Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร
Neurez aski baikorra naizen arren, itzultzaile naizen aldetik batzuetan tristurak jota ibiltzen naiz han eta hemen ikusitako itzulpen desegoki edo traketsak direla eta. Badakit ez naizela bakarra, lankideen artean sarritan hartzen baititugu hizpide halako itzulpen tristura-emangarriak. Itzultzaileoi saihetsezina zaigu trakeskeriez ohartzea eta haiez mintzatzea, eta egoki da, eta zuzen; baina, oraingoan, azken hilabeteotan han eta hemen ikusitako itzulpen eta itzulsorpen nire ustez egoki eta bikain batzuk azpimarratu nahi nituzke, eta haien egileak txalotu, bide batez.
Hasteko, bada, hona hemen Iruรฑeko karriketan โni haien xerka ibili gabeโ begietaratu zaizkidan zenbait adibide gogo-pizgarri, denak ere Iruรฑeko Udalaren kanpainetakoak:
Lehenbizikoa, Iruรฑeko Plaza On Boluntarioen Udal Sarearena da. Adibide horretan gaztelaniazko eslogana hitzez hitz itzuli beharrean, euskaraz beste bat itzulsortu zuten hiriko panel batzuetarako, eta leloak elkarren osagarri bihurtu. Honatx: ยฟTe sumas al auzolan? / Plazan elkartuko gara!
Bigarrenean antzera jokatu zuten itzulsortzaileek Iruรฑeari buruzko eslogan bat sortzean, lelo bikoitza eman baitzuten: Pamplona, de verdad / Iruรฑa, bagara. Hiri buruzagia zer-nolakoa den aditzera eman nahi duten mezu biek elkar osatzen dute, hiri buruzagiko bi hizkuntza nagusiek batak bestea osatzen duten gisan.
Hirugarren eta laugarrena Iruรฑeko Udalak sanferminetarako prestatu bi kanpainatakoak dira. Itzultzaileek fidelago jokatu zuten bietan, baina askatasunez, eta euskaratik. Niri txit aproposak iruditu zaizkit, ea zer iruditzen zuei:
- ย Pamplona Libre de agresiones ย sexistas / Eraso sexistarik gabe, Iruรฑa aske
- A este vaso le queda mucha vida / Edalontzi hau luze bizi dadila
Bosgarrena ez da Iruรฑeko Udalarena, gure hiriko alde zaharreko Damaxen ardandegiko erakusleihoan ikusitakoa baizik: Acompaรฑamos momentos รบnicos / Une paregabeak osatuz. Berriz ere libre jokatu zuten euskaratzaileek aditza aukeratzean, behar bezain urrun, txukun.
Seigarrena, beste garai bateko oroigarriak diruditen kaleko postontzi hori horietako batean ikusi dut. Aspaldikoa dela pentsatzen dut, eta postontzi guztietan ageriko dela, baina itzultzaile ausart baten adibide eredugarria dela uste dut, eta zerrenda honetan egotea merezi duela: Horario lรญmite de recogida / Azken bilketa.
Zazpigarrena, eta bildumatto honetako azkena, ez dut kalean ikusi, Interneten baizik. Nafarroako Gobernuak errepideetan animaliekin gertatzen diren ezbeharrez ohartarazteko kanpaina batekoa da:

X sare sozialeko erabiltzaile batek idatzi bezala, niri ere hau bururatu zitzaidan leloa ikustean: โZe ona!โ. Eta beste batek aipaturiko hau ere bai: โEuskarazko leloa bikaina da, eta are, gaztelerazkoa baino hobea ere!โ.
Itzulpen- eta sorkuntza-lan horietan guztietan bada gaztelaniaren morrontza erabatekotik askatzeko nahia, hizkuntza horretan asmaturiko mezu gutxi-asko egokien euskal kopia zozorik ez emateko gogoa, eta euskaldunoi zuzenean hitz egiteko asmoa. Eta, gainera, badute beste alde aski interesgarri bat: itzulgailu neuronalei ezin zaizkie halakoak bururatu. Oraingoz.

