Ez naiz oso originala izango, plaza honetan jada behin baino gehiagotan aipatu dugun gaia ekarriko dut: inteligentzia artifiziala edo adimen artifiziala. Besteak beste, Naroa Zubillaga Gomezek maiatzean mahaigaineratu zigun adimen artifizialari buruzko gogoeta eta Asier Larrinagak abenduan aipatu zigun ahoz erabiltzeko siglarik praktikoena IA izan zitekeela. Blogeko bilatzailean โadimen artifizialaโ idatziz gero, 12 sarrera aurkituko ditugu. 9 azken urtean. Egunerokotasunean gero eta presentzia handiagoa hartzen ari den kontua, zalantzarik ez.
Azken hilabetean zehar, lagun eta etsai horren inguruko testuak itzultzea egokitu zait, eta hortxe ibili naiz OpenIA, ChatGPT, DALL-E, MicrosoftBing eta antzeko izen eta terminoen artean. Amets eta guzti egin dut! Eguneroko ogi bilakatuko zen beldur ere izan naiz! Gai horrekin jarduteak horretan murgiltzea ekarri dit eta mendekotasun bilakatzeko arriskua ere sentitu dut berritasunak eta teknologia horren magiak dakarren euforiaren ondorioz. IAk bere sareetan nindukan, Naroa. Hortaz, hortxe aritu naiz piztiari jaten ematen eta euskaraz nola moldatzen den aztertzen.
Konturatu naiz ezer gutxi nekiela gaiaz horretan jarri arte. Halere oraindik ezin dut esan aditu naizenik eta ez dut uste horretarako arriskurik dagoenik; izan ere, testu batzuk itzultzeak ez dakar berarekin itzulitakoa memorian gordetzea eta gaitz erdi! Itzultzen eta entzuten dugun guztia memorian gordeko bagenu, buruak desagertuta leudeke. Edo beharbada horregatik daude/gaude hainbeste burugabe? Bueno, natorren harira, hori ez da gaia eta.
2020an DBHn irakasle nintzela konturatu nintzen ikasleak gu baino aurreratuago zebiltzala (beti izan da hala, ezin harritu), are gehiago, haietako batek jakinarazi zidan zer tresna erabil zitzaketen testuak sarean bilatu eta testu horiek beste modu batez idazteko, eraldatzeko. Artean ez zegoen oraindik teknologia hori egunotan bezain aurreratua eta hedatua, baina, antza, lortzen zuten guri ziria sartzea. Eta kontu hark arduratu ninduen une hartan eta baita gaur egun ere.
Esan bezala, gaiaren inguruan gehiago jakiteko, azken asteetan OpenAIri eta Microsoft Bingi lan pixka bat jarri diet: errezetak bilarazi, logaritmoak eta algoritmoak zer diren azaltzeko eskatu, literatura-obra batzuen egiletasuna galdetu, hitz batzuk txertatuta luzera jakin bateko kontakizuna idazteko eskatu, etab. Ikusitakoaren arabera, OpenAI bainotrebeago dabil Microsoft Bing euskara kontuetan.
Arrakasta liburuaren inguruan galdetu diet biei eta OpenAIko ChatGPT 3.5ek ez du arrakastarik izan, hauxe jakinarazi dit:
Erantzun horren ostean, duen informazioa osatzeko datuak gehitu dizkiot elkarrizketan eta gerora egin diodan kontsultan jada erantzun egokiak ematen dituela egiaztatu ahal izan dut.
ChatGPTk eman dizkidan erantzunekin ederki ikusi dut euskara zuzen eta egokian aritzeko entrenamendua falta duela, baina langa hori izateak ez nau sekula hainbeste lasaitu, are gehiago ergatiboa zer den ikastea eskatu diodanean eta horren inguruko informazioa gehitu diodanean barneratzeko gai ez dela ikusteko aukera izan dudanean.
Txata alboratu eta irudien Pandoraren kaxa ireki dut. Microsoft Bingen irudi-sortzailea ezagutzeko zoriona eta zorigaitza izan dut, OpenAIren DALLโE3 ezin izan dut probatu, ordaintzeko gonbidapena ez baitiot onartu. Barkatu, ilustratzaileok, baina arte horretan hain trebeak ez garenoi sekulako unibertsoa ireki zaigu (uste dut gauza bera esango dutela komunikazioan eta idazketan trebeak ez direnek testuetarako adimen artifizialak ematen duten aukerez). Noski, kontuak etikaren inguruko eztabaida sortzen du eta mugak baditu, baina sareko bilatzaileek edo irudi-bankuek baino aukera zabalagoa eskaintzen digute gure lanak, aurkezpenak, txostenak, azalpenak eta abar apaintzerako garaian. Dudarik ez kontu honetan ere onura eta kaltea direla txanponaren aurki-ifrentzuak.
Bukatzeko, ea irudi hau sortzeko erabili dudan hitzen bat asmatzeko gai zareten:
Aitortzen dut saiakera asko egin ditudala nahi nuen emaitzatik hurbil zegoen zerbait lortu arte. Irudiak txertatutako hitzen bidezko deskribapenetik abiatuta proposatzen ditu, baina ez du aukerarik ematen gustuko irudiak zuzenean editatzeko edo eraldatzeko. Midjourneyk doaneko probaldian eskaintzen zuela ikusi ahal izan nuen bere momentuan eta aukera aberasgarria litzateke. Hori guztia esan eta gero, argi dago horrelako teknologiak mugak dituela eta egile-aitortzak eztabaida sor dezakeela; halere erabilera arduratsuarekin aliatu izan daitekeen esperantza dut.
Dibulgazio historikoa eta, batez ere, dibulgazio historiko ona eskuar izatea luxua da beti. Mintzatzeko manera bat da, bistan dena, baina bada erramoldea aski modu literalean ulertu duena, luxuzko dibulgazioa kontzeptu oximoroniko samarra โbaliteke oximoroniko solasa lerro hauek idatzi ahala asmatu izanaโ sortzeraino. Berriki, Amaiurko gaztelua defendatzen aritu zirenen 51 gutunen edizioa aurkeztu zuen Mintzoa argitaletxeak, eta editorea harro eta hunkiturik agertu zen โpubliko orokorrak ezagutzen ez dituen testu hauek argitara atera izanazโ; eta zera gaineratu zuen: โHaiek sinaturiko gutun hauek edukitzea, dena lehen pertsonan kontatzen baitute, luxu bat daโ. Egoera ezin da hobeki laburbildu: hain zuzen ere, egin duten edizioa edukitzea luxu bat delako segituko du publiko orokorrak gutun horiek ezagutu gabe.
Wilhelm Gottlieb Soldan historialariarekin, berriz, haizea alde izan dugu, eta etxea hipotekatu gabe erosten ahal den edizioa prestatu digute. 1849an, Nafarroako konkistari buruzko testu labur bat argitaratu zuen Soldanek, eta XX. mendean Iruรฑeko intelektual euskaltzale batek gaztelaniara itzuli zuen โsarreran, Alexander Tapia edo Angel Irigarai proposatzen du testuaren balizko itzultzaile gisa Peio J. Monteanokโ. Itzulpena Nafarroako artxiboan aurkitu dute, eta horixe da Mintzoak prestatu duen edizioak eskaintzen duena: Monteanoren sarrera eta gaztelaniazko itzulpena, gehi jatorrizko testu alemana.
Gaizki-ulertuak saiheste aldera, testua bera eta testua XX. mendeko lehen hamarkadetan Iruรฑeko euskaltzale batek itzuli izana, bi gauzak arrunt interesgarriak iduritzen zaizkit. Baina, dibulgazioa txukun egitearen alde nagoenez, nahiago nuke edizioa gehixeago zaindu izan balute. Orain artio sekulan hutsik egin ez didan teoria โhain zuzen ere, espainolezko testu batean alemanez egindako edozein aiputan gutienez akats bat izanen dela dioen teoriaโ bertze behin berresteko balio izan dit liburu honek. Monteanoren sarreran Johhan aurkitzen dugu Johann-en ordez; Fiedrich, Friedrich-en partez; Jhare, Jahre-ren hatxea aldatuta; eta von Groiman, von Grolman behar zukeen tokian.
Itzulpena egin zen tenorean nafar historialari gehienendako alemana aski eskuraezina zela gaztigatzen zaigu sarreran. Uste izatekoa denez gauzak dezente aldatu direla, eskertzekoa izanen zatekeen norbaitek itzulpena eta jatorrizkoa konparatzeko lana hartu izan balu, zeren testuaren edukia interesgarria izanda ere, itzultzaileak ez du beti behar bezain fin jokatu. Gaztelaniazko testuak, zenbaitetan, alemanezko testuak erraten ez dituen gauzak erraten ditu, baina desbideratze ttiki edo handi horiek inork seinalatzen ez baditu, irakurleak arrunt bertsio fidela irakurtzen ari dela sinesten ahal du. Izan ere, izenburuak berak pistaren bat ematen digu pentsatzeko balitekeela itzultzaileak lizentziaren bat hartu izana: Wie Navarra spanisch ward und blieb โNafarroa nola bihurtu zen eta iraun zuen espainolโ titulutik De cรณmo Espaรฑa conquistรณ a Navarra y la retuvo titulura igaro gara. Bien artean salto ttiki bat bada, nire ustez.
Itzulitako testuan, badira hanka-sartzeak: errege-erregina katolikoen Juan printzea lau urtekoa da alemanez (vierjรคhrig), baina hamalau urtekoa gaztelaniaz. Badira haurkeriak: Soldanek dio Nafarroak ez duela Aragoirekin eta Gaztelarekin muga naturalik, baina Pirinioetako adar batek bereizten duela euskal probintzietarik โnur gegen die baskischen Provinzen hin hat es eine Pyrinรคenast zur Seiteโ; hondarreko esaldi hori desagertu egin da itzulpenean.
Badira jatorrizko testua gaizki ulertzetik egindako pasarte traketsak: Soldanek kontatzen du kardinal espainol eta frantses batzuk aita sainduarekin etsaitu zirela eta, haren atsekaberako, lanean hasi ziren kontzilio orokor bat deitzeko โEtliche spanische und franzรถsische Cardinale waren mit dem Papste zerfallen und gingen damit um, ihm zum Verdrusse ein allgemeines Concilium zu berufenโ; espainolez, berriz, algunos cardenales franceses y espaรฑoles estaban seriamente disgustados con el Papa por no convocar el concilio ecumรฉnico que habรญa prometido โkardinal frantses eta espainol batzuk arrunt atsekabetuak zeuden aita sainduarekin, agindutako kontzilio ekumenikoa ez deitzeagatikโ.
Badira alemanez ez dauden izen nahiz izenondoak paratzeko joera ere: anakronismo larri bat โEin arger Anachronismus!โ ยกOh anacronismos traicioneros! โO anakronismo traidoreak!โ bihurtu da; Karlos V.ak gatazkari konponbide arbitrala emateko harturiko konpromisoa โdie schiedsrichterliche Beendigung des Streitesโ honela dago gaztelaniara ekarria: Carlos […] se habรญa comprometido con Francisco I a procurar por todos los medios el que se diera satisfacciรณn a los monarcas destronados โKarlosek Franzisko I.arekin tronugabeturiko monarkei kosta ahala kosta erreparazio emateko konpromisoa hartua zuenโ.
Hiztegi politikoan ere, ez da zaila irristada batzuk harrapatzea, aski mamitsuak gainera. Alemanez Die Politik der Nachbarn auf beiden Seiten โbi aldeetako auzoen politikaโ dioen tokian, gaztelaniaz la polรญtica de ambos estados โbi estatuen politikaโ dugu. Gaztela eta Frantziaren arteko talkan, dio Boldanek, Navarra […] erfuhr das Schicksal, das in politischen Verwickelungen den Kleinen gewรถhnlich wird, und wurde auf immer untergesteckt โgatazka politikoetan txikiei egokitzen zaien patua izan zuen Nafarroak, eta baztertua gelditu zen betikoโ; itzultzailea ez dago guziz ados: Navarra sufriรณ la suerte reservada a los pueblos pequeรฑos en toda conflagraciรณn internacional: fue borrada del nรบmero de las naciones โnazioarteko gatazketan herri txikiei egokitzen zaien patua izan zuen Nafarroak: nazioen multzotik desagerrarazi zutenโ.
Beharbada makur nabil, baina erranen nuke Soldanen testu osoan ez direla agertzen Staat, Nation edo Volk solasak. Gaztelaniaz, berriz, estado, naciรณn eta pueblo ditugu. Ez dela hain larria? Ez dakit, bada. Peio J. Monteanok aipatu dudan hondarreko esaldia erabili du sarreran Soldanen mezua laburbiltzeko. Alegia, jatorrizko testuan ez dagoen โez, behinik behin, horrelaโ esaldi bat.
Interesgarria izanen zatekeen, berriz diot, itzulpen honen edizio txukun bat egin izana: itzulpena zergatik ez den beti jatorrizkoari fidela, nola islatzen dituen horrek itzultzailearen asmo eta ideologia, zergatik merezi duen halere itzulpen horrek irakur dezagunโฆ Alta bada, editoreek bertze bide bat hartu dute: Soldan historialari neutroa da, zientzia alemanaren sendotasun guziarekin โeta bada mundu honetan zientzia alemana baino gauza sendoagorik?โ arrazoi dugula erakutsi zuena, eta guk itzulpena ekarri dizuegu. Ederki. Pena bakarra da itzulpenak ez duela beti Soldanek dioena erraten.
Nolanahi ere den, hagitz kontu interesgarri bat utzi du agerian liburu honek. Segur aski, orduko itzultzailea Soldanen testua itzultzera eta oraingo editoreek itzulpena argitaratzera eraman dituen motibazioa berbera da: deusek ez digu hainbertzeko poza ematen, kanpoko norbaitek arrazoia emateak nola. Gogora ekarri dit Pedro Vallรญnek ezkertiarrak izanda ere zinema popularra gustuko izateko baimena eman zigunekoa: arras ongi dago, baldin eta baimena behar badugu. Historia kontuetan konplexu gutiago eta segurtasun handiagoak izanen bagenitu, lasaiago aztertuko genituzke iraganeko testuak. Eta dibulgazio hobea eginen genuke.
Zorabiozko abiaduran doan mundu honetan, hitzak ere luuuze egiten zaizkigu. Hedabideetan, are arrazoi handiagoarekin, espazio falta baita arazo handienetako bat. Idatzietako esturetarako, oso mesedegarriak izaten zaizkigu laburtzapenak, eta inoiz bitxiak iruditu zaizkigunak ere naturalizatu egin dira: M (milioi), haut. (hautagaia), M8 (martxoaren 8a), cc (zentimetro kubiko), MWh (megawatt ordua)… Siglak, zehazki, beren-beregikoak dira: EB (Europar Batasuna), EJ (Eusko Jaurlaritza), AEB (Ameriketako Estatu Batuak), BN (batzar nagusiak)…
Idatziz ez ezik, ahoz ere oso baliagarriak dira siglak testua laburtzeko, eta, kazetarien hizkeran, erabiliaren erabiliaz, sigla horietako asko guztiz lexikalizatu dira. Gaztelaniazko batzuk aipatuko ditut: ERE (expediente de regulaciรณn de empleo), OTA (ordenaciรณn del trรกfico y aparcamiento), RGI (renta de garantรญa de ingresos), ELA (esclerosis lateral amiotrรณfica), OPA (oferta pรบblica de acciones)… Lexikalizazioa egiaztatzen duten ezaugarriak bat baino gehiago izan daitezke: letra xeheko grafia (‘dana’, ‘pyme’…), numero-mozioa (‘un ERE’, ‘dos EREs’…), zabalkuntza semantikoa (ยซnuestro edificio ya ha pasado la ITVยป, ITV: inspecciรณn tรฉcnica de vehรญculos), eratorpena (‘otero’ < OTA, ‘sidoso’ < SIDA, ‘opar’ < OPA…).
Gaztelaniazko adibideetatik hasi naiz, euskaraz arazoa dugulako. Euskaraz, zail baino zailago egiten zaigu lexikalizazio-maila horretara heltzea, adibide bat edo beste badugun arren. Beharbada, sendoena ‘hies’ da, hartutako immunoeskasiaren sindromeari dagokiona, eratorri bat ere baduena: ‘hiesdun’. TAO (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) siglak ere badu eratorria, ‘taozain’, baina euskaldunen aho-lumetan lehiakide gogorrak dira OTA eta ‘otazain’. KPI (kontsumorako prezioen indizea) oraintsu hasi da lexikalizatzen EITBko kazetarien albiste-testuetan.
Hortik aurrera, oso beltz ageri zaigu panorama. Hasteko, gaztelaniazko sigla “ahoskagarri”en ondoan, euskaraz, mordoiloak sortzen zaizkigu askotan: ERE vs LEE (lan-erregulazioko espedientea), ERTE vs ABLEE (aldi baterako lan-erregulazioko espedientea), RGI vs DSBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta), ELA vs AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa), dana vs GGDI (goi geruzetako depresio isolatua), pyme vs ETEE (enpresa txiki eta ertain(ak))… EITBn, sigla baztertzeko eta siglaren azpian dagoen hitz-katea soiltzeko gomendioa ematen diegu kazetariei: LEE > erregulazioa, DSBE > gutxieneko errenta, GGDI > goialdeko depresioa…
Ahoskeraren arazoaz gainera, ezarpenarena dago. Euskarazko hedabideok ez gara gaztelaniazkoak bezain ugari eta indartsuak sigla bat hamaika mila bider errepikatuz hiztunen burmuinetan txertatzeko. Are txarrago, euskarazko komunikazio-eremuan “etxekalte” ari denik ere bada, kezka handirik gabe erabiliz ERE, ERTE, pyme, ELA (ez, hain zuzen, euskal sindikatua), OPA… Arazo hau saihesteko, batzuetan ingelesaren olatura igotzeko estrategia erabili dugu euskaraz: NATO (> ‘natozale’), covid, RNA… Nik horri beste estrategia bat gehituko nioke, interesgarriagoa, beharrezkoagoa. Hedabideetan dabilen erdal sigla baten euskarazko ordaina sortzeko unean, presak alde batera utzi beharko genituzke inplikazio guztiak aintzat hartu eta irtenbiderik egokiena ondo pentsatzeko.
Esate baterako, IA (inteligencia artificial / intelligence artificielle) / AI (artificial intelligence) hedabideetako albiste-tarteak betetzen hasita dago. Euskaraz, ‘adimen artifizial’ terminoa dabil nagusiki, baina horrek AA sigla ematen du, berriro ere ahoz erabiltzeko gauza eskas bat. ‘Inteligentzia’ erabiltzeko eragozpenik ez dagoenez gero, ez al litzateke praktikoagoa izango ‘inteligentzia artifizial’aren alde egin eta, horrenbestez, IA sigla bultzatzea, gure auzo erdaretan bezala? Sasoiz gaude komenigarriena zer den pentsatzeko.
Badakigu hitzek errealitateko erreferenteak izendatzen dituztela, eta errealitate hori izan daitekeela fisikoa edo ez; eta, fisikoa ez den errealitatean, ikusi eta ukitu ezin den errealitate horretan, arlo bat ideiei edo pentsamenduei dagokiela, eta beste bat sentimenduei eta emozioei. Atzenengo arlo horretan ikertzen aritzea ez zaie arrotz idazleei, ez baita alferrik esan izan badutela idazleek gizakiaren barne mundua edo psikearen nondik norakoak hautemateko eta ikertzeko (edo, agian zehatzago, adierazteko) gaitasun edo antze berezi bat. Eta, idazle izan gabe ere, sarri aurkitu ahal gara nork bere barneari eta sentimenduei begiratu beharrean, eta, diotenez, ariketa horretan, oso lagungarria izaten da zehaztasuna, gauza bakoitzari bere izena ematea. Gero, gainera, fisikoa ez den errealitate horretan, esan daiteke sentimenduak eta emozioak, errealitatearen eskalan, maila bat gorago daudela beste errealitate ideiazko edo pentsamenduzkoak baino, sentimenduak eta emozioak egiazkoak baitira, hau da, ikusi edo ukitu ahal dugun kanpoko errealitatea bezain egiazkoak, mahai bat bezainbeste. Eta atsegingarria baitzait oso hitzek edo hizkuntzak zehaztasunerako eskaintzen duten bide horretan ibiltzea โhizkuntzaren aldera maitasun handiagoa sentiaraztera ere eraman ohi nau horrekโ, hona nire gogoeta hauek, hitz jakin baten inguruan.
Maiz gertatu zait gaztelaniazko rencor hitza eman nahi izatea euskaraz (ez dakit nire baitan beste batzuen baitan baino usuago pizten ote den sentimendu hori; ez nuke nahi hala izatea, baina, hala bada, beti izango da gozakari jakitea ezen sentimendua ezagutzea eta izendatzea dela lehen urratsa hura gure baitatik egozteko, edo ernetzeko hain aro egokia izan ez dezan), eta ez erabat gogobetetzea hiztegietan aurkitzen ditudan aukerek. Egia esan, RAEk berak ere, hitz horren gaztelaniazko definizioan, beste hitz batera igortzen gaitu, eta badirudi ez duela hain agerikoa nik eman ohi diodan adiera, bi definiziotara jo behar baita osoki erdiesteko. Hara:
RAEren hiztegian:
rencor De rancor. 1. m. Resentimientoarraigado y tenaz.
resentirse 2. prnl. Tener sentimiento, pesar o enojo por algo.
Eta, oraindik ere โhau bai bitxia, harrokeria eman baitezake eskas iriztea nik RAEk emandako definizioariโ esango nuke ez duela osoki jasotzen nik nahiko nukeen รฑabardura bat (por algo horrek nolabait iradokitzen duen arren, zabalegia da, orokorregia, ez da zehatza, beti izaten baitute kausaren bat sentimenduek edo emozioek).
Eta, hala, katalanezko rancor hitzera jo dut, eta han ere bi urratsetan erdiesten da esanahi osoa:
rancor m. [LC] Ressentiment tenaรง. Desprรฉs de tants anys encara li guarda rancor.
ressentiment 2 m. [LC] Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc. El capteniment dels amics li va deixar el cor ple de ressentiment. Hem restat amics, sense rancรบnies ni ressentiments.
Hain zuzen, hori da bilatzen nuen zehaztapena, irain, laido, iruzur eta halakoengatik sentitzen den atsekabe edo haserrea baita, nire adieran, gaztelaniaz rencor hitzak hartzen duena.
Euskarazko aukeretan, ordain ugari ematen dizkigu Elhuyar hiztegiak:
Guztiek dute beren definizioa emanda Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta esan daiteke sinonimo bete-beteak direla, definizioetatik bederen. Alta, batek ere ez du jasotzen Institut dโEstudis Catalans erakundearen DIEC2 katalanezko hiztegian rancor hitzaren definizioan (ressentiment hitzera bidaltzen gaituelarik) ematen den รฑabardura hau: que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.
Eta begiratu dut ea zer ordain ditugun euskal hiztegietan gaztelaniazko resentimiento hitzarentzat, eta, hara, gaztelaniaz eta katalanez bezala, hor bai, litekeena da รฑabardura hori jaso izana, baina ez ordea gaztelaniazko eta katalanezko hiztegiak bi urratsetan egiten duten bezala, ez baita loturarik ezarri โherra-rencorโ eta beste hauen artean, esate baterako (Elhuyar):
Adibidea oso argigarria da, eta ordainen artean adibiderako hautatu dena ere bai: gaitzondo. Adibide horretan, gaztelaniaz, sinonimo beteak dira resentimiento eta rencor, RAEko definiziotik ondorioztatzen den bezala. Euskaraz, ordea, rencor hitzari buruz gaztelaniaz RAEren hiztegian bi urratsetan gauzatzen den osaketa hori ezingo genuke egin, non eta ez dugun rencor hitzaren euskarazko ordainetan erresumin ematen.
Soilago esatearren, rencor galdetuta hiztegi elebidun batean, ez ninduke eramango erresumin edo gaitzondo ordainetara, horiek izaki nik behar ditudanak, edo hobetsiko nituzkeenak.
Ingelesez ere, Cambridge Hiztegian, rancor galdetuta, definizio hau ematen du:
Rancor: a feeling of hate and continuing anger about something in the past: They cheated me, but I feel no rancor toward/against them.
Eta frantsesez, halaber, sarean, Laroussek:
rancลur nom fรฉminin (latin rancor, -oris) Ressentimenttenace que l’on garde ร la suite d’une dรฉception, d’une injustice. Synonymes : amertume – dent (familier) – dรฉpit – rancune – ressentiment
Alta, erresumin eta gaitzondo izan arren nik hautatuko nituzkeenak adierazi nahi dudan sentimendu hori adierazteko โedo gaztelaniazko rencor (edo katalanezko nahiz ingelesezko rancor eta frantsesezko rancลur) eta resentimiento (eta katalanezko ressentiment) ematekoโ, Euskaltzaindiaren Hiztegian ematen zaizkien definizioak eskas gertatuko litzaizkidake, artean ere.
Euskaltzaindiaren Hiztegian:
gaitzondo 1 iz. Zah. g.er. Bihotzeko erresumina. Eta faltak besterenak badira ere, ongi egingo duzu, gaitzondorik erakutsi gabe, lehen bezala mintzatzeaz eta etsaiagana joateaz.
erresumin 2 iz. Atsekabe edo nahigabe sentimena. Bihotzeko erresumina. Nire lehengo gurak oinaze eta erresumin bilakatuko dira. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera; gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin isil baina bizi bat sumatzen.
Gainera, gaitzondo zaharra eta gutxi erabilia izanik, ez dirudi egokia denik ohiko erregistrorako (rencor eta resentimiento ez bezala).
Gainerakoen artean, egia da korromio hitzak baduela sarrera Orotarikoan (ez ordea Euskaltzaindiaren Hiztegian), eta aski egokia, gainera, gure adierarako:
korromio. 1. (O-SP 227โSP, A, H (que cita a Axular)); gorromio (SP); korromu (SPโA). Rencor. “Transport de colรจre” O-SP 227. “Korromua, gorromioa. Korromun [sic] gaixtoz bethea, plein de mรฉchante rancune” SP. “Gorromioz bethea, plein de rancune” Ib. “Odio” A (que cita a Ax). “(SP), rencor” Ib. [Barreneko] gorrotuak, korromioak eta herrak, arimari eta gorputzari egiten deraue kalte. Ax 279s (V 187). Barrena sastakatzen diotzaten korromioak ezin gorde detzake. Dv Telem 47. Barreneko harrak jaten nau, hira minak hiratzen, korromio beltzak herratzen! Dv LEd 229. Zure burua ikusten duzunean debruen eskuetan […] zer ez da izanen zure khorromioa? Ib. 215 (Cb Eg II 119 zer pena sentituko dezu?). Ziyo orregatik errezago oituko dira lanari korromuz begiratzera. “Con aversiรณn”. Zink Crit 213. 2. (H); gorromio (H). “En gรฉnรฉral ver qui ronge le bois, les viandes, les รฉtoffes, ver rongeur” H. 3. “Korromioa […], vermoulure, trou fait par les vers dans le bois, papier, etc.; partie d’un objet attaquรฉ par les vers; petite poussiรจre produit par la vermoulure” H. 4. (AN ap. A (que cita el msLond) ; Izt). “Cepillo del carpintero” Izt.
Eta baita kirrizki hitzak ere:
kirrizki. (V-och), resquemor, resentimiento” A.
Eta, zer ustekabea, Otxandioko hitza dela jasotzen du, gainera, eta ezagunagoa beharko luke niretzat, baina ez da.
Baina, guztietan definiziorik osoena, Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta ia bat datorrena katalanezko hiztegian dakarrenarekin (Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.), erremin da (eta harridura gozoa izan da niretzat):
erremin 1 iz. Nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina. Gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremina.
Oraintxe, berriz, idazten ari naizela, gogoratu naiz nola ikasi nion behinola gure eskualdean ia euskaldun elebakarra zen emakume edadetu bati beste berba bat, hemen aipagai dugun sentimendu hau izendatzeko, eta nola oso bakan erabiltzen dudan, eta poztu naiz Orotarikoan jasota ikusita. Hain zuzen, zapo da hitza, eta hirugarren adieran jasotzen du Orotarikoak:
3. (V); sapo (V-oroz-gip) Ref.: A (zapo, sapo); Iz ArOรฑ (sapรบa); Etxba Eib (sapua). “Rencor, odio” A. “Sapรบa eukan neetako, tenรญa resentimiento conmigo” Iz ArOรฑ. . “Odio oculto en el pecho, rencor, resentimiento. Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian” Etxba Eib. . “Sapua gordetzen eban mendakorra zan a gaistua” Ib. (s.v. mendakor). Zeinbat suga, ta zapori leku emon deutseezu, ta menturaz zeure laguna juzgetan dozunian, emoten deutseezu zeure bijotzian? fB Ic II 234. Eta onegaz, lengo zapuan gaiรฑ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo aundixak. Etxba Ibilt 482
Ez dira gutxi, gainera, Orotarikoak ematen dituen definizioen artean rencor hitza ageri duten sarrerak. Erresapio eman dit lehena; errenkore ere bai, sarrera moduan; enkoniadura (bigarren mailako adiera moduan); enkina ere bai (Lar); aiherkunde (Odio, rencor); aborrentzia; bekaitz (bigarren adieran); hagin (rencor, haginean izan esapidearekin); haina bera; herra; herrakunde; huduri; inkurrio; janiza; keru; kurruka (V-ger-arr-mโฆ gure eskualdetik gertu, beraz, baina ezezagun, hala ere, niretzat); mardakeria; rankore; uherdura; arrakizuna (V-gipโฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); epantxu; errekurea; gaitzeria; giarre (V-ger-och, G-goiโฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); gibelmin (L, Ae, Sal, S, R); har (V-ger-gipโฆ eta, bai, orain ohartzen naiz ezagutzen nuela, zapobezala, gure hizkeran: poz bikoitza, ostera, beste baliabide bat berraurkiturik; sarria izan genduanetik, betiko arra desta gizon orrekโฆ); hats (Zer hatsean den! esapidearekin); ipotsu; opil (rencor oculto, ematen du azalpena); otin (G-bet a.); samurgo (L-ain, BN-mix); samurraize (ligero rencor, eta hara, beste baliabide polit bat, zehaztu nahi izanez gero sentimenduaren gradua); sapite (sapite gaiztoan dago gizon oriโฆ estรก lleno de rencor); tirria (niganako tirria); zapo (3. adieran: Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian).
Ikaragarria, ezta? Zenbat hitz!, niretzat gehienak ezezagunak, edo oso noizbehinka aurkitutakoak testuetan (are gutxiago ahozko hizkeran), nahi duenak berreskuratzeko, edo, bestela, ikasteko eta norberak jakingo duen egoeran eta inguruan erabiltzekoโฆ
Laburbilduz: beharbada, hiztegi elebidunetan, rencor sarrera resentimiento sarrerarekin lotu beharko genuke, sinonimoak baitira maila batean, eta halaber euskarazko haren ordainak. Nik, behintzat, erresumin eta erremin bera ere gehituko nizkieke rencor sarreran ematen diren ordain horiei guztiei. Eta, bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian osatu egin beharko genuke erresumin hitzaren definizioa, katalanezko ressentiment hitzaren definizioaren bidetik, eta erremin ere eman haren sinonimotzat.
Bestalde, arakatzen ibilita, neuretzat ere atera dut onuratxoren bat: zapoa edukitze inorendakoesapidea berreskuratu dut, guztiz ziur gure eskualdean erabiltzen dena, eta, halaber, harra izan norbaiti. Halaber, erregistro beharbada garaiagoetarako hitzen batzuk ikasi ditut, hala nola, gibelmin, Lapurdikoa eta Zaraitzukoa omen zena edo dena, eta arras baliagarria derizt literaturarako; definizio guztiz nire gogobeteko bat aurkitu dut Euskaltzaindiaren Hiztegian, nik izendatu nahi nuen sentimendu horretarako, erremin: nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina, ematen baitu. Sentimendu horren gradazio moduko bat ere aurkitu dut Orotarikoan, samurraizehitzean. Eta gure euskalkiaren eremutik gertu ere bazirela batzuk, nik inoiz aditu gabeak, hala nola kurruka, arrakizuna, giarre, kirrizkiโฆ Eta halaber aurkitu dut modua beste euskalkietako idazle eta hiztunek besterik darabilketenean haien berri aldez aurretik izateko: haginean izan, hatsean izan, mardakeria, uherdura, huduri, inkurrio, janiza, keru, epantxu, gaitzeria, otin, samurgo, samurraize, sapite, sapite gaiztoan egotea, โฆ
Horra, bada, nire saiotxoa eta arduratxoa: margolariek koloreak nola, hiztegiek ere iker eta doi ditzatela sentimendu baten kolorearen gradu eta tonu biziago nahiz motelagoak.
โHitanoa non eta nork erabiltzen duenโ[1] artikuluan, Xabier Alberdi irakasleak hitanoaren gaur egungo erabilerari buruz bere tesirako egindako ikerketaren nolabaiteko laburpen bat egiten du. Nork-norekin eta zein testuingurutan erabiltzen den hitanoa aztertzen du, funtsean. Horrez gain, bere ikerketan erabilerari buruzko alderdi orokorragoak ere azaltzen ditu, esate baterako zein testuinguru gramatikaletan erabiltzen den hitanoa. Honela dio:
Aditz alokutiboak badu sintaxizko urrezko arau bat, soilik menpekoak ez diren perpaus adierazgarrietan (enuntziatiboetan) erabiltzen da literatur tradizio landuan. Orokorrean gaurko euskara mintzatuan ere halaxe gertatzen da; salbuespen batez, hala ere. Galderazko perpausetan alokutiboa erabiltzeko joera dago euskalki gehienetan, eguzki aldekoetan izan ezik (behenafarreran eta zuberoeran). Gainerakoan, salbuespenak salbuespen, bete egiten da sintaxizko arau edo debekua, menpeko perpausetan ez baita adizkera alokutiborik sartzen. Baldintzazkoetan, hala ere, sarritan urratzen da aipatu legea, gazteen artean batik-bat (45 urtez beherakoetan).
Beraz, laburbilduz hau genuke:
1.- Hitanoa perpaus enuntziatiboetan bakarrik erabiltzen da 2.- Ez da erabili behar menpekoetan 3.- Ez da erabili behar ez galderetan ez baldintzazkoetan
Holaxe dago jasoa, besteak beste, Euskaltzaindiaren 14. arauan[2], non espresuki agertzen baita โAlokutiboaโ atalean honako adierazpen hau:
โe) Galderetan ere ez da ohikoa izan alokutiboa: ?Egingo al zionagu elkarrizketa bat? (> Egingo al diogu elkarrizketa bat?)โ.
Baina argi eta garbi azaltzen du Alberdik lege hori literatur tradizio landuan hala den arren, galderazkoetan ere erabiltzeko joera aski zabaldua dela gaurko erabileran. Eta berdin baldintzazkoetan gazteen artean. (Alde batera utziko dugu esaldien artean inolako bereizketarik egin gabe beti hitanoa erabiltzeko joera, non agertzen baitzaizkigu *Hura etorri dekelako (delako +hi) eta gisakoak).
Alberdik aipatzen duen salbuespena (galderazkoetan ez erabiltzea) ez errespetatzearena aspaldi samarrekoa da. Hala ere, J.B. Elizanburu (1828-1891) saratarraren Piarres Adame irakurtzen badugu, ohartuko gara ia inoiz ez duela erabiltzen galderetan (ezta menpekoetan ere, noski). Hona adibide batzuk:
โBeha nezak ongi, eta orhoit hadi!… zer! ez duk ezagutzen Piarres Adame?… Eta Saratarra haizela diok? Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bertzetan, famaz bedere?… Behin ikhusi nauenak ez naik ahanzten!…
Bainan, nola haur on bat baitzen, eta uste izan baitzuen, nik erran nion bezala, axaleko xoriaren ikhusteko galdetzen niola bere liburua, Mattinek onhexi zian beraz, lagun on gisa, axegin horren egitea.
Jean Etxepare Landerretxe (1937-1961) jatsuarraren Mendekoste gereziak (1962) hartzen badugu, honako hau aurkituko dugu ipuin-bildumako Kurutze gorriak narrazioan:
โZer tenore da? Hamarrak abantxu. Ez gintuztela sarraraziko? Hozten ari nuk. โMenturaz eguerditan hemen izanen gituk. Hago gustuan; ez dik balio kexatzea;
Beraz, bistan da zorrotz gordetzen duela lege โzaharraโ.
Argi zirrinta izenburua duen narrazioan, berriz, honako hau:
Frangotan buruan ibiltzen diat nola gure haurreko adixkidetasun goxo hura amodio baten hastapen eta erroa gertatu den. Ez nian holakorik uste. Alta haurdanik gure artean zerbait izan duk. Eskolarako bidean zonbat aldiz ez gira elgarrekin gertatu? Zonbat aldiz ez gira bidean gelditurik egon xori txar bati beha, ezdeus bati beha? Egia duk. Betidanik ukan diat hiretako, ez dakiat nola erran, halako goxotasun bat. Elgarrekin ginelarik, beti hiri zerbitzu egiterat ekarria nintian, ez hintudan kolpatu nahi, azkar nintian hirekin.
Otto Pettanen astoa izenburukoan, berriz,
โBa araiz, zertako nahi duk preso egon dadin? โEdo bere kafira hemen dik? (du+hika) โEz die urtxoek kafirarik egiten hemen. Galdua duk. Eta joan den eguneko elur hura!
Hor ikusten dugu galdera batean hitanoa erabilia.
Gauza bera aurkitzen dugu, baina askoz ugariago, Nikolas Ormaetxea โOrixeโ (1888-1961) orexarraren Quitoโn arrebarekin(1950) liburuan, irakurtzeko pazientzia hartzen badugu (adizkiak, besteak beste, Areso-Huitzi aldekoak-edo dira, eta horrek ez ditu gauzak errazten). Arrebarekin elkarrizketan aurkitzen dugu Orixe liburu osoan zehar, eta aukera bikaina da hitanoaren erabilera aztertzeko.
D.โ Arkitu ote litezke une berean guregan Aingeru ona ta gaiztoa? N.โ Ez uke arrigarri; baรฑa naiago diรฑat txandaka iduritaratzea, batak edo besteak eragiten gaitunean. Alaxe Yesus Bera ere txandaka artu ziรฑatenan: aingeru gaiztoak zirika, ta, arek aldegin zunean, Aingeru askok agurka. Egon ere batean zeuden guregan, anima ta Yainkoa nastu gabe. Zergatik ez litezken egon bi aingeru oiek ere?
Testuan ageri dena
Lege orokorraren arabera behar lukeena
Neutroa (batua)
litezke
litezke
litezke
uke (lukek)
uke (lukek)
litzateke
diรฑat (dinat)
diรฑat (dinat)
dut
ziรฑatenan (zitenan)
ziรฑatenan (zitenan)
zuten
zeuden
zeuden (zeuden)
daude
litezken
litezke
litezke
N- Illobia bedeikatzen dutenean, ango Aingeru Bergiralea aipatzen yunate. Ez al yunat arrazoirik aski, zerua emen ere ba dagola, aldez aldez beรฑipein esateko?
Testuan ageri dena
Lege orokorraren arabera behar lukeena
Neutroa (batua)
yunate
yunate (dinate)
dute
yunat
dut
dut
Adibideak nahi adina aurki daitezke, baina bistan da joera hori aski nabarmena dela Orixeren idazkietan. Tormesko itsu-mutila itzulpenean ere (bizkaieraz) joera horri atxikitzen zaio. Gauza bera aurkituko dugu Mireio irakurtzen badugu.
Eta zer gertatzen da gaur egungo itzultzaileen artean? Bi joera nagusi aurkituko ditugu: lege zaharrari zorrotz atxikitzen zaizkionak eta joera โberriariโ jarraikiz, galderazkoetan ere erabiltzen dutenak. Lehenbizikoen artean (hurbilen zaizkidan itzultzaileen lanei gainbegirada bat emanez) Juan Garzia, Fernando Rey, Amaia Apalauza, Idoia Santamarรญa, Aroa Uharte eta nerau dauzkagu. Galderetan ere sistematikoki erabiltzen dutenen artean bi baizik ez ditut aipatuko, baina askoz gehiago izango dira: Miel Elustondo eta Joxe Mari Berasategi.
Xehetasun gehiago nahi duenak, irakur ditzala, esate baterako, honako hauek: Hamlet, Kale gorriko umeak, Puskak, Aldibereko,Erle langileen amodioak, edo Ulises. Eta beste joerakoak zer egiten duten jabetzeko, eman diezaiela begirada bat, esate baterako Hiltzailea nire baitan edo Paradisuari.
Horiek horrela, uste dut agian garaia dela hizkuntza gaietan agintaritza eta autoritatea dutenek hainbatetan hartzen dituzten erabaki salomoniko horietako bat har dezaten. Zuzentzaile edo editore lanetan aritzen direnei zama arinduko liekete pixka bat, baldin eta aukerakotzat utziko balute. Halabiz.
[1] Hitanoa non eta nork erabiltzen duen, EUSKERA – XXXIX (2. aldia), 983-993
Eman dezagun Frantziako Tourreko etapa bat ikusten ari zarela lagun batekin.
Mikel Landa ihesaldiko txirrindularien artean dago, eta pantailan erakusten den aldi bakoitzean besoa altxatzen du, poto bat eskuan duela, ur eske.
Halako batean, ordea, helikopterotik ikusitako gaztelu dotore baten eta iheslarien atzetik datorren tropel nagusiaren ikuspegi orokor baten ondoren, berriro ageri da Landa pantailan, baina oraingoan, eta hurrengo agerpenetan, ez du urik eskatzen.
Zer esango zenioke lagunari?:
a) โUra eman bide diote, eskatzeari utzi dio etaโ.
b) โUra emango zioketen, eskatzeari utzi dio etaโ.
c) โUra emango zioten, eskatzeari utzi dio etaโ.
d) โUra emanik izango diote, eskatzeari utzi dio etaโ.
Antzeko galdera bat planteatuz egin zuen kontsulta orain hurrengoan Joxe Mari Berasategi itzultzaileak Itzuliz Itzulpen Zerbitzuan, eta erantzun ugari jaso zituen, neurea ere tartean.
Lau aukera horien artean, laugarrena iruditzen zait niri egokiena, eta horretarako dauzkadan motiboen berri eman nion Joxe Mariri, gaiaren harira egin nituen hainbat gogoetarekin batera. Hona ekarriko dut, orain, orduan idatzi nuena, edo orduan idatzi nuenaren mamia bederen.
Aukeratutako forma hori โlaugarren adibidekoa, โUra emanik izango diote, eskatzeari utzi dio etaโโ Azkoitiko eta inguruko “zaharrengandik” ikasi dut (ni baino are zaharragoengandik, alegia), baina ez naiz hizketan erabiltzeko kapaza, ezinezkoa zait, ez Azkoitian eta Azkoitiko euskaran aritzean, eta ez batuan aritzean.
Zergatik ez Azkoitian eta Azkoitiko euskaran? Nire adinari eta hiztunak esleitzen didan hizkuntza-gaitasunari ez dagokion hizketa-moldea erabiltzen ari naizela sentituko nukeelako, eta horrekin solasaldiaren naturaltasuna urratzen ari naizela, hiztunon arreta neure hizketa-moldera desbideratzea eragitearen ondorioz.
Zergatik ez batuan hizketan aritzean? Pedante edo sasijakintsu itxura emateko beldurrez.
Ez nuke, beraz, inoiz eta inola, hizketan ari naizela, esango (nahiz eta egokiena iruditu):
โUra emanik izango diote, eskatzeari utzi dio etaโ.
“Bere izena ezabaturik izango du, ez da inon ageri eta”.
“Aspaldi laketurik izango da, euskaraz ederki asko egiten du behintzat”.
Baizik eta:
โUra emango zioten, eskatzeari utzi dio etaโ.
“Bere izena ezabatuko zuen, ez da inon ageri eta”.
“Aspaldi laketuko zen, euskaraz ederki asko egiten du behintzat”.
Idazketa da, horrenbestez โeuskara batuko idazketa, jakinaโ, nik forma horri, hiztun-lotsarik gabe, presentzia eta bizitza ematen jarraitzeko dudan bide bakarra.
Azkoitian gazteak, oro har, oso harro daude beren euskararen naturaltasunaz, jatortasunaz eta aberastasunaz, hala sumatzen ditut nik behintzat, eta ez zaie arrazoirik falta horretarako, euskara bizi eta naturala darabilte oro har. Bejondeiela! Baina belaunaldiz belaunaldi gertatzen ari den galera nabarmena da.
Okerrena da norberaren hizkerarekiko harrotasuna, kasu askotan, batuarekiko halako gutxiespen batekin lotzen dela, eta hori ere sumatu izan dut Azkoitian eta beste hainbat “arnasgunetan”.
Ondorioa begien bistakoa da, nire ustez: batetik, herriko hizkeretan bilatu behar du โez soilik baina bai neurri handi bateanโ hazkurria eta adierazkortasuna euskara batuak; bestetik, herriko euskara jakite hutsa ez da nahikoa, batuaren gutxieneko ezagutzarik eta praktikarik gabe, gaur eta hemen behintzat, euskaltasun kultural praktiko eta txukun baterako, hori gabe hiztunik jatorrenak ere erdararekiko menpekotasun handia izango baitu, batez ere โbaina ez soilikโ lagunartetik edo etxeko girotik aparteko gaietan.
Batua baita, azken batean, Azkoitiko zaharrenek hitzetik hortzera darabilten forma nire ustez aberats era adierazkor horri bizirik eusteko modu bakarra.
Artikulu honek panfleto itxura hartu duenez, lelo batekin amaituko dut: