Aspaldi daukat buruan azken urteetan lehen baino gutxiago irakurtzen ari naizelako ideia. Baina ideia horri segika, azkar-azkar, beste bat etortzen zait: ez da egia. Zuk asko irakurtzen duzu. Kontua da ez duzula gaztetan bezainbeste irakurtzen irakurtzeko plazer hutsagatik.
Garai batean orduak eta orduak ematen nituen muturra liburu artean sartuta, hara eta hona, liburu potoloekin karga-karga eginda. Irakurzaletasuna ez dut galdu, baina aspaldi utzi nituen atzean garai horiek. Zergatik utzi nion โhainbesteโ irakurtzeari? Ez nuke jakingo esaten. Boteprontoan, esango nuke denbora faltagatik dela. Baina aitzakia-kutsua ere badu horrek, ezta? Bada, horixe bera esaten dute irakurketa-ohiturei buruzko inkestan parte hartu dutenen %ย 46,8k. Denbora faltagatik ez bada, nekatuegi edo estresatuegi nagoelako dela esango nuke, beharbada.
Hala ere, ondo pentsatuta, iruditzen zait badagoela kontuan hartu beharreko beste arrazoi bat ere: interpretearen lanbideak berez eta bakarrik dakar irakurtzeko beharra. Eta, horregatik, literaturarekin zerikusi gutxi duen irakurketa asko egiten dugu, egunero. Eta hori ere bada irakurtzea.
Ideia hori blog honetara ekartzeko modu egokienaren bila nenbilela, interpreteen irakurketa-ohiturei buruzko oso artikulu interesgarri batekin egin nuen topo. Artikuluaren izenburua The reading habits of professional signed and spoken language interpreters da, eta egileak, Brenda Nicodemus, Minhua Liu eta Sandra McClure.
Artikuluan ahozko eta zeinu hizkuntzetako interpreteen irakurketa-ohiturak aztertu eta alderatzen dira. Oso interesgarria iruditzen zait ahozko eta zeinu-hizkuntzetako interpreteen arteko konparazioa egitea, baina gaurkoan datu bakarrarekin geratuko naiz: galdeketan parte hartu zuten ahozko eta zeinu-hizkuntzetako interpreteen % 99k eta % 90,93k, hurrenez hurren, enkarguak prestatzeko irakurketa espezifikoak egiten dituzte. Horraino, sorpresarik ez. Baina, horretaz gain, interpreteen % 98,5ek eta % 96,44k, hurrenez hurren, plazer hutsagatik ere irakurtzen dute. Horrek esan nahi du galdetegian parte hartu zuten interprete ia guztiek egiten dituztela mota bietako irakurketak; hau da, prestalanekoak eta plazerezkoak.
Artikuluan bertan aitortzen da parte-hartzaileei ez zitzaiela galdetu zer-nolako rola duen beren bizitzetan plazerezko irakurketak, baina, egileen hitzetan, emaitzek iradokitzen dute irakurketa funtsezkoa dela garapen profesionalerako, ezagutzak handitzeko, hiztegia aberasteko eta estresa murrizteko lagungarria delako, besteak beste. Ironikoki, gutxiago irakurtzeak eragin didan estresaren kontrako erremedioa ere bada irakurketa.
Gauzak horrela, zalantza gutxirako tartea dago, ezta? Interpretatzea irakurtzea ere bada.
Berriki, orain dela urtebete inguru izandako elkarrizketa bat etorri zait burura. Laneko mediku azterketan izan zen. Ni aurrez egin beharrekoak eginda azaldu nintzen kontsultara; pixez betetako flasko bat eskuetan eta lentillarik gabe โhaien ordez, betaurrekoak jarritaโ. Aitortzen dut egun horretako oroitzapena dagoeneko ez dudala lehen bezain garden, baina neke aurpegia izanen nuen, seguru.
Sartu nintzen kontsultara, eta, kasik beste deus baino lehen โgogoan baitut neronek esan behar izan niola erizainari faborez har ziezadala flaskoa ahalik lasterren, ez bainion horretarako batere presarik sumatuโ, emakumeak zenbait galdera egin zizkidan. ยซZer moduz bizi zaren jakin nahi dut, besterik ezยป, aurreratu zidan.
Galderetako batzuk aski bitxiak iruditu zitzaizkidan โdroga kontsumoari buruzkoak bereziki, zertan ezkutatuโ, edo, behintzat, behin baino gehiagotan iruditu zitzaidan galderak formulatzeko zeukan manerak guztiz baldintzatzen zuela eman nezakeen erantzuna. ยซSi no fumas, drogas entiendo que tampoco, ยฟverdad?ยป, bota zidan lasai asko. Baina, tira, hori beste kontu bat da.
Hemen kontua baita zera galdetu zidala segidan: ea estresik banuen. Duda imintziorik ere egin gabe erantzun nion baietz, munduko gauzarik agerikoena kontatzen ari banitzaio bezala. ยซBai? Zenbat?ยป, segitu zuen hark galdezka, jakin-minez. ยซTira, ba normala. Estres maila normalaยป, esan nion nik. Haren errematea etorri zen ondotik: ยซNola normala? Zuretzat zer da estres maila normala?ยป.
Horretaz oroitzeak grazia egiten dit orain. Izan ere, esanen nuke emakumeak nahiko muturtuta eman zizkidala estresa apaltzeko gomendio batzuk, eta, oker ez banaiz, kontatu nizkion zenbait gauzak harritu ere egin zuten, neurri batean. Igual, gauza bat kontatzea ahaztu nuelako harrituko zen hainbeste? Ez niolako esan euskalduna naizela? Akaso horregatik datorkidalako, partez, ditxosozko estresa?
Dudarik balego, azken hori erdi txantxa da, noski, eta, akaso, analogia bezala ere ez zait nahi bezain fin gelditu azkenerako. Kontua da nolabait nahi nuela pasadizo hori azkenaldian aski interesgarria zaidan gai honekin lotu: hizkuntza estresarekin. Badago euskaldun izan eta estres linguistikorik ez sentitzerik?
Hizkuntza estresa: aurrean duzunarekin euskaraz edo erdaraz egingo duzun erabakitzeak sortzen du tentsioa, ezinegon sentimendua.
Hain zuzen, hori posible ote den da aurtengo Euskaraldiaren karietara han-hemenka ikusi dudan test batek zeharka plazaratzen duen aztergaietako bat. Zehazki, Kalkulatu zure hizkuntza-estresa izena du test horrek, eta, berez, Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkarteak sortua da. Zinez interesgarria iruditu zait. Batetik, laguntzen duelako ikusten estres mota hori zer ekintzatan suma daitekeen; bestetik, noski, norberaren jokabideei erreparatzeko aitzakia ematen duelako, eta haietan zuzenketaren bat edo beste egiteko motibazioa biltzeko ere balio duelako, orobat. Hementxe duzue testa eskura; egizue, egizue.
Screenshot
Nik ez ditut nire erantzunak hemen aletuko. Baina bai aitortuko dudala estres maila ยซertainaยป omen dudala gaur egun. Asko pentsarazi dit.
Izan ere, normala da? Behar du izan? Adibidez, normala da oraindik ez izatea talde batean gaudelarik euskaraz aritzeko aski konfiantza, batek ulertuko ez duelakoan? Edo, bestela: normala da pertsona berarekin ari naizelarik etengabe euskaratik gaztelaniara saltoka-saltoka aritzea hizketan, eta horretara ohitu izana honezkero, edo, are gehiago, nik sorraraztea halako solasaldiak? Normala, batzuetan bai, baina oraindik ere kasuen erdietan baino gehiagotan egitea lehenbiziko hitza erdaraz, bestela zaila zaidalako ยซay, perdonaยป horri hortzen atzean eustea, nahiz eta jakin badakidan ez dela zer barkatu?
Edonola ere, beste behin, galdera mordoarekin baina kasik erantzunik gabe nabil ni. Eta besteren hausnarketetan arakatzea beste erremediorik ez dut izan, ohi denez. Hona ekarri dizkizuet zenbait amu.
Esaterako, hizkuntza estresari buruz ari garen honetan, guztiz argigarriak dira Gemma Sangines Saizen azalpenak. 2016an Lehen hitza euskaratik, semaforo berdera izenburuko artikulua argitaratu zuen Berria egunkarian, eta hor jasoak dira hainbat gako. Besteak beste, semaforoaren analogia baliatuta, Sanginesek dio hizkuntza menderatzaileetan mintzo direnek ยซsemaforoa gorri dagoeneanยป baizik ez dutela sentitzen oztoporik beren hizkuntzan aritzeko. ยซHau da, solaskideak ez diela ulertzen esaten dienean edo bere hizkuntzan hitz egiteko eskatzen dienean. Horretara helduta bakarrik ulertzen dute ezinbestean egin behar dutela zerbait: edo komunikazio-modua aldatu, edo komunikatzeari uko eginยป. Aldiz, Sanginesen arabera, ยซhiztun minorizatuekยป โeta euskaldunak kokatzen gaitu talde horretanโ oso bestela jokatzen dugu semaforoaren parean. ยซBerde dagoenean ere baztertzen dugu hizkuntzaยป. Badaezpada, erdaraz, zer gerta ere.
ยซBesterik gabe onartzen dugu txinatar batek ezin duela euskaraz egin, Gasteizen ezin zaiola inori lehen hitza euskaraz bota, edo alukeria galanta litzatekeela nor-nori-nork iraganean jokatzeko arazoak dituenarentzat euskaraz jarraitzea. Ez dakigu koloreak bereizten. Den-dena ikusten dugu gorri monokromoan. Beraz, hiztun arruntek bezala jokatzea litzateke kontua, onarturik edonor izan litekeela gure hizkuntzaren hiztuna, haren itxura edozein dela ere, eta nekez hitz egiten badu ere ez zaiola batere kaltegarria izango elkarrizketarekin jarraitzeaยป.
Gaiari buruzko beste hainbat gako ere eman izan du sarritan Sanginesek, eta, jakina, ohartarazi du guztia ez dagoela elkarrizketa abiatu beharra duen pertsonaren esku. Hain justu ere, ederki dakigu egoera desatseginak nahi baino gehiagotan sortzen direla halakoetan. Neronek ere nahi baino gehiagotan jaso ditut mespretxu begiradak bueltan, euskaraz aritzeagatik, eta nekagarria da; beti ez da izaten horretarako gogorik.
Hori bai: esperantzarako motibo bila-edo, bilaketa zabalagoa egin dut sarean, eta hara non aurkitu dudan Sangines beraren beste elkarrizketa bat โIpar Euskal Herriko Hitzan argitaratua hauโ, titular eder-ederrekoa: ยซHizkuntza estresa sendagarria daยป. Eta, horregatik, erabaki dut datorren urtean, Euskaraldiaren hurrengo edizioan bestela, berriz eginen dudala estres maila neurtzeko test hori. Ea, behintzat, arinagoa den orduan.
Bukatzeko, duda bat, guztia aldrebesteko. Euskaldunok hizkuntza estresa sentitzea ezinen da guztiz txarra izan, ezta? Kateak sentitze hutsa bada, neurri batean, mugitzen ari garen seinale. Eta, gainera, estresak haserrea pizteko ere balio badigu, aprobetxatu dezagun. Ikus gaitzatela amorratuta tarteka.
Hau esanda, uda polita opa dizuet guztiei. Besarkada bana.
Blog honetan askotariko sarrerak idatzi ditut interpretazioari buruz, eta pentsatu dut aurtengo azkena abagune polita izan zitekeela autokritika pixka bat ere egiteko.
Izan ere, maizago egoten naiz kabinan oholtzan baino, baina beste aldean egotea ere tokatu izan zait behin baino gehiagotan. Beti da garrantzitsua interpreteari dokumentazioa (aurkezpena, eskema, irakurriko den testuaโฆ) garaiz helaraztea. Behin eta berriz defendatu dut plaza honetan eta beste batzuetan, eta beti defendatuko dut. Eta txintxoa izan naiz hizlari izatea tokatu izan zaidanetan, eta eskatutako epean bidali ditut materialak.
Hala ere, doktorego-tesia defendatu nuenean sentitu nuen lehen aldiz interpreteari materialak bidaltzeko presioa. Presio desatsegina, bide batez. Nazioarteko doktorego-tesia egin nuen, eta euskaraz eta ingelesez defendatu. Horregatik, interpretea izan nuen epaimahaikideei euskarazko pasarteak itzultzeko.
Aste gogorra izan zen: urduritasuna, lana, emozioak gora eta beheraโฆ Ez neukan asmorik โez denborarik, egia esanโ aurkezpena idatziz prestatzeko. Momentuan inprobisatu nahi nuen. ยซEz dut idatzizko testurik irakurriko, eta, beraz, interpreteak ez du arazorik izango nire ahozko jardun inprobisatuari jarraitzeko. Aurkezpena prestatu, interpreteari denboraz bidali, eta listoยป. Izan ere, aurretik bidaliak nizkion tesia bera (400 orrialdetik gora) eta tesiaren laburpena ere โhorrelakorik pentsatzea ereโฆโ.
Asmatu duzue, bai. Idatzizko testua prestatu behar izan nuen. Nire hasierako asmoaren eta egutegiaren kontra. Erlojupekoan. Eta agobiatu eta estresatu egin nintzen lan โgehigarriโ hori egin behar izateagatik. Amorru apur bat ere eman zidan, aitortzen dut. Lehen aldiz, hizlari batzuek sentitzen dutena sentitu nuen.
Bekatua aitortuta, hiru ideia, labur-labur, hesiaren alde banatik:
1.- Proiektatzen den aurkezpenak ahozkoaren osagarri izan behar du, eta, beraz, ez da komeni diapositibetan ahoz esango dena idaztea. Hartzaileak badaki irakurtzen, eta beste zerbait espero du hizlariarengandik.
Bai, bainaโฆ interpretea ez da igarlea, eta ez du magiarik egiten. Nola aurreikusiko du zer esango duzun ez baduzu idazten? Nola jakingo du zer ezkutatzen den zuretzat erabat ilustratzailea den irudi baten atzean ez badiozu esplikatzen? Batzuetan, posible du esango den hori aurreratzea, gaia ezaguna badu eta prestaketarako material eta denbora nahikoa izan badu, baina doktorego-tesi baten defentsan? Hobe da ez arriskatzea. Hizlariaren beraren interesak zaintzeko eta babesteko modua da ahoz esango direnak idatziz eskatzea, interpretearen itzulpenaren kalitatea eta zehaztasuna ziurtatzeko bermea.
2.- Hizlaria da aditua gaian, eta kapaz da gai horri buruz luze, zabal eta zehatz hitz egiteko, denbora-tarte luze batez. Izan ere, urteak eman ditu dena delako gaia ahoz zein idatziz jorratzen.
Bai, eta, horrexegatik, hain zuzen, esango duen horren gaineko ahalik eta xehetasun gehien eman behar dizkio interpreteari, interpreteak ez baitu inoiz jakingo hizlariak adina gaiari buruz. Ezin ahantz daiteke oso testu-genero espezializatuaz ari garela, eta, beraz, orokorragoak edo dibulgatiboagoak diren testu-generoetan baino gehiago โlagunduโ behar zaiola interpreteari ezagutza espezializatu hori ahalik eta azkarren eta ondoen barneratzen.
3.- Horrelako hitzordu garrantzitsu baten atarian, entsegua programatu genuen interpretearekin โeta eskerrak!โ. Espero ez nuen lana eman zidan testua aurrean neukala, izugarrizko mendekotasuna sentitu nuen idatzita zegoen horrekiko. Irakurri egin behar nuela sentitzen nuen, eta begiak etengabe joaten zitzaizkidan paperera. Oso gaizki atera zitzaidan, inoiz baino okerrago. Sinestezina zirudien.
Interpretea erabat funtsezkoa izan zen entsegu horretan aurkezpenaren ahulguneak identifikatu eta azalpenetan gako izango ziren aldaketak egiteko. Bere lana ondo egiteaz ez ezik, neure ekoizpena hobetzeaz ere arduratu zen. Hark emandako feedbackari esker, aurkezpena oso ondo atera zitzaidan, testua bazter utzita.
Eta testua bazter utzita ere, interpretea eta biok sinbiosi-egoera batera iritsi ginen, non berak bazekien nik zer eta nola esango nuen eta nik banekien berak nola itzuliko zuen. Sorpresarik gabe, ezustekorik gabe. Lehen esan dut interpreteek ez dutela magiarik egiten, baina hark magia egitea lortu zuen, modu adeitsuan, eskuzabaltasunez. Elkarlanean aritu ginen. Nik โinterpretearentzatโ egin beharreko lana โniretzatโ egindako lan bihurtu zen. Amorrua amaigabeko esker on bilakatuta. Mila esker berriro ere, Idoia. Esperientzia horri esker, badakit bestaldean zer sentitzen den, baita sentimendu horiek enpatiaz nola bideratu ere, alde batean zein bestean egon.
Azkenean esperientziak berak erakusten digu testuliburuek esaten dutena: interpreteak hizlarien lagunak dira, eta ez etsaiak.
Tarteka poema argitaragabe bat eskatzen didate. Egun batetik bestera. Esate baterako, antologia baterako, aldizkari baterako, errezitaldi baterako, ekitaldi baterako, edo makurragoa dena, eskela baterako, orduan ezin baitut ezetzik esan eta, gainera, epe motza izaten dudalako egiteko eta ardura handia, batzuetan ez nuelako gertutik ezagutzen hildakoa. Alabaina, niri ez zaizkit poemak hain erraz ateratzen, ez dakit nik enkarguak egiten dituztenak jabetzen diren zer ari diren eskatzen, askotan, gainera, doan. Baina beti dago koska bat gehiago literaturaren unibertsoa deitzen dugun honetan. Nire azkeneko liburua gaztelaniaz argitaratuko da, esan dezagun, argitaletxe izendun batekin. Editoreak, baina, ez du euskarazko berbera argitaratzea nahi, ez du itzulpen hutsa argitaratu nahi. Poema ineditoak nahi ditu. 5 poema argitaragabe gutxienez. Eta jarri naiz poemak idazten, eta zalantza sortu zait zein hizkuntzatan idatzi, gaztelaniaz argitaratuko baitira. Orain arte ez dut inoiz gaztelaniaz idatzi. Eta itzuli ere, inoiz ez dut neure burua itzuli. Argitaratuko diren poemak, gainera, Angel Errok itzuli ditu. Eta hasi naiz poemak idazten, orain idazten ari naizen horren antzekoak. Eta bidali dizkiot Errori, eta berak itzuli. Baina ez naiz konforme geratu. Izan ere, Alaska liburua idatzi nuen duela urte batzuk, eta orain idazten ari naizena oso desberdina da, edo, behintzat, hori iruditzen zait niri. Erroren bertuteetako bat diskrezioa da. Ez du ezer esan, baina bigarren mezu batean beste poema batzuk bidali dizkiodanean egokiagoak direla esan dit, eta itzuli ditu beti bezain fin. Badu idazteak atabikotik zerbait, eta ezin nintzen bueltatu haurtzaroko Alaskara. Ez galdetu zergatik. Baina ariketa literario bat egin eta N1 zaharrean zeuden beste hotel batzuk ekarri ditut gogora eta bihotzera. Eta atera zaizkit 5 poema argitaragabeak. Hotel denak daude itxita. Zabalik geratzen den bakarra Alai da. Gaur bazkaldu dut bertan, pasako jendearen artean. Autobusetan heldu den jendeaz inguratuta, ez dakit nora doana. Eta hotel hipermoderno batetik hartutako boligrafoa hartu eta hitz batzuk apuntatu ditut kaier batean. Neskato beltzaran bat begira daukat.
ERREPIDE NAZIONALAREN IBILBIDE ZAHARRA
Leku Ona hotela Erabiltzen ez den errepide batetik zoazela munduak errepide berritik aurreratzen zaituela sumatzen duzu. Une batez bide bazterrean geldituz gero esango dizut aspaldi esan nahi dizudana: hortxe dago muga, probintzien artekoa eta egun zoriontsuen eta zoriontsuagoak izanagatik guretako tristeagoak zirenen artekoa. Gera zaitez hor. Ez dakizu zer datorkizun, hurbiltzen ari den autoaren gidaria ezagutuko duzun ala ez. Beharbada poeta hura da. Errezitaldietan gazteena zena beti. Jaka islatzailea jantzita daramazu ikus zaitzan.
Aizkorri hotela Igerilekurik gabeko hotel batean ezagutu zintudan. Gurasoak bizirik genituen artean. Elkarri zauriak ukitu genizkion eta zin egin, telebistako argia lekuko zela, gure bizitza perfektua izanen zela aurrerantzean. Izan ere, gerra batย galdu egiten baitugu gogora ekartzen dugun bakoitzean. Eta ez dago leiho hautsi bat baino gauza tristeagorik. Hori eta Salgai afixa zartatu bat. Memoria abandonatutako hoteletan geratzen den altzari bat da, inork etxerako nahi ez duena. Txori bat sartu da behinolako jantokian eta ez daki nola atera bertatik.
Buenos Aires hotela Mukerra naiz. Ohazal gainean loak hartu nau. Zu gabeko lehendabiziko uda da.ย Orain badakit hizkuntza bera genuela, baina lengoaia desberdina. Zoriontsuak gineneko harremanak ere gaizki bukatzen direla ikasi dut urteekin: frutarbolen lerro zuzenen asperdura dugula maiteago oihanpeko desordena perfektua baino. Eta bizitza berdin izan daiteke daukazunarekin konformatzea edo zerbait hobea bilatzea. Edo biak aldi berean, zer esanik ez. Horregatik maite dut baikortasuna imitatzen dakien jendea. Maite dut pasoko hotelak bueltatuko ez naizela badakidalako. Joaten uzten duguna gara. Horregatik egoten gara larrialdietako irteerei begira.
Ulaiar hotela Haizeak uhinak egiten zituen moztu gabeko belarrarekin. Txakurrek sumatu zuten euria heldu zela guk baino lehenago. Galdu genuena eta inoiz izanen ez genuena ezin bereiziz bizi ginen artean, eta abandonatutako askaltegian geratu ginen aterkirik ez bagenuen ere. Maite ditu euriak geldirik dauden gauzak. Zerbait esan nahi nizun. Aholku on bat eman kristalaren kontra erantsia gera ez zintezen desorientatutako txori bat nola. Ametsek ez gaituzte kolpatzen, ordea.ย Gainera, amesteko esaten digutenak ez dira gurekin batera egoten gehienetan. Eta esnatu nintzen bat-batean, errepide bazterreko hotel batean gauaren erdian esnatzen den saltzailea bezala. Aukera izan banu, zu izanen nintzatekeen beti izanen duzulako norbait zure zain.
Ongi Etorri hotela Galbiderantz zuzenean doanari ez zaio erakutsi behar drainatutako urtegi baten hondoan zer dagoen, ez duelako handik atera nahi izango. Baina alferrik da: beti betetzen dira gehien beldurtzen gaituzten mehatxuak, eta gure barrenak arrain inbaditzaileek zein lokatzak buxatuko dituzte. Bizitza da behinola erreka bat izan zen paraje bat, orain selfiak egiteko presagaina dena. Itxi zituzten hoteletako neoiakย sumatzen dira gure begien hondoan. Gauak geratzeko nahikoa diren hitzak pilatzen zaizkigu eztarrian, urpeko landareriarekin katigatzen direnak. Madarikatuak gara: guretako asmatu zituzten kuretajeak.
ANTIGUA RUTA DE LA CARRETERA NACIONAL
Hotel Leku Ona Cuando circulas por una carretera abandonada, sientes que el mundo te adelanta por la carretera nueva. Si nos detenemos un momento en el camino, te dirรฉ lo que trato de decirte hace tiempo: ahรญ estรก el lรญmite entre provincias, y tambiรฉn entre los dรญas felices y los que, a pesar de ser igualmente felices, para nosotras fueron mรกs tristes. Quรฉdate ahรญ. Ignoras tu futuro, si vas a conocer o no al conductor del coche que se aproxima. Tal vez sea aquella poeta. La que siempre era la mรกs joven en los recitales. Llevas el chaleco reflectante para que te vea.
Hotel Aizkorri Te conocรญ en un hotel sin piscina. Nuestros padres todavรญa estaban vivos. Nos palpamos las heridas y juramos, con la luz de la televisiรณn como testigo, que a partir de ese momento nuestra vida serรญa perfecta. Y, efectivamente, perdemos una guerra cada vez que la recordamos. Y no hay nada mรกs triste que una ventana rota. Una ventana rota y un cartel ruinoso de Se vende. La memoria es un mueble en un hotel abandonado, que nadie quiere llevarse a casa. Un pรกjaro se ha colado en el antiguo comedor y no sabe cรณmo salir de allรญ.
Hotel Buenos Aires Soy obstinada. Me he quedado dormida sobre la colcha. Es el primer verano sin ti.ย Ahora sรฉ que hablรกbamos el mismo idioma, pero un lenguaje diferente. Con los aรฑos he aprendido que las relaciones en las que fuimos felices tambiรฉn terminan mal: que preferimos el aburrimiento de las lรญneas rectas de los frutales que el desorden perfecto del sotobosque. Y la vida puede consistir en conformarte con lo que tienes o en buscar algo mejor. O ambas cosas al mismo tiempo, faltarรญa mรกs. Por eso me agrada la gente que sabe imitar el optimismo. Me gustan porque sรฉ que no volverรฉ a hoteles de paso. Somos aquello que dejamos marchar. Por eso solemos mirar hacia las salidas de emergencia.
Hotel Ulaiar El viento provocaba ondas en la hierba sin cortar. Los perros advirtieron que la lluvia habรญa llegado antes que nosotros. Todavรญa vivรญamos sin saber distinguir entre lo que perdimos y lo que nunca tendrรญamos, y nos quedamos en el merendero a pesar de que no tenรญamos paraguas. La lluvia ama las cosas inmรณviles. Querรญa decirte algo. Darte un buen consejo para que no te quedases pegada al cristal como un pรกjaro desorientado. Pero los sueรฑos no nos hieren.ย Ademรกs, la mayorรญa de las veces no estรกn con nosotras los que nos dicen que soรฑemos. Y de pronto me despertรฉ, como un viajante que se despierta en medio de la noche en un hotel al borde de la carretera. Si hubiera tenido ocasiรณn, habrรญa sido tรบ porque siempre vas a tener alguien que te espere.
Hotel Ongi Etorri A quien se dirige directamente hacia la perdiciรณn no hay que mostrarle lo que hay en el fondo de un embalse drenado, ya que no querrรก salir de allรญ. Pero es inรบtil: siempre se cumplen las amenazas que mรกs nos asustan, y nuestras entraรฑas serรกn obstruidas por peces invasores y por el barro. La vida es un paraje que en otro tiempo fue un rรญo y ahora es una represa donde hacerse selfis. En el fondo de nuestros ojos se aprecia el neรณn de los hoteles que se cerraron. Las palabras que bastan para detener las noches, las mismas que se encadenan con la vegetaciรณn subacuรกtica, nos golpean en la garganta. Estamos malditas: por nosotras se inventaron los legrados.
Noizean behin ohartzen naiz nire eskuetara heltzen diren testuetan, hitzaldietan eta irratiko elkarrizketetan ugaldu egiten direla zalantzagarriak iruditzen zaizkidan hitz edo hitz-konbinazio batzuk. Ez dakit bolada kontua den, edo besterik gabe lehenago oharkabean pasatu zaizkidan esamoldeekin ohartzen naizen bat-batean. Gaur hona ekarriko dudana ez dut uste Itziar Diez de Ultzurrunek aurreko postetan hizpide izan dituenen moduko โespezie inbaditzaileakโ direnik. Euskararen barruko prozesuen ondorio izan liteke agian.
Areagotu aditza ederra iruditzen zait, baina maiz izen desegokiekin konbinatuta ikusten edo entzuten dut. Zenbaitetan autoan noala irratian entzuten ditut atentzioa ematen didaten horrelako konbinazioak baina, ondoren, zail egiten zait adibide zehatza gogoratzea. Hortaz, hiztegi eta corpusez baliatuko naiz hemen hasierako analisia egiteko.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren definizioa nire kontzeptualizazioaren ildotik doala esango nuke, alegia, areagotu aditzak zerbaiten nolakotasunaren goranzko joera adierazten duela.
areagotu,ย areago/areagotu, areagotzen da/duย ad.ย Gehitu, batez ere nolakotasunean.ย Zorigaitza areagotu zitzaionean.ย Horrek ondoeza areagotu zion.ย Ez zituen hortik zetozen gaitzak deuseztatu, areagotu baino.ย Ezin dugu esan auziak eta istiluak saihestu ditugunik: gehitu eta areagotu egin ditugu aitzitik.
Dabilena corpusera jo dut gailentzen diren konbinazioen bila eta, maiztasun handiko konbinazioen zerrenda oso luzea bada ere, izen hauek gailentzen direla ikus daiteke: erabilera (1182), presentzia (548), arrisku (471), ezagutza (260), tentsio (251), gaitasun (276), arazo (262), presio (233), kopuru (244), joera (212), kontrol (191)โฆ
Hona hemen adibide batzuk:
Bagerak, euskararen erabilera areagotzen eta sendotzen jarraituko duela adierazi du.
Hedabideetan euskararen presentzia areagotzea eta euskarazko hedabideak bultzatzeaโฆ
Errauskailuek minbiziaz hiltzeko arriskua areagotzen dutela dio zientzialari espainiarren ikerketa batek.
Ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea du helburu biltzar honek.
Palestinako bi alderdi nagusien arteko tentsioa areagotzea eragin du operazioak. Bainuetxeetan airea beti hezea da eta horrek mikroorganismoen bizitzeko gaitasuna areagotzen du.
Mendearen bukaeratik aurrera elkarren arteko arazoak areagotu ziren. Txinaren aurkako presioa areagotu egin dute AEBek.
Lan baldintzak okertu direlako gaixotasun eta istripukopurua areagotu dela nabarmendu du LABek.
Iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu da.
Gasteizko Alde Zaharrean kontrol soziala areagotzen ari dela salatu dute.
Kasu gehienetan, egoki iruditzen zait areagotu aditza izen horiekin konbinatuta, handitu aditza ere egokia izan litekeela iruditzen bazait ere. Kopuru izenaren kasuan, aldiz, ez dut uste areagotu aditza egokia denik. Izan ere, kopuru izen arina zenbakarriak edo neurgarriak diren izenekin konbinatzen da gehienbat, eta lortzen den esanahia ez dagokio nolakotasunari zenbatekoari baizik. Hortaz, bi adibide hauetan, handitu edo gora egin moduko aditzak erabiltzea egokiagoa litzatekeela uste dut. Zenbait kasutan, kopurua handitu edo kopuruak gora egin konbinazioen ordez, ugaritu aditza erabiltzea ere egoki izan liteke.
Lan baldintzak okertu direlako gaixotasun eta istripukopurua areagotu dela nabarmendu du LABek.
Donostiako Orfeoiak, abesbatzako ahotsen kopurua areagotzeko asmoz, bertako kide izateko deialdia egin du.
Arrisku eta arazo izenen jokaera desberdina da numeroaren arabera.ย Arrisku izena singularrean erabilita ageri da gehienbat eta, arazo izena, aldiz, pluralean ageri da adibide gehienetan. Izen horiek singularrean erabiltzen direnean, nolakotasunaren goranzko joera adierazten da beti eta, beraz, egokitzat har daiteke areagotu aditza.
Bilbon eta Donostian uholde arriskua areagotuko da.
Egia da urtetik urtera arazoa areagotzen ari dela, baina airearen kutsadura mundua bezain kontu zaharra da.
Izena plurala denean, aldiz, bi interpretazio egon daitezke. Bi adibide hauetan, aurretik mugatuta dauden arrisku edo arazoez ari garela ulertzen da eta, beraz, horien nolakotasunaren intentsitateaz ari garela onar daiteke.
Ebakuntza horren arriskuak areagotu edo arintzen dute hainbat faktorek: ardura espezialista on baten eskuetan uztea, toki egoki batean egitea, behar bezainbesteko denbora hartuta, presarik gabe, etc.
Mendearen bukaeratik aurrera elkarren arteko arazoak areagotu ziren.
Hurrengo adibideak aldiz, bi interpretazio izan ditzake. Adierazi nahi dena baldin bada aldez aurretik dauden jarreren, istripuen eta osasun-arazoen intentsitatea handitzen dela, areagotu aditza erabil daiteke baina, horiek guztiak kopuruz handitzen direla adierazi nahi badugu, ugaritu aditza erabiltzea askoz ere egokiagoa litzateke.
Sailburuaren arabera, alkoholaren ondorioz indarkeria jarrerak, trafiko istripuak eta osasun arazoak areagotu egiten dira.
Sailburuaren arabera, alkoholaren ondorioz indarkeria jarrerak, trafiko istripuak eta osasun arazoak ugaritu egiten dira.
Bukatzeko, kontuan hartu behar da izen batzuk komunikazio orokorrean zenbakaitzak eta neurgaitzak badira ere komunikazio espezializatuan hartzen duten esanahia neurgarria den magnitude batena dela. Hori gertatzen da, adibidez, presio eta tentsio izenen kasuan.
Ukrainaren eta Errusiaren arteko tentsioa areagotzen ari da joan den igandeko gertakarien ondoren.
Siria inbaditzeko presioa areagotu dute Turkiak eta Saudi Arabiak.
Garaterm corpus akademikoan areagotu aditzaren konbinazioen kontsulta eginda, ikus dezakegu ez dela ageri konbinatuta presio eta tentsio izenekin. Presio eta tentsio izenak magnitude izenak dira ia beti zientziazko testuetan, eta handitu eta igo aditzekin konbinatuta ageri dira horien balioaren goranzko joera adierazi nahi denean.
Azken ekuazio horren arabera, bolumen molarrak positiboak direnez, Gibbs-en energia molarra handitzen (โGm > 0) da presioa handitzen denean (โp > 0).
Normalean, fusio-kurbak malda positiboa izaten du presioa igotzen dugunean.
Energia elektrikoaren sorgailuen irteeran tentsioa igo eta intentsitatea murrizten duten transformadoreak erabiltzen dira.
Transformadorearen sekundarioan edo primarioan zirkuitulaburra egingo da, eta 0 V-etik hasita, apurka-apurka, aplikatzen den tentsioa handituko da, transformadorearen hariletan zehar intentsitate izendatua igarotzea lortu arte.
Nolanahi ere, esan beharra dago presioa handitu kolokazioa gailentzen dela presioa igo kolokazioaren aldean. Tentsio izenaren kasuan, aldiz, tentsioaigo kolokazioa gailentzen da tentsioa handitu kolokazioaren aldean, maiztasunak antzekoak badira ere.
Egindako azaleko analisitik hiru ondorio atera daitezke:
Zalantzagarritzat har daitezkeen konbinazioak areagotu aditzaren semantikaren gutxi gorabeherako ezagutzaren edo erabileraren ondorio izan daitezke, besteak beste, kopurua areagotu konbinazioan.
Areagotu aditzaren semantikaren gaineko kontrol ona izateak aukera ematen digu zehatzagoak diren esaldiak osatzeko, adibidez, osasun-arazoak areagotu vs osasun-arazoak ugaritu bereizteko.
Zenbait izenek komunikazio espezializatuan aktibatzen dituzten esanahi espezializatuek eragina dute aditzekin osatzen dituzten kolokazioetan. Hori erakutsi dugu presio eta tentsio izenen kolokazioen kasuan.
Aurreko artikuluan, aipatu nuen badirela lupaz begiratzea merezi duten adibideak, itzulpenaren eta transfeminismoaren arteko elkarreraginari erreparatzeko. Ikusi genuen nola Leslie Feinbergek emakumetasuna โbeste gauza askoren arteanโ zalantzan jarri zuen Mari-mutil handi baten bluesa eleberrian, eta zeinen ekarpen handia jaso genuen haren euskarazko itzulpenarekin. Gaurkoan, fokua pixka bat goratuta, itzulpen prozesu horren haritik tiraka jarraitu nahiko nuke.
1993an, Feinbergek zapalkuntza guztien aurka idatzi zuen jatorrizko Stone Butch Blues; hasiera-hasieratik, eleberriak izandako ibilbideak gorde izan ditu Feinbergen pentsamendu antikapitalista eta transfeminista. Argitalpenetik hogei urtera, Feinbergek, lagun talde baten laguntzaz, Stone Butch Bluesen azken edizioan (2014) aipatzeko moduko hainbat ohar utzi zizkigun, eleberriko kapituluez gain. Horiek, noski, itzulpenean gordetzeko beharra zegoen, oharrek osatutako aparatu horretan guztian badirelako itzultzaileak kontuan eduki beharrekoak:
Sailkapen bitar eta klasikoei aurre egiteko nahia esplizitua da, bai generoari dagozkion emakume/gizon kategoria bitar eta klasikokoen aldetik, baita eleberrien sailkapenaren aldetik ere; izan ere, bere buruari galdetzen dio Stone Butch Blues liburu-dendetako zein apaletan egongo ote den… eleberri historikoa, LGTBIQ+ feminista edo autobiografikoa? Azken horri dagokionez, bere ibilbidearekin antzekotasun asko eduki arren, hainbatetan aipatu zuen ez zela inolaz ere eleberri autobiografikoa.
Bizitzako azken urteetan, gaixoaldiak hizkuntzaren inguruko eztabaidetatik urrun utzi zuen arren, hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnartzeko tartea eduki zuen oharrotan. Batetik, โtransexualโ hitzaren bilakaeraz mintzo da, eta aipatu, hegazkinek, trenek eta autoek egiten duten moduan, hormonak eta kirurgia diren ibilgailu teknologikoek hamaika lekutara eramaten dituztela pertsonak. Bestetik, izenordainen inguruan ere mintzatu zen, eta adierazi norberaren identitatearen alderdi oso garrantzitsua direla eta haien erabilera konplexua dela, hainbat zapalkuntza gainjarri daitezkeelako.
Hala, itzultzaileei baino ez zien baimenik eman eleberriaren bestelako edizioetan oharrak egiteko, eta ez zuen hitzaurrerik onartzen. Haren esanetan, historikoki, generoaz eta sexu-orientazioaz psikiatriaren eta psikologiaren arlotik idazten zen gehienbat, eta zapalduaren hitzak, ordea, adituen hitzekin bat etorri behar zuten gaixoaren hitzak baino ez zirela. Zentzu horretan, bere eleberriak ahots propioa du; horregatik, ez du irakurlearekin bitartekaritzarik nahi, eta hitzaurrerik ez egiteko eskatu zuen. Esan bezala, soilik itzultzaileei uzten zien prozesuan sortutako hizkuntzarekin lotutako zailtasunak azaltzeko tartea.
Are gehiago, itzulpenetarako hitzarmen bat utzi zuen idatzita, bost baldintza nagusirekin. Lehenik, itzulpenak baimentzen zituen soilik 2014ko edizio hura jatorrizkotzat hartuta. Bigarrenik, xede-argitaletxe orok argi eta garbi adierazi behar du itzulpena argitaratzen ari direla, eta Feinberg dela jatorrizkoaren autorea. Hirugarrenik, itzulpena irabazi asmorik gabe egin behar da ezinbestean, eta inprimatutako bertsioaren prezioa ekoizpen-gastuak estaltzeko ezarri behar da. Laugarrenik eta aipatu bezala, ezin da hitzaurrerik egin, itzultzaileek hizkuntzari dagokionez hartutako erabakiak baino ezin dira aipatu. Azkenik, itzulpena edo haren zati esanguratsu bat bere webgunean publikatzeko eskubidea gordetzen du, doako sarbidea bermatzeko.
Fermintxo Zabaltzak, euskal itzultzaileak, Feinbergek idatzitakoa ezagutu eta gero, denbora librean ekin zion Mari-mutil handi baten bluesa itzultzeari, euskal literatur sisteman eduki horien faltak bultzatuta, baita euskararen aldeko borrokak eta borroka transbollomarikak ere. Eta itzulpen horren ondorio da xede-hizkuntza, kultur sistema eta identitate disidenteen errealitateak aberastu izana.
Azkenaldian, asko hitz egiten da adimen artifizialaz. Blog honetan ere zenbait bider jorratu den gaia da, hainbat ikuspegitatik. Nik aukera hau baliatu nahi nuke nire kezka nagusia azaltzeko. Egiari zor, adimen artifizialak berak baino gehiago kezkatzen nau gizakion ergelkeriak, axolagabekeriak eta denaz paso egiteko daukagun gaitasunak. Arriskutsua dena ez da adimen artifiziala, baizik eta gizakiak tresna hori erabiltzeko modua.
Duela urte asko, ikus-entzunezkoen munduan fansubs delakoak agertu ziren. Fansub hitza fan eta subtitled hitzen laburketa da, hau da, zaleek baimenik gabe eta irabazi asmorik gabe edo doan egindako azpidatziak dira. Hasieran, animea japonieratik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko erabili ziren Estatu Batuetan, baina laster hedatu ziren Europara eta Asiara, baita beste hizkuntza-konbinazio batzuetara ere. Doan zirelako eta eskuragarri zeudelako, jende asko hasi zen horrelako edukiak ikusten eta enpresa batzuk ere azpidazle afizionatuen lana erabiltzen hasi ziren itzultzaile profesionalen kostua eta epeak murrizteko. Ez dago misterio handirik. Azpidatzi batzuk ondo eginda egongo ziren, ziurrenik, baina asko akatsez beteta zeuden: akats linguistikoak eta azpidatzien ezaugarri teknikoei buruzkoak. Nik azpidatzi kaskar batzuk ikusi eta pentsatu nuen hura ezin zezakeela inork irentsi. Nork ikusiko zuen hain gaizki itzuli eta azpidatzitako telesail bat? Bada, lagun batzuekin gaiari buruz hizketan, konturatu nintzen beste batzuek ez zutela halako exijentzia maila eta bost axola zitzaiela azpidatzien kalitatea. โEsaten dutena gutxi gorabehera ulertzen bada, ni konforme. Eta gainera doan daโ. Benetan, flipatuta gelditu nintzen. Ezin nuen ulertu. Orain barre egiten diot garai hartako Aneri. Gaixoa.
Eta fansubek ibilitako antzeko bidetik doa adimen artifizial sortzailea ere ikus-entzunezkoen alorrean. Askori berdin zaio jasotzen ari dena txukuna den ala ez; akats ortografikoak dituen ala ez; azpidatziak karakterez beteta daudelako irakurtezinak diren ala ez. Jende asko doakotasunera eta berehalakotasunera harpidetuta dago. Dena den, badago argi izpirik iluntasunean. Duela urte batzuk polemika galanta sortu zen Squid Game (Txibiaren jokoa) telesail hegokorearraren azpidatzi automatikoak zirela-eta. Antza, Netflixek koreeratik ingelesera itzuli zuen automatikoki, eta jarraian ingelesetik beste hizkuntza batzuetara, hori ere automatikoki. Protesta ugari egon zen, zalaparta handia, eta uste dut azkenean Netflixek azpidatzi horiek kendu behar izan zituela. Gora protesta.
Zoritxarrez, esango nuke euskararentzat egoera are larriagoa eta kezkagarriagoa dela. Sarri sentitu dut euskarara egindako itzulpenak izapide hutsa izan direla. Hemengo enpresa askok jatorrizko testua gaztelaniaz sortu eta euskarara itzultzeko itzulpen automatikoa erabiltzeak, hautu zehatz horrek, argi erakusten du ia inposatutako tramite bat dela beraientzat eta bost axola zaiela itzulpenaren kalitatea. Axola ez zaizun zerbaitetan sosak gastatzea zaila da, jakina. Eta orain adimen artifiziala harribitxi gisa ikusten dute askok. Izapidea arin eta doan egiten duena. Ikus-entzunezkoen alorra ez da salbuespena eta egin dira eta egingo dira saiakerak edukien itzulpena ahalik eta gehien automatizatzeko. Hortxe egon behar dugu guk, erne, emaitzak aztertzeko eta euskarazko edukien kalitatea eta kopurua aldarrikatzeko. Eta horregatik tematzen naiz ni protesta egitearen kontuarekin. Batzuetan alferrik izango da. Euskarazko eduki baten kritikak ez du sortuko Squid Game telesailak eragindako eztabaida, baina ez gaitezen konformistak izan eta egin dezagun protesta gure hizkuntza-eskubideen alde.
Duela gutxi berri bikaina jaso dugu euskal ikerlarion artean: Euskera aldizkaria JCR datu-basean indexatu dute. Agian ez da albiste handia hedabide handientzat, baina guretzat, euskaraz ikertzen eta idazten dugunontzat, mugarri esanguratsua da. Izan ere, maiz entzuten dugu euskaraz ezin dela goi mailako zientziarik egin, edo ekoizpen akademikoek balio izateko, derrigorrez ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez edo beste edozein hizkuntza hegemoniko batean idatzi behar direla. Baina horrek ez du zertan hala izan. Euskaraz ikertzea ez da soilik aukera bat, eskubide bat ere bada. Eta horrelako lorpenek erakusten dute hizkuntza gutxitu batean egiten den zientzia ez dela bigarren mailako zientzia, eta bideak irekitzen dituzte beste aldizkari batzuk ere maila horretara heltzeko.
Euskera aldizkaria urte askoan aritu da euskara hutsean kalitatezko lan akademikoak argitaratzen, eta orain, indexatuta egonik, bertan argitaratutako edukiak nazioarteko datu-baseetan kontsultatu ahalko dira. Honek esan nahi du euskaraz idatzitako ikerketak ikusgarriagoak izango direla, balio handiagoa hartuko dutela akademikoki, eta, batez ere, euskara ikerketa-hizkuntza gisa legitimatzeko urrats sendo bat dela. Bide horretan, ezinbestekoa da unibertsitate, ikerketa-talde eta kalitatezko agentziek, batez ere, euskarazko ekoizpenari behar duen aitortza egitea, ikerlariek ere ausardiaz eutsi diezaioten euskarazko ekoizpenari.
Soberan dakigu euskaraz irakastea ez dela nahikoa: euskaraz pentsatu behar dugu, sortu, euskaraz zalantzan jarri, eta euskaraz argitaratu behar dugu. Hizkuntza batek bizirik iraun dezan, goi mailako diskurtsoak ere behar ditu, eta zientzia da horietako bat. Euskara akademikoki erabili, landu eta aberastu behar dugu, gure belaunaldiaren eta ondorengoen mesedetan. Horregatik, Euskera aldizkariaren indexazioa ospatzeaz gain, etorkizunari begira konpromisoa hartu behar dugu: euskarazko ikerketa sustatu eta defendatu, gure hizkuntzari ere ikerketa munduan bere lekua emanez.
Hernaniko kanposantuko kale-kantoi batean Agustin Paskual Iturriagaren (1778-1851) hilobi hondatu eta lizunak jandakoarekin ezustean topo egin ondoren, idazlearen bizitza eta obra irakurtzeari ekin nion. Besteak beste, Klasikoak saileko Jolasak liburua (1842), 1987an berrargitaratu zena.
Patxi Altuna arduratu zen argitalpenaz, eta hitzaurrean Agustin Iturriagaren bizitzaz eta, batez ere, haren idazlearen irakasle lanaz ari zaigu. Iturriaga oso gazterik hasi zen irakasten (1797a baino lehenago). Ikasketak egin ondoren, gainera, eskola bat ireki zuen Hernanin eta irakasle aparta izan zela diote ikerlariek (โzekiena baino gehiago irakasten omen zuenโ). Dena dela, eskolak ez zuen luze iraun (1823 ingurura arte edo). Ikertzaileen esanetan, Iturriagak salaketak izan zituen, Voltaireren eta entziklopedisten filosofia azalduz, gazteak galbideratzen omen zituelako. Giro horren eraginez, atzerrira joan behar izan zuen 1841ean. Handik urte batzuetara Hernanira itzuli eta han geratu zen hil arte (1851).
Garbi dago garai hartarako oso aurrerakoiak izan zirela haren joera didaktikoak eta hizkuntzari buruzkoak, gaurko ikuspegitik aurrerapen horiek oso urrun ikusten baditugu ere. Euskarari eman zion trataera ere guztiz berritzailea izan zen: ikasleen ama-hizkuntza (euskara) kontuan hartu behar zela zioen, irakaskuntzako gainerako ikasgaietan murgiltzeko.
Liburuaren hitzaurrearen amaieran Altunak dio COUko ikasle aurreratuenek euskalkiak ikasteko irakurgai aproposa izango dela Iturriagaren liburua. Aipamen horrek gogora ekarri dit gaurko Batxilergoko ikasleek euskal idazle klasikoekin duten harremana (aurreratuek eta ez aurreratuek). Batxilergoa, eta azken urtea bereziki, USE/EAU proba gainditzera eta emaitza onak izatera dago bideratua. Hala, euskal literaturak ez du lekurik (ez prestigiorik), are gutxiago euskal idazle klasikoen irakurketak edota testu iruzkinek.
Iturriagaren testuetan, oro har, sumatzen da idazlearen asmo didaktikoa, bai alegietan, elkarrizketetan eta baita hark itzulitako eglogetan ere, baina Jolasak liburuko elkarrizketetako azalpenek beste liburu batera jauzi eginarazi didate.
Irakaskuntzatik erretiroa hartu ondorengo abantailetako bat liburu mardulak irakurtzeko denbora izatea da. Marduletan mardula da Juan Gartziak itzulitako Moby Dick, Herman Melvillek (1819-1891) 1851. urtean argitaratua: Iturriaga hil zen urte berean.
Bi idazleen arteko lotura egitea ez zait zentzugabea iruditu. Garai berekoak dira biak eta testuen zati didaktikoetan, hizkuntzaren erabilerari dagokionean, batak bestearen oihartzuna ekarri dit. Izan ere, mundu iraganaz ari zaizkigu biak, antzinako jarduerez. Landa giroko gaiez elkarrizketak erabiliz Iturriaga; baleaz eta balearen arrantzaz 135 atal eta epilogoa dituen nobela luzean Melville.
Irakaskuntzak ere lekua du bi testuetan. Iturriaga irakasle ospetsua izan zen, elkarrizketen bidez irakatsi nahi izan zien ikasleei, bai hizkuntza eta bai edukia. Eskola maisu izandakoa da Melvilleren pertsonaia ere, Ismael, itsasora marinel gisa abiatzen dena. Irakasle senez ematen dizkigu baleaz eta balearen arrantzaz azalpenak eta argibideak.
Ez da prosaren estiloa (Melvilleren prosa zentzu batean didaktikoa izateaz gain, poetikoa ere bada, aberatsa, sakonaโฆ), ez da forma zehatza ere (elkarrizketa soilak dira Iturriagarenak, paragrafo luze eta korapilatsuak ditu Melvilleren nobelak). Hizkuntzaren kutsu arkaikoak ekarri dit burura bi testuen arteko ahaidetasuna.
B: Bada inguma mota bat zuria ta lodia. Onec eguiten dituen arraultcetatic irteten dira ar guztiz chiqui batzuec. Bereala asten dira masust arbolen ostoa jaten. Jaten dijoacen becela dijoaz anditzen. (โฆ) Capuleac ifintcen dira ur iraquiรฑean eta an beratzen dira. Artcen da izpi bat, eta dauden lecutic atera gabe dijoaz ascatcen . Matazuran izpia artuaz, eguiten da mataza, ascatcen dijoan becela.
A: Norc esan icusten diran sedazco jantzi ederrac zor zaizcala ingumari!
B: Capulearen barrenen dauden arrac oso osoro ezcur alea dirudite.
A: Illac, ala biciac daude?
B: Illac gure beguietan, baรฑa uda berrian irteten dira capuletic inguma biurturic.
A: Ori gauzaren miragarria!
B: Bi gauza oietatic zein deritzazu miragarriagoa? Piztea ala inguma biurtzea?
A: Ain arrigarria arquitzen det ar bat inguma biurtcea, non il bat piztea.
B: Eguiaz, arritceco gauza da gaur lurrean arrastaca dabillen arra , bigar egan len zan baรฑo ederragoa icustea. Onen vistan ez da gaitz sinistea pistuco guerala gu ere egunen batean len baรฑo ederragoac. Inguma berri oiec eguiten dituzte arraultzac eta bereala iltzen dira.
A: Cer, orren dembora guchian bicitzen dira?
B: Bai, eta badira abereac oraindic guchiago bicitzen diranac.
A: Ori orrela bada, ez degu cer errencuratu gure biciaren laburtasunaz.
Jolasak, 1842
95 Sotana
Igo bazinate Pequodera balearen hil ondoko disekzio horren une jakin batean, eta aurrera urrats egin gindaxaren ondotik, duda handirik ez dut jakin-min ez txikiz arakatuko zenutela objektu guztiz harrigarri, enigmatiko bat, han ikusiko zenutena luzetara etzanik haizebeko isurbideetan. Ez balearen buru itzeleko zisterna berebizikoa, ez haren beheko baraila gontzetik irtenaren txundigarria, ez haren buztan simetrikoaren miraria, horietarik ezein ez litzaizueke hain harrigarri, nola so erdi bat egitea horrako kono igargaitz horri; kentuckytar bat altu den baino luzeagoa, oinbete inguru diametroz oinarrian, eta hain atxabitxi-beltz nola Ioio, Queequegen idolo ebanozkoa. (โฆ)
Moby Dick, 1851
Amaitzeko, duela gutxi Homeroren Odisea itzulpen argitaratu berriaren aurkezpenean Matias Mujika itzultzaileak azaldu du jatorrizko bertso luze, monotono, ia hipnotikoak itzultzeko Ziburuko Etxeberriren testua erabili duela eredu gisa.
Adierazpen horiek ezin egokiagoak dira hemen azaldutakoa baieztatzeko. Hau da, euskal idazle klasikoak baliabide egokia dira itzulpenetarako eta haien lanak ezagutzea premiazkoa da. Itzultzaileek arrakastaz erabili dituzte euskal idazle klasikoen ereduak zenbait idazle klasikoren lanak itzultzeko (Shakespeareren Sonetoak, Hamlet; P. Chardelos de Laclosen Harreman arriskutsuak, Melvilleren Moby Dick, Margarita Nafarrokoaren Heptamerona edo Homeroren Odisea bera).
Lan horietan itzulpenetatik euskal idazle klasikoetara jauzi egin dezakegu eta euskal idazle klasikoetatik itzulpenetara. Horregatik, ausartuko naiz esatera irakaskuntza orokorrean euskal idazle klasikoen testuei lekua egin behar zaiela[1], etorkizuneko irakurleentzat onuragarria izango delako, jakinda ere oso zaila dela hori helburu guztiz praktikoak, teknologikoak eta merkantilistak nagusi diren giroan.
Orain Iturriagaren aztarnak aurkitzea falta da. Udalak jakinarazi digunez, kanposantuko hilobi lizunak jandakoan ez dirudi gorpuzkirik dagoenik. Ea artxibategiko langileek nonbait aurkitzen dituzten. Bitartean, hor ditugu idazlearen testuak zain.
[1] Ezin egokiagoa Noeren ontzia web orriak euskal testuak lantzeko eskaintzen duen materiala.
Ahozko hizkera idatzira ekartzeko manerari buruzko gogoeta franko irakurri ditugu azkenaldian han-hemenka. Neronek ezin gusturago leitu ditut, esaterako, Miren Amurizak eta Uxue Alberdik nork bere liburuaren karietara alderdi horri buruz esan dituztenak. Ahozko hizkera imitatzen duen idaztankera jakin bat imitatu du Amurizak Pleibak-en: malguago aritu da lexikoan, baina euskararen jatorrizko egiturak asko zainduta, betiere. Horrela jardunez, eroso sentitu da eleberriko protagonistaren euskara erdarazko adierazpenez busti duenean, adibidez. Eta, hain justu, Alberdik ere antzeko tesia bistaratu du Hetero liburuko zenbait ipuinetan baliatu duen hizkerari buruz galdetu diotenean. Jostatzearen alde azaldu da idazlea, baina ohartaraziz ezin dela nolanahi aritu: ยซApurketak eta zikintze ariketak errespetu handiz egin daitezke, edo batere errespeturik gabe. Ni ongi ardazten saiatzen naiz, eta, gero, dantza egiten, eta, ahal badut, zipriztintzen. Eta zipriztina euskaรฑolarena izan daiteke, gipuzkerarena, mendebaldeko euskararena…ยป.
Esplikatzekoa naizen hau ez da gauza bera. Aipatu kasuetan, Amuriza zein Alberdi, biak ari baitira, berez, fikziozko istorio bat idazteari buruz, baina inoiz norbaiti egindako elkarrizketa bat transkribatu eta hura idatzita eman behar izan kasik edonork ulertuko du, aise, ariketa horretan ere izaten dela gisa horretako buruhausterik, dudarik, edo halabeharrez hartu beharreko erabakirik. Behintzat, hori gertatzen da elkarrizketa egiteko arrazoia ez denean formaltasun betekoa, eta eutsi nahi zaionean hizlariaren hizkeraren koloreari, tonuari; nahi bada, baita graziari ere.
Baina, jakina, testuok derrigor behar dute orrazketa, eta nik, hizketan ari denean erdarakadak erreparorik gabe sartu zalea baina aldi berean aski garbizalea den honek, orduan izaten ditut nahi baino zalantza gehiago. Oraindik gogoan dut orain dela pare bat hilabete, disimuluan, egunkarian jambo hitza plazaratzen saiatu nintzenekoa. Iruรฑerriko musika talde bateko abeslariaren adierazpen batzuen parte zen. Baina jambo-k ez zituen pasatu iragazkiak. Eta, haren ordez, tipo jartzeko eskatu zidaten. Ulertu nuen zuzenketa, baina oraindik ere ez nago guztiz ados โnahiz eta kexatu ere ez nintzen kexatuโ. Jambo-rena ยซzipriztinยป ederra zelakoan nago, Iruรฑerriko gazte kuadrilla bat trazatzeko eta irudikatzeko elementu polit-polita.
Kontuak kontu, bestelako zerbait gertatu zait berriki, Chill Mafiako kide Julen Goldarazena Flako Fonki-rekin izandako solasaldia paperera ekartzea tokatu zaidanean. Egiari zor, zailegia ere ez da izan, txukun egiten du euskaraz, eta, gainera, sorpresa polit batzuk hartzeko ere balio izan dit ariketak. Horretara dator hau guztia.
Grabagailuak erregistratutako audioa transkribatuta, hau dio Goldarazenak hitzez hitz: ยซEgiten ditut sekulako txandrioak, bolada batzuetan se me va la ollaโฆ eta esango nuke hori gertatzen zaigula guztioiยป.
Txandrio hitza irakurri โeta adituโ, eta, zuzenean, zera pentsatu nuen nire kolkorako: ยซFijo kanpoan utzi beharko dudalaยป. Bai zera: inozoa ni. Honek bai, pasa zituen iragazkiak. Ondotik, sarean bilaketak egiteari ekin nion, eta hori poza hartu nuena ikusi nuenean bazirela zientoka adibide. Salbuespen bakanetakoa, Euskaltzaindiaren Hiztegian; hor ez dago jasoa. Hortaz, txoko txiki honetatik, jaso beza akademiak hura hiztegian kabiarazteko eskea. Ez esan, faborez, ez dela hitz guapoa โค
Hiztegian jasotzeko eskea ez da kapritxoa, gainera. Gutako askoren bizitzetan duen tradizioa aski ez balitz, hona hemen txandrio hitzaren bueltako zenbait bitxikeria.
Kontsultarako lehenbiziko iturria: Egungo Testuan Corpusa (ETC).
Txandrio hitzaren edo bere aldaeraren baten 78 agerraldi daude jasota. Haietako batzuk izen propioei loturikoak dira; omen, badirelako izenean txandrio daukaten zenbait elkarte, musika talde eta bertso eskola. Edonola ere, adibideen gutxienekoa dira.
78 agerraldietatik, literatur lanei loturikoak dira 25 โjatorrizko testuetakoak dira 23, eta itzulpenetakoak biโ. Hona hemen zenbait adibide:
Rock’n’roll, Aingeru Epaltza, Elkar, 2000 Ustel gertatutako gosariak mokor kakaztua ezarri berria zuen, zorteak azken aldi horretan egin zizkidan txandrio guztien meta gainean.
Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017 Krisi erakutsi nion txandrioa, jakinik ere ez zidala konponbiderik emanen.
Hodei berdeak, Jon Alonso, Susa, 2003 Baina, orokorrean, txandrio bat izan zen.
Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012 Bestalde, zuk “aitzakia” deitzen duzu, baina bene-tako txandrioa izan da: “aitzakiaz” beteta utzi dituzue bazterrak.
Deklaratzekorik ez, Beรฑat Sarasola, Susa, 2019 Gorteko txandrio giroak ere ez dio laguntzen jeneralari; azken porroten ondoren hasiak dira On Carlosen inguruko mingain-leunak, bazter nahasle guztiak -“covachuelistas y acรณlitos” deitzen die Galdosek-, berriketan, Zumalakarregiren abilezia estrategiko-militarrak zalantzan jartzen, hobe lukeela erregea bera jarriko balitz -Jainkoaren bedeinkapena izaki- […]
Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2011 Ez nuen ateraldia kontrolatzen jakin, egina zegoen txandrioa.
Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011 Itzuli zirenean ohartu zituan txandrioaz.
Literaturaz apartekoetan ere adibide franko dago. Goenkale telesailarenย Testamentuaren afera atalean aditu liteke hitza โ2013ko maiatzean pantailaratu zutenโ, Nekane pertsonaiaren ahotik aterea. Gainera, literaturan ez ezik, Anjel Lertxundik Berria egunkarian argitaratutako iritzi zutabeetan ere erabili du txandrio, behin baino gehiagotan, โ2015eko Damua garaiz-en, adibidezโ, eta Maialen Berasategi Catalanen zutabe bat ere bada jasoa ETC-n, horrexegatik:
Berria, 2018-03-29, Sormenaz, ogiaz Muin-muinean dauzkagu sortzaileak, sortze hutsa beti balitz bezala onuragarria, edo suntsipenaren antonimoa: sormen artistiko, teknologiko eta (zer esanik ez) ekonomikoak sekula ekarri ez baligu bezala mordoilorik edo, are, txandrio alimalekorik.
Bigarren kontrastea: Ereduzko Prosa Gaur (EPG) ataria.
Gutxi-asko, aurrez ETC arakatuz ateratako ondorioak berresteko balio izan du kontsultak honek. Haren arabera, txandrio zazpi esalditan azaldu da prentsan, eta lau liburutan literaturan; hain justu ere, Jon Alonsoren eta Migel Angel Mintegiren lan banatan, eta Aingeru Epaltzaren bitan.
Elearen jatorriari dagokionez, Orotariko Euskal Hiztegiko sarrera batean pista gutxi batzuk dira jasota.
txandrio. “(Sal, R-uzt), jugarreta. Txandrio egin, hacer una jugarreta” A. Cf. VocNav: “Chandrรญo, estropicio, desaguisado, daรฑo, desgracia […] (Es voz tรญpica de Navarra y de uso general). […] Revoltijo, desbarajuste, desorden (Corella)”.
Eta, sarrera horretan adierazia ez badago ere, jakina da, Nafarroan ez ezik, txandrio tradizio handikoa dela Aragoin; kasu horretan, ch-z idatzita, jakina: chandrรญo. Horren harira, Aragoiko Maite Moret filologoak emandako azalpen batzuekin egin dut topo arestian, eta, haietan, hark zioen litekeela dela txandrio hitza euskarazko etxeko-andre adieratik eratorria izatea. Edonola ere, zertan katramilatu jatorrian: hiztun askoren eguneroko hizkeraren parte izatea ez al da dagoeneko aski arrazoi akademiak aintzat har dezan? Bide batez, jakin-mina dut: zenbateraino erabiltzen duzue, ahozkoan, Nafarroatik kanpoko euskaldunek?
Jakin-minez irakurtzen dut, aldiro, Euskaltzaindiak sei hilabetean behin egiten dituen eguneraketen zerrenda. Esate baterako, iragan urtarrilean ilusioa sentitu nuen akademiak jasotako 795 forma berrien zerrendan ikusi nituenean ajoarriero, kalderete, lebitatu, sexualizatu eta beste. Baietz nire hitz kutuna bildu hurrengoan! Lasai-lasai biziko gara bestela ere, erabili ere halaxe erabiliko dugu, baina zertan ezkutatu: txandrioa litzateke. Eta listo, aski apologia gaurkoz.