2023ko sarrera batean, Maitane Uriartek interpretazioaz gutxi dakien edonori otu dakiokeen galdera bati erantzun zion: Zer gertatzen da interpretearenย burmuinean? Neurozientziara metafora ulergarri eta gozagarrien bidez hurbilduta, azaldu zigun interpreteen burmuinek orkestra sinfonikoetako zuzendariek bezala funtzionatzen dutela, eremu askoren jarduera koordinatu behar dutelako, aldi berean jotzen duten musikariak koordinatu behar diren bezala.
Gaurko sarrera honetan ere interpreteek koordinatu behar dituzten jarduerez arituko naiz, baina interpretazioaren ikasketetan aski ezaguna den Orekarien Sokaren hipotesitik abiatuta. Hipotesiaren egilea Daniel Gile da, eta Maria Arrutik ekarri zuen euskarara Basic concepts and Models for Interpreter and Translator Training liburuaren euskarazko itzulpenean (Oinarrizko kontzeptuak eta ereduak interpreteen eta itzultzaileen trebakuntzarako)[1].
Abiapuntua oso sinplea da: gizakion prozesatze-gaitasuna mugatua da. Denoi gertatzen zaigu, multiataza izan nahi dugun arren, muga bat, tope bat daukagula. Momentu batean, โitxaron, mesedezโ esan eta esku artean daukaguna utzi behar dugu beste zerbaiti kasu egin ahal izateko.
Interpreteen burmuinak ere berdin-berdin funtzionatzen du. Kontua da interpretatzea jarduera kognitibo konplexua dela, eta, ondorioz, Orekarien Sokaren hipotesiaren arabera, interpreteek beti egin behar dutela lan beren gaitasunaren % 100etik gertu. Hau da, daukaten arreta eta energia guztia bideratu behar dute interpretatzeko egin behar dituzten ataza ezberdinetara (entzutea eta prozesatzea, ulertzea, ekoizteaโฆ). Ondorioz, atazetako batek hasiera batean esleitutakoa baino energia edo arreta gehiago eskatzen badu, falta den energia hori beste ataza bati kendu behar zaio. Beste hitz batzuetan, Gilek (2018 [2009]: 182[2]) azaltzen du โprozesatze-gaitasunaren horniduraren eta eskariaren artean etengabeko tentsio kognitiboaโ dagoela.
Zentzu horretan, estres eta exijentzia kognitibo handiko lana da interpretazioa, eta ez dago erlaxatzerik. Oso nekagarria da, eta horregatik txandakatzen dira interpreteak kabinan 20 edo 30 minutuero. Gizakiak diren neurrian, muga fisiko eta intelektualak dauzkate. Prozesatze-gaitasunaren muga gainditzen bada โmetafora bat da, muga hori, definizioz, ezin baita gaindituโ, saturazio edo porrot kognitiboa gertatzen da, eta interpreteak ezin du itzultzen jarraitu. Muturreko eta salbuespeneko egoera da hori interprete arituen kasuan, baina ohikoa da hasiberrien lehen saiakeretan. Inoiz bizi izan duenak badaki zeri buruz ari naizen.
Imajina dezagun orain soka baten gainetik doan orekari edo ekilibrista bat. Haizeak ezkerraldetik jotzen badu, eskuinalderantz egin beharko du indarra, ezkerretik datorkion bultzada hori orekatzeko. Alabaina, aldi berean, aurrera egiten jarraitu behar du, gehiegi makurtu gabe, aurrean edo atzean pisu gehiegi jarri gabe, besoak gehiegi mugitu gabe. Etengabean ibili behar du oreka bila, ematen duen โeta ematen ez duenโ urrats bakoitzean. Zerbaitek huts egiten badu, lurrera joango da berandu baino lehenago. Hori bera gertatzen zaie interpreteei ere: egin behar dituzten atazen arteko oreka mantentzen saiatu behar dute etengabe, oreka hori hautsi egiten bada, erori egiten direlako. Game over. Beldurra ematen du, ezta? Arrisku handiko jarduera intelektualtzat har liteke interpretazioa, beti egiten delako amildegiaren ertzean. Ez dakit interpreteek eta orekariek zer gehiago izango duten komunean, baina adrenalinarekiko zaletasuna behintzat ezinbestekoa iruditzen zait kasu bietan.
[1] Gile, D. (2018). Oinarrizko kontzeptuak eta ereduak interpreteen eta itzultzaileen trebakuntzarako. Bilbo: UPV/EHU. [Itzulpena. Jatorrizkoa: Gile, D. (2009). Basic concepts and models for interpreter and translator training]. Amsterdam/Filadelfia: John Benjamins.
Lagun artista batek azkenaldian zoratuta omen daukan poeta albaniar edo montenegroar bat gomendatu dit, bulgariarra beharbada. Nik berehala ondorioztatu dut haren obra leitzeko gomendatzen ari zitzaidala, zehazkiago berak irakurriko zion poema liburu zehatza. Ohar mentala hartu nuen, gauzak gogoratzeko eta berandu gabe ahanzteko bide ekologikoena baita. Bere unean egiaztatu nuenez, poeta atzerritar horrek ez du libururik euskaraz, eta gaztelaniaz bakarra dauka. Beraz, nire laguna itzulpen bat aholkatzen ari zitzaidan berez.
Ez ohi dugu kontuan hartzen: egileen izena metodo sailkatzaile hutsa da, haren obra osatzen duten liburu guztiak azpian erraz hartzeko erabiltzen duguna; liburu horien itzulpen guztiak ere barnean hartzen dituela ahantzi ohi dugu.
*
W. H. Audenek ingelesezko poetak (hots, ingelesezko poeten obra; hots, ingelesezko poeten obra osatzen duten liburuak) baino irakurtzen ez zituela โhots, itzulitakorik ezโ sinetsita nengoen, baina gaizki gogoratuko nuen, ez baitut aipu zehatza inon aurkitu. Edonola, horrelakorik nekez esan ahal izanen luke euskal poeta batek, oso unibertso poetiko estua duelako salaketa bereganatu nahiko ez balu behintzat.
Audenek idatzitakoen artean aurkitu dudan gertukoena Kavafisen poemen (ingelesezko) itzulpen baterako idatzitako testuan dago, poeta alexandriarrak berarengan izandako eragina hizpide:
Greziera modernoaren oinarrizko ezagutzarik ere ez dudanez gero, Kavafisen lana ingelesezko eta frantsesezko itzulpenen bidez baino ez dut jaso ahal izan. Horrek harritu eta neurri batean txunditu egiten nau. Poesia idazten duten guztiek bezala, beti pentsatu izan dut prosaren eta poesiaren arteko funtsezko aldea dela prosa itzuli ahal dela, eta poesia, berriz, ez. Baina norbaitek itzulpenetan baino irakurri ez duen poeta baten eragina jaso ahal badu, sinesmen hori berraztertu beharra dago.
Aurrerago, ematen du itzulgarritasuna poesia mota jakin batera mugatzen duela: โNekez itzuli ahal izanen da poeta guztiz liriko bat, solasean gabe kantuan aritzen den batโ. Kavafis itzulpenean eragozpenik gabe irakurri ahal izatea, beti zerbait galduko dugula onartuta ere (โhiztegian zein sintaxian egiten duen greziera garbizale eta demotikoaren arteko nahasturaโ), poesia molde gehienbat narratiboaren ondorioa litzateke nolabait.
Seguruenik hitz hauetatik ondorioztatuko nuen, nire gogoan hitz biribilagoekin gogoratzen banuen ere, Audenek jatorriz ingelesez sortzen duten egileen poesia baino ez zuela irakurtzen. Agian hizkuntza hegemoniko batean aritzen den batek esan ahal lukeen adierazpentzat nituelako funtsean.
Zorionez besteok ezin dugu holakorik esan.
*
Zorionez? Ezin dugu?
Orain gutxi Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaierak bildumaren 50. zenbakia ospatzeko, hildako poeten lana baino ez euskaratzeko irizpideari aurka egin eta oraindik hil gabeko poeten antologia txiki bat atera da, zeinean 39 itzultzailek parte hartu duten (dugun), bakoitzak bere gustuko poeta (baten poema) bat hautatu eta euskaraz emanda. Alea jaso dudanean arreta deitu dit gaztelaniaz jarduten duten poetek bertan duten presentzia altuak. Nik neuk kopuru hori handiagotzen dut itzultzeko aukeratu dudan poetarekin. Beraz, ez nuke nahi hau inolako gaitzespentzat ulertaraztea nahi. Barruan darabilzkigun mekanismoen nolakoa ulertzeko saiakera hutsa da. Eta gutaz zerbait esaten du, ez derrigorrez txarra.
MPKrena bezalako eskaintza datorrenean, gustuko poema jakin bat eskaintzearekin batera, egile bat(ekiko dugun lotura edo eragina) aldarrikatzeko aukera moduan ere hartu ohi dugu, ahal bada ze irakurle fin garen jendaurrean erakusteko aukera emanen diguna. Beste norbaiten lan labur bat euskaraz emateko aukerarekin batera geure burua saldu ahal badugu, hainbat hobe. Gauza bera egiten dute, ez pentsa, beste norbaiten lanaren hitzaurrea idazteko eskatzen dioten idazleek ere.
Beste garai batean bataz besteko euskal egileak (bere erdara partikularretik) ahalik eta hizkuntza urrunagoan โalbanieraz, montenegroeraz edo bulgarieraz, esaterakoโ idazten duen poeta bilatuko/aholkatuko lukeelako susmo agian oinarririk gabeak hartu nau. Susako Askoren artean bildumak erakusten du ez dela hala. Hautatutako poemen heren bat, hain zuzen, 39tik 13, itzultzaileek โberezkoaโ duten erdaratik itzuli dute (dugu): 12 gaztelaniatik, 1 frantsesetik.
Agian beste paradigma batean gaude. Zorionez. Dagoeneko ez diogu geure erdarei ezikusia egiten, existitzen ez direlako fikzioarekin euskarari (edo geure buruari) mesede egiten diogulakoan. Audenez ere oroitu naiz, Audenen ustezko errezeloez. Ez poesia itzuli daitekeen (jakina baita baietz). Bizitza aldatu(ko) digun poeta atzerrieraz irakurtzerik ote dugun. Nire lagun artistak argi dauka baietz. Nik ere bai, suposatzen dut.
Denok dakigu adimen artifizialaren eta oro har teknologiaren bilakaerarekin lanpostu batzuk desagertuko direla. Tira, beharbada desagertu-desagertu ez, baina funtzio horiek pertsonek bete ordez, makinek egingo dituzte, denborarekin. Terminator-en garaiak iritsi bitartean, askoren artean beldurra da nagusi, eta interpreteak ez gara salbuespena.
Interpreteok askotan galdetu izan diogu geure buruari adimen artifizialak lana kenduko ote digun eta apokalipsia noiz iritsiko zaigun. Beteranoek beraiek ikusiko ez dutela diote, baina gazteoi tokatuko zaigula. Bien bitartean, adimen artifizialarekin egindako saiakerei adi gabiltza, emaitzak nolakoak diren ikusten eta, batez ere, bezeroen gogobetetasunari erreparatzen. Izan ere, niretzat hortxe dago koska: bezeroak adimen artifizialak emandako itzulpenarekin konformatzen direnean eta patriketatik sos gutxiago kentzen dizkiela ikusten dutenean, orduan etorriko da hezur-haragizko interprete askoren akabera. Nik ez diot adimen artifizialak egindako itzulpenak txarrak direnik, ez horixe, baina ez du kasuen % 100ean funtzionatzen. Aldibereko interpretazioaren kasuan, adimen artifizialak itzulpenak egiten ditu baina ez du jatorrizko bertsioaren รฑabardura oro giza burmuinak bezala interpretatzen. Zer egingo du adimen artifizialak hizlariak esaldiak bukatu gabe uzten dituen guztietan, metaforak eta hitz-jokoak agertzen direnean, esaldiak luzeak direnean eta xede-hizkuntzan elementuak josteko aldez aurreko jakintza behar denean? Eta niretzat berebizikoa den zerbait: zer gertatuko da hizlariak emozioak transmititzen dituenean edo hartzaileekin konektatu nahi duenean? Pantaila batean agertuko da itzulpena, eta, kasurik onenean, ahots robotiko batek emango du itzulpena, Monegroseko basamortua baino lauagoa den ahots batek. Agur emozioak transmititzearen eta kultura zein errealitate desberdinetako jendea konektatzearen magiari. Hala ere, arestian esandakora bueltatuz, bezeroa horrekin konformatzen bada, batez ere merkeago ateratzen zaiolakoโฆ bost axola aldibereko interpretazioaren magia.
Momentuz, gauza batekin kontsolatuko naiz. Aldibereko interpretazio-kasuetarako adimen artifiziala hizkuntza handiekin elikatzen ari dira gehienbat, eta euskararekin emaitza โonargarriakโ ikusi arte denbora luzea igaroko dela esango nuke. Interpreteok saiakerei adi gabiltza, eta, behin, adimen artifizialarekin gaztelaniatik euskarara eskainitako interpretazio-zerbitzu baten argazkiak bidali zizkiguten. Gure iritzi zintzoa ezagutu nahi? โTierra trรกgame, hau auzo-lotsaโ. Edo tira, makina hark pantailan erakutsiko lukeen bezala, โLurra irents nazazu, esto es vergรผenza de barrioโ. Hortxe utziko dut. Eta ez diot nik bakarrik, areto hartan zeuden euskal hiztunak ere amorru bizian atera omen baitziren.
Itzuli beharreko testu idatzien eta interpretatu beharreko ahozko ekoizpenaren arteko aldea begien bistakoa den bezalaxe, adimen artifizialak baterako eta besterako suposa lezakeen arriskua ere halakoa da. Gehienetan, testu idatziak ondo idatzita egoten dira eta, beraz, errazagoa da horiek adimen artifizialarekin itzuli eta emaitza onargarria โeta batzuetan, oso onaโ ematea; ahozko ekoizpenaren kasuan, berriz, jatorrizkoa ez da perfektua izaten โinork ez duelako idazten duen bezala hitz egitenโ eta, gainera, interpreteok sarritan esan ohi dugu euskal hizlari askori erretorika-eskolak falta zaizkiola. Ahozko ekoizpenaren kasuan, adimen artifizialik onena ere zora daitekeela esango nuke, eta horri arestian adierazitako emozioen transmisioaren afera gehitu behar zaio.
Laburbilduz, momentuz interpretazioaren kasuan eta batez ere euskarazko interpretazioaren kasuan salbatzen garela esango nuke, baina denborak erakutsiko digu lurrak irentsiko gaituen ala ez.
Gure irakurle taldean, momentuz behintzat, itzulpenak irakurtzeko apustua egin dugu aurten. Baditugu irakurzale porrokatuak, euskaraz irakurtzen ohituta ez daudenak, edo, are, ohiko irakurleak ez direnak ere. Gutxika, baina ari gara. Orain arte itzulpen berriekin (edo berrituekin) ibili gara eskuartean: Koaderno handia, Emakume izoztua, Familiako lexikoa eta Ene herri txikia. Hasi gara otsailetik aurrerako liburuak aukeratzen eta jo dut, nola ez, Nor da Norrera, baita irakurri nahiko nituzkeenen zerrenda luze horretara. Azkenik badut aukera, edo aitzakia, nondik begiratzen dugun, nire kabuz irakurriko ez nituzkeen liburu batzuei heltzeko. Zeren irakurketara ere iritsi baitzaigu FOMOa (Fear of missing out, zerbait galtzeko beldurra, alegia). Irakurri nahi ditugu nobedadeak, opera primak, euskal literaturako lanak, klasikoak, gomendioak, itzulpenak, kanpoko literaturetako lanak, jatorrizkoak, itzulpenak, poesia, eleberriak, saiakera, hibridoak, esperimentalak, direnak eta ez direnak. Baina hori beste baterako utziko dugu.
Agian gaztea naizelako, berandu irakurzaletu naizelako, edo baliabideak ez direlako egokienak, baina iaz iritsi nintzen Carverrera. Bai, 2024an. Ez dakit zenbatetan jo dudan Susaren webgunera Harkaitz Canok itzulitako poema haietako batzuk errepasatzera. Kontua da badaramadala denboraldi bat Carverren ipuinak irakurtzeko gogoz, eta orain, aukera/aitzakia dudanean, ezin momentu egokiagoa nire zerrendatik haren lanetako bat tatxatzeko.
Katedrala eta Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean. Halaxe txibatu dit NdNk. 1993 eta 2003, hurrenez hurren. Uff izan da lehenengo pentsamendua. Susmoa izan dut hasieratik. Baina joan naiz Nafarroako liburutegien sareko katalogora, eta orduan bai, uff egin dut bigarrenez, etsi moduan. Katedrala: 3 ale; liburutegi nagusia, Tafalla eta Leitza. Zertaz ari garenโฆ: 4 ale; Euskarabidea, Noain, Lesaka eta Doneztebe. Klubean gutxi garen arren, ez dira nahiko. Beste bide bat probatzera joan naiz orduan, Katakraken, Elkarren eta Txalapartaren webguneetan: zero patatero. Agortuta, edo agertu ere ez. Azken bala bat baino ez zait okurritu, eta EIZIEko telefonoa markatuta, Aranek erantzun dit. Laguntza eske nabilela, eta ea haiek badakiten alerik geratzen ote den stockean, ea kasualitatez haiek baduten zerbait. Baina keba. Aspaldiko lanak direla, saldu zirela denak eta argitaletxeek ez dutela berritu stocka. ยซUrrezko Bildumarako apuntatuko dut, badelako falta den horietako batยป, Aranek. Eskertuta, baina zapuztuta erantzunarekin.
Egiaz, nahi banu, irakur nezake. Eskatuko nuke auzoko liburutegian Tafallatik edo Doneztebetik ekar diezadaten haren liburuetako bat. Eta, gogoei eutsi ezin badiet, hala egiten bukatu beharko dut. Baina ez da hori kontua. Irakurle taldeak dira, hein batean, literaturaren gaur egungo transmisio bide bakarrak. Pentsamendua sozializatzeko, partekatzeko, bakarrik iritsiko ez ginatekeen toki horietara heltzeko txartelak. Eta, dirudienez, Carverren mundura heltzeko trena orain dela hamarkada batzuk pasa zen. Ni artean jaio gabe nintzenean, edo 6 urte nituenean. Gure irakurle taldeko batzuk euskaldunak ez zirenean. Militantzia politikoa edo porroak nahiago zituztenean.
Jakina, baditugu orain 30 urte ez zituzten beste ehunka aukera. Baliozkoak eta onak gainera. Baina, jo. Bada esanguratsua. Asko dio adibide sinple honek (honekin topo egin baitut, baina jarriko banintz, beste batzuk ere topatuko nituzke) gure hizkuntzaren normalizazio ezaz eta literatur sistemaren egoeraz. Ez naiz jarriko eskatzen argitaletxeei berritu ditzaten Carverren tituluak. Eskatu ez, baina iradoki bai. Ba hori, hamarkada batzuk pasatu direla, bere garaian saldu omen zela, eta agian apustu txiki bat eginda, portada txukun batekin (ejemโฆ guk ez dugu epaitzen liburu bat haren azalarengatik, baina irakurle askok bai)… Ez dakit zer gehiago esan. Horixe ba.
Bonus track edo datu esanguratsu batzuk.
Nafarroako liburutegi publikoen sarean 99 liburutegi daude. Carverren narratibako lanak zazpitan baino ez daude.
Nafarroan, Katedrala 9 lagunek hartu dute liburutegitik 31 urtean. Zertaz ari garenโฆ, 4 lagunek 21 urtean.
EAEko liburutegi publikoen sarean 286 liburutegi daude. Katedrala 145 liburutegitan dago. Zertaz ari garenโฆ, 164 liburutegitan.
EAEn, Katedrala 138 lagunek hartu dute 31 urtean. Zertaz ari garenโฆ, 404 lagunek 21 urtean.
La casa del libro-ko webgunean, bigarren eskuko liburuak erosteko aukera dago. Katedralaren ale batek 20 โฌ balio du, Zertaz ari garenโฆ liburuaren ale batek 190 โฌ.
Agian datuok ere badira berritu ez izanaren arrazoi.
Ez dakit nola hasi nintzen poemak idazten, gurasoen etxean poema liburu bakarra zegoelako: Gabriel Arestiren Harri eta herri. Ez galdetu zergatik, baina Susak edizio berria plazaratu zuenean aitari oparitu nion nirea, eta han dago, ez dakit zehazki non, baina asmorik ere ez dut haren bila joateko bere tokia hura delako. Non hobeki, aitaren etxean baino.
Nire aitaren etxea
Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik.
Gabriel Aresti Harri eta herri (Susa, 2000)
Duela urte batzuk Itxaro Bordak bere poema liburu bat oparitu zidan: Zure hatzaren galtzeko. Bordak badu bertute bat, eta badaki bere liburuetatik zein gustatuko zaidan eta zein ez, eta berdin gisan oparitzen dizkit. Liburu hartatik poema bat kateatu zitzaidan buruan; hona:
Herria non grata III
Ez dakizu zergatik gutariko bakoitzak Automutilatzea duen amets Haragi puska odoltsua Bihurtzeraino Aitaren etxea zutik ……..Iraun dezan. ……..Harrizko herriko Olerkari kuttunaren Hitzak Hautematean Egoeraren ankerraz Jabetzen zara.
Ez duzu etxerik Nahi Ez duzu aitarik Nahi Zer egin marrakatzen Dizuten ……..Hilotz ibiltariez Lepo zaude.
Berriki Arestiren poemaren beste aldaera bat ezagutu dut, Yolanda Castaรฑo poeta galiziarrenarena. Krakovian geunden, poesia jaialdi batean, eta aretoan zegoen euskaldun bakarra nintzenez, oparitu egin zidan irakurketa.
Nire gurasoen etxea
Ez dut nire gurasoen etxea defendatuko. Ez otsoen kontra, ez sikatearen kontra, ez lukurreriaren kontra. Izan ere, errekaldeko hiri baten zabalgunean jaio nintzen, gainera, ez zen haiena ere, eta saldu behar izan zuten. Inoiz ez nuen aziendarik izan, ez sororik, ez pinudirik, daukadan lur guztia plastikozko loreontzi batean daukat. Errentak, maileguak eta kuotak ordaindu behar izanen ditut, baina ez dut nire gurasoen etxea defendatuko. Espekulatzaileen araberako balioa izanen du, garai batean bost ginen tokian bederatzi ikasle egonen dira. Klan bat izatearen ainguraz askatuko naiz, odolaren loturaz eta jabetzaren botereaz eta ez dut nire aitaren etxea defendatuko, haien oinatzak entzunen ditut alokairuan egonen diren tokietan. Umetokiaren eta familiaren artean loturarik balego, porlanezko pareta horren kontra jaurti beharko litzateke. Denda bat irekiko dute bestearen atzetik ni joanez geroztik, mailegua kenduko digute, airetik kaleratuko gaituzte, baina gure memoriak orrialde hauetan eginen du igeri. Izan ginenetik asko ez da galduko baina ez dut jaio gineneko etxea defendatuko, egun bere zimenduak galduan saltzen dituena orduko 1,65 euroko aparkaleku baten gisara.
Jatorrizkoa: Yolanda Castaรฑo โA casa dos meus paisโ Materia (Visor, 2023) Itzultzailea: Castillo Suรกrez
Amaitzear da urte zaharra, eta hastear urte berria. Beste hainbat bezala, Urtezahar eta Urteberri egunak konbentzio hutsak dira. Urtea esaten diogu gure planetak eguzkiaren inguruan bira eliptiko oso bat egiteko behar duen denborari, baina elipse batek ez du, izatez, ez hasierarik ez bukaerarik. Guk bai, ordea. Horregatik behar ditugu urte berriak, denbora berriak. Biziberritze-ospakizun sinbolikoak dira.
Urte berriari buruzko poema bati tiraka aurkitu nuen Rebecca Elson astronomoa eta poeta. Maria Popovaren The Marginalian webgunearen bitartez izan nuen haren bizitza ezohikoaren berri: Kanadan jaio zen, 1960an; aita geologoa zuen eta iparraldeko laku baten ertzean hazi zen, izarrei begira. Hogeita sei urte zituela, astronomian doktoretza egin ondoren, beka bat lortu zuen Hubble teleskopioak bildutako lehen datuak lantzeko, Princetonen. Hogeita bederatzi urte zituela, sormenezko idazketa irakasten hasi zen Harvarden, ordura arte beretzat gorde zuen literaturarekiko pasioari leku eginez. Garaitsu hartan jakin zuen linfoma mota arraro bat zeukala, eta ez zuela urte berri askorik izango. Hala ere, izarrak nola jaiotzen, bizitzen eta hiltzen diren aztertzen jarraitu zuen, eta poemak idazten. Maileguan jasotako izarren hautsa itzuli zuenean, 39 urte zituela, 56ย artikulu zientifiko eta poema-liburu bat utzi zituen, A Responsability to Awe. Hortik hartuak dira hiru poema hauek, argiz eta ilunez beteak, ezinbestean:
Futura vecchia, urte berriaren bezpera
Itzuliz, Lurra bezala, espazioan puntu berera, leunki goaz hondamenaren erosora,
sugarretan erreta saldo bat arrain, pare bat oilo, goroldioak hartutako lertxun bat.
Txinparta-ikara batek ekortzen du lurraren sorbalda iluna, ezagutzazko dardara bat, berriz abiatzeko prestaketa,
eta geure burbuila arinak flotatuz doaz jakin-min mutuan argiz irakiten dagoen laku beltzerantz, hots-txistuka datorren gau zolirantz.
Hiltzeko beldurraren kontrako antidotoak
Batzuetan, antidoto gisa hiltzeko beldurraren kontra, izarrak jaten ditut.
Gau horietan, bizkar gainean etzanda, izarrak zurrupatzen ditut ilunpe asegarritik, den-denak neure baitan hartu arte, piper min eta bizi.
Beste batzuetan, neure burua irabiatu, eta sortzen dut unibertso bat oraindik gaztea, oraindik epela odola bezain:
kanpo-espaziorik ez, espazioa soilik, oraindik ez diren izar guztien argia jitoan lanbro bizia nola, eta gu denok, eta den guztia, dagoeneko hor, baina formaren mugarik gabe.
Inoiz, aski izaten da hemen lurrean etzatea gure arbasoen hezur luzeen ondoan,
eta ibiltzea, zelai harritsuetan bezala, garezur bazter utzien artean, guztiak altxor, edo krisalida, pentsatuz: oskol horiek utzi zituenak hego argitsuetan egin zuen alde.
Izan bedi argia beti (materia ilunaren bila)
Honengatik irteten gara gau ilunetan, bilatzera izarrik sotilenak, ikusten ez diren gauzen seinaleak:
gu moteltzeko. Unibertsoari galarazteko abaila etengabean presatu dadin bere harainditik haratago akituta eta hotz geratu arte, azken izarra aienatuta.
Zernahi bihurtzen direla ere, izan daitezela elemenia bat, hilezkortasunerako beste, beti izar bat gu berotzeko.
Izan bitez aski berriz bueltan ekartzeko bere ertzetatik hona, gu denok estu-estu elkartu eta sutu dezagun berpiztearen txinparta bizia.
Aurreko artikuluanBegiak irekiko zaizkizue liburuan hitanoaren erabilera murrizteari buruz ematen diren argudioetako bati erantzun nion, eta orain liburu horren atalean dauden besteei saiatuko naiz erantzuten.
Literaturan hitanoa oso kasu jakinetan baizik ez erabiltzeko liburu horretan egiten den gomendioaren arrazoiak honela laburbildu daitezke:
1.- Ia inork ez omen du erabiltzen. 2.- Hitanoa kakofonikoa omen da. 3.- Euskaldun berrien nazio librearekin dugun zor itzelak hitanoa literaturatik baztertzera eraman behar omen gaitu. 4.- Gizarte feministago baterantz begira jarri beharrean, kontrako norabidera begira jartzen omen gaitu.
1.- Ia inork ez du erabiltzen.
Aurreko artikuluan adierazi nuen โez oso modu dotorean, antzaโ erabiltzaile-kopuruarena ez zitzaidala iruditzen erabakigarria (nahiz eta kontuan hartzekoa den, dudarik gabe). Garbi dago errealitate berberaren aurrean jarrera kontrajarriak har daitezkeela, eta han eta hemen โhitanoa arnasestukaโ ikusten duten hainbatek justu kontrako jarrera hartu dute edo hartzen ari dira: hango eta hemengo hitanoaren formak (bizirik daudenak edo erdi hilean) bildu, idatziz jaso, ikastaroak antolatu, eta bizirik irauten lagundu. Esate baterako, Txantreako Euskaldunon biltokin hil honetan bertan dago antolatua hitanoari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa, nahi duenarentzat irekia.
2.- Hitanoa kakofonikoa omen da.
Kakofonia eta eufonia erabat subjektiboak direla uste dut, hizkuntzen soinuaz ari garela.
Batzuei italiera hizkuntza ยซdolceยปa iruditzen zaie, eta alemana, berriz, gozakaitza. Eta zer esan arabierari buruz? Txakur-hizkera iruditzen zaie batzuei (soinu gutural horiek zaunka iruditzen zaizkie, nonbait).
Entzun Atxagak hika egin zuen poema hau, eta ea kakofoniarik sumatzen duzuen.
Eta arabierari buruzko aurreiritzi fonetiko horiek funts handirik ez dutela egiaztatu nahi duenakรง entzun ditzala Fairuz libanoarraren bi kanta hauek: Li Beirut eta Aatini al Nay wa ghanni.
Alderantziz, italiera oso ยซdolceยปa izango da, baina inguruko hizkuntza guztietan nahiko hitz goxoz esaten duguna:
euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
zeru-urdin
azul cielo
sky blue
bleu ciel
Himmelblau
azzurro da italieraz, arabierazko ุฃุฒุฑู (‘adzraqโ-en ahaidea, antza). Kasu honetan italierazko hitza iruditzen zait โgozakaitzenaโ niri, baina italiar gehienentzat beste edozein hitz bezain atsegina irudituko zaie.
Baina horrek balio al digu ezertarako hizkuntza bateko soinuen eufonia edo kakofoniari dagokionez? Nire ustez ez behintzat.
Bestalde, hots gogor, ilun, zakar eta gozakaitzek ere izan lezakete beren lekua, bereziki poesian, horrelakoak direnean adierazi nahi diren sentipenak. Hona, esate baterako, nola indartzen zuen fonetikoki Virgiliok, Eneidako XI. liburuaren Epilogoan, Errutuloen triskantzak eragiten ziona:
quadrupedumque putrem cursu quatit ungula campum. lau-hankakoen apatxek lautada idorra astintzen zuten arrapaladan (holako zerbait, gutxi gorabehera)
Beraz, atal honi amaiera emateko hau besterik ez dut esango, hitanoa ez zaidala batere kakofonikoa iruditzen eta bere lekua izan lezakeela literaturan.
3.- Euskaldun berrien nazio librearekin dugun zor itzelak literaturatik hitanoa baztertzera eraman behar omen gaitu.
Ez diot inolako garrantzirik kendu nahi euskaldun berriek egin duten (eta egiten ari diren) ahaleginari eta oro har egin duten ekarpenari. Eta ez litzaidake batere inportako Euskal Herriko erdaldun guztiek euskaraz ikasi izanaren ondorioz hitanoa gauza bitxi eta arkaiko bihurtu eta desagertuko balitz, baina denok dakigu hori ez dela gertatuko. Hala dio aspaldiko esaera zahar batek: โBalizko oleak burdiarik ezโ: La herrerรญa de si fuese no hace fierro (Refranes y Sentencias, 15.). Euskarak denok behar gaitu, euskaldun berriak eta euskaldun zahar eta gazteak.
Baina zorrak aipatzen hasiz gero, zor handiagoa dut nik nire amarekin, hika egiten baitzidan (berari bere amak bezala), eta nire bizitzako momentu erabakigarri batean (soldaduska bai baina karrera bukatu gabea nuela) hau esan baitzidan: โKarrera hori bukatzak!โ (Agian kakofonikoa, baina niretzat behintzat onuragarria, horren ondorioz karrera bukatuta hasi bainintzen euskara irakasten (eta hobeto ikasten), hain zuzen ere, Bilboko erdalerrian, eta geroago Institutuko irakasle izateko oposizioetan elkartu bainintzen, besteak beste, Patri Urkizu eta Mikel Arregi adiskideekin, zeinekin hika egin izan baitut beti). Eta zor handiagoa dut oraindik, besteak beste, Patri Urkizu zendu berriarekin (Gazte Lurrean bego!), hari esker ezagutu bainuen Jon Mirande eta etxean zeuzkan igela aldizkari azal berdedun ziklostilatuaren aleak, eta gerora argitaratu baikenituen liburu banatan berak haren ipuinak eta nik haren poemak 1984an (Bejondeiala, Patri!).
Horrekin hau besterik ez dut esan nahi: bagarela batzuk hitanoa modu naturalean jaso eta erabiltzen dugunak. Zer esan nahi du horrek, ama-semeen arteko elkarrizketak nire itzulpenetan beti hika izango direla? Ez, baizik eta hika ere izan daitezkeela, hori besterik ez, eta beste hainbat faktore kontuan hartuta erregistro bat ala bestea erabil dezakedala. Eta ez dudala ikusten literaturan (eta ezta ere itzulpenetan) hitanoa baztertzeko inolako premiarik.
Ni ere ez nago irakurleari gehigarrizko zailtasunak jartzearen alde. Horregatik, adibidez, ez dut idatziko โegin ziezaioketean/nanโ (nahiz eta gauzak mutur horretaraino eramanda, behin โziezaioketenโ zer den deszifratzen dakienak ez duen arazo handirik izango โziezaioketenโ-en hitanozko formak direla ohartzeko). Segur aski, โegin ahal ziotean/nanโ idatziko nuke, nahiz eta ahalerazko adizki trinko arruntenak erabiltzearen aldekoa naizen.
4.- Gizarte feministago baterantz begira jarri beharrean, kontrako norabidera begira jartzen omen gaitu.
Hori ematen du Jimenezek hitanoaren erabileraren kontra daukan arrazoi nagusitzat. โBinarioa da, hasteko. Generoaren espektroan bi aukera ematen dizkigu, zatiketa bat egiten du. Horrez gain, behartu egiten gaitu generoaz etengabe ohartzen gaituen modu batez hitz egitera, gizon/emakume egitera eta ez parekide, lagun. Beste pertsona baten generoaz etengabe ohartzen gaituen modu batez hitz egitera edo asumitzera garamatza, horrek pertsona transexualentzat eta ez-binarioentzat ekar ditzakeen arazo guztiekin. Hitanoa kalean ze gutxi erabiltzen den kontuan izanda, pena izango litzateke literaturan hitanistak izatea, feministak beharreanโ (Ibidem, 87, beltza nirea).
Hasteko, nik behintzat parekide sentitzen ditut bai nirekin hika hitz egiten dutenak eta bai zuka hitz egiten dutenak. Ez ditut gutxiagokotzat hartzen hika erabiltzen ez dutenak, ez naiz horregatik gehiago sentitzen, egoerara moldatzen naiz, eta kito.
Bestalde, ez dut uste, praktikan, hitanoa binarioa izateak arazo berezirik sortzen duenik. Izan ere, norberak aise hauta lezake solaskideari nola mintzatu, haren nahia kontuan hartuta: toka, noka (eta are โxokaโ, Iruรฑa aldean sortu berria den ez-binarioentzako hizkera alternatiboa). Edo zuka, noski, beste bide horiek norbaiti problemaren bat sortzen badiote.
Baina ba al dago โhitanismoaโ eta feminismoa horrela kontrajarri beharrik? Nik ez dut ikusten. Esate baterako, zer kalte egin zion feminismoari Gabriel Arestik Adela Ibaberi bere poema idaztean hika erabili zuenean?
Adela Ibabe nor izan zen eta nola eta zergatik hil zen jakin nahi duenak, jo beza hona.
Eta gehiegi luzatu den eztabaida honi amaiera emateko, esango dut Jimenezen gomendioa erdizka jarraitzeko asmotan naizela. Erdizka besterik ez. Izan ere, bere argumentazioaren ondorio gisa hau esaten baitigu:
โErabili hitanoa kalean edo lagun artean nahi duzuen guztietan, eta ahaztu literaturan, ez bada kolore apur bat emateko, modu kirurgikoan, forma petrifikatuetan eta justifikatuta dagoeneanโ.
Bai, kalean edo lagunartean erabiltzen jarraituko dut, eta baita literaturan ere, komeni dela edo egokia dela iruditzen zaidan guztietan.
Eguberriak, neguko solstizioa, eskatzeko eta eskerrak emateko garaia direla dio adiskide batek. Argitu orduko iluna dugu abenduko egunotan, baina badakigu eguna luzatzen hasiko duela sarri. Jatorriz, eguzkiaren garaipenaz gozatzeko eta eguzkia bera gurtzeko ospakizunak dira hauek, eta sua, gurtu beharreko eguzki horren ikur bilakaturik, ezaugarri bereziz hornitzen da egunotan: ongilea da, babesgarria, magikoa. Gure arbasoek su hori ongi zaindu behar zela sinesten zuten eta, segur aski, horregatik oparitzen zioten su horri oihanetik ekarritako enbor handi bat, hurrengo hilabeteetarako suaren โeguzkiarenโ babesa eskatu eta eskuratzeko. Enbor berezi hori neguko solstizioaren irudi bihurtu zen, eta hamaika izen hartu Euskal Herrian: subilaro, orantzaro, sukubela, porrondoko, baztarrako, olentzero…
Transmisioa eta tradizioa ez zaigu beti gure aurrekoengandik zuzenean heltzen. Gure etxera bi iloba txikik ekarri zituzten aurrenekoz bazterrekoak. Nonbait, herri batzuetan, Gabon gauean, familiako kide bakoitzak egur-zati bat botatzen zuen sutara. Zaharrenak jaurtitzen zuen lehena, eta txikienak, berriz, azkena. Joandakoak ere hartzen zituzten gogoan, egur-pusketa bat errez haien txanda iristean. Iruรฑeko Hegoalde Udal Ikastolan erritu hori biziberritzea otu zitzaien aspaldi eta, orduz geroztik, ikasle bakoitzak bere bazterrekoa prestatzen du eskolan, egur-zati bat nahieran margotuz eta apainduz, etxera eramateko gero.
Iloba haiengandik ikasitako ohitura hori buruan, behin baino gehiagotan pentsatu dut ongi asmatu zutela udal ikastolan. Xarmaz eta magiaz beteriko erritu bat ezagutarazi zieten umeei (eta umeek guri) eta, aldi berean, azalberritu egin zuten, haurrei lan artistiko bat egiteko proposatuz. Hala, tradizio eraberritu horren hartzaile ez ezik, haren sortzaile eta eragile ere bihurtu zituzten. Euskal Herrian, hamaika izan dira behialako tradizioak arnasberritzeko egindako saioak. Agian, ez da beti asmatu, edo bai, zaila baita azal berria denon gustukoa izatea โeder edo itsusi, zein begik ikusiโ, baina tradizioa museotarako ondare fosildu ukiezintzat ez hartzeko gogoa eta ausardia behintzat askok izan dute, eta, seguru asko, euskarari berari halako begiez so egin ziotenei esker ez zen guztiz eten euskararen beraren transmisioa Bizkarsoron, begirada ahaldundu horri esker erabaki baitzuten batzuek haurrak euskaraz heztea eta garenaz ongi hitzegitea.
Eta egiaz nora naramaten ez dakidan gogoeta-izpi hauek idazten ari naizela, otu zait euskararen eta euskarazko kulturaren transmisioa ere ez genukeela goitik behera โgurasoengandik eta irakasleengandik haurrenganaโ doan norabidean soilik ulertu behar, badugu-eta haur eta gazteengandik zer jaso. Nik aurten, Lesakara autoz egindako hamaika joan-etorritan, Dupla taldearen Dantza gaua dantzagarria jaso dut opari alabarengandik, baita ezezaguna zitzaidan McOnak taldearen Tabernako argiak abesti ederra ere. Nik, berriz, Itoizen Hegal egiten oparitu diot, eta hari gustatu, nonbait, zeren bueltan Itoizen abesti โmitikoโ guztiak entzunarazi baitizkit makina bat aldiz, eta, gainera, ez dut garbi nola (algoritmoaren ondorioz agian), Kortaturen abesti zahar andana bat itzularazi du etxera.
Eguberriak, neguko solstizioa, eskatzeko eta eskerrak emateko garaia direla dio adiskide batek. Ados nago. Dena ez da, ordea, jendaurrean esatekoa eta, hortaz, eskeak, nire kolkorako gordeko ditut, Olentzerok dena daki eta. Eskerrak, aldiz, bakoitzari bereak erakutsiko dizkiot: hitzez eta besarkadaz, hemen daudenei, eta beren bazterrekoa sutara jaurtiz, joan direnei. Egun hauek goxo igaro ditzazuela opa dizuet, eta bazterreko batek zaindu zaitzatela heldu den urte guztian.
Antxon Itzulgarriaga du izena. Lanbidez itzultzailea da. Norbaitek galdetzen dionean ea zertan ematen dituen egunak akaso apur bat apaindu beharko lukeen bulego horretan, asko gustatzen zaio erantzutea Anjel Lertxundiri irakurri zion aipu batekin eta esaten die bera hitz eta adieren pisatzailea dela, eta hitzak eta adierak pisatzen igaro duela bizitza erdia baino gehiago.
Gure Antxon eskola zaharrekoa da, eta, idazten edo itzultzen ari delarik musaren batek bisita egiten dionean, oraingo honetan bezala, ordenagailuko pantailatik aldaratzeko bulkada sentitzen du, eta orduan papera eta bolaluma hartu, eta itzulpenen zirriborroak egiten hasten da. Itzulpena sorkuntza dela sinetsita dago, are garai batean hain erakargarriak ez ziren testu juridiko-administratiboak itzuli behar izaten zituenean ere. Orobat pentsatzen du itzulpenetan sormenak funtsezko papera jokatzen duela itzultzaileak konponbideak bilatu behar dituelako oraindik bere hizkuntzan inork osatu ez dituen ideiak eta erabili ez dituen moldeetan aditzera emateko. Antxonek aitortzen du itzulpengintzari buruz duen ikuspegia ikuspegi hagitz erromantikoa eta gaur egungo garaiekin batere ez errealista dela irudituko zaiela batzuei, baina Antxon bere zoroak bizi du.
Antxon Itzulgarriagak badu lagun bat (gehiago ere baditu, baina oraingo honetarako batekin nahikoa da) Itzulpengintzako irakaslea dena. Honetaz eta hartaz aritzen dira kafe baten arrimuan edo artisau garagardo on bat (edo gehiago) dastatzen dutenean. Eta ez da harritzekoa gaien artean hizpidera ekartzea itzultzaileak izateko ikasten duten askok itzulpen eskoletan hartzen duten jarrera. Harri eta zur gelditzen da lagun horrek kontatzen dionean azken urteotan etorkizunean itzultzaile gisa aritu nahi duten askok nola egiten dieten aurre itzuli behar dituzten orotariko testuei, batez ere konparatzen duenean berak ikasle garaian (bai, Antxon garai batean ikaslea izan zen) itzulgaien aurrean jarraitzen zuen jokabidearekin.
Lehenengo eta behin atentzioa ematen diona da itzultzaile izan nahi duten askok, hizkuntza konbinazio batzuetan beste batzuetan baino gehiago, sormenaren hasierako faseari uko egiten omen diotela, hau da, normalean ez direla murgiltzen testuaren edukiaren azterketan, ez eta testuaren analisi estilistikoan ere. Muturreko kasuren batean ere baliteke jatorrizko testua irakurri gabe ere itzultzea, badakitelako beren eskura duten makina batek klik batekin eta segundo batean egingo diela lan guztia, edo gutxienez hori uste dute. Nabokovek zioen irakurtzen dugunean xehetasunei erreparatu behar diegula eta detaileak ferekatu. Baina presak agintzen duen garai honetan, zertarako beharko du itzultzaile izan nahi duen batek testu bat taxuz eta tentuz irakurri? Bego goian, bada, Nabokoven aipua.
Baina pena handiena ematen diona da ikustea itzultzaile izan nahi duten askok nola egiten dioten uko itzultzeak duen alderdirik artistikoenari eta, bere ustez, ludikoenari: sorburu testu batean ageri diren ideiak eta ideia horiek emateko baliaturiko estiloa xede hizkuntzara ekartzeko prozesuari. Fase horretan sorkuntzak goia jotzen du, eta itzultzailea bere hizkuntzak duen errepertorioarekin hasten da jolasean: hitz-adierak pisatu eta hautatu, esaldiak josteko pintzelkadak eman, harik eta egitura gramatikalen kolorerik apainenak margotu arte. Eta orduan, bere obra bukatuta ikusten duenean, betegintzarrera heldu dela ohartzean, itzultzaileak, edozein artistak bezala, gogobetetze halako bat sentitzen du. Antxonek horrelako โasebetetzeakโ sentitu izan dituen arren, orobat aitortu behar du batzuetan, nahi baino gehiagotan, frustrazioa ere sentitu duela. Jakitun da, nolanahi ere, itzultzearen aurkia eta ifrentzua direla. Nolanahi ere, biak balantza batean jartzera, uste du gehienetan aurkia irteten dela garaile, eta horregatik merezi duela lanbidearen gazi-gozoak dastatzen jarraitzea.
Aurrekoa irakurrita batek pentsa dezake gure Antxon aurrerapenen aurka dagoela, baina ez da horrela, berak ere sarritan erabiltzen duelako (ez dio inori aitortu nahi, baina egiten ari zen itzulpen batean trabatu zitzaion esaldi batekin egin zuen topo eta ChatGPTk esku-eskura jarri zion bere buruak eman nahi ez zion erantzuna). Bakarrik aldarrikatu nahi luke teknologia tresna gisa erabili behar dela, ez artefaktu moduan, baina gaur egun arrisku handia dagoela teknologia soilik artefaktu moduan erabiltzeko, eta dagoeneko ikusten hasi da itzultzaile izan nahi duten askok artefaktu moduan erabiltzen dutela, itzulgaia lehenbailehen gainetik kendu nahi balute bezala. Halaber, sumatzen hasi da erabilera horren ondorioz itzultzaile izan nahi duten asko autoestimua galtzen hasi direla, ikusten baitute makinak azkarrago eta, zenbaitetan, haiek baino hobeto itzultzen duela. Baina guztiarekin ere Antxonek pentsatzen du, aurrerapen teknologikoak gorabehera, pertsonen itzulpena baitezpadakoa dela kulturen arteko desberdintasunak eta รฑabardurak aintzat hartu behar diren testuinguruetan eta horietan sorkuntza-lana garrantzi handikoa izango dela beti.
Hurrengoan bere lagunarekin elkartzen denean, Antxonek esango dio itzultzaile izan nahi dutenei sinetsarazi behar diela itzulpengintza ikastea merezi duen lanbide bat dela; gure lanbideak sormenetik eta inspiraziotik asko duela, sormena norberarena bakarrik dela eta norberari soilik dagokiola errepikaezina delako, eta makina batek ez diela hori inoiz kenduko haiek kentzen uzten ez badiote. Eta hori lagungarria gerta dakieke ikasketekiko eta lanbidearekiko sentitu dezaketen deserrotze emozionalari aurre egiteko.
Adimen artifizialaren garapenak gizakion bizimoduari ekarriko dizkion onura eta arriskuei buruzko eztabaidan, bada gogoeta-ildo bat biziki interesgarria iruditzen zaidana, alegia, teknologien garapenak gure bizimodua erraztearekin batera dakarkigun gaitasun-galerarena. Ildo horretatik, Sigmanek eta Bilinkisek[1] diote egun teknologia berrien ondorioz funtsezko zenbait gaitasun galtzeko arriskua dugula gizakiok. Kontzentratzeko gaitasuna, irakurmena, hizkuntzaren erabilera egokia eta pentsamendu logiko-matematikoa kognizioaren oinarrizko zutabetzat hartzen dituzte, eta sedentarismo kognitibo deritzote kalkulu errazak egiteko, arreta mantentzeko edota problema zail bat ebatzi nahian denbora-tarte batez ahalegina egiteko gaitasuna galtzeari. Egun, teknologia berriek ataza ugari azkar eta ahalegin handirik gabe egiten laguntzen digute, baina ahalegin intelektuala eta adimena kitzikatzen duten jarduerak murrizteko arriskua ere badakarte. Hizkuntzaren erabilera egokia lantzeko garrantzitsua da ahalegin intelektual nabarmena eskatzen digun gogoeta metalinguistikoa.
Garbi dago euskara bezalako hizkuntza gutxituak teknologien garapenaren lasterketan atzean geratuz gero erabat handituko dela desagertzeko arriskua. Tresna digitalak solaskide ditugu gero eta gehiago, solaskide onak, gainera. Telefonoaren, tabletaren edota ordenagailuaren aplikazio gehienekin euskaraz aritu gaitezke egun. Lorpen izugarria da, dudarik gabe, baina zenbat euskaldunek egiten dute ahalegina lehenetsitako hizkuntza modura euskara jartzeko? Gure artean erabiltzen ditugun webgune, plataforma eta aplikazio gehienek gaztelania edo ingelesa eskaintzen digute lehenetsitako hizkuntza modura. Hartara, hizkuntza aldatzeko ahalegina egin behar dugu euskaraz aritu nahi dugun erabiltzaileok, baina nire ikasleen artean, adibidez, oso gutxi dira beren gailu eta aplikazioetan hizkuntza nola aldatu dakitenak, eta are gutxiago euskara lehenesteko ahalegina egiten dutenak. Lehenetsitako hizkuntza modura euskara agertuko balitzaigu beti, ziur naiz euskaldun gehienok ez genukeela hizkuntza aldatuko, eta euskara ulertzeko gauza ez direnek, aldiz, berehala bilatuko luketela interfazea edo aplikazioa ulertzen duten hizkuntza batean jartzeko modua.
Aspaldiko lankide batek ikasleei testuak eskuz idazteko eskatzen zien, ortografia-zuzentzailearen laguntzarik gabe testu zuzenak idazteko gaitasuna gara zezaten. Adituek diote eskuz idazteak eragina duela garapen kognitiboan eta motrizitatean, baita irakurmenaren jabekuntzan ere, baina, egun, adin batetik aurrera gehienetan ez du zentzurik testuak eskuz idazteak. Guk ikasleei zuzentzaile automatikoa beti aktibatuta izateko esaten diegu lehen egunetik, eta horren laguntza aprobetxatzeko, betiere proposamenekin kritiko izanda eta zuzentzailearen mugak ezagututa. Zuzentzaileak laguntzen digu zenbait akatsez ohartzen, baina, aldi berean, kritiko izan behar dugu egiten dizkigun proposamenekin, zenbaitetan gure testuingururako desegokiak baitira. Hortaz, zuzentzaile automatikoak gogoeta metalinguistikoa eskatzen diguten hizkuntza lantzeko laguntzaile onak direla esan daiteke. Hala eta guztiz ere, askotan ikusten ditugu ikasleak ordenagailu-gelan testu osoa gorriz azpimarratuta ari direla idazten, edota zuzentzailea aktibatu gabe idatzitako txostena bidaltzen digutela. Klik pare bat egiteko nagia eragiten dien sedentarismoa ote? Jadanik 30 urte bete dituen gure Xuxen maiteari buruz esan daitekeena da txiki-txikia dela oraindik, eta, webgunean besterik esaten bada ere, ez duela zuzentzen ez gramatika ez eta puntuazioa ere. Suposatzen dut interes edo finantzabide falta dagoela garapen ezaren atzean, baina uste dut erabat garatutako Xuxen laguntza paregabea izan zitekeela euskaldunen hizkuntza-ezagutza handitzeko.
Bitartean, sare neuronalek, hizkuntza-ereduek eta txatbotek aurrea hartu diote Xuxeni. Itzultzaile neuronalek laguntza paregabea ematen digute testu elebidunak sortzeko euskaldunok maiz izaten dugun lan nekezerako. Idatzi behar dugun gutun edo txosten hori euskaraz sor dezakegu lasai, eta beste hizkuntzetako bertsiorako itzultzaile neuronalen laguntza baliatu. Badakigu itzulpena ontzat emateko sakonki berrikusi behar dugula, baina orri zuriari aurre egitea baino askoz ere erosoago egiten zaigu. Gure ikasleek, aldiz, denetariko erabilera desegokiak egiten dituzte. Batzuek lanen bat egiteko ingelesez irakurri behar dituzten artikuluak itzultzaile neuronaletik pasa, eta ematen dien itzulpena erabiltzen dute zuzenean lana egiteko, ulertzeko ahalegin handirik egin gabe, askotan erabat kazkarra den itzulpena erabiliz. Beste batzuek itzultzaile neuronalera jotzen dute hitz baten ordaina bilatzeko, hiztegietara jo beharrean, euskarazko testu bat idazten edo berrikusten ari diren bitartean. Edota, testua idatzi ahala, euskaraz pentsatzeko zaila egiten zaien esaldiren bat erdaraz pentsatu eta itzultzailetik pasatzen dute euskaratzeko. Ez bakarrik ikasleek, irakasleek eta administrazio-langileek ere gero eta gehiago jotzen dute itzultzaile neuronalera euskaraz eman behar duten dokumentua, irakasmateriala edo artikulua euskaratzeko. Jakina, horrelako erabiltzaileek gehienetan beren kabuz idatziko luketena baino testu zuzenagoa lortzen dute itzultzaileari esker, baina askotan ez dute gaitasunik itzultzailearen emaitza berrikusteko, eta ontzat ematen dituzte ikuspuntu semantiko-pragmatiko eta diskurtsibotik erabat okerrak diren testuak. Irakurmena, pentsamendu kritikoa eta hizkuntza-erabilera egokirako gaitasunak erabiltzeari eta garatzeari uzten diote horiek guztiek, eta horrela nekez egingo dute aurrera euskararen ezagutzan.
Txatbotak lan akademikoak edo azterketak egiteko erabiltzea sedentarismo kognitiborako urrats kualitatiboa da, ezer irakurri, ulertu, pentsatu eta ekoitzi gabe testu koherente, zuzena eta egokia lortzeko aukera ematen baitute. Nolanahi ere, hizkuntza-ereduetan oinarritutako teknologiek, egokiro erabiliz gero, hizkuntza-gaitasuna garatzen ere lagundu dezakete. Testuak laburtzen, sinplifikatzen edota testu-generoa eta erregistroa aldatzen ere laguntzen digute, betiere instrukzio egokiak ematen badizkiegu.
Ariketa txiki bat egin dut Xuxenek eta ChatGPTk testuak zuzentzeko duten gaitasuna alderatzeko. Hasteko, testu labur hau kargatu dut onlineko Xuxenen:
Zenbait emakumeek ez diete bularrarik ematen haurrari, nahi ez dutelako edo bestelako arrazoien bat eraginda. Esne-artifiziala ez da amarena bezain osatua, baina elikagai egokia da, beraz, lasai egon daitezke.
Bi akats identifikatu ditu Xuxenek: bularrarik -> bularrik ortografia-akatsa dela dio, eta esne-artifiziala hiztegian ez daukala. Ez du zuzendu ez gramatika, ez puntuazioa, ez ortotipografia ere, eta zuzendu dituen bi akatsen diagnosia ere ez du ondo egin.
Ondoren, doako ChatGPTren bertsio batean kargatu dut testua, eta eskatu diot zuzentzeko eta zuzendutakoak zerrendatzeko. Hona hemen haren erantzuna:
Erabat zuzendu du testua, azalpenak nahiko traketsak badira ere. Gogoeta metalinguistikoa sustatzeko ariketa egokia izan daiteke ikasleei eskatzea horrelako zuzenketetatik abiatuta diagnosiak eta azalpenak findu ditzaten, edota posible diren beste aukera zuzen batzuk proposa ditzaten. Espero izatekoa da laster horrelako zuzentzaileak integratuta edukiko ditugula gure gailuetan.
Hiztegiak eta corpusak, aldiz, gero eta gutxiago baliatuko dituzte erabiltzaile arruntek, emaitzak interpretatzeko askoz ere ahalegin kognitibo handiagoa egin behar baita. Hortaz, itzultzaileek, zuzentzaileek eta hizkuntzalariek baino ez ditugu erabiliko gure jakin-mina asetzeko edota ikerketak egiteko. Gainerakoan, erabiltzaile arruntei ahaleginik txikiena eskatzen dieten aplikazio interaktiboak garatzeko erabiliko dituzte corpus eta hiztegietako datuak hizkuntza-teknologietako adituek. Testu akademikoak egokiro sortzeko, ordea, kalitatezko testu akademikoekin entrenatu behar dira hizkuntza-ereduak, eta testu horiek alorrez alorreko ezagutza semantiko-pragmatikoa duten adituek baino ezin dituzte sortu. Hortaz, gurpil zoroan behin betiko ez katramilatzeko, nahitaezkoa da adituak sedentarismo kognitiboan harrapatuta ez geratzea, eta gero eta kalitate handiagoko testu akademikoak idaztea.
[1] Mariano Sigman eta Santiago Bilinkis (2023) Artificial. La nueva inteligencia y el contorno de lo humano. Bartzelona: Debate.