Gidor Bilbao Telletxea
Nire idatzi hau urtarrilaren 7an argitaratuko zela jakin nuenean, gaia berehala etorri zitzaidan burura. Lapurdiko edo Zuberoako kantika espiritualen eta noelen bildumetan, Erregenetan kantatzeko taxuturiko noel bat hautatuko nuen, eta horren jatorrizkoa frantsesezkoa dela erakutsi. Nire buruan ez dago, jakina, euskal kantika espiritual eta noel guztiak frantsesetik euskaratuak direnik, baina azken urteetan ikusi dut horietako askok egin dutela bide hori. Blog honetan bi aldiz jardun dut horren inguruan: 2023an lehenik, Bernart Gazteluzarrek euskaraturiko kantika bat dela eta, 2024an bigarrenik, โMunduko gauzen ez-deustasunaโ kantika aztergai legez harturik.
Noela hautatzea zen hurrengo urratsa. XVIII. eta XIX. mendeetan argitaraturiko bildumak hartu eta Erregenetakoak bilatu nituenean, berehala hautatu nuen zubererazko hau:
| Beste noel bat Erregen egรผneko Zer astre da hain argirik gai รผlhรผn handi huntan? Ez izarrik hain ederrik, ederrik, ederrik zelรผ orotan. Haren argia hedatzen lรผrraren bazter orotan, Jinkuaren semia sorthรผ da, sorthรผ da, sorthรผ da lรผr aphal huntan. Belemeko ziotatia, ala hik ditxa huna! Hitan dik sorthรผ Mariak, Mariak, Mariak Jesus maitia. Amak Jesus beitadรผka hertsi besuen artian, bat bederak baledรผka, ailedรผka, ailedรผka bihotz erdian. Egรผn agertรผ dira huna, argi hura ikhusirik, Gazpar, Baltazar, Melkior, Melkior, Melkior, errege hunik. Izarrari jarraikirik joan dira Belemera eta presentzez betherik, betherik, betherik adoratzera. Gazparrek eman dรผ รผrhia, erregeri zor dela; Baltazarrek aldiz mirha, bai mirha, bai mirha, mortal bezala. Melkiorrek bere bรผria eztadรผka aphalik, ofrendatรผ dรผ intzentsia, intzentsia, intzentsia Jinkuari emanik. Gero dira repausatรผ Jinkuareki alagerarik, eta berak abertitรผ, abertitรผ, abertitรผ, lo daudialarik: Herodesen kargia[ri] repostรผ eman gaberik, joan ditean beste bidiaz, bidiaz, bidiaz, hura รผtzirik. Haur da doktrina saintia: bide gaitzian daguena[k] har beza beste bidia, bidia, bidia Jinkuagana. Egรผn agertรผ zi[r]ena, a gure Jaun handia, othoitzten zรผtรผgรผ: estrena, estrena, estrena zure zelia! |
Gaurko grafian editaturik eman dut hemen eta ez naiz luzatuko edizioari buruzko azalpenetan, baina esango dut noel hau hiru bildumatan aurkitu dudala. Aurkitu dudan zaharrena 1782koa bide da: Noelen lilia composaturic huscarez Jesusen incarnationiaren ouhouretan (10-11. or.). 1821ean โBarneix Alรงabehetic arraimprimaeraciricโ berrargitaratu zen liburu hori, eta hor ere agertzen da guk hautatu dugun gabon-kanta (9-10. or.), aldaketa gutxirekin (errataren bat gehituta). Hirugarrenik, datarik gabeko berrargitalpen batean agertzen da, errataren bat zuzenduta eta beste errataren bat gehituta; inprimatzailearen aktibitate-datak kontuan izanik, 1844 ingurukoa bide da (9-10. or.). Lapurterazko bildumetan ez dut aurkitu, baina bada azken edizio bat ere aipatu beharrekoa: Emmanuel Intxauspek (Zunharreta, 1815 โ Onizegaine, 1902) 1897an argitaraturiko Kantika saintiak Zuberoko euskaraz (233-236. or.) bilduman. Baina Intxauspek โahalaz hobekienik aphaintรผ eta xuxentรผโ (ix. or.) ditu, Axularren Gerorekin jokatu zuen erara: erratak zuzendu ditu, baina maileguzko hitzak โapaintzeaโ ere ezinbestekoa iruditu zaio (astre โ izar; ziotatia โ hiri txipia; presentzez โ emaitzez…), besteak beste.
Zergatik hautatu nuen noel hau eta ez beste bat? Egitura metrikoa eta hirugarren bertso-lerroko errepikapena aski esanguratsuak iruditu zitzaizkidalako, jatorrizkoa bilatzeko. Ez lehenengo saioan, ez bigarrenean, ez nuen aurkitu jatorrizkoa, frantsesezko eta okzitanierazko kantika- eta noel-bilduma askotan bilatu arren. Baina azkenean agertu da.
Euskarazko noel horretako hamabi ahapaldietatik lehenengo laurak frantsesezko batetik euskaratuak eta egokituak dira, zalantzarik gabe:
| Beste noel bat Erregen egรผneko Zer astre da hain argirik gai รผlhรผn handi huntan? Ez izarrik hain ederrik, ederrik, ederrik zelรผ orotan. Haren argia hedatzen lรผrraren baster orotan, Jinkuaren semia sorthรผ da, sorthรผ da, sorthรผ da lรผr aphal huntan. Belemeko ziotatia, ala hik ditxa huna! Hitan dik sorthรผ Mariak, Mariak, Mariak Jesus maitia. Amak Jesus beitadรผka hertsi besuen artian, bat bederak baledรผka, ailedรผka, ailedรผka bihotz erdian. […] | Cantique dโamour vers Jesus dans la crรฉche. Sur lโair : Quel bel astre nous รฉclaire. Quel bel astre nous รฉclaire, du milieu de cette nuit? Quelle est lโaurore si claire, si claire, si claire qui nous lโa produit? Jamais clartรฉ ne fut vue comparable ร celle-ci, qui remplit dโaise et la vue, et la vue, et la vue, et le coeur aussi. Cโest lโunique de Marie, nรฉ dedans un pauvre lieu, qui dans un suppรดt Marie, Marie, Marie, lโhomme avec son Dieu. […] La mรจre, dโaise ravie, va serrant entre ses bras celui qui donne la vie, la vie, la vie aux hommes ingrats. […] |
Frantsesezko gabon-kanta hori 1723ko La belle Bible des cantiques de la naissance et des autres mystรจres de notre seigneur bilduman (49-52. or.) aurkitu dut lehenengoz (eta berriz 1727ko arrainprimaketan), eta gero 1882ko Noรซls anciens en l’honneur de N.-S. Jรฉsus-Christ et de la sainte Vierge, avec les airs notรฉs, par M. l’abbรฉ L. Janel bilduman baino ez (124-126 or.). Hiru edizioetan dago testu bertsua (esaldiren bat gorabehera), eta bistan da guk ezagutu dugun frantsesezko gabon-kanta ez dela Errege egunerako idatzia, eguberrietarako baizik. Izan ere, bosgarren ahapaldian euskarazkoan hiru erregeak agertzen direnetik, euskarazkoa eta frantsesezkoa zein bere bidetik doaz, frantsesezkoak beste hemezortzi ahapaldi baititu, baina ez baita ez Gaspar, ez Meltxor, ez Baltasar aipatzen, ez eta Herodes ere. Euskarazko noelaren letra-egilea, hortaz, itzultzaile-lanetan hasi da, baina, ekindakoaren melodia eta neurriarekin, sortzaile-lanetan jarraitu du… guk aurkitu ez dugun frantsesezko aldaeraren bat izan ez badu aurrean.
Ez dakigu euskarazkoak zenbateko arrakasta izan zuen eta Zuberoako herrietan kantatu zen ala ez, baina 1882ko frantsesezko bildumari esker ezagutzen dugu melodiaren partitura, eta bistan da euskarazko itzulpena hartara egokitua dela:


