Aurtengo Aste Santuan, eguraldia euritsu zela eta atseden hartzeko gogoz etxea hautaturik opor-leku, garai bateko giroa ekarri nahi izan nuen neure baitara, eta gure itzultzaile handiaren Iesus Christen Evangelio Saindua S. Luc-en araura delakoa irakurtzera jarri, Leizarragarena, faksimilezko liburuan. Halako batean, XXIII. kapituluan, 26. eta 27. bertsetetan, hauxe irakurri nuen:
ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 25. Eta larga ciecรฉn mutinationeagatic eta heriotzeagatic presoindeguian eรงarri iรงan cena, ceinen escatu iรงan baitziraden: eta eman ciecรฉn Iesus, nahi lutena leguiten. ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 26. Eta hura eramaiten รงutela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean eรงar zieรงotแบฝ Iesusen ondoan eramaiteco.
Pasarte horretan ez da deus txit berezirik, baina ohartu nintzaion hitz bati, eta oker interpretaturik, uste izan nuen aurkikuntza polit eta txiki bat egin nuela, halako poz txiki beranduko bat hauteman nuela, garai batean buru-haustea eman ohi zigun adigai bat dela-eta. Gogoan dut zer lanak izan genituen rural eta campo hitzen ordainak ematen, turismo rural, casa rural eta gisakoak hedatzen ari ziren garaian.
Okerreko interpretazio bat egin nuen uste izanik ezen, ingelesezkoarekin alderaturik, landetarik hori adiera horrekin erabilia zela, hiriaren kontrako kontzeptu gisa. Izan ere, ingelesezkoan begiratu nuen (The New Oxford Annotated Bible, Third Edition, 2001, Oxford University Press), eta hauxe aurkitu:
ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 25. He released the man they asked for, the one who had been put in prison for insurrection and murder, and he handed Jesus over as they wished. ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 26. As they led him away, they seized a man, Simon of Cyrene, who was coming from the country, and they laid the cross on him, and made him carry it behind Jesus.
Gainera, country hitzaren euskarazko adieretan, hauxe aurkitu nuen Morris hiztegian:
country: 5. (hiritik, herritik kanpora) a. landa; baserri, mendialde, bortu; to go for a walk in the ~ {mendian || bortuan} ibilaldi bat egin b. [izenen aurrean] ~ bred baserrian hazitako; ~ cousin baserriko lehengusu; ~ life baserriko bizimodu; ~ people baserritarrak
Pentsatu nuen ezen dagoeneko ez zitzaidala hasiera hartan bezain gordintxo gertatuko landa hitzaren adiera hori (guretzat hain konkretua), gerora, gaurko hiztegietan, hain emankorra izan dena. Euskaltzaindiaren Hiztegian:
landa eremu, landa-eremu iz. Baserri inguruko gune edo eremua, hiriguneari kontrajartzen zaiona. Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba, langileak landa eremuetatik industria-hirietara joan ziren garaian, alegia. Landa eremuetan bizi diren emakume askorentzat ia ezinezkoa da ospitalera garaiz iristea arazoren bat sortzen denean.
landa turismo, landa-turismo iz. Landa-eremuetan egiten den turismo mota. Landa turismoa bultzatzeko eta hobetzeko. Landa-turismoko etxeak.
landagune iz. Landa eremuko etxe eta bizilekuen multzo egituratua. Ik. herrigune; hirigune; landa eremu. Herri txikietan eta landaguneetan denek dakite denen berri. Landagunea da Amasa; herrigunea, Villabona; elkarrekin osatzen dute Amasa-Villabona udalerria.
landetxe iz. Landan eraikitako etxea, bereziki lantzeko lurrez inguratua dena. Ik. basetxe. Landetxe jori bat. Izetako landetxean dago udaldirako.
Gainera, Wikipedian, country hitzaren etimologia xerkatuz, koherentzia hautematen da jatorrizko adiera horren lerrotik, garbi-garbia:
Country: Etymology: From Middle English contre, contree, contreie, from Old French contree, from Vulgar Latin (terra) contrฤta (โ(land) lying opposite; (land) spread beforeโ), derived from Latin contra (โagainst, oppositeโ). Cognate with Scots kintra.
Eta halaber espainieraz (RAE) contrada hitza:
Contrada. Del b. lat. contrata ‘regiรณn que se extiende delante de uno’. 1. f. desus. Paraje, sitio, lugar.
Baina, itzultzaileak zuhurra izan behar baitu eta interpretazioak beti berretsi eta ziurtatu, Elizen Arteko Biblian ikusi nuen ez zela hori adiera (zabala, abstraktua, hainbeste buru-hauste eman ziguna), ezpaze:
ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 25. haiek eskatzen zutena โmatxinada eta giza hilketagatik kartzelan zegoenaโ askatu eta Jesus beren esku utzi zien. ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย ย 26. Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan.
Zapuztu nintzen, zapuztu, baina ez nuen etsi, eta Orotarikoan begiratu ea baliatua ote duen euskarak beste hitzik (gure baserri hain ezagunaz beste) kontzeptu hori emateko, eta, hara, definizioetako testuen artean campo hitzaren bilaketa eginik, zer kausitu:
Larre: (Opuesto a ‘ciudad’). Campo. Cf. larre-herri. Gure jaunak larrerat ereman zituela bere haurrak. HU Zez 72.
Edo:
LARRE-LARREAN. En medio del campo, en una zona totalmente rural. ย Larre-larrean bizi dezu erretore. Ldi IL 40. LARRE-LARREENEAN. En la zona mรกs rรบstica, rural. Larre-larreenean billa zazute baserritarrik basaziena. Ldi IL 66.
Eta hara zaputzaldia eztitu, eta aurkikuntza ustezko handiaren lekuan, onddo ttipi polit bat kausitu, noizbait, nonbait, nolabait baliatu nahiko nukeena testuren batean, nahiz eta Euskaltzaindiaren Hiztegian ez izan sarrerarik adiera horrekin (ulertzekoa denezโฆ, Orotarikoan horren agerraldi gutxi izanik. Bada, gainera, Larrekoetxe izeneko auzo bat Lasarte udalerrian, Euskaltzaindiaren EODAk dioenez. Agian ez nahikoa norbaiti casa de campo esateko baliatu ahal dela iradokitzekoโฆ).
Beraz, arratsalde euritsu batean antzinako testuetan barnaturik, sasitza txiki eta estu batean sartu, eta onddo txiki zaporetsu batekin atera.
Nafarroako administrazioak itzultzaile sare handia antolatu behar izan zuen mendez mende, jende gehiena ez baitzen mintzatzen administrazioak zerabilen hizkuntzan, herritar gehienak euskaldun hutsak baitziren. Eskribauak aritu ziren bitartekari herritarren eta administrazioaren artean auzi, epaiketa eta gisakoetan. Erran nahi baita, jendeak euskaraz errandakoa gaztelaniaz jasotzen zuten eskribauek paperetan, baina tarteka euskarazko hitzak idatzirik, baita esaldiak ere, gure gozamenerako.
Epaiketa eta auzietako paperak Nafarroako Artxibo Nagusian daude gorderik eta, duela hamar bat urtetik hona, euskarazko hitzak dakartzaten izkribu aunitz argitaratu dira, garai bateko euskararen erakusgarri.
Konparazio batera, behin batean, kalapita ederra gertatu zen Barasoaingo kanposantuan, bi familiaren artean, hilobi baten kontura. Epaiketako paperen arabera, Martin Leotzek hauxe erran zion Margarita Lanari (parentesi artean eskribauaren itzulpena):
– Eme txarrak oihuak handi (ruin muger โsicโ grandes voces).
Eta Margaritak erantzun:
– Baita zuek kasta andurrak (malas castas).
Hortik aitzina, sekulakoak eta bi erran zizkioten elkarri, familia bakoitzeko bertze kide batzuek lagundurik.
– Arrano txipiak egin nahi du hain oihu handia nola handiak (la aguila chiquita tan grandes voces quiere dar como la mayor).
Eskribauaren eskuizkribuaren arabera, Margaritak azken hitza bere:
– Kasta gaiztoak, perjuro kumeak, perjuro baten semeak ez dik hemen ortzi (ehortzi) behar.
Orbaibarko gertakari horretan erabilitako erroi eta andur hitzak (gaiztoa, makurra, zitala) maiz ageri dira mende haietako paperetan. Adibidez, Agoitzen, behin batean, emakume batek bertze bati โandurraโ erran, eta erantzun hau jaso zuen: โNi ez naun andurra, nik andurtu ninduenakโฆโ. Hortaz, aditz bihurturik ere ageri da andurra.
Erroi ere izugarri erabiltzen zen: โerroi zarraโ, โerroi adaburu handiaโ. Eta Aรฑorben, ez dakigu zer gertatu ote zen bi lagunen artean, baina batak bertzeari honakoa bota zion: โerroi mehaka ustela tripa handiaโ. Eskribauak ez zuen itzulpen zehatzik ekarri, honakoa baizik erdaraz: โarras hitz iraingarriakโ.
Adaburu hitz hori ere ezin konta ahala aldiz ageri da (cornudo) eta ez dira gutxi gero apezei lotutakoak. โAxeriโ eta โaxerikumeโ, apezen seme-alabei errateko. โApezgoitiaโ, apezarekin harremanak izan dituen emakumeari errateko.
Edaten zuenari โordiaโ, โordi zarraโ eta gisakoak erraten zizkioten edo, metafora bidez, โardankopa matelaโ, โardanboteaโ, โardansaskiaโ.
Behin batean, Irunberriko jendea Leirera erromerian joan zelarik, sekulako istiluak gertatu ziren monasterioko fraideekin. Orduan, Irunberriko Trinitateko ermitauak, Irunberriko gurutzea zeraman gizonarengana hurbildurik, gurutzeari eusteko makila hartu zion, fraideen kontra jotzeko asmoz: โIndak honat makil hori, nik adituko diat fraideokโ (Daca aca ese palo, que yo entendere a estos frailesโ.
Bukatzeko, Ameskoako gizon batek bertze bati egindako heriotza-mehatxua: โlehen ere begietan hadukat, eta gero bada, lehen bada, ene eskuetarik joanen haizโ (โyo te tengo antes de agora sobre ojos y sea antes y sea despues, tu as de morir en mis manos o por mis manos).
Irain horietako aunitz Iruรฑeko karriketan bertan erabili ziren, bai eta Iruรฑerriko eta inguruko herrietan ere, hau da, euskarak XIX. mendean gibelera egindako bazterretan. Arestian erran bezala, aunitz dira eta ezin denak hona ekarri. Batzuk, gainera, egiazki dira itsusiak egungo belarrietarako. Hurrengo batean, agian.
Maite dut elurraz idaztea. Beharbada horregatik algoritmoak samiei buruzko artikulu bat ekarri dit hemen aipatzeko. Samiek ba omen dituzte 300 hitz baino gehiago elurrarendako. Areago, ba omen dute hitz bat elur-orein izutuak izendatzeko. Badirudi klima aldaketak ekarriko duela hitz horietako batzuk desagertzea.
Izokina ere desagertzen ari da bertako erreketatik. Izan ere, ozeanoa gero eta beroagoa eta gero eta azidoagoa da. Horregatik debekatu dute izokinen arrantza ibai batzuetan, geratzen diren aleak babesteko. Bertako bati galdetu eta arratza egitera joaten zireneko irteerak faltan sumatzen dituela erantzun du. Orduan izaten zituzten elkarrizketak.
Hitz zaurgarriak klima aldaketarekin oso lotuta daude. Jada ez dago udaberriko izokin goiztiarrik, alegia ibaiko izotza desegin eta berehala agertzen ziren haiek. Izan ere, arrantzaldia laburtu eta atzeratu egin da. Izotzik ez dago ibaietan arrantzan ari direnean. Iraganeko hitza dajiekklinaguolli, udaberriko izokin hitza. Iraganaz hitz egitean erabiltzen da soilik, arrainak ugari zirenean.
Samien jarduera tradizionaletako hizkuntza espezializatuak desagertzen ari dira, esate baterako arrantza eta elur-oreinen artzaintza. Eguraldiaren berri ematekoak ere bai. Alabaina, hitz berriak sortu dira, klima aldaketa aipatzeko, esate baterako.
Erabiltzen ez diren hitzak jaso eta gorde daitezke. Zer gertatzen da, ordea, izan ez diren elkarrizketekin?
Haurra nintzela, osabarekin joaten nintzen arrantzatzera. Orduak pasatzen ziren ezer harrapatu gabe. Ez genuen sakelakorik, ez genuen libururik eramaten. Hizketan aritzen ginen. Tarteka isilik egoten ginen, inguruari erreparatzen. Beti izan naiz isila eta behatzailea.
Lurrarekin eta urarekin dugun loturak ere eratzen ditu hizkuntza komunitateak, ez bakarrik hizkuntzak. Hori dio artikuluan arrantzale gazteenetako batek. Horregatik samiak hitz batekin moldatzen dira elurraren ezaugarri baten berri emateko; guk, ordea, esaldi bat baino gehiago behar ditugu. Izan ere, urtaro osoak ari dira desagertzen samieratik. Hizkuntzek beti erreparatzen diote naturari.
Ezagutu berri dudan Benita Gorostizu Imazek eta utzi duen altxor idatziak merezi duten arreta bidegabe murriztera noa (sarrera hau luzeegia izanik ere), baina blog honetako gaietara egokitzen saiatuko naiz eta batik bat hizkuntza kontu bat ekarriko dut. Zehatz esan, Gorostizuren lexikoian bidaiatxo bat egingo dut, tresna lexikografikoak lagun ditudala, harrigarria gertatu/gertatzen baitzait ยซbeheko koartoanยป eskuz idazten zuen hamabi seme-alabaren ama emakume baserritar honek emana. Emanaren tamainaz hobeki ohartzeko, aurretiaz Benita Gorostizu Imaz kokatuko dut.
Gipuzkoako Goierriko Altzagako Sarasola baserrian sortu (1915-2-12) eta hil zen (1981-9-1). Ez zitzaion oso biziera erraza egokitu: 16 urte zituela umezurztu zen, sei senide gazteago etxean zituela. Urtebete geroago (1932) Antonio Garmendia itsasondoarrarekin ezkondu zen. Benita eta bi seme etxean utzita, 1936ko gerratera joan behar izan zuen senarrak eta eri itzuli zen, bizi osorako eri, eta Benitak eta seme-alabek bizimodua aurrera atera behar izan zuten barazkiak, hurrak, etxean egiten zuten gurinaโฆ azokan saltzen.
ยซBaserri eskolaยป izendatzen duen herri txikiko eskolan ibili zen 12 urte bete arte, eta bertan gaztelaniaz ikasi zuen. 1971n, 56 urte zituela, euskarazko aldizkari batera, Zeruko Argia. Illeroko aldizkingi edergarridunera, ยซEmakumea dala-taยป iritzi artikulua, euskaraz idatzia, bidali zuen, ยซGoierriko emakume batekยป sinatua. 1971ko ekainaren 6an argitaratu zuen Zeruko Argiak, 431. aleko 3. orrialdean. Honela dio Gorostizuk sarreran:
Etxekoa, etxeari lotua, beti gatibu dago gizonezkoaz konparatuta. Horregatik, ongi deritzat hemen jartzea, emakumearen biยญzitza nolakoa izan den; eta guzia doa nik nere senitarte, herriko eta inguruetan ikusi eta entzun eta ezagutu ditudanaz, gutxi gorabehera (SAGI, 208. or.).
Eta honela aurreraxeago:
Ikastolara ere pozik joango litzateke gure neskatxoa. Inoiz bidali izan dute baina baยญdakizue zer erantzun dioten: ยซHorrek, meza-liburua irakurtzen ikastea, aski du. Zerยญtarako emakumeak eskola gehiago?ยป (SABGI, 209. or.).
Helburu pedagogikoa duen elkarrizketa klasikoa da โDuvoisinen Laborantzako liburua edo bi aita semeren soยญlasak laborantzaren gaineanen ildokoaโ. Ikertzaile-editoreok Amona-bilobak kontu-kontari: hiru aldeko ikasbidea izena eman diogu. Amonak 8 urteko bilobari ikastearen esperientziaren berri azaltzen dio autuan zehar, hiru iturburuko ezaupideen baturaren garrantzia erakusten diola: eskolan jorratutakoa, bere begi-belarriez errealitateari begira ikasten duena, eta zaharragoen ahotik jasotzen duena. Gorostizurentzat emakumeak ยซlurralde ilunetikยป irteteko baitezpadako tresna da ikastea. Bere idazlanen bitartez horixe erakusten du, eta gu ere abiarazi gaitu (hiztegietan topatu ez dugun) ikasbidaian.
Ekin diezaiogun, bada, Gorostizuren lexikoiko bidaia lexikografikoari.
Galderagile, arotzola (tailerra). Ez ditugu topatu eskuztatu ditugun hiztegietan. Galderagile gardena da; ez dio Gorostizuk argibiderik erantsi. Bigarrenari, berriz, informazio lexikoa alboratu dio. Geroago mintzatuko gara baliabide honezaz:
Eta, amona, arotzola edo tailerrik ez al zen izaten haiei eginarazteko? (SABGI, 160. or.)
Ixilkari izena darabil ezkutuko gauza adierazteko. OEHk hitza jasotzen du, baina pertsona adierazteko. Gorostizuren ixilkari OEHko ixilkairen baliokidea da.
baina euren artean gordetzen omen zuten ixilkaria, alegia, noiz egiten zituzten gari eta beste haziak ez omen zioten inori agertu nahi izaten (SABGI, 98. or.).
Egunkari (kalendarioa, egutegia). Ez dugu topatu adiera honetako egunkaririk.
begiratu nuen hor daukagun egunkari edo kalendario horretan eta justu zeuden lau igande eguberri aurretik (SABG, 118. or.).
Erabilera handiko hitza da egunkaria euskal testuetan: Egungo testuen corpusak (ETC) 77.970ย agerraldi jasotzen ditu. Lexikoaren behatokiaren corpusak (LBC) ere 21.322 agerraldi ditu. Kopuru handi hori, hala ere, hitzaren formari โlema horretako formeiโ dagokio.
Hizkuntzen arteko corpusean (HAC) egunkarihitzaย 125ย liburutan eta 1.403ย adibidetan dago. Egutegi + calendario itzulkideak batean 22ย liburutan, 34ย adibidetan daude, eta egunkari + calendarioren adibiderik ez dago bat ere.
Alegia, Larramendiren egunariren gertukoagoa da Gorostizuren egunkari denboraren poderioz erabat nagusitu den egutegi ยซneologismoยปarena baino.
โEne, ene, amona, hori da adarra poliki jotzea, gizon bizkorra izango zen inondik ere. โBai, inolaz ere, hala dirudi esankai edo ipui (edo ez dakit nola deitu baino) horrek (SABGI, 100. or.).
Esangai[1], berriz, bi adiera horietarako ez ezik, โesanahiaโ adierazteko ere badarabil. Azken adiera hau ere ez dago hiztegietan jasoa. Hona pasarte berean (SABGI, 173. or.) bi adieren erakusgarri bana:
โHara eta, badauka gainera bere esangai [โesaeraโ] kutsua horrek, e, amona? Ene! mutilak! baยญzutela horrelako gaiak konpontzeko edo antolatzeko, dohain berezia batzuen batzuek. โBai horixe, badira hamaika hala moduzko, edo antzeko. โEta… bestea zera, dirua patrikaran hartzeko hori, amona? โHori ere aurki ulertuko duzu ze esangai [โesanahiโ] daraman edo ze adierazi nahi duen. Esaera hau da kukuarena: ย ย ย ย ย ย Kukua etorri, gosea etorri. ย ย ย ย ย ย Kukua joan, gosea joan.
Zuzementuere ez dut inon topatu. Konponketa edo adierazi nahi du testuinguru honetan:
Baina gizona, gizona, noiz hartu behar duzu ordubeteko astia bederen etxeko gauzak zuzentzeko? Uraren txorro edo kanil hori hor dago jarioarekin aspalditxoan eta orain berriz kristala puskatuta… hor zabiltza kale guziko etxekoandreei zuzementuak egiten, eta etxean hola egon behar (SABGI, 121. or.).
OEHk zuzemenjasotzen du, baina diligencia, preparativo, medida etaย “Aderezo”ย Lar. adierak dituela.
Litekeena da zuzementuazuzendu (โkonponduโ) aditzetik eratorritako izena izatea.
Egurasketa. Izen eratorri hau ere ez dut topatu euskal hiztegietan, itzulgai moduan behinik behin.
eta badakizu honelakoei lehen ere udarako eguraldi onak hoยญbeki etorriko zitzaizkien euren joan-etorri eta egurasketan ibiltzeko (SABGI, 130. or.).
Baina โpaseoaโ adiera duela Azkueren hiztegi batean besterik ez dut ikusi. Ez 1906ko Diccionario vasco-espaรฑol-francรฉs sonatuan, 1918ko Diccionario de bolsillo Vasco-Espaรฑol y Espaรฑol-Vascon baizik, baina, esan bezala, gaztelaniako paseo itzulgaiaren ordain moduan, ez euskal sarrerako lema moduan[4].
PASEO, 1ยบ acciรณn de pasear, egurasketa, ibilketa; 2ยบ lugar para pasearse, egurastegi (neol. *). Paseo cubierto, egipe. (Azkue, 1918).
Gorostizuren lexikoian murgiltzeak euskal hiztegi-corpusetan bidaiatxoa egitera eraman nau. Ez dakit zein hiztegi izango zituen eskura idazten aritu zenean (1981ean hil zen), ezta hizketan zenbaterainoko etorria zuen, baina bere testuek erakusten dute baliabide lexikoak erabiltzen bazekiela. Horietako bat da euskal literaturan tradizio handia eta aspaldikoa (Mendiburu, Lizardiโฆ) duen uztardura lexikoena: mailegu itxurakoa, landugabea, ยซgarbiaยป, ulergaitzaโฆ eta argiagoa (edo landuagoaโฆ) bide dena juntatuta edo alboratuta eratua. Ahozko lexikoa testura eramateko bitartekoa ere bada, eta Gorostizuk bizi bide zuen kezka estilistikoaren seinalea. Eta oraingo hiztegietako elikagaia ere bai.
berogailu edo estufa; oroimenez (memoriz); akeita (kapea); opor edo bakazioak; egunkari edo kalendariorik; aldizkari edo rebistaren; agertzen, hau da, esplikatzen; agerpen edo esplikazio; gertatzen (preparatzen); erakusleku edo eskaparate; bazkalยญgainerako, hau da postrerako; leka edo baina izeneko; tiรฑtiรฑgorri edo tomateei; arotzola edo tailer; zerga edo inpuesto biltzaile… Begirapen edo errespetu, aholku edo kontseju; armarri edo ezkutuโฆ. eskursio eta txangoaldi; esยญkursio edo egun pasa; kolonia edo udako atsedenleku; errespetu edo begiยญruneaโฆ piszina edo putzu; eguraldiaren antzeman zale edo astronomoโฆ esanahia edo muina; adina edo garaia; gogo eraginarazi edo piztu; abere edo ganadu maitaleโฆ
Benita Gorostizuk desio zuen emakumeak ยซlurralde ilunetik lurralde argiraยป irtetea eta horretako ezinbestekoa iruditzen zitzaion hiru ardatzeko ezaupideaz jabetzea. Berak gauzatutakoaren lagin bat besterik ez dut ekarri erakusgarri. Bestela ere ekartzea merezi zuen, merezi du, baina emakumeen egunean argitaratzekoa zela jakinda, are egokiago iritzi diot Benita Gorostizu Imaz lurralde argi honetara gaur plazaratzeari.
[1] OEHk esangai hiztegi-sarreran jaso du errefrauaren, esaeraren adiera. ยซ3. +esankai. Refrรกn. Euskal esankai zarrak / diona, Mari Juan, / gure portunak nola / etorri ala juan. (1887). RArt Auspoa 227, 102. Orrezaz gaรฑera ezarritakoa da, kuku etorrerari esankai ori […]. Ara ta badauka gaรฑea bere esangai kutsua orrek, e?(ms. de Benita Gorostizu (1915-1981)ยป. (Letra lodia gurea). Sukaldetik agoraraโฆ argitaratu baino lehen eskuetaratu genien adibidea.
[2]egurastu2 iz. Egurastea, airea edo haizea hartzea. Egurastu bat hartzeko aitzakiarekin (EH).
Lexiko akademikoaren zerrendek testu akademikoen hiztegi-elementu bereizgarriak biltzen dituzte: hizkuntza baten maiztasun handieneko lexikoan ageri ez diren edo testu akademikoetan maiztasun bereizgarriaz erabiltzen diren hiztegi-elementuak. Hortaz, lexiko-zerrenda akademikoak diziplina artekoak izaten dira, eta diziplina bakoitzaren berariazko terminoak alde batera uzten dituzte[1]. Hasiera batean, halako zerrendak biltzeko helburua izan zen hizkuntzen helburu akademikoetarako irakaskuntzarako ikastaroak eta materialak prestatzea, baina berrikiago, testu akademikoen idazketarako laguntza-tresnak elikatzeko ere osatzen ari dira horrelako zerrendak[2]. HARTAvas proiektuan[3], euskarazko lexiko akademikoa erauzi dugu, kolokazio akademikoak identifikatzeko, eta idazketa akademikoari laguntzeko HARTA/TAILA tresna elikatzeko. Lortu dugun lexiko akademikoaren zerrenda oso baliagarri gertatu zaigu baita EHUko gradu guztietan eskaintzen diren euskarazko komunikazio akademiko-profesionaleko irakasgaietarako eta irakasleei eskaintzen zaizkien mintegietarako.
Lexiko akademiko esaten zaio edozein diziplinatako testu akademikoetan maiztasun bereizgarriaz erabiltzen den lexikoari. Hortaz, lexiko espezializatu edo terminologiatik bereizten da, terminoak diziplina bateko kontzeptu espezializatuak adierazteko erabiltzen diren hiztegi-elementu espezializatuak baitira. Euskarazko lexiko akademikoa erauzteko, HARTAeus corpus akademikoaren (3.484.162 hitz)[4] lemen maiztasunak alderatu ditugu Dabilena corpus orokorrean[5] (300.217.903 hitz) duten maiztasunarekin. Corpusaren lau domeinu nagusietan[6] eta testuen % 20 baino gehiagotan ageri diren hautagaiei corpusen arteko alderaketak egiteko erabiltzen den log-likelihood neurria aplikatu diegu. Ondoren, eskuz aukeratu ditugu lexiko akademikoaren zerrendarako errelebantetzat har daitezkeen elementuak. Horrela lortu dugu 846 elementuko zerrenda: 365 izen, 246 aditz, 182 adjektibo eta 53 adberbio.
Zerrenda horretako elementu gehienak inolako arazorik gabe erabiltzen dituzte egunero ikasleek eta irakasleek testu akademikoetan, baina badira etengabe nahasteak eta erroreak eragiten dituzten elementuak ere. Izenen artean, aipamen berezia behar du #pausu izenak. Izan ere, 670 agerraldi ditu corpusean, baina ez โatsedenโ adierazteko, urrats (540 agerraldi) izenaren sinonimoa den pauso (632 agerraldi) erabili nahian baizik. Maiztasun handiz erabiltzen diren eta oso maiz oker erabilita agertzen diren beste izen batzuk dira froga eta proba. Zehaztasunari begira, garrantzitsua da bi izen horien esanahiak egokiro bereiztea, baina maiz ikusten eta entzuten da froga izena proba behar den testuinguruan. Antzera gertatzen da hazkuntza izenaren kasuan: โkultiboโ esan nahi badu ere, hazkunde edo haziera behar den testuinguruetan aurkitzen da oso maiz. Askotan nahastuta aurkitu ohi diren beste izen batzuk dira ikasketa โ ikerketa โ ikerkuntza; kantitate โ kopuru โ zenbaki; sorkuntza โ sorrera eta zehaztasun โ xehetasun.
A itsatsiak ere errore ugari eragiten ditu. Nabarmentzeko modukoak dira garrantzi, antz eta hipotesi izenak, a itsatsirik ez badute ere askotan a itsatsia balute bezala erabilita ikusten baitira (*garrantzia handia). Maiztasun handiz erabiltzen diren a itsatsidun zenbait izen, aldiz, a gabe erabiltzen dira askotan (*emaitz esanguratsuak). Horien artean aipagarrienak dira abantaila, desabantaila, emaitza, gabezia eta ordena. Bestalde, luzera izena *luzeera idatzita ikus daiteke maiz.
Adjektiboen artean, aipatzeko modukoak dira maiztasun handiz nahasten diren hauek: adierazgarri / esanguratsu; bera / berdin; eskas / urri; jakin / konkretu / zehatz / mugatu. Aditzen hautapen egokia egitea ere funtsezkoa da diskurtso akademikoa egokiro garatzeko, eta luze aritu gintezke aditzen erabilerari buruz, baina maiz nahastu ohi diren aditzen adibide batzuk baino ez ditugu emango: baimendu / ahalbidetu; baieztatu/ frogatu; behatu / ikusi; bereizi / desberdindu; burutu / egin; ekidin / saihestu; bilatu / aurkitu.
Hiztegi-elementu batzuk ezin dira okertzat hartu, baina desegokitzat har daitezke estilo zaindua eskatzen duten testu akademikoetarako. Aipatzeko modukoak dira hausnartu, hausnarketa, topatu, kontsideratu, suposatzen du eta ematen dira modukoak. Egokiagoak dira testu akademikoetarako, hurrenez hurren, gogoeta egin, gogoeta, aurkitu, -tzat hartu, dakar / eskatzen du eta gertatzen dira modukoak.
Erregistro akademikoez ari garenean, hiztegi-elementuen hautapena ez ezik, funtsezko aztergaia da hiztegi-elementu akademiko horiek testu akademikoetan ematen dituzten kolokazioak[7]. Kolokazioen finkapenaren atzean dago erabilera-maiztasun handia, azkenean diskurtso-komunitate baten norma bihurtzera eramaten dituena. Nolanahi ere, zenbaitetan diskurtso-komunitate akademikoetan erabilera-maiztasun handia duten konbinazioak ez dira hiztegietan edo estilo-liburuetan kodifikatuta ageri direnak. Adibidez, zenbait estilo-libururen eta hiztegiren arabera, urrats izena egin aditzarekin kolokatzen da (urratsak egin). HARTAeus corpusean, aldiz, urratsak eman eta pausoak eman konbinazioek baino ez dute gainditzen kolokaziotzat hartzeko langa. Erabileraren erabileraz finkatzen doazen joera idiosinkratikotzat har daitezke horiek, eta ez dirudi justifikatuta dagoenik testu akademikoetan urratsak egin kolokazioaren aldeko borroka sutsua egitea.
Ildo beretik, aipatu beharrekoa da izen akademikoekin konbinatzen diren zenbait aditzen erregimena, bereziki, jarraitu aditzarena[8]. Jarraitu aditzarekin kolokazioak osatzen dituzten izen akademikoetako batzuk dira pauso, protokolo, irizpide, prozedura, eredu, eskema, ordena eta egitura. Hiztegien arabera, datiboa hartzen du jarraitu aditzaren osagarriak (ereduari jarraitu diogu) baina corpus akademikoetan datiboa daramaten adibide bakan batzuk aurki badaitezke ere, kolokazioak erauzteko teknikak erabiliz, izen akademikoa absolutiboan duten kolokazioak baino ez dira azaleratzen (eredua jarraitu dugu).
[1] Coxhead, Averil. 2000. A new academic word list. TESOL Quartely 34 (2). 213-238. Drouin, Patrick. 2007. Identification automatique du lexique scientifique transdisciplinaire. Revue Franรงaise de Linguistique Appliquรฉ. 12 (2). 45-64. Granger, Sylviane & Magali Paquot. 2015. Electronic lexicography goas local: Desing and structures of a need-driven online academic writing aid. Lexicographica: International Annual for Lexicography. 31 (1). 118-141. Garcรญa Salido, Marcos. 2021. Compliling an Academic Vocabulary List of Spanish. DOI:10.13140/RG.2.2.27681.33123
[2] Frankenberg-Garcia, Ana, Robert Lew, Jonathan C. Roberts, Geranti Paul Rees & Nirwan Sharma. 2018. Developing a writing assistant to help EAP writers with collocations in real time. ReCALL. 31 (1). 23-39. Garcรญa Salido, Marcos, Marcos Garcรญa, Milka Villayandre & Margarita Alonso-Ramos. 2018. A Lexical Tool for Academic Writing in Spanish Based on Expert and Novice Corpora. In Proceedings of the Eleventh International Conference on Language Resources and Evaluation, 260-265.
[3] Ministerio de Ciencia e Innovaciรณn erakundeak 2019ko deialdian finantziatuko Coruรฑako Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikerketa-talde biren arteko proiektu koordinatua: PID2019-109683GB-C21 eta PID2019-109683GB-C22.
[4] HARTAeus corpusa Garaterm corpusean integratuta dago, eta kontsulta publikoetarako zabalik dago, bilaketa-interfaze aurreratuan, โNonโ botoia sakatuta, eta โHARTAeusโ aukeratuta. HARTA/TAILA tresnan ere badago corpusean bilaketak egiteko aukera.
[5] Lexiko akademikoa erauzteko kontraste-corpus modura erabili dugun Dabilena corpusa Elhuyarrek garatu du, eta Internetetik hartutako testuez osatuta dago.
[6] HARTAeus corpusak lau eremu nagusi ditu: Arteak eta Humanitateak, Biologia eta Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Fisikoak.
[7] Kolokazio esaten zaie harreman sintaktikoa duten hitz-bikoteen konbinazioei. Konbinazio asimetrikoak direla esan daiteke bikotekideetako baten (oinarriaren base) hautapena haren esanahiaren arabera era askean egiten bada ere bestearen (kolokatuaren collocate) hautapena oinarriak murrizten duelako.
[8]Jarraiki aditza ez dugu kontuan hartu, askoz ere gutxiago erabiltzen baita testu akademikoetan, eta ez duelako gainditu lexiko akademikoaren zerrendetan sartzeko langa.
Itzulpenetako hizkeraren bereizgarriez ikertzen aritu direnek itzulpenetako estandarizazio edo neutralizaziorako joeraz hitz egin izan dute. Hipotesi horren arabera, itzultzaileek xede-hizkuntzaren erabilera estandarrerantz hurbiltzeko joera izaten dute, eta ondorioz itzulpenetako hizkera testu ez-itzulietakoa baino arauari lotuagoa izaten da. Arauari lotze hori, adibidez, erregistro neutroa lehenesten delako gertatzen da (batez ere behe erregistroko hitzak edo esapideak saihesten dira), edo hiperzuzentasunaren ondorioz (jatorrizko testuko akatsak zuzenduta ageri dira itzulpenetan), edo aldaera diatopikoak edo dialektalak baztertu eta aldaera estandarraren alde egiten delako.
Azken horri dagokionez, hau da, aldaera dialektalak testu itzulietan testu ez-itzulietan baino urriagoak izateari dagokionez, zenbait ikerketa interesgarri egin dira nazioartean. Olohanek (2003, 2004), adibidez, ingelesaren aldaera dialektalen presentzia txikiagoa aurkitu zuen ingelesera itzulitako testuetan ingelesez sortutakoetan baino, eta Corpas Pastorrek (2018) antzeko joera bat hauteman zuen espainolaren kasuan. Eta euskaraz? Galdetuko baligute ea non esperoko genituzkeen euskalkietakotzat jotzen diren hitz gehiago, euskarara itzulitako testuetan ala euskal idazleek idatzitakoetan, zer erantzungo genuke?
Blog honetan lehenago inoiz aipatu dudan bezala, euskarara itzulitako testuetako hizkeraren bereizgarriak aztertzen jardun dut nire doktorego-tesian, eta horretarako euskarara itzulitako literatur testuetako hiztegia eta euskaraz sortutako testuetakoa konparatu dut. Nire lehen helburuen artean ez zegoen euskalkiek testuotan zer presentzia duten aztertzea. Baina han eta hemen datuak biltzen hasi, eta bidera atera zait gaia. Eta datuak oso esanguratsuak dira. Adibide bat ekarriko dizuet hona.
Nire ikerlanean, besteak beste, koloreen eremu semantikoa aztertu dut. Blog honetan lehenago ere mintzatu naiz koloreez, eta oraingoan ere multzo hori baliatuko dut adibide gisa. Erabili dudan corpusa gutxi gorabehera Egungo Testuen Corpuseko literatura atala da: 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako 1.149 liburu (451 itzulpen eta euskaraz sortutako 698 lan). Hiztegiak eta bestelako lan espezializatu batzuk kontsultatuta, koloreak euskaraz izendatzeko dauden hitzen zerrenda osatu nuen: guztira 120 termino. Ondoren, testu itzulietan eta testu ez-itzulietan hitz horietatik zein erabiltzen ziren begiratu nuen, baita zenbat aldiz erabiltzen ziren ere. 120 termino horietatik batzuk euskalki-markarekin jasota daude hiztegietan: blu eta gorrail hitzek, adibidez, iparraldeko marka daramate; xuri hitzak, iparraldekoa eta nafarrerakoa; azul hitzak, hegoaldekoa; laru eta beilegi hitzek, bizkaierakoa. Txuri eta baltz hitzak ez dira jasotzen Euskaltzaindiaren Hiztegian, bainaย uste dut bat etorriko garela denok txuri erdialdeko euskararekin eta baltz mendebaldekoarekin lotuta.
Lehen aurreratu dudan bezala, datuak argigarriak dira. Taula honetan, hitz horietako bakoitza zenbat aldiz ageri den jaso dut:
Testu ez-itzulietan
Testu itzulietan
azul
101
17
baltz
94
2
beilegi
111
48
blu
89
0
gorrail
36
8
laru
54
29
txuri
807
234
xuri
851
304
Datuak, noski, eskuzko garbiketa baten ondorio dira: azul hitzaren agerraldi asko Divisiรณn Azul izenari zegozkion, adibidez. Ikusten denez, hitz guztiak nabarmen gehiago erabiltzen dira euskal idazleen testuetan itzultzaileenetan baino. Itzulpenetan euskara estandarrekoak ez diren erabilerak saihestu egiten dira. Euskarako datuak, beraz, bat datoz beste hizkuntza batzuetan lortu diren emaitzekin: euskaraz ere estandarizaziorako joera bat nabari da itzulpenetan, itzulpen ez diren testuen aldean. Aldaera dialektalak urriagoak dira euskarara itzulitako testuetan euskaraz sortutakoetan baino.
Baina zenbakiak hotzak dira. Haien atzean dauden izen-abizenak aztertzen baditugu, beste irakurketa batzuk ere egin daitezke. Ez ditut hona ekarriko hitz horiek erabiltzen dituzten idazleen eta itzultzaileen izen-abizenak, testu hau sobera ez luzatzeko; baina inork jakin-mina balu, eska dezala lasai (iruzkin gisa erants nitzake). Hona hemen, bada, zenbakiez haragoko zenbait gogoeta:
1) Hitz horiek kasuan kasuko euskalkietako idazle/itzultzaileek bakarrik erabiltzen al dituzte? Egia da hitz horien agerraldien parte handi bat dena delako euskalkiko idazle/itzultzaileei zor zaiela, baina badira beste jatorri batzuetako lumak ere. Bizkaierakotzat jotzen den beilegi, adibidez, Xabier Amurizak, Urtzi Urrutikoetxeak, Joseba Sarrionandiak, Unai Elorriagak eta Sonia Gonzalezek erabiltzen dute, besteak beste, idazleen artean, eta Xabier Amurizak eta Iรฑigo Roquek, itzultzaileen artean. Baina mendebaldekoak ez direnen lumetan ere ageri da: Eider Rodriguez, Lander Garro, Harkaitz Cano edo Bernardo Atxaga, adibidez, idazleen artean, eta Joxe Austin Arrieta, Xabier Olarra edo Itziar Diez de Ultzurrun, itzultzaileen artean.
2) Alde handiarekin ez bada ere, badirudi norberarena ez den euskalkira jotzeko tentazioa handixeagoa dela itzultzaileen artean idazleen artean baino. Beilegi, laru eta gorrail, adibidez, beren euskalkikoa ez duten itzultzaile nahikotxotan ageri da; euskalki horretakoak ez diren idazleen artean ere ageri da, baina proportzio apalagoan.
3) Iparraldeko hitzen kasuan, agerraldi kopurua testu ez-itzulietan nabarmen handiagoa izatea Iparraldeko idazleen kopuruari zor zaio neurri handi batean. Egia da xuri (nafarrerakotzat ere jotzen dena) Hegoaldeko idazle nahikotxoren testuetan ere ageri dela, baina blu eta gorrail hitzen agerraldi gehienak Iparraldeko idazleei dagozkie. Testu ez-itzulien egileen artean Iparraldeko idazle nahikotxo daude: Michel Oronoz, Xipri Arbelbide, Bea Salaberri, Piarres Trounday, Ramuntxo Etxeberri, Daniel Landart, Txomin Peillen, Itxaro Borda, Pierre Mestrot, Mixel Thikoipe, Filipe Bidart, Katixa Dolhare-Zaldunbide…. Iparraldeko itzultzaileak, berriz, oso gutxi dira: Marzel Etxehandi, Jean Baptiste Orpustan, Elena Touyarou eta Piarres Xarriton. Horrek esplikatuko luke zergatik Iparraldeko hitzak nabarmen gehiago ageri diren testu ez-itzulietan (Iparraldeko idazle zerrenda luze samar batek idatzitako testuetan, hain zuzen), testu itzulietan baino (itzulpen guztien artean oso gutxi izanik Iparraldeko itzultzaileek eginak).
4) Emakumeak uzkurragoak dira euskalkietako hitzak erabiltzeko. Edo gutxiago ausartzen dira. Oso gutxi dira hitz hauek erabiltzen dituzten emakumezkoak. Noski, idazleen eta itzultzaileen artean gutxiengo dira emakumeak bestela ere. Baina, hala ere, hitzok erabiltzen animatzen diren emakumeak proportzioan are gutxiago dira. Azal dezagun. Gure corpuseko euskarazko 698 liburuak idatzi dituzten idazleen artean % 25 inguru dira emakumezkoak; 451 itzulpenak euskaratu dituzten itzultzaileen artean, aldiz, % 29 inguru. Bada, euskalkietako gure hitz guztien kasuan, hitzok erabili dituzten lumen artean % 25 eta % 29 baino gutxiago dira sistematikoki emakumezkoen lumak. Hau da, emakume idazleak eta itzultzaileak gizonak baino gutxiago dira, baina gainera hitzok erabiltzen dituzten emakume idazleak eta itzultzaileak gizon idazleak eta itzultzaileak baino are gutxiago dira. Eta oraingo honetan ez da alderik nabari idazleen eta itzultzaileen artean. Proportzio bertsuan uzten dituzte erabili gabe euskalkietako hitzak emakume idazleek eta emakume itzultzaileek.
Niri neuri, itzultzailea (eta emakumea) naizen neurrian, zer pentsatua ematen didate datu hauek. Beharbada itzultzaileen artean polimaitasun dialektala bultzatzeko kontzientziazio-kanpainaren bat abiatu beharko genuke.
—
Corpas Pastor, Gloria (2018). Laughing one’s head off in Spanish subtitles: a corpus-based study on diatopic variation and its consequences for translation. In Mogorrรณn Huerta, P. eta Albaladejo-Martรญnez, A. (ed.) Fraseologรญa, Diatopรญa y Traducciรณn / Phraseology, Diatopic Variation and Translation (32-71). John Benjamins.
Olohan, Maeve (2003). How frequent are the contractions? A study of contracted forms in the Translational English Corpus. Target, 15, 59-89.
Olohan, Maeve (2004). Introducing Corpora in Translation Studies. Routledge.
Hemen bertan idatzi nuen artikuluaren harira, Susa argitaletxeko Josu Landak Lur bat zure minari liburuaren ale bat bidali zidan etxera eta alaitu zidan arratsaldea. Liburua berriz irakurtzen ari nintzen bitartean Altsasuko supermekatu handi baten parkinera joan zitzaizkidan burua eta bihotza. Bertan zeuden, nire zain, Joakin Balentzia eta Joxemigel Bidador. Elkarrekin joan ginen Loiuko aireportura, biderik luzeenetik. Joxemigelek maite zituen biderik luzeenak, eta harrezkero handik joaten naiz ni ere hegaldi bat hartu behar dudan bakoitzean. Galizian egon ginen egun batzuetan euskal idazle talde bat, paisaiari buruzko Galeusca batean. Loiutik Mondoรฑedora joan zitzaikidan bihotza eta burua. Bertan eman zuen Xabier Gantzarainek hitzaldi bat: Maitetasunaren koordenadak. Hitzaldi zoragarri hartan, bestek beste, Lur bat zure minari liburua aipatu zuen. Izan ere, bere etxean hainbestetan entzundako maitetasun hitza aipatzen zen liburu hartan. Bakardade linguistikoaz aritu zen, hiltzera kondenatuta dauden hitzez, eta liburu hartako poemetako bat irakurri zigun:
Koordenadak
Almitza hazten den lekuetan bizi gintezke Inoren saihetseko burdinen artean sartu eta itotakoei arnasa nola hozten zaien ikasi Ibaiko sunda dute begiok eskuok urriko zeru bat bezala aldatzen gara Berariaz dagoz aireportuak gugandik hain urrin laino itsuaz haruntzago Ibaiko sunda du saminak ere, ibaitu egiten da oroimena zauriak ibaitu Eta bakeak urpetu gabeko lurrotan elkar maitatzera egiten dugu Alboan zaitudan egiaztatu koordenadak berritu Eta atzokoan loak non lotu gintuen idazten dut Idazten dizut jakitearren arrotz ez garen lekuan atzerritar garen Urondoan pausatu garen orea lotan bezala ala abantean igaro gehiengoz bozkatu galernen peko Erbeste ederra dateke zure bihotza urre gorrizko kaserna Baina lurmendatu ezinezko talaiak ditu gure maitetasunak Baimendu gabeko eremuak ahora ekartzeko gaitzak diren izenak Haitzen gandorrak bezalakoak jitoak daramanarentzat Orduan libre ez garela aitortzen diogu elkarri Zerbait hiltzen zaigula barruan eta bizi ez gintezkeen herriak habitatzen ditugu
Jose Luis Otamendi: Lur bat zure minari (Susa, 1995)
Azaldu ezin dudan bulkada baten ondorioz erabili izan dut maitetasun hitza nire liburuetan; erabili ditut polderra zein almitza โedo albitzaโ, denak ere Lur bat zure minari liburutik ateratakoak. Gantzarainek hitzaldi hartan aitortu zigun maite duena erakusteko idazten duela, eta maita dezaten ere bai. Eta beharbada idazten ari garenean eta erabiliko ditugun hitzak hautatzen ditugunean gure unibertso literarioaren koordenadak ezarri nahian ari gara, maite dugunagatik maite gaituztelako gu ere.
Azken lurra
Inondik errenditzen ez den ura da gure maitetasuna Zoratu egiten da Hegazkinak islatzen ditu Teilapeak iluntzen akorduetara amarratuta Egitate mingarri anitz eman da ontzat Etxeratze hitsen durundioa inongoa izatekotan Eta minbizia aukeran Zein erdi arotatik zein bestiariotatik irten du gure maitetasunak Itutez jota hiltzeko ginoan den zeruak
Geure burua beste etsairik onesten ez duen lurra Jendea batera bizitzen maitasun froga beraren hegian Minutu berean lurmutur berean Gure maitetasunak ez daki Ez daki hegan Ez da kalatxori Darabiltzan orratzek bestelako iparrak dituzte xerka Itsasgorak ekarriko ez dizkigun iheslariak Itsasbeheran utziko ez dugun edertasuna Hau da agin ziezaguketen azken zerua Ez dago inor ebakuatzerik Hildakoak ohean direla abandonatu ditugu etxeak Hipermerkatuetako aparkalekuak dauzkagu igandeetan elkar maitatzeko Hegazkinak teilapeak eta itoak estu amarratuta Zu ez zaitut abandonatuko Azken ordutan ez da bonbarik lehertu baina ez da heldu bakea
Jose Luis Otamendi: Lur bat zure minari (Susa, 1995)
Oso interesgarria iruditzen zait zerbait izendatzeko egiten den bidea. Zerbaiti izena ematekoa, edo zerbaitek izena hartzekoa. Zeren, zer da lehenago? Izenak sortzen du izana, edo izana bazen lehenagotik, eta hor ibili da auskalo noiztik, nolabait kontzientziaren azpiko linbo batean, norbaitek arrantzatu eta argitara atera arte?
Egin dezagun kontu oraindik izenik โhitzikโ ez daukan zer bat badela, gauza abstraktu lauso formagabe bat, oraindik izendatu ez duguna โedo ez guztiz, ez erabatโ baina sumatu edo susmatu bai, zerbait-bada-baina-ezin-dut-adierazi moduko bat. Hor dabil, beraz, izan bat oraindik izenik gabea, eta, bat-batean, norbaitek liburu bat egiten du, edo film bat, edo kanta bat, nolabait gai horri heltzen diona, eta hain ondo heldu ere, ezen hortik ateratzen baita ideia hori adierazteko hitza edo esapidea. Adibide ugari daude, eta batzuek โaskotan gure albo-hizkuntzetatik pasatu osteanโ Euskaltzaindiaren hiztegirainoko bidea egin dute. Esaterako, donjuan, โEmakumeak seduzitzea atsegin duen gizonezkoaโ, edo paparazzi, โPrentsako argazkilaria, ospetsuen argazkiak, haien pribatutasuna errespetatu gabe eta baimenik gabe, egiten saiatzen denaโ. Azken hori Felliniren La Dolce Vita (1959) filmean agertzen den kazetariaren abizena da jatorriz (bueno, zehazki, Paparazzo zuen abizena) eta hortik hedatu da. Ingelesak bi forma hartu zizkion italierari, singularra (paparazzo) eta plurala (paparazzi). Gaztelaniak eta euskarak, plurala bakarrik.
Don Juan Tenorio eta Paparazzo pertsonaiak dira biak, eta pertsona mota bat edo lanbide bat izendatzeko hitz gisa igaro dira hizkuntza orokorrera. Baina beste bide batzuetatik ere gerta daiteke film baten ondoren hitz edo esapide berri bat sortzea.
Ez dakit ikusita daukazuen Georges Cukorren Gaslight filma, 1944koa. Thriller psikologiko bat da, oinarrian Peter Hamiltonen izen bereko antzezlana duena (1938). eLiburutegiaren eFilm plataforman ikus daiteke, adibidez. Ingrid Bergman da protagonistetako bat, eta Oskar saria irabazi zuen lan horrekin. Film horretan kontatzen da nola senarrak (Charles Boyer), helburu jakin batzuk lortzeko, emaztea (Ingrid Bergman) manipulatzen duen ezkutuan gas-argiaren intentsitatea aldatuz, zaratak eginez eta abar, dena imajinatu egin duela eta burua galtzen ari dela sinetsarazteko.
Oxford hiztegiaren arabera, to gaslight aditzak zera esan nahi du: To manipulate (a person) by psychological means into questioning his or her own sanity; hau da, norbait bere senean ote dagoen zalantza egitera eramatea, manipulazio psikologiko bidez. 1961ean kokatzen du hitzaren lehen idatzizko agerpena.
Merriam-Webster hiztegiak definizio zehatzagoa ematen du: norbait psikologikoki manipulatzea, normalean denbora luzean, halako moldez non biktimak zalantzan jartzen baititu bere pentsamenduak, oroitzapenak eta errealitatearen gaineko irakurketa. Konfiantza eta autoestimua galtzen ditu, nahasmena sentitzen du, ziurgabetasuna bere egonkortasun mental edo emozionalari buruz, eta manipulatzailearekiko mendekotasuna.
Gaztelaniaz batera dabiltza mailegua eta kalko bidezko itzulpena, nahiz Fundรฉuk hacer luz de gasa alguien gomendatzen duen, RAE hiztegiak jasotzen baitu: Intentar que dude de su razรณn o juicio mediante una prolongada labor de descrรฉdito de sus percepciones y recuerdos.
Frantsesez, dรฉtournement cognitif proposatu da ordain modura, edo dรฉcervelage, baina hor dabiltza biak maileguarekin batera.
Gurean, batez ere genero-indarkeriaren arloan ari da bidea egiten, gas(-)argiarena egin, gas-argiaren indarkeria eta antzeko esapideetan, June Fernandezen Argiako artikulu honetan bezala. Beste agerraldi batzuetan adiera zabalagoa ematen zaio, adibidez lan-arlora edo politikara eramanda. Elhuyar hiztegiak gaztelaniatik jasotzen du, baina aldendu egiten da jatorrizkoaren moldetik:
hacer luz de gas: zorotzat jo/hartu, erotzat jo/hartu; zoro/ero sentiarazi
โยฟquiรฉn ha dicho eso? โtรบ, querido. No me hagas luz de gas: โnork esan du hori? โzuk, laztana. Ez nazazu ero sentiarazi
Izan ere, gas-argiak baditu bere mugak gure artean bere horretan hedatzeko, batez ere erreferentea urrun geratzen zaigulako. Oso argia da jatorria ezagutzen baduzu, baina ez hainbeste, nondik datorren ez badakizu. Horren adierazgarri da euskarazko agerraldi gehienetan (gaztelaniaz eta frantsesez bezala) terminoaren azalpen bat jasotzen dela, gaslight edo gaslighting parentesi artean, edo Georges Cukorren filmaren aipamen bat. Hala ere, ezin ukatu badagoela galera bat urruntze horretan.
Eremu anglofonoan, 1944tik gaurdaino bide luzea egin du hitz honek, bigarren adiera bat hartzeraino. Orain, batez ere norbaitek bere onurarako beste norbait engainatzeko ekintza adierazten du, fake news eta adimen artifizialaren zenbait erabilerarekin lotuta (deepfake edo faltsutze sakona). Merriam-Webster hiztegiak urteko hitzik esanguratsuena jo zuen 2022an. Gainera, haren eremu semantikoa zabaltzen ari da, kide berriak batzen ari baitzaizkio; adibidez, gaslighting eta ghosting elkartuta, ghostlighting sortu da: pertsona batekiko kontaktu (birtuala) apurtu eta mamu bat bezala desagertzea, inolako azalpenik eman gabe, eta gero, besterik gabe itzultzean denean, hala egin duenik ukatzea.
Atzetik goaz, eta herrenka, bistan da. Kontzeptualizazioa hizkuntza nagusietan egiten da, eta oso azkar gainera. Eta, fokua gure kultura-produkzioan jartzen hasita, orain behintzat ez zait etortzen euskarazko film batetik sortutako hitz edo esapiderik. Ez dakit halakorik baden. Euskarazko film (edo antzezlan) ezagunenen rankingean Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel gailentzen dira. Beharbada, esan edo idatziko zuen norbaitek โ(Aupa) Etxebeste bat eginโ, edo โjuanmartinkeria/ixabelkeria bat botaโ, edo halakorik. Ez dakit.
Nolanahi ere, eta aurreko guztia gorabehera, esperantza pixka batez amaitu nahi nuke sarrera hau. Sinbolikoki, eta literalki. Burura etorri baitzait Gariren Esperantzara kondenatua, oso hedatuta dagoen erreferentzia bat. Legebiltzarrean, gutxienez hiru taldetako parlamentariei entzun izan diet aipu hori beren hitz-hartzeetan, eta sarean, berriz, agerraldi ugari ditu testu idatzietan. Irudipena dut erreferentzia izatetik esapide izatera igarotzeko bidean-edo dela. Arrakastatsua da esapide gisa, adierazkorra. Esperantza eta kondena, binomio ezohiko bat, binomio inprobable bat. Esperantza beharrezkoa, ezinbestekoa, baina nekeza, zaila, fatalismo puntu bat duena. Oso gure garaikoa, esango nuke. Irudipena dut sentipen hori lehendik ere bazela, gure artean genuela, bazebilela kontzientziaren azpiko linboan, eta Jose Luis Padronek bere hitzekin eta Garik bere musikarekin arrantzatu eta argitara atera zutela; horregatik txertatu dela hain ondo gurean. Izanak izena aurkitu duela, alegia.
Badakigu hitzek errealitateko erreferenteak izendatzen dituztela, eta errealitate hori izan daitekeela fisikoa edo ez; eta, fisikoa ez den errealitatean, ikusi eta ukitu ezin den errealitate horretan, arlo bat ideiei edo pentsamenduei dagokiela, eta beste bat sentimenduei eta emozioei. Atzenengo arlo horretan ikertzen aritzea ez zaie arrotz idazleei, ez baita alferrik esan izan badutela idazleek gizakiaren barne mundua edo psikearen nondik norakoak hautemateko eta ikertzeko (edo, agian zehatzago, adierazteko) gaitasun edo antze berezi bat. Eta, idazle izan gabe ere, sarri aurkitu ahal gara nork bere barneari eta sentimenduei begiratu beharrean, eta, diotenez, ariketa horretan, oso lagungarria izaten da zehaztasuna, gauza bakoitzari bere izena ematea. Gero, gainera, fisikoa ez den errealitate horretan, esan daiteke sentimenduak eta emozioak, errealitatearen eskalan, maila bat gorago daudela beste errealitate ideiazko edo pentsamenduzkoak baino, sentimenduak eta emozioak egiazkoak baitira, hau da, ikusi edo ukitu ahal dugun kanpoko errealitatea bezain egiazkoak, mahai bat bezainbeste. Eta atsegingarria baitzait oso hitzek edo hizkuntzak zehaztasunerako eskaintzen duten bide horretan ibiltzea โhizkuntzaren aldera maitasun handiagoa sentiaraztera ere eraman ohi nau horrekโ, hona nire gogoeta hauek, hitz jakin baten inguruan.
Maiz gertatu zait gaztelaniazko rencor hitza eman nahi izatea euskaraz (ez dakit nire baitan beste batzuen baitan baino usuago pizten ote den sentimendu hori; ez nuke nahi hala izatea, baina, hala bada, beti izango da gozakari jakitea ezen sentimendua ezagutzea eta izendatzea dela lehen urratsa hura gure baitatik egozteko, edo ernetzeko hain aro egokia izan ez dezan), eta ez erabat gogobetetzea hiztegietan aurkitzen ditudan aukerek. Egia esan, RAEk berak ere, hitz horren gaztelaniazko definizioan, beste hitz batera igortzen gaitu, eta badirudi ez duela hain agerikoa nik eman ohi diodan adiera, bi definiziotara jo behar baita osoki erdiesteko. Hara:
RAEren hiztegian:
rencor De rancor. 1. m. Resentimientoarraigado y tenaz.
resentirse 2. prnl. Tener sentimiento, pesar o enojo por algo.
Eta, oraindik ere โhau bai bitxia, harrokeria eman baitezake eskas iriztea nik RAEk emandako definizioariโ esango nuke ez duela osoki jasotzen nik nahiko nukeen รฑabardura bat (por algo horrek nolabait iradokitzen duen arren, zabalegia da, orokorregia, ez da zehatza, beti izaten baitute kausaren bat sentimenduek edo emozioek).
Eta, hala, katalanezko rancor hitzera jo dut, eta han ere bi urratsetan erdiesten da esanahi osoa:
rancor m. [LC] Ressentiment tenaรง. Desprรฉs de tants anys encara li guarda rancor.
ressentiment 2 m. [LC] Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc. El capteniment dels amics li va deixar el cor ple de ressentiment. Hem restat amics, sense rancรบnies ni ressentiments.
Hain zuzen, hori da bilatzen nuen zehaztapena, irain, laido, iruzur eta halakoengatik sentitzen den atsekabe edo haserrea baita, nire adieran, gaztelaniaz rencor hitzak hartzen duena.
Euskarazko aukeretan, ordain ugari ematen dizkigu Elhuyar hiztegiak:
Guztiek dute beren definizioa emanda Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta esan daiteke sinonimo bete-beteak direla, definizioetatik bederen. Alta, batek ere ez du jasotzen Institut dโEstudis Catalans erakundearen DIEC2 katalanezko hiztegian rancor hitzaren definizioan (ressentiment hitzera bidaltzen gaituelarik) ematen den รฑabardura hau: que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.
Eta begiratu dut ea zer ordain ditugun euskal hiztegietan gaztelaniazko resentimiento hitzarentzat, eta, hara, gaztelaniaz eta katalanez bezala, hor bai, litekeena da รฑabardura hori jaso izana, baina ez ordea gaztelaniazko eta katalanezko hiztegiak bi urratsetan egiten duten bezala, ez baita loturarik ezarri โherra-rencorโ eta beste hauen artean, esate baterako (Elhuyar):
Adibidea oso argigarria da, eta ordainen artean adibiderako hautatu dena ere bai: gaitzondo. Adibide horretan, gaztelaniaz, sinonimo beteak dira resentimiento eta rencor, RAEko definiziotik ondorioztatzen den bezala. Euskaraz, ordea, rencor hitzari buruz gaztelaniaz RAEren hiztegian bi urratsetan gauzatzen den osaketa hori ezingo genuke egin, non eta ez dugun rencor hitzaren euskarazko ordainetan erresumin ematen.
Soilago esatearren, rencor galdetuta hiztegi elebidun batean, ez ninduke eramango erresumin edo gaitzondo ordainetara, horiek izaki nik behar ditudanak, edo hobetsiko nituzkeenak.
Ingelesez ere, Cambridge Hiztegian, rancor galdetuta, definizio hau ematen du:
Rancor: a feeling of hate and continuing anger about something in the past: They cheated me, but I feel no rancor toward/against them.
Eta frantsesez, halaber, sarean, Laroussek:
rancลur nom fรฉminin (latin rancor, -oris) Ressentimenttenace que l’on garde ร la suite d’une dรฉception, d’une injustice. Synonymes : amertume – dent (familier) – dรฉpit – rancune – ressentiment
Alta, erresumin eta gaitzondo izan arren nik hautatuko nituzkeenak adierazi nahi dudan sentimendu hori adierazteko โedo gaztelaniazko rencor (edo katalanezko nahiz ingelesezko rancor eta frantsesezko rancลur) eta resentimiento (eta katalanezko ressentiment) ematekoโ, Euskaltzaindiaren Hiztegian ematen zaizkien definizioak eskas gertatuko litzaizkidake, artean ere.
Euskaltzaindiaren Hiztegian:
gaitzondo 1 iz. Zah. g.er. Bihotzeko erresumina. Eta faltak besterenak badira ere, ongi egingo duzu, gaitzondorik erakutsi gabe, lehen bezala mintzatzeaz eta etsaiagana joateaz.
erresumin 2 iz. Atsekabe edo nahigabe sentimena. Bihotzeko erresumina. Nire lehengo gurak oinaze eta erresumin bilakatuko dira. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera; gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin isil baina bizi bat sumatzen.
Gainera, gaitzondo zaharra eta gutxi erabilia izanik, ez dirudi egokia denik ohiko erregistrorako (rencor eta resentimiento ez bezala).
Gainerakoen artean, egia da korromio hitzak baduela sarrera Orotarikoan (ez ordea Euskaltzaindiaren Hiztegian), eta aski egokia, gainera, gure adierarako:
korromio. 1. (O-SP 227โSP, A, H (que cita a Axular)); gorromio (SP); korromu (SPโA). Rencor. “Transport de colรจre” O-SP 227. “Korromua, gorromioa. Korromun [sic] gaixtoz bethea, plein de mรฉchante rancune” SP. “Gorromioz bethea, plein de rancune” Ib. “Odio” A (que cita a Ax). “(SP), rencor” Ib. [Barreneko] gorrotuak, korromioak eta herrak, arimari eta gorputzari egiten deraue kalte. Ax 279s (V 187). Barrena sastakatzen diotzaten korromioak ezin gorde detzake. Dv Telem 47. Barreneko harrak jaten nau, hira minak hiratzen, korromio beltzak herratzen! Dv LEd 229. Zure burua ikusten duzunean debruen eskuetan […] zer ez da izanen zure khorromioa? Ib. 215 (Cb Eg II 119 zer pena sentituko dezu?). Ziyo orregatik errezago oituko dira lanari korromuz begiratzera. “Con aversiรณn”. Zink Crit 213. 2. (H); gorromio (H). “En gรฉnรฉral ver qui ronge le bois, les viandes, les รฉtoffes, ver rongeur” H. 3. “Korromioa […], vermoulure, trou fait par les vers dans le bois, papier, etc.; partie d’un objet attaquรฉ par les vers; petite poussiรจre produit par la vermoulure” H. 4. (AN ap. A (que cita el msLond) ; Izt). “Cepillo del carpintero” Izt.
Eta baita kirrizki hitzak ere:
kirrizki. (V-och), resquemor, resentimiento” A.
Eta, zer ustekabea, Otxandioko hitza dela jasotzen du, gainera, eta ezagunagoa beharko luke niretzat, baina ez da.
Baina, guztietan definiziorik osoena, Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta ia bat datorrena katalanezko hiztegian dakarrenarekin (Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.), erremin da (eta harridura gozoa izan da niretzat):
erremin 1 iz. Nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina. Gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremina.
Oraintxe, berriz, idazten ari naizela, gogoratu naiz nola ikasi nion behinola gure eskualdean ia euskaldun elebakarra zen emakume edadetu bati beste berba bat, hemen aipagai dugun sentimendu hau izendatzeko, eta nola oso bakan erabiltzen dudan, eta poztu naiz Orotarikoan jasota ikusita. Hain zuzen, zapo da hitza, eta hirugarren adieran jasotzen du Orotarikoak:
3. (V); sapo (V-oroz-gip) Ref.: A (zapo, sapo); Iz ArOรฑ (sapรบa); Etxba Eib (sapua). “Rencor, odio” A. “Sapรบa eukan neetako, tenรญa resentimiento conmigo” Iz ArOรฑ. . “Odio oculto en el pecho, rencor, resentimiento. Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian” Etxba Eib. . “Sapua gordetzen eban mendakorra zan a gaistua” Ib. (s.v. mendakor). Zeinbat suga, ta zapori leku emon deutseezu, ta menturaz zeure laguna juzgetan dozunian, emoten deutseezu zeure bijotzian? fB Ic II 234. Eta onegaz, lengo zapuan gaiรฑ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo aundixak. Etxba Ibilt 482
Ez dira gutxi, gainera, Orotarikoak ematen dituen definizioen artean rencor hitza ageri duten sarrerak. Erresapio eman dit lehena; errenkore ere bai, sarrera moduan; enkoniadura (bigarren mailako adiera moduan); enkina ere bai (Lar); aiherkunde (Odio, rencor); aborrentzia; bekaitz (bigarren adieran); hagin (rencor, haginean izan esapidearekin); haina bera; herra; herrakunde; huduri; inkurrio; janiza; keru; kurruka (V-ger-arr-mโฆ gure eskualdetik gertu, beraz, baina ezezagun, hala ere, niretzat); mardakeria; rankore; uherdura; arrakizuna (V-gipโฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); epantxu; errekurea; gaitzeria; giarre (V-ger-och, G-goiโฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); gibelmin (L, Ae, Sal, S, R); har (V-ger-gipโฆ eta, bai, orain ohartzen naiz ezagutzen nuela, zapobezala, gure hizkeran: poz bikoitza, ostera, beste baliabide bat berraurkiturik; sarria izan genduanetik, betiko arra desta gizon orrekโฆ); hats (Zer hatsean den! esapidearekin); ipotsu; opil (rencor oculto, ematen du azalpena); otin (G-bet a.); samurgo (L-ain, BN-mix); samurraize (ligero rencor, eta hara, beste baliabide polit bat, zehaztu nahi izanez gero sentimenduaren gradua); sapite (sapite gaiztoan dago gizon oriโฆ estรก lleno de rencor); tirria (niganako tirria); zapo (3. adieran: Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian).
Ikaragarria, ezta? Zenbat hitz!, niretzat gehienak ezezagunak, edo oso noizbehinka aurkitutakoak testuetan (are gutxiago ahozko hizkeran), nahi duenak berreskuratzeko, edo, bestela, ikasteko eta norberak jakingo duen egoeran eta inguruan erabiltzekoโฆ
Laburbilduz: beharbada, hiztegi elebidunetan, rencor sarrera resentimiento sarrerarekin lotu beharko genuke, sinonimoak baitira maila batean, eta halaber euskarazko haren ordainak. Nik, behintzat, erresumin eta erremin bera ere gehituko nizkieke rencor sarreran ematen diren ordain horiei guztiei. Eta, bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian osatu egin beharko genuke erresumin hitzaren definizioa, katalanezko ressentiment hitzaren definizioaren bidetik, eta erremin ere eman haren sinonimotzat.
Bestalde, arakatzen ibilita, neuretzat ere atera dut onuratxoren bat: zapoa edukitze inorendakoesapidea berreskuratu dut, guztiz ziur gure eskualdean erabiltzen dena, eta, halaber, harra izan norbaiti. Halaber, erregistro beharbada garaiagoetarako hitzen batzuk ikasi ditut, hala nola, gibelmin, Lapurdikoa eta Zaraitzukoa omen zena edo dena, eta arras baliagarria derizt literaturarako; definizio guztiz nire gogobeteko bat aurkitu dut Euskaltzaindiaren Hiztegian, nik izendatu nahi nuen sentimendu horretarako, erremin: nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina, ematen baitu. Sentimendu horren gradazio moduko bat ere aurkitu dut Orotarikoan, samurraizehitzean. Eta gure euskalkiaren eremutik gertu ere bazirela batzuk, nik inoiz aditu gabeak, hala nola kurruka, arrakizuna, giarre, kirrizkiโฆ Eta halaber aurkitu dut modua beste euskalkietako idazle eta hiztunek besterik darabilketenean haien berri aldez aurretik izateko: haginean izan, hatsean izan, mardakeria, uherdura, huduri, inkurrio, janiza, keru, epantxu, gaitzeria, otin, samurgo, samurraize, sapite, sapite gaiztoan egotea, โฆ
Horra, bada, nire saiotxoa eta arduratxoa: margolariek koloreak nola, hiztegiek ere iker eta doi ditzatela sentimendu baten kolorearen gradu eta tonu biziago nahiz motelagoak.
Aurtengo udaberrian Baltikoko errepubliketara joateko parada izan nuen, eta hiru herrialde txiki horietan ibili ginen hara-hona hango garraio publikoa baliatuz ekaineko egun luze ere luzeetan. Hiru errepublika berri, txikiak eta lasaiak. Ez dira jendetsuak; banaka hartuta, Euskal Herria baino txikiagoak dira hirurak, ez hedaduraz, baina bai biztanlez. Bakoitzak bere hizkuntza du. Estonierak finlandieraren antza du, familia bereko hizkuntzak dira. Letoniera eta lituaniera, berriz, hizkuntza baltikoen familiakoak dira (kasu-markak dituzte, guk bezala); hitz komun asko dituzte eta badute elkarren antza, baina ezin diote elkarri ulertu.
Pozgarria da ikustea hain herritar gutxi izan arren (Lituaniak 2.860.000 biztanle, Letoniak 1.883.000 eta Estoniak 1.365.000) beren hizkuntzan bizi direla (alde batera utzita errusieradunekin dagoen arazoa), eta administrazioak, hezkuntzak, hedabideekโฆ arazorik gabe funtzionatzen dutela hiru hizkuntza horietan, beren literatura dutela, zinema, ikuskizunak, hizkuntza-paisaiaโฆ
Bukatu zen oporraldia. Itzulerako hegazkina hartuta iritsi ginen Loiuko aireportura. Buruan nerabilen orduan zer tankera hartuko zion estoniar, letoniar edo lituaniar batek gure hizkuntzari, gure egoerari, aireportuko seinaleak ikusita, seinale horiek baitira atzerritar batek gurera iritsita gure hizkuntzaz jasotzen duen lehen zantzua. Hizkuntzaโpaisaia hirueleduna da Loiuko aireportuan: euskara, ingelesa eta gaztelania.
Iritsi ginen hatuak jasotzen diren gunera, eta, handik, irteerara. Han, guardia zibilen ondotik igaro aurretik, kartel ikusgarri batek nabarmen-nabarmen ohartarazten dio bidaiariari nondik joan behar duen dakarrenaren arabera, gorrira edo berdera:
Orduan ohartu da gure estoniar/letoniar/lituaniar begizoliak ze hizkuntza aberatsa den euskara. Ingelesak eta gaztelaniak aditz bera erabiltzen dute (to declare eta declarar). Euskaraz, berriz, aitortu baiezkoan eta azaldu ezezkoan.
Gogoeta eragin dit: azaldu ote zioten testu horien euskal itzultzaileari zein zen testuingurua? Eman ote zizkioten esaldiak elkarren ondoan edo alfabetoaren hurrenkeran jarritako esaldi sorta bat emango zioten, gaztelaniaz, N letran nada que declarar eta O letran objetos a declarar zioena, tartean beste esaldi batzuk zeudela? Gainbegiratu eta zuzendu ote zituen inork itzultzailearen itzulpenak? Itzulpen-enpresa taxuzko bati eskatuko zioten itzulpena edo โnik badaukat lehengusu bat euskaraz ondo dakiena eta galdetuko diotโ kasu horietako bat (gehiago) izango zen?
Eta, jarraian, barruan daramadan zuzentzaileak kartela nola zuzenduko nukeen galdetu dit. Hor hasi zaizkit zalantzak: urtero, ogasunean, errenta-aitorpena egiten dugu, esango nuke aski estandarizatua dagoela errenta-aitorpen terminoa, baina ez dakit, egia esan, errenta aitortzen dugun. Nolanahi ere, hor nonbait dabil esanahia. Euskaltzaindiaren Hiztegian aitortu sarrera arakatuta, ez dut aurkitu adiera gogobetegarririk:
aitortu, aitor/aitortu, aitortzen 1 du ad. Huts bat edo gorde nahi den zerbait adierazi. Errua aitortu. Egia esan, dena aitortu behar bada, urdaila asaldatzen hasia nuen ordurako. Epailearen aurrean aitortu. 2 da ad. Bekatuak aitortzan adierazi. Aitortzera joan. Aitortu gabe hil. Hilero aitortzen da. 3 du ad. Bekatuak aitortzan entzun. Erretoreak emakumea aitortu du. 4 du ad. Zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu. Azkenean aitortu zidan arrazoia nuela. Semetzat aitortu du. Bakoitzari zor zaiona aitortu behar zaio. Barojaren euskalduntasuna aitortu berria da, edo salatu berria, gutxien uste genuen aldetik. 5 du ad. Norbaitenganako edo zerbaitekiko fedearen aitormena egin.
Eta, jarraian, azaldu sarrera ere arakatu dut, badaezpada:
azaldu, azal/azaldu, azaltzen 1 du ad. Zerbaiti buruz hitz egin, hura ulertarazteko edo ezagutarazteko. Hauxe azaldu nahi nuke txosten honetan. Gauza beharra da hemen erakusten zaiguna behin eta berriz azaltzea. Soldadu zaharra zuen aita, berak ederki azaltzen duen bezala. Nola egin zuen ihes azaldu zigun. Entzunda nago, zuk amets bat entzun orduko azaltzen duzula. Orain arte ez da dinosauroak nola desagertu ziren azaltzen duen teoria egokirik sortu. 2 du ad. Agertu, adierazi. Ez zuen gurekin etortzeko asmorik azaldu. Hor, dirudienez, delako morrontza ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. Euskal esaldiari buruz aspaldi azaldu zituen iritzietan. Sartu zaizkigun kezkak eta katramilak artean azaldu gabe zeuden.
Are nabarmenago ikusi dut azaldu aditz hori orokorregia dela guardia zibilarekikoak adierazteko. Azkenik, deklaratu aditzera jo dut:
deklaratu, deklara, deklaratzen 1 du ad. Zuz. Epailearen aurrean adierazi. Epaiketan deklaratu behar izan zuen. 2 du ad. Adierazi; aitortu. Ik. agertu; azaldu; gerra deklaratu.
Gaztelaniaren akademiaren hiztegian ere (DRAE) ez dut aurkitu berariazko adiera erabat esplizitaturik, baina garbi dago 3. adieran dagoela:
declarar 1. tr. Manifestar, hacer pรบblico. 2. tr. Dicho de quien tiene autoridad para ello: Manifestar una decisiรณn sobre el estado o la condiciรณn de alguien o algo. El Gobierno declara el estado de excepciรณn. El juez lo declarรณ culpable. 3. tr. Hacer conocer a la Administraciรณn pรบblica la naturaleza y circunstancias del hecho imponible. 4. intr. Manifestar ante el รณrgano competente hechos con relevancia jurรญdica. El testigo declarรณ ante el juez.
Frantsesez, berriz, bai, TLF hiztegian zein Akademiaren hiztegian:
dรฉclarer 3. Affirmer oralement ou par รฉcrit un รฉtat de fait. Dรฉclarer des marchandises, ses revenus : ย 3. โ Vous n’avez rien ร dรฉclarer ? โ Vous savez bien, dis-je au prรฉposรฉ des douanes, vous savez bien que l’on a toujours quelque chose ร dรฉclarer quand on revient de ces pays d’outre-mer… Cendrars, Bourlinguer, 1948, p. 49.
dรฉclarer 2. Faire connaรฎtre, proclamer par acte public ou judiciaire. Dรฉclarer la partie en danger. Spรฉcialt. Dรฉclarer la guerre, annoncer officiellement qu’on va engager les hostilitรฉs avec un รtat souverain. Fig. Dรฉclarer la guerre aux prรฉjugรฉs, aux abus. DROIT ADMINISTRATIF. Faire une dรฉclaration auprรจs d’une administration. Dรฉclarer un dรฉcรจs. Dรฉclarer ร la mairie la naissance d’un enfant ou, par mรฉton., le dรฉclarer. Dรฉclarer un vol au commissariat de police. Le douanier demanda aux voyageurs s’ils n’avaient rien ร dรฉclarer.
Beste hainbeste ingelesez (Merriam-Webster):
declare 5. to make a full statement of (one’s taxable or dutiable property) Large purchases must be declared at customs.
Euskaltermen argitu dit bidea (aditza ez da ageri, Euskaltermen terminoak baitaude, baina bai izenarekin).
aduanako deklarazio(4) Eu es declaraciรณn de aduana fr dรฉclaration de douane / dรฉclaration en douane en custom entry / customs declaration
Eta Lexikoaren Behatokiak 10 emaitza itzuli dizkit aduana eta deklarazio lemak elkarrekin eskatuta.
Kaxkazuri oiartzuar bertsolariaren anaiak duela ehun bat urte bezala, nik ere nere sentimentua nai det deklaratu gaur: urteak joan eta urteak etorri, oraindik ez dugu iritsi estandarizazioa esamolderik oinarrizkoenetako batzuetan.
Ni gune berdetik irten nintzen aduana-kontroletik, inori ezer azaldu gabe, eta zinez aitortzen dizuet ez nuela ezer aduanan deklaratzeko.