Aurreko batean (esapide horrek iradokitzen duena baino aspaldiago, haiek garaiak!), euskarazko errefrau zaharrei buruzko sarrera bat idatzi nuen. Zehazki, bilduma zahar desberdinetan jasotako errefrau ber(din)en zerrendatxo bat osatu nuen, ikertzeko modukoa iruditu baitzitzaizkidan halako paraleloak. Gaurkoan, ordea, beste mota bateko paraleloak dakartzat: bildumotako batzuek dakartzaten itzulpenak.
Gai honek askotariko ertzak eta interesguneak ditu: formala (morfologia, lexikoa, sintaxia), semantikoa, filologikoa, antropologikoa… Esamoldeek ez ohi dute esanahi konposizionalik, eta itzulpenek, testu paralelo gisa, jatorrizkoa ulertzen lagun diezagukete. Bada, adibide gutxi batzuk eman besterik ez dut egingo hemen, irakurlearen interesaren pizgarri.
Alde batetik, 1596ko Refranes y Sentencias bilduman badira hainbat atsotitz ilun, egungo euskaratik nekez uler litezkeenak; halakoetan, itzulpenak filologoaren lana erraztu du.
(1) .
Neurez ez dot, balinde baniqueรงu De mio, no tengo, si me diessen, daros eya
Oihenarten ย 1657ko lan ezagunean, bestalde, itzulpen literal edo zehatzagoen artean, bada nire arreta bereziki erakarri izan duen bat, jatorrizkoa baino nabarmen luzeago eta โosoagoaโ delako, esaera ulertzeko beharrezkoa ez bada ere.
(2) . .
Domingo, egik emazte, atzi lo, berak iratzar iro Dominique, prends une femme, et aprรจs dors tant que tu voudras, car elle aura asssez de soin de tโรฉveiller
Halaber, badira itzulpen bat baino gehiago duten atsotitzak ere, hainbat arrazoirengatik. Esaterako, aurretik aipaturiko bi bildumetan, zenbait antzeko errefrau (edo funtsean berberak) jaso ziren, zein bere itzulpenarekin:
(3) .
Oshoa senar daguianac veti ojanera beguira La que haze marido al lobo siempre mira al desierto (RS, 338)
(4) . .
Otsoa senar duenak, oihanera beha Qui a le loup pour mari jette souvent la vue vers le bois (Oihenart, 386)
Aldiz, Garibaik berak bi bilduma utzi zizkigun, itzulpen-estrategia desberdinekikoak. Adibide interesgarrienetakoa diago adizki berezi eta (orain arte) misteriotsua dakarrena dateke: Atzean diagonak hutsean diago. Bi itzulpenei esker, esanahi literala eta รฑabardura zehatza iritsi zaizkigu, bakoitzak bere aldetik nekezago adieraz litzakeen moduan.
(5) . .
Por los que murmuran detras sin poder hazer daรฑo, dizen: Aรงean diagonac, vsean diago Los que hieren detras hieren en vazio. (Garibai, A20)
(6) . . .
Por los que hablan mal de otros en ausencia, dizen: Tras en dize el q vazio en dize Ace an diagon ac, use an diago Quiere dezir: El que dize detras, dize en vazio. (Garibai, B39)
Mereziko luke, bada, errefrauon azterketak berrikustea itzulpenetan arreta berezia jarriaz. Izan ere, esaerek gordetzen dituzten misterioak argitzeko modua ez ezik, itzulpenak berak ere aztergai ederra lirateke: zein motatakoak diren, zer helbururekin eginikoak, eta abar.
Ez dakizun hizkuntza baten itzulpena epaitu dezakezu? Berez, erantzun zuhurrak ezetz agintzen du. Baina susmatzekoa da etengabe ari garela ez dakizkigun hizkuntzen itzulpenak ebaluatzen. Gauzak muturrera eramanda, orain arte eman diren itzulpen sari guztiek egiaztatu beharko lukete, beren epaimahaikide guztiek, ez bakarrik irabazle izendatu duten lanenak, baizik eta hautagai posible guztien jatorrizkoak bere horretan atzemateko gaitasuna bazutela. Ez gara kontu eske hasiko. Nori, gainera? Jakintzat ematen da hala dela, eta kito.
Nago lan itzuliei buruz egiten ditugun iruzkin gehienetan dena delako iturri hizkuntza dakizun ala ez gutxienekoa izaten dela. Hala ikusten dugu euskarazko kritiketan, non itzulpenari buruzko balorazioa bai egin ohi baita (kasik kritikariak, normalean azken paragrafoan, zuzenean horretara behartua balego bezala), baina jatorrizkoaren aipamen gutxi edo deus ez. Ez da literatur kritikaren auzia bakarrik. Gure egunerokoan ere gero eta maizago izaten ditugu begien aurrean itzulpenak (maiz modu automatikoan sortuak), zeinaren kalitatea edo fidagarritasuna baloratzera behartuta baikaude; hala egin izaten dugu, esaterako, Netflixekin-eta, non erraz detektatzen dugun dena delako film bateko elkarrizketak kili-kolo egoten diren.
Edo Twitterrekin ere. Ni iritsi naiz, txio bat idatzi ondoren, euskaldunak ez diren nire jarraitzaileek, โTraducir tweetโ sakatuz gero, adierazi nahi izan dudan horretatik zer jasoko duten egiaztatzera. Inoiz lehen txioa ezabatu eta berridaztera eraman nau, Googleren itzulpenak egin dituen gaizki-ulertuak/akatsak saiheste aldera. Ekintza soil (eta banitatezko) horretan, beharbada jende gehiagok ere eginen duena, ari nintzen itzulpen balorazio bat egiten, nahiz eta kasu horretan oraindik sorburu- eta xede-hizkuntzak jakiten nituen, baina gerta daiteke bigarrena baino ez jakitea (behar bezain ongi). Alegia, batzuetan ni naiz beste norbaiten txioak, ez dakizkidan hizkuntzaren batean idatzitakoak, itzultzeko aukera automatikoaz baliatzen naizena. Testuingururik gabe nagoela eta jatorrizkoa agian laburdurez eta espresio kolokial edo are agramatikalez josita egon daitekeela jakinda (euskarriak hala baimentzen duelako), errazagoa da jasoko dugun emaitzaz mesfidatzea. Baina emaitzak nolabaiteko zentzua edukita ere, berdin jokatuko dugu, ez dakigun hizkuntza baten itzulpena epaitzen arituko gara.
Aspaldi hasi ziren UPV/EHUko Erizaintzako Graduan Komunikazioa Euskaraz โbere garaian Euskara Teknikoa IIโ hautazko irakasgaiko ikasleak praktikak egiten dituzten osasun-zentroetako euskararen erabilera aztertzen.
[Komunikazioa Euskaraz UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean eskaintzen den hautazko irakasgaietako bat da, eta une honetan ni naiz irakasgai horretaz arduratzen dena Erizaintzako Graduan. Has gaitezen hortik.]
Berandu samar iritsi naiz ni eskola horiek ematera, baina eutsi egiten diot blog honetan parte hartzen duen Igone Zabala Unzalu irakasleak duela urte batzuk egindako proiektu-proposamenari.
[Eskerrik asko, Igone!]
Bada, praktikak egiten dituzten bitartean Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren zenbait atal irakurri eta lantzen dituzte, gero praktikak egiten ari diren osasun-zentroetako errealitatea barrutik aztertzeko.
[Askotan esaten da gauzak ulertzeko bizi egin behar direla. Eskarmentua ez dela besteengan hartzen. Gauza praktikoak gauza teorikoak baino hobeto ulertzen ditugula, bertatik bertara ikusten ditugulako.]
Igone Zabalaren Euskararen Erregistro Akademikoen garapenaz eta harmonizazioaz sarreran ondo azaltzen den bezala, gure irakasgaien helburu garrantzitsuenetako bat da ikasleek kontzientzia har dezaten euskararen biziberritzean goi mailako gradudun euskaldun modura duten erantzukizunaz.
[Kontua ez da bakarrik โeuskaraโ irakasgaian idatzizkoak eta ahozkoak lantzea, askoz ere haratago doa, ikasleak normalean nahiko berandu konturatzen badira ere.]
Askok hitz egin dute hizkuntzak (eta euskarak) osasun-arretan hartzen duen garrantziaz, benetan pazientean zentratutako arreta holistikoa eman nahi bada. Aitor Montes medikuak, esaterako, bide luzea dauka egina, bai arlo akademikoan, bai komunikabideetan, eta aipamen berezia merezi du artikulu honetan, nire mezuei erantzun eta berak prestatutako materialak erabiltzeko baimena eman baitzidan Komunikazioa Euskaraz irakasgaia nire gain hartu nuenean.
[Luzatzen ari naiz eta ez zen hori asmoa, banoa esan nahi nuenaren muinera.]
Batzuetan, irakasleok arrantzura larrera joaten garelako sentsazioa izaten dugu, ikasleak fisikoki ikasgelan baina mentalki beste nonbaiten daudelakoa. Eta Elixabete Perez Gazteluk Hiztegiek esaten eta iradokitzen dutenaz, edo zein zaila den hiztegi bat egitea sarreran ondo baino hobeto esan bezala, gauzak sakonki (eta askotan behin baino gehiagotan) azaldu arren, ez da irakaslea arras lasai geratzen, ez baitaki zer geratu den, azkenik, ikasle bakoitzarengan.
Labur esanda, kontua da Erizaintzako Graduko ikasleak pazienteei euskaraz egitearen garrantzia bertatik bertara ikustera eta sentitzera bidaltzen ditugula, eta sarrera hau aprobetxatu nahi dudala ikasleek aurten egin dituzten gogoeta batzuk partekatzeko, testigantza modura gera daitezen.
[Disclaimer: iritzi-artikulu bana idazteko eskatu nien, eta ikasle bakoitzak bere estilo propioa du, ikusiko duzuenez.]
Harrigarria da Osakidetzak osasun-arloan euskara presente egoteko inbertitzen duen diru kantitatearekin, gero osasun-profesionalek haien artean eta pazienteekin euskara hain gutxi erabiltzea.
Bukatzeko, euskararen erabileraren sustapena ekintza txikietatik hasten dela esan dezaket; adibidez, lehen agurra euskaraz ematen. Horrela, erabiltzaileari komunikazio hizkuntzaren aukeraketa ahalbidetzen diozu. Horrez gain, pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa Osakidetzan lan egiten duten denek ezagutu beharko luketen kontzeptu bat da, paziente edo erabiltzaile bakoitzaren hizkuntza askatasunak errespetatzeko.
Oskorriren abesti polit horrek esaten duen moduanโฆ โGu euskaldunak gara, Euskal Herrikoakโฆโ ziur naiz zuetako askok ozen oihukatu duzuen esaldi bat dela, beraz, goazen gure artean, belaunaldi berriek, plan horrek aurrera egiteko behar duen bultzada ematera, izan ere, egoera bera bakarrik aldatzera itxaron behar badugu, jai daukagu!
Hori horrela, ondoriozta dezakegu euskarak hizkuntza gutxitua izaten jarraitzen duela, nahiz eta material ofizialak kontrakoa adierazi. Argi dago Osakidetzan, beste euskal erakunde publiko batzuetan bezala, hala nola UPV/EHUn, gaztelaniaren erabilera oso barneratuta dagoen dinamika dela. Hala ere, konponbideak bilatzea zaila izan daitekeen arren, euskaldunok gure hizkuntzaren alde borrokatu behar dugu eta ez ditugu diskriminazio horiek onartu behar. Horregatik hiztunok erantzukizun handia dugu; izan ere, guk euskara errespetatzen eta etengabe hitz egiten badugu, dinamika bihurtzea lortuko dugu.
Azken batean, Osakidetzan euskara erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arretaren alderdi garrantzitsu bat da, eta neurriak ezarri behar dira arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea bermatzeko. Horretarako, alderdi materialean hainbeste inbertitu beharrean, arreta jarri behar zaio pazientearen eta profesionalaren arteko osasun-harremanari, eta neurriak ezarri behar dira osasun-arloko profesionalen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko eta momentu guztietan komunikazio eraginkorra bermatzeko.
Guztiok dakigunez, zoritxarrez, gaur egun ez da behar adinako osasun laguntzarik eskaintzen gure hizkuntzan, eta horrek zalantzarik gabe eragiten dio zerbitzuaren kalitateari, bai eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei ere.
Jada 2023an gaude, EAEn zerbitzu publikoak euskaraz eskaintzeko ordua dela iruditzen zait. Ordua da osasun-zentro, ospitale, eta eguneko zentroetan arreta euskaraz bermatuta izateko, euskara ama-hizkuntza dugunok ere biztanleriaren parte gara, dirudienez batzuentzat existitzen ez garen arren. Guk ere eskubidea dugu gure arazoak, nahiak, kezkakโฆ gure ama-hizkuntzan adierazteko, gure hizkuntzan artatuak izateko.
Praktiketan ibili naizenean erizain klinikoak lan bat egiteko proposatu zigun ikasleoi, amaierako nota igo ahal izateko. Zalantzak izan nituen lan hori egiterakoan, izan ere, erizain klinikoari euskaraz egingo nuela esatean haren erantzuna hau izan zen: โVale como quieras, pero que sepas que hay enfermeras no te van ha entenderโ. Une horretan lekuz kanpo egongo banintz bezala sentitu nintzen. Nork dauka arazoa, nik Euskal Herrian euskaraz hitz egin nahi dudalako ala haiek (gehiengoak) euskara ez dakitelako? Argi dagoena da gaur egungo biztanleriari ahaztu zaiola Euskal Herriko hizkuntza euskara dela.
Esanak esan, aipatutako guztia kontuan hartuta, argi eta garbi dago gazteleraren erabilera eremu askotan euskararena baino handiagoa dela. Nire aburuz hori onartezina da, pazienteek euskaraz artatuak izateko, inguruko informazioa (hormetako kartelak esaterako) euskaraz irakurtzeko eta beraien historia klinikoa euskaraz izateko eskubidea dutelako. Beraz, denok egin behar dugu zerbait euskararen alde gutxi batzuek den-dena egin ez dezaten.
Ikasle hauek guztiak erreferente bihurtu dira praktiketan egon diren zentroetan, eta bertatik bertara bizi izan dute zer-nolako lasaitasuna eta ongizatea sentitzen duten pazienteek beraiek hautatutako hizkuntzan artatzen dituztenean. Ez dakit hitz elkartuei eta izen sintagma konplexuei buruz asko ikasi duten, baina ziur nago denak bihurtu direla euskararen erabileraren aldeko eragile aktibo osasun-arloan. Hala bada, helburu garrantzitsu bat bete dugu, behintzat.
Hala ere (eta tamalez), zaharrak berri: ikasleen testigantzek erakusten dutenez, urrun gaude oraindik euskarazko arreta sanitarioa bermatuta izatetik, eta ezinbestekoa da kontzientziazio-lana egiten jarraitzea.
Administrazioan lanean hasi nintzenean bihurtu zen ordenagailua eguneroko lan-tresna niretzat, orain dela 31 urte, ordura arte izan nituen langaiak lapitza, borragoma, paperezko hiztegiak eta idazmakina izan baitziren. Orain esku artean daukadan ordenagailu eramangarriarena baino antza handiagoa zeukan orduko ordenagailuak etxean geneukan Olivetti zaharrarena, baina lana asko errazten zidan, euskaratutako testu guztiak txukun antolatuta jasotzeko aukera ematen baitzidan. Jatorrizko testu guztiak paperean eskuratzen genituenez, kontu handia jarri behar zen itzulgaiak zenbaki eta izen propioz beteta zeudenean. Kopiatzea itzultzea baino errazagoa zen orduan ere, baina dena tekleatuz egin behar zenez, arreta handia jarri behar zen akatsik ez egiteko. Taulak berregitea ere ez zen lan makala izaten.
Dagoeneko itzulita zegoen testu bati aldaketatxo batzuk egin omen zizkiotela eta berriro itzultzaileongana heltzen zenean, jatorrizko testuaren bertsio zaharra eta bertsio berria bata bestearen ondoan jarri eta alderatzea beste aukerarik ez zegoen, zer aldatu zuten markatuta ez baldin bazegoen; eta markatuta zegoenean ere bai, badaezpada, markatu gabeko aldaketak egon zitezkeen eta. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira (EHAA) erreferentzia bila jotzeko, jakin beharra zegoen zein egunetan argitaratutako aldizkaria behar genuen, bestela alferrikakoa izango zen ezeren bila hastea eta.
Itzulpen guztiak hutsetik hasten ziren, bidaltzaileak erreferentzia gisa balio zezakeen antzeko testurik bidaltzen ez bazuen behintzat. Errepikatzen diren deialdi edo aginduren bat jaso eta neuk antzeko zerbait itzulia nuen susmoa nuenean, agian topatuko nuen ordenagailuan jasota neuzkan dokumentuen artean xede testua, kostata betiere, baina jatorrizko testurik ez. Eta beste itzultzaileren batek itzulitakoa izanez gero, ia ezinezkoa zen ezer topatzea. Eraginkorrena hutsetik hastea zen.
Laster etorri ziren testu zati luzeak erraz kopiatzeko aukera, gaizki kopiatutakoak ezabatzeko aukera eta nahi gabe ezabatutakoan atzera egiteko aukera. Posta elektronikoa ere iritsi zen eta horri esker hasi ginen, pixkanaka-pixkanaka gero eta gehiago, itzulgaiak formatu elektronikoan jasotzen. Jatorrizkoa formatu elektronikoan izatea aldaketa handia izan zen, itzuli beharreko dokumentuaren kopia bat egin, horren gainean itzuli, eta zenbakiak eta izen propioak tekleatu beharrik gabe itzulpena formatu berberean ematea ahalbidetzen zen eta.
Nire iritzian, aldaketarik garrantzitsuena 1996an iritsi zen, itzulpen-memoriak probatzen hasi ginenean; itzulpen-memoriekin bukatu ziren dagoeneko itzulitako testuen bertsio berriagoak aldaketatxo batzuekin iristen zirenean jatorrizko bi bertsioak kotejatzeak zekarren nekea. Itzulpen-memoriek berehala egiten zuten lan hori. Lehendik antzeko zerbait itzuli ote genuen susmoa benetakoa ote zen berehala egiaztatzen ziguten itzulpen-memoriek.
Ondoren, lanerako Internet erabiltzeko baimena iritsi zitzaigun, hasieran eragiten zituen susmoak gainditu ondoren, garai hartan lanerako lagungarri baino gehiago bestelako entretenimenduetan denbora galtzeko mehatxu gisa ikusten baitzuten askok. Bistakoa da informazioa eskuratzeko aukera biderkatu eta bizkortu egin zigula Internetek.
Orain oso gutxitan hasi behar izaten dugu hutsetik itzultzen. Itzulgai hutsa jasota ere, itzulpen-memoriek, datu-base dokumentalek edo Internetek zerbait ematen digu gehienetan. Baina orain itzultzeko lehen baino lan gutxiago iristen zaigu eta berrikusteko gehiago, eta berrikusi beharrekoa non eta nola itzuli ote den asmatzen izan ditugu lanak. Euskara ondo menderatzen duen norbaitek batek aurretik itzulitakoa aprobetxatu eta testu berria berak itzuli ote du? Itzultzaile automatiko neuronalak agian? Eta neuronala izan bada, posteditatu dute?
Orain itzultzaile automatiko neuronala bihurtu zaigu kezka iturri. Esango nuke arazo batzuk konpontzen dizkigula eta beste batzuk sortu.
Urtero egiten den deialdiren bat, lehenago urtea joan eta etorri osorik itzultzeko bidaltzen zigutena, orain itzulita berrikusteko bidaltzen badigute, gerta daiteke itzultzaile automatiko neuronalarekin egindako itzulpena izatea. Hori izango litzateke lehenengo okerra: itzultzaile automatiko neuronala erabili behar ez denean erabiltzea, lehendik giza itzultzaile batek itzulitakoa ez delako aintzat hartu eta itzultzaile automatiko neuronalarekin ordeztu delako.
Gerta daiteke, halaber, zuzenketarik edo postediziorik gabeko itzulpena izatea. Hori izango litzateke bigarren okerra. Itzultzaile neuronala erabiltzen bada, posteditatu egin behar da eta postedizioa itzultzaile automatiko neuronala erabili duenak egin behar du. Ez du balio postedizioa egiteko lana itzultzaile bati pasatzea. Horrek ez dio itzultzaileari lana aurreratzen, lanerako alferrikako trabak sortu baizik.
Itzultzaile automatiko neuronalaren akatsak oso erraz antzematen dira batzuetan; hanka sartzen duenean ez du disimulatzeko ahaleginik egiten.
Un documento preciso y exacto Dokumentu zehatz eta zehatz bat
Eta gerta daiteke lehendik itzulita zegoena berreskuratzeko lana hartzea bezeroak, testu zati berriak itzultzeko bakarrik erabili izatea itzultzaile automatiko neuronala, eta batere postediziorik egin gabe testu osoa berrikusteko itzultzaileari bidaltzea. Horrelakoetan ez da lehenengo okerra gauzatzen, baina bai bigarren okerra eta areagotuta gainera. Ondo itzulitako testu luze batean neuronalak egindako tartekiak sartzen badira eta neuronalak akats nabarmenak egin baditu, itzultzaileari gehiago kostatuko zaio akats horiek topatzea. Zuzenketa sakona egiteko denborarik ez badu, akats horiek oharkabean joan daitezke. Bezeroari behin eta berriro esan behar zaio itzultzaile neuronal automatikoak itzulitakoa ezin zaiola itzultzaileari pasa posteditatzeko edo zuzentzeko, itzultzaileari lana gehitzen zaiolako horrela. Duela hiru hamarkada zenbakiak tekleatzen eta alderatzen pasatzen genuen denbora postedizioari eta zuzenketari eskaini beharko diogu orain.
Hilabete honetan Consonni argitaletxeak Estaciรณn en curva liburua argitaratu du, Bihurguneko nasa liburuaren gaztelaniazko bertsioa. Jatorrizko liburuaren idazlea Uxue Apaolaza da, eta รngel Erro itzultzaile eta idazleak itzuli du gaztelaniara.
Hitz bakoitzak eragina izaten du liburu bat itzultzen denean, eta hitz bakoitzaren truke hamaika aukera daude. Zein aukeratu? Erabaki horien bitartez, itzultzaileak istorioa, estiloa eta pertsonaiak alda ditzake. Liburu horretako pertsonaiek, ordea, elebidunak dirudite, eta naturaltasun osoz hitz egiten dute gaztelaniaz eta euskaraz. รngel Errok lan horri buruzko galdera batzuk erantzun ditu.
โ Nola aukeratu zenituen hitzak, tonua eta estiloa?
Instintuz jokatu dut, edo barne prozedura bati jarraituta. Uxue eta biok adiskideak gara, eta horrek lagundu dit Uxueren unibertsoa ezagutzen. Ipuinak Madrilen gertatzen dira, eta Uxuek Madrilen pasatutako azken urtean ni iritsi berria nintzen Madrilera, eta urtebetez-edo kointziditu genuen bertan. Uxueren gaztelania ezagutu ahal izan dut (esamoldeak eta abar), eta hori guztia baliagarria izan zait liburua itzultzeko.
โ Zeri erreparatu diozu erritmoa lantzeko?
Uxuek pentsatzeko duen modu diagonala oso berea da, kontuei buruzko detaile oharkabeei erreparatzen die, batzuetan arrapaladan ere, hitz egin baino azkarrago pentsatzen duelako. Gauza batzuk erdizka esaten ditu soilik, edo iradoki baino ez. Bera lehen pertsonan ezagutzeak gauza egin nau ezaugarri horietako batzuk bere testuetan topatzeko eta ยซerrealitateanยป edo ยซliburutik kanpoยป zer soinu duten jakiteko.
โ Jatorrizko liburuan hizkuntzaren erabilera oso berezia da (puntuazioa, omisioak eta abar). Nola zaindu duzu alderdi hori?
Uxue hitzekin lehiatzen da, ia borrokan, eta ahal bezain urrunera iristen da adierazi edo ikusarazi nahi duen hori esateko. Hitzekin behin-behineko itun batera iristen da, eta nire beldurra zen hitzetan baino ez gelditzea eta jakitea atzean beste zerbait zegoela. Uxuek jaso duen eraikin horretan hitz bat aldatzeak, agian ulergarriagoa izateko asmoz perifrasi bat bilatu nahi izateak, desegin dezake ideia horretara iristeko hitz gakoa.
โ Eta nola ziurtatu duzu esanahia?
Oso ohikoa ez den aukera bat izan dut itzulpen-lan horretan: itzuli ahala, itzulpenaren lehen bertsioak eta buruan nituen bertsio guztiak Uxueri bidaltzen nizkion, Uxuek aukera zezan hurbilen sentitzen zuena, edo benetako esanahiari gehien hurbiltzen zitzaiona. Ipuinez ipuin joan gara. Ez liburuko hurrenkeran, gainera.
Itzulpena entregatzeko epe murritzagatik, lan-metodo hori izan da gehien kostatu zaidana, aldi berean bainengoen itzulpen-estadio guztietan: itzulpen solte eta esploratorioan, neure buruaren zuzenketa eta txukuntzean, egilearekiko eztabaidan eta hirugarren pertsona baten eskuetan uztekoan.
โ Itzulpenari lotutako alderdi bereziren bat aipatu nahi duzu?
Azkenaldian mania txar bat hartu dut euskarazko liburuak irakurtzean. Gustatzen zaizkidanean, gaztelaniatzeko gogoa sortzen zait, eta oharkabean hasten naiz buru barneko itzulpena egiten, tarteka. Zorionez ez zait beti gertatzen, ezta liburu guztiekin ere. Uxueren horrekin, bai. Hasieran esandakoarekin lotuta, barne prozedura lehenagotik hasita zegoen kasu horretan.
Orain dela gutxi adierazi zuen txit miresten dudan itzultzaile eta irakasle batek sarri gertatzen zaiola hitz bat asmatu duelako ustean gero nonbaiten aurkitzea, beste norbaitek dagoeneko asmatuta. Eta, gozakari edo pozgarri, egiaztatzea badabilela “hizkuntzaren algoritmoa”, berez ibili behar duen horrek.
Ez da hori, hain zuzen, niri gertatu zaidana: esan dezadan ondo destatu nuela, baina huts egin nuela tiroa.
Aspalditxo nenbilen ez ninduela erabat asetzen, oreja peatonal esateko (orejeta agertu izan zait testuetan), sarrien agertu izan zaidan ordain batek โez hiztegietan, baizik eta testuetan eta sareanโ: irtengune, hain zuzen. Batzuetan, genitibozko izen-lagun batekin zehaztu ohi da testuetan (espaloiaren irtengune), edo hitz elkartuarekin (espaloi-irtengune). Ilunegi zeriztan, edo lausoegi, ez behar bezain zehatza. Nolabait, neure burua aurkitu ohi nuen terminoa buruan irudi batekin osatu edo zehaztu beharrean, delako irtengune horren eitea zehaztuko banuen, eta, hartara, zehazki zeri zeritzon adituko banuen.
Oroitu naiz, horretan ari nintzela, Txomin Peillen idazle xiberotar oraintsu zendu eta maitearen lan batean[i] irakurri izana nola, munduko hizkuntzetan, maiz baliatu izan den gizakiaren gorputz atalen izenak hedatzea geografiako elementuetara, hala nola: “… buru (basaburu, izeiburu, mendiburu, pagaburu, urdaburu…), edo kasko, edo lepo (gehienbat Iparraldean, colย delakoaren itzulpena), ezen toponimia zaharrean ate baita: Belate (Nafarroan eta Gipuzkoan), Garate, Urdaite, adibidez Zuberoan. Bizkar, bixkar oso erabilia da cresta, cresterรญa adierazteko, eta Bizkai(a), herrialde baten izena bada, Iparraldeko jende askoren deitura ere bai. Belaun, beso, hitz arrunt bezala, mendi baten aldapan holako tontortxo bat agertzen denean esaten da, Tontor/tutur jendearen bizkar konkorretik letorke… ” (eta gehitu litezke zintzur, sabel eta beste zenbait ere, Txominen aipu labur horretan).
Urratsa laburra izan zen, nire burubide horretan, hirietako geografiako elementuetara ekartzeko mekanismo hori bera. Igarri dukezue, honezkero, orejeta peatonal delako horrentzat gingil proposatzea etorri zitzaidala burura. Izan ere:
Beharbada ez da oso baliagarria termino bat eratzeko orduan hitz baten etimologiara jotzea, baina, baliagarritasunak baino areago jakin-minak hartaratuta, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere ibili naiz azterka. Argudiaketaren lagungarri, hainbat azalpen aurkitu ditut, ordea:
1.- โGure ustez, egokiagoa da ganga-ren eratorritzat jotzea, bigarren zatian *bil โbiribilโ duela. Horrela, โahosabaiko zer biribilโ genuke hitzaren esanahi etimologikoa; โaho-gingilโ litzateke, beraz, lehen esanahia, eta itxuran oinarrituriko esanahiaren zabaltzez azal daitezke โbelarri-gingilโ zein โoilar-bizarโ. Orobat azaldu behar da โeskrofulaโ, hantura edo handitsu gisa ikusirik.โ
2.- โBestalde, aldaera adierazkorrak gorabehera (cf. dindil), aukera egon liteke hitz honen aldaeratzat hartzeko gingil eta girgil: hauek ere zintzilikako hainbat haragi zati adierazten dituzte, eta baita eskrofula gaitza ere. Formaren aldetik, -ai- > -i- diptongoaren bakuntzea eta bi silabetako bokalen asimilazioa proposatu behar dugu, gangail > *gangil (cf. gip. gaingil) > gingil; dardarkaridun forman elkartuetako -n- > -r- bilakaerarekin azal genitzake (ik. behean gargaila), baina ez da ahaztu behar urkarien arteko n-l > r-l disimilazioa ere gertatu ahal izan dela (FHV 338-339).โ
Eta beste informazio historiko-etimologiko arras interesgarri batzuk ere kausituz laketzeaz gain, gure gai honi dagokionez, informazio horrek, ezer sendotzekotan nire hasierako intuizioen artean, hauxe izan da: nola eitearen analogiaren bidez gertatu izan diren hizkuntzaren historian hitzen jatorrizko adieretatik abiatuta beste esanahi batzuetarako hedapenak. Izan ere, luzakin edo hedakin izatea ez ezik, biribil izatea ere badu ezaugarri hirigintzako elementu horrek.
Horra zein analogiazko mekanismo baliatu nahi nuen nire proposamen terminologikoa egiteko (ondo ziurtatu ostean Euskaltermen ez zela deus proposatzen orejeta peatonal horrentzat). Nolabait, irtengune nire ustean soil eta lausoak ez bezala, eite baten ezaugarria edo zehaztapena eransten baitzion terminoari.
Begiratu nuen, gainera, ba ote zegoen bestelako terminorik gingil hitzarekin eratuta, gorputzeko atalez haragoko erabileretan, ea lehenago ere egina ote zen hitz horren hedapenik, eta bai, esate baterako, Orotariko Hiztegian bertan, adibideen artean, “Palioak ertzak urre gingil eta txingolaz ingurutuak ditu” (EEsย 1912, Euskal Esnalea aldizkarian); eta Euskaltermen bertan, Arkitektura, Eraikuntza eta Hirigintza erabileremuan, bi fitxa, gingil anitzeko arku (arco polilobulado esateko) eta gingil arku (arco lobulado esateko), hain zuzen eiteari jarraituz emandako izendapena, biei 4. haztapen-marka eman zaielarik. Horrek, nolabait, indartu egin zidan hedapena zilegi izan zitekeelako ustea
Jakitekoa da badela Ingenieros-civiles.es web-orrian, Espainiako Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoaren web orrian, Ingenierรญa Civil para Dummies atalean, artikulu bat โLas Orejetas Peatonalesโ izenekoa, non azalpen zabal samarra ematen baita hirigintzako elementu hauei buruz. Hala, hirigintzako elementu hauek “โฆibilgailuen zirkulazioaren arloan erabiltzaile zaurgarri deritzenen segurtasuna sustatzen dute. (…) Aukera ematen dute, bidegurutzeetan, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, azalera zabalago eta aurreratuen bidez, halako moldez non bide-ertzetako aparkalekuetarako zerrendek ez duten eraginik izaten oinezkoen ibilietan. Gainera, estuagotu egiten dituzte oinezkoen pasabideak, eta, hala, kalea zeharkatzeko arriskua gutxitzen. (…) Badituzte hainbat abantaila, hala nola aparkamendua antolatzea (hartara, oinezkoari segurtatzen zaio pasagunea libre geratzen dela), edota ibiltariak igaro behar duen galtzada- tartea laburtzea. (…) oinezkoak ikuspegi hobea izan dezan (…). Gomendatzen diren neurrien artean dira espaloi-gingilak (belarriak?), espaloiak zabalagotzeko tresna gisa. (…) Espaloiak zabalagotuz, beribilak leku urriagoa du, eta, beraz, gidariak abiadura txikiagoan joan behar izaten du.”
Nolabait, hirigintzako elementu hori bada espaloiaren luzakin bat, eta bada, halaber, espaloiaren irtengune biribildu bat, Hiztegi Batuan gingil sarreraren bi adieretan definizioetarako erabiltzen diren berbak erabiliz โirtengune biribildu, deritzo, gainera, hosto gingilariโ, nik espaloiarenirtengune erabiltzen delarik ments edireten dudan izenondoa gehituz, eitearen aldetik zehaztatzen duena.
Hemen irudi bat, hitzezko azalpenen lagungarri:
Oinezkoen bidegurutze edo elkargune bat,ย “gingil” (edo “belarri”) erako luzapen batekin
Ingelesez, wikipediako artikuluan, curb extension da artikuluaren izenburuan ematen zaion izendapena (ez dut aurkitu IATEn), eta dio โalso neckdown, kerb extension, bulb-out, bump-out, kerb build-out, elephant ear, curb bulge, burb bulb or blisterโ ere deitu ohi zaiola; beraz, nahi beste izendapen, eta irizpide oso askotarikoak erabiliz eratuak. Bulb eta elephant ear eta bulb-out izendapenak aukeren artean aurkitu izanak poz txiki bat eman dit, nire hautabidearen berme. Eta frantsesez, wikipedian, avancรฉe de trottoir da artikuluaren izenburuan darabilten izendapena, eta baliokidetzat ematen dituzte รฉlargissement de trottoirย edoย saillie de trottoirย .
Ene poza goritzen eta ikerketatxo xume bat opatzeko gogoa hazten ari, hara non, tiroa huts egin dudan, ongi destatu arren. Alta, pozgarria, beste alde batetik, ustekabean aurkitu izana badirela ikerketa xeheagoak eta zabalagoak. Hara non baden argitalpen bat, sarean denon eskura (eskertu beharreko gauza), EIMAren katalogoan, Hirietako bideak diseinatzeko gomendioak izenekoa, Harkaitz Diaz Letamendiarena (http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Hirietako_bideak_eraikitzeko_gomendioak.pdf). Zazpi bider aipatzen da belarri terminoa nik hemen darabildan adigai bera izendatzeko, gaia xeheki eta zabalki โadigai hau eta bideak diseinatzean kontuan hartu beharreko beste hainbat eta hainbatโ jorratzen duena, eta definitu ere definitzen duena. Hara hemen aipamen bat: “Belarriak jartzea ere oso ohikoa da gure kaleetan. Neurri horrek oinezkoentzako guneak zabaldu egiten ditu, eta bertan autoak aparkatzea eragozten du. Gainera, belarriak daudenean zintarriaren erradioa txikiagoa izaten denez, autoek motelago biratu behar izaten dute. Honako irudi hauetan, autoen mugimenduak mugatzen dituzten aukerak azaltzen dira”.
Edota, argitalpen horretan bertan: “Bidegurutzeetako oztopoak: Ibilgailuen abiadura eta mugimenduak mugatzen dituzte. Hainbat esku-hartze egin daitezke: bidegurutze osoan, plataforma goragunea jarri, espaloiaren kota berean; belarriak eraiki; bestelako zoladura ezarri; biribilguneak egin; irlak edota erdibitzaileak ipini; etab. Irudian, goragunea agertzen da marraztua, eta seinaleztapen horizontalez adierazten dira bidegurutzearen irteera eta sarrerak. Horrelako esku-hartze urbanistikoetan, ohikoa izaten da bidegurutzeetan bestelako zoladura jartzea: hormigoi inprimatua, adibidez.”
Lan hori ikusita, eta nahiz eta ez dudan zeharo aztertu eta irakurri, aintzat hartzekoa derizt egin duten hautua. Beranduegi iritsi naiz, beharbada, gingil proposatzera (ez zen txarra, ingelesen bulb ikusita, eta gingila definitzeko Euskaltzaindiaren Hiztegiak irtengune biribildu eta luzakin hitzak darabiltzala jakinda). Ordea, argudio batzuk eta besteak garaturik, irtengune aukera, bere hutsean, ez zait aski.
Duda dut terminologiaren teorian era honetako ekarpentxoak non kokatzen ote diren.
Nire aldetik, bederen, gonbidapen bat besterik ez dateke, fitxa bat egin dakion โedo gogoetatxo bat opa dakionโ, hiztegiren batean, edo Euskaltermen jaso eta itzultzaile eta idazlarion zalantzak urriagotzeko.
[i] PEILLEN, Txomin: Euskaldunen ingurugiroan (espazioa eta denbora), Zer dakit nik, 2001. Zarautz.
Zera ba: Edward Lear-en limerickak irakurri, eta gustatu. Haren liburu entzutetsuena Non sense liburua izango da noski. Hogeita hamar bat urte edo badira hura imitatuz euskal limerickak asmatzen hasi nintzela. Eta gerora, dexente gerora, ohartu nintzen etxean amak esaten zigun jolas-pieza bat limericka zela. Eta are geroago ezagutu nituen beste aldaera batzuk Goierrin, batik bat Ataunen: โBehin omen zen jaun zahar batโ, hasten zen gure ama; โBehin omen zen jaun Tortoโ, entzun nion Ataungo irakasle bati.
Zera ba: belarrian geratu zitzaidala limerickaren erritmo jolastia. Duela urte batzuk berriro egin nion bixita Edward Lear jaunari, eta jatorrizko limerickak euskarara itzultzen hasi nintzen, pixkanaka, lasai-lasai, jolas moduan. Mariasun Landarekin komentatu, eta poza hartu zuen, eta baita gomendatu ere nonsenseko beste klasiko bat: Budin magikoa. Beste jolas bat aurrez aurre: oraingoan prosaz, eta Australiako ingelesean. Urtetan jardun naiz, tartetxoka, biekin. Eta amaitzen ari naizela esango nuke, zatiren bati heltzen diodan bakoitzean esaldiak marruskatzen eta eraberritzen jarduten naiz baina. Limerickekin, jatorrizko errima eta neurria bete nahi nituen, baina segituan konturatu nintzen ingelesez askoz gauza gehiago esan daitezkeela 8 silabatan, hizkuntza batere bortxatu gabe, euskaraz baino. Bi silaba gehiagorekin naturalago joka nezakeen, eta Lear-en 8/7 jokoa 10/8 bihurtu nuen, zortziko handian bezalatsu. Lizentzia hori hartuta, ustez testuak naturalago geratzen dira (esan dezadan: zaizkit, ni baino itzultzaile abilagoren batek agian erraz errendituko luke-eta auzia 8/7 neurrira). Errimari eutsi, edukia eman, formula gisako esaldiak, limericketan oso ohikoak, finkatu, lekuen izenekin egindako errimei irtenbidea eman. Jolas etengabea. Ederki pasatu nuen. Ederki pasatzen ari naiz.
Ba zera. Ideologia kontuak ere tartean agertzen direla. Batzuk hozkia emateko modukoak, gaur egungo testuinguruan behintzat. Atsoak tratatzeko modua, beltzak tratatzeko modua, ezintasun fisikoren bat dutenak tratatzeko modua. Halakoak. Ez naiz, ordea, jo eta kimatzearen aldeko; ez eta ezer gertatuko ez balitz bezala itzultzearen aldeko ere. Zer egingo, eta oin-oharrak ipintzen ari naiz ikuspegi humanotik oso txukunak iruditzen ez zaizkidan limerick-ei. Materiala helduentzat izango balitz, hasieran Learrek berak hala idatzi baitzituen, bere horretan utziko nuke. Helduak gara; bakoitzak badaki bere epaia ematen. Artea kimatzen hasiko bagina, artegintza klasikotik ezer gutxi geratuko litzaiguke. Baina, umeentzat denean, eta une honetan limerickak batik bat umeen alorrera etorri dira, ba bere horretan eman eta ohartxoak egitea agian jarrera pedagogista samarra da, baina besterik gabe zuzenean dauden eran haurrei emateak literatura-komisario politikoen aldetik kondena jasotzea ekarriko luke, eta leku askotarako sarbidea ixtea. Oin-oharretan jarri ohi dut zer garaitan idatzi zen dagokion pieza eta garai hartan hedaturik zegoen pentsamoldea, gaur egungo balioekin kontrajarria. Kontua ez da egilearen ideologia kondenatzea, baizik eta garai bateko ikusmoldeak eta gaurkoak kontrajartzea, haurren irakurketak bideratzen dituztenek eztabaida eta gogoeta pizteko aitzakia izan dezaten.
Zera ba. Kontu eztabaidagarriak direla hauek. Helduentzako literaturan, ez daukat zalantzarik: dagoen moduan itzuli. Haurrentzako, berriz, hobe beharrez hainbeste manipulazio egiten den alor horretan, nolabaiteko konponbide bat izan daiteke oin-oharrena, jatorrizko testuari errespetua gordez. Ez dakit. Zalantzan nago. Epelegia irudituko zaie komisarioei. Alferrikakoa itzultzaile petoei.
Une honetan, egile portugaldar baten gazte-poemekin ari naiz. Oso irudi politak asmatzen ditu, eta gazteen bizipen eta sentsibilitatera hurbiltzen saiatzen da. Arazoa poema pare batekin sortu zait. Genero-topikoz beterik daude. Egileari idatzi diot, konfiantza pixka bat badut-eta berarekin: genero-kritikariengandik egurra jasoko duk; heuk ikusi. Berak erabakiko du bi poema horiek mantendu ala ez.
Zer gauzak egin behar diren itzultzeaz aparte. Zer gauzak egitera behartzen dugun geure burua batzuok. Ez dago erraza neurriari eusten. Beharbada hotz eta motz jokatzea da itzultzaile petoaren eginbeharra; ez dira beraren ardura aipatu ditudan kontuak. Baina ni ez izan itzultzaile petoa; maisu eta irakasle eta halako okerkeriak irteten bidera. Itzultzea eta itzultzailearen zirkunstantziak: neutro nahi, baina ezin. Edo ez nahi.
Boomer belaunaldiko euskal itzultzaileok duela 40 urte lanean hasi ginenetik hona, hiru gertakari iraultzaile gertatu dira langintza honetan: lanbidea unibertsitate-ikasketen mailara iritsi izana batetik, lanbidearen feminizazioa bestetik, eta, azken urteotatik aurrera, haren automatizazio gero eta handiagoa.
Itzulpen eta Interpretazio Lizentziatura euskaraz egin ahal izateko, ordea, XXI. mendera arte itxaron behar izan genuen, eta, ordura arteko 20 urteko epe horretan itzultzaile-lanbidea hartu zutenak onenean Euskal Filologia ikasitakoak izango ziren, eta bestelako ikasketak zeuzkatenak ere asko izango ziren eta itzultzaileak behar zituzten erakundeek ezin zuten unibertsitate-maila exijitu lanpostuak betetzeko; ondorioz, langileek zein maila eduki behar zuten ere ez zuten oso garbi, eta desberdintasun handiak egon ziren garai batean, langileen maila profesionalean, egin beharrekoetan (asko eta asko itzultzaile lanak eta euskara sustatzeko jarduerak egin behar izaten zituzten beren lanpostuetan, udal batzuetan behintzat) eta, jakina, baita soldatan ere. EIZIEri ere zor zaio, neurri batean, gerora etorri zen lanpostuen homogeneizazio profesionala; bai eta, jakina, azkenik EHUn itzulpengintza lizentziatura ematen hasi zen arte, hori ere EIZIEko hainbat kideren ahaleginari esker. Aldiz, langintza honetan XXI. mendean langintzan hasitako gehienak lizentziatura edo gradua ikasitakoak dira, eta unibertsitate-mailako prestakuntza edukita, espero izatekoa zen lanbideak prestigio soziala eta maila profesional handiagoa lortuko zituela, eta, nire ustez, neurri handi samarrean lortu ditu.
Itzulpengintzaren feminizazioari bigarren fenomeno deitu diot hasierako paragrafoan, baina aurrekoa baino lehenago hasi zen; ezingo nuke esan zehazki noiz, baina, adibidez, joan den mendeko 80ko hamarkadaren erdian Euskal Filologia ikasitako itzultzaileen lehen “belaunaldi” horretan โeta are neurri handiagoan lehenago lanean hasitakoen arteanโ, gizonezkoak ziren nagusi, eta emakumezkoak % 25 ingururaino edo iritsiko ziren akaso. Aldiz, XXI. mendean igaro ditugun urteetan, Itzulpen eta Interpretazioko lizentziatura eta graduan izan ditudan ikasleetatik ozta-ozta % 5eraino iritsiko dira izan ditudan gizonezko ikasleak.
Itzulpengintzaren feminizazio prozesu hau oso orokorra da gure herritik kanpo ere, eta, gainera, urteak joan eta urteak etorri, gero eta indartsuagoa dirudi. Eskura dauden datu batzuk ematearren, duela 25 urte inguru, ACE traductores elkarteak 1997an bere inkestetan oinarrituta argitaratutako Libro Blanco de la traducciรณn en Espaรฑa azterlanaren arabera, gizonezko itzultzaileak % 58,5 ziren, eta emakumezkoak % 41,5. Aldiz, 2010ean, ACE elkarteak berak plazaratutako Libro Blanco de la traducciรณn editorial en Espaรฑa liburuan, gaina hartua zuten emakumeek % 54,1ekin, eta proportzioa are handiagoa zen belaunaldi gazteagoen kasuan.
Feminizazio prozesu hori, lehenago esan bezala, lehenago hasia zen Europako beste herrialde askotan, are indar handiagoz gainera, eta gaur egun emakumezkoen nagusitasuna ia erabatekoa da. Frantzian, adibidez, 2020an ATLF (Association Franรงaise des Traducteurs Littรฉraires de France) elkarteak plazaratutako La situation socio-รฉconomique des traducteurs littรฉraires delako lanaren arabera, gizonezko itzultzaileak (literatura alorrekoak soilik) % 20,95 dira eta adin nagusien artean daude gehienbat. Italiako datuak askoz muturrekoagoak dira: Associazione Italiana Traduttori e Interpreti elkarteak 2018an argitara emandako Indagine sul mercato dei Traduttori e degli Interpreti delako ikerketan, gizonezko itzultzaile-interpreteak % 14,05era baino ez dira iristen. Gure artera etorriz, euskarazko itzultzaileen lan-egoerari buruzko ikerketarik ez dugu, oker ez banago, baina, gutxienez, badakigu EIZIE elkartean ere emakumezkoak gehiago direla gizonezkoak baino: 204 eta 159, hurrenez hurren.
Beldur izatekoa da, itzultzaile lanbidean unibertsitate-ikasketak orokortu diren arren, haren feminizazioaz (ere) baliatu dela “merkatua” deitzen dugun hori lanbidearen baldintzak okertzeko eta haren prestigioa gutxitzeko. Itzulpena, eta oro har hizkuntzari edo hizkuntzei lotutako ikasketa, lanbide (irakasletza, adibidez) eta jarduerak (irakurketa eta literatura, eta, itxura denez, baita bertsolaritza ere) gero eta feminizatuagoak daude, ez ordea emakumeek parekidetasuna lortu dutelako, baizik eta gizonezkoek desertatu egin dutelako. Eta hori guztiz kezkagarria iruditzen zait. Eta are kezkagarriagoa iruditzen zait euskara bera ere gizonezkoen desertzioa jasaten ari dela iruditzen zaidalako, euskara ere feminizatzen ari dela, alegia: ez dakit zuei ere gertatzen zaizuen zuen inguruan, baina nik ezagutzen ditudan euskara-ikasle, mintzataldeetako kide eta euskal kulturarekiko interesa erakusten duten gehienak emakumezkoak dira.
Feminizazioak, dudarik gabe, onurarik ere ekarriko dio gure hizkuntzari, baina esango nuke euskararentzat ere ezinbestekoa dela gizonezkoen konpromisoa berreskuratzea, eta horrek esan nahi du parekidetasuna bilatzeko ahaleginak egin beharko ditugula, baina, kasu honetan, gizonezkoei begiratuz. Ez dakit nola, noski; baina, Unibertsitate-mundura itzuliz, neskak zientzietako ikasketak egitera animatzeko kanpainak egiten diren (eta egin behar diren) bezala, mutilak letretara itzultzeko kanpainak ere egin beharko dira, letretako ikasketak berriro prestigiatuz eta balioetsiz (eta, bide batez, euskara bera ere lan-iturri interesgarri bezala aurkeztuz).
Zeren eta orain arte esan dudana oso loturik baitago goian aipatu dudan hirugarren fenomenoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriekin. Alegia, itzulpen automatikoek, itzultzaile neuronalek eta adimen artifizialak erabat aldatuko dute orain itzulpengintzan hasitako lankideek datozen urteetan ezagutuko duten lanbidea. Gero eta gehiago, makinek egingo dituzte itzulpenak, produktibitateak egundoko jauzia emango du horrekin, eta haragizko itzultzaileek preedizio eta postedizio lanak egingo dituzte batez ere; garai batean esaten bazen itzultzaile batek batez beste 8 orri itzul zitzakeela egunean behar bezalako kalitatearekin, makinekin hainbat aldiz biderkatuko da hori. Eta lan-baldintzak txartuko dira, mekanizazioak beti merketu egiten duelako produktua; baina okerrena izango da automatizazioak are gehiago hondatuko duela lanbidearen prestigioa, eta, horrekin batera, itzulpen-ikasketa unibertsitarioak egiteko interesa ere kolokan jar daiteke (zertarako galdu bizitzako lau urte makina batek txukun-edo egin dezakeen zerbait egiten ikasteko?).
“Prestigioa hondatuko duela” esan dut lehenago, baina hori jada ari da gertatzen. Italiako itzultzaileen egoerari buruzko informazio bila “Situazione dei traduttori in Italia” gugleatu dudanean, honako esaldiak topatu ditut lehendabiziko emaitzen artean:
Ikasturtez ikasturte, kokatzearren, irakasleak jakin nahi izaten du batxilergotik unibertsitatera iritsi berri zaizkion ikasleek zein ohitura barneratuak dakartzaten lexikografia-gosea asetzeko. Eta, besteak beste, galdetzen die hiztegiak (horrela, zehaztasun-xehetasunik eman gabe) zertarako erabiltzen dituzten, zein hiztegi eta zertarako.
Hitz baten esanahia jakin nahi dutenean hizkuntza arteko hiztegi(eta)ra jotzen dutela erantzun diote ikasle gehienek; euskara-gaztelania (eta gaztelania-euskara) hiztegi(eta)ra. Ikasturtetik ikasturtera, ikasleen artean (bakarrik?) gero eta zabalduagoa bide dagoen Gooog… translatera jotzea hemen xuxurlatu besterik ez egiteko eskatu du irakasleak eta ozenago esateko ikasleei erantzuna gehixeago osatzeko berriz galdetzen dienean, Elhuyar eta Labayru (Bilbo inguruko ikasleek) aipatzen dituztela, beste batzuen artean. Sinonimoen hiztegiek ere izaten omen dute lekua erantzunetan, Adorez, Uzeiโฆ Hiztegi entziklopedikoak ere, gutxixeago, ahotan hartzen omen dituzte. Hitza nola idatzi behar den jakiteko ere jotzen omen dute hiztegira, Euskaltzaindiaren hiztegira. Alegiaโฆ hitzen esanahien berri jakiteko (erabilera arrunteko) hiztegi elebakarretara gutxitan jotzen omen dute ikasleek. Eta hortxe hasten daโฆ
โฆ irakaslea azaltzen hiztegi guztiak ez direla gisa berekoak. Eta gomendatzen die beste hamaika egoeratan bezala, pentsatu beharko luketela non bilatu informazioa, behar dutenaren arabera; gainera, galdera ongi bideratuz gero, hiztegi mota egokienean galdetuz gero, erantzun zuzenagoa, argiagoa, hornituagoa jasoko luketela.
Badirela ยซhizkuntza arteko hiztegiakยป, hitz batek beste hizkuntza batean d(it)uen ordezkoa(k) ematen d(it)u(z)tenak, baina konturatu behar dutela hitzaren esanahia argitzeko, bigarren hizkuntza horren ezaupidea behar dutela, eta, nolanahi dela ere, hiztegiok ez dutela azalpen-definiziorik berariaz ematen. Sinonimoen hiztegiak adi irakurri eta interpretatu behar direla ere esaten die, ez dela komeni sinonimo itxurako guztiak zeinahi testuingurutan erabiltzea. Ez dela komeni, adibidez, zeinahi komunikazio-egoeratan eta edonorekin kaixo, agur, epa, hepa, eup, aupa hi (azken hau guk etsipenez hemen sartua[1]) agur-hitzak erabiltzen hastea elkarrizketa bat, agurtzen ari den beste pertsona horrekin duen (edo ez duen) harreman mota batere kontuan izan gabe, hasiera horrek baldintzatzen baitu ondoren datorrena. Hitz guztien argibideak ezin dituztela hiztegi bakar eta berean topatu ere esaten die; nekez bila dezaketela Machu Picchu non dagoen, kontsultatzen ari diren hiztegiek informazio โentziklopedikorikโ eskaintzen ez badute. Ezta โarnas sindrome akutu larriaren koronabirus 2โ zer den ere, hiztegi terminologikoa ez badaโฆ
Eta esaten die Euskaltzaindiaren hiztegia euskara estandar zaindu eta idatziaren hiztegi normatiboa dela, bai, baina hitzak nola idatzi behar diren ez ezik, zer esan nahi duten ere jasotzen duela. Ez diela hiztegi horrek Machu Picchu non dagoen argituko; bestelako informazioa ematen diela. Eta, gainera, zuzenean adieraziari eta zuzenean esan gabeari eta adibideei eta oharrei ere erreparatu behar dietela, hiztegi(et)an dagoen (eta ez dagoen) guztia iradokitzailea (arau-emailea?) baita. Ikusiko dutela, esate baterako, nagusi hiztegi-sarrerako adibideei ongi, xehe erreparatzen badiete, euskara batua oso garrantzitsua bada ere (Euskaltzaindiarentzat, pentsa!), letra xehez idatzi dutela euskaltzainek adibideetan, eta, hortaz, horrelaxe idatzi beharko luketela ikasleek ere beren lan akademikoetan, adibide honek garbi erakusten duen bezala: ยซEuskaltzaindiaren egiteko nagusia euskararen batasuna daยป. Oharrei begiratzea ere garrantzitsua dela esan die, euskara estandar idatzi zainduan zer ez den idatzi behar ere jakin behar dutela. Adibidez, biztanlego hitza ez dutela zertan erabili (ez dutela erabili behar?), Euskaltzaindiaren hiztegiak esanahirik alboratu ez eta ohar hau besterik ez baitio alboratu:
[Oharra: Euskaltzaindiak, biztanlego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biztanleria].
Hitz gutxitan esateko, hiztegigileek berariaz adierazten dutena, adierazten ez dutena, eta zeharka, lerro artean (Cassany, 2006) iradokia ulertzen ikasteko aholkatuko die irakasleak ikasleei.
Eta irakasleak azalduko die ikasleek aipatu ez duten, eta Googโฆ-ek ere emango ez dien informazio beste era batekoa ere eskura dezaketela beste hiztegi batean, batxilergoan horren aditzea izan ez duten Orotariko Euskal Hiztegian. Topatuko dituztela gazteek ezagutzen ez dituzten hitzak (eta esamoldeak); entzun-irakurrita ulertu bai, baina erabiltzen ez dituztenak; beste hiztegi batzuetan topatzen ez dituztenak; eta baita ulertu eta erabiltzen duten makina bat ere, beti ere hiztegigileek hiztegia egiteko hautatuko iturrietan badago dena dela hitza. Gerta daitekeela, alegia, hitzen, esaeraren bat ahoz bakarrik erabilia izateagatik, inork idatzi ez duelako, edo idatzi bazuten ere, OEHren iturri izateko hautatu ez zutelako, hiztegi horretan jasoa ez egotea. Eta egoera aprobetxatzen du irakasleak bidenabar esateko hitzei izaera ez dietela argitaratutako โhiztegiekโ bakarrik aitortzen. Eta, gaira itzulita, gainera, (arrunt pozik) esaten die OEH Interneten kontsultagai dagoenez geroztik, euskal hitzen erdal itzulpenak ez ezik, zeharka ere galde dakiokeela hiztegiari (โdefinizioakโ delako zulotxoan klikatuta), eta erdal hitzen euskal itzulpenak ere bila ditzaketela. Konparazio baterako, euskal itzultzaileen Itzul posta zerrendan lehengo batean norbaitek euskaraz behar zuen โde pasoโ-ren itzulpena bila dezaketela eta, demagun, igaroan hautatu, komeni bazaie, itzulpenerako.
Eta irakasleak esan ere egingo die hiztegiak paperean eta/edo Interneten plazaratzen dituzten lexikografoek bezala, denok dugula geure burmuinean hiztegia, eta pertsona batzuek, hiztun komunitatean itzala duten adituek, antolatzen eta plazaratzen dituztela hiztegiak, horretarako, beste inoren testuak (ahozkoak eta batik bat idatziak) hustu eta lexikografiaren sistemaren araberako hiztegi itxura emanez edo, mukuru nahiz aldizka, arrazoi batengatik nahiz besterengatik, hiztegigileek hitzak asmatuz.
Eta esango die, adibide moduan, Orotariko Euskal Hiztegiakorgasmo hitzaren arrastorik ez duela, hiztegia egiteko erabilitako corpusean horren lekuko idatzirik izango ez zen eta. Eta beste euskal hiztegi bateko orgasmo hitzaren sarrerak (adibiderik gabe) honelako azalpena duela: ยซSexu-atseginaren bururatze unea, gizonagan hazi isurtzeaz bat gertatzen denaยป. Eta hor bukatzen dela hitzaren definizio-azalpena. Etaโฆ Eta hori guztia (eta gehiago ere) adierazita ere, ez da irakaslea arras lasai geratu. Ez dauka batere garbi(!) hemendik aurrera ikasleek nora joko duten beren jakin-min lexikografikoak asetzera.
[1] Aukera badugu, hemengo beste sarreraren batean helduko diogu โAupa, hiโ izeneko sindromeari.
(Hausnarketa puntu batzuk, adimen artifizialaren laguntzaz landutako itzulpenei buruz)
Makina bidezko itzulpenak
Gizakiok pentsatzeko erabiltzen dugun prozesamendu neuronala simulatzeko gaitasuna eduki arte, ordenagailuek oso itzulpen kaskarrak egiten zituzten. Orain, 2017az geroztik, ez daiteke halakorik esan: adimen artifizialean oinarritutako tresna neuronalek itzulpen egoki samarrak โbatzuetan, oso egokiak!โ sortzen dituzte, eta, okerrenean ere, kentzen diote itzultzaileari testu zati gehienak letraz letra idazteko lan gris eta astun hori.
Ausartuko naiz esatera: joan den mendearen azken hamarkadan, ordenagailuaz lan egiten ez zuen itzultzailea desagertzera kondenatuta zegoen bezala, XXI. mendean, tresna neuronal baten laguntzarik gabe nekez kudeatu eta bideratu daiteke itzulpengintza.
Itzultzailearen zeregina
Hori argi samar egon daitekeen arren, ez dut hain argi ikusten adimen artifizialak giza itzultzailea gero eta gehiago baztertu eta, finean, ordezteko kemena bereganatu dezakeenik. Itzultzailearen zeregina errotik aldatzen ari da โberehala joango naiz gai horretaraโ, ez dago zalantzarik, baina ez zait iruditzen itzultzailearen funtzio aldaketak inor ezustean harrapatuko zuenik, azken 50 urtetan etengabeko bestelakotze batean murgilduta bizi baita itzultzailea, besteak beste โeta batez ereโ, teknologia aurrerabidearen eraginez. Nola esan, lanbideen artean gutxi izango dira, itzultzailea bezala, belaunaldi bakar baten lan bizialdian eskuzko idazketa > idazmakina mekanikoa > idazmakina elektrikoa > idazmakina elektronikoa > ordenagailua > ordenagailuz lagundutako itzulpena > itzulpen neuronala ibilbidearen mugarri โmugarri baino gehiago, arrakala!โ bakoitzak ezarritako aldakuntza sakonetara egokitu behar izan duena.
Erne begiztara!
Esan dut: giza pentsamenduaren aztarnari jarraitzeko gaitasuna irabazi dutenean soilik, ez lehenago, ahal izan dituzte makinek itzulpen aratz eta txukunak egin.
Gizakien funtzionamendu neuronala antzeratzeko gaitasun hutsak, baina, ez die itzultzen erakutsi makinei. Izan ere, gugan bezala, makinetan ere hizkuntzak jakitea baldintza da, baina ez da aski itzulpenak egin ahal izateko: testuetatik ikasten dute makinek, testu masa erraldoiak behar dituzte. Aurrez A>B hizkuntzen norabidean itzulitako testu multzo zenbat eta handiagoak eman makinari, orduan eta hobeki ikasiko du norabide horretan itzulpen egokiak egiten.
Itzulpengintza neuronalaren hastapenetan, giza itzultzaileok aurrez egindako itzulpenak โez bakarrik, baina batez ereโ erabili ziren makinak entrenatzeko: aldizkari ofizialak, ETB1en eta ETB2ren albistegi paraleloak, eskumen librean zeuden itzulpen memoriak eta gisakoak.
Itzultzaile neuronalak hedatzen eta erabiltzen hasi zirenetik, gutxi gorabehera 2017az geroztik, testu masa handiak, oso handiak, itzuli dira ES>EU norabidean. Honez gero, beraz, pentsatzeko da egun makina neuronalen entrenamendua hobetzeko erabiltzen ari diren testu asko, gehienak ez badira, makina neuronal batek egindako itzulpen batean oinarrituta sortu izan direla. Joera hori, gainera, hasi besterik ez da egin, eta hemendik aurrera areagotu besterik ez daiteke egin, probabilitatez, itzulpen gero eta gutxiago izango baitira giza itzultzaile batek hutsetik sortutako testu batean oinarri hartutakoak.
Begien bistako arrisku bat dugu, beraz, erne ez bagaude makinak etengabe erreproduzitzen dituen hutsegite edo akatsak zuzentzeko: edo giza itzultzaileak ixten die bidea, edo makinak betikotuko ditu. Pentsa, gaurdaino itzultzaileak hizkuntzaren gainean ukan duen erantzukizuna handia izan bada, hemendik aurrera zenbaterainokoa izan daitekeen beraren funtzio kualitatiboa.
Wikipediaren adibidea
Itzulpen neuronalak errotiko aldaketa eragin dio euskal Wikipediari: editore kopuru txiki batek askoz ere ekoizpen bizkorragoa egin dezake gaur egun, makina bidez egindako itzulpenetan oinarrituta. Wikimedia Foundationek eta Elhuyar Fundazioak 2021eko urte amaieran izenpetu zuten hitzarmenari esker, ELIA izeneko itzulpen tresna neuronala integratuta dago editoreen tresnatan. Hala, artikulu bat sortu edo hobetzeko lanak askoz ere aiseago egiten ahal dira, beste hizkuntzetako artikuluetatik testuak euskaratuta.
Erne egotera behartuta dago editorea, nire ustez, makina maiz tronpatzen baita. Berriro esango dut: aurrerapen ikaragarria da, puntu zehatz batuetan makinak beti ongi egiten baitu. Esate baterako, izen propioak, leku izenak, mendeak, urteak eta datak, kopuruak eta gisakoak beti ongi ematen dituenez, ez dago arriskurik lapsus calami โedo, hobeki esanda, lapsus clavisโ bat gertatzeko; pentsa, zenbateko aurrerapausoa den hori, entziklopedia batean. Era berean, esaldi deklaratibo gehienak โhalakoak, pentsa daitekeen bezala, erruz dira testu entziklopedikoetanโ ongi ematen ditu makinak, oro har.
Alabaina, entziklopedia batek bere-berea duen definizioaren eremuan, itzultzaile neuronalak akats sistematiko batzuk egiten ditu. Hutsegite horietako hiru dira, nire ustez, gaitzenak:
aditza esaldiaren azken burura eramatea, SOA egituraren arabera;
Nahasterik egon ez dadin, azaltzen ditudan adibide guztiak ELIA itzultzaile neuronalaren bidez euskaratuak dira, berariaz artikulu hau idazteko, eta inolako edizio lanik egin gabe; horrek ez du esan nahi, noski, itzulpen horiek Wikipediako artikuluetan horrela argitaratuta daudenik.
Aditzaren atzerakarga
Bistan denez, Wikipediaren artikulu guztiak definizio batekin hasten dira. Halakoetan, azaldu nahi den izaki edo gauzaren ezaugarriak guztiz era sinple eta laburrean ematea zaila izaten denez askotan, definizioa pixka bat luzatu beste biderik ez dago. Gure inguruko erdarek erlatibozko menderakuntza erabiltzen duten bezala, euskaraz beste molde batzuetara jo behar da: banaturik eman daiteke deskribapena, funtsaren aditz nagusia (gehienetan, aurkezpenezko da/izan zen soila) ahal bezain laster ipinita, eta komunztadura hutsezkoak, berriz, -a gehituak adibidez, ยซAfrikako zuhaixka bat da, lore gorrikoa, bizkor-bizkor hazten denaยป edo ยซlapurtar idazle bat izan zen, bereziki antzerkia landu zuenaยป, posposiozko erlatibo mugatuaz.
ELIA itzultzaile neuronalak, oraingoz, ez daki hori egiten, baizik, ahal duen guztietan, aditza esaldiaren azken burura eramaten du. Adibide batzuk:
ES – Un destornillador (atornillador o desatornillador) es una herramienta que se utiliza para apretar y aflojar tornillos y otros elementos de mรกquinas que requieren poca fuerza de apriete y que generalmente son de diรกmetro pequeรฑo.
EU – Bihurkina (bihurkina edo bihurkina) torlojuak eta estutze-indar gutxi behar duten eta, oro har, diametro txikikoak diren beste makinetako elementuak estutzeko eta askatzeko erabiltzen den tresna da.
EN – Drills are commonly used in woodworking, metalworking, construction, machine tool fabrication, construction and utility projects
EU – Zulagailuak, oro har, arotz-lanetan, metalurgian, eraikuntzan, makina-erreminten fabrikazioan, eraikuntzan eta proiektu erabilgarrietan erabiltzen dira.
EN – Fire making, fire lighting or fire craft is the process of artificially starting a fire.
EU – Suteak, suteetako argiak edo su-nabea egitea sutea artifizialki hasteko prozesua da.
FR – Un cercle goudronnรฉ รฉtait un combustible composรฉ de vieilles mรจches ou de cordages usรฉs qui รฉtaient trempรฉs dans du goudron, puis pliรฉs avant d’รชtre enroulรฉs pour former un cercle.
EU – Asfaltozko zirkulua metxa zaharrez edo erabilitako lokarriz osatutako erregaia zen, mundrunean murgiltzen ziren eta gero tolestu egiten ziren biribilkatu aurretik, zirkulu bat osatzeko.
Definizio konplexuetan, aditza esaldiaren amaierara eramateko ahalegina hainbesterako da, ezen adibide honetan galdu egiten baitzaio bidean:
CA – La Segona Repรบblica espanyola fou el rรจgim polรญtic democrร tic que va existir a Espanya entre el 14 d’abril de 1931 (data de la proclamaciรณ de la Repรบblica, en substituciรณ de la monarquia d’Alfons XIII i el sistema de la Restauraciรณ) i l’1 d’abril de 1939 (final de la Guerra Civil espanyola i que va donar pas a la dictadura colpista del general Franco).
EU – Espainiako Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14tik (Alfontso XIII.aren monarkiaren eta Berrezarkuntzaren ordez Errepublika aldarrikatu zen eguna) 1939ko apirilaren 1era (Espainiako Gerra Zibilaren amaiera eta Franco jeneralaren golpa-diktadura) bitartean Espainian izan zen erregimen politiko demokratikoa.
Bat > -a
Juan Garziak aspaldi idatzi zuen ยซbat erabili baino nahiago dugu hilยป hura iltzaturik dauka ELIA itzultzaile neuronalak. Jakina, definizio gehienetan dago bat indeterminaziozkoa. ELIAk determinatuta ematen du ia beti:
CA – Un fogรณ portร til รฉs un fogรณ utilitzat per cuinar o escalfar aliments o lรญquids a l’aire lliure.
EU – Sukalde eramangarria janaria edo likidoak aire zabalean prestatzeko edo berotzeko erabiltzen den sutegia da.
ES – Anna Bessonova (Kiev, Ucrania; 29 de julio de 1984) es una ex gimnasta rรญtmica ucraniana.
EU – Anna Bessonova (Kiev, Ukraina; 1984ko uztailaren 29a) Ukrainako gimnasta erritmiko ohia da.
EN – New Orleans is a consolidated city-parish located along the Mississippi River in the southeastern region of the U.S. state of Louisiana.
EU – New Orleans hiri-parrokia finkatua da, Mississippi ibaian zehar kokatua, Luisiana estatuaren hego-ekialdean.
FR – La pression est une grandeur physique qui traduit les รฉchanges de quantitรฉ de mouvement dans un systรจme thermodynamique, et notamment au sein d’un solide ou d’un fluide.
EU – Presioa handitasun fisikoa da, eta higidura kantitatearen trukea sistema termodinamiko bihurtzen du, batez ere solido edo fluido batean.
Gainera, bat > -a mekanismoa, askotan, aditzaren atzerakargarekin batera konbinatzen da, emaitza ezin bihurriagoak sortzeko, aurreko ataleko adibide batzuetan ikusten den bezala. Berriro ere, esango nuke Wikipediaren definizioetarako, bat indeterminaziozkoa zedarri sendo bat dela: deskribapena banatzeko aurkezle izan daiteke, ezaugarri osagarriak erlatibozko -a gehituak bihurtuta, atzetik: ยซAfrikako zuhaixka bat da, lore gorrikoa, bizkor-bizkor hazten denaยป edo ยซlapurtar idazle bat izan zen, bereziki antzerkia landu zuenaยป.
Zenbait > hainbat
Hainbat ez dira batzuk, idatzi zuen Alfontso Mujikak foro honetan bertan, orain dela zortzi bat urte, zentzuz beteriko artikulu batean. ELIAk ez daki halakorik, modu sistematikoan bihurtzen baititu hainbat erdaretako zenbatzaile zehaztugabe gehienak:
FR – Certains d’entre eux ont ensuite รฉtรฉ absorbรฉs par l’Empire ottoman, tandis que d’autres bรฉnรฉficiรจrent de divers types d’autonomie au cours des siรจcles.
EU – Horietako batzuk gero Otomandar Inperioak xurgatu zituen, eta beste batzuk, berriz, hainbat autonomia-motaz baliatu ziren mendeetan zehar.
EN – People trying to escape the big cities carried their antisemitic values with them, spread the ideas throughout Russia, and caused more pogroms in different regions of Russia.
EU – Hiri handietatik ihes egiten saiatzen ziren pertsonek beren balio antisemituak eramaten zituzten, ideiak Errusia osora zabaltzen zituzten, eta pogromo gehiago sortzen zituzten Errusiako hainbat eskualdetan.
ES – Diferentes mรกquinas de construcciรณn: de izquierda a derecha: un buldรณcer, excavadoras, retroexcavadoras, cargadores frontales.
EU – Hainbat eraikuntza makina: ezkerretik eskuinera: buldaltzer bat, hondeamakinak, atzerakako hondeamakinak, aurreko kargagailuak.
CA – Diferents elements, com les terres rares, han comenรงat a augmentar la seva demanda com a resultat de les noves tecnologies que sโestan desenvolupant actualment.
EU – Hainbat elementu, hala nola lur arraroak, eskaria handitzen hasi dira gaur egun garatzen ari diren teknologia berrien ondorioz.
Adibide honetan, itxura du ELIAk urrats bat egiten duela aurrera, interpretatuz asko direla, erdarako zenbatzaile zehaztugabeak aipatu nahi dituenak:
CA – Les pedreres entren dins d’un subtipus de mina a cel obert, obtenint principalment ร rids de diversos tipus.
EU – Harrobiak aire zabaleko meatze-azpimota batean sartzen dira, eta mota askotako agregakinak lortzen dituzte, batez ere.
Itzultzailearen zeregin erabakigarria
Hiru kasu besterik ez dira, testuinguru mugatu batekoak, baina uste dut aski adierazgarriak direla, ongi ulertzeko zein erabakigarri izango den itzultzaile erneen funtzioa itzultzaile neuronalaren garaian; funtzio kapital bat, adimen artifizialaren bidez itzultzen duten makinek hobeki ikas dezaten etorkizunean.