Blog honetan berriki argitaratutako Itzulminak artikulua ekarri nahi nuke hona gaurkoan. Han, Amaia Astobizak gogoeta egin zuen itzulpenek profesionalongan uzten duten arrastoaz eta lan batzuek gu transformatzeko izan dezaketen gaitasunaz. Eta horri bueltaka ibili naiz egun hauetan, Arantzazu Royok eta Xabier Olarrak itzulitako eleberri bat irakurtzen ari nintzela: Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani). Izan ere, hura irakurtzeak aztarna sakona utzi dit barrenetan.
Aitortu behar dut guraso naizenetik, oso sentikor bihurtu naizela zenbait afera direla eta. Batez ere, haurrekin lotutako gertaera latzak suertatzen zaizkit jasanezin, eta erraz hasten naiz negarrez film batean haur bati zorigaitz bat gertatzen bazaio. Umeek jasandako abusuen berri badut, burutik ezin kenduz ibiltzen naiz egun batzuez. Horrelako gaietan, eragin bertsua sortzen didate gertaera errealek nahiz fikziozkoek.
Bada, gustura murgiltzen ari nintzen 1980ko hamarkadako Kairoko giroan; istorio itxuraz xumeen bidez, orduko gizartearen erradiografiaz gozatzen. Harrituta gelditzen ari nintzen zenbait gauzarekin; ez nuen espero gehiengo musulmaneko herrialde batean sexu-kontuak hain agerikoak izatea (40 urte joan direnez, beharbada gauzak aldatuko ziren): amoranteak, lanari eusteko nolabait ere prostituitu beharra, harreman homosexualakโฆ Eta ia oharkabean ailegatu zen haurraren kontrako erasoa. Ez nuen espero. Bortxaketaren irudia bereziki asaldagarri suertatu zitzaidan. Izan ere, kontatuta dagoen bezala, amodioz eta erotismo finez betetako eszena bat da; ia kitzikagarria. Nola liteke horrelako munstrokeria ederra suertatzea? Idazleak maisutasunez eta itzultzaileek bikaintasunez lortu dute maitasunez egindako bortxaketa-segida gisa islatzea.
Hamaika gauza etorri zitzaizkidan burura pasartea irakurritakoan. Nola izan zitezkeen hain axolagabeak haur horren gurasoak? Eta nire semeari ere horrelako zerbait gertatu bazaio eta ni ohartu ez? Nola kudeatuko ote zuen mutiko horrek urte luzeetako esperientzia hura? (Liburuak aurrerago erantzun zion nire azken galderari). Munduan zenbait umeri gertatuko zitzaion horrelako zerbait? Biktimek gertatutakoa isilpean gordetzen badute, milaka, milioika izan daitezke. Nola sentitu ziren Royo eta Olarra hain gertaera lazgarriak edertasunez jantzi behar izan zituztenean? Fisikoki ere eragiten zidan eszena horretan pentsatzeak: goragalea, nazka, higuina. Beharbada, bortxatzailea ez delako gaizkiletzat hartzen suertatzen zitzaidan hain jasangaitza.
Eleberria baztertu behar izan dut bolada batez. Irakurtzen segitzen saiatu nintzen, baina bortxaketa โederโ hori eta geroko abusuak han barruan zeudela jakiteak ez zidan bakea ematen. Behatz artean sentitzen nuen bortizkeria hura liburua bera ukitzean, eta irudi horiek behin eta berriz etortzen zitzaizkidan burura. Ezin nuen jasan. Uste dut oraindik egun batzuk beharko ditudala barrenak lasaitu eta berriz liburuari ekiteko.
Zoritxarrez, gaurkotasun handiko gaia da haurren kontrako erasoena, โEpsteinen uharteaโren aferak berriki erakutsi digun bezala. Gizaki helduon doilorkeria erakusten digute berriz ere gertaera horiek. Eta, bai, lehengoan Care Santos idazlearen artikulu batean irakurri nuen bezala, liburuek jakin behar dugun guztia eskaintzen digute; gauza on eta txar guzien berri ematen digute. Horixe omen da literaturaren handitasuna. Baina, ikusten denez, ni une honetan ez nago edozein gauza jasateko prest. Amaia Astobizak aipatutakoaren ildo beretik, โirakurminโek ez didate uzten.
Aurreko artikuluan aipatu nuen agian heldua izan zitekeela alokutiboa galderetan ez erabiltzeko debeku zorrotza pixka bat lasaitzeko garaia, eta arauak ematen dituztenek aukeran uztekoa. Edo bestela, tradiziozkoa lehenetsi arren, joera โberriaโ ere ontzat ematekoa.
Dena dela, orduan esan bezala, Euskaltzaindiak ezer gutxi arautu du hitanoaren erabilerari dagokionez. Hala ere, Euskara Batuaren Eskuliburuan, bada zerbait arautua:
e) Galderetan ere ez da ohikoa izan alokutiboa: ?Egingo al zionagu elkarrizketa bat? (> Egingo al diogu elkarrizketa bat?).
Eskuliburu horretan beste debeku batzuk ere aipatzen dira, aurreko artikuluan aipatu nituenak. Baina ez dut uste ezer esaten denik harridurazko perpausei buruz. Dena dela, erabileraren kontua finkatzeko irizpideak ematen saiatu direnetan Ritxi Lizartza da aipagarriena, eta hark egindako lana beste eskuliburu batean bildua zen lehenagotik: Hitanoa. Mintza hadi lagun[1].
Ritxi Lizartzak hainbat debeku aipatzen ditu hitanoaren โmuga morfosintaktikoakโ atalean. Ia denak oso zentzuzkoak, nire ustez, baina bada โmandamentuโ bat, gaur eztabaidagai jarri nahiko nukeena.
Honela dio Muga morfosintaktikoak izenburua duen 7. atalean:
2. Galderazko eta harridurazko perpausetan ezin da erabili. Itauna ez da sekula izan hitanoaren esparrua. Bide horretatik, badirudi ipar-ekialdeko euskalkietan sekula ez dela galderetan hitanoa erabili.
Eta gero hainbat adibide ematen ditu erabilera โokerrarenโ lekuko.
Gaur, harridurazko perpausetan erabili ezinari buruzko iruzkin bat edo beste egingo dut artikulu honetan. Honela dio eskuliburuak:
Harridurazkoetan ere ez dago alokutiboa erabiltzerik. Harridura perpausa galdetzaileren baten bidez osatuta agertzen denean (zer dakit nik!) edota harridurazkoen berezko egitura fosilizatuetan (izango ahal gara zoriotsuak!)eutsi egingo diogu debeku horri. Gainera, askotan mendeko perpausen egiturapean daude osaturik.
Eta adibide hauek ematen ditu gero:
Dabilena badabil! (Ba- hori aditzaren baiezkotasuna adierazteko da) Bazen gauzak ondo ateratzeko garaia! Eskerrak garaiz samar iritsi nintzen bart! Hau da hau zoriona, egokitu zaiguna! Nik ahal dakit ba! Horixe behar genuen! Zer izango da luzea, gizona! Ezagutuko ez dut ba!
(azpimarrak nireak dira)
Ez dut dudarik egiten harridurazko perpausetan alokutiboa erabiltzea debeku dela perpausa galdetzaileren baten bidez osatuta agertzen denean (adizki neutroa erabili behar da, beraz).
Zer ederra den! Zeinen ederra den! Zenbat denbora alferrik galtzen dugun!
Baina ez nuke esango gaitzestekoa denikharridurazko berezko esaldi fosilizatuak deitzen dituen batzuetan alokutiboa erabiltzea. Esate baterako, har dezagun hor goiko adibideetatik honako hau:
Hau da hau zoriona, egokitu zaiguna!
Horren parean, niri, eta uste dut ez naizela bakarra, erabat onartzekoak iruditzen zaizkit, esate baterako, beste hauek:
Hau dek, hau dek, hau dek umoria! โฉโฉ โฉโฉ โฉโซโซโฉโฉ Hau dek sasoia, hau! Hau den mauka, hau! Hau dun astapotroa, hau! Marka duk gero!
Hala ere, eskuliburu benetan gomendagarri horren egileak berak, trapuan pupua jarriz edo, honela dio hasierako zorroztasuna leunduta:
Hala eta guztiz ere, oso eremu zehatzetan erabiltzearen alde egin dugu, ez baita erraza jakitea adierazpen-perpaus arruntaren โbaiezkoa /ezezkoa/ zalantzazkoaโ eta harridurazkoaren arteko aldea, hizketan ari garenean, intonazioaz eta beste ahozko hizkeraren ezaugarri batzuetaz aparte.
Nire ustez, hor egon daiteke gakoa, hain zuzen ere harridurazko perpausak ez direla denak berdinak, eta horietako batzuk โadierazpen perpaus arruntakโ direla, enfasi pixka bat edo asko gehituta: Ederra zegok! Benetan ederra zegon! Mundiala zegoan! Eta kasu horietan, nire ustez, hitanoa erabiltzea (oso arrunta izateaz aparte) zilegi da.
Espero dut, โmuga morfosintaktikoakโ direla medio, inor ez saiatzea โzuzentzenโ goian aipatutako kanta.
[1]Hitanoa. Mintza hadi lagun. Mara-mara taldearen hitzkuntza zerbitzuak, Donostia, 2009.
Lexiko akademikoaren zerrendek testu akademikoen hiztegi-elementu bereizgarriak biltzen dituzte: hizkuntza baten maiztasun handieneko lexikoan ageri ez diren edo testu akademikoetan maiztasun bereizgarriaz erabiltzen diren hiztegi-elementuak. Hortaz, lexiko-zerrenda akademikoak diziplina artekoak izaten dira, eta diziplina bakoitzaren berariazko terminoak alde batera uzten dituzte[1]. Hasiera batean, halako zerrendak biltzeko helburua izan zen hizkuntzen helburu akademikoetarako irakaskuntzarako ikastaroak eta materialak prestatzea, baina berrikiago, testu akademikoen idazketarako laguntza-tresnak elikatzeko ere osatzen ari dira horrelako zerrendak[2]. HARTAvas proiektuan[3], euskarazko lexiko akademikoa erauzi dugu, kolokazio akademikoak identifikatzeko, eta idazketa akademikoari laguntzeko HARTA/TAILA tresna elikatzeko. Lortu dugun lexiko akademikoaren zerrenda oso baliagarri gertatu zaigu baita EHUko gradu guztietan eskaintzen diren euskarazko komunikazio akademiko-profesionaleko irakasgaietarako eta irakasleei eskaintzen zaizkien mintegietarako.
Lexiko akademiko esaten zaio edozein diziplinatako testu akademikoetan maiztasun bereizgarriaz erabiltzen den lexikoari. Hortaz, lexiko espezializatu edo terminologiatik bereizten da, terminoak diziplina bateko kontzeptu espezializatuak adierazteko erabiltzen diren hiztegi-elementu espezializatuak baitira. Euskarazko lexiko akademikoa erauzteko, HARTAeus corpus akademikoaren (3.484.162 hitz)[4] lemen maiztasunak alderatu ditugu Dabilena corpus orokorrean[5] (300.217.903 hitz) duten maiztasunarekin. Corpusaren lau domeinu nagusietan[6] eta testuen % 20 baino gehiagotan ageri diren hautagaiei corpusen arteko alderaketak egiteko erabiltzen den log-likelihood neurria aplikatu diegu. Ondoren, eskuz aukeratu ditugu lexiko akademikoaren zerrendarako errelebantetzat har daitezkeen elementuak. Horrela lortu dugu 846 elementuko zerrenda: 365 izen, 246 aditz, 182 adjektibo eta 53 adberbio.
Zerrenda horretako elementu gehienak inolako arazorik gabe erabiltzen dituzte egunero ikasleek eta irakasleek testu akademikoetan, baina badira etengabe nahasteak eta erroreak eragiten dituzten elementuak ere. Izenen artean, aipamen berezia behar du #pausu izenak. Izan ere, 670 agerraldi ditu corpusean, baina ez โatsedenโ adierazteko, urrats (540 agerraldi) izenaren sinonimoa den pauso (632 agerraldi) erabili nahian baizik. Maiztasun handiz erabiltzen diren eta oso maiz oker erabilita agertzen diren beste izen batzuk dira froga eta proba. Zehaztasunari begira, garrantzitsua da bi izen horien esanahiak egokiro bereiztea, baina maiz ikusten eta entzuten da froga izena proba behar den testuinguruan. Antzera gertatzen da hazkuntza izenaren kasuan: โkultiboโ esan nahi badu ere, hazkunde edo haziera behar den testuinguruetan aurkitzen da oso maiz. Askotan nahastuta aurkitu ohi diren beste izen batzuk dira ikasketa โ ikerketa โ ikerkuntza; kantitate โ kopuru โ zenbaki; sorkuntza โ sorrera eta zehaztasun โ xehetasun.
A itsatsiak ere errore ugari eragiten ditu. Nabarmentzeko modukoak dira garrantzi, antz eta hipotesi izenak, a itsatsirik ez badute ere askotan a itsatsia balute bezala erabilita ikusten baitira (*garrantzia handia). Maiztasun handiz erabiltzen diren a itsatsidun zenbait izen, aldiz, a gabe erabiltzen dira askotan (*emaitz esanguratsuak). Horien artean aipagarrienak dira abantaila, desabantaila, emaitza, gabezia eta ordena. Bestalde, luzera izena *luzeera idatzita ikus daiteke maiz.
Adjektiboen artean, aipatzeko modukoak dira maiztasun handiz nahasten diren hauek: adierazgarri / esanguratsu; bera / berdin; eskas / urri; jakin / konkretu / zehatz / mugatu. Aditzen hautapen egokia egitea ere funtsezkoa da diskurtso akademikoa egokiro garatzeko, eta luze aritu gintezke aditzen erabilerari buruz, baina maiz nahastu ohi diren aditzen adibide batzuk baino ez ditugu emango: baimendu / ahalbidetu; baieztatu/ frogatu; behatu / ikusi; bereizi / desberdindu; burutu / egin; ekidin / saihestu; bilatu / aurkitu.
Hiztegi-elementu batzuk ezin dira okertzat hartu, baina desegokitzat har daitezke estilo zaindua eskatzen duten testu akademikoetarako. Aipatzeko modukoak dira hausnartu, hausnarketa, topatu, kontsideratu, suposatzen du eta ematen dira modukoak. Egokiagoak dira testu akademikoetarako, hurrenez hurren, gogoeta egin, gogoeta, aurkitu, -tzat hartu, dakar / eskatzen du eta gertatzen dira modukoak.
Erregistro akademikoez ari garenean, hiztegi-elementuen hautapena ez ezik, funtsezko aztergaia da hiztegi-elementu akademiko horiek testu akademikoetan ematen dituzten kolokazioak[7]. Kolokazioen finkapenaren atzean dago erabilera-maiztasun handia, azkenean diskurtso-komunitate baten norma bihurtzera eramaten dituena. Nolanahi ere, zenbaitetan diskurtso-komunitate akademikoetan erabilera-maiztasun handia duten konbinazioak ez dira hiztegietan edo estilo-liburuetan kodifikatuta ageri direnak. Adibidez, zenbait estilo-libururen eta hiztegiren arabera, urrats izena egin aditzarekin kolokatzen da (urratsak egin). HARTAeus corpusean, aldiz, urratsak eman eta pausoak eman konbinazioek baino ez dute gainditzen kolokaziotzat hartzeko langa. Erabileraren erabileraz finkatzen doazen joera idiosinkratikotzat har daitezke horiek, eta ez dirudi justifikatuta dagoenik testu akademikoetan urratsak egin kolokazioaren aldeko borroka sutsua egitea.
Ildo beretik, aipatu beharrekoa da izen akademikoekin konbinatzen diren zenbait aditzen erregimena, bereziki, jarraitu aditzarena[8]. Jarraitu aditzarekin kolokazioak osatzen dituzten izen akademikoetako batzuk dira pauso, protokolo, irizpide, prozedura, eredu, eskema, ordena eta egitura. Hiztegien arabera, datiboa hartzen du jarraitu aditzaren osagarriak (ereduari jarraitu diogu) baina corpus akademikoetan datiboa daramaten adibide bakan batzuk aurki badaitezke ere, kolokazioak erauzteko teknikak erabiliz, izen akademikoa absolutiboan duten kolokazioak baino ez dira azaleratzen (eredua jarraitu dugu).
[1] Coxhead, Averil. 2000. A new academic word list. TESOL Quartely 34 (2). 213-238. Drouin, Patrick. 2007. Identification automatique du lexique scientifique transdisciplinaire. Revue Franรงaise de Linguistique Appliquรฉ. 12 (2). 45-64. Granger, Sylviane & Magali Paquot. 2015. Electronic lexicography goas local: Desing and structures of a need-driven online academic writing aid. Lexicographica: International Annual for Lexicography. 31 (1). 118-141. Garcรญa Salido, Marcos. 2021. Compliling an Academic Vocabulary List of Spanish. DOI:10.13140/RG.2.2.27681.33123
[2] Frankenberg-Garcia, Ana, Robert Lew, Jonathan C. Roberts, Geranti Paul Rees & Nirwan Sharma. 2018. Developing a writing assistant to help EAP writers with collocations in real time. ReCALL. 31 (1). 23-39. Garcรญa Salido, Marcos, Marcos Garcรญa, Milka Villayandre & Margarita Alonso-Ramos. 2018. A Lexical Tool for Academic Writing in Spanish Based on Expert and Novice Corpora. In Proceedings of the Eleventh International Conference on Language Resources and Evaluation, 260-265.
[3] Ministerio de Ciencia e Innovaciรณn erakundeak 2019ko deialdian finantziatuko Coruรฑako Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikerketa-talde biren arteko proiektu koordinatua: PID2019-109683GB-C21 eta PID2019-109683GB-C22.
[4] HARTAeus corpusa Garaterm corpusean integratuta dago, eta kontsulta publikoetarako zabalik dago, bilaketa-interfaze aurreratuan, โNonโ botoia sakatuta, eta โHARTAeusโ aukeratuta. HARTA/TAILA tresnan ere badago corpusean bilaketak egiteko aukera.
[5] Lexiko akademikoa erauzteko kontraste-corpus modura erabili dugun Dabilena corpusa Elhuyarrek garatu du, eta Internetetik hartutako testuez osatuta dago.
[6] HARTAeus corpusak lau eremu nagusi ditu: Arteak eta Humanitateak, Biologia eta Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Fisikoak.
[7] Kolokazio esaten zaie harreman sintaktikoa duten hitz-bikoteen konbinazioei. Konbinazio asimetrikoak direla esan daiteke bikotekideetako baten (oinarriaren base) hautapena haren esanahiaren arabera era askean egiten bada ere bestearen (kolokatuaren collocate) hautapena oinarriak murrizten duelako.
[8]Jarraiki aditza ez dugu kontuan hartu, askoz ere gutxiago erabiltzen baita testu akademikoetan, eta ez duelako gainditu lexiko akademikoaren zerrendetan sartzeko langa.
Aurreko artikuluan ahozko istorioak literatura idatzira ekartzeari buruz idatzi nuen. Artikulu honetan gai berari helduko diot berriro, baina kasu honetan Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak idatzitako Belarriko kilkerraizeneko liburua aipatuko dut.
Itxialdian, denboraldi berezi hartan, Uxueren aitak audioak bidali zizkion Uxueri, egun berezi horiek sormenez edertzeko. Itxialdia amaituta, Uxue beste liburu bat idazten ari zela, bat-batean, istorio horiekin gogoratu zen, eta hauxe bururatu zitzaion: aitari, lagunei eta hurbileko pertsonei eskatzea istorioak berari ahoz kontatzea eta, gero, ahozko istorio horiek idatziz jasotzen saiatzea. Ez da ariketa erraza!
Uxuek azaldu du ariketa horretan bereziki zaindu duela istorio idatziek ere ahozkotasunaren xarma eta รฑabardurak izatea. Izan ere, ahozko istorioetan kontalarien ahotsa, begirada eta gorputz-hizkuntza, besteak beste, oso garrantzitsuak dira, eta batzuetan kontalariek gauza ugari esaten dituzte hitzik gabe. Baina literatura idatziak ere baditu bere baliabideak, eta haietako batzuk, adibidez, ilustrazioak dira. Belarriko kilkerra liburuaren ilustrazioak Begoรฑa Durruty-k egin ditu, beraz, badugu aukera ilustrazioekin ere gozatzeko.
Mende beteko istorioak zabaldu ditu liburuan, eta, agian, horixe da inportanteena, istorio horiek gaur egun aukera handiagoa dutela bizirik jarraitzeko. Izan ere, bidaian hasi dira jada, eta transmisio-katea zabaltzen ari da, istorioak Belarriko kilkerra liburutik irakurleen ahora jauzi egiten ari baitira. Hona hemen adibide bat (amaierara arte adi egotea gomendatzen dizuet!): Polloeko Burezurra.
Uxueren hitzetan, ahozkotasuna, transmisioa eta memoria dira liburuaren hiru zutabeak. Gaiak gizaki guztioi kezkatzen gaituztenak dira, besteak beste, ausardia, lotsa, beldurra eta gosea; nork ez du halakorik sentitu! Eta nork ez du horri buruz gehiago ikasi nahi! Liburua lau ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean bihurrikeriak kontatzen dira; bigarrenean, heriotza eta galerak (Zerurako eskailera du izena); hirugarrenean pertsonen arteko harremanak jorratzen dira, baita batzuetan sortzen diguten mina ere; eta laugarrenean gorputza da hari nagusia, nahiz eta gorputza eta gorputz-atalak liburu osoan gai garrantzitsua izan.
Uxuek azaldu duen bezala, istorioak aitak, lagunek eta kontalari askok kontatu zizkioten, baina beste batzuk, ordea, Ahotsakproiektuaren bidez ezagutu zituen. Ahotsak proiektuaren helburua Euskal Herriko ahozko ondarea zaintzea da, hain zuzen ere, eta urte asko eman ditu ahozko istorioak babesten. Proiektuko istorioak herrika eta gaika antolatuta daude, eta istorioekin batera, tradizioak eta beste garai batzuetako bizimoduak ere ezagutzen ditugu. Hona hemen adibide bat: Laboreak ikasten.
Batzuetan guk aukeratzen ditugu istorioak, beste batzuetan istorioek gu aukeratzen gaituzte, baina istorio bat partekatzen denean, zerbait ikasten dugu beti, edo, are garrantzitsuagoa, zerbait sentitzen dugu beti. Bestalde, Uxuek liburuaren harira beste gai garrantzitsu bat aipatu du: ยซjolasean heldu ziola erronkariยป; izan ere, helduok maizago jolastu beharko genuke!
Erakunde publikoek kanpaina instituzional ugari egiten dituzte, eta ikus-entzunezko komunikabideetan eta kaleetan noiznahi ditugu kanpaina horietako iragarki laburrak ikusgai, entzungai, irakurgai.
Gaztelaniaz pentsatu eta diseinatutako kanpainak izaten dira ia guztiak, badakigu, baina mezuak euskaraz ere ematen dira. Kanpaina instituzionaletako mezuak ez dira izaten publizitate-mezuak bezain deigarriak, bezain โsortzaileakโ, ez dute hizkuntza-jokorik izaten, ez dira izaten hizkuntza baten esapide edo atsotitzen baten inguruan edo hitz baten adiera-joko baten inguruan ardaztuak, erreferentzia-irudi eta guzti. Alegia, ez dira izaten kanpaina burutsu horietakoak, kanpaina abiarazi baino egun bat lehenago edo ordu batzuk lehenago ยกPรณnmelo en euskara! esaten dizuten horietakoa, itzultzaileari, zuzenean, Hoa kaka egitera hire kanpaina txatxu itzulezin horrekin! pentsarazten dion horietakoa (bezeroari zer pentsatzen duen ezin esango badio ere).
Ez, ez dira horrelakoak izaten. Aurrezki-kutxa estiloko iragarkiak izaten dira: mezu lauak, laburrak, konplikaziorik gabeak (irudi oso editatuak, jende atsegina, giro lasaia), testu laburrak eta argigarriak, landuak, helburua informazioa ematea izaten baita. Beraz, goitik behera erdaraz pentsatuak badira ere, ez dira arazotsuak izaten itzultzeko. Eta jende askok ikusiko/entzungo/irakurriko dituenez, uste dut zilegi ez ezik beharrezkoa dela itzulpen zainduak, duinak izatea eskatzea, euskara naturala eta ez behartua erabiltzea eskatzea. Hau da, aldizkari ofizial batean ezkutatuta argitaratuko den eskola baterako hornigaien zerrenda bat itzultzean ezin eskatuko diogu itzultzaileari literatura egitea, baina kanpaina instituzional batean, non xehetasunak eta mezuak zaintzen baitira, euskarara itzulitako testua konplia izatea eskatzea ez da asko eskatzea, ezta?
Hona hemen lau erakusgarri, azken bi hilabeteotakoak.
1- ETEentzako laguntzak
Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du, eta ETBn egunero ematen ari dira iragarki hau:
Eta barruan, ahozkoan, desberdin dontsua: โlaurogei programa ezberdin baino gehiagoโ.
(Ez hadi pipertu, Alfon, desberdinarena gerra galdua duk)
2- Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren iragarki bat auzoko taberna batean, joan den abenduan, adinekoen eta gazteen arteko bizikidetza bultzatzeko KUVU proiektuaren berri emateko.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
ยฟEres una persona jubilada con una habitaciรณn vacรญa en casa?
Etxean logela huts bat duen jubilatua zara?
Erlatibo zehaztaile desegoki batez eta, gainera, โbatโ kenduta. Zer da, itzultzaile automatikoaren itzulpena?
Nola adieraziko genuke euskara naturalean mezu hori gaizki kalkatu beharrean? Adibidez, honela:
Jubilatuta zaude eta logela huts bat duzu etxean?
(Ez hadi pipertu, Alfon, aldamenean gaztelaniazko esaldia daukak, gaizki-ulertuak argitzeko)
3- Emakumeen aurkako indarkeria
Berdintasun eta Justizia Sailaren emakumeen aurkako indarkeriari buruzko iragarki bat. Bideo labur bat da, egun hauetan egunero ematen ari direna ETBn. Emakume bat ageri da hizketan, eta honela dio:
“(โฆ) senarra suminduta iristen da lanetik, eta nirekin ordaintzen du.”
Ez dakigu zer ordaintzen duen, baina badakigu denok zer dagoen atzean: โla paga conmigoโ.
(Ez hadi pipertu, Alfon: irristadatxo bat)
4- Gazteaukera
Eusko Jaurlaritzaren Gazteaukera atariak (Euskadiko gazteentzako informazio-atari ofiziala) Emantzipa programaren bidez laguntzak ematen dizkie emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei. Iragarki bat egunero jarri dute duela gutxi arte ETBn. Honela dio: (https://twitter.com/Gazteaukera/status/1735250981657453043)
<25-29 urte bitartean badituzu eta emantzipatu bazara edo egin behar baduzu, hilean 300 euroko laguntza eduki dezakezuโฆ>
โemantzipatu bazara edo egin behar baduzu,โ
Egin behar baduzu zer? Garbi dago zein den egin aditz anaforiko ustel horren jatorria: si te has emancipado o vas a hacerlo.
(Ez hadi pipertu, Alfon: zorionez gaztelaniaz badakigunez, euskara hori uler zezakeagu)
Irulegiko Eskua jendaurrean aurkeztu zutenetik urte luzea igarota, oraindik ere argitu ezinik gabiltzala, egitekoaren konplexutasunak ageri-agerian uztea ezinbestekoa da, hasierako euforiak estalirik geratu ziren ohartarazpen eta zuhur-hitzak aldarrikatuz.
Gaurko sarreraren izenburua ez da nahikari edo eskari baten adierazpen traketsa, eta ez naiz โiragan denbora beti hobeโ topikoaz arituko; ez eta iraganera bidaiatu ahal bai, baina hura aldatu ezinaren paradoxaz ere.
Blog honen testuinguruan uler bedi bihurtu aditza; โitzuliโ, alegia, โtranslatatuโ, โtraduzituโ.
Izan ere, zer da testu zahar bat (areago idazkera [ia] ezezagunean idatzirikoa) ulertzea, geureagoa den hizkuntza-molde batera ekartzea baino?
Hala bada, zer behar du kontuan hartu itzultzaileak testu bat bihurtzerakoan? Lehenik eta behin, sorburu- eta helburu-hizkuntzak; hots, horiek ongi ezagutu behar ditu. Horrez gain, nork, norentzat eta zertarako idatzi duen ere jakitea komeni zaio (testuingurua), hitz, esapide eta molde guztiak egoki interpretatuko baditu. Orobatsu da, funtsean, epigrafista, filologo edo hizkuntzalari diakronikoek testu zahar eta antzinakoen aurrean beharko luketena.
Areago, sorburu-hizkuntza eta idazkera bera ezezagunak edo erabat identifikatu/dezifratu gabeak direnean, corpus zabala eta adibide elebidunak eskura izatea da desiragarriena; besteak beste, argudiaketa zirkularretan ez erortzeko.
Iberieraren kasuan, adibidez, ez dugu azpian dagoen hizkuntza egiazki ezagutzen, baina, halere, idazketa-sistema nahiko ongi (ez guztiz) ulertzera iritsi dira. Ez dago egiazko testu elebidunik, baina bai corpus nahiko zabala, zeinetan pertsona- eta leku-izen zenbaiten formak ziurtasunez identifikatu diren. Horiekin batera, zenbait atzizki posible eta, zalantza askoz handiagoz (ene ustez, bederen), aditz-formaren bat eta terminologia-kontu lauso batzuk.
Aldiz, historikoki ezagutzen dugun euskararen 1.500 urte lehenagoko ezaugarriez ezer gutxi dakigu (jakinen adiera hertsienean), harrietan zizelkaturiko elementu onomastikoetatik (zeharka, beraz) ondorioztatu ahal izan diren kontu batik bat fonetiko-fonologikoez gain. Zoritxarrez, barne-berreraiketak eta bestelako eraikuntza teorikoek ez digute esaten igarritako aitzin-hizkuntza hori noizkoa den.
Bestalde, Irulegiko Eskuaren azpian datzan hizkuntzaz hipotesiak besterik ezin genezake egin, idazkeraren berezitasunak eta bestelako ebidentzia negatiboek (โez da/dirudi zeltiberiera edo iberieraโ) uzten diguten heinean. Alabaina, hipotesi horiek baieztatzeko edo, gutxienez, argudio linguistikoez janzteko, corpus murritz eta bakanegia dugu lau lerro horietan. Ezagunak dira Rosetta harriaren eta B lineal delakoaren aurkikuntzak eta dezifratzeak, baina ez ohi da horrenbeste azpimarratzen horien atzeko historia eta kronologia. Ez zen magiarik jazo orduan, eta ez da halakorik gertatuko orain ere. Lan handia eta denbora nahikoa ezinbesteko osagaiak dira.
Horiek horrela, neure iritzia azaldu nahi nuke, dagoeneko idatzirik dagoen iraganaren iragarpen moduan: nago Irulegiko Eskuaren misterioa ez dela argituko harik eta lekukotasun gehiago agertu arte, gutxienez. Eta orduan ere, ziurrenik argitasuna ez da berehalakoan etorriko.
* * *
Iraganera itzultzeko motibo asko izan litzake pertsona batek; esaterako, eginiko hutsak ekiditea edo bidelagunez garaiz aldatzea. Hizkuntzalari gisa, bidelagun horiek izan daitezke ezagutzan oinarrituriko hipotesiak eta argudioak, hizkuntzak berak edota datuak ikusteko moduak (marko teorikoak). Horiek aldatzea errazagoa da, horretarako arrazoirik aurkituz gero, iraganerako itzulia erosoagoa eta emankorragoa izan dadin, iragana bihurtu (โbihurrituโ) gabe.
Nafarroako administrazioak sortzen dituen testuetan erruz ugaritzen ari dira molde honetako esaldiak:
1) Los deseos como fuente de conflicto.
2) Se le entregรณ la fotografรญa como recuerdo de la estancia.
3) A travรฉs de planes de transformaciรณn de azoteas como espacios comunitarios.
4) a. La mediaciรณn escolar como clave de empoderamiento infantil;
b. El uso de la mediaciรณn escolar como empoderamiento infantil.
5) Es interesante considerar el comedor como un recurso educativo.
6) Es necesario entender la educaciรณn en su sentido amplio, mรกs allรก de su simple consideraciรณn como escolarizaciรณn.
7) Las personas fรญsicas o jurรญdicas que sean gestores de los vertederos, como sustitutos de los contribuyentes.
Euskaltzaindiak EBEn esana digu โez dela egokia gaztelaniazko โcomoโ edo frantsesezko โcommeโ guztiak bezalarekin ordezkatzea; euskarak baditu molde propio egokiak horretarakoโ. Akademiak bezala gramatikala dela oroitarazten digun arren, gisa eta moduan/modura erabiltzea proposatzen digu.
Euskaltzaindiaren gomendioarekin bat โeta presak eta lan-zamak hartaraturik, segur askiโ aipatu esaldiak itsu-itsuan gisa postposizioa erabiliz itzultzen ditugu maiz, euskarazko beste bide batzuei ez ikusia eginez. Hala ere, horretaz ohartu eta beste molde batzuk ere erabiltzen saiatzen ari gara; izan ere, aspaldi, โZuzenketa-lana: tipula zuritzenโ ikastaroan, Irene Arrarats eta Maialen Berasategi irakasleei gauza jakingarri eta kontu zuhur aunitz ikasi genizkien, besteak beste, komeni dela espezie inbaditzaileei mugak paratzea, hala egin ezean baliabide horiek noranahiko bihurtzen baitira, beste hizkuntza-bitarteko batzuk desagertzeko zorian jartzeraino batzuetan.
Horiek horrela, hona hemen, esaterako, hasierako adibide horietarako gure itzulpen-atalean baliatu izan ditugun aukerak:
1) Desirak, gatazka-iturri.
2) Argazkia egonaldiaren oroigarri(tzat) eman zitzaion.
3) Eraldaketa planak eginez teilatu lauak espazio komunitarioak izan daitezen.
4) a. Eskola-bitartekotza haurren ahalduntzerako gako. / haurrak ahalduntzeko gako.
b. Eskola-bitartekotza haurrak ahalduntzeko erabiltzea.
5) Interesgarria da jantokia hezkuntza-baliabide bat dela iriztea / baliabidetzat hartzea.
6) Beharrezkoa da hezkuntza bere zentzu zabalean ulertzea, eskolatze hutsetik haratago.
7) Zabortegiak kudeatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, zergadunen ordezko baitira /diren aldetik.
Bestetik, iruditzen zait gaztelaniazko como batzuk hizkuntza horretan ere espezie inbaditzailetzat har litezkeela (ingelesaren eraginez, agian?), eta, garai batean, ohikoagoa izanen zela โconsiderar el comedor un recurso educativoโ, โtrabajar de repartidoraโโฆ baina segurantziarik ez nik.
Esanak esan, argi geldi bedi testutxo honen xedea ez dela inolaz ere baliabide gramatikalik baztertzea, baizik eta aukeren zabalaz gogoeta egitea, ariketa gisa.
Ni baino festazaleagoak hasi dira inauterietako mozorroak prestatzen. Niri, Zuberoako pastoral zaharren eskuizkribuen artean nenbilela, Phantzart, ihauteetako trajikomedia etorri zait esku artera, Iรฑaki Mozos miretsiak 1982an editatua. Aguretxoaren irribarre txikiarekin ikusi dut 1989ko abuztuaren 10ean erosi nuela Mauleko Belatxa liburudendan, eta ezin izan naiz geratu begiratu gabe zein pastoral ikustera joan ote ginen Zuberoara 1989ko abuztuan (Googleren erantzuna: Zumalakarregi trajeria, agorrilaren 5ean, Altzai-Lakarrin).
Dโavoir, samedi dernier, au port dโOrhy, enlevรฉ toutes les huiles quโapportaient sept Espagnols.
Igaran neskanegรผnian, Orhiko portian, bost espaรฑuli oliuak oro idoki zรผtian.
En outre, toutes les filles, depuis lโรขge de dix ans jusquโร lโรขge de quarante ans, il les a dรฉpucelรฉes, quoiquโelles ne fussent pas toutes vierges.
Hamar urthetarik berrogei urthetarako neskatilak oro despuntzelatรผ dรผtรผ, virjina etziradianak oro.
Est-il possible que dans ce paisible pays de Soule nous ayons un individu comme celui-lร ? Il faut le faire pรฉrir, ร tout prix.
Ziberu herri plasent huntan zer sรผjet dรผgรผ hura, arren? Galerazi behar dรผgรผ zernahi den khostaren.
[…]
[…]
Aujourd hui, son tour est venu dโรชtre lardรฉ. Pour voir ce quโil a dans le ventre, il nโy a quโร lui ouvrir la panse.
Behar dรผ arren Phantzartek oraiko aldian lardatรผ eta barneko tripataren ikhusteko bear zaio phantzoila รผrratรผ,
On installera Messire Cendres ร sa place: de tout temps, jโai ouรฏ dire que cโest un honnรชte homme.
eta Mus de Hauste jauna haren plazan ezarri, gizun galant dela badรผt entzรผtia sekรผlaz geroztik.
Georges Hรฉrellek ez bazekien euskaraz (eta badirudi askorik ez zuela ikasi), nork egin zizkion frantsesezko itzulpenak? Liburuan ez dut aurkitu hori inon aipatzen duenik, baina gauza ezaguna da Leopold Irigarai zela Hรฉrelleren informatzaile eta laguntzaile nagusia. Itzultzailea ere bai?
Gutxi dakigu Leopold Irigarairi buruz. Ez dut aurkitu hari dagokion sarrerarik ez Wikipedian ez Auรฑamendi Eusko Entziklopedian. Irakurri dugu Pauen jaio zela 1875ean, Ligi-Atherein bizi izan zela eta Garindainen hil zela. Ez dut irakurri Baionako Euskal Museoan dagoen orrialde bateko haren biografia, baina Baionako Mediatekan gorde diren gutunak (Hรฉrelleri 1899tik 1928ra bitartean bidaliak) irakurrita, datu interesgarriak ikusten dira.
1899ko gutunak Ligitik bidaltzen ditu, eta ikusten da Hรฉrellerentzat lanean ari dela (eskuizkribuak kopiatzen, besteak beste). 1900-1901 eta 1902ko maiatzera artekoak Atharratzetik bidali zituen. 1902ko uztailean Bordelen dago, hango Udal Bibliotekan, Baudrimont Funtsetako dokumentuak aztertzen Hรฉrellerentzat. Baina 1902ko urrian Bilbotik idazten du, esanez gaztelania ikasteko gogoarekin joan dela โchez ce Monsieur dont je crois vous avoir parlรฉ, qui faisait un dictionnaire basque a Licqโ. Bistan da Resurreccion Maria Azkuez ari dela, Azkuek Pierre Broussaini bidalitako gutunetan ikusten baita Azkue Ligin izan zela 1902ko uztail-abuztuetan, bere hiztegirako informazioa biltzen; dirudienez, Azkuek lan-baldintza onak eskaini zizkion, berak basozain-lanpostua nahiago zuen arren (1902-10-01eko gutuna). 1902-12-04ko gutunean, bere Bilboko lana zein zen zehazten du, iseka-doinuan: โil [Azkue] a formรฉ une reรบnion de 8 personnes des diffรฉrents dialectes basques, quโil a baptisรฉe du titre pompeux dโAccadรฉmie, dont je suis le secrรฉtaire en mรชme temps quโaccadรฉmicien souletinโ. Bestalde, Azkueri frantsesez hitz egitera behartua zegoen (Azkueri frantsesa lantzen laguntzeko, nonbait). Horrez gain, Azkuek Broussaini 1902ko urriaren 25ean idatziriko gutunean, zehazki aipatzen du Irigarairen beste egiteko bat: โLa Diputaciรณn ha aprobado la impresiรณn gratis de mi Diccionario Vasco-Castellano-Francรฉs. La traducciรณn al franchute la harรฉ yo, bien ayudado de Irigaray el de Liguiโ. Bilbotik bidalitako azken gutuna 1903ko apirilaren 17koa da, eta 1903-05-13koa Ligin sinaturik da; hortaz, zazpi hilabete egin zituen Azkueren ondoan, gutunetan ageri denaren arabera ez oso gustura: โdiable dโabbรฉโ eta โirascible patronโ (1903-01-05), edo โun Monsieur qui sait le latin: primo mihiโ (1903-04-17) dira hura aipatzeko erabilitako hitzak.
Geroztiko gutunetan ikusten denez, merkataritzan egin zuen lan gehienbat. Hasieran, norbaiten janari-dendako enplegatu gisa (Maulen, 1903ko irailetik 1907ko maiatzera); gero, salgaien ordezkari gisa (reprรฉsentant de commerce), 1915eko otsailera arte; ordurako Garindainen bizi zen (1913ko urritik), Anna Barcelonne eskola-maistrarekin ezkonduta; bi urte inguru egin zituen Mauleko txikixkari baten negozioan kontulari-lanak eginez (1915eko otsailetik 1916ko irailera), eta ondoren berriz hasi zen bere kabuz, salgaien ordezkari gisa; urte bete iraun zuen horrela eta 1917ko abuztuan janari-denda bat hartu zuen Bordelen, bere kontura, hiru langilerekin; emazteak eta hiru umeek Garindainen segitzen zuten, eta 1919ko azken eguneko gutun baten arabera, hurrengo Maulen ireki zuen janari-denda bat, bazkide batekin batera, familia osoarekin Garindainen bizi zelarik; 1922ko apirileko gutun batean, aseguru-etxe baten ordezkari gisa agertzen da (Reprรฉsentant de commerce. Agent Gรฉnรฉral). Dirudienez, Garindainen bizi izan ziren geroztik ere, 1951n zendu arte.
Gutunetako edukian, kenduta kortesiazko hitzak, batez ere Hรฉrelleren informatzaile-laguntzaile lanetan agertzen da, pastoralen inguruan eta oro har Zuberoako antzerkiaren (astolasterrak, maskaradak…), dantzaren (brailia…) eta ahozko literaturaren (albadak, kantuak…) inguruan. Askotan idazten dio esanez halako egunean, halako lekuan, halako pastorala edo halako maskarada antzeztuko dela edo antzeztu dela, edo antzezkizun horiei buruzko ohar zehatzak emanez. Beste gutun askotan, eskuizkribuen bila eginiko kudeaketen berri ematen dio (halakorekin egon dela, besteari buruz galdetu duela, saltzeko honenbeste diru eskatu diotela…); edo jakinarazten dio horietakoren bat kopiatzen ari dela. Bakar batean aipatzen du euskara-eskolak ematen ari dela Maulen (1908-06-03an, salgaien ordezkari zen garaian). Noizean behin, Hรฉrellek Irigarairi diru-kopururen bat helarazten dio (1911-04-28an 50 libera, 1915-01-13an 100 libera…); badirudi soldata osagarria ateratzen zuela Irigaraik, Hรฉrellerentzat lantxoak eginez.
Irigaraik gutun bakar batean aipatzen ditu, berariaz, itzulpen-arazoak. 1915-01-14ko gutunean, Aimunen lau semik pastorala itzultzean harturiko erabakiak defendatzen ditu: โDans ma traduction du 1er vers […] jโai supposรฉ que la copiste a mis […], a moins que […] ne soit indรฉpendant du reste de la phrase, ce qui je traduirait par […]. Vous voyez que ces vers ne son pas clairs et peuvent prรชter ร diffรฉrents traductions, mais pour moi, je mโen tiens ร celle que jโai donnรฉe […]. Vous pourrez donner une autre des interpretations, si vous le jugez plus plausibleโ.
Zergatik esan dugu izenburuan Irigarai itzultzailea informatzaile-laguntzailearen mozorropean ezagutu dugula? Argitalpen batean ere ez dugulako aurkitu itzultzaile gisa berariaz aitortuta. Kasurik deigarriena 1908ko Kaniko eta Beltxitina astolasterraren argitalpena da. Izenburu luze eta zehatz hau dauka Parisko H. Daragon argitaletxean argitaraturiko lanak: Canico et Beltchitine. Farce Charivarique. Traduite pour la premiรจre fois du basque en franรงais dโaprรจs le manuscrit unique de la Bibliothรจque de Bordeaux et accompagnรฉe dโune Notice sur le Thรฉatre Basque, et dโun Commentaire, par G. Hรฉrelle, Membre du Comitรฉ des Travaux historiques et scientifiques. Liburu osoan ez dut aurkitu Leopold Irigarairen izenik, eta, gorago esan dugun moduan, Hรฉrellek ez zekien euskaraz. Baina, Leopoldek alea etxean jaso zuenean, esker ona baino ez zeukan Hรฉrellerentzat: โJamais je nโaurais cru que de ce petit cahier on aurait pu extraire un joli volume comme รงa. Je vous en remercie infinimentโ.
Zalantzaren bat daukagu itzulpena nork egin ote zuen? Bat ere ez.
Baionako Mediatekako langileen katalogazio-lan zehatzari esker dakigu bilioteka horretako Ms. 54 zer den: โCe manuscrit est la transcription et la traduction en franรงais du manuscrit 1695.24 conservรฉ ร la bibliothรจque de Bordeaux, par Lรฉopold Irigaray et sur commande de Georges Hรฉrelle. Sur le manuscrit de Lรฉopold Irigaray, G. Hรฉrelle a effectuรฉ un grand nombre d’annotations, notamment sur l’ordre des scรจnes, intercale des listes de personnages. Ce travail a donnรฉ lieu ร la publication en franรงais de cette piรจce par Georges Hรฉrelle en 1908โ. Hortaz, zalantza izpirik ere ez, ezta?
Baina kontua da biblioteka horretan Lรฉopold Irigaraik eginiko beste hainbat itzulpen ere badaudela. Baionako Mediatekako Ms. 108_1, Ms. 116, Ms. 117, Ms. 109_1_9, Ms. 120, Ms. 122 eta Ms. 124 dokumentuetan, ehundaka orrialde daude Leopold Irigaraik Georges Hรฉrellerentzat eginiko euskara-frantsesa itzulpenekin. Baionako Euskal Museoko Fonds basque. MS 71 ere horietakoa da (Roland pastoralaren frantsesezko itzulpena).
Horiek guztiak erabili zituen Hรฉrellek bere lanak osatzeko, eta askotan pasarte osoak transkribatu zituen. Besteak beste, Baionako Mediatekako Ms. 122n dago testu honen hasieran aipatu dugun Phantzart osorik frantsesera itzulita. Nork itzulita? Leopold Irigaraik, jakina. Inauteriak baino lehen kenduko diogu mozorroa?
Berriako kazetari eta nire lagun Iker Tubiak Esti Blanco-Elorrieta elkarrizketatu zuen iragan urteko martxoan. Psikolinguista eta neurozientzietako ikerlaria da hura, eta elebidunen garunak nola funtzionatzen duen ikertzen ari zen orduko hartan โakaso, horretan dabil egun ereโ. Aitorpen bat: ni ez naiz batere zientzia zalea, eta hain zuzen horregatik, diagonalean irakurri ohi ditut zientziari buruzko artikulu gehien-gehienak. Tituluak leitu, nabarmendutako entresakei edo galderei behatu eta irudi edo infografiak laster batean ikustearekin aski izaten zait kasik beti. Aukeran, gutxiegitan irakurtzen ditut fundamentuz; pieza bat osorik irakurtzen dudan aldiro madarikatzen baitut aurrekoak leitu ez izana.
Izan ere, hasi nintzen Tubiaren elkarrizketa hura irakurtzen, gainetik hasieran, erne ondotik, eta, hara non, txoratua utzi ninduten esplikaziook โeta bidali nion esteka WhatsAppez amariโ. Artikuluan kontatutakoen nahas-mahas bat da sarrera honen parte handiena โlotsagabea halakoa (ni)!โ, blog honek irakurgai gomendioak egiteko ere balio duelakoan.
Blanco-Elorrietaren arabera, elebitasunari buruz bada argitu beharreko zerbait: ยซGarai batean pentsatzen zen hizkuntzak nolabait aparte zeudela maila anatomikoan, elebakarren ikuspuntutik ematen zuelako bi instantzia oso ezberdin zirela. Baina elebidunaren ikuspuntutik, sistemak bestelakoa izan behar du, hizkuntzak etengabe nahasten ditugulakoยป. Hala, ikerlariaren hitzetan, dakizkigun hizkuntza guztien arauketak sistema bakarrean bilduta izanik, unean aukeratzen dugu hitzak ze hizkuntzatan esan, eta, hori horrela, alderdi horri erreparatzeko bereziki interesgarriak omen dira, adibidez, euskaรฑolez osatutako esaldiak: ยซEsan dit que etorriko naizelaยป. Hori, esaterako, ontzat jotzen du Blanco-Elorrietak, garunari so eginez behintzat. ยซEsan dit que etorriko daยป, ez hain ona.
Hizkuntza batean aritzean zerbait beste hizkuntza batean โoharkabeanโ esaten dugun aldi horietarako ere badu esplikazioa psikolinguistak. ยซAktibazioaren neurrianยป omen dago gakoa. ยซOrokorrean, dauzkazun berba denen artean aktibazio handienekoa aukeratzen duzu. (โฆ) Berba batek ez badu transmititzen gura duzun emozioa beste baten moduan, aldatzea dago. Edo ez bazaizu burura etortzen txakur berba, aktibazioa txikiagoa delako, agian perro esango duzu gura gabeยป.
Bestalde, elkarrizketan bistara gelditzen da elebitasuna eta itzulpena ezin bereizizkoak direla ia. Hona itzulpenari buruzko Tubiaren galdera, eta Blanco-Elorrietaren erantzuna, segidan.
I. Tubia: Itzulpena egitean ezberdin jokatzen du burmuinak?
E. Blanco-Elorrieta: Ez du ezberdin funtzionatzen. Maila kognitiboan, edo linguistikoan, esan dezakezu mekanismo berak erabiltzen direla, baina pentsatu garunean distribuzio probabilistiko bat daukazula. 15 urtegaz ingelesa ikasten hasi den euskaldun baten garuneko hiztegi mentalean, euskarazko berbek askoz bere aktibazio handiagoa izango dute, mila bider entzun baititu. Baina 15 urtegaz AEBetara joan eta ez bada bueltatu, ingelesezko aktibazioa handituz joango da, eta euskararena, jaisten.
Elebakar totalak dira โedo zirenโ nire lau aitatxi-amatxiak. Aitaren aitari, Juanitori, kostatu ere egiten zitzaion ulertzea nolatan izan zitekeen norbait umetatik elebidun. Gaztelaniaz egiten zidan berak, eta euskaraz gurasoek, eta sinetsia zegoen ni txiki-txikia izanik ezinezkoa zela bietara ulertzea. ยซIgual orain hasiko zaizu pixkanaka deus [euskaraz] ulertzen, ezta?ยป, galdetu zion amari nik bi urte-edo izanen nituenean. Euskararen gaineko ezjakintasun erabatekoa ere izanen zen horren atzean. Edonola ere, kostatzen zitzaion posible zela ulertzea, baina ulertu zuen, eta beti ikusi zuen begi onez ยซahalik gehien jakiteaยป. Gaztelania ez ezik euskara ere baldin bagenekien, are eta hobeki.
Erriberrikoa zen Juanito. Ez du ikustekorik elebitasunaren aurrean erakutsi zuen harridurarekin, baina seguru naiz harrituko litzatekeela azkenaldian sorterrian gertatzen ari den kontu batekin. Enegarrenez, euskarofoboren batek pintura beltzez estali du herriaren sarrerako karteleko Erriberri, soilik gaztelaniazko Olite bistaratu dadin. A ze aznahia elebitasunak.
I. Tubia: Elebitasuna ona edo txarra den eztabaidagai da oraindik?
E. Blanco-Elorrieta:Eztabaida sekulakoa da. Batez bere asko pasatzen da iragan koloniala daukaten herrialdeetan eta identitate nazional bakarra bultzatzeko interesa dagoenetan (โฆ).
Erriberritik 50 kilometrora, Orkoienen, herriko alkate Alejandro Lopez haserre dago haur euskaldunek ยซpribilegioakยป dituztelako elebidunak izateagatik. ยซLudoteka bat dugu euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskarakoak bietara joan daitezke, baina gaztelaniakoak gaztelaniazkora soilik joan daitezke; hau da, [euskaldunek] bi aldiz zerbitzu gehiago dituzte. Jada ez gara eskubideez ari: pribilegioez ari garaยป. Berriz ere: a ze aznahia elebitasunak, betiere euskara bada ekuazioaren barrenean dagoena.
Itzulpenetako hizkeraren bereizgarriez ikertzen aritu direnek itzulpenetako estandarizazio edo neutralizaziorako joeraz hitz egin izan dute. Hipotesi horren arabera, itzultzaileek xede-hizkuntzaren erabilera estandarrerantz hurbiltzeko joera izaten dute, eta ondorioz itzulpenetako hizkera testu ez-itzulietakoa baino arauari lotuagoa izaten da. Arauari lotze hori, adibidez, erregistro neutroa lehenesten delako gertatzen da (batez ere behe erregistroko hitzak edo esapideak saihesten dira), edo hiperzuzentasunaren ondorioz (jatorrizko testuko akatsak zuzenduta ageri dira itzulpenetan), edo aldaera diatopikoak edo dialektalak baztertu eta aldaera estandarraren alde egiten delako.
Azken horri dagokionez, hau da, aldaera dialektalak testu itzulietan testu ez-itzulietan baino urriagoak izateari dagokionez, zenbait ikerketa interesgarri egin dira nazioartean. Olohanek (2003, 2004), adibidez, ingelesaren aldaera dialektalen presentzia txikiagoa aurkitu zuen ingelesera itzulitako testuetan ingelesez sortutakoetan baino, eta Corpas Pastorrek (2018) antzeko joera bat hauteman zuen espainolaren kasuan. Eta euskaraz? Galdetuko baligute ea non esperoko genituzkeen euskalkietakotzat jotzen diren hitz gehiago, euskarara itzulitako testuetan ala euskal idazleek idatzitakoetan, zer erantzungo genuke?
Blog honetan lehenago inoiz aipatu dudan bezala, euskarara itzulitako testuetako hizkeraren bereizgarriak aztertzen jardun dut nire doktorego-tesian, eta horretarako euskarara itzulitako literatur testuetako hiztegia eta euskaraz sortutako testuetakoa konparatu dut. Nire lehen helburuen artean ez zegoen euskalkiek testuotan zer presentzia duten aztertzea. Baina han eta hemen datuak biltzen hasi, eta bidera atera zait gaia. Eta datuak oso esanguratsuak dira. Adibide bat ekarriko dizuet hona.
Nire ikerlanean, besteak beste, koloreen eremu semantikoa aztertu dut. Blog honetan lehenago ere mintzatu naiz koloreez, eta oraingoan ere multzo hori baliatuko dut adibide gisa. Erabili dudan corpusa gutxi gorabehera Egungo Testuen Corpuseko literatura atala da: 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako 1.149 liburu (451 itzulpen eta euskaraz sortutako 698 lan). Hiztegiak eta bestelako lan espezializatu batzuk kontsultatuta, koloreak euskaraz izendatzeko dauden hitzen zerrenda osatu nuen: guztira 120 termino. Ondoren, testu itzulietan eta testu ez-itzulietan hitz horietatik zein erabiltzen ziren begiratu nuen, baita zenbat aldiz erabiltzen ziren ere. 120 termino horietatik batzuk euskalki-markarekin jasota daude hiztegietan: blu eta gorrail hitzek, adibidez, iparraldeko marka daramate; xuri hitzak, iparraldekoa eta nafarrerakoa; azul hitzak, hegoaldekoa; laru eta beilegi hitzek, bizkaierakoa. Txuri eta baltz hitzak ez dira jasotzen Euskaltzaindiaren Hiztegian, bainaย uste dut bat etorriko garela denok txuri erdialdeko euskararekin eta baltz mendebaldekoarekin lotuta.
Lehen aurreratu dudan bezala, datuak argigarriak dira. Taula honetan, hitz horietako bakoitza zenbat aldiz ageri den jaso dut:
Testu ez-itzulietan
Testu itzulietan
azul
101
17
baltz
94
2
beilegi
111
48
blu
89
0
gorrail
36
8
laru
54
29
txuri
807
234
xuri
851
304
Datuak, noski, eskuzko garbiketa baten ondorio dira: azul hitzaren agerraldi asko Divisiรณn Azul izenari zegozkion, adibidez. Ikusten denez, hitz guztiak nabarmen gehiago erabiltzen dira euskal idazleen testuetan itzultzaileenetan baino. Itzulpenetan euskara estandarrekoak ez diren erabilerak saihestu egiten dira. Euskarako datuak, beraz, bat datoz beste hizkuntza batzuetan lortu diren emaitzekin: euskaraz ere estandarizaziorako joera bat nabari da itzulpenetan, itzulpen ez diren testuen aldean. Aldaera dialektalak urriagoak dira euskarara itzulitako testuetan euskaraz sortutakoetan baino.
Baina zenbakiak hotzak dira. Haien atzean dauden izen-abizenak aztertzen baditugu, beste irakurketa batzuk ere egin daitezke. Ez ditut hona ekarriko hitz horiek erabiltzen dituzten idazleen eta itzultzaileen izen-abizenak, testu hau sobera ez luzatzeko; baina inork jakin-mina balu, eska dezala lasai (iruzkin gisa erants nitzake). Hona hemen, bada, zenbakiez haragoko zenbait gogoeta:
1) Hitz horiek kasuan kasuko euskalkietako idazle/itzultzaileek bakarrik erabiltzen al dituzte? Egia da hitz horien agerraldien parte handi bat dena delako euskalkiko idazle/itzultzaileei zor zaiela, baina badira beste jatorri batzuetako lumak ere. Bizkaierakotzat jotzen den beilegi, adibidez, Xabier Amurizak, Urtzi Urrutikoetxeak, Joseba Sarrionandiak, Unai Elorriagak eta Sonia Gonzalezek erabiltzen dute, besteak beste, idazleen artean, eta Xabier Amurizak eta Iรฑigo Roquek, itzultzaileen artean. Baina mendebaldekoak ez direnen lumetan ere ageri da: Eider Rodriguez, Lander Garro, Harkaitz Cano edo Bernardo Atxaga, adibidez, idazleen artean, eta Joxe Austin Arrieta, Xabier Olarra edo Itziar Diez de Ultzurrun, itzultzaileen artean.
2) Alde handiarekin ez bada ere, badirudi norberarena ez den euskalkira jotzeko tentazioa handixeagoa dela itzultzaileen artean idazleen artean baino. Beilegi, laru eta gorrail, adibidez, beren euskalkikoa ez duten itzultzaile nahikotxotan ageri da; euskalki horretakoak ez diren idazleen artean ere ageri da, baina proportzio apalagoan.
3) Iparraldeko hitzen kasuan, agerraldi kopurua testu ez-itzulietan nabarmen handiagoa izatea Iparraldeko idazleen kopuruari zor zaio neurri handi batean. Egia da xuri (nafarrerakotzat ere jotzen dena) Hegoaldeko idazle nahikotxoren testuetan ere ageri dela, baina blu eta gorrail hitzen agerraldi gehienak Iparraldeko idazleei dagozkie. Testu ez-itzulien egileen artean Iparraldeko idazle nahikotxo daude: Michel Oronoz, Xipri Arbelbide, Bea Salaberri, Piarres Trounday, Ramuntxo Etxeberri, Daniel Landart, Txomin Peillen, Itxaro Borda, Pierre Mestrot, Mixel Thikoipe, Filipe Bidart, Katixa Dolhare-Zaldunbide…. Iparraldeko itzultzaileak, berriz, oso gutxi dira: Marzel Etxehandi, Jean Baptiste Orpustan, Elena Touyarou eta Piarres Xarriton. Horrek esplikatuko luke zergatik Iparraldeko hitzak nabarmen gehiago ageri diren testu ez-itzulietan (Iparraldeko idazle zerrenda luze samar batek idatzitako testuetan, hain zuzen), testu itzulietan baino (itzulpen guztien artean oso gutxi izanik Iparraldeko itzultzaileek eginak).
4) Emakumeak uzkurragoak dira euskalkietako hitzak erabiltzeko. Edo gutxiago ausartzen dira. Oso gutxi dira hitz hauek erabiltzen dituzten emakumezkoak. Noski, idazleen eta itzultzaileen artean gutxiengo dira emakumeak bestela ere. Baina, hala ere, hitzok erabiltzen animatzen diren emakumeak proportzioan are gutxiago dira. Azal dezagun. Gure corpuseko euskarazko 698 liburuak idatzi dituzten idazleen artean % 25 inguru dira emakumezkoak; 451 itzulpenak euskaratu dituzten itzultzaileen artean, aldiz, % 29 inguru. Bada, euskalkietako gure hitz guztien kasuan, hitzok erabili dituzten lumen artean % 25 eta % 29 baino gutxiago dira sistematikoki emakumezkoen lumak. Hau da, emakume idazleak eta itzultzaileak gizonak baino gutxiago dira, baina gainera hitzok erabiltzen dituzten emakume idazleak eta itzultzaileak gizon idazleak eta itzultzaileak baino are gutxiago dira. Eta oraingo honetan ez da alderik nabari idazleen eta itzultzaileen artean. Proportzio bertsuan uzten dituzte erabili gabe euskalkietako hitzak emakume idazleek eta emakume itzultzaileek.
Niri neuri, itzultzailea (eta emakumea) naizen neurrian, zer pentsatua ematen didate datu hauek. Beharbada itzultzaileen artean polimaitasun dialektala bultzatzeko kontzientziazio-kanpainaren bat abiatu beharko genuke.
—
Corpas Pastor, Gloria (2018). Laughing one’s head off in Spanish subtitles: a corpus-based study on diatopic variation and its consequences for translation. In Mogorrรณn Huerta, P. eta Albaladejo-Martรญnez, A. (ed.) Fraseologรญa, Diatopรญa y Traducciรณn / Phraseology, Diatopic Variation and Translation (32-71). John Benjamins.
Olohan, Maeve (2003). How frequent are the contractions? A study of contracted forms in the Translational English Corpus. Target, 15, 59-89.
Olohan, Maeve (2004). Introducing Corpora in Translation Studies. Routledge.