Ahaztua ez arren, baztertuxea izan dut aspaldion neure pentsamenduetatik auto-itzulpenaren inguruko eztabaida sarria. Egokitu zaidanetan, haren kontra lerrokatu samartu naiz, baina areago zen jarrera hori inguruan zebiltzan halako kasu nabarmen batzuek eragina, inolako hausnarketa patxadatsuagoak baino. Orain ere, ezin dut esan teorizaziorako esfortzu handirik egin dudanik, baina bai apur bat argiagotu zaidala auzia neure baitarako.
Halabeharrez gertatu zait โeta hortik gogoetaโ berriro topo egitea azkenaldi honetan Samuel Beckett lagun zaharrarekin, amaitu berri den THAT TIME erakusketa zela eta. Auzi askori buruzko ustekizun askoren gainean argi egiteko ere ia paregabetzat jotzen dut nik Beckett. Autore gisa, esate baterako, nabarmen uzteko ederki idatz daitekeela hizkuntza bat baino gehiagotan. Bai: posible da, kasu batzuetan bederen, eleaniztasun oso eta betea literaturan; eta idazleak ez du zertan hautatu hizkuntza bat bakarra ofiziorako. Eta ez da Beckett, inondik inora ere, adibide bakarra. Besterik da ea bakoitzak zer egiten duen aukera horrekin.
Baina itzulpenaz dugu hemen hizpidea, eta, horretarako ere, lagun ezin aproposagoa zaigu Beckett. Hara nola etorri zaidan oraingoan kontua. Batetik, Bilboko Arte Ederretako Museoak eta Donostiako Tabakalerak elkarlanean darabilten egitasmo baten haritik, irlandarraren antzezlantxo labur bezain bihurri bat euskaratzen jarduna naiz: that time (testu guztia doa letra larririk eta puntuaziorik gabe).
Gaztelaniazko bertsiotik eta dokumentazio lanetik, berehala jabetu nintzen autoreak berak egina zela frantseserako bertsioa. Gutxitan ikusi dut hain itzulpen zintzo zehatzik. Izan ere, kulturaz egokitu beharreko erreferentzia pare bat alde batera, xehetasun รฑimiรฑo batzuk bakarrik gehitu zizkion Beckettek ingelesezko bere jatorrizkoari, eta ez testuan berean, baizik antzezpenaren muntaiarako akotazio minimalista urrietan, argiztapenari buruz. Gainerakoan, ezin berdinago dira hizkuntza bietako testuak.
Atzera jorik, oroitu nintzen kasu bera zela, bere garaian egiaztatzeko aukera izan nuenez, Waiting for Godot antzezlan luzeagoarena ere. Kontu bera han, frantsesezko bere jatorrizkotik ingeleseko bere bertsiora, kasu horretan. Orduan ere harrigarri gertatu zitzaidan hori, gure inguruan zebiltzan bertsionamenduekin alderaturik batez ere.
Ez pentsa hain inozoa naizenik pentsatzeko berdinak direla gure euskara diglosikoaren kasua eta inguruko hizkuntza nagusiagoena, baina alde hori garatzeak beste bide luze-bihurriago batera eramango gintuzke orain, abiatu garen ildo zehatzetik aldenduz (agian beste batean, ez baitu gai horrek ere mami gutxi noski).
Eta, horretan, hara non iritsi zitzaidan berria euskaraz antzeztekoa zutela nire Godoten esperoan. Nik frantsesezkotik itzuli nuen Beckettena, eta hark ingelesezko bertsiorako hartutako distantzia โsoilik kulturalโ minimo berari eusten saiatu nintzen ahaleginean, ustez Beckettek nahi zukeen bezala.
Jakina, libre luke edonork beste bertsio euskaldun jatorrago bat saiatzea, baldin eta hartarako gai ikusten badu bere burua, edo โai amaโ euskara beste zer (?) bateko hizkuntzatzat tratatu behar dela baderitzo. Hori, hala ere, auto- zein hetero-, ez da, zintzo mintzo, itzulpena.
Tira. Nik ondutako itzulpenak bazuen, alde batera, ezaugarri berezi bat euskarari berari zegokiona, kontuan hartu bainuen lana enkargatu zidan antzerki-taldeko partaideen hizkera-oinarria (Bidasoaren jirakoa), nahiz guztiz batua hizkuntza. Jakinaren gainean jarri nituen horretaz orain antzeztera menturatu direnak, eta baimen guztiak eman, eta are bultzada, nahi adina lizentzia hartzeko alde horretatik beren molde erosoenera ekartzeko erregistroa.
Alde handia dago, hala ere, azaleko kontuok moldatzetik mamizkoagoak aldatzera. Eta, berriro, berdin dio nork egiten duen hori, autorea bera izan zein beste edonor obraren gainetik jartzera ausartzen dena. Kasu guztietan, errespetu-falta deritzot, hara. Itzulpen jatorretik zertan eta zergatik aldendu den garbi aitortzeak bidea eman lezake, onenean, auzioi guztioi buruzko jarrerak eta argudioak kontrastatzeko.
Gabonak eta urtearen bukaera gerturatzen ari diren honetan, blog honek ematen digun ikusgaitasuna aprobetxatu nahi dut EIZIEk interpreteen lantalde bat osatu duela jakinarazi eta 2024rako asmo onen berri emateko.
Azken hilabeteotan agerian geratu da interpreteon lan-baldintzak kolokan daudela hainbat eremutan. Horren jakitun, EIZIEko interpreteok bi bilera egin ditugu udazkenean, une honetan dauden premiak identifikatu eta eman beharreko urratsak jorratzeko. Bilera emankorrak izan dira, eta hasi gara jada lehen fruituak jasotzen.
Urte berriarekin batera interpreteen lan-baldintzen diagnostiko bat egitea erabaki da, interpreteen esperientziak eta bizipenak bildurik, arloka edo lan-eremuka bereizita. Helburua da ahalik eta ekarpen gehien biltzea, interpreteen artean dagoen aniztasunarekiko lehen hurbilpen bat egin eta maizen agertzen diren kezkak identifikatzeko. Ondoren, interpreteen artean zabalduen dauden lan-baldintza zalantzagarrietan oinarritutako galdetegi bat diseinatzeari helduko diogu, premia errealetatik abiatuta sortzeko galdetegia.
Gauzak horrela, blog honek dauzkan adarrak eta adaxkak baliatu nahi ditut interpreteen lan-baldintzen diagnostikoan parte hartzeko gonbita EIZIEren mugetatik haratago zabaltzeko. Izan ere, diagnostikoak euskal interpreteen errealitatearen benetako isla izan nahi du, eta EIZIEko bazkide ez diren interpreteen ahotsa ere entzun nahi genuke, interpreteen lan-baldintzak defendatzeko neurriak hartzen ari baikara. Gure lanbidean dauden lan-baldintzek denoi eragiten digute, neurri handi edo txikiagoan. Elkartu gaitezen, bada, borroka honetan.
Badakit irakurleen artean profesional hasiberriak ere badaudela, eta batzuetan esperientzia faltak eta, askotan, gaztetasunak, tokiz kanpo eta lotsatuta sentitzera garamatzala. Bada, mezu hau zuentzat ere bada: animatu eta parte hartu. Eskarmentu handiagoko interpreteak eta etorkizuneko lankideak eta lagunak ezagutzeko modu paregabea ere bada.
Bide batez, ez nituzke aipatu gabe utzi nahi erretiratuta edo erretiratzear dauden interpreteek gure lanbidean eta gure lan-baldintzen aldarrikapenean egindako ekarpenak. Zuei esker gara orain garena.
Sakabanatuta ibiltzen garen arren, interpreteok sare sendo bat osatzen dugu, eta 2023an agerian geratu da euskararen erabilera bermatzeko funtsezko bitartekariak garela. Horregatik, 2024rako daukagun asmo ona da lan-baldintzen diagnostikoan eta beste hainbat kontutan lanean jarraitzea, bakoitzak bere aletxoa jarrita. Dena den, eta esan bezala, oso pozik hartuko ditugu aletxo gehiago lan-taldean, eta beraz, animatzen bazarete, idatzi gure Mari Domingiei: bulegoa@eizie.eus.
Badakit apur bat goiz dela oraindik, baina 2023an idatziko dudan azken sarrera denez, urte-amaiera zoriontsua eta urte-hasiera ezin hobea opa dizuet guztioi.
Segi dezagun 2024an ere 31 eskutikek ematen digun elkargune honetan eta beste batzuetan elkartzen!
Zorabiozko abiaduran doan mundu honetan, hitzak ere luuuze egiten zaizkigu. Hedabideetan, are arrazoi handiagoarekin, espazio falta baita arazo handienetako bat. Idatzietako esturetarako, oso mesedegarriak izaten zaizkigu laburtzapenak, eta inoiz bitxiak iruditu zaizkigunak ere naturalizatu egin dira: M (milioi), haut. (hautagaia), M8 (martxoaren 8a), cc (zentimetro kubiko), MWh (megawatt ordua)… Siglak, zehazki, beren-beregikoak dira: EB (Europar Batasuna), EJ (Eusko Jaurlaritza), AEB (Ameriketako Estatu Batuak), BN (batzar nagusiak)…
Idatziz ez ezik, ahoz ere oso baliagarriak dira siglak testua laburtzeko, eta, kazetarien hizkeran, erabiliaren erabiliaz, sigla horietako asko guztiz lexikalizatu dira. Gaztelaniazko batzuk aipatuko ditut: ERE (expediente de regulaciรณn de empleo), OTA (ordenaciรณn del trรกfico y aparcamiento), RGI (renta de garantรญa de ingresos), ELA (esclerosis lateral amiotrรณfica), OPA (oferta pรบblica de acciones)… Lexikalizazioa egiaztatzen duten ezaugarriak bat baino gehiago izan daitezke: letra xeheko grafia (‘dana’, ‘pyme’…), numero-mozioa (‘un ERE’, ‘dos EREs’…), zabalkuntza semantikoa (ยซnuestro edificio ya ha pasado la ITVยป, ITV: inspecciรณn tรฉcnica de vehรญculos), eratorpena (‘otero’ < OTA, ‘sidoso’ < SIDA, ‘opar’ < OPA…).
Gaztelaniazko adibideetatik hasi naiz, euskaraz arazoa dugulako. Euskaraz, zail baino zailago egiten zaigu lexikalizazio-maila horretara heltzea, adibide bat edo beste badugun arren. Beharbada, sendoena ‘hies’ da, hartutako immunoeskasiaren sindromeari dagokiona, eratorri bat ere baduena: ‘hiesdun’. TAO (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) siglak ere badu eratorria, ‘taozain’, baina euskaldunen aho-lumetan lehiakide gogorrak dira OTA eta ‘otazain’. KPI (kontsumorako prezioen indizea) oraintsu hasi da lexikalizatzen EITBko kazetarien albiste-testuetan.
Hortik aurrera, oso beltz ageri zaigu panorama. Hasteko, gaztelaniazko sigla “ahoskagarri”en ondoan, euskaraz, mordoiloak sortzen zaizkigu askotan: ERE vs LEE (lan-erregulazioko espedientea), ERTE vs ABLEE (aldi baterako lan-erregulazioko espedientea), RGI vs DSBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta), ELA vs AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa), dana vs GGDI (goi geruzetako depresio isolatua), pyme vs ETEE (enpresa txiki eta ertain(ak))… EITBn, sigla baztertzeko eta siglaren azpian dagoen hitz-katea soiltzeko gomendioa ematen diegu kazetariei: LEE > erregulazioa, DSBE > gutxieneko errenta, GGDI > goialdeko depresioa…
Ahoskeraren arazoaz gainera, ezarpenarena dago. Euskarazko hedabideok ez gara gaztelaniazkoak bezain ugari eta indartsuak sigla bat hamaika mila bider errepikatuz hiztunen burmuinetan txertatzeko. Are txarrago, euskarazko komunikazio-eremuan “etxekalte” ari denik ere bada, kezka handirik gabe erabiliz ERE, ERTE, pyme, ELA (ez, hain zuzen, euskal sindikatua), OPA… Arazo hau saihesteko, batzuetan ingelesaren olatura igotzeko estrategia erabili dugu euskaraz: NATO (> ‘natozale’), covid, RNA… Nik horri beste estrategia bat gehituko nioke, interesgarriagoa, beharrezkoagoa. Hedabideetan dabilen erdal sigla baten euskarazko ordaina sortzeko unean, presak alde batera utzi beharko genituzke inplikazio guztiak aintzat hartu eta irtenbiderik egokiena ondo pentsatzeko.
Esate baterako, IA (inteligencia artificial / intelligence artificielle) / AI (artificial intelligence) hedabideetako albiste-tarteak betetzen hasita dago. Euskaraz, ‘adimen artifizial’ terminoa dabil nagusiki, baina horrek AA sigla ematen du, berriro ere ahoz erabiltzeko gauza eskas bat. ‘Inteligentzia’ erabiltzeko eragozpenik ez dagoenez gero, ez al litzateke praktikoagoa izango ‘inteligentzia artifizial’aren alde egin eta, horrenbestez, IA sigla bultzatzea, gure auzo erdaretan bezala? Sasoiz gaude komenigarriena zer den pentsatzeko.
Joan den azaroaren 3an Espainiako Terminologia Elkartearen (AETER) jardunaldia izan zen Euskaltzaindiak Donostian duen egoitzan. AETER hainbat pertsonak eta erakundek sortutako erakundea da, 1997an, Madrilen. Terminologiari eta espezialitate-hizkuntzei buruz ikertzeko eta espainierazko eta Espainiako gainerako hizkuntzetako terminologia-baliabideak prestatzeko eta kontsultatzeko interesa zuten erakunde horiek guztiek. UZEI terminologia eta lexikografia zentroa izan zen jardunaldiaren antolatzailea, AETER-eko kidea baita.
Entzun genituen hitzaldien artean interesgarria izan zen terminologia eleaniztunek etorkizunean izango duten garrantziaz jabetzeko erakutsi ziguten TERESIA metabilatzailea; espainieraz eta estatuko gainerako hizkuntza ofizialetan dauden terminologien topagune eta adimen artifizialerako teknologien ataria izateko asmoarekin eratutakoa, besteak beste, espainieraz eta estatuko bere testuinguruan erakusteko, baliozkotzeko eta hainbat ingurunetan eskuragarri jartzeko aukera emango du.
Katalanek aurkeztutako proiektu bat ere aipatu nahi nuke, euskararekin terminologian jardun izan dugunok Katalunian zer egiten duten oso kontuan izaten dugu eta. Prospektiba terminologikoa eta ezarpena: maileguak hedatzen aurrera egiteko estrategia izenarekin aurkeztu zuten Institut dโEstudis Catalans eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Iulaterm ikerketa-taldeak sustatutako proiektua.
Proiektuaren helburua oraindik katalanez erabiltzen ez ziren ingelesezko termino berrien hustuketa egitea zen, horretarako eremu anitzetako eta garai ezberdinetako erreferentziazko testuak erabilita; gero, baliokide egokiak bilatu behar zituzten katalanez, horrela, ingeleseko maileguen zabalkundeari aurrea hartzeko.
Lehenengo fasean (2018-2021) ingelesezko erreferentziazko eskuliburuak erabili zituzten: orain dela urte batzuetako eskuliburuak eta horien bertsio eguneratuak. Ondoren, bertsio zaharretako eta berrietako testu-corpusetatik abiatuta hustuketak egin zituzten, terminoen zerrendak lortu eta zerrenda horiek alderatu. Bigarren fasean (2022-2023) ingelesez dauden gai hauei buruzko aldizkari zientifikoetako artikulu osoen hustuketak egin zituzten: biokimika, mikrobiologia, ekonomia eta komunikazioa. Zerrenda guztiak alderatu ondoren neologia izateko hautagaiak eskuratu zituzten eta horiek bakoitzari zegokion gaiko adituekin egiaztatu eta berrikusi ondoren, katalanezko ordainak proposatu zituzten.
Metodologia egokia iruditu zaie terminologia neologikoa detektatzeko, datu-base terminologikoak elikatzeko (Cercaterm) eta ordainak garaiz proposatzeko, jakintza zabaltzen hasi berria denean, horrekin espero baitute katalanezko ordainak ezartzeko aukera gehiago izango dutela. Cercaterm kontsulta terminologiko eleaniztunak linean egiteko Termcatek eskaintzen duen tresna da; Termcateko Kontseilu Begiraleak normalizatutako terminoak kontsultatzeko aukera ematen du. Termcat, katalan hizkuntzako terminologia zentroa, 1985ean sortu zen Kataluniako Gobernuaren eta Institut dโEstudis Catalansen eskutik. Euskara ez da ageri Cercatermen baina, hala ere, euskal terminologoek asko jotzen dute bertara, kontzeptuen definizio eta informazio osagarri bila.
Badakigu hitzek errealitateko erreferenteak izendatzen dituztela, eta errealitate hori izan daitekeela fisikoa edo ez; eta, fisikoa ez den errealitatean, ikusi eta ukitu ezin den errealitate horretan, arlo bat ideiei edo pentsamenduei dagokiela, eta beste bat sentimenduei eta emozioei. Atzenengo arlo horretan ikertzen aritzea ez zaie arrotz idazleei, ez baita alferrik esan izan badutela idazleek gizakiaren barne mundua edo psikearen nondik norakoak hautemateko eta ikertzeko (edo, agian zehatzago, adierazteko) gaitasun edo antze berezi bat. Eta, idazle izan gabe ere, sarri aurkitu ahal gara nork bere barneari eta sentimenduei begiratu beharrean, eta, diotenez, ariketa horretan, oso lagungarria izaten da zehaztasuna, gauza bakoitzari bere izena ematea. Gero, gainera, fisikoa ez den errealitate horretan, esan daiteke sentimenduak eta emozioak, errealitatearen eskalan, maila bat gorago daudela beste errealitate ideiazko edo pentsamenduzkoak baino, sentimenduak eta emozioak egiazkoak baitira, hau da, ikusi edo ukitu ahal dugun kanpoko errealitatea bezain egiazkoak, mahai bat bezainbeste. Eta atsegingarria baitzait oso hitzek edo hizkuntzak zehaztasunerako eskaintzen duten bide horretan ibiltzea โhizkuntzaren aldera maitasun handiagoa sentiaraztera ere eraman ohi nau horrekโ, hona nire gogoeta hauek, hitz jakin baten inguruan.
Maiz gertatu zait gaztelaniazko rencor hitza eman nahi izatea euskaraz (ez dakit nire baitan beste batzuen baitan baino usuago pizten ote den sentimendu hori; ez nuke nahi hala izatea, baina, hala bada, beti izango da gozakari jakitea ezen sentimendua ezagutzea eta izendatzea dela lehen urratsa hura gure baitatik egozteko, edo ernetzeko hain aro egokia izan ez dezan), eta ez erabat gogobetetzea hiztegietan aurkitzen ditudan aukerek. Egia esan, RAEk berak ere, hitz horren gaztelaniazko definizioan, beste hitz batera igortzen gaitu, eta badirudi ez duela hain agerikoa nik eman ohi diodan adiera, bi definiziotara jo behar baita osoki erdiesteko. Hara:
RAEren hiztegian:
rencor De rancor. 1. m. Resentimientoarraigado y tenaz.
resentirse 2. prnl. Tener sentimiento, pesar o enojo por algo.
Eta, oraindik ere โhau bai bitxia, harrokeria eman baitezake eskas iriztea nik RAEk emandako definizioariโ esango nuke ez duela osoki jasotzen nik nahiko nukeen รฑabardura bat (por algo horrek nolabait iradokitzen duen arren, zabalegia da, orokorregia, ez da zehatza, beti izaten baitute kausaren bat sentimenduek edo emozioek).
Eta, hala, katalanezko rancor hitzera jo dut, eta han ere bi urratsetan erdiesten da esanahi osoa:
rancor m. [LC] Ressentiment tenaรง. Desprรฉs de tants anys encara li guarda rancor.
ressentiment 2 m. [LC] Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc. El capteniment dels amics li va deixar el cor ple de ressentiment. Hem restat amics, sense rancรบnies ni ressentiments.
Hain zuzen, hori da bilatzen nuen zehaztapena, irain, laido, iruzur eta halakoengatik sentitzen den atsekabe edo haserrea baita, nire adieran, gaztelaniaz rencor hitzak hartzen duena.
Euskarazko aukeretan, ordain ugari ematen dizkigu Elhuyar hiztegiak:
Guztiek dute beren definizioa emanda Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta esan daiteke sinonimo bete-beteak direla, definizioetatik bederen. Alta, batek ere ez du jasotzen Institut dโEstudis Catalans erakundearen DIEC2 katalanezko hiztegian rancor hitzaren definizioan (ressentiment hitzera bidaltzen gaituelarik) ematen den รฑabardura hau: que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.
Eta begiratu dut ea zer ordain ditugun euskal hiztegietan gaztelaniazko resentimiento hitzarentzat, eta, hara, gaztelaniaz eta katalanez bezala, hor bai, litekeena da รฑabardura hori jaso izana, baina ez ordea gaztelaniazko eta katalanezko hiztegiak bi urratsetan egiten duten bezala, ez baita loturarik ezarri โherra-rencorโ eta beste hauen artean, esate baterako (Elhuyar):
Adibidea oso argigarria da, eta ordainen artean adibiderako hautatu dena ere bai: gaitzondo. Adibide horretan, gaztelaniaz, sinonimo beteak dira resentimiento eta rencor, RAEko definiziotik ondorioztatzen den bezala. Euskaraz, ordea, rencor hitzari buruz gaztelaniaz RAEren hiztegian bi urratsetan gauzatzen den osaketa hori ezingo genuke egin, non eta ez dugun rencor hitzaren euskarazko ordainetan erresumin ematen.
Soilago esatearren, rencor galdetuta hiztegi elebidun batean, ez ninduke eramango erresumin edo gaitzondo ordainetara, horiek izaki nik behar ditudanak, edo hobetsiko nituzkeenak.
Ingelesez ere, Cambridge Hiztegian, rancor galdetuta, definizio hau ematen du:
Rancor: a feeling of hate and continuing anger about something in the past: They cheated me, but I feel no rancor toward/against them.
Eta frantsesez, halaber, sarean, Laroussek:
rancลur nom fรฉminin (latin rancor, -oris) Ressentimenttenace que l’on garde ร la suite d’une dรฉception, d’une injustice. Synonymes : amertume – dent (familier) – dรฉpit – rancune – ressentiment
Alta, erresumin eta gaitzondo izan arren nik hautatuko nituzkeenak adierazi nahi dudan sentimendu hori adierazteko โedo gaztelaniazko rencor (edo katalanezko nahiz ingelesezko rancor eta frantsesezko rancลur) eta resentimiento (eta katalanezko ressentiment) ematekoโ, Euskaltzaindiaren Hiztegian ematen zaizkien definizioak eskas gertatuko litzaizkidake, artean ere.
Euskaltzaindiaren Hiztegian:
gaitzondo 1 iz. Zah. g.er. Bihotzeko erresumina. Eta faltak besterenak badira ere, ongi egingo duzu, gaitzondorik erakutsi gabe, lehen bezala mintzatzeaz eta etsaiagana joateaz.
erresumin 2 iz. Atsekabe edo nahigabe sentimena. Bihotzeko erresumina. Nire lehengo gurak oinaze eta erresumin bilakatuko dira. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera; gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin isil baina bizi bat sumatzen.
Gainera, gaitzondo zaharra eta gutxi erabilia izanik, ez dirudi egokia denik ohiko erregistrorako (rencor eta resentimiento ez bezala).
Gainerakoen artean, egia da korromio hitzak baduela sarrera Orotarikoan (ez ordea Euskaltzaindiaren Hiztegian), eta aski egokia, gainera, gure adierarako:
korromio. 1. (O-SP 227โSP, A, H (que cita a Axular)); gorromio (SP); korromu (SPโA). Rencor. “Transport de colรจre” O-SP 227. “Korromua, gorromioa. Korromun [sic] gaixtoz bethea, plein de mรฉchante rancune” SP. “Gorromioz bethea, plein de rancune” Ib. “Odio” A (que cita a Ax). “(SP), rencor” Ib. [Barreneko] gorrotuak, korromioak eta herrak, arimari eta gorputzari egiten deraue kalte. Ax 279s (V 187). Barrena sastakatzen diotzaten korromioak ezin gorde detzake. Dv Telem 47. Barreneko harrak jaten nau, hira minak hiratzen, korromio beltzak herratzen! Dv LEd 229. Zure burua ikusten duzunean debruen eskuetan […] zer ez da izanen zure khorromioa? Ib. 215 (Cb Eg II 119 zer pena sentituko dezu?). Ziyo orregatik errezago oituko dira lanari korromuz begiratzera. “Con aversiรณn”. Zink Crit 213. 2. (H); gorromio (H). “En gรฉnรฉral ver qui ronge le bois, les viandes, les รฉtoffes, ver rongeur” H. 3. “Korromioa […], vermoulure, trou fait par les vers dans le bois, papier, etc.; partie d’un objet attaquรฉ par les vers; petite poussiรจre produit par la vermoulure” H. 4. (AN ap. A (que cita el msLond) ; Izt). “Cepillo del carpintero” Izt.
Eta baita kirrizki hitzak ere:
kirrizki. (V-och), resquemor, resentimiento” A.
Eta, zer ustekabea, Otxandioko hitza dela jasotzen du, gainera, eta ezagunagoa beharko luke niretzat, baina ez da.
Baina, guztietan definiziorik osoena, Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta ia bat datorrena katalanezko hiztegian dakarrenarekin (Disgust, irritaciรณ, que hom sent per una ofensa, una burla, un engany, etc.), erremin da (eta harridura gozoa izan da niretzat):
erremin 1 iz. Nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina. Gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremina.
Oraintxe, berriz, idazten ari naizela, gogoratu naiz nola ikasi nion behinola gure eskualdean ia euskaldun elebakarra zen emakume edadetu bati beste berba bat, hemen aipagai dugun sentimendu hau izendatzeko, eta nola oso bakan erabiltzen dudan, eta poztu naiz Orotarikoan jasota ikusita. Hain zuzen, zapo da hitza, eta hirugarren adieran jasotzen du Orotarikoak:
3. (V); sapo (V-oroz-gip) Ref.: A (zapo, sapo); Iz ArOรฑ (sapรบa); Etxba Eib (sapua). “Rencor, odio” A. “Sapรบa eukan neetako, tenรญa resentimiento conmigo” Iz ArOรฑ. . “Odio oculto en el pecho, rencor, resentimiento. Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian” Etxba Eib. . “Sapua gordetzen eban mendakorra zan a gaistua” Ib. (s.v. mendakor). Zeinbat suga, ta zapori leku emon deutseezu, ta menturaz zeure laguna juzgetan dozunian, emoten deutseezu zeure bijotzian? fB Ic II 234. Eta onegaz, lengo zapuan gaiรฑ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo aundixak. Etxba Ibilt 482
Ez dira gutxi, gainera, Orotarikoak ematen dituen definizioen artean rencor hitza ageri duten sarrerak. Erresapio eman dit lehena; errenkore ere bai, sarrera moduan; enkoniadura (bigarren mailako adiera moduan); enkina ere bai (Lar); aiherkunde (Odio, rencor); aborrentzia; bekaitz (bigarren adieran); hagin (rencor, haginean izan esapidearekin); haina bera; herra; herrakunde; huduri; inkurrio; janiza; keru; kurruka (V-ger-arr-mโฆ gure eskualdetik gertu, beraz, baina ezezagun, hala ere, niretzat); mardakeria; rankore; uherdura; arrakizuna (V-gipโฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); epantxu; errekurea; gaitzeria; giarre (V-ger-och, G-goiโฆ eta ezezaguna niretzat, hala ere); gibelmin (L, Ae, Sal, S, R); har (V-ger-gipโฆ eta, bai, orain ohartzen naiz ezagutzen nuela, zapobezala, gure hizkeran: poz bikoitza, ostera, beste baliabide bat berraurkiturik; sarria izan genduanetik, betiko arra desta gizon orrekโฆ); hats (Zer hatsean den! esapidearekin); ipotsu; opil (rencor oculto, ematen du azalpena); otin (G-bet a.); samurgo (L-ain, BN-mix); samurraize (ligero rencor, eta hara, beste baliabide polit bat, zehaztu nahi izanez gero sentimenduaren gradua); sapite (sapite gaiztoan dago gizon oriโฆ estรก lleno de rencor); tirria (niganako tirria); zapo (3. adieran: Ondo gordeta, baรฑa sapua detsa bere bizi guztian).
Ikaragarria, ezta? Zenbat hitz!, niretzat gehienak ezezagunak, edo oso noizbehinka aurkitutakoak testuetan (are gutxiago ahozko hizkeran), nahi duenak berreskuratzeko, edo, bestela, ikasteko eta norberak jakingo duen egoeran eta inguruan erabiltzekoโฆ
Laburbilduz: beharbada, hiztegi elebidunetan, rencor sarrera resentimiento sarrerarekin lotu beharko genuke, sinonimoak baitira maila batean, eta halaber euskarazko haren ordainak. Nik, behintzat, erresumin eta erremin bera ere gehituko nizkieke rencor sarreran ematen diren ordain horiei guztiei. Eta, bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian osatu egin beharko genuke erresumin hitzaren definizioa, katalanezko ressentiment hitzaren definizioaren bidetik, eta erremin ere eman haren sinonimotzat.
Bestalde, arakatzen ibilita, neuretzat ere atera dut onuratxoren bat: zapoa edukitze inorendakoesapidea berreskuratu dut, guztiz ziur gure eskualdean erabiltzen dena, eta, halaber, harra izan norbaiti. Halaber, erregistro beharbada garaiagoetarako hitzen batzuk ikasi ditut, hala nola, gibelmin, Lapurdikoa eta Zaraitzukoa omen zena edo dena, eta arras baliagarria derizt literaturarako; definizio guztiz nire gogobeteko bat aurkitu dut Euskaltzaindiaren Hiztegian, nik izendatu nahi nuen sentimendu horretarako, erremin: nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina, ematen baitu. Sentimendu horren gradazio moduko bat ere aurkitu dut Orotarikoan, samurraizehitzean. Eta gure euskalkiaren eremutik gertu ere bazirela batzuk, nik inoiz aditu gabeak, hala nola kurruka, arrakizuna, giarre, kirrizkiโฆ Eta halaber aurkitu dut modua beste euskalkietako idazle eta hiztunek besterik darabilketenean haien berri aldez aurretik izateko: haginean izan, hatsean izan, mardakeria, uherdura, huduri, inkurrio, janiza, keru, epantxu, gaitzeria, otin, samurgo, samurraize, sapite, sapite gaiztoan egotea, โฆ
Horra, bada, nire saiotxoa eta arduratxoa: margolariek koloreak nola, hiztegiek ere iker eta doi ditzatela sentimendu baten kolorearen gradu eta tonu biziago nahiz motelagoak.
Aurreko batean, entzule bat hurbildu zitzaidan interpretazio-saio baten ostean. Jakin-minez, aldibereko interpretazioa egiten ari garen bitartean gure burmuinak nola funtzionatzen duen galdetu zidan. Ez da, ez, batere galdera txarra, eta hain zuzen ere, neurozientzialari askok ikertu izan dituzte interpretazioan zehar gertatzen diren prozesu mentalak.
Aurreko artikulu batean adierazi nuen bezala, giza eboluzioaren historian, ezerk ez du interpreteon garuna programatu horren zeregin berezi eta nekagarrirako. Izan ere, interpretatzen hasi aurreko unean eta interpretatzen gauden bitartean izugarrizko festa gertatzen omen da gure burmuinean. Era sinplean esanda, badirudi interpretearen burmuinak orkestra-zuzendari baten pare funtzionatzen duela. Izan ere, garuneko eskualde askoren jarduera koordinatu behar dugu, portaera harrigarri eta konplexuak sortzeko.
Interpretazio-prozesuan, garunak milioika neurona erabiltzen ditu entzumenaren bidez jasotako informazioa prozesatzeko. Soinu-seinaleak jaso ondoren, deskodetu eta ezagunak zaizkigun soinu bihurtu behar ditugu, prozesa ditzagun eta mezuak guretzat zentzua izan dezan. Soinuen tratamendu hori egindakoan, mezua bera ulertzeko fasea dator eta fase horren ostean, mezua xede-hizkuntzan ekoizteko fasea. Bainaโฆ garunaren zein partetan egiten da gauza bakoitza?
Lehenik eta behin, esan beharra dago hizkuntza garunaren ezkerreko hemisferiotik kontrolatzen dela. Hemisferio horretan hainbat atal daude, baina bi dira interesatzen zaizkigunak: Wernickeren eremua (hizkuntza ulertzeko) eta Brocaren eremua (hizkuntza ekoizteko). Eremu biak nolabait konektatuta daude, eta gainera, mintzamenerako muskuluak kontrolatzen dituen kortex motorrera lotuta ere badaude. Zentzua hartzen doa kontua, ezta?
Ahozko hizkuntza ulertu ahal izateko, hitzei esanahia ematen dien oroitzapenetara jo behar dugu. Wernickeren eremuak egiten duen lan hori ezinbestekoa da hizkuntza ulertzeko eta pentsamenduak hitz bihurtzeko. Mezua deskodetu ondoren, hurrengo urratsa mezu berbera xede-hizkuntzan sortzea izango da eta Brocaren eremuan egiten da hori, bi azpieremu โdantzanโ jarrita: azpieremu triangeluarra (Brocaren eremuaren aurrealdean dago eta ahozko erantzunak sortzeaz arduratzen da) eta azpieremu operkularra (atzealdean dago eta fonazio-organoak koordinatzeaz arduratzen da, hizkuntza sortzeko). Brocaren eremuari esker, hizkuntzaren forma guztiak sor ditzakegu: ahozkoa, idatzizkoa zein keinuzkoa. Nerbio-sistemaren zatitxo honek forma gramatikal zuzena aukeratzeko eta hura adierazteko soinuak antolatzeko lan egiten du, eta horretarako, hitzen, letren eta fonemen arteko loturak ezartzen ditu. Era berean, fonemen ahoskera erregulatzen eta monitorizatzen du, hitzaren zati bakoitzari ez dagozkion fonemak ager ez daitezen. Azkenik, artikulazio-kode moduko bat igortzen du, kortex motorrak jaso dezan eta azken horrek fonazio-organoak koordina ditzan.
Aipatu ditudan prozesu guztien ardatza memoria da. Horixe da garunaren gaitasunik garrantzitsuena, informazioa kodetzea, datuak gordetzea eta iraganean gordetako informazioa gogora ekartzea ahalbidetzen baitu. Bi memoria nagusi daude: epe luzeko memoria eta epe laburrekoa edo berehalakoa. Epe luzeko memoriak informazioaren kodifikazio semantikoa egiten du hura gordetzeko, hau da, kontzeptuen arteko loturari erreparatzen dio, eta ikerlariek diotenez, ezagutza edo informazio jakin batek 6 bat hilabete behar izaten ditu memoria honetan finkatzeko. Epe laburreko memoria, berriz, soinuen prozesamenduari lotuta dago. Informazio gutxi gordetzeko gai da, 30 segundotik minutu batera arteko tartean. Memoriaren azpi-atal gisa, memoria operatiboa ere daukagu, informazioa biltegiratu eta manipulatzeko, hizkuntza ulertzeko, irakurtzeko, ikasteko eta arrazoitzeko.
Arestian aipatutako eragiketa guztiak egiteko, interpreteak memoria mota guztiak erabiltzen ditu: epe luzeko memoriak interpretazio-saioaren aurretik barneratutako ezagutzaren datu-base gisa funtzionatzen du, interpretazio-saioan zehar erabiltzeko; epe laburreko memoria, berriz, topera aritzen da aldibereko interpretazioan, modalitate horren berehalakotasuna dela-eta. Hain zuzen ere, aldibereko interpretazioa egiten ari garenean, prozesu mental guztiak oso-oso azkar gertatzen dira, eta ondorioz, kontzeptu batzuk ez dira inoiz epe luzeko memoriara iristen. Hala, interpretazio-saioa bukatu eta gerora saio horretan esandakoa azaltzeko eskatzen badiguzue, ziurrenik memoria-ariketa galanta egin beharko dugu, eta hala ere, ez ditugu gauza asko gogoratuko. Bestalde, interpreteok kontu handiz ibili behar dugu epe luzeko memoriarekin eta, oro har, aldez aurretik barneratutako ezagutza guztiarekin, oso erraz โkutsaโ baitezake interpretatu beharreko mezua: gure burmuinak entzundako mezuaren eta aldez aurretik gordetako informazioaren arteko lotura logiko eta azkarra egiten badu, jatorrizko diskurtsoan agertzen ez diren elementuak gehitzeko arriskua dago, epe luzeko memorian gordetako informazioa entzundako horrekin erlazionatze hutsagatik. Bestalde, memoriari askatasun osoa ematea bezain arriskutsua da hura blokeatzen duten egoeretatik pasatzea: antsietatea, hanka sartzeko beldurra, estresaโฆ
Ikusten duzuenez, interpretearen burmuina orkestra sinfoniko paregabea da, eta sormenaren adibide eder honetan, burmuinaren atalak gogoz entrenatzen dituzten interpreteak baino ezin dira izan munduak hainbeste behar duen hizkuntza-kantuaren zuzendari.
Azken bolada koskorrean, Bigarren Hezkuntzan ikasle ditudan gaztetxoei galdera berbera egin izan diet ikasturtea joan eta ikasturtea etorri: ea zer egiten duten euskarazko hitz bat konprenitzen ez dutenean โeta, noski, zer esan nahi duen jakin nahi/behar duteneanโ. Xalo erantzuten didate, โba Interneten bilatuโ soil batekin. Zer da, baina, Interneten bilatzea? Zenbaitek konpontxo egiten dute bilatzailean โsignificado Xโ jarrita; beste batzuek itzultzaile automatikoak erabiltzen dituzte galanki, eta ez hiztegi gisa soilik; bakarren batek โElhuyarโ aipatu izan du ahapeka, pedantearen sasilotsaz. Ordea, inori ez zaio bururatzen, ez euskaltzalerik sutsuenari ere, izango dela modurik euskarazko lexikoa gaztelaniaren makulurik gabe jasotzeko. Gehienak harritu ere egiten dira konturatzean baietz, badela euskarazko definizio-hiztegirik. โRAE bezalakoaโ, esaten dute, irakaslearen etsigarri.
Ez naiz, baina, hizkuntz gatazkaren eta diglosiaren ur handietan murgilduko, nik dezakedan baino hobeto mintzatuak baitira jada beste batzuk blog honetan bertan. Gazteen kontrako epai errazetan laketzea ere ez zait guztiz zilegi iruditzen, โgaur egungo gazteakโ garai guztietan izan baitira historiako okerrenak, eta, egia esatera, ez dakit noraino lepora diezaiekegun sareak ematen dituen errazbideez baliatzea soluzioak merke eskuratzeko. Hezkuntzari gagozkiolarik, ni neu humanitateen gainbeherak kezkatzen nau gehien, eta gainbehera horri atxikirik ikusten dut hiztegiaren kulturaren aienatzea. Teknopedagogia izeneko munstroaren altzo digitalean, zeinak, labur-zurrean esanda, ordenagailuak eman baitizkie ikasleei liburuen truke, txit zaila bilakatu da ez bakarrik literatura eta filosofia irakastea, baizik eta baita hiztegiak kontsultatzeko ohiturak eta jakintzak sustatzea ere, merke-zurreko soluzio sinplista guztiak zorroztasuna eta esfortzua eskatzen dituztenen ondo-ondoan daudenez gero. Pantailan, distantzia berera biak.
Paperezko liburuak ondo eutsi zion eraldaketa digitalari, baina paperezko hiztegiak, nekez. Sareratu โhodeiratuโ egin ziren, eta paperaren erromantizismo guztiek ezin diote buru egin hiztegi digitalen azkartasunari, eguneratzeko gaitasunari eta, oro har, eraginkortasunari. Itzultzaile eta bestelako profesionalok ere aise ohitu gara. Niri behintzat, paperean sekula itzuli gabea naizen honi, zaila egiten zait imajinatzea nola ekin ahal izan zion Bingen Ametzagak Hamlet euskaratzeko lanari Ameriketara bidean itsasoratuta, paperezko hiztegi pare bat beste laguntzarik gabe.
Hiztegiak gaur egun ez dira liburuak, ez behintzat liburuak bakarrik, eta egitate hori metaberretsia dago gure eta gure inguruko hizkuntzetako hiztegietako definizioetan ere. Paperetik digitalerako transmutazio horretan, ezin uka tresna eraginkor eta praktikoak bilakatu direnik, eta nabarmen errazten diotenik bizitza jende ugariri, ez ikasleei bakarrik. Duela zenbait aste, Amaia Astobizak ale benetan interesgarria eta eskertzekoa eman zion blog honi, Elhuyar hiztegiaren zenbait funtzionalitate aurreratu xehe-xehe azalduz. Sekulako lana egin baitu jende burutsu askok sareko hiztegiak gero eta tresna eraginkor eta erabilgarriagoak egiteko, eta hori eskertzekoa eta mirestekoa besterik ez zait iruditzen.
Eta, hala eta guztiz ere, tresna eta baliabide gisa dituzten abantaila guztiak gorabehera, paperezko hiztegiak hori baino askoz gehiago ere izan daitezkeela (zitezkeela?) iruditzen zait. Hezkuntzara bueltan, sinetsita nago lexikoa ez dela berdin barneratzen bilatzaile-barra batean enter sakatuta edo minutu bat(zuk) liburu batean orri-pasa arituta, hitz hori gogoan (ahoan) bueltaka erabiliz, bere testuinguru alfabetikoan begiztatu nahian. Paperezko hiztegietan hitz-paisaia bereziak aurki daitezke, zeinek bai baitute literariotik ere. Ikasle garaiko latineko hiztegietan, berriz, lexikoa ez ezik morfosintaxia eta fraseologia ere ugari aurkitzen da orriz orri โgure latineko irakasleak irri maltzur batekin esaten zuen โdenaโ zegoela hiztegian, baina aurkitzen jakin behar zelaโ; latin-ikaslearentzat, hitz jakinen esanahia ia bigarren mailako bihurtzen da tarteka, gainerako informazioaren aldean. Duela gutxi, bestalde, Julio Casaresen Diccionario ideolรณgico de la lengua espaรฑola harribitxia aurkitu nuen gurasoen etxean ahaztuta; hiztegi ideologiko bat zer zen ere ez jakin nik, eta seko liluratuta geratu nintzen liburukote hartan orri-pasa.
Izango da, seguru asko, horiek guztiak zeruratzeko modurik ere. Gaur-gaurkoz, baina, paperean, lurrean baino aurkitu ezin direlakoan nago.
Maiatzaren 14an, Pasai San Pedroko Udal Aretoko antzoki koxkorrean nintzen, Godoten esperoanen euskarazko estreinaldian. Alegia, Becketten frantsesezko (eta ingelesezko) obra gailen hori (hogeigarren mendeko maisulan seinalagarrienetariko bat) neuk (Bidasoaldeko antzerki-talde batentzat) aspalditxo euskaratu (ez zen antzeztu), handik pixka batera liburu gisa argitaratu (2001), eta orain (2023) Zurriola Antzerki Eskolak bere gertaleku eta gozatoki naturalera itzulia.
Halaxe gabiltza, hain zuzen, itzulika zoro nahiz zuhurxeagoan, gure zirkuitu sorginduan euskal literatura-hamsterrok. Aritua nintzen ni askoz lehenago ere antzezlan batzuk euskaratzen, kasu horretan taularatu bai baina paperean argitaratu ez zirenak. Orainago, beste esperientzia bat ere egokitu zitzaidan, aski adierazgarria hura ere gure burubide bidegaldu samarrez. DSS2016 ekitaldi potolo(tu)en barnean, enkargua eman zidaten Shakespeareren komedia ospetsu bat itzul nezan, eta hala onlineratu zen (ezen ez papereratu) Uda-gau bateko ametsa. Aldi berean (!), egitasmo be(ra)ren inguruan (!!)ย eta izenburu โmarratxoa gorabeheraโ berarekin (!!!), liburu berri gisa plazaratu zen, eskuizkribu-gordailu zahar batetik, Uda gau bateko ametsa. Ez, ez da txantxa; eta ez da broma, gero.
Hori nahikoa ez, eta berriak iristen hasi zitzaizkidan bazela asmoa bestelako Uda-gau bateko ametsaarrandioski antzezteko DSS2016 egitasmoaren gailur-gailurreko erakusgarri modura. Kasu honetan, gehiegikeria latza litzateke itzulpen deitzea ekitaldi basa-dotore horri, gastronomiak ere rol nabarmena zuelarik, nola ez, gure turismo-kulturak eskatzen duen moduan. Zori onez edo txarrez, sarrera erosia edukirik ere, ez nintzen egon azkenean ekitaldi hartan (beste itzulpen zahar hura plazaratu izana zor zaionari pasatu nion, hara, txartela, hutsegite-komedia batean bageunde bezala). Nik neuk, aski nuen handik eta hemendik iristen zitzaidan informazioarekin: antzezburu bipilek ez zuten ezer jakin nahi obra euskaratuarekin, edo itzultzaileokin, edo testuarekin berarekin, edo jatorrizko pertsonaiekin, edo, beldur naiz, antzerki isabeldarrekin eta Willekin berarekin ere: berek zekiten hobeto, antza, zer komeni zen.
Tira: airean desegina geratu da guztia, Ametseko kontuak bezala, baina Hamleten Danimarkakoaren antzeko usain bat hor geratu zen Cristina Eneako lorategi-bazkaleku hartan, gaurdaino ere, hau idaztean berritu eta oraindik hor datorkidana sudur-muinetara.
Errespetua da hitza. Zaharkitua oso, terminoa, eta labaina, baina mamitsua kontzeptuz. Errespetua autorearenganako; errespetua ofizioen kontuan; errespetua aurretiko eta albotiko lanekiko; errespetua publikoari benetako kultura helarazteko eta ez jendea edozein entretenigarriz engainatzekoโฆ Errespetua da, bai, hitza.
Eta โgatozen itzuliaren itzulian hasierako hizpide baikorreraโ, errespetu bikaina ez ezik, bikaintasun gailena erakutsi ziguten Pasaian zurriolatar antzez-jendeok beren xumetasun itxuratik. Aitor dezadan beldur kizi batekin hurbildu nintzela emanaldira; batez ere, ez nekielako nola funtzionatuko zuen nire itzulpenak bere benetako saltsan, hots, ondo transmitituko ote zen hura antzezleetatik aditzaileetara.
Laster ahaztu nintzen kezka horretaz eta gainerakoez. Testuaz beraz, esan beza bestek zer deritzon, baina ni ezin pozagorik geratu nintzen โeta berdin gustura sumatu inguruko guztiakโ han entzunik hura halako indar eta distira bizi jatorraz hats-haragitua. Batek gero guztiz egoki aipatu zuenez, defenditu beharra izaten du taula gainean dena delako testua, eta hara antzezle literalki amateur haiek, harrigarrizko trebetasun landuz defenditu ez ezik, baita ederki eraso ere Becketten nireari, behar zirenak oro gorderik dramaturgia bikainaz hobeturik den-dena.
Bikaina izan zen saioa: obra hura, dramatizazio, dinamika, espiritu, letra eta zaporea, Samuel Becketten jatorrizko hura zen, gurera ekarria mundu zabal guztira bezala. Errespetua, hara, eta hortik emaitza. Horretarako, aski agertokian zuhaitz bat, argi batzuk, atrezzo minimo bat, eta antzezlanarekin hezurretaraino inplikaturiko jende-talde jator bat.
Halakoek ematen edo berritzen diote bati gogoa bere itzultze-lan bakarti, isil, beti amateur tematian jarraitzeko ekin etsian[1]. Egunotan izan da hurrengo antzezaldia, Donostian, areto zabalago batean. Zirkuitu normal samar batean, miseriazko urritzat jotzekoa litzateke halako bakantasuna, uda osoa tartean: quosque tandem. Etsigarria, baiki, itxaronaldia.
[1] Ez zen aldi bakarra noski gurean baino kanpoan harrera hobea egin zaiena euskal itzulpenei.
Liburu txiki bezain interesgarri bat gomendatzera nator gaur hona:
Traducciรณn: dieciocho conferencias nada magistrales y dos discursos de circunstancias.
Ez da berria, 2013koa baizik. Miguel Sรกenz da egilea, gaztelaniazko itzultzaile handia (handia? erraldoia).
Itzulpen batekin ezin aurrera egin nenbilela, gogoratu dut ezen, duela urte asko Luxenburgon gaztelaniazko itzultzaile gisa ari nintzelarik, Miguel Sรกenz etorri zitzaigula behin hitzaldi bat ematera, eta, haren orduko irudia buruan, apalera jo dut aipaturiko liburuaren bila (gauza ederra da, alafede, prokrastinazioa). Lehenengo egiaztapena: liburua ez da batere zahartu; bizi-bizirik dago.
Izenburuak garbi dioen moduan, Sรกenzek han-hemen emandako hitzaldiak eta diskurtsoak biltzen ditu, denak itzulpengintzaren ingurukoak, zein baino zein interesgarriagoa, eta horietako bat, gainera, โAutor y traductorโ izenburukoa, Donostian emana, 1993an (liburuan jasotako lehenengo hitzaldia da). Itzuli diren hizkuntzaren literaturaren osagarri direla itzulpenak defendatzen du hor Sรกenzek, eta, are, hizkuntzen literaturaren hastapenetan itzulpenak egon ohi direla askotan:
Premisa hori onartuz gero, euskal literatura, adibidez, jatorriz euskaraz idatzitako lanek eta euskarara itzulitako lan guztiek osatuko lukete.
Pellokeria dirudi, baina, tamalez, esan beharreko esaldia da oraindik ere.
Liburuko hurrengo hamazazpi hitzaldietan, itzulpengintzarekin eta literaturarekin lotutako hainbat kontu jorratzen ditu[1]:
hitzak itzultzen ditugun edo hitz horiek diotena;
egileen eta itzultzaileen arteko harremana;
โklasikoenโ itzulpena, literatura-itzulpena (โitzultzailea poetaren poeta da, nobelagilearen nobelagileaโ);
literatura-itzulpenaz bizi daitekeen ala ez (spoilerra: EZ);
zertaz jabetu behar duen itzultzaile orok (โitzulpengintza hurbilketa-arte bat da infinitura arte hobetu daitekeenaโ);
itzulpenen kritika eskasa edo kritika falta (Espainian eta herrialde gehienetan);
itzultzaileen akatsak;
zer esan nahi den hizkuntza โneutroโ batera itzuli behar dela esatean;
itzultzailearen eta musika-interpretatzailearen arteko paralelismoa (โtestu baten aurrean esertzen naizenean โtestua atril batean paratzen dut nik gehienetanโ, musikari sentitzen naiz, beste batek ondutako musika deszifratzen, neureganatzen eta adierazten saiatzeko prestโ);
zer den literatura-itzulpena: kopia? jatorrizkoa? bertsioa? interpretazioa? berridazketa? faltsifikazioa? manipulazioa?;
zer den literatura unibertsala, halakorik baldin bada;
zenbaterainoko garrantzia duen arretaz irakurtzeak (โitzultzean nabarmendu beharrekoa ez da irakurketaren intentsitatea, arreta baizik; itzuli beharrak baldintzatutako irakurketa da itzultzailearena, baina horrek ez du eragozten irakurtzeko plazera; aitzitik, areagotu egiten duโ);
zer irakats daitekeen eta zer ez itzulpengintzako fakultateetan.
Liburuaren bukaera aldera, bi diskurtsoren testua dator: bata, Alemaniako Hizkuntza eta Poesia Akademian 2000. urtean emandakoa, eta bestea, 2002koa, Salamancako Unibertsitatean emandakoa, honoris causa doktore izendatu zutenean. Lehenengoan, itzulpengintzaren definizio eder bat ematen du:
Norbaitek esana da itzultzea dela pertsona apartak diren lagunak izatea eta lagun horiek artean ezezagun zaizkigun beste lagun batzuei โirakurleeiโ aurkeztu nahi izatea.
Edozein kikiltzeko modukoa da Miguel Sรกenzek itzultzaile gisa egin duen ibilbidea. Ingelesetik eta, batik bat, alemanetik itzultzen du gaztelaniara, eta zerrenda luze bezain ikusgarria osatzen dute berak โinterpretatutakoโ autoreek: Rushdie, Conrad, Faulkner, Goethe, Kafka, Bernhard, Grass, Schnitzler, Brecht, Sebaldโฆ Berak hainbeste maite dituen austriar autoreek bezala, Sรกenzen itzulpenak irakurtzean badirudi bakoitzarentzako doinu egokia interpretatzen dakiela beti; maisuki menderatzen du esaldi eta paragrafo bakoitzaren erritmoa, belarriz itzultzen duela ematen du, partiturarik gabe ia, musikari handienek bezala.
Hemen aipatutako saiakeran jasotako artikuluetan ere nabarmena da musikari itzultzailearen (edo itzultzaile musikariaren) sena. Maisu handien patxadaz eta zehaztasunez mamurtzen du itzulpengintza, eta Sรกenzen erudizioak eskutik darama irakurlea, batere ikaratu gabe.
BIBLIOGRAFIA
SรENZ, M. (2013), Traducciรณn: dieciocho conferencias nada magistrales y dos discursos de circunstancias, Ediciones Universidad de Salamanca, 2013.
[1] Komatxoen arteko aipu guztiak M. Sรกenzen liburutik hartuak dira, eta nik itzuli ditut.
Umberto Ecok itzulpenari (itzulpenari bere zentzu zabalenean) eskainitako liburuaren izena edukiaren sintesi perfektua zen, eta definizio ez txarra ere, itzultzea zertan datzan: Dire quasi la stessa cosa; โia gauza bera esateaโ. Gogoak huts egiten ez badit, barruan batez ere ia horren, quasi horren, nolakoa eta norainokoa zehazteari ekiten zion nagusiki.
Erakargarria (eta itzulpenaren zereginaren sintesi ona) suertatu zaidan itzulpenari buruzko beste liburu baten izena aurkitu dut orain gutxi Nafarroako Liburutegi Nagusiko apalen artean: Hablo todas las lenguas, pero en รกrabe. Arabieraz eta frantsesez idazten duen Abdelfattah Kilito idazle marokoarrarena da. Izenburua gorabehera, frantsesez argitaratu du, itzulpena eta bere herrialdeko literaturaren egoera diglosikoa gai dituzten lehenagoko artikuluak bilduta. Berehala aitortzen du izenburua Kafkaren egunkarietatik hartu duela, non Pragako artista batek horixe esaten zuela idatzita utzi baitzuen: munduko hizkuntza guztietan mintzo zela bera, baina yiddishean.
Interesez irakurri badut ere, gutxitan iruditu zait Kilitok bertan dioena gurera aplikagarria, besteak beste, arabieraren eta frantsesaren arteko harremana ez baita euskararen eta erdararen artekoaren parekoa. Nolabait esateko, hor literario/kulturalki subalternoa den arabiera hegemonikoa da kalean eta egunerokoan, eta frantsesari kontrakoa gertatzen zaio.
Halere, gogoeta iradokitzaileak daude tarteka. Abdelkebir Khatibi idazleaz eta bere Amour bilingue liburuaz ari denean, esaterako, non bi hizkuntzetan bizi beharra eta bere bizitzatik pasatutako hainbat emakumeren istorioak txirikordatzen baititu, galdera egiten du: โEta Abdelkebir Khatibi hizkuntza hautatzean okertu izan balitz? Galdera ezohikoa, agian errespetu gutxikoa, dudarik gabe deserosoa. Halako galderarik egiten ahal da, edonola? Eta nork du egiteko gaitasuna? Irakurleek? [โฆ] Bada damutu dela aitortu duen idazlerik?โ. Idazle bat, zer hizkuntzatan idatziko duen hautatzen duenean, bere patuak zer bide hartuko duen ari da erabakitzen, nor maitatu โaukeratzenโ ari denean bezala, baina โidaztea berez hizkuntzaz okertzea balitz, norabidea nahastea, okerreko atea jotzea?โ.
โAl-Jahiz-ek, bere Animalien liburua-n, antzeko iritzia azaltzen du elebiduntasunaren inguruan (bitxia da idazle honek elebiduntasunaz hitz egiteko zer eta animaliei buruzko liburu bat aukeratu izana; izaki ez elebidun eta imitatzeko ezgauzak). Zeren elebiduna, Al-Jahizek iradokitzen duenez, bigamoa da: bi hizkuntzak, bi emazte bezala, suhar lehiatuko dira eta, eginahalak eginahal, senarrak ez du lortuko biak guztiz asetzeaโ.
Elebiduntasuna eta bigamia parekatzea, nik uste, barkakizun zaio IX. mendeko idazle bati. Niri, aldeak alde, konparazioak gogora ekarri dit duela hilabete pare bat irakurle klub baterako berriz irakurritako Ramon Saizarbitoriaren Rossettiren obsesioa. Dagoeneko behin baino gehiagotan irakurria duzun liburu bati ekitean, traman baino, arreta jar dezakezulako alderdi teknikoetan edo sinbolikoetan. Eleberrian, euskal idazlea den Juan Martin protagonistak bi emakume, bata madrildarra, bestea donostiarra, seduzitu nahi ditu testu bera erabilita. Ez al da hori, itzulpena tartean, edozein idazleren nahia? Bi publiko ezberdin erakartzea, geureganatzea? Victoria eta Eugenia ez dira, neurri batean, euskal eta erdal irakurlegoaren ikur?
Irakurketa hori egitea posible egiten duten pista batzuk egon daitezke. Eugenia madrildarrak Babelia bezalako literatur gehigarriek agintzen duten guztia leitzen du, irakurle midcult-agoa da, prototipikoagoa; bera limurtzeko bide onena, literatura ona baino, literatura onaren prestigioa izatearen lerro kurtsi batzuk aski dira. Victoria donostiarra elebiduna da, hobeki moldatzen da gaztelaniaz, baina protagonistarekin ahaleginduko da euskaraz egiten. Exijenteagoa da, kritikoagoa, baina euskararekiko duen lotura afektiboagoa da, kulturazkoa baino. Euskal irakurlegoa hala da edo hala irudikatzen du Saizarbitoriak? Edonola, testu berak eragin berdina izan ahal du bi emakumeengan, bi literatur sistemetan?
Irakurketa hori hankaz gora jartzen didaten gauza asko ere badaude eleberrian, agian, egileak nirea bezalako irakurketa errazak saihesteko asmatuak. Testua, bi emakumeekin erabili beharreko ohartxoa, lehenago idatzi eta erabili du gaztelaniaz Eugeniarekin eta Victoriarekin nahi du berrerabili, eta azken honi zer hizkuntzatan eskainiko dion ez du argi:
โEgiaz duda bakarra zen Eugeniaren testua Victoriari bere hartan bidaliko nion ala euskaratu egingo nuen. Ez zen, ordea, zalantza hala-moduzkoa; zenbat eta gehiago pentsatu, arrazoi gehiago aurkitzen bainuen aukera bakoitzaren alde.
[โฆ] Victoriari gaztelaniaz eta frantsesez mintzo zitzaion bere background kulturala, eta, nolanahi ere, oso gutxi euskaraz; eta horrek garrantzi erabatekoa zuen testu batez gozatu ahal izateko. Hain zuzen ere, Josu Zabaletak dioenez, background kulturala erdaraz osaturik izatea da euskaldun gehienok klasiko unibertsalak euskaraz irakurtzeko dugun zailtasunaren funtsaโ.
Idazle bat, beraz, pentsarazi dit Ramon Saizarbitoriak bere eleberri horrekin, zer hizkuntzatan idatziko duen hautatzen duenean, bere patuak zer bide hartuko duen ari da erabakitzen, nor maitatu aukeratzen ari denean bezala, baina idaztea/maitatzea berez hizkuntzaz/pertsonaz okertzea balitz, norabidea nahastea, okerreko atea jotzea?