Tigre-eltxoa bai? Eltxo tigrea ez?

Asier Larrinaga Larrazabal

EITBren txosten, memoria eta bestelako dokumentuen euskarazko bertsioak orrazten ditudanean, gehien egiten dudan zuzenketetako bat da ‘kontratu programa’ kendu eta ‘programa-kontratua’ jartzea. Euskaraz, teorian, aukera bi daude izen bat beste izan baten bidez zehazteko: izen-elkarketa eta atributu-elkarketa. Izen-elkarketan, รฑabardurak eransteko balio duen izena โ€“B edo mugatzaileaโ€“ zehaztu nahi den izenaren โ€“A edo buruarenโ€“ aurrean jartzen da (B-A): behi-esnea, ahuntz-esnea, koko-esnea… Atributu-elkarketan, mugatzailea adjektibo bihurtzen da, eta buruaren atzean ipintzen (A B): harri zilindroa, harri koadroa, harri kuboa…

Horrela azalduta, ez dirudi elkarketa-mota bat baino bestea hobesteko arrazoirik dagoenik, baina, erabileran, joera jakin batzuk igar daitezke. Euskaltzaindiaren Euskararen gramatikak (213-215. or.) hiru ulerbide bereizten ditu atributu-egituretan. Lehena, ยซB den Aยป moduan definitzen du: Ama Birjina (birjina den ama), ume azeria (maltzurra โ€“azeriaโ€“ den umea)… Bigarren ulerbidean, mugatzaileak buruaren klasea adierazten du: lehoi emea (lehoien artean, emeen klasekoa dena), txakur galgoa (txakurren artean, galgoen klasekoa dena), haur semea (gure haurren artean, alaben klasekoa ez dena)… Azkenik, batzuetan, buruak hartzen du adjektibo-kutsua, alegia, ยซA den Bยป egitura aurkituko dugu: Ama Lur (gure amatzat daukagun Lur planeta hau), aita Jainkoa (aita pertsona den Jainkoa, hots, ez dena ez semea ez Espiritu Santua)…

Hirugarren mota hori nahiko nahasgarria zait, eta Euskaltzaindiak biltzen dituen adibide gehienak nekez bereiz ditzaket izen-elkarketatik, baina, sailkapena, bere horretan, oinarri bat izan daiteke hitz elkartu batzuk sustatzeko eta beste batzuk baztertzeko. Programa-kontratura itzulita, atributu-elkartea ere zilegi izango litzateke, hori diogunean egitarau bat den kontratu batez ari baikara, baina, terminoak EITBren dokumentuetan lehen agerraldiak egin zituenean, izen-elkarketaren inertzia gailendu zen. Arazorik ez, ‘programa-kontratu’ aitzakiarik gabeko elkarketa baita euskaraz eta, gainera, ‘programme contract’ ingelesezko ordainaren paralelo garbia.

Proba dezagun orain Euskaltzaindiaren sailkapena ‘eltxo tigrea’ atributu-egiturarekin. Elkarketa horretan, mugatzailearen funtzioa da buruak zeren itxura duen zehaztea, eta, alde horretatik, ematen du ez duela lekurik sailkapeneko hiru ataletako batean ere. Are gehiago, euskaraz izen-elkarketaz baliatu ohi gara antzaren berri emateko, eta ez atributu-elkarketaz: talo-aurpegia, mozolo-aurpegia, pailazo-aurpegia…

UZEIren Biologia hiztegian (1990, 50-51. or.), jabetuta zeuden hori zela euskarazko tradizioa: ezpata-belarra, ezpata-arraina… Hala eta guztiz ere, izen berriak sortzeko, intsektu hostoa, esate baterako, atributu-elkarketa (ยซeskuin-hedapenaยป) esploratzea erabaki zuten, gure inguruko erdaretan (frantsesez eta gaztelaniaz) bide emankorra zelako. Beste arrazoi bat erantsi zuten: ‘hosto-intsektua’ entzutean hostoetan bizi edo hostoz elikatzen den intsektua etor zitekeela burura. Horregatik, Biologia hiztegian, zalantza eragin zezaketen izenetan, atributu-elkartea hobetsi zuten eta, besteetan, izen-elkarketa: globo-arraina, kutxa-arraina… Inork ez bide luke pentsatuko arrainok globoak/kutxak bizitoki edo elikagai zituztenik. Herensugeak, ordea, arrain-bazka omen dira, zeren hiztegian ‘arrain herensugea’ proposatu zuen UZEIk.

ETBren bikoizketetan, hogei urte baino gehiago dira atributu-elkarketaren aukera baztertu genuela bizidunen izenak eratzeko, eta hala argitaratu genuen Bikoizketan elkarlanean esku-orri sailean[1]. Bi arrazoirengatik iruditu zitzaigun hobea tradizioaren bidetik jarraitzea. Batetik, ingeles izenek eredurako balio ziguten, ingelesez izen-elkarketara jotzen dute eta[2]: hog deer > urde-oreina. Bestetik, irizpidea bat bakarra izango zen bizidun batek zeren antza zuen adierazteko โ€“berdin zen beste bizidun bat gogorarazi, gauzaren bat gogorarazi, edo batek daki zerโ€“: tapiz-marrazoa, titare-marmoka, harri-arraina, zezen-igela, aingeru-arraina, urde-oreina… UZEIren hiztegian, agerian dago euren irizpide-bikoiztasunak nahastea baino ez duela eragiten: zezen-marrazoa (marrazo bat), marrazo balea (marrazo bat). ETBk bikoiztutako dokumentaletan, zezen-marrazoa eta balea-marrazoa erabili ditugu[3]. Ildo beretik, gure bikoizketetan zein programetan honelakoak azaldu dira: zebra-muskuilua, pailazo-arraina, koral-sugea… Eta, jakina, tigre-eltxoa.


[1] erabili.eus-en plazaratu genuen baina, tamalez, atari hori Internetetik desagertuta dago.

[2] Esan liteke bizidunen-izendegian, arrazoi askorengatik, erreferentzialagoa zaigula ingelesa gure auzo-erdarak baino.

[3] Gure irizpidetik kanpokotzat jo genituen antza ez baizik jokabidea adierazten zuten mugatzaileak, eta buruaren eskuinera bota: hegazti idazkaria, arrain kirurgialaria, marisorgin boxeolariaโ€ฆ Beharbada, salbuespen moduko honek ez du zentzu handirik.

Zubiak eta borroka

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

Itzulpengintza zubiekin alderatzen dugu maiz. Zubiak bi aldeetan daudenak harremanetan jartzeko dira eraikitzen, onuragarritzat hartzen ditugu, eta gustuko dugu itzultzaileak zubigileak garela esatea, eta sinestea. Eta izan, hala da, baina zubiak ez dira beti asmo onez eraikitzen, edo ez behintzat zubiaren bi aldeetan daudenen mesede.

Zubiak, adibidez, oso lagungarriak izan daitezke ibaiaren beste aldekoak mendean hartu nahi dituzten erasotzaileendako. Administrazio kolonial britaniarrean, itzulpenak berebiziko zeregina bete zuen, erruz baliatu baitzen tokian tokiko biztanleei buruzko datuak biltzeko eta agintari kolonialen eta mendean hartutakoen arteko komunikazioa errazteko.

Kolonizatuen mitologia, literatur lanak eta ahozko kontakizunak ez dira soilik jakin-minaren, ezagutzaren eta bakezko asmoen amoreagatik itzuli, azpiratuak hobeki ezagutzeko eta modu eraginkorrago batean menderatzeko baizik.  

Itzulpenek orobat balio izan dute besteak eta besteen hizkuntzak exotizatzeko (batzuetan, itzultzaileek, nahita edo nahi gabe, besteen kultur sistemak oker ulertu dituztelako); edo, aitzitik, desberdintasunak txikitzeko edota hutsaltzeko.

Eta, horrez gain, itzulpena oso garrantzitsua izan da metropoliaren ohiturak, balioak eta erlijioa hedatzeko, eta, hortaz, administrazio koloniala errazago ezartzeko.

Itzulpena boteretsuenen alde erabiltzen den baliabide bat izan daiteke edo, aitzitik, botere gutxiago dutenen ahotsak entzunarazteko eta zabaltzeko tresna.

Palestinar literaturako sei liburu[1] itzuli dira aurten euskarara, eta haietako bi ยซItzulpena borroka daยป izenburuko saio batean aurkeztu zituzten joan den astean. Zubi horiek igarotzeko irrikaz nago.


[1] Hauek dira: Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz, Rifqa, Detaile xume bat, Ehun urteko gerra Palestinaren aurka, Gazako egunerokoa eta Herri-gerra Palestinan: Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra.

Hiztegiak eta katiximak

Josu Barambones Zubiria

Uda osteko blog honetako nire lehen ekarpenerako gai labaina hautatu dut: euskarazko hiztegien eta Elizaren boterearen arteko harremana. Gauza jakina da Ertaroaz geroztik Eliza Katolikoak berebiziko eragina izan zuela hizkuntza idatzia kontrolatu eta garatzeko eta, beraz, hiztegiak sortzeko orduan. Eta botere hori islatu egin zen hitzak definitzeko orduan ez ezik, gizartearen bizimodua hezurmamitzen duten kontzeptu moralak norabide jakin baten aldera eramateko orduan ere.

Gaur egungo euskal hiztegiak akademiko eta hizkuntzalarien esku daude, hiztegi batzuetan Elizak izan duen eragina oraindik ikus daitekeen arren. Bereziki deigarria begitantzen zait Euskaltzaindiaren hiztegian kristau ideiekin loturik agertzen diren adibideek hartzen duten tamainaren zabala. Hizkuntza zaindu eta babestearren, akademiak kontserbadoreak izaten dira, eta beste garai bateko erabilerak islatu ohi dituzte, esanahi eta รฑabardura erlijiosoak dituzten termino eta adibideak jasoz, nahiz eta gaur egungo gizartean euren garrantzi soziala eta praktikoa txikiagoa den.

Ezagun da Euskaltzaindiak eta Elizak oso lotura estua izan dutela urte askoan, eta mendetan zehar Elizak rol garrantzitsua jokatu zuela euskara babestu eta euskararen erabilera sustatzeko. Euskaltzaindia 1918an sortu zenean, Elizak bere babes osoa eman zion, eta lehen euskaltzainburua elizgizon bat izan zen: Resurrecciรณn Marรญa de Azkue. Gerora, beste bi elizgizon izan ditu euskaltzainburu: Manuel Lekuona eta Luis Villasante. Bestalde, historian zehar euskaltzainen artean elizgizon asko egon dira, egun bat ere ez dagoen arren euskaltzainen eta urgazleen artean (oker ez banago). Guztiarekin ere, nire ustez โ€•barkatu hain gordin esateaโ€•, irakur daitezkeen adibideei erreparaturik, Euskaltzaindiaren hiztegiak katixima baten itxura hartzen du sarritan.

Hori horrela, gai hau baliatuko dut estilo-ariketa moduko bat egiteko eta hitz batzuekin jolas egiteko. Horretarako, Euskaltzaindiaren hiztegian datozen 10 adibideren ordez, beste adibide alternatibo batzuk ematen saiatuko naiz, gaur egungo mundu moderno eta estatu akonfesional batekin lotura handiagoa dutenak, eta erabilgarriagoak diratekeenak, nire ustez. Eta zergatik hamar adibide? Erlijioan zenbakiak sinbolikoak direlarik, hamar zenbakiak sinbolismo handia du kristau tradizioan. Hor ditugu, esaterako, Hamar aginduak, Jainkoak Moisesi eman zizkionak; edo Genesian aipatzen diren hamar belaunaldiak, Adan eta Noeren artekoak eta Noe eta Abrahamen artekoak. Azkenik, hamar zenbakia perfekzioaren sinboloa ei da.

Eta luzamendutan ibili gabe, honatx agindutako hamar adibideak eta hamar adibide horien adibide alternatiboak (inoiz eguneratzeko asmorik balute, hor lukete proposamen xume bat):

1.- Aberats. Eta bere amarekin eta bi anaiekin, aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat urtez.
โ€ข Eta bere amarekin eta bi anaiekin aberats bizi izan zen dirua xahutu zuen arte.

    2.- Borondate. Jaunaren borondatearen onartze umila.
    โ€ข Bere min lazgarria gorabereha, ez zuen aurre egiteko borondatea galdu.

    3.- Epel. Kristautasunaren aldetik, batzuk bero omen ziren eta besteak hotz, gehienez ere epel.
    โ€ข Sexu-harremanen aldetik, batzuk bero omen dira eta besteak hotz, gehienez ere epel.

    4.- Errezelo. Apaiza berehala hasi omen zen errezelo txarrak hartzen.
    โ€ข Errezeloak hartzen hasia nago ez ote duten aurtengo sarietan iruzur egin.

    5.- Eurrez. Horra non datozen lagunak, eurrez eta bide beteetan, Jainkoaren berba entzutera.
    โ€ข Horra non datozen jeltzaleak, eurrez eta bide beteetan, Pradalesen berba entzutera Forondako zelaietara.

    6.- Gaixotasun. Gizonen flakezia eta gaixotasuna ezagutzen dituzun Jainkoa.
    โ€ข Gaixotasun terminala duen gizon baten bizitzan oinarritzen da bere lehen filma.

    7.- Grina. [Hitz honek jai du Euskaltzaindiaren hiztegian, beronen arabera grina guztiak txarrak baitira, elizarakoa ez bada.] Haragikeriako grinak itsutua. Elizarako grina handia duelako. [Zergatik ez jarri eredutzat hiztunek aiseago erabiliko luketen esaldi sinpleago bat? Berbarako:]
    โ€ข Alavesek (edo nahi duzuen taldeak) grina handiz ekin dio bigarren zatiari.

    8.- Iraungi. Infernuko suak berak ez du iraungiko zu erretzen zaituen lohikeriaren garra.
    โ€ข Kontzientziako harrak ez dio iraungiko erraiak erretzen dizkion maitasuna.

    9.- Munstro. Bekatua, munstro lazgarria, gure arimen etsaia.
    โ€ข Izaera garrazten zion munstroa erakutsi zuen bere jokaerarekin.

    10.- Plazer. Haragiaren plazer debekatuak. [Debeku usaina du, ezta? Zergatik ez dugu inoiz honelako adibiderik topatuko?]
    โ€ข Haragiaren plazerak ezagutu zituen Polinesia Frantsesean.

    Euskaltzaindiaren hiztegiaren helburua bada euskararen gaurko benetako erabilera jasotzea eta komunikazio egoera bakoitzean hizkuntza egoki erabiltzeko hitzak eskaintzea, gaur egungo gizartean garrantzitsua da erlijioarekin lotutako adibideak beste batzuen gainetik ez lehenestea eta oreka bat gordetzea. Ez dut esan nahi kristatu-erreferentzia guztiak ezabatu behar direnik, gure historia eta kulturaren lekuko baitira, baizik eta hiztegi moderno batek egungo errealitatera egokitzeko ahaleginak egin behar dituela eta ikuspegi anitzagoa eta neutroagoa ekaini.

    Uda honetan ikasi ditudan kontu batzuk

    Itziar Otegi Aranburu

    Amaitu da uda, eta udazkena presaka etorri da. Udan zehar ikasi ditudan hitz eta esapide batzuk ekarri nahi ditut hona, zertzelada moduan.

    Edizio-distantzia

    Uda hasieran Orozkoko baserri batean egokitu nintzen, ilustratzailez inguratuta. Han ari ginen, mahai baten bueltan, bakoitza bere lanean murgilduta eta berriketan, eta batek bota zuen: โ€œDeskuidatzen bagara, itzultzaileek bezala amaituko dugu, eta gure lana makinaren akatsak zuzentzera mugatuko daโ€. Isilik irentsi nuen zimikoa, papererantz are gehiago makurtuta. Zentzu batean, zuzen daude, gure lanaren alderdi (gero eta handiago) bat horretan datza, itzulpen automatikoaren akatsak zuzentzean. Jakin dut goian adierazitako indizea erabiltzen dela itzulpen automatikoaren kalitatea neurtzeko; alegia, zenbat giza esku-hartze behar diren itzulpen automatiko jakin bat giza itzulpena bezain ona izan dadin, eta distantzia hori ahalik eta txikiena izan dadin lanean ari direla.

    Ludita

    Teknologiaren aurrerapenen kontra dagoen pertsonari esaten omen zaio ludita, eta industria-iraultzaren (lehenengo industria-iraultzaren) garaitik omen dator, artisau ehungileak lanik gabe utziko zituzten makina ehungailuak suntsitzen hasi zirela eta. Kontuz ibili behar da zer esaten duzun teknologiaz; berehala jotzen zaituzte luditatzat.

    Determinismo teknologikoa

    โ€œErrusiar mendi batean goazelarik, alferrik da atzerantz indarka nekatzea; ez du ezertarako balioโ€, esan zidan beste mahai baten bueltan nire lagun Charlesek, laurogei urteak atzean utzi dituen arren โ€“edo utzi dituelakoโ€“ bizitzari beldurrik gabe begiratzen dionak. Gustatzen zait, metafora, baina ez dakit oso konforme nagoen. Batetik, inork ez dit galdetu errusiar mendira igo nahi dudan edo ez, eta, bestetik, gu denak orain errusiar mendian egotea ez da fenomeno meteorologiko baten ondorio, ez da halabeharrez gertatu, eta iruditzen zait โ€œadimen artifizialarena geldiezina daโ€ esaldian badagoela fatalismo puntu bat, determinismo teknologiko deritzon horren aurrean amore emate bat. David Bayles eta Ted Orlandek Arte y miedo liburuan fatalismoaz ematen duten definizioa datorkit gogora; alegia, beldurraren beste bariante bat dela fatalismoa, patua gure esku egon daitekeen arren gure eskuak patuaren gainean eragiteko ahulegiak izatearen beldurra.

    Zentauroak vs ziborgak

    Uztailean, Elhuyarko lagunek antolaturiko udako ikastaroan izan nitzen, Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre. Gauza interesgarri asko entzun nituen han. Besteak beste, askoz hobea dela jarrera proaktiboa hartzea, erreaktiboa baino. Horretan nabil, errusiar mendiari tamaina hartu nahian, beste asko bezalaxe. Genevako Unibertsitatekoek, adibidez, adimen artifizial sortzailearen gainean zer jarrera duten azaldu dute duela gutxi: alde daude, eta gida bat argitaratu dute unibertsitatean adimen artifizial sortzailea arduraz eta egoki erabiltzeko. Hainbat atal ditu gidak, batzuk zinez jakingarriak, batez ere adimen artifizialaren sorreraz eta eboluzioaz eta oinarrizko kontzeptuez โ€“niretzat, cookieak onartzean zer arraio ari naizen onartzen oraindik ere ez dakien honentzat, oso lagungarriaโ€“. Metodologiaren atalean, azaldu dute informazioa nola bildu duten, eta, idazteko orduan, ChatGPT4 erabili dutela laguntza gisa.

    Ondo ulertu badut, zentauro-jokabidea litzateke hori: gizakiak lan batzuk egingo lituzke, eta makinak beste batzuk. Bestea ziborg-jokabidea omen da, zeinetan ez baitago bereizterik nork egin duen zer, hain daude fusionaturik gizakia eta makina lan-fluxuan. Oso itxura ona hartzen diot gidari, baina denbora eta patxada beharko nituzke behar bezala aztertu eta iritzi bat eratzeko, eta, nik denbora eta patxada eskatzen ditudan bitartean, hortxe dabil errusiar mendia orduko 300 kilometroko abaila zoroan gora eta behera eta ezker-eskuin inori patxadarik eman gabe. Mafaldaren hartatik, gustura esango nuke nik ere โ€œgeldi ezazue hau; jaitsi egin nahi dutโ€. Iritzi bat eratu artean behintzat.

    Kakaztea (enshittification)

    Joxe Rojasek azaldu zuen kontzeptu hori ikastaroan. Hemen dago azalduta, baina, labur esateko, plataforma teknologiko handien deriba azaltzen du. Ez dakit egokia den, baina niri, nolabaiteko zabalkuntza semantiko bidez, bestelako kakazte bat ekartzen dit gogora. Konturatu bainaiz ez dela, berez, teknologia jakin bat, edo adimen artifiziala bere horretan, arazoak sortzen dituena โ€“salbuespenak salbuespen, eta utzidazue hor ere zuhurtzia bati eusten momentuzโ€“; baizik eta, teknologia horrekin batera, nolabait gainjarrita, edo, hobeto esanda, azpijarrita, datorren beste zerbait. Ikastaroan, hitzaldietako batzuek ezinegon lauso bat eragin zidaten. Lankide batek lagundu zidan argitzen, kafea hartzen ari ginela esan baitzuen hitzaldi batzuei kutsu โ€œneoliberalaโ€ zeriela. Teknologiari eta adimen artifizialari buruzko diskurtsoan, maiz, bi alderdi nahasten dira: bat teknologiari dagokiona, eta bestea, berriz, mundu-ikuskera bati dagokiona โ€“berezkoa edo hartua, kontzientea edo ezโ€“. Adibidez, hizlari batek bideo umoretsu bat jarri zuen, interpretazio automatikoaren beharra ilustratzeko: Erresuma Batuko ikastetxe bateko zuzendariak guraso bat ekarrarazten du, semearen portaera kaxkarraz hitz egiteko. Etorkinak dira, zuzendariak ez daki aita horren hizkuntza, eta aita ez da ingelesez moldatzen. Semeak egin behar ditu interprete-lanak, beraz. Imajinatuko duzue zer gertatzen denโ€ฆ semeak goitik behera aldatzen ditu zuzendariaren esanak, eta aita poz-pozik irteten da bileratik, semea heroia dela sinetsita. Gauzak zer diren, oso antzeko bideo bat ikusi nuen orain dela urte batzuk, Letren Fakultatean, Interpretazio Sozialaren Oinarriak ikastaroa egin nuenean. Interpretazio sozialaren beharra ilustratzeko jarri zuten bideo hori orduko hartan. Denbora-tarte honetan, automatiko hitzak ordeztu du sozial hitza esaldi horretan.

    Agian badago arrazoi onik horretarako, naif samarra izango da igual ikastetxeetako hizkuntza-arazoak giza interprete bidez konpon daitezkeenik pentsatzea, baina, halako arrazoibiderik ez zenez egin, batetik besterako bidea, nolabait, ezkutuan geratu zen, izebergaren azpiko aldea bezala.

    Bestalde, beharbada batzuek ziborg gisa ikusten gaituzte dagoeneko, oso ondo bereizi gabe entzungailuetatik sartzen zaien ahots hori gizaki batena den edo makinarena, eta horregatik hasi dira batzuk interpreteei eskatzen on call egon daitezela 24/7, eta (kasik) doan lan egin dezatela. Negargarria.

    Etorkizunaren kontrako babesa (future-proof)

    Teknologiaren eremuan sortu zen future-proof esapidea: nola diseinatu software bat, eboluzio teknologikoaren ondorioz berehala zaharkitua eta baztertua ez geratzeko moduan. Unibertsitate-ikasketen testuinguruan iritsi zait niri: nola diseinatu itzulpengintza eta interpretazioko ikasketak, azkar eta noranzko ezezagunetan aldatzen ari den mundu batean berehala zaharkituta eta baztertuta ez geratzeko moduan. Ez dut erantzunik, baina ez esan esapidea ez denik itzela. Future-proof hitzak, bulletproof edo waterproof hitzen molde berekoa baita, berekin dakar etorkizunaren kontra babestu nahia, balen kontra bezala.

    Ikastaroaren amaieran elkarteen ordezkariek esan zituztenetatik atera daitezke gure lan-etorkizunari eusteko ideia batzuk: saretzea, eta gure lanari ikusgaitasuna ematea. APTIC elkarteko ordezkariak kontenedore batzuk erretzeaz hitz egin zuen โ€“metaforikokiโ€“. Nire ustez, erre beharreko lehen kontenedore metaforikoa izenarena da, hizkuntzaren langile garen aldetik. Aditu batzuek argudiatu dute adimen artifiziala ez dela ez adimentsua, ez artifiziala, gizakiaren lan luze metatua dagoela oinarrian. Adimen artifizial sortzaile izenak erabat ezkutatzen du egiaz zer den. Konputazio kognitiboa edo ikaskuntza interaktiboko sistema ikusi ditut sarean, baina, niri neuri, gehiago gustatu zait Lorea Argarateri irakurri diodana: adimen kolektiboa, โ€œguk dakiguna zurrupatu baituโ€.

    Gauzei izen egokia ematea, beraz, eta saretzea, eta gure lanari ikusgaitasuna ematea. Horrez gain, ezagutza eta denbora, patxadaz erabaki ahal izateko adimen kolektiboko tresnen aurrean zer jarrera hartu: zer, nola eta zertarako erabili, zer auzi etiko dakartzan erabilera horrek, eta egoki erabiltzeko irizpideak ezarri eta zabaldu. Hori iruditzen zait izan litekeela jarrera proaktibo adimentsu bat hartzea, nork bere eremuan.

    Angustia, nahasmena, oinazea

    Santi Leonรฉ

    Jatorrizko bertsioa โ€“azpitituluekinโ€“ vs bikoizketa eztabaidan, lehen aukerakoaren aldekoa izan naiz beti, eta zahartu ahala gero eta jasangaitzagoa egiten zait bikoizketa, eta gero eta onartezinagoak haren aldeko argudioak. Printzipio kontua ere bada: aktore lanaren parte da boza โ€“bozaren modulazioa eta haren bidezko รฑabardurakโ€“, eta errespetu falta handia iduritzen zait parte hori mutilatu eta bertze aktore batzuen bozarekin ordeztea. Bertze arte mota batean ez genuke onartuko โ€“Euskal Herrian hedatu den Rammsteinen disko honen bertsioan Alex Sarduik kantatu du, Til Lindemanni baino hobeki ulertzen zaio eta, baina lasai, musika berdin-berdina da; tira, bi aldiz pentsatuz gero, agian adibidea ez da ona, baina ulertzen didazueโ€“. Mundu ideal batean, bikoiztaileek lan guti izanen lukete.

    Baina mundu errealean bizi gara, eta egia da bikoizketak badituela bere abantailak, egia den bezala gaizki egindako azpitituluek film bat ikustearen esperientzia zapuzten ahal digutela โ€“eman buelta bat Filminen katalogoan barna, sinesten ez badidazueโ€“.

    Jatorrizko bertsioan protagonismoa jatorrizko bozak duen heinean, bigarren mailako makulu baten papera hartzen dute zenbaitetan azpitituluek, eta mugatzen dira aditzen ari garenaren bertsio motel gatzgabe bat ematera. Hori larria izaten ahal da mintzatzeko manera jakin bat delarik pertsonaien grazia eta nortasuna definitzen dituena. Horren adibide dugu The Big Lebowski (Joel Coen, 1998). Behin baino gehiagotan, gaztelaniazko azpitituluak โ€“Filminen dagoen bertsioan bederenโ€“ franko urrun gelditzen dira ingelesezko solasaldien indar eta adierazkortasunetik, eta ingelesez pixka bat jakitea da filmaz gozatzeko bide bakarra. Aukeran, ongi eginez gero, bikoizketa lagungarriagoa izanen litzateke film horretan.

    Adibidez, Walter Sobchak pertsonaiak bolatokian pistola bat ateratzen dueneko eszenan, solas hauekin egiten dio mehatxu 10 puntu apuntatzen tematua dagoen pertsonaiari:

                Smokey, youโ€™re entering a world of pain. A world. Of pain.

    Eta hori honela dago emana gaztelaniazko azpitituluetan:

                Smokey, te estรกs metiendo en un lรญo.

    Geroago, Sobchak sutan dagoelarik nahi zuen informazioa lortu ez duelako, honela ari da oihuka, Larryrena omen den autoa kolpeka hondatu bitartean:

                See what happens, Larry, when you fuck a stranger in the ass.

    Azpitituluetan:

                Esto es lo que pasa, Larry, cuanto tocas las narices.

    Filminen dauden altxorrak alde batera utzita, batzuetan bikoizketak badu azpitituluek falta duten askatasuna; bai eta adierazkortasuna ere, bikoizketak dioen gauza berbera erranda ere.

    Deadpool 2 (David Leitch, 2018) filmeko pasarte batean, izenburuko protagonista elkarrizketak egiten ari da, superheroien talde bat โ€“X-Forceโ€“ osatzeko asmoz. Etorri da lehen hautagaia โ€“Bedlamโ€“ eta zera galdegin dio Deadpoolek: โ€œSuperpowers?โ€; โ€œeremu elektromagnetikoak distortsionatzen dituโ€, izan da erantzuna, โ€œbaita zure buru barnekoak ere, eta horrela angustia eragiten dut, nahasmena, oinazeaโ€; eta arrapostua berehala etorri da: โ€œso basically youโ€™re Dave Matthewsโ€.

    Ez dakit nor den Dave Matthews. Tira, badakit โ€“Interneten bilatu dudalakoโ€“ AEBko musikari bat dela, eta uste izatekoa da estatubatuar batendako aski irri-emangarria dela haren musika angustiarekin, nahasmenarekin eta oinazearekin lotzea. Espainolezko bertsioan โ€“eta nik Deadpool 2, estreinako aldiz, espainolez ikusi nuen zinemanโ€“, Bedlamek angustia, nahasmena eta oinazea sorrarazten dituela aditutakoan, hauxe da Deadpoolen erantzuna: โ€œasรญ que eres como Bunburyโ€. Areto osoak irri egin zuen โ€“nik ere bai, jakinaโ€“, erreferentzia ulertuta. Eta aitortu behar da erreferentzia ez dela desegokia, angustia eta abar eragiteaz gainera, AEBn ibilia baita Bunbury. Espainolezko azpitituluetan ere โ€“Disneyplusen dagoen bertsioan behinik behinโ€“ Bunbury paratzen du, baina efektua ez da berdina, ingeles pittin bat ulertuz gero argi aditzen baita Deadpoolek ez duela Bunbury erran, eta irri eginarazi beharrean, traizio ttiki baten lekuko izan dela sentiarazten dio ikusleari. Bikoizketak, bat; azpitituluek, zero.

    Gauzak are gehiago korapilatzen ahal dira, ordezko erreferentzia egokia ez bada. Deadpool filmetik mugitu gabe, protagonistaren eta Cableren arteko borroka batean, azken honek zera botako dio Deadpooli: โ€œThereโ€™s nothing I canโ€™t killโ€. Aitortu behar dut ez dakidala esaldiak zeri egiten dion erreferentzia, baldin eta zerbaiti erreferentzia egiten badio. Gaztelaniazko azpitituluetan, โ€œno vas a salir vivoโ€ formula hautatu dute, baina bikoizketan, auskalo zergatik, hauxe da Cableren ahotik ateratzen den hitz-segida: โ€œYo por mi hija matoโ€. Aretoan, ongi oroitzen banaiz, ez zen irririk izan. Esaldia, Espainiako prentsa arrosako pertsonaia batek famatu zuen, eta aski desegokia zen filmaren testuinguruan โ€“bertzalde, ez dut uste prentsa arrosaren zaleen eta komikizaleen arteko intersekzioa handiegia denikโ€“. Izan ere, aipatu bezala, azpitituluetan โ€œBunburyโ€ paratu zutenak ez ziren ausartu โ€œyo por mi hija matoโ€ idaztera, eta jatorrizkotik hurbilago zegoen bertsio bat hautatu zuten. Bikoizketak huts egin zuen erreferentzia horretan, nire ustez.

    Kontu zaila izaten da erreferentzia kultural arrotzak nola ekarri erabakitzea โ€“film batean edo literaturan efektu jakin bat duten azentu markatuak nola ekarri bezain zailaโ€“, eta, nire ustez, desberdin jokatu behar da azpitituluetan eta bikoizketan, bakoitzak bere abantailak eta bere mugak baititu. Euskal Herrian, gainera, bertze zailtasun bat gehitu behar dugu: nor paratu genuke Matthewsen eta Bunburyren ordez angustia, nahasmen eta oinaze eragile gisa? Nik izen bat dut buruan, baina ez dut hemen aipatuko, ez baitut nahi artikulu hau argitaratu eta biharamunean haien telefono deirik edo emailik jaso.

    Galderak, galderak, galderak

    Isabel Etxeberria Ramรญrez

    Duela urtebete inguru, bere Lurraz beste ipuin-liburu bikainaren harira Berrian elkarrizketa egin ziotenean, honela erantzun zien Garazi Arrulak Itziar Ugartek (2023) egindako galderei:

    [G.A.]: [Nire] lehenengo liburuarekin Harkaitz Canok esan zuen nabaritzen zela itzultzaile baten liburua zela, eta momentuan esan nuen, ยซbah!ยป.

    [I.U.]: Bati baino gehiagori otuko zaio agian. Nahiago duzu ez lotzea?

    [G.A.]: Ez da hori. Orduan ez nuen jakin nondik hartu, baina orain ikusten dut zehaztasunerako joera egon daitekeela atzean. Azkenean, itzulpenean nahitaez jo behar duzu konkreziora. Jatorrizkoan agertzen bada ยซbelusezko oihal iledun gorrikaraยป, ezin duzu jarri telazkoa zela eta gorria. Begia egina duzu horretara.

    Itzultzea idazketan trebatzeko ariketa ona omen da. Itzultzean, idaztean saihestuko genituzkeen arazoei irtenbidea ematera behartzen gaitu jatorrizko testuak. Eta horrek luma zorrozten laguntzen digu. Anjel Lertxundik (1993) zioen bezala, ezin dugu tranpa egin; ezin dugu eragozpena saihestu; ezin dugu berez korapilotsu dena lautu; ezin dugu laua denarekin alfonbra ehundu; eta ezin dugu, alfonbra gainean ibiliz, dotore plantak egin. Edo Juan Garziak elkarrizketa batean Danele Sarriugarteri (2017) adierazi bezala, itzultzean berezkotik landuko ez genukeen moduan lantzen dugu idazketa, zeren berezkoan beti bilatzen baitugu ยซerresistentzia gutxieneko ildoaยป. Itzultzean eroso ez sentitzen ohitzen gara, alegia, eta adierazmoldean koska bat estuago aritzen.

    Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu dudanez, nire doktorego-tesian testu itzulietako eta ez-itzulietako hizkera konparatzen jardun dut. Zehazki, 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako euskarazko 1.134 literatur lanetako hiztegia aztertu dut (euskal idazleek sortutako 698 literatur lan eta euskal itzultzaileek hainbat hizkuntzatatik euskarara ekarritako 436): aberastasuna sinonimian, zehaztasunerako joera, lexiko-sorkuntzako joerak, arauarekiko edo/eta estandarrarekiko atxikimendua… Corpusaren tamaina handia izanik, datu kopuru handi samarretan oinarritzen dira antzeman ditudan joerak. Eta bai: badirudi badirela aldeak euskal idazleek sortutako testuen eta euskal itzultzaileek beste hizkuntza batzuetatik ekarritakoen artean.

    Kontua da aztergai izan dudan corpusean badirela idazten zein itzultzen aritzen diren lumak. Testu honen hasieran aipatu dudan Garazi Arrula, adibidez, bai eta Jon Alonso, Xabier Amuriza, Juan Kruz Igerabide, Koldo Izagirre, Felipe Juaristi, Pello Lizarralde, Danele Sarriugarte edo Patxi Zubizarreta ere, besteak beste. Eta iruditzen zait halako lumen testuak xeheago aztertzeak joko handia emango lukeela, aukera eskainiko ligukeelako, adibidez, ikusteko ea lexiko-hautaketan antzera jokatzen duten idazten eta itzultzen ari direnean. Edo ea beren euskalkiko (edo beste euskalki batzuetako) bereizgarriak ikusarazteko edo ezkutatzeko joera handiagoa agertzen duten jardun batean edo bestean. Edo ea beren testuak arauari lotuagoak diren idazle gisa ari direnean edo itzultzaile gisa ari direnean. Eta azter liteke, bestetik, ea alderik baden itzultzen ere aritzen diren idazleen eta itzulpenik egiten ez duten idazleen artean, halako moduz non konprobatu ahal izango genukeen zenbateraino eragiten duen itzultze-jardunak idazmoldean edo, bestela esanda, zer neurritan laguntzen dion idazleari itzultzeak begia egiten eta luma trebatzen.

    ITURRIAK:

    Lertxundi, Anjel (1993). Oinarriko proposamena mileniorako. Jakin, 79, 56-60. https://www.jakin.eus/show/c9cc867daf22ef757f5b3c3ad6ed9e51704d55c3

    Sarriugarte, Danele (2017ko uztailaren 23a). Itzultzaileak bere hizkuntza eduki behar du zabal, malgu eta presente. Argia. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2563/juan-garzia-itzultzailea

    Ugarte, Itziar (2023ko maiatzaren 28a). Ematen du, garaiarekin bat, trantsituan gaudela denok. Berria. https://www.berria.eus/paperekoa/1957/024/001/2023-05-28/ematen-du-garaiarekin-bat-trantsituan-gaudela-denok.htm

    Yogaz euskaraz

    Estitxu Irisarri Egia

    Urteetan zehar Yoda yoga baino lotuago ikusi izan dut euskarari. Euskara eta yoga nola uztartu pentsatzen ari nintzela, irakurritako testuek eman didate erantzuna. Badago euskara eta yoga uztartzen dituen alderdi bat behintzat: data eta modu zehatzik ezin da finkatu ez batean ez bestean.

    Jakina da yogak gorabeherak izan dituela K.o. II. mendean arabiarrei, greziarrei eta persiarrei esker Indiatik kanpora hedatuz geroztik, hainbat arbuio jasan behar izan dituzte praktikatzaileek urteetan zehar. Horrek historian zehar egondako sorginen, euskaldunen eta bestelakoen ehizak ekarri dizkit gogora. Beti egon dira sorginak eta inkisitzaileak, alde eta garai guztietan.

    Hala ere, badirudi filosofiaren ezaugarri den diziplinarekin eta jardunarekin bere lekua egin duela mundu osoan zehar eta baita Euskal Herrian ere. Esango nuke gero eta gehiago garela filosofia horrenganako jakin-mina erakusten dugunak eta yogaren praktikek dakarzkiguten onurez kontzientzia hartzen goazenak.

    Euskal literatura idatzian noiz agertu ziren yogaren lehenengo aipamenak? Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Lafittek egin zuen lehena 1973an Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarran (joga zerabilen) eta Mirandek bigarrena 1976an, Miranderen idazlan hautatuak lanean (yoga formaren alde egin zuen):

    Noiz eta nola sortu zen jakin ez arren, egun bizirik dirauen bizi-filosofiaren oinarriak Patanjalik finkatu zituen, ez omen zuen ezer asmatu edo sortu, yogari buruzko aforismo laburrak idatzi zituen K.o. III. mendean (data horrekin ere ez dira erabat ados jartzen adituak).

    Patanjaliren Yoga Sutrak liburuaren gaztelaniazko bertsio bat ari naiz irakurtzen eta euskarazko bertsiorik dagoen jakin nahi izan dut, eta bai, badago, baina deskatalogatua: Patanjaliren Yoga Sutrak. Sarearen arabera, 2011n argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Ibaizabalen eskutik. Euskarazko bertsio eskuragarririk ezean, Manuel Paz Macazagaren Yoga Sutras de Patanjali liburuko lehenengo kapituluko lehenengo sutraren ingurukoak euskaratzeko ausardia hementxe, inork beharko balitu (ortotipografia moldaketak egin dizkiot):

    1. SUTRA: Om, hemendik aurrera irakatsiko da yoga zer den.

    Om hitza, aum idatzita, Kreazioaren unean bertan, ezer ere ez zegoenean, sortu zen lehenengo bibrazioa da. Erabateko hustasun hartan sortu zen aum hitza eta iluntasuna argiz bete zen; munduak, izarrak, zeruko globoak sortu ziren eta bizitza sortu zen.
    Lehenengo bibrazioa da, hortik sortzen dira beste guztiak. Bera da hitz sortzaile gorena. Aum hitzetik sortu zen egipziarren amon, semiten amen eta arabiarren eta juduen shalom. Hitza sortu aurretik hustasuna zegoen, ezereza. Hau da, formak sortzeari, dena esaten diogu, ez da formaz beteriko hustasuna besterik. Formarik gabeko espazio infinitu hartan, bata zegoen, aum hitza ahoskatzen duena, adierazpenari bide ematen diona, bereizi gabeko bata.

    Bata hiru egiten denean, A, espiritua; U, materia eta M, energia sortzen dira eta Kreazioa gauzatzen dute. Sortutako guztia bibrazio hori da, ez gehiago ez gutxiago; dena da bibrazioa. Horregatik da hirua Kreazio perfektuari (ezagutza, desira eta ekintza) dagokion zenbakia. Izaki guztietan adierazten dira espiritua, materia eta energia. Horietako elementuren bat falta izanez gero, galarazi egiten ditu edonolako adierazpenak.

    Hauxe da yogaren lana: norbere burua ezagutzea. Horretarako, guregan ezagutu behar ditugu hiru aspektu horiek: espiritua, materia eta energia. Materia begi-bistakoa eta nabaria da, energia materia aktibatzen duena da eta espiritua yogaren lanaren bidez aurkitu eta ezagutu beharrekoa. Horretarako, gure burua behatu, begiratu, ikusi eta ezagutu behar dugu eta gure burua ezagututakoan, benetan garen hori gauzatu eta horretan bilakatu behar dugu.

    Praktikak harmonizatzeko egiten dira, orekatzeko, gure kontzientzia esnatzeko eta osatzen gaituzten aspektu desberdinak hauteman eta ezagutu ahal izateko. Hori da yoga. Yoga benetan garen horren kontzientzia hartzea, hautematea, ezagutzea da. Gutariko bakoitza om da. Dena da bibrazioa.

    Om silaba ahoskatzen dugunean, bibrazio hori garen guztian, aspektu guztietan, hedarazten dugu, a-k, u-k eta m-k bibra dezaten, esna daitezen eta aktiba daitezen, gutariko bakoitza ez baita om besterik, adierazitako hitza. Baina ez gutariko bakoitza bakarrik, baita planeta, izar, astro bakoitza ere, multzo guztia, dena da om, dena da espiritua, materia eta energia.

    Neofitoek Delfoseko orakuluari jakituria lortzeko zer egin behar zuten galdetzen ziotenean, hauxe erantzuten zien: โ€œZure burua ezagutuโ€. Izan ere, zure barruan dagoena kanpoan dago eta zuregan ez dagoena ez dago inon. Ezagutu zure burua eta unibertsoa ezagutuko duzu, unibertsoa eta zu bat zaretelako: aum.

    Pernandoren egiak beharbada, baina hori pentsatu, idatzi eta hedatu zutenek ere lan ederra egin zuten euskararekin egin zuten bezala, nahiz eta astoaren ahorako eztia ez den, baina bai belarra.

    Itzultzaileen ikusezintasuna

    Josu Barambonesย Zubiria

    Itzultzaileen ikusezintasuna oso kontzeptu erabilia da itzulpengintzaren munduan, bereziki itzulpen literarioen esparruan. Kontzeptu honen arabera, itzultzailearen figura halako moduan desagerrarazi behar da itzulitako testutik, non itzultzailearen parte-hartzea oharkabean igaroko baitzaio irakurlegoari. Irudi luke itzultzaileak bere lana ezkutatu behar duela irakurleen begietan testu itzulia xede-hizkuntzan idatzia dagoelako itxura ematearren. Izan ere, oso hedatua dago itzultzaileen lanak irakurleek hauteman gabe pasatu behar duelako ustea, gaur egun itzulpenak leku eta euskarri orotan ageri diren arren. Orobat uste da itzultzaileen eskua ikusezin bihurtu behar dela ukitzen duen edozein lanetan, ez duela inolako arrastorik utzi behar, eta irakurleak ez duela susmorik txikiena ere hartu behar itzulpen-lan baten aurrean dagoela.

    Itzultzaileen ikusezintasunak alderdi asko hartzen ditu, hala nola itzulpenaren jariotasuna eta naturaltasuna, erdalduntzearen eta domestikatzearen arteko lehia edota lanbidearen aitortza. Artikulu honetan lehen biez jardungo dut bereziki. Gizartean gure lanbideak jasotzen duen aitortzak hurrengo baterako itxaron beharko du.

    Itzulpengintzako teorilariek eta itzultzaile askok ere balore positibotzat jotzen dute ikusezintasuna. Javier Calvo itzultzaileak, berbarako, dio gustatzen zaiola pentsatzea itzultzaileok mamuak garela, eta gure lanak orrialdeotan irauten duela oihartzun bat bailitzan. Ildo horretan, Calvok El fantasma en el libro liburuan honela deskribatzen du itzultzaileen ikusezintasuna (8. orr.):

    Nire ustez, ikusezintasuna gure lanak berezko duen zerbait da; ezin da bestela izan. Desagertzea dugu helburu. Gure idazkera oharkabean igarotzen saiatzen den bakarra da, literalki ikusezin izan nahi du, eta ez du inola ere nahi gure gogoak hartan errepara dezan. Xedea itzulpena โ€œitzulpena ez balitz bezalaโ€ irakurtzea da. Ez dugu hor egon nahi. Orrialdearen barnean albait sakonen sartu nahi dugu hor gaudela agerian ez uztearren. Paradoxaren kameleoiak gara. Orrialdetik desagertzeko, bete egin behar dugu.

    Nire kasuan esan behar dut ikusezintasunaren teoriaren alderdi horrek ez duela batere funtzionatzen. Aitzitik, itzulitako liburu bat hartzen dudan bakoitzean edo bikoizturiko edo azpidatziriko ikus-entzunezko produktu bat ikusten dudan bakoitzean, hor agertzen zaizkit mamu direlako horiek, bizi-bizi agertu ere. Itzulitako liburu bat hartu, eta orrialdeetan barna aurrera egin ahala, itzultzaileen eta emaitzara iristeko jarraitu duten prozesuaren oihartzunak iristen zaizkit, eta oso hurbil sentitzen ditut. Ez dakit nire itzultzailekideei berdin gertatuko zaien, edo horrelako sentsazioak sentitzen dituen piztia bakarra naizen. Eta aitor dut nire lanbideari zor diodala beste batzuentzat agian ikusezina dena niretzat ikusgarria izatea: aldi berean itzulpengintzako irakaslea izateak eta inoiz edo behin itzultzaile jarduteak ez die batere laguntzen itzulpenei ikusezin bihurtzen. Batetik, behinola ikasle izan nituen eta egun itzultzaile dihardutenen lanak irakurtzen ditudanean, haien argazkiekin egiten dut topo. Zer esanik ez, lankide ditudan itzultzaileen lanen aurrean jartzen naizenean. Eta nola ez ikusi berendiaren eskua halako liburu itzulian aurreko astean elkarrekin bazkaltzen egon ginenean? Edo nola ez erreparatu urliaren dotoreziari esaldiak josteko lantegi malkar bezain labainean hainbat ikastarotan entzule izan nauenean? Memoria apetaren mendeko bilakatzen omen da, eta interesatzen zaionean ondo atxikitzen ditu bizi izan dituen esperientzia guztiak.

    Hasieran adierazi bezala, itzulpenen ikusezintasunak edo ikusgarritasunak itzultzaileen esku-hartzeari egiten dio erreferentzia, hau da, itzultzaileak noraino sartu duen eskua testu itzulian xede-kulturako irakurlea jatorrizko idazlearenganantz hurbil dadin, edo zenbat saiatu den idazlea xede-kulturako irakurleari ahalik eta erosoen eramaten. Esaterako, liburu batean hau irakurtzen badut, hots, โ€œAtzetik atera zen parrokiano batek geldiarazi zuenโ€, edo esapide hau: โ€œHamaika, zakurraren lukainkaโ€, badakit itzultzailea testua nolabait domestikatzen saiatu dela, eta jatorrizko testua xede-kulturako irakurleari hurbiltzeko ahalegina egin duela (oharkabean nahiz ohartuki). Aitzitik, hau bezalako esaldi bat irakurtzen badut: โ€œ[โ€ฆ] errentan harturik neukan bi logelako apartamentu terrazadun bat First Street-en, Prospect Park-etik bloke erdira baino ezโ€, badakit itzultzaileak erreferente kulturalak ez itzultzea hautatu duela, hartara irakurleak ahalegin txiki bat egin dezan bere burua nobelak deskribatzen dituen parajeetan kokatzearren.

    Batek pentsa lezake itzulitako liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean nire buruak hori guztia prozesatzeak irakurketaren plazeretik urruntzen nauela, baina uste dut guztiz kontrara gertatzen zaidala. Izan ere, testu itzuliaren muinaz ez ezik, haren azalaz ere gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dit nire lanbideak. Nabokovek zioen bezala, liburu bat irakurtzen dugunean, รฑabardurei erreparatu eta detaileak ferekatu behar ditugu. Azken finean, irakurle onak berrirakurtzen dutenak dira, eta nor irakurle hobea itzultzaile bat bainoago testu itzuliaren ezkutuko geruzetan sartzeko eta haiek sentitzeko?

    Itzultzaile neuronalak

    Asier Larrinaga Larrazabal

    Azkenaldian, asko erabiltzen dut “itzultzaile neuronala”. Neuronei asko eragin behar izaten diet hor zehar aurkitzen ditudan euskarazko testuek azpian duten gaztelaniazko bertsiora heldu eta zentzua harrapatzeko. Orain dela ez asko, kartel beilegi batzuk agertu ziren hormetan, mezu honekin: ยซKontrolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzuยป. Eeeee???!!! Beherago zegoen esaldiak arrastoan jarri ninduen: ยซHori ere indarkeria matxista daยป. Argibide horrekin, nire itzultzaile neuronala mezu honetara heldu zen: ยซDices que no la controlas, pero espรญas su mรณvilยป.

    Agerian dago kanpaina instituzional horren itzulpena lar makurtu zela formara. Beharbada, edukiari leialago izango zitzaion honelako zerbait: ยซEz omen zara kontrolatzailea, baina zure neskari mugikorra begiratzen diozuยป. Egongo da modua mezua hobeto emateko, eta merezi luke hain zabalkunde handiko testuetan neuronei apur bat gehiago eragingo bagenie.

    Nik, esku artean izaten ditudan itzulpenetan / itzulpenen zuzenketetan, edukia lehenesten dut beti, baina forma eta beste alderdi batzuk deslaitu gabe. Ikus-entzunezko hedabideetan nabilelarik, kezka-iturri izaten zait hartzaileak zein oztopo aurki ditzakeen testua belarriz jasotzeko eta jaso ahala prozesatzeko. Lehengoan, irratirako iragarki hau heldu zitzaidan esku artera: ยซLoraldia Udako Ola gazte sormen egonaldiaren hirugarren edizioa martxanยป. Gaztelaniazko testuaren berri ez daukat, baina honelako zerbait izango zen: ยซYa estรก en marcha la tercera ediciรณn de Loraldia Udako Ola, estancias creativas juvenilesยป. Iragarkiaren euskarazko bertsio hark ulermen-traba asko sortzen dizkio hartzaileari โ€“ni naizen hartzaile honi, behintzat, baiโ€“, ez txikiena ยซLoraldia Udako Olaยป izenak eragiten duena. Aditza eliditzeak ere ez du asko laguntzen.

    Nik honela esatea proposatu nuen: ยซHemen da Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa! Gazte sormen egonaldia, martxan!ยป. Kasu honetan ere, egongo da modu hobea mezua emateko. Nolanahi ere den, ziur naiz modu hobe hori hezur-haragizko itzultzaile batek aurkituko duela; nekez itzultzaile automatiko batek.

    Horregatik, hain zuzen, esango nuke itzultzaile “neuro-automatiko”ek ez dutela kezka handirik eragiten profesionalen artean lanik gabe utziko ote dituzten. Zereginak arindu, zalantza barik, baina nekez kenduko diete lana. Hala eta ere, ohartzen naiz teknologia berriok lanbidea gutxiestea ekarri dutela gizarteko sektore askotan. Destaina horren ondorio zuzena da itzulpenen prezioak โ€“berdin dio zertarako eta norako direnโ€“ beherago eta beherago sakatzen direla. Ez dago aurreikusterik gauzak noraino helduko diren teknologiaren eskutik, baina iruditzen zait oso urrun dagoela makina batek itzultzaile neuronadun bat ordezkatuko duen eguna. Bien bitartean, gizarteari ikusarazi behar zaio zein den itzulpenen formari, edukiari eta beste alderdi batzuei bere talentua eransten dien profesionalaren balioa.

    Barkadazue, heterodoxoak (edo, salba dezagun gure barneko euskaltzaina)

    Santi Leonรฉ

    I

    Cambio de destino memoria-liburuko pasarte batean, Jon Juaristik kontatu zuen nola, atxilotu zuten batean, irri-emangarri utzi zuen itaunketa egiten ari zitzaion polizia; bertze pasarte batean, Tarot aditu bat leziatzen aritu zen zertan eta Tarot kontuetan. Anekdota eta egoera edozein direla ere, Jon Juaristi ateratzen da beti garaile Jon Juaristiren memoria idatzietan, eta, akaso, baita publikatzen ez den memoria intimoan ere.

    Juaristiren estiloak arrakasta handia izan du euskal intelektual jakin batzuen artean, eta ez dira guti elkarrizketa publikoetan โ€“eta, agian, baita adierazten ez diren pentsamendu intimoetan ereโ€“ beren buruari loreak suelto-suelto botatzen dizkiotenak: heterodoxo izatea da paparrean harro daramaten dominarik txikiena, eta, hortik abiatuta, lotsa arrastorik gabe kontatzen dute AEBko mundu akademikoa ezinbertzean konkistatu dutela edo familia ideologikoki orbangabe bateko azken ale ideologikoki orbangabe direla.

    Panorama ikusita, bertze heterodoxo baten aspaldiko titulu bat parafraseatuz, barkamena eskatu nahi dut lerro hauetan hartu behar dudan bidea hartzeagatik, zeren, berehala kontatuko dudan anekdotan aski irri-emangarri agertuko bainaiz, pailazo baten pare kasik, eta bertze behin agerian geldituko baita zeinen traketsa naizen giza harremanekin deus ikustekoa duen orotan.

    Oxforden izan zen. Guapo-guapo jarri, gorbata ongi lotu eta, nire ohituren kontra, college bateko besta batera abiatu nintzen. Han, berehala ohartu nintzen bertze inork ez zeramala gorbatarik; gonbidapenari disimuluan begirada bat bota, eta hantxe ikusi nuen aski argi idatzia: dress informal. Bere buruarekin erosoago sentitzen den batek eskuak gorbatara eraman, korapiloa laxatu eta oihal puska luze hura sakelan altxatuko zukeen. Ni, berriz, han egon nintzen, irribarre makur bat ezpainetan, lepo inguruan trapu baten ordez Coleridge-ren albatrosa eramanen banu bezala. Tira, noizbait ipuin bat egin beharko dut material horrekin. Momentuz, erabaki dut nire memoria publikoetan kontatuko dudala jantzi-protokoloa nahita hautsi nahi izan nuela, besta hartara dotorezia pittin bat ekartze aldera, eta hondarrean arrakasta izugarria izan zuela Italiako zetazko โ€“memorietan Italiako zetazkoa izanen baitaโ€“ gorbata hark. Eta saiatuko naiz oroimen intimotik lekutzen arratsalde hartan ez nuela araurik hausteko inolako asmorik izan, lehenik eta behin jantzi-arauak zein ziren ere ez nekielako.

    II

    Jorge Luis Borgesen ipuin batean, Ekialde Hurbileko pertsonaia batek ospe handia irabazi zuen munduan barna egin zituen bidaiei esker. Haren etsaiek โ€“kontatzen du Borgesekโ€“ sekulan bidaiarik egin ez izana leporatzen zioten eta, aldi berean โ€“gorrotoak ematen duen logikarekinโ€“ bidaietan ezagututako tokietan egiazko fedeari uko egin izana.

    Adostasun zabala dago euskara ikaragarri zaila delako ideiaren inguruan, ez bakarrik erdaldunen artean, baita euskaldunen artean ere; izan ere, euskara sinplifikatzeko proposamenak izan ditugu berriki, eta izanen ditugu naski etorkizunean ere. Eta, aldi berean, euskara ikaragarri erraza delako ideia ere hor dago: erdaldunen artean, burla egiteko iturria da hori โ€“telefonoa, pastela, hanburgesaโ€ฆ dena erdaraz bezala baita!โ€“; euskaldunen artean, sormen iturria, hitanoaren hirugarren forma bat bulkatu nahian baitira batzuk azkenaldi honetan.

    Euskara sinplifikatzeko zein aberasteko, bide bakarra bide dugu, askatasuna alegia, eta etsai bakarra, barnean omen daramagun euskaltzaina. Eta Asisko Urmenetak aspaldian errana da barneko euskaltzaina hil behar dugula. Bistan dena, ni ez naiz nor Asiskori kontra egiteko, baina, han-hemenka ikusten eta aditzen dudana ikusita eta adituta, iduritzen zait gure barneko euskaltzain ustez faxistaren opresioa franko beratza dela. Orokortzea itsusia denez, aitortuko dut badirela euskarari freskotasuna, naturaltasuna, bat-batekotasuna eta ez dakit zenbat bertze tasun eman nahi dizkiotenak, eta nik ez dut horren kontra deus ere. Baina irudipena dut naturaltasuna aldarrikatzen delarik, behin baino gehiagotan erdal makuluak edo kalko gordinenak erabiltzekoa dela aldarrikatzen ari den naturaltasuna. Hitz egitea un poco ateratzen zaigun bezala. Alegia, efektu jakin bat erdiesteko arauak hautsi baino gehiago, hoberik ezean euskainola erabiltzen dela. Tipo sozialki trakets batek gorbata eramanen balu bezala gorbatarik behar ez den besta batean. Ez jantzi-protokoloa salatu nahi izan duelako, jantzi-protokoloa ezagutzen ez duelako baizik. Ez heterodoxoa eta ez naturala, baldarra baizik.

    Bortizkeria arrunt gauza itsusia da eta, horregatik, inor hiltzearen kontra nago, are gehiago inor hori gure barneko euskaltzaina bada. Aitzitik, nik uste dut zaindu beharko genukeela, baita โ€“noizbehinkaโ€“ maina batzuk egin ere. Eta gero, arauak ezagututa, hizkuntza gure beharretara moldatuko dugu. Jakinki zertan ari garen.