Aste honetan hamahiru urte bete dira doktore-tesia aurkeztu nuenetik. Erdaraturiko euskal literatura izan nuen aztergai lan hartan, eta euskal literatur liburuak zer hizkuntzatara eta zer bidetatik itzuli izan diren ikertzen jardun nuen. 2010 arteko datuak bildu nituen harako hartan. Duela gutxi datu eguneratuak bildu eta aztertzen ibili naiz, eta azken hamabost urte hauetan izan den garapenari buruzko gogoeta batzuk ekarri nahiko nituzke gaurkoan.
NorDaNor datu basean euskaratik beste hizkuntzetarako 839 itzulpen zenba daitezke 2010-2024 artean. 1980-2010 bitartean, aldiz, 863 itzulpen. Alegia, azken hamabost urteetan aurreko hogeita hamar urteetan adina ekoitzi da. Euskaratik eta euskarara itzuli dena alderatuz gero, bestalde, ikus liteke bi norabideetako itzulpenen proportzioa desorekatua dela: 2010-2024 bitartean, 3.862 itzulpen egin dira euskarara, hortaz, bost itzulpenetik bat besterik ez da euskaratik beste hizkuntzetara egin. Beste azterketa batzuek erakutsi dutenez, ohiko proportzioa dugu hori hizkuntza gutxituen kasuan.
Batez beste urtean 54,6 erdaratutako liburu argitaratu ziren 2000ko hamarkadan, 47,6 2010eko hamarkadan, eta abian dugun 2020ko hamarkadan, aldiz, 52,3. Badirudi jaitsieraren ostean goranzko joera hartua dela berriz. Dena den, azterturiko epealdian eboluzio kronologikoa ez da jarraitua izan; 2010eko hamarkadan krisi ekonomikoak eragin nabarmena izan zuen, bai eta 2020ko pandemiak ere.
2010 arteko datuetan ikusi genuen haur eta gazteei zuzenduriko lanak zirela nagusi erdaratutako liburuen artean. Joera hori bat zetorren euskaraz sorturiko lanekin eta euskararako itzulpenarekin, haietan ere haurrei eta gazteei zuzenduriko lanak baitira nagusi. Alabaina, joera aldaketa bat ikusi dugu azken urteetan; 2010-2024 epean helduentzako literatur lan gehiago itzuli dira haur eta gazteei zuzenduriko lanak baino. Hain zuzen, azken urteetan helduentzako literatur lanek erdaratutako lanen lautik hiru hartzen dituzte. Joera zeharo aldatu da, hortaz. Euskaratutako lanen proportzioarekin alderatuta, bestalde, kontrako joera ikusiko dugu, lautik hiru baitira haur eta gazteentzako liburuak euskaratutako lanen artean.
Generoei dagokienez, berriz, narratiba lanak dira nabarmen nagusi 2010-2024 epealdian ere, eta askoz urriagoak ditugu poesia liburuak, komikiak, saiakera lanak zein antzezlanak. Autore itzulienen artean Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia aipa litezke helduentzako lanei dagokionez, eta Juan Kruz Igerabide eta Mariasun Landa, bai eta Alaine Agirre eta Leire Bilbao haurrentzako lanetan. Emakume idazleen lanen itzulpen kopurua handitzen joan da azken urteetan, gaztelaniarako itzulpenean batik bat. Itzulgaiei dagokienez, literatura garaikidea itzuli da gehien: XXI. mendeko liburuak izan dira itzulitako lanen erdiak baino gehiago.
Gaztelaniak jarraitzen du xede hizkuntza nagusi izaten, eta itzulpenen ia erdiak hizkuntza horretara egin dira, eta oso urrunetik jarraitzen diote katalanak, ingelesak, galegoak, frantsesak, italierak zein eslovenierak. Esanguratsua iruditu zaigu eslovenieraren igoera aurreko urteetako datuekin alderatuta. Izan ere, xede hizkuntza nagusien artean kokatu da. Horrekin batera, nabarmendu behar da espainiar estatuko hizkuntzetarako itzulpenak esportazio osoaren ia bi heren hartzen duela. Aurreko aldian baino apur bat baxuagoa da proportzioa, dena den. Jaitsiera, batez ere, katalanerako eta galegorako HGL lanetan izan da.
Xede hizkuntza kopuruak gorantz jarraitzen du, eta horrekin batera itzultzaile kopuruak ere bai. Gero eta gehiago dira euskaratik zuzenean beste hizkuntza batzuetara itzultzeko gai diren itzultzaileak, izan ama hizkuntza euskara dutenak, izan helduaroan euskara ikasi dutenak. Aurreko azterketetan baino liburu gehiago topatu dugu zuzenean itzuli izana aitortu dutenak. Dena den, zeharkako itzulpenak ere egin egiten dira eta zenbait kasutan xede hizkuntza jakin batzuetara itzultzeko aukera bakarra izaten da. Zeharkako zenbat itzulpen izan den jakitea oso zaila suertatzen da, aurreko azterketetan ikusi izan dugunez, liburuek gutxitan aitortzen baitute zeharbidez eginak direnik. Dena den, gaur-gaurkoz jarduera onargarria da gurean. Horren erakusgarri, Etxepare-Laboral Kutxa saria bi ediziotan zeharka eginiko itzulpen batek irabazi izana. Edota, euskararako itzulpen norabidean, Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen-lehiaketaren oinarrietan aipatzea zeharbidezko itzulpenik izatera, itzultzaileak kasu horretan testu bat baino gehiago kontsultatu beharko lituzkeela.
Itzulpenak non argitaratu diren begiratuta, honakoak izan dira herrialde hartzaile nagusiak, hurrenez hurren: Euskal Herria, Espainia, Katalunia, Galizia, Eslovenia, Italia, Estatu Batuak eta Erresuma Batua. Inondik ere pisu esanguratsua dute Euskal Herrian argitaraturiko itzulpenek, hain zuzen itzulpenen % 30etik gora bertan argitaratu baita. Datuok aztertuta azpimarratzekoa iruditzen zait euskal literatura erdaratzeko lanean diharduten argitaletxeen lana. Izan ere, argitaletxeen zerrenda osatuta euskal argitaletxeak dira euskaratik erdaretara itzuliriko liburu gehien merkaturatzen dituzten argitaletxeak.
Azpimarratzeko azken datua euskal kultura atzerrian ezagutarazteko erakundearen sorrera dugu. Etxepare Euskal Institutua azterturiko epean jarri zen abian eta berebiziko eragina izan du euskal literaturaren atzerriko sustapenean. Etxeparek kudeatzen ditu itzulpenerako dirulaguntzak, laginak itzultzeko laguntzak ere ematen ditu, bidaia-poltsak esleitu, bai eta euskaratik eginiko itzulpen onenari saria eman urtero. Itzultzaileak trebatzeko hainbat ekimen ere lagundu ditu, Itzultzaile berriak programa abian jarrita konparazio batera. Programa horretan parte harturiko itzultzaileei esker hainbat hizkuntzatarako itzulpen kopuruak gora egin du azken urteetan, gorago aipaturiko eslovenierarakoak, esaterako, edo bulgarierarakoak.
Itzulpen trukeen eboluzioari erreparatzeak laguntzen digu ikusten zer harreman dituen euskal literaturak beste hizkuntza batzuekin, zer aldaketa sortzen diren denboran zehar eta zer leku betetzen duen euskal literaturak mundu literaturan. Gertutik aztertzen jarraituko dugu aurrerantzean ere.
Berriki, Galiziako eta Kataluniako hizkuntzen egoerari buruzko datu eguneratuak eskaini dizkiguten bi ikerketen berri izan dugu. Biek, kezka eta alarma sortu dute bertoko hizkuntzen alde ari diren erakundeen eta herritarren artean. Merezi du, beraz, datu horiek zer egoera marrazten duten eta euskararekiko zer nolako antzekotasunak edo desberdintasunak agertzen dituzten aztertzea. Artikulu honetan ez dugu gaia sakon jorratzeko aukerarik izango, baina, inpresio nagusi batzuk partekatuko ditugu.
Abiapuntuko desberdintasunak
Hasteko, hizkuntza hauek ondo hitz egiteko gai diren herritarren portzentajeak eta izan duten bilakaera konparatuko ditugu.
Kataluniako 15 urtetik gorako herritarren datuak bost urtez behin lantzen dituen Enquesta d’Usos Lingรผรญstics de la Poblaciรณ (EULP) inkestaren arabera, 2003an katalanez ondo hitz egiten zekitenak % 82 ziren, eta 2023an % 80 dira.
Galegoaren kasuan, bost urtez behin egiten da Enquisa estructural a fogares inkesta, eta 5 urtetik gorako herritarren datuak biltzen ditu. 2003an galegoz zekitenak % 81 ziren, eta 2023an % 65 dira.
Euskal Herriko euskararen ezagutza murritzagoa da, baina, beste bi nazioen aldean, datuek goranzko joera erakusten dute. 16 urtetik gorako biztanleen informazioa ematen duten Inkesta Soziolinguistikoen arabera, euskaldunak 2001ean % 25 ginen eta 2021ean % 30.
Erabilera behera Galizian eta Katalunian, impassean gurean
Galegoz hitz egiten dakitenen ehunekoak gutxitu egiten dira adinean behera egiten dugun neurrian. Ondo hitz egiten gehien dakitenak 65 urtetik gorakoak dira (% 51), eta gutxien dakitenak 5-14 urteko haurrak (% 27). Harrigarria da 15-29 urteko gazteen adin-taldearekin konparatuta (% 55) haurren artean nozitu den galera. Mende honetan zehar, gainera, ezagutza portzentajeak murrizten joan dira adin guztietan, neurketa guztietan gehien dakitenak adinekoenak izanik eta gutxien dakitenak haurrak eta gazteak.
Erabilerari dagokionez, galegoa da hiru hizkuntzen artean gehien erabiltzen dena. Bertoko agintariek maiz errepikatzen dute datu hau. Baina alarma guztiak piztu dituen datu bat jarri du agerian inkestak: Galiziaren historian lehen aldiz gutxiengoa dira beti galegoz edo galegoz gaztelaniaz baino gehiago egiten dutenak; % 46 (2013an % 51,5). Gaztelaniaz beti edo gehiago egiten dutenak, aldiz, % 54 dira.
Kataluniako datuak otsailean kaleratu berri dira eta denen artean lerroburu asko eragin dituen hau nabarmendu da: katalana ohiko hizkuntza dutenak ez dira herenera iristen (% 32,6). 2018an % 36 ziren, eta duela hogei urteko datuekin alderatuta hamalau puntu galdu dira. Datuak adinaren arabera irakurriz gero, bestalde, katalana ohiko hizkuntzatzat gehien dutenak 65 urtetik gorakoak dira (% 41). Ondoren datoz, 45-64 urte bitartekoak (% 34), eta gutxien darabiltenak 30-44 urte bitartekoak dira (% 26), 15-29 urte bitartekoetan ohiko hizkuntzatzat dutenen portzentajea hobetu egiten delarik: %29.
Galizian eta Katalunian behera doan eta gurean, oso mantso bada ere, goraka doan datu bat erabilera trinkoarena da, hau da, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen duten herritarrena, 1991n % 14 ziren eta 2021ean % 17,5.
Bestalde, Soziolinguistika Klusterrak bost urtez behin argitaratzen dituen Euskal Herriko kaleko erabileraren datu orokorrei erreparatzen badiegu, oso aldaketa gutxi izan dituen lerro ia zuzen batekin egingo dugu topo: 1989ko % 10,8tik abiatu, 2001ean goia jo % 13,3rekin, 2016an % 12,6ra jaitsi eta 2021ean % 12,6an mantendu. Igoera motel batetik, jaitsiera motel batera, azken neurketan ehunekoari eutsiz. Impasse moduko bat erakusten dute datuek. Galiziako eta Kataluniako daturik ez dugu, ez dutelako horrelako neurketarik egiten.
Haur eta gazteen bilakaera positiboagoa Euskal Herrian
Galiziarekiko eta Kataluniarekiko alderik handiena adin-taldekako bilakaerari dagokiona da.
Gurean, zenbat eta gazteago, orduan eta euskararen ezagutza handiagoa: 65 urtetik gorakoen artean euskaldunak % 20 diren bitartean, 16-24 urte bitarteko gazteen artean % 58 dira. 1991n, aldiz, euskaldunenak adinekoenak ziren (% 28,5) eta erdaldunenak 35-49 urtekoak. Orduan, baina, adinekoak alde batera utzita, beste adin-talde guztien artean oso alde txikia zegoen ezagutzari zegokionez: guztiak % 19-23 artean zebiltzan.
Erabilera trinkoari dagokionez ere, irabazirik nabarmenenak, Galizian eta Katalunian ez bezala, gazteenen artean gertatu dira. Inkesta Soziolinguistikoen arabera, 50etik gorakoen artean euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen duten herritarren proportzioak gutxitu egin dira (adinekoen artean % 21, 1991n eta % 14, 2021ean), eta aldiz 16-24 urte bitartekoen artean bikoiztu baino gehiago: % 11, 1991n eta % 25, 2021ean.
Kaleko erabilerari dagokionez ere, datu orokorretan impasseaikusi badugu ere, adin-multzoei erreparatuz gero, ez Katalunian, eta are gutxiago Galizian, ikusten den bilakaera nabarmen eta positibo bat ikusiko dugu: 1989tik hona haurrak izan dira beti kalean euskara gehien erabili dutenak. 1989an bigarren multzorik euskaldunena adinekoena zen, eta erdaldunena gazteena. 2021ean, aldiz, bigarren euskaldunena gazteena zen, eta erdaldunena adinekoena.
Amaitzeko, datu deigarri bat: gazteen ohiko erabilera-hizkuntzari dagokionez, hiru hizkuntzen datuak parekatu egin dira. Galegoz beti edo gaztelaniaz baino gehiago egiten duten gazteak (15-29 urte) gaur egun % 28 dira. Katalana ohiko erabilera-hizkuntzatzat duten 18-25 urte bitarteko gazteak % 25. Eta inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskara gaztelania adina edo gehiago egiten duten 16-24 urteko gazteak % 25 dira Euskal Herrian (% 33,5 EAEn).
Euskal komunitatearen egiturazko egoera beste biena baino ahulagoa izan arren, ikusten ari garenez, azken urteotan bilakaera gurean positiboagoa izan da. Badirudi, beraz, beste biak gaztelaniatik gertuago dauden hizkuntza erromanikoak izatea ez dela faktore esanguratsu gertatu.
Faktore asko daude bilakaera desberdin hauen atzean. Abiapuntuak, gizarte-egoerak eta bilakaerak oso desberdinak izan dira. Horiek guztiak aintzat harturik ere, iruditzen zait, datu hauek euskal gizartearen lorpen ikaragarriak direla. Nahiz eta, beste bi komunitateetan gertatzen ari dena ikusita, egoeraren zaurgarritasuna ere agerikoa den.
Aurrera begira
Abiapuntu, egoera eta bilakaera soziolinguistikoak desberdinak izan arren, hiru hizkuntza-komunitateak bultzada sendo baten beharrean gaude, gure hizkuntzen etorkizun normalizatua bermatze aldera. Larrialdia, impassea, egoera dramatikoa, bidegurutzea… bezalako hitzak ari gara erabiltzen hiru komunitateotan gure egoerak deskribatzeko, eta jauzia, indarraldia, politika sendoak edo injekzioa bezalako kontzeptuak aurrera begiratzerakoan.
Etorkizunera begira erronka bertsuak ditugu gure hiru nazioetan: hizkuntza politikak indartzea, aktibazio eta atxikimendu soziala areagotzea, legezko babes eta eskumen sendoagoak eskuratzea, adimen artifiziala, ikus-entzunezkoak, mugimendu sozio-demografikoak eta jaiotze-tasak, diskurtso eta dinamika sozio-politiko homogeneizatzaileak…
Horiei erantzuteko hizkuntza politiketan jauzia eman eta indarraldi bati ekin beharra argi ikusten dugu guztiok. Eta, uste dut, bai erakundeetatik, nola mugimendu sozialetatik, estatu mailako eta nazioarteko estrategia koordinatuagoak bideratzea ere guztiz onuragarria izango zaigula.
Aurrekoan arartekoaz, generoaz eta itzulpenaz ibili ginen gora eta behera. Baita itzulpenaren estrategikotasunaren inguruan. Adibide zehatzak agindu nizkizuen, eta agindutakoa bete behar da:
Azken boladan, lana dela-eta, justizia kontuekin zerikusia duten telesailak ingelesez ikusten ibili naiz. Lincoln Lawyer izan zen azkena, adibidea jartzeko aitortu behar nuen. Telesailean, bada bollera bat, Izzy (she/her). Bikotea behin baino gehiagotan aipatzen du, Ray (she/her). Hau ez da gomendio bat, baina nahi duenak egin dezala proba:
Jatorrizko bertsioan ikusten baduzue, ingelesez, Izzyren bikotea, Ray, emakumea da. Horraino ondo. Baina, sorpresa, gaztelaniazko azpidatziekin ikusten baduzue, Izzyk noviOa du askotan. NoviA ere badu tarteka. NoviEa ere izan zezakeen, baina horrainoko saltorik ez dago.
Spoilerra: ziur nago pertsonaia hetero guztiek hetero izaten jarraitzen dutela aukeran dauden azpidatzien hizkuntza guztietan; izan ere, baten batek eskuak burura eramango lituzke gizon protagonista heteroak noviOa izango balu kapitulu batetik bestera. Kasu horretan, ordea, ez dago akatsetarako tarterik. Besteren bati galera ez zaio hainbesterako irudituko. Izzy bollera, beltza, drogazale ohia eta protagonistaren txoferra da, hau da, aniztasunaren kupo guztiak nolabait ordezkatzen dituen pertsonaia. Bakarra dago seriean, eta itzulpenean, kale…
Arazoa ez da bakarrik itzultzaileak erabaki bat edo beste hartu izana, ezta horrek dakarren galera ere. Arazoa ez da hizkuntzarena. Itzultzaile horrek hartu dituen erabaki horiek behin ere pentsatu gabe hartzera bultzatzen duen makineria bat dago martxan, eta ez da itzulpenak eta itzultzaileok soilik dugun gaitza. Heterosexualitatea erabaki bat da, bizitzeko modu bat da eta inguruan duguna ulertzeko modu bat da.
Eskerrak badirela gure luparekin arretaz begiratzea merezi duten adibide hobeak, eta horretarako Feinbergengana itzuliko naiz. Mari-mutil handi baten bluesan, jatorrizko bertsioko bollera guztiak bollerak dira itzulpenean ere bai. Dena den, euskarazko itzulpenean, zerbaitek aldatu egiten du pertsonaia horien errepresentazioa: oraingoan, ingelesez irakurriz gero, mari-mutilek beti dute she/her genero marka inguruan, edo marka horrek ordezkatzen ditu. Euskaraz, ordea, genero marka horren arrastorik ez dago gehienetan, emakumeak esplizituki aipatzean izan ezik.
Oraingoan galera irabazia da, hain zuzen ere, emakumetasuna bera delako nobelak kolokan jartzen duen hori: mari-mutilek emakumetasunaren mugetan sartzen ez diren identitateak ordezkatzen dituzte, eta Feinbergek genero-gatazka horrek eragindako talka indibidualak zein historikoak kontatzen ditu. Izan ere, identitate disidenteon errepresentazioak aztertzerakoan soilik orientazio sexualaren mailari erreparatzen badiogu, generoan duen eragina kontuan hartu gabe, potentzialtasuna galtzen ari gara. Genero eta sexu disidentzia erabaki bat, bizitzeko modu bat eta inguruan duguna ulertzeko modu bat da ere bai.
Ildo beretik, baina beste plano batean, errepresentazio horien itzulpenak egiten duen ekarpena adibide konkretuetatik baino askoz harago doa. Mariokerrak: nola esan/izan bollera euskaraz (2023) liburuan egindako azterketan, Alvarezek eta Fernandezek oso esanguratsua den joera bat mahaigaineratu zuten: bollera identitateaz euskaraz hitz egiterako orduan, neurri handi batean, ingelesetik edo gaztelaniatik ekarritako maileguak edo itzulpen literalak erabiltzen ditugu. Hitzak sortu baino, gure hizkuntzaren kodeetara egokitzen ditugu beste hizkuntzetan sortzen diren horiek.
Hortaz, queer gurean kuir izango da, ezta? Dena den, ezinezkoa da testuinguru zehatz batean sortutako hitzek eta kontzeptuek dimentsio bera hartzea beti xede hizkuntzan. Bataren eta bestearen arteko tarteek eta jauziek luzerako ematen dutela argi dago… eta aurrekoan eman nuen hitza betetzeko saiakera zen gaurkoa.
Aurreko batean euskal hizkera literarioaz idatzi nuen testuaren jarraipena izan nahi du gaurko honek. Jarraipena edo, akaso, hizkera literarioaren beste ikuspegi bat, estilo deritzogun haren azpimultzo bati erreparatzeko.
Euskal itzultzaileok harro-harro darabilgu Anjel Lertxundi totem moduan, gutaz eta gure lanaz ez gutxi idatzi duelako, belarria goxatu digulako, gure jardueratik zenbat ikasi duen xehe-xehe azaldu duelako, idazleek itzultzaileoi zenbat zor diguten behin eta berriz esan duelako.
Idazleek asko ikasi omen dute itzultzaileengandik. Oso ondo. Galtzerdiari buelta eman diezaiogun orain, galdera moduan: Eta itzultzaileek zer/zenbat ikasi dute idazleengandik? (Onar dezagun gaurkoz idazle deitura autore adieran, amaigabeko zehaztasun metalinguistikotan ez galtzeko).
Sarritan iradoki da itzultzaile literarioa, neurri batean behintzat, idazle edo sortzaile ere izan beharra, segur aski adierazi nahian, hizkuntzaren mekanismoak ondo ezaguturik, ohiko errutina denotatibotik ateratzen gaituzten diskurtso gogo-altxagarriak sortzeko gai izan beharko lukeela, baita bere itzulpenetan ere. Anbiguoa, badakit. Eta, horretarako, ezinbestekoa da literatura-tradizioa ezagutzea. Tradizio klasikoa eta tradizio garaikidea, eta haietan dauden hizkuntza-perlak barkatu, eta hizkuntza-bitxiak, urriagoak, gogoan hartzea.
Eta hemen dago, azkenean, estiloaren kontua. Ez baitira asko estilo edo ahots propio nabarmen bat garatzea lortu duten idazleak. Gutxi batzuk belaunaldi bakoitzean, eta batzuetan ez dira belaunaldi-burutzat hartu ohi direnak, nire iritzian (eta horrek esan nahi du estiloaren aurretik beste ezaugarri asko diratekeela kanonak ezartzeko orduan; baina gai hori, kanonarena, beste baterako utziko dut). Bestalde, estilo baten jabe izatea ez da ona berez, gerta baitaiteke, iritziak iritzi, urliaren estiloa zoragarria izatea, eta sandiarena, berriz, pairaezina.
Zertara datorren hau? Bateko eta besteko hari-muturrak lotuta, irudikatu nahi nuke itzulgaia irakurri eta bere baitan, adibidez, zera esango lukeen itzultzaile bat: Testu honen tankera ikusita, euskaraz primeran geratuko litzateke Koldo Izagirreren estiloan emanda, eta halaxe euskaratuko dut.
Oraindik orain argitaratutako Anjel Lertxundi: idazlea eta obra izeneko azterketa/omenaldi liburuan, zera dio Idoia Santamarรญak: โNik, berriz, itzultzaile gisa, behar-beharrezkoa dut berrogeita hamar urtez estiloa lantzen aritu den idazle baten begirada eta ekarria. Kanpoko ahotsak euskarara ekartzeko, beharrezkoa dut sortzaile horren lana, ikusi eta ikasi behar dut nola erabiltzen duen hizkuntza (โฆ) adierazi nahi duena adierazteko, nik ere tresna hori bera erabili behar baitut aldiro kanpoko ahots eta paisaia berri bat gurera ekartzekoโ (Zabalondo & Gurrutxaga, ed., 2024: 130).
Estilo-ereduaren aukera ezin da egin jatorrizko testua kontuan hartu gabe. Ez alferrik, idazle-lanbidetik bereizteko, itzultzailea sarea babes lan egiten duen orekari bat dela dio metafora maiztuak. Idazlea eta itzultzailea, biak sortzaile. Hala ere, estiloari dagokionez, รฑabardura garrantzitsu bat egin behar da: Idazleak estilo propio bat bilatu beharko luke, baina itzultzaileak debekatua du estilo propiorik izatea.
Metaforako sarea baldin bada jatorrizko testuaren egitura, pasarte-banaketa, esaldien antolaera, esamoldeak eta hitzak, haiek guztiak euskal estilo baliokide batera aldatu beharko lituzke itzultzaileak, eta horretarako euskal idazleen estiloen katalogoa du eskura. Itzultzaileak eta idazleak, biek dute jauzi bereziki zail batean trapeziotik erortzeko arriskua, baina askoz handiagoa da, noski, idazlearen erorikoa (eta hobe luke estiloz eramatea).
Magialaria ere balia liteke itzultzailearen jarduna irudikatzeko. Hizkuntza bateko berbak erakutsi, zapiaren azpian ostendu, hagaxka magikoaz jo, eta beste hizkuntza batekoak agerrarazi, ikusleen pozerako. Eta magorik arrakastatsuena, trukea nabaritu gabe eta era estilotsuan jokatzen dakiena. Emankorra, zirkuko jarduera-saila; literaturaren inguruko eragile guztiak ere bertan irudika litezke (esleipena, nahieran): lehoi-hezleak, clown jakintsua eta clown memeloak, indartsu bibotedunak, sabeliztuna, su-irensleaโฆ Artearen komedia, zahar ahaltsu, pierrot eta arlekin guztiekin.
Idazlea eta itzultzailea, eta bien artean, estiloa. Hauxe idatzi zuen Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak saiakeran (190. or.): โEdozein hizkuntzatako idazle-belaunaldi bat, baita hizkuntzarik hegemonikoenean ere, ezin da erregistro, gai eta giro guztietara heldu. Are gutxiago euskaraz. Baina idazleok uste duguna baino bide luzeagoa egin dezakegu estiloaren aldetik euskarara ekarritako ispiluetan begiratutaโ.
Itzultzaileok balakatuta sentitzen gara Lertxundiren diskurtsoarekin, baina, funtsean, ondo dakigu laudamen horiek, neurri handi batean, estiloaren maisu batek, etorkor, guraso batek bere umeari nola, bigarren graduko testugileei emandako adorea direla.
Eta hau guztia, Bรถll eta Azpirozen hitzetan esateko, pailazo baten aburuak.
Horra hiru hitz: Euskaltzaindiaren Hiztegian, esanahi bat baino gehiago dute hirurek (baldin eta baso hitzaren definizioan puntu eta komatik aurrerako zatiari autonomia moduko bat aitortzen badiogu). Eta, hiruren artean ere, sinonimia-joko zail samar bat ageri dute, Euskaltzaindiaren Hiztegitik ondoriozta daitekeena baino zailagoa, nire usterako:
Mendi: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.
2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.)
Baso:
1 iz.ย Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. . . . .
Oihan:
1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua.
2 Baso guztiz handia eta basatia. .
mendiizan daiteke: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. Edo 2 iz. Mendialdea. Hau da, Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.
Eta, baso, berriz, honela definitzen du: Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua.
Eta, oihan, bestalde, honela: 1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua. Eta 2 iz. Baso guztiz handia eta basatia.
Beraz, hiru hitz eta bost esanahi, Euskaltzaindiaren Hiztegian. Haien arabera, baso eta oihan sinonimo beteak, beren adieretako batean: โBatez ere zuhaitzez betetako lurraldeaโ / โZuhaitzez jantziriko lur eremuaโ. Baso hitzak, ordea, bigarren zatian, puntu eta komatik aurrera, badu adiera zabalago bat: โgizakiak lantzen ez duen eremuaโ.
Jo dezagun Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikora, ea zer dioen baso sarreran:
baso (xi. m.: SMig [esquiasso atairia (< –baso)];[7]basa– 1025: SMillรกn [Bassahuri]). โ Hitz beregain bezala, hegoaldean bakarrik erabiltzen da historikoki (salbuespenak Etx. Ziburukoaren adibide bat eta LuzErrem dira; cf. halaber basotar Etx. Sarakoagan). Basa- garai eta eremu guztietan aurkitzen da elkartuetako aurreneko osagai moduan (leku-izenak barne), eta horrek hitzaren noizbaiteko orokortasuna frogatzen du.[8]
โOihanโ eta โmendi-aldeโ esanahiekin agertzen da eskuarki (โmortuโ gisa ere erabili izan da: Mburu, Ubill, AgirAstโฆ). Pentsa liteke โnahiz ez den aukera bakarraโ bazukeela lehenagotik esanahi zabalago bat: โleku jendegabe, kanpo, bazter-lekuโ moduko zerbait izan zitekeen (gehi โlandu/landatu gabea, basatia, arautu gabeaโฆโ; cf. basa-dun elkartuek hartzen dituzten esanahiak,[9] eta, besteak beste, baso/etxe [OihAtsot basoillo/etxoillo; cf. GaribAtsot etxera orduan basora] eta basa-/giza- [zar. basazalke/gizazalke] oposizioak); eremu batzuetan โmendi-aldeโ esanahiarekin eta beste batzuetan โoihanโ esanahiarekin finkatuko zen gerora.
Baso hitzarentzat, beraz, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan, hiru esanahi ere bereizten dira: 1. oihana, batetik; 2. mendi-aldea, bestetik; eta, lehenagotik esanahi zabalago bat zukeena 3. leku jendegabe, kanpo, bazter-leku moduko zerbait, landu edo landatu gabea, basatia, arautu gabea. Gaurko Euskaltzaindiaren Hiztegian, 1. eta 3. definizioak jaso dira definizio bakar batean. Ostera, 2. definizioa, mendi-alde esanahikoa, ez. Nire ustea da jaso beharko lukeela, eta 3 definizio eman, gaurko erabileraren arabera. Saiatuko naiz aurrerago hori frogatzen, eta, halaber, hiru hitz horien artean era daitezkeen sinonimien jokoa mamitsuagoa dela lehen koadro horretan baino.
Mendi hitzak ez du sarrerarik Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan. Orotariko Euskal Hiztegian, hau dio lehenengo lerroetan:
mendi.
Etim.ย Para su origen en unย *mentiย y su posible relaciรณn con lat.ย mons,ย v.ย SHLVย I 53.
Hasteko, nabarmentzekoa da terreno natural esapidearen ordaintzat ematen dela lerro horretan, eta, adibide hauetan, adiera horren arabera erabilia dela segur:
“Monte”ย VPย 59r. “Mendian bizi,ย morar en el campo”ย
Mendia utzi eta hirian / zer ote zeie gertatzen?ย Etchamย 228.ย Baserriak bizia eman-da, /ย mendiak ninduan azi.ย Lekย E
Mendian yaio taย mendian bizi diran basa-eizeak.ย Zaitย Sofย 170.
Basoan edoย mendian gazte nagi asko baiรฑo gogorrago aritzen zen.ย Etx
Mendian bizi ezin diranak / sallean datoz kalera.ย Basarriย 129.
Euskera zarrakย mendian dauka / lenengo bere jarleku.ย BEnbย NereAย 115.
Adibide horietan guztietan, nekez jo daiteke lehen adierakoa dela erabilera (1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.), eta atera daiteke ez dela ere mendialde adierakoa, beste zerbait baizik, alegia, terreno natural delako hori dela, edo basoren definizioaren bigarren zatiaren araberakoa, ยทgizakiak lantzen ez duen eremuaโ, eta, beraz, basoren sinonimoa. Hara, hortik ere, mendi hitzak, baso berak bezala, hiru adiera behar nire iritziko, eta ez berezituak, hiztegi orokorrekoak baizik, Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hona nola: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. 2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.)eta 3 iz. Gizakiak lantzen ez duen eremua.
Harrigarria, laugarren bat ere ukanen luke, zenbait eskualdetan, nahiz eta hedaduraren murritza dela-eta ez izan Hiztegi Orokorrean jasotzekoa. Jakitekoa da, ordea, ezen, Duvoisinek ematen duen berriaren arabera:
“Dans quelques localitรฉs de la Haute-Navarre, mendi se dit pour bois, forรชt. ร Osinaga, on donne ร la fois les deux significations” Dv. Iratiko, itsasua beรฑo aundiagoko mendiaren ostuak. (AN-gulina). Orreaga 54 (66 y 70 (AN-5vill) mendi; 46 (AN-araq), 58 (AN-ulz) baso, 50 (AN-larr), 62 (AN-5vill), 90 (AN-erro) y 94 (AN-arce) oian).
Nafarroa Garaiko zenbait herritan, hala, mendi esaten ziotela basoari edo oihanari (bois, forรชt).
Argigarria nola Inozenzio Munita apaiz eta Aramako erretoreak 1952. urtean eman zuen argitara Gure Mendi ta Oianak. Zuaizti berriak antolatu eta lengoak zaintzeko zuzenbide batzuek liburua. Lehenengo atalean bertan aurkitzen du bere burua behartua terminoak bereiztera, eta mendi-zugatzak eta baratz-zugatzak bereizten ditu. Eta pasarte horretan bertan, aurreraxeago, bi termino horien sinonimo bana ematen ditu: โEmen, ordea, ez noakizu baratz-zugatzaz, igali edo frutu zugatzaz ezer esatera (โฆ). Nik baso-zugatzaz bakarrik zerbait esango dizutet emenโ (lehenxeago mendi-zugatz deitu die). Beraz, ohartuta dago Inozenzio Munita baso eta mendi sinonimo beteak direla erabilera horretan.
Eta horregatik dira berdintzekoak, mendebaldeko euskalkietan aisa baliatzen diren basoko botak eta basoko bizikletak erdialdeko mendiko botak eta mendiko bizikletak. Areago, gure etxean, Anboto tontorrera joatea ere basora joatea zen, haitzak eta ahuntzak baino ez diren lekura. Ezin jakin, ordea, adiera horretan gizakiak lantzen ez duen eremuan tontorrak ere badirelako, ala lur goratua edo tontorra hitzen sinonimo betetzat jotzen zutelako erabiltzaileek. Nago bigarren hipotesi hori ez dela egia.
MENDI-LAN (gral.), MENDIKO LAN. Ref.: A; Lh. “Trabajo de afuera, y mรกs generalmente trabajo campestre” A. Kemen emaztekia orobat trabajatan da, nola gizakia, mendi lanetan. Mdg 137 (v. tbn. 132). Balle kontra ezdaiteke xin emaztekirik serbutxatra; ezbaidakiei mendiko lanetarik. Ib. 137. Mendi-lanetan asko dabiltzanak badakite zuaitzaren luzera oker aundi gabe artzen. Munita 150 (v. tbn. 85). Orduan ekartzen ziran / garo-mordoska obiak. // Jendiak gogoz egiten zuan / orduan mendiko lana. Uzt Sas 80.
Hara hor, โzuhaitzaren luzera oker haundi gabe hartzeaโ eta โgaro-mordoska hobeakโ ekartzea jendeak, zeren eta, dirudienez, โJendeak gogoz egiten zuen/orduan mendiko lanaโ. Litekeena da, ordea, basolan adiera estuagokoa izatea, ez hartzea zuhaitzekin egiten zen lanaz bestekorik, โgaro-mordoskakโ ekartzea bezalakoak, alegia.
Hori dela eta, mendi hitzaren definizioan, baso hitzaren definizio osoa ere bere horretan ere sar daiteke. Esan nahi dut, zuhaitzari dagokion eremua izan daitekeenez, guztiz pareka daitezke hitz biak, ez landatu gabeko lur eremu izan daitezkeen aldetik bakarrik, eta sinonimia bikoitza ukan, hartara, ez bakoitza. Aipatu dugu mendi-lan eta basolan guztiz pareka daitezkeela, eta are basomutil eta mendiko mutil ere.
Halaxe, Bizkaiko Batzar Nagusien Mendiei eta Babespeko Naturguneen Administrazinoari buruzko ekainaren 2ko 1994/3. Foru Arauaren 6. artikuluan ematen den kontzeptuaren arabera, zuhaiztunak edo zuhaitz gabeak izan daitezke baso edo mendiak.
Artรญculo 6 Concepto . 1. Se entenderรก por monte o รกrea forestal a los efectos de la presente Norma Foral, lo siguiente: a) Los terrenos rรบsticos en los que vegeten o puedan vegetar, espontรกneamente o previa siembra o plantaciรณn, especies o comunidades forestales, sean arbรณreas, arbustivas, de matorral o herbรกceas. b) Los terrenos incultivados o yermos situados en los lรญmites de los montes o รกreas forestales que sean necesarios para la protecciรณn de รฉstas, asรญ como aquellos otros que aรบn habiendo esta- do sometidos a cultivo agrรญcola, constituyan enclaves en los montes o รกreas forestales cuyo cultivo se haya abandonado por un plazo superior a tres aรฑos. c) Igualmente, son terrenos forestales aquellas superficies agrรญcolas que hallรกndose ubicadas en el interior de los montes o รกreas forestales o en los lรญmites de รฉstas, tengan una extensiรณn inferior a la unidad mรญnima de cultivo. d) Cualesquiera terrenos rรบsticos que como consecuencia de sus caracterรญsticas o situaciรณn fueran incluidos por el Departamento de Agricultura dentro de los proyectos de reforestaciรณn, protecciรณn y correcciรณn de la erosiรณn, mejora paisajรญstica del entorno o cualesquiera otras actuaciones de carรกcter silvรญcola. e) Se consideran tambiรฉn montes los prados y pastizales de regeneraciรณn natural, las pistas y caminos forestales y, en general, las superficies ocupadas por las infraestructuras forestales. 2. Se considerarรกn como terrenos forestales temporales los terrenos agrรญcolas que, conforme a los antecedentes catastrales disponibles, hayan tenido un uso agrรญcola en el pasado y circunstancialmente sean objeto de explotaciรณn selvรญcola. Nรบmero 2 del artรญculo 6 redactado por el artรญculo 2 de la Norma Foralย 3/2007, de 20 de marzo, de modificaciรณn de la Norma Foral 3/1994, de 2 de junio, de Montes y Administraciรณn de Espacios Naturales Protegidos (ยซB.O.B.ยป 28 marzo). Vigencia: 18 abril 2007 3. No se reputarรกn montes a efectos de esta Norma Foral los terrenos que, formando parte de una explotaciรณn agropecuaria y sin estar cubiertos apreciablemente con especies de carรกcter forestal, resultaren necesarios para atender al sostenimiento de la propia explotaciรณn.
6. Artikulua Kontzeptua 1. Honako Foru Arau honen ondoreetarako, jarraian azaltzen dan hau joko da mendi edo basotzat: a) Bai berez, bai aurretiaz erein edo landatu egin diralako hazi diran baso espezieak edo multzoak daukazan landalurra, bardin dala espezie horreek arbolak, zuhaiskak, sastrakak edo bedarrak izan.ย b) Mendien edo basoen mugetan dagozan landu bako lurrak edo lantzarrak, horreek aitatu mendia edo basoa babesteko beharrezkoak diranean; atal honetan sartzen dira nekazaritzarako lantzen diran lurrak izan arren mendien edo basoen barruan dagozan barrendegiak, landalurrok hiru urtetan behintzat bertan behera itzita dagozanean. c) Era berean, basogintzaren alorreko lursailak izango dira mendien edo basoen barruan edo horreen mugetan dagozan nekazaritza-landalurrak, beti be aitatu sail horreek lanketearen gitxienezko unitatea baino txikiagoak diranean. d) Nekazaritza Sailak, ezaugarriak edo kokapena kontutan hartuta, birlandaketa, higadurearen kontrako babesa eta neurri zuzentzaileak, inguruaren paisaiaren hobekuntza edo oihangintzagaz zerikusirik daukan edozein egitasmoren barruan sartuko leukezan landalur guztiak.ย e) Berezko birloratze prozesuan dagozan zelaiak eta larreak, pistak eta basabideak eta, orokorrean, basogintzari lotuta dagozan azpiegiturak hartzen dabezan sailak be menditzat joko dira.ย 2. Aldi baterako baso lursailtzat hartuko dira iraganean nekazal erabilera izandako lurrak โ eskuragarri dauden katastroko aurrekariekin bat etorrizโ eta une jakin batean baso ustiapenerako erabiltzen direnak. 3/2007 Foru Arauaren, martxoaren 20koaren, 2. artikuluak idatzitako 6. artikuluaren 2. zenbakia, Mendiei eta Babespeko Naturaguneen Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 3/1994 Foru Araua aldatzen duena (ยซBAOยป martxoak 28). Indarraldia: 2007ko apirilak 18 3. Foru Arau honen ondoreetarako, ez dira basotzat joko nekazaritzaren alorreko ustiapena izan arren basogintzan erabili leikezan espezieetako ale askorik ez dauken lursailak, zugatz horreek ustiapenaren beraren iraupenari eusteko beharrezkoak diranean.ย
Oihan, Euskaltzaindiaren Hiztegian, ematen zaion lehen adieran, baso-ren sinonimo bete-betea da. Eta, erabileraz, gaur mendebaldeko euskaretan ezezaguna, baina ez garai batean, mendebaldeko toponimiak eta deiturek salatzen digutenez: oiharbide, ojanguren, oyanederra>oรฑederra eta antzekoak ez zaizkigu arrotz Euskal Herriko mendenbaldean ere. Eta, berak ere, hara, hartzen du mendi adiera ekialdeko eskualde batzuetan, hala baitio, antza, Duvoisinek berak, Aezkoa eta Zaraitzu ibarrei buruz: (cf. Duv: โdans une partie de la Haute-Navarre, oian signifie montagne et boisโ). Mendia eta basoa izan zitekeen, antza, eskualde horietan, oihan. Berriz ere, hedadura murritzak eragozten bide dio Hiztegi Orokorrean jasoa izatea. Baina jakingarria, nolanahi den ere.
Eta, beraz, nik honela osatuko nuke hiru hitz horien arteko erlazio-taula:
Mendi: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.
2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.)
3 iz. Gizakiak lantzen ez duen eremua (zuhaiztuna edo zuhaitzik gabea)
Baso:
1 iz.ย Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea;
2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.)
3 iz. Gizakiak lantzen ez duen eremua. (zuhaiztuna edo zuhaitzik gabea) .
Oihan:
1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua.
2 iz. Baso guztiz handia eta basatia. . . . . .
Foru-arau horretan, ostera, kirrinkatxo bat geratuko litzateke, hiztegi espezializatuaren bidez osatzekoa: izan ere, lehenengo letran, โBai berez, bai aurretiaz erein edo landatu egin diralakoโฆโ dioenez, ez zaio ondo egokitzen gure taulako 3. adiera (Gizakiak lantzen ez duen eremua) baitio. Eta, beraz, laugarren adiera bat emanez (basogintza erabil-eremuaren markarekin) aurkituko genioke konponbidea.
Osterantzean, aitortu behar dut ezen ikerketatxoa egin ostean begiratu dudala foru arau horren 6. artikuluko definizioa, eta nola iritzio diodan oso egokia, basogintzaren eremuko definizio horren koskatxo hori gorabehera. Zehaztasun txit handiz emana, duela jada 31 urte!!
Adimen artifizialaren garapenak gizakion bizimoduari ekarriko dizkion onura eta arriskuei buruzko eztabaidan, bada gogoeta-ildo bat biziki interesgarria iruditzen zaidana, alegia, teknologien garapenak gure bizimodua erraztearekin batera dakarkigun gaitasun-galerarena. Ildo horretatik, Sigmanek eta Bilinkisek[1] diote egun teknologia berrien ondorioz funtsezko zenbait gaitasun galtzeko arriskua dugula gizakiok. Kontzentratzeko gaitasuna, irakurmena, hizkuntzaren erabilera egokia eta pentsamendu logiko-matematikoa kognizioaren oinarrizko zutabetzat hartzen dituzte, eta sedentarismo kognitibo deritzote kalkulu errazak egiteko, arreta mantentzeko edota problema zail bat ebatzi nahian denbora-tarte batez ahalegina egiteko gaitasuna galtzeari. Egun, teknologia berriek ataza ugari azkar eta ahalegin handirik gabe egiten laguntzen digute, baina ahalegin intelektuala eta adimena kitzikatzen duten jarduerak murrizteko arriskua ere badakarte. Hizkuntzaren erabilera egokia lantzeko garrantzitsua da ahalegin intelektual nabarmena eskatzen digun gogoeta metalinguistikoa.
Garbi dago euskara bezalako hizkuntza gutxituak teknologien garapenaren lasterketan atzean geratuz gero erabat handituko dela desagertzeko arriskua. Tresna digitalak solaskide ditugu gero eta gehiago, solaskide onak, gainera. Telefonoaren, tabletaren edota ordenagailuaren aplikazio gehienekin euskaraz aritu gaitezke egun. Lorpen izugarria da, dudarik gabe, baina zenbat euskaldunek egiten dute ahalegina lehenetsitako hizkuntza modura euskara jartzeko? Gure artean erabiltzen ditugun webgune, plataforma eta aplikazio gehienek gaztelania edo ingelesa eskaintzen digute lehenetsitako hizkuntza modura. Hartara, hizkuntza aldatzeko ahalegina egin behar dugu euskaraz aritu nahi dugun erabiltzaileok, baina nire ikasleen artean, adibidez, oso gutxi dira beren gailu eta aplikazioetan hizkuntza nola aldatu dakitenak, eta are gutxiago euskara lehenesteko ahalegina egiten dutenak. Lehenetsitako hizkuntza modura euskara agertuko balitzaigu beti, ziur naiz euskaldun gehienok ez genukeela hizkuntza aldatuko, eta euskara ulertzeko gauza ez direnek, aldiz, berehala bilatuko luketela interfazea edo aplikazioa ulertzen duten hizkuntza batean jartzeko modua.
Aspaldiko lankide batek ikasleei testuak eskuz idazteko eskatzen zien, ortografia-zuzentzailearen laguntzarik gabe testu zuzenak idazteko gaitasuna gara zezaten. Adituek diote eskuz idazteak eragina duela garapen kognitiboan eta motrizitatean, baita irakurmenaren jabekuntzan ere, baina, egun, adin batetik aurrera gehienetan ez du zentzurik testuak eskuz idazteak. Guk ikasleei zuzentzaile automatikoa beti aktibatuta izateko esaten diegu lehen egunetik, eta horren laguntza aprobetxatzeko, betiere proposamenekin kritiko izanda eta zuzentzailearen mugak ezagututa. Zuzentzaileak laguntzen digu zenbait akatsez ohartzen, baina, aldi berean, kritiko izan behar dugu egiten dizkigun proposamenekin, zenbaitetan gure testuingururako desegokiak baitira. Hortaz, zuzentzaile automatikoak gogoeta metalinguistikoa eskatzen diguten hizkuntza lantzeko laguntzaile onak direla esan daiteke. Hala eta guztiz ere, askotan ikusten ditugu ikasleak ordenagailu-gelan testu osoa gorriz azpimarratuta ari direla idazten, edota zuzentzailea aktibatu gabe idatzitako txostena bidaltzen digutela. Klik pare bat egiteko nagia eragiten dien sedentarismoa ote? Jadanik 30 urte bete dituen gure Xuxen maiteari buruz esan daitekeena da txiki-txikia dela oraindik, eta, webgunean besterik esaten bada ere, ez duela zuzentzen ez gramatika ez eta puntuazioa ere. Suposatzen dut interes edo finantzabide falta dagoela garapen ezaren atzean, baina uste dut erabat garatutako Xuxen laguntza paregabea izan zitekeela euskaldunen hizkuntza-ezagutza handitzeko.
Bitartean, sare neuronalek, hizkuntza-ereduek eta txatbotek aurrea hartu diote Xuxeni. Itzultzaile neuronalek laguntza paregabea ematen digute testu elebidunak sortzeko euskaldunok maiz izaten dugun lan nekezerako. Idatzi behar dugun gutun edo txosten hori euskaraz sor dezakegu lasai, eta beste hizkuntzetako bertsiorako itzultzaile neuronalen laguntza baliatu. Badakigu itzulpena ontzat emateko sakonki berrikusi behar dugula, baina orri zuriari aurre egitea baino askoz ere erosoago egiten zaigu. Gure ikasleek, aldiz, denetariko erabilera desegokiak egiten dituzte. Batzuek lanen bat egiteko ingelesez irakurri behar dituzten artikuluak itzultzaile neuronaletik pasa, eta ematen dien itzulpena erabiltzen dute zuzenean lana egiteko, ulertzeko ahalegin handirik egin gabe, askotan erabat kazkarra den itzulpena erabiliz. Beste batzuek itzultzaile neuronalera jotzen dute hitz baten ordaina bilatzeko, hiztegietara jo beharrean, euskarazko testu bat idazten edo berrikusten ari diren bitartean. Edota, testua idatzi ahala, euskaraz pentsatzeko zaila egiten zaien esaldiren bat erdaraz pentsatu eta itzultzailetik pasatzen dute euskaratzeko. Ez bakarrik ikasleek, irakasleek eta administrazio-langileek ere gero eta gehiago jotzen dute itzultzaile neuronalera euskaraz eman behar duten dokumentua, irakasmateriala edo artikulua euskaratzeko. Jakina, horrelako erabiltzaileek gehienetan beren kabuz idatziko luketena baino testu zuzenagoa lortzen dute itzultzaileari esker, baina askotan ez dute gaitasunik itzultzailearen emaitza berrikusteko, eta ontzat ematen dituzte ikuspuntu semantiko-pragmatiko eta diskurtsibotik erabat okerrak diren testuak. Irakurmena, pentsamendu kritikoa eta hizkuntza-erabilera egokirako gaitasunak erabiltzeari eta garatzeari uzten diote horiek guztiek, eta horrela nekez egingo dute aurrera euskararen ezagutzan.
Txatbotak lan akademikoak edo azterketak egiteko erabiltzea sedentarismo kognitiborako urrats kualitatiboa da, ezer irakurri, ulertu, pentsatu eta ekoitzi gabe testu koherente, zuzena eta egokia lortzeko aukera ematen baitute. Nolanahi ere, hizkuntza-ereduetan oinarritutako teknologiek, egokiro erabiliz gero, hizkuntza-gaitasuna garatzen ere lagundu dezakete. Testuak laburtzen, sinplifikatzen edota testu-generoa eta erregistroa aldatzen ere laguntzen digute, betiere instrukzio egokiak ematen badizkiegu.
Ariketa txiki bat egin dut Xuxenek eta ChatGPTk testuak zuzentzeko duten gaitasuna alderatzeko. Hasteko, testu labur hau kargatu dut onlineko Xuxenen:
Zenbait emakumeek ez diete bularrarik ematen haurrari, nahi ez dutelako edo bestelako arrazoien bat eraginda. Esne-artifiziala ez da amarena bezain osatua, baina elikagai egokia da, beraz, lasai egon daitezke.
Bi akats identifikatu ditu Xuxenek: bularrarik -> bularrik ortografia-akatsa dela dio, eta esne-artifiziala hiztegian ez daukala. Ez du zuzendu ez gramatika, ez puntuazioa, ez ortotipografia ere, eta zuzendu dituen bi akatsen diagnosia ere ez du ondo egin.
Ondoren, doako ChatGPTren bertsio batean kargatu dut testua, eta eskatu diot zuzentzeko eta zuzendutakoak zerrendatzeko. Hona hemen haren erantzuna:
Erabat zuzendu du testua, azalpenak nahiko traketsak badira ere. Gogoeta metalinguistikoa sustatzeko ariketa egokia izan daiteke ikasleei eskatzea horrelako zuzenketetatik abiatuta diagnosiak eta azalpenak findu ditzaten, edota posible diren beste aukera zuzen batzuk proposa ditzaten. Espero izatekoa da laster horrelako zuzentzaileak integratuta edukiko ditugula gure gailuetan.
Hiztegiak eta corpusak, aldiz, gero eta gutxiago baliatuko dituzte erabiltzaile arruntek, emaitzak interpretatzeko askoz ere ahalegin kognitibo handiagoa egin behar baita. Hortaz, itzultzaileek, zuzentzaileek eta hizkuntzalariek baino ez ditugu erabiliko gure jakin-mina asetzeko edota ikerketak egiteko. Gainerakoan, erabiltzaile arruntei ahaleginik txikiena eskatzen dieten aplikazio interaktiboak garatzeko erabiliko dituzte corpus eta hiztegietako datuak hizkuntza-teknologietako adituek. Testu akademikoak egokiro sortzeko, ordea, kalitatezko testu akademikoekin entrenatu behar dira hizkuntza-ereduak, eta testu horiek alorrez alorreko ezagutza semantiko-pragmatikoa duten adituek baino ezin dituzte sortu. Hortaz, gurpil zoroan behin betiko ez katramilatzeko, nahitaezkoa da adituak sedentarismo kognitiboan harrapatuta ez geratzea, eta gero eta kalitate handiagoko testu akademikoak idaztea.
[1] Mariano Sigman eta Santiago Bilinkis (2023) Artificial. La nueva inteligencia y el contorno de lo humano. Bartzelona: Debate.
Aurrekoan, txioerria zen sare sozial horretan, honako hau irakurri genion @Arartekoa kontuari:
ยซMayoritariamente las personas jรณvenes reconocen que la violencia machista contra las mujeres es un problema social de primera magnitud. [โฆ] las jรณvenes (74%) lo tienen mucho mรกs claro que los jรณvenes (50%).ยป
Euskaraz, zuzendu zuten arte, hala zioen:
ยซGazte gehienek onartzen dute emakumeen aurkako indarkeria lehen mailako gizarte-arazoa dela. […], eta gazteek (%74) gazteek (%50) baino askoz argiago dute.ยป
Horra hor ustez generoa markatzen ez duen gure hizkuntza maitea, horra hor generoa abolitu duen itzultzaile automatikoa. Hurrengo egunean argitu zioten misterioa euskal txio-irakurleari: kontua da emakume gazteak direla gizon gazteek baino argiago dutenak.
Zuzenketak zuzenketa, argi gera dadila gazteok oso argi genuela. Generoa ez adierazte hori hautu transfeminista izan zitekeen, baina itzulpen horren atzean utzikeria besterik ez dagoelakoan nago, eta ez erabaki politiko bat. Izan ere, utzikeria erabaki politikoa da behar baino gehiagotan. Hamaika izan daitezke adibide absurdo horretatik ateratako ondorioak, eztabaidak eta hausnarketak, baina komeni zaidan moduan buelta emango diot nik. Eta, oraingoan bai, hautu transfeminista eta politikotik.
Batzuetan, generoa ez adieraztea estrategikoa da, eta itzultzaileak potentzialtasun handia du zentzu horretan eragiteko; izan ere, generoak, funtzio gramatikala izateaz gain, badu gizartea antolatzeko moduko estatusa. Baita indarkeria batzuei eusteko ahalmena ere. Halaber, hizkuntzak dira heteroarautik at gaudenon errealitateak izendatzeko eta zabaltzeko bide, eta hortaz, itzulpenak jokatzen duen paperari erreparatzea ezinbestekoa da. Bitartekoa baino, tresna bat delako.
Aurreko ideiak garatzeko, ezin dut Leslie Feinberg aipatu gabe utzi, berriz, komeni zaidalako eta erreferente transfeminista handi-handia delako. Feinbergek zein itzulpenak eman didate gauzak idatzita dauden moduaz harago ulertzeko nahia (batzuetan beharra), muinera heltzeko aukera eta galbidea, eta erantzunik ez duten galderei aurre egiteko aukera.
Aurten, Mari-mutil handi baten bluesa (2018) liburutik abiatuta, Feinbergek egiten dituen errepresentazio disidenteetan eta horien itzulpena aztertzen ibili naiz buru-belarri โmaster amaierako lanerako eta bizioagatikโ, eta hementxe idatziko dizkizuet prozesu horretan jasotakoak, hausnartutakoak eta ikasitakoak, hiru ataletan. Behintzat, hori da asmoa. Hauxe da lehen saiakera (I) eta, lehendabizi, kokapen txiki bat egingo dut. Datozen hilabeteetan, beste bi saiakera eginen ditut (II eta III).
Jatorrizko liburuak Stone Butch Blues (1993) izenburua du, eta horixe bera da ardatza: 60ko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitarteko langile klaseko butch baten istorioa. Ez dakienarentzat, butch hitza oso maskulinoa den bollera bat izendatzeko erabiltzen dugula esango dut, baina, ongi ulertzeko, liburua irakurri beharko duzue; izan ere, butchak ordezkatzen duen maskulinitate ereduak etengabe egiten du talka genero bitartasunaren gainean eraikitako errealitatearekin. Feinbergek, protagonista den Jess Golbergen bidez, generoaren, klasearen eta arrazaren arteko intersekzioari heldu zion, eta gaur egun heteroarautik at dagoen komunitate disidentearentzat kanonikoa den nobela idatzi zuen. Zapalkuntzen kontrako nobela da batik bat.
Hogeita bost urte geroago izan genuen aukera gurean eta gure hizkuntzan irakurtzeko, Fermintxo Zabaltzaren itzulpenari esker. Ekarpen literarioa egiteaz gain, Feinbergen itzulpenarekin batera autorearen pentsamendu-markoa eta hura eraikitzeko ezinbesteko hitzak ere ekarri zituen itzultzaileak. Aurretik aipatu bezala, hitzak ez dira bakarrik hitzak, errealitateak baizik. Horrela, stone butchak ยซmari-mutil handiakยป, he-sheak ยซemazte-gizonakยป eta femmeak ยซfemmeakยป izan ziren gurean.
Itzulpen horren aurretik mari-mutilak, emazte-gizonak eta femmeak hementxe geunden, eta itzultzaile baten erabakien ondorio dira baliokide horiek. Ez da ardura txikia, kontuan hartuta baliokideak hamaika izan zitezkeela eta, aldi berean, bete-betean asmatu beharra dagoela, hitzek ordezkatzen dituzten errealitate horiek gordetzeko.
Imajina itzultzaileak ยซmari-mutilยป aukeratu beharrean ยซemakume*ยป erabili izan balu. Edo ยซlesbianaยป, ยซbolleraยป, ยซez bitarยป, ยซkuirยป… edo ยซgazteยป. Istorioa beste bat litzateke, eta historia ere bai. Nire ustez, bete-betean asmatu zuen Zabaltzak, bai identitatea euskaraz ekartzen, eta baita jatorrizkoaren eta itzulpenaren arteko denbora-jauzi hori gordetzen ere.
Laburbilduz, itzulpenak paper estrategikoa jokatzen du identitate disidenteen eraikuntzan eta errepresentazioetan, eta gaiari eskatzen duen arretaz eta kontzientziaz heldu behar diogu. Hauxe izan da hurbilketa bat egiteko lehen saiakera, eta datozenetan sakonago landuko dugu, adibide zehatzekin.
Errusiar formalistak izan omen ziren nolabaiteko zientifikotasun asmoz hizkera literarioaz idatzi zuten lehenak, nire formazio jada zaharkituak gogora ekarri didanaren arabera. Haietako bat, Viktor Shklovski, bereziki nabarmendu zen, haiengandik banatzen gaituen mendean zehar hainbestetan aipatu den โostranรฉnieโ edo โarrozteโ kontzeptuaren sortzailea izateagatik. Ohiko pertzepzioaren automatismoa hautsi eta irakurleari arroztasuna sentiaraztea lortzea zen, haren esanetan, literaturaren zeregina.
Handik hamarkada batzuetara, beste errusiar batek, Roman Jakobson-ek, hizkera poetiko edo literarioaren definizio kriptiko hura eman zuen Linguistika eta poetika lanean: ardatz paradigmatikoa ardatz sintagmatikoaren gainean proiektatzen denean sortzen da hizkera poetikoa. Aukera lexiko jakin bat aukera sintaktiko jakin batekin konbinatuta, alegia; horretarako ez zen behar hainbesteko iluntasunik. Baina halakoak ziren estrukturalistak.
Aspaldiko kontuak dira, baina bat-batean gogora etorri zitzaizkidan uda partean, euskaratutako obra nabarmen batzuk irakurri ahala; halakoa da burua. Euskarara ekarritako literatura ere euskal literatura omen da. Halarik ere, kasu honetan behintzat beharrezkoa iruditzen zait bi adarrak bereiztea, baldin eta behin behineko lehen hipotesi bat onartzen bazait: euskaratutako literaturaren kasuan, jatorriz euskaraz idatzitako literaturaren aldean, hizkera literarioa sortzeko mekanismoa bikoitza izatearena (are hirukoitza, testuen arteko denbora- eta espazio-aldea aintzat hartzen bada). Alegia, jatorrizko idazleak ditxosozko bi ardatzen arteko konbinazio bat egin du, eta euskal itzultzaileak beste bat, haren gainean.
Irakurri ditudan literatura-itzulpenak mota eta tankera askotarikoak dira. Lagina oso txikia zen โhamar liburu, demagunโ eta, hala ere, topatuz joan naizen eredu batzuk errepikatuta ikusteak estrainamendua ez dakit, baina harridura moduko bat bai eragin dit. Uda zen arren, begi nagiak itzarririk behar zuen. Ikus dezagun.
Itzulpen bat besteak baino nabarmen luzeagoa eta nabarmen desberdina zen, eta hartan bereziki begi bistakoak ziren ardatz paradigmatikoaren eta sintagmatikoaren arteko proiekzio arroztaile ugariak, literatura jasoaren sintomak, Shklovski ohoragarriari kasu egitera. Hala ere, bi sortzaileen arteko dialogoaren azterketa adituen esku utzi beharrean nago (izanik hain luzea literatura, eta hain laburra nire gaitasuna: Ars longa, vita brevis).
Beste itzulpen gehienak, aldiz, nabarmen laburragoak ziren eta, konparazioan, nabarmen antzekoak. Baieztapen biribil horrek azalpena behar du, noski. Irakurle honi oso deigarria egin zitzaion hain jatorri desberdineko idazleen literatura-hizkerek halako moduz bat egitea, jatorri desberdineko itzultzaileen eskutik, uneko euskal hizkera literarioaren eremuan.
Jakobsonen metafora geometriko kartesiarrari eutsiz, abszisa-ardatzari dagokion adibide bat jarriko dut. Moduzko esaldi mota jakin batean โnolaโ adberbioaren erabilera markatu bat berreskuratu, eta ohi baino maiztasun handiagoz erabilita ikusi dut, prosan: โPartida galtzen ari zela ikusita, alde egin zuen zakur jipoitua NOLAโ. Okasiorako propio sortu dudan adibide horretan, ohikoago genuke โbezalaโ, โlegezโ edo kideko beste adberbioren bat erabiltzea, areago kontuan hartuta esaldiko โnolaโ haien posizioan dagoela (esango nuke aurreko mendeetako testuetan โnolaโ horiek bigarren esaldiaren buruan joan ohi direla โeta amaierako posizioak ohikoagoak direla poesianโ).
Ordenatu-ardatzean, berriz, bizpahiru adibide. Lehena, โ-karaโ atzizkiaren hedakuntza totala. Euskararen gramatika mardulak โirizpen atzizkiaโ dela diost. Koloreekin erabiltzen omen da, erreferentea izenak adierazten duen kolore horren antzekoa dela adierazteko. Hala, esaterako, ilunabarreko zerua โgorrikaraโ da beti egungo hizkera literarioan, eta ez โgorriztaโ, ez โgorrixkaโ, ez โgorrailaโ, ez โgorriantzaโ, ez โgorratsaโ. Halaxe daude gauzak, antza.
Literatura-hizkeran hedatu samar dagoen beste hitz bat โlantegiโ da, โzereginโ adiera geografikoki mugatuan. Hipotesi moduan, testugilearen euskalkian bila liteke horren arrazoia, baina nago erabilera zabalagoa duela, hiztegi arauemailearen irizpidearen kontra.
Amaitzeko, aurrekoen kasuan baino eztabaida biziagoa pitz lezakeen lokailu bat: โalabainaโ. Galdu esperantza oro: hizkera literarioan jada ez dago โhala ereโ, โhalarik ereโ, โhala eta guztiz ereโ, โhalaz ereโ, โhalaz guztizโ batere. Den-dena da โalabainaโ, haien posizioan.
Laburbilduz, onartuko bagenu โhizkera literarioaโ hizkuntza baten eta beraren eremuan hizkera arruntetik halako asmo estetikoz aldentzen den hizkera dela, euskararen kasuan (ere) eguneroko hizkeran nolabaiteko โedertasunaโ edo โdotoreziaโ arrotz samarra bide da bilatzen dena. (Gogoratu, garai batean, euskara batuari โeuskara literarioaโ esaten zitzaiola, hau da, idazteko-erabili-behar-den-arauzko-euskara. Gogoratu, orobat, badirela antzeko kasuak gugandik ez hain urrun: politika- eta hizkuntza-batasuna โduela gutxiโ egin zuten Europako herrialde batzuetako hiztun arruntek arazoak iza(te)n dituzte hizkuntza literario bateratua ulertzeko, oso bereziki Alemanian eta Italian).
Alde horretatik, hipotesi berarekin aurrera eginez, pentsatzekoa da euskal hizkera literario gutxi-asko โkanonikoaโ ere, kanon guztiekin gertatzen den bezala, aldakorra dela, garairik garai hobetsi duten idazle eta irakurleen gustuen arabera. Guztiarekin ere (alabaina, nahiago bada), esango nuke azken bospasei belaunaldi literarioetako kanone(t)an beti egon dela ekialdeko hizkerekiko liluramendua (hizkera horien jabe izan ez direnen artean, esan gabe doa. Bide batez, horren harira, beste moda bat: โharatagoโ esan/idaztearena). Ez dut uste bakarrik nagoenik neure irudipen horretan.
Akademikoek beren ikerketen mugak aitortzeko esan ohi dituzten apaltasun-hitzak parafraseatuz, euskal hizkera literarioari buruzko eztabaidarako lagin oso txiki bat erabili da hemen, eta literatura-testu gehiago (euskaratutakoak zein jatorrizkoak) eta ikerketa zabalagoak beharko lirateke gure hipotesiak berretsi edo, kontrara, gupidarik gabe birrintzeko. Bego.
Adjektibozko egitura bat, nik gutxi erabilia, eta 84 urteko aramaioar bati entzuna, berarekin berriketan nabilela:
โEzaguketan dozu halako eta halako? Zurekin ibili zan lantegian?
โZein? Holako geldi egon ezineko bat?
Sarri jartzen bainaiz halako berbadunekin belarria erne, urritzen ari diren esamolde eta berbak ehizatzera, gogoan hartu dut esapidea. Zer gutxi entzuten ditudan era horretakoak gaur egun; ez zait, ez, arrotza, baina zenbat bider erabili ote dut nik egitura hori nire ahozko jardunean? Behin bai? Beharbada, inoiz ere ez. Eta idatzizkoan? Sarri irakurri ote dut, bada, era horretako adjektibaziorik? Ezetz esango nuke. Antzekoak bai, oso hurbilekoak, baina era horretakoa txoil? Aztertu behar nuela egin nuen nire artean, egitura hori. Neureganatzearren. Eta aukerekin jolasean hasiz: poz itzel poltsikoan gorde ezineko bat; gizon zuhur inolaz ere tronpatu ezineko bat; neskatila matraka isilik egon ezineko bat; tabernazale amorratu etxean sartu ezineko bat; nagi ikaragarri ohetik jaiki ezineko batโฆ
Ez dirudi, ordea, hain bitxia. Izen-sintagmaren Antolaera liburuan ere, Juan Garziak dio denok ezagutu beharrekoa dela Partizipioa + modala + -(e)ko [izenlagun] egitura adjektibozkoaren morfologia. Hor daude, partizipioa (geldi egon) + modala (ezin) + -(e)ko + izenordain zehaztugabea (bat). Izena barik, izenordaina adjektibatuz, beraz. Zerk ematen zion, bada, bitxitasuna lumaje horri, nire barneko ehiztariak horrela tanpez atzemateko? Bada, beharbada aditz-lokuzioa izateak (geldi egon), eta izenordaina adjektibatzea bera (bat). Jakina, niri neuri errazago etorriko zitzaizkidakeen izenondo huts berba bakarrekoak: artega, urduriโฆ
Eta zer abantaila ikusten nizkion bada, egitura horri, beste batzuen aldean? Badakigu, aipatu dudan liburu horretan esaten den eran, โadjektibo oro dela predikazio bat, perpaus ageriko zein ez-ageriko bati dagokiona. Alegia, etxe txiki bat diogunean, txikia den etxe bat ari garela esaten, txikia izatea egozten diogula etxe horriโ. Beraz, gizon bat, geldi egon ezin dena > geldi egon ezin den gizon bat > geldi egon ezineko bat du hor bidea, eta trinkotze hori, aditz laguntzailea ezkutaturik egitura jokatugabe batean, denbora eta aspektua ere ezkutaturik hartara, atributu edo bihurtzen dugu esapide horretan, ez adjektibo hitz bakarreko huts, ez erlatibozko esaldi erabat esplizitu. Hibridazio horrek, seguru, bihurtu zuen esapidea nire belarrietarako eder, baliagarri, arin eta txinpartadun. Eta izenlagunaren egituratik gertu dago, halaber, haren izenezko egitura: geldi egon ezina; lo egin ezina; edo, emankor benetan modalaren jokoa: ezin lo egina, ezin geldi egona. Baina geldi egon ezineko bat erako izenlagunezko egitura horren aipamena dut gaur gaia.
Eta, badu erakargarri niretzat, halaber, aditzondo + ezin egitura maizko eta izenondoaren ohiko kokalekukoak ez bezala (gizon ikusezin, zama eramanezinโฆ), izenlagunarenean aurkitzea, nahiz eta eskuineratzeko erraza izan. Badu aldaera jasoago bat, jakina, ezin + partizipioa + -zko instrumental morfemarekikoa, baina niretzat, idatzizkoan izan ezik, arrotz samarra: ezin ikusizko eta kidekoak. Hori ere bitxia, zeren eta eskuineratzera jarria bainago aspalditxoan, egiturei trinkotasuna kentzearren eta izen sintagmen izen ardatzak biluztearren eta soiltzearren.
Hara atzenean nola ohikoaren xarmak harrapatu, izenlaguna izenaren ezkerretik eta hala ere xarmagarri, polit, bizi, emankorโฆ eta izenondo ohikoa bera ere izenlagun bihurturik + -ko morfemarekin, alegia, berriki ikasten eta aplikatzen ibilitako esaldi erlatiboen eta egitura adjektibozkoen eskuineratzearen kontrara, izenaren ezkerretik kalifikatuz izena, hala nola ikaragarri (ikagarriko bestondoa – bestondo ikaragarria), edo animale (animaleko gizona – gizon animalea) , gaitz (indar gaitza – gaitzeko indarra)โฆ
Halako izenlagunaren eta ezkerretik ematen diren egituren laudatze moduko bat bihurtu zait ehizaldi tanpezko xumea, ustekabean. Oharรฑoa egin diot neure buruari, liluratzean ez nadin ohikoaren gaitzestera isur.
Udagoienean sartuta gaude jada, eta egunak laburtzen eta freskatzen hasiak dira. Bagoaz, apurka-apurka, urtearen azken txanpari heltzen. Baina tira, ez noa orain nostalgiko jartzera, oraindik ere ikasturtea hasi baino ez baitugu egin. Ama irakaslea dugu, eta gure etxean urteak beti bizi izan ditugu ikasturtetik ikasturtera. Blog honetan ere irailetik ekainerako denboraldian aritzen gara hitz eta pitz. Baina orain, buruak โeta hozkirriakโ esaten dit urte naturalaren amaierara gerturatzen goazela eta zor batzuk kitatu behar ditugula.
Blog honetan bi sarrera idatzi ditut EIZIEren interpreteen diagnostikoaren inguruan. Lehenengoa, 2023ko abenduan, egitasmoa iragartzeko; eta, bigarrena, 2024ko maiatzean, aurrerapenen berri emateko. Ezetz asmatu zer kontatzera natorren gaur? Ba, udan lanean buru-belarri ibili eta gero, udagoienarekin eta jertseekin batera iritsiko zaizuela diagnostikoaren emaitza. Labean daukagu jada, ia prest. Azken ukituak baino ez zaizkio falta.
Dena den, plater nagusiaren esperoan, denoi gustatzen zaizkigu zizka-mizka batzuk, ezta? Batzuetan entretenimendu hutsa dira, eta beste batzuetan gehiegi asetzen gaituzte. Ea zuen interesa piztu eta oreka aurkitzea lortzen dudan. Gaurkoan, galdera zabal bezain zehatz baten inguruko lau zertzelada ematen saiatuko naiz, txosten osoa iritsi bitartean: nolakoak dira euskal interpreteak?
Hasteko, datu bat: galdetegiari 43 interpretek erantzun diote, eta erantzun horietan oinarrituta dago jarraian egingo dudan deskribapen laburra. 43 interprete horietatik 16k beren kontura egiten dute lan, eta 27k hirugarrenen kontura. Horrek ez du, bere horretan, โeuskal interpreteenโ errealitate osoa islatzen, eta hori hasieratik onartu behar dugu.
Esango nuke, nagusiki, bi arrazoi daudela horren atzean. Batetik, galdetegiari erantzun ez dioten interprete asko daude, noski. Hori jakina da. Ez da ikerketa exhaustiboa izan. Hala ere, lortutako erantzunen kopurua ez da txikia. Are gehiago, lehen galdetegia izateko, esango nuke oso goian jarri dugula langa. Bestetik, Euskal Herri osoko interpreteen mosaikoa osatzeko saiakera egin dugun arren, tamalez, ez dugu lortu. Sarritan entzuten dugun EAEzentrismoaren gaitzak harrapatu du gure diagnostikoa ere. Izan ere, Iparraldeko interpreteen errealitatea hain da ezberdina, non egindako galderak ez baitiren hango interpreteentzako pertinenteak izan.
Hori esanda, goazen orain interpreteak nolakoak diren ikustera: gehienak (% 70 inguru) emakumeak dira โsorpresarik ezโ, eta batez bestean 45 urte pasatxo dituzte. Galdetegiari erantzun dion interpreterik gazteenak 22 urte ditu, eta nagusienak, aldiz, 68. Edonola ere, interprete gehienak (% 70 inguru) 40-68 adin-tartean kokatzen dira.
Prestakuntzari erreparatuta, denak dira unibertsitatean ikasitakoak, baina erdiek egin dituzte, gutxi gorabehera, itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko ikasketak. Ez da harritzekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduko lehen promozioa 2000. urtekoa baita. Adinaren eta prestakuntzaren datuak gurutzatuta, pentsatzekoa da interprete ugarik beste ikasketa batzuk egingo zituztela hasiera batean, nahiz eta askok prestakuntza espezifikoa jaso duten gerora โgraduondokoen inguruko zehaztasun gehiago aurkituko dituzue txosteneanโ.
Sarritan esaten da interpreteak exijenteak eta perfekzionistak garela. Ez dakit hori demostratzerik dagoen, baina, ingurura eta norberaren barren-barrenera begiratuta, iruditzen zait bi adjektibo horiek nahiko ondo deskribatzen gaituztela, oro har. Galdetegiak berak ere hori iradokitzen du; izan ere, interpreteen erdiek uste dute ez dutela prestakuntza arautu eta ez-arautu nahikoa jaso. Zergatik izango ote da?
Emaitza horrek bai, harritu egin nau pixka bat. Izan ere, galdera โtranpaโ zen; hau da, โprestakuntza arautuaโ eta โez-arautuaโ kontzeptuak apropos sartu genituen galderaren formulazioan, inork ez zedin sentitu itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloko ikasketa formalik ez izateagatik ez dagoenik behar beste prestatuta. Eta, hala eta guztiz ere, galdetegiari erantzun dioten interpreteen erdiek uste dute ez dutela prestakuntza nahikoa jaso. Pertzepzio kontua da, bai, baina oso aintzat hartzekoa, nire ustez.