Genero alborapena eta itzultzaile automatikoak

Elizabeteย Manterola Agirrezabalaga

Adimen artifiziala gure egunerokoan barru-barruraino sartu zaigun honetan, Elhuyarren eta EHUko TRALIMA-ITZULIK ikerketa taldearen artean landu dugun proiektu baten berri emango dut idatzi honetan. Euskaratik gaztelaniarako norabidean itzultzaile automatikoek eskaintzen duten emaitza aztertu nahi izan dugu, genero alborapenik ba ote den ikusteko. Elhuyarreko Klara Ceberio, Itziar Cortรฉs eta Eneko Sagarzazu eta EHUko TRALIMA-ITZULIK ikerketa taldeko Aitziber Elejalde, Zuriรฑe Sanz, Naroa Zubillaga eta ni neu aritu gara proiektu honetan lanean. Idatzi hau nik sinatzen badut ere, zazpion artean eginiko lanaren emaitza dakart.

Genero-alborapena arazo ezaguna da itzultzaile automatikoen alorrean. Tresna horiek elikatzeko erabiltzen diren adibideetatik ikasten dutenez, algoritmoek testuetan dauden alborapen eta estereotipoak ikasten eta errepikatzen dituzte. Arazo hori are nabarmenagoa da genero gramatikalik markatzen ez duten hizkuntzetatik generoa markatzen duten hizkuntzetara itzultzean, konparazio batera, euskaratik gaztelaniarako noranzkoan.

Itzulpen automatikoen emaitzetan sakondu asmoz, euskaratik gaztelaniara testuak itzultzean IAk nola jokatzen duen begiratu dugu. Genero gramatikala markatu gabea duenez euskarak, itzultzean sarritan markatu beharra egokitzen baita. Esaterako, subjekturik ez dagoenean markatuta (etorri da), posible da markatu gabe uztea (ha venido), baina markatu beharra suertatzen da gaztelaniaz halabeharrez, maskulinoan ala femeninoan, euskaraz subjektua markatuta dagoen kasuetan (ikaslea etorri da –> El/la alumno/a ha venido), nahiz eta euskarazko esaldiak subjektu horren generoa zehaztu ez.

Itzultzaile automatikoek genero alborapenik egiten ote duten eta zer neurritan aztertzeko, maila lexikoko bi elementu hautatu ditugu: adjektiboak eta lanbide-izenak. Maskulinotzat jotzen diren lanbide eta adjektiboekin zerrenda bana osatu dugu eta beste zerrenda bana femeninotzat jotzen diren lanbide eta adjektiboekin. Dabilena corpusetik adibide errealak hartu eta corpus bat osatu dugu, euskarazko esaldiekin eta Eliak emandako esaldi horien gaztelaniazko itzulpenekin.

Esaldi kopuru zabal samarra aztertu dugu, adibide interesgarri ugari lortu, eta datu esanguratsu zenbait atera. Ez naiz baina emaitzak xehe-xehe ematen hasiko hemen, hau ez baita datu kuantitatiboak emateko toki aproposena. Azterketan atera dugun ondorio nagusi bat aurkeztuko dut horren ordez.

Jakina da itzultzaile automatikoek, gaur-gaurkoz, esaldi mailako emaitzak eskaintzen dituztela. Hau da, ez dute testua bere osotasunean kontuan izaten, eta horrek koherentzia arazoak sortzen ditu. Esaterako, kirolari batek marka berria egin duela esaten bada albiste batean eta testuan aurrerago esaten bada kirolari horrek gogor entrenatu duela lorpen horretara iristeko, makinak albiste hori gaztelaniara itzultzean itzul dezake kirolaria emakumezko modura lehen agerpenean eta gizonezko modura bigarrenean. Ez baitu testua bere osotasunean prozesatzen.

Gure proiektura itzuliz, euskarazko jatorrizko testuak eta itzultzaile automatikoaren emaitzak aztertzean, adibidea eta testuingurua izan ditugu eskura ikertzaileok. Itzultzaile automatikoak esaldika funtzionatzen duela jakitun, ez dugu testuingurua kontuan hartu. Nahiz eta guk geuk testuingurua eskura izan emaitzak aztertzean eta beste mota batzuetako ondorioak ateratzea izan dugun hortik.

Lau adibiderekin erakutsiko dut testuinguruaren auzia, adibide bat aztertu dugun kategoria bakoitzeko. Kolore grisez testuinguruko informazioa markatu dugu eta kolore beltzez aztergai izandako esaldia. Letrakera lodiz markatu dugu estereotipaturiko hitza, kasuan kasu.

Dabilena corpusetik ateratako adibideak
Maskulinotzat jotako adjektiboaKorrika egiteko oinak mugitu behar dira, baina horretarako buruak %100ean egon behar du, beti, lasterketa guztietan, eta Maite ona da horretan. Beti da lehiakorra, beti ematen du daukan dena.
Femeninotzat jotako adjektiboaEz zenuen Maddiren ama ezagutu, ezta? Koadrilako batek esaten duen moduan, TXEMA bat zen: Txortan Egiteko Moduko Ama. Polita, elegantea, karrerarekin, modernoa, sasoikoa… web porno bateko istorioetatik ateratakoa zirudien. Egunen batean horrelakoa izango zen Maddi: zoragarria.
Maskulinotzat jotako lanbideaLa pelota vasca. La piel contra la piedra film luzea egin eta lau urtera itzuli da Medem. Film hark zenbait kritika izan zituen eta urtebete inguruko nerbio beheraldia eragin zioten zinemagileari. Berak dioenez, ordea, dagoeneko osatu da erabat.
Femeninotzat jotako lanbideaVanessahirian geratu da eta supermerkatu batean lan egiten du. Hasieran kutxazain gisa arituzen eta orain dela gutxi postu administratibo bat eskaini dio zuzendaritzak.

Lehenengo adibidean, Maite ona dela aipatzen da testuinguruko esaldian, baina aztertu beharreko esaldian, horren ostekoan, subjektua omitituta dago eta aurreko esaldia irakurri gabe ezin da jakin nor den lehiakorra. Bigarren adibidean ere subjekturik ez da ageri aztergai izan dugun esaldian. Polita, elegantea, modernoa, sasoikoa aipatzen da, baina bi esaldi lehenagora jo behar dugu testua Maddiren amaz ari dela jakiteko. Hirugarrenean, zinemagilea aipatzen da aztertu dugun esaldian eta hor ere bi esaldi lehenago esaten da nor den. Kasu horretan, gainera, zinemagilearen abizena besterik ez da aipatzen: Medem. Irakurlearen kultur ezagutzak lagunduko du jakiten La pelota vasca dokumentala Julio Medemek zuzendu zuela, alegia gizonezko batek. Azkeneko kasuan, kutxazainak Vanessa izena duela eta hortaz femeninoa beharko lukeela testuinguruko esaldiak zehazten digu.

Eta nola jokatu du Eliak?

Maite es buena esan eta hurrengo esaldian siempre es competitivo esan du. Maddiren ama bonito, elegante, con carrera, moderno, de temporada omen da. Medemi erreferentzia egiten dion โ€œzinemagileโ€ lanbide-izena omititu egin da gaztelaniazko ordainean. Eta Vanessak cajero modura lan egin omen zuen hasieran. Hona hemen gaztelaniazko ordainak bere osotasunean. Jarraian ikus litezke itzulpenak osorik:

Goiko taulako esaldien itzulpenak, Eliak emanak
Maskulinotzat jotako adjektiboaPara correr hay que mover los pies, pero para ello la cabeza tiene que estar siempre al 100% en todas las carreras y Maite es buena. Siempre es competitivo, siempre parece lo que tiene.
Femeninotzat jotako adjektiboaยฟNo conociste a la madre de Maddi, no? Como dice una de las cuadrillas, era un TXEMA: Txortan Egiteko Ama. Bonito, elegante, con carrera, moderno, de temporada… parecรญa sacado de las historias de una web porno. Un dรญa Maddi fue asรญ, maravilloso.
Maskulinotzat jotako lanbideaLa pelota vasca. Medem vuelve cuatro aรฑos despuรฉs de su largometraje La piel contra la piedra. La pelรญcula contรณ con varias crรญticas que provocaron una decadencia nerviosa de un aรฑo. Pero dice que ya se ha completado totalmente.
Femeninotzat jotako lanbideaVanessa se queda en la ciudad y trabaja en un supermercado. Al principio trabajรณ como cajero y recientemente la direcciรณn le ha ofrecido un puesto administrativo.

Lau adibide soil eta lauetako batek ere ez du behar bezala asmatu, dela komunztadura arazoak medio, dela omisioagatik. Nahikoak dira ikusteko itzultzaile automatikoek ez dutela testua bere osotasunean kontuan izaten, ezta aurreko edo osteko esaldiak ere. Esaldi mailan funtzionatzen dute, eta esaldi barruan ere batzuetan komunztadura arazoak topa litezke, erreparatu esaterako bigarren adibideko azken esaldiari: Un dรญa Maddi fue asรญ, maravilloso.

Adimen artifiziala abiada bizian ari da aurrera egiten eta testuingurua kontuan izango duten gailuak sortuko dira etorkizun hurbil batean. Hala ere, testuinguruak ez digu beti argituko subjektuaren generoa, ezin beti emaitza perfekturik lortu. Zer egin edo nola jokatu bi generoentzat erabiltzen diren izen bereziekin? Amets, Itsaso, Lur? Eta erdal izen bereziekin? Zer egin, halaber, generoa berariaz zehaztu nahi ez den kasuekin? Hau da, anbiguotasuna nahita bilatzen den kasuekin? Giza adimena behar-beharrezkoa izango da halakoak behar bezala itzultzeko, ezinbestean.

Abian da denboraldi berria!

Uda amaituta, astelehenean hasiko dugu 2024-2025 denboraldia, zenbait esku berrirekin oraingoan ere.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan emango ditugu argitara gure kolaboratzaileen artikuluak, eta, iaz bezala, harpidedunok aukera izango duzue argitalpenak posta elektroniko bidez jasotzeko. Hala, betiko moduan, iruzkinak egitera eta edukiak partekatzera animatzen zaituztegu.

Astelehena arte, lagunok!

Udako atsedenaldia

Bukatu da 2023-2024 ikasturtea, eta, 110 artikulu argitaratu ondoren, iritsi da blog honetan ere atsedenalditxo bat hartzeko garaia. Irailean itzuliko gara, jakina, indarberriturik eta kolaboratzaile eta eduki berriekin.

Eskerrik asko hilabete hauetan gurekin lankidetzan aritu zaretenoi eta, nola ez, blogeko sarrerak irakurtzeko tartetxoren bat hartu duzuen guztioi.

Bide batez, hemen behean duzue denboraldi honetako artikulu guztien aurkibidea, haiek patxadaz (berr)irakurtzeko eta nahi beste kontsulta egin ahal izateko.

Uda ona pasa eta laster arte!

2023/09/18Maitane UriarteInterpreteon iraultza
2023/09/20Oskar AranaHainbeste ere igoal
2023/09/22Idoia SantamarรญaAnjel Lertxundi eta itzulpengintza
2023/09/25Asier LarrinagaAditz aurreratzeak
2023/09/27Fernando ReyHiru esaldi: euskararen barrenetik edo kanpotik?
2023/09/29Claudia TorralbaUr lohietan ezkailuak
2023/10/02Santi LeonรฉTarzan gose! (Espainiako eskuindar baten manifestua)
2023/10/04Amaia LersundiEuskara ardatz duen eleaniztasunerantz
2023/10/06Elizabete ManterolaAutoitzulpenaz gogoetan
2023/10/09Amaia AstobizaItzulpen-lana errazteko baliabideak: Elhuyar Hiztegiaren erabilera aurreratua eta mahaigaineko itzultzailea
2023/10/11Castillo SuarezArtezki
2023/10/13Juan Luis ZabalaHiztun-lotsa baten harira
2023/10/16Estitxu IrisarriLastargiz inguratua
2023/10/18Itziar OtegiHizkuntza leku bat da
2023/10/20Josu BarambonesEgon hadi lo eta jango duk mehe
2023/10/23Iรฑigo Satrustegiโ€œZeigarnikโ€ poemaren itzulpenak eta berritzulpenak
2023/10/25Isabel EtxeberriaSemeek gaztelaniaz hitz egiten didate
2023/10/27Uxue ReyErortzen zatzaizkit
2023/10/30Gidor BilbaoBernart Gazteluzar (1686): arimen gaueko itzultzailea
2023/11/03Itziar Diez de UltzurrunSupraitzulpenak direla eta
2023/11/06Alfontso MujikaNere sentimentua nai det deklaratu
2023/11/08Borja Ariztimuรฑoโ€œEz naiz ni, hura daโ€. Ohar laburrak hirugarren ez-pertsonez eta egitura inpertsonalen historiaz
2023/11/10Asier LarrinagaZarata handiegia, mami mehatzegia
2023/11/13Igone ZabalaUnibertsitatean euskaraz
2023/11/15Enrike Diez de UltzurrunMozkortu
2023/11/17Amaia LasherasDiglosiaren ajeak, lagunok!
2023/11/20Xabier OlarraHitanoa galderetan?
2023/11/22Angel ErroOkerreko atea jotzea
2023/11/24Idoia SantamarรญaDakitenengandik ikasten
2023/11/27Juan GarziaErrespetua da hitza
2023/11/29Joannes JauregiInfinitua hiztegi batean
2023/12/01Maitane UriarteZer gertatzen da interpretearen burmuinean?
2023/12/04Oskar AranaSentimenduen hiztegian arakatzen
2023/12/11Maite ImazEzagutzak terminologia behar du
2023/12/13Asier LarrinagaSigla lexikalizatuak
2023/12/15Claudia TorralbaInterpreteen lan-baldintzen diagnostikorako bidean
2023/12/18Juan GarziaAuto-itzulpenaz: ez nork, nola baizik
2023/12/20Santi LeonรฉDibulgazio historikoa
2023/12/22Amaia LersundiOlentzero eta Mari Domingiri gutuna
2024/01/08Elizabete ManterolaLiteratur agenteez
2024/01/10Amelia PรฉrezIstorioak kontatzea eta idaztea
2024/01/12Itziar OtegiIzanak izen bila
2024/01/15Amaia AstobizaItzulminak
2024/01/17Estitxu IrisarriIA lagun
2024/01/19Castillo SuarezMaitetasunaren koordenadak
2024/01/22Josu BarambonesBenetan hobetzen al du azpidazketa (itzulpen) automatikoak itzulpenen kalitatea?
2024/01/24Iรฑigo SatrustegiPedro Lemebelen omenez
2024/01/26Isabel EtxeberriaEuskalkiak itzulpenetan
2024/01/29Uxue ReyElebitasunaren aznahiak
2024/01/31Gidor BilbaoLeopold Irigarai (1875-1951): itzultzailea informatzaile-laguntzailearen mozorropean
2024/02/02Itziar Diez de UltzurrunAukerak
2024/02/05Borja AriztimuรฑoIragana bihurtzea
2024/02/07Alfontso MujikaKanpaina instituzionaletako euskara
2024/02/09Amelia PรฉrezBelarriko kilkerra
2024/02/12Igone ZabalaEuskararen lexiko akademikoa
2024/02/14Xabier OlarraHitanoa harridurazkoetan?
2024/02/16Amaia LasherasIrakurminak
2024/02/19Asier LarrinagaGure euskararen esentziak
2024/02/21Angel ErroDibisak, Patricia Highsmith eta hitz jokoak
2024/02/23Maite ImazPrintzipioak
2024/02/26Anjel LertxundiGonbidapenari proposamen bat bueltan
2024/02/28Joannes JauregiZubi-hizkuntzak, trilogia bat eta bi boutade ondorio gisa
2024/03/01Maitane UriarteKoadernoak ez gaitu salbatuko
2024/03/04Oskar AranaLarretik noranahi
2024/03/06Idoia SantamarรญaAbailaren kontra
2024/03/08Elixabete PerezBidaiatxo lexikografikoa Benita Gorostizurenean
2024/03/11Itziar LuriTolestu ditzagun liburuak!
2024/03/13Claudia Torralba(Baz)kidetzea, bakardadearen kontrako antidotoa
2024/03/15Santi LeonรฉGauez euripean gidatzeaz (eta bi boutade txiki)
2024/03/18Amaia LersundiAhozko hizkuntzaren lanketa erdigunera
2024/03/20Elizabete ManterolaZeharkakoa
2024/03/22Amaia AstobizaGatazkaz gatazka
2024/03/25Itziar Otegi“Maitearen erretratuak egiteko” (Itzulpen desleial bat)
2024/03/27Asier LarrinagaForma eta edukia
2024/04/03Estitxu IrisarriArmadiloa
2024/04/05Castillo SuarezUdaberriko izokina
2024/04/08Fernando ReyKaierik gabeko bi ale
2024/04/10Iรฑigo SatrustegiOilarrak kukurruku?
2024/04/12Isabel EtxeberriaOharkabean pasatzea
2024/04/15Uxue ReyBiktima eta bekatari
2024/04/17Gidor BilbaoJulien Vinson itzultzailea (1843-1926) eta Prokrustesen oheak
2024/04/19Itziar Diez de UltzurrunOrain kontsumitzaileak gara
2024/04/22Josu BarambonesBi mundutako ertzetatik barreka
2024/04/24Amelia PรฉrezCailleach
2024/04/26Alfontso MujikaHanditzen handitzen, hasi naiz handitzen
2024/04/29Igone ZabalaEuskaldun desjabetuen ahalduntzea
2024/05/03Enrike Diez de UltzurrunBiraorikan ez duen hizkuntza garbia?
2024/05/06Amaia LasherasAuzolanaz
2024/05/08Xabier OlarraHika nork bere buruari / nork bere buruarekin
2024/05/10Idoia SantamarรญaGeruzak
2024/05/13Maite ImazLatxa
2024/05/15Aitor BlancoNekatutak
2024/05/17Joannes JauregiGeruza gehiago
2024/05/20Maitane UriarteEmozioen zurrunbiloa interpretazioan
2024/05/22Oskar AranaHuts txiki bat, poz txiki bat
2024/05/24Anjel LertxundiIstriputik hiztripu eta beste paronimo batzuk
2024/05/27Angel ErroNola mintzo dira Harlemeko goierritarrak?
2024/05/29Fernando ReyUnique in the world, euskal herritarrak la hostia gara (I)
2024/05/31Claudia TorralbaInterpreteen lan-baldintzen diagnostikorako bidean aurrera
2024/06/03Santi LeonรฉBarkadazue, heterodoxoak (edo, salba dezagun gure barneko euskaltzaina)
2024/06/05Amaia LersundiAdimen artifiziala, lagun edo etsai?
2024/06/07Elizabete ManterolaZaintzaileak, bilobak eta psikiatrak
2024/06/10Amaia AstobizaNi (batzuetan) ez naiz inor irratian berba egiteko
2024/06/12Elixabete PerezAitortzen dena (eta isiltzen dena)
2024/06/14Asier LarrinagaItzultzaile neuronalak
2024/06/17Fernando ReyUnique in the world, euskal herritarrak la hostia gara (II)
2024/06/19Castillo SuarezElur malutak
2024/06/21Josu BarambonesItzultzaileen ikusezintasuna
2024/06/24Estitxu IrisarriYogaz euskaraz
2024/06/26Isabel EtxeberriaGalderak, galderak, galderak

Galderak, galderak, galderak

Isabel Etxeberria Ramรญrez

Duela urtebete inguru, bere Lurraz beste ipuin-liburu bikainaren harira Berrian elkarrizketa egin ziotenean, honela erantzun zien Garazi Arrulak Itziar Ugartek (2023) egindako galderei:

[G.A.]: [Nire] lehenengo liburuarekin Harkaitz Canok esan zuen nabaritzen zela itzultzaile baten liburua zela, eta momentuan esan nuen, ยซbah!ยป.

[I.U.]: Bati baino gehiagori otuko zaio agian. Nahiago duzu ez lotzea?

[G.A.]: Ez da hori. Orduan ez nuen jakin nondik hartu, baina orain ikusten dut zehaztasunerako joera egon daitekeela atzean. Azkenean, itzulpenean nahitaez jo behar duzu konkreziora. Jatorrizkoan agertzen bada ยซbelusezko oihal iledun gorrikaraยป, ezin duzu jarri telazkoa zela eta gorria. Begia egina duzu horretara.

Itzultzea idazketan trebatzeko ariketa ona omen da. Itzultzean, idaztean saihestuko genituzkeen arazoei irtenbidea ematera behartzen gaitu jatorrizko testuak. Eta horrek luma zorrozten laguntzen digu. Anjel Lertxundik (1993) zioen bezala, ezin dugu tranpa egin; ezin dugu eragozpena saihestu; ezin dugu berez korapilotsu dena lautu; ezin dugu laua denarekin alfonbra ehundu; eta ezin dugu, alfonbra gainean ibiliz, dotore plantak egin. Edo Juan Garziak elkarrizketa batean Danele Sarriugarteri (2017) adierazi bezala, itzultzean berezkotik landuko ez genukeen moduan lantzen dugu idazketa, zeren berezkoan beti bilatzen baitugu ยซerresistentzia gutxieneko ildoaยป. Itzultzean eroso ez sentitzen ohitzen gara, alegia, eta adierazmoldean koska bat estuago aritzen.

Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu dudanez, nire doktorego-tesian testu itzulietako eta ez-itzulietako hizkera konparatzen jardun dut. Zehazki, 2001 eta 2019 bitartean argitaratutako euskarazko 1.134 literatur lanetako hiztegia aztertu dut (euskal idazleek sortutako 698 literatur lan eta euskal itzultzaileek hainbat hizkuntzatatik euskarara ekarritako 436): aberastasuna sinonimian, zehaztasunerako joera, lexiko-sorkuntzako joerak, arauarekiko edo/eta estandarrarekiko atxikimendua… Corpusaren tamaina handia izanik, datu kopuru handi samarretan oinarritzen dira antzeman ditudan joerak. Eta bai: badirudi badirela aldeak euskal idazleek sortutako testuen eta euskal itzultzaileek beste hizkuntza batzuetatik ekarritakoen artean.

Kontua da aztergai izan dudan corpusean badirela idazten zein itzultzen aritzen diren lumak. Testu honen hasieran aipatu dudan Garazi Arrula, adibidez, bai eta Jon Alonso, Xabier Amuriza, Juan Kruz Igerabide, Koldo Izagirre, Felipe Juaristi, Pello Lizarralde, Danele Sarriugarte edo Patxi Zubizarreta ere, besteak beste. Eta iruditzen zait halako lumen testuak xeheago aztertzeak joko handia emango lukeela, aukera eskainiko ligukeelako, adibidez, ikusteko ea lexiko-hautaketan antzera jokatzen duten idazten eta itzultzen ari direnean. Edo ea beren euskalkiko (edo beste euskalki batzuetako) bereizgarriak ikusarazteko edo ezkutatzeko joera handiagoa agertzen duten jardun batean edo bestean. Edo ea beren testuak arauari lotuagoak diren idazle gisa ari direnean edo itzultzaile gisa ari direnean. Eta azter liteke, bestetik, ea alderik baden itzultzen ere aritzen diren idazleen eta itzulpenik egiten ez duten idazleen artean, halako moduz non konprobatu ahal izango genukeen zenbateraino eragiten duen itzultze-jardunak idazmoldean edo, bestela esanda, zer neurritan laguntzen dion idazleari itzultzeak begia egiten eta luma trebatzen.

ITURRIAK:

Lertxundi, Anjel (1993). Oinarriko proposamena mileniorako. Jakin, 79, 56-60. https://www.jakin.eus/show/c9cc867daf22ef757f5b3c3ad6ed9e51704d55c3

Sarriugarte, Danele (2017ko uztailaren 23a). Itzultzaileak bere hizkuntza eduki behar du zabal, malgu eta presente. Argia. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2563/juan-garzia-itzultzailea

Ugarte, Itziar (2023ko maiatzaren 28a). Ematen du, garaiarekin bat, trantsituan gaudela denok. Berria. https://www.berria.eus/paperekoa/1957/024/001/2023-05-28/ematen-du-garaiarekin-bat-trantsituan-gaudela-denok.htm

Yogaz euskaraz

Estitxu Irisarri Egia

Urteetan zehar Yoda yoga baino lotuago ikusi izan dut euskarari. Euskara eta yoga nola uztartu pentsatzen ari nintzela, irakurritako testuek eman didate erantzuna. Badago euskara eta yoga uztartzen dituen alderdi bat behintzat: data eta modu zehatzik ezin da finkatu ez batean ez bestean.

Jakina da yogak gorabeherak izan dituela K.o. II. mendean arabiarrei, greziarrei eta persiarrei esker Indiatik kanpora hedatuz geroztik, hainbat arbuio jasan behar izan dituzte praktikatzaileek urteetan zehar. Horrek historian zehar egondako sorginen, euskaldunen eta bestelakoen ehizak ekarri dizkit gogora. Beti egon dira sorginak eta inkisitzaileak, alde eta garai guztietan.

Hala ere, badirudi filosofiaren ezaugarri den diziplinarekin eta jardunarekin bere lekua egin duela mundu osoan zehar eta baita Euskal Herrian ere. Esango nuke gero eta gehiago garela filosofia horrenganako jakin-mina erakusten dugunak eta yogaren praktikek dakarzkiguten onurez kontzientzia hartzen goazenak.

Euskal literatura idatzian noiz agertu ziren yogaren lehenengo aipamenak? Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Lafittek egin zuen lehena 1973an Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarran (joga zerabilen) eta Mirandek bigarrena 1976an, Miranderen idazlan hautatuak lanean (yoga formaren alde egin zuen):

Noiz eta nola sortu zen jakin ez arren, egun bizirik dirauen bizi-filosofiaren oinarriak Patanjalik finkatu zituen, ez omen zuen ezer asmatu edo sortu, yogari buruzko aforismo laburrak idatzi zituen K.o. III. mendean (data horrekin ere ez dira erabat ados jartzen adituak).

Patanjaliren Yoga Sutrak liburuaren gaztelaniazko bertsio bat ari naiz irakurtzen eta euskarazko bertsiorik dagoen jakin nahi izan dut, eta bai, badago, baina deskatalogatua: Patanjaliren Yoga Sutrak. Sarearen arabera, 2011n argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Ibaizabalen eskutik. Euskarazko bertsio eskuragarririk ezean, Manuel Paz Macazagaren Yoga Sutras de Patanjali liburuko lehenengo kapituluko lehenengo sutraren ingurukoak euskaratzeko ausardia hementxe, inork beharko balitu (ortotipografia moldaketak egin dizkiot):

1. SUTRA: Om, hemendik aurrera irakatsiko da yoga zer den.

Om hitza, aum idatzita, Kreazioaren unean bertan, ezer ere ez zegoenean, sortu zen lehenengo bibrazioa da. Erabateko hustasun hartan sortu zen aum hitza eta iluntasuna argiz bete zen; munduak, izarrak, zeruko globoak sortu ziren eta bizitza sortu zen.
Lehenengo bibrazioa da, hortik sortzen dira beste guztiak. Bera da hitz sortzaile gorena. Aum hitzetik sortu zen egipziarren amon, semiten amen eta arabiarren eta juduen shalom. Hitza sortu aurretik hustasuna zegoen, ezereza. Hau da, formak sortzeari, dena esaten diogu, ez da formaz beteriko hustasuna besterik. Formarik gabeko espazio infinitu hartan, bata zegoen, aum hitza ahoskatzen duena, adierazpenari bide ematen diona, bereizi gabeko bata.

Bata hiru egiten denean, A, espiritua; U, materia eta M, energia sortzen dira eta Kreazioa gauzatzen dute. Sortutako guztia bibrazio hori da, ez gehiago ez gutxiago; dena da bibrazioa. Horregatik da hirua Kreazio perfektuari (ezagutza, desira eta ekintza) dagokion zenbakia. Izaki guztietan adierazten dira espiritua, materia eta energia. Horietako elementuren bat falta izanez gero, galarazi egiten ditu edonolako adierazpenak.

Hauxe da yogaren lana: norbere burua ezagutzea. Horretarako, guregan ezagutu behar ditugu hiru aspektu horiek: espiritua, materia eta energia. Materia begi-bistakoa eta nabaria da, energia materia aktibatzen duena da eta espiritua yogaren lanaren bidez aurkitu eta ezagutu beharrekoa. Horretarako, gure burua behatu, begiratu, ikusi eta ezagutu behar dugu eta gure burua ezagututakoan, benetan garen hori gauzatu eta horretan bilakatu behar dugu.

Praktikak harmonizatzeko egiten dira, orekatzeko, gure kontzientzia esnatzeko eta osatzen gaituzten aspektu desberdinak hauteman eta ezagutu ahal izateko. Hori da yoga. Yoga benetan garen horren kontzientzia hartzea, hautematea, ezagutzea da. Gutariko bakoitza om da. Dena da bibrazioa.

Om silaba ahoskatzen dugunean, bibrazio hori garen guztian, aspektu guztietan, hedarazten dugu, a-k, u-k eta m-k bibra dezaten, esna daitezen eta aktiba daitezen, gutariko bakoitza ez baita om besterik, adierazitako hitza. Baina ez gutariko bakoitza bakarrik, baita planeta, izar, astro bakoitza ere, multzo guztia, dena da om, dena da espiritua, materia eta energia.

Neofitoek Delfoseko orakuluari jakituria lortzeko zer egin behar zuten galdetzen ziotenean, hauxe erantzuten zien: โ€œZure burua ezagutuโ€. Izan ere, zure barruan dagoena kanpoan dago eta zuregan ez dagoena ez dago inon. Ezagutu zure burua eta unibertsoa ezagutuko duzu, unibertsoa eta zu bat zaretelako: aum.

Pernandoren egiak beharbada, baina hori pentsatu, idatzi eta hedatu zutenek ere lan ederra egin zuten euskararekin egin zuten bezala, nahiz eta astoaren ahorako eztia ez den, baina bai belarra.

Itzultzaileen ikusezintasuna

Josu Barambonesย Zubiria

Itzultzaileen ikusezintasuna oso kontzeptu erabilia da itzulpengintzaren munduan, bereziki itzulpen literarioen esparruan. Kontzeptu honen arabera, itzultzailearen figura halako moduan desagerrarazi behar da itzulitako testutik, non itzultzailearen parte-hartzea oharkabean igaroko baitzaio irakurlegoari. Irudi luke itzultzaileak bere lana ezkutatu behar duela irakurleen begietan testu itzulia xede-hizkuntzan idatzia dagoelako itxura ematearren. Izan ere, oso hedatua dago itzultzaileen lanak irakurleek hauteman gabe pasatu behar duelako ustea, gaur egun itzulpenak leku eta euskarri orotan ageri diren arren. Orobat uste da itzultzaileen eskua ikusezin bihurtu behar dela ukitzen duen edozein lanetan, ez duela inolako arrastorik utzi behar, eta irakurleak ez duela susmorik txikiena ere hartu behar itzulpen-lan baten aurrean dagoela.

Itzultzaileen ikusezintasunak alderdi asko hartzen ditu, hala nola itzulpenaren jariotasuna eta naturaltasuna, erdalduntzearen eta domestikatzearen arteko lehia edota lanbidearen aitortza. Artikulu honetan lehen biez jardungo dut bereziki. Gizartean gure lanbideak jasotzen duen aitortzak hurrengo baterako itxaron beharko du.

Itzulpengintzako teorilariek eta itzultzaile askok ere balore positibotzat jotzen dute ikusezintasuna. Javier Calvo itzultzaileak, berbarako, dio gustatzen zaiola pentsatzea itzultzaileok mamuak garela, eta gure lanak orrialdeotan irauten duela oihartzun bat bailitzan. Ildo horretan, Calvok El fantasma en el libro liburuan honela deskribatzen du itzultzaileen ikusezintasuna (8. orr.):

Nire ustez, ikusezintasuna gure lanak berezko duen zerbait da; ezin da bestela izan. Desagertzea dugu helburu. Gure idazkera oharkabean igarotzen saiatzen den bakarra da, literalki ikusezin izan nahi du, eta ez du inola ere nahi gure gogoak hartan errepara dezan. Xedea itzulpena โ€œitzulpena ez balitz bezalaโ€ irakurtzea da. Ez dugu hor egon nahi. Orrialdearen barnean albait sakonen sartu nahi dugu hor gaudela agerian ez uztearren. Paradoxaren kameleoiak gara. Orrialdetik desagertzeko, bete egin behar dugu.

Nire kasuan esan behar dut ikusezintasunaren teoriaren alderdi horrek ez duela batere funtzionatzen. Aitzitik, itzulitako liburu bat hartzen dudan bakoitzean edo bikoizturiko edo azpidatziriko ikus-entzunezko produktu bat ikusten dudan bakoitzean, hor agertzen zaizkit mamu direlako horiek, bizi-bizi agertu ere. Itzulitako liburu bat hartu, eta orrialdeetan barna aurrera egin ahala, itzultzaileen eta emaitzara iristeko jarraitu duten prozesuaren oihartzunak iristen zaizkit, eta oso hurbil sentitzen ditut. Ez dakit nire itzultzailekideei berdin gertatuko zaien, edo horrelako sentsazioak sentitzen dituen piztia bakarra naizen. Eta aitor dut nire lanbideari zor diodala beste batzuentzat agian ikusezina dena niretzat ikusgarria izatea: aldi berean itzulpengintzako irakaslea izateak eta inoiz edo behin itzultzaile jarduteak ez die batere laguntzen itzulpenei ikusezin bihurtzen. Batetik, behinola ikasle izan nituen eta egun itzultzaile dihardutenen lanak irakurtzen ditudanean, haien argazkiekin egiten dut topo. Zer esanik ez, lankide ditudan itzultzaileen lanen aurrean jartzen naizenean. Eta nola ez ikusi berendiaren eskua halako liburu itzulian aurreko astean elkarrekin bazkaltzen egon ginenean? Edo nola ez erreparatu urliaren dotoreziari esaldiak josteko lantegi malkar bezain labainean hainbat ikastarotan entzule izan nauenean? Memoria apetaren mendeko bilakatzen omen da, eta interesatzen zaionean ondo atxikitzen ditu bizi izan dituen esperientzia guztiak.

Hasieran adierazi bezala, itzulpenen ikusezintasunak edo ikusgarritasunak itzultzaileen esku-hartzeari egiten dio erreferentzia, hau da, itzultzaileak noraino sartu duen eskua testu itzulian xede-kulturako irakurlea jatorrizko idazlearenganantz hurbil dadin, edo zenbat saiatu den idazlea xede-kulturako irakurleari ahalik eta erosoen eramaten. Esaterako, liburu batean hau irakurtzen badut, hots, โ€œAtzetik atera zen parrokiano batek geldiarazi zuenโ€, edo esapide hau: โ€œHamaika, zakurraren lukainkaโ€, badakit itzultzailea testua nolabait domestikatzen saiatu dela, eta jatorrizko testua xede-kulturako irakurleari hurbiltzeko ahalegina egin duela (oharkabean nahiz ohartuki). Aitzitik, hau bezalako esaldi bat irakurtzen badut: โ€œ[โ€ฆ] errentan harturik neukan bi logelako apartamentu terrazadun bat First Street-en, Prospect Park-etik bloke erdira baino ezโ€, badakit itzultzaileak erreferente kulturalak ez itzultzea hautatu duela, hartara irakurleak ahalegin txiki bat egin dezan bere burua nobelak deskribatzen dituen parajeetan kokatzearren.

Batek pentsa lezake itzulitako liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean nire buruak hori guztia prozesatzeak irakurketaren plazeretik urruntzen nauela, baina uste dut guztiz kontrara gertatzen zaidala. Izan ere, testu itzuliaren muinaz ez ezik, haren azalaz ere gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dit nire lanbideak. Nabokovek zioen bezala, liburu bat irakurtzen dugunean, รฑabardurei erreparatu eta detaileak ferekatu behar ditugu. Azken finean, irakurle onak berrirakurtzen dutenak dira, eta nor irakurle hobea itzultzaile bat bainoago testu itzuliaren ezkutuko geruzetan sartzeko eta haiek sentitzeko?

Elur malutak

Castillo Suarez

Behin batean Alemanian egon nintzen astebetez itzulpengintza tailer batean. Plana ezin aproposagoa zen: Edenkobenen egotea astebetez sortzaileendako egoitza batean, mahasti artean. Nirekin batera Yolanda Castaรฑo (galizieraz idazten duena), Rosa Berbel (gazteleraz), Maria Josep Escrivรก (katalanez) eta Mario Martรญn Gijon (gazteleraz) aritu ziren. Nire lana izan zen astebetez nire poemak itzuli zituzten itzultzaileei laguntza eta aholkua ematea. Ezagutzen ez nuen sistema bat erabili zuten itzulpenetarako: lehendabizi bi itzultzailek (Raquel Pacheco Aguilar eta Lisa Schwesinger) testuak hartu zituzten eta modu gordinean itzuli, nolabait esateko literaturatasunari erreparatu gabe, soilik edukiari begiratuta. Itzultzaileek ez zekiten euskaraz, eta gaztelania erabili zuten zubi hizkuntza, kasu honetan, Fernando Reyren itzulpenak. Ondotik sei itzultzailek, aldi berean poetak zirenak (Alexandru Bulucz, Mara Genschel, Agnieszka Lessmann, ร€xel Sanjosรฉ, Tom Schulz eta Katja Lange-Mรผller), beste buelta bat eman zieten testuei, eta bakoitzak bere bertsioa egin zuen. Egun bakoitzean poeta batekin egon nintzen, eta ingelesez moldatzen ginen gure artean. Hala ere, batzuetan zaila egiten zitzaidan azalpenak ingelesez ematea. Horretarako beste bi itzultzaile genituen. Itzulpengintza ikasleak ziren, alemaniarrak, gaztelaniaz bazekitenak. Guztira 14 lagun aritu ginen poemak itzultzen, horiek guztiak Hans Tillen gidaritzapean.

Itzulitakoen artean bazen bi lerroko poema bat:

Elur maluta
Badira elur maluten gisakoak diren pertsonak.
Ederrak, hotzak, gu ukitutakoan desagertzen direnak.

Eta hona hemen bi itzulpen, erabat desberdinak:

Schneeflocken
Es gibt Schneiende, leicht und ganz flockig
warm und kalt, die uns berรผhren, die fortgeweht werden.
(Tom Schulz)

Schneeflocken
Manche Menschen sind wie Schneeflocken.
Schรถn und kalt. Sobald sie uns berรผhren, verschwinden sie.
(Agniszka Lessmann)

Harrigarria zen horren emaitza desberdinak atera izana. Eta politagoa izan zena, zeinen desberdin irakurtzen zituzten. Izan ere, nork bere interpretazioa egin zuen. Eta horixe da literaturak duen gauzarik ederrenetakoa, elur malutek ez dutela berdin gisan irintzen gure bihotza alegia.

Unique in the world, euskal herritarrak la hostia gara (II)

Fernando Rey Escalera

Lehengoan sail honetako lehenbiziko artikulutxoa idatzita, lasaixeago gelditu nintzen neure buruarekin, iruditu baitzitzaidan ez naizela ni bakarra hizkuntzarekin hala jostatzeko moduak inkomodatzen duena.

Beraz, bihotzerrea pixka bat apaldurik, azal dezadan bigarrena: nolako deserosotasuna sortzen zaidan ikustean nolako tokia hartzen duten euskarak eta gaztelaniak Hegoaldeko giro batzuetan.

Berriz ere errezeloa pizten zait ni ote naizen arraroa edo purista, edo aiseegi erretxintzen ote naizen hizkuntzaren trataerarekin zerikusia duten kontuetan.

Amorru pixka bat jartzen zait ETBn ez-dakit-zer enpresak iragartzen dituenean โ€œlos productos de nuestros baserrisโ€. Ez al da normalagoa โ€œlos productos de nuestros caserรญosโ€? Eta berdin gertatzen zait erdara ederrean euskarazko ginga gisa euskarazko hitz solte batzuk aditzen ditudanean: โ€œhemos hecho plan para ir a la sagardotegiโ€ aditzen dut, baina nahiago nuke aditu โ€œhemos hecho plan para ir a la sidrerรญaโ€. Aukeran nahiago nuke aditu โ€œsagardotegira joateko plana egin duguโ€, ez baitzait euskarari duintasuna emateko bide egokia iruditzen gaztelaniaz mintzatzea euskarari egindako axaleko begi-keinu gisara euskaraz hitz solteren bat sartuz.

Ondoko hizkuntzen hitzak hartzea โ€“mailegu linguistikoakโ€“ oso gauza logikoa eta sanoa da, batik bat hitzak berezitasunen bat duenean terminologikoki, hitzaren eboluzioa berezia izan denean. Hori dela-eta, โ€œmantuvieron durante 2 meses a aquel hombre en un zulo de 6 metros cuadradosโ€ esatea normala iruditzen zait. Zulo hitza mailegu bihurtu da gaztelaniarentzat, eta ulertzekoa da. Ezin hasiko dira esaten โ€œen un habitรกculo preparado para secuestradosโ€. Tira, รฑabardura hori hartu du hitzak gaztelaniaz. Aurrera. Ohartzen naiz โ€œtxokoโ€ hitza zabaldu dela gaztelaniaz, eta, kasu horretan, ulergarria egiten zait. โ€œHemos adaptado la bajera para hacer un txokoโ€ aditzen dudanean, ulertzen dut โ€œtxokoโ€ hitzak berezitasuna hartu duela, eta, beharbada, ez dela erraza gaztelaniaz hori beste modu batean azaltzea. Konforme. Familia-bazkariak edo lagunak elkartzeko toki berezi bat da txokoa hor, eta erosoa da hura erabiltzea. Ongi etorria izan dadila mailegua.

Baina inolako beharrik eta justifikaziorik gabe, gaztelaniak bere hitz normala duenean, euskarazko hitza sartzea harrigarria egiten zait, ez dakit zeren, edo badakit zeren adierazgarri.

Adibideak hamaika dira: โ€œTenemos bilera de la gelaโ€. โ€œPonte el beroki, que hace frรญoโ€. โ€œLos nekazaris de Araba tienen intenciรณn de bloquear las carreterasโ€. โ€œNuestro proyecto se estรก fortaleciendo en Nafarroaโ€โ€ฆ

Ez dakit, ba. Sentitzen dut. Iruditzen zait erdara ederrean ari garenean horrela jokatzea berniz euskaltzale edo abertzale bat ematea besterik ez dela maiz. Euskararen aldeko apustua egitekotan, mintza gaitezen euskaraz. Edo, bestela, egin dezagun gaztelaniaz. Igual ni arraroa naiz, baina โ€œyo no voy a Bilbo, me voy a Bilbaoโ€. โ€œA las fiestas de Tutera no suelo ir, en todo caso voy a Tudelaโ€. Bestalde, โ€œde vez en cuando hablo con los compaรฑeros de clase, no con los de la gelaโ€. โ€œSi tengo frรญo, me pongo un abrigo, el beroki me deja frรญoโ€.

Batzuek, segur aski, erdaldunak izanda, euskarazko hitzen bat sartuz nahi dute adierazi euskararen aldeko mezua. Ongi da. Baina horretan geldituz gero ez dakit mesederik egiten ote zaion euskarari. Beste kasu askotan, aldiz, ez da hori sakoneko arrazoia. Euskarari bultzada emateko modu hoberena, eraginkorrena, euskaraz egitea da, eta ez euskarazko lau hitzez apainduriko gaztelania.

Rarico deituko didazue, baina ni, gaztelaniaz ari naizenean, gaztelaniaz hitz egiten saiatzen naiz, eta euskaraz ari naizenean, euskaraz.

Itzultzaile neuronalak

Asier Larrinaga Larrazabal

Azkenaldian, asko erabiltzen dut “itzultzaile neuronala”. Neuronei asko eragin behar izaten diet hor zehar aurkitzen ditudan euskarazko testuek azpian duten gaztelaniazko bertsiora heldu eta zentzua harrapatzeko. Orain dela ez asko, kartel beilegi batzuk agertu ziren hormetan, mezu honekin: ยซKontrolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzuยป. Eeeee???!!! Beherago zegoen esaldiak arrastoan jarri ninduen: ยซHori ere indarkeria matxista daยป. Argibide horrekin, nire itzultzaile neuronala mezu honetara heldu zen: ยซDices que no la controlas, pero espรญas su mรณvilยป.

Agerian dago kanpaina instituzional horren itzulpena lar makurtu zela formara. Beharbada, edukiari leialago izango zitzaion honelako zerbait: ยซEz omen zara kontrolatzailea, baina zure neskari mugikorra begiratzen diozuยป. Egongo da modua mezua hobeto emateko, eta merezi luke hain zabalkunde handiko testuetan neuronei apur bat gehiago eragingo bagenie.

Nik, esku artean izaten ditudan itzulpenetan / itzulpenen zuzenketetan, edukia lehenesten dut beti, baina forma eta beste alderdi batzuk deslaitu gabe. Ikus-entzunezko hedabideetan nabilelarik, kezka-iturri izaten zait hartzaileak zein oztopo aurki ditzakeen testua belarriz jasotzeko eta jaso ahala prozesatzeko. Lehengoan, irratirako iragarki hau heldu zitzaidan esku artera: ยซLoraldia Udako Ola gazte sormen egonaldiaren hirugarren edizioa martxanยป. Gaztelaniazko testuaren berri ez daukat, baina honelako zerbait izango zen: ยซYa estรก en marcha la tercera ediciรณn de Loraldia Udako Ola, estancias creativas juvenilesยป. Iragarkiaren euskarazko bertsio hark ulermen-traba asko sortzen dizkio hartzaileari โ€“ni naizen hartzaile honi, behintzat, baiโ€“, ez txikiena ยซLoraldia Udako Olaยป izenak eragiten duena. Aditza eliditzeak ere ez du asko laguntzen.

Nik honela esatea proposatu nuen: ยซHemen da Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa! Gazte sormen egonaldia, martxan!ยป. Kasu honetan ere, egongo da modu hobea mezua emateko. Nolanahi ere den, ziur naiz modu hobe hori hezur-haragizko itzultzaile batek aurkituko duela; nekez itzultzaile automatiko batek.

Horregatik, hain zuzen, esango nuke itzultzaile “neuro-automatiko”ek ez dutela kezka handirik eragiten profesionalen artean lanik gabe utziko ote dituzten. Zereginak arindu, zalantza barik, baina nekez kenduko diete lana. Hala eta ere, ohartzen naiz teknologia berriok lanbidea gutxiestea ekarri dutela gizarteko sektore askotan. Destaina horren ondorio zuzena da itzulpenen prezioak โ€“berdin dio zertarako eta norako direnโ€“ beherago eta beherago sakatzen direla. Ez dago aurreikusterik gauzak noraino helduko diren teknologiaren eskutik, baina iruditzen zait oso urrun dagoela makina batek itzultzaile neuronadun bat ordezkatuko duen eguna. Bien bitartean, gizarteari ikusarazi behar zaio zein den itzulpenen formari, edukiari eta beste alderdi batzuei bere talentua eransten dien profesionalaren balioa.

Aitortzen dena (eta isiltzen dena)

Elixabete Perez Gaztelu

Elearazi:ย Itzulpenak fama txarra du oraindik ere, nahiz eta oztopo eta aurreiritzi asko gainditu diren. Itzultzaileen ikusgarritasun eza ere nabaria da, Euskal Herriko argitaletxe batzuetan oraindik ere ez da haien izena azalean jartzen. Hala ere, literaturan daukate itzultzaileek sona gehien. Nola ikusten duzu egoera? (Elearazi, 2012.4.9)[1].

Adar askoko galdera hori ere egin zioten Elearazi blogean Elizabete Manterola itzultzaile doktore berriari[2]. Letrakera lodiz markatutako itzultzaileen eta itzulitakoaren ikusgarri-, ikusgai-, ikusezintasunaren auziaren gaineko soka mamitsua ere sortu zuen itaunak: handik eta hemendik heldu zioten gaiari Maialen Berasategi Catalรกn, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Bego Montorio eta Danele Sarriugarte itzultzaileek, elkarrizketaren ondoko iruzkin-erantzunetan.

Ez naiz itzulpengintzaren arlo zabal horretan murgilduko, ezta idatziak argitaratu bitarteko bidean lan egin duten esku guztien berri (idazlea, zuzentzailea, editoreaโ€ฆ) jaso beharrekoan ere. Egia esan, ez dut itsaso handi horretan igeri egiteko aski arnasa.

Itzultzaileek paratutako gaia, ordea, txoil baliagarria gertatu zait nere baitako aspaldiko gai bat kanporatzeko, blogeko itzultzaile erantzun-emaileek iradoki bezala, autorearen, ยซeskuenยป jendaurreko aitortza ez baitagokio bakarrik itzulpengintzari.

Garazi, zuk musikarekin gertatzen dena ere aipatu duzu. Sorkuntza mota guztietan, beti alde batzuk ageri-agerian gelditzen dira, baina beste batzuk erdi-ezkutuan. Musikari batek disko bat grabatzen duenean, adibidez, oro har ez zaio jaramon handirik egiten kantu guztiak banan-banan hartu eta nahastu eta polit-polit (edo itsusi-itsusi) jarri dituenari (nola eta ez den izen handiko norbait), nahiz eta haren esku dagoen disko txukun bat lortzea, musikariaren gaitasun eta ahalmen guztiak gorabehera. Ez dakit halako adibideek balio diguten guri, baina irudipena dut itzulpengintzatik harago doan kontu bat dela (Berasategi, Elearazi[3]).

Askoz harago doa kontua, bai, bihurgune asko ditu, labaina da, etengabe aldatzen doanaโ€ฆ Hori jakinik ere, gai horren pixar bat ekarri nahi dut, eske-kezka moduan bada ere.

ยซEskuenยป aitortza idatzi (ustez) iraunkorragoaren ondoan, bada beste aitortza mota bat, nire ustez, garrantzi eskasekoa ez dena: ยซeskuenยป jendaurreko ahozko aitortza. Zehatz esan, kontzertu, kantaldi, irratsaioโ€ฆ, aho-belarriak direla medio gauzatzen diren emanaldietan jendaurrean ahoz egiten diren aitortzak.

Noren ยซeskuakยป aipatzen dira eta norenak isildu, demagun, kantaldietako jendaurreko aurkezpenetan? Harrigarria egingo litzaiguke oholtza gainean, agertokian dauden musikarien, kantarien izenak ez entzutea. Ohitzen ari gara, ordea, โ€”ohituta gaude?โ€” kantu bihurtutako hitzen sortzaileen, poeten, idazleen izenik ez entzutera. Ez bide da, baldinbetan, gehiegi eskatzea hitzen egileen izenak ere jendaurrean aitortzea; jendaurreko egokiera horretaz baliatzea entzuleak poeten, idazleen izenen jakitun ere izan daitezen, izan gaitezen.

Kezka aspaldikoa dudan arren, seguru aski ez nituen hitz hauek kanporatuko ยซPoeta kaxkarraยปrekin hasi eta ยซLau haizetaraยปrekin amaitu zen Imanolen omenezko kontzertuan Mikel Arregiren izena ez zutela aipatu bizi izan ez banu. Ez Mikel Arregi, ez Xabier Lete, ez Xabier Amuriza, ez Alfonsina Storni, ez Jon Mirande, ez Joxerra Garzia, ez Lope de Vegaโ€ฆ Poeten izenik bat ere ez. Gainera, kantaldia grabatzen aritu ziren, telebistan eskaintzeko; alegia, bazegoen asmoa grabazioa dela bitarte saioari nolabaiteko iraunkortasuna emateko.

Hona aspaldiko huts berpiztuaren jendaurreko aitortza, 31 esku hauen beso luzeetan itxaropena duela.


[1] https://elearazi.eizie.eus/2012/04/09/itzultzaileak-mintzo-elizabete-manterola/

[2] Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa doktore-tesia aurkeztu zuen.

[3] https://elearazi.eizie.eus/2012/04/09/itzultzaileak-mintzo-elizabete-manterola/