Irakurtzea eta norberarena egitea

Yasmine Khris Maansri

2013an, itzulpengintza ikasketak hasi nituelarik, nire helburua munduko hizkuntza guziak jakitea zen, eta irakasleek esaten ziguten hizkuntza gutxi jakitea baina ongi menperatzea nahikoa zela.

2016an, interpretazio masterra hasi nuen, Bruselan. Gizakiek elkar uler dezaten eman nuen izena, eta irakasle batek esaten zigun ez zela nahikoa hizkuntza bat ematea; jaso behar zen ere bai.

2019an, euskara ikasten hasi nintzen, Iruรฑean euskaldunen artean toki bat aurkitzeko, eta bi hizkuntzen artean ibiltzen ikasi nuen; itzultzen, alegia.

Zertarako ikasi nuen? Zertarako ikasten ari naiz? Itzulpengintza nirea egiteko zen/da, eta ulertzeko jadanik nirea ez zena/dena.

Azkenaldian, asko interesatu zaizkit literatura-itzulpenak. Edizio elebidunak eskuratu izan ditut, eta, ahal zenean, bi ale: originala eta itzulpena, eta zazpi diferentzien jolasean aritzen nintzen. Brasilgo รtica argitaletxeak Carolina Maria de Jesusen Quarto de despejo egunkaria publikatu zuen idazlearen idazki propioekin (hau da, akatsekin), eta hasierako oharrak diplomatikoki jakinarazten du: ยซArgitalpen honek zorrotz errespetatzen du egilearen hizkuntza, askotan gramatikaren kontrakoa, bereziki grafia eta hitzen azentuazioa, eta, hala, modu errealistan itzultzen du bere mundua hautemateko eta adierazteko modu herrikoiaยป. Gaztelaniazko itzulpenetan, testua ยซzuzenduยป egin da. Sally Rooneyk duela gutxi ateratako Intermezzo best-sellerrean, jatorrizko testuak DILF hitza [Dad Iโ€™d Like to Fuck, ingelesez, TXEMA gisa laburbilduko litzatekeena euskaraz: Txortan Egiteko Moduko Aita, demagun] letra larritan jartzen du. Gauza bera gertatzen da frantsesezko itzulpenean, baina gaztelaniazkoan ez. Eider Beobidek itzulitako Rifqa poema-bilduma elebidunean, arabierazko ูฑู„ู„ูŽู‘ูฐู‡ู ูƒูŽุจููŠุฑ esaldiak [Jainkoa nagusia da, euskaraz] ez du doinurik galtzen ยซallahu akbarยป gisan geldituz.

Duela gutxi irakurritako tuit batek honela zioen: ยซZure idazle gogokoena ezin da izan zurea ez den hizkuntza batean idazten duen idazle batยป. Hizkuntza nirea ez denean, hor azaltzen da itzultzailearen papera, halabeharrez. Itzulpengintza ez dela ยซsortzaileaยป kritika ohikoena da, Mendebaldean errepikatu izan dena milaka urteko mespretxua justifikatzeko. Montesquieuren Persiar gutunak obran, geometra baten eta itzultzaile baten arteko elkarrizketak aski ongi ilustratzen du:

โ€”Duela hogei urte hartu nuen itzulpenak egiteko ardura.
โ€”Hara! Jauna, dio geometrak, hogei urte dira zuk ez duzula pentsatzen? Besteengatik hitz egiten duzu eta zuregatik pentsatzen dute?

128. gutuna

Itzulpena, funtsean, interpretazio bat da โ€“eta hori da nire interpretazioaโ€“. Aipatu izan da jadanik alde batera utzi behar direla kultura-รฑabardurei buruzko puntuak (oso baliagarriak), zehatz itzuli ezin diren kontzeptuak, zentzua izateko aldatu beharko liratekeen erreferentziak eta txisteak eta abar. Itzulpen bakoitza berrinterpretazio bat ere bada. Norbaitekin WhatsApp asko trukatu badituzu, litekeena da irakurtzen edo esaten duzun zerbait beste era batera interpretatzen den une bat bizi izana. Adibide bat: adierazpen soil bat axolagabe edo bihozgabetzat jotzen da, asmo hori hor egon gabe (ยซhitz egin behar duguยป pantailan agertzen denean eta horren osteko krisi txikia).

Irakurle gisa, denok ditugu istorio beraren interpretazio ezberdinak. Testu bat itzultzerakoan, itzultzaileak bere interpretazioari dagozkion erabakiak hartu behar ditu. Horrek, era berean, eragina izan dezake jatorrizko lana inoiz irakurri ez duen irakurle talde berriaren interpretazioetan. Ez dut nahitaez gauza txar edo ontzat jotzen, baina horrek esan nahi du istorioaren jatorrizko asmoak galdu egiten direla (zentzu honetan, ยซegilearen heriotzarenยป kontzeptua mahaigaineratzen dugu).

Nire ikasle batek Annie Ernaux irakurtzea erabaki duela esan zidan aurreko astean. Frantsesezko klasera doanez, frantsesez irakurriko du, jakina. Poztu ondoren, haren larruan jarri nintzen: ยซNobel sariduna den idazle bat irakurtzea haren hizkuntza propioan; hau luxuaยป. Eta hasi zitzaidan: ยซErdizka ulertzen dut. Hiztegiari so egin behar diot etengabeยป. Esaldiaren bukaera ยซbestela ez dut disfrutatukoยป izan zitekeela pentsatu dut; baina aldi berean kontrakoa irudikatu dut: nola gozatu hainbeste ez bada jatorrizko bertsioan?

Berriz, nire buruari galdetu diot: beraz, galtzen edo irabazten ari da irakurketa honekin? Disfrutatzen al da, hizkuntzaren menpekotasuna alde batera utzita, beste unibertso baten kodeak guztiz deszifratu gabe (frantsesez, alegia)? Edo disfrutatuko du nik gozatu nuen bezainbeste liburuaren interpretazio batekin bada ere (gaztelaniaz)? Eztabaida ez da berria, eta hemen ez dut zalantzan jartzen itzultzailearen funtzioa, inolaz ere ez; ezta kaxoitik aterako traduttore-traditore klixea ere. Burura etorri zait iazko udan zendu zen Milan Kundera idazle txekoslovakiarrak bere itzultzaileekin izandako eskandaluen istorioa (bere liburuetako batzuek bost itzulpen-bertsio behar izan dituzte). Frantsesez idatzitako bere lau eleberriak ez dira txekierara itzultzen, egileak berak arduratu nahi baitu horretaz. Itzultzaileen amesgaiztoa da Kundera.

ยซItzulpenaยป irakurketa-ekintzarik intimoenari ematen diogun izena da. Irakurketa oro itzuli egiten da, unibertsoaren ikuspegi formaletik hura sentitzeko edo hautemateko modu berezi batera igaroz, testu-munduaren irudikapen batetik (letra idatzietan) beste batera (letra ikusi eta entzunetan). Bada, momentuz, nire ikasleak irakurriko du ahal duena โ€“eta hizkuntza batean edo bestean, bere moduan ulertuko duโ€“; ni nire kapital linguistikoa handitzen saiatuko naiz โ€“munduko hizkuntza guziak ikasteko beharrik gabeโ€“, eta itzultzaileek segituko dute dakitena egiten: mundua interpretatu denok hobeki irakurtzeko.

Euskal hizkera literarioaz

Manu Lรณpez Gaseni

Errusiar formalistak izan omen ziren nolabaiteko zientifikotasun asmoz hizkera literarioaz idatzi zuten lehenak, nire formazio jada zaharkituak gogora ekarri didanaren arabera. Haietako bat, Viktor Shklovski, bereziki nabarmendu zen, haiengandik banatzen gaituen mendean zehar hainbestetan aipatu den โ€œostranรฉnieโ€ edo โ€œarrozteโ€ kontzeptuaren sortzailea izateagatik. Ohiko pertzepzioaren automatismoa hautsi eta irakurleari arroztasuna sentiaraztea lortzea zen, haren esanetan, literaturaren zeregina.

Handik hamarkada batzuetara, beste errusiar batek, Roman Jakobson-ek, hizkera poetiko edo literarioaren definizio kriptiko hura eman zuen Linguistika eta poetika lanean: ardatz paradigmatikoa ardatz sintagmatikoaren gainean proiektatzen denean sortzen da hizkera poetikoa. Aukera lexiko jakin bat aukera sintaktiko jakin batekin konbinatuta, alegia; horretarako ez zen behar hainbesteko iluntasunik. Baina halakoak ziren estrukturalistak.

Aspaldiko kontuak dira, baina bat-batean gogora etorri zitzaizkidan uda partean, euskaratutako obra nabarmen batzuk irakurri ahala; halakoa da burua. Euskarara ekarritako literatura ere euskal literatura omen da. Halarik ere, kasu honetan behintzat beharrezkoa iruditzen zait bi adarrak bereiztea, baldin eta behin behineko lehen hipotesi bat onartzen bazait: euskaratutako literaturaren kasuan, jatorriz euskaraz idatzitako literaturaren aldean, hizkera literarioa sortzeko mekanismoa bikoitza izatearena (are hirukoitza, testuen arteko denbora- eta espazio-aldea aintzat hartzen bada). Alegia, jatorrizko idazleak ditxosozko bi ardatzen arteko konbinazio bat egin du, eta euskal itzultzaileak beste bat, haren gainean.

Irakurri ditudan literatura-itzulpenak mota eta tankera askotarikoak dira. Lagina oso txikia zen โˆ’hamar liburu, demagunโˆ’ eta, hala ere, topatuz joan naizen eredu batzuk errepikatuta ikusteak estrainamendua ez dakit, baina harridura moduko bat bai eragin dit. Uda zen arren, begi nagiak itzarririk behar zuen. Ikus dezagun.

Itzulpen bat besteak baino nabarmen luzeagoa eta nabarmen desberdina zen, eta hartan bereziki begi bistakoak ziren ardatz paradigmatikoaren eta sintagmatikoaren arteko proiekzio arroztaile ugariak, literatura jasoaren sintomak, Shklovski ohoragarriari kasu egitera. Hala ere, bi sortzaileen arteko dialogoaren azterketa adituen esku utzi beharrean nago (izanik hain luzea literatura, eta hain laburra nire gaitasuna: Ars longa, vita brevis).

Beste itzulpen gehienak, aldiz, nabarmen laburragoak ziren eta, konparazioan, nabarmen antzekoak. Baieztapen biribil horrek azalpena behar du, noski. Irakurle honi oso deigarria egin zitzaion hain jatorri desberdineko idazleen literatura-hizkerek halako moduz bat egitea, jatorri desberdineko itzultzaileen eskutik, uneko euskal hizkera literarioaren eremuan.

Jakobsonen metafora geometriko kartesiarrari eutsiz, abszisa-ardatzari dagokion adibide bat jarriko dut. Moduzko esaldi mota jakin batean โ€œnolaโ€ adberbioaren erabilera markatu bat berreskuratu, eta ohi baino maiztasun handiagoz erabilita ikusi dut, prosan: โ€œPartida galtzen ari zela ikusita, alde egin zuen zakur jipoitua NOLAโ€. Okasiorako propio sortu dudan adibide horretan, ohikoago genuke โ€œbezalaโ€, โ€œlegezโ€ edo kideko beste adberbioren bat erabiltzea, areago kontuan hartuta esaldiko โ€œnolaโ€ haien posizioan dagoela (esango nuke aurreko mendeetako testuetan โ€œnolaโ€ horiek bigarren esaldiaren buruan joan ohi direla โˆ’eta amaierako posizioak ohikoagoak direla poesianโˆ’).

Ordenatu-ardatzean, berriz, bizpahiru adibide. Lehena, โ€œ-karaโ€ atzizkiaren hedakuntza totala. Euskararen gramatika mardulak โ€œirizpen atzizkiaโ€ dela diost. Koloreekin erabiltzen omen da, erreferentea izenak adierazten duen kolore horren antzekoa dela adierazteko. Hala, esaterako, ilunabarreko zerua โ€œgorrikaraโ€ da beti egungo hizkera literarioan, eta ez โ€œgorriztaโ€, ez โ€œgorrixkaโ€, ez โ€œgorrailaโ€, ez โ€œgorriantzaโ€, ez โ€œgorratsaโ€. Halaxe daude gauzak, antza.

Literatura-hizkeran hedatu samar dagoen beste hitz bat โ€œlantegiโ€ da, โ€œzereginโ€ adiera geografikoki mugatuan. Hipotesi moduan, testugilearen euskalkian bila liteke horren arrazoia, baina nago erabilera zabalagoa duela, hiztegi arauemailearen irizpidearen kontra.

Amaitzeko, aurrekoen kasuan baino eztabaida biziagoa pitz lezakeen lokailu bat: โ€œalabainaโ€. Galdu esperantza oro: hizkera literarioan jada ez dago โ€œhala ereโ€, โ€œhalarik ereโ€, โ€œhala eta guztiz ereโ€, โ€œhalaz ereโ€, โ€œhalaz guztizโ€ batere. Den-dena da โ€œalabainaโ€, haien posizioan.

Laburbilduz, onartuko bagenu โ€œhizkera literarioaโ€ hizkuntza baten eta beraren eremuan hizkera arruntetik halako asmo estetikoz aldentzen den hizkera dela, euskararen kasuan (ere) eguneroko hizkeran nolabaiteko โ€œedertasunaโ€ edo โ€œdotoreziaโ€ arrotz samarra bide da bilatzen dena. (Gogoratu, garai batean, euskara batuari โ€œeuskara literarioaโ€ esaten zitzaiola, hau da, idazteko-erabili-behar-den-arauzko-euskara. Gogoratu, orobat, badirela antzeko kasuak gugandik ez hain urrun: politika- eta hizkuntza-batasuna โ€œduela gutxiโ€ egin zuten Europako herrialde batzuetako hiztun arruntek arazoak iza(te)n dituzte hizkuntza literario bateratua ulertzeko, oso bereziki Alemanian eta Italian).

Alde horretatik, hipotesi berarekin aurrera eginez, pentsatzekoa da euskal hizkera literario gutxi-asko โ€œkanonikoaโ€ ere, kanon guztiekin gertatzen den bezala, aldakorra dela, garairik garai hobetsi duten idazle eta irakurleen gustuen arabera. Guztiarekin ere (alabaina, nahiago bada), esango nuke azken bospasei belaunaldi literarioetako kanone(t)an beti egon dela ekialdeko hizkerekiko liluramendua (hizkera horien jabe izan ez direnen artean, esan gabe doa. Bide batez, horren harira, beste moda bat: โ€œharatagoโ€ esan/idaztearena). Ez dut uste bakarrik nagoenik neure irudipen horretan.

Akademikoek beren ikerketen mugak aitortzeko esan ohi dituzten apaltasun-hitzak parafraseatuz, euskal hizkera literarioari buruzko eztabaidarako lagin oso txiki bat erabili da hemen, eta literatura-testu gehiago (euskaratutakoak zein jatorrizkoak) eta ikerketa zabalagoak beharko lirateke gure hipotesiak berretsi edo, kontrara, gupidarik gabe birrintzeko. Bego.

Arrainen hexurrak eta arantza bifidoa

Fernando Rey Escalera

Oso gogoan dut noiz ikasi nuen, lankide bati adituta, arrainek hezurrak dituztela (hexurrak), eta ez arantzak, eta arantza esatea erdaratik heldu zaigun kalko oker bat dela, gaztelaniak espina baitu horretarako. Bihoakio besarkada bat hainbeste erakutsi zidan lankide horri, nahiz eta segur aski ez duen hau irakurriko, osasunez aski pattal baitabil orain. Berriki gogoratu nuen hark kontatutako beste kalko bat, beste alderakoa, bioi grazia handia egiten ziguna: bere semeari, gaztelaniaz, โ€œhoy para comer tenemos pezโ€ aditu zion noizbait, mutikoak ez baitzekien euskaraz arraina erabiltzen badugu ere gaztelaniaz hitz bikotea dugula, adiera zein den: pez edo pescado. Esan dezadan, bidenabar, arrainki (arraiki) hitza bizirik dugula euskaraz jatekoaz ari garela, platerekoaz ari garela. Halaxe aditu diet nik zenbait nafarri.

Bai, arrainek, gainerako ornodunek bezala, hezurdura dute, hau da, hezurrak, eta halaxe azaltzen digu Euskaltzaindiak bere hiztegian, eta garbi uzten du arantza beste zerbait dela:

hezur
1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak.
3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.
arantza
1 iz. Landare batzuetan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. Arrosaren arantzak. Arantzaz beteriko sasiak.
2 iz. Zenbait animaliak beren burua babesteko gorputzean dituzten ziri zorrotzetako bakoitza. Itsas trikuen arantzen osagai nagusia kaltzita da.

Kalko oker horri loturik, hots, espina hitzarekin loturik, badago termino bat nire ustez modu desegokian zabaldu dena. Oso aspaldi ohartu nintzen UZEIk hainbeste eta hainbeste aportazio onen artean (zer eginen genuen denok UZEIren lan terminologikoaren laguntza izan ez bagenu? Zer eginen genuke orain ere Euskalterm faltako balitzaigu?) irristada ttiki bat egin zuela Medikuntzako termino bat finkatzerakoan. Barka diezadatela oker baldin banago.

Espina bรญfida esateko, โ€œarantza bifidoaโ€ dago proposatua, 4 eta guzti. Nik men egiten diet beti, ongi merezitako autoritatea baitu UZEIk, baina, kasu honetan, intsumisioa egitera ausartu naiz gaixotasun larri hori aipatu beharra izan dudanetan, ustez eta desegokia dela.

Espina bรญfida hodi neuralaren akats bat da, burmuinaren, bizkarrezurraren edo bizkar muinaren sortzetiko malformazioa. Fetuaren bizkarrezurra, garapen enbrionarioan, ez da erabat ixten, normalean haurdunaldiaren lehenbiziko hilabetean, eta gerrialdeko orno batzuk itxi gabe gelditzen dira, eta ornoek bizkarraldean bi mutur dituzte mutur bat izan beharrean. Horregatik da bifidoa.

Gaixotasunari espina bรญfida esaten zaio gaztelaniaz, eta spina bifida ingelesez, frantsesez eta gure inguruko hizkuntza gehienetan, latinetik hartuta. Izan ere, espina hitz polisemikoa da, eta gaztelaniaz โ€œarantzaโ€ ez ezik, bizkarrezurra ere bada. Horregatik esaten da espinazo, medula espinalโ€ฆ

Horregatik uste dut nik espina, kasu honetan ere, bizkarrezurra dela. Horri egiten dio erreferentzia, eta, horregatik, bizkarrezur bifidoa esan beharko genuke.

Eta, dudarik gabe, jende gehiagori iruditu zaio hala dela. Googlen begiratuz gero, arantza bifidoa 600 bat aldiz ageri da (Wikipediak eta Elhyarrek ere hala diote), baina, harekin batera, bizkarrezur bifidoa ere ikusten ahal dugu, eta ez gutxitan, 394 aldiz (ETBk, Berriak, Zehazki hiztegiak eta beste zenbaitek erabilita).

Arrosa koloreko inbidia

Ane Garmendia Alberdi

Pasa den urriaren 26an ATRAE (Asociaciรณn de Traducciรณn y Adaptaciรณn Audiovisual de Espaรฑa) elkartearen sariak banatu ziren Bartzelonan. Hamabigarren urtez aurreko urtean estreinatu diren ikus-entzunezko itzulpen eta egokitzapenik onenak saritu zituzten. Aurten, baina, sari hauek berrikuntza bat ekarri dute besapean. Berariazko kategoria sortu dute galegoz, katalanez eta euskaraz estreinatutako lanentzat. Bi kategoria, zehazki: bikoizketarako itzulpen eta egokitzapenarena, batetik, eta azpidatziena, bestetik.

Ikus-entzunezkoen itzultzaile eta euskaltzale gisa, poz handia hartu nuen bi kategoria horiek sortu zituztela jakin nuenean. Geroago jakin nuen sari baten finalisten artean nengoela. Orduan ere asko poztu nintzen, baina zinez diot, eta behin baino gehiagotan esan dut, nahikoa sari izan zela niretzat elkarte batek euskarari bi kategoria horiek eskaini izana. Ondotxo dakit aspalditik zegoela euskarari, katalanari eta galegoari sarietan merezi zuten tokia emateko asmoa, baina horrek lan eskerga eskatzen zuen bestela ere borondatez lanean ari diren elkartekideentzat. Hortaz, bihotzez eskertzen diet euskarari tartetxo bat eskaini izana.

Larunbat hartan giro berezia sumatu nuen ekitaldiaren aurretik, emozioa arnasten zen, eta beste itzultzaile batzuekin hizketan, ohartu nintzen galego eta katalanentzat ere une berezia zela hura. Gure hizkuntzetan egindako lanaren aitortza bat zen, ikus-entzunezkoen itzultzaileon ikusezintasun-kapa apur bat eranzten ziguna. Izan ere, oro har itzultzailearen lanbidea ikusezina bada, esango nuke ikus-entzunezkoen itzultzaileona beste alor batzuetako itzultzaileena baino are ikusezinagoa dela.

Hasi zen, hasi ere, ekitaldia. Eta atarikoetan sumatutako hunkidura hezurmamitu zen sari-banaketan. Luze baina oso entretenigarri zihoan goiza eta iritsi zen katalanezko bikoizketarako itzulpen eta egokitzapen onenaren sariaren unea. Finalistetako bi Barbie eta Elemental ziren. โ€œZer inbidiaโ€ pentsatu nuen. โ€œNahiko nuke horrelako proiekturen bat nire eskuetara iritsiko balitzโ€. Egia da nik neuk ikusteko aukeran nahiago dudala zinema alternatiboa, egile-zinema edo dena delakoa, Hollywoodeko arrakasta potolo horietako bat baino. Baina euskararen etorkizunari begira, iruditzen zait zinema komertziala euskaratzeak mesede egingo liokeela gure hizkuntzaren biziberritzeari. Oro har, ikus-entzunezkoak euskaraz egotea (propio euskaraz sortuak nahiz euskarara ekarriak) funtsezkoa da iruditeria kolektiboa sortzeko eta hizkuntza normalizatzeko, Aldatu Gidoia bezalako herri-ekimenek aldarrikatzen duten moduan. Jendea non, euskara han. Hortaz, bai, garrantzitsua iruditzen zait Barbie bezalako pelikulak euskaraz egotea.

Ekitaldira bueltatuta, sari-banaketak bere bideari jarraitu zion, eta, sarituen ahotik, besteak beste, hizkuntza gutxituen aldeko, adimen artifizialaren aurkako eta itzultzaileon lan-baldintzak hobetzeko aldarrikapenak entzun ziren. Ezin dut artikulu hau amaitu euskarazko azpidatzi onenen saridunak zoriondu gabe. Bejondeizuela, Leire Chertudi eta Ilargi Garcia! Eta Barbiek saririk jaso ez arren, esango nuke arrosa-kolorekoa izan zirela bai ekitaldia, bai itzultzaileon arteko giroa bai eta nire sariarekin batera Bartzelonatik ekarri nuen inbidia ere.

Geldi egon ezineko bat

Oskar Arana Ibabe

Adjektibozko egitura bat, nik gutxi erabilia, eta 84 urteko aramaioar bati entzuna, berarekin berriketan nabilela:

            โ€”Ezaguketan dozu halako eta halako? Zurekin ibili zan lantegian?

            โ€”Zein? Holako geldi egon ezineko bat?

Sarri jartzen bainaiz halako berbadunekin belarria erne, urritzen ari diren esamolde eta berbak ehizatzera, gogoan hartu dut esapidea. Zer gutxi entzuten ditudan era horretakoak gaur egun; ez zait, ez, arrotza, baina zenbat bider erabili ote dut nik egitura hori nire ahozko jardunean? Behin bai? Beharbada, inoiz ere ez. Eta idatzizkoan? Sarri irakurri ote dut, bada, era horretako adjektibaziorik? Ezetz esango nuke. Antzekoak bai, oso hurbilekoak, baina era horretakoa txoil? Aztertu behar nuela egin nuen nire artean, egitura hori. Neureganatzearren. Eta aukerekin jolasean hasiz: poz itzel poltsikoan gorde ezineko bat; gizon zuhur inolaz ere tronpatu ezineko bat; neskatila matraka isilik egon ezineko bat; tabernazale amorratu etxean sartu ezineko bat; nagi ikaragarri ohetik jaiki ezineko batโ€ฆ

Ez dirudi, ordea, hain bitxia. Izen-sintagmaren Antolaera liburuan ere, Juan Garziak dio denok ezagutu beharrekoa dela Partizipioa + modala + -(e)ko [izenlagun] egitura adjektibozkoaren morfologia. Hor daude, partizipioa (geldi egon) + modala (ezin) + -(e)ko + izenordain zehaztugabea (bat). Izena barik, izenordaina adjektibatuz, beraz. Zerk ematen zion, bada, bitxitasuna lumaje horri, nire barneko ehiztariak horrela tanpez atzemateko? Bada, beharbada aditz-lokuzioa izateak (geldi egon), eta izenordaina adjektibatzea bera (bat). Jakina, niri neuri errazago etorriko zitzaizkidakeen izenondo huts berba bakarrekoak: artega, urduriโ€ฆ

Eta zer abantaila ikusten nizkion bada, egitura horri, beste batzuen aldean? Badakigu, aipatu dudan liburu horretan esaten den eran, โ€œadjektibo oro dela predikazio bat, perpaus ageriko zein ez-ageriko bati dagokiona. Alegia, etxe txiki bat diogunean, txikia den etxe bat ari garela esaten, txikia izatea egozten diogula etxe horriโ€. Beraz, gizon bat, geldi egon ezin dena > geldi egon ezin den gizon bat > geldi egon ezineko bat du hor bidea, eta trinkotze hori, aditz laguntzailea ezkutaturik egitura jokatugabe batean, denbora eta aspektua ere ezkutaturik hartara, atributu edo bihurtzen dugu esapide horretan, ez adjektibo hitz bakarreko huts, ez erlatibozko esaldi erabat esplizitu. Hibridazio horrek, seguru, bihurtu zuen esapidea nire belarrietarako eder, baliagarri, arin eta txinpartadun. Eta izenlagunaren egituratik gertu dago, halaber, haren izenezko egitura: geldi egon ezina; lo egin ezina; edo, emankor benetan modalaren jokoa: ezin lo egina, ezin geldi egona. Baina geldi egon ezineko bat erako izenlagunezko egitura horren aipamena dut gaur gaia.

Eta, badu erakargarri niretzat, halaber, aditzondo + ezin egitura maizko eta izenondoaren ohiko kokalekukoak ez bezala (gizon ikusezin, zama eramanezinโ€ฆ), izenlagunarenean aurkitzea, nahiz eta eskuineratzeko erraza izan. Badu aldaera jasoago bat, jakina, ezin + partizipioa + -zko instrumental morfemarekikoa, baina niretzat, idatzizkoan izan ezik, arrotz samarra: ezin ikusizko eta kidekoak. Hori ere bitxia, zeren eta eskuineratzera jarria bainago aspalditxoan, egiturei trinkotasuna kentzearren eta izen sintagmen izen ardatzak biluztearren eta soiltzearren.

Hara atzenean nola ohikoaren xarmak harrapatu, izenlaguna izenaren ezkerretik eta hala ere xarmagarri, polit, bizi, emankorโ€ฆ eta izenondo ohikoa bera ere izenlagun bihurturik + -ko morfemarekin, alegia, berriki ikasten eta aplikatzen ibilitako esaldi erlatiboen eta egitura adjektibozkoen eskuineratzearen kontrara, izenaren ezkerretik kalifikatuz izena, hala nola ikaragarri (ikagarriko bestondoa – bestondo ikaragarria), edo animale (animaleko gizona – gizon animalea) , gaitz (indar gaitza – gaitzeko indarra)โ€ฆ

Halako izenlagunaren eta ezkerretik ematen diren egituren laudatze moduko bat bihurtu zait ehizaldi tanpezko xumea, ustekabean. Oharรฑoa egin diot neure buruari, liluratzean ez nadin ohikoaren gaitzestera isur.

Nola lagundu euskara lehen hizkuntza ez duten ikasleei hizkuntza buruhauste izan ez dadin?

Amaia Lersundi Pรฉrez

Motibaziorik eza, nekea, autokonfiantza falta, frustrazioa, antsietatea, estresa, lotsaโ€ฆ Horra hor oinarrizko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasle askok eskolan bizi eta sentitzen dutena. Sentimendu guzti horiek kalte egiten diote ikasleen ongizateari, bai eta haien ikaste-prozesuari ere.

Euskara, ikasgai bat gehiago izateaz gain, beste ikasgai guztiak โ€“edo behintzat gehienakโ€“ ikasteko bitartekoa ere bada, eta hori erronka garrantzitsua da ikasle askorentzat. Euskara bigarren edo hirugarren hizkuntza izan ohi da ikasle askorentzat, eta horrek hainbat oztopo eta zailtasun ekar ditzake haien errendimendu akademikorako eta, aldi berean, ikasteko prozesuan duten motibaziorako. Arrotza egiten zaien hizkuntza batean ikasteko zailtasunak hiztegitik eta gramatikatik haratago doaz: edukiarekin konprometitzeko, kultura ulertzeko eta komunikatzeko trebetasunetan konfiantza irabazteko ere eragiten diete.

Haiengandik espero da curriculumeko ikasgaiak โ€“esaterako historia, zientziak, matematika, etab.โ€“ oraindik barneratzen ari diren hizkuntza batean ikastea. Erabat menperatzen ez duten hizkuntza batean ikasteak gainkarga kognitiboa sor dezake. Eta zer esan nahi du horrek? Ba beren energia mentala hizkuntza deszifratzen gastatzen dutela. Horrek ikaskuntza oro har zaildu eta frustrazioa eragin dezake, eta ondorioz, litekeena da ikasle horiek ikasgelan ahoz parte hartzera ez ausartzea. Gainera, ikasleek hitz egiteko eta gelan parte hartzeko konfiantzarik ez dutenean, ikasgaiarekiko interesa ere gal dezakete.

Horregatik, euskara ikasgai gisa irakasten dugunean edo oro har eduki jakin bat euskaraz irakasten dugunean, funtsezkoa da deskribatu berri dudan egoeran dauden ikasleen alderdi afektiboak kontuan hartzea eta horietan arreta berezia jartzea. Ikasleek euskara ikasteko behar duten lehenengo gauza konfiantza da: beren buruarengan, gelakideen aurrean hitz egiteko, akatsak egiteko, zerbait ulertzen ez dutenean beldurrik gabe galdetzeko… Horretarako, ezinbestekoa da irakasleek hizkuntza erabiltzeko testuinguru aproposak eta seguruak sortzea, eta konfiantza bera sustatzea, laguntza-sareak indartuz eta aprobetxatuz. Autokonfiantza izatea gako da ikasleek hizkuntza ikasteko gai direla sinesten jarrai dezaten. Konfiantza hori lortzen dutenean, gelako parte-hartze maila igo egingo da, eta hizkuntza erabiltzen hasten direnean bakarrik lortuko dute jariakortasuna irabazten joatea. Horren ostean etorriko da zuzentasuna. Horrek behar luke ordena: konfiantza, jariakortasuna eta zuzentasuna. Izan ere, zuzentasunetik hasiz gero, zailagoa izango da hizkuntza erabiltzeko konfiantza izatea eta horrekin batera euskaraz jariakortasuna lortzea.

Azaldu bezala, euskara bigarren edo hirugarren hizkuntza izateak benetako erronkak dakartza ikasle askorentzat, baina estrategia egokiekin eta enpatiarekin, oztopo horiek gainditzen lagun diezaiekegu. Konfiantza sustatuz, hizkuntzak irakasteko estrategia eraginkorrak erabiliz eta baliabide egokiak baliatuz, irakasleek lagundu diezaiekete ikasleei euskara ikasteko bidea arrakasta eta motibazio handiagoz egiten. Ikasle askok egunero eskolan daudenean egiten duten ahalegina eta behar duten energia itzela da. Beraz, esandakoa: erraztu diezaiegun bidea eta lagun diezaiegun hasiera-hasieratik gure hizkuntza maitatzen.

Hitzek hotsa ostatu

Anjel Lertxundi

EZER ITZULTZEN HASI AURRETIK, astiro irakurtzen zuen originala eta azpimarra azkarrak egiten han-hemen; aldian behin, burua liburutik jaso, eta ideiaren edo zalantzaren bat apuntatzen zuen koaderno txiki batean. Irakurketa osoa egin ondoren, atentzioa eman zioten pasarte eta orrialdeetara bueltatzen zen. Ezagutzen ez zituen hitzak hiztegian begiratzen zituen: Apfelkern, sagar-hazia; ezagutzen ez zituen izen geografikoak, aldiz, mapetan: Nitzkydorf, Errumaniako hiri bat. Hotsik gabeko hitzak ziren batzuk eta besteak, irakurketa mentalaren isiltasunak bereganatuak. โ€œHorra beste idazle errumaniar bat alemanez idaztenโ€. Ez zen, ordea gehiegi motibatzen zuen informazioa. Itzultzaile Dontsuak oso berea zuen diziplina: egiten zuen irakurketa beti izaten zen mentala, ez zuen irakurritako hitzik edo esaldirik ozen esaten, isiltasuna zuen lan-giro eta konforta.

Dontsuaren ustez, begien erresuma zen irakurketa, eta mihiak eta belarriek โ€“hotsekโ€“ apenas zuten zer eginik bere itzulpenetan, salbu inoiz ยญโ€“oso gutxitanยญโ€“ poesia ere itzuli behar izaten zuenean editoreren bat konformatzeko; baina, halakoetan ere, irakurketa mentala eginez hasten zen lanean, astiro, arkatza eskuan zuela. Ezin, ordea, aurrera segitu irakurtzen zituen pasarteak ondo ulertu gabe ยญโ€“poesian sarri gertatzen zitzaion kontua daโ€“, eta laster bezain oharkabean ekiten zion testua ozen irakurtzeari, batez ere poemen parte ilunenetan, ahotsaren laguntzarekin erritmoa eta musikaltasuna ematen saiatuz testuari. Txikitan egiten zuen bezala, gutxi-asko. Baina, ikasketak aurrera, ยซeguzkirik ez dute leihotan zapiekยป irakurri eta โ€œLizardik zertarako bortxatu behar ote zuen esaldiaren sintaxia?โ€ pentsatzen zuen batxilergoan. ยซHitzek, esnatzen badira, ostatu erosoena baztertzen duteยป irakurri, eta โ€œMontalek ezin al zuen ulergarriago idatzi?โ€ pasatzen zitzaion burutik unibertsitatean.

Bere dohain poetikoa ez zen, ez ikasle garaian, ez profesionaldu zenean, halako galderak egitera baino urrutiago iristen. Baina bere jarrerak ez zuen deus enfant terrible izateko gogotik, ez zen egoskorkeria: gutxi zekien poesiaz, ez zen bere generoa, iskin egiten zien poesia itzultzeko eskaintzei eta, poesiaren bat itzuli behar izaten zuen apurretan, seguruago sentitzeagatik ekiten zion testua ozenki irakurtzeari, ondo entzuteari. Ez zegoen beste misteriorik, ez zitzaion burutik pasatzen bueltaka ibiltzea irakurketa poetikoa edo intuizioa bezalako espresioen errotan. Hala iruditzen zitzaion, behintzat, Itzultzaile Dontsuari: ez zegoela beste misteriorik. Logikari guztiz arrotza zaion jarduntzat zeukan poesia. Eta poesiarik apenas itzuli izanaren atzean ez zegoen laburbildu dudan motiboa besterik, zeina baitzen irakurketa mentalaren logika errespetatzea. Hizkuntza batetik bestera testu baten berri emateko orduan, zer teknika zorrotzago irakurketa mentala baino? Bertan ez dago entzuten den hotsik, nahasiko gaituen ironiarik, nekez deszifratu daitekeen metaforarik. Hitzak beren biluzian, hori da irakurketa mentalak eskaintzen digun gardentasuna. Irakurketaren funtsa ez al da ba testuak interpretatzen jakitea? Hori irakatsi omen zioten Itzultzaile Dontsuari, originala errespetatzea eta ulergarritasuna oparitzea izan ditu, ia gaur arte, itzulpenaren langa eta helburu. Hotsik gabeko letren eskutik, metodikoa izatea eta zorroztasuna lortzea txanpon bakarra izan dira berarentzat.

Urteak aurrera, gero eta zurrunagoak izan dira Itzultzaile Dontsuaren lanak. Hotzagoak. Ohi bezala, kultura desberdinetatik ยญโ€“mundu-ikuskera ugarietatikยญโ€“ zetozen haren itzulpenak, ez dute lan egiteko modua aldatu, baina, urteak aurrera eta pitinka-pitinka, grazia triste halako bat omen darie haren lanei, ez omen dute garai bateko pozik. Konturatzen hasita zeuden bere ingurukoak, konturatzen hasiak bere itzulpenen irakurle batzuk ere. Baina inork esaten ez txintik ere.

Eta premiarik ere ez.

EDADEAK EZ OMEN DU BARKATZEN, eta Itzultzaile Dontsua hasita dagoenez entzumena galtzen, horri egozten zion azken aldiko itzulpenen hoztasuna. Mentalki irakurtzen segitu zuen ia gaur arte, baina testu askok ez zuen garai batean izango zukeen gorputzik eta bizitzarik, kostatu egiten zitzaion isilik irakurritakoak lehen kolpean ulertzea, lagunen jardunak segitzea. Gero eta bakartiago sentitzen zen, penaren edo pozaren soinurik iristen ez zitzaion kapsula batean.

Bada urtebete ozenki hasi zelan irakurtzen, txikitan egiten zuen bezala gutxi-asko, hitzei eta esaldiei musika eta erritmoa emanez. โ€œEuria ari zuenโ€ irakurtze soiletik, euria ari duela sentitzera pasatu da. Ohartzen hasita dago gardenago prozesatzen duela testua; kolorea dariola zehaztasunari eta badariola mugimendua ere. Bizi osoan burutik pasatu ez zitzaiona ari zaio gertatzen: inoiz entzun ez zituen txoriak ari zaizkio kantari bere baitako baso zerratuan; zapiek eguzkia dute leihoetan; irakurketan entzundako hitzek berritasuna dute ostatu eta ez errutina.

Best seller-ak (ere) euskaraz?

Uxue Rey Gorraiz

Ukaezina da Twitter guztiz mikaztua dagoela azkenaldian โ€”bueno, barka diezadala Elon Muskek; X dago mikaztuaโ€”. Edonola ere, oraindik ere bada eztabaida interesgarriak izateko edo, behintzat, kezkak plazaratzeko eta haiei erantzuten dioten ideiak bistara uzteko tokia. Eta bada, orobat, inspirazio iturri; esaterako, kazetariontzat.

Beรฑat Sarasolak bota zuen amua, irailaren 27an idatzitako argitalpen batean. Besteak beste, zera zioen: ยซSally Rooneyren Intermezzo, adibidez, euskaraz eduki beharko genuke jadaยป. Kasualitatez-edo, ni neu Sally Rooney idazle irlandarrari buruzko erreportaje batean murgildua nintzen ordurako, hark kaleratu berri-berria zuen nobela horren aitzakian โ€”hilaren 24an eman zuenโ€”, eta, beraz, astia hartu nuen Sarasolak zioen horretan arakatzeko. Bilaketa laster bat aski izan zitzaidan ikusteko Rooneyren jatorrizko lana kaleratu zen aste berean eman zituztela, adibidez, frantsesezko itzulpena, gaztelaniazkoa eta baita katalanezkoa ere. Eta, egiari zor, une horretan ez nion gaiari denbora gehiagorik eskaini, baina kaskoan gorde nuen ideia, horri buruz galdetzeko beste inori beste inoiz. Horra deformazio profesionala.

Eta ailegatu zen ยซbeste inoizยป zelako momentu hori: urriaren 17an. Nafarroako Editore Independenteen Elkartearen ekimenez, Datorren itzulpengintza izeneko mahai ingurua izan genuen Iruรฑeko Laban, eta askotariko gaiez mintzatu zitzaizkigun Aitor Blanco, Eider Beobide eta Ainhoa Mendiluze itzultzaileak. Solasaldiaren hondarrean, galdera honi erantzun behar izan zieten hirurek: ยซZer nahi zenukete itzuli? Edo, behintzat, zer nahi zenukete ikusi euskarara itzulita?ยป. Aitortuko dugu: galderak bazuen tranpa puntu bat, jendaurreko solasaldia hasi baino lehenago ere aterea baitzen gai hori solasera, eta esanak baitziren Rooneyren eta besteren zenbait kontu. Edonola ere, euskarara zer itzuli beharko litzatekeen galdetuta, Blancok dudarik egin gabe heldu zion idazle irlandarraren, eta, horrenbestez, best seller-en korapiloari.

Galderari erantzuteko, Blancok gogora ekarri zuen Bartzelonan izana zela berriki, eta kontatu zuen bertan ikusi zituela zenbait erakusleiho best seller-ez josiak. ยซGehien-gehienetan, katalanezko edizioak ziren nagusi, eta ondoan izaten zuten, gehienez ere, gaztelaniazko aleren batยป. Irudi hark harritu egin zuen Blanco, zioenez. ยซHarritu ninduen hizkuntza gutxitu โ€”nahiz eta ez den horren gutxituaโ€” batera egindako itzulpenak nolako presentzia zuen liburu dendan. Uste dut denok sumatzen dugula horren falta euskarazยป. Erakusleiho hark piztutako hausnarketaren ondorioz, Blancok bilaketa egin du Nor da Nor atariko bilatzailean, eta hona datu batzuk: Ken Follet, Camila Lรคckberg, Isabel Allende eta Dan Brown idazleek ez dute lanik euskarara ekarrita. ยซMendebaldeko kulturan, jendeak batez ere horiek irakurtzen ditu, eta euskaraz ez dute aukerarikยป, zehaztu zuen itzultzaileak.

Bistan da best seller-en gaia ertz ugariko dela, eta zalantzak pizten ditu sarri, askotarikoak. Besteak beste, Ainhoa Mendiluzek adierazi zuen ez duela argi halako lanak diren euskarara ekarri beharko liratekeenak: ยซEz dakit horren helburua zein den. Gure kasuan, gaztelaniazkoei irakurleak kentzea? Gehiago saltzea? Gainera, kontzientziarik ezean, uste dut best seller-ak aterata ere kostatuko litzatekeela irakurleak irabaztea, euskaldun guztiak baitira elebidunakยป.

Irakurketarako hizkuntza hautuari lotuta, askok eta askotan aditu dugu norbait zera esaten: ยซEuskarazkoa baino, nik nahiago dut jatorrizkoa irakurriยป. Baina, sarri, ยซjatorrizkoยป deitzen dioten hori ez da jatorrizkoa egiaz, ezpada gaztelaniazko itzulpena.

Solasaldia aditzera joan ziren entzuleen artean ere piztu ziren dudak. Esaterako, aipatu zenean jendeak nekez irakurtzen dituela mundu mailako best seller-ak euskaraz โ€”baita horiek euskaratuak direnetan ereโ€”, baten batek iradoki zuen ea hori ez ote den izanen itzulpen batzuk ยซberanduยป ailegatzen direlako. Kontua da, solasaldian bertan ere nabarmendu zenez, euskal argitaletxeek nekez egin ditzaketela zenbait kontu ยซgaraizยป. Blancok berak ere esplikatu zuen hori: ยซBeste gauza bat baita argitaletxe batek noiz duen posible itzulpena ematea, zer indar duen horretarako; horregatik dut duda hau ez ote den utopikoaยป. Pentsatzekoa baita argitaletxeak nekez ordaintzen ahalko diola nahi bezain ongi itzultzaileari, baldin eta, gainera, hari eskatuko badio denbora epe estu batean egiteko lana. ยซEta are zailagoa da jakinik nekez lortuko dutela diru hori merkatuan errekuperatzeaยป.

Euskal literaturaren arazoak euskararen arazoak direla aditu nion Pamielako editore Lander Majuelori, argitaletxearen 40. urteurrenaren karietara. Eta, diot nik, horiei aurre egiteko soluzio sakonagoak beharko ditugula hortaz, mugatzen ez direnak norbanakoari eskatzera irakur dezala, faborez, euskarazko itzulpena. Ordura arte, baina, โ€”nire ezjakintasun totaletik diot hauโ€” zaila behar du zer bide urratu jakiteak. Best seller-en argitalpenak bultzatzeko behar da egin ahalegina? Piszinako literatura delakoa ere beharko da sustatu? Aireportuko literatura? Autolaguntza liburuak? Dudak ditut.

Hasierara itzulita: Beรฑat Sarasolaren txioa aipatu dut hasieran, eta akaso komeni da osorik bistaratzea argitalpen hori. Izatez, zera baitzioen Sarasolak: ยซSally Rooneyren Intermezzo, adibidez, euskaraz eduki beharko genuke jada. Zenbat diru da, demagun, urtero 10 literatura nobedade euskaraz espainolerako itzulpenarekin batera argitaratzea? Ez bilduma instituzional batean, ohiko argitaletxeetan Jaurlaritzak gastuak ordaindutaยป. Alegia, galdera bat ere bazekarren Sarasolaren mezuak. Hedoi Etxartek erantzun zion, besteak beste, eta, Eusko Jaurlaritzak best seller-ak itzultzeko argitaratutako laguntza aipatu zuen erantzunean. Komeniko da, beraz, laguntza hori xehe leitzea; ikusteko zein argi eta zein itzal dituen.

P.D.: Bide batez, aukera hau baliatuko dut esateko arestian aipatutako Sally Rooney idazlearen bi lan badirela euskaraz: Alberdaniak Jende normala eman zuen 2020an, Irene Aldasorok itzulita, eta idazle beraren Soldata jauna narrazioa ere badago euskaraz, Leire Vargasek itzulia. Irakurgai dago armiarma.eus atarian.

Badator, badator euskal interpreteen diagnostikoa

Claudia Torralba Rubinos

Udagoienean sartuta gaude jada, eta egunak laburtzen eta freskatzen hasiak dira. Bagoaz, apurka-apurka, urtearen azken txanpari heltzen. Baina tira, ez noa orain nostalgiko jartzera, oraindik ere ikasturtea hasi baino ez baitugu egin. Ama irakaslea dugu, eta gure etxean urteak beti bizi izan ditugu ikasturtetik ikasturtera. Blog honetan ere irailetik ekainerako denboraldian aritzen gara hitz eta pitz. Baina orain, buruak โ€“eta hozkirriakโ€“ esaten dit urte naturalaren amaierara gerturatzen goazela eta zor batzuk kitatu behar ditugula.

Blog honetan bi sarrera idatzi ditut EIZIEren interpreteen diagnostikoaren inguruan. Lehenengoa, 2023ko abenduan, egitasmoa iragartzeko; eta, bigarrena, 2024ko maiatzean, aurrerapenen berri emateko. Ezetz asmatu zer kontatzera natorren gaur? Ba, udan lanean buru-belarri ibili eta gero, udagoienarekin eta jertseekin batera iritsiko zaizuela diagnostikoaren emaitza. Labean daukagu jada, ia prest. Azken ukituak baino ez zaizkio falta.

Dena den, plater nagusiaren esperoan, denoi gustatzen zaizkigu zizka-mizka batzuk, ezta? Batzuetan entretenimendu hutsa dira, eta beste batzuetan gehiegi asetzen gaituzte. Ea zuen interesa piztu eta oreka aurkitzea lortzen dudan. Gaurkoan, galdera zabal bezain zehatz baten inguruko lau zertzelada ematen saiatuko naiz, txosten osoa iritsi bitartean: nolakoak dira euskal interpreteak?

Hasteko, datu bat: galdetegiari 43 interpretek erantzun diote, eta erantzun horietan oinarrituta dago jarraian egingo dudan deskribapen laburra. 43 interprete horietatik 16k beren kontura egiten dute lan, eta 27k hirugarrenen kontura. Horrek ez du, bere horretan, โ€œeuskal interpreteenโ€ errealitate osoa islatzen, eta hori hasieratik onartu behar dugu.

Esango nuke, nagusiki, bi arrazoi daudela horren atzean. Batetik, galdetegiari erantzun ez dioten interprete asko daude, noski. Hori jakina da. Ez da ikerketa exhaustiboa izan. Hala ere, lortutako erantzunen kopurua ez da txikia. Are gehiago, lehen galdetegia izateko, esango nuke oso goian jarri dugula langa. Bestetik, Euskal Herri osoko interpreteen mosaikoa osatzeko saiakera egin dugun arren, tamalez, ez dugu lortu. Sarritan entzuten dugun EAEzentrismoaren gaitzak harrapatu du gure diagnostikoa ere. Izan ere, Iparraldeko interpreteen errealitatea hain da ezberdina, non egindako galderak ez baitiren hango interpreteentzako pertinenteak izan.

Hori esanda, goazen orain interpreteak nolakoak diren ikustera: gehienak (% 70 inguru) emakumeak dira โ€“sorpresarik ezโ€“, eta batez bestean 45 urte pasatxo dituzte. Galdetegiari erantzun dion interpreterik gazteenak 22 urte ditu, eta nagusienak, aldiz, 68. Edonola ere, interprete gehienak (% 70 inguru) 40-68 adin-tartean kokatzen dira.

Prestakuntzari erreparatuta, denak dira unibertsitatean ikasitakoak, baina erdiek egin dituzte, gutxi gorabehera, itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko ikasketak. Ez da harritzekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko lehen promozioa 2000. urtekoa baita. Adinaren eta prestakuntzaren datuak gurutzatuta, pentsatzekoa da interprete ugarik beste ikasketa batzuk egingo zituztela hasiera batean, nahiz eta askok prestakuntza espezifikoa jaso duten gerora โ€“graduondokoen inguruko zehaztasun gehiago aurkituko dituzue txosteneanโ€“.

Sarritan esaten da interpreteak exijenteak eta perfekzionistak garela. Ez dakit hori demostratzerik dagoen, baina, ingurura eta norberaren barren-barrenera begiratuta, iruditzen zait bi adjektibo horiek nahiko ondo deskribatzen gaituztela, oro har. Galdetegiak berak ere hori iradokitzen du; izan ere, interpreteen erdiek uste dute ez dutela prestakuntza arautu eta ez-arautu nahikoa jaso. Zergatik izango ote da?

Emaitza horrek bai, harritu egin nau pixka bat. Izan ere, galdera โ€œtranpaโ€ zen; hau da, โ€œprestakuntza arautuaโ€ eta โ€œez-arautuaโ€ kontzeptuak apropos sartu genituen galderaren formulazioan, inork ez zedin sentitu itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko ikasketa formalik ez izateagatik ez dagoenik behar beste prestatuta. Eta, hala eta guztiz ere, galdetegiari erantzun dioten interpreteen erdiek uste dute ez dutela prestakuntza nahikoa jaso. Pertzepzio kontua da, bai, baina oso aintzat hartzekoa, nire ustez.

Gehiago jakin nahi? Txosten osoa, laster.

Aho-ipurditik euskaraz nola eman

Angel Erro

Etxetik ezin irtenda dagoen itzultzaileak bat-bateko jakin-mina izan dezake, jakin-min filologiko premiatsua, euskaraz nola ematen den ipurditik, eta ahotik ere nola ematen den. Hitz horiexekin edo nola, alegia.

Testuinguru pixka bat beharrezkoa izan daiteke. Literatura konparatuan aditua izandako Claudio Guillรฉn-en Mรบltiples moradas saiakera irakurtzen ari nintzen, hizkuntzatik hizkuntzara eta literatur sistema batetik bestera jauzi nola egiten zuen miretsita (tartean Axular eta Etxepare ere aipatuta), literaturan lizunkeriak izan duen tokiaz arduratzen den atalera iritsi naizenean. Bertan, Katulo poeta latindarraren olerki jakin bat aztertzen da, hamaseigarrena, darabilen hizkera gordinagatik ezaguna, Pedicabo ego vos et irrumabo esaldiarekin hasten (eta amaitzen) dena[1]. Hitz horien bidez ni poetikoak Furio eta Aurelio lagunei mehatxu egiten die ipurditik eta ahotik ematearekin, sodomizatuta makurraraztearekin (zergatik eta Katulo maitasun poemak idazteagatik belaxka eta lizuntzat jotzen dutelako; aitzitik, poetak uste du egileak izan behar duela garbia, baina ez hark idatzitakoek).

Jarraian bertso-lerroaren bi aditzen รฑabardurak ekartzen ditu Guillรฉnek: pedicare aditzak uzki-sexuaren jarduera aktiboa adierazten du; irrumare aditzak aho-sexuaren jarduera orobat aktiboa (ekintza horien bertsio pasiboek ere bazituzten beren aditz bereziak). Hots, Katulok erakutsiko zien Aurelio eta Furiori bera ez zela batere biguna, antzinatean, jakina denez, maskulinitateak ez zuelako norekin oheratzen zinen markatzen, ohean zer rol hartzen zenuen baizik. Durangoko Azokako aurtengo leloari kontra eginez, Erroman behintzat ematea ez da hartzea.

George Lafayek itzulpen lotsaduna egiten du aipatu esaldiarena: โ€œJe te donnerai des preuves de ma virilitรฉโ€, Claudio Guillรฉnek esan bezala, โ€œausardia lizunaren xehea ezabatutaโ€, baina beharbada poetaren azken asmoa bai gordeta[2]. Jarraian, guztiz bestela jokatzen duen Antoni Seva itzultzaile katalanaren adibidea ekartzen digu: โ€œUs la fotrรฉ pel cul, jo, i per la bocaโ€. Alfred Edward Housman poetak, berriz, uste du olerki horren lehen esaldi hori ez dela hitzez hitz hartu behar, nolabaiteko lagunarteko esapide moduan baizik, โ€œzoazte pikutaraโ€ esan nahiko balu bezala.

Adibideok, eta Guillรฉnek aipatzen ez dituen beste batzuek ere (ingelesezko bertsio zaharretan latinezko lizunkeriak, ingelesera itzuli gabe, bere horretan utzi, izartxo batez ordezkatu edo are grezieraz emateko ohitura zaharrak ere, esaterako), esaldi honek euskaraz zer zortea izan duen jakiteko gogoa piztu didate.

Etxetik ezin irtenda dagoen itzultzaileak Euskarari ekarriak webgunera jo du, Katulorena euskaraturik zer dagoen begiratzera. Poema solte asko aipatzen dira, funtsean lau itzultzailek euskaratuak. Lehenak harritu nau gehien: Iruรฑeko zinegotzia izateari utzi berri dion Koldo Martinezek Katuloren zortzi poema itzuli zituen 1985ean Korrok aldizkarirako. Lotura dago, baina poema lizunak saihestu ez baditu ere, bilatzen ari naizena, 16.a, ez dago haien artean.

Urte berean Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburu gogoangarrian Joseba Sarrionandiak itzulitako Katuloren lau poema ere aipatzen dira, banaka, baina ez dago haietara iristeko estekarik; haiei jarritako izenek (Amodioak, Lekukoak, Gonbida nazazula eta Heriotzaren aurka[3]) eta nire oroimenak haien artean ere hamaseigarrena ez dagoela pentsarazi didate, halere.

Katulok euskaraz izan duen itzulpen zenbateko handiena hurrengo bi urtekoak dira, 1986 eta 1987koa, nik ezagutzen ez nuen itzultzaile baten, Jon Gotzon Etxebarriaren, eskutik. Zenbait aldizkaritan agertutako 17 poema solte. Loturarik, berriz, ez dago, eta izenburuei erreparatu behar diegu berriro, eta berriro ez dirudi haien artean hamaseigarren olerki lizuna dagoenik. Ematen du, dena den, aldizkarietan barreiatutako poema hauek liburutto batera bildu zituela 1989an. Hala aipatzen da webgunean, liburuari eginiko kritika bat jasotzen baita.

Itzultzaileak etxetik irten ez, baina Interneteko bilatzaileari astindu gogorragoa ematen ahal diola iritzita, sarean aldizkari zahar horien ale digitalizatuak bilatzeari ekin dio. Federico Krutwig izena agertu zaio berehala, berak sortutako elkarte baten argitalpena da liburuxka hura. Haritik tiraka, non eta Euskerazaleak webgunean topatu ditu Etxeberriaren itzulpen lan guztiak[4], eta bestelakoak ere, bilduta. Katuloren liburuttoa (47 orrialde ditu) pdf formatuan jaisteko aukera ematen du. Eta, ez, ez dago 16.a.

Dena den, oraindik bada laugarren itzultzaile bat, dagoeneko mende honetan, Veronako poetaren pusketaren bat euskarara ekarri duena. 2006an Luigi Anselmik Bertzerenak liburuan Katuloren hiru poema bildu zituela ikusi ahal izan dut. Osorik irakurri ahal izateko estekarik gabe ere, izenburuak salatzen du haietako bat dela azkenik bila nenbilen olerkia: โ€œGibeletik emanen dizuet eta orobat ahotik…โ€.

Latindar literatura osoko poema zentsuratuenari (itzulia izateko, hizkuntza gehienetan XX. mendera arte itxaron behar izan duenari) euskarazko gordailura iristea pittin bat gehiago kostatu izanen zitzaiola argi neukan; ez nuen uste hainbeste izanen zenik. Gure artean isil estrategiak ez dira hitz gordinak leuntzea, txanda-pasa egitea baizik.


[1] โ€œCarmen 16 probably offers more of an impediment to the translator than any other poem in the corpus. It seems also to have suffered more: coyly rendered, opaquely rendered, bowdlerized, and finally truncated through being misunderstoodโ€. Thomas Nelson Winter, in โ€˜Catullus purified: a brief history of Carmen 16โ€™.

[2] Antzeko irtenbidera jotzen du F. A. Wright ingelesak ere, XX. mende hasieran: โ€œIโ€™ll show you Iโ€™m a manโ€.

[3] Lau poema hauetako azkenaren lotura egon badago aurrerago; izan ere, 1991n Zintzhilik aldizkarian agertu zen eta digitilazituta dago: โ€œBizi gaitezen, ene Lesbia, eta maitatuโ€ bertso-lerroarekin hasten den olerki ezaguna da.

[4] Katuloz gain, Plinio, Marzial, Fedro edo Zizeroren itzulpenak daude.