Oskar Arana Ibabe
Horra hiru hitz: Euskaltzaindiaren Hiztegian, esanahi bat baino gehiago dute hirurek (baldin eta baso hitzaren definizioan puntu eta komatik aurrerako zatiari autonomia moduko bat aitortzen badiogu). Eta, hiruren artean ere, sinonimia-joko zail samar bat ageri dute, Euskaltzaindiaren Hiztegitik ondoriozta daitekeena baino zailagoa, nire usterako:
| Mendi: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. 2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.) | Baso: 1 iz.ย Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. . . . . | Oihan: 1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua. 2 Baso guztiz handia eta basatia. . |
- mendi izan daiteke: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. Edo 2 iz. Mendialdea. Hau da, Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.
- Eta, baso, berriz, honela definitzen du: Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua.
- Eta, oihan, bestalde, honela: 1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua. Eta 2 iz. Baso guztiz handia eta basatia.
Beraz, hiru hitz eta bost esanahi, Euskaltzaindiaren Hiztegian. Haien arabera, baso eta oihan sinonimo beteak, beren adieretako batean: โBatez ere zuhaitzez betetako lurraldeaโ / โZuhaitzez jantziriko lur eremuaโ. Baso hitzak, ordea, bigarren zatian, puntu eta komatik aurrera, badu adiera zabalago bat: โgizakiak lantzen ez duen eremuaโ.
Jo dezagun Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikora, ea zer dioen baso sarreran:
| baso (xi. m.: SMig [esquiasso atairia (< –baso)];[7] basa– 1025: SMillรกn [Bassahuri]). โ Hitz beregain bezala, hegoaldean bakarrik erabiltzen da historikoki (salbuespenak Etx. Ziburukoaren adibide bat eta LuzErrem dira; cf. halaber basotar Etx. Sarakoagan). Basa- garai eta eremu guztietan aurkitzen da elkartuetako aurreneko osagai moduan (leku-izenak barne), eta horrek hitzaren noizbaiteko orokortasuna frogatzen du.[8] โOihanโ eta โmendi-aldeโ esanahiekin agertzen da eskuarki (โmortuโ gisa ere erabili izan da: Mburu, Ubill, AgirAstโฆ). Pentsa liteke โnahiz ez den aukera bakarraโ bazukeela lehenagotik esanahi zabalago bat: โleku jendegabe, kanpo, bazter-lekuโ moduko zerbait izan zitekeen (gehi โlandu/landatu gabea, basatia, arautu gabeaโฆโ; cf. basa-dun elkartuek hartzen dituzten esanahiak,[9] eta, besteak beste, baso/etxe [OihAtsot basoillo/etxoillo; cf. GaribAtsot etxera orduan basora] eta basa-/giza- [zar. basazalke/gizazalke] oposizioak); eremu batzuetan โmendi-aldeโ esanahiarekin eta beste batzuetan โoihanโ esanahiarekin finkatuko zen gerora. |
Baso hitzarentzat, beraz, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan, hiru esanahi ere bereizten dira: 1. oihana, batetik; 2. mendi-aldea, bestetik; eta, lehenagotik esanahi zabalago bat zukeena 3. leku jendegabe, kanpo, bazter-leku moduko zerbait, landu edo landatu gabea, basatia, arautu gabea. Gaurko Euskaltzaindiaren Hiztegian, 1. eta 3. definizioak jaso dira definizio bakar batean. Ostera, 2. definizioa, mendi-alde esanahikoa, ez. Nire ustea da jaso beharko lukeela, eta 3 definizio eman, gaurko erabileraren arabera. Saiatuko naiz aurrerago hori frogatzen, eta, halaber, hiru hitz horien artean era daitezkeen sinonimien jokoa mamitsuagoa dela lehen koadro horretan baino.
Mendi hitzak ez du sarrerarik Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan. Orotariko Euskal Hiztegian, hau dio lehenengo lerroetan:
| mendi. Etim.ย Para su origen en unย *mentiย y su posible relaciรณn con lat.ย mons,ย v.ย SHLVย I 53. Onom.:ย In uilla etenim que uocitaturย Mendicoaย (100). Arzam 341.ย Garcia deย Mendicoaย (1350). Ib. 341. v. tbn. mรกs ejs.ย ib.ย 340, 341, 342.ย (gral.; Lcc, Volt 96, Mic 8r, SP, Urt V 224, Htย VocGr, Lar,ย VP,ย Aรฑ, Lecl, Archย VocGrย ,ย VocBNย , Gรจze, Dv,ย VocBย , Zamย Vocย ),ย mindiย (AN-5vill,ย BN-mix)ย Ref.:ย VocPirย 117; Bon-Ond 138; A;ย EIย 198; Lh; Lrq; Izย Alsย ,ย Rย 293 y 310,ย Ulz, UrrAnz, ArOรฑ; Satrย VocPย (baso); Etxbaย Eib; Echaideย Navย 40s, 318s; Holmerย ApuntV;ย EAELย 462; Elexpย Berg. Monte, montaรฑa; terreno natural. |
Hasteko, nabarmentzekoa da terreno natural esapidearen ordaintzat ematen dela lerro horretan, eta, adibide hauetan, adiera horren arabera erabilia dela segur:
- “Monte”ย VPย 59r. “Mendian bizi,ย morar en el campo”ย
- Ezeban iรฑok esangoย mendian iaio taย mendian azia zanik.ย Agย ALย 61.
- Mendia utzi eta hirian / zer ote zeie gertatzen?ย Etchamย 228.ย Baserriak bizia eman-da, /ย mendiak ninduan azi.ย Lekย E
- Mendian yaio taย mendian bizi diran basa-eizeak.ย Zaitย Sofย 170.
- Basoan edoย mendian gazte nagi asko baiรฑo gogorrago aritzen zen.ย Etx
- Mendian bizi ezin diranak / sallean datoz kalera.ย Basarriย 129.
- Euskera zarrakย mendian dauka / lenengo bere jarleku.ย BEnbย NereAย 115.
Adibide horietan guztietan, nekez jo daiteke lehen adierakoa dela erabilera (1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.), eta atera daiteke ez dela ere mendialde adierakoa, beste zerbait baizik, alegia, terreno natural delako hori dela, edo basoren definizioaren bigarren zatiaren araberakoa, ยทgizakiak lantzen ez duen eremuaโ, eta, beraz, basoren sinonimoa. Hara, hortik ere, mendi hitzak, baso berak bezala, hiru adiera behar nire iritziko, eta ez berezituak, hiztegi orokorrekoak baizik, Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hona nola: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia.
2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.) eta 3 iz. Gizakiak lantzen ez duen eremua.
Harrigarria, laugarren bat ere ukanen luke, zenbait eskualdetan, nahiz eta hedaduraren murritza dela-eta ez izan Hiztegi Orokorrean jasotzekoa. Jakitekoa da, ordea, ezen, Duvoisinek ematen duen berriaren arabera:
| “Dans quelques localitรฉs de la Haute-Navarre, mendi se dit pour bois, forรชt. ร Osinaga, on donne ร la fois les deux significations” Dv. Iratiko, itsasua beรฑo aundiagoko mendiaren ostuak. (AN-gulina). Orreaga 54 (66 y 70 (AN-5vill) mendi; 46 (AN-araq), 58 (AN-ulz) baso, 50 (AN-larr), 62 (AN-5vill), 90 (AN-erro) y 94 (AN-arce) oian). |
Nafarroa Garaiko zenbait herritan, hala, mendi esaten ziotela basoari edo oihanari (bois, forรชt).
Argigarria nola Inozenzio Munita apaiz eta Aramako erretoreak 1952. urtean eman zuen argitara Gure Mendi ta Oianak. Zuaizti berriak antolatu eta lengoak zaintzeko zuzenbide batzuek liburua. Lehenengo atalean bertan aurkitzen du bere burua behartua terminoak bereiztera, eta mendi-zugatzak eta baratz-zugatzak bereizten ditu. Eta pasarte horretan bertan, aurreraxeago, bi termino horien sinonimo bana ematen ditu: โEmen, ordea, ez noakizu baratz-zugatzaz, igali edo frutu zugatzaz ezer esatera (โฆ). Nik baso-zugatzaz bakarrik zerbait esango dizutet emenโ (lehenxeago mendi-zugatz deitu die). Beraz, ohartuta dago Inozenzio Munita baso eta mendi sinonimo beteak direla erabilera horretan.
Eta horregatik dira berdintzekoak, mendebaldeko euskalkietan aisa baliatzen diren basoko botak eta basoko bizikletak erdialdeko mendiko botak eta mendiko bizikletak. Areago, gure etxean, Anboto tontorrera joatea ere basora joatea zen, haitzak eta ahuntzak baino ez diren lekura. Ezin jakin, ordea, adiera horretan gizakiak lantzen ez duen eremuan tontorrak ere badirelako, ala lur goratua edo tontorra hitzen sinonimo betetzat jotzen zutelako erabiltzaileek. Nago bigarren hipotesi hori ez dela egia.
Argigarria, orobat, mendi-lan, mendiko lan sarrerak orotarikoan, basolan hitzaren pare-parekotzat jotzeko modukoak izatea:
| MENDI-LAN (gral.), MENDIKO LAN. Ref.: A; Lh. “Trabajo de afuera, y mรกs generalmente trabajo campestre” A. Kemen emaztekia orobat trabajatan da, nola gizakia, mendi lanetan. Mdg 137 (v. tbn. 132). Balle kontra ezdaiteke xin emaztekirik serbutxatra; ezbaidakiei mendiko lanetarik. Ib. 137. Mendi-lanetan asko dabiltzanak badakite zuaitzaren luzera oker aundi gabe artzen. Munita 150 (v. tbn. 85). Orduan ekartzen ziran / garo-mordoska obiak. // Jendiak gogoz egiten zuan / orduan mendiko lana. Uzt Sas 80. |
Hara hor, โzuhaitzaren luzera oker haundi gabe hartzeaโ eta โgaro-mordoska hobeakโ ekartzea jendeak, zeren eta, dirudienez, โJendeak gogoz egiten zuen/orduan mendiko lanaโ. Litekeena da, ordea, basolan adiera estuagokoa izatea, ez hartzea zuhaitzekin egiten zen lanaz bestekorik, โgaro-mordoskakโ ekartzea bezalakoak, alegia.
Hori dela eta, mendi hitzaren definizioan, baso hitzaren definizio osoa ere bere horretan ere sar daiteke. Esan nahi dut, zuhaitzari dagokion eremua izan daitekeenez, guztiz pareka daitezke hitz biak, ez landatu gabeko lur eremu izan daitezkeen aldetik bakarrik, eta sinonimia bikoitza ukan, hartara, ez bakoitza. Aipatu dugu mendi-lan eta basolan guztiz pareka daitezkeela, eta are basomutil eta mendiko mutil ere.
Halaxe, Bizkaiko Batzar Nagusien Mendiei eta Babespeko Naturguneen Administrazinoari buruzko ekainaren 2ko 1994/3. Foru Arauaren 6. artikuluan ematen den kontzeptuaren arabera, zuhaiztunak edo zuhaitz gabeak izan daitezke baso edo mendiak.
| Artรญculo 6 Concepto . 1. Se entenderรก por monte o รกrea forestal a los efectos de la presente Norma Foral, lo siguiente: a) Los terrenos rรบsticos en los que vegeten o puedan vegetar, espontรกneamente o previa siembra o plantaciรณn, especies o comunidades forestales, sean arbรณreas, arbustivas, de matorral o herbรกceas. b) Los terrenos incultivados o yermos situados en los lรญmites de los montes o รกreas forestales que sean necesarios para la protecciรณn de รฉstas, asรญ como aquellos otros que aรบn habiendo esta- do sometidos a cultivo agrรญcola, constituyan enclaves en los montes o รกreas forestales cuyo cultivo se haya abandonado por un plazo superior a tres aรฑos. c) Igualmente, son terrenos forestales aquellas superficies agrรญcolas que hallรกndose ubicadas en el interior de los montes o รกreas forestales o en los lรญmites de รฉstas, tengan una extensiรณn inferior a la unidad mรญnima de cultivo. d) Cualesquiera terrenos rรบsticos que como consecuencia de sus caracterรญsticas o situaciรณn fueran incluidos por el Departamento de Agricultura dentro de los proyectos de reforestaciรณn, protecciรณn y correcciรณn de la erosiรณn, mejora paisajรญstica del entorno o cualesquiera otras actuaciones de carรกcter silvรญcola. e) Se consideran tambiรฉn montes los prados y pastizales de regeneraciรณn natural, las pistas y caminos forestales y, en general, las superficies ocupadas por las infraestructuras forestales. 2. Se considerarรกn como terrenos forestales temporales los terrenos agrรญcolas que, conforme a los antecedentes catastrales disponibles, hayan tenido un uso agrรญcola en el pasado y circunstancialmente sean objeto de explotaciรณn selvรญcola. Nรบmero 2 del artรญculo 6 redactado por el artรญculo 2 de la Norma Foralย 3/2007, de 20 de marzo, de modificaciรณn de la Norma Foral 3/1994, de 2 de junio, de Montes y Administraciรณn de Espacios Naturales Protegidos (ยซB.O.B.ยป 28 marzo). Vigencia: 18 abril 2007 3. No se reputarรกn montes a efectos de esta Norma Foral los terrenos que, formando parte de una explotaciรณn agropecuaria y sin estar cubiertos apreciablemente con especies de carรกcter forestal, resultaren necesarios para atender al sostenimiento de la propia explotaciรณn. | 6. Artikulua Kontzeptua 1. Honako Foru Arau honen ondoreetarako, jarraian azaltzen dan hau joko da mendi edo basotzat: a) Bai berez, bai aurretiaz erein edo landatu egin diralako hazi diran baso espezieak edo multzoak daukazan landalurra, bardin dala espezie horreek arbolak, zuhaiskak, sastrakak edo bedarrak izan.ย b) Mendien edo basoen mugetan dagozan landu bako lurrak edo lantzarrak, horreek aitatu mendia edo basoa babesteko beharrezkoak diranean; atal honetan sartzen dira nekazaritzarako lantzen diran lurrak izan arren mendien edo basoen barruan dagozan barrendegiak, landalurrok hiru urtetan behintzat bertan behera itzita dagozanean. c) Era berean, basogintzaren alorreko lursailak izango dira mendien edo basoen barruan edo horreen mugetan dagozan nekazaritza-landalurrak, beti be aitatu sail horreek lanketearen gitxienezko unitatea baino txikiagoak diranean. d) Nekazaritza Sailak, ezaugarriak edo kokapena kontutan hartuta, birlandaketa, higadurearen kontrako babesa eta neurri zuzentzaileak, inguruaren paisaiaren hobekuntza edo oihangintzagaz zerikusirik daukan edozein egitasmoren barruan sartuko leukezan landalur guztiak.ย e) Berezko birloratze prozesuan dagozan zelaiak eta larreak, pistak eta basabideak eta, orokorrean, basogintzari lotuta dagozan azpiegiturak hartzen dabezan sailak be menditzat joko dira.ย 2. Aldi baterako baso lursailtzat hartuko dira iraganean nekazal erabilera izandako lurrak โ eskuragarri dauden katastroko aurrekariekin bat etorrizโ eta une jakin batean baso ustiapenerako erabiltzen direnak. 3/2007 Foru Arauaren, martxoaren 20koaren, 2. artikuluak idatzitako 6. artikuluaren 2. zenbakia, Mendiei eta Babespeko Naturaguneen Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 3/1994 Foru Araua aldatzen duena (ยซBAOยป martxoak 28). Indarraldia: 2007ko apirilak 18 3. Foru Arau honen ondoreetarako, ez dira basotzat joko nekazaritzaren alorreko ustiapena izan arren basogintzan erabili leikezan espezieetako ale askorik ez dauken lursailak, zugatz horreek ustiapenaren beraren iraupenari eusteko beharrezkoak diranean.ย |
Oihan, Euskaltzaindiaren Hiztegian, ematen zaion lehen adieran, baso-ren sinonimo bete-betea da. Eta, erabileraz, gaur mendebaldeko euskaretan ezezaguna, baina ez garai batean, mendebaldeko toponimiak eta deiturek salatzen digutenez: oiharbide, ojanguren, oyanederra>oรฑederra eta antzekoak ez zaizkigu arrotz Euskal Herriko mendenbaldean ere. Eta, berak ere, hara, hartzen du mendi adiera ekialdeko eskualde batzuetan, hala baitio, antza, Duvoisinek berak, Aezkoa eta Zaraitzu ibarrei buruz: (cf. Duv: โdans une partie de la Haute-Navarre, oian signifie montagne et boisโ). Mendia eta basoa izan zitekeen, antza, eskualde horietan, oihan. Berriz ere, hedadura murritzak eragozten bide dio Hiztegi Orokorrean jasoa izatea. Baina jakingarria, nolanahi den ere.
Eta, beraz, nik honela osatuko nuke hiru hitz horien arteko erlazio-taula:
| Mendi: 1 iz. Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. 2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.) 3 iz. Gizakiak lantzen ez duen eremua (zuhaiztuna edo zuhaitzik gabea) | Baso: 1 iz.ย Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; 2 iz. Mendialdea. (mendialde: Mendia dagoen edo mendiak dauden aldea; eskualde menditsua.) 3 iz. Gizakiak lantzen ez duen eremua. (zuhaiztuna edo zuhaitzik gabea) . | Oihan: 1 iz. Basoa, zuhaitzez jantziriko lur eremua. 2 iz. Baso guztiz handia eta basatia. . . . . . |
Foru-arau horretan, ostera, kirrinkatxo bat geratuko litzateke, hiztegi espezializatuaren bidez osatzekoa: izan ere, lehenengo letran, โBai berez, bai aurretiaz erein edo landatu egin diralakoโฆโ dioenez, ez zaio ondo egokitzen gure taulako 3. adiera (Gizakiak lantzen ez duen eremua) baitio. Eta, beraz, laugarren adiera bat emanez (basogintza erabil-eremuaren markarekin) aurkituko genioke konponbidea.
Osterantzean, aitortu behar dut ezen ikerketatxoa egin ostean begiratu dudala foru arau horren 6. artikuluko definizioa, eta nola iritzio diodan oso egokia, basogintzaren eremuko definizio horren koskatxo hori gorabehera. Zehaztasun txit handiz emana, duela jada 31 urte!!


