Euskal Herri mediterraneoa

Enrike Diez de Ultzurrun Sagalร 

Herri ederra, zinez. Iruรฑerritik Estellerrirako bidean Arga bazterrean eraikia. Zubi ikusgarria du, erromanikoa, XI. mendean harriz egina, sei begi handiz osatua, 100 m-tik gorakoa luzeran, Orreagatik eta Somportetik Santiagora zihoazen eta doazen erromesek gurutzatua, alde zaharreko karrika mehar harriztatuak alderik alde ere igarotzen zituzten eta dituzten bezala. Mendiak zelaitzen hasten diren inguruan dago Gares kokatua, Izarbeibarren. Inguruko alorretan, galsoroak, ardantzak eta olibadiak dira nagusi, hau da, garia, ardoa eta olioa, erran nahi baita, XIX. mendearen bigarren erditik aitzina euskara galtzen hasitako fruituak. Garai hartan hasi baitzen Euskal Herriari buruzko iruditeria jakin bat zabaltzen eta irudi hartatik bazter gelditu zen Gares; bazter ere Izarbeibar, bazter ere Nafarroako Erdialdea eta, are, baita Iruรฑerria ere. Lurralde horiek ez baitzetozen bat Euskal Herriari buruz harat-honat hedatutako irudiarekin: mendi berdeak, belazeak, baserri zuriak, euria, lainoaโ€ฆ Halakoetarik guti dago Gares aldean, bertzelakoa baita paisaia, bertzelakoa lurra, bertzelakoa klima, bertzelakoa eguraldia, bertzelakoa nekazaritza, eta zoritxarrez, bertzelakoa ere hizkuntza. Izan ere, XX. mendearen hasieran itzali zen (aldi baterako) garestarrek mendez mende erabilitako mintzoa. Euskara Garesko eta inguruko hizkuntza nagusia zelarik, euskarak bertzelako pasaia, lurra, klima, eguraldia, nekazaritzaโ€ฆ zituen, hots, bertzelako koloreak, Mediterraneo aldekoak. Bada, Mediterraneo aldeko haurrek ere zigorrak jaso zituztenโ€ฆ euskaldunak izateagatik.ย  Honatx, bertzela, Garesko maisu nagusiari 1823an emaniko agindua: โ€œIrakasle nagusi horrek eta haren laguntzaileek orok kontu berezia izan beharko dute haurrek euskararik erabil ez dezaten eskolan dauden bitartean, eta ahalegina egin beharko dute (errieta eginez), erdaraz hitz egin dezaten, bai eskolan, bai eskolatik kanpoโ€. Non eta Garesen, duela berrehun urte, haur garestarrak euskaraz karrikan, bai eta eskolan berean ere. Irakasleek gogotik egin zuten lana, hortik aitzina euskara gainbehera hasi baitzen gure alde mediterraneoko puska handi batean. Horrenbertzez, bada Euskararen Herriaz dugun irudia aldatzeko tenorea; bertzela erranik, bada Euskal Herri mediterraneoa aintzat hartzeko garaia.

Nor aritzen da euskarazko interpretazioan?

Leire Azkargorta Mintegi

Eremu eleaniztuna da euskararen lurraldea. Euskaldun gehien-gehienek ezagutzen dute, gutxienez, bigarren hizkuntza bat, eta euskarak bizi dituen sozializazio esparruak erdarekin partekatuak izaten dira oso sarritan.

Euskarazko interpreteen lana, beraz, ezinbesteko elementua da euskararen eta beste hizkuntza batzuen arteko elkarbizitza horretan, nahiz eta askotan ikusezina izaten den. Euskal interpreteek, askotariko profilak izanagatik, ekarpen handia egiten diote euskararen normalizazioari, komunikazioa gauzatzeko zubiak eraikitzeaz gain, euskararen beraren presentzia bermatzen dutelako askotan beren lanarekin.

Baina nor dira euskal interprete horiek edo, beste era batera esanda, nori dei diezaiokegu euskal interprete?

Hasteko, aspaldiko eztabaida interpretaziora ekarrita, Euskal Herrian bizi den eta euskararekin lan egiten ez duen interprete bati euskal interprete esan diezaiokegu? Edo euskara ezagutzen duen baina euskararekin lan egiten ez duen interprete bati? Galdera horiei erantzunez, euskal interpretea euskararekin lan egiten duena dela esango nuke nik (nahiz eta baduen beste hizkuntza-konbinazio batzuetan ere aritzea).

Bestalde, nori esaten zaio normalean interprete? Ohikoena da interpretazio-lanetan aritzeagatik lansaria jasotzen duenari esatea horrela, hau da, interprete profesionalari. Askotariko esparruetan aurkituko ditugu euskal interprete profesionalak, esate baterako udaletxeetan, parlamentuetan, epaitegietan, akademian, osasun-arloan, erakunde publikoen ekimenetan, eta arlo pribatuan ere bai, besteak beste enpresa, GKE edota elkarteen ekimenetan.

Hala ere, beste hainbat esparrutan ere aritzen dira interpretazio-lanak egiten dituzten pertsonak, adibidez eskoletan, gaztetxeetan edota herri-mugimenduan, eta batzuetan ordain ekonomikoa jaso dezaketen arren, beste askotan lansaririk gabe egiten dituzte horrelako lanak; besterik gabe, euskara erabiltzen dela bermatzea izaten da haien asmoa.

Aรญda Martรญnez-Gรณmez ikertzailearen arabera, interprete ez-profesionalak elebitasun maila jakin bat eduki eta unean uneko interpretazio-lanak egiten dituztenak dira, ordainsaririk eta aurretiko prestakuntza espezifikorik gabe.

Martรญnez-Gรณmezek dioenez, askotan pertsona horien intuizioak zehazten ditu interpretazio-funtzioak behar bezala betetzeko behar diren trebetasunak eta horrek dakartzan muga etikoak. Kasu gehienetan, gainera, banaka eta modu isolatuan egiten dute lan; horren ondorioz, ikusgarritasun txikia izaten dute, ez dute talde baten elkartasunik izaten, ez eta prestigiorik ere, eta publikoki sinesgarritasun txikiagoa eman ohi zaie, nahiz eta haien laguntza jasotzen duten elebakarrek berehalako errekonozimendu soziala eman diezaieketen (Martรญnez-Gรณmez, 2015[1]).

Euskal Herritik kanpoko akademikoen literatura arakatuz gero, ikusiko dugu sarritan zerbitzu publikoetako interpretazioarekin eta etorkinekin lotzen dela interpretazio ez-profesionala, eremu horretan gero eta profesional gehiago aritu arren, oraindik ere hainbeste instituzionalizatu gabeko sektorea delako eta, beraz, askotan haurrak, etorkinen lagunak eta abar ibiltzen direlako interprete-lanetan (ibid., Antonini, 2015[2]).

Euskal interpretazioaren kasuan, aldiz, esango nuke interprete ez-profesionalek bestelako funtzio bat betetzen dutela. Izan ere, iruditzen zait gurean euskarazko interpretazioa, etorkinekin komunikatzeko baino gehiago, euskaldunek jendaurrean euskara erabili ahal izateko egiten dela.

Nik dakidala, horren inguruko daturik ez da argitaratu, eta interesgarria litzateke gaiaren inguruko ikerketa xeheagoa egitea, baina oraingoz sarean aurkitutako adibide pare bat ekar dezaket hona: alde batetik Argian argitaratutako iritzi artikulu honetan Malores Etxeberriak aipatzen du โ€œjende asko [dagoela] gurean, profesionalez gain, bilera edo batzar bat euskaratik gaztelaniara itzultzeko gai denaโ€, eta beste alde batetik Bergarako Aranzadi Ikastolako esperientzia ere bikain azaldu zuten Ane Barrusok eta Estepan Plazaolak bideo honetan.

Ildo horretan, iruditzen zait euskal interprete ez-profesionalen meritu nagusia zera dela, baliabide ekonomiko urriak edo interpretazioaren inguruko nolabaiteko ezezagutza duten espazioetara eramatea bai interpretazioa, bai euskaraz aritzeko aukera. Are gehiago, ikusi dudanez, batzuetan interprete profesionalak ere aritzen dira horretan, beharbada Kike Amonarrizek aurreko batean aipatzen zuen militantismoak bultzatuta.

Horrela, interpreteen lanbidea espazio berrietan ezagutarazten da, pixkanaka erabiltzaileak interpretazioarekin ohitzen dira eta, agian, horri esker antolatzaileak beren aurreikuspenetan (eta aurrekontuetan) interpretazioa sartzen hasiko dira hortik aurrera.

Euskarak bizi duen diglosia kontuan izanda, garaipen garrantzitsua da interpreteen lana profesionalizatu izana, eta horri esker egin daiteke euskaraz hainbeste eremu eta ekimenetan. Baina, hain zuzen ere egoera diglosiko hori dela eta, oraindik ere oztopo handiak daude esparru askotan euskaraz aritzeko, sarritan interpretazioa zertan datzan ere ez da jakiten, eta eremu horietan funtsezkoa izan daiteke interprete ez-profesionalen lana edo interprete profesionalen borondatezko lana, oraingoz behintzat.


[1]Martรญnez-Gรณmez, A. (2015). Non-professional interpreters. In H. Mikkelson eta R. Jourdenais (Ed.), The Routledge Handbook of Interpreting (417-431. or.). Routledge.

[2]Antonini, R. (2015). Non-professional interpreting. In F. Pรถchhacker (Ed.), Routledge Encyclopedia of Interpreting Studies (277-279. or.). Routledge.

Dena aldatzen da; esentzia, ez

Estitxu Irisarri Egia

Dena aldatzen omen da, urte sasoi honetan naturara begiratu besterik ez dugu, inauterietan ere inguruan jendea nola aldatzen den ikus dezakegu, udaberria hurbildu ahala gizakion jarrera nola aldatzen den ikus dezakegu, baina bada, ordea, aldatzen ez den alderdi bat: barru-barruan guztiok dugun barne-indarra, kemena, bizitza osoan zehar gurekin dagoen esentzia, magia, argi hori.

Halere, iruzurtiaren sindromeak burrunba egiten digunean, gutxitasun sentimenduak zapla jotzen gaituenean, antsietateak danba jotzen gaituenean, perfekzioaren ahotsak ulu egiten digunean, beldurrak orro egiten digunean eta beste hainbat une zailetan, dirdira horrekin topo egin ezinda ibiltzen gara. Kinki-kanka gure deabruekin kolpeka, itzalekin topeka, olatu ilunen marmarrean itotzeko arriskuarekin.

Guztiok sentitu ditugu noizbait gure barruko urak nahasita eta musikara jo dugu baretasun bila. Ines Osinagak, Miren Amurizak, Mercedes Sosak, Julio Numhauserrek eta bostok badugu partekatzen dugun gauza bat behintzat, aterpe hau:

Aldatzen da azalekoa,
muina ere aldatzen da;
aldatzen da pentsaera,
munduan dena aldatzen da.
ย 
Klima aldatzen da aroz
eta artaldeak zelaiz;
dena aldatzen da, beraz
ez harritu aldatzen banaiz.
ย 
Eskuz esku aldatzen du
dirdira diamanteak,
txoriak habia eta
arnasa amoranteak.
ย 
Ibiltariak bidea
aldatu egiten du maiz;
dena aldatzen da beraz,
ez harritu aldatzen banaiz.
Dena, dena aldatzen da,
dena aldatzen da.
Dena, dena aldatzen da,

dena aldatzen da.
ย 
Gauez aldatzen da aldez
eguzkiaren sarea;
udaberrian soinekoz

aldatzen da landarea.
ย 
Piztiak ilajez eta
amama zaharrak bisai(a)z,
dena aldatzen da, beraz,
ez harritu aldatzen banaiz.
ย 
Dena, dena aldatzen da,
dena aldatzen da.
Dena, dena aldatzen da,

dena aldatzen da.
ย 
Ordea, ez da aldatzen
ezergatik nire grina;
nire herriaren memoria,
nire jendearen mina.
ย 
Bart aldatu zenak bihar
aldatzen segi dezala,
paraje urrunotan ni
aldatu naizen bezala.
ย 
Dena, dena aldatzen da,
dena aldatzen da.
Dena, dena aldatzen da,

O, o, dena aldatzen daโ€ฆ
ย 
Dena aldatzen da,
dena aldatzen da.

Dena aldatzen da; esentzia, ez.

Iraganeko garai oro hobea omen zen

Amaia Lasheras Perez

Hirugarren aldia da gai berak blogerako hizpide ematen didana (eta iduritzen zait ez dela azkena izanen). Aitzinekoetan aipatu bezala, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren Irakurmena hobetzeko planean hartu nuen parte lehengo urtean, ikasle, eta, aurten, berriz, planeko tutorea naiz Nafarroako zenbait ikastetxetan. Aitzineko ikasturtean, eszeptizismo handiz joan nintzen ikastarora. โ€œIrakurketa-planaโ€ izena bakarrik ailegatu zitzaidan, eta orduan pentsatu nuen dena asmatua zegoela irakurzaletasuna sustatzeari dagokionez. Tira, gero, sorpresa hartu nuen ikusi nuenean ikasleek irakurtzen zutenaren ulermena hobetzeko asmoa zuela planak eta tresna eraginkorrak ematen zizkidala. Alde batetik, egia zen dena asmatua zegoela, eta ohartu nintzen tresna horietako batzuk aplikatzen genituela irakasleok, baina planak egituratuta eta ongi oinarrituta ematen zizkigun. Zenbait estrategia sistematizatzea proposatzen zitzaigun, eta, testu bati heldu behar genion bakoitzean, horiek aktibatu behar genituela gogorarazi. Hasieran, irakasleak paratuko ditu martxan estrategiak, baina espero izatekoa da hortik aitzinera ikasleek, irakaslea eredu hartuta, horiek barneratu eta modu autonomoan eta automatikoan erabiliko dituztela, ia gure laguntzarik gabe. Hala, mundura ateratzen direnean, oharkabean estrategiak aktibatu eta irakurle โ€œtrebeakโ€ izanen dira.

Zaletasuna bertze kontu bat da, jakina. Baina irakurle trebeak ez bagara eta leitzen ari garena ongi ulertzeko lanak baditugu, nola izanen gara, bada, irakurzaleak? Nola disfrutatuko dugu testu batez, ahalegin ikaragarria egin behar badugu hariari segitzeko? Sufrikario hutsa litzateke, noski. Hala gertatzen zaie gure ikasleei anitzetan. Alferrik tematzen gara haientzat liburu interesgarriak eta erakargarriak bilatzen. Testua bere osotasunean ulertzeko gai ez denak ezin izanen du bere burua istorioan murgildu, protagonistekin gozatu, sufrituโ€ฆ Nahiko lan izanen du guti goiti-beheiti zer gertatzen den ulertzen, eta ez da ailegatuko kontakizun on batek sentiarazten duen horretara. Beraz, ongi etorriak izan daitezela horrelako planak eta estrategiak, gutienez egunerokoan irakurri beharko dituzten testuak uler ditzaten: fakturak, oharrak, jarraibideak, produktuen osagaiak, administrazioen jakinarazpenak, kartelak, idatzizko publizitateaโ€ฆ Testuez inguratuta gaude gehienok. Gure gazteek horiek menperatzea izan behar genuke helburua.

Irakasleok, gure artean, asaldatuta aipatzen dugu, behin eta berriz, gure ikasleek ez dutela irakurtzen ikastetxetik kanpo. Horren harira, lehengoan, denboran gibelera egin, eta pentsatzen hasi nintzen ea egoera oso desberdina ote zen nik nire ikasleen adina nuenean. Nire iduriz, gauzak ez dira horrenbertze aldatu. Oinarrizko Hezkuntzan nintzenean, klasekide gehienek ez zuten agindutako liburuez haratago irakurtzen; eta orduan ere ez zen โ€œguaiโ€ irakurtzea, โ€œarraroโ€en kuadrillan ez bazinen, behinik behin (gero ondorioztatu dut hori zela nire kasua). Batxilergoa ikasi nuenez (orduko BUP hura), ikastetxeak aginduta, anitz leitu behar izaten genuen, eta letretako batxilergoa hartuta, zer erranik ez. Etxeko apalategian ditut gaztelaniazko literaturako klasiko gehienak, garai haietan erosiak eta irakurriak. Zailtasun handiko testuak ziren horietako batzuk, On Kixote, errate baterako, eta pentsatzen dut horrek lagundu zigula irakurle trebeagoak izaten. Hala ere, kontrako eztarritik joan zitzaidan bakarren bat (On Kixote bera), ez uste. Egun, lan horien egokitzapen aski politak eskaintzen dizkiegu ikastetxean, baina guk, ikasleei brometan erraten diedan bezala, โ€œanestesiaโ€rik gabe irakurri behar izaten genituen.

Arestian erran dudanez, orduan ere gutiengo ginen irakurzaleak nerabezaroan. Gure auzoa kanpotik etorritako langileen auzoa zen; oroitzen naiz klasekide baten baino gehiagoren aita edo ama orduan ari zela irakurtzen ikasten. Auzoko ikastetxe publikoan, eskola-porrotaren proportzio handia zegoen eta, horregatik, ikastetxe kontzertatu batera eraman ninduten gurasoek. Han, egoera hobexea zen, baina, handik, oso kopuru ttikia ailegatu zen goi-mailako ikasketak egitera. Batzuk, 8. maila bukatuta, lanean hasten ziren zuzenean; mutil gehienak lanbide heziketa egitera joaten ziren. Gure anaiak, adibidez, justu-justu lortu zuen Oinarrizko Hezkuntzaren titulua eta ez zuen inoiz lanbide heziketa bukatu; ohikoak ziren horrelako egoerak 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ekoaren hasieran gure auzoan. Denbora haietan ez nuen anaia behin ere ikusi liburu bat irakurtzen. Beti iduritzen zaigu aurreko garaiak hobeak izan zirela, baina kasu honetan ez nago ados. Egia da oraingo gaztetxo gehienek ez dutela irakurtzea maite, baina orain dela 30-35 urtekoek, ere ez.

Hala ere, itxaropenerako arrazoiak badaude, ikerketei begiratzen badiegu. Euskal Herrian % 70 inguruk irakurtzen omen dugu gure aisialdian (datua nik ateratakoa da EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko ehunekoak elkartuta); ez da kopuru makala. Eta badirudi gora egin duela portzentaje horrek aurreko urteen aldean. Ikerketa horietan aipatzen da 14-25 urte bitarteko taldeak irakurtzen duela guttien, baina, gure garaian ere, hala izanen zen, eta datuek diote orain nire adineko gehienok irakurtzen dugula gure aisialdian (anaiak ere dezente irakurtzen du egun). Beraz, beharbada, nerabezaroari dagokion errebelde izateko beharra gainditzen dutenean, leitzea eskolan inposatzen den gauza bat izateari uzten dionean, batzuk liburuetara hurbilduko dira beren borondatez. Egia da gaur egun badagoela faktore bat orain dela 30 urte ez zegoena: sare sozialak, eta 24 orduz sailak eta filmak eskaintzen dituzten plataformak eta telebista kateak. Nik, dena den, ez dut esperantza galdu nahi.

“Mari bideetako”: beste adiera bat abiarazteko gonbita

Itziar Otegi Aranburu

Oinez ibiltzea gauza sinplea da, arrunta, oharkabean egin ohi dugun zerbait, baina harrigarria da zenbat liburu idatzi diren โ€•eta idazten direnโ€• ibiltzeaz. โ€œIbiltzearen inguruko literatura azpigenero bat da kasikโ€, irakurri dut Euskal Idazleen Elkartearen Hegats aldizkarian. 60. zenbakia oso-osorik gai horri eskainia da, Oier Gillanen zuzendaritzapean. Zerrenda luzea egin liteke ibiltzearen gaiari zuzenean edo zeharka heltzen dioten liburuak biltzen hasita. Nire gustukoenen artean, Frรฉdรฉric Gross-en Marcher: une philosophie, eta Rebeca Solnit-en Wanderlust: A History of Walking. Bietan ere, ibiltzearen eta idaztearen artean dagoen harremana aztertzen da, eta ibiltari handi izandako filosofo eta idazle ugari aipatzen dira, gizonezkoak gehienak. Baudelaire izan omen zen aitzindari, ibiltzeko modu berri bat abiarazi baitzuen, industrializazio garaian zabaldutako hiri handietan barrena alderrai, eskuak poltsikoetan, inguruari beha. Harekin sortu zen flรขneur ibiltaria. Gero etorriko ziren surrealistak, dadaistak, situazionistak, deribaren teoria eta abar. Eta, beranduago, flรขneuse hitza, Lauren Elkin-ek bultzatuta, baina ez aurreko kontzeptuaren femenino simetriko gisa, beste zerbait bezala baizik, Irati Majuelok Hiria gure oinetan liburuan azaltzen duen bezala. Generoak hori ere baldintzatzen baitu, nola, zergatik eta zertarako korritzen ditugun kaleak, eta bideak.

Euskaraz genero femeninoa adierazteko erabiltzen diren hitzen artean, badago mari(-) osagaiaren bidez eraikitako sail bat. Duela gutxi Isabel Etxebarriak blog honetan aipatu zituen, Galletagileak, kondesak eta mari-lotsagabeak artikuluan, eta zehaztu zuen sail horretako hitzek emakumea kalifikatzea dutela helburu.

mari
Zenbait izenen edo izenondoren aurrean ezarririk, emakumezkoak erdeinuz izendatzeko erabiltzen den hitza.ย Saila.

Hitz horietako bat hartu nahi nuke hizpide sarrera honetan: mari(-)bideetako, eta, analogiaz, mari(-)kaleetako. Euskaltzaindiaren hiztegian ez da jasotzen, baina bai beste batzuetan, gaur egun erabilera bizirik dagoen seinale, nahiz eta ez egon oso hedatuta.

Orotarikoan:

mari-bideetako, maria bideetako
iz. “Mujer pรบblica, ramera (FSeg)”

Egungo Euskararen Hiztegian:

mari-bideetakoย (corpuseanย maribideetakoย etaย maria-bideetako soilik) izondย adkorย prostituta.

Orain dela urte batzuk, bai Euskaldunon Egunkaria-n eta bai Berria-ren aurreneko hilabeteetan, sarriago irakur zitekeen, lepazuri,ย maribideetako, neska txiki eta antzeko samur-xanoak baztertuta, puta eta prostituta maileguen aldean euskaldun zitzaigun emagaldu.ย Iรฑigo Aranbarri

Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala,ย maria-bideetako… eta baita mari-matraka ere. Iรฑigo Aranbarri

Jijau hiztegian:

iz. prostituta (errepide bazterrean dabilena). Mari-bideetakoa auto batean sartu ta, geroztik inork ez du ikusi.
enย streetwalker.

Beatriz Fernandezek Ariadnaren haria liburuan azaltzen du prostituta tabu hitza saihesteko eufemismo gisa erabiltzen dela mari(-)bideetako.

Mari bideetako Arratiako Berbategian ere jasotzen da, baina beste adiera batekin:

iz. Batera eta bestera, bueltaka, sarritan ibilten dan andrazkoa. (J. Undagoitiak jasoa)

Ez du loturarik egiten prostituta hitzarekin, nahiz bai emakumearen โ€œibilerarekinโ€, hitzaren bi adieretan, eta irudi luke apur bat hurbilago dagoela hasieran hizpide hartu dugun flรขneuse kontzeptutik.

Flรขneur zein flรขneuse kontzeptuetan bada funtsezkoa den alderdi bat: begiradarena. Flรขneur-a begiratzen duen norbait da, behatzen duen horren kronista, eta, beraz, subjektu. Hain zuzen, hortxe dago koxka, begiradaren subjektu izate horretan, eta ez objektu. Hegats aldizkarian Fiona Songel-en Leer las calles liburuko aipu esanguratsu bat jasotzen da:

Flaneria praktikatzeko betekizunetako bat โ€œikusezinaโ€ izatea da, eta emakumea, bidegabeki bada ere, jendaurrean โ€œikusi egiten daโ€ kronista gisa diharduen gizon behatzailearen begietan. Ez da emakumea bere burua erakusten duena, baina jendaurrean bakarrik ez da oharkabean pasatzen. Are, esan liteke flรขneura bera dela flรขneusearen existentzia eragozten duena, emakumeari bere praktikan sartzea eragozten baitio behaketa objektutzat hartzean eta bere burua subjektu behatzaile gisa eraikitzean.

Behatzaile izan ahal izateko, emakumea oharkabean pasatu behar da; adibidez, โ€œkoartadaren batโ€ duelako. Street Haunting: A London Adventure testuan, kasu, Londreseko kaleetan barrena dabilela ikusitakoa kontatzen du Virginia Woolf-ek, arkatzarentzako minarik gabe geratu izanaren aitzakiaz etxetik atera eta Strandeko saltoki batera doala. Beste aukera bat da begirada hegemoniko kalifikatzaile horretatik at egotea, hark โ€œbazterrekotzatโ€ irizten diolako, edo, bestela, interesik gabea, Olga Tokarczuk-en Kairรณs ipuineko emakumezko protagonista bezala, zeinak ikusezintasuna eskuratzen baitu adin-ertaineko-emakume bihurtzean.

Karmele Jaiok bere Harrizko Bihotza taupaden alfabetoan sarrera bat eskaini dio flรขneur hitzari. โ€œAzkenaldian asko begiratzen dut zeruraโ€, dio; baina nahi baino gutxiago, ez dezaten zorotzat hartu: โ€œBatzuentzat zoroen kontua da espaloiaren erdian zeruari begira geratzea, baina agian erresistentzia modu bat da zoraturik dagoen mundu honi aurre egitekoโ€.

Nik ere erresistentzia modu bat proposatu nahi dut, hitz eder bati esanahi zatar bat erauzi eta adiera berri batez janzteko, alfabeto eta hiztegietan sar dadin:

mari(-)bideetako, maria bideetako
iz. Inoren begiradatik aske bideak eta kaleak nahieran korritzen dituen emakume beregaina, inguruan duenari so.
Sarrera erlazionatuak:
mari(-)kaleetako, mari(-)munduko

Interpreteon anekdota-bilduma II

Maitane Uriarte Atxikallende

Aurreko artikuluan adierazi bezala, interpreteok ezin konta ahala anekdota ditugu, eta oraingo honetan ere horietako batzuk zuekin partekatzera nator. Goazen, ba!

  1. Udaletako osoko bilkuretan lan egitea tokatzen zaigunean, edozer gerta daiteke. Behin, bilkura horietako batera herritarrak joan ziren, haserre bizian, eta izugarrizko iskanbila sortu zen. Ertzainak eta udaltzainak sartu behar izan ziren bilkura-aretora, herritarrek aretotik joan nahi ez zutelako, edo hobeto esanda, eserlekutik altxatu ere egin nahi ez zutelako. Azkenean, ertzain banak eserlekua muturretatik heldu eta eserleku eta guzti atera behar izan zituzten aretotik. Interpreteak ez zeuden aretoan bertan, beste gela batean baizik, pantailatik dena ikusten. Eskerrakโ€ฆ
  1. Osoko bilkuretan interpretatzeaz ari garela, batzuetan oso โ€œkabinaโ€ bitxietan interpretatzea tokatzen zaigu: trastelekuetan, korridoreetan, zinegotziren baten bulegoanโ€ฆ Kableak bertaraino bota eta kitto. Behin, trasteleku horietako batetik interpretatzea tokatu zitzaidanean, harrituta geratu nintzen nik erabili beharreko mahai ondoan indaba-lapiko bat, aste osorako erosketak eta kalabaza pare bat ikusi nituenean.
  1. Batzuetan, hizlariei mikroa piztea ahazten zaien bezalaxe, itzaltzea ere ahazten zaie. Hala, interpreteok gauzatxo asko entzuten ditugu entzungailuetatik, nahi gabe. Sarritan entzuten dizkiegu komentario deserosoak, txisteak, irainakโ€ฆ Deserosoa izan daiteke baina barreak ere egiten ditugu.
  1. Pandemia garaian, interpretazio-saioak online egiten hasi ginen, interpreteak zein hizlariak. Behin, % 100ean online egingo zen bilera batean interpretatzea tokatu zitzaidan, eta parte-hartzaileetako bat autotik konektatu zen, gidatzen zihoala. Zer esan ez nekiela geratu nintzen, baina, kontatu didatenez, konexio arraroagoak ikusi dituzten interpreteak daude.
  1. Logikaz, hizkuntza desberdinetan egingo den kongresu bat antolatzeko orduan, interpretazio-zerbitzua izaten da kontratatzen den gauzetako bat. Horrela beharko luke, baina behin baino gehiagotan jaso izan dugu antolatzailearen edo bitartekariaren deia, interpretazio-zerbitzua kontratatzea ahaztu zaiela eta ziztu bizian bertara joateko eskatuz. Eta โ€œziztu bizianโ€ diodanean, โ€œmomentu horretan bertanโ€ esan nahi dut. Noizbait pijaman harrapatu naute.

Eta oraindik geratzen zaiguna. Kabinan hamaika ikusteko jaioak gara!

    Babel: aniztasunaren ala elebakartasunaren aldeko mitoa?

    Kike Amonarriz Gorria

    Joan-Lluรญs Lluรญs idazlearen Balla amb Babel. Contra lโ€™absolutisme lingรผรญstic liburuaren irakurketak Babelgo mitoaren inguruan izan diren interpretazio antagonikoei buruz hausnartzera eraman nau, airean zintzilik uzten duen galdera honetatik tiraka:

    โ€œGaur egun, hizkuntzen aurkako beligerantzia gutxiago izango al litzateke mito hau imajinatu, azaldu eta idatzi ez balitz, edo galdu izan balitz?โ€.

    Interesgarria iruditu zait Bibliaren mito hau aztertzea, beren burua kristautzat hartu eta kristau zibilizazioaren defentsa sutsua eta irmoa egiten duten eskuin muturreko eta era guztietako inperialismoen buruzagiak (Trump eta Putin barne) eta haien jarraitzaileak aniztasunaren aurka zabaltzen ari diren diskurtsoak ezbaian jartzeko eta berauei aurre egiterakoan beste argudio bat izateko.

    Historian zehar Babelgo dorrearen mitoaz egin den irakurketarik zabalduenaren arabera, hizkuntza aniztasuna Jainkoak gizakien harrokeria eta botere-gosea zigortzeko ezarritako madarikazio gisa ulertu beharko genuke. Arrazoibide hau politika linguizidak gauzatzeko eta hizkuntzen (eta nazio eta komunitateen) arteko hierarkia markatzeko argudio gisa erabili izan da. Lluรญsek azaltzen duen bezala, hierarkia honen gailurrean hiru hizkuntza leudeke: hebraiera, Adamen, Abrahamen eta Itun Zaharraren hizkuntza zelako (sinesmen honetan datza sionismoaren oinarrietako bat); grekera, Itun Berriaren eta Aristoteles bezalako filosofoena zelako; eta latina, Elizarena eta Bibliaren itzulpen kanonikoarena zelako. Gure ingurune hurbilari dagokionez, latinaren oinordeko diren gaztelania eta frantsesa ere gailur horretatik gertu edo gailurrean bertan kokatu izan dituzte espainiar eta frantziar nazionalismoek.

    Bestalde, mitoa erreferentzia ideologiko-diskurtsibo bezala erabili izan da โ€œbesteโ€ hizkuntzak gutxiesteko, zapaltzeko edo, Gregoire abadeak 1794an Konbentzio Nazionalean aurkeztutako Rapport sur la Nรฉcessitรฉ et les Moyens dโ€™anรฉantir les Patois et dโ€™universaliser lโ€™Usage de la Langue franรงaise txostenean proposatu zuen bezala, suntsitzen saiatzeko.

    Gogoan dudala, gurean, irakurketa honen guztiz bestelakoa egin zuen lehena Josรฉ Marรญa Sรกnchez Carriรณn โ€œTxepetxโ€ izan zen, Lengua y pueblo liburu ederraren โ€œLo que pasรณ en Babelโ€ artikuluan. Bere ustez, Babelgo dorrearen bidez, gizakiak boterea eta handikeria materiala lortu eta erakutsi nahi izan zituen. Yahveren erabakia, baina, ez da zigor bat, zentzurik gabeko ekintza bat ekiditeko neurri terapeutikoa baizik. Ikuspegi linguistikotik, bestalde, hizkuntzak biderkatzea ez da zigorra, poliglotismoaren beharraren justifikazioa baizik. Txepetxek dioenez, argi dago dorrea eraikitzen hasi zirenean Sinaarreko gizon-emakumeek hizkuntza bakarra zutela, Boterearen hizkuntza beti bat eta bera delako. Eta arrisku horretatik babesteko (Bibliako testuaz egiten duen irakurketaren arabera), Yahvek gizakioi hizkuntza aniztasuna eman zigun, gizakien arteko elkartasunera eta batasunera ez delako iristen boteretik (Sinaartarren hizkuntzatik), askatasunetik baizik, hau da, elkarren arteko desberdintasunak onartzetik.

    Pentsatzen dut ikuspegi hau edo antzekoa izango zuela gogoan Patxi Baztarrikak bere liburuari Babeli gorazarre izenburu iradokitzailea jarri zionean. Halaxe baitio bertan:

    โ€œAuzi honen gakoa, finean, Babel madarikaziotzat hartu ordez bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi elkarren artean ulertzeko bidea ematen diguna. Hizkuntza aniztasuna gizarte modernoen osagai den neurrian, hizkuntza aniztasunaren kudeaketa bihurtu da gizarte demokratikoen osasunaren neurgailu funtsezkoenetako batโ€.

    Mendebaldeko kulturaren oinarrian dagoen Biblian bertan, ordea, badira hizkuntza aniztasunaren aldeko irakurketa indartzen eta arrazoitzen duten pasarteak. Gogora dezagun, esate baterako, Itun Berriak dioenez, apostoluei hizkuntzen dohaina eman zitzaiela:

    โ€œDenak Izpiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Izpirituak eragiten zion eranโ€. (Eg. 2,4)

    Edo Paulok korintoarrei esandako hitz hauek:

    โ€œHainbeste eta hainbeste hizkuntza bada munduan eta denek dute zentzuaโ€. (1 Ko. 14,10)

    Babelgo dorrearen mitoak, eta Bibliak berak, beraz, hizkuntzen ugaritasuna defendatzen dute. Eta aintzat harturik beren burua kristautzat hartzen duten mugimendu eta buruzagi askok hizkuntza gutxituen aurka zabaltzen ari diren mezuak eta aurrera daramatzaten politikak, oso egokia iruditu zait Lluรญsek ironia puntu dotore batez planteatzen duen galdera hau: โ€œHizkuntza aniztasuna jazartzen halako grina jarri izan duten, eta oraindik jartzen duten, Espainiako nazionalkatolizismoaren heroiek, azken batean, ez al dute Jainkoa samintzen? Eta karia horretara, ez lukete mende gehiago pasa beharko purgatorioan, edo zuzenean infernura joango lirateke? Aitortu behar dut, hala balitz, interesgarriagoa irudituko litzaidakeela beste mundu baten ikuspegi kristauaโ€.

    Pentsamenduen eta ohituren uniformitatearen aurkako borrokan, eta gizakien arteko harreman berdinzaleak garatze bidean, hizkuntza aniztasunaren aldeko jarrera hori praktikara eramaterakoan, itzulpengintza eta itzultzaileak funtsezkoak eta ezinbestekoak bihurtzen dira. Haien lana, zentzu honetan, bada elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko eta supremazismoen aurkako lana. Izan ere, Souleymane Bachir Diagnek De langue ร  langue. Lโ€™hospitalitรฉ de la traduction liburuan dioen bezala, โ€œItzulpen lana hizkuntza menpekotasunaren ondorioei emandako erantzunetako bat daโ€.

    Babelgo dorrearen mitoa, beraz, hizkuntza gutxituen alde, aniztasunaren defentsan eta itzultzaileen lanaren aintzatespena indartzeko erabil genezake.

    Euskara gaztelaniaren neurrira mugarratua

    Alaitz Zabaleta Sarobe

    Gaztelania ez den beste hizkuntza batetik itzultzea bezalakorik ez dago, konturatzeko euskara gaztelaniaren gero eta antzekoagoa bihurtzen ari garela. Egunez egun. Maileguak eta kalko semantikoak abailan hartzen ari gara (badirudi ahaztu zaigula euskarak baduela hitz berriak sortzeko gaitasuna), eta kalko sintaktikoak ere gero eta ugariagoak dira. Baina, hori aski ez dela, kontrako norabidean ere ari gara, gaztelaniak ez dituen baliabideak euskaratik ere kentzen. Hona hemen pare bat adibide:

    โ€“ Elkar: gaztelaniaz ez dago halakorik. Bada, orduan, euskaraz ere ez: ezagutzen gara, ikusiko gara. Horrelakoak gero eta ohikoagoak dira eta jada ez digute belarriko minik ere ematen.

    โ€“ Bera / berdina: gaztelaniaz bereizkuntza hori ez dagoenez, bada euskaraz ere dena da berdina eta kitto.

    Eta horrela ari da gertatzen beste hainbat hizkuntza elementurekin. Bide horretan, muga administratiboa hizkuntzaren barreneraino iritsi zaigu: Hegoaldeko euskara gaztelaniaren bidetik doa, eta Iparraldekoa frantsesarenetik. Ohartzen al gara Hegoaldeko euskaldunok, gure euskara ulertzeko, gero eta beharrezkoagoa dela gaztelania jakitea eta erreferente kultural espainiarrak ezagutzea?

    Hizkuntzak beti ari dira aldatzen, bai. Baina beti ez dira abiadura berean aldatzen; hizkuntza batek egonkortasun tarte luze bat izan dezake, eta gero, urte gutxian, asko aldatu. Eta aldaketa horiek hizkuntzaren baitatik sortzen ahal dira, edo kanpoko faktoreek bultzatuta.

    Zer norabidetan ari dira hizkuntzaren kanpoko faktore horiek?

    Euskararen etorkizun demolinguistikoa gogorra da; minorizazio egoera larrian gaude, esaterako Iรฑaki Iurrebaso soziolinguistak datuen bidez adierazi digunez.

    Hizkuntza eskubideetan, besteak beste Espainiako sistema judizialaren bidezko oldarraldia izaten ari gara; ondorioz, lanerako euskara eskatzea gero eta zailagoa da.

    Hizkuntza politikei dagokienez, udan, Berriako elkarrizketa batean, Conchรบr ร“โ€ฏGiollagรกin adituak ohartarazi gintuen Irlandan gaelikoa egungo egoerara eraman duen hizkuntza politika beratsua egiten ari garela hemen ere, baikortasun faltsu baten izenean.

    Horrekin batera, aski aztertua dago hizkuntza ordezkapenaren azken faseak direla, hiztunak eta erabilera eremuak galtzeaz gain, lexikoaren higadura, sinplifikazio gramatikala eta, azkenik, pidginizazioa. Hala, euskaรฑola ez da euskara modernoaren erregistro informala, kolonizazioa noraino iritsi zaigun adierazten digun fenomenoa baizik.

    Horregatik, gure eguneroko testugintzan eta ahozko erabileran, funtsezkoa da hausnartzea euskara zer ereduren arabera ari garen kimatzen.

    Iraqueerle eta deformazio profesionala

    Eider Beobide Urkizar

    Aipatu izan dut aurreko testuren batean, Donostiako Iraqueerle taldeko kide naiz. Hiriko eta inguruetako sexu-genero disidentziak elkartu eta hilabetero LGTBIQ+ komunitatearen inguruko liburu bat irakurri eta eztabaidatzen dugu. Oso parada garrantzitsua da ez soilik elkartzen garen taldeagatik, hain heterogeneoa eta hain irekia, baita komunitateko kideok elkartzeko, elkar ulertzeko eta saretzeko dugun beharragatik ere, bai xamurtasunaren alde bai faxismoaren kontra.

    ยซIrakurle taldeak dira, hein batean, literaturaren gaur egungo transmisio bide bakarrak. Pentsamendua sozializatzeko, partekatzeko, bakarrik iritsiko ez ginatekeen toki horietara heltzeko txartelakยป. Hala deskribatu zituen, aurreko urtearen hasieran, Iรฑigo Satrustegik blog honetan bertan irakurle taldeak, eta erabat ados nago ni.

    Ehgam Gipuzkoatik formakuntza eta sozializazio bide gisa sortu zen Iraqueerle, eta bertaratzen garen guztiok oso beharrezkotzat jotzen dugu hilabeteroko saio hori, gaur egun ere, laugarren urte honetan. Eztabaidak sortu, liburua barnetik txikitu eta modu mardulagoan aztertzeko, lehen irakurraldian harrapatu ez ditugun kontuak ulertzeko, ikuspegi eta ulerkera ezberdinak ere izan ditzakegula konturatzeko. Horrez gain, eta artikulu honi apur bat haria bilatuz, itzulpenak balioan jartzeko ere balio du; irakurtzen diren liburuen erdiak itzulpenak dira eta haiek erostera[1] (edo liburutegietan hartzera) eta atzerriko liburu bikainak euskaraz irakurtzearen gozamena izatera bultzatzen gaitu. Itzulpenak ere liburu ederrak izan daitezkeela ikustera, alegia.

    Aurreko astean izan genuen urtarrileko saioa eta Rafia Zakariaren Feminismo zuriaren aurka (Amaia Apalauzaren itzulpena) irakurri eta komentatu genuen; benetan aberasgarria izan zen. Hurrengo egunean, Zakariak berak zera igo zuen Instagrameko istorio batera: ยซWow, Against White Feminism in Euskara!ยป, zioen harrituta. Guk geuk ere harrituta irakurri genituen haren lerroak, ikasteke asko dugu beti.

    Asteartean izan zen hori, eta asteburuan, โ€•nahikoโ€• ohiko lez, asteburutxo kulturala izan nuen. San Telmo Museoko Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketaren bisita gidatura joan ginen larunbat goizean bikotekidea eta biok, eta hara sorpresa gidak biok bakarrik izena eman genuela esan zigunean. VIP bisita, beraz. Kuriositatez, gaztelaniazkoan zenbat zeuden galdetu nion eta bete-beteta zegoela aitortu zidan, 25 bat pertsona, ordutegi hobea zela eta espainolezkoetara kulturazale gehiago gerturatzen zela. Bertan lan egindako lagun batek ere komentatu izan zidan euskarazkoetan jende gutxiago gerturatzen zela, pena apur bat ere ematen zuela. Badago zer hausnartu euskaldunon aldetik, noski, baina programatzaileek euskara balioan jartzea ere ez legoke gaizki, ordutegiak txandakatuz edo aukera eskuragarriagoak eskainiz esaterako. Gu, halere, gustura aritu ginen gida entzuten eta ostean erakusketa berrikusten. Brasilen izan gara udan eta interes handia pizten digu Amazoniak, erakusketa gomendagarria den arren edonorentzat eta alde guztietatik, ongi kokatua eta puntu harrigarri askorekin. Tarterik baduzue, ez galdu. Egon zen, alabaina, amorru apur bat sortu zidanik ere. Hormetako testuak bikain zeuden euskaratuak eta nabari zen ahalegina eta profesionaltasuna, pozik nenbilen irakurtzen harik eta bideoekin topo egin nuen arte. Azpitituluetan akats larriak zituzten bideoak ziren, eta ez naiz punttalakurlo jartzen ari, haien arazoa ez baitzen azpitituluei buruz finkatuta dauden arauei ez jarraitzea; haratago zihoazen. Apur bat zapuztu ninduen.

    Igandean, aldiz, antzerki bat ikustera joan nintzen Hiriburura. Geuretik Sortuak bekaren karietara sortutako etxebizitzaren inguruko obra bat zen (Amahiru konpainiaren Etxea); lehen minututik barre eginarazi zidan. Gero, bueltaka izan nuen aktoreetako batek estreinaldi osteko luntxean botatakoa, Udalbiltzaren dirulaguntza hori oso duina zela, agerian utziz ez direla asko horrelakoak eta, oro har, ez dagoela asko ere. Gertutik dakit horrelako obrak sortzeak dakartzan buruhausteak, zentzuzko dirulaguntza kopurua jasoaz, asko jaisten direla. Euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako obra, liburu, erakusketa batek kalitatezkoa behar du izan kontsumitzeko interesgarria eta erakargarria izango bada. Eta kalitatezkoa izateko, bai, denbora eta dirua jarri behar dira mahai gainean.

    Noizbait ohartuko gara (edo dira, kasu gehienetan) zeinen garrantzitsua den eduki ona euskaraz ondo egotea? Euskaraz atzerriko liburu interesgarriak irakurri nahi ditugu, bazterretakoak eta iraultzaileak, euskaraz erakusketa aberasgarriak ikusi nahi ditugu, euskaraz pelikula entretenigarriak entzun eta irakurri nahi dituguโ€ฆ Itzulpena behar dugu gure hizkuntzan edonolako edukia irakurri, ikusi eta entzun nahi badugu, eta itzulpen horrek kalitatezkoa eta eskuragarria behar du izan.


    [1] Tristuraz irakurri berri dut Donostiako Hontza liburu dendak behin betiko itxiko dituela ateak lasterโ€ฆ Bertan erosi ohi ditugu kideok liburuak, eta Idoia Santamariak duela urtebete azaldu zuen kezka bera dut nik ere, Hontza bezalako liburu dendak ixtearen ondorioz kultura kontsumitzeko sortuko diren ohiturak zein izango ote diren. ยซJada ez dugu hainbeste hitz egiten liburuak irakurtzeaz, kultura kontsumitzeaz baizikยป zioen, eta izugarri kezkagarria deritzot.

    Ingelesa Haur Hezkuntzan? Aukeran, nahiago ez

    Itziar Diez de Ultzurrun Sagalร 

    Aspaldi-aspaldi ohartu ginen D ereduak ez zuela euskalduntzea bermatzen. Baina hori jakin arren (eta gure egoera soziolinguistikoa eta euskararen gizarte-estatusa zein den jakinda), batzuei, aspaldi, ideia ona iruditu zitzaien euskarazko murgiltze ereduetako umeak Haur Hezkuntzan has zitezen ingelesa ikasten. ย Bizirauteko ingelesa jakitea ura bezain ezinbestekoa dela sinetsarazi digutenez, gurasoek pozik hartu zuten neurria. Ezin bestela izan. Gaur egun, Hego Euskal Herriko hizkuntza eredu guztietako haurrak 4 urterekin hasten dira ingelesa ikasten. Are gehiago, Nafarroan โ€•ederki kostataโ€• zabaltzen diren D ereduak PAI-D ereduak dira, derrigor, eta EAEn euskarazko murgiltze-eredu eleaniztunak bultzatzen ari dira.

    Hainbesteko karrez eta indarrez esan digute gure haurrek, bizitzan galtzaile izanen ez badira, Oxforden jaio eta han biziko balira bezain ongi mintzatu behar dutela ingelesez, non haur ingelesdun petoak heztea bihurtu baita familia askoren xede, euskaltzaleen artean ere bai: alaba txikia zenean, euskarazko jolas talde batera eraman genuen, baina, guraso gehienen eskariz, zeinek seme-alabak euskaraz eskolatuak baitzituzten, talde hura ingelesezko jolasgune bihurtu zen.

    D ereduaren ezinaren datuak oso gordinak dira. Mikel Basabek aspaldiko artikulu batean azaldu zuen zein kezkagarriak ziren EAEko ikastetxe guztietan 2019an egindako ebaluazio diagnostikoaren datuak, adierazten baitzuten D ereduak ez duela inolaz ere bermatzen elebitasunaren helburua.

    Badakit eskolak bakarrik ezin duela, hertsatzen gaituen diglosiak bihurtzen duela haurren euskalduntzea hain nekeza inguru askotan, eta badakit ikastetxe batzuetan hasiak direla egoera iraultzeko neurriak hartzen. Horregatik iruditzen zait ingelesak hartzen dituen orduak ere jarri behar direla mahai gainean, haur txikiek HHko ikasturteetan zehar ingelesa ikasten ematen dituzten orduak oso baliotsuak izan daitezkeelako etxetik erdaldun eskolatzen diren umeek euskaraz hobeki (egiaz?) ikasteko.

    EAEn, D eta B ereduetako ikasleei B1 maila aitortzen zaie DBH bukatutakoan, baina datuek (eta gure belarriek) besterik esaten digute. Erabilerak gaitu kezkatzen, baina euskaraz ozta-ozta dakitenak nekez arituko dira eroso eta gustura hizkuntza horretan. Nire ustez, gazte tituluz euskaldunek euskararen aldeko hautua eginen badute, ezagutza da indartu beharrekoa. Ez dakienak ezin-eta hautatu. D ereduetan ikasitako gazte euskaldunen taldetxo batekin suertatu nintzen aurrekoan: solasean ginela, hizkuntza ohituren gaiaz aritu ginen, eta garbi eta ahoan bilorik gabe aipatu zuten ikastola-/institutu-garaian beren ikaskide askok ez zekitela euskaraz bizpahiru esaldi josten.

    Ez gara halakoez harritzen, baina ez ikusia egiten diegu. Ostrukarenak egiteak, ordea, ez digu lagunduko. Burua goititu, begiak zabaldu, eta belarriak zorroztu beste aukerarik ez dugu. Min ematen digun egoeraren neurriaz eta larriaz jabetu behar dugula iruditzen zait, eta egoera iraultzen lagunduko digun erraminta-kutxa hornitu, eta D ereduetan ingelesak hartzen dituen ordu mordoak kimatzen hasi ere bai.

    Nolanahi ere, ez dut ezkorra izan nahi, itsasoak badu-eta esperantzarik: lankide batek kontatu berri digu 11 urteko alabak etxean esan diela ez duela ikastetxeak Lekarozen (bai, Lekarozen) antolatuko duen English Weekera joan nahi. Neskak honela azaldu die erabakia: โ€œzertarako joanen naiz herri euskaldun batera ingelesez mintzatzera?โ€. Tutoreari ez zaio erabakia askorik gustatu, baina gure lankideak, ingelesaren matrakarekin ni bezain gogaitua bera, pozez eta harro kontatu digu gertatutakoa. Alaba ez da Lekarozera joanen.

    Neskato horren erabakia buruan, otu zait hor egon litekeela ingelesak ikastetxeetan hartu duen garrantziaz kokoteraino gauden gurasoen aukera: beharbada gure desadostasuna erakusten hasi behar dugu, edo, gutxienez, ingelesa hautazkoa izan dadila eskatzen, HHko urteetan behinik behin. Leloetan ere pentsatzen hasi naiz: โ€œHH: ingelesaren inposiziorik ezโ€, โ€œHH: ingelesa askatasuneanโ€; โ€œIngelesa HHn? Ez, eskerrik askoโ€; โ€œIngelesa HHn? Aukeran, nahiago ezโ€โ€ฆ[1]


    [1] Hau ez da gaiari buruz idazten dudan lehen aldia. Blog honetan bertan testu hau argitaratu nuen orain dela ia 10 urte. Eta, Euskalerria Irratian, beste hau 2024an. Bestetik, testua idatzi ondoren, honat ekartzeko hagitz aproposa iruditu zaidan aspaldiko artikulu honen berri izan dut. Joxe Manuel Odriozolarena da eta bikain aletzen ditu ingelesaren sarrera goiztiarrak eragindako ohar kritiko zenbait.