Beti sumatu dugu faltan euskaraz honelako helburu-lokuzio bat: con el fin de, al objeto de, con el propรณsito de; azken batean, para queโฆ
Garai batean, 80ko urteetan, โzertarako etaโbezalako formulak hasi ziren erabiltzen lokuzio horiek itzultzeko. Hona hemen adibide bat, 2/1989 Lege Organikotik aterea:
โโฆ Adierazpenotan esku hartzen dutenetako baten batek alegatzen badu ez dakiela autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza, aldez aurretik ohartaraziko du hori, zertarako eta organo judizialak interprete gisa gaitu dezan erabilitako hizkuntza dakien edonor, honek zin edo hitz egin ondorenโ.
Asko zabaldu ziren horrelakoak, baina berehala hasi ziren zapuztaile batzuk egitura hori gaitzesten eta ohartarazi zuten horrelako galdetzaileek balio enfatikoa izan dutela gure traizioan: โnor eta zu?โ, โnori eta berari?โ, โzertarako eta horretarako?โ.
Arrazoi zuten, eta albo batean utzi ziren โzertarako etaโ horiek; baina, ez zen horregatik desagertu horrelako egituren premia, โ-tzekoโeta kideak oso atzean geratzen zirelako eta elementu iragarle bat behar genuelako, โzeren etaโ edo โnon etaโ eta gisakoen tankerakoa, batez ere esaldiak luzatzen hasten zirenean.
Legebiltzarrera iritsi nintzenean, konturatu nintzen talde parlamentario baten ekimenetan honela itzultzen zirela helburu-menderagailu horiek:
โEusko Legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari halako eta halako egin behar dela, helburua da…โ.
Jakina, hori ez zen zuzena eta okerzuzendu beharra zegoen: โeta helburua daโโฆ etab. Eta orduan otu zitzaidan mendeko perpaus gisa antolatzea, eta egitura berri bat asmatu nuen (โhelburua izanikโฆโ edo โizandaโฆโ):
โEusko Legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari halako eta halako egin behar dela, helburua izanik (โฆ)t(z)ea…โ.
Geroago, 2023an, Hezkuntza Legearen proiektua iritsi zitzaigunean, ikusi nuen egitura hori erabiltzen zela lege horretako artikulu batean:
โ68. artikulua.- Hizkuntzen tratamendu integrala eta integratua. Metodologiak.
1.- Curriculumak hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala jasoko du, eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuan txertatuta egon behar du, helburua izanik bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean, gutxienez, konpetentzia eleaniztuna lortzea, lege honen 66. artikuluan azaldutakoaren araberaโ.
Horretaz baliatuz, legearen idazlariok erabaki genuen โhelburua izanikโ hori gehiagotan erabiltzea lege osoan zehar helburuzko lokuzio horiek emateko eta, azkenean, 9 aldiz dago erabilia onartu den legean.
Hori da, besteak beste, ditxosozko lege horri egin nion ekarpentxoaโฆ
Izenburuko hiru terminoak nahasian erabili izan dira interpretazioaren arloko ikasketetan, oso ondo zehaztu gabe non dauden batzuen eta besteen arteko mugak. Kontua ez dago ebatzita, inondik inora ere, auzia ez baita bakarrik terminologikoa, kontzeptuala ere bada. Sarrera honetan hiru planteamendu ezberdin azalduko ditut, abiapuntua jarri eta elkarrekin gogoetatzen hasteko. Gogoeta bikoitza proposatzen dizuet: esanahiaren eta izendapenaren gainekoa.
Jimรฉnez-Ivars eta Hurtado-Albirrek (2003) hiru kontzeptuak biltzen dituen hiperonimo gisa darabilte ikusizko itzulpena terminoa. Haientzat, idatzizko testu bat ahoz birformulatzea da ikusizko itzulpena egitea. Hau da, kanal-aldaketa baino ez dute kontuan hartzen. Funtzioen eta modalitateen arabera sailkatzea proposatzen dute.
Azpisailkapena egiteko abiapuntua da ikusizko itzulpenak bi funtzio izan ditzakeela: funtzio komunikatiboa eta funtzio instrumentala. Funtzio komunikatiboa duenean, interpretazioarekin lotuta dago beti, helburua hartzaileei idatziz dagoen informazioa ahoz ematea delako. Kasu horretan, ikusizko itzulpena interpretazio-modalitatea da, eta azpimodalitateak ditu, besteak beste, artikulu honetan hizpide ditugun ikusizko interpretazioa eta aldibereko interpretazioa testuarekin (edo testuarekiko aldibereko interpretazioa).
Dena den, beste azpimodalitate batzuk ere aipatzen dituzte Jimรฉnez-Ivarsek eta Hurtado-Albirrek (2003) beren artikuluan โzuen baimenarekin, jatorrizko izendapenak jarriko ditut, itzuli gabe, anabasa terminologikoari ekarpenik ez egitekoโ: traducciรณn a ojo edo traducciรณn a primera vista, traducciรณn a la vista preparada, traducciรณn a la vista consecutiva eta traducciรณn a la vista en interpretaciรณn consecutiva.
Funtzio instrumentala duenean, aldiz, beste helburu bat lortzeko bitarteko bihurtzen da ikusizko itzulpena. Helburu hori idatzizko itzulpena egitea izan daiteke, edo, adibidez, atzerriko hizkuntza batean lortutako ezagutza egiaztatzea. Beraz, funtzio instrumentala duenean, ikusizko itzulpenaren helburua produktu bat lortzea edo zerbitzu pedagogiko bat ematea da, eta, ondorioz, itzulpen-estrategiatzat eta pedagogia-estrategiatzat har daiteke. Hona hemen Jimรฉnez-Ivars eta Hurtado-Albirren (2003) proposamena, laburtuta:
1. irudia: Jimรฉnez-Ivars eta Hurtado-Albirretik (2003) hartua.
Pรถchhacker-ek (2004), aldiz, honela bereizten ditu hiru terminoak eta izendatzen dituzten kontzeptuak:
Harentzat, ikusizko itzulpena idatzizko testu bat ahoz itzultzea da, baina interpretazioaren testuingurutik kanpo. Hau da, bat dator Jimรฉnez-Ivars eta Hurtado-Albirren funtzio instrumentalarekin: interpretaziotik kanpoko edozein testuingurutan idatzizko testu bat ahoz itzultzea litzateke ikusizko itzulpena egitea, eta hainbat helburu betetzeko balio dezake.
Ikusizko interpretazioa, aldiz, interpretazioa egiten den testuinguruei lotuta dago hertsi-hertsian. Esan osteko interpretazioa egiten den testuinguruetan egin ohi da, eta ez dago hizlariaren diskurtsoari jarraitu beharrik, ez delako aldi berean egiten. Are gehiago, interpreteak xede-hizkuntzan irakurtzen ari delako inpresioa eman behar du (Angelelli, 1999). Beraz, Pรถchhackerrek (2004) Jimรฉnez-Ivars eta Hurtado-Albirren (2003) funtzio komunikatiboko azpimodalitate batzuetara mugatzen du ikusizko interpretazioa terminoa.
Eta โbatzuetaraโ diot, hain zuzen, aldibereko interpretazioa testuarekin aldibereko interpretazio mota berezitzat hartzen duelako. Ikusizko interpretazioa neurri handi edo txikiagoan eskatzen duen aldibereko interpretazio mota konplexua dela dio, baina ez du ikusizko itzulpenaren azpimotatzat hartzen.
Azkenik, Lambert-entzat (2004) erabat sinonimoak dira ikusizko interpretazioa eta aldibereko interpretazioa testuarekin terminoak. Ikusizko itzulpenarekiko duten ezberdintasuna da hizlariaren diskurtsoarekiko aldi berean egin behar direla, eta, beraz, bi input kudeatzea eskatzen dutela: ikusizkoa eta entzunezkoa.
Ikuspegi horrek Cammoun et al.-en (2009) kritika jaso zuen, termino biak sinonimotzat jotzeak maila berean jartzen dituelako ikusizko itzulpena eta testuarekiko aldibereko interpretazioa, itzulpena hizlariaren diskurtsoarekiko aldi berean egin behar den ala ez โeta horrek dakartzan zailtasunak eta erronkakโ kontuan hartu gabe.
Argi dago gutxi ikertutako esparruetan ohikoa den terminoen eta kontzeptuen gainjartzea dagoela arlo honetan ere. Horregatik, garrantzitsua da gaiari buruzko ikerketetan argi eta garbi adieraztea zeri egiten zaion erreferentzia termino bakoitzarekin, anbiguotasunak saiheste aldera. Gainera, ez dugu bistatik galdu behar euskarazko ordainak sortu, erabili eta finkatu egin beharko direla momenturen batean, eta ziurrenik itzulpenaren eskutik etorriko direnez, litekeena dela aukera bat baino egotea. Horregatik, arloko adituen esku dago termino horiek euskaraz nola, noiz eta zer izendatzeko erabiltzen ditugun erabakitzea.
Oraingoan nire espezializazio-alorreko adibide bat ekarri dizuet, baina uste dut estrapolagarria dela beste alor batzuetara ere. Izan ere, lan akademikoetan, edukian zentratzen gara askotan โizanean, eta ez izeneanโ, eta ez diogu behar besteko denbora eskaintzen gogoeta terminologikoa egiteari. Ondorioz, aurretik erabilitako terminoak beste kontzeptu batzuk izendatzeko erabiltzen ditugu, edo ordain berriak proposatu, aurrekoak ezagutu gabe. Eta, kontziente ez garen arren, gure jardunak eragin zuzena du hizkuntza txikituen normalizazioan eta hizkera espezializatuen garapenean eta finkapenean. Gutako bakoitzak egiten dituen hautu txikiek eragin handia dute sarritan gure espezializazio-arloetan, eta funtsezkoa da horretaz kontziente izatea.
Dena den, ikasiz ibiltzen da oinez, ez pentsa. Gogoan dut nire Gradu Amaierako Lanaren defentsako epaimahaikide batek galdetu zidala โzergatik ikusizko itzulpena eta ez ikusizko interpretazioa? Ez nuen jakin erantzuten.
Erreferentzia bibliografikoak:
Angelelli, C.V. (1999). The role of reading in sight translation, The ATA Chronicle (Translation Journal of the American Association of Translators), 28(5), 27-30.
Zazpigarren artearen defendatzailerik sutsuenek bikoizketa gaitzesten dute, besteak beste, edozein antzezpenen zati handi bat ahotsean datzalako. Haien ustez, jatorrizkoa ulertzen laguntzeko, egokiagoa da azpidazketaz baliatzea, nahiz eta azpidatziek pantaila โzikintzenโ duten eta ikuslegoaren atentzioa desbideratzen duten. Itzulpen mota bakoitzak bere alde on eta txarrak ditu, eta horregatik kontua ez da bata ala bestea aukeratzea, biak aukeran erabili ahal izatea baizik.
Azpidatziak ez dira filmeko elkarrizketak, eta ez dira filmaren barruan existitzen. Ikus-entzunezko testua ulertzen laguntzeko tresna bat baino ez dira. Guztiarekin ere, azpidatziei esker, ikusleek jatorrizko filma uler dezakete, azpidatziek eta filmaren ikus-entzunezko adierazpen-kodeek elkarri eragiten baitiote, eta horregatik ez da beharrezkoa itzulpen oso bat.
Nire ekarpen honekin, azpidazketa zer den hobeto ulertzeko adibide batzuk jarri nahi ditut, kasu errealak ikusita jakingo baitugu zertaz ari garen azpidazketaz hitz egiten dugunean. Eta azpidazketak berekin dakartzan murrizketa guztien artean, bakarrik informazioa hautatu beharraz jardungo dut.
Zinema ilusio bat bada, bikoizketa ilusio baten beste ilusio bat da. Baina bikoizketak ez bezala, azpidazketak ez du ikuslegoa konbentzitu nahi pertsonaiek norberaren hizkuntzan hitz egiten dutela. Azpidazketak ez du jokatzen inoren ilusioarekin, ikusleek jatorrizko produktua entzun-ikusten baitute. Baina aldi berean jakin beharra dago (ez dakit oso kontzienteak garen) azpidatziek ezin dutela jatorrizko testuan dagoen informazio guztia eman denbora- eta espazio-murrizketak daudelako. Izan ere, batez beste, jatorrizko ikus-entzunezko testuak % 20ko murrizketa jasaten du elkarrizketei dagokienez. Eta batzuetan, Woody Allenen filmetan kasu, Jorge Dรญaz Cintasek egindako ikerketaren arabera, ikusleok jatorrizko testuan dagoen informazioaren % 40 galtzen dugu azpidazketarekin, jatorrizkoak duen ahozko jardunaren dentsitatearen handiagatik.
Hortaz, jatorrizko ahozko testuaren laburpen moduko bat dira azpidatziak. Jorge Dรญaz Cintas eta Aline Remaelen arabera[1],testua laburtzeko dauden arrazoiak hauek dira:
Ikus-entzuleek ahozko jarduna irakurketa baino azkarrago xurgatzen dute. Hori dela eta, azpidatziek aski denbora utzi behar dute pantailaren behealdean idatzita dagoena irakurri eta ulertzeko. (Helduen begiak minutuko 250etik 300 hitzera bitartean irakurtzeko gai dira. Horrek esan nahi du segundo batean lauzpabost hitz irakur dezakegula, hau da, 15 eta 20 karaktere bitartean โpuntuazioa eta espazioak ere karakteretzat hartzen diraโ.)
Aldi berean, ikusleek aukera izan behar dute pantailan gertatzen denari so egin eta soinu-banda entzuteko. Beraz, denbora nahikoa izan behar dute azpidatziak irakurtzen ari direnarekin batera pantailan gertatzen dena entzun eta ikusteko.
Azpidatzi arruntak bi lerrotara mugatuak daude. Lerro bakoitzak zenbat testu izango duen faktore hauen menpe dago: lerroko zenbat karaktere onartzen diren (Netflixek, esaterako, 42 karaktere onartzen ditu gehienez), zenbat denbora dagoen testu hori emateko, ikuslegoaren batez besteko irakurtzeko abiadura (normalean, 17 karaktere segundoko, helduentzako programetan, eta 15 haurrentzakoetan), eta jatorrizko testua ahoskatzen den abiadura.
Faktore horiek guztiak hartu behar ditu aintzat edozein azpititulatzailek (โazpidazleโ ez dut uste onargarria denik, hitzak dituen รฑabardura txarrengatik). Eta horregatik, hain zuzen ere, nahitaez murriztu behar du jatorrizko testuan dagoen informazioa. Murrizketa bi eratara egin daiteke: batetik, zer kendu eta zer utzi erabaki behar da; eta, bestetik, askotan jatorrizko mezua birformulatu beharko da informazio garrantzitsua ahalik eta laburren eta zehatzen transmititzeko. Eta nola egiten da hori? Informazioa laburtzeko edo trinkotzeko estrategiak asko dira, baina hemen horretaz arituko ez banaiz ere, esan dezadan lehenik esan gabe uzten diren edo desagertzen diren osagaiak izen propioak, bokatiboak eta interjekzioak izaten direla.
Orain teoriatik praktikara pasatuko naiz, eta esan dudan guztia hobeto ilustratzeko, adibide banaka batzuk paratuko ditut denbora- eta espazio-murrizketek azpititulatzailea zein atakan jartzen duten ilustratzearren. Gehiegi ez luzatzearren, karaktere-kopuruek informazioa hautatu behar izatera behartzen gaituzten adibide batzuk besterik ez dut jarriko.
INFORMAZIOA HAUTATU BEHARRA
โLehen azpidatzian, pertsonaietako batek beste bati esaten dio bere emaztea ezagutu behar duela institutuko irakaslea delako, bera bezala. Bigarrenean, emaztearen izen-abizenak esaten dizkio eta zer irakasten duen. Baina euskaraz ez da informazio hori guztia kabitzen, eta erabaki behar da zer den inportanteagoa, emaztearen izen-abizenak ala zer irakasten duen. Adibidean bi aukerak utzi ditut. (Onartzen den gehienezko karaktere-kopuruaren arabera, parentesi karratuen artean jarri dut zenbat karaktere sobratzen diren euskarazko bertsioan.)
You must know my wife.
Nancy Vandergroot. Life Management.
Euskaraz bi aukera hauek daude bigarren azpidatzirako (lehen azpidatzian โnireโ ez da kabitzen, baina testuinguruak argi uzten du noren emaztea den):
Emaztea ezagutuko duzu.
Bizitza-kudeaketako irakaslea. [+5]
Nancy Vandergroot. Kudeaketakoa. [+3] ย
โ Bigarren adibide honetan pertsonaia baten izen-abizenak agertzen dira, baina osorik ez da kabitzen karaktere bat sobratzen delako. Orduan, aukera bat izan daiteke izen osoa idatzi beharrean, bakarrik lehen letra idaztea, kasu horretan bi karaktere sobratzen zaizkigulako.
Linda McLanden?
Linda McLanden? [-1]
L. McLanden? [+2]
โ Azken adibide honetan pertsonaia batek beste bati galdetzen dio ea non dagoen Sammy, eta erantzuten dio Lavashen gorpuarekin dagoela (Lavash bere lagun mina zen). Taulan ikusten denez, euskarazko azpidatzietan ez dago tokirik datu horiek guztiak azpidazteko eta horietako bati eman behar zaio lehentasuna. Testuinguruagatik ikusleek badakite Lavash hilda dagoela. Eta karaktere-murrizketa dela eta, โgorpuโ ez erabiltzea erabaki nuen. Beraz, pantailan agertzen den bertsioa azkena da.
โWhereโs Sammy? โHeโs with Lavashโs corpse. ย
โNon dago Sammy? โLavashen gorpuarekin. [-6] ย
โNon dago Sammy? โLavashekin. ย
Dagoeneko esan dezaket badudala eskarmenturik azpidazten eta aitortu behar dut testu bakoitza erronka berria dela. Batzuetan, hartu beharreko erabakiak ez dira errazak eta buruhauste dezente sortzen dizkidate: zirt edo zart egin behar da, baina ulermenari albait kalterik txikiena eginez eta ikuslegoari ahalik eta informazio gehiena eskainiz.
Bukatu aurretik, itzultzearen eta, bereziki, azpidazketaren alderdi kognitiboa ere aipatu nahi nuke. Itzultzen dugunean gure burmuineko bi hemisferioak aktibatzen ditugu, nahiz eta ezkerreko hemisferioa nagusia den hizkuntza prozesatzeko orduan (zein hizkuntza egitura erabili, zein hitz, jatorrizko hizkuntza ulertzeko mekanismoakโฆ). Eskuineko hemisferioak, berriz, testuinguru soziala eta kulturala ulertzen laguntzeko ez ezik, azpidatziak doitu eta egokitzeko kalkulu matematikoak egiteko ere balio du. Ez dugu ahaztu behar azpidazten dugunean etengabe neurtu behar dugula azpidatzien karaktere-kopurua egokia den ala ez, hau da, azpidazteko dugun denbora eta espazio horren barruan sartzen diren ala ez. Horiek horrela, gure burmuina pozarren ei dago azpidatziak jo eta su sortzen, bi hemisferioak dena emanda eta elkarri eraginez, harik eta pozaren pozez lehertu baino lehen, hemisferioei behar duten atsedena ematea erabakitzen duzun arte. Eta hori normalean gertatzen zait filmeko 10 minutu azpidatzi ondoren, hau da, 100-125 azpititulu egin ondoren (batez beste eta ikus-entzunezko testuaren zer-nolakoaren arabera, orduko 60 bat azpidatzi sor daitezke). Beraz, bi ordu nahikoak dira nire buruak atsedena behar izan dezan eta eskatzen didan kafeina dosia oparitu diezaiodan.
Gaur egun, ordainpeko plataformei esker euskarazko azpidazketak halako boom bat bizi du. Dena den, azpidazketaren alderdi gehienak ezezagunak dira jende gehienarentzat (normala den legez). Horregatik, nire ekarpen honekin nahi izan dut azpidazketaren zirrikitu ezkutua apur bat zabaldu eta azpidazketa ikusgarriago egiteko urrats bat ematea.
[1] Jorge Dรญaz Cintas and Aline Remael, Subtitling. Concepts and Practices. Routledge, 2021.
Aurrekoan arartekoaz, generoaz eta itzulpenaz ibili ginen gora eta behera. Baita itzulpenaren estrategikotasunaren inguruan. Adibide zehatzak agindu nizkizuen, eta agindutakoa bete behar da:
Azken boladan, lana dela-eta, justizia kontuekin zerikusia duten telesailak ingelesez ikusten ibili naiz. Lincoln Lawyer izan zen azkena, adibidea jartzeko aitortu behar nuen. Telesailean, bada bollera bat, Izzy (she/her). Bikotea behin baino gehiagotan aipatzen du, Ray (she/her). Hau ez da gomendio bat, baina nahi duenak egin dezala proba:
Jatorrizko bertsioan ikusten baduzue, ingelesez, Izzyren bikotea, Ray, emakumea da. Horraino ondo. Baina, sorpresa, gaztelaniazko azpidatziekin ikusten baduzue, Izzyk noviOa du askotan. NoviA ere badu tarteka. NoviEa ere izan zezakeen, baina horrainoko saltorik ez dago.
Spoilerra: ziur nago pertsonaia hetero guztiek hetero izaten jarraitzen dutela aukeran dauden azpidatzien hizkuntza guztietan; izan ere, baten batek eskuak burura eramango lituzke gizon protagonista heteroak noviOa izango balu kapitulu batetik bestera. Kasu horretan, ordea, ez dago akatsetarako tarterik. Besteren bati galera ez zaio hainbesterako irudituko. Izzy bollera, beltza, drogazale ohia eta protagonistaren txoferra da, hau da, aniztasunaren kupo guztiak nolabait ordezkatzen dituen pertsonaia. Bakarra dago seriean, eta itzulpenean, kale…
Arazoa ez da bakarrik itzultzaileak erabaki bat edo beste hartu izana, ezta horrek dakarren galera ere. Arazoa ez da hizkuntzarena. Itzultzaile horrek hartu dituen erabaki horiek behin ere pentsatu gabe hartzera bultzatzen duen makineria bat dago martxan, eta ez da itzulpenak eta itzultzaileok soilik dugun gaitza. Heterosexualitatea erabaki bat da, bizitzeko modu bat da eta inguruan duguna ulertzeko modu bat da.
Eskerrak badirela gure luparekin arretaz begiratzea merezi duten adibide hobeak, eta horretarako Feinbergengana itzuliko naiz. Mari-mutil handi baten bluesan, jatorrizko bertsioko bollera guztiak bollerak dira itzulpenean ere bai. Dena den, euskarazko itzulpenean, zerbaitek aldatu egiten du pertsonaia horien errepresentazioa: oraingoan, ingelesez irakurriz gero, mari-mutilek beti dute she/her genero marka inguruan, edo marka horrek ordezkatzen ditu. Euskaraz, ordea, genero marka horren arrastorik ez dago gehienetan, emakumeak esplizituki aipatzean izan ezik.
Oraingoan galera irabazia da, hain zuzen ere, emakumetasuna bera delako nobelak kolokan jartzen duen hori: mari-mutilek emakumetasunaren mugetan sartzen ez diren identitateak ordezkatzen dituzte, eta Feinbergek genero-gatazka horrek eragindako talka indibidualak zein historikoak kontatzen ditu. Izan ere, identitate disidenteon errepresentazioak aztertzerakoan soilik orientazio sexualaren mailari erreparatzen badiogu, generoan duen eragina kontuan hartu gabe, potentzialtasuna galtzen ari gara. Genero eta sexu disidentzia erabaki bat, bizitzeko modu bat eta inguruan duguna ulertzeko modu bat da ere bai.
Ildo beretik, baina beste plano batean, errepresentazio horien itzulpenak egiten duen ekarpena adibide konkretuetatik baino askoz harago doa. Mariokerrak: nola esan/izan bollera euskaraz (2023) liburuan egindako azterketan, Alvarezek eta Fernandezek oso esanguratsua den joera bat mahaigaineratu zuten: bollera identitateaz euskaraz hitz egiterako orduan, neurri handi batean, ingelesetik edo gaztelaniatik ekarritako maileguak edo itzulpen literalak erabiltzen ditugu. Hitzak sortu baino, gure hizkuntzaren kodeetara egokitzen ditugu beste hizkuntzetan sortzen diren horiek.
Hortaz, queer gurean kuir izango da, ezta? Dena den, ezinezkoa da testuinguru zehatz batean sortutako hitzek eta kontzeptuek dimentsio bera hartzea beti xede hizkuntzan. Bataren eta bestearen arteko tarteek eta jauziek luzerako ematen dutela argi dago… eta aurrekoan eman nuen hitza betetzeko saiakera zen gaurkoa.
Aurreko batean euskal hizkera literarioaz idatzi nuen testuaren jarraipena izan nahi du gaurko honek. Jarraipena edo, akaso, hizkera literarioaren beste ikuspegi bat, estilo deritzogun haren azpimultzo bati erreparatzeko.
Euskal itzultzaileok harro-harro darabilgu Anjel Lertxundi totem moduan, gutaz eta gure lanaz ez gutxi idatzi duelako, belarria goxatu digulako, gure jardueratik zenbat ikasi duen xehe-xehe azaldu duelako, idazleek itzultzaileoi zenbat zor diguten behin eta berriz esan duelako.
Idazleek asko ikasi omen dute itzultzaileengandik. Oso ondo. Galtzerdiari buelta eman diezaiogun orain, galdera moduan: Eta itzultzaileek zer/zenbat ikasi dute idazleengandik? (Onar dezagun gaurkoz idazle deitura autore adieran, amaigabeko zehaztasun metalinguistikotan ez galtzeko).
Sarritan iradoki da itzultzaile literarioa, neurri batean behintzat, idazle edo sortzaile ere izan beharra, segur aski adierazi nahian, hizkuntzaren mekanismoak ondo ezaguturik, ohiko errutina denotatibotik ateratzen gaituzten diskurtso gogo-altxagarriak sortzeko gai izan beharko lukeela, baita bere itzulpenetan ere. Anbiguoa, badakit. Eta, horretarako, ezinbestekoa da literatura-tradizioa ezagutzea. Tradizio klasikoa eta tradizio garaikidea, eta haietan dauden hizkuntza-perlak barkatu, eta hizkuntza-bitxiak, urriagoak, gogoan hartzea.
Eta hemen dago, azkenean, estiloaren kontua. Ez baitira asko estilo edo ahots propio nabarmen bat garatzea lortu duten idazleak. Gutxi batzuk belaunaldi bakoitzean, eta batzuetan ez dira belaunaldi-burutzat hartu ohi direnak, nire iritzian (eta horrek esan nahi du estiloaren aurretik beste ezaugarri asko diratekeela kanonak ezartzeko orduan; baina gai hori, kanonarena, beste baterako utziko dut). Bestalde, estilo baten jabe izatea ez da ona berez, gerta baitaiteke, iritziak iritzi, urliaren estiloa zoragarria izatea, eta sandiarena, berriz, pairaezina.
Zertara datorren hau? Bateko eta besteko hari-muturrak lotuta, irudikatu nahi nuke itzulgaia irakurri eta bere baitan, adibidez, zera esango lukeen itzultzaile bat: Testu honen tankera ikusita, euskaraz primeran geratuko litzateke Koldo Izagirreren estiloan emanda, eta halaxe euskaratuko dut.
Oraindik orain argitaratutako Anjel Lertxundi: idazlea eta obra izeneko azterketa/omenaldi liburuan, zera dio Idoia Santamarรญak: โNik, berriz, itzultzaile gisa, behar-beharrezkoa dut berrogeita hamar urtez estiloa lantzen aritu den idazle baten begirada eta ekarria. Kanpoko ahotsak euskarara ekartzeko, beharrezkoa dut sortzaile horren lana, ikusi eta ikasi behar dut nola erabiltzen duen hizkuntza (โฆ) adierazi nahi duena adierazteko, nik ere tresna hori bera erabili behar baitut aldiro kanpoko ahots eta paisaia berri bat gurera ekartzekoโ (Zabalondo & Gurrutxaga, ed., 2024: 130).
Estilo-ereduaren aukera ezin da egin jatorrizko testua kontuan hartu gabe. Ez alferrik, idazle-lanbidetik bereizteko, itzultzailea sarea babes lan egiten duen orekari bat dela dio metafora maiztuak. Idazlea eta itzultzailea, biak sortzaile. Hala ere, estiloari dagokionez, รฑabardura garrantzitsu bat egin behar da: Idazleak estilo propio bat bilatu beharko luke, baina itzultzaileak debekatua du estilo propiorik izatea.
Metaforako sarea baldin bada jatorrizko testuaren egitura, pasarte-banaketa, esaldien antolaera, esamoldeak eta hitzak, haiek guztiak euskal estilo baliokide batera aldatu beharko lituzke itzultzaileak, eta horretarako euskal idazleen estiloen katalogoa du eskura. Itzultzaileak eta idazleak, biek dute jauzi bereziki zail batean trapeziotik erortzeko arriskua, baina askoz handiagoa da, noski, idazlearen erorikoa (eta hobe luke estiloz eramatea).
Magialaria ere balia liteke itzultzailearen jarduna irudikatzeko. Hizkuntza bateko berbak erakutsi, zapiaren azpian ostendu, hagaxka magikoaz jo, eta beste hizkuntza batekoak agerrarazi, ikusleen pozerako. Eta magorik arrakastatsuena, trukea nabaritu gabe eta era estilotsuan jokatzen dakiena. Emankorra, zirkuko jarduera-saila; literaturaren inguruko eragile guztiak ere bertan irudika litezke (esleipena, nahieran): lehoi-hezleak, clown jakintsua eta clown memeloak, indartsu bibotedunak, sabeliztuna, su-irensleaโฆ Artearen komedia, zahar ahaltsu, pierrot eta arlekin guztiekin.
Idazlea eta itzultzailea, eta bien artean, estiloa. Hauxe idatzi zuen Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak saiakeran (190. or.): โEdozein hizkuntzatako idazle-belaunaldi bat, baita hizkuntzarik hegemonikoenean ere, ezin da erregistro, gai eta giro guztietara heldu. Are gutxiago euskaraz. Baina idazleok uste duguna baino bide luzeagoa egin dezakegu estiloaren aldetik euskarara ekarritako ispiluetan begiratutaโ.
Itzultzaileok balakatuta sentitzen gara Lertxundiren diskurtsoarekin, baina, funtsean, ondo dakigu laudamen horiek, neurri handi batean, estiloaren maisu batek, etorkor, guraso batek bere umeari nola, bigarren graduko testugileei emandako adorea direla.
Eta hau guztia, Bรถll eta Azpirozen hitzetan esateko, pailazo baten aburuak.
Antxon Itzulgarriaga du izena. Lanbidez itzultzailea da. Norbaitek galdetzen dionean ea zertan ematen dituen egunak akaso apur bat apaindu beharko lukeen bulego horretan, asko gustatzen zaio erantzutea Anjel Lertxundiri irakurri zion aipu batekin eta esaten die bera hitz eta adieren pisatzailea dela, eta hitzak eta adierak pisatzen igaro duela bizitza erdia baino gehiago.
Gure Antxon eskola zaharrekoa da, eta, idazten edo itzultzen ari delarik musaren batek bisita egiten dionean, oraingo honetan bezala, ordenagailuko pantailatik aldaratzeko bulkada sentitzen du, eta orduan papera eta bolaluma hartu, eta itzulpenen zirriborroak egiten hasten da. Itzulpena sorkuntza dela sinetsita dago, are garai batean hain erakargarriak ez ziren testu juridiko-administratiboak itzuli behar izaten zituenean ere. Orobat pentsatzen du itzulpenetan sormenak funtsezko papera jokatzen duela itzultzaileak konponbideak bilatu behar dituelako oraindik bere hizkuntzan inork osatu ez dituen ideiak eta erabili ez dituen moldeetan aditzera emateko. Antxonek aitortzen du itzulpengintzari buruz duen ikuspegia ikuspegi hagitz erromantikoa eta gaur egungo garaiekin batere ez errealista dela irudituko zaiela batzuei, baina Antxon bere zoroak bizi du.
Antxon Itzulgarriagak badu lagun bat (gehiago ere baditu, baina oraingo honetarako batekin nahikoa da) Itzulpengintzako irakaslea dena. Honetaz eta hartaz aritzen dira kafe baten arrimuan edo artisau garagardo on bat (edo gehiago) dastatzen dutenean. Eta ez da harritzekoa gaien artean hizpidera ekartzea itzultzaileak izateko ikasten duten askok itzulpen eskoletan hartzen duten jarrera. Harri eta zur gelditzen da lagun horrek kontatzen dionean azken urteotan etorkizunean itzultzaile gisa aritu nahi duten askok nola egiten dieten aurre itzuli behar dituzten orotariko testuei, batez ere konparatzen duenean berak ikasle garaian (bai, Antxon garai batean ikaslea izan zen) itzulgaien aurrean jarraitzen zuen jokabidearekin.
Lehenengo eta behin atentzioa ematen diona da itzultzaile izan nahi duten askok, hizkuntza konbinazio batzuetan beste batzuetan baino gehiago, sormenaren hasierako faseari uko egiten omen diotela, hau da, normalean ez direla murgiltzen testuaren edukiaren azterketan, ez eta testuaren analisi estilistikoan ere. Muturreko kasuren batean ere baliteke jatorrizko testua irakurri gabe ere itzultzea, badakitelako beren eskura duten makina batek klik batekin eta segundo batean egingo diela lan guztia, edo gutxienez hori uste dute. Nabokovek zioen irakurtzen dugunean xehetasunei erreparatu behar diegula eta detaileak ferekatu. Baina presak agintzen duen garai honetan, zertarako beharko du itzultzaile izan nahi duen batek testu bat taxuz eta tentuz irakurri? Bego goian, bada, Nabokoven aipua.
Baina pena handiena ematen diona da ikustea itzultzaile izan nahi duten askok nola egiten dioten uko itzultzeak duen alderdirik artistikoenari eta, bere ustez, ludikoenari: sorburu testu batean ageri diren ideiak eta ideia horiek emateko baliaturiko estiloa xede hizkuntzara ekartzeko prozesuari. Fase horretan sorkuntzak goia jotzen du, eta itzultzailea bere hizkuntzak duen errepertorioarekin hasten da jolasean: hitz-adierak pisatu eta hautatu, esaldiak josteko pintzelkadak eman, harik eta egitura gramatikalen kolorerik apainenak margotu arte. Eta orduan, bere obra bukatuta ikusten duenean, betegintzarrera heldu dela ohartzean, itzultzaileak, edozein artistak bezala, gogobetetze halako bat sentitzen du. Antxonek horrelako โasebetetzeakโ sentitu izan dituen arren, orobat aitortu behar du batzuetan, nahi baino gehiagotan, frustrazioa ere sentitu duela. Jakitun da, nolanahi ere, itzultzearen aurkia eta ifrentzua direla. Nolanahi ere, biak balantza batean jartzera, uste du gehienetan aurkia irteten dela garaile, eta horregatik merezi duela lanbidearen gazi-gozoak dastatzen jarraitzea.
Aurrekoa irakurrita batek pentsa dezake gure Antxon aurrerapenen aurka dagoela, baina ez da horrela, berak ere sarritan erabiltzen duelako (ez dio inori aitortu nahi, baina egiten ari zen itzulpen batean trabatu zitzaion esaldi batekin egin zuen topo eta ChatGPTk esku-eskura jarri zion bere buruak eman nahi ez zion erantzuna). Bakarrik aldarrikatu nahi luke teknologia tresna gisa erabili behar dela, ez artefaktu moduan, baina gaur egun arrisku handia dagoela teknologia soilik artefaktu moduan erabiltzeko, eta dagoeneko ikusten hasi da itzultzaile izan nahi duten askok artefaktu moduan erabiltzen dutela, itzulgaia lehenbailehen gainetik kendu nahi balute bezala. Halaber, sumatzen hasi da erabilera horren ondorioz itzultzaile izan nahi duten asko autoestimua galtzen hasi direla, ikusten baitute makinak azkarrago eta, zenbaitetan, haiek baino hobeto itzultzen duela. Baina guztiarekin ere Antxonek pentsatzen du, aurrerapen teknologikoak gorabehera, pertsonen itzulpena baitezpadakoa dela kulturen arteko desberdintasunak eta รฑabardurak aintzat hartu behar diren testuinguruetan eta horietan sorkuntza-lana garrantzi handikoa izango dela beti.
Hurrengoan bere lagunarekin elkartzen denean, Antxonek esango dio itzultzaile izan nahi dutenei sinetsarazi behar diela itzulpengintza ikastea merezi duen lanbide bat dela; gure lanbideak sormenetik eta inspiraziotik asko duela, sormena norberarena bakarrik dela eta norberari soilik dagokiola errepikaezina delako, eta makina batek ez diela hori inoiz kenduko haiek kentzen uzten ez badiote. Eta hori lagungarria gerta dakieke ikasketekiko eta lanbidearekiko sentitu dezaketen deserrotze emozionalari aurre egiteko.
Aurrekoan, txioerria zen sare sozial horretan, honako hau irakurri genion @Arartekoa kontuari:
ยซMayoritariamente las personas jรณvenes reconocen que la violencia machista contra las mujeres es un problema social de primera magnitud. [โฆ] las jรณvenes (74%) lo tienen mucho mรกs claro que los jรณvenes (50%).ยป
Euskaraz, zuzendu zuten arte, hala zioen:
ยซGazte gehienek onartzen dute emakumeen aurkako indarkeria lehen mailako gizarte-arazoa dela. […], eta gazteek (%74) gazteek (%50) baino askoz argiago dute.ยป
Horra hor ustez generoa markatzen ez duen gure hizkuntza maitea, horra hor generoa abolitu duen itzultzaile automatikoa. Hurrengo egunean argitu zioten misterioa euskal txio-irakurleari: kontua da emakume gazteak direla gizon gazteek baino argiago dutenak.
Zuzenketak zuzenketa, argi gera dadila gazteok oso argi genuela. Generoa ez adierazte hori hautu transfeminista izan zitekeen, baina itzulpen horren atzean utzikeria besterik ez dagoelakoan nago, eta ez erabaki politiko bat. Izan ere, utzikeria erabaki politikoa da behar baino gehiagotan. Hamaika izan daitezke adibide absurdo horretatik ateratako ondorioak, eztabaidak eta hausnarketak, baina komeni zaidan moduan buelta emango diot nik. Eta, oraingoan bai, hautu transfeminista eta politikotik.
Batzuetan, generoa ez adieraztea estrategikoa da, eta itzultzaileak potentzialtasun handia du zentzu horretan eragiteko; izan ere, generoak, funtzio gramatikala izateaz gain, badu gizartea antolatzeko moduko estatusa. Baita indarkeria batzuei eusteko ahalmena ere. Halaber, hizkuntzak dira heteroarautik at gaudenon errealitateak izendatzeko eta zabaltzeko bide, eta hortaz, itzulpenak jokatzen duen paperari erreparatzea ezinbestekoa da. Bitartekoa baino, tresna bat delako.
Aurreko ideiak garatzeko, ezin dut Leslie Feinberg aipatu gabe utzi, berriz, komeni zaidalako eta erreferente transfeminista handi-handia delako. Feinbergek zein itzulpenak eman didate gauzak idatzita dauden moduaz harago ulertzeko nahia (batzuetan beharra), muinera heltzeko aukera eta galbidea, eta erantzunik ez duten galderei aurre egiteko aukera.
Aurten, Mari-mutil handi baten bluesa (2018) liburutik abiatuta, Feinbergek egiten dituen errepresentazio disidenteetan eta horien itzulpena aztertzen ibili naiz buru-belarri โmaster amaierako lanerako eta bizioagatikโ, eta hementxe idatziko dizkizuet prozesu horretan jasotakoak, hausnartutakoak eta ikasitakoak, hiru ataletan. Behintzat, hori da asmoa. Hauxe da lehen saiakera (I) eta, lehendabizi, kokapen txiki bat egingo dut. Datozen hilabeteetan, beste bi saiakera eginen ditut (II eta III).
Jatorrizko liburuak Stone Butch Blues (1993) izenburua du, eta horixe bera da ardatza: 60ko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitarteko langile klaseko butch baten istorioa. Ez dakienarentzat, butch hitza oso maskulinoa den bollera bat izendatzeko erabiltzen dugula esango dut, baina, ongi ulertzeko, liburua irakurri beharko duzue; izan ere, butchak ordezkatzen duen maskulinitate ereduak etengabe egiten du talka genero bitartasunaren gainean eraikitako errealitatearekin. Feinbergek, protagonista den Jess Golbergen bidez, generoaren, klasearen eta arrazaren arteko intersekzioari heldu zion, eta gaur egun heteroarautik at dagoen komunitate disidentearentzat kanonikoa den nobela idatzi zuen. Zapalkuntzen kontrako nobela da batik bat.
Hogeita bost urte geroago izan genuen aukera gurean eta gure hizkuntzan irakurtzeko, Fermintxo Zabaltzaren itzulpenari esker. Ekarpen literarioa egiteaz gain, Feinbergen itzulpenarekin batera autorearen pentsamendu-markoa eta hura eraikitzeko ezinbesteko hitzak ere ekarri zituen itzultzaileak. Aurretik aipatu bezala, hitzak ez dira bakarrik hitzak, errealitateak baizik. Horrela, stone butchak ยซmari-mutil handiakยป, he-sheak ยซemazte-gizonakยป eta femmeak ยซfemmeakยป izan ziren gurean.
Itzulpen horren aurretik mari-mutilak, emazte-gizonak eta femmeak hementxe geunden, eta itzultzaile baten erabakien ondorio dira baliokide horiek. Ez da ardura txikia, kontuan hartuta baliokideak hamaika izan zitezkeela eta, aldi berean, bete-betean asmatu beharra dagoela, hitzek ordezkatzen dituzten errealitate horiek gordetzeko.
Imajina itzultzaileak ยซmari-mutilยป aukeratu beharrean ยซemakume*ยป erabili izan balu. Edo ยซlesbianaยป, ยซbolleraยป, ยซez bitarยป, ยซkuirยป… edo ยซgazteยป. Istorioa beste bat litzateke, eta historia ere bai. Nire ustez, bete-betean asmatu zuen Zabaltzak, bai identitatea euskaraz ekartzen, eta baita jatorrizkoaren eta itzulpenaren arteko denbora-jauzi hori gordetzen ere.
Laburbilduz, itzulpenak paper estrategikoa jokatzen du identitate disidenteen eraikuntzan eta errepresentazioetan, eta gaiari eskatzen duen arretaz eta kontzientziaz heldu behar diogu. Hauxe izan da hurbilketa bat egiteko lehen saiakera, eta datozenetan sakonago landuko dugu, adibide zehatzekin.
Duela egun pare bat miresmenez entzun nuen Juana Dolores idazlea katalanez errezitatzen bere Girgileria poema-liburua (2024, Katakrak, Maider Ramirezek itzulia) eta, ondoren, Hedoi Etxarterekin hizketan, ยซeuskaraz ez dugu ikasi oraindik poemak errezitatzenยป bota zidan. Harritu ninduen hasieran, baina funtsean arrazoia duela iruditzen zait: poemak betiko doinu berarekin, pasio urratu ahotsez eta etenaldi behartuez entzuteaz nazkatuta gaude. Faltan botatzen ditugu poemak indarrez eta kontzientziaz irakurtzea, hitz-jarioa eta soltura, nolabaiteko antzezpenaโฆ Mejillon Tigre kolektiboa eta poeta gazteak bidea urratzen dabiltzala esango nuke, eta itzultzaileok ezin gara atzean gelditu.
Hori dela eta, poesiaren itzulpenari buruz idatzi nahiko nuke nire lehen artikulua. Rifqa poema-liburua argitaratu ostean, bai kazetariek, bai lagunek edo ingurukoek, denek galdera bera zuten: zer zaila poesia itzultzea, ezta?
Nire erantzuna beti zen oso nahasgarria eta espero ez zutena: bai, beno, depende, ez pentsaโฆ Harrezkero ohartu naiz, poesia itzultzea โjakinaโ zaila den arren, galdera ez zihoala hortik, galdera poesia inoiz irakurri ez duen jendearena zela, edo oso poesia ulergaitza irakurri zutenena, edo poesiari izua ziotenena, edo poesia bera zer izan zitekeen ez zekitenena.
Egia esan, nik ere ez dakit zer den poesia. Baina argi dut orain itzultzen nabilen hortz-protesien ikasmateriala baino askoz errazagoa dela itzultzeko โeuskarazko hiztegi teknikoei buruzko hausnarketa beste baterakoโ, eta errazagoa ez bada, betegarriagoa, ulergarriagoa eta barruragokoa behintzat badela. Baina, esan bezala, poesia itzultzea ez da erraza, eta horri heldu nahi nioke gaur.
Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren Rifqa hasi nintzen euskaratzen duela ia urtebete eta GrALean landutako kontuak bihurtu zitzaizkidan egunerokotasun: poesiaren musikaltasuna, esaldien ordena eta genero kontuak, besteak beste. Hiruren inguruan askoz luzeago hitz egin badezaket ere gaur egun, lehen bietan jarri nahiko nuke arreta oraingoan eta doinua hitzean bildu biak.
Aipatzekoa da El-Kurdek berak liburuko poema batzuk errezitatu eta igo zituela musika plataformetara eta oso lotuta dago hori poemen izaerari, guztiek baitute hitz esanetik asko, ahoz gora esateko sortuak batira hainbat eta hainbat. Horrek eragin zuzena izan du nire itzultzeko moduan, poetaren doinu hori lortzen saiatzerako orduan.
Aipatutako doinua itzulpenean islatzeko, jatorrizkoa โeta egilearen beste testuakโ mila bider irakurri eta entzuteaz gain, ezinbestekoa iruditzen zait testuingurua ulertu eta kontuan hartzea: nor ari naiz itzultzen, zein helburu du idazleak eta zein helburu du nire itzulpenak. Garrantzitsua da poetaren ahotsa nolakoa den aztertzea eta hori euskarara nola ekar dezakegun hausnartzea. El-Kurden poesia apurtzailea da, zuzena eta adierazkorra, baina oso ondo neurtzen ditu haren hitzak: ez da gauza bera gatazka eta genozidio eta argi azpimarratzen du hori hautu eta poema guztietan. Haren indarra eta esanahia bildu behar dira musikaltasun handiko poema laburretan; horra hor erronka.
Bestalde, liburu honetako poema batzuetan, zentzuzkoa eta beharrezkoa iruditu zitzaidan zuzentasuna sakrifikatzea poetikotasunaren alde, mezua eta hori adierazteko era baitira garrantzitsuak harentzat eta, ondorioz, zuzentasuna bigarren plano batean zegoela iruditzen zitzaidan. Hausnarketa eta hautu horrek esaldien ordena, hitzak eta egiturak aldatzera edo besteren bat hobestera bultzatu nau, une oro poetikotasuna bilatuz, baina jatorrizkoa errespetatzen saiatuz.
Doinua lortzeko beste puntu garrantzitsu bat itzulpenak ahots goraz irakurtzea dela esango nuke, bai norberarentzat bai norbaiti errezitatuta. Ezinbesteko urratsa da poesiak funtzionatzen duen edo ez ohartzeko, zerbaitek belarrira gaizki ematen duela konturatzeko, erritmoa baduen aztertzeko, errimak jatorrizkoaren melodia jasotzen duen ikustekoโฆ Arnas-neurriak axola du; irakurketa-erritmoa oso kontuan hartzekoa da. Nire kasuan, gainera, lehen aipatu bezala, hitz esana lantzen duen poeta bat itzultzen nenbilen eta, beraz, are garrantzitsuagoa izan da urrats hau. Esango nuke, bestalde, erritmo poetiko hori bilatzeko saiakera nabaritu dela hainbat txokotan egiten ibili garen Honengatik egiten dugu dantza poesia-errezitaldi musikatuetan.
Aipatutakoaz gain, argitaratutako liburuan bertan jatorrizkoa ondoan izateak (ezkerrean jatorrizkoa ingelesez, eskuinean itzulpena euskaraz) badu itzulpenean eraginik ere, jakina. Ikasketetan beti entzuten genuen ยซahal bezain hurbil, behar bezain urrunยป eta gure helburu nagusia izan ohi da, baina nola urrundu jatorrizkoaren hizkuntza irakurle gehienentzat ulergarria denean eta albo-alboan dagoenean? Ez da erraza poetikotasuna mantentzea jatorrizkotik gehiegi urrundu gabe, baina ezinezkoa da irakurleetako batzuk boligrafo gorria eskuan ez imajinatzea. Ariketa bat egin beharra dago horrelakoetan eta sinetsarazi zeure buruari urruntzeak merezi duela, poema on bat lortzearren bederen.
Poesia itzultzeko ikastaro batean Maialen Berasategiri entzun nion euskaraz partikula iragarleen falta dugula eta ezin dut gehiago bat etorri. Euskaltzaindiak hitz iragarle deitzen dien horiek ยซkomunikazioa errazteko eta mendeko perpaus luze-konplexu mota batzuk hasieratik markatzekoยป balio dute, mezua argiago adieraziz eta ยซtestuaren esanaz jabetzeko aukera emanez amaierara iritsi arte egon gabeยป. Poesian eta, batez ere, poesia itzulpenean oso erabilgarriak dira eta haietako asko behar-beharrezkoak itzulpena uler dadin eta jatorrizkoaren doinua gal ez dezan. Halaber, eta horri lotuta, poesian azken hitzak garrantzi handia du eta, hortaz, modu naturalak bilatu behar dira hitz horrekin amaitu eta poemaren xarmari eta indarrari eusteko.
Azken aldian jende gaztearen artean badago joera gero eta gehiago hurbiltzekoa poesiara: ikusi besterik ez dago sortu berri diren irakurle talde guztiak, Pomada banda gisako proiektuak, Ez gara inor poesia-topaketak, egiten diren poesia-errezitaldiak eta abar. Idazle periferikoen kalitatezko poesiaren egarriz gaude, bai euskaraz idatzia bai euskarara itzulia, horrek emango baitio euskarari doinu propioak sortzeko aukera, baita oraindik gurean landu ez ditugun gai berriak ukitzekoa ere. Beraz, jarrai dezagun itzultzen eta sortzen, bidea urratzeke dago oraindik eta.
Errusiar formalistak izan omen ziren nolabaiteko zientifikotasun asmoz hizkera literarioaz idatzi zuten lehenak, nire formazio jada zaharkituak gogora ekarri didanaren arabera. Haietako bat, Viktor Shklovski, bereziki nabarmendu zen, haiengandik banatzen gaituen mendean zehar hainbestetan aipatu den โostranรฉnieโ edo โarrozteโ kontzeptuaren sortzailea izateagatik. Ohiko pertzepzioaren automatismoa hautsi eta irakurleari arroztasuna sentiaraztea lortzea zen, haren esanetan, literaturaren zeregina.
Handik hamarkada batzuetara, beste errusiar batek, Roman Jakobson-ek, hizkera poetiko edo literarioaren definizio kriptiko hura eman zuen Linguistika eta poetika lanean: ardatz paradigmatikoa ardatz sintagmatikoaren gainean proiektatzen denean sortzen da hizkera poetikoa. Aukera lexiko jakin bat aukera sintaktiko jakin batekin konbinatuta, alegia; horretarako ez zen behar hainbesteko iluntasunik. Baina halakoak ziren estrukturalistak.
Aspaldiko kontuak dira, baina bat-batean gogora etorri zitzaizkidan uda partean, euskaratutako obra nabarmen batzuk irakurri ahala; halakoa da burua. Euskarara ekarritako literatura ere euskal literatura omen da. Halarik ere, kasu honetan behintzat beharrezkoa iruditzen zait bi adarrak bereiztea, baldin eta behin behineko lehen hipotesi bat onartzen bazait: euskaratutako literaturaren kasuan, jatorriz euskaraz idatzitako literaturaren aldean, hizkera literarioa sortzeko mekanismoa bikoitza izatearena (are hirukoitza, testuen arteko denbora- eta espazio-aldea aintzat hartzen bada). Alegia, jatorrizko idazleak ditxosozko bi ardatzen arteko konbinazio bat egin du, eta euskal itzultzaileak beste bat, haren gainean.
Irakurri ditudan literatura-itzulpenak mota eta tankera askotarikoak dira. Lagina oso txikia zen โhamar liburu, demagunโ eta, hala ere, topatuz joan naizen eredu batzuk errepikatuta ikusteak estrainamendua ez dakit, baina harridura moduko bat bai eragin dit. Uda zen arren, begi nagiak itzarririk behar zuen. Ikus dezagun.
Itzulpen bat besteak baino nabarmen luzeagoa eta nabarmen desberdina zen, eta hartan bereziki begi bistakoak ziren ardatz paradigmatikoaren eta sintagmatikoaren arteko proiekzio arroztaile ugariak, literatura jasoaren sintomak, Shklovski ohoragarriari kasu egitera. Hala ere, bi sortzaileen arteko dialogoaren azterketa adituen esku utzi beharrean nago (izanik hain luzea literatura, eta hain laburra nire gaitasuna: Ars longa, vita brevis).
Beste itzulpen gehienak, aldiz, nabarmen laburragoak ziren eta, konparazioan, nabarmen antzekoak. Baieztapen biribil horrek azalpena behar du, noski. Irakurle honi oso deigarria egin zitzaion hain jatorri desberdineko idazleen literatura-hizkerek halako moduz bat egitea, jatorri desberdineko itzultzaileen eskutik, uneko euskal hizkera literarioaren eremuan.
Jakobsonen metafora geometriko kartesiarrari eutsiz, abszisa-ardatzari dagokion adibide bat jarriko dut. Moduzko esaldi mota jakin batean โnolaโ adberbioaren erabilera markatu bat berreskuratu, eta ohi baino maiztasun handiagoz erabilita ikusi dut, prosan: โPartida galtzen ari zela ikusita, alde egin zuen zakur jipoitua NOLAโ. Okasiorako propio sortu dudan adibide horretan, ohikoago genuke โbezalaโ, โlegezโ edo kideko beste adberbioren bat erabiltzea, areago kontuan hartuta esaldiko โnolaโ haien posizioan dagoela (esango nuke aurreko mendeetako testuetan โnolaโ horiek bigarren esaldiaren buruan joan ohi direla โeta amaierako posizioak ohikoagoak direla poesianโ).
Ordenatu-ardatzean, berriz, bizpahiru adibide. Lehena, โ-karaโ atzizkiaren hedakuntza totala. Euskararen gramatika mardulak โirizpen atzizkiaโ dela diost. Koloreekin erabiltzen omen da, erreferentea izenak adierazten duen kolore horren antzekoa dela adierazteko. Hala, esaterako, ilunabarreko zerua โgorrikaraโ da beti egungo hizkera literarioan, eta ez โgorriztaโ, ez โgorrixkaโ, ez โgorrailaโ, ez โgorriantzaโ, ez โgorratsaโ. Halaxe daude gauzak, antza.
Literatura-hizkeran hedatu samar dagoen beste hitz bat โlantegiโ da, โzereginโ adiera geografikoki mugatuan. Hipotesi moduan, testugilearen euskalkian bila liteke horren arrazoia, baina nago erabilera zabalagoa duela, hiztegi arauemailearen irizpidearen kontra.
Amaitzeko, aurrekoen kasuan baino eztabaida biziagoa pitz lezakeen lokailu bat: โalabainaโ. Galdu esperantza oro: hizkera literarioan jada ez dago โhala ereโ, โhalarik ereโ, โhala eta guztiz ereโ, โhalaz ereโ, โhalaz guztizโ batere. Den-dena da โalabainaโ, haien posizioan.
Laburbilduz, onartuko bagenu โhizkera literarioaโ hizkuntza baten eta beraren eremuan hizkera arruntetik halako asmo estetikoz aldentzen den hizkera dela, euskararen kasuan (ere) eguneroko hizkeran nolabaiteko โedertasunaโ edo โdotoreziaโ arrotz samarra bide da bilatzen dena. (Gogoratu, garai batean, euskara batuari โeuskara literarioaโ esaten zitzaiola, hau da, idazteko-erabili-behar-den-arauzko-euskara. Gogoratu, orobat, badirela antzeko kasuak gugandik ez hain urrun: politika- eta hizkuntza-batasuna โduela gutxiโ egin zuten Europako herrialde batzuetako hiztun arruntek arazoak iza(te)n dituzte hizkuntza literario bateratua ulertzeko, oso bereziki Alemanian eta Italian).
Alde horretatik, hipotesi berarekin aurrera eginez, pentsatzekoa da euskal hizkera literario gutxi-asko โkanonikoaโ ere, kanon guztiekin gertatzen den bezala, aldakorra dela, garairik garai hobetsi duten idazle eta irakurleen gustuen arabera. Guztiarekin ere (alabaina, nahiago bada), esango nuke azken bospasei belaunaldi literarioetako kanone(t)an beti egon dela ekialdeko hizkerekiko liluramendua (hizkera horien jabe izan ez direnen artean, esan gabe doa. Bide batez, horren harira, beste moda bat: โharatagoโ esan/idaztearena). Ez dut uste bakarrik nagoenik neure irudipen horretan.
Akademikoek beren ikerketen mugak aitortzeko esan ohi dituzten apaltasun-hitzak parafraseatuz, euskal hizkera literarioari buruzko eztabaidarako lagin oso txiki bat erabili da hemen, eta literatura-testu gehiago (euskaratutakoak zein jatorrizkoak) eta ikerketa zabalagoak beharko lirateke gure hipotesiak berretsi edo, kontrara, gupidarik gabe birrintzeko. Bego.
EITBren txosten, memoria eta bestelako dokumentuen euskarazko bertsioak orrazten ditudanean, gehien egiten dudan zuzenketetako bat da ‘kontratu programa’ kendu eta ‘programa-kontratua’ jartzea. Euskaraz, teorian, aukera bi daude izen bat beste izan baten bidez zehazteko: izen-elkarketa eta atributu-elkarketa. Izen-elkarketan, รฑabardurak eransteko balio duen izena โB edo mugatzaileaโ zehaztu nahi den izenaren โA edo buruarenโ aurrean jartzen da (B-A): behi-esnea, ahuntz-esnea, koko-esnea… Atributu-elkarketan, mugatzailea adjektibo bihurtzen da, eta buruaren atzean ipintzen (A B): harri zilindroa, harri koadroa, harri kuboa…
Horrela azalduta, ez dirudi elkarketa-mota bat baino bestea hobesteko arrazoirik dagoenik, baina, erabileran, joera jakin batzuk igar daitezke. Euskaltzaindiaren Euskararen gramatikak (213-215. or.) hiru ulerbide bereizten ditu atributu-egituretan. Lehena, ยซB den Aยป moduan definitzen du: Ama Birjina (birjina den ama), ume azeria (maltzurra โazeriaโ den umea)… Bigarren ulerbidean, mugatzaileak buruaren klasea adierazten du: lehoi emea (lehoien artean, emeen klasekoa dena), txakur galgoa (txakurren artean, galgoen klasekoa dena), haur semea (gure haurren artean, alaben klasekoa ez dena)… Azkenik, batzuetan, buruak hartzen du adjektibo-kutsua, alegia, ยซA den Bยป egitura aurkituko dugu: Ama Lur (gure amatzat daukagun Lur planeta hau), aita Jainkoa (aita pertsona den Jainkoa, hots, ez dena ez semea ez Espiritu Santua)…
Hirugarren mota hori nahiko nahasgarria zait, eta Euskaltzaindiak biltzen dituen adibide gehienak nekez bereiz ditzaket izen-elkarketatik, baina, sailkapena, bere horretan, oinarri bat izan daiteke hitz elkartu batzuk sustatzeko eta beste batzuk baztertzeko. Programa-kontratura itzulita, atributu-elkartea ere zilegi izango litzateke, hori diogunean egitarau bat den kontratu batez ari baikara, baina, terminoak EITBren dokumentuetan lehen agerraldiak egin zituenean, izen-elkarketaren inertzia gailendu zen. Arazorik ez, ‘programa-kontratu’ aitzakiarik gabeko elkarketa baita euskaraz eta, gainera, ‘programme contract’ ingelesezko ordainaren paralelo garbia.
Proba dezagun orain Euskaltzaindiaren sailkapena ‘eltxo tigrea’ atributu-egiturarekin. Elkarketa horretan, mugatzailearen funtzioa da buruak zeren itxura duen zehaztea, eta, alde horretatik, ematen du ez duela lekurik sailkapeneko hiru ataletako batean ere. Are gehiago, euskaraz izen-elkarketaz baliatu ohi gara antzaren berri emateko, eta ez atributu-elkarketaz: talo-aurpegia, mozolo-aurpegia, pailazo-aurpegia…
UZEIren Biologia hiztegian (1990, 50-51. or.), jabetuta zeuden hori zela euskarazko tradizioa: ezpata-belarra, ezpata-arraina… Hala eta guztiz ere, izen berriak sortzeko, intsektu hostoa, esate baterako, atributu-elkarketa (ยซeskuin-hedapenaยป) esploratzea erabaki zuten, gure inguruko erdaretan (frantsesez eta gaztelaniaz) bide emankorra zelako. Beste arrazoi bat erantsi zuten: ‘hosto-intsektua’ entzutean hostoetan bizi edo hostoz elikatzen den intsektua etor zitekeela burura. Horregatik, Biologia hiztegian, zalantza eragin zezaketen izenetan, atributu-elkartea hobetsi zuten eta, besteetan, izen-elkarketa: globo-arraina, kutxa-arraina… Inork ez bide luke pentsatuko arrainok globoak/kutxak bizitoki edo elikagai zituztenik. Herensugeak, ordea, arrain-bazka omen dira, zeren hiztegian ‘arrain herensugea’ proposatu zuen UZEIk.
ETBren bikoizketetan, hogei urte baino gehiago dira atributu-elkarketaren aukera baztertu genuela bizidunen izenak eratzeko, eta hala argitaratu genuen Bikoizketan elkarlanean esku-orri sailean[1]. Bi arrazoirengatik iruditu zitzaigun hobea tradizioaren bidetik jarraitzea. Batetik, ingeles izenek eredurako balio ziguten, ingelesez izen-elkarketara jotzen dute eta[2]: hog deer > urde-oreina. Bestetik, irizpidea bat bakarra izango zen bizidun batek zeren antza zuen adierazteko โberdin zen beste bizidun bat gogorarazi, gauzaren bat gogorarazi, edo batek daki zerโ: tapiz-marrazoa, titare-marmoka, harri-arraina, zezen-igela, aingeru-arraina, urde-oreina… UZEIren hiztegian, agerian dago euren irizpide-bikoiztasunak nahastea baino ez duela eragiten: zezen-marrazoa (marrazo bat), marrazo balea (marrazo bat). ETBk bikoiztutako dokumentaletan, zezen-marrazoa eta balea-marrazoa erabili ditugu[3]. Ildo beretik, gure bikoizketetan zein programetan honelakoak azaldu dira: zebra-muskuilua, pailazo-arraina, koral-sugea… Eta, jakina, tigre-eltxoa.
[1] erabili.eus-en plazaratu genuen baina, tamalez, atari hori Internetetik desagertuta dago.
[2] Esan liteke bizidunen-izendegian, arrazoi askorengatik, erreferentzialagoa zaigula ingelesa gure auzo-erdarak baino.
[3] Gure irizpidetik kanpokotzat jo genituen antza ez baizik jokabidea adierazten zuten mugatzaileak, eta buruaren eskuinera bota: hegazti idazkaria, arrain kirurgialaria, marisorgin boxeolariaโฆ Beharbada, salbuespen moduko honek ez du zentzu handirik.