Elixabete Perez Gaztelu
Ezagutu berri dudan Benita Gorostizu Imazek eta utzi duen altxor idatziak merezi duten arreta bidegabe murriztera noa (sarrera hau luzeegia izanik ere), baina blog honetako gaietara egokitzen saiatuko naiz eta batik bat hizkuntza kontu bat ekarriko dut. Zehatz esan, Gorostizuren lexikoian bidaiatxo bat egingo dut, tresna lexikografikoak lagun ditudala, harrigarria gertatu/gertatzen baitzait ยซbeheko koartoanยป eskuz idazten zuen hamabi seme-alabaren ama emakume baserritar honek emana. Emanaren tamainaz hobeki ohartzeko, aurretiaz Benita Gorostizu Imaz kokatuko dut.
Gipuzkoako Goierriko Altzagako Sarasola baserrian sortu (1915-2-12) eta hil zen (1981-9-1). Ez zitzaion oso biziera erraza egokitu: 16 urte zituela umezurztu zen, sei senide gazteago etxean zituela. Urtebete geroago (1932) Antonio Garmendia itsasondoarrarekin ezkondu zen. Benita eta bi seme etxean utzita, 1936ko gerratera joan behar izan zuen senarrak eta eri itzuli zen, bizi osorako eri, eta Benitak eta seme-alabek bizimodua aurrera atera behar izan zuten barazkiak, hurrak, etxean egiten zuten gurinaโฆ azokan saltzen.
ยซBaserri eskolaยป izendatzen duen herri txikiko eskolan ibili zen 12 urte bete arte, eta bertan gaztelaniaz ikasi zuen. 1971n, 56 urte zituela, euskarazko aldizkari batera, Zeruko Argia. Illeroko aldizkingi edergarridunera, ยซEmakumea dala-taยป iritzi artikulua, euskaraz idatzia, bidali zuen, ยซGoierriko emakume batekยป sinatua. 1971ko ekainaren 6an argitaratu zuen Zeruko Argiak, 431. aleko 3. orrialdean. Honela dio Gorostizuk sarreran:
| Etxekoa, etxeari lotua, beti gatibu dago gizonezkoaz konparatuta. Horregatik, ongi deritzat hemen jartzea, emakumearen biยญzitza nolakoa izan den; eta guzia doa nik nere senitarte, herriko eta inguruetan ikusi eta entzun eta ezagutu ditudanaz, gutxi gorabehera (SAGI, 208. or.). |
Eta honela aurreraxeago:
| Ikastolara ere pozik joango litzateke gure neskatxoa. Inoiz bidali izan dute baina baยญdakizue zer erantzun dioten: ยซHorrek, meza-liburua irakurtzen ikastea, aski du. Zerยญtarako emakumeak eskola gehiago?ยป (SABGI, 209. or.). |
Eusko Jaurlaritzak BERDINTZEN bilduman argitaratu berri du Sukaldetik agorara. Benita Gorostizu Imaz ยซemakumeak lurralde ilunetikยป irteten (SABGI) ikerlana. Ikertzaile-editoreon azterlana eta Benita Gorostizuren eskuizkribuak โeta aipatu artikulu argitaratuaโ biltzen ditu: hiru iritzi-testu, bi gutun, bertso sail bat eta elkarrizketa generoko solas luze bat (140 orrialdekoa).
Helburu pedagogikoa duen elkarrizketa klasikoa da โDuvoisinen Laborantzako liburua edo bi aita semeren soยญlasak laborantzaren gaineanen ildokoaโ. Ikertzaile-editoreok Amona-bilobak kontu-kontari: hiru aldeko ikasbidea izena eman diogu. Amonak 8 urteko bilobari ikastearen esperientziaren berri azaltzen dio autuan zehar, hiru iturburuko ezaupideen baturaren garrantzia erakusten diola: eskolan jorratutakoa, bere begi-belarriez errealitateari begira ikasten duena, eta zaharragoen ahotik jasotzen duena. Gorostizurentzat emakumeak ยซlurralde ilunetikยป irteteko baitezpadako tresna da ikastea. Bere idazlanen bitartez horixe erakusten du, eta gu ere abiarazi gaitu (hiztegietan topatu ez dugun) ikasbidaian.
Ekin diezaiogun, bada, Gorostizuren lexikoiko bidaia lexikografikoari.
Galderagile, arotzola (tailerra). Ez ditugu topatu eskuztatu ditugun hiztegietan. Galderagile gardena da; ez dio Gorostizuk argibiderik erantsi. Bigarrenari, berriz, informazio lexikoa alboratu dio. Geroago mintzatuko gara baliabide honezaz:
| Eta, amona, arotzola edo tailerrik ez al zen izaten haiei eginarazteko? (SABGI, 160. or.) |
Ixilkari izena darabil ezkutuko gauza adierazteko. OEHk hitza jasotzen du, baina pertsona adierazteko. Gorostizuren ixilkari OEHko ixilkairen baliokidea da.
| baina euren artean gordetzen omen zuten ixilkaria, alegia, noiz egiten zituzten gari eta beste haziak ez omen zioten inori agertu nahi izaten (SABGI, 98. or.). |
Egunkari (kalendarioa, egutegia). Ez dugu topatu adiera honetako egunkaririk.
| begiratu nuen hor daukagun egunkari edo kalendario horretan eta justu zeuden lau igande eguberri aurretik (SABG, 118. or.). |
Erabilera handiko hitza da egunkaria euskal testuetan: Egungo testuen corpusak (ETC) 77.970ย agerraldi jasotzen ditu. Lexikoaren behatokiaren corpusak (LBC) ere 21.322 agerraldi ditu. Kopuru handi hori, hala ere, hitzaren formari โlema horretako formeiโ dagokio.
Hizkuntzen arteko corpusean (HAC) egunkari hitzaย 125ย liburutan eta 1.403ย adibidetan dago. Egutegi + calendario itzulkideak batean 22ย liburutan, 34ย adibidetan daude, eta egunkari + calendarioren adibiderik ez dago bat ere.
Alegia, Larramendiren egunariren gertukoagoa da Gorostizuren egunkari denboraren poderioz erabat nagusitu den egutegi ยซneologismoยปarena baino.
Esankai, esangai. Ipuina, istorioa, esaera adierazteko darabil Gorostizuk esankai.
| โEne, ene, amona, hori da adarra poliki jotzea, gizon bizkorra izango zen inondik ere. โBai, inolaz ere, hala dirudi esankai edo ipui (edo ez dakit nola deitu baino) horrek (SABGI, 100. or.). |
Esangai[1], berriz, bi adiera horietarako ez ezik, โesanahiaโ adierazteko ere badarabil. Azken adiera hau ere ez dago hiztegietan jasoa. Hona pasarte berean (SABGI, 173. or.) bi adieren erakusgarri bana:
| โHara eta, badauka gainera bere esangai [โesaeraโ] kutsua horrek, e, amona? Ene! mutilak! baยญzutela horrelako gaiak konpontzeko edo antolatzeko, dohain berezia batzuen batzuek. โBai horixe, badira hamaika hala moduzko, edo antzeko. โEta… bestea zera, dirua patrikaran hartzeko hori, amona? โHori ere aurki ulertuko duzu ze esangai [โesanahiโ] daraman edo ze adierazi nahi duen. Esaera hau da kukuarena: ย ย ย ย ย ย Kukua etorri, gosea etorri. ย ย ย ย ย ย Kukua joan, gosea joan. |
Zuzementu ere ez dut inon topatu. Konponketa edo adierazi nahi du testuinguru honetan:
| Baina gizona, gizona, noiz hartu behar duzu ordubeteko astia bederen etxeko gauzak zuzentzeko? Uraren txorro edo kanil hori hor dago jarioarekin aspalditxoan eta orain berriz kristala puskatuta… hor zabiltza kale guziko etxekoandreei zuzementuak egiten, eta etxean hola egon behar (SABGI, 121. or.). |
OEHk zuzemen jasotzen du, baina diligencia, preparativo, medida etaย “Aderezo”ย Lar. adierak dituela.
Litekeena da zuzementua zuzendu (โkonponduโ) aditzetik eratorritako izena izatea.
Egurasketa. Izen eratorri hau ere ez dut topatu euskal hiztegietan, itzulgai moduan behinik behin.
| eta badakizu honelakoei lehen ere udarako eguraldi onak hoยญbeki etorriko zitzaizkien euren joan-etorri eta egurasketan ibiltzeko (SABGI, 130. or.). |
Egurastu aditza jasoa dago hiztegietan, aireztatzea, haizeberritzea adiera duela. Egurastu izena ere bai, paseoa adierazteko[2]. Gorostizuren egurasketa XX. mendeko corpus estatistikoan topatu dut, Administrazioko testu batean (1984ko โKondaira-Lurraldeei Buruzko legea / Ley de Territorios Histรณricos), gaztelaniazko esparcimientoren baliokide[3]. HABEren aldizkarian (1988, 137 alea, 30. or.) ere ikusi dugu: โAIREZTAPEN. – Egurasketa, haizeberritzeaโ.
Baina โpaseoaโ adiera duela Azkueren hiztegi batean besterik ez dut ikusi. Ez 1906ko Diccionario vasco-espaรฑol-francรฉs sonatuan, 1918ko Diccionario de bolsillo Vasco-Espaรฑol y Espaรฑol-Vascon baizik, baina, esan bezala, gaztelaniako paseo itzulgaiaren ordain moduan, ez euskal sarrerako lema moduan[4].
| PASEO, 1ยบ acciรณn de pasear, egurasketa, ibilketa; 2ยบ lugar para pasearse, egurastegi (neol. *). Paseo cubierto, egipe. (Azkue, 1918). |
Gorostizuren lexikoian murgiltzeak euskal hiztegi-corpusetan bidaiatxoa egitera eraman nau. Ez dakit zein hiztegi izango zituen eskura idazten aritu zenean (1981ean hil zen), ezta hizketan zenbaterainoko etorria zuen, baina bere testuek erakusten dute baliabide lexikoak erabiltzen bazekiela. Horietako bat da euskal literaturan tradizio handia eta aspaldikoa (Mendiburu, Lizardiโฆ) duen uztardura lexikoena: mailegu itxurakoa, landugabea, ยซgarbiaยป, ulergaitzaโฆ eta argiagoa (edo landuagoaโฆ) bide dena juntatuta edo alboratuta eratua. Ahozko lexikoa testura eramateko bitartekoa ere bada, eta Gorostizuk bizi bide zuen kezka estilistikoaren seinalea. Eta oraingo hiztegietako elikagaia ere bai.
berogailu edo estufa; oroimenez (memoriz); akeita (kapea); opor edo bakazioak; egunkari edo kalendariorik; aldizkari edo rebistaren; agertzen, hau da, esplikatzen; agerpen edo esplikazio; gertatzen (preparatzen); erakusleku edo eskaparate; bazkalยญgainerako, hau da postrerako; leka edo baina izeneko; tiรฑtiรฑgorri edo tomateei; arotzola edo tailer; zerga edo inpuesto biltzaile… Begirapen edo errespetu, aholku edo kontseju; armarri edo ezkutuโฆ. eskursio eta txangoaldi; esยญkursio edo egun pasa; kolonia edo udako atsedenleku; errespetu edo begiยญruneaโฆ piszina edo putzu; eguraldiaren antzeman zale edo astronomoโฆ esanahia edo muina; adina edo garaia; gogo eraginarazi edo piztu; abere edo ganadu maitaleโฆ
Benita Gorostizuk desio zuen emakumeak ยซlurralde ilunetik lurralde argiraยป irtetea eta horretako ezinbestekoa iruditzen zitzaion hiru ardatzeko ezaupideaz jabetzea. Berak gauzatutakoaren lagin bat besterik ez dut ekarri erakusgarri. Bestela ere ekartzea merezi zuen, merezi du, baina emakumeen egunean argitaratzekoa zela jakinda, are egokiago iritzi diot Benita Gorostizu Imaz lurralde argi honetara gaur plazaratzeari.
[1] OEHk esangai hiztegi-sarreran jaso du errefrauaren, esaeraren adiera. ยซ3. +esankai.
Refrรกn. Euskal esankai zarrak / diona, Mari Juan, / gure portunak nola / etorri ala juan. (1887). RArt Auspoa 227, 102. Orrezaz gaรฑera ezarritakoa da, kuku etorrerari esankai ori […]. Ara ta badauka gaรฑea bere esangai kutsua orrek, e? (ms. de Benita Gorostizu (1915-1981)ยป. (Letra lodia gurea). Sukaldetik agoraraโฆ argitaratu baino lehen eskuetaratu genien adibidea.
[2] egurastu2 iz. Egurastea, airea edo haizea hartzea. Egurastu bat hartzeko aitzakiarekin (EH).
[3] Bidenabar, OEHko โdefinizioetanโ esparcimiento galdetuta, egurastaldi. egurastu-aldi dakar.
[4] Aditza bai: Egurastu. Orearse, paserse.

