Dietrichek sarrera bat eskaini zion bere Das ABC meines Lebens (Nire biziaren alfabetoa) lanean, eta hasmentatik afera argi utzi zigun aktoreak: โ€œBertze hizkuntzetan zehaztasun osoz aurkitzen ez dugun kontzeptuaโ€. Eta ondotik: โ€œSasiordezkoa da dena. Bi hitzen arteko lotura โ€“โ€˜irrikatuโ€™ [โ€˜Sehnenโ€™] eta โ€˜adikzioaโ€™ [โ€˜Suchtโ€™]โ€“ ez da bertze inon gertatzenโ€. Duden hiztegiaren arabera, Sehnsucht norbaitenganako edo zerbaitekiko desira sakon eta mingarria da.

Osagaiak zein diren azaldu digu Dietrichek, eta definizioa eman Dudenek. Euskarara nola ekarri da orain kontua, iduri bailuke Dietrichek emandako pisten eta Dudenen irakurritako definizioaren mugen barnean hainbat aukera direla posible. Zalantzak zalantza, goitian aipatu Rezzoriren testuan โ€œirrikaโ€ utziko nuke, izenondoek ongi lagunduta betiere, baina bertze testuinguru batean diferente euskaratuko nuke. โ€œHaben Sie dann Sehnsucht nach ร–sterreich?โ€, galdegin dio Krista Fleischmannek Thomas Bernhardi, honi Mallorcan egin zion elkarrizketa luzean; eta, hor, agian โ€œherriminaโ€ izan liteke ordain egokia: โ€œBaduzu Austriarekiko herriminik?โ€. Bertze adibide bat emate aldera, Hugo Bettauerren Die Stadt ohne Juden (Judurik gabeko hiria) nobelan, berriz, Lotte Spinederrek zera azaldu dio erbestera joan behar izan duen Leo Strakosch senargaiari, medikuak erraten duena erraten duela, berak badakiela โ€œdass es nur meine Sehnsucht nach Dir ist, die mich schwach und krank machtโ€ โ€“eta esaldia akaso โ€œzureganako nahia dela ahuldu eta eritzen nauenaโ€ gisa eman litekeโ€“.

Adibideak aise biderkatzen ahal dira, Sehnsucht zaila baita itzultzen, ez, ordea, han-hemenka harrapatzen. Eta sasiordezko dietrichtarren eremutik atera ez garelako sentsazioa izanda ere, testu eta testuinguru bakoitzean ahalik eta ordain doiena hautatzen saiatu bertze erremediorik ez dugu. Zer egin, bertzenaz, berez itzulpena baino gehiago parafrasia eskatzen duten solasekin? Ikus dezagun bertze adibide bat: berriki, Argia aldizkarian Nosferatu filmaren gaineko erreportajea argitaratu du Santi Leonรฉ izeneko batek. โ€œBertze munduko haize hormatuaโ€ du izenburua erreportajeak, eta, antza, Lotte Eisner kritikariari ebatsi dio esaldia Leonรฉk; izan ere, geroago aipu osoa dakar testuak, honela euskaratua: โ€œEta gaur oraindik benetan sentitzen dugu, filma ikusten dugularik, bertze munduko haize hormatua dabilela irudi errealistetanโ€. Alta bada, jatorrizko testura joz gero, hauxe aurkituko dugu: โ€œUnd wirklich fรผhlen wir noch heute, wenn wir den Film sehen, dass โ€˜ein frostiger Luftzug aus dem Jenseitsโ€™, wie Bรฉla Balรกzs es nennt, in den โ€˜naturmรถglichen Bildernโ€™ wehtโ€. Hara! Alemanezko testua irakurrita, bi gauza deskubritu dugu: Leonรฉk Eisnerri lotsagabeki egotzi dion aipua ez dela benetan Eisnerrena, Bรฉla Balรกzs izeneko kritikari batena baizik, eta, oraindik larriagoa dena, naturmรถglich โ€“naturan gertatzen ahal dena, naturan posible denaโ€“ bidegabeki errealista ziztrin batera murriztu duela eta, horrela, Nosferatu genero fantastikotik erauzi eta kasik Kammerspiel bat bihurtu duela. Agian itsuskeria horiek barkatzen ahalko genizkioke Leonรฉ delako horri, kontuan hartuta Argiako erreportajearen helburua ez zela Eisnerren liburua euskaratzea, film klasiko baten berri ematea baizik, eta akaso horregatik egileak ez zuela testua izen gehiegirekin zamatu edo bere burua hitz batekin katramilatu nahi izan; halere, horrelako gauzak egiten dituen morroi batek, bistan dena, neketan mereziko luke itzulpengintzari buruzko hau bezalako blog batean idaztea.

Itzulpen traketsak alde batera utzita, Skutschno, Sehnsucht, naturmรถglich eta ordain zehatzen faltan parafrasia eskatzen diguten solas guziek gogorarazten digute itzulpengintza ariketa zaila eta inperfektua dela. Marlene Dietrichek zorrotz ebatzi zuen kontua bere Alfabetoan: โ€œBi hitzen arteko lotura โ€“โ€˜irrikatuโ€™ [โ€˜Sehnenโ€™] eta โ€˜adikzioaโ€™ [โ€˜Suchtโ€™]โ€“ ez da bertze inon gertatzen. Horregatik iduritzen zait beti ez duela benetan Sehnsucht sentitzen sentsazio horri โ€˜Nostalgiaโ€™ edo โ€˜Nostalgieโ€™ deitzen dionakโ€.

Nola ekarri xede-hizkuntzara jatorri-hizkuntzak bere-berezko duen kontzeptua? Are gehiago, sentitzen edo atzematen ahal dugu sentsazio bat, sentimendu bat, gure hizkuntzak hura izendatzeko kontzeptua eskas badu? Arratsalde batzuetan โ€“igande arratsaldeetan batez ere, baina ez orduan bakarrikโ€“ mingarriki estutzen nauen zera hori nostalgia ote da, edo Sehnsucht? Ez dakit; baina berriz heldu dela sumatzen hasia naizenez โ€“eta artikulu hau neurrikoa dena baino gehiago luzatu dudala iduritzen zaidanezโ€“, hemen utzi eta banoa musika pixka bat aditzera. Rammstein, jakina. Sehnsucht diskoa: glรผcklich werde ich nirgendwoโ€ฆ

Manttonik txirrintaz: โ€œBesterik ezean, zapoa zotzeanโ€

Estitxu Irisarri Egia

Serendipiaz edo kausalitatez iristen zait askotan informazioa. Gure amak Manttoni deittu izan dit urteetan zehar, maitekiro. Luzaroan Maria eta Antonia antroponimoen hibridazioa zela uste nuen, Maider pertsona-izenean Mari eta Eder izenekin gertatzen den bezalaxe, Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegian datorren moduan. Baina sagardotegi garaiaren kanpaina betean, Berriakoek Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola elkarrizketatu zituzten. Eta hantxe informazio gehigarria! Manttoni sagar mota bat da! Han eta hemen bilatuz gero, informazio gehiago ere aurki daiteke sarean zehar. Bai, nerabezarora arte, sagardoa egiten zen gure baserrian, baina teknologiak jakinarazi dit hori, ia oximorona dirudi.

Un poco de chocolate viene bien para cuando tenemos txirrinta. Halakoren bat baino gehiago irten dira amaren ahotik. Bai, euskara badaki eta ederki jakin ere! Baina amarekin erdaraz aritzeko ohitura hartu zuen, eta, ondorioz, gure arteko hizkuntza ere gehienetan gaztelania da. Hori bai, nabari da nongoak garen eta nondik gatozen eta harro gaude. Baina gatozen harira, uste nuen txirrinta amaren asmakizuna zela edo gaztelaniatik nolabait mailegatu zuela etxekoon idiolektoaren parte bilakatu arte, baina ez, ez dator RAEn, bai ordea Orotariko Euskal Hiztegian:

txirrinta.
(AN-ulz, B, Sal, R). Ref.: A; Iz Ulz (txirrรญnte); ZMoso; Izeta BHizt2. Deseo, ansia. “El deseo (de alguna cosa). Ezkorroren txirrรญnte, el ansia de la bellota” Iz Ulz. “Rencilla” ZMoso 71 (= ‘capricho, deseo’; cf. VocNav s.v. rencilla). “Baut txistorra yateko txirrinte” Izeta BHizt2.

Oso arrunta irudituko litzaidake gure familia Ultzama aldetik, Baztanetik, Zaraitzu ingurutik edo Erronkaritik baletor, baina Markina-Xemeingoak ziren amaren aldeko aitita-amamak. Hortxe gabiltza jakin-minez bai bera bai ni. Inork informazio gehiago balu, asko eskertuko nuke. Nafarroan umezain ibili zen tokitik ekarriko ote zuen amak? Amamaren nebaren batek soldadu garaitik? Bizkaiko inork ezagun ote du esamolde hori? Erantzunik gabe geldituko naiz momentuz, nahiz eta indarrik handiena amaren umezain garaikoak duela iruditzen zaidan. Baina egunerokotasunean erabiltzen jarraituko dudala eta dugula argi dago.

Mari Ahuntz amamak sarri erabilia: Besterik ezean, zapoa zotzean. Bertsio modernoa ere entzun izan dut: Ez dagoenean geyo (gehiago), zurekin Peio. Gaztelaniazko Cuando no hay mรกs, contigo Tomรกs esaeraren kalkoa, urduri jartzen naiz. Ados, gaztelaniaz esatea baino hobea izan liteke, baina nik bestearen apologia egingo dut. Konformismoaren esaldi nagusitzat izan dut nik urteetan zehar, halaxe erabiltzen baitzuen amamak, baina zer diren kontuak, baratzeak babesteko teknika ere izan omen da Euskal Herrian eta euria erakartzeko erritual ere izan omen da eremu zabalagoan.

Bukatzeko, zotza edo gezia: martxa honetan, gizakia kapaz ikusten dut euria erakartzeko erritual zaharrari eutsi eta mundua zaporik gabe eta manttonirik gabe uzteko, txirrintagatik soilik.

Kolore, kolore eta gustu guziak

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Zer koloretakoa da euskarazko literatur testuetan jasotzen dugun mundua? Koloreak izendatzeko zer termino erabili dira euskaraz azken hogei urteotan argitaratu diren nobela, ipuin-liburu eta saiakeretan? Kolore berdinez jantzita iristen ote zaigu mundua euskaraz idatzitako liburuetan eta beste hizkuntza batetik euskarara ekarritakoetan?

Nire doktoretza-tesian euskaraz idatzitako literatur testuen hizkera eta euskarara itzulitakoena konparatzen ari naiz, 1.149 literatur lanek osatutako corpus batean. Eta lexiko-aberastasuna neurtu nahian, besteak beste, koloreen eremu semantikoa aztertzen jardun dut: koloreak izendatzeko zenbat termino erabiltzen diren testu itzulietan eta ez itzulietan, zein diren termino horiek, zenbat aldiz erabiltzen diren testu mota batean eta besteanโ€ฆ

Blog honen aurreko aroan jada mintzatu nintzen zertxobait honetaz, tesia oraindik asmo bat baino ez zela lehen probaldiak egiten hasi nintzen garaian. Oraingo honetan, koloreak izendatzeko modu zehatz batez arituko naiz. Izan ere, koloreak adierazteko hiztegietan jasota dauden terminoez gain, hizkuntzek badute baliabide sinple bezain ahaltsu bat edozein kolore-รฑabardura izendatzeko balio diena: gauza baten izena erabiltzea gauza horren kolorea adierazteko. Etiketa horietako batzuk errotu eta hiztegietara pasatzen dira (laranja, turkesa, malba, fuksiaโ€ฆ). Hiztegietarainoko bidea oraindik egin ez dutenen artean, batzuk aski hedatuta daude eta aise topatzen edo erabiltzen ditugu gure eguneroko hizketaldietan (izokin, haragi, krema, ardo, kaobaโ€ฆ), eta beste batzuk, aldiz, erabilera apetatsuagoen ondorio dira, ezohikoagoak, testuinguruak edo asmo estilistiko zehatz batek hartaratuta sortuak.

Bada, zein, zenbat eta nolakoak dira euskarazko literatur testuetan ageri zaizkigun mota horretako kolore-izendapenak? Eta batez ere, alde nabarmenik al dago euskal idazleen liburuetan eta erdaretatik euskarara itzuli diren literatur lanetan ageri diren izendapenen artean? Testu ez itzulietan testu itzulietan baino gehiago erabiltzen dira halakoak beharbada, edo alderantziz? Edo erabiltzen direnak ezberdinak dira agian? Beharbada euskaraz sortutako testuetan ageri diren izendapenak errotuagoak eta ohikoagoak dira, eta euskarara itzulitakoetan ageri direnak ezohikoagoak, edo alderantziz?

Gorago esan dudan bezala, tesian 1.149 literatur lanek osatutako corpus batekin ari naiz lanean. Funtsean, Egungo Testuen Corpuseko Literatura atala da, aldaketa txikiren bat eginda. Hau da, 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako 698 jatorrizko lan (idazleek euskaraz zuzenean sortutakoak) eta 451 itzulpen (beste hizkuntzaren batetik euskarara itzulitakoak).

Baina, nola mugatu corpus horretan bilatu nahi ditudan terminoak? Nola osatuko dut corpusean bilatu beharreko kolore-izenen zerrenda? Zer idatziko dut bilatzailearen gelaxkan? Aurretik, kolore-izendapen arrunten erabilerak konparatu nahi izan nituenean, hiztegietara eta koloreei buruzko beste lan akademiko batzuetara jo, eta batean eta bestean topatutakoak bilduz osatu nuen zerrenda: gorri, gorrixka, gorrikara, bermiloi… Eta horiexen agerraldi kopuruak neurtu nituen. Baina oraingo honetarako ez dago halako zerrendarik. Halako kolore-izendapenak infinituak dira, errealitateko edozein elementuren izena erabilita sortu daitezkeenez eta errealitatea infinitua denez. Nola jakingo dut horrelako zer termino erabili dituzten euskal idazleek eta itzultzaileek beren lanetan? Galdera horri erantzun nahian, Egungo Testuen Corpusaren erraietan corpusaren erabiltzaile arruntok egin ezin dugun bilaketa bat egiteko eskatu nion corpusaren egileari, Josu Landari: [izen kategoria (hitz gisa) + kolore (lema gisa)] egiturarekin bat datozen hitz konbinazio guztiak erauzi eta zerrendatzeko eskatu nion. Hau da, edozein substantibo mugagabean eta ondotik kolore lema gisa biltzen dituzten konbinazio guztiak bilatzeko eskatu nion, halako moldez non gure corpusean erabili diren X kolore, Y koloreko, Z kolorez… guztiak aurkitu eta zerrendatu ahal izango genituen. Nik eskatu, eta hark eman (eskerrik asko, Josu!).

Zer topatu genuen? X kolore motako zenbat kolore-izendapen ezberdin aurkitu genituen? Kalkulua egin dezazun denbora pixka bat utziko dizut, irakurle. Bota zure hipotesia. Eta kalkulatzen duzun bitartean, kontatuko dizut lehen emaitza gordinak eskuz garbitu behar izan genituela. Izan ere, erauzketan lortu genituen X kolore konbinazioetako batzuk ez ziren guk bilatzen genituenen parekoak. [zizare (hitz gisa) + kolore (lema gisa)] konbinazioa ageri da erauzketan, adibidez, baina konbinazio horren testuingurua ยซZizare koloretsu lodi bat bezala irristatu zenยป esaldia da; edo [zigarreta (hitz gisa) + kolore (lema gisa)] konbinazioaren testuingurua, beste hau: ยซErrusiar zigarreta kolore-ilunen pakete bat mahaitik aterata, bere onizezko ahokoan sartu zuen batยป.

Egin al duzu zure kalkulua, irakurle? Hemen, ba, erantzuna: X kolore motako 184 konbinazio aurkitu genituen guztira. Horietatik 89 bi azpicorpusetan erabiltzen dira; hau da, bai jatorriz euskaraz sortutako testuetan, bai euskarara egindako itzulpenetan. Jatorriz euskaraz sortutako testuetan guztira 120 forma erabiltzen dira: bi azpicorpusetan erabiltzen diren 89ak gehi itzulpenetan behin ere ageri ez diren beste 31. Itzulpenetan guztira 153 forma ageri dira: bi azpicorpusetan erabiltzen diren 89ak gehi jatorrizkoetan behin ere ageri ez diren beste 64. Datu horietatik erraz ondoriozta daiteke halako kolore-izendapenen erabilerari dagokionez aniztasun handiagoa dagoela testu itzulietan euskaraz sortutako testuetan baino.

Baina imajinatzen dut, irakurle, 184 kolore-izendapen horiek zein diren jakin nahiko duzula. Kopuruetatik harago egin dezagun, beraz, eta jar diezaiegun aurpegia X kolore forma horiei. Lehenik eta behin ikus dezagun zein diren formarik errotuenak edo, bestela esanda, gure corpusean agerraldi gehien dituztenak. 184 forma horietatik 22, adibidez, 20 liburu baino gehiagotan erabiltzen dira. Honako hauek, hain zuzen:

ardo, berun, boli, errauts, esne, ezti, gaztaina, gerezi, haragi, hauts, izokin, kafe, kanela, kobre, krema, lasto, lur, perla, su, urre, zeru, zilar

Ezusteko handirik ez. Aipagarria da, dena den, horiek guztiak gehiagotan erabiltzen direla testu itzulietan ez itzulietan baino. Hau da, bi testu motetan nahikotxo erabiltzen badira ere, agerraldi dexente gehiago dituzte itzulpenetan jatorriz euskaraz idatzitako testuetan baino. Eta alde hori are nabarmenagoa da berun, boli, errauts, gerezi, perla eta su koloreen kasuan.

Jar diezaiegun arreta orain bi azpicorpusen artean alde nabarmenena ageri duten terminoei. Nolakoak dira azpicorpus batean eta bestean erabiltzen ez diren kolore-izenak? Hona hemen, lehenik, jatorrizko testuetan ez eta itzulpenetan bai erabiltzen diren 64 terminoak:

adar, adreilu, agata, alberjinia, amaranto, anhilina, arbeltx, argizagi, arto, banana, batata, behazun, berina, burdina, confetti, ezko, eztainu, fruta, gar, habano, hiazinto, ilar, ilunabar, indigo, izotz, izpiliku, jade, kakalardo, kakao, kaleidoskopio, kanabera, kanario, kardantxilo, kedar, klarion, kloro, koral, kornalina, kromo, kuia, lima, lizun, marmelada, marmol, mate, melokotoi, mertxika, mingrana, neoi, opalo, ortzi, oskol, ostra, platino, plomu, primula, saltxitxa, sufre, sulfuro, tinta, topazio, txingar, uger, zafiro

Jatorrizko testuetan inoiz erabiltzen ez diren terminoetako askok agerraldi bakarra dute testu itzulien azpicorpusean. Hau da, egile zehatz batek liburu zehatz baterako behin asmatutako kolore-izenak dira. Zerrendan jaso ditugun 64 formetatik 33, hain zuzen, liburu bakar batean baino ez dira ageri testu itzulien azpicorpusean. Kontuan izan behar dugu literatur lanek osatutako corpus bat aztertzen ari garela, eta beraz espero izatekoa da euskal eta erdal egileen erabilera idiosinkratikoak topatzea. Baina, gainontzeko 31 kolore-izenak liburu batean baino gehiagotan erabili dira, eta haietako batzuk nahikotxotan gainera: adreilu kolore, burdina kolore, ilar kolore, izpiliku kolore, kedar kolore, koral kolore, lima kolore, mertxika kolore, opalo kolore, platino kolore, sufre kolore eta zafiro kolore lau liburu ezberdinetan ageri dira gutxienez. Ohargarria da haietako askok naturan topa ditzakegun elementuak hartzen dituztela oinarri (elementu kimikoak eta mineralak, lore, landare eta fruituak, nagusiki) eta elementu aski ezagunak direla gehienak mundu osoan, baita euskaldunen artean ere. Horrekin zera esan nahi dugu: termino horiek itzulpenetan euskal idazleen testuetan baino presentzia handiagoa izatea ezin dela esplikatu esanez gure artean existitzen ez diren edo ezezagunak diren elementuak direla eta beraz logikoa dela euskal idazleek beren deskribapenetan ahotan ez hartzea. Exotismo handirik gabeko zerrenda bat da, bestela esanda.

Itzulpenetan ez eta jatorrizko testuetan bai erabiltzen diren [izena + kolore] egiturak, lehen aurreratu bezala, 31 dira:

ahuakate, arrats, bainila/banilla, borgoina, diamante, egur, erregaliz, euri, ezpain, fluor, gatz, goma, harri, hilotz, hurritz, infernu, iztupa, kiwi, krabelin, lapis lazuli, lili, lore-zelai, marengo, marihuana, musker, oxido , plastiko, sugus, teila, txatar, whisky

Jatorrizko testuetan bakarrik erabiltzen diren terminoak itzulpenetan bakarrik erabiltzen direnak baino gutxiago izateaz gain (jatorrizkoetan bakarrik erabiltzen direnak 31 dira, eta itzulpenetan bakarrik erabiltzen direnak 64), 31 horietatik 20k agerraldi bakarra dute jatorrizko testuen azpicorpusean. Hau da, 11 dira jatorrizko testu batean baino gehiagotan erabiltzen direnak, eta horietatik kopuru esanguratsuetan erabiltzen direnak 5 baino ez dira: bainila/banilla kolore, egur kolore, harri kolore, musker kolore eta teila kolore. Oraingoan ere, elementu oso ezagunak dira bost kolore horiei izena eman dietenak, eta ez euskal kulturari edo lurraldeari esklusibotasunez lotutakoak.

Kasu zehatzei erreparatuta, erabilera bitxiak ikusten dira. Euskal idazleek alde nabarmenik gabe erabiltzen dituzte kafe eta kafesne koloreak (14 agerraldi kafe kolorearentzat eta 10 kafesne kolorearentzat); erdal idazleen testu itzulietan, ordea, askoz gutxiago dira kafesne kolorez deskribatutakoak (20 agerraldi kafe kolorearentzat eta 4 kafesne kolorearentzat).

Badira, bestalde, idazleen apetak ere, bi azpicorpusen arteko erlazioa desorekatzen dutenak. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobelan Teresa pertsonaiak olio koloreko begiak ditu, eta halaxe deskribatuta ageri da zazpi aldiz. Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean nobelan, aldiz, esanahi inportantea dute marihuana koloreko begiek, eta bederatzi aldiz aipatzen dira.

Laburbilduz, badirudi, beraz, [izena + kolore] egitura honen bitartez sortzen diren kolore-izenetan aberatsagoak direla testu itzuliak. Hala da, batetik, egile bakar bati une zehatz batean burura dakizkiokeen asmakizunei dagokienez (halako 33 aurkitu ditugu itzulpenetan, eta 20 jatorriz euskaraz idatzitakoetan). Itzulpenen bitartez koloreak izendatzeko modu ezohiko (edo berritzaile, edo irudimentsu, edo apetatsu… bakoitzak nahi bezala kalifika dezala) gehiago iristen dira euskal irakurleen begietara jatorriz euskaraz idatzitako testuen bidez baino. Baina, beste alde batetik, egile baten baino gehiagoren luman erabiltzen diren formak ere itzulpenetan jatorrizko testuetan baino ugariagoak izateak (31 dira itzulpenetan gailentzen direnak, eta 11 jatorrizko testuetan gailentzen direnak) pentsarazten digu badirela horrelako zenbait kolore-izendapen erdaretan nahiko hedatuak daudenak, eta kolore-izen horiek itzulpenen bitartez ari direla iristen euskarara.

Jakitun gara, noski, konparatzen ari garen bi azpicorpusak desorekatuak direla nolabait. Itzulpenen azpicorpusean biltzen diren 451 obrak munduko literatura guztietako eta historia osoko liburuen artean euskarara ekarriak izateko 2001-2019 bitartean aukeratu diren obrak dira; jatorriz euskaraz sortutako 698ak, aldiz, 19 urte horietan 700.000 hiztuneko komunitate batean sortu diren litratur lanak dira. Bistan da aztergai ditugun literatur testuen erreferentzialtasuna handiagoa edo txikiagoa izateak esplikatzen duela neurri handi batean lexiko aberastasuna handiagoa izatea euskarara itzulitako testuetan euskal idazleek idatzitakoetan baino. Nolanahi ere, arrazoiak direnak direla, guri interesatzen zaiguna da konprobatzea ea alderik baden irakurleei jatorrizko testuen bitartez eta itzulpenen bitartez iristen zaizkien euskaren artean, eta zertan dautzan alde horiek. Eta lexiko-aberastasunari dagokionez, badira zantzuak pentsarazten digutenak itzulpenetan hiztegi aberatsagoa eskaintzen zaiela irakurleei, zenbait eremutan behintzat.

Beste kontu bat da zer iristen den egiaz euskal irakurleen begietara; hau da, zer irakurtzen duten egiaz eta nolako harrera duten euskararako itzulpenek. Baina hori beste eztabaida bat da.

Puntuazio markak itzuli behar dira?

Angel Erro

Erantzun laburrak baietz dio. Puntuazio markak itzuli behar dira (gaztelaniaz hasierako galdera ikurra gehitu, euskaraz kakotx sinpleak bikoitz bihurtu, edo guillemet, alemanezko aipu markak ere berdindu; azken hizkiaren eta puntuazio ikurraren artean frantsesez uzten den espazioa desagerrarazi edo gehitu, nondik nora ari zarenโ€ฆ).

Erantzun ez hain laburra ere baiezkoarekin hasten da, baina berehala sortzen zaizkio bainak. Berez, helburu hizkuntzako puntuazio sistema aplikatzea da jarraitu beharreko iparra, baina zer egin sorburu hizkuntzako idazleak puntuazio sistema pertsonala garatu omen duenean? Ez naizenez plano teorikoan luze irauteko gauza, nire esperientziara joko dut erantzun posibleren baten bila.

Munduko Poesia Kaierak bildumarako itzuli nuen Emily Dickinsonen gidoi luze eta maiuskulak itzulpenean ere gordetzearen tradiziora lerratu nintzen (haien bitartez, aditu batzuen ustea egiazkoa izatera, poetak adierazi nahi izandako zerbait, oso sotila, galaraziko nuelakoan bestela). Ez nago beti ados orduan hartutako erabakiarekin. Kontrako bidea hartzearen aldeko argudio onak ere bazeuden aukeran. Alde batetik, berezkoa zuen, bai, Dickinsonek, puntuazio bitxi hura, baina ez gaurdanik ikusita uste dugun bezainbeste: garaiko tradizio bat hartu eta gainerabili zuen.

Beste bi itzulpen berriagoetan puntuazio markak itzuli ala ez (eta nola) buruan ibiltzeko aukera izan dut. Uxue Apaolazaren ipuinak euskaratu ondoren, zuzentzailearen ohar batek zer pentsa txikia eman dit: โ€œEl traductor ha respetado la puntuaciรณn del texto original, y yo tambiรฉn la he mantenido, salvo en contadas ocasionesโ€. Apaolazak ez ditu Dickinsonen gidoi luzeak eta maiuskulak erabiltzen, baina puntuazioari ematen dion arreta zorrotzak seguruenik eraman nau besteetan baino estuago lotzera haren puntuazio ikurrei (Anjel Lertxundik 2008ko Arnasa galtzen izeneko zutabean erreparatu zion Apaolazak puntu eta koma ikurra erabiltzeko joera ez ohikoari).

Zer pentsa handiagoa eman dit beste kasu batek. Leire Bilbaoren Etxeko urak Aguas madres bihurtzean, egilearen erabakimenean gelditu zen azkenean poemetako batzuek falta duten puntuazioarekin zer egin gaztelaniaz. Esan gabe doa, jatorrizkoan ez dauden puntuazio markak gehitzeak interpretazio bat hobesten duela, balizko anbiguetateak baztertzen dituela (baina zer da bestela itzultzea?). Poesiaren generoan errespetu zaleago jokatu ohi du itzultzaileak, azken buruan ahalik eta elementu gutxienekin saiatu da (onenean) poeta ahalik eta gehiena adierazten. Hitz (edo ikur) bakoitza gogoeta luzearen (edo sen inspiratuaren) emaitza den heinean horrelakoak bere horretan mantentzearen alde egin nuen. Gaztelaniazko editoreak puntuazio markak paratzeko sentitu zuen bulkada edizio irizpide hutsa ala itzulpen osagabearen irudipena ote zen galdetu nion neure buruari.

Euskarazko poesian bada puntuazio ikurrak ez erabiltzearen halako joera bat, ia tradizioa esanen nuke, bertsolari txapelketako bertsoak transkribatzeko moduari ikasia, akaso, eta abangoardiako poesiaren hausturek indartua. Poetek berek ez dute zertan jakin zer den hala idazteko arrazoia, baina itzultzaileak erabaki beharko du modu batera ala bestera eman (jatorrizkoaren irakurleak sentitzen ez duen edo apaldu zaion estrainamenduaz zamatu ala libratu itzulpenaren irakurlea), edo poetari galdetu, bizirik egotera.

Administrazio-testuen zuzenketaz

Maite Imaz Leunda

Edozein itzulpen-lan bukatzean oso komenigarria izaten da zuzentzaile bati pasatzea, lau begik bik baino gehiago ikusten dute beti eta. Administrazio-testuen zuzenketa-lanetan ibiltzen garenok komeriak izaten ditugu, askotan, zeri eman garrantzia eta zer zuzendu erabakitzerakoan. Zenbateraino zuzendu behar dugun erabakitzeko orduan testuaren garrantzia eta, batez ere, daukagun epea hartzen ditugu kontuan.

Lehenengo lana ortografia zuzentzailea eta lexiko- eta terminologia-egiaztatzailea pasatzea izaten da. Ondoren, goitik behera irakurtzeko denborarik ez badaukagu ere, testua osorik dagoela begiratu behar da, jatorrizko testua eta itzulitakoa elkarren ondoan jarrita, eta gauza nabarmenetan jarri arreta: zenbakiak, datakโ€ฆ

Batzuetan testu lagin bat irakurtzea nahikoa izango da testua fidagarria eta dagoen dagoenean argitaratzeko modukoa dela ikusteko. Beste batzuetan irakurketa sakonagoa merezi duela konturatuko gara eta, gutxienez, euskaraz ondo dagoela egiaztatu beharko dugu: gramatikari dagokionez zuzen idatzita dagoela, idazketa-akatsik ez dagoela, erregistroa, estiloa eta terminologia egokiak direla, eta zerbitzuan ezarrita dauzkagun irizpideak betetzen dituela.

Estiloaren gaia kontu handiz ibiltzekoa da. Nire ustez zuzenketak egiterakoan aldatzen den guztiak justifikatuta egon behar du. Eta garbi izan behar da ezezagun egiten zaigun guztia edo guk erabiliko ez genukeena ez dela beti eta nahitaez zuzendu beharrekoa. Izan ere, nahiko denbora ez diogulako eman ikusi ez ditugun akatsak betirako argitaratuta ikustea baino hanka-sartze larriagoa da ausartegi jokatzeagatik zuzenketan laprast egin eta testua zuzendu beharrean okertzea.

Baina, jakina, ondo irakurtzen den testu ulergarria izateak, euskaraz zuzen, egoki eta txukun egoteak, ez digu ziurtatzen itzulpena bera ondo dagoela, jatorrizko testuak eta xede-testuek gauza berbera esaten dutela, xede-testuan jatorrizkoan dagoen guztia azaltzen dela eta xede-testuak ez dioela jatorrizkoak ez dioen ezer. Hori guztia ziurtatzeko jatorrizko testua eta itzulitakoa alderatu beste irtenbiderik ez dugu.

Administrazioko testuak ez dira beregainak izaten; beti izaten dira beste arau batzuei egindako aipamenak. Dekretu batean lege izenak azaltzen zaizkigu, ebazpen, akordio edo agindu batek dekretu edo lege bat izaten du oinarrian, eta ediktu nahiz iragarkietan ere aurretik itzulita dauden lege edo arauak aipatzen dira. Aipuak etengabeak izan daitezke eta neurri handiagoan edo txikiagoan ager daitezke dokumentu osoan zehar. Batzuetan oinarrian dauden arauen artikulu osoak dira hitzez hitz azaltzen direnak.

Nik asko erreparatzen diot administrazio-testuetan koherentziari; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzekoak diren testuetan bereziki. Dagoeneko itzulita dauden arauak aipatzen direnean ondo kopiatuta dauden ziurtatzeko, zein aldizkaritan argitaratu ziren topatu eta iturrira jo beste aukerarik ez dago. Eta aipamena iturrian argitaratu zen bezalaxe ez badago, zuzendu egin behar da, ez kopiatzeko arrazoi sendoren bat dagoenean izan ezik. Jatorrizko itzulpenean akatsen bat egotea edo itzulpena zaharkituta egotea izan daitezke aldatzeko edo zuzentzeko arrazoi sendoak, baina lehendik emanda dagoena ondo baldin badago dagoen bezala utzi behar da.

โ€œcuando hay que citar un pasaje publicado en el Diario Oficial, la traducciรณn automรกtica tiene exactamente el mismo valor que la traducciรณn humana, a saber, ninguno. Todo traductor de esta casa sabe que, en un caso asรญ, su primer deber es NO traducir, sino ir a buscar el acto citado y copiarlo letra por letraโ€

 Traducir con/como mรกquinas. PAULA รLVAREZ. Comisiรณn Europea (Punto y coma, 170.zk. 2021)

Lehendik itzulita dagoena berrerabili beharrean itzultzaile automatiko neuronalera jotzeak ekar dezakeen arriskuaz ohartuta, Europako Batzordearen webgunean argi eta garbi adierazten dute eTranslation ez dela erabili behar Europar Batasuneko legedia itzultzeko, horrelakoetan benetako bertsioetara jo behar dela eta benetako bertsioak eskuragarri daudela haien webgunean.

Egokitu izan zaizkit iruzkinez betetako itzulpenak, iturrietako loturak ipinita eta iturriak aldatu badira zergatik aldatu diren azalduta dituztenak. Eskertzekoa da zuzentzaileari lanak horrela erraztea. Aldiz, iruzkinik ez eta iturrian dagoen itzulpena ez dela kontuan hartu ikusten dudanetan, pentsatzen dut itzultzaileak besterik gabe onartu duela memoriak eman diona, iturrian benetan dagoena horixe ote den ziurtatu gabe. Baina memoriak emandakoa iturrian dagoena izanda ere gerta daiteke itzultzaileak aldatu izana. Nire ustez hori ez da egin behar, lehen esan bezala, aldatzeko arrazoi sendorik ez baldin badago behintzat. Ondo dagoena aldatzen ibiltzeak ez du itzulpena hobetzen, anabasa sortzen baizik.

Terminologia-lanetan ibili nintzen garaian Dudanet bidez jasotzen genituen kontsulta batzuen oinarrian koherentzia-faltak zeuden; Eusko Jaurlaritzako teknikariak izaten ziren, Eusko Jaurlaritzako itzulpenen datu-base elebidunera sartzeko aukera daukatenez, bertara jo terminoak eta hitzak kontsultatzera eta maizegi ikusten zutenak termino baterako ordain bat baino gehiago azaltzen zirela. Orduan Dudanetera jotzen zuten egokia zein zen edo guk zein erabiltzen genuen galdetzeko. Ez dakit gaur egun joera berberarekin jarraitzen duten ala Itzultzaile automatiko neuronalera jotzen duten zalantzak argitzeko.

Hona azken aldian sarri samar zuzentzen dudan dekretu baten aipamena:

DECRETO 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creaciรณn, supresiรณn y modificaciรณn de los Departamentos de la Administraciรณn de la Comunidad Autรณnoma del Paรญs Vasco y de determinaciรณn de funciones y รกreas de actuaciรณn de los mismos

18/2020 DEKRETUA, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

(EHAA: 2020-09-07)

Txikikeria izan daiteke, baina niri iturriak errespetatzea garrantzitsua iruditzen zaidanez, zuzendu egiten dut beti. Aurretik izan zen dekretuan, aurreko legegintzaldian, horien agertzen da:

DECRETO 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creaciรณn, supresiรณn y modificaciรณn de los Departamentos de la Administraciรณn de la Comunidad Autรณnoma del Paรญs Vasco y de determinaciรณn de funciones y รกreas de actuaciรณn de los mismos.

24/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

(EHAA: 2016-11-26)

Badirudi 2020ko dekretua argitaratu behar zutenean itzultzaileak egokiago iritzi ziola horien zegoen tokian sail bakoitzaren ipintzeari. Ez dakit, ordea, gure itzulpen-memorietan 2016ko ordaina bakarrik dagoen jasota eta, zenbakiak modu automatikoan aldatzen dituenez, horixe den proposatzen duten forma bakarra. Itzultzaile neuronalak ere dekretu zaharreneko forma proposatzen du dekretu baterako zein besterako.

24/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

18/2020 DEKRETUA, irailaren 6koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena

Itzultzaile juridiko-administratiboa (euskalsarea.eus)

Izenberritzeaz

Itziar Otegi Aranburu

Gure niak baldintzatuta daude, eta, gainera, hil egiten dira.Egunero zertxobait aldatuta esnatzen gara, eta bezperan ginen pertsona hilda dago (โ€ฆ). Are, gerta liteke atsegin ez izatea gure ni zaharrak, erabili eta botatzekoak diren gure arbaso horiek.

Self-consciousness, John Updike.

Kontzeptu berri bat ezagutu dut duela gutxi, eta jakin-mina piztu dit: dead name. Literalki, โ€œizen hilaโ€. Ingelesez, pertsona trans batek trantsizioa egin aurretik zuen izena adierazten du dead name terminoak.

Oxford hiztegiak jasotzen du Twitterren begiztatu zuela lehen aldiz, 2010ean. 2013an, aditz gisako erabilera atzeman zuen, deadnaming, edo to deadname. Alegia, pertsona trans bat izendatzea trantsizioa egin aurretik zuen izena erabiliz, dela oharkabean, dela asmo txarrez.

Kontuak berebiziko garrantzia du, eragin zuzena baitu pertsonaren ongizatean eta osasunean. Pertsona trans batzuek โ€“ez denekโ€“ legez aldatzen dute izena trantsizioa egitean, baina hala ere oztopoak izan ohi dituzte, burokratikoak, administratiboak edo bestelakoak, izen berria normaltasunez erabili ahal izateko. Deadnaming egitea transfobiaren aurpegietako bat izan daiteke, indarkeria mota bat. Insultar por nombre muerto, irakurri dut artikulu batean.

Bilaketa egin dut datu-base terminologikoetan. Euskaltermen eta IATEn ez dut aurkitu, baina Termiumen bai, eta Termcaten.

Termiumen ikasi dut frantsesez morinom esaten dela dead name, eta ekintza, morinommer:

Dรฉsigner par son prรฉnom dโ€™รฉtat-civil de naissance (morinom), une personne qui en a changรฉ depuis. S’utilise pour les personnes trans.

Quand quelquโ€™un te mรฉgenre ou teย morinommeย cโ€™est comme si toutes ces cicatrices รฉtaient vives. Je ferais la vaisselle tous les jours si รงa me protรฉgeait dโ€™รชtre mรฉgenrรฉe.โ€”ย (Sophie Labelle,ย Assignรฉe garรงon, webcomic, page #132). Dictionnaire, Lalanguefranรงaise.com

Espainolerako, nombre impuesto proposatzen du Termiumek, eta utilizar el nombre impuesto.

โ€ฆizen hila, izen esleitua, izen inposatua, izen hilaz iraindu, izen inposatuaz deitu, izen inposatua erabiliโ€ฆ

Termcaten informazio gehiago dago:

โ€ฆ jaiotizena, bataio-izena, ponte-izena, izen ohiaโ€ฆ

Katalanez, beraz, hiru ordain proposatzen dituzte: exnom, nom mort, eta nom de naixement. Interesgarriak dira Termcatek eaten dituen definizioak eta oharrak:

Definition: Nom amb quรจ era anomenada una persona transgรจnere abans d’adoptar el seu nom sentit.

Note
โ€ข 1. La denominaciรณย nom mortย รฉs una forma connotada, que mostra la voluntat de separar-se de la identitat assignada a la persona en nรฉixer. Les formesย exnomย iย nom de naixement, en canvi, sรณn de registre mรฉs neutre. La formaย nom de naixementย (i igualment la forma paralยทlela en altres llengรผes) รฉs prรฒpia sobretot de contextos formals i pot utilitzar-se, mรฉs enllร  de l’ร mbit de la transidentitat, per a designar, en general, el nom amb quรจ s’inscriu oficialment una persona en nรฉixer.

โ€ข 2. Generalment, l’exnom no es correspon amb la identitat de gรจnere de la persona que decideix fer el canvi.

* Letra lodiak nik jarriak dira.

Nom mort forma konnotatutzat jotzen dute, beraz, eta exnom eta nom de naixement, neutroagotzat.

Are konnotatuagoak dira RAEk eta Fundรฉuk proposaturiko necrรณnimo, necronombre edo innombre ordainak. Hauxe dio Fundรฉuk erantzun batean:

El anglicismo deadname se usa para referirse al nombre de nacimiento de una persona trans que ya no utiliza. En espaรฑol se emplean alternativas como necrรณnimo, necronombre, innombre o, como indica la RAE en su cuenta de Twitter, nombre muerto y nombre de nacimiento/antiguo/anterior.

De estas opciones, necrรณnimo es la mayoritaria en el uso, y, como se seรฑala en esta misma cuenta acadรฉmica, aunque ya se utiliza para designar el nombre de alguien que pertenecรญa a una persona muerta, estรก bien formado y puede fรกcilmente ampliar su significado.

Hain zuzen ere konnotazio horiengatik, dead name kontzeptuak baditu aurkariak. Ohikoa den bezala, norberaren bizipenaren araberakoa da terminoari buruzko iritzia. Pertsona trans batzuek atzean utzi nahi dute aurreko identitatea, eta begi onez ikusten dute dead name kontzeptua. Beste batzuek, ordea, aurrekoaren gainean eraikitako identitate gisa ulertzen dute berria, eta ez dute aurreko hura ahazteko beharrik.

โ€œA mรญ me cabrea eso de โ€˜nombre muertoโ€™. No nacemos de nuevo cuando hacemos la transiciรณn, simplemente evolucionamos. Preferirรญa algo como โ€˜nombre pasadoโ€™โ€. Mar Llop, El Paรญs (2023/03/26).

Bestalde, transitua egindako pertsonen senide edo lagunen bizipenak ere aintzat hartu beharrekoak dira, eta litekeena da dead name edo necrรณnimo bezain termino markatuak egokiak izatea haien esperientzia adierazteko, zenbait kasutan.

โ€ฆ hil-izena, nekronimoa, izen abandonatua, izen atzean utzia, izen iragana, izen zaharkitua, izen gaitzetsia, izen arbuiatua โ€ฆ

Termcateko definizioan ageri den nom sentit horretatik, batzuek nombre sentido hobesten dute, gรฉnero sentido ere esaten baita. Ingelesez ere, batzuek chosen name edo preferred name hobesten dituzte, baina esapide horiek aditzera ematen dute nolabait โ€œhautazkoaโ€ dela izen bat edo bestea erabiltzea.

โ€ฆ izen sentitua, izen hautatua, izen hobetsia, izen onetsiaโ€ฆ

Estatuko trans lege berrian, otsailaren 28ko 4/2023 Legean, ez dut gisa horretako terminorik aurkitu. Ageri dira nombre registral, nuevo nombre propio, principio de libre elecciรณn del nombre propio eta abar, baina ez nombre muerto edo nombre sentido edo antzekorik.

โ€ฆerregistroaren araberako izena, izen berezi berria, izen berezia askatasunez hautatu ahal izatearen printzipioaโ€ฆ

Euskaraz ez dut ordainik aurkitu, eta kontsulta egin dut pertsona transen Euskal Herriko elkarte batzuetan. Jakin dut deadname erabiltzen dutela, euskaraz zein gaztelaniaz. Naizen adingabe transexualen familien elkartean erantzun hau eman didate:

Gazte transexual gehienekย dead nameย esaten dute euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten dutenean. Hala ere, batzuetanย izen zaharraย esaten dute, edo, kaleko hizkuntzan,ย lehengo izena.ย Azalpena emateko aukera dagoenean,ย jaiotzean jarritako izenaย esaten dugu.ย Nombre sentidoย niri ez zait gustatzen; izatekotanย nombreย izango litzateke, trantsitua egin ostean (izen aldaketa egon bada) bestea ez delako dagoeneko “existitzen”.

โ€ฆ jaiotzean jarritako izena, lehengo izena, izen zaharra, izen berria hartu, izenberritu โ€ฆ

Euskaraz ordainen bat proposatzera jarrita, interesgarria litzateke aukerak biltzea kontzeptu horiek adierazteko, modu neutroagoan edo konnotatuagoan, norberaren esperientziaren arabera. Arrazoibidean zehar proposatutakoak bilduz:

โ€ฆ izen hila, izen esleitua, izen inposatua โ€ฆ

โ€ฆ jaiotizena, bataio-izena, ponte-izena, izen ohia โ€ฆ

โ€ฆ hil izena, nekronimoa, izen abandonatua, izen atzean utzia, izen iragana, izen zaharkitua, izen gaitzetsia, izen arbuiatuaโ€ฆ

โ€ฆ izen sentitua, izen hautatua, izen hobetsia, izen onetsiaโ€ฆ

โ€ฆ erregistroaren araberako izena, izen berezi berria, izen berezia askatasunez hautatu ahal izatearen printzipioaโ€ฆ

โ€ฆ jaiotzean jarritako izena, lehengo izena, izen zaharra โ€ฆ

โ€ฆ izen hilaz izendatu, izen hilaz iraindu, izen inposatuaz deitu, izen inposatua erabili, izen berria hartu, izenberritu โ€ฆ

Erabilera neutro baterako, proposa liteke izen zaharrari izen ohia esatea, katalanen bidetik, eta izen berriari izen, besterik gabe, Naizen elkartean adierazitako iritzia aintzat hartuta.

Bestetik, arriskuak hartzea den arren, beste bide bat ere proposatu liteke, bi izenak kontrajartzea beharrezkoa litzatekeen testuinguru baterako: izen ezetsia eta izen onetsia.

Erabilerak aginduko du, beti bezala. Aukerak eskura jartzea izan da sarrera labur honen helburua.

โ€ฆ izen gardenez ikusi, izen biziaz ezagutuโ€ฆ

Esadazu zure izena