Zoritxar moderatua (edo, euskara zaila ote da?)

Santi Leonรฉ

Joseba Zulaikaren Aberriaren inpaseak ari naiz irakurtzen egun hauetan, aski gustura gainera, zeren, nire bizipen pertsonal batzuk direla eta โ€“hemen kontatuko ez ditudanak; euskal prentsa arrosa sortu artio esperatu beharko duzueโ€“, xarmanki ulertzen baitut zer den inpase egoera bat, alegia egoera bat, zeinean edozein aterabide hartuta ere ondorioak mingarriak izanen baitira. Irakurri ez ezik, ikusi ere ikusi dut berriki Zulaika solasean, Mikel Reparazekin batera abenduaren 10ean etorri baitzen Iruรฑeko Hizkuntza Eskola Ofizialera mintzaldi bat ematera. Solasaldian, batez ere liburuaren lehen atalaz aritu zen antropologoa, euskarari buruzkoaz, eta hori primeran heldu zait, nik ere oraingoz lehen atala baizik ez baitut irakurri. Beraz, beheitiko lerroek atal hori dute mintzagai, ez liburu osoa.

Euskararen egoera dela-eta, baikorrak izateko deia egiten du Joseba Zulaikak; euskara putzura doan diskurtso agonikoa errepikatuz neketan erakarriko dugula inor gure kausara, eta, ondorioz, diskurtso hori autobetetzen den profezia bihurtzeko arriskua badela, alegia euskara putzura doala errepikatuaren errepikatuaz hondarrean putzura eramanen dugula guk geronek. Datuei begiratuta, euskararen ezagutzak eta erabilerak azken urteetan nola egin duten goiti ikusita, Zulaikaren arabera badira baikortasuna defendatzeko motiboak. Paradisuaren zorion perfektua โ€“Euskal Herri arruntean euskalduna?โ€“ bazter utzita, onar dezagun zorion errealista โ€“aitzinera egiten ari gara, hemendik urte batzuetara euskararen ezagutza unibertsala izanen da EAEko haurren arteanโ€“.

Zorion horri, nahi izanez gero, zoritxar moderatua ere deitzen ahal zaio, baina ikusten dut, helburua baldin bada inpasetik aterako gaituzten diskurtso eta jarrera sortzaile irudimentsuak bulkatzea, hobe dugula baikortasunaz mintzatu, zoritxarraz โ€“moderatua ala mugagabeaโ€“ mintzatu baino. Erran nahi baita ados nagoela baikortasuna erakutsi beharrarekin eta segur aski arrazoi zuela Andoni Egaรฑak erran zuelarik ezkortasuna antzua dela.

Diagnostikoa eta erremedioa โ€“tira, lekutu ditzagun behingoz metafora medikoakโ€“, analisia eta proposamena egoki samarrak iduritzen bazaizkit ere, susmoa dut โ€“liburua irakurriz baino gehiago, abenduaren 10eko mintzaldia adituzโ€“ ez ote dagoen neurri batean airean egina, ez ote dituen Zulaikak material kaskarrak โ€“topiko zaharkituakโ€“ erabili bere etxea eraikitzeko; eta, ondorioz, nahiz eta etxea ederra izan, bidean dauden gogoeta batzuk ez ote diren aski desegokiak. Ruper Ordorikaren lerro ezaguna ekarri du gogora Zulaikak bere saiakeran: โ€œeuskaldun izatea zein nekeza denโ€ (39. or.). Eta mintzaldian zehaztu zuen, nola izanen da jendea euskalduna โ€œzortzi abizen euskaldun eta Rh negatiboa eskaka hasten bagaraโ€. Nor ari da hori eskatzen gaur egun?

Ezkortasuna datuen gainean osaturiko fikzio bat da, euskarak โ€œminbiziaโ€ duela eta horren inguruko trama agoniko guzia fikzio bat dira, ondorio errealak izaten dituztenak. Estrategikoki, baikortasuna erakustea da komeni zaiguna, etsipenak ez baikaitu inorat eramanen, hilobira ez bada. Ados. Gauza batek, halere, atentzioa eman dit bai liburuan bai aipatu mintzaldian: euskararen ezagutzaren eta erabileraren gaineko datuak โ€“zifrakโ€“ baikor edo ezkor interpretatzen ahal dira, eta zein ikuspuntu komeni zaigun gehien erabaki beharko genuke; euskara zaila delako ideia, berriz, egia borobil berdadero ukiezina da, harria bezain sendoa, grabitatearen legea bezain zientifikoa, erlatibotasun orotarik haratagoko dogma. Horren ondorioz, โ€œeuskararen malgutasun eta sinplifikazioaren aldekoโ€ dela aitortzen digu Zulaikak; โ€œezagunak dira euskal erlatiboak eta genitiboak eta subjuntiboak sortzen dituzten labirintoak sintaxianโ€; ez hori bakarrik, โ€œaditza azkenean jartzearen arauari derrigor makurtu behar badiozu zure esaldia, laster ezin duzu errekonozitu zeure estiloaโ€ (40.-41. or.). Nola ikasiko du jendeak aditz taula konplikatu hori?, erran zuen behin baino gehiagotan 10eko mintzaldian. Nik, berriz, hauxe galdeginen nuke: zer irakasle joaten da gaur egun klasera ditxosozko taula hori eskuan? Nor tematzen da aditz trinko arraroenekin, ikasleak bide horretarik lerraizkiokeelakoan? Barkatu, ezin izan diot eutsi tentaldiari.

Euskara zaila da โ€“are zailagoa, jakina, existitzen ez diren arauak inposatzen badizkioguโ€“. Nonbait, baikortasuna komeni zaigu estrategikoki, baina, dirudienez, euskara zaila delako topikoa behin eta berriz errepikatzeak mesede handia egiten digu. Diskurtso horretan ez da deus aldatu beharrik, antza. Jakitera, ez nintzen etorriko โ€“ Si lo hubiera sabido, no habrรญa venido. Zein da hizkuntzarik zailena, baldintza irreala adierazteko forma jokatugabe sinple bat eskuar duena, edo forma jokatu konplikatu samar eta izenordain bat eskatzen dituena? Kabituz gero, sartuko nintzateke โ€“ Si cupiera, entrarรญa. Gaztelaniazko caber aditza erraza da? Bada caber aditza sinplifikatzeko proposamenik? Nola egiten du jendeak aditz horren traba gaindiezina, bada, horixe, gainditzeko? Zertan dabil Pรฉrez-Reverte?

Badira โ€“hara, hasmentan paratu dut aditza! (eta orain, objektuaren aitzinean!)โ€“ ingelesaren gaineko bi topiko, elkarrekin aski eroso bizi direnak, elkarren baztergarri izan arren. Lehendabizikoa da ingelesa erraza dela; bigarrena, bizi osoa ingelesa ikasten eman ondotik, ez zarela halere ongi moldatuko eta ez duzula ongi ahoskatzea lortuko. Nolanahi den ere, lehendabizikoa da eraginkorrena: ingelesaren puntu zailen bat aipatuz gero โ€“eta nik proba egin dut nire ikasleekin (aditza erdian berriz ere; bide-urratzaile nabil gaur)โ€“, hala nola phrasal verbs direlakoak, erraza delako teoria orokorraren salbuespen gisa interpretatzen dute; euskararen puntu errazen bat โ€“generorik eza, adibidezโ€“ aipatuz gero, berriz, zaila delako teoriaren salbuespendako jotzen dute. Abiapuntuan dagoen ideiak du pisu handiena, bistan dena, eta adibide praktikoek ideia hori berresteko balio dute, baita salbuespenak direlarik ere.

Baina guk segi dezagun tematuak euskara zaila delako horretan: Fermin Etxegoienekin hasi, Xabier Amurizarekin segitu, eta orain Joseba Zulaika batu zaio zerrendari. Erabileran aitzinera egin dugu, baina Larramendiren El imposible vencido hartarik hona iduri luke ez dugula pauso bat bera eman; tira, ematekotan, gibelera, hark uste baitzuen posible zela inposiblea garaitzea. Euskara perfektua eskatu behar dugu?, galdegin zuen Zulaikak mintzaldian. Ez dakit inor euskara perfektua eskatzen ote dabilen. Badakit, ordea, Gasteiz eta Vladivostok artean eremu zabal-zabala dagoela, eta euskara perfektua ez eskatzetik trakeskeria guziak onartzera โ€“zenbait onartzen ari duten bezala, ni apuntatutak ditut-etaโ€“ tarte ederra dagoela. Pentsa dezagun, nahi baldin badugu, zailtasuna dela euskararen problema nagusia. Nik ez dut hain argi. Diotenez, Alemania aldean haurrek ere โ€“baita franko txikiak direnek ereโ€“ alemanez badakite. Horrek pistaren bat eman beharko liguke, alemanak ere zaila izatearen ospea badu eta.

Anekdota batekin akituko dut. Joseba Zulaika eta Mikel Reparazen ondotik, abenduaren 11n, Fermin Erbiti eta Iรฑaki Perurena izan genituen Iruรฑeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. Errepasoa egin zioten Perurenaren ibilbideari, eta harri-jasotzaileak gogora ekarri zuen โ€“mikaztasunik gabe ekarri ereโ€“ Espainiako iragarki batean gaztelaniaz bota zuen funtziona eta horrek eragin zituen irriak. Inork ez du gaztelania perfekturik eskatzen, baina irri horiek, ulergarritasunari trabarik egiten ez dion ahoskera diferente batek sorturiko irri horiek hierarkiak zein diren oroitarazteko ere balio izan zuten. Hor, antza, malgutasunik ez. Izan gaitezen baikorrak, ados, baina geure burua engainatu gabe.

Eskoletako gurasoak eta itzultzaile neuronalak

Kike Amonarriz Gorria

Azken urte hauetan, gurasoei zuzenduriko hitzaldi asko ematea egokitu zait, hala euskaldunei, nola erdaldunei. Hauetako hainbat Haurren aurrean, helduak heldu egitasmoaren testuinguruan kokatu dira, beste batzuk, eskolan aurrera eramaten ari ziren euskararen inguruko lanketan, edo besterik gabe, gaia interesgarria iruditzen zitzaielako antolatu zituzten.

Euskaldunei zuzenduriko hitzaldietan erabili ohi dudan izenburu orokorra Guraso euskaldunak euskararen erabileraren oinarri eta motor izan da. Hitzaldi hauen helburu nagusia gurasoak ikastetxeen euskararen aldeko langintzan inplikatzea izaten da, eta zehazki, Gurasoen Euskara Batzordea edo, gutxienez, gaiaz arduratuko den talde bat antolatzea. Ukitzen diren gaien artean, euskararen egoera orokorra, hizkuntzaren inguruan hezkuntzan gaur egun ditugun erronkak, gurasoen egitekoa, eskolari eta hezkuntza-komunitate osoari begirako ildo nagusi batzuk eta proposamen zehatz posible batzuk.

Erdaldunei zuzenduriko hitzaldietan erabili ohi dudan goiburua, berriz, honako hau da: Mi hij@ estudia en euskera y yo no sรฉ. ยฟCรณmo le puedo ayudar?

Hitzaldiei ekin baino lehen post-it-ak banatzen ditut bertaratuen artean, eta eskatzen diet bertan idazteko gaiaren inguruan dituzten galderak, zalantzak, ilusioak, hausnarketak edo hitzaldian zehar jorratzea nahiko lituzketen gaiak. Bi dira guraso erdaldunei zuzenduriko hitzaldi guztietan azaltzen diren galderak: etxeko lanetan nola lagundu, eta ea ona den dakiten euskara apurra (eta โ€œtxarraโ€ eransten dute batzuek) seme-alabekin erabiltzea, haien kezka baita ea seme-alabek ez ote dituzten errepikatuko egiten dituzten akatsak.

Bi gaien inguruko azalpenak eta aholkuak ematerakoan itzulpenen gaiak garrantzi berezia hartzen du. Eta azken hiru urte hauetan berrogei eskola baino gehiagotatik pasa ondoren, ohartu naiz gaia ez dela lantzen gurasoekin. Ez da behar bezala komunikatzen eta guraso gehienek ez dute gaur egun dohainik erabil daitezkeen tresna eta gailuen berririk. Google-k eskaintzen dituen aukerak ezagutzen dituzte, baina hortik aurrerakoak guztiz ezezagunak zaizkie ia denei. Oso esanguratsua da itzultzaile neuronalen berri ematen dudanean gehienek erreferentziak apuntatu egiten dituztela edo diapoari argazkia ateratzen diotela. Ez dute informazio hori. Edo beste era batera esanda, ez zaie iristen eskoletako barne-komunikazio kanaletatik.

Hitzaldietan gurasoek itzulpenen edo baliabide teknikoen inguruan zer nolako galderak egiten dituzten ikusteko, hona jasotakoen lagin bat: 

  • ยฟEs fiable el traductor de Google (Lens) para ayudar a mis hijos? (Portugalete)
  • ยฟHay alguna app o plataforma para ayudar a los niรฑos a hacer los deberes? (Portugalete)
  • ยฟSon รบtiles los traductores digitales? (Portugalete)
  • ยฟCual puede ser uno de los mejores traductores instantรกneos de texto y sobre todo a travรฉs de foto? (Iruรฑea)
  • Cuando me dicen mis hijas quรฉ significa una cosa, ยฟes bueno utilizar el traductor del mรณvil? (Noain)
  • Herramientas no digitales de apoyo (Noain)
  • Traductores, internet… (Azkoien)
  • Algรบn traductor fiable para buscar (Donostia)
  • ยฟEs bueno que lo traduzcan antes, si no lo entienden bien? (Donostia)

Euskal Herriko lau kornerretan bildutako galdera hauek argi islatzen dute itzulpengintzarekiko eta euskaratik itzulpen egokiak eskuratzeko dauden aukeren inguruko guraso gehienen ezjakintasuna, ezinegona eta gaiarekiko segurtasun falta.

Eta uste dut, gurasoak lasaitzeko, haien seme-alabei laguntza egokiagoa eman diezaieten, eskoletako hezkuntza-dinamiketan eta bizitzan gehiago eta erosoago parte har dezaten, euskararen erabilera susta dadin eta euskarara gehiago hurbil daitezen, oso onuragarria litzatekeela zer tresna dituzten erabilgarri jakinaraztea, eta hizkuntzen erabilera eskola-komunitatearen barne-bizitzan nola kudeatuko den azaltzea.

Nire ustez, komenigarria litzateke gurasoekiko harrera-protokoloetan edo ikasturte hasieratan gurasoekin egiten diren bileretan itzulpenekin zerikusia duten aspektu hauen inguruko oinarrizko informazioa eskaintzea:

  • Euskaratik edo euskarara doan itzultzeko sarean eskuragarri dauden gailu, aplikazio eta baliabideen zerrenda ematea, berauek erabiltzeko oinarrizko irizpideekin.
  • Bileretan edo batzarretan, hizkuntzak nola erabiliko diren azaltzea, eta euskarazko parte-hartzeak ulertu ahal izateko izango dituzten aukerak zehaztea.
  • Seme-alaben ikasketak jarraitu ahal izateko, ikasi dutenaren edo etxeko lanen inguruko itzulpenen bat eskatzen zaienean (euskaratik etxeko hizkuntzara), gurasoek aintzat hartu behar dituzten oinarrizko aspektuak argitzea: itzultzea ez dela ariketa automatiko erraz bat, askotan haurrek ez dutela jakingo hitzaren ordaina zein den, etab.
  • Seme-alaben ikasketak jarraitzen dituzten bitartean, itzulpen-ariketa hauen bidez, beraien euskararen ezagutza hobetu eta zabaldu dezaketela, eta haien oinarrizko hiztegia ere osatzen joan daitezkeela ikusaraztea.
  • Argi adieraztea egoera hauetaz baliatu beharko luketela, euskararekiko haien interesa agertzeko eta baita familiako hizkuntza(k) lantzeko ere, batez ere, familiako hizkuntza gaztelania, frantsesa edo ingelesa ez den kasuetan.

Ohar hauek etxeko lanen inguruko azalpenen testuinguruan ematen dizkiet hitzaldietan. Etxeko lanena guraso askorentzat kezka iturri nabarmena da, eta beti saiatzen naiz zama handitzat hartzen duten gai honen pisua erlatibizatzen. Hitzaldia hasi orduko galdera hau egiten diet: โ€œZuei gurasoek asko lagundu zizueten etxeko lanekin?โ€. Ia denek ezetz erantzuten dute, eta orduan esaten diet: โ€œBada, pertsona normalak eta jatorrak dirudizue! Beraz, nahiz eta etxeko lanetan gurasoen laguntza ez jaso, pertsona normalak atera gaitezke!โ€. Eta, ondoren, bigarren galdera egiten diet: โ€Gai hau dela eta, guraso euskaldunekiko desabantaila handian zaudetela iruditzen zaizue?โ€. Hor, aldiz, gehienek baietz erantzuten dute. Eta orduan, etxeko lanen inguruan dauden jarrera desberdinak azaltzen ditut, zertarako diren, zer-nolako onurak eta zer-nolako desabantailak ikusten zaizkien, eta besteak beste, etxeko lanak ikasleek egin behar dituztela, zalantzak tutoreekin argitu behar dituztela, eta laguntzeko ditugun aukerak uste baino murritzagoak direla: gaiak ez ditugulako ezagutzen, ariketak egiteko moduak aldatu direlako, ez delako komeni laguntzea, etab.

Etxeko lanetan laguntzeko dituzten aukerak eta mugak zedarritu ondoren, guraso gehienek lasaitasun handia hartu ohi dute, eta guraso euskaldunekiko desabantailaren neurria ez dute horren handitzat jotzen. Euskaratik itzulpen egokiak modu erosoan jasotzeko aukeren berri izateak asko laguntzen du ikuspegi aldaketa honetan.

Guzti honegatik iruditzen zait horren garrantzitsua eskoletan gaia sistematikoki lantzea gurasoekin, eta bereziki, erdaldunekin.

Poesiaren zuzentasuna edo poesia zuzenak

Eider Beobide Urkizar

Duela egun pare bat miresmenez entzun nuen Juana Dolores idazlea katalanez errezitatzen bere Girgileria poema-liburua (2024, Katakrak, Maider Ramirezek itzulia) eta, ondoren, Hedoi Etxarterekin hizketan, ยซeuskaraz ez dugu ikasi oraindik poemak errezitatzenยป bota zidan. Harritu ninduen hasieran, baina funtsean arrazoia duela iruditzen zait: poemak betiko doinu berarekin, pasio urratu ahotsez eta etenaldi behartuez entzuteaz nazkatuta gaude. Faltan botatzen ditugu poemak indarrez eta kontzientziaz irakurtzea, hitz-jarioa eta soltura, nolabaiteko antzezpenaโ€ฆ Mejillon Tigre kolektiboa eta poeta gazteak bidea urratzen dabiltzala esango nuke, eta itzultzaileok ezin gara atzean gelditu.

Hori dela eta, poesiaren itzulpenari buruz idatzi nahiko nuke nire lehen artikulua. Rifqa poema-liburua argitaratu ostean, bai kazetariek, bai lagunek edo ingurukoek, denek galdera bera zuten: zer zaila poesia itzultzea, ezta?

Nire erantzuna beti zen oso nahasgarria eta espero ez zutena: bai, beno, depende, ez pentsaโ€ฆ Harrezkero ohartu naiz, poesia itzultzea โ€•jakinaโ€• zaila den arren, galdera ez zihoala hortik, galdera poesia inoiz irakurri ez duen jendearena zela, edo oso poesia ulergaitza irakurri zutenena, edo poesiari izua ziotenena, edo poesia bera zer izan zitekeen ez zekitenena.

Egia esan, nik ere ez dakit zer den poesia. Baina argi dut orain itzultzen nabilen hortz-protesien ikasmateriala baino askoz errazagoa dela itzultzeko โ€•euskarazko hiztegi teknikoei buruzko hausnarketa beste baterakoโ€•, eta errazagoa ez bada, betegarriagoa, ulergarriagoa eta barruragokoa behintzat badela. Baina, esan bezala, poesia itzultzea ez da erraza, eta horri heldu nahi nioke gaur.

Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren Rifqa hasi nintzen euskaratzen duela ia urtebete eta GrALean landutako kontuak bihurtu zitzaizkidan egunerokotasun: poesiaren musikaltasuna, esaldien ordena eta genero kontuak, besteak beste. Hiruren inguruan askoz luzeago hitz egin badezaket ere gaur egun, lehen bietan jarri nahiko nuke arreta oraingoan eta doinua hitzean bildu biak.

Aipatzekoa da El-Kurdek berak liburuko poema batzuk errezitatu eta igo zituela musika plataformetara eta oso lotuta dago hori poemen izaerari, guztiek baitute hitz esanetik asko, ahoz gora esateko sortuak batira hainbat eta hainbat. Horrek eragin zuzena izan du nire itzultzeko moduan, poetaren doinu hori lortzen saiatzerako orduan.

Aipatutako doinua itzulpenean islatzeko, jatorrizkoa โ€•eta egilearen beste testuakโ€• mila bider irakurri eta entzuteaz gain, ezinbestekoa iruditzen zait testuingurua ulertu eta kontuan hartzea: nor ari naiz itzultzen, zein helburu du idazleak eta zein helburu du nire itzulpenak. Garrantzitsua da poetaren ahotsa nolakoa den aztertzea eta hori euskarara nola ekar dezakegun hausnartzea. El-Kurden poesia apurtzailea da, zuzena eta adierazkorra, baina oso ondo neurtzen ditu haren hitzak: ez da gauza bera gatazka eta genozidio eta argi azpimarratzen du hori hautu eta poema guztietan. Haren indarra eta esanahia bildu behar dira musikaltasun handiko poema laburretan; horra hor erronka.

Bestalde, liburu honetako poema batzuetan, zentzuzkoa eta beharrezkoa iruditu zitzaidan zuzentasuna sakrifikatzea poetikotasunaren alde, mezua eta hori adierazteko era baitira garrantzitsuak harentzat eta, ondorioz, zuzentasuna bigarren plano batean zegoela iruditzen zitzaidan. Hausnarketa eta hautu horrek esaldien ordena, hitzak eta egiturak aldatzera edo besteren bat hobestera bultzatu nau, une oro poetikotasuna bilatuz, baina jatorrizkoa errespetatzen saiatuz.

Doinua lortzeko beste puntu garrantzitsu bat itzulpenak ahots goraz irakurtzea dela esango nuke, bai norberarentzat bai norbaiti errezitatuta. Ezinbesteko urratsa da poesiak funtzionatzen duen edo ez ohartzeko, zerbaitek belarrira gaizki ematen duela konturatzeko, erritmoa baduen aztertzeko, errimak jatorrizkoaren melodia jasotzen duen ikustekoโ€ฆ Arnas-neurriak axola du; irakurketa-erritmoa oso kontuan hartzekoa da. Nire kasuan, gainera, lehen aipatu bezala, hitz esana lantzen duen poeta bat itzultzen nenbilen eta, beraz, are garrantzitsuagoa izan da urrats hau. Esango nuke, bestalde, erritmo poetiko hori bilatzeko saiakera nabaritu dela hainbat txokotan egiten ibili garen Honengatik egiten dugu dantza poesia-errezitaldi musikatuetan.

Aipatutakoaz gain, argitaratutako liburuan bertan jatorrizkoa ondoan izateak (ezkerrean jatorrizkoa ingelesez, eskuinean itzulpena euskaraz) badu itzulpenean eraginik ere, jakina. Ikasketetan beti entzuten genuen ยซahal bezain hurbil, behar bezain urrunยป eta gure helburu nagusia izan ohi da, baina nola urrundu jatorrizkoaren hizkuntza irakurle gehienentzat ulergarria denean eta albo-alboan dagoenean? Ez da erraza poetikotasuna mantentzea jatorrizkotik gehiegi urrundu gabe, baina ezinezkoa da irakurleetako batzuk boligrafo gorria eskuan ez imajinatzea. Ariketa bat egin beharra dago horrelakoetan eta sinetsarazi zeure buruari urruntzeak merezi duela, poema on bat lortzearren bederen.

Poesia itzultzeko ikastaro batean Maialen Berasategiri entzun nion euskaraz partikula iragarleen falta dugula eta ezin dut gehiago bat etorri. Euskaltzaindiak hitz iragarle deitzen dien horiek ยซkomunikazioa errazteko eta mendeko perpaus luze-konplexu mota batzuk hasieratik markatzekoยป balio dute, mezua argiago adieraziz eta ยซtestuaren esanaz jabetzeko aukera emanez amaierara iritsi arte egon gabeยป. Poesian eta, batez ere, poesia itzulpenean oso erabilgarriak dira eta haietako asko behar-beharrezkoak itzulpena uler dadin eta jatorrizkoaren doinua gal ez dezan. Halaber, eta horri lotuta, poesian azken hitzak garrantzi handia du eta, hortaz, modu naturalak bilatu behar dira hitz horrekin amaitu eta poemaren xarmari eta indarrari eusteko.

Azken aldian jende gaztearen artean badago joera gero eta gehiago hurbiltzekoa poesiara: ikusi besterik ez dago sortu berri diren irakurle talde guztiak, Pomada banda gisako proiektuak, Ez gara inor poesia-topaketak, egiten diren poesia-errezitaldiak eta abar. Idazle periferikoen kalitatezko poesiaren egarriz gaude, bai euskaraz idatzia bai euskarara itzulia, horrek emango baitio euskarari doinu propioak sortzeko aukera, baita oraindik gurean landu ez ditugun gai berriak ukitzekoa ere. Beraz, jarrai dezagun itzultzen eta sortzen, bidea urratzeke dago oraindik eta.

Konferentzia-interpreteen Nazioarteko Eguna: ospatu bai, baina duintasuna aldarrikatu ere bai

Maitane Uriarte Atxikallende

Duela hirurogeita hamalau urte, azaroaren 20an, Nurenbergeko epaiketak hasi ziren. Haietan, lehen aldiz eman ziren ezagutzera Hirugarren Reichak egindako ankerkeriak, publikoki epaitu baitzituzten krimen-egile naziak. Bigarren Mundu Gerran egindako genozidio hura epaitegietara eraman zen lehen aldia izan zen berez, eta are gehiago esango dizuet: gizateriaren aurkako krimenak epaitegietan eztabaidatu ziren lehen aldia ere izan zen. Eta, horrekin bateraโ€ฆ konferentzia-interpretazioa jaio zen.

Aurretik ere egon ziren hitzaldiak aldi berean interpretatzeko saiakerak. Nazioarteko Lan Erakundeak, adibidez, 1920ko hamarkadan probatu zuen, eta III. Internazionalak ere probatu zuen Sobietar Batasunaren bilera batzuetan. Dena den, Nurenbergeko epaiketetan egin zen saiakerarik garrantzitsuena, mundu osoak orduantxe ikusi baitzuen aldibereko interpretazioaren baliagarritasuna. Lehen aldiz, hainbat eta hainbat interprete aritu ziren aldi berean lanean, denbora errealean, justizia egiteko. Orduz geroztik, konferentzia-interpretazioaren nazioarteko eguna ospatzen dugu azaroaren 20an, eta, bide batez, gure lanbideari ikusgaitasuna emateko aprobetxatzen dugu.

Aurtengo Konferentzia-interpreteen Nazioarteko Egunean, gure lanbidearen eguna ospatzeaz gain, interpreteok azken hilabeteotan jasandako mehatxuak gogora ekartzeko ere aprobetxatu nahi izan dugu. Espainiako Senatutik etorri zaigu azken albiste kezkagarria, hizkuntza koofizialetako interpretazio-zerbitzuaren esleipenaren harira. Senatuak soilik irizpide ekonomikoan oinarritutako lehiaketa jarri zuen abian zerbitzua esleitzeko, eta hartara bideratutako aurrekontua ere murriztu zuen. Berez, larriena ez dira tarifa irrigarriak izan, interpreteek ordubetera bitarteko lanak doan egitea proposatzea baizik. Tamalez, Senatukoa ez da kasu bakarra izan, gure inguruan ere salatu izan baititugu antzeko kasuak, baina hanka erakunde publiko garrantzitsu batek sartu duenean hasi gara sakonago hausnartzen.

Euskararekin lan egiten dugun interpreteon kasuan, gutxi izateak hainbat mehatxutatik salbatu gaituela esango nuke nik. Gure kasuan, errazagoa izan da indarrak batu eta eskaintza iraingarrien aurrean guztiok batera planto egitea, baita elkarri babesa ematea ere. Gutxi izatea arazo izaten da sarri, baina oraingo honetan horrek indartu gaitu kolektibo modura.

Mehatxuei aurre egiteko batu gara aurten, bai, baina bide batez euskararekin lan egiten dugun interpreteon profila eta lan-baldintzak hobeto ezagutzeko aprobetxatu dugu. Hala, inkesta bat prestatu eta zabaldu genuen, eta emaitzak aztertu ondoren, diagnostiko bat egin dugu, egungo euskal interpretazioaren isla izan daitekeelakoan. Urriaren 23an Claudia Torralba interpreteak euskal interpreteen diagnostikoan jasotako zenbait datu aurreratu zizkigun, eta berak iragarri bezala, gaur bertan argitaratu da txosten osoa. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, konferentzia-interpreteontzat hain garrantzitsua den egun honetan.

Ospakizuna alde batera utzi gabe, eman diezaiogun jarraitutasuna Nurenbergeko epaiketetan jaiotako lanbide zoragarri eta beharrezko honi, gure balioa aitortuz eta inoiz falta beharko ez litzatekeen duintasuna aldarrikatuz. Zorionak eta bejondaigula, lankideok!

Mendigatxa bidankoztarra

Enrike Diez de Ultzurrun Sagalร 

Bidankoze, 1878. Arturo Campion jaunak Iruรฑetik igorritako gutun-azala ireki eta edukia irakurri du Marianok bere sortetxean, sukaldeko arraskan eskuak garbitu ondoren. Ezin jakin harrigarria egin ote zaion. Egun osoa eman du herri inguruko lerdoi (pinudi) batean zurak egiten eta lotzen. Akaiturik dago, hau da, leher eginik. Idazluma eskuan, handik egun batzuetara lotu zaio Campionek enkargatutako lanari, sukaldeko zizeiluan jarririk, papera mahai gainean ezarririk. Hantxe hasi da, beraz, kriseiluaren argipean Orreaga izenburuko balada gaztelaniaz irakurtzen, โ€œEs media noche. El rey Carlomagono estรก en Espinal con todo su ejรฉrcitoโ€ฆ.โ€, eta erronkarieraz ematen: โ€œGai erdia da. Errege Karlomagno Aurizberrin dago bere ejerzito guziuarekinโ€ฆโ€. Itzulitakoa irakurri eta aitzina egin du. โ€œLos francos cantan en el pueblo, los lobos ahullan en Altobizcar; los vascongados afilan sus hachas y sus dardos en las piedras de Ibaรฑetaโ€ฆโ€. Hau da, โ€œfrankoek kantatan dei irian; otsoek marraka egiten dei Altobizkarrian; uskaldunek zorroztan dei beren aizkorak eta beren dardoak Ibaรฑetako arrietanโ€ฆโ€. Handik egun batzuetara bukatu du enkargua: โ€œAh! โ€“exclamรณ Carlomagnoโ€“, no puedo dormir, la fiebre me quema. Quรฉ ruido es ese? โ€“Seรฑorโ€“ dijo el buen Turpinโ€“ Rezad. Rezad conmingo. Ese estruendo es el canto de guerra de Vasconia, y hoy es el รบltimo dรญa de nuestra gloriaโ€. Mendigatxak honela eman du: โ€œAh, โ€“egin zion Karlomagnokโ€“. Eztoked lorik egin. Kalenturak ixikitan nau; zer arroitu da kori? โ€“Jeinaโ€“ erran zion Turpin onak โ€“erreza zazu, erreza zazu enekin. Arroitu handi kori da gerra kantu Uskaldun Herriarena, eta egun da gore azken zeuriguna (zeru eguna)โ€.

Ez dakigu laguntza edo aholku eskatu ote zion Mendigatxak herriko apezari, Prudenzio Hualde bidankoztarrari, alegia. Izan ere, Marianok ederki zekien bi idazki euskaratzeko enkargua eman ziola Bonaparte printzeak apezari hamabi urte lehenago, hizkuntzalari ospetsua Bidankozera 1866an iritsi zenean, Erronkaribarko โ€œuskaraโ€ aztertzeko asmoz: batetik, Aita Asteteren dotrina eta, bertzetik, Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua segun San Mateok. Bidankozeko aldi hartan, printzeak gure Mendigatxa ere ezagutu eta, handik hiru urtera, Donibane Lohizunera gonbidatu zuen (1869). Marianok gonbitea onartu eta mando gainean egin zuen joan-etorri luze hura. Han, Donibane Lohizunen, erronkarierari buruzko berezitasun aunitz erakutsi zizkion Bonaparteri; tartean, aditz-jokoa. Derragun, bidenabar, hizkuntzalariak aldi hartan egina dela Mendigatxaren argazki ezaguna, Marianok Erronkariko janzkera soinean daraman huraxe bera, horrela janzten baitzen, jakina.ย 

XX. mendearen hasieran, berriz,ย Resurreccion Maria Azkue hizkuntzalariak eskatu zion laguntza, eta Marianok, ohi zuenez, gogoz eta eskuzabaltasunez lagundu zion. Santa Garazin ezagutu zuten elkar, Zuberoan, Azkuek berak deiturik, eta elkarlan sakonean aritu ziren hamalau urtez, 1903tik aitzina. Adiskide minak izan ziren. Mendigatxak euskaraz idatzitako gutun aunitz igorri zizkion Erronkariko mintzoaren ezaugarriez, aldi berean Bidankozeko bizimolde, ohitura eta ospakizunen berri emanik. Astia zuenean idazten zuen, zeren, hirurogeita hamar urte baino gehiago izanik ere, boladaka lan nekosoan aritzen baitzen, Mendigatxak berak Azkueri frankotan aitortu zion bezala: โ€œOrai berian igaro dut Erronkarin amaborz egun, zurak eta lot lana egiten; kementik antzina, ez naz xinen etxeraโ€ฆ eztud leitako tenprarikโ€ฆโ€.ย Eta bertze batean: โ€œBadaramatzagu iror urte gaxto, xunto; orai bi urte, arri erauntsi batek eraman zaikugun kosetxa; iaz, zoritu zren gariak, granorik bage; ez genuen bildu baizik autz (lastoa); eta, aurten negu gaixto egin duenez, galdu zaizkigu; eztugu esprantzarik bildu bihar dugula, ez garirik, eta, ez autzik; korregatik bihar digu emon zurari ahal dugun guzia. โ€ฆ Akaitrik nagoโ€.

Bertze behin, Marianok kartaz eskaturik, Azkuek bere erretratua igorri zion, eta Mendigatxak itxura txar-txarra antzeman zion lekeitiarrari: โ€œEne jaun ona: egiaren erraiteko, ene urdukari (ene iduriz), zarturik eta flako dago (berorika ari zaio Azkueri); orain berean nago begitartez-begitarte berareki; eta eztut ikusten baizik gorputz mehe edo mehar bat, sotanaz tapaturik; non ditu tripako, bularreko eta soingaineko gizenkiak? Lepoko gorbatak berak erakusten du nola daukan hutsik gizenkiaren lekuaโ€ฆโ€.

Bertzalde, gutunetako batean, Marianok Azkueri kontatu zion saiatu zela euskara bilobei erakusten, baina alferrik. Marianoren seme-alabek bazekiten euskaraz mintzatzen. Bilobek ez, ordea, eta horrek nahigabe handia eragin zion: โ€œโ€ฆ aski sentimentureki erraiten daud enazala trebe llober (bilobei) uskararen ikasaraztra, nola ezbaitey (ez baitute) iรฑon ere entzuten ele bat ezik nik erraiten dabeidanak, eztokey (ez dezakete) ikas iรฑolako gisan; kalaz, enfadatruk, utzi dut alde batera. Errana badugu kemen: eztagola beti urrutxa (hurritza) makila egiteko; niri ere gogoa kendu zaitad!โ€.

Mariano Mendigatxa Ornat labraria eta zur eginzalea 1918ko udan hil zen, 86 urte zituela. 1932an, Marianoren jaiotzaren mendeurrenean, Euskaltzaindiak sortetxean plaka bat paratzea erabaki zuen haren gorazarretan. Erabakia ez zen bete. 2018an, ordea, bai, plaka bat ezarri baitzen Mendigatxa etxean, Bidankozeko Udalaren eta Euskaltzaindiaren ekimenez: โ€œErronkaribarko uskararen lekuko bikain eta emankorraโ€. Bidankozen ere bada bertze plaka bat Prudenzio Hualde โ€œuskal ezkribatzailearenโ€ omenetan.

Itzultzaile automatiko neuronalak eta itzulpen-memoriak

Maite Imaz Leunda

Orain dela 24 urte idatzi nuen lehenengo artikulua itzulpen-memoriak kudeatzeko programei buruz. Garai hartan euskararako itzultzaile automatikorik ez zegoen eta nik ez nuen uste euskaraz lana txukun egingo zuen itzultzaile automatikorik ezagutzera iritsiko nintzenik. Itzulpen-memoriak kudeatzeko programek liluratu egin ninduten ematen zituzten erraztasun guztiengatik.

Programa ordenagailuan instalatu zidatenean, 1997an, goitik behera irakurri nituen jarraibideak lanean hasi aurretik. Segurtasun handia eman zidan horrek, beti gustatu izan baitzait erabiltzen ari naizen programa edo aplikazioa kontrolpean izatea. Gaizki sentitzen naiz zertan ari naizen garbi eduki gabe itsumustuan nabilenean.

Itzulpen-memoriak kudeatzeko programek itzulitako testuak esaldika edo segmentuka parekatuta gordetzeko aukera ematen zutenez, bi hizkuntzatan dauden segmentu-pareen biltegia sor zitekeen nahiko erraz. Itzulpen-memoriaren aplikazioak bilaketak egiteko modua asko arindu zuen eta guztiz erabilgarria bihurtu zen itzultzaileon eguneroko lanerako. Berdin-berdinak ziren esaldiez gain, antzekoak bilatzeko aukera ere ematen zuen. Horrekin batera, terminologiako datu-basean begiratzen zuen itzuli beharreko esaldi horretako hitzak edo terminoak azaltzen diren. Bilaketa bikoitz horren emaitzak pantailan azaltzen zizkigun, nahiko azkar, eta komeni zitzaigun lekuan erraz kopiatzeko moduan. Dokumentu osoak aztertzeko aukera ere ematen zuen, dokumentua ireki beharrik gabe memorian zenbat zegoen itzulita ikusteko.

Antzeko dekretuak eta ebazpenak, urtero errepikatzen diren deialdiak behin eta berriz itzultzen aritu beharra, behin eta berriz lan bera egin beharra ekidin zuten itzulpen-memoriek. Testu itzuli berri baten bertsio berri bat azken orduko aldaketekin baina aldaketak non zeuden markatu gabe etortzen zenean ere testu osoa alderatu beharra ekidin zuten itzulpen-memoriek. Aurretik gauzak nolakoak ziren gogoan izateko adina dugunok ondo dakigunez, mugarria izan zen itzulpen-memoriak kudeatzeko programak itzultzaileen ordenagailuetan instalatu eta lan-jardunean txertatzea.

Hitzak, hitz multzoak edo terminoak kontsultatzeko aukera iruditzen zitzaidan guztietan erabilgarriena, hasieran biltegiratutako esaldi pareak gehiegi ez zirenean, batez ere. Itzulpen-memorian itzuli beharreko esaldi batentzat ordainik ez egon arren, esaldi horretan azaltzen zen hitz bat, edo hitz multzo bat, itzulita egon behar zuen susmoa izanez gero, kontsulta egin zitekeen, eta itzulpen-memoriak hitz edo hitz multzo hori jasota zeukaten esaldi pareen zerrenda ematen zigun; hori hiztegian begiratzea baino lagungarriagoa izan zitekeen batzuetan egokiena zen hitza aukeratzeko orduan, hitza edo terminoa testuinguruan kontsultatzeko aukera ematen baitzuen.

Gerora, itzulpenen datu-base dokumentala ipini ziguten. Nahiz eta datu-base dokumentalean kontsultatzeak denbora gehiago eskatu, emaitzen testuingurua hobeto ikusteko parada eskaintzen du, esaldiaz haratago dokumentu osoa ikus daiteke eta.

Hori dena egiten zuten eta egiten dute orain ere. Itzulpen-memoriak ez dira desagertu itzultzaileen ordenagailuetatik. Itzulpen-memoriak eguneroko lanaren bitartez elikatzen dira, testuak itzuli ahala memorian gordetzen dira eta, horrekin batera, lehendik zegoena zuzentzeko aukera ematen du. Gaztelaniazko esaldiaren euskarazko ordaina esaldi bat baino gehiagotan ematen denean ere arazorik gabe gordetzen du.

Lerrokatzaile automatikoaren bitartez ere elikatu daiteke itzulpen-memoria, jatorrizko testua eta itzulpena hartu eta nahiko modu automatikoan esaldiz esaldi parekatuz.

Itzultzaileak badu memoriak kudeatzeko aukera ere; zerbait gaizki badago, hitzen baten ortografia aldatzen bada edo terminologia eguneratzen bada, itzulpen-memoria osoa aldatzeko aukera ematen du; ordezkapen globalak nahiz banan banakoak egin daitezke. Itzulpen-memoria osoa ikusteko eta memoria batetik bestera transferitzeko aukera ere ematen du.

Gustuko nuen itzultzaile soil izanda programa osoa kontrolpean nuela sentitzeak; horrek ere segurtasuna ematen zidan. Programak itzultzaile guztioi ipini eta itzulpen-memoriak ugarituz joan ziren neurrian eskertu genuen informatikarien laguntza, jakina, baina teorian itzulpen-memoriena itzultzaileak bere kabuz bere ordenagailuan kudea dezakeen programa da.

Itzultzaile automatiko neuronalarekin ez da gauza bera gertatzen. Neuronala ez da nire ordenagailuan erabateko kontrolpean daukadan zerbait. Itzultzaile neuronala ez da erabili ahala elikatzen eta ezin ditugu zuzenketa puntualak momentuan egin.

Itzultzaile neuronalak urtean behin edo bitan elikatzen eta eguneratzen dituzte, corpus elebidunak erabilita, eta ordenagailu sendoekin egiten da hori. Corpusak bolumen nahikotxo izan behar du, prozesuak bere denbora behar izaten du eta bukatu ondoren probak egin behar dira kalitatea hobetu dela egiaztatzeko, hala ez bada, emaitza hobeak eman beharrean okerragoak ematen baditu, atzera egin eta lehengoratu egin beharko da eta. Komenigarria da, beraz, itzultzaile automatiko neuronalarekin egindako eta posteditatutako itzulpenak itzulpen-memorietan jasotzea, itzultzaileen kasuan ohikoena den moduan, eta itzulpen-memorietako corpus elebidun horiek erabiltzea (zenbat eta corpus handiagoa, hobe) itzultzaile automatiko neuronala elikatzeko eta eguneratzeko.

Itzultzaile neuronalak ez du aukerarik ematen hiztegi terminologiko jakin batzuk aukeratzeko itzulpen-prozesuari ekin aurretik. Kontu handiz begiratu behar da terminologia posteditatzerakoan. Hitzak edo terminoak kontsultatzeko ere ez dute itzulpen-memoriek bezain ondo lan egiten; itzultzaile neuronala ez da egokia hitz solteak eta terminoak kontsultatzeko, sinonimoak ez ditu bereizten askotan (preciso y exacto zehatza eta zehatza itzultzen dute) eta, arestian esan bezala, terminoak ere ez ditu egoki ematen beti. Hitzak eta terminoak kontsultatzeko hiztegiak eta datu-base terminologikoak daude, eta baita glosarioak, datu-base dokumentalak eta itzulpen-memoriak ere.

Itzuli itzultzaile neuronalak Elhuyar hiztegira bideratzen du zuzenean hitz solte bat kontsultatzen denean. Itzultzeko pantailan bertan Elhuyar hiztegia eta Euskalterm terminologia-banku publikoa integratuta dauzka, horietan kontsultak arin egin ahal izateko. Elia itzultzaile neuronalak hitz batzuentzat aukera bat baino gehiago proposatzen ditu, eta kurtsorea hitzaren gainean ipinita probabilitateetan oinarrituta egin duen bilaketan topatu dituen beste aukera batzuk ere ikus daitezke.

Itzultzaile automatiko neuronala ondo integra daiteke itzultzaile profesionalen lan-prozesuan. Ez ditu ordezten itzulpen-memorietan urteetan bildutako esaldi pareek eman ditzaketen emaitzak, ez hiztegiek eta glosarioek eman dezaketena ere. Ondo legoke probabilitateetan oinarrituta egindako bilaketa bakoitzak (segmentu bakoitzak) zenbateko fidagarritasuna duen adierazten duen portzentajea erakutsiko balu itzultzaile neuronalak, itzulpen-memoriak kudeatzeko programek antzekotasun-portzentajeak erakusten dituzten bezala, zuzenketarako edo postediziorako pista gehiago edukitzeko.

Nolanahi ere, emaitza onak izateko ezinbestekoa da, derrigorrezko betebeharra, kalitatezko elikagaia ematea, bai itzulpen-memoriak kudeatzen dituzten programei, bai itzultzaile automatiko neuronalei.

Itzultzaileak segitzen du frantsesezko kantua, bai hitzetan eta bai metrikan

Gidor Bilbao Telletxea

Duela urtebeteko Arimen Gauaren inguruan, Bernart Gazteluzarren [Dialoga] ifernuko tromenten gainean aztertu genuen blog honetan, eta erakutsi genuen bizien eta arima kondenatuen arteko elkarrizketa hura frantsesetik euskaratu zuela Gazteluzarrek, frantsesezko XVII. eta XVIII. mendeetako Cantiques spirituels motako kantika-bildumaren batetik hartuta. Esan genuen testuak arrakasta handia izan zuela, eta, aldaketa gehiago edo gutxiagorekin, behin eta berriro berrargitaratu zela XVIII. eta XIX. mendeetako Baionako diozesako (eta Zuberoa herriko) kantika espiritualen bildumetan. Azkenik, aipatu genuen lan polita litzatekeela testu-aldaerak eta doinu-aldaerak aztertzea, Salvat Monhoren bertsioa barne.

Aurten ere Domu Santu egunaren inguruan suertatu zaigu 31 eskutik blogerako idaztea, eta, heriotzari buruzko kantu euskaratuen bila, berriz ere Salvat Monhoren poema-bildumara jotzea deliberatu dugu.

Piarres Lafitteri zor diogu Monhoren eskuizkribuaren argitalpena, 1972an argitaratu baitzuen, Baionako Euskal Museoaren Editions Ikas argitaletxearen zigiluarekin, Poรจmes basques de Salvat Monho (1749-1821) liburua, eta, euskarazko itzulpenaren historiaz interesaturik dagoenaren betaurrekoekin irakurtzen baditugu Monhoren bildumako testuak, laster ikusiko dugu, iaz aipaturiko Kreatura damnatua kantikaren bidetik (eta hemen ezin azaldu ditugun Monhoren bildumako beste batzuen bidetik), Omiasaindu egunaren inguruan aipatzeko hautatu dugun Munduko gauzen ez-deustasuna euskarazko kantikaren frantsesezko jatorrizkoa ere XVII. eta XVIII. mendeetako Cantiques spirituels motako kantika-bildumaren batean bilatu behar dela. Monhoren eskuizkribuak ohar oso lagungarria dakar bilaketarako: โ€œAire huntan: Tout nโ€™est que vanitรฉโ€.

Vanitรฉ des choses du monde kantika Lyonen 1805ean argitaraturiko Recueil de cantiques spirituels avec les airs notรฉs, a lโ€™usage des Maisons dโ€™ร‰ducation Chrรฉtienne liburuan (39.-43. or.) aurkitu dugu lehenengoz (eta gero, etengabe, XXI. mendera arte), baina ziur guk eskura ez dauzkagun bildumetan ere agertua zela lehenago, eta lehenagotik kantatzen zutela eliztarrek. Gainera, Lyongo 1805eko aipatu edizioan 11 ahapaldi daude, baina Marseillan 1806an argitaraturiko Recueil de cantiques spirituels (350.-354. or.) bilduman, ordea, 13 ahapaldi daude, Monhoren sortan bezala.

Kantikaren 13 ahapaldietako lehenengo laurak ikusiko ditugu hemen, gosegarri gisa. Ezkerreko zutabean, Monhoren bildumako testua eman dugu, Lafitteren ediziotik hartuta; baina kontsonante hasperendunak ere markatu ditugu (XIX. mendeko eskuizkribuan dauden moduan), eta puntuazioa aldatu dugu. Frantsesezko testuan, puntuazioa bakarrik aldatu dugu.

Monhoren bilduma
c. 1819-1838  
 Recueil de cantiquesโ€ฆ
1805  
MUNDUKO GAUZEN
EZ-DEUSTASUNA

(Aire huntan:
Tout n’est que vanitรฉ)  
 VANITร‰ DES CHOSES
DU MONDE.


Air Nยบ 20.
1
Munduko gauzetan,
ez hunen agintzetan,
ez du nihork aurkhitzen
zorion faltsorik baizen.
Beti da gezurti
atheratzen.
Halere, bethi
edireiten
ditu gizonak
fidatu nahi zaizkonak.  

6a
7a
7b
8b
6c
4b
5c
4b
5d
8d
1
Tout n’est que vanitรฉ,
mensonge, fragilitรฉ,
dans tous ces objets divers
qu’offre ร  nos regards l’univers.
Tous ces brillans dehors,
cette pompe,
ces biens, ces trรฉsors,
tout nous trompe,
tout nous รฉblouit;
mais tout nous รฉchappe et tout fuit.
2
Kanpotan liliak
nola tu iguzkiak
goixtirian zabaltzen,
arratsalderakotz histen;
hala da gizona
ganbiatzen,
haren adina
iragaiten:
sorthu deneko,
han du arrasta hiltzeko.  

6a
7a
7b
8b
6c
4b
5c
4b
5d
8d
2
Telles qu’on voit les fleurs
avec leurs vives couleurs,
รฉclore, s’รฉpanouir,
se faner, tomber et pรฉrir;
tel est des vains attraits
le partage,
tel l’รฉclat, les traits
du bel รขge:
aprรจs quelques jours,
perdent leur beautรฉ pour toujours.
3
Mundutar arinek,
ez gazte libertinek,
ez darotet ofritzen
atsegin-jokorik baizen.
Ordean, atsegin
gozo hetan,
pulunpa nadin
guzietan,
ene bihotza
bethi gelditzen da hutsa.  

6a
7a
7b
8b
6c
4d
5c
4d
5e
8e
3
En vain, pour รชtre heureux,
le jeune voluptueux
se plonge dans les douceurs
qu’offrent les mondains sรฉducteurs.
Plus il suit les plaisirs
qui l’enchantent,
et moins ses dรฉsirs
se contentent,
le bonheur le fuit
ร  mesure qu’il le poursuit.
4
Hiltzerat dohanak
zertako tu izanak?
Dire nekez bilduak,
urhe eta zilhar multzoak.
Mundu hunen jabe
beher huntan
izanik ere,
haren tonban
ez da kausitzen
gorphutz ustelkor bat baizen.  

6a
7a
7b
8b
6c
4b
5c
4b
5d
8d
4
Que doivent devenir,
pour l’homme qui doit mourir,
ces biens long-temps ramassรฉs,
cet argent, cet or entassรฉs?
Fรปt -il du genre humain
seul le maรฎtre;
pour lui, tout enfin
cesse d’รชtre;
au jour de son deuil,
il n’a plus ร  lui qu’un cercueil.

Euskarazkoaren eta frantsesezkoaren artean silaba-kopuruak eta errimak tartekatu ditugu, erakusteko horretan ere itzulpena jatorrizkoaren zordun dela, eta horrek baldintzatzen duela, zalantzarik gabe, itzulpenaren zehaztasuna. Jean Haritxelharrek aztertu zuen Monhoren bildumako metrika, eta, Lauda Sion kantikaz ziharduelarik, hau idatzi zuen: โ€œSalvat Monhok segitzen du latinezko kantua, bai hitzetan eta bai metrikanโ€ (Haritxelhar 2004: 139). Ondo ikusi zuen euskarazkoa latinezko kantika ezagunaren itzulpena dela; aztertzen ari garen kantikaren kasuan, ordea, guk dakigula Monhoren bildumako kantuak aztertu dituzten guztiek bezala, euskaraz sortua balitz bezala aztertu zuen, eta ez itzulpen bezala.

Hortaz, aurrekoa ikusita, esan behar dugu Salvat Monho itzultzaile-lanetan ari zela? Orain, itzulpena dastatu ondoren, filologoaren betaurrekoak janzten baditugu, esan beharko dugu erantzuna ez dela hain erraza. Uste dut Katixa Dolharek arrazoi handia zuela ondoko hau idatzi zuenean: โ€œLafittek eskaini edizioa tronpagarria da, ustearaz bailiezaguke Monhok obra bat sortu zuela, borobila, koherenteaโ€ (Dolhare 2023: 120).

XIX. mendeko kaiera, nonbait 1819-1838 urteen artean osatua, Lafittek edizioa apailatzeko baliatu zuena, Lafitte Funtsean dago orain (LAF-402-017) eta, haren argazkiak aztertu ondoren, Katixaren uste bereko gara: ez dago batere argi zer den Monhorena eta zer ez. Eskuizkribuko hiru kaierek (zeinetarik bi argitaratu baitzituen Lafittek) askotariko bilduma osatzen dute, jatorri bat baino gehiagotarik kopiaturiko poema eta kantuz ondua. Hau ez da toki egokia eskuizkribuan agertzen diren atal guztiak aztertzeko, baina aztertzen ari garen kantika bilatu dugu XVIII. eta XIX. mendeetako Baionako diozesako eta Zuberoa herriko kantika espiritualen bildumetan, eta baita aurkitu ere. Baionako diozesakoetan, 1804ko Cantica izpiritualac bilduman (9.-14. or.) aurkitu dugu lehenengoz. Ez dugu aurkitu lehenagoko 1751, 1775, 1780, 1783 eta 1786koetan, baina XIX. mendean 1820, 1824, 1826, 1827, 1834โ€ฆ eta hogeigarren mendera arteko bildumetan agertu zaigu, izan duen arrakastaren seinale. Zuberoa herriko bildumetan, 1846ko Cantica espiritualac bilduman (37.-40. or.) bakarrik aurkitu dugu.

Hona hemen hiru bertsioak:

   Monhoren bilduma
c. 1819-1838
Baionako diozesako
Cantica izpiritualac
Baiona, 1804
Zuberoa herriko
Cantica espiritualac
Baiona, 1846
   MUNDUKO GAUZEN
EZ-DEUSTASUNA

(Aire huntan:
Tout n’est que vanitรฉ)  
MUNDUKO GAUZEN
FUNTS-GABETASUNA

(Aire huntan:
Tout n’est que vanitรฉ)
MUNDUKO VANITATEZ




6a
7a
7b
8b
6c
4b
5c
4b
5d
8d
1
Munduko gauzetan,
ez hunen agintzetan,
ez du nihork aurkhitzen
zorion faltsorik baizen.
Beti da gezurti
atheratzen.
Halere, bethi
edireiten
ditu gizonak
fidatu nahi zaizkonak.
1
Ez da mundu huntan,
ez hunen agintzetan,
behin ere aurkhitzen
zorion faltsorik baizen.
Beti da gezurti
atzematen.
Halere, bethi
edireten
ditu gizonak
fidatu nahi zaizkonak.
1
Ezta mรผndรผ huntan,
ez hunen xarma orotan,
egiazko plazerik,
inganio faltsรผ baizik.
Bethi da gezรผrti
suertatzen.
Halere, bethi
edireiten
dรผtรผ gizonak
fidatรผ nahi zaitzonak.

6a
7a
7b
8b
6c
4b
5c
4b
5d
8d
2
Kanpotan liliak
nola tu iguzkiak
goixtirian zabaltzen,
arratsalderakotz histen;
hala da gizona
ganbiatzen,
haren adina
iragaiten:
sorthu deneko,
han du arrasta hiltzeko.
2
Lore eta liliak
nola tu iguzkiak
goiz-aldean zabaltzen,
arrats berean mudatzen;
hala da gizona
ganbiatzen,
haren adina
da suntsitzen:
jaio deneko,
han du arrasta hiltzeko.
2
Nula beitรผtรผ ekhiak
goizan sorthรผ liliak
goiz berartan zabaltzen,
arrats bereko fanitzen;
hala da gizona
khanbiatzen,
haren adina
igareiten:
sorthรผ deneko,
han dรผ mezia hiltzeko.

6a
7a
7b
8b
6c
4d
5c
4d
5e
8e
3
Mundutar arinek,
ez gazte libertinek,
ez darotet ofritzen
atsegin-jokorik baizen.
Ordean, atsegin
gozo hetan,
pulunpa nadin
guzietan,
ene bihotza
bethi gelditzen da hutsa.
3
Mundutar arinek,
ez gazte libertinek,
ez darotet agintzen
atsegin gozorik baizen.
Bainan pulunpatu
banaiz hetan,
ez dut aurkhitu
guzietan
deus funtsezkorik,
deus atsekabez bertzerik.
3
Eztero mรผndรผtarrak,
ez liberti gaztiak,
ikhusten mรผndรผ huni
hun, plazer, xarma baizi.
Bena behin hetan
bada heltzen,
ez dรผ gรผzietan
edireiten
deuz plazer hunik,
deuz phena baizik besterik.

6a
7a
7b
8b
6c
4b
5c
4b
5d
8d
4
Hiltzerat dohanak
zertako tu izanak?
Dire nekez bilduak,
urhe eta zilhar multzoak.
Mundu hunen jabe
beher huntan
izanik ere,
haren tonban
ez da kausitzen
gorphutz ustelkor bat baizen.
4
Hil behar gizonak
alfer tu ontasunak,
diru nekez bilduak,
urre eta zilhar multzuak.
Liteken nihoren
behar gabe
mundu beraren
balitz jabe,
hil eta zaio
gathabut bat geldituko.  
4
Hil behar dianak
auher tรผ huntarzรผnak,
รผrhe eta zilharrak,
eta beste mรผble ederrak.
Mรผndia osorik
balรผ ere,
deuz abantaillarik
hark elรผke,
arima gaxua
sekรผlakoz gal baleza.

Zuberoako herriarentzat moldaturiko bertsioan, badirudi lapurterazkoa izan dela oinarri eta zubererara aldatzean beste moldaketa batzuk ere egin direla (batzuetan errima berria bilatu beharrak eragin du moldaketa, baina beste batzuetan hautu desberdinak egin dira lexikoan, ez ezinbestean euskalkiarekin lotuak). Baina Monhoren bildumako testua eta Baionako diozesako bildumakoa konparatuta, bistan da testu beraren aldaerak direla, aldaketa txiki-txikiekin, eta ez dut ikusten ezer bat bestea baino lehenagokoa edo bat bestearen zordun dela erakusten duenik.

Hortaz, jakintzaren gaurko egoeran, bi hipotesi hauek, behintzat, posible dira:

  1. Salvat Monhok euskaratu zuen frantsesezko kantika, eta horregatik dago Monhoren bilduma deitu dugun eskuizkribuan. Monhoren itzulpena Baionako diozesako kantika-liburuetan bildu zen.
  2. Itzultzaile ezezagun batek euskaratu zuen frantsesezko kantika Baionako diozesako kantika-liburuetarako, eta horietakoren batetik kopiatu zuen Monhok edo Monhoren bilduma deitu dugun eskuizkribuaren kopiatzaileak.

Gaur-gaurkoz, kantu honi dagokionez, izen-abizenekin ezagutzen dugun itzultzaile bakarra Piarres Lafitte bera da, euskaratik frantsesera itzuli baitzituen Monhoren poematzat argitaraturiko guztiak, 1972ko libururako. Hona hemen bigarren ahapaldiaren atzeraitzulpena, frantsesezko jatorrizkoaren eta Monhoren bildumako euskal itzulpenaren ondoan:

Monhoren bilduma
c. 1819-1838
Recueil de cantiquesโ€ฆ
1805
Lafitte
1972
2
Kanpotan liliak
nola tu iguzkiak
goixtirian zabaltzen,
arratsalderakotz histen;
hala da gizona
ganbiatzen,
haren adina
iragaiten:
sorthu deneko,
han du arrasta hiltzeko.
2
Telles qu’on voit les fleurs
avec leurs vives couleurs,
รฉclore, s’รฉpanouir,
se faner, tomber et pรฉrir;
tel est des vains attraits
le partage,
tel l’รฉclat, les traits
du bel รขge:
aprรจs quelques jours,
perdent leur beautรฉ pour toujours.
2
Comme les fleurs ร  la campagne
sous lโ€™effet du soleil
sโ€™ouvrent le matin
et sont faneรฉs pour le soir,
ainsi lโ€™homme
change,
son รขge
passe;
ร  peine est-il nรฉ
quโ€™il reรงoit son arrรชt de mort.

Baten bati kantatzeko gogoa biztu bazaio, hemen entzun dezake frantsesezko kantika, eta gero, horren antzera, organoaren doinuarekin kanta dezake euskarazkoa. Gabriel Lertxundi ikertzaile eta musikariak, Kantikak. Cantiques basques liburuan (1948: 22-23), berak sorturiko melodia berriaren partiturak eman zituen, baina ez dut aurkitu horren grabaziorik eta ez dakit arrakastarik izan ote zuen.

Ontzi arrakalatua

Estitxu Irisarri Egia

Ez dakit zuei, baina niri, behintzat, perfekzio-nahiak bizitzan zehar hainbat buruhauste eta buruko min eragin dizkit, nahiz eta teoria zein den jakin: inperfekzioa dela perfekzioa. Teoriaren mundu hori onartzea askotan zaila denez, hona hemen praktikaren mundua pixka bat gehiago errazten lagun diezagukeen Asha Mahan eta Mรณnica Gonzรกlez Gonzรกlez egileen Cuentos hindรบes: desde el รndico a los Himalayas liburuko kontakizun bat euskaratuta:

Indiako zamaketari batek ura bi ontzi handitan herriko alde batetik bestera eramaten igarotzen zituen egunak, ontziak sorbalden gainean zeramatzan, makila luze baten muturretan zintzilikaturik.

Bi ontzietako batek arrakalak zituen eta bestea egoera bikainean zegoen. Gizon hark errekatik irakaslearen etxeraino oinez egiten zuen ibilbide luzearen ondoren, hautsitako ontzia helmugara ur erdiarekin iristen zen.

Hurrengo bi urteetan egoera hori egunero errepikatu zen: ontzietako bat beteta iristen zen eta bestea, erdi hutsik. Noski, arrakalarik gabeko lusuila oso harro zegoen bere lorpenez, ezin hobe sentitzen baitzen. Baina txanbil arrakalatua oso lotsatuta zegoen bere inperfekzioa zela medio eta kaskar sentitzen zen lanaren erdia soilik egin baitzezakeen.

Egun batean, hautsitako tinak zera esan zion urketariari:

โ€”Lotsagorritu egiten naiz bi urteotan gertatzen ari den egoeraren aurrean. Barkamena eskatu nahi dizut; izan ere, nire arrakalen erruz nire kargaren erdia entrega dezakezu soilik eta jaso beharko zenukeenaren erdia jasotzen duzu soilik.

Hitz horiek entzutean, gizona hunkitu eta hauxe erantzun zion tinari:

โ€”Egon adi etxera itzultzen garenean; bidean zehar hazten diren lore eder-ederretan arreta jar dezazun nahi dut.

Eta hala egin zuen ontziak. Herrirantz zihoan bidetik itzultzean, bidea apaintzen zuten lore eder asko zeudela ohartu zen, alfonbra eder bat zirudien. Dena dela, berdin-berdin triste sentitzen zen eraman beharreko uraren erdia gelditzen baitzen barnean.

Orduan zera esan zuen urketariak:

โ€”Konturatu zara loreak zure alderdian soilik hazten direla bidean?

Ontziak lotsaturik begiratu zion:

โ€”Beti izan dut zure arrakalen berri, eta horren alderdi positiboa atera nahi izan dut. Ez dut inoiz pentsatu zu ordezkatzerik. Horregatik erein nituen loreen haziak pasatzen zaren bidean zehar eta egunero ureztatzen hasi nintzen. Gogoratu, lagun tina, zaren bezalakoa ez bazina, zure bertuteekin eta zure akatsekin, ez litzateke posible izango edertasun hori guztia sortzea.

Askotan ahazten zaigu bertuteak eta akatsak bai bertute bai akats izan daitezkeela, besteak beste, perspektibaren, epaien eta pentsamenduen arabera. Izan dezagun gogoan inperfekzio hitzaren barruan dagoela perfekzio hitza; ondorioz, inperfekzioa dela perfekzioa.

Gaitzaket

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Haundi/handi, urdinskara/urdinkara, atzorako/atzoko, gaurgeroz/gaurgero, ordurarte/ordura arte, sentimentu/sentimendu… Horietan guztietan, lehen aukera ez da hiztegietan jasotzen, edo idazkera okertzat jotzen da; bigarren aukera da, denetan, euskara estandarrerako gomendatzen dena. Bada, lehen idazkera ez gomendatu horiek ugariago ageri dira euskal idazleen liburuetan euskarara egindako itzulpenetan baino. Blog honetan behin baino gehiagotan azaldu dudanez, nire doktorego-tesian euskarara itzulitako literatur testuetako eta euskal idazleek zuzenean euskaraz sortutako literatur testuetako hiztegia konparatzen aritu naiz, eta dela koloreak aztertzen jardun dudanean, dela denbora-adberbioez edo emozioak adierazteko kolokazioez aritu naizenean, idazkera okerreko aldaerak euskal idazleen testuetan euskal itzultzaileenetan baino ugariagoak zirela ikusi dut.

Doktorego-tesi bat ez da elukubrazioetarako lekua. Datuetan behatutakoa jaso ohi da tesietan; egiaztatu ahal izan den hori, alegia. Intuizioak belarrira xuxurlatzen digunak ez du kabidarik izaten zorroztasun zientifikoa gidalerro duten testu generoetan. Eta beraz, lortutako datuak esplika litzaketen arrazoiez hipotesi gisa baino ez ohi da hitz egiten, eta etorkizunean urratu litekeen ikerlerro gisa gehienetan. Ni hanka-puntetan pasatu nintzen arrazoien gainetik nire doktorego-tesian, eta ez nuen ia hipotesirik aurreratu idazleengan antzemandako zabarkeria handiagoa edo itzultzaileen zuzentasunerako joera nabarmenagoa esplikatzeko, nire intuizio horiek tesia ebaluatuko zuen epaimahaiaren aurrean behar bezala defendatu ezin izango nituela iritzita. Baina hemen, lagunarteko foro informalago honetan, gustura egingo dut gogoeta ozenki zuekin.

Harira, beraz. Zergatik ageri dira haundi, ordurarte eta sentimentu gehiagotan idazleen testuetan eta gutxiagotan itzultzaileen testuetan? Lehen kolpean ezagutzarekin lot genezake auzia: idazle gutxiagok dakite, itzultzaileen aldean, sentimentu ez baizik eta sentimendu dela idazkera zuzena. Baina uste dut bat etorriko garela denok onartzean jakin gauza gutxi dakizkigula berez idazleok eta itzultzaileok, eta zer non kontsultatu jakitea dela, oro har, menderatzen dugun artea. Hau da, itzultzaileek ez dute sentimentu gutxiagotan idazten idazkera okerra dela badakitelako, ezpada idazkera zuzena ote den egiaztatzeko ardura idazleek baino gehiagotan hartzen dutelako. Jarrera kontu bat ikusten dut nik hemen, eta ez ezagutza kontu bat. Sinplifikazioak arriskutsuak dira, baina lagun artean gaude-eta jo dezagun parodiara: itzultzaileak โ€”#ezitzultzaileguztiakโ€” txintxo eta arauaren aurrean esanekoago jokatzen ahalegintzen dira, eta idazleak โ€”#ezidazleguztiakโ€” arautik askeago sentitzen dira.

Zer dela eta lotuago vs askeago sentitze hori? Zenbait ideia bururatzen zaizkit niri, denak elkarri lotuak eta elkarren kausa edo ondorio gisa uler daitezkeenak. Hona hemen:

  • Itzultzaileak beste baten testua du esku artean, eta berea balitz baino ardura handiagoz tratatzen du horregatik. โ€œNorberarenean tira, baina besterenean ez dadila nire erruz akatsik egonโ€. Parkean umeekin gaudela, beste guraso batek enkargu bat egitera doala-eta bere haurrari begiratzeko eskatzen digunean bezala: haur hori non zertan ari den zaintzen dugu une oro, geurearekin baino arretatsuago. Itzultzailea subsidiarioa da, eta gehiago eskatzen dio bere buruari: ezin du titularrarenean zuzena zena akastun bihurtu.
  • Sorkuntzak badu jainko izatetik zeozer. Egile garenean aurrez existitzen ez zen zerbait sortzen dugu ezerezetik. Esango nuke โ€”barkatuko ahal didazue psikoanalisia egiteko ahalegin txatxar hauโ€” ahalmen horrek berezi sentiarazten gaituela, mugen eta arauen gainetik gaudela sinestarazten digula. Eta beraz, idazten ari garenean sueltoago-edo jokatzen dugu, erlaxatuago, itzultzen ari garenean ez bezala. Goragoko kezkak izaten ditugu idaztean, eta ez gara huskeriez arduratzen.
  • Idazleak badaki atzetik zuzentzailea edo/eta editorea etorriko dela, berak axolagabe lotu gabe utzitakoak lotzera. Eta erlaxatu egiten da berriro.
  • Itzultzaileak ere badaki atzetik zuzentzailea edo/eta editorea etorriko dela. Baina itzultzaileari maiz zuzentzailea izatea tokatzen zaionez, ondo daki zer non zaindu, eta lanak eginda edo oso aurreratuta entregatzen du testua.

Sormen edo itzulpen lan batean egileak eta itzultzaileak ez ezik beste esku batzuek ere parte hartzen dute. Hain zuzen ere, tesiaren defentsan epaimahaikideetako batek argitaletxeek honetan guztian duten funtzioaz galdetu zidan. Esango nuke aurretik aipatu ditudan ideiekin lotura estua duela euskal editoreen jokamoldeak:

  • Editoreek erreparo gutxiago izaten dute ziurrenik idazkera okerrak itzultzaileari zuzentzeko idazleari zuzentzeko baino. Azken batean, itzultzailea ez da egile-egilea, testua ez da bere-berea, eta errazago onartuko ditu iradokizunak.
  • Horrek berekin dakar itzultzaileak, zuzenketa gehiago eta gehiagotan egiten zaizkionez, autoexijentzia handiagoz jokatzen ikasten duela, testuak hasieratik txukunago entregatzeko.

Idazkera zuzenak gora eta behera aritu naiz hamar bat paragrafotan, itzultzaileak subsidiarioak eta arauari lotuak direla esan dut, idazleak jainko txiki eta apetatsuen pare jarri ditut… Baina aizue, itzulpenean dena ez da itzalean geratzea eta xuxen jokatzea. Itzulpenak ere badu sortzetik, asmatzetik, haustetik, jolastetik… Tesiaren defentsan beste epaimahaikideetako bat kexu agertu zitzaidan pasarteren batean itzultzaileak otzan edo esanekotzat jo nituelako. Eta arrazoia eman behar diot. Itzultzaileak esanekoak izan ohi dira estandarraren idazkerari dagokionez, baina ederki dakite araua hausten eta sorkari zoragarriak proposatzen egokiera dutenean. Testu honi jarri diodan izenburua da horren adibide. Warsan Shire kenyar poetaren โ€œBackwardsโ€ poema euskaratzean[1] Maialen Berasategik egindako proposamena da gaitzaket. Hementxe, zehazki:

I can make us lovedย ย ย ย ย ย ย  โ†’ย ย ย ย ย ย ย  Egin gaitzaket maitatuak

Ez al da zoragarria?


[1]Munduko Poesia Kaierak bildumak hamar urte bete dituela-eta kaier berezia argitaratuko du aurki Susa argitaletxeak. Kaier horretan, MPK bilduman orain arte aritu diren itzultzaileek beren gustuko poema bana euskaratu dute. Maialen Berasategik Warsan Shire kenyarraren โ€œBackwardsโ€ (โ€œAtzerakaโ€) aukeratu eta itzuli du.

Irakurzaletasuna sustatzeko plana

Amaia Lasheras Perez

Ikasturte honetan, irakurzaletasuna sustatzeko plan bat ezarri nahi du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzan. Asmoa txalotzekoa da, bai; beharbada ohartuko ziren ezen, teknologia berrietan milioiak eta milioiak xahutu eta gero, ikasleen โ€œemaitzakโ€ ez direla hobetu eta bertze nonbaitetik jo behar dutela, baina, tira, hori bertze eztabaida bat da.

Lehengo ikasturtearen bukaeran jakinarazi zidaten ni izanen nintzela plan horren koordinatzailea gure ikastetxean. Lantalde bat sortu dugu eta orain esperoan gaude 35 orduko prestakuntza jasotzeko, horretan lanean hasi baino lehen. Emanen ote digute gazteengan irakurzaletasuna pizteko formula magikoa? Aitortu behar dizuet eszeptiko samarra naizela. Uste dut gai horren inguruan dena asmatuta dagoela. Hala ere, irrikitan nago zer proposatzen diguten aditzeko.

Hizkuntza-irakaslea eta ama izanda, beti kezkatu nau gazteengan irakurtzeko grina nola piztu. Irakurriz igaro ditut nire bizitzako une hoberenetako batzuk, eta opari bikaina iduritzen zait ingurukoei aukera hori ere ematea. Gozamenaz harago, irakurtzeak ba omen dakartza bertze onura batzuk ere: idatzizko fikzioan murgiltzeak eragin antidepresiboa omen du; estresa guttitu eta tentsio muskularra aritzen omen du; arreta eta kontzentrazioa lantzen laguntzen omen du, eritasun neurodegeneratiboen kontra babestu eta espiritu kritikoa sustatu. Intelektualki azkarrago ere bihurtzen omen gaitu letretan murgiltzeak, analisi-gaitasuna eta sormena handitzen omen baititu, baita, logikoa ematen duenez, hizkuntzaren arloan trebeago bihurtu ere. Iduri lezake zerrenda luze horrek bakarrik animatu behar lituzkeela belaunaldi gazteenak leitzera. Baina, zoritxarrez, gazte anitzek ez dute inolako interesik. Ikastetxean agindutakoa baino ez dute irakurtzen (eta, batzuetan, lan horien laburpenak baino ez). Eta are okerrago, irakurzaletasuna aitortzera ausartzen diren ikasleak bertzeen aurrean barregarri uzten saiatzen dira gelakideak, honelakoak erranez: โ€œIrakurtzen duzu? Hain aspertua zaude ala?โ€.

Nire ustez, askotariko faktoreek pitzarazten edo zaputzarazten dute irakurzaletasuna. Batzuek diote esperientzia bakar batek esnarazi ziela irakurtzeko grina. Lagun batek, adibidez, kontatu zidan ttikitan ebakuntza bat egin ziotela eta, bizpahiru astez ohatzean egon behar izan zuenez, orduan irakurtzen hasi zela.

Nire kasuan, ez dakit seguru zein izan zen faktore gakoa. Gure etxean, beti izan dira liburu anitz, eta gure aitak arratsalde gehienak pasatzen zituen liburu bat eskutan zuela. Eredua garrantzitsua omen da. Gibelera begiratuta, zenbait oroitzapen etortzen zaizkit burura galdera horri erantzuteko Nire hamaikagarren urtebetetzean, liburu bat oparitu zidaten. Hartu nuenean, nire artean pentsatu nuen: โ€œA ze opari kaxkarra!โ€. Baina gogoratzen naiz liburu hura bukatu arte ezin izan nintzela lokartu gau hartan. Adin bertsuan, gure andereรฑoak liburutegi bat sortu zuen ikasgelan, guk etxetik ekarritako liburuekin. Irakasle hark liburutegiko arduraduna izendatu ninduen. Koaderno batean idatzi behar nuen liburuak noiz hartzen genituen eta noiz bueltatu, eta, hala, nire klasekideek zenbat irakurtzen zuten jakin nezakeen. Nire izaeraren alderdi ilun bat aitortuko dizuet: hagitz pertsona lehiakorra izan naiz beti. Hala, ikasturte horretan liburu gehien irakurtzen zuena izan nahi nuen, baita lortu ere (jakina, nik bakarrik jakin nuen neronek asmatutako lehia hura irabazi nuela, kar, kar, kar). Ongi irakurtzen irakurriz ikasten omen denez, dudarik gabe, eskola polita izanen zen urte hura niretzat. Gehiegizko lehiakortasun hori agerian uzten duen beste oroitzapen bat ere badut gai honekin lotuta. 13 urte nituela, Torcuato Luca de Tenaren eleberri bat leitu behar genuen ikastetxerako. Nire lagun minaren etxean, irakurtzea derrigorrezkoa zen, eta bazituzten tarte batzuk zehaztuta familia guzia batera irakurtzen aritzeko; beraz, lagun hark ohitura handia zuen, baita kultura literario itzela ere (pedante samarra ere bazen gai horrekin). Hala, lan hura irakurtzea agindu zigutenean, berak harro-harro erran zuen idazlearen bertze lanen bat irakurria zuela eta liburukote hori huskeria hutsa zela berarentzat. Horrek nire alderdi lehiakorrena piztu zuen berriz, eta, egun horietan, asmo bakarra izan nuen: โ€œRakelek baino lehenago bukatu behar dut liburuaโ€. Burutan dut goizetan nola aritzen nintzen letrak irensten eskolara joateko kuleroak eta galtzerdiak janzten nituen bitartean. Orduko hartan ere, nire buruari ezarritako leiha irabazi nuen. Gerora, nerabezaroaren hasierako urteetako arratsaldeak liburu artean eman nituen. Logelako alfonbraren gainean etzanda gogoratzen dut nire burua, โ€œBostakโ€, Hollistertarrak, Puck, O’Sullivan bikiak, Poirot eta Miss Marple lagun nituela. Gibelera begiratzen badut, alfonbra hartan pasatutako denbora dut urte haietako oroitzapenik hoberena. Maiz, nerabezaroa ez da arorik atseginena izaten; konplexuz eta beldurrez beteta bizi nintzen ni, eta babesleku bihurtu nuen liburuetako mundu hura. Gero, garai hobeak etorri ziren, noski, eta alfonbra horretatik altxatu eta mundura atera nintzen, baina liburuen โ€œpozoiaโ€ zainetan neukan ordurako; ez zegoen atzerabueltarik. Eskerrak!

Nire hasierako irakurle-ibilbidea ikusita ulertuko duzue nire eszeptizismoa, ezta? Zer egiten ahal dugu ikastetxean gaztetxoak irakurle bihurtzeko? Liburu erakargarriak eskaintzeaz gain, ez zait bertzerik gogoratzen. Gurasoei behin eta berriz errepikatu eredua ematea hagitz garrantzitsua delaโ€ฆ Ez dakit nola piztuko zen zuen irakurzaletasuna. Nire kasuan, ikusi duzuenez, aitortu nahi ez nituzkeen gauzak (gaixo-lehiakortasun ezkutua, nerabezaroko minakโ€ฆ) izan ziren pizgarririk handiena. Hori nola orokortu? Gainera, ezin dugu ahantzi nire errezeta baliagarria izan zitekeela orain dela 35 urteko gizarterako. Gaur egun, segur aski, bideo-jokoetan aseko nuke nire irabazteko grina eta tik-tokeko bideoak ikusiz estaliko nituzke barruko penak.