Hitanoa galderetan?

Xabier Olarra

โ€œHitanoa non eta nork erabiltzen duenโ€[1] artikuluan, Xabier Alberdi irakasleak hitanoaren gaur egungo erabilerari buruz bere tesirako egindako ikerketaren nolabaiteko laburpen bat egiten du. Nork-norekin eta zein testuingurutan erabiltzen den hitanoa aztertzen du, funtsean. Horrez gain, bere ikerketan erabilerari buruzko alderdi orokorragoak ere azaltzen ditu, esate baterako zein testuinguru gramatikaletan erabiltzen den hitanoa. Honela dio:

Aditz alokutiboak badu sintaxizko urrezko arau bat, soilik menpekoak ez diren perpaus adierazgarrietan (enuntziatiboetan) erabiltzen da literatur tradizio landuan. Orokorrean gaurko euskara mintzatuan ere halaxe gertatzen da; salbuespen batez, hala ere. Galderazko perpausetan alokutiboa erabiltzeko joera dago euskalki gehienetan, eguzki aldekoetan izan ezik (behenafarreran eta zuberoeran). Gainerakoan, salbuespenak salbuespen, bete egiten da sintaxizko arau edo debekua, menpeko perpausetan ez baita adizkera alokutiborik sartzen. Baldintzazkoetan, hala ere, sarritan urratzen da aipatu legea, gazteen artean batik-bat (45 urtez beherakoetan).

Beraz, laburbilduz hau genuke:

1.- Hitanoa perpaus enuntziatiboetan bakarrik erabiltzen da
2.- Ez da erabili behar menpekoetan
3.- Ez da erabili behar ez galderetan ez baldintzazkoetan

Holaxe dago jasoa, besteak beste, Euskaltzaindiaren 14. arauan[2], non espresuki agertzen baita โ€œAlokutiboaโ€ atalean honako adierazpen hau:

โ€œe) Galderetan ere ez da ohikoa izan alokutiboa: ?Egingo al zionagu elkarrizketa bat? (> Egingo al diogu elkarrizketa bat?)โ€.

Baina argi eta garbi azaltzen du Alberdik lege hori literatur tradizio landuan hala den arren, galderazkoetan ere erabiltzeko joera aski zabaldua dela gaurko erabileran. Eta berdin baldintzazkoetan gazteen artean. (Alde batera utziko dugu esaldien artean inolako bereizketarik egin gabe beti hitanoa erabiltzeko joera, non agertzen baitzaizkigu *Hura etorri dekelako (delako +hi) eta gisakoak).

Alberdik aipatzen duen salbuespena (galderazkoetan ez erabiltzea) ez errespetatzearena aspaldi samarrekoa da. Hala ere, J.B. Elizanburu (1828-1891) saratarraren Piarres Adame irakurtzen badugu, ohartuko gara ia inoiz ez duela erabiltzen galderetan (ezta menpekoetan ere, noski). Hona adibide batzuk:

โ€”Beha nezak ongi, eta orhoit hadi!… zer! ez duk ezagutzen Piarres Adame?… Eta Saratarra haizela diok? Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bertzetan, famaz bedere?… Behin ikhusi nauenak ez naik ahanzten!…

Bainan, nola haur on bat baitzen, eta uste izan baitzuen, nik erran nion bezala, axaleko xoriaren ikhusteko galdetzen niola bere liburua, Mattinek onhexi zian beraz, lagun on gisa, axegin horren egitea.

Jean Etxepare Landerretxe (1937-1961) jatsuarraren Mendekoste gereziak (1962) hartzen badugu, honako hau aurkituko dugu ipuin-bildumako Kurutze gorriak narrazioan:

โ€”Zer tenore da? Hamarrak abantxu. Ez gintuztela sarraraziko? Hozten ari nuk.
โ€”Menturaz eguerditan hemen izanen gituk. Hago gustuan; ez dik balio kexatzea;

Beraz, bistan da zorrotz gordetzen duela lege โ€œzaharraโ€.

Argi zirrinta izenburua duen narrazioan, berriz, honako hau:

Frangotan buruan ibiltzen diat nola gure haurreko adixkidetasun goxo hura amodio baten hastapen eta erroa gertatu den. Ez nian holakorik uste. Alta haurdanik gure artean zerbait izan duk. Eskolarako bidean zonbat aldiz ez gira elgarrekin gertatu? Zonbat aldiz ez gira bidean gelditurik egon xori txar bati beha, ezdeus bati beha? Egia duk. Betidanik ukan diat hiretako, ez dakiat nola erran, halako goxotasun bat. Elgarrekin ginelarik, beti hiri zerbitzu egiterat ekarria nintian, ez hintudan kolpatu nahi, azkar nintian hirekin.

Otto Pettanen astoa izenburukoan, berriz,

โ€”Ba araiz, zertako nahi duk preso egon dadin?
โ€”Edo bere kafira hemen dik? (du+hika)
โ€”Ez die urtxoek kafirarik egiten hemen. Galdua duk. Eta joan den eguneko elur hura!

Hor ikusten dugu galdera batean hitanoa erabilia.

Gauza bera aurkitzen dugu, baina askoz ugariago, Nikolas Ormaetxea โ€œOrixeโ€ (1888-1961) orexarraren Quitoโ€™n arrebarekin (1950) liburuan, irakurtzeko pazientzia hartzen badugu (adizkiak, besteak beste, Areso-Huitzi aldekoak-edo dira, eta horrek ez ditu gauzak errazten). Arrebarekin elkarrizketan aurkitzen dugu Orixe liburu osoan zehar, eta aukera bikaina da hitanoaren erabilera aztertzeko.

D.โ€” Arkitu ote litezke une berean guregan Aingeru ona ta gaiztoa?
N.โ€” Ez uke arrigarri; baรฑa naiago diรฑat txandaka iduritaratzea, batak edo besteak eragiten gaitunean. Alaxe Yesus Bera ere txandaka artu ziรฑatenan: aingeru gaiztoak zirika, ta, arek aldegin zunean, Aingeru askok agurka. Egon ere batean zeuden guregan, anima ta Yainkoa nastu gabe. Zergatik ez litezken egon bi aingeru oiek ere?
Testuan ageri denaLege orokorraren arabera behar lukeenaNeutroa (batua)
litezkelitezkelitezke
uke (lukek)uke (lukek)litzateke
diรฑat (dinat)diรฑat (dinat)dut
ziรฑatenan (zitenan)ziรฑatenan (zitenan)zuten
zeudenzeuden (zeuden)daude
litezkenlitezkelitezke
N- Illobia bedeikatzen dutenean, ango Aingeru Bergiralea aipatzen yunate. Ez al yunat arrazoirik aski, zerua emen ere ba dagola, aldez aldez beรฑipein esateko?
Testuan ageri denaLege orokorraren arabera behar lukeenaNeutroa (batua)
yunateyunate (dinate)dute
yunatdutdut

Adibideak nahi adina aurki daitezke, baina bistan da joera hori aski nabarmena dela Orixeren idazkietan. Tormesko itsu-mutila itzulpenean ere (bizkaieraz) joera horri atxikitzen zaio. Gauza bera aurkituko dugu Mireio irakurtzen badugu.

Eta zer gertatzen da gaur egungo itzultzaileen artean? Bi joera nagusi aurkituko ditugu: lege zaharrari zorrotz atxikitzen zaizkionak eta joera โ€œberriariโ€ jarraikiz, galderazkoetan ere erabiltzen dutenak. Lehenbizikoen artean (hurbilen zaizkidan itzultzaileen lanei gainbegirada bat emanez) Juan Garzia, Fernando Rey, Amaia Apalauza, Idoia Santamarรญa, Aroa Uharte eta nerau dauzkagu. Galderetan ere sistematikoki erabiltzen dutenen artean bi baizik ez ditut aipatuko, baina askoz gehiago izango dira: Miel Elustondo eta Joxe Mari Berasategi.

Xehetasun gehiago nahi duenak, irakur ditzala, esate baterako, honako hauek: Hamlet, Kale gorriko umeak, Puskak, Aldibereko, Erle langileen amodioak, edo Ulises. Eta beste joerakoak zer egiten duten jabetzeko, eman diezaiela begirada bat, esate baterako Hiltzailea nire baitan edo Paradisuari.

Horiek horrela, uste dut agian garaia dela hizkuntza gaietan agintaritza eta autoritatea dutenek hainbatetan hartzen dituzten erabaki salomoniko horietako bat har dezaten. Zuzentzaile edo editore lanetan aritzen direnei zama arinduko liekete pixka bat, baldin eta aukerakotzat utziko balute. Halabiz.


[1] Hitanoa non eta nork erabiltzen duen, EUSKERA – XXXIX (2. aldia), 983-993

[2] https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=100&highlight=hika

Diglosiaren ajeak, lagunok!

Amaia Lasheras Perez

Irudika dezagun familia euskaldun bat, UEMAk arnasgunetzat hartzen duen herri horietako batean bizi dena. Familia horretan, neskato bat jaio zen mende hasieran. Ainara deituko diogu. Inguru euskaldunean hazi zen Ainara. D ereduko ikastetxe txiki batean ikasi zuen, eta, klasekide guziekin, euskaraz aritzen zen, ikasgelan nahiz kanpoan, beti. Haurtzaroko eta nerabezaroko lagun-taldea ikastetxe horretako gazteek osatu zuten; eta euskaraz aritzen ziren, beti. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoa herritik kanpo egin zuen, baina, han ere, euskaraz ikasi zuen, eta ikaskide haiekin ere euskaraz mintzatzen zen beti.

Noizbait asaldatuta etorri zen etxera, ikastetxe berriko lagun batzuek akats larriak egiten zituztelako euskaraz solastatzean.

 โ€“Ama, Obabako klasekide batzuek โ€œni egin dutโ€ eta โ€œnik joan naizโ€ esaten dute.

DBHko 1. ikasmailako irakasleak eskainitako liburuek Ainararen irakurzaletasuna piztu zuten. โ€œJaraโ€ irakurri eta gero, sail bereko gainerako liburuak eskatu zizkion amari. Gauza bera gertatu zen โ€œEskularru beltzakโ€ bukatu eta gero. Durangoko azokara joaten zen urtero, eta, urte batean, ilusio handiz erosi zuen โ€œEta ez zen alerik ere geldituโ€, baita gustura irakurri ere.

Batxilergoa ikasteko, hiri batera joan behar izan zuen. Han ere, jakina, D eredua aukeratu zuen, baina harrituta eta tristetuta itzultzen zen etxera, klasekide gehienak gaztelaniaz mintzatzen zirelako.

โ€“Ama, batzuek ez dakite euskaraz solas egiten ere!

Urte horietan, gero eta gehiago irakurtzen hasi zen, eta euskarazko literaturarekin segitu bazuen ere, gaztelaniazko eskaintza zabalarekin txundituta, gaztelaniaz ere ikaragarri gustura leitzen hasi zen.

Batxilergoko 1. ikasturtea bukatu eta gero, euskarazko C1 titulua lortu zuen, inolako arazorik gabe.

Euskal kulturan ere, interes handia zuen. Bertso-eskolan ibili zen txikitatik eta, adibidez, azken Bertsolari Txapelketa Nagusian, saio gehienetara joan zen.

Unibertsitatera joateko orduan ailegatu zenean erabaki zuen euskaraz ikasten jarraitu nahi zuela. Espainiako unibertsitate batzuetan eskainitako ikasketak oso interesgarriak iruditu zitzaizkion, eta, nota onak zituenez, aukera zuen horietan izena emateko, baina euskaraz ikastea lehenetsi zuen.

Han ere, etsitu samar hasi zen lagun euskaldunen bila.

โ€“Ama, gaur, ikasgelan, Lezoko mutil baten ondoan eseri naiz, eta hura bai, hura euskaraz aritzen da.

Edo

โ€“Bai, Hondarribiko neska oso jatorra da eta euskaraz solastatzen da.

Ainararen etxean, euskaraz mintzatzeaz gain, euskararekiko kezka transmititu nahi izan zioten gurasoek, eta euskal kultura oso presente egon zen han. Aita bertsolaria eta idazlea zen (afizioz), eta ama, hizkuntzalaria.

Gure protagonista adinez nagusia zenez, gidabaimena ateratzea erabaki zuen. Herriko autoeskolara hurbildu zen, eta, han, azterketa teorikoa prestatzeko materiala eman zioten. Lehenbiziko testak egin eta gero, honela esan zion amari:

โ€“Ama, ez dut ezer ulertzen. Zer โ€œkristoโ€ da errei bat? Igual, hobe nuke gidabaimena gaztelaniaz atera.

Egiazko istorio batean oinarrituta dago aurreko kontakizuna, eta, horretan pentsatzen dudanean, behin eta berriz galdetzen diot neure buruari: Non egin dugu huts? Pentsa genezake ikasketa guztiak euskaraz egitearekin nahikoa dela eremu formalean euskara lehenesteko. Denok izango ditugu burutan garai batean gaztelaniaz ikasi behar izan zuten lagun euskaldun-euskaldun horiek. Eta bai, kasu horietan, ulertzen dugu idatzizko hizkuntzara hurbiltzean, gaztelaniaren edo frantsesaren alde egitea. Baina bizitza guztian euskaraz bizi eta ikasi duen pertsona batek zergatik hautatuko du gaztelania arlo formalerako?

Errei, biribilgune, bide-marra, galtzada, zeharbide, bazterbide, sestra, erdibitzaile, segurtasun-uhal, galgaโ€ฆ Horrelako hitzekin topo egin zuen gure protagonistak autoeskolako liburua ireki zuenean.

Horietan pentsatuta, ohartu naiz termino horiek gaztelaniaz erabiltzen ditugula gehienok gure egunerokoan, pedante samarrak ez badugu izan nahi, behintzat. Autoan joaten naizenean, behin ere ez dut honelakorik esango: โ€œMikel, hartu ezkerreko erreia eta, hurrengo biribilgunean, joan ezkerretaraโ€, โ€œseme, lotu segurtasun-uhalaโ€ edo โ€œauto honetako galga gogor samarra daโ€. Horren ordez, nik eta nire ingurukoek (eta ez dakit zuek), ezkerreko karrila hartuko dugu, rotondan ezkerretara joango gara, zinturona (zinturoia) lotuko dugu eta frenoa zapalduko dugu.

Aitortuko dizuet ezen, Ainararen istorioa entzunda ere, euskara salbatzeko ez naizela bat-batean hitz horiek erabiltzen hasiko (lotsa emango lidake), itzulpen bat edo testu formal bat egiteko ez bada, behintzat. Beraz, beharbada, nire ardura ere bada Ainara bezalako neskato batek gidabaimena ateratzeko gaztelania aukeratzea.

Neurri handi batean, gure subkontzientean, oraindik ere uste dugu gauza serioak, teknikoak eta zientifikoak adierazteko erdararen beharra dugula (gaztelaniarena, nire kasuan). Euskara hankamotz gelditzen zaigu horrelakoetan eta artifizialtzat jotzen dugu eskaintzen zaiguna. Horrek, jakina, ekartzen du gure gazteek ere horiek arrotz sentitzea. Egia da ikasketa guziak euskaraz egin ahal izanda gure hizkuntzak eremu batzuk konkistatu dituela, baina, ikusten denez, oraindik badago zereginik. Diglosiaren ajeak, lagunok!

Mozkortu

Enrike Diez de Ultzurrun Sagalร 

Joakin Lizarraga Elkanokoa idazle emankorra izan zen zinez, milaka orrialde idatzi baitzituen nekaporratu gabe. Eliz kontuak eta erlijio gaiak beti: predikuak, santuen bizitzak eta bertze. Kopletan, konparaziora, 10.000 bertso-lerro inguru. Santuen bizitzetan, oroitarazi zuen San Saturnino dela Iruรฑeko patroia: โ€œโ€ฆgloriosoa baita, Iruรฑeko eta Nafarroako kristandadearen Aita Printzipalaโ€ฆโ€. Eta San Saturninok Fermin izeneko gazte bat bataiatu zuela Iruรฑean, San Fermin, alegia: โ€œFermin edo Firmio deitua, Nafarroako Patrono dena, jaio ze Iruรฑean. Gurasoak Firmo ta Eujenia, jende nobleetaik: eta hura Senadore edo Konsejuko Jaun printzipala. San Saturninok bataiatu zituen, Tolosako Obispo zenakโ€. San Frantzisko Xabierkoaz ere badu hitz ederrik: โ€œSandu bat handia, gure leku-kidea, Nafartarra, Nafarroaren honra, gloria eta sendagalla; animoso, goapo, garboso eta goranahiaโ€.

Lizarraga Elkanoko Migelenean sortu zen 1748an (Eguesibar) eta 60 urtez izan zen bere jaioterriko apeza, 1835ean zendu zen arte. Iruรฑerria altxorra baita zinez euskal izkribu zaharretan, ortziral honetan berean Iruรฑearen inguruko bertze ibar batean ikusiko dugun bezala, Ezkabarten. Izan ere, Zildotz herriko Perutxenean aurkitutako ehunka eskuidatziren berri emanen du Euskaltzaindiak. Ekaitz Santazilia filologoak, gainera, argitu du nork onduak diren idazki haietarik gehienak, hots, etxe hartan berean sortutako Jose Manuel eta Juan Manuel Urtasun Lakidain anaiek. Bada, sorta horretako izkribu batek ezkabartearrei azaltzen die nola egin behar den aitorpen edo konfesio jenerala, hots, mahats-bilketa egiten den bezala:

โ€œZer kuidado paratzen du nekazari diligente batek ardantze bat mendematzean? Jauna, ematen dio beiรฑipein ardantze honei buelta bat ososoa, eta buelta honekin bateo, joaten da mahatsak zare batean bilduz. Eta hori aski da? Ez jauna, mendematzekoz behar duen bezala, ematen du ardantze guztitik bertze buelta edo errepaso bat, eta biltzen ohi ditu txirdil karga bat edo bide, hostoen artean estalian gelditzen zirenak, mendemazaleen deskuidoz edo ez ikusiz… Eta errepaso honen ondorean, txirdilen bat gelditzen bada estalien? Jauna, ez da nekazari haren kulpa, honek bere aldetik egin zuen ahal zuen guztia; hau urriaren ondorean, ahienari hostoa erortzen zaionean deskubrituko daโ€.

Eta orain, mezua, ikasbidea, nekazariarentzat:

โ€œHau bera erraten dizut nik, kontu egizu zure bihotzeko ardantzea mendematzera zoazila; behar diozu eman zure kontzientziako ardantzeari buelta jeneral bat, eta behar dituzu bekatuen mahats beltz saminak bildu zure memoriaren zareanโ€ฆโ€.

Mahats-bilketaren adibidea ongi ekarria da, Ezkabarteko eta Iruรฑearen inguruko nekazariek ugari baitzituzten ardantzeak edo mahastiak ardoa edo txakolina egiteko, txakolina ez baita Gipuzkoako edo Bizkaiko kontu hutsa, Nafarroan erruz egin baita XX. mendearen erditsura arte, jende aunitzek bertzela uste arren. Hori bai, den-denok dakigu zer dakarren ardoa eta txakolina neurrigabe edateak.

Bada, Elkanoko semeak euskaraz izkiriatutako milaka paperen artean, printza zoragarri hau utzi zigun mozkortu hitzaren gainean, euskarak Iruรฑerrian zuen bizitasunaren erakusgarri: โ€œOrain erraten da hordiagatik mozkorturik. Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabeโ€ฆโ€. Erran nahi baita, aditzera eman nahi du bere garaian mozkortzea zuhaitzari adaburua moztea edo kentzea zela edo horrela behintzat erabiltzen zutela. Beraz, Iruรฑerrian ere, neurrigabe edateari โ€œhordituโ€ erraten zitzaion. Baina gero, โ€œmozkortuโ€ hitzak bertze erranahi bat hartu zuela (orain erraten da hordiagatik mozkorturik), hots, gehiegi edateak burua galtzea dakarrelako, zuhaitzen inguruko adiera hura gehiegi edatearen eremura ekarrita. Horregatik idatzi zuen โ€œguzia heldu da ongiโ€, hots, ez dagoela gaizki pentsatua โ€œmozkortuโ€ hitzaren adiera berria, edaten duenak burua galtzen duelako. Horren haritik, galderak montioka heldu zaizkigu kaskora. Nondik heldu ote zen Iruรฑerrira โ€œmozkortuโ€ hitzaren erranahi berria? Edo Iruรฑerrian berean eman ote zitzaion lehenbizikoz adiera hori, Euskal Herri guztietara zabaldu baino lehen? Edo zergatik ez, Iruรฑerriko gazteen ahotik ateratako adiera izan ote zen?

Unibertsitatean euskaraz

Igone Zabala Unzalu

Unibertsitatea funtsezkoa da euskararen garapen funtzionalerako, bertan jorratzen baitira alorrez alorreko denetariko gai espezializatuak eta, beraz, bertan garatzen baitira alor horietan aritzeko beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideak. Gainera, unibertsitatean prestatzen dira gizarteak behar dituen denetariko aditu-profesional euskaldunak. Adituen diskurtso-komunitateak komunitate epistemiko-diskurtsiboak direla esaten da alorreko jakintza espezializatua ez ezik komunikatzeko testu-generoak eta hizkuntza-baliabideak ere partekatzen dituztelako[1]. Hartara, ikasleek unibertsitatean ikasten dituzte beren alorreko adituen komunitateko kide bihurtzeko behar dituzten testu-generoak eta erregistroak, hizkuntza erabiltzea eskatzen dieten askotariko jarduerei esker[2]. Hori dela eta, unibertsitateko ikasleei ziklo bat bukatzen duten bakoitzean, lan akademiko bat idazteko eta ahoz defendatzeko eskatzen zaie, adituen komunitateko kide bihurtzeko ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak garatu dituztela frogatu dezaten: gradu amaierako lana (GrAL), master amaierako lana (MAL) edota doktoretza-tesia. Lan akademikoak ezin egokiagoak dira unibertsitateko ikasleek komunikazio-gaitasun akademikoak garatu ote dituzten aztertzeko bai eta euskararen erregistro akademikoak zenbateraino garatu eta egonkortu diren aztertzeko ere. Euskararen garapenerako funtsezkoa da unibertsitateko irakaskuntzan duen presentzia bermatzea edota areagotzea eta lan akademikoak euskaraz idaztea. Ideia hori aldarrikatzeko eta argudiatzeko beharrak eraman nau, hain zuzen ere, artikulu hau idaztera, nazioartekotzearekin lotutako helburuek euskararen garapenaren helburuekin talka egin lezaketela dirudien une honetan.

Jakina da egun ingelesak erabateko hegemonia duela komunikazio akademikorako lingua franca modura. Horrek gutxiagotasun-egoeran jartzen ditu hiztun ez-natiboak, beren lehen hizkuntza ez den batean irakurri, ikertu eta idatzi behar dutelako[3]. Hori dela eta, ingeles hizkuntzaren hiztun ez-natiboek hizkuntza-gaitasunak garatu behar dituzte hizkuntza horretan, eta ohikoa izaten da unibertsitateko ikasleak eta ikertzaileak herrialde anglofonoetara mugitzea beren prestakuntza osatzera. Areago, herrialde ez-anglofonoetako unibertsitate askok ingelesa sustatzen dute irakaskuntzarako eta lan akademikoetarako.

Gurean ere ezartzen ari diren politika horiek hainbat ondorio dituzte diskurtso espezializatuen garapenerako. Batetik, ikertzaile batzuek ez dute garatzen diziplinako komunikazio espezializaturako gaitasuna beren lehen hizkuntzan eta, bestetik, ingelesaren eraginak nabariki baldintzatzen ditu lekuan lekuko diskurtso espezializatuak[4]. Batzuen arabera, joera globalizatzaileak erregistro profesionalen galera nabarmena ekarri du hainbat herrialdetako kultura nazionaletan[5]. Europaren eremuan, aipatu beharrekoa da aleman hizkuntzaren akademiak (Gesellschaft fรผr deutsche Sprache) unibertsitateei aspaldian helarazi ziela alemana funtzionalitate mugatuko hizkuntza bihurtzeko arriskuari buruzko kezka. Europako Iparraldeko Herrialdeetan ere, duela bi hamarkada jarri zuten abian ikerketa-egitasmo batย (Nordens sprรฅk som vetenskapssparรฅk โ€˜Hizkuntza nordikoak zientzia-hizkuntzaโ€™) haien hizkuntzen helburu zientifiko eta akademikoetarako erabilera defendatzeko, nahitaezkotzat jotzen baitzuten kulturaren eta zientziaren eremuan lehiakorrak izateko. Honela definitzen zuten hizkuntzaren erabilera-eremua[6]:

ยซA domain of language usage: a specialist field for which a language is capable of being used, i.e. it has at its disposal the necessary means of expression and is therefore of use within this domain. A specialist field can in casu be defined as the domain of a science, a practical occupation or a category at a suitable level of the international Universal Decimal Classification system.ยป

Eremuen konkista ez da itzulezina, eta atzera egiteko bi modu bereiz daitezke. Eremu-galera gertatzen da hizkuntza-komunitate batek espezialitate-alor baterako komunikazio-baliabide egokiak garatzeko orduan huts egiten duenean, eta oharkabean gertatu ohi da. Eremu-uztea, aldiz, kontzientea izaten da maiz, eta askotan gertatzen da nahiz eta eremu horretarako hizkuntza-baliabideak ondo garatuta egon, adibidez, arrazoi ekonomikoengatik.

Ingelesaren hegemonia dela eta, hizkuntza nazionalen estatusa duten zenbait hizkuntza garatuk testuinguru akademikoetan dituzten emankortasuna eta biziraupena arriskuan daudela onartuta, zer ez ote da gertatuko euskararen kasuan? Euskarak konkistatu al ditu eremu akademikoak? Askotariko hiztun-profiletakoak dira ikasle eta irakasle-ikertzaile euskaldunak, baina lan akademikoak edota irakaskuntzarako materialak euskaraz ekoizten dituzten ikasle eta aditu guztiek egin behar diete aurre zailtasun eta oztopo bereziei: batetik, berrikuspen bibliografikoa egiteko erabili behar dituzten artikulu eta liburuak, beren diskurtsoa garatzeko eredu modura erabiliko dituztenak, ingelesez idatzita daude gehienbat eta, bestetik, euskarazko eskola eta irakas-materialetatik jasotzen duten inputa asistematikoa eta hobetzeko modukoa izaten da maiz.

Bestalde, ez da ahaztu behar terminologiaren eta fraseologia akademikoaren garapenak nahitaezkoa duela diskurtso-komunitate akademikoek testuak eta komunikazio-egoerak partekatzea, baliabide horiek finkatzeko, eta horien ezagutza semantiko-pragmatikoa komunitatearen erabileren bereizgarri bihurtzeko. Alorrez alorreko terminologiek oraindik ere dituzten hutsune nabarmenak alde batera utzita, azken hiru urtean aurrera eraman dugun proiektuaren emaitza batzuk aipatuko ditut[7][8]. GrAL eta MAL lanez osatutako corpus konparagarriak osatu ditugu gaztelaniarako eta euskararako[9], eta diskurtso-formula eta kolokazio akademikoak erauzi eta aztertu ditugu bi hizkuntza horietan, testu akademikoen idazketarako laguntza-tresna elebiduna garatzeari begira[10]. Gure aurreikuspenen kontra, hizkuntza nagusietarako erabiltzen diren maiztasun- eta dispertsio-irizpideak aplikatuta, unitate fraseologikoen pareko zerrendak lortu ditugu euskararako eta gaztelaniarako, urte hauetan guztietan lortu den garapenaren seinale. Nolanahi ere, unitate fraseologiko zuzen eta egokiak ez ezik, zuzentzeko edota hobetzeko moduko zenbait unitate ere identifikatu ditugu. Bestalde, corpusera jotzen dugun bakoitzean konturatzen gara zaila dela oro har erabat zuzenak eta egokiak diren adibideak aurkitzea. Ondorio modura esan daiteke euskara akademikoaren garapenean aurrerapauso kualitatiboak egin direla baina bide luzea egin behar dela oraindik ere, eremu-galtze prozesu batean sartu nahi ez badugu behintzat.

Eremu espezializatuen konkistan aurrera segitzeko funtsezkoa da euskarak unibertsitatean duen presentzia babestea, baita lan akademikoak euskaraz idaztea ere. Kezkagarria litzateke, ordea, unibertsitatean sendotzen doazen nazioartekotze-politikek ikasle-irakasle euskaldunen hizkuntza-kontzientzia lausotzea eta, besteak beste, lan akademikoak ingelesez idaztera bultzatzea. Halako politikak eremu-uztea eragin lezake alor akademikoen konkista bukatu baino lehen.


[1] SWALES, John M. (1990). Genre Analysis. English in academic and research settings. Cambridge: Cambridge University Press.

[2] BIBER, Douglas (2006). University Language. A corpus-based study of spoken and written registers. Amsterdam: John Benjamins.

[3] VAN DIJK, Teum (1994). Academic Nationalism. Discourse and Society 5, 275-276.

[4] GOTTI, Maurizio (2012). Academic Identity Traits. A Corpus-Based Investigation. Bern, Switzerland: Peter Lang.

[5] SWALES, John M. (2000). Language for Specific Purposes. Annual review of Applied Linguistics 20, 59-76.

[6] LAURร‰N, Christer, MYKING, Johan, eta PICHT, Heribert. (2002). Language and domains:ย a proposal for a domain dynamics taxonomy. LSP & Professional Communication, 2 (2).

[7] ARANZABE, Maria Jesus; GURRUTXAGA, Antton, eta ZABALA, Igone (2022). Compilaciรณn del corpus acadรฉmico de noveles en euskera HARTAvas y su explotaciรณn para el estudio de la fraseologรญa acadรฉmica. Procesamiento del Lenguaje Natural, 69: 95โ€“103.

[8] Ministerio de Ciencia e Innovaciรณn erakundeak 2019ko deialdian finantziatuko Coruรฑako Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikerketa-talde biren arteko proiektu koordinatua: PID2019-109683GB-C21 eta PID2019-109683GB-C22.

[9] HARTAeus corpusa Garaterm corpusean (http://garaterm-corpusa.ixa.eus/ )ย integratuta dago, eta kontsulta publikoetarako zabalik dago, Bilaketa-interfaze aurreratuan, โ€œNonโ€ botoia sakatuta, eta โ€œHARTAeusโ€ aukeratuta.

[10] Oraindik ere HARTA/TAILA tresna osatzen eta fintzen ari bagara ere, kontsulta-interfaze publikoa prest dago jadanik: http://harta.ixa.eus/

Zarata handiegia, mami mehatzegia

Asier Larrinaga Larrazabal

Euskara orain deritzon liburutxo mediatikoak “eraginkortasuna helburu” goiburua du azpititulutzat. Nik komunikazioaren eraginkortasunaren kezka partekatzen dut egileekin, baina askoz gehiago ez. Erabiltzen dituzten argudioak, behintzat, ez. Labur-labur azalduta, Jesรบs Rubiok euskararen SOV ordena dauka arazo guztien sorburutzat: ยซEstruktura burulehena ez da soilik efizienteagoa ze bere kide buruazkena, baizik ere, eta are inportanteagoa dena, efektiboagoaยป (58. or.). Mendizabalek, Lamarcak eta Amurizak gogoeta lauso asko egiten dituzte, baina nik ez dut aurkitu mamizko argudiorik. Orobat, hiruron ataletan ez dut aurkitu euskararen eraginkortasun komunikatiboa emendatzeko proposamen esplizitu askorik. Bakan batzuk badira, inoperatibo samarrak ia denak. Beharbada, Amurizak lexikoaz dioena aipatuko nuke, nahiz ezin esan Amerika deskubritu duenik: ยซGure inguruko hizkuntza nagusien ondare kultural komuna asko gehiago (baina asko gehiago!) baliatu beharko litzatekeยป (129. or.). Rubiok, bere aldetik, euskara iruntzitara jartzea proposatzen du, alegia, SVO hizkuntza bihurtzea: ยซGarabidean, lehen pausua litzatekรฉ normaltasunez ahalbidetzea aukerako SVO ordenaยป (88. or.). Perpaus-osagaien ordena iraultzea aldeztearekin batera, Rubiok euskara preposizioz hornitzeko bide bat jorratzen du.

Halako abentura linguistiko batez ez dago ezer esan beharrik, begi bistakoa baita erabateko haustura lekarkeela euskara biziarekin. Merezi du, baina, iruzkin batzuk egitea liburutxoan jasotzen diren beste zenbait ideiaz, eraginkortasunari buruzko balizko debate batek oinarri hobeak izan litzan.

โ€ขย ยซEuskararen arazo nagusietako bat aditza da. Garbi esanda, galga nagusietako bat. […] Gure aditza sinplifikatu ezik, euskarak etorkizun zaila daukaยป. (127. or.) Amurizak ez dio zelan sinplifikatu. Datiboko komunztadura kenduz? Pluraleko komunztadura ere bai? Laguntzaileak eurak? Mendizabalek ahalera osoa ezabatuko luke. Blog honetan bertan, zalantza egin da zatzaizkit adizkiaz. Nik, ikuspegien erlatibotasuna ilustratzeko, “Goenkale”ko esaldi batzuk aldatuko ditut hona, hizkera naturalaren eredutzat eduki izan baita: ยซHi, aizan, nik nahi dudana eginzezakeanat. Ni adinez heldua naunยป. ยซNik ez zaituztet zuek utzi, Alazne. Ez zintuzketet sekula abandonatuko, hori ezinezkoa daยป. ยซBarkamena eskatzen ari gatzaizkik. Pertsonak barkatzen jakin behar dikยป.

โ€ขย ยซAskotan ofizialki zuzenak ez diren formak errazenak edo praktikoenak izan ohi diraยป (17. or.) ยซZergatik ez ditu barneratzen euskara normatiboak […] gazteen euskara-aldaera berriak, sinpleagoak eta ez oso “zuzenak” badira ere?ยป (137. or.) Ez dut ulertzen zein adieratan erabiltzen duen Lamarcak ‘zuzen’ adjektiboa. Zuzentasuna gramatika-arauak betetzea da, baina esango nuke beste zerbaitetaz ari dela, ez baitut uste honelakoak barneratzeaz ari denik: ยซNi ez daukat inprimagailuaยป. ยซBaina eske da guztia oso teorikoaยป. ยซJoaten naiz, andereรฑo?ยป. ยซZertarako kontatu, si ez da inoiz agertzenยป. ยซKontuz, min egingo zarela!ยป. [Esaldiok Orreaga Ibarraren Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa (2011) liburutik atera ditut.] Halakoei igaro-baimena emateaz ez, baina Lamarca egokitasunaz, euskararen errepertorioa aberasteaz eta, zehazkiago, euskara kolokiala sustatzeaz ari bada, eskertzekoa litzateke ildo horretan zer landu den ezagutuko balu.

โ€ขย ยซH. Bichakjianen arabera, hizkuntzek eboluzionatzeko joera naturala dute, berez lortzen dute apurka-apurka hitz orden eraginkorrago bat, morfologia xinpleago bat edota lehenesten dituzte aiseago ahoskatzen diren fonemakยป (14. or). Mendizabalen eta Rubioren atalak Bichkjianen ideiez blaituta daude. Berari irakurri diote hizkuntzen bilakabide naturalean SOV primitiboagoa dela, eta SVO, eraginkorragoa, eboluzionatuagoa. Nik ez dakit eboluzioa noranzko horretan doan, baina garbi daukadana da sinpleagorako joerarena ez dela egia. Hizkuntzek ezaugarri batzuetan sinpleagora jotzen dute, eta beste batzuetan, konplexuagora.

โ€ขย ยซSintaxi buruazkenetan gure entendimenduak (gure prozesatzaile linguistikoak) itxaron beharko du artio ezagutu (azken) buru sintaktiko relevanteak arrรฉn ongi uztรกrtu sintaktikoki buru horien aurreko elementu dependenteakยป (59. or.). Ideia honek โ€“berau ere Bichkjiani ikasiaโ€“ hizkuntza prozesatzea broxeta bat jatea bezala irudikatzen du. Mokadu bakoitzean, zapore berri bat ahoan. Euskaran eta hizkuntza buruazkenetan, baina, badirudi zati zaporetsu bakoitzaren aurretik patata asko aurkitzen dugula, eta hainbat haginkada behar ditugula dastamen-papilak alaitzeko. Errealitatea da, ordea, burmuinak ez duela halako modu linealean prozesatzen hizkuntza. Mintza-katea, bai, linealki sartzen zaigu belarritik, baina orduan burmuinak hainbat prozesu paralelo aktibatzen ditu, batzuk kate (perpaus) osoa urkuldu arte irauten dutenak. Hizkuntza-tipologia edozein dela ere, burumuinak ez dio hartzen zentzu osoa esaldiari amaiera arte. Egia da badirela estrategiak burmuinaren lana arin dezaketenak, eta, horretan, euskara ez da atzean geratu. SOV hizkuntza izateari utzi beharrik gabe, perpaus hasierako menderagailuak ez dira gutxi, esate baterako.

โ€ขย ยซEgitura sintaktikoki koherentea geldituko dรก sistematikoki irekia ki jarraitu zehazten gure osagarriak aiseki, sortuz egitura bat funtzionalki rekursiboa, erraztuz espresio aberatsa eta matizatua, eta, finean, zabalduz ateak i fluitate eroso, potente eta efektiboaยป (61. or.) Ideia horren “alderdi mekanikoa” egia da, hizkuntza burulehenetan infinituraino katea baitaitezke perpausak, baina โ€“testu administratiboen itzultzaileek esperientziaz dakiten bezalaโ€“ ez da egia emaitza beti denik espresio eroso, potente eta efektiboa, eta bai, sarri, mordoilo korapilatsu, trakets eta antikomunikatiboa.

Azken batean, testuen eraginkortasuna ez datza hizkuntzaren ezaugarrietan, baizik hiztunaren dohainetan. Hiztun batzuk trebeago dira testu komunikatiboagoak (prozesatzen errazagoak) ekoizten, eta beste batzuk baldarragoak. Baldarrago garenok asko eskertzen ditugu eraginkortasun komunikatiboari buruz egiten diren ikerketak eta, batez ere, lantzen diren jarraibideak eta gidak. Mundu anglosaxoian urrats handiak egin dira plain English deritzon ereduan. Berari jarraituta, EITBk hizkera laua erabiltzeko gida bat dauka aspalditik.

โ€œEz naiz ni, hura daโ€. Ohar laburrak hirugarren ez-pertsonez eta egitura inpertsonalen historiaz

Borja Ariztimuรฑo Lรณpez

Ahots (aktibo, pasibo, erdi-pasibo), argumentu-egitura, balentzia, diatesi, ez-akusatibo, ez-ergatibo… Termino ugari dago aditzek beren morfologian eta beren inguruko elementuetan erakusten dituzten ezaugarri jakin batzuk eta eragin dakizkiekeen aldaketak deskribatzeko eta aditzok horren arabera sailkatzeko. Hemen, egitura inpertsonalak aipatuko ditut, adierazpide morfosintaktikoa edozein dela ere.

Euskal aditz jokatuen eta jokatugabeen arteko desberdintasun nabarmenetako bat pertsona-komunztadurak dira; alegia, dena delako egoera, prozesu edo egintzan nork parte hartzen duen adierazten duten markak. Denbora edo aspektua ere aipa litezke, baina, joko analitikoan ere badu halako marka aditz nagusiak, jokatugabetzat hartu ohi den arren (ikusi, ikusten, ikusiko).

Era berean, hizkuntzalaritzako kontu ezaguna da 3. pertsona, hizkuntza askotan, ez dela egiazko partaidea; ez bederen besteak bezalakoa, hizketa-ekintzatik kanpokoa baita (gogoan izan euskaraz 3. pertsonak benetako izenordainik ere ez duela, berez).

Hala, euskaraz egitura inpertsonalak (alegia, partaide orokor edo zehaztugabeko aditz predikatuak) eratzeko bide bat baino gehiago dugu, maiz 3. pertsonari lotuak. Hauek izan litezke nagusiak, zein bere helburu eta รฑabardurekin: aditz iragankorraren iragangaiztea, pluraleko 3. pertsonaren komunztadura, eta singularreko 2. pertsonaren komunztadura.

Azken horretatik hasita, kontakizun bati balio orokorra eman nahi diogunean, baina, era berean, gertutasunez-edo aritu nahi dugula (dela geuri gertaturiko zerbaitetaz ari garelako, dela solaskidearen interesa biltzeko), 2. pertsona erabiltzen dugu:

– Eta zer egin ote dezakezu holako egoera batean?
– Zeken horrek ez dizu inoiz ezer musu-truk emango!

Bigarren estrategia, aditz iragankorrekin bakarrik, subjektu orokorra edo zehaztu ezin/nahi ez dena pluraleko 3. pertsonaz adieraztea da:

– Atea jo dutela iruditu zait.
– Babarrunak bezperatik beratzen uztea gomendatzen dute.

Azkenik, jatorrizko subjektua guztiz ezabatu eta aditz laguntzaile iragangaitza (ergatiborik gabea) erabil dezakegu:

– Zarata honekin ez zaizu ondo ulertzen.
– Gailur hartatik itsasoa ikus daiteke.

Horrelakoak testu zaharretan arakaturik, Milia Lasturkoren eresi ezaguneko hau izan liteke adibide garbi bat, pluraleko 3. pertsonarena:

– Bidaldu dogu zeruetara kartea: arren, diguela [โ€˜itzul diezagutelaโ€™] gure andrea.

Alabaina, badira egun ezinezkoak diren ale batzuk ere: iragangaizterik gabeko inpertsonal adierako adizkiak, trinkoak zein laguntzaileak.

Jakina da, izan ere, forma sintetikoetan ez dela ergatiboa kentzeko aukerarik (esaterako, darama-tik, daramakio eratu dezakegu, baina, egun ez dugu โ€˜eramaten daโ€™ moduko inpertsonalak adierazteko modu trinkorik). Ez bide zen hala antzina, eta horren arrastoak ditugu XVI-XVII. mendeko testuetan. Honatx adibide batzuk:

– O, jaun ona, gogo dizit garizuma denian
egiazki egiteko neure konfesionia.
Bai etaโ€™re konplitzeko didan [= ematen didan {โ€˜ematen zaidanโ€™}] penitenzia,
othoi, jauna, zuk konfirma ene borondatia (Etxepareren LVP, I: 194)

Gatza lora ditean artean beste gauza lekuske [โ€˜ikus litekeโ€™]. En tanto la sal floreciese otra cosa se verรญa (Refranes y Sentencias, 145)

Ezi[n]egina harria baino gogorrago. Harriari mailuaz ere baledeko [โ€˜edeki lekioke, edekitzen zaioโ€™]. El no poder, mรกs duro que la piedra: a la piedra se puede quitar con el martillo (Isastiren errefrauak, 26)

Aditz perifrastikoetan ere, egun aditz laguntzailearen alternantziaz baliatuko ginatekeen kasu batzuetan, inolako aldaketa lexiko-morfologikorik gabe izan dezake egiturak balio inpertsonala:

– Kuidadua eduki begie, ikasi dezaen etseko persona guziak doktrinea, eztakianari irakasten diagola [= diola {โ€˜zaiolaโ€™}] (Azkoitiko ordenantzen โ€œsumario brebeaโ€, I: 12-6)

– Gauza gaizki egina da, eta itsusia, adiskideari deiez dagotzunean, ez ihardestea, athean iguriki arazitzea ; eta berehala eman ahal diazaion [โ€˜dakiokeenโ€™] errepuestaren eta egin ahal diazaion [โ€˜dakiokeenโ€™] zerbitzuaren geroko luzatzea (Axularren Gero, 304-5/6)

Adibide horietan guztietan, aditzaren ohiko konfigurazioko argumentuetako bat orokorra edo zehaztugabea da, eta hala interpretatu behar da, adizkiaren morfologia gorabehera. Kontuan hartuta, baina, 3. pertsonako subjektuak ez duela inolako markarik euskaraz, ez zaigu horren harrigarri gertatu behar hura isiltzeko aukera morfologikoki anbiguoa.

Izan ere, horixe bide da iritzi โ€˜izena ukanโ€™ aditzaren sorburua: โ€˜etsi, -tzat edukiโ€™-tik (deritzo โ€˜irizten dioโ€™), โ€˜deituโ€™ adiera iragankorrera (deritzo โ€˜deitzen dioโ€™) eta, hirugarren pertsonako subjektudun formak inpertsonaltzat interpretaturik (deritzo โ€˜deitzen zaioโ€™), iragangaitz gisa berrinterpretatzera igaro zatekeen (deritzo โ€˜deitzen daโ€™). Hala bada, testu zaharrek gaur egun ezinezkoak diren bideak lehen posible zirela erakusten digute, eta egungo zenbait formaren sorburu eta bilakaera argitzen laguntzen.

***

Azken asteotan, zoritxarrez, egitura inpertsonal ugari gabiltza irakurtzen, pasibo-antzekoekin batera, zenbaitek ez-pertsonatzat dituztenez (Gazako bonbardaketan auskalo zenbat haur hil direla, Zisjordanian ugari izan direla zaurituak, eta abar). Halakoetan, sarraskigileak ez aipatzeko eta haien ardura eta erantzukizuna estaltzeko erabiltzen da inpertsonala. Ezen, esan ohi den bezala, pertsonala politikoa da; hizkuntza-kontuetan, ordea, inpertsonala ere bada politikoa.

Argi esan dezagun: Palestinakoari genozidio deritzo.

Nere sentimentua nai det deklaratu

Alfontso Mujika

Aurtengo udaberrian Baltikoko errepubliketara joateko parada izan nuen, eta hiru herrialde txiki horietan ibili ginen hara-hona hango garraio publikoa baliatuz ekaineko egun luze ere luzeetan. Hiru errepublika berri, txikiak eta lasaiak. Ez dira jendetsuak; banaka hartuta, Euskal Herria baino txikiagoak dira hirurak, ez hedaduraz, baina bai biztanlez. Bakoitzak bere hizkuntza du. Estonierak finlandieraren antza du, familia bereko hizkuntzak dira. Letoniera eta lituaniera, berriz, hizkuntza baltikoen familiakoak dira (kasu-markak dituzte, guk bezala); hitz komun asko dituzte eta badute elkarren antza, baina ezin diote elkarri ulertu.

Pozgarria da ikustea hain herritar gutxi izan arren (Lituaniak 2.860.000 biztanle, Letoniak 1.883.000 eta Estoniak 1.365.000) beren hizkuntzan bizi direla (alde batera utzita errusieradunekin dagoen arazoa), eta administrazioak, hezkuntzak, hedabideekโ€ฆ arazorik gabe funtzionatzen dutela hiru hizkuntza horietan, beren literatura dutela, zinema, ikuskizunak, hizkuntza-paisaiaโ€ฆ

Bukatu zen oporraldia. Itzulerako hegazkina hartuta iritsi ginen Loiuko aireportura. Buruan nerabilen orduan zer tankera hartuko zion estoniar, letoniar edo lituaniar batek gure hizkuntzari, gure egoerari, aireportuko seinaleak ikusita, seinale horiek baitira atzerritar batek gurera iritsita gure hizkuntzaz jasotzen duen lehen zantzua. Hizkuntzaโ€‘paisaia hirueleduna da Loiuko aireportuan: euskara, ingelesa eta gaztelania.

Iritsi ginen hatuak jasotzen diren gunera, eta, handik, irteerara. Han, guardia zibilen ondotik  igaro aurretik, kartel ikusgarri batek nabarmen-nabarmen ohartarazten dio bidaiariari nondik joan behar duen dakarrenaren arabera, gorrira edo berdera:

Orduan ohartu da gure estoniar/letoniar/lituaniar begizoliak ze hizkuntza aberatsa den euskara. Ingelesak eta gaztelaniak aditz bera erabiltzen dute (to declare eta declarar). Euskaraz, berriz, aitortu baiezkoan eta azaldu ezezkoan.

Gogoeta eragin dit: azaldu ote zioten testu horien euskal itzultzaileari zein zen testuingurua? Eman ote zizkioten esaldiak elkarren ondoan edo alfabetoaren hurrenkeran jarritako esaldi sorta bat emango zioten, gaztelaniaz, N letran nada que declarar eta O letran objetos a declarar zioena, tartean beste esaldi batzuk zeudela? Gainbegiratu eta zuzendu ote zituen inork itzultzailearen itzulpenak? Itzulpen-enpresa taxuzko bati eskatuko zioten itzulpena edo โ€œnik badaukat lehengusu bat euskaraz ondo dakiena eta galdetuko diotโ€ kasu horietako bat (gehiago) izango zen?

Eta, jarraian, barruan daramadan zuzentzaileak kartela nola zuzenduko nukeen galdetu dit. Hor hasi zaizkit zalantzak: urtero, ogasunean, errenta-aitorpena egiten dugu, esango nuke aski estandarizatua dagoela errenta-aitorpen terminoa, baina ez dakit, egia esan, errenta aitortzen dugun. Nolanahi ere, hor nonbait dabil esanahia. Euskaltzaindiaren Hiztegian aitortu sarrera arakatuta, ez dut aurkitu adiera gogobetegarririk:

aitortu, aitor/aitortu, aitortzen
1 du ad. Huts bat edo gorde nahi den zerbait adierazi. Errua aitortu. Egia esan, dena aitortu behar bada, urdaila asaldatzen hasia nuen ordurako. Epailearen aurrean aitortu.
2 da ad. Bekatuak aitortzan adierazi. Aitortzera joan. Aitortu gabe hil. Hilero aitortzen da.
3 du ad. Bekatuak aitortzan entzun. Erretoreak emakumea aitortu du.
4 du ad. Zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu. Azkenean aitortu zidan arrazoia nuela. Semetzat aitortu du. Bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaio. Barojaren euskalduntasuna aitortu berria da, edo salatu berria, gutxien uste genuen aldetik.
5 du ad. Norbaitenganako edo zerbaitekiko fedearen aitormena egin.

Eta, jarraian, azaldu sarrera ere arakatu dut, badaezpada:

azaldu, azal/azaldu, azaltzen
1 du ad. Zerbaiti buruz hitz egin, hura ulertarazteko edo ezagutarazteko. Hauxe azaldu nahi nuke txosten honetan. Gauza beharra da hemen erakusten zaiguna behin eta berriz azaltzea. Soldadu zaharra zuen aita, berak ederki azaltzen duen bezala. Nola egin zuen ihes azaldu zigun. Entzunda nago, zuk amets bat entzun orduko azaltzen duzula. Orain arte ez da dinosauroak nola desagertu ziren azaltzen duen teoria egokirik sortu.
2 du ad. Agertu, adierazi. Ez zuen gurekin etortzeko asmorik azaldu. Hor, dirudienez, delako morrontza ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. Euskal esaldiari buruz aspaldi azaldu zituen iritzietan. Sartu zaizkigun kezkak eta katramilak artean azaldu gabe zeuden.

Are nabarmenago ikusi dut azaldu aditz hori orokorregia dela guardia zibilarekikoak adierazteko. Azkenik, deklaratu aditzera jo dut:

deklaratu, deklara, deklaratzen
1 du ad. Zuz. Epailearen aurrean adierazi. Epaiketan deklaratu behar izan zuen.
2 du ad. Adierazi; aitortu. Ik. agertu; azaldu; gerra deklaratu.

Gaztelaniaren akademiaren hiztegian ere (DRAE) ez dut aurkitu berariazko adiera erabat esplizitaturik, baina garbi dago 3. adieran dagoela:

declarar 1. tr. Manifestar, hacer pรบblico. 2. tr. Dicho de quien tiene autoridad para ello: Manifestar una decisiรณn sobre el estado o la condiciรณn de alguien o algo. El Gobierno declara el estado de excepciรณn. El juez lo declarรณ culpable. 3. tr. Hacer conocer a la Administraciรณn pรบblica la naturaleza y circunstancias del hecho imponible. 4. intr. Manifestar ante el รณrgano competente hechos con relevancia jurรญdica. El testigo declarรณ ante el juez.

Frantsesez, berriz, bai, TLF hiztegian zein Akademiaren hiztegian:

dรฉclarer 3. Affirmer oralement ou par รฉcrit un รฉtat de fait. Dรฉclarer des marchandises, ses revenus : ย 3. โˆ’ Vous n’avez rien ร  dรฉclarer ? โˆ’ Vous savez bien, dis-je au prรฉposรฉ des douanes, vous savez bien que l’on a toujours quelque chose ร  dรฉclarer quand on revient de ces pays d’outre-mer… Cendrars, Bourlinguer, 1948, p. 49.
dรฉclarer 2. Faire connaรฎtre, proclamer par acte public ou judiciaire. Dรฉclarer la partie en danger. Spรฉcialt. Dรฉclarer la guerre, annoncer officiellement qu’on va engager les hostilitรฉs avec un ร‰tat souverain. Fig. Dรฉclarer la guerre aux prรฉjugรฉs, aux abus. DROIT ADMINISTRATIF. Faire une dรฉclaration auprรจs d’une administration. Dรฉclarer un dรฉcรจs. Dรฉclarer ร  la mairie la naissance d’un enfant ou, par mรฉton., le dรฉclarer. Dรฉclarer un vol au commissariat de police. Le douanier demanda aux voyageurs s’ils n’avaient rien ร  dรฉclarer.

Beste hainbeste ingelesez (Merriam-Webster):

declare
5. to make a full statement of (one’s taxable or dutiable property)
Large purchases must be declared at customs.

Euskaltermen argitu dit bidea (aditza ez da ageri, Euskaltermen terminoak baitaude, baina bai izenarekin).

aduanako deklarazio (4) Eu
es declaraciรณn de aduana
fr dรฉclaration de douane / dรฉclaration en douane
en custom entry / customs declaration

Eta Lexikoaren Behatokiak 10 emaitza itzuli dizkit aduana eta deklarazio lemak elkarrekin eskatuta.

Kaxkazuri oiartzuar bertsolariaren anaiak duela ehun bat urte bezala, nik ere nere sentimentua nai det deklaratu gaur: urteak joan eta urteak etorri, oraindik ez dugu iritsi estandarizazioa esamolderik oinarrizkoenetako batzuetan.

Ni gune berdetik irten nintzen aduana-kontroletik, inori ezer azaldu gabe, eta zinez aitortzen dizuet ez nuela ezer aduanan deklaratzeko.

Supraitzulpenak direla eta

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

Elizabete Manterola Agirrezabalagak โ€œAutoitzultzeaz gogoetanโ€ izeneko artikulu interesgarri bat argitaratu zuen plaza honetan urriaren hasmentan. Autoitzulpenari buruzko kongresu batean entzundakoak hartu zituen hizpide, eta ikertzaileetako batek autoitzulpenaz eta dibertsitateaz esandakoak nabarmendu: โ€œAutoitzulpenak sustatu dezake dibertsitatea, xede hizkuntzetan argitaratzen diren liburuen artean hizkuntza gutxituetan sortutako lanei lekua egiten baitzaie. Kontrara, autoitzulpenak indarra ken diezaioke dibertsitateari, suprautoitzulpenak (gehien sortzen den autoitzulpen mota) jatorrizko hizkuntzak baztertzen baititu, hein batean behintzat.โ€ Bada, Manterolak bere testuaren bukaeran zioen bezala, โ€œBadu, bai, mamirik gaiakโ€ eta, horregatik, supraautoitzulpenen โ€“eta supraitzulpenenโ€“ mami horren ertz bati heldu nahi diot oraingoan, azken urteotan nire inguruan sumatzen ari naizen joera batez mintzatze aldera.

Orain urte gutxi Kirmen Uriberen Lo que mueve el mundo oparitu zidan Madrilen bizi den lagun erdaldun batek. Iruรฑeko liburu-denda batean erosi zidan. Saltzaileari esan zion euskal egile baten liburu bat oparitu nahi ziola lagun euskaldun bati, aholkatu ziezaiola baten bat. Saltzaileak liburu hori saldu zion eta, gero, liburua oparitarako paper pollit batean biltzen ari zelarik, galdetu zion: โ€œยฟQuรฉ te pongo? ยฟFelicidades o Zorionak?โ€.

Orain dela bi urte gure inguruko bi gazte euskaldunek Ibrahima Balderen eta Amets Arzallus Antiaren Hermanito irakurri zuten. Haietako batek liburua bukatutakoan jakin zuen itzulpena zela. Besteak bazekien liburua euskaraz ere eskura zezakeela, baina D eredu batean ikasitako euskara poliki-poliki ahazten ari den saldo handi horretako kidea da bera, eta nahiago izan zuen gaztelaniaz irakurri. Adiskide euskaldun batek Uxue Alberdiren Reverso aholkatu zidan iaz, eta beste batek, Katixa Agirreren Las madres no.

Segur aski ez da fenomeno berri-berria ere, baina garai batean arrazoia argia zela uste izan genuen: oso handia zela euskaraz alfabetatu gabeko euskaldunen kopurua. Segur aski ez da fenomeno berri-berria ere, baina ez dakit ez ote den gero eta ohikoago bihurtzen ari. Lankide bati azaldu diot nire arrangura, eta galdera hau jaurti du airera: Iruรฑerriko fenomenoa ote? Ezetz uste dudala erantzun diot. Izan ere, iruditzen zait Koldo Bigurik Manterolaren artikuluaren harira blogean idatzi zuen iruzkinean datzala koska, hots, itzulpen horiek ez direla itzulpentzat saltzen eta, hortaz, euskarazko literaturaren inbisibilizazioa eragiten duela horrek, besteak beste. Gainera, uste dut inbisibilizazio horrek areagotu egiten duela euskarazko kulturak duen ikusezintasun orokorra, eta, horren eraginez, euskaraz inoiz baino eskualdekoagoak sentitzen garela orain, eta espainieraz, aldiz, inoiz baino mundukoagoak.

Iรฑaki Iurrebaso Biterik idatzitako โ€œEuskara nagusi izango duten hiztunen bilaโ€ artikulua igorri didate WhatsAppez, eta euskaraz baizik ez dauden โ€“edo behinik behin gaztelaniaz eta frantsesez ez daudenโ€“ irakurgaiak eta edukiak behar ditugula bururatu zait.

Badu, bai, mamirik gaiak.

Bernart Gazteluzar (1686): arimen gaueko itzultzailea

Gidor Bilbao Telletxea

XVIII. mendeko Zuberoa herriko eta Baionako diozesako kantika espiritualen harrobiak, iturriak eta jatorrizkoak bilatzean iritsi nintzen Bernart Gazteluzarren Egia katolikak (1686) liburuko โ€œIfernuaโ€ atalera, zehazkiago bizien eta arimen arteko elkarrizketara: Dialoga tromenta beren gainean, hain zuzen [Dialoga] ifernuko tromenten gainean, edo, beste era batean esanik, infernuko tormentu, tortura eta estirei buruzko elkarrizketara.

Elkarrizketa horretan, bizirik dagoen batek infernuan diren bekatari kondenatuei galdetzen die zer zigor ari diren pairatzen. Lehenengo ahalpaldian galdera generikoa dago, eta bigarren ahapaldian bekatari kondenatu guztien erantzun generikoa. Gero, bekatari bakoitzari banan-banan galdetzen dio: mundanoari, plazeretarat emanari, arnegariari, mendekatzaileari, gaizki-erraileari, abariziosari, gormantari, bonaxeretan (oturuntza-orritsetan) dabilanari, konpainia goxoetan ibili denari, penitentzia egin gabe heriotzeraino luzatu duenari eta koleratsuari. Errepika bera da galdegite guztien amaiera (โ€œErraguk, erraguk: / zer pena sofritzen duk?โ€), eta arrapostuetan, bekatari bakoitzak bere zigorra deskribatu ondoren, denek amaitzen dute aholku berarekin: โ€œHela! Hela! / Segi ez gaitzatzula!โ€.

Testuak arrakasta handia izan zuen, eta, aldaketa gehiago edo gutxiagorekin, behin eta berriro berrargitaratu zen XVIII. eta XIX. mendeetako Baionako diozesako (eta Zuberoa herriko) kantika espiritualen bildumetan, kantatu ere eten gabe kantatu den seinale. Lehenengo lerroaren bidez ezagutzen da (Kreatura damnatua) eta are XX. mende-hasierako euskal kantutegi nagusietan ere agertzen da (Aita Donostiaren kantutegian, adibidez, 1918an Arnegiko lekaimeei entzuna), edo Bertsolaritzaren Doinutegian, partiturekin eta doinuen grabazioarekin. Lan polita da testu-aldaerak eta doinu-aldaerak aztertzea (Salvat Monhoren bertsioa barne).

Baina, zergatik aipatu dugu Bernart Gazteluzar itzultzailea? Guk dakigula, Piarres Lafittek (1974ko โ€œNotes sur la poรฉsie chez Bernard Gasteluรงarโ€ artikuluan) aztertu zituen nolabaiteko zehaztasunez Gazteluzarrek latinetik euskaraturiko testuak, baina frantsesezko iturri posibleez Julien Vinsonen bibliografia handiko ohartxo hau baino ez dugu aurkitu:

… un autre Noรซl avec le refrain erraguรงu, Maria qui rappelle le fameux cantique or, nous dites, Maria. (Vinson 1888, 39. sarrera).

Vinsonek dioenean frantsesezko kantika gogorarazten diola, ez zaio arrazorik falta, izan ere Gazteluzarren Kanta zagun guziok (Erraguzu, Maria) testua frantsesezko Or, nous dites, Marie kantika ezagunaren euskarazko itzulpena baita. Kasu honetan ere, XVIII. eta XIX. mendeetako kantika espiritualen bildumetan ikusten dugu urteetan zehar iraun duela eta, airea aipatzen denean, honela aipatzen dela: โ€œAire hunen gainean: Or nous dites Marie… edo รด ma tendre musette, etc.โ€ (ikusi, adibidez, Kantiko izpiritualak, 1783ko argitaraldian, 67. orrialdean). Grabazio berrietan ere entzun dezakegu, hala frantsesez nola euskaraz.

Bizien eta arima kondenatuen arteko elkarrizketa ere frantsesetik euskaratu zuen Gazteluzarrek eta, dirudienez, harrobi bertsutik hartu zuen, hain zuzen frantsesezko XVII. eta XVIII. mendeetako Cantiques spirituels motako kantika-bildumaren batetik. Bernard Dompnier ikertzaileak โ€œLes cantiques dans la pastorale missionaire en France au XVIIe siรจcleโ€ artikuluan dioenez, gutxienez 1676tik ezagutzen da Soupirs des รขmes damnรฉes kantika arrakastatsua, gero Malheureuses crรฉatures kantika-hasiera edo incipitaren bidez ezagutua. Generoak berak eskatzen du hala frantsesezkoan nola euskarazkoan hainbat aldaera sortzea urteen joan-etorrian, hala testuetan nola doinuetan, eta ez dugu aurkitu oso-osorik Gazteluzarren testuaren parez pare ipintzeko moduko frantsesezko bertsiorik; baina XVIII. eta XIX. mendeetako hiru kantika-bildumatako bertsioekin (1760ko bilduma bat, beste bat 1867koa, eta hirugarrena 1829koa), 28 ahapalditatik 20ren parean ipintzeko moduko testu frantsesak aurkitu ditugu. Hemen luzeegi geratuko litzateke testu osoa eta soilik 10 estrofa aukeratu ditugu:

LES VIVANTS.
Malheureuses crรฉatures,
esprits rรฉprouvรฉs de Dieu !
Que d’รฉternelles tortures,
puniront en ces bas lieux ?
     Dites-nous, dites-nous :
     quels tourments endurez-vous ?
Galdegitea.
Kreatura damnatua,
Jainkoak ahantzia!
Zer da hire ifernua?
Zer dolore handia?
     Erraguk, erraguk:
     zer pena sofritzen duk?
LES DAMNร‰S.
Pourquoi nous faire rรฉpondre ?
C’est augmenter nos douleurs,
c’est nous-mรชmes nous confondre
de raconter nos malheurs.
     Hรฉlas ! Hรฉlas !
     Mortels ne nous suivez pas.
Errepusta.
Zer aiphatuko darotzut?
Erratez naiz penatzen.
Berriz erraten baditut,
berriz naiz tromentatzen.
     Hela! Hela!
     Segi ez gaitzatzula!
LES VIVANTS.
Vains adorateurs du monde !
Oรน sont toutes vos grandeurs,
et la gloire que l’on fonde
sur l’รฉclat des faux honneurs ?
     Dites-nous, dites-nous :
     quels tourments endurez-vous ?
Galdegitea. Mundanoari.
Mundano liluratua!
Non da hire gloria?
Non ponpa haizez hantua?
Non ohore handia?
     Erraguk, erraguk:
     zer pena sofritzen duk?
LES DAMNร‰S.
Ah ! Cette gloire est passรฉe,
comme un songe de la nuit,
qui trompant notre pensรฉe
ร  notre rรฉveil s’enfuit.
     Hรฉlas ! Hรฉlas !
     Mortels ne nous suivez pas.
Errepusta.
Ah! Joan da gloria hura,
xizmizta bat bezala,
arriberan nola hura,
eta nola itzala.
     Hela! Hela!
     Segi ez gaitzatzula!
[โ€ฆ][โ€ฆ]
DEMANDE.
Que vous reste-t-il, avares,
de cet argent, de cet or,
et de tous ces meubles rares
qui faisaient votre trรฉsor ?
     Dites-nous, dites-nous :
     quels tourments endurez-vous ?
Galdegitea. Abariziosari.
Aberats gaxto gosea!
Non da hire zilharra?
Non tresora? Non urrea?
Non da muble ederra?
     Erraguk, erraguk:
     zer pena sofritzen duk?
Rร‰PONSE.
Une รฉternelle indigence
est le dรฉplorable fruit
que notre avare opulence
pour jamais nous a produit.
     Hรฉlas ! Hรฉlas !
     Mortels ne nous suivez pas.
Errepusta.
Ah! Kharrezko leze huntan
dire gustiak urthu,
eta ni su-elementan
hekin balsan funditu.
     Hela! Hela!
     Segi ez gaitzatzula!
[โ€ฆ][โ€ฆ]
A tous les Damnรฉs.
Dans ce gouffre รฉpouvantable,
dans ce sรฉjour plein d’horreur,
des tourments dont vous accable
le courroux d’ un Dieu vengeur,
ย ย ย ย  dites-nous, dites-nousย :
ย ย ย ย  quel est le plus grand de tousย ?
Galdegitea. Damnatu gustiei kolpe batez.
Finean, hor ifernuan,
zein da min handiena?
Pena horien lekhuan,
zein pena kruelena?
     Erraguk, erraguk:
     zer pena sofritzen duk?
Rรฉponse.
Le tourment le plus horrible
nโ€™est pas le tourment du feu ;
Il en est un plus terrible :
c’ est de ne voir jamais Dieu !
Errepusta.
Esparantza ez izaten
hemendik ilkhitzekotz;
bethi suak berreturen,
supean bizitzekotz!
Bethi-ere zer denbora,
bethi suzko lezean!
Elementak bethi paira,
bethi finik gabean!
Plazer labur batengatik,
harturik bihotzean,
khea bezala zelarik,
erre behar supean.
     Hela! Hela!
     Segi ez gaitzatzula!

Esan dugun moduan, Gazteluzarren ahapaldi guztiek ez dute ondoan frantsesezko iturri posiblea; hori izan daiteke Gazteluzarrek berak asmatu duelako euskaraz, edo guk ez dugulako aurkitu frantsesezko iturri egokia. Nolanahi ere, uste dut zalantzarik ez uzteko moduan erakutsi dugula Gazteluzar frantsesezko testua euskaratzen ari dela, izan itzulpen zehatza edo izan parafrasi laxoa.

Testuari begira jardun dugu orain arte, baina bistan da orain badakigula zerbait gehiago Gazteluzarrek hitzaurrean doinuari buruz idatzirikoa behar bezala ulertzeko:

Ezen nola plazer hartzen baitute itsasoan latinez Elizako himnoen kantatzeaz, atsegin gehiago izanen dutela himno beren ezkaraz errateaz, aire berean ezkaraz ematen tut; eta gainerako bersuen airea komunzki gustiek badakite (Gazteluzar 1686: 12).

Esango nuke batetik latinetik euskaratuak eta bestetik frantsesetik euskaratuak bereizten ari dela; latinezkoak latinezkoaren aireaz kantatzeko moldatu ditu, eta โ€œgainerako bersuen aireaโ€, komunzki guztiek badakitena, frantsesezko kantiken bidez ikasitakoa izango da, ezta? Gazteluzarrek uste du irakurleak identifikatuko duela Kreatura damnatua berria Malheureuses crรฉatures arrakastatsuaren bertsio gisa. Irakurle-kantariak nola jakingo luke, bestela, zein aire dagokion 8a / 7b / 8a / 7b / 6c (4c) / 7c egiturako estrofa bati? Orain badakigu egitura metriko hori ez dela, Lafittek (1974: 258) iradoki zuenaren kontra, erabat berria eta Gazteluzarrek asmatua, baizik eta frantsesetik euskarari ekarria.

Bide batez: goian aipatu ditudan kantutegietako partituretatik abiatuta, askotan grabatu da euskarazko Kreatura damnatua, baina ez dut aurkitu grabaziorik online, arimen gauean entzun dezazuen. Frantsesezkoa entzuten ari zaretela euskarazkoaren letra irakurri eta zeuek kantatu nahi baduzue, hemen duzue frantsesezko Lโ€™enfer, entzuteko moduan; bestela, Bertsolaritzaren Doinutegiko ereduaz baliatuta ere kantatu dezakezue, jakina.

Erortzen zatzaizkit

Uxue Rey Gorraiz

Euskalduntzen hasi berri-berria den lagunaren begietatik ari natzaio euskarari behatzen azkenaldian, tarteka. Hogeita asko urte dituelarik eta aurrez euskara apurrik ere ez zekielarik eman du izena euskaltegian. Ez du falta motibaziorik batere, eta nik, euskaldun zahar baina oraindik gazte honek โ€“adiera horren gaineko eztabaida beste baterako utziko duguโ€“, atseginez aditzen dizkiot niri inoiz okurritu ez zaizkidan galderak. Balio didate gure hizkuntzaren aukerez konturatzeko. Baita nire dudak begietaratzeko ere, batzuetan.

โ€•Uxue, nola esaten da โ€œencantada de conocerteโ€ euskaraz? Nola da โ€œencantadaโ€? โ€“galdetu zidan lagunak joan den astean.
โ€•Urte askotarako โ€“erantzun nion nik, seguru xamar.
โ€•Bai? Interneten ez da horrela โ€“erantsi zuen hark.

Segituan susmatu nuen zerk eragina zen nahasmendu hura. Elhuyar hiztegi neuronalean โ€œencantadaโ€ hitza bilatuz gero, โ€œsorginduaโ€ hitza ageri da ematen duen lehenbiziko sarreran โ€“ez da bakarra, jakinaโ€“.

Hori ez da blogaren sarrera honetan plazaratu nahi dudan duda, baina ilusioa egiten dit imajinatzeak laguna โ€œsorginduaโ€ azalduko zela azken egunotan izandako enkontruren batean. Gainera, beste hau nabarmentzeko ere balio du adibideak: zinez uste dut euskarak ez dituela zertan bilatu erdaretan sortutako esamoldeen kalkoak, baina bistan da joera hori normala dela euskalduntze prozesua hasi berria duen batengan.

Horregatik, honakoa galdetu zidan handik gutxira:

โ€•Uxue, eta nola esaten da โ€œme caes bienโ€?

Eta, orduan bai, etorri zitzaizkidan dudak; kaskoan zirika ditut oraindik. Euskarak baditu esamolde horren baliokideak, jakina, baina, egia esateko, bakar batek ere ez nau asebetetzen. Behintzat, baldin eta kale hizkeran baliatzeko modu baten bila bagabiltza. Kapritxo handiegiak ditut?

Aukera hauek okurritu zaizkit, baina ez naiz guztiz konforme.

a) โ€œJatorra zaraโ€. Ziztuan etorri zait aukera hori burura, baina deskriptiboegia da nire irudiko. Jakina da gure lagun guztiak ez direla objektiboki โ€œjatorrakโ€. Nireak ez behintzat.

b) โ€œGustuko zaitut / atsegin zaitutโ€. Imajinatzen dut aukera hau balekoa irudituko zaizuela gehien-gehienei, frantsesezko โ€œJe tโ€™aime bienโ€ formularen antzekoa ere bada gainera, baina franko molestatzen nau zentzu sasi-erromantikoan interpretatzeko arriskua izateak. โ€œGustuko zaitutโ€ esan, eta akaso laster letorke galdera: โ€œBaina gustatu, lagun modura? Edo nola?โ€. Konplexu kontua izan daiteke, baina tira.

c) โ€œParte onekoa zaraโ€. Asko estimatzen dudan itzultzaile batek iradoki zidan aukera hori bazegoela, baina, ondotik, elkarrekin egin dugu kontrastea, eta ez zaigu iruditu egokiegia.

Euskaltzaindiaren hiztegiak hala baitio:

parte oneko
adj. Behar bezalakoa; parte txarrekoa ez dena.
(Ezezko esaldietan).
Erre usain hori ez zen parte onekoa.

=/= parte txarreko
adj. Badaezpadako gauzekin zerikusiren bat duena.
Parte txarreko jendea.

Esandakoa: baztertu egin dugu formula hori, kontua ez delako parean dugun pertsona hori โ€œzintzoaโ€ edo โ€œgaiztoaโ€ den epaitzea.

d) Kausitu aditzaren erabilera. Sekula ez nuen pentsatu gaztelaniazko caer bien aditzaren baliokide izan daitekeenik. Orain arte, esanahi hauen berri baizik ez nuen:

Euskaltzaindiaren hiztegiak hala dio:

kausitu, kausi, kausitzen
1 da/du ad. Aurkitu, ediren. Kausitu du bilatzen zuena. Mina berehala kausitu dit eta berehala sendatu. Han kausituko dugu betiko atsedena. Lo zuten kausitu. Bi nagusien artean kausitzen nintzen. Hor kausitzen da egiazko atsedena.
2 du ad. Ipar. Lortu; (azterketa edo kideko bat) gainditu. Gure elkarteak lehen urratsa egina du kalitate erreferentzia ofizial bat kausitzeko. Gure gazteek kausitu dituzte beren etsaminak.

Baina, sorpresa:

Elhuyar hiztegiak hala dio โ€“Euskaltzaindiak jasotzen dituen esanahiez gaineraโ€“:

kausitu, kausi, kausitzen
(โ€ฆ)
3 dio ad. (Ipar.) complacer, agradar, gustar
orori kausitzea lan da: agradar a todos cuesta trabajo

Irakurle, zer formula lehenesten duzue zuek? Edo, are: hemen bildu ez dudan beste zer esamolde gomendatuko zeniokete nire lagunari? Atseginez irakurriko ditut zuen erantzunak.

Aitortuko dut: ez nuen espero blog honetan idatziko nuen lehenbiziko sarrera halako duda bat plazaratzeko baliatuko nuenik, inozente eta lotsati. Ordea, seguru nago aurrerantzean ere izanen dudala aukerarik kazetari baten itzulpen zalantzak esplikatzeko. Edo nabarmentzeko euskarazko kazetariok zenbateraino gauden kondenatuak etenik gabeko itzulpen lanera; onerako eta txarrerako.

Sarri arte.