โ€œHaurra bekiaten bota harriari!โ€

Gidor Bilbao Telletxea

Jean Duvoisinen (Ainhoa, 1810 โ€“ Ziburu, 1891) itzulpen-lan jakin baten bila hasi eta berehala konturatu naiz zein gutxi dakigun Mitxelenaren esanetan โ€œeuskal itzultzaileen buruzagi eta erregeโ€ dukegunaz (Mitxelena 1986 [Berrargit. OC 10, 577]).

Pierra Hariztoi abadeak 1892an โ€œLe Capitaine Duvoisin et ses travauxโ€ artikuluan Ezpeletan hobiraturik dagoen idazlearen lanak aski zehazki aipatu zituenetik, beste inork ez du eskaini Jean Duvoisin idazle emankorraren lan guztien berri zehatzagorik, eta, euskal itzulpengintzaren historiaren ikuspegitik, bereziki larria iruditzen zait 2026. urtean ez edukitzea Duvoisinen itzulpen-lanen zerrenda fidagarririk. Aitortuko dut nire idatzi honen lehenengo asmoan hain zuzen hori eskaintzea zegoela, baina lanaren tamainak oraingoan ere gainditu nauela. Beste nonbait argitaratu nahi nuke, Demostenes Duvoisinek euskaratuaren edizioarekin batera, Duvoisinen itzulpen-lanen errebisio bibliografiko eguneratua, eta hemen, bitartean, Duvoisinen itzulpen-lan txiki bat hartuko dut, ikusteko zenbat alderditatik izan daitekeen interesgarri haren lanen azterketa.

Har dezagun Urruรฑan 1858an Anton Abadiaren babespean antolaturiko Koplarien Guduetan banaturiko hamalau aipamen-sarietako bat lortu zuenย  โ€œSuper flumina Babylonisโ€ itzulpena. โ€œOihancelhayโ€ ezizenarekin aurkeztu zen idazlea, baina badakigu Jean Duvoisinen eskuz idatzia dela Anton Abadiaren paperen artean gorde den eskuizkribua (BnF Celtique et basque 164, 151.-152. fotogramak). Euskaraz sorturiko lanak aurkeztea zen ohikoena koplari-gudu horietan, baina latinezko izenburuak erakusten du Duvoisinek ez zuela ezkutatu nahi berak bidalitako lana itzulpena zela. Sarituen zerrendan ere hala agertzen da, โ€œMentions honorablesโ€ sailean: โ€œtraduction en vers du psaume Super flumina Babylonisโ€ (BnF Celtique et basque 164, 230. fotograma). Izan ere 137. salmo ezagunaren itzulpena da (Vulgatako 136.a) hemen grafia eta puntuazioa gaurko erara egokiturik emango duguna:

1 Super flumina Babylonis,
illic sedimus et flevimus,
cum recordaremur Sion.
ย 
2 In salicibus in medio eius
suspendimus citharas nostras.
3 Quia illic rogaverunt nos,
qui captivos duxerunt nos,
verba cantionum,
et, qui affligebant nos, laetitiam:
โ€œCantate nobis de canticis Sionโ€.
4 Quomodo cantabimus canticum Domini
in terra aliena?

5 Si oblitus fuero tui, Ierusalem,
oblivioni detur dextera mea;
6 adhaereat lingua mea faucibus meis,
si non meminero tui,
si non praeposuero Ierusalem
in capite laetitiae meae.

7 Memor esto, Domine, adversus filios Edom
diei Ierusalem;
qui dicebant: โ€œExinanite, exinanite
usque ad fundamentum in eaโ€.
ย 
8 Filia Babylonis devastans,
beatus, qui retribuet tibi retributionem tuam,
quam retribuisti nobis;
9 beatus, qui tenebit
et allidet parvulos tuos ad petram.
Babiloniako uren bazterrean,
minez gare jarri iphuru gainean.
Eta han, oi Zion, zutaz orhoitzean,
oro eman gare nigar uharretan.
ย 
Gure arrabitak zumeliketarik
dilindan hor daude… Beude hor ixilik!
Ilkhi gaituztenek gure herritarik
galdetzen daukute gure kantetarik.
ย 
Hunat gaituztenek ekharri gathibu
entzun nahi dute hango zenbait kantu.
Oi bainan guk nola… zer himno sakratu
atze-herri hunetan kanta dezakegu?
ย 
Ahanzten bazaitut, Zion onhetsia,
hemen ihar bekit eskuin alderdia!
Orhoitzen ez banaiz zutaz, oi herria,
aho-gainari loth daidala mihia!
ย 
Zutaz, bethi, zutaz nere asmuetan…
zurekin gogoa… bihotza zu baithan…!
Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan,
nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!
ย 
Orhoit zaite, Jauna, Edomen semeaz,
Zion herrausteko egun gogor hartaz,
Edom nola zagon izkola-marrumaz:
โ€œXahu! Xahu dena, burdin eta suaz!โ€
ย 
Babilondar andre gaixtagina, hiri,
neri egin gaitza bekian itzuli!
Haurra bekiaten bota harriari!
Ez hazala nihork izan urrikari!

Esan dugu 1858ko Urruรฑako Bestarako aurkeztu zuela itzulpen hori Jean Duvoisinek, eta, hurrengo urtean hasita, 1859-1865 tartean inprimatu zen Londresen Bible Saindua, edo Testament Zahar eta Berria, Duvoisin Kapitainak latinezko Bulgatatik lehembiziko aldiko Laphurdiko eskarara itzulia; Luis-Luziano Bonaparte printzeak argitara emana. Itzulpen-proiektu horretan ere badago, jakina, 137(136). salmoaren bertsioa, Duvoisinek Bonaparterentzat apailatua (hemen ere grafia eta puntuazioa gaurkotu ditugu):

1. […] Babilonako hibaien bazterretan, han jarri gare eta nigarrari eman, Sionez orhoitzean.
2. Haren erdian sahatsetarik dilindan ezarri ditugu gure musikako tresnak,
3. zeren han, gu gathibu eraman gaituztenek galdegin baitarozkigute gure kantuetako hitzak.
Eta gu erakharri gaituztenek erran darokute: kanta dizaguzue Siongo kantiketarik himno bat.
4. Lur atzean nola kantatuko dugu Jaunaren kantika?
5. Ahanzten bazaitut, oi Jerusaleme, ene eskuina ahantzia izan bedi.
6. Ene mihia ene aho-gainari josia geldi bedi, zutaz ez banaiz orhoitzen,
ez balin badut Jerusaleme ezartzen ene bozkarioaren hastapentzat.
7. Orhoit zaite, Jauna, Edomen semeez, Jerusalemen xahutzeko egunean.
Hekiek zioten: โ€œEzezta, ezezta zazue hortan azken asenturainoโ€.
8. Babilonako alaba zorigaixtokoa, dohatsu hiri bihurturen dainana hik guri egin gaizkiak!
9. Dohatsu hartuko dituena hire haur xeheak eta harriaren gainean phorroskatuko dituena!

Bistan da latinezko jatorrizkoari lotuagoa dela bigarrena, baina badirudi koplari-guduetakoa hamabi silabako (sei gehi sei) bertso-lerro errimadunetan sartu beharrak eragin dituela diferentzia nagusiak, โ€œlapurtera hertsiaโ€ versus โ€œeredu supradialektalaโ€ binomioak (Kepa Altonagak 2018ko Duvoisin kapitainaren malura liburuan baliaturiko hitzak erabilita) ez baititu azaltzen musikako tresnak / arrabitak, sahatsak / zumelikak, semeez / semeaz… alternantziak. Demostenes Duvoisinek euskaratua editatu dezagunean, ordea, ahaleginduko gara erakusten Altonagaren proposamenak ondo azaltzen duela Bonapartek ezarritako baldintzek zelan kamustu zuten โ€œDuvoisin kapitainaren literatur ezpataren ahalmenaโ€ (Altonaga, 2018: 17).

Baina zergatik hautatu zuen Duvoisinek โ€œSuper flumina Babylonisโ€ salmoa poesia-lehiaketarako? Erbestea eta erbesteratzeak sorturiko herrimina gai bizi-biziak zirelako urte haietako Ipar Euskal Herrian, eta hain zuzen 137(136). salmoa zelako erbesteak sorturiko nahigabearen kantu paradigmatiko ospetsuenetarikoa, mendebalde osoko poeten (San Juan de la Cruz, Lord Byron…) eta garai guztietako musika-sortzaileen (Giovanni P. da Palestrina, Boney M…) inspirazio iturri. Izan ere, Israelgo herriak Babilonian pairaturiko erbestealdi eta gatibualdia dago salmoaren oinarrian, herriminez eta zigor eske.

Urruรฑako 1853ko Koplarien Guduaren oinarriak egunkarietan argitaratu zirenez, badakigu gai bakarraren inguruan aurkeztu behar zirela bertsoak: โ€œLes regrets dโ€™un Basque en partance pour Montevideo โ€˜Montevideora doan euskaldunaren nahigabeaโ€™โ€ (Le Mรฉmorial des Pyrรฉnรฉes, 1853-06-11). Izan ere, 19. mendean, eta gehienbat 1835etik aurrera, milaka gazte joan ziren Euskal Herritik Ameriketara, bereziki Uruguaira eta Argentinara, eta bertso sail aberatsa sortu zen emigrazioaren gaiaren inguruan (ikusi, adibidez, Antonio Zavalak Ameriketako bertsoak liburuan eginiko bilduma). Anton Abadiaren babespean antolaturiko lehiaketetan ere urtero aurkeztu ziren gai horren ingurukoak, Angel Goikoetxea Markaidak (1998) โ€œMontebideoko kantuakโ€ etiketarekin aurkeztu dituenak.

1858ko Koplarien Guduan, Duvoisinen idazlanarekin batera aurkezturiko bertso-sortetako beste bik ere erbesteratuen herri-mina dute mintzagai. Ahapaldi bat baino ez dut hona ekarriko, Joseph Palassie ezpeletarrak aurkezturiko โ€œMontevideoko eskaldunen dolamenakโ€ sortatik hautatua (gero, 1884-11-16ko Le Pays Basque. Organe catholique et conservateur aldizkarian argitaratua, Jean Duvoisinen kantu-kaieretako baten bidez ezagutzen dugun frantsesezko itzulpenarekin), ondo erakusten duelako โ€œsuper fluminaโ€ salmoaren paradigmatikotasuna erbesteratuaren samina eta herrimina iradokitzeko:

Bethi auhenka, oi, hau dolore samina!
Urthua nago, dena hezur egina.
ย  ย  ย  Bortz aldiz egin dut zina,
ย  ย  ย  kantatuz super flumina,
ย  ย  ย  sekulan ez ahanzteko
ย  ย  ย  Eskal Herriko mina.

Baina saminaren eta herriminaren ondoren, salmoko azken bi bertsikuluek zigorraren eta mendekuaren gogoa ere agertzen dute:

Babilondar andre gaixtagina, hiri,
neri egin gaitza bekian itzuli!
Haurra bekiaten bota harriari!
Ez hazala nihork izan urrikari!

Seguruenik errazago ulertzen da Bible Sainduan prosan emaniko bertsioa:

8. Babilonako alaba zorigaixtokoa, dohatsu hiri bihurturen dainana hik guri egin gaizkiak!
9. Dohatsu hartuko dituena hire haur xeheak eta harriaren gainean phorroskatuko dituena!

Joel M. LeMon ikertzailearen 2016ko โ€œViolence against children and girls in the reception history of Psam 137โ€ artikuluan irakurri dugu interpretazio askotan bukaera hori mozorrotu dutela, edo are kendu (halaxe kantatzen da gaur Ipar Euskal Herriko elizetan, B zikloko urteetan, garizumako laugarren igandean, Jean Marie Diharce โ€œIratzederโ€ itzultzaile eta poeta bikainaren bertsio neurtu eta errimatua, azken lauko biak kenduta), salmoaren mezua samurtzeko, baina irakurri dugu orobat, beste muturrean, salmo hau erabili dela neska gazteen aurkako indarkeria zilegitzat aurkezteko ere, โ€œBabiloniako alaba zorigaiztokoaโ€ neskatila ororen irudi legez hartuta.

Niri, nahi gabe, atsekabez eta ezintasunez, Israelgo armadak 21. mendean Gazan porroskatu, xehatu eta leherrarazitako etxeen eta haurren irudiak datozkit burura.

Nola iritsi gara hona? Itzulpengintza automatikotik adimen artifizialera

Iรฑaki Alegria Loinaz

Ez badirudi ere, adimen artifiziala (AA) kontzeptu zaharra da, konputagailuen eta informatikaren hasieratik erabili den kontzeptua baita. Kalkulu matematikoetarako gaitasuna eta sailkatzeko gaitasuna izan ziren informatikaren hasieran ustiatu zirenak eta, ondorioz, geroxeago sortu zen adimen artifizial kontzeptutik kanpo geratu ziren.

AA terminoa definitzeko bi ikuspuntu desberdin erabili ohi dira: batetik hurbilpen teorikoa, giza adimena simulatuz egindako aplikazioak-eta (arazo handi batekin, ez baitzekiten, eta oraindik ez dakigu, oso ondo nola funtzionatzen duen giza adimenak); eta bestetik hurbilpen praktikoa, ordura arte konputagailuek gizakiek baino okerrago egiten zituzten problemak garaiko adimen artifizialaren eremuan sartuta. Itzulpengintza automatikoa eta xake jokoa izan ziren urte askotan adimen artifizialaren barruan ikerketa egiteko esparru entzutetsuenak. 1980ko hamarkadako garai hartan Turingen testa ere[1] asko aipatzen zen, zeinaren bidez giza epaileak saiatzen baitira bereizten ea erantzun bat gizaki batek ala makina batek emandakoa den. Programaren emaitzak pertsonenak bezain sinesgarriak direnean programak portaera adimenduna duela ondorioztatzen da.

Itzulpengintza automatikoaren (IA) garapena ere aspalditik dator. Hasierako emaitza batzuek optimismorako joera piztu zuten 1960ko hamarkadan, geroago beteko ez ziren itxaropenak eraginez (errusiar mendiarekin irudikatzen dira orduko itxaropenen eta diru-inbertsioen gorabeherak).

Hala ere, pixkanaka, eta batez ere helburu zehatzetarako erabilita, sistema arrakastatsu batzuk (Quebeceko Meteo sistema esaterako, 1981-2001) lortu ziren. RBMT (erregelatan oinarritutako IA)[2] teknologiarekin nahiko ondo bermatzen zen fidagarritasuna, baina naturaltasunaren aldetik huts egiten zuten. Turingen testa gainditzera nekez iristen ziren sistema haiek, eta horregatik edo azpilengoaiaren batean espezializatzen ziren edo tipologia bereko bi hizkuntzen arteko itzulpenean zentratu. Bestalde, oso sistema konplexuak bihurtzen ziren, eta zerbait zuzendu nahi zenean aldi berean beste zerbait okertzen zen. Dire quasi la stessa cosa liburuan Umberto Ecok sistema horien gabeziak erabiltzen dituitzulpengintzaren zailtasunak azaltzeko. 2011n Kataluniako El Periรณdico itzulpen automatikoaren laguntzarekin bi edizio (katalanez eta gazteleraz) argitaratzen hasi zenean piztu zen Euskal Herrian antzeko zerbait egiteko sukar moduko bat, baina euskararen eta gaztelaniaren tipologien arteko aldea dela-eta ezinezkoa zen hori kalitate minimo batekin egitea.

Ondo egiten ez zuten sistema horiek bi helbururekin erabili dira urtetan zehar:

  • Laguntza moduan, itzulpenaren lehen bertsio bat lortzeko, gero postedizio lana egiteko. Kalitate harekin itzultzaile profesional askok ez zuten erabiltzen, laguntza baino trabatzat hartuta, baina itzultzen adituak ez zirenentzat lagungarriak ziren.
  • Interneteko zabalkundearekin batera, jakiteko gutxi gorabehera zertaz doan beste hizkuntza batean dagoen testu bat. โ€œBestela itzuliko ez liratekeen testuenโ€ bertsio bat lortzen da horrela. Asimilazioa deitu ohi zaio erabilera horri.

Horrekin batera testu itzuliak biltzeko eta partekatzeko aukera asko zabaldu zen, eta hortik etorri zen itzulpen-memorien loraldia, eta IA estatistikoaren hasiera. IA estatistikoa (SMT, 2005)[3] IA neuronalaren aurrekaria izan zen, garai hartan oraindik garatu gabe baitzeuden neurona-sareak IAra egokitzeko behar ziren aurrerapen teknikoak eta konputazio-ahalmena. Horiek garatu zirenean etorri ziren IA neuronalaren (NMT, 2015) lehen sistemak[4]. Horretan guztian software librearen erabilera funtsezkoa izan zen, bestela garapena askoz motelagoa izango baitzen.

Kalitatearen aldetik NMT teknologia iraultza izan zen: RBMT sistemek huts egiten zuten esparruan NMT oso ona zen, naturaltasuna baita teknologia berri horren ezaugarririk behinena. Sistema horiek lehenik eta behin idazten ikasten dute, hizkuntzaren jarioaz jabetzen, eta gero hizkuntzen artean transferentzia egiten. Gauzak horrela, fidagarritasunean arazoak dituzte oraindik, eta hori oso arriskutsua da, ondo aztertu (posteditatu) gabe hanka sartze esanguratsuak sor baititzakete.

NMT sistemek, orokorrean, kalitate handia eskaintzen dute, baina, bestalde, teknologia konplexu eta garestia darabilte. Hori dela-eta enpresa handien eta inbertsio-funtsen eremua bihurtu dira, eta horren ondorioz arloko merkatuaren baldintzak aldatu dira (beste esparru batzuetan Amazon edo Uberrekin gertatu zen bezala). Gero eta ohikoagoa da itzulpengintzan ere plataformak izatea irabazle handienak, ohiko langileak prekarizatzen diren neurri berean.

Itzultzaileak halako krisian murgilduta zeudela, adimen artifizial testu-sortzailea (LLM, hizkuntza-eredu handiak, 2022) iritsi da. 2022ko azaroaren 30a jende askoren gogoan geratu da, egun horretan ChatGPT zabaldu zelako. Geroago beste batzuk agertu dira: Claude, DeepSeek, Perplexity… Halako programek testuak sortzeko eta galderei zein aginduei (itzultzeko aginduei ere) erantzuteko duten gaitasun izugarriak beste arlo asko irauli ditu: zuzenbidea, zuzenketa, kazetaritza… Itzulpengintzan ere ondo aritzen dira tresna horiek guztiak. NMTk baino are baliabide eta inbertsio handiagoa eskatzen dute eta ondorioz enpresa ahaltsuagoen mende daude. Areago, antzeko teknologiek iraultza ekarri dute irudi, bideo edo musika arloetan ere.

Gogoeta honen helburua ez da โ€œaskoren mina, zoroen atseginaโ€ eragitea, baina jabetu behar gara itzultzaileenarekin batera beste lanbide asko krisian daudela teknologia berri hauek direla-eta. Jokalari handi horien guztien aurka egitea zaila da, baina herritarrek aldarrikatu behar dugu gure erakundeek jokalari horien gehiegikerietatik babestu behar gaituztela, burujabetza teknologikoa eta datuen babesa sustatuz, oligopolio horren gehiegizko boterea murriztuz, eta produktibitatearen handitzeak denon onerako bideratuz. Itzulpengintzaren arloan, eta bereziki euskara tartean dagoenean, zeregin handia dute gure erakundeek: kalitatea eta bidezko praktikak bultzatzea eta gehiegikeriak debekatzea eta zigortzea.

Itzulpengintza automatikoaren tresnen kalitateari begira zalantzak daude zein teknologiak eskaintzen duen kalitate handiena, NMT ala LLM. Sistema biek emaitza onak ematen dituztela onartuta[5], batzuek argudiatzen dute LLMren emaitza gertuago dagoela giza itzultzaileek sortutakotik, baina baliabideak urriak direnean[6], badirudi NMT teknologiak emaitza hobeak lortzen dituela. Bestalde, merkatu globalean eskuragarri dauden LLM sistemen artean, badirudi Claude besteen gainean dagoela itzulpenaren atazari dagokionez[7], eta euskararekin ere pertzepzio bera dut nik ere.

Amaitu baino lehen, goraipatu nahi dut Euskal Herrian burujabetza teknologikoari eta datuen babesari begira Hitz zentroak, Elhuyarrek eta Vicomtechek egiten duten lana. Ildo horretan software librean oinarritutako Latxa LLM sistema[8] bultzatzea izan daiteke etorkizunari begira apustu interesgarri bat.


[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Turingen_testa

[2] https://eu.wikipedia.org/wiki/Erregeletan_oinarritutako_itzulpen_automatikoa

[3] https://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpengintza_automatikoaren_historia

[4] https://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpen_automatiko_neuronal

[5] https://aclanthology.org/2024.wmt-1.116/

[6] https://aclanthology.org/2025.r2lm-1.13.pdf

[7] https://arxiv.org/abs/2404.13813

[8] https://latxa.hitz.eus/txat/

Adimen artifizialari galdezka

Xabier Olarra

Itzultzailearentzat baliabide ona izan daitekeelakoan, hasi naiz tresna ditxosozkoa eguneroko lanean erabiltzen, itsu-itsuan uko egin beharrean โ€•itzultzaileoi lana kenduko omen digulako, besteak besteโ€•, zertarako izan daitekeen erabilgarria ikasi nahian.

Gehiegi ez luzatzeko, esango dut Iruรฑeko Udalak eta EIZIEk egindako hitzarmenaren ondorioz Minaberri bekaren mentoretzan ari naizela, Leire Errandonea itzultzen ari den Sauveur et fils liburuaren gainbegirale gisa edo.

Eta hona hemen itzulpen horrek dituen hainbat kosketan itzultzaileari agertu zitzaion esaldi bat, eta ondorioz emandako hainbat jirabuelta.

Hauek dira jatorrizko testua eta itzultzaileak emandako ordaina:

Ce lundi matin, Sauveur reรงut une jeune femme anorexique. ร‰liane, au nom prรฉdestinรฉ, ne venait pas consulter pour ce problรจme alimentaire quโ€™elle paraissait ignorer.
Astelehen goiz hartan, Sauveurrek emakume gazte bat hartu zuen kontsultan, anorexikoa. ร‰liane zuen izena โ€•izen predestinatuaโ€•, eta ez zen elikadura-arazo horregatik joana kontsultara, itxuraz bederen ez baitzekien bazuenik ere.

Itzultzailea ez zen konformatu itzulpen soila ematearekin (erabat zuzena izanda ere), eta arrazoien bila hasi zen, azalpen garbirik gabeko tarteki hori zergatik ote zegoen hor argitu nahian Eliane izenetik abiatuta.

Wiktionaryk bi hauek eman zizkon ร‰lianeren etimologiatzat:

– Latinezko Aelianatik eratorria, Aelius (plebeia gens) izenaren eratorri femeninotik alegia
– Baliteke zerikusia izatea honako honekin: hebreerazko Eli’Anah (ืึถืœึดื™ืขึทื ึธื”)rekin, literalki, ene jainkoak erantzun dit.

Bazirudien etimologiak ez zuela ezer asko laguntzen. Predestinazioak badu zerikusia Jainkoarekin, batez ere kalbinistenarekin. Baina amatasunarekin, eta anorexiarekin?

Bide horrek ezer askorik laguntzen ez zuela-eta, goiko itzulgai hori emanda, galdera hau egin nion ChatGPTri gaztelaniaz:

ยฟPor quรฉ la autora hace alusiรณn a la โ€œpredestinaciรณn a la anorexiaโ€ basรกndose en el nombre de Eliane?

Eta orojakilearen erantzuna:

En el documento, la autora menciona que Eliane tiene un “nombre predestinado” en relaciรณn con su anorexia. Esto se debe a que el nombre “Eliane” contiene la palabra “liane”, que en francรฉs significa “liana”, una planta delgada y alargada. (ยก!!!) La autora utiliza esta asociaciรณn para hacer un juego de palabras que conecta el nombre de Eliane con su condiciรณn de delgadez extrema debido a la anorexia. Es una forma literaria de resaltar la relaciรณn entre el nombre y el estado fรญsico de la paciente.

Ama Maria santisima!!!!! Nork esan du AAk ez duela irudimenik eta sormenik? Sobran ere baduela dirudi.

Hortik ezer askorik ez zegoela ateratzerik etsita, bide zaharrera jo nuen, eta galdera egin nion Googleri: Eliane + anorexia + embarazo (ez dakit zehazki nola galdetu nion).

Eta hona aurkitu nuen azalpen-tankera zeukan erantzuna:

ร‰liane Krtolitza
Quand manger fait souffrir(2018) liburuko artikulu baten izenburuan hau agertzen da:Accompagnement ร  la maternitรฉ d’une jeune femme anorexique/boulimique, Eliane Krtoliza eta Ouriel Rosenblum.

ร‰liane Krtolitza Psikologo-eme klinikoa da, neonatologiako eta haurgintzako psikoterapeuta, Bourgogne-Franche-Comtรฉ Unibertsitatean doktoretza egina.

Iruditzen zait erantzun hori askoz hobea dela. Nire nabigazio ilustragarri honen berri eman nion itzultzaileari, baina aholku garbirik eman gabe โ€œpredestinatuaโ€ hitza agertu izanaren ondorioz egin zezakeenaz: oin-oharra jarri edo testuan disimuluan integratu. Edo emandako itzulpena halaxe utzi eta irakurlearen bizkarrera bota azalpenak bilatzearen zama.

Eta gaur goizean, ea gaztelaniaz duela hilabete pare bat egindako galderari Chat GPTk zer erantzun ematen zion ikusi nahian, hona zer erantzun didan aurrekoan egindako galdera hura bera euskaraz eginda:

Idazleak ez du literalki esan nahi ร‰liane โ€œanorexiarako jaioaโ€ dagoela. โ€œAu nom prรฉdestinรฉโ€ esamoldea ironikoa eta sinbolikoa da.
ร‰liane izenak hainbat konnotazio ditu frantsesez eta tradizio erlijiosoan:
ร‰lie / Elias-etik dator, eta lotura du zeruarekin, espiritualtasunarekin, gorantz joatearekin.
– Sonoritatez arina eta โ€œaingeruzkoaโ€ da, ia gorputzetik askatua dirudien zerbait iradokitzen duena.
Anorexiak, maiz, gorputza ukatzea, arintasuna, desmaterializazioa eta perfekzio ideal bat bilatzea dakar. Horregatik, idazleak iradokitzen du izenak baduela nolabaiteko โ€œdestino sinbolikoโ€ bat: ร‰lianeren izenak iradokitzen duen espiritualtasun eta arintasun idealak bat egiten du anorexiaren logikarekin (gorputza ahalik eta gehien murriztea, โ€œarintzeaโ€).
Beraz:
– Ez da predestinazio teologikoa.
– Baizik eta ironia literarioa: izenak eta gaixotasunak duten esanahi sinbolikoaren arteko lotura azpimarratzea.

Chat GPTk lehengo lepotik burua: gure adiskide orojakilea Txorierrin barrena aingeruen, goiaingeruen eta abarren erreinura joan dela iruditzen zait.

Ondorioak:

1.- AAri ez zaio gustatzen tontotzat hartua izatea, eta amorrazioz bilatuko du erantzunen bat, zuzena, okerra edo erdipurdikoa.

2.- Erabilgarria izan liteke, oso, segun eta zertarako. Baina kontuz ibili beharra dago jasotzen diren erantzunekin.

3.- Esan didate AA galdetzailearekiko enpatiarako entrenatua dagoela, eta hark entzun nahi lukeenari traza hartuta ematen dituela erantzunak. (Ez dakit niri zer traza hartu didan. Seguru aski Arantzazuko mendi santuan denbora puska bat egina izatearena).

Eta gaurkoz hemen utziko dugu. Ez naiz hasiko pontifikatzen, hasiberriaren kategoriara ere iristen ez naizen erabiltzailea izanda.

P. D. Orain beste proba bat egingo dut, Espainiako epaileek galdeketetan erabiltzen duten estiloan: โ€œยฟY no es mรกs cierto queโ€ฆ? โ€œBaina ez al da zuzenagoa beste hau?โ€, Googlek emandako erantzuna ez ote den zuzenagoa galdetuz. Emaitzak hurrengoan.

Menos calienteโ€ฆ

Aitor Ugarte Arruebarrena

Dakizuenez, euskaraz ez daukagu gutxiagotasuneko konparazioak egiteko morfemarik, gaztelaniazko menos-en antzekorik, ez eta โ€˜menos + adjektiboโ€™ moduko egiturarik ereโ€ฆ Hori dela-eta, teorian, ezin dugu hitzez hitz itzuli honelako esaldi bat:

Este clima es menos caliente que el nuestro (gutxiago beroa?).

Hala ere, bilatzen hasita, tradizioan aurkitu ditzakegu horrelakoak ematen saiatu diren zenbait idazlariren adibide batzuk; esaterako, hor daukagu Espiritua izanen duzu irekiago, gutxiago nahasia eta freskoago (Pouvreau), bai eta berriagoak ere: Ez da horregatik gutxiago bitxia, hala ere, lerro zuzena ia batere ez agertzea animalien arkitekturan eta izadiarenean oro har (Juan Garzia).

Gehienetan, dena dela, gutxiagotasun hori adierazteko berdintasuna ukatzera jotzen dugu, edo antonimoaren areagotasuna seinalatzen dugu beste batzuetan. Hala, etxe bat beste bat baino โ€˜gutxiago garestiaโ€™ dela adierazteko, etxe hau ez da bestea bezain garestia edo etxe hau bestea baino merkeagoa da esan daiteke. Bigarren aukera hori ez da, ordea, beti egokia: guztiz pobreak diren pertsona biri buruz ez du zentzurik bata โ€˜bestea baino aberatsagoaโ€™ dela esateak.

Beste irtenbide bat ondoriozko egituraren bat erabiltzea da, ezezkoa hain zuzen: ez hainโ€ฆ

Klima hau ez da hain beroa, gurearen aldean.

Baina, horrek ere ez du beti arazoa konpontzen, eta, beraz, ez da irtenbide guztiz egokia kasu guztietan. Adibidez, zientzia-arloan, klimatologiari buruzko testu tekniko batean, segur aski un clima menos cรกlido ez da izango klima ez hain beroa edo ez hura bezain beroa.

Bestalde, itzulpena are gehiago zailtzen da tartean beste elementuren bat sartzen bada. Adibidez, nola itzuli honelako esaldi bat:

Espaรฑa es un paรญs cada vez menos democrรกtico.

Ez nekien nondik heldu esaldi horri, eta, proba bat egite aldera, itzultzaile neuronalean sartzea bururatu zitzaidan, eta emaitza hau eman zidan:

Espainia gero eta herrialde demokratikoagoa da.

Ez, ez da hori noski emaitza zuzenaโ€ฆ, guztiz kontrakoa baizik.

Irtenbide bat bilatzen hasita, eta buruari buelta batzuk eman ondoren, niri hau otu zitzaidan (agian aukera erradikalegia da; ez dakit, zuek esango duzueโ€ฆ):

Espainia gero eta herrialde ez-demokratikoagoa da.

Asegarria? Ez dakit, zuek ikusiโ€ฆ

Probatzeko, berriro ere, neuronalean sartu nuen sasiitzulpen hori, eta emaitza hau eman zidan:

Espaรฑa es un paรญs cada vez mรกs no democrรกtico.

Ez, ez da bete-betekoa, jakina. Ez du gainditu nik โ€˜urrezko probaโ€™ deitzen dudana; alegia, itzulpena kontrako norabidean sartu neuronalean (eu-es bada, es-eu) eta jatorrizkoa ematen badu, itzulpen hori balekoa da niretzat.

Arazoa aztertzen hasita, konturatu naiz ezezkotasun horretan dagoela koska; izan ere, ez– horrek beste zentzu bat ematen dio esaldiari, hau da, kontrako muturrerantz doan joera bat zabaltzen du eta gainera tonu gogorregia ematen dio esaldiari. Izan ere, kasu horretan, jatorrizkoaren esanahia ez da Espainia ez dela herrialde ez-demokratiko bat, baizik eta, nolabait demokratikoa izaten jarraitzen duen arren, ez dakit, โ€˜demokraziatasunโ€™-maila apalagoa duela orain. Beste hitz batzuetan, demokratikoa da oraindik herrialde hori, baina ez lehen bezain demokratikoa.

Balizko itzulpen hori salbatzekotan, hor ulertu beharko genuke zerbait abstraktuagoa dela โ€˜ez-demokratikoโ€™ hori, โ€˜desdemokratikoโ€™(?) edo esango bagenu bezala (herrialde desdemokratikoak edo indemokratikoak, horrelakorik balego; ez dut uste oraingoz dagoenik), baina ez dakit horretarako prest gauden. Izan ere, zenbat eta modu abstraktuagoan ulertu, orduan eta baliagarriagoa izango litzateke nire proposamen hori: โ€˜ebakuntza ez-urgenteakโ€™โ€ฆ Ebakuntza horiek ez-urgenteagoak dira, beste batzuen aldean.

Bukatzeko, beste proba bat egin dut neuronalean, esapide ihartu batekin (ezezagun hitzarekin hain zuzen ere):

Baina, marratxoa eransten badiogu (ez-ezagun), hau da emaitza:

Bingo! ร‰l (no ella) es menos conocido que yo.

Eta, azkenik, urrezko proba eginda, hau da lortu dudan emaitza:

Tira, probatzen jarraitu beharko duguโ€ฆ

Nor aritzen da euskarazko interpretazioan?

Leire Azkargorta Mintegi

Eremu eleaniztuna da euskararen lurraldea. Euskaldun gehien-gehienek ezagutzen dute, gutxienez, bigarren hizkuntza bat, eta euskarak bizi dituen sozializazio esparruak erdarekin partekatuak izaten dira oso sarritan.

Euskarazko interpreteen lana, beraz, ezinbesteko elementua da euskararen eta beste hizkuntza batzuen arteko elkarbizitza horretan, nahiz eta askotan ikusezina izaten den. Euskal interpreteek, askotariko profilak izanagatik, ekarpen handia egiten diote euskararen normalizazioari, komunikazioa gauzatzeko zubiak eraikitzeaz gain, euskararen beraren presentzia bermatzen dutelako askotan beren lanarekin.

Baina nor dira euskal interprete horiek edo, beste era batera esanda, nori dei diezaiokegu euskal interprete?

Hasteko, aspaldiko eztabaida interpretaziora ekarrita, Euskal Herrian bizi den eta euskararekin lan egiten ez duen interprete bati euskal interprete esan diezaiokegu? Edo euskara ezagutzen duen baina euskararekin lan egiten ez duen interprete bati? Galdera horiei erantzunez, euskal interpretea euskararekin lan egiten duena dela esango nuke nik (nahiz eta baduen beste hizkuntza-konbinazio batzuetan ere aritzea).

Bestalde, nori esaten zaio normalean interprete? Ohikoena da interpretazio-lanetan aritzeagatik lansaria jasotzen duenari esatea horrela, hau da, interprete profesionalari. Askotariko esparruetan aurkituko ditugu euskal interprete profesionalak, esate baterako udaletxeetan, parlamentuetan, epaitegietan, akademian, osasun-arloan, erakunde publikoen ekimenetan, eta arlo pribatuan ere bai, besteak beste enpresa, GKE edota elkarteen ekimenetan.

Hala ere, beste hainbat esparrutan ere aritzen dira interpretazio-lanak egiten dituzten pertsonak, adibidez eskoletan, gaztetxeetan edota herri-mugimenduan, eta batzuetan ordain ekonomikoa jaso dezaketen arren, beste askotan lansaririk gabe egiten dituzte horrelako lanak; besterik gabe, euskara erabiltzen dela bermatzea izaten da haien asmoa.

Aรญda Martรญnez-Gรณmez ikertzailearen arabera, interprete ez-profesionalak elebitasun maila jakin bat eduki eta unean uneko interpretazio-lanak egiten dituztenak dira, ordainsaririk eta aurretiko prestakuntza espezifikorik gabe.

Martรญnez-Gรณmezek dioenez, askotan pertsona horien intuizioak zehazten ditu interpretazio-funtzioak behar bezala betetzeko behar diren trebetasunak eta horrek dakartzan muga etikoak. Kasu gehienetan, gainera, banaka eta modu isolatuan egiten dute lan; horren ondorioz, ikusgarritasun txikia izaten dute, ez dute talde baten elkartasunik izaten, ez eta prestigiorik ere, eta publikoki sinesgarritasun txikiagoa eman ohi zaie, nahiz eta haien laguntza jasotzen duten elebakarrek berehalako errekonozimendu soziala eman diezaieketen (Martรญnez-Gรณmez, 2015[1]).

Euskal Herritik kanpoko akademikoen literatura arakatuz gero, ikusiko dugu sarritan zerbitzu publikoetako interpretazioarekin eta etorkinekin lotzen dela interpretazio ez-profesionala, eremu horretan gero eta profesional gehiago aritu arren, oraindik ere hainbeste instituzionalizatu gabeko sektorea delako eta, beraz, askotan haurrak, etorkinen lagunak eta abar ibiltzen direlako interprete-lanetan (ibid., Antonini, 2015[2]).

Euskal interpretazioaren kasuan, aldiz, esango nuke interprete ez-profesionalek bestelako funtzio bat betetzen dutela. Izan ere, iruditzen zait gurean euskarazko interpretazioa, etorkinekin komunikatzeko baino gehiago, euskaldunek jendaurrean euskara erabili ahal izateko egiten dela.

Nik dakidala, horren inguruko daturik ez da argitaratu, eta interesgarria litzateke gaiaren inguruko ikerketa xeheagoa egitea, baina oraingoz sarean aurkitutako adibide pare bat ekar dezaket hona: alde batetik Argian argitaratutako iritzi artikulu honetan Malores Etxeberriak aipatzen du โ€œjende asko [dagoela] gurean, profesionalez gain, bilera edo batzar bat euskaratik gaztelaniara itzultzeko gai denaโ€, eta beste alde batetik Bergarako Aranzadi Ikastolako esperientzia ere bikain azaldu zuten Ane Barrusok eta Estepan Plazaolak bideo honetan.

Ildo horretan, iruditzen zait euskal interprete ez-profesionalen meritu nagusia zera dela, baliabide ekonomiko urriak edo interpretazioaren inguruko nolabaiteko ezezagutza duten espazioetara eramatea bai interpretazioa, bai euskaraz aritzeko aukera. Are gehiago, ikusi dudanez, batzuetan interprete profesionalak ere aritzen dira horretan, beharbada Kike Amonarrizek aurreko batean aipatzen zuen militantismoak bultzatuta.

Horrela, interpreteen lanbidea espazio berrietan ezagutarazten da, pixkanaka erabiltzaileak interpretazioarekin ohitzen dira eta, agian, horri esker antolatzaileak beren aurreikuspenetan (eta aurrekontuetan) interpretazioa sartzen hasiko dira hortik aurrera.

Euskarak bizi duen diglosia kontuan izanda, garaipen garrantzitsua da interpreteen lana profesionalizatu izana, eta horri esker egin daiteke euskaraz hainbeste eremu eta ekimenetan. Baina, hain zuzen ere egoera diglosiko hori dela eta, oraindik ere oztopo handiak daude esparru askotan euskaraz aritzeko, sarritan interpretazioa zertan datzan ere ez da jakiten, eta eremu horietan funtsezkoa izan daiteke interprete ez-profesionalen lana edo interprete profesionalen borondatezko lana, oraingoz behintzat.


[1]Martรญnez-Gรณmez, A. (2015). Non-professional interpreters. In H. Mikkelson eta R. Jourdenais (Ed.), The Routledge Handbook of Interpreting (417-431. or.). Routledge.

[2]Antonini, R. (2015). Non-professional interpreting. In F. Pรถchhacker (Ed.), Routledge Encyclopedia of Interpreting Studies (277-279. or.). Routledge.

“Mari bideetako”: beste adiera bat abiarazteko gonbita

Itziar Otegi Aranburu

Oinez ibiltzea gauza sinplea da, arrunta, oharkabean egin ohi dugun zerbait, baina harrigarria da zenbat liburu idatzi diren โ€•eta idazten direnโ€• ibiltzeaz. โ€œIbiltzearen inguruko literatura azpigenero bat da kasikโ€, irakurri dut Euskal Idazleen Elkartearen Hegats aldizkarian. 60. zenbakia oso-osorik gai horri eskainia da, Oier Gillanen zuzendaritzapean. Zerrenda luzea egin liteke ibiltzearen gaiari zuzenean edo zeharka heltzen dioten liburuak biltzen hasita. Nire gustukoenen artean, Frรฉdรฉric Gross-en Marcher: une philosophie, eta Rebeca Solnit-en Wanderlust: A History of Walking. Bietan ere, ibiltzearen eta idaztearen artean dagoen harremana aztertzen da, eta ibiltari handi izandako filosofo eta idazle ugari aipatzen dira, gizonezkoak gehienak. Baudelaire izan omen zen aitzindari, ibiltzeko modu berri bat abiarazi baitzuen, industrializazio garaian zabaldutako hiri handietan barrena alderrai, eskuak poltsikoetan, inguruari beha. Harekin sortu zen flรขneur ibiltaria. Gero etorriko ziren surrealistak, dadaistak, situazionistak, deribaren teoria eta abar. Eta, beranduago, flรขneuse hitza, Lauren Elkin-ek bultzatuta, baina ez aurreko kontzeptuaren femenino simetriko gisa, beste zerbait bezala baizik, Irati Majuelok Hiria gure oinetan liburuan azaltzen duen bezala. Generoak hori ere baldintzatzen baitu, nola, zergatik eta zertarako korritzen ditugun kaleak, eta bideak.

Euskaraz genero femeninoa adierazteko erabiltzen diren hitzen artean, badago mari(-) osagaiaren bidez eraikitako sail bat. Duela gutxi Isabel Etxebarriak blog honetan aipatu zituen, Galletagileak, kondesak eta mari-lotsagabeak artikuluan, eta zehaztu zuen sail horretako hitzek emakumea kalifikatzea dutela helburu.

mari
Zenbait izenen edo izenondoren aurrean ezarririk, emakumezkoak erdeinuz izendatzeko erabiltzen den hitza.ย Saila.

Hitz horietako bat hartu nahi nuke hizpide sarrera honetan: mari(-)bideetako, eta, analogiaz, mari(-)kaleetako. Euskaltzaindiaren hiztegian ez da jasotzen, baina bai beste batzuetan, gaur egun erabilera bizirik dagoen seinale, nahiz eta ez egon oso hedatuta.

Orotarikoan:

mari-bideetako, maria bideetako
iz. “Mujer pรบblica, ramera (FSeg)”

Egungo Euskararen Hiztegian:

mari-bideetakoย (corpuseanย maribideetakoย etaย maria-bideetako soilik) izondย adkorย prostituta.

Orain dela urte batzuk, bai Euskaldunon Egunkaria-n eta bai Berria-ren aurreneko hilabeteetan, sarriago irakur zitekeen, lepazuri,ย maribideetako, neska txiki eta antzeko samur-xanoak baztertuta, puta eta prostituta maileguen aldean euskaldun zitzaigun emagaldu.ย Iรฑigo Aranbarri

Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala,ย maria-bideetako… eta baita mari-matraka ere. Iรฑigo Aranbarri

Jijau hiztegian:

iz. prostituta (errepide bazterrean dabilena). Mari-bideetakoa auto batean sartu ta, geroztik inork ez du ikusi.
enย streetwalker.

Beatriz Fernandezek Ariadnaren haria liburuan azaltzen du prostituta tabu hitza saihesteko eufemismo gisa erabiltzen dela mari(-)bideetako.

Mari bideetako Arratiako Berbategian ere jasotzen da, baina beste adiera batekin:

iz. Batera eta bestera, bueltaka, sarritan ibilten dan andrazkoa. (J. Undagoitiak jasoa)

Ez du loturarik egiten prostituta hitzarekin, nahiz bai emakumearen โ€œibilerarekinโ€, hitzaren bi adieretan, eta irudi luke apur bat hurbilago dagoela hasieran hizpide hartu dugun flรขneuse kontzeptutik.

Flรขneur zein flรขneuse kontzeptuetan bada funtsezkoa den alderdi bat: begiradarena. Flรขneur-a begiratzen duen norbait da, behatzen duen horren kronista, eta, beraz, subjektu. Hain zuzen, hortxe dago koxka, begiradaren subjektu izate horretan, eta ez objektu. Hegats aldizkarian Fiona Songel-en Leer las calles liburuko aipu esanguratsu bat jasotzen da:

Flaneria praktikatzeko betekizunetako bat โ€œikusezinaโ€ izatea da, eta emakumea, bidegabeki bada ere, jendaurrean โ€œikusi egiten daโ€ kronista gisa diharduen gizon behatzailearen begietan. Ez da emakumea bere burua erakusten duena, baina jendaurrean bakarrik ez da oharkabean pasatzen. Are, esan liteke flรขneura bera dela flรขneusearen existentzia eragozten duena, emakumeari bere praktikan sartzea eragozten baitio behaketa objektutzat hartzean eta bere burua subjektu behatzaile gisa eraikitzean.

Behatzaile izan ahal izateko, emakumea oharkabean pasatu behar da; adibidez, โ€œkoartadaren batโ€ duelako. Street Haunting: A London Adventure testuan, kasu, Londreseko kaleetan barrena dabilela ikusitakoa kontatzen du Virginia Woolf-ek, arkatzarentzako minarik gabe geratu izanaren aitzakiaz etxetik atera eta Strandeko saltoki batera doala. Beste aukera bat da begirada hegemoniko kalifikatzaile horretatik at egotea, hark โ€œbazterrekotzatโ€ irizten diolako, edo, bestela, interesik gabea, Olga Tokarczuk-en Kairรณs ipuineko emakumezko protagonista bezala, zeinak ikusezintasuna eskuratzen baitu adin-ertaineko-emakume bihurtzean.

Karmele Jaiok bere Harrizko Bihotza taupaden alfabetoan sarrera bat eskaini dio flรขneur hitzari. โ€œAzkenaldian asko begiratzen dut zeruraโ€, dio; baina nahi baino gutxiago, ez dezaten zorotzat hartu: โ€œBatzuentzat zoroen kontua da espaloiaren erdian zeruari begira geratzea, baina agian erresistentzia modu bat da zoraturik dagoen mundu honi aurre egitekoโ€.

Nik ere erresistentzia modu bat proposatu nahi dut, hitz eder bati esanahi zatar bat erauzi eta adiera berri batez janzteko, alfabeto eta hiztegietan sar dadin:

mari(-)bideetako, maria bideetako
iz. Inoren begiradatik aske bideak eta kaleak nahieran korritzen dituen emakume beregaina, inguruan duenari so.
Sarrera erlazionatuak:
mari(-)kaleetako, mari(-)munduko

Feminismoari loturiko kontzeptuen bila

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Pasa den astean Amaia Astorbizak blog honetan jakinarazi zigun moduan, Leiho Morea sortu berri du Elhuyarrek. Usurbilen egin zuten tresna berriaren aurkezpena, urtarrilean, eta ordutik aukera dugu erabiltzaileok hiztegi bilaketak egiteko edo testu-bilduma kontsultatzeko. Feminismoari buruzko testuak biltzen ditu corpusak, askotariko iturrietan argitaratuak eta molde ezberdinetakoak: konparazio batera, saiakerak, gidak, erakundeek argitaraturiko protokolo eta txostenak, egunkari eta aldizkarietan argitaraturiko edukiak, podcastak eta jardunaldietan sorturiko materiala.

Terminoen definizioak eta kontzeptuak argitzen lagunduko digu tresna berriak, bai eta erabilera-eremuari begiratzeko ere. Azken urteetan feminismoari buruzko edukia ugaritu zaigun honetan, zer formatan eta zein euskarritan, noren eskutik etorri zaigun begiratzeko ere balio du Leiho Moreak. Nik neronek kronologiari erreparatu nahi izan diot. Hitz jakin batzuen bila aritu naiz ikusteko zer-nolako garapena izan ote duten denboran zehar, erabilera kronologikoa bistaratzeko modua ematen baitu grafiko baten bitartez.

Bilatutako hitzen artean sarrien erabili dena feminista hitza da, 9534 aldiz: 1997tik aurrerako testuetan ageri da, eta 2016tik aurrera nabarmen egin du urteko agerpen kopuruak gora. Gauza bera gertatu da feminismo hitzarekin ere (3987).

Patriarkal hitza dator segidan, 1565 aldiz: 1993-2015 bitartean, gehienez ere 20 agerraldi ditu urteko, eta gorantz egin zuen ordutik aurrera: 2018an, esaterako, 400 agerpenetik gora izan zituen. Sexismo hitza ere sarritan erabili da (603): 1993tik aurrera etengabeko erabilera izan du.

Androzentrismo hitza 88 aldiz zenbatu dut: 1988tik 1996ra, 20 aldiz ageri da, eta 2014tik aurrera, berriz, nabarmen igo da agerpen kopurua.

Ahizpatasun hitzak 127 agerraldi izan ditu: lehenengoa 1999an izan bazuen ere, gainerako guztiak 2016tik aurrerakoak izan dira. Genero-arrakala kontzeptuak 145 agerpen izan ditu, guztiak ere 2009tik aurrerakoak.

Corpusak erakusten du nola 2015etik aurrerako testuetan nabarmen igo den hainbat terminoren presentzia, hala nola queer (269 agerpen), intersekzionalitate (229), feminizidio (29), heteroarau (135), heteronormatibo (42), heteropatriarkatu (50) eta zisgenero (20). Ahalduntzea eta genero bitartasuna kontzeptuak berriagoak ditugu, 2020tik aurrerako testuetan ageri dira eta.

Testu motaren araberako erabilera ere ikus liteke. Esaterako, kontziliazio hitza 189 aldiz ageri da corpusean, eta horietatik hiru laurden Emakundek argitaraturiko dokumentazioan ageri dira.

Sinonimoak bilatuta ere emaitza interesgarriak ikus litezke. Esaterako, lesbiana hitzak 760 agerpen izan ditu eta bollera/bollerok, aldiz, 415. 1998an ageri da lesbiana lehenengoz, eta erabilera jarrai samarra du 2000ko eta 2010eko hamarkadetan. 2016tik aurrera gorantz egin du nabarmen. Bolleraren kasuan, berriz, 2002koa da lehen agerpena, baina hurrengo agerpena 2016koa da, eta ordutik aurrera erabili da, 2021etik aurrera batez ere.

Amaitzeko, adierazgarria da ikustea lesbofobia (28) eta transfobia (63) hitzak baino askoz ere lehenagotik erabiltzen dela homofobia hitza (133): lehenengo biak 2017tik aurrera ageri dira corpusean, eta hirugarrena, berriz, 2002tik aurrera.

Lagin txiki bat besterik ez dut ekarri hona, baina nahikoa da ikusteko hitz edo kontzeptu konkretuok noiz jarri diren boladan, zenbateko iraupena izan duen haien erabilerak eta zenbateko presentzia duten hausnarketa feministaren eremuan. Hautatutako hitz solte horiei erreparatuta ikus liteke, halaber, feminismoari buruzko testuak batez ere 2016tik aurrera argitaratu direla euskaraz. Sarritan, gainera, itzulpenen bitartez txertatu edota hedatu dira horiek gurean. Itzulpenak hausnarketa feministari loturiko terminologia zabaltzen izan duen eragina aztertzea, baina, beste baterako helburua izango da.

Babel: aniztasunaren ala elebakartasunaren aldeko mitoa?

Kike Amonarriz Gorria

Joan-Lluรญs Lluรญs idazlearen Balla amb Babel. Contra lโ€™absolutisme lingรผรญstic liburuaren irakurketak Babelgo mitoaren inguruan izan diren interpretazio antagonikoei buruz hausnartzera eraman nau, airean zintzilik uzten duen galdera honetatik tiraka:

โ€œGaur egun, hizkuntzen aurkako beligerantzia gutxiago izango al litzateke mito hau imajinatu, azaldu eta idatzi ez balitz, edo galdu izan balitz?โ€.

Interesgarria iruditu zait Bibliaren mito hau aztertzea, beren burua kristautzat hartu eta kristau zibilizazioaren defentsa sutsua eta irmoa egiten duten eskuin muturreko eta era guztietako inperialismoen buruzagiak (Trump eta Putin barne) eta haien jarraitzaileak aniztasunaren aurka zabaltzen ari diren diskurtsoak ezbaian jartzeko eta berauei aurre egiterakoan beste argudio bat izateko.

Historian zehar Babelgo dorrearen mitoaz egin den irakurketarik zabalduenaren arabera, hizkuntza aniztasuna Jainkoak gizakien harrokeria eta botere-gosea zigortzeko ezarritako madarikazio gisa ulertu beharko genuke. Arrazoibide hau politika linguizidak gauzatzeko eta hizkuntzen (eta nazio eta komunitateen) arteko hierarkia markatzeko argudio gisa erabili izan da. Lluรญsek azaltzen duen bezala, hierarkia honen gailurrean hiru hizkuntza leudeke: hebraiera, Adamen, Abrahamen eta Itun Zaharraren hizkuntza zelako (sinesmen honetan datza sionismoaren oinarrietako bat); grekera, Itun Berriaren eta Aristoteles bezalako filosofoena zelako; eta latina, Elizarena eta Bibliaren itzulpen kanonikoarena zelako. Gure ingurune hurbilari dagokionez, latinaren oinordeko diren gaztelania eta frantsesa ere gailur horretatik gertu edo gailurrean bertan kokatu izan dituzte espainiar eta frantziar nazionalismoek.

Bestalde, mitoa erreferentzia ideologiko-diskurtsibo bezala erabili izan da โ€œbesteโ€ hizkuntzak gutxiesteko, zapaltzeko edo, Gregoire abadeak 1794an Konbentzio Nazionalean aurkeztutako Rapport sur la Nรฉcessitรฉ et les Moyens dโ€™anรฉantir les Patois et dโ€™universaliser lโ€™Usage de la Langue franรงaise txostenean proposatu zuen bezala, suntsitzen saiatzeko.

Gogoan dudala, gurean, irakurketa honen guztiz bestelakoa egin zuen lehena Josรฉ Marรญa Sรกnchez Carriรณn โ€œTxepetxโ€ izan zen, Lengua y pueblo liburu ederraren โ€œLo que pasรณ en Babelโ€ artikuluan. Bere ustez, Babelgo dorrearen bidez, gizakiak boterea eta handikeria materiala lortu eta erakutsi nahi izan zituen. Yahveren erabakia, baina, ez da zigor bat, zentzurik gabeko ekintza bat ekiditeko neurri terapeutikoa baizik. Ikuspegi linguistikotik, bestalde, hizkuntzak biderkatzea ez da zigorra, poliglotismoaren beharraren justifikazioa baizik. Txepetxek dioenez, argi dago dorrea eraikitzen hasi zirenean Sinaarreko gizon-emakumeek hizkuntza bakarra zutela, Boterearen hizkuntza beti bat eta bera delako. Eta arrisku horretatik babesteko (Bibliako testuaz egiten duen irakurketaren arabera), Yahvek gizakioi hizkuntza aniztasuna eman zigun, gizakien arteko elkartasunera eta batasunera ez delako iristen boteretik (Sinaartarren hizkuntzatik), askatasunetik baizik, hau da, elkarren arteko desberdintasunak onartzetik.

Pentsatzen dut ikuspegi hau edo antzekoa izango zuela gogoan Patxi Baztarrikak bere liburuari Babeli gorazarre izenburu iradokitzailea jarri zionean. Halaxe baitio bertan:

โ€œAuzi honen gakoa, finean, Babel madarikaziotzat hartu ordez bedeinkaziotzat hartzea da, hizkuntza aniztasuna baita gizakioi elkarren artean ulertzeko bidea ematen diguna. Hizkuntza aniztasuna gizarte modernoen osagai den neurrian, hizkuntza aniztasunaren kudeaketa bihurtu da gizarte demokratikoen osasunaren neurgailu funtsezkoenetako batโ€.

Mendebaldeko kulturaren oinarrian dagoen Biblian bertan, ordea, badira hizkuntza aniztasunaren aldeko irakurketa indartzen eta arrazoitzen duten pasarteak. Gogora dezagun, esate baterako, Itun Berriak dioenez, apostoluei hizkuntzen dohaina eman zitzaiela:

โ€œDenak Izpiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Izpirituak eragiten zion eranโ€. (Eg. 2,4)

Edo Paulok korintoarrei esandako hitz hauek:

โ€œHainbeste eta hainbeste hizkuntza bada munduan eta denek dute zentzuaโ€. (1 Ko. 14,10)

Babelgo dorrearen mitoak, eta Bibliak berak, beraz, hizkuntzen ugaritasuna defendatzen dute. Eta aintzat harturik beren burua kristautzat hartzen duten mugimendu eta buruzagi askok hizkuntza gutxituen aurka zabaltzen ari diren mezuak eta aurrera daramatzaten politikak, oso egokia iruditu zait Lluรญsek ironia puntu dotore batez planteatzen duen galdera hau: โ€œHizkuntza aniztasuna jazartzen halako grina jarri izan duten, eta oraindik jartzen duten, Espainiako nazionalkatolizismoaren heroiek, azken batean, ez al dute Jainkoa samintzen? Eta karia horretara, ez lukete mende gehiago pasa beharko purgatorioan, edo zuzenean infernura joango lirateke? Aitortu behar dut, hala balitz, interesgarriagoa irudituko litzaidakeela beste mundu baten ikuspegi kristauaโ€.

Pentsamenduen eta ohituren uniformitatearen aurkako borrokan, eta gizakien arteko harreman berdinzaleak garatze bidean, hizkuntza aniztasunaren aldeko jarrera hori praktikara eramaterakoan, itzulpengintza eta itzultzaileak funtsezkoak eta ezinbestekoak bihurtzen dira. Haien lana, zentzu honetan, bada elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko eta supremazismoen aurkako lana. Izan ere, Souleymane Bachir Diagnek De langue ร  langue. Lโ€™hospitalitรฉ de la traduction liburuan dioen bezala, โ€œItzulpen lana hizkuntza menpekotasunaren ondorioei emandako erantzunetako bat daโ€.

Babelgo dorrearen mitoa, beraz, hizkuntza gutxituen alde, aniztasunaren defentsan eta itzultzaileen lanaren aintzatespena indartzeko erabil genezake.

Norentzat itzultzen dugu?

Angel Erro

Abenduko zubian Maspalomasera joan nintzen, neguko hotzetik ihesean, baina, batez ere, neure txikian, euskal zinema sustatzera[1]. Bertara iritsi eta berehala ohartu naiz ez dudala maletara sartu oporralditxorako gordea nuen liburua. Larritu naiz. Gehienetan libururen bat edo beste eramaten dut ondoan, baina hondartzan ezinbestekoa dut. Zaharra dut sakelakoa, gainera, eta ezin dut eskuan luze erabili bateriak egun osoan iraunen badit. Inguruan bilatu arren, ez dut liburu denda edo kioskorik gertu lokalizatu. Lehen egunean, beraz, moldatu behar izan naiz hondartzan dagoen ikustekoarekin.

Bigarren egunerako, nire lagunak apalategi bat aurkitu du hotelaren harrera lekuan erdi ezkutaturik, non pilatzen diren aurreko bezeroek utzitako liburuak. Gogoberoturik, hurbildu naiz zer aurkituko. Liburu gehien-gehienak hainbat hizkuntza germanikotan idatzita daude, harritu nau ingelesez liburu gehiago ez egoteak, frantsesez liburu pare bat dago, eta espainolez beste pare bat: Alejo Carpentierren El siglo de las luces eleberriaren ale merke eta zatar argitaratua eta, bestetik, โ€•begitartea argitu zaitโ€• Miren Amurizak 2019an plazaratutako Basa eleberriaren gaztelaniazko itzulpena, 2021ean Consonni argitaletxean agertutakoa, Miren Agur Meabek itzulita. Horixe hartu dut, jakina. โ€œEuskaldun batena izanen zenโ€, esan diot lagunari, hura eskuan agertu natzaionean. Haren erantzunak pentsakor utzi nau: โ€œHobe hala ez balitzโ€, edo โ€œEz dago zertanโ€. Ez ditut hitz zehatzak gogoan. Edonola, hortik 5 zenbakidun txiringitora โ€•lehengo zazpigarreneraโ€• bidean gaudela, horixe izan dut buruan bueltaka. Norentzat itzultzen dugu? Norentzat itzultzen dugu euskal itzultzaileok, batez ere euskaratik erdarara aritzen garenean?[2]

Nire buruari egindako galderari erantzun nahian laster etorri zaizkit liburu honetan topatutakoak โ€•edo liburu honetan topatutakoek pentsarazitakoakโ€• laguntzera.

Esanen nuke itzultzaile guztiok galdera hori inkontzientetik maila kontzientera igaro izan dugula inoiz, erabaki zehatz baten aurrean, irakurle inplizitua bata izan ala bestea, edo nongoa irudikatzen dugun, konponbidea ezberdina denean. Erdaratik euskararakoetan adostasun handiagoa egon daiteke beharbada (euskaldungo irakurzalea homogeneoagoa datekeen heinean)[3]. Beste norabidean galduago gaudelakoan nago.

Espektro zabaleko erantzuerak eman daitezke, naski. Dena delako erdarafonia osoarentzat lanean ari zarela irudika dezakezu (gaztelaniaren kasuan 500 milioitik gora hiztun, etorkizunekoak aintzat hartu gabe). Baina zentzuzkoa dirudi balizko hartzaileak murrizteak. Noraino? Hor dago gakoa. Argitaletxearen irismena irizpide har daiteke. Norberaren nora nahia ere ezin da gutxietsi: burua non kokatua duzun. Nik inoiz, itzuli beharreko egilea bizirik baldin badago eta elebiduna baldin bada bereziki, pentsatu izan dut berarentzat ari naizela itzultzen esklusiban, hark zer iritziko[4]. Guztiarekin ere, esanen nuke aukera sorta handia bi multzo nagusitan banatzen ahal direla: Euskal Herriko erdaldunentzat ari zaren ala atzerriko erdaldunentzat. Bateko ala besteko froga harria, niretzat, ama hitza nola ematen den: madre, mamรก, ama (amรก?)โ€ฆ Erabakia ez da neutroa, jatorrizkoan euskaraz aritzen den (edo guk euskaraz irakurtzen diogun) pertsonaia, bat-batean, gaztelaniaz diharduen (edo euskaraz jardutea erabaki duen) euskotar bihurtu dugu, berez euskalduna izan ala euskara dekoratiboa darabilen erdalduna.

Consonniko liburuak โ€•itzul gaitezen hondartzaraโ€• hausnar honetan harrapatu nau eta, behin irakurtzen hasita, egiaztatu dut ez dudala nire orain arteko eskemak erraz aplikatzerik. Bertan, esaterako, euskarazko ama ama da erdarazkoan, are osaba ere osaba (โ€œEscucha, amaโ€ฆ โ€•la abordaโ€•. Tenemos que hablar sobre osabaโ€, 65. or.). Baina ezin da berez esan Euskal Herritik kanpoko irakurleengan pentsatua ez dagoenik, alde batetik, edizioak glosario bat dakarrelako testuko euskarazko hitzen gaineko azalpena emanez (haien artean, ama eta osaba, jakina, baina baita txoko[5] ere), eta, bestetik, argitaletxea gure mugetatik kanpo erruz zabaltzen delako. Bakarrik ikustea dago, nik non topatu dudan alde batea utzita, liburu honek zenbat iruzkin lortu dituen Goodreads edo Babelio irakurleen plataformetan, besteak beste; gehienak erdaraz, zer esanik ez. Haietako batzuek itzulpenaren hizkuntza eta estiloa goraipatzen dute:

โ€œExcelente tambiรฉn la traducciรณn, que sin poder entender el texto original, usa un lenguaje riquรญsimo, sin caer nunca en lo pretencioso (โ€ฆ)โ€. Juanma Moriches.

โ€œLa traducciรณ molt bรฉ fetaโ€. Nรบria.

โ€œPrimero de todo: GRANDE LA TRADUCCIร“N. LA TRADUCTORA HA HECHO UN TRABAJO INCREIBLEโ€. Catastroleer.

Einaudi argitaletxean, Giulio Einaudi argitalariaren beraren ardurapean, Scrittori tradutti da scrittori (Idazleek itzulitako idazleak) izeneko bilduma elebiduna[6] sortu zen 1983an; izenak berak ongi adierazten du proiektua zertan zetzan. Miren Agur Meaberen itzulpen lan hau ezingo da bilduma horretan sartu, 2000an bertan behera utzi baitzuten. Baina, zalantzarik (eta lotsarik) gabe, idazle batek egindako itzulpena da. Meabek hizkuntzarekin duen trebetasuna maiz izan da goraipatua. Bereziki dut gogoan Hasier Etxeberria zenak, Kristalezko begia liburuaren harira, esandakoa: โ€œJoria da oso Meaberen prosa, hitz ezezagunez hornitua (garramu, karan, zarakar, ekortu, muker, tuntuxโ€ฆ) eta baita aspaldi entzun gabekoekin ere (parpail, lasta, saroiโ€ฆ). Damu naiz liburuaren hastapenetik den-denak ez apuntatu izana, denek ala denek baitakarte halako edertasun lexikal sinestezin bat: irakurketaren ulermenik ez dute eragozten, baina urre pinportaz betetzen dituzte orrialdeak. Iduri du Meabek erabiliko ez balitu, betirako galduta geratuko liratekeela hitz eder guztiok: ataza, zedendu, iruntzi, tril eginโ€ฆโ€. Berehala erreparatu diot erronka bera jarri diola bere buruari erdaraz ere, horrek atrebentziaren bat hartzera eraman badu ere. Adibide gutxi batzuk bildu ditut:

Basa (Consonni, 2021)Basa (Elkar, 2019)
Karmele friega mientras Sabina atiende al informativo con la gata gris en su regazo. ยกMisintxu! (โ€ฆ). Siempre se dirige por el mismo nombre a los michos de la casa. Por mucho que los nietos se empeรฑen en bautizarlos con apodos particulares, ella recurre a una nomenclatura genรฉrica para distinguir a los hijuelos (sic) de cada camada, salvo en el caso de los perros y de sus propios pequeรฑos: la especie en sรญ y su rasgo mรกs destacado. De ahรญ el burro bizco y gallo rubio, la oveja calva y la vaca pintaโ€ฆ (39. or.)Karmele harrikoa egiten eta Sabina, katu nabarra altzoan duela, albistegiari adi. Misiรฑo! (…). Halaxe zuzendu izan baitzaie etxeko katu denei; lantzean biloba bat deitura partikularrak ipintzearekin tematu arren, izendapen sistema generikoa erabili izan du beti jaiotza batetik gorako sabelaldietako kumeak bereizteko (txakurrak eta seme-alabak salbu): animaliaren deitura gehi ezaugarririk nabarmenena. Hortik katu nabarra eta oilo zuria, ardi herrena eta behi pinttanoa… (29. or.)  
Ya en el prado, se baja las bragas con premura y, al acuclillarse sobre el rocรญo, siente el cosquilleo de la hierba en la vulva, las salpicaduras en los tobillos, el efluvio de su orina en el aire. Un placer ancestral de animal libre, indรณmito, salvaje. Y estรก sacudiรฉndose las รบltimas gotas cuando ve al perro perseguir un corzo (48. or.)Kuleroa arrapataka jaitsi eta garotzan makurtu orduko igarri ditu aluan belar punten kilimak; zipriztinak orkatiletan, lurruna, hustasunaโ€ฆ Plazera. Eta azken tantatxoak astinduta zutuntzear dagoela, non begiztatu duen txakurra orkatz baten atzetik arin-arinka (38. or.)
Le limpia el bajo vientre, las ingles, la entrepierna (โ€ฆ). Le embute un calzoncillo (51. or.)Garbitu dio hankartea (โ€ฆ). Galtzontziloak jarri dizkio (41. or.)
Y se fue hasta la tejavana (56. or.)Eta etxolarantz abiatu zen (45. or.)
ยฟTonterรญas dices? โ€“le da un puรฑetazo a la mesaโ€“. Si pudieseis, me pondrรญais no un timbre, sino un cencerro para controlarme. Pero yo no soy una cabra aรฑosa, despistada en los riscos. Yo soy vuestra madre. ยฟMe oyes? (66. or.)Lelokeriak esan duzu? โ€“jo du ukabilarekin mahaianโ€“. Tinbrea ez eze, arrena ere ipiniko zenidakete zuek kontrolpean edukitzeko! Baina ni ez naiz sasiko ahuntz zaharra! Ni zuen ama naiz! Entzun duzu? (56. or.)

Norentzat itzultzen dugun galderari ematen ahal zaizkion erantzun posibleen artean ahaztu zait โ€œnorberarentzatโ€ proposatzea. Ausarkeria litzateke esatea idazle ez duen hizkuntzan Meabe izan litekeen idazlea ezagutu edo barrundatzeko irrikak gidatu duela itzulpena? Arrosa koloreko liburua etzaulkian utzi eta uretara abiatzen ari naizela, hori dut pentsuan, ez ote dudan nik ere, batez ere gaztelaniara itzuli ditudan poema liburuen bidez, gauza bera egin nahi izan. Eta ez dakit harrotzen nauen.

Hortik egun batzuetara, lagunak harrapatu nau Basa maletara sartzen. Kargu hartu dit hurrengo bezero behartsu batentzat ez uzteagatik apalean. โ€œApaltasuna erakutsi dit liburuak, eta gorde nahi dutโ€, esan behar nion, baina, horren ordez, โ€œartikulu baterako balia dezakedala uste dutโ€ bota diot. Etsi du, baita galtzontzillo zikinen artean El siglo de las luces ezkutatzen ikusi nauenean ere.


[1] Bigarren aukera Bizkaiko mojen komentu bat zen, Los domingos filmagatik, baina ez zegoen tokirik, hain indartsu jo du azken boladan sukar erlijiosoak.

[2] Nago blog honetan gehiago begiratzen diogula euskararen eta erdara baten arteko itzulpenen norabideetako bati. Besteak ere eskatzen du, agian beste izen bat beharko lukeen arren, euskal itzultzaile bat.

[3] Besterik ezean, amona inplizitura jo dezakegu beti; horrela deitzen diot nik maiz topatu dudan itzulpen aholku aski zabaldu bati. Lehenengoz adiskide bati aditu nion: Itzulpen enpresa batean tarte batez lan egin zuen, eta, zerbait euskaraz nola eman dudatan ibiliz gero, bertako arduradunak beti esaten omen zien โ€œpentsatu hau nola esango lukeen zure amonakโ€, itzulgaia denik eta teknikoena izanda ere eta, jakina, norberaren amonak euskaraz ote zekien galdetu gabe. Cf. https://www.berria.eus/iritzia/jira/amona-inplizitua_1017808_102.html

[4] Esperientziak erakutsi didanez, jarrera zentzuzkoena da, batez ere zuzenketa faserik tartean badago; bestela, berak atzera botako baitizkit โ€œbere erdaranโ€ ez dauden hitz, aditz, esamoldeak, nahiz eta nirean bai egon edo literatur erabilpen zabala eduki.

[5] Azken kasu hau bitxia da oso, gero ikusi ahal izan dudanez, Amurizak soziedade mailegua erabiltzen baitu jatorrizkoan (โ€œSoziedade batean harrapatzen nauzu, lankide baten urtebetetzeaโ€ฆโ€ (57. or.) : โ€œMe pilllas en el txoko. Es el cumpleaรฑos de un colegaโ€ฆโ€ (67. or.).

[6] Dena den, bildumak izan zituen 82 liburuetatik 12 hirueledunak izan ziren, itzultzaile-idazlea italieraduna ez zenean. Kasu, Paul Valรฉryk  egindako Virgilioren Bukoliken frantsezko bertsioari, jatorrizkoaz gain, italierazko itzulpena ere gehitzen zaio.

Gasteizko errealitateak

Josu Barambones Zubiria

Goiz batez, Gasteizko X lineako autobusean nindoala, bidaiari gazte eta heldu batzuen arteko solasek inguru-minguruan bizi dudan euskararen paisaiari buruz idazteko ideia eman zidaten. Uste dut euskaldunok oso kontzienteak garela euskarak bizi duen egoeraz, eta halaber oso kontzienteak garela hitz egiten dugun euskaraz edota entzuten dugun euskaraz ere. Kontzientzia horren erruz, hala nola jasandako hezkuntza linguistiko ezinago kaltegarri eta aurreiritziz mukuru beterikoari esker, beti belarriak prest daude entzuten duguna linguistikoki deskodifikatzeko. Baina hori beste ezpal bateko zura da, eta ez da hona ekarri nauen gaia. Kontua da autobuseko abagune hori egokia iruditu zitzaidala nire jaioterrian bizi ditudan errealitate linguistikoez hitz egiteko. Hortaz, ez si eta ez no, koadernoa eta bolaluma hartu, eta hara non nire burua topatu dudan Gasteizen hitz egiten diren hizkuntzekin bizi ditudan errealitate linguistikoez idazten. Deskribatuko ditudan errealitate guztiak elkarrekin nahasten dira eta sarritan osagarriak ere badira, izan ere inongo errealitate ez da gainerakoetatik aparte bizi.

Lehen errealitatea. Ikasle talde bat, 16 bat urtekoa, autobusean eskolaz kanpoko jardueraren bat egitera zihoana. Denak gaztelaniaz ari ziren. Egia esan, denak ez: bazen heroi baten itxura hartu nion neska bat euskaraz bakarrik egiten zuena. Ez dakit nondik aterako zuen barruko indarra, baina gainerako ikaskide guztiak erdaraz ari ziren bitartean, berak euskara batu estandarrean tinko egonarria galdu gabe:

ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€Astebukaeran mendian egon naiz.
ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€ยฟCon el frรญo que hace? Yo no voy ni de palo.

Hamar bat minutu iraun zuen bidaian berak euskaraz jo eta fuego, ikaskideek gaztelaniaz erantzun arren. Halere, noizean behin, mirari moduko bat gertatzen zen eta ikaskideren bati edo besteri โ€œbaiโ€ edo โ€œezโ€ bat itzurtzen zitzaion euskaraz egiten zuen neskak egiten zituen galderen edo iruzkinen aurrean.

Bigarren errealitatea. Talde bereko irakasle bat euskara batuan bi ikaslerekin. Ikasleek euskara ulertzen zuten arren (ezagutzan aurrera egin dugun seinale), beti gaztelaniaz erantzuten zioten:

ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€Ze, zure etxean ez duzue arrainik jaten ala? โ”€irakasleak.
ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€No, a mi madre no le gusta el pescado โ”€ikasle batek.

Lehen errealitatearekin aldatzen den bakarra botere-erlazioa da: kasu honetan, irakaslearen eta ikasleen artekoa da. Aurrekoan, ordea, berdinetik berdinera zen. Pentsatzen jarrita, niri ere antzeko kasu bat gertatu zitzaidan Itzulpengintza euskaraz ikasten zuen ikasle batekin. Nahiz eta hasieran nirekin euskaraz egiten saiatzen zen, beti bukatzen zuen gaztelaniaz hitz egiten.

Hirugarren errealitatea. Handik bi ordura, bueltako autobusean, bi andereรฑo elkarrekin euskaraz. Andereรฑoen arteko solasaldian euskara (batua) eta erdara, erdara eta euskara, zein baino zein, nahastu egiten dira:

ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€Los Herrรกn kalea oso ondo utzi dute egin dituzten obrekin.
ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€Bai, estรก muy chula. Pasiatzeko eta bizikletan ibiltzeko superondo.

Esango nuke halako errealitatean euskara gailentzen zaiola erdarari, baina erdararen hanka gabe, zangomotz gelditzen dela eta euskal hiztunek erdararen beharra dutela elkarrizketak herren ez egitearren. Eta errealitate hau hurrengoarekin oso lotua dago, baina badago desberdintasun bat: hirugarren errealitateko euskaldunek euskara batuan egiten dute; aitzitik, laugarren errealitatekoek nork bere euskalkian.

Laugarren errealitatea. Errealitate hau gazte jendearen artean gertatzen da (ez bakarrik ordea). Fenomeno hau guztiz zabaldua dago eta oso modu naturala da gazteen arteko elkarrizketak garatzeko. Euskaรฑola du izena, argot-tzat har daiteke eta hizkuntza baliabide gisa erabiltzen da, bizi-bizi erabili ere. Beste euskara mota bat da, euskararen diglosia erakusten duena eta diglosiaz harago doana: gazteen arteko harremanen adierazpide indartsu eta ezinbestekoa bilakatu da. Adibide pare bat baino ez entzundako bi elkarrizketatatik:

ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€A ver Gasteiz toketan jatzun, Gasteiz mola mogollรณn.
ย ย ย ย ย ย ย ย ย  โ”€Bai, gogoratzen det que Leire se lo comentรณ.

Argot honetako ezaugarri nagusia esapide gatzdun edo xelebre gehienak espainolez esatea da. Argi dago euskarazko esapideak galduan irteten direla (erabiltzaileek ez dakitelako horiek euskaraz esaten edo euskarak falta dituelako), baina norberaren bizipenak lagun-ezagunei helarazteko oso modu zuzen eta eraginkorra dela ezin uka. Aldeak alde eta mugak muga, niri ingeles txikanoa, hau da, Spanglish delakoa gogorarazten dit. Azken finean, ingeles txikanoarekin gertatzen den bezala, gure kasuan euskara eta espainola nahasten dira, modu pragmatikoan nahastu ere: biak elkarren osagarri dira, ez arerio.

Bosgarren errealitatea. Euskara hutsean aritzen direnena: euskara landua erabiltzen da, dela batu estandarrean, dela norberaren euskalkian edo dela batuan baina norberaren euskalkiko zipriztinekin. Errealitate hau oso ondo ezagutzen dut egunero bizi eta praktikatzen dudalako, ahoz zein idatziz: familiakoekin (ez beti), lankideekin eta lagun eta ezagun batzuekin (nire lagun eta ezagun gehienak erdaldunak dira). Kasu askotan, gainera, euskara lan-hizkuntza ere da, nire kasuan bezala.

Seigarren errealitatea. Beste errealitate batzuk, nik ezagutzen ez ditudanak, baina entzun eta ikusten ditudanak Gasteizko kaleetan pasieran nabilenean: beste hizkuntza batzuetan mintzatzen diren errealitateak. Gasteizko udaleko web orrian irakurri dudanaren arabera, Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen omen dira, besteak beste hauek: hassania (Sahara), wolofera (Senegal), bulgariera, paular hizkuntza (Gineako Errepublika), tamazigh hizkuntza (bereber hizkuntzak), arabiera (ziur asko dialektoren bat baino gehiago) eta txinera (ziur asko dialektoren bat baino gehiago). Errealitate horiek gogorarazten digute gaur egungo mundu globalizatuan gizarte elebakarrak espejismo hutsak direla.

Zazpigarren errealitatea. Hizkuntza hegemonikoari dagokiona, hots, gaztelania hutsean bizi direnen errealitatea. Egunero errealitate honekin gurutzatzen naizen arren, datu bakan batzuk ezagutu nahi izan ditut. Eustatek eskaintzen dituen datuei kasu eginez, 2021ean (azken erregistroko datuak) Gasteizko biztanleen % 70,17 da erdaldun elebakarra eta euskaldunak eta ia-euskaldunak % 29,83. Haur eta gazte gehienek ulertzen duten arren (ulermen mailak zehaztu beharko lirateke), gutxi dira erabiltzen dutenak. Guztiarekin ere, gutxi horiek duela berrogeita hamar urte baino gehiago dira.

Urriaren hasieran Blanca Urgellek Berria egunkarian esaten zuen gasteiztarrok harro egon behar dugula euskararen ezagutzan eta erabileran egin dugun jauziagatik. Eta bat nator iritzi horrekin. Ni Gasteizko Adurtza auzokoa naiz: bertan jaio eta koxkortu nintzen, lehen ikasketak hor egin nituen, eta orain hor bizi eta lan egiten dut. Nire txikitako unibertsoan euskara ez zen existitzen. 14 bat urte bete nituen arte euskarazko hitzik entzun gabe nengoen, eta entzun nituen euskarazko lehen hitzak eskolarekin Gernika, Lekeitio eta Ondarrura egin nuen bidaia batean izan zen. Hazi nintzen auzoan gaztelaniak betetzen zituen espazio guztiak. Orain, ia berrogeita hamar urte igaro direlarik bidaia hartatik, nire auzoan euskara egunero entzuten dut: kalean, dendetan, tabernetan, tranbian, autobuseanโ€ฆ Euskara larrialdian omen dago, ez horrenbeste ezagutzari dagokionez, baizik eta erabilerari dagokionez, eta bereziki orain arte euskararen arnasguneak izan diren eremuetan. Edozelan ere, baikortasunez begiratu nahi diot euskararen etorkizunari, eta aitortu azken mende erdian denon artean eman ditugun urratsak erabakigarriak izan direla euskararen erabilera, ezagutza eta garapena, agian ez nahi genukeen neurrian, baina hein batean bederen, hedatu eta ziurtatzeko.

Eguberri on.