Santi Leonรฉ
Joseba Zulaikaren Aberriaren inpaseak ari naiz irakurtzen egun hauetan, aski gustura gainera, zeren, nire bizipen pertsonal batzuk direla eta โhemen kontatuko ez ditudanak; euskal prentsa arrosa sortu artio esperatu beharko duzueโ, xarmanki ulertzen baitut zer den inpase egoera bat, alegia egoera bat, zeinean edozein aterabide hartuta ere ondorioak mingarriak izanen baitira. Irakurri ez ezik, ikusi ere ikusi dut berriki Zulaika solasean, Mikel Reparazekin batera abenduaren 10ean etorri baitzen Iruรฑeko Hizkuntza Eskola Ofizialera mintzaldi bat ematera. Solasaldian, batez ere liburuaren lehen atalaz aritu zen antropologoa, euskarari buruzkoaz, eta hori primeran heldu zait, nik ere oraingoz lehen atala baizik ez baitut irakurri. Beraz, beheitiko lerroek atal hori dute mintzagai, ez liburu osoa.
Euskararen egoera dela-eta, baikorrak izateko deia egiten du Joseba Zulaikak; euskara putzura doan diskurtso agonikoa errepikatuz neketan erakarriko dugula inor gure kausara, eta, ondorioz, diskurtso hori autobetetzen den profezia bihurtzeko arriskua badela, alegia euskara putzura doala errepikatuaren errepikatuaz hondarrean putzura eramanen dugula guk geronek. Datuei begiratuta, euskararen ezagutzak eta erabilerak azken urteetan nola egin duten goiti ikusita, Zulaikaren arabera badira baikortasuna defendatzeko motiboak. Paradisuaren zorion perfektua โEuskal Herri arruntean euskalduna?โ bazter utzita, onar dezagun zorion errealista โaitzinera egiten ari gara, hemendik urte batzuetara euskararen ezagutza unibertsala izanen da EAEko haurren arteanโ.
Zorion horri, nahi izanez gero, zoritxar moderatua ere deitzen ahal zaio, baina ikusten dut, helburua baldin bada inpasetik aterako gaituzten diskurtso eta jarrera sortzaile irudimentsuak bulkatzea, hobe dugula baikortasunaz mintzatu, zoritxarraz โmoderatua ala mugagabeaโ mintzatu baino. Erran nahi baita ados nagoela baikortasuna erakutsi beharrarekin eta segur aski arrazoi zuela Andoni Egaรฑak erran zuelarik ezkortasuna antzua dela.
Diagnostikoa eta erremedioa โtira, lekutu ditzagun behingoz metafora medikoakโ, analisia eta proposamena egoki samarrak iduritzen bazaizkit ere, susmoa dut โliburua irakurriz baino gehiago, abenduaren 10eko mintzaldia adituzโ ez ote dagoen neurri batean airean egina, ez ote dituen Zulaikak material kaskarrak โtopiko zaharkituakโ erabili bere etxea eraikitzeko; eta, ondorioz, nahiz eta etxea ederra izan, bidean dauden gogoeta batzuk ez ote diren aski desegokiak. Ruper Ordorikaren lerro ezaguna ekarri du gogora Zulaikak bere saiakeran: โeuskaldun izatea zein nekeza denโ (39. or.). Eta mintzaldian zehaztu zuen, nola izanen da jendea euskalduna โzortzi abizen euskaldun eta Rh negatiboa eskaka hasten bagaraโ. Nor ari da hori eskatzen gaur egun?
Ezkortasuna datuen gainean osaturiko fikzio bat da, euskarak โminbiziaโ duela eta horren inguruko trama agoniko guzia fikzio bat dira, ondorio errealak izaten dituztenak. Estrategikoki, baikortasuna erakustea da komeni zaiguna, etsipenak ez baikaitu inorat eramanen, hilobira ez bada. Ados. Gauza batek, halere, atentzioa eman dit bai liburuan bai aipatu mintzaldian: euskararen ezagutzaren eta erabileraren gaineko datuak โzifrakโ baikor edo ezkor interpretatzen ahal dira, eta zein ikuspuntu komeni zaigun gehien erabaki beharko genuke; euskara zaila delako ideia, berriz, egia borobil berdadero ukiezina da, harria bezain sendoa, grabitatearen legea bezain zientifikoa, erlatibotasun orotarik haratagoko dogma. Horren ondorioz, โeuskararen malgutasun eta sinplifikazioaren aldekoโ dela aitortzen digu Zulaikak; โezagunak dira euskal erlatiboak eta genitiboak eta subjuntiboak sortzen dituzten labirintoak sintaxianโ; ez hori bakarrik, โaditza azkenean jartzearen arauari derrigor makurtu behar badiozu zure esaldia, laster ezin duzu errekonozitu zeure estiloaโ (40.-41. or.). Nola ikasiko du jendeak aditz taula konplikatu hori?, erran zuen behin baino gehiagotan 10eko mintzaldian. Nik, berriz, hauxe galdeginen nuke: zer irakasle joaten da gaur egun klasera ditxosozko taula hori eskuan? Nor tematzen da aditz trinko arraroenekin, ikasleak bide horretarik lerraizkiokeelakoan? Barkatu, ezin izan diot eutsi tentaldiari.
Euskara zaila da โare zailagoa, jakina, existitzen ez diren arauak inposatzen badizkioguโ. Nonbait, baikortasuna komeni zaigu estrategikoki, baina, dirudienez, euskara zaila delako topikoa behin eta berriz errepikatzeak mesede handia egiten digu. Diskurtso horretan ez da deus aldatu beharrik, antza. Jakitera, ez nintzen etorriko โ Si lo hubiera sabido, no habrรญa venido. Zein da hizkuntzarik zailena, baldintza irreala adierazteko forma jokatugabe sinple bat eskuar duena, edo forma jokatu konplikatu samar eta izenordain bat eskatzen dituena? Kabituz gero, sartuko nintzateke โ Si cupiera, entrarรญa. Gaztelaniazko caber aditza erraza da? Bada caber aditza sinplifikatzeko proposamenik? Nola egiten du jendeak aditz horren traba gaindiezina, bada, horixe, gainditzeko? Zertan dabil Pรฉrez-Reverte?
Badira โhara, hasmentan paratu dut aditza! (eta orain, objektuaren aitzinean!)โ ingelesaren gaineko bi topiko, elkarrekin aski eroso bizi direnak, elkarren baztergarri izan arren. Lehendabizikoa da ingelesa erraza dela; bigarrena, bizi osoa ingelesa ikasten eman ondotik, ez zarela halere ongi moldatuko eta ez duzula ongi ahoskatzea lortuko. Nolanahi den ere, lehendabizikoa da eraginkorrena: ingelesaren puntu zailen bat aipatuz gero โeta nik proba egin dut nire ikasleekin (aditza erdian berriz ere; bide-urratzaile nabil gaur)โ, hala nola phrasal verbs direlakoak, erraza delako teoria orokorraren salbuespen gisa interpretatzen dute; euskararen puntu errazen bat โgenerorik eza, adibidezโ aipatuz gero, berriz, zaila delako teoriaren salbuespendako jotzen dute. Abiapuntuan dagoen ideiak du pisu handiena, bistan dena, eta adibide praktikoek ideia hori berresteko balio dute, baita salbuespenak direlarik ere.
Baina guk segi dezagun tematuak euskara zaila delako horretan: Fermin Etxegoienekin hasi, Xabier Amurizarekin segitu, eta orain Joseba Zulaika batu zaio zerrendari. Erabileran aitzinera egin dugu, baina Larramendiren El imposible vencido hartarik hona iduri luke ez dugula pauso bat bera eman; tira, ematekotan, gibelera, hark uste baitzuen posible zela inposiblea garaitzea. Euskara perfektua eskatu behar dugu?, galdegin zuen Zulaikak mintzaldian. Ez dakit inor euskara perfektua eskatzen ote dabilen. Badakit, ordea, Gasteiz eta Vladivostok artean eremu zabal-zabala dagoela, eta euskara perfektua ez eskatzetik trakeskeria guziak onartzera โzenbait onartzen ari duten bezala, ni apuntatutak ditut-etaโ tarte ederra dagoela. Pentsa dezagun, nahi baldin badugu, zailtasuna dela euskararen problema nagusia. Nik ez dut hain argi. Diotenez, Alemania aldean haurrek ere โbaita franko txikiak direnek ereโ alemanez badakite. Horrek pistaren bat eman beharko liguke, alemanak ere zaila izatearen ospea badu eta.
Anekdota batekin akituko dut. Joseba Zulaika eta Mikel Reparazen ondotik, abenduaren 11n, Fermin Erbiti eta Iรฑaki Perurena izan genituen Iruรฑeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. Errepasoa egin zioten Perurenaren ibilbideari, eta harri-jasotzaileak gogora ekarri zuen โmikaztasunik gabe ekarri ereโ Espainiako iragarki batean gaztelaniaz bota zuen funtziona eta horrek eragin zituen irriak. Inork ez du gaztelania perfekturik eskatzen, baina irri horiek, ulergarritasunari trabarik egiten ez dion ahoskera diferente batek sorturiko irri horiek hierarkiak zein diren oroitarazteko ere balio izan zuten. Hor, antza, malgutasunik ez. Izan gaitezen baikorrak, ados, baina geure burua engainatu gabe.