Uxue Rey Gorraiz
ยซHerdoilduยป aditzarekin erantzuten dut nire frantses mailari buruz galdetzen didaten aldiro. Modu egokia eta aski poetikoa iruditzen zait adierazteko ez naizela kasik deusetaz oroitzen.
| herdoildu, herdoil/herdoildu, herdoiltzen 1. da/du ad. Herdoilez estali, herdoilak joa gertatu. Burdina, herdoildua egon arren, sutegian goritzen denean, suak jaten dizkio herdoilak. Ezin herdoilduzko metalak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Aingura herdoilduak. Ezpata zahar herdoildu bat. 2. da/du ad. Trebetasuna edo zalutasuna galdu edo galarazi. Alferkeriak gizonak herdoiltzen ditu. Geroztik bere luma ez da herdoildu. |
Lehenbiziko adierari heldu, eta irudikatzen dut nire frantsesa herdoilak joa, berdekara kolorekoa tolesetan. Are, gorrixka subjuntiberan eta aditz irregularretan. Lizunak hartua ere bai. Eta hari esanen nioke zera, ยซleku abandonatuen/ edertasun arraro horiยป duela, Anarik esanen liokeen bezala. Ordea, herdoila erromantizatzeari uzteko aski arrazoi bildu ditut azkenaldian. Maialen Berasategik eta Irene Arraratsek ยซherdoil burokatikoaยป kontzeptua parera ekarri didatenetik, are eta gehiago. Izan ere, beste gomendio bat utziko dizuet blog honetan, lagunok: Ezer ez eta festa podcasta.
Aitorturik ez naizela objektiboa, eta halere jakinda honetan ez zaidala arrazoirik falta, lasai asko esan dezaket: aditu ezazue podcastaren lehenbiziko saioa. Izugarri garbi, bizi eta atsegin mintzo dira bi hizlariak hizkuntzaren ยซherdoil burokratikoazยป, antilinguaz, ยซtxostenerazยป, egurrezko hizkeraz, ยซhipertrofia linguistikoazยป. Alegia, dotorezia erakutsi nahian-edo, esateko askorik ez dugula disimulatzeko-edo, anbiguo, nahasgarri, sobrako hitz mordoarekin eta zehaztasunik gabe idazteko โedo hitz egitekoโ maneraz.
Berasategik eta Arraratsek azalpen sakon eta aldi berean ulerterrazez bete dituzte saioaren 59 minutuak, ยซkolaborazioยป eta guzti. Besteren hitzak ere ekarri baitituzte saiora. Anjel Lertxundik Anti-lingua eta beste ele-mele batzuk zutabean idatzitako hauek, esaterako:
ยซErrealitatea lanbrotu eta manipulatu nahi duenak higuina die hitz aratzei, esaldi gardenei. Etsai ditu. Antilingua praktikatzen duenak ยซterrore semantikoaยป dio errealitatea zuzen izendatzeari, lanari lan eta esplotazioari esplotazio deitzeari. Gauzen eta gertaeren izaera lausotzen du halakoak; zehaztasuna kamusten du ustezko dotorezia baten izenean; hitzak eta esaldiak luzatzen ditu; burokrazieraz gainezkatzen ditu legeak, diskurtsoak, informazioa; antilinguaren gristasuna barreiatzen du hizkuntzaren zirrikitu ezkutuetaraino ereยป.
Podcastaren hamargarren minutura iristerako ohartu naiz zenbatetan aritu naizen neroni txosteneran. Zenbatetan egin dudan aditzak gehiegitan nominalizatzeko akatsa, nola tematu naizen modu inpertsonala erabiltzearekin eta esaldiak esajeratuki luzatzearekin. Aitorpen bat: erredakzioan pilotaleku deitzen diogu esaldiak luzatu behar ditugunean erabiltzen ditugun trikimailuei. Zazpi letra baititu frontoi hitzak. Beraz, zergatik ez erabili hamar letrako pilotaleku?
Saioari esker gelditu zait argiago zer neurritan dagoen antilingua itxurakeriarekin lotua, egoarekin. Oihane Zuberoak behin kontatutako zera etorri zait burura: ยซEsango nuke idazten hasten zarenean, gaztetan, mezu bat transmititu edo irakurlearengana iritsi baino gehiago, erakutsi nahi izaten duzula zenbat dakizun. Idazten dituzu esaldi ponposoak eta inork erabiltzen ez dituen sinonimoak, eta kizkurtzen duzu hizkuntza, nahiz eta orduan ez zaren konturatzenยป. Dena dela, ez du zertan izan gaztetasunarekin lotua, eta, hain justu, halaxe nabarmendu zidan 60 urteak paseak dituen itzultzaile batek joan den otsailean, WhatsAppez: ยซBadakizu dinosauroon jarrera beti izaten dela zenbat dakigun erakutsi nahiaยป.
Baina ez nadin ni ere alferrikako luzamenduetan aritu. Saioa aditu bitartean sakelakoan hartutako apunteetako bat utziko dut hemen, eta aski honekin. Ez dut egiten zuei deus deskubritzeko, baina polita da ikustea zer ez nekien eta orain badakidan, podcastari esker. Espezie inbadituen eta espezie inbaditzaileen atalean dago aipatua, zehazki, eta kontua da -ekiko kasu markaren erabilera baten berri izan dudala.
Euskaltzaindiaren hiztegian halaxe dago esplikatua:
Estiloak estilo, izenlagun-erabilera, testua arintzeko baliabide erosoa gertatzen zaie idazle askori izen konkretuekin: arkabuzekiko erasoa, zaldunekiko erasoa, datiboarekiko komunztadura, zain urdinekiko eskua, leiho beltzekiko eraikina, begi urduriekiko mutilaโฆ
Herdoil burokratikoaren ideiara itzulita, eta Iรฑigo Astizek esan bezala, ยซargi hitz egitea elkartasun ekintza bat daยป. Eta jendeari kalitatezko edukiak gomendatzea ere elkartasun keinu bat delakoan ekarri dizuet Ezer ez eta festa honaino. Hau da: antilinguaren biktima eta bekatari batek. Ongi izan.




