Zeharkakoa

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Joannes Jauregik eta Santi Leonรฉk duela gutxi plaza honetan bertan idatziriko ekarpenak ditu abiapuntu gaurko honek. Zeharbidezko itzulpena izan zuten mintzagai bi-biek, abian duen liburu baten kasuan lehenak, eta amaitu berria duen lan baten kasuan bigarrenak. Itzulpen prozesuaren nondik norakoak deskribatu dizkigute biek ere, bai eta Amaia Apalauzak lehenengoari eginiko iruzkinean zein Karlos Zabalak eta Monika Etxebarriak Senez aldizkarian idatziriko artikuluetan ere. Hausnarketa aski interesgarriak topa litezke guztietan ere: jatorrizkoa baliatu ezean itzulpenerako zer zubi testu baliatu, zein ordenatan, zerekin edo norekin kontrastatu, eta abar. Planifikazio lan handia eskatzen du itzulpen molde honek, Joannesek bere ekarpenean aipatu moduan.

Itzultzaileok lehen eskuko esperientziari buruz mintzatu zaizkigu; nik, aldiz, zeharbidezko itzulpenari buruzko datu batzuk ekarri nahi izan ditut. 1980-2023 bitarteko itzulpenen azterketa egiten aritu naiz berriki, NorDaNor datu-basean bildutako informazioa oinarri hartuta, eta zeharbidezko itzulpenari dagozkionak aipatuko ditut jarraian. Euskaratutako literatur itzulpenetan, 7.011 itzulpenetatik 80tan besterik ez da zehazten zubi hizkuntza bat edo batzuk erabili izana, itzulpen guztien % 1,14tan alegia; aldiz, euskaratik erdaratutako literatur lanen artean, itzuli diren 1.545 liburuetatik 225 liburutan zehazten da zeharbidez itzuli izana, hau da, itzulpenen % 14,56tan. Datuotatik atera dezakegun ondorioa da aitortutako zeharkako itzulpenak nabarmen gehiago direla euskaratiko itzulpenetan, nahiz eta bi norabideetan datuak apalak izan. Baliatutako zubi hizkuntza kopurua, berriz, zabalagoa da euskararako norabidean: gaztelania 47 kasutan baliatu da eta ingelesa 19tan, frantsesa bitan, eta katalana eta errusiera behin. Horietaz gain, bi edo hiru zubi hizkuntza beste 10 kasutan baliatu dira. Erdaretarako norabidean, aldiz, gaztelania dugu zubi hizkuntza nagusi (216) eta bakanak dira ingelesetik (6) eta frantsesetik (1) eginiko itzulpenak. Horietaz gain, kasu bakarra topatu dugu hiru hizkuntza baliatu dituena (frantsesa, ingelesa eta gaztelania). Publiko motari erreparatuta ere alderik nabari daiteke: euskararako itzulpenetan proportzioan gehiago itzuli dira zeharbidez haur eta gazteentzako liburuak; kontrara, helduentzako liburu gehiago topa litezke euskaratik eginiko itzulpenetan. Azken datu hori ondo neurtzeko, baina, datu orokorrei begiratzea dagokigu. Izan ere, euskararako norabidean gehiago dira haur eta gazteei zuzenduriko liburuak oro har eta euskaratik erdaretarako itzulpenean, aldiz, helduei zuzenduriko liburuak.

Datuak datu, nabarmentzekoa da euskal literaturak erakusten duen irekitasuna zeharbidezko itzulpenak sortzeko. Joannesek zioen moduan, mesfidantzaz ikusten dira sarritan bigarren eskuko itzulpenak, saihestu beharreko jardunbidetzat jotzen da zeharbidezko itzulpena, betiere zuzenean itzultzeko aukerarik badago, hots, jatorrizko hizkuntzatik itzultzeko gai den itzultzaileren bat. Euskal literaturaren eremuan, dena den, badirudi, onargarritzat jotzen dela. Euskara xede duten itzulpenen kasuan, Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen-lehiaketako oinarriek esaten dute jatorrizkoa baliatzen ez bada bi zubi hizkuntza erabili beharko direla. Jokin Zaitegi lehiaketaren oinarrietan ere zehaztu izan da halako irizpiderik. Lehiaketek ez ezik, itzulpen sariek ere ez dute espresuki baztertzen zeharbidezko itzulpena. Zeharbidez itzuliriko libururik topa liteke, esaterako, Euskadi Literatur saria irabazi dutenen artean, gorago aipaturiko Karlos Zabala, konparazio batera, Zubi bat Drinaren gainean liburuagatik. Kontrako norabideari dagokionez, Etxepare Euskal Institutuak diruz laguntzen dituen itzulpenen artean badira euskaratik zuzenean itzuli ez diren liburu zenbait. Horietaz gain, Etxepare-Laboral Saria zeharbidez eginiko bi itzulpenek irabazi dute orain artean: Behi euskaldun baten memoriak liburuaren ukrainerarako itzulpenak, Yaroslav Gรบbarevek itzulia eta Anetta Antonenko argitaletxeak argitaratua, eta Amek ez dute eleberriaren nederlanderarako itzulpenak, Mariolein Sabartek itzulia eta Zirimiri Pressek argitaratua.

Gorago aipatu ditudan datuek, dena den, ez dute zeharbidezko jarduera bere osotasunean islatzen. Izan ere, sarritan ez da itzulpenerako erabili den testuaren berri ematen liburuetan. Hortaz, zail da neurtzen zeharbidezko itzulpenaren lekua itzulpen trukeetan. Ezin zehatz esan zenbateraino aitortzen den. Ikusgarritasun arazoak ditu, hortaz, zeharbidezko itzulpenak, eta, hain zuzen ere, saihesteko moduko jarduntzat dugun heinean, ezkutatzeko joera erakusten du horrek.

Auzi legalei ere erreparatu beharko litzaieke zeharbidezko itzulpenaz aritzean. Liburuen kredituetan liburu hori itzultzeko erosi diren eskubideak dituen bertsioak agertu beharko luke. Bat etortzen al dira, zeharbidezko itzulpenetan, itzultzaileak baliaturiko bertsioa eta eskubideena? Eta iturri bat baino gehiago erabiltzea aitor liteke eskubideak testu bakarrari badagozkio? Ardura legalei eta egiletza eskubideei dagokienez, ez da beti erraza izango testu bakoitzaren erabilera maila zehazki islatzea.

Itzultzaileen ahotsetik edo eskutik ezagutzen dugu sarritan zeharbidezko itzulpenaren berri; goian aipaturiko adibideak ditugu horren lekuko. Harribitxiak dira, itzultzaileen jardunbidearen nondik norakoak xeheki ezagutzeko eta zubi hizkuntzen erabilerari buruzko inplikazioei buruz hausnartzeko ez ezik, zeharbidezko itzulpenak euskal itzulpengintzaren eremuan duen lekua zenbatekoa den ezagutzeko ere.

Larretik noranahi

Oskar Arana Ibabe

Izurritea amaitzen ari, bazebilen nigan susmo bitxi bat, hedabideek ere harrotu zutena neurri batean, bizimoduak aldaketa handia izan behar zuela, galzorirantz abiatu-edo zitezkeela guk ezagututako gauza asko, guk ezagututako bizimodu bat. Ez dakit zuzen horregatik izan ote zen, baina egin nuen aspaldiko asmo bat gauzatu behar nuela, gure eskualdeko edadeturen batekin berba eta berriketaldia grabatu eta transkribatuโ€ฆ Berbak esaten ditugun legetxe eskribituta ikusteak beti eman izan dit plazer arraro bat, are eta handiagoa berriketako laguna edadetua bada, dagoeneko desagertua den bizimodu baten kontakizuna egiten badu. Nago, gainera, gure berba egiteko modua guztiz ari dela aldatzen, gu konturatu barik, edo konturatu arren, guk uste baino gehiago. Patxi Arexolaleibarengana jo nuen, laurogeita hamar urte beteak zituen orduan (gaur laurogeita hamahiru ditu, eta bizi da, eta burua argi du). Ez dut behin ere transkripziorik egin, eta zail gertatzen zait azaltzea ariketa hori eginik zeren bila nenbilen. Adibide batekin esatearren: gure iloba gazteenak ez daki martitzena zer den. Asteartea ikasi du eskolan, eta etxean ere, haren gurasoek sarriago esaten dute asteartea, martitzena baino, eta, hala, eskolan ez diote irakasten gure eskualdeko euskara. Aitzitik, desikasten ari da. Nago ez dugula asmatu arlo horretan, gure gizarte honek. Patxik beste garai bateko kontaera du, berba egiteko modua. Ni beti egon izan naiz belarria erne bera lako jendearen ondoan, zer ikasiko, โ€œgure hitzak gal ez daitezenโ€. Patxi, beharbada, ez da bere adinekoen artean berbalaririk onena, baina beti izaten da bera lakoengandik zer ikasi. Hona atera ditut, nik ere ez dakit zergatik, beharbada nigan ondo errotu barik daudelako, esamolde batzuk, berba batzuk, gauzak azaltzeko modu batzuk, doinu bat, berba egiteko patxada bat, berba egiten baitzen haren garaian (Gaur glotofobia ari omen da hedatzen, teknologia berrien eraginez, Pariseko auzo batzuetako gaztetxoen artean. Berriketan ibiltzea zentzurik gabeko jarduna zaie, guztiz arrotza, arreta kenarazten baitie gailu sorginduotatik. Presa dute, artegagarri zaie arreta berbei eta pertsonei jarri beharra, ezpainei darien hots alferreko horiei, informazio bit geldo eta aspergarriei). Aspaldi luzean gabiltza/nabil gure ondotik desagertzen ari den berbeta paperera eta euskarri elektronikoetara jasotzen, hor iraunarazteko. Ezinezkoa da Patxiren berbetaren รฑabardurak, doinuak, ahotsak berbez beste darabiltzan adierazmolde eta aieruak eskribituz agertzea, baina ahalegin bat izan zen. Nire esker ona, bestalde, aspalditik gure ahozko ondarea biltzen ari direnentzat, berbadun iaioenen berriketak grabatzen, transkribatzen. Kutxa horretan gauza txit prezatuak jagongo ditugu, ahal dugun artean. Aliritzian ibili naiz, belarria hautatzaile soil, eta aliritzian dakartzat hona, nigan tekla kuttunen bat jo duten zerak.

O: Ederto bazkaldu dogu hemen, baserrianโ€ฆ

Patxi: โ€œBueno, ba, bai, eee, โ€ฆ jenerue egon ezkeron eta ona egon ezkeronโ€ฆโ€

> Bitxikeria fonetiko hori aspaldi entzun gabea nuen. Aspaldi-aspaldiko zapore bat ekarri du nire belarrietara.

O: โ€œHemen bizi izen zitzen, baserrixenโ€ฆโ€

Patxi: โ€œNire bizitzie hemen izen da. Orduen ba, tartien, gauza asko pasau dieโ€ฆ ez dakit nundik ekin leikienโ€ฆโ€

> Ekin aditzaren erabilera horrek ez dakit noiz arte iraungo duen gure artean.

Patxi: โ€œAitte ezkondu zan Euskitzako alaba batekinโ€ฆโ€

> Ez dakit horrela esango nukeen; jakina, ezaguna dut esamoldea (etxe jakin bateko alaba edo semea), baina esango nuke ez dudala sarri-sarri erabiltzen.

Patxi: โ€œItxurie danez, entzuerie holan dauket, gaixotasun bat auki auen nahiko txarraโ€ฆโ€

> Entzuerie holan dauketโ€ฆEzaguna dut, jakina. Baina esango nuke oso gutxi baliatu izan dudala.

Patxi: โ€œโ€ฆ baine, egunen baten, bitartekoren bat egon zan, aittejaunekin eta amandriekin entrebista bat gertatu auena, alaba alargun horreaz alkar ezautu egieen-edoโ€ฆโ€

> Nik bitartekari esango nukeโ€ฆ ez zitzaidakeen bururatu ere egingo beste baliabide hain soil eta gertuko hori.

Patxi: โ€œeta esaten zauen zelan juen zan oso txukun bera, eta zelan Hesibidera ailegau zanien, โ€ฆโ€

> Mendeko esaldia, aise-aise osatua, zehar-galdera baliatuta. Kontaera da, eta kontatzera ohituta dagoenak aise erabiltzen du zehar-galdera.

Patxi: โ€œizan ditut pretendientiek gehixago be, baine baietza emun biher dotzet.โ€

> Aditza aurreratuta (izan ditutโ€ฆ) eta gehiago ere, enfasia emanez, eta baietza eman, ezkontza tratuetan eta behar den bezalako esapidea erabiliz. Nago niri ez ote zitzaidan โ€œbaietz esanโ€ aterako.

Patxi: โ€œGauza asko ikesi dot beregandik.โ€

> Bai, txit arrunta egituraโ€ฆ baina beregandik erabili du; niri, ikasia, leitua, โ€ฆ honezkero berarengandik aterako litzaidake. Nahiz eta erakusleetarako proposatu den sisteman ez dagokion, gure estandarrean, ez baita bihurkaria.

Patxi: โ€œEta esaten zauen harreman ona auki zauela eta aittejaunek esaten zauela: โ€œholako emakumie guk ez gaixoan mereziru, โ€ฆ horrek erregiagana presentetako ez jaukek bildurrik.โ€

> Garai bateko pertsona batek orduko beste bati buruz esanaโ€ฆ ez du ezer berezirik. Baina belarrian goxo eta eder gertatu zait.

Patxi: โ€œhemendik Zarimutzera goiezela, bide erdi inguruen, ba suertau zan, iturri baten, guk amari seguramente ure eskatu-edo egingo geutzen edo gure dana, gaur be badakit esaktamente nun, Erdotza deiketan geutzen baso baten, eta ba, ama negarrez euen, eta preguntetan nutzen โ€œama zergatik negar egiten dozu.โ€

> Ez dakit zuzen zer: kontaera bera, eta aspaldi neuk ere erabili ez dudan edo gure dana hori, eta azkeneko galdera egiteko modua, โ€œama, zergatik negar egiten dozuโ€โ€ฆniri zergatik egiten duzu negar aterako litzaidake.

Patxi: โ€œbaine ez naz akordetan zenbat egun egin gituen Txintxuenien, handik juen ginen Nagiturrire, eta Nagiturrin egin gituen egun mordoxkadatxo bat, da gox baten, ilun zauela, etorri zan aitte, eta hau oso goguen dauket, astuekin, astotzaratan, mutiko bixok juen gitzen Elgeara menditik.โ€

> Barriro ere kontaera; eta aspaldi edo inoiz entzun ez dudan egun mordoxkadatxo bat hori. Eta aspaldiko gailu hori, astotzarak (asto-otzarak) dagoeneko erabiltzen ez den gailu bat (hemen gurean bederen, zibilizazio motorizatu honetan).

Patxi: โ€œEta gero larrinek itten zien, โ€ฆ eta gero beste denpora bat izeten zan bedar-denporie, โ€ฆ eta lehen esan dot zelan bedar pilue burdixaz eruen biher izeten nauen kaminuen, eskuaz hartute hagatikโ€ฆ Lehen be esan dot lautik bat hango nazela, Gureixako.โ€

> Beltzez nabarmenduak. Larrinak egin, โ€ฆ laborari zibilizazioko egitekoak; eta gurdia eroatea hagatik hartuta (beste garai teknologiko bat); eta lautik bat hango naz, Gureixako: absolutibo mugagabean ematea atributua, eta esapidea bera, jatorria adierazteko (aitona-amonetan bat hangoa zuela).

Patxi: โ€œeta ahuntzekin be tokau jaten niriโ€ฆ eta ahuntze oso zera da, igeskorra, aumiekin-eta dauenien, igeskorra daโ€ฆโ€

> Guztiz maitagarri gertatzen zait –kor atzizkia gure adinekoen ahotan entzuten dudanean. Ikastolako ariketak dakarzkit gogora, -kor atzizkiarekin eta hitzak osatuโ€ฆ Hara, Patxik, ikastolan ibili gabea, zeinen aise. Eta gero animalien gainean-eta, inoiz jakin izan badut, guztiz ahaztuta neukana, baina maitagarria gogoratzeko. Ahuntza, aumekin dagoela, iheskorra daโ€ฆ

Patxi: โ€œez dakit, orduen ba, azie, porrueโ€ฆ gutxi gehixau, babie, baba parrakue, kipulie, lekak, baba txikixeโ€ฆโ€

> Ez daukat gogoan inoiz entzun izana. Bada, ez da berandu ikasteko.

Patxi: โ€œda akordetan naz, Maulandatik apur bat holan Marin alderatxuau, baeuen esparru batโ€ฆโ€

> Marin (auzo baten izena) alderatxoago. Bai, guztiz ezaguna, baina esango nuke ez dudala sarri erabiltzen posposizioa horrela, -tik gerturaxeago edo esateko. Gauza bategatik edo besteagatik, gozo egin zait belarrian.

Patxi: โ€œaittek afizino apur bat bazauken txarrikumak hazten, etxerako-eta, etxien pare bat beti aukiten zien. Da txarrikumak hazten zien, eta txarri amie eruen biheizeten zan txarri apuagana, โ€ฆ apue esaten jako arrari, kaztigau zegiezen.

> Hemen bai, ahoa bete hortz geratu naiz. Baserriko gaietan nahiko jakina nintzelakoan, โ€ฆ azalpen bat behar izan dut, zer ote zen txerri apoa, eta zer ote zen kastigatze hori. A! eta inpertsonalaren erabilera hori, txerrikumeak hazten ziren.

Patxi: โ€œEta, orduen egunien, zitaute euzen Maulandako bi baserritar materixala erueteko Alabitara, gaztategi barrixe egiteko.โ€

> Gaztategia. Arrunta iritziko diozue. Ez da asko entzuten den berba gure gaurko inguruko euskaldunen ahoetan.

Patxi: โ€œAlabitara juen biher juagu, eta ardixei esniek hustu biher jakuek.โ€

> Ez nuen ezagutzen esamoldea. Baieztatu beharra daukat, hala erabiltzen zela.

O: (kontakizun batean eten egin diotโ€ฆ eta ezagun bat aipatu baitu, haren gainean galde egin diot. Kontakizunean etena egin eta hari berriro heltzeko).

Patxi: โ€œHorra be fango garaโ€โ€ฆ โ€œHelduko diogu gai horri ereโ€, esanez bezala. Ez dakit, hain esapide espazio-kutsukoa erabiltzea bitxi eta polit iruditu zait. Neuk ere baliatzeko modukoa inoiz. Irakasleok-eta agian baliagarri aurkituko duzue.

Patxi (andregaia ezagutu zuenekoaz ari dela): โ€œOrduen ikusi nauen (andregaia), eta, bueno ba, juen nitzen eta arkaleaz ibili gitzen (dantzaldian), eta gero esan nutzen lagunketako kontue ta, esan zuzten ezetz, berba eginde euela lagun batekin (beste emakume adiskide bat)โ€ฆ eta lagun horrekin juen zan.โ€

> Lekualdatze fonetiko hori ezagutzen nuen (arkaleaz ibili), baina aspaldi ez nuen inoren ahotan entzuten (ez da galera handia, iloben adinekoek โ€œmartitzenaโ€ ere ez dutela ikasi jakinik). Laguntzeko kontua, garai bateko gorteatze moldeak, jaitik etxera lagun egitea bidean gizonak emakumeari. Nola aipatu duen izan zait deigarri, laguntzeko kontuaโ€ฆ

Patxi: โ€œAittek eta amak proponiru euztien (etxe batera joan zitezela bizitzera bera eta andregaia), baina nire andrie izen zana ez zauen hartarako (beti darabil Patxik esapide hori dagoeneko zendua den andrea aipatzeko, sistematikoki).

> ez zegoen hartarakoโ€ฆ ez zuela nahi โ€“edo ez erabat behintzatโ€“ adierazteko modu dotorea.

Eta horrelako beste dozenaka bitxi (nire belarrientzat). Guztiz gustagarria (eta lan handikoa) berbaldun on eta edadetu beste bizimodu bat ezagututakoen berbaldiak transkribatzeko egiteko hau.

Larrearen oroimena gorde dezagun bederen, โ€ฆ larreak hazten baititu erleak, landareak, gu geu eta gure aurrekoen berbeta, gure gogo-bihotzetan atxiki nahi genukeena. Noraโ€ฆ ez dakigu-eta nora iritsiko garen, guk eta gizateria osoak daramagun abiada itsu honetan.

Dibisak, Patricia Highsmith eta hitz jokoak

Angel Erro

Dirua, monetak, salneurriak itzul daitezke? Irakurtzen ari zaren eleberri edo kontakizun batean zerbaiten prezioa agertzea markagailu ona da, idatzi zenetik (edo, ongi dokumentatuta egonez gero, kokatuta dagoen garaitik) hona pasatu den denborarena. Gehienetan, testuinguruak lagunduta, gutxi gorabeherako itxura hartzen ahal diogu dena delako kopurua diru gutxi ala diru asko den. Irakurtzen ari zaren horretan agertzen den moneta atzerrikoa bada, itzulpenezko testuetan errazago gertatu daitekeen moduan, kontua konplikatzen da, are itzultzaileak oin-ohar batean dena delako diru atzerritara gurera aldatzea erabaki badu ere.

Itzulpenaren beraren higaduraren irudia du orduan begien aurrean irakurleak. Egileak aipatutako zifrak bere garaian zuen baliotik itzulpena egin den garaira aldaketa nozitu du, baina baita itzulpena egin zen garaitik gu irakurtzen ari garen garaira ere. Itzulpena, beraz, denboran ainguratzen du โ€“denbora jakin baten emaitza dela ikusarazten duโ€“. Agian horregatik gehienetan ez da kopuruen translaziorik egiten, edizio bat zaharkitua gelditzeko prozesua biderkatzen duelako.

XXX

Orain gutxi irakurri dudan Patricia Highsmithen Ripleyren jokoa eleberrian, esaterako, ez dute egin. Maiz agertzen da diru kopuru bat, baina egileak berak ematen du zenbait dibisatan. Jonathan Trevanny izeneko gizon arruntari hilketa bat edo bi burutzeko proposamena luzatuko dio Reeves Minotek, bere herrikidearen arteztasuna auzitan jarri nahi duen Tom Ripleyren iradokizunez. Zenbat balio duen norbaiten etikak? Eleberrian prezioa markoetan, dolarretan zein liberetan adierazita agertuko da, nork esaten duen, edo noren buruan sartuta gauden. Trevanny amerikarra da sortzez, baina Frantzian bizi da, Ripley bezala, baina egin beharreko lana Alemanian da, eta ordaintzaileak ere alemaniarrak dira.

Nahasgarria gerta daiteke, jakina, baina nire ustez argi dago horrekin Highsmithek zer nahi duen. Ez da, nire ustez, kapritxo hutsa. Idazle texastarrak besteen psikean sartzeko eta sarrarazteko duen gaitasunaren adierazgarria da. Berak baliatzen du pertsonaien edo egoeren gaineko รฑabardurak gehitzeko. Kopurua dolarretan aipatzen denean, amerikar jatorriko protagonista bere buruarekin edo aberkide batekin ari delako seinalea dugu. Liberetan bada, emazte frantsesari diru purrustada nola azalduko dion duelako kezka. Markoetan, gaizkileekiko tratuan bada. Hor du Highsmithek zolitasun psikologiko handiko tresna.

XXX

Ez da hori Highsmithek pertsonaien barne egoera adierazteko erabiltzen duen baliabide bakarra. Nago hitz jokoak ere baliatzen dituela horretarako. Batzuetan hizkuntzen artekoak. Ripley trebea-n Tom protagonistak, Mongibellora iritsi berritan, Dickie Greenleaf-en galde egiten dionean bezala bertako etxekoandre italiar bati. Ripleyk ez daki (oraindik, liburuaren amaierarako ez bezala) italieraz zipitzik ere:

ย ย ย ย ย ย ย ย The woman gave him a long, smiling answer in Italian and pointed downward toward the sea.
ย ย ย ย ย ย ย ย ‘Jew,’ she seemed to keep saying. ‘Jew.’
ย ย ย ย ย ย ย ย Tom nodded.

Eskura izan ditudan euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan (hurrenez hurren, Asun Garikanok eta Jordi Beltranek egindakoetan) andrearen erantzuna bere horretan ematen da: โ€œJudu edo antzeko hitzen bat errepikatzen zuen etengabe. Juduโ€, eta โ€œJudรญo โ€“parecรญa decide incesantementeโ€“. Judรญoโ€. Batean zein bestean galdu egiten da egilearen hitz joko mintzairartekoa, italierazko giรน (behean) eta ingelesezko jew (judua) hitzen hoskidetasunean oinarritua, hemen Highsmithek pertsonaiaren ezjakintasun linguistikoa adierazteko darabilena.

Itzultzaile bietako batek ere ez du hartzen oin-oharraren irtenbidea, euskarazkoak agian judu horrek hitz-jokoa nolabait jasotzen duela iritzita. Baina benetako irtenbide txarra, oin-oharren beldurrez edo herraz maiz hartzen dena, da, EHUko Hizkuntzen arteko Corpusean kontsultatu berri dudanez, frantsesezko itzultzaileak egiten duena, italiar emakumearen erantzun guztia ezabatu baitu:

ย ย ย ย ย ย ย ย La femme lui fit une longue et souriante rรฉponse en italien et dรฉsigna la mer, en bas.
ย ย ย ย ย ย ย ย Tom acquiesรงa.

Euskaraz irakurgai dagoen Ripley sailaren beste liburuan ere, Ripleyren jokoa-n alegia, hizkuntzen arteko talkek eta hitz jokoek pertsonaiak ezaugarritzeko balio dute, edo are zerbait ezkutatzen dutela iradokitzeko ere. Esaterako, bere burua frantsestzat pasarazi nahi duen gangster amerikar batek โ€œje voudrais demander mon cheminโ€ galdetuz gero, ingelesaren kalkoa dena, erraz asmatuko dugu ez dela sinetsarazi nahi diguna.

Eleberri horretan bada eszena bat Highsmithek hitz jokoetan zuen interesa, interes esan dezagun amaiezina, erakusten diguna. Jonathan Trevannyk Georges seme txikiari zertan ari den galdetzen dio (ingelesez, frantses amadun semea elebiduna baita). Honek weeding erantzuten dio, โ€œjorranโ€ esan nahi duena, baina, berez, reading esan nahi du (โ€œirakurtzenโ€, alegia). Aitak ahoskera frantximanta zuzentzen dio eta biak nahastu egiten dira hitz joko edo gaizki-ulertuen segida umoretsu batean, aitak aurpegiratutako speech defect (mintzamen-akatsa) semeak peach defect (mertxikaren akatsa) ulertzen du eta, ondorioz, zizareez hitz egiteari lotzen zaio, ingelesez worms. Narratzaileak berak eteten du katea, esanez horrek Alemaniako Worms hirira eraman zezakeela, jokoak amairik ez duela iradokiz, edo agian hitzek Jonathan erruduna (Hamburgoraino hilketa bat egitera joandakoa) azkenean salatuko zutela.

Zoritxarrez, kasu honetan euskarazko itzultzaileak pasarte osoa kentzea erabaki du, agian oin-ohar batez baizik salbatuko ez litzatekeelako, eta jakin denok badakigu zer gutxi gustatzen zaizkien irakurleei (eta editoreei) oin-oharrak.

Hitanoa harridurazkoetan?

Xabier Olarra

Aurreko artikuluan aipatu nuen agian heldua izan zitekeela alokutiboa galderetan ez erabiltzeko debeku zorrotza pixka bat lasaitzeko garaia, eta arauak ematen dituztenek aukeran uztekoa. Edo bestela, tradiziozkoa lehenetsi arren, joera โ€œberriaโ€ ere ontzat ematekoa.

Dena dela, orduan esan bezala, Euskaltzaindiak ezer gutxi arautu du hitanoaren erabilerari dagokionez. Hala ere, Euskara Batuaren Eskuliburuan, bada zerbait arautua:

e) Galderetan ere ez da ohikoa izan alokutiboa: ?Egingo al zionagu elkarrizketa bat? (> Egingo al diogu elkarrizketa bat?).

Eskuliburu horretan beste debeku batzuk ere aipatzen dira, aurreko artikuluan aipatu nituenak. Baina ez dut uste ezer esaten denik harridurazko perpausei buruz. Dena dela, erabileraren kontua finkatzeko irizpideak ematen saiatu direnetan Ritxi Lizartza da aipagarriena, eta hark egindako lana beste eskuliburu batean bildua zen lehenagotik: Hitanoa. Mintza hadi lagun[1].

Ritxi Lizartzak hainbat debeku aipatzen ditu hitanoaren โ€œmuga morfosintaktikoakโ€ atalean. Ia denak oso zentzuzkoak, nire ustez, baina bada โ€œmandamentuโ€ bat, gaur eztabaidagai jarri nahiko nukeena.

Honela dio Muga morfosintaktikoak izenburua duen 7. atalean:

2. Galderazko eta harridurazko perpausetan ezin da erabili.
Itauna ez da sekula izan hitanoaren esparrua. Bide horretatik, badirudi ipar-ekialdeko euskalkietan sekula ez dela galderetan hitanoa erabili.

Eta gero hainbat adibide ematen ditu erabilera โ€œokerrarenโ€ lekuko.

Gaur, harridurazko perpausetan erabili ezinari buruzko iruzkin bat edo beste egingo dut artikulu honetan. Honela dio eskuliburuak:

Harridurazkoetan ere ez dago alokutiboa erabiltzerik. Harridura perpausa galdetzaileren baten bidez osatuta agertzen denean (zer dakit nik!) edota harridurazkoen berezko egitura fosilizatuetan (izango ahal gara zoriotsuak!) eutsi egingo diogu debeku horri. Gainera, askotan mendeko perpausen egiturapean daude osaturik.

Eta adibide hauek ematen ditu gero:

Dabilena badabil! (Ba- hori aditzaren baiezkotasuna adierazteko da)
Bazen gauzak ondo ateratzeko garaia!
Eskerrak garaiz samar iritsi nintzen bart!
Hau da hau zoriona, egokitu zaiguna!
Nik ahal dakit ba!
Horixe behar genuen!
Zer izango da luzea, gizona!
Ezagutuko ez dut ba!

(azpimarrak nireak dira)

Ez dut dudarik egiten harridurazko perpausetan alokutiboa erabiltzea debeku dela perpausa galdetzaileren baten bidez osatuta agertzen denean (adizki neutroa erabili behar da, beraz).

Zer ederra den!
Zeinen ederra den!
Zenbat denbora alferrik galtzen dugun!

Baina ez nuke esango gaitzestekoa denik harridurazko berezko esaldi fosilizatuak deitzen dituen batzuetan alokutiboa erabiltzea. Esate baterako, har dezagun hor goiko adibideetatik honako hau:

Hau da hau zoriona, egokitu zaiguna!

Horren parean, niri, eta uste dut ez naizela bakarra, erabat onartzekoak iruditzen zaizkit, esate baterako, beste hauek:

Hau dek, hau dek, hau dek umoria! โ™ฉโ™ฉ โ™ฉโ™ฉ โ™ฉโ™ซโ™ซโ™ฉโ™ฉ
Hau dek sasoia, hau! Hau den mauka, hau!
Hau dun astapotroa, hau!
Marka duk gero!

Hala ere, eskuliburu benetan gomendagarri horren egileak berak, trapuan pupua jarriz edo, honela dio hasierako zorroztasuna leunduta:

Hala eta guztiz ere, oso eremu zehatzetan erabiltzearen alde egin dugu, ez baita erraza jakitea adierazpen-perpaus arruntaren โ€”baiezkoa /ezezkoa/ zalantzazkoaโ€” eta harridurazkoaren arteko aldea, hizketan ari garenean, intonazioaz eta beste ahozko hizkeraren ezaugarri batzuetaz aparte.

Nire ustez, hor egon daiteke gakoa, hain zuzen ere harridurazko perpausak ez direla denak berdinak, eta horietako batzuk โ€œadierazpen perpaus arruntakโ€ direla, enfasi pixka bat edo asko gehituta: Ederra zegok! Benetan ederra zegon! Mundiala zegoan! Eta kasu horietan, nire ustez, hitanoa erabiltzea (oso arrunta izateaz aparte) zilegi da.

Espero dut, โ€œmuga morfosintaktikoakโ€ direla medio, inor ez saiatzea โ€œzuzentzenโ€ goian aipatutako kanta.


[1] Hitanoa. Mintza hadi lagun. Mara-mara taldearen hitzkuntza zerbitzuak, Donostia, 2009.

Aukerak

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

Nafarroako administrazioak sortzen dituen testuetan erruz ugaritzen ari dira molde honetako esaldiak:

1) Los deseos como fuente de conflicto.

2) Se le entregรณ la fotografรญa como recuerdo de la estancia.

3) A travรฉs de planes de transformaciรณn de azoteas como espacios comunitarios.

4) a. La mediaciรณn escolar como clave de empoderamiento infantil;    

   b. El uso de la mediaciรณn escolar como empoderamiento infantil.

5) Es interesante considerar el comedor como un recurso educativo.

6) Es necesario entender la educaciรณn en su sentido amplio, mรกs allรก de su simple consideraciรณn como escolarizaciรณn.

7) Las personas fรญsicas o jurรญdicas que sean gestores de los vertederos, como sustitutos de los contribuyentes.

Euskaltzaindiak EBEn esana digu โ€œez dela egokia gaztelaniazko โ€˜comoโ€™ edo frantsesezko โ€˜commeโ€™ guztiak bezalarekin ordezkatzea; euskarak baditu molde propio egokiak horretarakoโ€. Akademiak bezala gramatikala dela oroitarazten digun arren, gisa eta moduan/modura erabiltzea proposatzen digu.

Euskaltzaindiaren gomendioarekin bat โ€“eta presak eta lan-zamak hartaraturik, segur askiโ€“ aipatu esaldiak itsu-itsuan gisa postposizioa erabiliz itzultzen ditugu maiz, euskarazko beste bide batzuei ez ikusia eginez. Hala ere, horretaz ohartu eta beste molde batzuk ere erabiltzen saiatzen ari gara; izan ere, aspaldi, โ€œZuzenketa-lana: tipula zuritzenโ€ ikastaroan, Irene Arrarats eta Maialen Berasategi irakasleei gauza jakingarri eta kontu zuhur aunitz ikasi genizkien, besteak beste, komeni dela espezie inbaditzaileei mugak paratzea, hala egin ezean baliabide horiek noranahiko bihurtzen baitira, beste hizkuntza-bitarteko batzuk desagertzeko zorian jartzeraino batzuetan.

Horiek horrela, hona hemen, esaterako, hasierako adibide horietarako gure itzulpen-atalean baliatu izan ditugun aukerak:

1) Desirak, gatazka-iturri.

2) Argazkia egonaldiaren oroigarri(tzat) eman zitzaion.

3) Eraldaketa planak eginez teilatu lauak espazio komunitarioak izan daitezen.

4) a. Eskola-bitartekotza haurren ahalduntzerako gako. / haurrak ahalduntzeko gako.

   b. Eskola-bitartekotza haurrak ahalduntzeko erabiltzea.

5) Interesgarria da jantokia hezkuntza-baliabide bat dela iriztea / baliabidetzat hartzea.

6) Beharrezkoa da hezkuntza bere zentzu zabalean ulertzea, eskolatze hutsetik haratago.

7) Zabortegiak kudeatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, zergadunen ordezko baitira /diren aldetik.

Bestetik, iruditzen zait gaztelaniazko como batzuk hizkuntza horretan ere espezie inbaditzailetzat har litezkeela (ingelesaren eraginez, agian?), eta, garai batean, ohikoagoa izanen zela โ€œconsiderar el comedor un recurso educativoโ€, โ€œtrabajar de repartidoraโ€โ€ฆ baina segurantziarik ez nik.

Esanak esan, argi geldi bedi testutxo honen xedea ez dela inolaz ere baliabide gramatikalik baztertzea, baizik eta aukeren zabalaz gogoeta egitea, ariketa gisa.

Euskalkiak itzulpenetan

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Itzulpenetako hizkeraren bereizgarriez ikertzen aritu direnek itzulpenetako estandarizazio edo neutralizaziorako joeraz hitz egin izan dute. Hipotesi horren arabera, itzultzaileek xede-hizkuntzaren erabilera estandarrerantz hurbiltzeko joera izaten dute, eta ondorioz itzulpenetako hizkera testu ez-itzulietakoa baino arauari lotuagoa izaten da. Arauari lotze hori, adibidez, erregistro neutroa lehenesten delako gertatzen da (batez ere behe erregistroko hitzak edo esapideak saihesten dira), edo hiperzuzentasunaren ondorioz (jatorrizko testuko akatsak zuzenduta ageri dira itzulpenetan), edo aldaera diatopikoak edo dialektalak baztertu eta aldaera estandarraren alde egiten delako.

Azken horri dagokionez, hau da, aldaera dialektalak testu itzulietan testu ez-itzulietan baino urriagoak izateari dagokionez, zenbait ikerketa interesgarri egin dira nazioartean. Olohanek (2003, 2004), adibidez, ingelesaren aldaera dialektalen presentzia txikiagoa aurkitu zuen ingelesera itzulitako testuetan ingelesez sortutakoetan baino, eta Corpas Pastorrek (2018) antzeko joera bat hauteman zuen espainolaren kasuan. Eta euskaraz? Galdetuko baligute ea non esperoko genituzkeen euskalkietakotzat jotzen diren hitz gehiago, euskarara itzulitako testuetan ala euskal idazleek idatzitakoetan, zer erantzungo genuke?

Blog honetan lehenago inoiz aipatu dudan bezala, euskarara itzulitako testuetako hizkeraren bereizgarriak aztertzen jardun dut nire doktorego-tesian, eta horretarako euskarara itzulitako literatur testuetako hiztegia eta euskaraz sortutako testuetakoa konparatu dut. Nire lehen helburuen artean ez zegoen euskalkiek testuotan zer presentzia duten aztertzea. Baina han eta hemen datuak biltzen hasi, eta bidera atera zait gaia. Eta datuak oso esanguratsuak dira. Adibide bat ekarriko dizuet hona.

Nire ikerlanean, besteak beste, koloreen eremu semantikoa aztertu dut. Blog honetan lehenago ere mintzatu naiz koloreez, eta oraingoan ere multzo hori baliatuko dut adibide gisa. Erabili dudan corpusa gutxi gorabehera Egungo Testuen Corpuseko literatura atala da: 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako 1.149 liburu (451 itzulpen eta euskaraz sortutako 698 lan). Hiztegiak eta bestelako lan espezializatu batzuk kontsultatuta, koloreak euskaraz izendatzeko dauden hitzen zerrenda osatu nuen: guztira 120 termino. Ondoren, testu itzulietan eta testu ez-itzulietan hitz horietatik zein erabiltzen ziren begiratu nuen, baita zenbat aldiz erabiltzen ziren ere. 120 termino horietatik batzuk euskalki-markarekin jasota daude hiztegietan: blu eta gorrail hitzek, adibidez, iparraldeko marka daramate; xuri hitzak, iparraldekoa eta nafarrerakoa; azul hitzak, hegoaldekoa; laru eta beilegi hitzek, bizkaierakoa. Txuri eta baltz hitzak ez dira jasotzen Euskaltzaindiaren Hiztegian, bainaย uste dut bat etorriko garela denok txuri erdialdeko euskararekin eta baltz mendebaldekoarekin lotuta.

Lehen aurreratu dudan bezala, datuak argigarriak dira. Taula honetan, hitz horietako bakoitza zenbat aldiz ageri den jaso dut:

Testu ez-itzulietanTestu itzulietan
azul10117
baltz942
beilegi11148
blu890
gorrail368
laru5429
txuri807234
xuri851304

Datuak, noski, eskuzko garbiketa baten ondorio dira: azul hitzaren agerraldi asko Divisiรณn Azul izenari zegozkion, adibidez. Ikusten denez, hitz guztiak nabarmen gehiago erabiltzen dira euskal idazleen testuetan itzultzaileenetan baino. Itzulpenetan euskara estandarrekoak ez diren erabilerak saihestu egiten dira. Euskarako datuak, beraz, bat datoz beste hizkuntza batzuetan lortu diren emaitzekin: euskaraz ere estandarizaziorako joera bat nabari da itzulpenetan, itzulpen ez diren testuen aldean. Aldaera dialektalak urriagoak dira euskarara itzulitako testuetan euskaraz sortutakoetan baino.

Baina zenbakiak hotzak dira. Haien atzean dauden izen-abizenak aztertzen baditugu, beste irakurketa batzuk ere egin daitezke. Ez ditut hona ekarriko hitz horiek erabiltzen dituzten idazleen eta itzultzaileen izen-abizenak, testu hau sobera ez luzatzeko; baina inork jakin-mina balu, eska dezala lasai (iruzkin gisa erants nitzake). Hona hemen, bada, zenbakiez haragoko zenbait gogoeta:

1) Hitz horiek kasuan kasuko euskalkietako idazle/itzultzaileek bakarrik erabiltzen al dituzte? Egia da hitz horien agerraldien parte handi bat dena delako euskalkiko idazle/itzultzaileei zor zaiela, baina badira beste jatorri batzuetako lumak ere. Bizkaierakotzat jotzen den beilegi, adibidez, Xabier Amurizak, Urtzi Urrutikoetxeak, Joseba Sarrionandiak, Unai Elorriagak eta Sonia Gonzalezek erabiltzen dute, besteak beste, idazleen artean, eta Xabier Amurizak eta Iรฑigo Roquek, itzultzaileen artean. Baina mendebaldekoak ez direnen lumetan ere ageri da: Eider Rodriguez, Lander Garro, Harkaitz Cano edo Bernardo Atxaga, adibidez, idazleen artean, eta Joxe Austin Arrieta, Xabier Olarra edo Itziar Diez de Ultzurrun, itzultzaileen artean.

2) Alde handiarekin ez bada ere, badirudi norberarena ez den euskalkira jotzeko tentazioa handixeagoa dela itzultzaileen artean idazleen artean baino. Beilegi, laru eta gorrail, adibidez, beren euskalkikoa ez duten itzultzaile nahikotxotan ageri da; euskalki horretakoak ez diren idazleen artean ere ageri da, baina proportzio apalagoan.

3) Iparraldeko hitzen kasuan, agerraldi kopurua testu ez-itzulietan nabarmen handiagoa izatea Iparraldeko idazleen kopuruari zor zaio neurri handi batean. Egia da xuri (nafarrerakotzat ere jotzen dena) Hegoaldeko idazle nahikotxoren testuetan ere ageri dela, baina blu eta gorrail hitzen agerraldi gehienak Iparraldeko idazleei dagozkie. Testu ez-itzulien egileen artean Iparraldeko idazle nahikotxo daude: Michel Oronoz, Xipri Arbelbide, Bea Salaberri, Piarres Trounday, Ramuntxo Etxeberri, Daniel Landart, Txomin Peillen, Itxaro Borda, Pierre Mestrot, Mixel Thikoipe, Filipe Bidart, Katixa Dolhare-Zaldunbide…. Iparraldeko itzultzaileak, berriz, oso gutxi dira: Marzel Etxehandi, Jean Baptiste Orpustan, Elena Touyarou eta Piarres Xarriton. Horrek esplikatuko luke zergatik Iparraldeko hitzak nabarmen gehiago ageri diren testu ez-itzulietan (Iparraldeko idazle zerrenda luze samar batek idatzitako testuetan, hain zuzen), testu itzulietan baino (itzulpen guztien artean oso gutxi izanik Iparraldeko itzultzaileek eginak).

4) Emakumeak uzkurragoak dira euskalkietako hitzak erabiltzeko. Edo gutxiago ausartzen dira. Oso gutxi dira hitz hauek erabiltzen dituzten emakumezkoak. Noski, idazleen eta itzultzaileen artean gutxiengo dira emakumeak bestela ere. Baina, hala ere, hitzok erabiltzen animatzen diren emakumeak proportzioan are gutxiago dira. Azal dezagun. Gure corpuseko euskarazko 698 liburuak idatzi dituzten idazleen artean % 25 inguru dira emakumezkoak; 451 itzulpenak euskaratu dituzten itzultzaileen artean, aldiz, % 29 inguru. Bada, euskalkietako gure hitz guztien kasuan, hitzok erabili dituzten lumen artean % 25 eta % 29 baino gutxiago dira sistematikoki emakumezkoen lumak. Hau da, emakume idazleak eta itzultzaileak gizonak baino gutxiago dira, baina gainera hitzok erabiltzen dituzten emakume idazleak eta itzultzaileak gizon idazleak eta itzultzaileak baino are gutxiago dira. Eta oraingo honetan ez da alderik nabari idazleen eta itzultzaileen artean. Proportzio bertsuan uzten dituzte erabili gabe euskalkietako hitzak emakume idazleek eta emakume itzultzaileek.

Niri neuri, itzultzailea (eta emakumea) naizen neurrian, zer pentsatua ematen didate datu hauek. Beharbada itzultzaileen artean polimaitasun dialektala bultzatzeko kontzientziazio-kanpainaren bat abiatu beharko genuke.

Corpas Pastor, Gloria (2018). Laughing one’s head off in Spanish subtitles: a corpus-based study on diatopic variation and its consequences for translation. In Mogorrรณn Huerta, P. eta Albaladejo-Martรญnez, A. (ed.) Fraseologรญa, Diatopรญa y Traducciรณn / Phraseology, Diatopic Variation and Translation (32-71). John Benjamins.

Olohan, Maeve (2003). How frequent are the contractions? A study of contracted forms in the Translational English Corpus. Target, 15, 59-89.

Olohan, Maeve (2004). Introducing Corpora in Translation Studies. Routledge.

IA lagun

Estitxu Irisarri Egia

Ez naiz oso originala izango, plaza honetan jada behin baino gehiagotan aipatu dugun gaia ekarriko dut: inteligentzia artifiziala edo adimen artifiziala. Besteak beste, Naroa Zubillaga Gomezek maiatzean mahaigaineratu zigun adimen artifizialari buruzko gogoeta eta Asier Larrinagak abenduan aipatu zigun ahoz erabiltzeko siglarik praktikoena IA izan zitekeela. Blogeko bilatzailean โ€œadimen artifizialaโ€ idatziz gero, 12 sarrera aurkituko ditugu. 9 azken urtean. Egunerokotasunean gero eta presentzia handiagoa hartzen ari den kontua, zalantzarik ez.

Azken hilabetean zehar, lagun eta etsai horren inguruko testuak itzultzea egokitu zait, eta hortxe ibili naiz Open IA, ChatGPT, DALL-E, Microsoft Bing eta antzeko izen eta terminoen artean. Amets eta guzti egin dut! Eguneroko ogi bilakatuko zen beldur ere izan naiz! Gai horrekin jarduteak horretan murgiltzea ekarri dit eta mendekotasun bilakatzeko arriskua ere sentitu dut berritasunak eta teknologia horren magiak dakarren euforiaren ondorioz. IAk bere sareetan nindukan, Naroa. Hortaz, hortxe aritu naiz piztiari jaten ematen eta euskaraz nola moldatzen den aztertzen.

Konturatu naiz ezer gutxi nekiela gaiaz horretan jarri arte. Halere oraindik ezin dut esan aditu naizenik eta ez dut uste horretarako arriskurik dagoenik; izan ere, testu batzuk itzultzeak ez dakar berarekin itzulitakoa memorian gordetzea eta gaitz erdi! Itzultzen eta entzuten dugun guztia memorian gordeko bagenu, buruak desagertuta leudeke. Edo beharbada horregatik daude/gaude hainbeste burugabe? Bueno, natorren harira, hori ez da gaia eta.

2020an DBHn irakasle nintzela konturatu nintzen ikasleak gu baino aurreratuago zebiltzala (beti izan da hala, ezin harritu), are gehiago, haietako batek jakinarazi zidan zer tresna erabil zitzaketen testuak sarean bilatu eta testu horiek beste modu batez idazteko, eraldatzeko. Artean ez zegoen oraindik teknologia hori egunotan bezain aurreratua eta hedatua, baina, antza, lortzen zuten guri ziria sartzea. Eta kontu hark arduratu ninduen une hartan eta baita gaur egun ere.

Esan bezala, gaiaren inguruan gehiago jakiteko, azken asteetan OpenAIri eta Microsoft Bingi lan pixka bat jarri diet: errezetak bilarazi, logaritmoak eta algoritmoak zer diren azaltzeko eskatu, literatura-obra batzuen egiletasuna galdetu, hitz batzuk txertatuta luzera jakin bateko kontakizuna idazteko eskatu, etab. Ikusitakoaren arabera, OpenAI bainotrebeago dabil Microsoft Bing euskara kontuetan.

Arrakasta liburuaren inguruan galdetu diet biei eta OpenAIko ChatGPT 3.5ek ez du arrakastarik izan, hauxe jakinarazi dit:

Erantzun horren ostean, duen informazioa osatzeko datuak gehitu dizkiot elkarrizketan eta gerora egin diodan kontsultan jada erantzun egokiak ematen dituela egiaztatu ahal izan dut.

ChatGPTk eman dizkidan erantzunekin ederki ikusi dut euskara zuzen eta egokian aritzeko entrenamendua falta duela, baina langa hori izateak ez nau sekula hainbeste lasaitu, are gehiago ergatiboa zer den ikastea eskatu diodanean eta horren inguruko informazioa gehitu diodanean barneratzeko gai ez dela ikusteko aukera izan dudanean.

Txata alboratu eta irudien Pandoraren kaxa ireki dut. Microsoft Bingen irudi-sortzailea ezagutzeko zoriona eta zorigaitza izan dut, OpenAIren DALLโ€“E 3 ezin izan dut probatu, ordaintzeko gonbidapena ez baitiot onartu. Barkatu, ilustratzaileok, baina arte horretan hain trebeak ez garenoi sekulako unibertsoa ireki zaigu (uste dut gauza bera esango dutela komunikazioan eta idazketan trebeak ez direnek testuetarako adimen artifizialak ematen duten aukerez). Noski, kontuak etikaren inguruko eztabaida sortzen du eta mugak baditu, baina sareko bilatzaileek edo irudi-bankuek baino aukera zabalagoa eskaintzen digute gure lanak, aurkezpenak, txostenak, azalpenak eta abar apaintzerako garaian. Dudarik ez kontu honetan ere onura eta kaltea direla txanponaren aurki-ifrentzuak.

Bukatzeko, ea irudi hau sortzeko erabili dudan hitzen bat asmatzeko gai zareten:

Aitortzen dut saiakera asko egin ditudala nahi nuen emaitzatik hurbil zegoen zerbait lortu arte. Irudiak txertatutako hitzen bidezko deskribapenetik abiatuta proposatzen ditu, baina ez du aukerarik ematen gustuko irudiak zuzenean editatzeko edo eraldatzeko. Midjourneyk doaneko probaldian eskaintzen zuela ikusi ahal izan nuen bere momentuan eta aukera aberasgarria litzateke. Hori guztia esan eta gero, argi dago horrelako teknologiak mugak dituela eta egile-aitortzak eztabaida sor dezakeela; halere erabilera arduratsuarekin aliatu izan daitekeen esperantza dut.

Dibulgazio historikoa

Santi Leonรฉ

Dibulgazio historikoa eta, batez ere, dibulgazio historiko ona eskuar izatea luxua da beti. Mintzatzeko manera bat da, bistan dena, baina bada erramoldea aski modu literalean ulertu duena, luxuzko dibulgazioa kontzeptu oximoroniko samarra โ€“baliteke oximoroniko solasa lerro hauek idatzi ahala asmatu izanaโ€“ sortzeraino. Berriki, Amaiurko gaztelua defendatzen aritu zirenen 51 gutunen edizioa aurkeztu zuen Mintzoa argitaletxeak, eta editorea harro eta hunkiturik agertu zen โ€œpubliko orokorrak ezagutzen ez dituen testu hauek argitara atera izanazโ€; eta zera gaineratu zuen: โ€œHaiek sinaturiko gutun hauek edukitzea, dena lehen pertsonan kontatzen baitute, luxu bat daโ€. Egoera ezin da hobeki laburbildu: hain zuzen ere, egin duten edizioa edukitzea luxu bat delako segituko du publiko orokorrak gutun horiek ezagutu gabe.

Wilhelm Gottlieb Soldan historialariarekin, berriz, haizea alde izan dugu, eta etxea hipotekatu gabe erosten ahal den edizioa prestatu digute. 1849an, Nafarroako konkistari buruzko testu labur bat argitaratu zuen Soldanek, eta XX. mendean Iruรฑeko intelektual euskaltzale batek gaztelaniara itzuli zuen โ€“sarreran, Alexander Tapia edo Angel Irigarai proposatzen du testuaren balizko itzultzaile gisa Peio J. Monteanokโ€“. Itzulpena Nafarroako artxiboan aurkitu dute, eta horixe da Mintzoak prestatu duen edizioak eskaintzen duena: Monteanoren sarrera eta gaztelaniazko itzulpena, gehi jatorrizko testu alemana.

Gaizki-ulertuak saiheste aldera, testua bera eta testua XX. mendeko lehen hamarkadetan Iruรฑeko euskaltzale batek itzuli izana, bi gauzak arrunt interesgarriak iduritzen zaizkit. Baina, dibulgazioa txukun egitearen alde nagoenez, nahiago nuke edizioa gehixeago zaindu izan balute. Orain artio sekulan hutsik egin ez didan teoria โ€“hain zuzen ere, espainolezko testu batean alemanez egindako edozein aiputan gutienez akats bat izanen dela dioen teoriaโ€“ bertze behin berresteko balio izan dit liburu honek. Monteanoren sarreran Johhan aurkitzen dugu Johann-en ordez; Fiedrich, Friedrich-en partez; Jhare, Jahre-ren hatxea aldatuta; eta von Groiman, von Grolman behar zukeen tokian.

Itzulpena egin zen tenorean nafar historialari gehienendako alemana aski eskuraezina zela gaztigatzen zaigu sarreran. Uste izatekoa denez gauzak dezente aldatu direla, eskertzekoa izanen zatekeen norbaitek itzulpena eta jatorrizkoa konparatzeko lana hartu izan balu, zeren testuaren edukia interesgarria izanda ere, itzultzaileak ez du beti behar bezain fin jokatu. Gaztelaniazko testuak, zenbaitetan, alemanezko testuak erraten ez dituen gauzak erraten ditu, baina desbideratze ttiki edo handi horiek inork seinalatzen ez baditu, irakurleak arrunt bertsio fidela irakurtzen ari dela sinesten ahal du. Izan ere, izenburuak berak pistaren bat ematen digu pentsatzeko balitekeela itzultzaileak lizentziaren bat hartu izana: Wie Navarra spanisch ward und blieb โ€“Nafarroa nola bihurtu zen eta iraun zuen espainolโ€“ titulutik De cรณmo Espaรฑa conquistรณ a Navarra y la retuvo titulura igaro gara. Bien artean salto ttiki bat bada, nire ustez.

Itzulitako testuan, badira hanka-sartzeak: errege-erregina katolikoen Juan printzea lau urtekoa da alemanez (vierjรคhrig), baina hamalau urtekoa gaztelaniaz. Badira haurkeriak: Soldanek dio Nafarroak ez duela Aragoirekin eta Gaztelarekin muga naturalik, baina Pirinioetako adar batek bereizten duela euskal probintzietarik โ€“nur gegen die baskischen Provinzen hin hat es eine Pyrinรคenast zur Seiteโ€“; hondarreko esaldi hori desagertu egin da itzulpenean.

Badira jatorrizko testua gaizki ulertzetik egindako pasarte traketsak: Soldanek kontatzen du kardinal espainol eta frantses batzuk aita sainduarekin etsaitu zirela eta, haren atsekaberako, lanean hasi ziren kontzilio orokor bat deitzeko โ€“Etliche spanische und franzรถsische Cardinale waren mit dem Papste zerfallen und gingen damit um, ihm zum Verdrusse ein allgemeines Concilium zu berufenโ€“; espainolez, berriz, algunos cardenales franceses y espaรฑoles estaban seriamente disgustados con el Papa por no convocar el concilio ecumรฉnico que habรญa prometido โ€“kardinal frantses eta espainol batzuk arrunt atsekabetuak zeuden aita sainduarekin, agindutako kontzilio ekumenikoa ez deitzeagatikโ€“.

Badira alemanez ez dauden izen nahiz izenondoak paratzeko joera ere: anakronismo larri bat โ€“Ein arger Anachronismus!โ€“ ยกOh anacronismos traicioneros! โ€“O anakronismo traidoreak!โ€“ bihurtu da; Karlos V.ak gatazkari konponbide arbitrala emateko harturiko konpromisoa โ€“die schiedsrichterliche Beendigung des Streitesโ€“ honela dago gaztelaniara ekarria: Carlos […] se habรญa comprometido con Francisco I a procurar por todos los medios el que se diera satisfacciรณn a los monarcas destronados โ€“Karlosek Franzisko I.arekin tronugabeturiko monarkei kosta ahala kosta erreparazio emateko konpromisoa hartua zuenโ€“.

Hiztegi politikoan ere, ez da zaila irristada batzuk harrapatzea, aski mamitsuak gainera. Alemanez Die Politik der Nachbarn auf beiden Seiten โ€“bi aldeetako auzoen politikaโ€“ dioen tokian, gaztelaniaz la polรญtica de ambos estados โ€“bi estatuen politikaโ€“ dugu. Gaztela eta Frantziaren arteko talkan, dio Boldanek, Navarra […] erfuhr das Schicksal, das in politischen Verwickelungen den Kleinen gewรถhnlich wird, und wurde auf immer untergesteckt โ€“gatazka politikoetan txikiei egokitzen zaien patua izan zuen Nafarroak, eta baztertua gelditu zen betikoโ€“; itzultzailea ez dago guziz ados: Navarra sufriรณ la suerte reservada a los pueblos pequeรฑos en toda conflagraciรณn internacional: fue borrada del nรบmero de las naciones โ€“nazioarteko gatazketan herri txikiei egokitzen zaien patua izan zuen Nafarroak: nazioen multzotik desagerrarazi zutenโ€“.

Beharbada makur nabil, baina erranen nuke Soldanen testu osoan ez direla agertzen Staat, Nation edo Volk solasak. Gaztelaniaz, berriz, estado, naciรณn eta pueblo ditugu. Ez dela hain larria? Ez dakit, bada. Peio J. Monteanok aipatu dudan hondarreko esaldia erabili du sarreran Soldanen mezua laburbiltzeko. Alegia, jatorrizko testuan ez dagoen โ€“ez, behinik behin, horrelaโ€“ esaldi bat.

Interesgarria izanen zatekeen, berriz diot, itzulpen honen edizio txukun bat egin izana: itzulpena zergatik ez den beti jatorrizkoari fidela, nola islatzen dituen horrek itzultzailearen asmo eta ideologia, zergatik merezi duen halere itzulpen horrek irakur dezagunโ€ฆ Alta bada, editoreek bertze bide bat hartu dute: Soldan historialari neutroa da, zientzia alemanaren sendotasun guziarekin โ€“eta bada mundu honetan zientzia alemana baino gauza sendoagorik?โ€“ arrazoi dugula erakutsi zuena, eta guk itzulpena ekarri dizuegu. Ederki. Pena bakarra da itzulpenak ez duela beti Soldanek dioena erraten.

Nolanahi ere den, hagitz kontu interesgarri bat utzi du agerian liburu honek. Segur aski, orduko itzultzailea Soldanen testua itzultzera eta oraingo editoreek itzulpena argitaratzera eraman dituen motibazioa berbera da: deusek ez digu hainbertzeko poza ematen, kanpoko norbaitek arrazoia emateak nola. Gogora ekarri dit Pedro Vallรญnek ezkertiarrak izanda ere zinema popularra gustuko izateko baimena eman zigunekoa: arras ongi dago, baldin eta baimena behar badugu. Historia kontuetan konplexu gutiago eta segurtasun handiagoak izanen bagenitu, lasaiago aztertuko genituzke iraganeko testuak. Eta dibulgazio hobea eginen genuke.

Sigla lexikalizatuak

Asier Larrinaga Larrazabal

Zorabiozko abiaduran doan mundu honetan, hitzak ere luuuze egiten zaizkigu. Hedabideetan, are arrazoi handiagoarekin, espazio falta baita arazo handienetako bat. Idatzietako esturetarako, oso mesedegarriak izaten zaizkigu laburtzapenak, eta inoiz bitxiak iruditu zaizkigunak ere naturalizatu egin dira: M (milioi), haut. (hautagaia), M8 (martxoaren 8a), cc (zentimetro kubiko), MWh (megawatt ordua)… Siglak, zehazki, beren-beregikoak dira: EB (Europar Batasuna), EJ (Eusko Jaurlaritza), AEB (Ameriketako Estatu Batuak), BN (batzar nagusiak)…

Idatziz ez ezik, ahoz ere oso baliagarriak dira siglak testua laburtzeko, eta, kazetarien hizkeran, erabiliaren erabiliaz, sigla horietako asko guztiz lexikalizatu dira. Gaztelaniazko batzuk aipatuko ditut: ERE (expediente de regulaciรณn de empleo), OTA (ordenaciรณn del trรกfico y aparcamiento), RGI (renta de garantรญa de ingresos), ELA (esclerosis lateral amiotrรณfica), OPA (oferta pรบblica de acciones)… Lexikalizazioa egiaztatzen duten ezaugarriak bat baino gehiago izan daitezke: letra xeheko grafia (‘dana’, ‘pyme’…), numero-mozioa (‘un ERE’, ‘dos EREs’…), zabalkuntza semantikoa (ยซnuestro edificio ya ha pasado la ITVยป, ITV: inspecciรณn tรฉcnica de vehรญculos), eratorpena (‘otero’ < OTA, ‘sidoso’ < SIDA, ‘opar’ < OPA…).

Gaztelaniazko adibideetatik hasi naiz, euskaraz arazoa dugulako. Euskaraz, zail baino zailago egiten zaigu lexikalizazio-maila horretara heltzea, adibide bat edo beste badugun arren. Beharbada, sendoena ‘hies’ da, hartutako immunoeskasiaren sindromeari dagokiona, eratorri bat ere baduena: ‘hiesdun’. TAO (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) siglak ere badu eratorria, ‘taozain’, baina euskaldunen aho-lumetan lehiakide gogorrak dira OTA eta ‘otazain’. KPI (kontsumorako prezioen indizea) oraintsu hasi da lexikalizatzen EITBko kazetarien albiste-testuetan.

Hortik aurrera, oso beltz ageri zaigu panorama. Hasteko, gaztelaniazko sigla “ahoskagarri”en ondoan, euskaraz, mordoiloak sortzen zaizkigu askotan: ERE vs LEE (lan-erregulazioko espedientea), ERTE vs ABLEE (aldi baterako lan-erregulazioko espedientea), RGI vs DSBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta), ELA vs AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa), dana vs GGDI (goi geruzetako depresio isolatua), pyme vs ETEE (enpresa txiki eta ertain(ak))… EITBn, sigla baztertzeko eta siglaren azpian dagoen hitz-katea soiltzeko gomendioa ematen diegu kazetariei: LEE > erregulazioa, DSBE > gutxieneko errenta, GGDI > goialdeko depresioa…

Ahoskeraren arazoaz gainera, ezarpenarena dago. Euskarazko hedabideok ez gara gaztelaniazkoak bezain ugari eta indartsuak sigla bat hamaika mila bider errepikatuz hiztunen burmuinetan txertatzeko. Are txarrago, euskarazko komunikazio-eremuan “etxekalte” ari denik ere bada, kezka handirik gabe erabiliz ERE, ERTE, pyme, ELA (ez, hain zuzen, euskal sindikatua), OPA… Arazo hau saihesteko, batzuetan ingelesaren olatura igotzeko estrategia erabili dugu euskaraz: NATO (> ‘natozale’), covid, RNA… Nik horri beste estrategia bat gehituko nioke, interesgarriagoa, beharrezkoagoa. Hedabideetan dabilen erdal sigla baten euskarazko ordaina sortzeko unean, presak alde batera utzi beharko genituzke inplikazio guztiak aintzat hartu eta irtenbiderik egokiena ondo pentsatzeko.

Esate baterako, IA (inteligencia artificial / intelligence artificielle) / AI (artificial intelligence) hedabideetako albiste-tarteak betetzen hasita dago. Euskaraz, ‘adimen artifizial’ terminoa dabil nagusiki, baina horrek AA sigla ematen du, berriro ere ahoz erabiltzeko gauza eskas bat. ‘Inteligentzia’ erabiltzeko eragozpenik ez dagoenez gero, ez al litzateke praktikoagoa izango ‘inteligentzia artifizial’aren alde egin eta, horrenbestez, IA sigla bultzatzea, gure auzo erdaretan bezala? Sasoiz gaude komenigarriena zer den pentsatzeko.

Sentimenduen hiztegian arakatzen

Oskar Arana Ibabe

Badakigu hitzek errealitateko erreferenteak izendatzen dituztela, eta errealitate hori izan daitekeela fisikoa edo ez; eta, fisikoa ez den errealitatean, ikusi eta ukitu ezin den errealitate horretan, arlo bat ideiei edo pentsamenduei dagokiela, eta beste bat sentimenduei eta emozioei. Atzenengo arlo horretan ikertzen aritzea ez zaie arrotz idazleei, ez baita alferrik esan izan badutela idazleek gizakiaren barne mundua edo psikearen nondik norakoak hautemateko eta ikertzeko (edo, agian zehatzago, adierazteko) gaitasun edo antze berezi bat. Eta, idazle izan gabe ere, sarri aurkitu ahal gara nork bere barneari eta sentimenduei begiratu beharrean, eta, diotenez, ariketa horretan, oso lagungarria izaten da zehaztasuna, gauza bakoitzari bere izena ematea. Gero, gainera, fisikoa ez den errealitate horretan, esan daiteke sentimenduak eta emozioak, errealitatearen eskalan, maila bat gorago daudela beste errealitate ideiazko edo pentsamenduzkoak baino, sentimenduak eta emozioak egiazkoak baitira, hau da, ikusi edo ukitu ahal dugun kanpoko errealitatea bezain egiazkoak, mahai bat bezainbeste. Eta atsegingarria baitzait oso hitzek edo hizkuntzak zehaztasunerako eskaintzen duten bide horretan ibiltzea โ€”hizkuntzaren aldera maitasun handiagoa sentiaraztera ere eraman ohi nau horrekโ€”, hona nire gogoeta hauek, hitz jakin baten inguruan.

Maiz gertatu zait gaztelaniazko rencor hitza eman nahi izatea euskaraz (ez dakit nire baitan beste batzuen baitan baino usuago pizten ote den sentimendu hori; ez nuke nahi hala izatea, baina, hala bada, beti izango da gozakari jakitea ezen sentimendua ezagutzea eta izendatzea dela lehen urratsa hura gure baitatik egozteko, edo ernetzeko hain aro egokia izan ez dezan), eta ez erabat gogobetetzea hiztegietan aurkitzen ditudan aukerek. Egia esan, RAEk berak ere, hitz horren gaztelaniazko definizioan, beste hitz batera igortzen gaitu, eta badirudi ez duela hain agerikoa nik eman ohi diodan adiera, bi definiziotara jo behar baita osoki erdiesteko. Hara:

RAEren hiztegian:

rencor
De rancor.
1. m. Resentimiento arraigado y tenaz.
 
resentirse
2. prnl. Tener sentimiento, pesar o enojo por algo.

Eta, oraindik ere โ€”hau bai bitxia, harrokeria eman baitezake eskas iriztea nik RAEk emandako definizioariโ€” esango nuke ez duela osoki jasotzen nik nahiko nukeen รฑabardura bat (por algo horrek nolabait iradokitzen duen arren, zabalegia da, orokorregia, ez da zehatza, beti izaten baitute kausaren bat sentimenduek edo emozioek).

Eta, hala, katalanezko rancor hitzera jo dut, eta han ere bi urratsetan erdiesten da esanahi osoa:

rancor
m. [LC] Ressentiment tenaรง. Desprรฉs de tants anys encara li guarda rancor.

ressentiment
m. [LC] Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc. El capteniment dels amics li va deixar el cor ple de ressentiment. Hem restat amics, sense rancรบnies ni ressentiments.

Hain zuzen, hori da bilatzen nuen zehaztapena, irain, laido, iruzur eta halakoengatik sentitzen den atsekabe edo haserrea baita, nire adieran, gaztelaniaz rencor hitzak hartzen duena.

Euskarazko aukeretan, ordain ugari ematen dizkigu Elhuyar hiztegiak:

rencor
s.m. ezinikusi, gorroto, aiher, aiherkunde, herra, hegigoa, inkurio
ya no te guardo rencor: ez zaitut gorrotatzen jada

Guztiek dute beren definizioa emanda Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta esan daiteke sinonimo bete-beteak direla, definizioetatik bederen. Alta, batek ere ez du jasotzen Institut dโ€™Estudis Catalans erakundearen DIEC2 katalanezko hiztegian rancor hitzaren definizioan (ressentiment hitzera bidaltzen gaituelarik) ematen den รฑabardura hau: que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.

Eta begiratu dut ea zer ordain ditugun euskal hiztegietan gaztelaniazko resentimiento hitzarentzat, eta, hara, gaztelaniaz eta katalanez bezala, hor bai, litekeena da รฑabardura hori jaso izana, baina ez ordea gaztelaniazko eta katalanezko hiztegiak bi urratsetan egiten duten bezala, ez baita loturarik ezarri โ€œherra-rencorโ€ eta beste hauen artean, esate baterako (Elhuyar):

resentimiento
s.m. erresumin, erremin, gaitzondo, kirrizki, korromio
no puedo olvidar mi resentimiento hacia รฉl: ezin dut berarekiko gaitzondoa ahaztu

Adibidea oso argigarria da, eta ordainen artean adibiderako hautatu dena ere bai: gaitzondo. Adibide horretan, gaztelaniaz, sinonimo beteak dira resentimiento eta rencor, RAEko definiziotik ondorioztatzen den bezala. Euskaraz, ordea, rencor hitzari buruz gaztelaniaz RAEren hiztegian bi urratsetan gauzatzen den osaketa hori ezingo genuke egin, non eta ez dugun rencor hitzaren euskarazko ordainetan erresumin ematen.

Soilago esatearren, rencor galdetuta hiztegi elebidun batean, ez ninduke eramango erresumin edo gaitzondo ordainetara, horiek izaki nik behar ditudanak, edo hobetsiko nituzkeenak.

Ingelesez ere, Cambridge Hiztegian, rancor galdetuta, definizio hau ematen du:

Rancor:
a feeling of hate and continuing anger about something in the past:
They cheated me, but I feel no rancor toward/against them.

Eta frantsesez, halaber, sarean, Laroussek:

rancล“ur
nom fรฉminin
(latin rancor, -oris)
Ressentiment tenace que l’on garde ร  la suite d’une dรฉception, d’une injustice.
Synonymes :
amertume – dent (familier) – dรฉpitrancuneressentiment

Alta, erresumin eta gaitzondo izan arren nik hautatuko nituzkeenak adierazi nahi dudan sentimendu hori adierazteko โ€”edo gaztelaniazko rencor (edo katalanezko nahiz ingelesezko rancor eta frantsesezko rancล“ur) eta resentimiento (eta katalanezko ressentiment) ematekoโ€”, Euskaltzaindiaren Hiztegian ematen zaizkien definizioak eskas gertatuko litzaizkidake, artean ere.

Euskaltzaindiaren Hiztegian:

gaitzondo
1 iz. Zah. g.er. Bihotzeko erresumina. Eta faltak besterenak badira ere, ongi egingo duzu, gaitzondorik erakutsi gabe, lehen bezala mintzatzeaz eta etsaiagana joateaz.

erresumin
2 iz. Atsekabe edo nahigabe sentimena. Bihotzeko erresumina. Nire lehengo gurak oinaze eta erresumin bilakatuko dira. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera; gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin isil baina bizi bat sumatzen.

Gainera, gaitzondo zaharra eta gutxi erabilia izanik, ez dirudi egokia denik ohiko erregistrorako (rencor eta resentimiento ez bezala).

Gainerakoen artean, egia da korromio hitzak baduela sarrera Orotarikoan (ez ordea Euskaltzaindiaren Hiztegian), eta aski egokia, gainera, gure adierarako:

korromio.
1. (O-SP 227โ†’SP, A, H (que cita a Axular)); gorromio (SP); korromu (SPโ†’A).
Rencor. “Transport de colรจre” O-SP 227. “Korromua, gorromioa. Korromun [sic] gaixtoz bethea, plein de mรฉchante rancune” SP. “Gorromioz bethea, plein de rancune” Ib. “Odio” A (que cita a Ax). “(SP), rencor” Ib.
[Barreneko] gorrotuak, korromioak eta herrak, arimari eta gorputzari egiten deraue kalte. Ax 279s (V 187). Barrena sastakatzen diotzaten korromioak ezin gorde detzake. Dv Telem 47. Barreneko harrak jaten nau, hira minak hiratzen, korromio beltzak herratzen! Dv LEd 229. Zure burua ikusten duzunean debruen eskuetan […] zer ez da izanen zure khorromioa? Ib. 215 (Cb Eg II 119 zer pena sentituko dezu?). Ziyo orregatik errezago oituko dira lanari korromuz begiratzera. “Con aversiรณn”. Zink Crit 213.
2. (H); gorromio (H).
“En gรฉnรฉral ver qui ronge le bois, les viandes, les รฉtoffes, ver rongeur” H.
3. “Korromioa […], vermoulure, trou fait par les vers dans le bois, papier, etc.; partie d’un objet attaquรฉ par les vers; petite poussiรจre produit par la vermoulure” H.
4. (AN ap. A (que cita el msLond) ; Izt).
“Cepillo del carpintero” Izt.

Eta baita kirrizki hitzak ere:

kirrizki. (V-och), resquemor, resentimiento” A.

Eta, zer ustekabea, Otxandioko hitza dela jasotzen du, gainera, eta ezagunagoa beharko luke niretzat, baina ez da.

Baina, guztietan definiziorik osoena, Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta ia bat datorrena katalanezko hiztegian dakarrenarekin (Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.), erremin da (eta harridura gozoa izan da niretzat):

erremin
1 iz. Nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina. Gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremina.

Oraintxe, berriz, idazten ari naizela, gogoratu naiz nola ikasi nion behinola gure eskualdean ia euskaldun elebakarra zen emakume edadetu bati beste berba bat, hemen aipagai dugun sentimendu hau izendatzeko, eta nola oso bakan erabiltzen dudan, eta poztu naiz Orotarikoan jasota ikusita. Hain zuzen, zapo da hitza, eta hirugarren adieran jasotzen du Orotarikoak:

3. (V); sapo (V-oroz-gip) Ref.: A (zapo, sapo); Iz ArOรฑ (sapรบa); Etxba Eib (sapua).
Rencor, odio” A. “Sapรบa eukan neetako, tenรญa resentimiento conmigo” Iz ArOรฑ. . “Odio oculto en el pecho, rencor, resentimiento. Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian” Etxba Eib. . “Sapua gordetzen eban mendakorra zan a gaistua” Ib. (s.v. mendakor).
Zeinbat suga, ta zapori leku emon deutseezu, ta menturaz zeure laguna juzgetan dozunian, emoten deutseezu zeure bijotzian? fB Ic II 234. Eta onegaz, lengo zapuan gaiรฑ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo aundixak. Etxba Ibilt 482

Ez dira gutxi, gainera, Orotarikoak ematen dituen definizioen artean rencor hitza ageri duten sarrerak. Erresapio eman dit lehena; errenkore ere bai, sarrera moduan; enkoniadura (bigarren mailako adiera moduan); enkina ere bai (Lar); aiherkunde (Odio, rencor); aborrentzia; bekaitz (bigarren adieran); hagin (rencor, haginean izan esapidearekin); haina bera; herra; herrakunde; huduri; inkurrio; janiza; keru; kurruka (V-ger-arr-mโ€ฆ gure eskualdetik gertu, beraz, baina ezezagun, hala ere, niretzat); mardakeria; rankore; uherdura; arrakizuna (V-gipโ€ฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); epantxu; errekurea; gaitzeria; giarre (V-ger-och, G-goiโ€ฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); gibelmin (L, Ae, Sal, S, R); har (V-ger-gipโ€ฆ eta, bai, orain ohartzen naiz ezagutzen nuela, zapo bezala, gure hizkeran: poz bikoitza, ostera, beste baliabide bat berraurkiturik; sarria izan genduanetik, betiko arra desta gizon orrekโ€ฆ); hats (Zer hatsean den! esapidearekin); ipotsu; opil (rencor oculto, ematen du azalpena); otin (G-bet a.); samurgo (L-ain, BN-mix); samurraize (ligero rencor, eta hara, beste baliabide polit bat, zehaztu nahi izanez gero sentimenduaren gradua); sapite (sapite gaiztoan dago gizon oriโ€ฆ estรก lleno de rencor); tirria (niganako tirria); zapo (3. adieran: Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian).

Ikaragarria, ezta? Zenbat hitz!, niretzat gehienak ezezagunak, edo oso noizbehinka aurkitutakoak testuetan (are gutxiago ahozko hizkeran), nahi duenak berreskuratzeko, edo, bestela, ikasteko eta norberak jakingo duen egoeran eta inguruan erabiltzekoโ€ฆ

Laburbilduz: beharbada, hiztegi elebidunetan, rencor sarrera resentimiento sarrerarekin lotu beharko genuke, sinonimoak baitira maila batean, eta halaber euskarazko haren ordainak. Nik, behintzat, erresumin eta erremin bera ere gehituko nizkieke rencor sarreran ematen diren ordain horiei guztiei. Eta, bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian osatu egin beharko genuke erresumin hitzaren definizioa, katalanezko ressentiment hitzaren definizioaren bidetik, eta erremin ere eman haren sinonimotzat.

Bestalde, arakatzen ibilita, neuretzat ere atera dut onuratxoren bat: zapoa edukitze inorendako esapidea berreskuratu dut, guztiz ziur gure eskualdean erabiltzen dena, eta, halaber, harra izan norbaiti. Halaber, erregistro beharbada garaiagoetarako hitzen batzuk ikasi ditut, hala nola, gibelmin, Lapurdikoa eta Zaraitzukoa omen zena edo dena, eta arras baliagarria derizt literaturarako; definizio guztiz nire gogobeteko bat aurkitu dut Euskaltzaindiaren Hiztegian, nik izendatu nahi nuen sentimendu horretarako, erremin: nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina, ematen baitu. Sentimendu horren gradazio moduko bat ere aurkitu dut Orotarikoan, samurraize hitzean. Eta gure euskalkiaren eremutik gertu ere bazirela batzuk, nik inoiz aditu gabeak, hala nola kurruka, arrakizuna, giarre, kirrizkiโ€ฆ Eta halaber aurkitu dut modua beste euskalkietako idazle eta hiztunek besterik darabilketenean haien berri aldez aurretik izateko: haginean izan, hatsean izan, mardakeria, uherdura, huduri, inkurrio, janiza, keru, epantxu, gaitzeria, otin, samurgo, samurraize, sapite, sapite gaiztoan egotea, โ€ฆ

Horra, bada, nire saiotxoa eta arduratxoa: margolariek koloreak nola, hiztegiek ere iker eta doi ditzatela sentimendu baten kolorearen gradu eta tonu biziago nahiz motelagoak.