(Baz)kidetzea, bakardadearen kontrako antidotoa

Claudia Torralba Rubinos

ยซGizakia animalia soziala da, eta pertenentziazko sentimendu bat izan beharra du. Askotan irudikatzen dugu gizartetik kanpo bizi ahal garela, baina ez da erreala. Gizarte batean ondo bizitzeko, talde baten parte garela sentitu behar duguยป. Halaxe jaso zituen Itsaso Jauregik Maider Query Avaristo antropologoaren hitzak, eta inoiz baino zentzu handiagoa hartzen ari natzaie azkenaldian. Izan ere, talde baten parte sentitzeak โ€“edo ez sentitzeakโ€“ pertsonalki eta profesionalki eragiten digu.

Euskara ardatz duen talde baten parte gara blog honen bueltan biltzen garen guztiok, eta pozik irakurtzen ditugu gure taldekideen hausnarketak, gogoetak eta ekarpenak. Batzuk gertuago sentitzen ditugu, beste batzuk urrunago, baina jakin badakigu denok partekatzen dugun errealitatearen aurpegi edo ertz ezberdinen islak direla blog honetara ekartzen ditugunak.

Profesionalki, itzulpengintzaren eta interpretazioaren sektorean aritzen naiz ni, eta ondo gogoratzen dut zein polita zen Gasteizen, Letren Fakultatean, lagunekin eskoletara eta eskola ondokoetara joatea. โ€œItzulpengintzakoakโ€ izatea. Baina denborak aurrera egiten du, eta bagenekien hori ere bukatuko zela. Ondo gogoratzen dut, halaber, garai hartako โ€œeta gero zer?โ€ galdera, buruan bueltaka. Gero, lanera. Bakoitzak bere bidea egitera.

Itzulpengintza lanbide bakartia dela esaten da askotan, eta hori arriskutsua izan daiteke. Izan ere, Josu Zabaletak ondo azaldu zuen bezala ยซ[โ€ฆ] behatza teklaren gainean jartzen denean, bakarrik aurkitzen da bat betiยป. Eta begirada pantailatik aldendu eta inguruan inor ez badago, are gehiago. Hori da, bada, norberaren kontura aritzen diren itzultzaile askoren eta askoren errealitatea: bakarrik egoten dira ordu luzez, fisikoki eta mentalki. Interpreteek ere maiz egin behar izaten dute lan bakarrik. Are gehiago, pandemiaz geroztik, gero eta ohikoagoak dira etxetik (edo lantokitik) mugitu gabe eta lankiderik gabe egiteko lanak.

Baina, hala ere, ezagutzen ditudan euskal itzultzaile eta interprete gehienak ez dira bakarrik sentitzen. Eta ez dira bakarrik sentitzen, hain zuzen, lanbide berean aritzen diren ezagun, kide eta lagunen sare bat daukatelako. Esango nuke, dena den, sare horrek laguntza eta babes profesionala ez ezik, laguntza eta babes emozionala ere ematen duela. Pozak, penak, beldurrak eta ziurgabetasunak partekatzeko aukera. Nire sare pertsonal/profesionalean โ€œitzulpengintzakoakโ€ taldeko batzuk daude, baina baita gerora ezagutu ditudan beste profesional eta lagun asko ere. Han eta hemen aurkitu ditut, bidean, egoera eta une ezberdinetan.

Sektore honetan sartu nahi dutenek edo hasiberriak direnek aholku bat onartzen badidate, โ€œeta gero zer?โ€ galderari eman dakiokeen erantzun errealistenetako bat da โ€œ(baz)kidetzeaโ€. Kideak behar ditugu lanbidearen itxurazko (eta ez hain itxurazko) bakardadeari aurre egiteko. Talde baten parte sentitzeko. โ€œItzulpengintzakoakโ€ izateari utzi eta โ€œitzultzaileakโ€ izateko. Edo โ€œinterpreteakโ€, edo โ€œzuzentzaileakโ€, edo โ€œikus-entzunezkoetako itzultzaileakโ€, edo โ€œkonferentzietako interpreteakโ€ edo โ€œliteratur zuzentzaileakโ€.

Elkarteek aukera ematen dute lanbide bereko kideekin lanak, kezkak eta buruhausteak partekatzeko. Elkarren berri izateko. Prestakuntza jasotzeko. Kontsultak egiteko. Lanbidearen kontrako erasoak daudenean, erantzunak modu bateratuan emateko. Laguntza jaso eta emateko. Besteen esperientzietatik ikasteko. Zalantzak argitzeko. Lan-eskaintzak aurkitzeko.

Ez da ezinbestekoa elkarte bateko kidea izatea lankideen sare bat osatzeko. Baina oso lagungarria da, eta ate asko irekitzen ditu. Hasieran, batez ere, zaila izan daiteke lehenengo enkarguak lortzea, tarifak ezagutzea, faktura-ereduak eskuratzea, fakturazio elektronikoa nola egin behar den ulertzea, eskarmentu handiagoko itzultzaile eta interpreteekin harremanetan jartzeaโ€ฆ Eta gero, lan-merkatuan egonkortzea, merkaturatzen diren tresnak ezagutzea, prestakuntza eta lana uztartzea, beste hizkuntza-konbinazio batzuetan aritzen diren lankideak ezagutzeaโ€ฆ

Horretan eta beste gauza askotan laguntzen dute elkarteek, baina, batez ere, esango nuke bakardadearen aurkako antidoto ere badirela.

Tolestu ditzagun liburuak!

Itziar Luri Ekiza

90eko hamarkadan Iruรฑeko institutu batean ikasten hasi eta ordura arte nire ametsik zoroenean ere tokirik ez zuen mundu berria ezagutu nuen. Ikastetxearen pasillo luzeetan ibiltzea oihana zeharkatzea bezalakoa zen, ordura arte ikastolan goxo-goxo egon ondoren bat-batean gu baino zaharragoak ziren gazte handi, arraro eta, batez ere, erdaldun kopuru ikaragarriaren artean ibiltzea muturreko esperientzia iruditzen zitzaigun. Edonola ere, behin ikasgelan sartuta oasi txiki batean sentitzen ginen, irakasleek goxoago hitz egiten ziguten, lagunen izenak ezagutzen genituenโ€ฆ etxean bezala geunden.

Lehen urte horretan natur zientzietako irakasle gazte bat etorri zen bere lehen klaseak gure institutuan ematera. Onartu beharra dut natur zientziak ez nituela sobera maite eta irakaslea hizketan hasten zenean nire pentsamenduak gai atseginagoetara hegan joaten zirela, maiz. Halako batean, irakasle hura plaken tektonikaren teoria azaltzen hasi zen, gelako bi liburu hartu eta eskuez bihurritu eta tolestu zituen liburu bakoitza plaka bat bailitzan. Irakaslea liburuak birrintzen ikustean harritu eta asaldatu egin ginen, eta ordutik, gure hamalau urtetako nerabekeriarekin, irakasle hori txiste eta antzeratzeen jomuga bilakatu zen. Barregarria iruditzen zitzaigun bi liburu erabilita honelako azalpen zientifikoak ematea.

Bada, 20 urte geroago gure semea ondoko auzoko institutuan ikasten hasi da eta gozagarria da bere begiez ikustea nola gauza batzuk ez diren batere aldatu. Formolean gordeak daude institutu garaiko lagunen arteko broma eta txisteak, irakasleei jarritako ezizenak, batzuk maitasunez eta beste batzuk nerabezaroko gaiztakeriaz, adin horretan edozein txikikeria handi egiteko joera…

Ta zer ez da berdin?, Hertzainak-ek galde egiten zuen moduanโ€ฆ Bada erabat desberdina den gauza bat. Gure semearen irakasleek ez dituzte jada liburuak tolesten; sarean topatutako material berri eta erakargarriak jartzen dizkiete historia, fisika edo teknologia bezalako ikasgaietan. YouTubeko bideo zein film horiek guztiak ikaragarriak dira, bai, soinu efektuak, emotikonoak, irudi ikusgarriakโ€ฆ eta, gainera, gaztelera jatorrean! Gure koadrilan oraindik gogoratzen dugu plaken tektonikaren azalpena, eta, noizean behin, afariren batean edo, bada txiste hori gogora ekartzen duen lagunen bat. Gure semeek, aldiz, longitud, volumen, mecanismos, visigodos eta imperio romanoa oroituko dituzte. Paula Kasares soziolinguistari entzun nion aurrekoan: โ€œZein inozoak izan ginen (aurreko belaunaldiez ari zen) pentsatuta eskolan euskaraz ikasita aski izanen zela hurrengo belaunaldiak euskalduntzekoโ€. Bai, inozoak izan ginen, baina ez gaitezen gaur egun ere inozoak izan pentsatuz D ereduko murgiltzea apetaren fruitua dela (hori ere aurrekoan entzun nuen, esalearen izena aipatu nahi ez badut ere). Ikasleek eskolan ematen duten denbora akaso ez da euskaldun hazteko nahikoa, baina, zalantzarik gabe, geroko hiztun horiek hizkuntzaren ezagutzan trebatzeko ezinbesteko tresna da. Nire kasuan behintzat hala izan zen. Murgiltzerik gabe, nola hezi ume euskaldunak? Bada, toles ditzagun liburuak, eta hiztunek eta liburuek eskertuko digute, bai, liburuek ere bai, norbaitek erabiltzen dituen seinale izanen baita.

Bidaiatxo lexikografikoa Benita Gorostizurenean

Elixabete Perez Gaztelu

Ezagutu berri dudan Benita Gorostizu Imazek eta utzi duen altxor idatziak merezi duten arreta bidegabe murriztera noa (sarrera hau luzeegia izanik ere), baina blog honetako gaietara egokitzen saiatuko naiz eta batik bat hizkuntza kontu bat ekarriko dut. Zehatz esan, Gorostizuren lexikoian bidaiatxo bat egingo dut, tresna lexikografikoak lagun ditudala, harrigarria gertatu/gertatzen baitzait ยซbeheko koartoanยป eskuz idazten zuen hamabi seme-alabaren ama emakume baserritar honek emana. Emanaren tamainaz hobeki ohartzeko, aurretiaz Benita Gorostizu Imaz kokatuko dut.

Gipuzkoako Goierriko Altzagako Sarasola baserrian sortu (1915-2-12) eta hil zen (1981-9-1). Ez zitzaion oso biziera erraza egokitu: 16 urte zituela umezurztu zen, sei senide gazteago etxean zituela. Urtebete geroago (1932) Antonio Garmendia itsasondoarrarekin ezkondu zen. Benita eta bi seme etxean utzita, 1936ko gerratera joan behar izan zuen senarrak eta eri itzuli zen, bizi osorako eri, eta Benitak eta seme-alabek bizimodua aurrera atera behar izan zuten barazkiak, hurrak, etxean egiten zuten gurinaโ€ฆ azokan saltzen.

ยซBaserri eskolaยป izendatzen duen herri txikiko eskolan ibili zen 12 urte bete arte, eta bertan gaztelaniaz ikasi zuen. 1971n, 56 urte zituela, euskarazko aldizkari batera, Zeruko Argia. Illeroko aldizkingi edergarridunera, ยซEmakumea dala-taยป iritzi artikulua, euskaraz idatzia, bidali zuen, ยซGoierriko emakume batekยป sinatua. 1971ko ekainaren 6an argitaratu zuen Zeruko Argiak, 431. aleko 3. orrialdean. Honela dio Gorostizuk sarreran:

Etxekoa, etxeari lotua, beti gatibu dago gizonezkoaz konparatuta. Horregatik, ongi deritzat hemen jartzea, emakumearen biยญzitza nolakoa izan den; eta guzia doa nik nere senitarte, herriko eta inguruetan ikusi eta entzun eta ezagutu ditudanaz, gutxi gorabehera (SAGI, 208. or.).

Eta honela aurreraxeago:

Ikastolara ere pozik joango litzateke gure neskatxoa. Inoiz bidali izan dute baina baยญdakizue zer erantzun dioten: ยซHorrek, meza-liburua irakurtzen ikastea, aski du. Zerยญtarako emakumeak eskola gehiago?ยป (SABGI, 209. or.).

Eusko Jaurlaritzak BERDINTZEN bilduman argitaratu berri du Sukaldetik agorara. Benita Gorostizu Imaz ยซemakumeak lurralde ilunetikยป irteten (SABGI) ikerlana. Ikertzaile-editoreon azterlana eta Benita Gorostizuren eskuizkribuak โ€”eta aipatu artikulu argitaratuaโ€” biltzen ditu: hiru iritzi-testu, bi gutun, bertso sail bat eta elkarrizketa generoko solas luze bat (140 orrialdekoa).

Helburu pedagogikoa duen elkarrizketa klasikoa da โ€”Duvoisinen Laborantzako liburua edo bi aita semeren soยญlasak laborantzaren gaineanen ildokoaโ€”. Ikertzaile-editoreok Amona-bilobak kontu-kontari: hiru aldeko ikasbidea izena eman diogu. Amonak 8 urteko bilobari ikastearen esperientziaren berri azaltzen dio autuan zehar, hiru iturburuko ezaupideen baturaren garrantzia erakusten diola: eskolan jorratutakoa, bere begi-belarriez errealitateari begira ikasten duena, eta zaharragoen ahotik jasotzen duena. Gorostizurentzat emakumeak ยซlurralde ilunetikยป irteteko baitezpadako tresna da ikastea. Bere idazlanen bitartez horixe erakusten du, eta gu ere abiarazi gaitu (hiztegietan topatu ez dugun) ikasbidaian.

Ekin diezaiogun, bada, Gorostizuren lexikoiko bidaia lexikografikoari.

Galderagile, arotzola (tailerra). Ez ditugu topatu eskuztatu ditugun hiztegietan. Galderagile gardena da; ez dio Gorostizuk argibiderik erantsi. Bigarrenari, berriz, informazio lexikoa alboratu dio. Geroago mintzatuko gara baliabide honezaz:

Eta, amona, arotzola edo tailerrik ez al zen izaten haiei eginarazteko? (SABGI, 160. or.)

Ixilkari izena darabil ezkutuko gauza adierazteko. OEHk hitza jasotzen du, baina pertsona adierazteko. Gorostizuren ixilkari OEHko ixilkairen baliokidea da.

baina euren artean gordetzen omen zuten ixilkaria, alegia, noiz egiten zituzten gari eta beste haziak ez omen zioten inori agertu nahi izaten (SABGI, 98. or.).

Egunkari (kalendarioa, egutegia). Ez dugu topatu adiera honetako egunkaririk.

begiratu nuen hor daukagun egunkari edo kalendario horretan eta justu zeuden lau igande eguberri aurretik (SABG, 118. or.).

Erabilera handiko hitza da egunkaria euskal testuetan: Egungo testuen corpusak (ETC) 77.970ย agerraldi jasotzen ditu. Lexikoaren behatokiaren corpusak (LBC) ere 21.322 agerraldi ditu. Kopuru handi hori, hala ere, hitzaren formari โ€”lema horretako formeiโ€” dagokio.

Hizkuntzen arteko corpusean (HAC) egunkari hitzaย 125ย liburutan eta 1.403ย adibidetan dago. Egutegi + calendario itzulkideak batean 22ย liburutan, 34ย adibidetan daude, eta egunkari + calendarioren adibiderik ez dago bat ere.

Alegia, Larramendiren egunariren gertukoagoa da Gorostizuren egunkari denboraren poderioz erabat nagusitu den egutegi ยซneologismoยปarena baino.

Esankai, esangai. Ipuina, istorioa, esaera adierazteko darabil Gorostizuk esankai.

โ€”Ene, ene, amona, hori da adarra poliki jotzea, gizon bizkorra izango zen inondik ere.
โ€”Bai, inolaz ere, hala dirudi esankai edo ipui (edo ez dakit nola deitu baino) horrek (SABGI, 100. or.).

Esangai[1], berriz, bi adiera horietarako ez ezik, โ€˜esanahiaโ€™ adierazteko ere badarabil. Azken adiera hau ere ez dago hiztegietan jasoa. Hona pasarte berean (SABGI, 173. or.) bi adieren erakusgarri bana:

โ€”Hara eta, badauka gainera bere esangai [โ€˜esaeraโ€™] kutsua horrek, e, amona? Ene! mutilak! baยญzutela horrelako gaiak konpontzeko edo antolatzeko, dohain berezia batzuen batzuek.
โ€”Bai horixe, badira hamaika hala moduzko, edo antzeko.
โ€”Eta… bestea zera, dirua patrikaran hartzeko hori, amona?
โ€”Hori ere aurki ulertuko duzu ze esangai [โ€˜esanahiโ€™] daraman edo ze adierazi nahi duen. Esaera hau da kukuarena:
ย ย ย ย ย ย Kukua etorri, gosea etorri.
ย ย ย ย ย ย Kukua joan, gosea joan.

Zuzementu ere ez dut inon topatu. Konponketa edo adierazi nahi du testuinguru honetan:

Baina gizona, gizona, noiz hartu behar duzu ordubeteko astia bederen etxeko gauzak zuzentzeko? Uraren txorro edo kanil hori hor dago jarioarekin aspalditxoan eta orain berriz kristala puskatuta… hor zabiltza kale guziko etxekoandreei zuzementuak egiten, eta etxean hola egon behar (SABGI, 121. or.).

OEHk zuzemen jasotzen du, baina diligencia, preparativo, medida etaย “Aderezo”ย Lar. adierak dituela.

Litekeena da zuzementua zuzendu (โ€˜konponduโ€™) aditzetik eratorritako izena izatea.

Egurasketa. Izen eratorri hau ere ez dut topatu euskal hiztegietan, itzulgai moduan behinik behin.

eta badakizu honelakoei lehen ere udarako eguraldi onak hoยญbeki etorriko zitzaizkien euren joan-etorri eta egurasketan ibiltzeko (SABGI, 130. or.).

Egurastu aditza jasoa dago hiztegietan, aireztatzea, haizeberritzea adiera duela. Egurastu izena ere bai, paseoa adierazteko[2]. Gorostizuren egurasketa XX. mendeko corpus estatistikoan topatu dut, Administrazioko testu batean (1984ko โ€œKondaira-Lurraldeei Buruzko legea / Ley de Territorios Histรณricos), gaztelaniazko esparcimientoren baliokide[3]. HABEren aldizkarian (1988, 137 alea, 30. or.) ere ikusi dugu: โ€œAIREZTAPEN. – Egurasketa, haizeberritzeaโ€.

Baina โ€˜paseoaโ€™ adiera duela Azkueren hiztegi batean besterik ez dut ikusi. Ez 1906ko Diccionario vasco-espaรฑol-francรฉs sonatuan, 1918ko Diccionario de bolsillo Vasco-Espaรฑol y Espaรฑol-Vascon baizik, baina, esan bezala, gaztelaniako paseo itzulgaiaren ordain moduan, ez euskal sarrerako lema moduan[4].

PASEO, 1ยบ acciรณn de pasear, egurasketa, ibilketa; 2ยบ lugar para pasearse, egurastegi (neol. *). Paseo cubierto, egipe. (Azkue, 1918).

Gorostizuren lexikoian murgiltzeak euskal hiztegi-corpusetan bidaiatxoa egitera eraman nau. Ez dakit zein hiztegi izango zituen eskura idazten aritu zenean (1981ean hil zen), ezta hizketan zenbaterainoko etorria zuen, baina bere testuek erakusten dute baliabide lexikoak erabiltzen bazekiela. Horietako bat da euskal literaturan tradizio handia eta aspaldikoa (Mendiburu, Lizardiโ€ฆ) duen uztardura lexikoena: mailegu itxurakoa, landugabea, ยซgarbiaยป, ulergaitzaโ€ฆ eta argiagoa (edo landuagoaโ€ฆ) bide dena juntatuta edo alboratuta eratua. Ahozko lexikoa testura eramateko bitartekoa ere bada, eta Gorostizuk bizi bide zuen kezka estilistikoaren seinalea. Eta oraingo hiztegietako elikagaia ere bai.

berogailu edo estufa; oroimenez (memoriz); akeita (kapea); opor edo bakazioak; egunkari edo kalendariorik; aldizkari edo rebistaren; agertzen, hau da, esplikatzen; agerpen edo esplikazio; gertatzen (preparatzen); erakusleku edo eskaparate; bazkalยญgainerako, hau da postrerako; leka edo baina izeneko; tiรฑtiรฑgorri edo tomateei; arotzola edo tailer; zerga edo inpuesto biltzaile… Begirapen edo errespetu, aholku edo kontseju; armarri edo ezkutuโ€ฆ. eskursio eta txangoaldi; esยญkursio edo egun pasa; kolonia edo udako atsedenleku; errespetu edo begiยญruneaโ€ฆ piszina edo putzu; eguraldiaren antzeman zale edo astronomoโ€ฆ esanahia edo muina; adina edo garaia; gogo eraginarazi edo piztu; abere edo ganadu maitaleโ€ฆ

Benita Gorostizuk desio zuen emakumeak ยซlurralde ilunetik lurralde argiraยป irtetea eta horretako ezinbestekoa iruditzen zitzaion hiru ardatzeko ezaupideaz jabetzea. Berak gauzatutakoaren lagin bat besterik ez dut ekarri erakusgarri. Bestela ere ekartzea merezi zuen, merezi du, baina emakumeen egunean argitaratzekoa zela jakinda, are egokiago iritzi diot Benita Gorostizu Imaz lurralde argi honetara gaur plazaratzeari.


[1] OEHk esangai hiztegi-sarreran jaso du errefrauaren, esaeraren adiera. ยซ3. +esankai.
Refrรกn. Euskal esankai zarrak / diona, Mari Juan, / gure portunak nola / etorri ala juan. (1887). RArt Auspoa 227, 102. Orrezaz gaรฑera ezarritakoa da, kuku etorrerari esankai ori […]. Ara ta badauka gaรฑea bere esangai kutsua orrek, e? (ms. de Benita Gorostizu (1915-1981)ยป. (Letra lodia gurea). Sukaldetik agoraraโ€ฆ argitaratu baino lehen eskuetaratu genien adibidea.

[2] egurastu2 iz. Egurastea, airea edo haizea hartzea. Egurastu bat hartzeko aitzakiarekin (EH).

[3] Bidenabar, OEHko โ€œdefinizioetanโ€ esparcimiento galdetuta, egurastaldiegurastu-aldi dakar.

[4] Aditza bai: Egurastu. Orearse, paserse.

Abailaren kontra

Idoia Santamarรญa Urkaregi

Marta Rebรณn idazle eta itzultzailea, CTXT aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean (2018):

Kazetaria: Kiko Amatek dio Moby Dick luze eta aspergarria dela. Aspergarria iruditzen zaizu?

Marta Rebรณn: Ezin da horrela planteatu; alegia, ea klasiko bat aspergarria den ala ez. Askotan ez dugu irakurtzen ondo pasatzeko. Arrazoi askorengatik irakurtzen dugu, eta beharbada ondo pasatzea ez da beti arrazoi nagusia. Azken batean, irakurtzea eta itzultzea jarduera subertsiboak dira neurri batean, begirada erne eta zorrotza eskatzen baitute, eta hori ez da ohikoa gaur egun, guztiak azkar kontsumitzekoa izan behar duen garaiotan.

Carmen Garcรญa Gรณmez, W. G. Sebalden lan batzuen gaztelaniazko itzultzailea, Revista de Libros aldizkarian argitaratutako ยซTraducir a Sebald, una cuestiรณn de estiloยป artikuluan (2005):

Sebalden testuek irakurraldi asko eskatzen dituzte, behin eta berriz irakurtzea, baita ahots goraz irakurtzea ere, egiaztatzeko ezerk ez duela hausten prosak markatutako erritmoa, ezerk ez duela eteten esaldi luze bihurrien segida hipnotikoa, egokia dela abiadura, prosaren erritmo-aldaketak jasotzen dituela.

Denbora hartzea, poliki idaztea, moteltasuna metodo gisa, nola baliabide linguistikoei hala edukiari dagokienez, zibilizazio zoro baten aurkako protesta gisa apika.

W. G. Sebald, Die Ausgewanderten (Emigratuak) liburuaren irakurketa baten ondoko solasaldi batean[1] (East Angliako Unibertsitatea, 1999), Michael Hulse bere ingelesezko itzultzaileetako batekin zuen harremanaz:

Itzulpen-prozesuak pazientzia handia behar du; eta pixkanaka jabetu nintzen horretaz, hasieran uste bainuen ezen, behin itzultzaile bat aurkituz gero, dena batek espero bezala joango zela eta itzulpen behin betiko bat eskuratuko nuela. Baina konturatu nintzen ezetz, prozesu korapilatsu bat zegoela atzean: alegia, itzultzaileak itzulpenaren lehen zirriborro bat idazten du; nik, gero, zehatz-mehatz aztertzen dut hori eta Beryl Ranwellekin[2] batera errepasatzen dut, zeren ingelesezko belarri ona duen norbait behar baitut horretarako โ€”nik ez dut etaโ€”. Xehetasun txiki asko dira kontuan hartu beharrekoak, eta horiek guztiak batera dira maiz itzulpen on eta ez hain on baten arteko aldea egiten dutenak. Horren ondoren, editoreari bidaltzen diot, eta, hark orraztu ondoren, itzultzailearengana itzultzen[3] da berriz itzulpena. Hark zuzenketa guztiei erreparatu, eta, zerbaitekin ados ez badago edo bestelako iradokizunik egiten badu, horiek ebatzi, eta beste bizpahiru aldiz irakurtzen dut. Beraz, fase asko dira, eta denbora asko behar du prozesu horrek. Baina uste dut hortik ondorioztatu beharreko ikasbidea zera dela, ez dela hain garrantzitsua liburu bat argitaratu bezain laster itzultzea, gaur egun maiz gertatzen den modura, batik bat ingelesez argitaratzen den guztia ia batera Europako gainerako hizkuntzetara itzuli beharra. [โ€ฆ] Esate baterako, Die Ausgewanderten liburuaren frantsesezko itzulpena jatorrizkoa argitaratu eta zazpi bat urtera argitaratu zen, eta, pasatutako denbora gorabehera, harrera ona izan zuen liburuak. Beraz, ez dio axolarik zazpi edo hemezortzi urte behar diren horretarako. Hori baino garrantzitsuagoa da itzulpena ahal bezain ona izatea. Uste dut hori bera gertatzen dela beste alor askotan ere; gure bizitza abiadurak baldintzatzen du, abiadura gero eta azkarragoak, eta pazientzia kanpoan gelditu zaigu. Baina uste dut hobeto geundekeela zenbat eta pazientzia-dosi handiagoa erantsi bizitzan. Unibertsitatean ere gauza bera gertatzen zaigu, ezta?[4]

Azkenaldian, muturtuta nabil abailarekin, etekin azkar eta berehalakoekin. Teknologiaren eta ยซberrikuntzaยปren dohain ustez txit paregabeekin (oi, berrikuntza, gaitz guztietarako azken edabe magiko hori). Ez pentsa, ez naiz teknofobo setatsu bat. Ondo dakit zenbateraino zaigun lagungarri teknologia itzultzaileoi eguneroko jardunean, nola erraztu digun dokumentazio-lana Internetek, zenbateko zama kentzen diguten itzulpen pragmatikoetan itzulpen-memoriek, glosarioek, Xuxenek!, terminologia egiaztatzeko eta inkoherentziak saihesteko kalitate-kontroleko programa informatikoek.

Badakit hori, eta egunero baliatzen dut teknologia itzulpenetan. Baita itzulpen automatikoa ere, nahiz zalantza asko eta askotarikoak eragiten dizkidan, teknologia hori erabiltzen hasi aurretik egiten ez genituen akatsak egiten ditugulako orain eta itzulpenaren norabidea (gehiegi) markatzen digulako askotan, eta ยซpostedizioยป izeneko eufemismoa agertu zaigulako โ€”zer da hori benetan?; zer esan nahi du?; itzulpen narrasak are narrasago ordaintzea?; itzultzailearen profesionaltasunaren konfiantzan kalitate oneko itzulpen bat orain baino are eskasago ordaintzeko aitzakia izatea?โ€”, eta itsumandoka gabiltzalako denok ezin asmaturik nola erantzun ยซmerkatuยปak eskatzen (omen) duen ยซbeharยป horri.

Itzulpen pragmatikoak aipatu ditut, baina literatura-itzulpenetara ere iritsia da โ€”hala diote behintzatโ€” adimen artifiziala, hots, itzulpen automatikoa. Horretaz dihardu, esate baterako, Josรฉ Francisco Ruiz Casanova Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasleak iaz argitaratutako ยฟSueรฑan los traductores con ovejas elรฉctricas? La IA y la traducciรณn literaria[5] liburuak. Eta, teknologiaren abaila kontuan harturik, gai horri buruzko liburuak ia argitaratu bezain laster zahartzen dira, urtebetean hurrengo jauzi mortala egiten baitu teknologiak, eta hor gabiltza gu, galerna baten enbata batetik bestera, pentsatzeko tarte bat hartzeko beldurrez, ez baitago segundo bat galtzerik, merkatuak (oi, mamua berriz) ordaintzen digun huskeria (ere) galduko dugulako bestela.

Badira ahots eta luma optimistagoak ere. Nola esnatzen naizen, batzuek edo besteek diotena nahasten dut gosariko kafesnearekin. Gonzalo Tornรฉ idazle eta editorea, aurtengo martxoaren 1ean CTXT aldizkarian argitaratutako ยซLa inteligencia artificial: preparativos para la batallaยป artikuluan:

Prentsa kulturalak dioena irakurriz gero, badirudi hilabete gutxi batzuetako kontua baino ez dela: adimen artifiziala oldarka sartuko da etxe guztietan, eta haren ยซproduktuekยป idazle, marrazkilari, diseinatzaile eta itzultzaile guztiak ordeztuko dituzte. Paregabea da adimen artifizialaren sormena, programatzaileen kontrol eta aurreikuspenetik haragokoa. Ezin uka erakargarria dela narratiba hori, baina aurreko ยซordezkapen teknologiko berehalakoยปaren porrotaren ondoren, fartsa itxura hartzen du albiste-olatu horrek guztiak. Zenbat baliabide eta orrialde ez ote ziren baliatu gu guztiok konbentzitzeko liburu elektronikoak bide bazterrean utziko zituela papera, argitaletxeak, liburu-dendak eta orain ez dut ongi gogoratzen baina akaso baita agenteak ere. Izugarria izan zen. Baina hara zertan gelditu den liburu elektronikoa: negozioaren aktore bazterreko bat.

Ez naiz aztia; beraz, auskalo zer dagoen eguraldi-alarmak bezain usu eta fite zabaltzen diren joera benetako zein apokalipsi-mehatxuen atzean. Baina ukaezina da diruaren txin-txin hotsak erraz suntsitzen dituela ezin utzizkoak ziruditen printzipio, xede, misio eta gainerakoak. Ez dut nik joko barrikadetarako deia, baina, gutxienez, estetikaren gela abegitsuan egin nahi dut habia, eta, ahal dudan neurrian, testu bat ibaiaren alde batean hartu eta beste aldera eramaten jarraitu, bidaia hori baita itzulpena โ€”ez da nik asmatutako irudia; askok baliatu dute lehenagoโ€”, jakinik, Adam Zagajewskiren poema batek dioen moduan, nik ere, irakurle gisa, beste ahots batzuk entzun โ€”irakurriโ€” nahi ditudala, nirearekin nahastuta:

Ez ditut ezagutu
nire poetarik gogokoenak.
Beste herrialde batzuetan bizi dira,
beste garai batean[6].

Egungo ยซhotsa eta ardailaยปren artean, arretaz entzutea eskatzen du literatura-itzulpenak. Ez dakit baden hori baino ekintza iraultzaileagorik gaur egun. Hala adierazi zuen Marta Rebรณnek El Paรญs egunkarian argitaratutako ยซLa necesidad de traducir(nos)ยป artikuluan (2020):

Mundu gero eta adigabetuago batean, arretaz entzutea eskatzen du itzulpenak. Edo, gutxienez, horretan saiatzea. Gaur, hurkoaren iritzia klik bakar batekin isilaraztea ohiko bihurtu den honetan, beste batek dioenari leku egitea haize kontra joatea esan nahi du.

Eguneroko abaila gorrian, ahaztu egiten dugu materia hauskorra direla hitzak, kontuz, mimoz, tratatzekoak. Irudi ezin gardenago batekin adierazi zuen hori Anne Sextonek, ยซWordsยป (Hitzak) poeman:

Hitzak eta arrautzak kontu handiz tratatu behar dira.
Hautsiz gero,
ez dute konponbiderik.

[1] ยซLost in Translation? A conversation with Jon Cookยป in Cattling, J. and Hibbit, R. (eds.), Saturns Moons, W. G Sebald. A Handbook, 357-363 or.

[2] East Angliako Unibertsitateko Literatura Itzulpeneko Britainiar Zentroko (British Centre for Literary Translation) langilea eta W. G. Sebalden kolaboratzailea.

[3] Itzuli aditzaren polisemia ez da broma euskaraz… Horixe dio Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak liburuko โ€œAdieren pisatzaileaโ€ teselan: ยซItzuli hitzak hogeita hamar adieratik gora ditu euskaraz, ez da txantxa!ยป (17. or.).

[4] Sebaldek alemanez idatzi zituen bere fikzio-lan guztiak, baina Ingalaterran bizi izan zen bizitza ia osoan; beraz, ingelesa menderatzen zuen, eta gertu-gertutik jarraitu zien beti bere lanen ingelesezko itzulpenei.

[5] Cรกtedra, 2023.

[6] Marta Rebรณnek aipatua CTXT aldizkarian argitaratutako ยซVeinte apuntes de amor a la traducciรณn y una peticiรณn desesperadaยป (2020).

Larretik noranahi

Oskar Arana Ibabe

Izurritea amaitzen ari, bazebilen nigan susmo bitxi bat, hedabideek ere harrotu zutena neurri batean, bizimoduak aldaketa handia izan behar zuela, galzorirantz abiatu-edo zitezkeela guk ezagututako gauza asko, guk ezagututako bizimodu bat. Ez dakit zuzen horregatik izan ote zen, baina egin nuen aspaldiko asmo bat gauzatu behar nuela, gure eskualdeko edadeturen batekin berba eta berriketaldia grabatu eta transkribatuโ€ฆ Berbak esaten ditugun legetxe eskribituta ikusteak beti eman izan dit plazer arraro bat, are eta handiagoa berriketako laguna edadetua bada, dagoeneko desagertua den bizimodu baten kontakizuna egiten badu. Nago, gainera, gure berba egiteko modua guztiz ari dela aldatzen, gu konturatu barik, edo konturatu arren, guk uste baino gehiago. Patxi Arexolaleibarengana jo nuen, laurogeita hamar urte beteak zituen orduan (gaur laurogeita hamahiru ditu, eta bizi da, eta burua argi du). Ez dut behin ere transkripziorik egin, eta zail gertatzen zait azaltzea ariketa hori eginik zeren bila nenbilen. Adibide batekin esatearren: gure iloba gazteenak ez daki martitzena zer den. Asteartea ikasi du eskolan, eta etxean ere, haren gurasoek sarriago esaten dute asteartea, martitzena baino, eta, hala, eskolan ez diote irakasten gure eskualdeko euskara. Aitzitik, desikasten ari da. Nago ez dugula asmatu arlo horretan, gure gizarte honek. Patxik beste garai bateko kontaera du, berba egiteko modua. Ni beti egon izan naiz belarria erne bera lako jendearen ondoan, zer ikasiko, โ€œgure hitzak gal ez daitezenโ€. Patxi, beharbada, ez da bere adinekoen artean berbalaririk onena, baina beti izaten da bera lakoengandik zer ikasi. Hona atera ditut, nik ere ez dakit zergatik, beharbada nigan ondo errotu barik daudelako, esamolde batzuk, berba batzuk, gauzak azaltzeko modu batzuk, doinu bat, berba egiteko patxada bat, berba egiten baitzen haren garaian (Gaur glotofobia ari omen da hedatzen, teknologia berrien eraginez, Pariseko auzo batzuetako gaztetxoen artean. Berriketan ibiltzea zentzurik gabeko jarduna zaie, guztiz arrotza, arreta kenarazten baitie gailu sorginduotatik. Presa dute, artegagarri zaie arreta berbei eta pertsonei jarri beharra, ezpainei darien hots alferreko horiei, informazio bit geldo eta aspergarriei). Aspaldi luzean gabiltza/nabil gure ondotik desagertzen ari den berbeta paperera eta euskarri elektronikoetara jasotzen, hor iraunarazteko. Ezinezkoa da Patxiren berbetaren รฑabardurak, doinuak, ahotsak berbez beste darabiltzan adierazmolde eta aieruak eskribituz agertzea, baina ahalegin bat izan zen. Nire esker ona, bestalde, aspalditik gure ahozko ondarea biltzen ari direnentzat, berbadun iaioenen berriketak grabatzen, transkribatzen. Kutxa horretan gauza txit prezatuak jagongo ditugu, ahal dugun artean. Aliritzian ibili naiz, belarria hautatzaile soil, eta aliritzian dakartzat hona, nigan tekla kuttunen bat jo duten zerak.

O: Ederto bazkaldu dogu hemen, baserrianโ€ฆ

Patxi: โ€œBueno, ba, bai, eee, โ€ฆ jenerue egon ezkeron eta ona egon ezkeronโ€ฆโ€

> Bitxikeria fonetiko hori aspaldi entzun gabea nuen. Aspaldi-aspaldiko zapore bat ekarri du nire belarrietara.

O: โ€œHemen bizi izen zitzen, baserrixenโ€ฆโ€

Patxi: โ€œNire bizitzie hemen izen da. Orduen ba, tartien, gauza asko pasau dieโ€ฆ ez dakit nundik ekin leikienโ€ฆโ€

> Ekin aditzaren erabilera horrek ez dakit noiz arte iraungo duen gure artean.

Patxi: โ€œAitte ezkondu zan Euskitzako alaba batekinโ€ฆโ€

> Ez dakit horrela esango nukeen; jakina, ezaguna dut esamoldea (etxe jakin bateko alaba edo semea), baina esango nuke ez dudala sarri-sarri erabiltzen.

Patxi: โ€œItxurie danez, entzuerie holan dauket, gaixotasun bat auki auen nahiko txarraโ€ฆโ€

> Entzuerie holan dauketโ€ฆEzaguna dut, jakina. Baina esango nuke oso gutxi baliatu izan dudala.

Patxi: โ€œโ€ฆ baine, egunen baten, bitartekoren bat egon zan, aittejaunekin eta amandriekin entrebista bat gertatu auena, alaba alargun horreaz alkar ezautu egieen-edoโ€ฆโ€

> Nik bitartekari esango nukeโ€ฆ ez zitzaidakeen bururatu ere egingo beste baliabide hain soil eta gertuko hori.

Patxi: โ€œeta esaten zauen zelan juen zan oso txukun bera, eta zelan Hesibidera ailegau zanien, โ€ฆโ€

> Mendeko esaldia, aise-aise osatua, zehar-galdera baliatuta. Kontaera da, eta kontatzera ohituta dagoenak aise erabiltzen du zehar-galdera.

Patxi: โ€œizan ditut pretendientiek gehixago be, baine baietza emun biher dotzet.โ€

> Aditza aurreratuta (izan ditutโ€ฆ) eta gehiago ere, enfasia emanez, eta baietza eman, ezkontza tratuetan eta behar den bezalako esapidea erabiliz. Nago niri ez ote zitzaidan โ€œbaietz esanโ€ aterako.

Patxi: โ€œGauza asko ikesi dot beregandik.โ€

> Bai, txit arrunta egituraโ€ฆ baina beregandik erabili du; niri, ikasia, leitua, โ€ฆ honezkero berarengandik aterako litzaidake. Nahiz eta erakusleetarako proposatu den sisteman ez dagokion, gure estandarrean, ez baita bihurkaria.

Patxi: โ€œEta esaten zauen harreman ona auki zauela eta aittejaunek esaten zauela: โ€œholako emakumie guk ez gaixoan mereziru, โ€ฆ horrek erregiagana presentetako ez jaukek bildurrik.โ€

> Garai bateko pertsona batek orduko beste bati buruz esanaโ€ฆ ez du ezer berezirik. Baina belarrian goxo eta eder gertatu zait.

Patxi: โ€œhemendik Zarimutzera goiezela, bide erdi inguruen, ba suertau zan, iturri baten, guk amari seguramente ure eskatu-edo egingo geutzen edo gure dana, gaur be badakit esaktamente nun, Erdotza deiketan geutzen baso baten, eta ba, ama negarrez euen, eta preguntetan nutzen โ€œama zergatik negar egiten dozu.โ€

> Ez dakit zuzen zer: kontaera bera, eta aspaldi neuk ere erabili ez dudan edo gure dana hori, eta azkeneko galdera egiteko modua, โ€œama, zergatik negar egiten dozuโ€โ€ฆniri zergatik egiten duzu negar aterako litzaidake.

Patxi: โ€œbaine ez naz akordetan zenbat egun egin gituen Txintxuenien, handik juen ginen Nagiturrire, eta Nagiturrin egin gituen egun mordoxkadatxo bat, da gox baten, ilun zauela, etorri zan aitte, eta hau oso goguen dauket, astuekin, astotzaratan, mutiko bixok juen gitzen Elgeara menditik.โ€

> Barriro ere kontaera; eta aspaldi edo inoiz entzun ez dudan egun mordoxkadatxo bat hori. Eta aspaldiko gailu hori, astotzarak (asto-otzarak) dagoeneko erabiltzen ez den gailu bat (hemen gurean bederen, zibilizazio motorizatu honetan).

Patxi: โ€œEta gero larrinek itten zien, โ€ฆ eta gero beste denpora bat izeten zan bedar-denporie, โ€ฆ eta lehen esan dot zelan bedar pilue burdixaz eruen biher izeten nauen kaminuen, eskuaz hartute hagatikโ€ฆ Lehen be esan dot lautik bat hango nazela, Gureixako.โ€

> Beltzez nabarmenduak. Larrinak egin, โ€ฆ laborari zibilizazioko egitekoak; eta gurdia eroatea hagatik hartuta (beste garai teknologiko bat); eta lautik bat hango naz, Gureixako: absolutibo mugagabean ematea atributua, eta esapidea bera, jatorria adierazteko (aitona-amonetan bat hangoa zuela).

Patxi: โ€œeta ahuntzekin be tokau jaten niriโ€ฆ eta ahuntze oso zera da, igeskorra, aumiekin-eta dauenien, igeskorra daโ€ฆโ€

> Guztiz maitagarri gertatzen zait –kor atzizkia gure adinekoen ahotan entzuten dudanean. Ikastolako ariketak dakarzkit gogora, -kor atzizkiarekin eta hitzak osatuโ€ฆ Hara, Patxik, ikastolan ibili gabea, zeinen aise. Eta gero animalien gainean-eta, inoiz jakin izan badut, guztiz ahaztuta neukana, baina maitagarria gogoratzeko. Ahuntza, aumekin dagoela, iheskorra daโ€ฆ

Patxi: โ€œez dakit, orduen ba, azie, porrueโ€ฆ gutxi gehixau, babie, baba parrakue, kipulie, lekak, baba txikixeโ€ฆโ€

> Ez daukat gogoan inoiz entzun izana. Bada, ez da berandu ikasteko.

Patxi: โ€œda akordetan naz, Maulandatik apur bat holan Marin alderatxuau, baeuen esparru batโ€ฆโ€

> Marin (auzo baten izena) alderatxoago. Bai, guztiz ezaguna, baina esango nuke ez dudala sarri erabiltzen posposizioa horrela, -tik gerturaxeago edo esateko. Gauza bategatik edo besteagatik, gozo egin zait belarrian.

Patxi: โ€œaittek afizino apur bat bazauken txarrikumak hazten, etxerako-eta, etxien pare bat beti aukiten zien. Da txarrikumak hazten zien, eta txarri amie eruen biheizeten zan txarri apuagana, โ€ฆ apue esaten jako arrari, kaztigau zegiezen.

> Hemen bai, ahoa bete hortz geratu naiz. Baserriko gaietan nahiko jakina nintzelakoan, โ€ฆ azalpen bat behar izan dut, zer ote zen txerri apoa, eta zer ote zen kastigatze hori. A! eta inpertsonalaren erabilera hori, txerrikumeak hazten ziren.

Patxi: โ€œEta, orduen egunien, zitaute euzen Maulandako bi baserritar materixala erueteko Alabitara, gaztategi barrixe egiteko.โ€

> Gaztategia. Arrunta iritziko diozue. Ez da asko entzuten den berba gure gaurko inguruko euskaldunen ahoetan.

Patxi: โ€œAlabitara juen biher juagu, eta ardixei esniek hustu biher jakuek.โ€

> Ez nuen ezagutzen esamoldea. Baieztatu beharra daukat, hala erabiltzen zela.

O: (kontakizun batean eten egin diotโ€ฆ eta ezagun bat aipatu baitu, haren gainean galde egin diot. Kontakizunean etena egin eta hari berriro heltzeko).

Patxi: โ€œHorra be fango garaโ€โ€ฆ โ€œHelduko diogu gai horri ereโ€, esanez bezala. Ez dakit, hain esapide espazio-kutsukoa erabiltzea bitxi eta polit iruditu zait. Neuk ere baliatzeko modukoa inoiz. Irakasleok-eta agian baliagarri aurkituko duzue.

Patxi (andregaia ezagutu zuenekoaz ari dela): โ€œOrduen ikusi nauen (andregaia), eta, bueno ba, juen nitzen eta arkaleaz ibili gitzen (dantzaldian), eta gero esan nutzen lagunketako kontue ta, esan zuzten ezetz, berba eginde euela lagun batekin (beste emakume adiskide bat)โ€ฆ eta lagun horrekin juen zan.โ€

> Lekualdatze fonetiko hori ezagutzen nuen (arkaleaz ibili), baina aspaldi ez nuen inoren ahotan entzuten (ez da galera handia, iloben adinekoek โ€œmartitzenaโ€ ere ez dutela ikasi jakinik). Laguntzeko kontua, garai bateko gorteatze moldeak, jaitik etxera lagun egitea bidean gizonak emakumeari. Nola aipatu duen izan zait deigarri, laguntzeko kontuaโ€ฆ

Patxi: โ€œAittek eta amak proponiru euztien (etxe batera joan zitezela bizitzera bera eta andregaia), baina nire andrie izen zana ez zauen hartarako (beti darabil Patxik esapide hori dagoeneko zendua den andrea aipatzeko, sistematikoki).

> ez zegoen hartarakoโ€ฆ ez zuela nahi โ€“edo ez erabat behintzatโ€“ adierazteko modu dotorea.

Eta horrelako beste dozenaka bitxi (nire belarrientzat). Guztiz gustagarria (eta lan handikoa) berbaldun on eta edadetu beste bizimodu bat ezagututakoen berbaldiak transkribatzeko egiteko hau.

Larrearen oroimena gorde dezagun bederen, โ€ฆ larreak hazten baititu erleak, landareak, gu geu eta gure aurrekoen berbeta, gure gogo-bihotzetan atxiki nahi genukeena. Noraโ€ฆ ez dakigu-eta nora iritsiko garen, guk eta gizateria osoak daramagun abiada itsu honetan.

Zubi-hizkuntzak, trilogia bat eta bi โ€œboutadeโ€ ondorio gisa

Joannes Jauregi Benavides

Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia euskaratzeko lana (eta suertea) egokitu zaidan honetan, eta norvegieraz ez dakidanez gero, bat-batean eta ustekabez zubi-hizkuntzen gaiarekin egin dut tupust. Orain artean ez zidan aparteko interesik piztu, baina, beharrak hartaratuta han-hemenka bila hasirik, Senez aldizkariko bi artikulu lagungarri aurkitu ditut: Karlos Zabalarena bata, Ivo Andritxen ‘Zubi bat Drinaren gainean’ eta zeharbidezko itzulpena, eta Monika Etxebarriarena bestea, Itzulpen baten penak eta nekeak, Danilo Kisen Hildakoen entziklopedia-ren itzulpenaz. Bi itzultzaileak nekatu ziren Zabalak zeharbidezko itzulpen gisa bataiatu zuen horretan, eta neke haien biharamunetan idatzi zituzten artikuluak. Nago, eta zorionekoa ni, haien lan-osteko gogoetek nabarmen erraztu dutela nire itzulpen-lanaren hasiera.

Jatorrizko hizkuntza ez beste batzuetatik egindako itzulpenak ia berez sortzen duen mesfidantzaren kontra, Zabalak testuinguru zabal batean kokatzen du zeharbidezko itzulpena, esanez ezen โ€œhizkuntza guztietan eta garai guztietanโ€ egin dela: Mila gau eta bat gehiago klasikoa, adibidez, frantsesezko itzulpenaren bidez zabaldu zen Mendebaldean (XIX. mendeko nobelagile errusiarrak bezala, bidenabar esanda), eta, kontrako bidean, Mendebaldeko literatura ugari japonieraren zeharbidez iritsi bide da koreerara.

Hizkuntza txikiek, bestalde, sarritan ez dute itzultzaile nahikorik izaten zenbait hizkuntzatatik itzultzeko. Esango nuke kinka horretan suertatu garela Jon Fosseren Trilogia eta ni neu. Nik dakidala, Juan Mari Mendizabal dugu literatura hizkuntza nordikoetatik zuzenean euskaratu duen itzultzaile bakarra (Hamsun, Sjรณn eta Kierkegaard, besteak beste), eta, nahiz eta lan bikaina eta estimagarria egin inondik ere, ez dirudi bidezkoa denik itzultzaile bakar bati bizkarreratzea hizkuntza nordikoen zaku osoa.

Edozein kasutan, eta zeharbidezko itzulpena nonahikoa eta batzuetan ezin saihestuzkoa izanagatik ere, mesfidantza-urrin temoso batek segitzen dio noranahi; ez beharbada propio erdeinatzen edo gutxiesten direlako era horretako itzulpenak (nahiz eta akaso bai propio ekiditen), baizik eta, kontrara, neurrigabe samar prezatzen delako hizkuntza ezohiko edo urrun baten itzulpena โ€œzuzeneanโ€ egitea. Zeharbidezko itzulpenak ale bikain ugari eman ez balizkigu bezala, Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean bera adibide (Hildakoen entziklopedia, zoritxarrez, ez dut irakurria), edo Karel Capeken Arrabioen gerra, berriki argitaratua Koro Navarroren itzulpenean.

Egia da mesfidantza-punttu hori naturala dela, eta itzultzaileak ere sentitzen duela (nik neuk bai bederen). Itzulpen badaezpadako bat hartuta nekez eman ahalko da taxuzko lanik, eta, denik eta itzulpen bikainena izanda ere, jatorrizko itzultzaileak dagikeen giza akats mendreena ere ia saihetsezin suertatuko zaio bigarren eskuko itzultzaileari. Horregatik, konbentzio onartuxea da bi zubi-hizkuntza erabiltzea, eta hala eskatzen du EIZIEk ere bere Literatura Unibertsala bildumarako. Alabaina, eta hilabete eskas honetan Fosserekin lortu dudan esperientzia-apurra aintzat harturik, elkarteari proposatuko nioke Monika Etxebarriak bere artikuluan ematen duen gomendioa erants diezaiela lehiaketaren oinarriei. Izan ere, Etxebarriak dio bere ustez bi hizkuntzak ez liratekeela batera erabili behar; bataren gainean egin beharko litzatekeela lehen zirriborroa, eta berrikusketan erabili beharko litzatekeela bigarrena. Karlos Zabalak ere harekin bat egiten du, nahiz eta aitortu ez ziola aholkuari segitu: โ€œErotzekoa izan zen bertsio-saltsa horretan igeri egitea. Eta okerrena da, erotuz gero, benetan ez dakizula zein puntutaraino ari zaren asmatzen hartzen dituzun erabakietanโ€.

Halaxe hasi nintzen ni Fosserekin, aldi berean erabiliz eskura nituen bertsio guztiak (ingelesa eta gaztelania nagusiki, eta alemana puntualki, maila oso kaskarra dudanez gero). Konturatu naiz, baina, hainbeste jatorri-testu izateak ikaragarri trakesten duela itzulpen-jarduna. Fosseren idazkerak ere izango du zerikusirik horretan, gehienbat komaz banatutako paragrafo luzeak eta elkarrizketa bizi eta biluziak tartekatzen baititu narrazio osoan. Paragrafook itzultzean, bereziki, erritmoa hartu ezinda ibili naiz, bi bertsioen eta nire testuaren artean salto-etenka eta eten-saltoka; testua segmentatzea ere bururatu zitzaidan, baina, bataren zein bestearen puntuazioa beti bat ez zetozenez, aurreikusten nuen horrek kendu baino buruko min gehiago emango zizkidala.

Beste zailtasun bat: bi bertsio (edo gehiago) izanik, neurrigabe erreparatzen zaie bi testuen arteko alderik ezdeusenei ere, eta, aise obsesionatzeko joera duen itzultzaile erdi-neurotiko gisa, aldarteka bazirudien gehiago ari nintzela bi itzulpen konparatzen testu bat itzultzen baino. Egin kasu, beraz, Monika Etxebarriari, eta erabili hizkuntzak banaka.

Horiek horrela, zeharbidezko itzulpenari buruzko bi ondorio koskorrekin bukatuko dut ale hau, akaso boutade hutsak, nabarmenak eta alferrikakoak irudituko zaizkienak sarearen paraje hauek populatzen dituzten aditu eta arituen tamainakoei, baina niri neuri lagungarri izan zaizkidanak, buruhausteon ondotik, hemendik aurrerako lanari hobeto ekiteko.

Lehen boutadea: Zeharbidezko itzulpenak planifikazio handiagoa eskatzen du. Zubi-testuak tentuz aukeratu beharra dago, eta lan handiegirik egin baino lehen finkatu behar da modus operandi-a, ez arian-arian aldatu behar izateko. Hasieran, inertzia hutsez, ingelesezko bertsioa lehenetsi nuen, baina gerora konturatu naiz ezen May-Brit Akerholt itzultzaileak Fosseren tonua eta atmosfera harrapatze aldera egindako zenbait hautu estilistikok ilundu egiten zidatela testua, eta ez argitu. Kontrara, gaztelaniazko bertsioak, Cristina Gรณmez-Baggethun eta Kirsti Baggethun itzultzaileenak, testu lakarxeagoa dirudi lehen irakurraldian, baina itzultzeko orduan gardenagoa egin zait. (Esan beharrik ez dago inpresiook erabat subjektiboak direla, eta ez dudala itzulpen-kritikarik egiteko asmorik). Beraz, irakurketa hutserako akaso ingelesezkoa lehenetsiko nukeen arren, lehen itzulpen-zirriborrorako gaztelaniazkoa hartu dut, ingelesezkoa orrazketa-faserako gordeta.

Bigarren boutadea: Langai dugun zubi-testua itzultzaile baten eskuetatik pasatu da. Ez hori bakarrik: itzultzaile batek idatzia da. Eta horrek lasaitasun adina urduritasun ematen du: lasaitasuna, itzultzaileak fidatzeko jendea direlako oro har, lanean arretatsuak eta xehetasunetan puntalakurloak, nor bere erara; eta urduritasuna (ezen ez mesfidantza), berriz, itzultzaile batek dakielako ondoen zer-nolako erabakiak hartzen diren itzulpen batean, jatorrizkoaren eta itzulpenaren arteko tirabiran, eta zer-nolakoak geratzen (uzten) diren, bestela ezinda, itzulpenaren bide-bazterrean. Hori dena txit ondo dakienez gero, itzultzaileak berak irudika lezake ondoen pantailan duen bertsioa noraino izango den jatorrizkoaren berdina edo desberdina.

Finean, zubi-hizkuntzen auziak testuaren izaeraz, idazketaz eta itzulpen-lanaz ditugun iritzi-usteak islatzen ditu, baita kordokatzen ere, eta are gehiago bat ustekabean harrapatzen badu, Fossek ni bezala.

Gonbidapenari proposamen bat bueltan

Anjel Lertxundi

PROPOSAMENAZ. 31 eskutik isilik egon zen aldian, bloga falta nuen. Bidean da berriro, blogak ez du nire beharrik, baina nik bai berea. Mila esker bertako testuen irakurle naizen aldetik, mila esker bertan kolaboratzeko eman zaidan aukerarengatik ere. Saiatuko naiz, ezin dizuet besterik agindu.

Itzultzaileen lanarekiko nire jarraipena interesatua da: eskola ona da niretzat. Idazleon liburuek, desberdinak izan arren batetik bestera, beti dute, gutxi-asko, batasun estilistikoa, fabrikako marka gehienetan inkontzientea. Itzultzaileari, ordea, oso liburu desberdinak euskaratzea egokitzen zaio oro har: ugaria du esperientzia linguistikoa, askotariko estiloak bereganatu behar izaten ditu. Jatorrizko testuaren mende, zailagoa ematen du itzultzaileak marka pertsonal bati eusteak, baina, zorionez, ugaria da gurean euskaratzeko estiloen desberdintasuna. Literaturaz ari naiz, noski.

Nire idazkuntzaren mamia euskara da, baina gaztelaniaren presentziak ezinbestean eragiten dit eta asko jasotzen dut beste hizkuntza batzuetan egindako irakurketetatik: idazten ari naizelarik, bazterrezina zait beste hizkuntzen, beste hizkeren, beste irudi-munduen itzala.

Euskal idazle batek ez dauka itzultzaile izatea beste erremediorik. Ez naiz ezer berririk esaten ari: idazten ari naizelarik, beste hizkuntzetako hitzak, espresioak, formulak, esaldiak darabiltzat ia etenik gabe, buruan lehendabizi, zirriborroetan gero, ordenagailuan azkenik. Sortzailea omen naiz izatez, banaiz itzultzaile ere, idazten ari naizelarik aritzen bainaiz mentalki itzultzen ere nire buruan dabilen beste hizkuntzetako zurrunbiloa, eta beste hizkuntzetatik burura etorritako espresioak euskarazko hiztegietan begiratzen.

Galtzerdiari buelta eman eta gauza bera gertatzen zaio itzultzaileari ere, baina idazlearen ifrentzutik begiratuta: itzultzea du lanbide, baina baztertu ezina du sortu beharra, jatorrizko hizkuntzaren eta euskararen estatusen arteko decalageak hartara behartzen baitu. Batean esaten den guzti-guztia ez baitago fisikoki bestean, euskarak asko dauka deskubritzeko, eguneratzeko, sortzeko.

Itzultzaileon zein idazleon aroztegian erreminta asko dago euskara ez diren hizkuntzen baldetan ere. Itzultzailearen baldei dagokienez, beste hizkuntzetatik euskarara ekarritako obra literarioen esperientzia pilatzen ari da obra batetik bestera: itzultzaileak hartu behar izan dituen erabakiak, sintaktikoak bezala lexikoak, erritmoarekin zer ikusia dutenak, jatorrizko musikaltasuna euskaraz entzuteko estrategiak, genero-gorabeherak, fraseologia kontuakโ€ฆ Gai horiei buruzko testu, hausnarketa eta apunte asko dago barreiatuta han-hemen. Esperientzia ugari horien berri emango lukeen liburu bat ikusi nahi nuke, horra argitu zein den hasieran aipatu dudan proposamena.

LIBURU PRAKTIKO BATEN PESKIZAN. Euskarara ekarritako itzulpen berri bat eskuetan hartzen dudan aldiro, hitzaurrea dakarren begiratzen dut, eta, hala bada, ea itzultzaileak zerbait dioen itzulpenak eman dizkion buruhausteez. Literatura unibertsala saileko ia liburu guztiek daramate hitzaurrea, baina itzultzaileek sarriago hitz egiten dute euskarara ekarritako obraz eta haren autoreaz, eta ez hainbeste, tamala niretzat, itzulpenak eman dien lanaz, bidean izan dituzten oztopoez, bideratu dituzten soluzioez. Argitaletxeetako itzulpenenek apenas daramaten hitzaurrerik. 31 eskutik blogeko bi etapetan material dezente dago itzultzaileek hartutako erabakien inguruan. Eta, nola ez, Senez dago, badago zer irakurririk hainbat eta hainbat arazori buruz, gutxitan aipatzen diren auziez barne; adibidez, poesia itzultzeaz.

Itzultzaile asko mintzatu da, zuzen edo zeharka, izan dituen arazoez, hartu dituen erabakiez. Lekukotza horiek bildu, gaika sailkatu, koherentzia eman bilketari; arazo gramatikalak, estilistikoak, musikalak zehaztu. Itzultzaileak izandako zailtasunak, emandako soluzioak eta soluzioen zergatiak deskribatu eta kontrastatu.

Badira itzultzen hasi aurretik originalaren autoreari buruzko ahal den informazio guztia jasotzen saiatzen diren itzultzaileak, idazlea ezagutzeak originalaren testuingurua hobeto ulertzen laguntzen duelakoan; eta badira egilea eta testua nahastu nahi izaten ez dutenak, egilearen izaerak ez dezan obraren balioa kaltetu edo hauspotu. Kasu batean zein bestean, itzultzaileek halako autorearen halako obraren itzulpenarekin bizi izandako zirkunstantzia ez ohikoak biltzea litzateke liburuaren beste helburu bat. Gutxi-asko, ezagunak ditugu itzultzaile eskarmentatuen hausnarketak eta bideak. Liburuaren helburua litzateke abanikoa zabaltzea esperientzien polifoniari, eta baita planteatzen diren arazoen abanikoari ere, adibidez poesiaren, ipuinaren eta antzerkiaren itzulpengintzari ere tokia eginez.

HIRU GENERO, HIRU KEZKA. Tennesse Williams-en Desio izeneko tranbia, Xabier Payรก Ruizek euskaratua. Antzerki-lan bat, gutxi itzultzen den generoa. Payรกren kezketako bat: zer egin bertan kantatzen diren doinuekin, errimekin, erritmoekin, zer egin elementu paralinguistikoekin? Obra ingelesez dago, baina nola itzuli New Orleanseko herritar xumeek darabilten hizkera?

Matรญas Mรบgicak Franรงois Villonek XV. mendean idatzitako Grant Testament (Testamentua) poesia-liburua euskaratu zuen. Nola jokatu sei mende geroago? ยซGaur, dio Mรบgicak, Villon dezifratu egiten dugu, nekean eta herrestanยป eta frantses gehienek gaurko bertsioa irakurtzen dute. Ingelesen itzulpen-eredua hartzen du Mรบgicak: originalarekiko ahalik errespetu gehiena gorde eta, aldi berean, gaurko irakurlea aintzat hartu. Mรบgicak eransten du frantsesez dakien irakurle euskalduna izan zuela gogoan.

Bost ipuinez osatua dago Ingeborg Bachmann-en Aldibereko liburua, Idoia Santamariak itzulia. Komunikazio-ezintasuna da nagusi bost testuetan. Nola hitz egiten dugu geure buruarekin, nola emakume batek, nola lauzpabost hizkuntza langai dituen itzultzaile batek?

Arestian esan bezala, itzulpen-liburuetako hitzaurre gehienak jatorrizko obraren egileari eta liburuari buruzko testuak dira, ez itzultzaileak bidean izandako kezkez. Baina, nahiz ez hitzik esan horretaz, kontua da itzultzaileak askotan bere kezken arrastoak uzten dituela hitzaurrean, eta horietan jartzen bere arreta nagusia. Bertute txikiak liburuaren hitzaurrean Irene Hurtado de Saratxok dio Natalia Ginzburgek ahalegin guztiak egiten zituela ez erortzeko sentimentalkerietan, eta gauza bera egiten saiatu zela Irene ere.

Ez dakit argi utzi dudan proposamena โ€“badago liburua zerekin osaturik!โ€“, baina hemen egiten dut planto gaurkoagatik, 31 eskutik ni gonbidatu izanaz damutu baino lehen.

Euskararen lexiko akademikoa

Igone Zabala Unzalu

Lexiko akademikoaren zerrendek testu akademikoen hiztegi-elementu bereizgarriak biltzen dituzte: hizkuntza baten maiztasun handieneko lexikoan ageri ez diren edo testu akademikoetan maiztasun bereizgarriaz erabiltzen diren hiztegi-elementuak. Hortaz, lexiko-zerrenda akademikoak diziplina artekoak izaten dira, eta diziplina bakoitzaren berariazko terminoak alde batera uzten dituzte[1]. Hasiera batean, halako zerrendak biltzeko helburua izan zen hizkuntzen helburu akademikoetarako irakaskuntzarako ikastaroak eta materialak prestatzea, baina berrikiago, testu akademikoen idazketarako laguntza-tresnak elikatzeko ere osatzen ari dira horrelako zerrendak[2]. HARTAvas proiektuan[3], euskarazko lexiko akademikoa erauzi dugu, kolokazio akademikoak identifikatzeko, eta idazketa akademikoari laguntzeko HARTA/TAILA tresna elikatzeko. Lortu dugun lexiko akademikoaren zerrenda oso baliagarri gertatu zaigu baita EHUko gradu guztietan eskaintzen diren euskarazko komunikazio akademiko-profesionaleko irakasgaietarako eta irakasleei eskaintzen zaizkien mintegietarako.

Lexiko akademiko esaten zaio edozein diziplinatako testu akademikoetan maiztasun bereizgarriaz erabiltzen den lexikoari. Hortaz, lexiko espezializatu edo terminologiatik bereizten da, terminoak diziplina bateko kontzeptu espezializatuak adierazteko erabiltzen diren hiztegi-elementu espezializatuak baitira. Euskarazko lexiko akademikoa erauzteko, HARTAeus corpus akademikoaren (3.484.162 hitz)[4] lemen maiztasunak alderatu ditugu Dabilena corpus orokorrean[5] (300.217.903 hitz) duten maiztasunarekin. Corpusaren lau domeinu nagusietan[6] eta testuen % 20 baino gehiagotan ageri diren hautagaiei corpusen arteko alderaketak egiteko erabiltzen den log-likelihood neurria aplikatu diegu. Ondoren, eskuz aukeratu ditugu lexiko akademikoaren zerrendarako errelebantetzat har daitezkeen elementuak. Horrela lortu dugu 846 elementuko zerrenda: 365 izen, 246 aditz, 182 adjektibo eta 53 adberbio.

Zerrenda horretako elementu gehienak inolako arazorik gabe erabiltzen dituzte egunero ikasleek eta irakasleek testu akademikoetan, baina badira etengabe nahasteak eta erroreak eragiten dituzten elementuak ere. Izenen artean, aipamen berezia behar du #pausu izenak. Izan ere, 670 agerraldi ditu corpusean, baina ez โ€˜atsedenโ€™ adierazteko, urrats (540 agerraldi) izenaren sinonimoa den pauso (632 agerraldi) erabili nahian baizik. Maiztasun handiz erabiltzen diren eta oso maiz oker erabilita agertzen diren beste izen batzuk dira froga eta proba. Zehaztasunari begira, garrantzitsua da bi izen horien esanahiak egokiro bereiztea, baina maiz ikusten eta entzuten da froga izena proba behar den testuinguruan. Antzera gertatzen da hazkuntza izenaren kasuan: โ€˜kultiboโ€™ esan nahi badu ere, hazkunde edo haziera behar den testuinguruetan aurkitzen da oso maiz. Askotan nahastuta aurkitu ohi diren beste izen batzuk dira ikasketa โ‰  ikerketa โ‰  ikerkuntza; kantitate โ‰  kopuru โ‰  zenbaki; sorkuntza โ‰  sorrera eta zehaztasun โ‰  xehetasun.

A itsatsiak ere errore ugari eragiten ditu. Nabarmentzeko modukoak dira garrantzi, antz eta hipotesi izenak, a itsatsirik ez badute ere askotan a itsatsia balute bezala erabilita ikusten baitira (*garrantzia handia). Maiztasun handiz erabiltzen diren a itsatsidun zenbait izen, aldiz, a gabe erabiltzen dira askotan (*emaitz esanguratsuak). Horien artean aipagarrienak dira abantaila, desabantaila, emaitza, gabezia eta ordena. Bestalde, luzera izena *luzeera idatzita ikus daiteke maiz.

Adjektiboen artean, aipatzeko modukoak dira maiztasun handiz nahasten diren hauek: adierazgarri / esanguratsu; bera / berdin; eskas / urri; jakin / konkretu / zehatz / mugatu. Aditzen hautapen egokia egitea ere funtsezkoa da diskurtso akademikoa egokiro garatzeko, eta luze aritu gintezke aditzen erabilerari buruz, baina maiz nahastu ohi diren aditzen adibide batzuk baino ez ditugu emango: baimendu / ahalbidetu; baieztatu/ frogatu; behatu / ikusi; bereizi / desberdindu; burutu / egin; ekidin / saihestu; bilatu / aurkitu.

Hiztegi-elementu batzuk ezin dira okertzat hartu, baina desegokitzat har daitezke estilo zaindua eskatzen duten testu akademikoetarako. Aipatzeko modukoak dira hausnartu, hausnarketa, topatu, kontsideratu, suposatzen du eta ematen dira modukoak. Egokiagoak dira testu akademikoetarako, hurrenez hurren, gogoeta egin, gogoeta, aurkitu, -tzat hartu, dakar / eskatzen du eta gertatzen dira modukoak.

Erregistro akademikoez ari garenean, hiztegi-elementuen hautapena ez ezik, funtsezko aztergaia da hiztegi-elementu akademiko horiek testu akademikoetan ematen dituzten kolokazioak[7]. Kolokazioen finkapenaren atzean dago erabilera-maiztasun handia, azkenean diskurtso-komunitate baten norma bihurtzera eramaten dituena. Nolanahi ere, zenbaitetan diskurtso-komunitate akademikoetan erabilera-maiztasun handia duten konbinazioak ez dira hiztegietan edo estilo-liburuetan kodifikatuta ageri direnak. Adibidez, zenbait estilo-libururen eta hiztegiren arabera, urrats izena egin aditzarekin kolokatzen da (urratsak egin). HARTAeus corpusean, aldiz, urratsak eman eta pausoak eman konbinazioek baino ez dute gainditzen kolokaziotzat hartzeko langa. Erabileraren erabileraz finkatzen doazen joera idiosinkratikotzat har daitezke horiek, eta ez dirudi justifikatuta dagoenik testu akademikoetan urratsak egin kolokazioaren aldeko borroka sutsua egitea.

Ildo beretik, aipatu beharrekoa da izen akademikoekin konbinatzen diren zenbait aditzen erregimena, bereziki, jarraitu aditzarena[8]. Jarraitu aditzarekin kolokazioak osatzen dituzten izen akademikoetako batzuk dira pauso, protokolo, irizpide, prozedura, eredu, eskema, ordena eta egitura. Hiztegien arabera, datiboa hartzen du jarraitu aditzaren osagarriak (ereduari jarraitu diogu) baina corpus akademikoetan datiboa daramaten adibide bakan batzuk aurki badaitezke ere, kolokazioak erauzteko teknikak erabiliz, izen akademikoa absolutiboan duten kolokazioak baino ez dira azaleratzen (eredua jarraitu dugu).


[1] Coxhead, Averil. 2000. A new academic word list. TESOL Quartely 34 (2). 213-238.
Drouin, Patrick. 2007. Identification automatique du lexique scientifique transdisciplinaire. Revue Franรงaise de Linguistique Appliquรฉ. 12 (2). 45-64.
Granger, Sylviane & Magali Paquot. 2015. Electronic lexicography goas local: Desing and structures of a need-driven online academic writing aid. Lexicographica: International Annual for Lexicography. 31 (1). 118-141.
Garcรญa Salido, Marcos. 2021. Compliling an Academic Vocabulary List of Spanish. DOI:10.13140/RG.2.2.27681.33123

[2] Frankenberg-Garcia, Ana, Robert Lew, Jonathan C. Roberts, Geranti Paul Rees & Nirwan Sharma. 2018. Developing a writing assistant to help EAP writers with collocations in real time. ReCALL. 31 (1). 23-39.
Garcรญa Salido, Marcos, Marcos Garcรญa, Milka Villayandre & Margarita Alonso-Ramos. 2018. A Lexical Tool for Academic Writing in Spanish Based on Expert and Novice Corpora. In Proceedings of the Eleventh International Conference on Language Resources and Evaluation, 260-265.

[3] Ministerio de Ciencia e Innovaciรณn erakundeak 2019ko deialdian finantziatuko Coruรฑako Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikerketa-talde biren arteko proiektu koordinatua: PID2019-109683GB-C21 eta PID2019-109683GB-C22.

[4] HARTAeus corpusa Garaterm corpusean integratuta dago, eta kontsulta publikoetarako zabalik dago, bilaketa-interfaze aurreratuan, โ€œNonโ€ botoia sakatuta, eta โ€œHARTAeusโ€ aukeratuta. HARTA/TAILA tresnan ere badago corpusean bilaketak egiteko aukera.

[5] Lexiko akademikoa erauzteko kontraste-corpus modura erabili dugun Dabilena corpusa Elhuyarrek garatu du, eta Internetetik hartutako testuez osatuta dago.

[6] HARTAeus corpusak lau eremu nagusi ditu: Arteak eta Humanitateak, Biologia eta Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Fisikoak.

[7] Kolokazio esaten zaie harreman sintaktikoa duten hitz-bikoteen konbinazioei. Konbinazio asimetrikoak direla esan daiteke bikotekideetako baten (oinarriaren base) hautapena haren esanahiaren arabera era askean egiten bada ere bestearen (kolokatuaren collocate) hautapena oinarriak murrizten duelako.

[8] Jarraiki aditza ez dugu kontuan hartu, askoz ere gutxiago erabiltzen baita testu akademikoetan, eta ez duelako gainditu lexiko akademikoaren zerrendetan sartzeko langa.

Belarriko kilkerra

Amelia Pรฉrez Conde

Aurreko artikuluan ahozko istorioak literatura idatzira ekartzeari buruz idatzi nuen. Artikulu honetan gai berari helduko diot berriro, baina kasu honetan Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak idatzitako Belarriko kilkerra izeneko liburua aipatuko dut.

Itxialdian, denboraldi berezi hartan, Uxueren aitak audioak bidali zizkion Uxueri, egun berezi horiek sormenez edertzeko. Itxialdia amaituta, Uxue beste liburu bat idazten ari zela, bat-batean, istorio horiekin gogoratu zen, eta hauxe bururatu zitzaion: aitari, lagunei eta hurbileko pertsonei eskatzea istorioak berari ahoz kontatzea eta, gero, ahozko istorio horiek idatziz jasotzen saiatzea. Ez da ariketa erraza!

Uxuek azaldu du ariketa horretan bereziki zaindu duela istorio idatziek ere ahozkotasunaren xarma eta รฑabardurak izatea. Izan ere, ahozko istorioetan kontalarien ahotsa, begirada eta gorputz-hizkuntza, besteak beste, oso garrantzitsuak dira, eta batzuetan kontalariek gauza ugari esaten dituzte hitzik gabe. Baina literatura idatziak ere baditu bere baliabideak, eta haietako batzuk, adibidez, ilustrazioak dira. Belarriko kilkerra liburuaren ilustrazioak Begoรฑa Durruty-k egin ditu, beraz, badugu aukera ilustrazioekin ere gozatzeko.

Mende beteko istorioak zabaldu ditu liburuan, eta, agian, horixe da inportanteena, istorio horiek gaur egun aukera handiagoa dutela bizirik jarraitzeko. Izan ere, bidaian hasi dira jada, eta transmisio-katea zabaltzen ari da, istorioak Belarriko kilkerra liburutik irakurleen ahora jauzi egiten ari baitira. Hona hemen adibide bat (amaierara arte adi egotea gomendatzen dizuet!): Polloeko Burezurra.

Uxueren hitzetan, ahozkotasuna, transmisioa eta memoria dira liburuaren hiru zutabeak. Gaiak gizaki guztioi kezkatzen gaituztenak dira, besteak beste, ausardia, lotsa, beldurra eta gosea; nork ez du halakorik sentitu! Eta nork ez du horri buruz gehiago ikasi nahi! Liburua lau ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean bihurrikeriak kontatzen dira; bigarrenean, heriotza eta galerak (Zerurako eskailera du izena); hirugarrenean pertsonen arteko harremanak jorratzen dira, baita batzuetan sortzen diguten mina ere; eta laugarrenean gorputza da hari nagusia, nahiz eta gorputza eta gorputz-atalak liburu osoan gai garrantzitsua izan.

Uxuek azaldu duen bezala, istorioak aitak, lagunek eta kontalari askok kontatu zizkioten, baina beste batzuk, ordea, Ahotsak proiektuaren bidez ezagutu zituen. Ahotsak proiektuaren helburua Euskal Herriko ahozko ondarea zaintzea da, hain zuzen ere, eta urte asko eman ditu ahozko istorioak babesten. Proiektuko istorioak herrika eta gaika antolatuta daude, eta istorioekin batera, tradizioak eta beste garai batzuetako bizimoduak ere ezagutzen ditugu. Hona hemen adibide bat: Laboreak ikasten.

Batzuetan guk aukeratzen ditugu istorioak, beste batzuetan istorioek gu aukeratzen gaituzte, baina istorio bat partekatzen denean, zerbait ikasten dugu beti, edo, are garrantzitsuagoa, zerbait sentitzen dugu beti. Bestalde, Uxuek liburuaren harira beste gai garrantzitsu bat aipatu du: ยซjolasean heldu ziola erronkariยป; izan ere, helduok maizago jolastu beharko genuke!

Kanpaina instituzionaletako euskara

Alfontso Mujika

Erakunde publikoek kanpaina instituzional ugari egiten dituzte, eta ikus-entzunezko komunikabideetan eta kaleetan noiznahi ditugu kanpaina horietako iragarki laburrak ikusgai, entzungai, irakurgai.

Gaztelaniaz pentsatu eta diseinatutako kanpainak izaten dira ia guztiak, badakigu, baina mezuak euskaraz ere ematen dira. Kanpaina instituzionaletako mezuak ez dira izaten publizitate-mezuak bezain deigarriak, bezain โ€œsortzaileakโ€, ez dute hizkuntza-jokorik izaten, ez dira izaten hizkuntza baten esapide edo atsotitzen baten inguruan edo hitz baten adiera-joko baten inguruan ardaztuak, erreferentzia-irudi eta guzti. Alegia, ez dira izaten kanpaina burutsu horietakoak, kanpaina abiarazi baino egun bat lehenago edo ordu batzuk lehenago ยกPรณnmelo en euskara! esaten dizuten horietakoa, itzultzaileari, zuzenean, Hoa kaka egitera hire kanpaina txatxu itzulezin horrekin! pentsarazten dion horietakoa (bezeroari zer pentsatzen duen ezin esango badio ere).

Ez, ez dira horrelakoak izaten. Aurrezki-kutxa estiloko iragarkiak izaten dira: mezu lauak, laburrak, konplikaziorik gabeak (irudi oso editatuak, jende atsegina, giro lasaia), testu laburrak eta argigarriak, landuak, helburua informazioa ematea izaten baita. Beraz, goitik behera erdaraz pentsatuak badira ere, ez dira arazotsuak izaten itzultzeko. Eta jende askok ikusiko/entzungo/irakurriko dituenez, uste dut zilegi ez ezik beharrezkoa dela itzulpen zainduak, duinak izatea eskatzea, euskara naturala eta ez behartua erabiltzea eskatzea. Hau da, aldizkari ofizial batean ezkutatuta argitaratuko den eskola baterako hornigaien zerrenda bat itzultzean ezin eskatuko diogu itzultzaileari literatura egitea, baina kanpaina instituzional batean, non xehetasunak eta mezuak zaintzen baitira, euskarara itzulitako testua konplia izatea eskatzea ez da asko eskatzea, ezta?

Hona hemen lau erakusgarri, azken bi hilabeteotakoak.

1- ETEentzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du, eta ETBn egunero ematen ari dira iragarki hau:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2024/eusko-jaurlaritzak-2024ko-eteentzako-laguntza-plana-onartu-du-gobernu-kontseiluaren-urteko-lehen-bileran-gobernu-bilera-2024-1-9

Izenburuan bertan dago lehen arazoa:

<ETEntzako> hori <ETEentzako> izango da, ezta?

Eta barruan, ahozkoan, desberdin dontsua: โ€œlaurogei programa ezberdin baino gehiagoโ€.

(Ez hadi pipertu, Alfon, desberdinarena gerra galdua duk)

2- Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren iragarki bat auzoko taberna batean, joan den abenduan, adinekoen eta gazteen arteko bizikidetza bultzatzeko KUVU proiektuaren berri emateko.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ยฟEres una persona jubilada con una habitaciรณn vacรญa en casa?

Etxean logela huts bat duen jubilatua zara?

Erlatibo zehaztaile desegoki batez eta, gainera, โ€œbatโ€ kenduta. Zer da, itzultzaile automatikoaren itzulpena?

Nola adieraziko genuke euskara naturalean mezu hori gaizki kalkatu beharrean? Adibidez, honela:

Jubilatuta zaude eta logela huts bat duzu etxean?

(Ez hadi pipertu, Alfon, aldamenean gaztelaniazko esaldia daukak, gaizki-ulertuak argitzeko)

3- Emakumeen aurkako indarkeria

Berdintasun eta Justizia Sailaren emakumeen aurkako indarkeriari buruzko iragarki bat. Bideo labur bat da, egun hauetan egunero ematen ari direna ETBn. Emakume bat ageri da hizketan, eta honela dio:

“(โ€ฆ) senarra suminduta iristen da lanetik, eta nirekin ordaintzen du.”

Ez dakigu zer ordaintzen duen, baina badakigu denok zer dagoen atzean: โ€œla paga conmigoโ€.

(Ez hadi pipertu, Alfon: irristadatxo bat)

4- Gazteaukera

Eusko Jaurlaritzaren Gazteaukera atariak (Euskadiko gazteentzako informazio-atari ofiziala) Emantzipa programaren bidez laguntzak ematen dizkie emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei. Iragarki bat egunero jarri dute duela gutxi arte ETBn. Honela dio: (https://twitter.com/Gazteaukera/status/1735250981657453043)

<25-29 urte bitartean badituzu eta emantzipatu bazara edo egin behar baduzu, hilean 300 euroko laguntza eduki dezakezuโ€ฆ>

โ€œemantzipatu bazara edo egin behar baduzu,โ€

Egin behar baduzu zer? Garbi dago zein den egin aditz anaforiko ustel horren jatorria: si te has emancipado o vas a hacerlo.

(Ez hadi pipertu, Alfon: zorionez gaztelaniaz badakigunez, euskara hori uler zezakeagu)